2024-11-21

urria

Burundan, urteko bederatzigarren hila da urria; hala da Sakana osoan ere. Euskal Herri guztietarako ari garenean, «iraila» da bederatzigarren hila.

—Aguztuen ondorien, urria; urrien ondotik, lastaila
«abuztuaren ondoren, urria [iraila]; urriaren ondotik, lastaila».

—Urrien hasiko dia eskolan
«urrian [irailean] hasiko dira eskolan».

—Altsuko festak urrien izaten dia; feiek, lastailien
«Altsasuko festak urrian [iraila] izaten dira; feriak, lastailean».

—Urrien hasten da udazkena.
«urrian hasten da udazkena».

—Urri jorria «urri jorra (iraileko jorraldia)».

● Esaera: Urrien, yuzkiek haitzak erre «urrian, eguzkiak haitzak erre».


Bederatzigarren hila
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude