2024-11-21

Eguarri

Eguarri
Eguberri

—Eguarria da Gaubonetako garai hoi «Eguberria da Gabonetako garai hori».

  • Eguberri gaua, abenduaren 24ko gaua.
  • Eguberri eguna, abenduaren 25a.

Burundakoa da ere Eguarri «Eguberri»; baina, maizago ibiltzen da Gaubon «Gabon»:

  • Gaubon eguna «Gabon eguna», abenduaren 24a.
  • Gaubon gaua «Gabon gaua», Gabon eguneko gaua.
  • Pazko eguna, abenduaren 25a.
  • Gaubonetako pazkua «Gabonetako pazkoa».
  • Gaubonetako kantaita «gabon kanta».

EGUBERRI [Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa]
«Historikoki Kristoren jaiotza eguna adierazten du; pluralean, egun horren inguruko jaiak.
Berez, eguna berritzen edo luzatzen hasten den sasoia adieraziko zukeen, solstizioarekin lotua, eta kistautzearen ondorioz hartuko zuen esanahi berria, berez zuena galduz»
[EHHE].

«Eguarri» hitzaren eremua Euskal Herriko mapan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude