2024-09-19

muturretakua

muturretakuamuturrekoa 1) Abere batzuei, ahoa ez irekitzeko, ezartzen zaien tresna. 2) Maskara. Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena. muturretakua patu «muturrekoa paratu».

gizia

gizialasto izpia Haurrek burbuilak egiteko erabiltzen zituzten giziak [lastotxoak]. —Yantazu limon ura giziekin «edan ezazu limoi ura giziarekin [lastotxoarekin]». —Sagona urakin ta gizi batekin iten genduzen burbujak «saboi urarekin eta

mandarra

mandarra Sukaldeko lanetan-eta, jantziak ez zikintzeko jartzen den soinekoa. —Jaztazu mandarra «jantzi ezazu mandarra». —Sutaien mandarra jantzita ibiltzen da errementaia «sutegian mandarra jantzita ibiltzen da errementaria».

urria

Burundan, urteko bederatzigarren hila da urria; hala da Sakana osoan ere. Euskal Herri guztietarako ari garenean, «iraila» da bederatzigarren hila. —Aguztuen ondorien, urria; urrien ondotik, lastaila«abuztuaren ondoren, urria [iraila]; urriaren