2024-11-21

txermena

txermena
Burundan bereizi egiten dira udarea eta txermena.

Udako fruta goiza [goiztiarra] da txermena, azal horitxoa eta leuna dukatzi [dauzka]; haragi urtsua eta gozoa.

—Uda-udakuek dia txermenak. Azala dukai udarak baindo finokua «uda-udakoak dira txermenak. Azala daukate udareak baino finagoa».

txermen arbola. Fruitutako txermenak ematen dituen arbola.


udara / udaria
udarea

—Udariek duka azala txermena baindo latzokua, gogorrokua, bea konpotia iteko udaria da goxokua «udareak dauka azala txermena baino latzagoa, gogorragoa, baina konpota egiteko udarea da goxoagoa».

negu udaria. Neguko udarea.
—Udazkenien biltzen dia negu udarak ta, labien inda, oso onak dia «udazkenean biltzen dira negu udareak eta, labean eginda, oso onak dira».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude