gaizki (eta geizki)
—Gaur, etxeko nesakia ezta fan eskolá, gaizki do-ta «gaur, etxeko neskakia ez da joan eskolara, gaizki dago eta».
—Haurra gaizki do? —Ez; ongitu da! «haurra gaizki dago? —Ez; ongitu da!».
gaizkia (eta geizkia): gaitzen bat duena, eria.
—Gaizki dona: gaizkia «gaizki dagoena: gaizkia».
gaizkitu (eta geizkitu): gaizki jarri, gaitzen bat hartu, ondoezik jarri.
—Aspaldien ez da gaizkitu «aspaldian ez da gaizkitu».
Ondoeza edo eritasuna direnean, «gaizki» eta «gaizkitu» dira Burundan, eta Sakana osoan, egoera horiek aditzera emateko ibiltzen ditugun hitzak. Hala ere, gaur egun «gaixo» eta «gaixotu» dira nagusi.
Burundan beste esanahi batekin ibiltzen dira «gaixo» eta «gizarajo» (eta gizajo) hitzak; bata ala bestea, emakumea izan ala gizona izan.
gaixo: (emakumea baldin bada) gajoa, errukarria; bere zorigaitzagatik gupidagarri gertatzen dena, lastima ematen duena.
—Andra gaixua «andre gaixoa».
gizarajo (eta gizajo): (gizonezkoa bada) gizagaixoa, errukarria, lastima ematen duena.
—Gizonak, gizajuek, bea andrak, gaixuek «gizonak, gizarajoak, baina andreak, gaixoak».
—Attundu ta raso gizajotu da «aitondu [aguretu] eta arras gizajotu da».