diote, diotiek
inaute, inauteak
diote {ihote, Sakanako gainerako hizkeretan} (singularrean nahiz pluralean): Garizuma aurretik egiten diren jai egunak, Burundan Hausterre egun aurreko larunbat, domeka eta asteartea.
Gaur egun, ordea, «momoxarro» hitzak «diote» hitzaren adiera hartu du, eta «momoxarruek» esaten da diote garaia adierazteko.
Esaera zaharra: Diote, ase ta bete! «inaute, ase eta bete!».
mantaguna: zaku edo manta oihalez jantzitakoa.
Garai batean, urri (irail) aldera eta udazkenean, noiznahi jazten ziren mantagunak.
mantagunak (pl.): mantagunak janzten diren eguna; larunbata.
momoxarro: domekan eta asteartean janzten direnak.
momoxarro txiki eguna: dioteetako domeka; adin txikiko nesaki eta mutikiak janzten dira.
Diote eguna edo momoxarro haundi eguna: dioteetako asteartea; neskixak eta mutilak janzten dira.
—Sorgin afaia iten da diote egunien «sorgin afaria egiten da inaute egunean».