Burundako hizkera | Euskara batua | Hiztegiko sarrera |
---|---|---|
a | a | a interj. Zerbait gogoratzen dela edo zerbaitez konturatzen dela adierazteko erabiltzen den hitza. A, bai!, akordatzen naiz. A!, bajakinat 'a!, bazakinat'. ◆ a zer (> a ze) interj. (Artikulua edo zenbatzaile zehaztua hartzen duen izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena nabarmenduz). A ze eguna! 'a zer eguna'. ◆ a zer nolako (> a ze nolako). A ze nolako gezurra sartu dezu 'a zer nolako gezurra sartu dizu'. A nolako egia! A ze gezurtia!. |
a ze | a zer | |
abade, abadῐa | abade | abade iz. g.g.er. Apaiza. Abade jauna. ◆ abade jaun iz. Ábade jauná, guk óndo ibazita dukú zerua 'abade jauna, guk ondo irabazita daukagu zerua'. Ik. apiz, apaiz. |
abadeju azal, abadeju azala | bakailao gazitu, lehor, idor | |
abadeju, abadejua | bakailao | abadeju iz. Bakailaoa (Gadus morhua). G. g. er. Abadejua patatakin 'bakailaoa patatekin'. Ik. bakalau. ◆ abadeju azal iz. Bakailao lehorra, gazitua. Leno abadeju azala eskatzen zan. Buztaneti asita, burua falta izaten zain. Seko-sekwek etortzen zῐan, ta gatza kentzeko, lenbizko parrilan, brasan, kentzen zezaien gatza 'Lehen abadeju azala eskatzen zen. Buztanetik hasita, burua falta izaten zuten. Lehor-lehorrak etortzen ziren, eta gatza kentzeko lehendabizi arranparrilan, txingarretan, kentzen zitzaien gatza'. ● Esr. zah. Abadeju azala baindo flákwo 'abadeju azala baino meheago'. |
abadeki, abadekia | adabaki | |
abaka, abakῐa | abaraska | abaka iz. Abaraska. Abakaz beteik do erlotz oi 'abaraskaz beterik dago erlauntz hori'. Eztipe do abakῐá 'eztirik gabe dago abaraska'. Abaka urtuen urakin iten da mustilua 'abaraska urtuen urarekin egiten da mustiloa' [Mustilo, eztiarekin egiten den ahia]. |
abandonatu, abandonatzen | abandonatu | abandonatu 1 dau ad. Aurroi abandonatwik do 'haur hori abandonaturik dago'. Raso abandonatu dai batzia 'arras abandonatu dute baratzea'. ▲ Sin. autzi; alde batia autzi; baztartu; gaitxitxi. Ik. alde batia autzi. 2 (Era burutua izenondo gisa). Etxe abandonatu ortan zabalduko dai gaztetxῐa 'etxe abandonatu hortan zabalduko dute gaztetxea'. Ik. autzi2. |
abandono, abandonua | abandonu | abandono iz. Abandonua; norbait edo zerbait alde batera uztea, babesik gabe uztea. Abandono aundia do kale baztar ortan 'abandonu handia dago kale baztar horretan'. |
abanikatu, abanikatzen | haize egin; haize eman | abanikatu dau ad. (Haizemailearekin) haize egin; haize eman. |
abaniko, abanikua | abaniko, haizemaile | abaniko iz. Haizemailea; haizea ematen duen tresna; bereziki, norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion orri modukoa, gehienetan toles daitekeena. Musua freskatzen, periodikua abaniko moduen artuta 'musua freskatzen, periodikoa [egunkaria] abaniko moduan hartuta'. |
abar ziztin / txistin, abar ziztina / txistina | abar ziztrin* [abar, adaxka] | |
abar, abarra | abar | abar iz. pl. Abarrak biltzen. Sua iteko abarrak biltzia fan da 'sua egiteko abarrak biltzera joan da'. Pertza yosteko, abarrakin indako sua, obia 'pertza egosteko, abarrekin egindako sua, hobea'. ◆ abar ziztin. Abar ziztrina [abar, adaxka]. Ald. abar txistin. Batez ere pl. abar txistinak. Abar txistinak sua yazteko 'abar ziztrinak sua irazekitzeko'. ▲ Sin. txostamar. ◆ abar seko. ◆ abar-sorta. ◆ abar pila. |
abarizia | abarizia | abarizia iz. Orrek abarizia besteik eztuka 'horrek abarizia besterik ez dauka'. |
abarizioso, abariziosua | abarizios | abarizioso adj. Abarizia duena. Abariziosua da; asko ibili ta gaio nai 'abariziosa da; asko eduki eta gehiago nahi'. Ik. diruzale. |
abarka, abarkῐa | abarka | abarka (eta albarka) iz. Batez ere pl. abarkak. Dantzaiek abarkak jantzi tuai 'dantzariek abarkak jantzi dituzte'. Narruzko abarkak 'larruzko abarkak'. Ik. zata. |
abarkeia | abarkeria (?) (OEH) (zabarkeria?) | abarkeia iz. Alprojakeria. ◆ abarkeien adb. Alprojakerian [golfeien? – zabarkeria?] |
abaro | abaro | abaro iz. Zuhaizpeko edo bestelako babesgunea, abereek eguzkitik gerizatzeko erabiltzen dutena. ◆ abaro, abaro(an) egon, abaro(an) ibili [eduki] (> abaro eon / yon; abaro ibili). Itzalpean egon, itzalpean eduki. Ganauek abaro jek arbola azpitan 'abereak abaro zaudek arbola azpietan'. Zen gustwa zein abaro! 'zein gustura zaudeten abaro!'. |
abaro, abaro yon, abaro ibili | abaro, abaro(an) egon, abaroan eduki | |
abasto | abasto | abasto zenbtz. Ugari. Orrek dirua abasto duka (LM) 'horrek dirua abasto dauka'. ▲ Sin. ugari. ◆ abasto eman. Ezin eman abasto. |
abatz, abatza | abatz | abatz (eta apatz [Ziordia]) iz. Gaztagintzan erabiltzen den zurezko ontzia, bi euskarri dituena, kaikua eta oporra baino handiagoa; jezteko ontzia. || Abatza're zurezkwá da, gaztaiá itéko 'abatza ere zurezkoa da, gazta egiteko' (Ond Bak). Ik. kaiku; opor. |
abeasgarri, abeasgarria | aberasgarri | aberasgarri (> abeasgarri, abiasgarri) adj. |
abeastasun, abeastasuna | aberastasun | aberastasun (> abeastasun, abiastasun) iz. Abeastasunik gutxi orduen, bea pozik bizi gindan 'aberastasunik gutxi orduan, baina pozik bizi ginen'. Erriko abeastasunak; basoko abiastasuna. Ik. ondasun. ▼ Anton. pobretasun. |
abeaste, abeastῐa | aberaste | aberaste (> abeaste, abiaste) iz. aberastu aditzari dagokion ekintza. Abeastῐa beste pensamentwik eztukai baten batzuk 'aberastea beste pensamendurik ez daukate baten batzuk'. Abeastῐa nai dinu danok 'aberastea nahi dinagu denok'. |
abeastu, abeasten | aberastu | aberastu (> abeastu, abiastu) da/dau ad. Oi raso abeastwik do 'hori arras aberasturik dago'. Gwaixe abeastu ber ga loteiekin 'oraintxe aberastu behar dugu loteriarekin'. Abeastu in da 'aberastu egin da'. ▲ Sin. urreztatu; dirua in. ▼ Anton. pobretu. |
abeats, abeatsa | aberats | aberats (> abeats, abiats) adj./iz. Etxe aundikwa da, abeatsa 'etxe handikoa da, aberatsa'. Gutxi ber dena, ua abeatsena 'Gutxi behar duena, hura aberatsena'. Ik. dirudun. ▲ Sin. dirudun, lezaken(a). ▼ Anton. pobre. |
abegorri, abegorria | abelgorri | abelgorri (> abegorri) iz. Abegorria esaten zaie bei klaseko animaliairi 'abelgorria esaten zaie behi klaseko animaliei'. |
abemai, abemaia | abemaria | abemaria (> abemai) iz. Abemaia jo dau, errosaiuen ondorien 'Abemaria jo du, errosarioaren ondoren'. Ik. agurmaria. |
abendu, abendua | abendua | abendu iz. Urteko hamabigarren eta azken hila. Abenduen denbora luzῐa ematen da su ondwen ta sukaldῐen 'abenduan denbora luzea ematen da sutondoan eta sukaldean' || Abenduko elurrá, gailtzerubá 'Abenduko elurra, altzairua' (Ond Bak). Ik. Gaubon. ● Esr. zah. Abendua: gau uts, jai uts 'Abendua: gau huts, jai huts'. ● Abenduko eguna, argitu ordu(a)ko, iluna. |
abentura, abenturῐa | abentura | abentura iz. Umetan dana da abenturῐa 'umetan dena da abentura'. Ik. komedia. |
aberia | aberia | aberia 1 iz. Kalte handia. Aberia aundiek in tuai aurten momoxarruek 'aberia handiak egin dituzte aurten momoxarroek'. Aberia aundia jukak horrek buruen 'aberia handia zeukak horrek buruan'. Ik. galte; iharri. 2 iz. Autwa aberiatuik duka 'autoa aberiaturik dauka'. Ik. matxura. |
aberiatu, aberiatzen | matxuratu | aberiatu da/dau ad. Matxuratu. Berriz'e aberiatu zaira autwa 'berriz ere matxuratu zait autoa'. Ik. matxuratu; hundatu. |
aberiguatu, aberiguatzen | bilatu, ikertu | aberiguatu (> aberigwatu) dau ad. Bilatu, ikertu. Aberigwatu dot nor izan dan 'bilatu dut nor izan den'. Ik. bilatu; jakin. |
abestruz, abestruza | ostruka | abestruz iz. Ostruka (Struthio camelus). |
abeto, abetua | izei | abeto iz. (Bot.) Izeia (Abies sp., Pseudotsuga sp. eta Picea sp.). Abetwek ta pinuek erretxinῐa dukai 'abetoek [izeiek] eta pinuek erretxina daukate'. |
abezedaio, abezedaiua | alfabeto | abezedaio iz. Alfabetoa. Lana franko maisuek guri abezedaiwa yakusten 'lana franko maisuak guri abezedarioa erakusten'. |
abiadore, abiadorῐa | abiadore, pilotu | abiadore iz. Pilotua, hegazkinlaria. Gerra garaien abiadore izania da 'guerra garaian abiadore izana da'. |
abil, abila | abil | abil adj. Ezta batere abila dantza iten 'ez da batere abila dantza egiten'. ▲ Sin. trebe. |
abildade, abildadῐa | trebetasun, abilezia, abilidade | abildade iz. Abilidadea. Abildade aundia. Abildadῐa duka 'abilezia dauka'. Banuka gaztῐen abildadῐa 'banu gazteen abilidadea'. ▲ Sin. trebetasun; kapazidade. |
abisatu, abisatzen | abisatu | abisatu dia ad. Abisatu geau bier etorriko dala 'abisatu digu bihar etorriko dela'. Aldez aurreti abisatu nezun 'aldez aurretik abisatu nizun'. Kontuz ibiltzeko abisatu dwa 'kontuz ibiltzeko abisatu dit'. Abisatazu 'abisa ezazu'. ▲ Sin. ots ein, gaztiatu, adbertitu. |
abisatze, abisatzῐa | abisatze | abisatze iz. abisatu ad.-aren aditz izena. Aldez aurreti abisatzia ondo jok / jon. 'Aldez aurretik abisatzea ondo zegok / zegon'. |
abisu, abisua | abisu | abisu iz. Artu dot abisua 'hartu dut abisua'. ◆ abisua eman. Biyer lania fateko abisua emaniozu aitai 'bihar lanera joateko abisua emaiozu aitari'. |
abitu, abitua | abitu | abitu iz. Apizan abitwa 'apaizaren abitua'. Promesῐa iten zan, ongitu ondoren abitwa jazteko (ohitura zaharra). Mezia emateko, abitwa jantzi 'meza emateko, abitua jantzi'. |
abitxigorri, abitxigorria | basamarrubi | abitxigorri iz. (Bot.) Basoko marrubia (Fragaria vesca) [Ziordia]. ▲ Sin. basoko ailubi [Urdiain]. Ik. ailubi. |
abogau, abogaua | abokatu | abogau iz. Abokatua. Abogaua hartu ber izan dau 'abokatua hartu behar izan du'. Abogau eskualdunak 'abokatu euskaldunak'. |
abonatu, abonatzen | abonatu, ordaindu | abonatu dau ad. Ordaindu. Abonatu dau etxῐen partῐá 'abonatu du etxearen partea'. ▲ Sin. patu. |
aborrigarri, aborrigarria | aspergarri | aborrigarri (eta aburrigarri) adj. Aspergarria. Au atsaldῐen aborrigarria! 'hau arratsaldearen aspergarria'. Jende aburrigarria. Ik. enplasto. ▲ Sin. aspergarri. ▼ Anton. entretenigarri. |
aborritu, aborritzen | aspertu, nazkatu | aborritu (eta aburritu) da/dau ad. Aspertu, nazkatu. Aborritzen dau bat telebisio txar orrek 'nazkatzen du bat telebista txar horrek'. ▲ Sin. aspertu, lazkatu, nazkatu, okatu. ◆ aborritzekoa izan (> aborritzekwa izan). |
abortatu, abortatzen | abortatu | abortatu dau ad. Ik. umea bota / galdu. |
aborto, abortua | abortu | aborto iz. Abortua. Bi aborto izan zituen 'bi abortu izan zituen'. |
abrigatu, abrigatzen | arropa jantzi; tapatu | abrigatu da/dau ad. Arropa jantzi, edo babesgarri batekin estali edo bildu, beroa emateko. |
abrigo, abrigua | beroki | abrigo iz. Berokia. Abrigo berria yosi dau 'abrigo berria erosi du'. ▲ Sin. gaban. (Alderatu: beroki). |
absolbitu, absolbitzen | absolbitu | absolbitu dau ad. Erl. Libre naiz, pekatu guztiek absolbitu duatzi apizak 'libre naiz, bekatu guztiak absolbitu dizkit apaizak'. Ik. barkatu. |
absolbizio, absolbiziua | absoluzio | |
absoluzio, absoluziua | absoluzio | absoluzio iz. Erl./Zuz. Asolbiziua eske (Ond Bak). Ald. asolbizio. ▲ Sin. barkamen. |
abstenitu, abstenitzen | abstenitu | abstenitu da ad. |
abuela, abuelῐa (?) | amona | abuela (eta abwelῐa) 1 iz. Amona. Ik. amina/amiña (Izag.); amandre. Abwelan'txia fan da 'amonaren etxera joan da'. Oien abwela / abwelῐa ezton onezkwa 'horien amona ez dun onezkoa'. 2 iz. Adin handiko emakumea. ◆ abuela zahar (> abwela zar, abwela xar). Abwela xar-xar bat ematen dau 'amona zahar-zaharra ematen du'. Ik. atso. ▲ Sin. amina, amandre; atso. |
abuelo | aitona | abuelo 1 iz. Aitona. Abwelok pagia eman dwa 'aitonak paga eman dit'. 2 iz. Adineko gizona. ◆ abuelo zahar (> abwelo zar, abwelo xar). Abuelo zar kuadrillia ibiltzen da emendi pasῐen 'aitona zahar kuadrilla ibiltzen da hemendik paseoan'. Ik. atun; attun. |
aburrigarri, aburrigarria | aspergarri | |
aburritu, aburritzen | aspertu | |
abusatu, abusatzen | abusatu | abusatu 1 dau ad. Abusatu da dan baindore gaio hartzῐa '«abusatu» da den baino gehiago hartzea'. 2 dau ad. Txikio ta indar gutxio zukalako abusatu zen 'txikiago eta indar gutxiago zuelako abusatu zuen'. |
abutarda, abutardῐa* | basoilo txiki | abutarda iz. Basoilo txikia. Zool. (Otis tetrax). [Ez da berez basoiloa (abutarda, Otis tarda), basoilo txikia baizik (sisón, Otis tetrax)]. |
abῐastasun, abῐastasuna | aberastasun | |
abῐats | aberats | |
abῐon, abῐona | hegazkin | abῐon iz. Abioia, hegazkina. Abῐonῐen fan da Barzelona 'hegazkinean joan da Bartzelonara'. Gwai abῐona esaten dῐagu, bea leno beti aireplanwa 'orain abioia esaten diogu, baina lehen beti aireplanoa'. ▲ Sin. aireplano. |
adabaki, adabakia | adabaki | adabaki (eta abadeki) iz. Adabakia dῐa belaunan parien 'adabakia darama belaunaren parean'. ▲ Sin. petatxo. Ik. partxe. ◆ adabakia eman. Adabatu, adabakia(k) jarri / josi. Adabakia eman berko dῐat pantalonairi 'adabakia jarri beharko diet prakei'. Emaniozu adabakia 'emaiozu [ipin iezaiozu] adabakia'. Adabakia eman dῐat soinekwai 'adabakia jarri diot soinekoari'. Ik. petatxua bota. |
adabakia eman | adabatu, adabakia(k) jarri / josi | |
adana | narras, utzi(a) | adana adj. Narrasa, utzia. Ori adana, tresondagarrioi! 'Hori adana [narrasa], desondragarri hori!'. Ik. autzi2; jaregin(a) (> jareina, jaraina); tresondagarri. |
adar, adarra | adar; 4 adabegi | adar 1 iz. Animaliarena. Bei ardar-motza 'behi adar-motza'. Adarzutiek 'adarzutiak' [res corniveleta]; adar baldarrak, adar makurrak; adarzabal [corniabierta]. Beiai adarrak moztu 'behiari adarrak moztu'. 2 iz. (Hedaduraz) Kakolan adarrak 'barakuiluaren adarrak', barῐen adarrak 'barearen adarrak'. 3 iz. Zuhaitzaren adarrak. Arbolῐen adarrak 'arbolaren adarrak'. ◆ adar seko. Zuhaitzen adar lehorrak. Adar sekwek biltzen genduzen, sua iteko 'adar lehorrak biltzen genituen, sua egiteko'. Ik. arrama, abar; galar. 4 iz. Adabegia. Zuran adarra 'zuraren adabegia'. Adarrez josita (beteta) do pinu ol oi 'adabegiz beteta dago pinu ohol hori'. 5 iz. Tronpeta-adarra. Adarrezko tronpetῐa. Gio asi zan tronpetῐa, bea leno adarra jotzen zain bandwa emateko 'gero hasi zen tronpeta, baina lehenago adarra jotzen zuten bandoa emateko'. 6 iz. Adarrezko ontzia, adar hustua. Adarrezko potwen gordetzen zan grasῐa. 'adarrezko potoan gordetzen zen grasa' ◆ adarra jo. Burlaz, adarra jo diai 'burlaz, adarra jo diote'. Ik. tentatu; burlatu. 7 iz. Fabrikako adarra. Ordu bitan jo dau fabrikako adarrak 'ordu bietan jo du fabrikako adarrak [sirenak]'. ▲ Sin. sirena. |
adarbakar, adarbakarra | adarbakar | adarbakar adj. Adarbakarreko beia 'adarbakrreko behia'. Ardi adarbakarra. |
adarbeiko, adarbeikua | adargabe | adarbeiko adj. Adargabea. Adarbeiko ardiek 'adargabeko ardiak'. ▼ Anton. adardun. |
adardun, adarduna | adardun | adardun adj. Ardi adarduna. ▼ Anton. adarbeiko. |
adarkada, adarkadῐa | adarkada | adarkada iz. Adarkadῐa eman dῐa zezenak 'adarkada eman dio zezenak'. ▲ Sin. adarkazo. |
adarkaldi, adarkaldia | adarkada, adarka aldi | adarkaldi iz. Adarkada. Animalia adardunek adarka egindako aldia. A ze adarkaldia in dai beiek! 'a zer adarkaldia egin dute behiek'. |
adarkan | adarka | adarka (> adarkan) adb. Beiek adarkan 'behiak adarka [talka egin]. Beiek adarkan daitza 'behiak adarka dabiltza'. ◆ adarka egin (> adarka in). ◆ adarkaldi. |
adarkatu, adarkatzen | adarkatu | adarkatu dau ad. Bein da berriz adarkatu dau 'behin eta berriz adarkatu du'. |
adarkazo, adarkazua | adarkada | adarkazo iz. Adarkada. Eman dῐa adarkazo bat... 'eman dio adarkada bat...' Ik. adarkada. |
adarmakur, adarmakurra | adar-apal, txordo, adar-makur | adarmakur adj. Adar-apala, txordoa. Bei adarmakurra 'behi adar-makurra'. ▲ Sin. adarbaldar. |
adarmotz, adarmotza | adarmotz | adarmotz adj. Puntak moztutako adarduna, adarmotza. |
adarra jo | adarra jo | |
adartsu, adartsua | adabegitsu; 2 adartsu | adartsu (> adarsu) 1 adj. Adabegitsua. ● Esr. zah. Arbola adartsua: gaiztua txikitzeko, bea sugilῐa [sua egiteko ona] 'arbola adabegitsua: gaiztoa txikitzeko, baina su egilea'. 2 adj. Adartsua. Arbola adarsua, arramatsua. ▲ Sin. arramatsu. |
adartxo, adartxua | adartxo | adartxo iz. Bi adartxo dukatzi bildotsak 'bi adartxo dauzka bildotsak'. Adartxuet 'adartxo bat'. |
adarzabal, adarzabala | adarzabal | adarzabal adj. Bei adarzabalak ipukua aundixo ber zen 'behi adarzabalak ipuruko handixeagoa behar zuen' (*). |
adarzuti, adarzutia | adarsarde | adarzuti adj. Adarsardea. Behi adarzutia. |
adbertitu, adbertitzen | abertitu | adbertitu dia/dau ad. Abertitu. Adbertizen duet hola ez ibiltzeko 'abertitzen diat horrela ez ibiltzeko'. Adbertituik hago 'abertiturik hago'. Ald. albertitu. ▲ Sin. abisatu, gaztiatu; naikwa esan. |
adelantatu | aurreratu | adelantatu da/dau ad. Aurreratu. Bideberrien, kontu aundiekin adelantatu ber dau beti 'bideberrian, kontu handiarekin aurreratu behar da beti'. Ik. aurreratu. |
adelantu | aurrerapen | adelantu iz. Aurrerapena. Adelantu haundia. Lan in berrik eztu izanko guai den adelantuekin 'lan egin beharrik ez dugu izango orain dauden aurrerapenekin'. |
adiazi, adiazitzen | adierazi | adierazi (> adiazi) dau ad. Eztia adiazitzen gaizki dailela 'ez dio adierazten gaizki dabilela'. Horri adiazi? Horri ez zaio adiazitzen txarki dailela 'horri adierazi? Horri ez zaio adierazten txarki dabilela' (*). Ik. ariyazi (Iza Alts). |
adibidez | adibidez | adibidez adb. (Hitz berria) Ik. esate baterako; konparazio baterako. |
adibinadora, adibinadorῐa | igarle | adibinadora iz. Igarlea. Jito kastako emakumῐek izaten zian adibinadorak. 'ijito kastako emakumeak izaten ziren igarleak' ▲ Sin. azti. Ik. mago. |
adibinatu, adibinatzen | igarri | adibinatu dau/dia ad. Igarri. Adibinatzak hoi! ▲ Sin. asmatu, iarri. |
adin, adina | adin | adin iz. Adin txarra dukat lana bilatzeko 'adin txarra daukat lana bilatzeko [aurkitzeko]'. ▲ Sin. edade. ◆ adina etorri. Etorri zaigu jubilatzeko adina. ◆ adin bat izan. Adin bat bauka 'adin bat badauka'. Adin batῐa helduzkῐo, osasun kontuek nagusi 'adin batera helduz gero, osasun kontuak nagusi'. ◆ adinekoa izan (> adinekwa izan). Adindua izan. ◆ adin batekoak izan (> adin batekwek izan). Adin berekoa izan. Adin batekuk gaa 'adin berekoak gara' (Iza Alts). ◆ adin ingurukoak izan (> adin ingukwek izan). Uste dot adin ingukwek diala 'uste dut adin ingurukoak direla'. |
aditzerῐa bota | aditzera bota | aditzera bota (> aditzerῐa bota) dau ad. Eztenkada; esaldi mingarria bota; puntada, zirikada. Leno ez zala bátere euskalzalῐa bota dῐa aditzerῐa 'lehen(ago) ez zela batere euskaltzalea bota [eman] dio aditzera'. Ik. puntada. |
adobatu, adobatzen | ondu, ontzutu, marinatu | adobatu dau ad. Ondu, ontzutu. |
adobo, adobua | adobo | adobo iz. Adobwa iteko, almenizῐen txikitzen dῐa babatxuiek 'adoboa egiteko, almaizan txikitzen dira baratxuriak'. Ik. untagarri. |
adoptatu, adoptatzen | adoptatu | adoptatu dau ad. Bi urteko aurra adoptatu dai 'bi urteko haurra adoptatu dute'. Ik. jaso. ▲ Sin. umetako hartu, seme-alabatako hartu. |
adoratu, adoratzen | adoratu | adoratu dῐa/dau ad. Adoratu iten dῐa aizpa zarrenai 'adoratu egiten dio [du] ahizpa zaharrenari [zaharrena]'. |
adornatu, adornatzen | adornatu, | adornatu dau ad. Apaindu, apaingarriz hornitu. Ik. apaindu. |
adornu, adornua | adornu, apaingarri | adornu iz. Apaingarria, apaindura; apaintzeko jartzen edo erabiltzen den gauza. Adornutako dukatzi lenoko gauza zarrak 'adornutarako dauzka lehengoko gauza zaharrak'. |
adrilu, adrilua | adreilu | adrilu (eta ladrilu) iz. Adreilua. Ik. ladrilu. |
adῐos | agur!, adio!; 2 adio!, akabo! | adios 1 interj. Agur, adio. Beste aldi bat arte, adios! 2 interj. Akabo, adio. Adios baswa! 'adio basoa, [edalontzia]'. ▲ Sin. akabo. |
afai-lege, afai-legῐa | afari-lege | |
afai-modu, afai-modua | afari-modu | |
afai, afaia | afari | afari (> afai) iz. Afaia prepatu 'afaria preparatu'. Afaiek ez dwa onik in, gaizki in dwa 'afariak ez dit onik egin, gaizki egin dit'. Ik. merienda-afari (> bendu-afai). Ik. sorgin afari (> sorgin afai). ◆ afari-lege (> afai-lege). Afari arina. Afai legῐa in 'afari legea egin'. Sin. afai-modu. ◆ afaritako (> afaitako). Afaltzeko. Afaitako lekua 'afaritako lekua'. Hartu afaitako lekua 'hartu afaritako lekua'. Zer do afaitako? 'zer dago afaritako? Afaitako eztukat ezere gaio 'afaritako ez daukat ezer ere gehiago' ◆ afaritan (> afaitan) Afaltzen. Afaitan gendela 'afaritan geundela'. ◆ afaritara (> afaitá) adb. Afaltzea 'afaltzera' Afaita fan da 'afaritara joan da'. Ator gwe etxῐá afaitá 'hator gure etxera afaritara'. ◆ sorgin afari (> sorgin afai) iz. Gauerdi inguruan egiten den afaria, bereziki, egun berezietan lagunartean egiten dena. Diote egunῐen iten da sorgin-afaia 'inaute egunean egiten da sorgin-afaria'. |
afaita | afaritara | |
afaitako, afaitakua (afeitako) | afaritako | |
afaitan | afaritan | |
afalaurre, afalaurria | afalaurre | afalaurre iz. Afalaurreti botikῐa hartzen dau 'afalaurretik botika hartzen du'. Afalaurreti ez jateko ezere (eztezere) esaten dῐat beti 'afalaurretik ez jateko ezer ere (ezta ezer ere) esaten diot beti'. |
afaldu, afaltzen | afaldu | afaldu dau ad. Majo afaldu du 'bapo afaldu dugu'. Babatxui zopῐa afaltzeko 'baratxuri zopa afaltzeko'. Sardinakin afaldu du 'sardinak afaldu ditugu'. Afaldu ta oia 'afaldu eta ohera'. Eta geó etxatorrita afaldu berrin lokartu nekatuiken (Iza Alts). ◆ afaltzeko garaia. Gaur ixilik yon da afaltzeko garaien 'gaur isilik egon da afaltzeko garaian'. Ik. afalordu. |
afalondo, afalondua | afalondo | afalondo iz. Afaldu ondoko denbora. Afalondwen kantaitan hasi dῐa 'afalondoan kantatzen hasi dira'. |
afalordu, afalordua | afalordu | afalordu iz. Afalordwako etorko da 'afalordurako etorriko da'. Ik. afaltzeko garai. |
afan, afana (?) | afan, grina | afan iz. Grina. G.g.er. Ik. gogo. |
afarriero, afarrierua | ajoarriero | |
afiliatu, afiliatzen | afiliatu | afiliatu ad. Sindikatuen afilῐatu da 'sindikatoan afiliatu da'. ◆ afiliazi. |
afizio, afiziua | zaletasun, afizio | afizio iz. Zaletasuna. Emen afizio aundia do ziklismwen 'hemen afizio handia dago ziklismora'. Afizio gutxi lanai 'afizio gutxi lanari'. Ik. zaletasun. |
afizionatu, afizionatua | zale, afizionatu. 2 amateur | afizionatu 1 iz. Zalea. Ik. zale. 2 iz./adj. Amateurra. |
afizionatu, afizionatzen | zaletu, afizionatu | afizionatu da ad. Zaletu. |
afolabaiku, afolabaikua | axolagabeko | |
aforru, aforrua | forru | aforru (> afurru) 1 iz. Forrua; forradura. Ik. forru. 2 iz. Irud. (Laino) afurrua 'laino forradura' [hodeiz estalia]. Yauria dekala menditik, afurruaren erditik 'euria dakarrela menditik, afurruaren erditik [forraduraren erditik]'. |
afurratu, afurratzen | forratu | afurratu dau ad. Txaketῐa afurratu dau 'txaketa forratu du'. Ik. forratu. |
afurru, afurrua | forru | |
agarratu, agarratzen | heldu; harrapatu; itsatsi | agarratu 1 dia ad. Heldu. Agarratu dῐa lepoti. Ik. heldu. 2 dau ad. Harrapatu. Ik. harrapatu. 3 dau ad. Itsatsi. Ik. itsasi. |
agarrau, agarraua | dantza lotu | agarrau iz. Dantza lotua. Ik. jota. |
agertu, agertzen | agertu | agertu da ad. Agertu dok mailua? Ama Berjinῐa agertu emen zezaien 'Ama Birjina agertu omen zitzaien'. Zazpiek aldῐa agertuko naiz 'zazpiak aldera agertuko naiz'. Ik. ageri (> agi da). ▼ Anton. desagertu, desaparezitu. |
agezta, ageztia | alezta | agezta iz. Alezta. (Batez ere pl.) ageztak (?). Lihoa jo ondoren geratzen den hondakina, amuko pobrea. Ik. amuko. Ald. arezta (JMS). |
agi | ageri, agertu | ageri (> agi) adj. ◆ ageri izan (> agi izan) da ad. Agertu. Agi emen dῐa patatak 'ageri omen dira patatak. Emen ge gu espea, ta launak eztῐa agi 'hemen gaude gu esperoan, eta lagunak ez dira ageri'. |
agi izan | ageri izan, agertu | |
agila, agilia | arrano | agila iz. Arranoa (Aquila sp. etab.) Agila beltza da erriko eskudwa 'arrano beltza da herriko armarria'. Ik. arrano [sai, putre]. |
aginaldo, aginaldua | gabonsari, agilando | aginaldo iz. Agilandoa, gabonsaria. Fabrikan eman diai aginaldwa 'fabrikan eman diote agilandoa'. |
agindu, agindua | agindu (1) | agindu1 1 iz. Eman dai ubaxak ez arrapatzeko agindua 'eman dute igelak ez harrapatzeko agindua'. ▲ Sin. ordenia (> ordenῐa). ◆ agindutakoa egin, agindutakoa bete (> agindutakwa in, agindutakwa bete). ▲ Sin. obeditu, esandakwa in. 2 iz. Agindutakwa eztau bete 'agindutakoa ez du bete'. ▲ Sin. mandamentu, promesa. |
agindu, agintzen | agindu (2) | agindu2 1 dau ad. Nok agintzen dau etxiontan? 'nork agintzen du etxe honetan?'. Oiek eztai agintzen Eskwalerrien 'horiek ez dute agintzen Euskal Herrian'. Ik. gobernatu. | Ixilik yoteko agindu zwan 'isilik egoteko adindu zidan'. Aitak goiz etortzeko agindu dῐa 'aitak goiz etortzeko agindu dio. 2 dau ad. (Medikuak eriari). ◆ medikuak agindu (> medikuek agindu). Medikuek agindu dwa botikῐau 'medikuak agindu dit botika hau' Ik. errezetatu. 3 dau ad. Hitzeman. Agindu zwaken ekarko zela, esan zwaken ekarko zela. Nei agindu zwan, bea eztau bete 'niri agindu zidan, baina ez du (hitza) bete'. Ik. prometitu, hitza eman. 4 dau ad. Ik. enkargatu. |
aginduazi, aginduazten | agintarazi | aginduazi dau ad. Agintarazi. Agindwazi: bestei esan agintzeko. |
agindutakua in, agindutakua bete | agindutakoa egin, agindutakoa bete | |
agintai, agintaia | agintari | agintari (> agintai) iz. Erriko agintaiek 'herriko agintariak'. Ik. nagosi. |
agirien | agerian | agerian (> agirien) adb. Agirien do patatῐa 'agerian dago patata'. Ik. agirik. |
agirik | ageririk | ageririk (> agirik) adb. Momoxarruek musua agirik 'momoxarroak aurpegia ageririk'. Ipurdia agirik 'ipurdia ageririk'. Ik. agerian (> agirien). ▼ Anton. estalik, estalduik. |
ago txikiekin esan | aho txikiarekin esan | |
ago-haundi, ago-haundia | ahohandi | ahohandi (> ago-aundi) adj. Ik. agozabal. |
ago, agua | aho | aho (> ago) 1 iz. 2 iz. Ebakitzeko tresnarena. Aizkora, kutxiluen... agwa. Ago zorrotza, ago aketsa (Ond Bak). ◆ ahotik kendu (> agoti kendu). ◆ ago-haundi. ◆ ago zakar. ● Aguá bidién eztó sasík (Ond Bak). Aguén hitzík ez (Ond Bak). ◆ agua musti. ◆ agozihar, agoziharra. ◆ ahoa giltzatu (> agwa giltzatu). Ahoa ezin zabaldu (trismo); giharren uzkurtzeagatik, tetanos eritasunak eragiten duena. Ik. tetano. ◆ [hitza] ahotik kendu (> agoti(k) kendu). Esan ber nena agoti kendu duazu guaixe 'esan behar nuena ahotik kendu didazu oraintxe'. ◆ aho zabalka (> agwa zabalkan) adb. Lo gutxi in dau-ta, goiz guztia dia agwa zabalkan, arrantsuketan 'lo gutxi egin du-eta, goiz guztia darama ahoa zabalka, aharrausika'. ▲ Sin. arrantsuketa, arrantsuketan. ◆ ahorik aho (> agoik ago) adb. Ahoz aho. ● Esr. zah. Arrantsuketia agoik ago eta katagorria pagoik pago. ◆ aho txikiarekin esan (> ago txikiekin esan). Konpromisorik gabeko eskaintza egin (?). |
agoarras, agoarrasa | agoarras, trementina | agoarras (eta agwarras) iz. Agoarrasa, trementina. Naio dot urakin nasten dan pinturῐa ta ez agoarrasakin 'nahiago dut urarekin nahasten den pintura eta ez agoarrasarekin'. |
agobero, agoberua [?] | ahobero | ahobero (> agobero) adj. |
agobizar, agobizarra | ahobizar, ahoeri | ahobizar (> agobizar) iz. Ganaduaren ahoko eritasuna, mihian gertatzen den handitu bat ezaugarri duena. |
agogarbi | aho-garbi [?], mihi garbiko | aho-garbi (> agogarbi) adj. Aho garbikoa ▼ Anton. agozikin. |
agoik ago | ahorik aho, ahoz aho | |
agolba, agolbìa | ailorbe | agolba iz. (Bot.) Ailorbea (Trigonella foenum-graecum). Agolbìa beieri ematen zezaien, bea esenῐa izaten zan míno 'ailorbea behiei ematen zitzaien, baina esnea izaten zen minago'. |
agolbatza, agolbatzia | ailorbe baratzea | agolbatza iz. Ailorbe baratzea, ailorbe uzta bildu den eremua. Agolbatzia konponduta, bertan yaiten zan nagua, neguen ganaueri emateko (LM). || Nagua yain ber du agolbatzien (Ond Bak). (Campo en que se ha cosechado alholva). |
agonio, agoniua | agonia | agonio iz. Agonia. Azkenekotan do, agoniuen do. ▲ Sin. hilzori. ◆ agoniua jo. Jo dai agoniua. Ik. hil ezkila. |
agopien | ahopean | ahopean (> agopῐen) adb. Agopien, gaizki esaten ibili 'ahopean, gaizki esaka aritu'. ◆ norbait ahopean ibili [eduki] (> norbait agopien ibili). Hitzez norbaiten kontra gaizki esanez jardun. Oi beti agopein dukai, txarki esaten; gaixuoi 'hori beti ahopean daukate, txarki esaten; gaixo hori'. (LM). |
agor, agorra | agor-liho | agor iz. (Bot.) Agor lihoa, liho mota. Gariek baindo lenxuo yaiten zan agorra 'gariak baino lehentxeago ereiten zen agor-lihoa'. Bagazí agorra yaitῐa 'bagoaz agorra ereitea'. Ik. liho. ● Esr. zah. Andramaria urriko, agorra bi orriko. |
agotz, agotza | ahotz, lasto | ahotz (> agotz) iz. Lastoa [laboreena]. Sartu tu aurtengo agotzak agoztaira 'sartu ditugu aurtengo ahotzak ahoztegira'. Goiko ganbaran, agotzá 'goiko ganbaran, ahotza'. Ik. lasto. |
agozabal | ahozabal | ahozabal (> agozabal) 1 adj. Aho zabala duena. 2 adj. Behar baino gehiago eta zuhurtziarik gabe hitz egiten duena. Oi agozabala; obeto inko like ixilik balo 'hori ahozabala; hobeto egingo luke isilik balego'. Ik. ago-haundi. |
agozeru, agozerua | ahosabai | agozeru iz. Ahosabaia, ahoko barrunbearen goialdea. |
agozikin, agozikina | aho-zikin | aho-zikin (> agozikin) adj. Biraolaria; juramentuka ibiltzen dena; gaizki esaka ari dena. Txarki esaten dailena da agozikina 'txarki esaten dabilena da ahozikina'. ▲ Sin. mihizikin. ▼ Anton. agogarbi. |
agoztai, agoztaia | ahoztegi, lastategi | ahoztegi (> agoztai) iz. Lastategia. Goiko ganbaran do agoztaia 'goiko ganbaran dago ahoztegia'. Ik. lastategi (> lastatei). |
agua giltzatu | ahoa giltzatu (trismo; tetanos) | |
agua zabalkan | aho zabalka | |
aguantatu, aguantatzen | aguantatu, jasan | aguantatu 1 dau ad. Jasan. Pixkat yaten denien, ez'tau iyuerek aguantatzen 'pixka bat edaten duenean, ez du inork aguantatzen'. Ik. jarki. 2 dia ad. Eutsi. Ik. autsi. |
aguante, aguantia | jasankortasun | aguante iz. Jasankortasuna. Agwante aundikwa da 'jasankortasun handikoa da'. |
aguatxinatu, aguatxinatzen | [usteldu] | aguatxinatu da ad. Gehiegizko ur edo euriagatik, fruitu edo elikagaiak hondatu edo laborea usteldu. Patatia aguatxinatu. Ik. usteldu, galdu. |
aguazil, aguazila | aguazil, udaltzain | aguazil iz. Udaltzaina. Aguazilak isuna bota dia 'aguazilak isuna jarri dio'. ▲ Sin. almiente, alminte. |
agudo | agudo | agudo adb. Agudo gek fiestatan 'agudo gaudek festetan'. Etor zaitez agudo! Agudo ibili! Etorri agudo. ▲ Sin. azkar, laister, listo. |
agujeta(k) | gihar min, gogordura(k) | agujeta iz. pl. agujetak. Gihar mina, gogordura(k). Ik. gorbeaturik (> gorbeatwik) / gorbeatuta. |
agur | agur | agur 1 interj. Apizai, pasaeran: Agur Maria! 'apaizari, pasaeran: Agur Maria!' ◆ agur egin (> agur ein / in). Iniozu agur! 'egiozu agur' (umeari aginduz, esate baterako). 2 interj. Akabo. Ik. adios, akabo. 3 iz. Ik. diosela. |
agurmaria | agurmaria | agurmaria 1 iz. Kristau otoitza. Errezatazu hiru abemaria penitenziatako 'erreza itzazu hiru abemaria penitentziatako. 2 interj. Diosala, agurra. Apizai indako dioselia 'apaizari egindako diosala —Agurmaria! —Sortzez garbia [erantzuna]. Besteen etxera sartzerakoan egiten den diosal hitza. Ik. izkon. |
aguztu, aguztua | abuztu | aguztu iz. Abuztua. Ald. abuztu. Aguztuen ez bero ta ez hotz 'abuztuan ez bero eta ez hotz'. ◆ Andramaria Aguztukuek 'Andre Maria abuztukoak'. Andramai Aguztukotan fiestak zelebratzen tu 'Andra Maria Aguztukoetan festak ospatzen ditugu'. ● Esr. zah. Aguztuek neguai fixtu 'abuztuak neguari txistu [deitu]'. |
ahabi, ahabia | ahabia | ahabia (> abi) 1 iz. (Bot.) Fruitu mamitsu beltxaxkak eta jateko onak ematen dituen zuhaixka (Vaccinium myrtillus). Abi gogoti etortzen da Aizkibilen 'ahabia gogotik etortzen da Aizkibilen'. 2 iz. Landare horren fruitua. |
ahabidi, ahabidia | ahabidi | ahabidi (> abidi) iz. Ahabiak dauden tokia. {Abidiya, el arandanero (sic) (Iza Alts)}. |
ahaide, ahaidia | ahaide | ahaide (> aide) iz. Senidiek ta aidiek. Aidiek dukatziei Ameiketan 'ahaideak dauzkate Ameriketan'. Gue aidiek. ◆ ahaide egin (> aide in). ◆ ahaide izan (> aide izan). Aidiek zielako (Ond Bak). ▲ Sin. parentela; alderdiko. |
ahal | ahal | ahal (> al) partik. Oxala. Yauria inko al dau, bestela akabo gue patatak 'euria egingo ahal du, bestela akabo gure patatak. Hilko al daiz! 'hilko ahal haiz'. Ik. ojala. |
ahal izan | ahal izan | ahal izan (> al izan) da/dau ad. (Beste aditz bati ez dagokiola) Al balin badiet inko diet 'ahal baldin badiat egingo diat'. Al izanezkio in ber dau laundu 'ahal izanez gero egin behar da lagundu'. Al dun garaien inko du 'ahal dugun garaian egingo dugu' Al badiet inko diet; ezin balin badiet, or geldituko dok in be 'Ahal badiat egingo diat; ezin baldin badiat, hor geldituko duk egin gabe'. ◆ ahal dala. ◆ ahal dan ...-ena. ◆ ahalik eta... -ena. (?) ◆ ahal dan bekela, ahal dan moduen (> al dan bekela; al dan moduen). Al dan bekela naile 'ahal den bezala nabil'. (baleza eta ahal balike gauza bia dok) [?] LM |
ahala | ahala | ahala (> ala) adb. (Aditz baten era burutuaren eskuinean). Bezain laster. Egurra ekarri ala egurtokien patu dau 'egurra ekarri ahala egurteran paratu du'. Dirua artu ala gastatu iten dau 'dirua hartu ahala gastatu egiten du'. Sartu ala jarri iten zian 'sartu ahala jarri egiten ziren'. Ik. bezain listo. |
ahalaindu, ahalaintzen | ahalegindu | ahalegindu (> alaindu) da ad. Yakusten alaindu nauk 'erakusten ahalegindu nauk'. ▲ Sin. saiatu, esforzatu. |
ahalein, ahaleina | ahalegin | ahalegin (> alein, alain, alaina) iz. Sing. eta pl. Alaina in dau 'ahalegina egin du'. ▲ Sin. saio (saiwá). ◆ ahalegina(k) egin (> aleina(k) in). Alainak / aleinak in diatzit '[laguntzen] ahaleginak egin dizkiot'. Aleina in ondorien, intenziuek balio dau 'ahalegina egin ondoren, intentzioak balio du' (Ond Bak). Ik. egin ahala (> inala). (?). |
ahaleina(k) in | ahalegina(k) egin | |
ahalik eta [?] | ahalik (eta)... -en(a) | ahalik eta [?] (Hitz berria). (LM-k ez dau ezagutzen). Ik. ahal dan ...ena. |
ahardi, ahardia | ahardi | ahardi (> ardi) 1 iz. Zerri emea [?]. 2 adj. Txerri ahardi, urde ahardi, txerrikuma ahardi. Emiek dianak, danak 'emeak direnak, denak'. Txerri batzuk dia ordotsak, bestiek ardiek 'zerri batzuk dira ordotsak, besteak ahardiak'. ▲ Sin. eme. ▼ Anton. ordots, apo. |
ahariko motza | ahari, ahariko | |
ahariko, aharikua | ahari | ahariko (> ariko) iz. Aharia. Axui ariko bat 'axuri ahariko bat'. Arikuei bi begiek atartien 'aharikoari bi begiak atera arte' (Ond Bak). ◆ ahariko kapatua (> ariko kapatua). Ahari zikiratua. ◆ ahariko motza (> ariko motza) iz. Ahariko adar motza (?). |
ahaztu, ahazten | ahaztu | ahaztu (> aztu) da/dau/zaio ad. 1 Zue izena aztu in zaira 'zure izena ahaztu egin zait'. Ezta aztu ber gerran pasatu zana 'ez da ahaztu behar gerran pasatu zena'. Oi, ahazteko hobe 'hori ahazteko hobe'. 2 zaio ad. Eskuaz itz iten ahaztu zaio 'euskaraz hitz egiten ahaztu zaio'. Pausokan ibiltzen aztu zaio 'pausoka ibiltzen ahaztu zaio'. ◆ ahaztuta ibili [eduki] (> aztuta ibili). Aztuta nukan 'ahaztuta neukan'. Etxukak aztuik! Ez zeukak ahazturik'. Nola zaizkizu? Aztuik dukat zu izena 'ze izen duzu? ahazturik daukat zure izena'. Eztuka aztuik 'ez dauka ahazturik'. Kaxeteruek ezteka ahaztuik (Ond Bak). Aztuik nukan. Ahaztuik nengon (Ond Bak). – Aztu zaitez horrekin. Aztu hadi kontu horrekin. Ik. [zerbait] (burutik) joanik eduki (> buruti fan, fanik eduki). ▼ Anton. akordatu, goguen ibili. |
ahi, ahia | ahi | ahi (> ai) iz. Esenia, ina ta azukariekin iten da aia 'esnea, irina eta azukrearekin egiten da ahia'. Gustua jaten genduen aia txikitan 'gustora jaten genuen ahia txikitan'. ▲ Sin. papilla. Ik. ora. |
ahizpa, ahizpia | ahizpa | ahizpa (> aizpa) iz. Gue aman aizpῐa, izko Anjeles 'gure amaren ahizpa, izeko Anjeles'. Ik. arreba; ahizpatako. |
ahizpatako, ahizpatakua | ahizpatzako | ahizpatako (> aizpatako) iz. Ahizpatzakoa. Aizpatako hartzen dana 'ahizpatako hartzen dena'. Aizpatako nukan 'ahaizpatako neukan'. Ospizioti aizpatako ekarri genduen 'umezurztegitik ahizpatzako ekarri genuen'. Ik. anaitako. |
ahul, ahula | ahul | ahul (> aul) adj. Aize aula 'haize ahula'. Argitasun aula 'argitasun ahula'. Langile aula 'langile ahula'. Hoi ahula! 'hori ahula!'. Ik. erkin. Hau yuzkien ahula dukaguna! 'hau eguzkiaren ahula daukaguna!'. ▲ Sin. makal, pattal. ▼ Anton. indartsu, gogor, fuerte, sendo. |
ahuldade, ahuldadia | ahuldade | ahuldade (> auldade) iz. Auldadiekin ezin ezin ibilik no 'ahuldadearekin ezin ibilirik nago'. Ik. ahultasun. |
ahuldu, ahultzen | ahuldu | ahuldu (> auldu) da/dau ad. Auldu djá orren indarrak 'ahuldu dira horren indarrak'. Indarripe ta aulduῐk nó 'indarrik gabe eta ahuldurik nago'. ▲ Sin. makaldu, mengaldu, pattaldu; falsotu. ▼ Anton. indartu, gogortu, sendotu. |
ahuleia | ahuleria | ahuleria (> auleia) iz. Egun guztia jan be; au auleia dukatena! 'egun guztia jan gabe; hau ahuleria daukadana!'. ▲ Sin. ahultasun, ahuldade, bajon. |
ahultasun, ahultasuna | ahultasun | ahultasun (> aultasun) iz. Indar, kemen edo bizkortasun urritasuna. ▲ Sin. ahuldade, ahuleia. Ik. indargale. |
ahuntz samalda, ahuntz samaldia | ahuntz talde | |
ahuntz talde, ahuntz taldia | ahuntz talde | |
ahuntz, ahuntza | ahuntz | ahuntz (> auntz) iz. (Capra aegagrus hircus). Ahuntza ta akerra. Ahuntza jaitxi 'ahuntza jetzi'. Ahuntzan esenia 'ahuntz esnea'. Ahuntzan gaztaia 'ahuntz gazta'. Ahuntz narrua 'ahuntz larrua'. ◆ ahuntz samalda (> auntz samalda). ◆ ahuntz talde (> auntz talde). ● Esr. zah. Ez arditako ta ez auntzetako. 'ez ardita(ra)ko, ez ahuntzeta(ra)ko' Auntzan (gauerdiko) eztula (?). Auntzai burua ikuzi (?). Ik. aker; antxuma. |
ahuntzai, ahuntzaia | ahuntzain | ahuntzain (> auntzai) iz. Ik. altsai. |
ahuntzetxe, ahuntzetxia | ahuntzetxe, ahunztegi | ahuntzetxe (> auntzetxe) iz. Ahunztegia. Errienak izaten dia auntzetxiek, ta bertan auntzak preso sartzen zian 'herriarenak izaten dira ahuntzetxeak eta bertan ahuntzak preso sartzen ziren'. Urriztin dó Urdingo auntzetxe zarra; Astiarreko bidetik faten da auntzetxe berrῐá 'Urriztin dago Urdiaingo ahuntzetxe zaharra; Astigarreko bidetik joaten da ahuntzetxe berrira'. |
ahuspez | ahuspez | ahuspez (> auspez) adb. Ahoz behera. Aztapatu ta auspez bota zan 'oztopatu eta ahuspez erori zen'. Deskansatzeko, auspez 'deskantsatzeko, ahuspez'. Ik. buruz behera (> buz bea); muturrez aurrera (> muturrez aurria). |
ai | ai | ai interj. Mina, ustekabea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ai!, zein polita 'ai!, zeinen polita'. Ik. oi; o. ◆ ai ene interj. Ai. Ai ene! Ai ene bada! |
ai ene | ai ene | |
ai izan | ari izan | ari izan (> ai izan) da ad. Pausokan ikasten ai dok 'pausokan ikasten ari duk'. Emen ai ga 'hemen ari gara'. Gaubez ai da lanien 'gauez ari da lanean'. Pasatzen ai ziela 'pasatzen ari zirela'. |
aiba | aiba | aiba interj. Lgart. 1 Harridura adierazteko. Aiba, nor etor da hemen! 'aiba, nor etorri da hemen'. 2 Ohartarazteko erabiltzen den hitza. Aiba, otso! 'aiba, eutso'. |
aida | aida | aida interj. Idiei eta behiei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. Itaurrekuek behieiri: aida! segi aurria 'itaurrekoak behiei: aida! segi aurrera'. Ik. esti. |
aideko | aireko | aireko (> aideko) iz. Gwaindó aidekwék (airean ibiltzeko ontziak) ikusi bér tu (Ond Bak). ▲ Sin. aireplano, abion. |
aihena, aihenia | aihen | aihen (> aiena, aienῐá) iz. (Bot.) Aihen belarra. Txikitan, fumatzeko, aienak erretzen genduzen (?) 'txikitan, fumatzeko, aihenak erretzen genituen'. Ald. ayan (Ond Bak). |
ailaera, ailaeria (?) | ailegaera, helmuga | ailegaera (> ailaera) iz. Helmuga. Ailaeria dok ailatzia (helmuga) 'ailegaera duk ailegatzea' (LM). Orrek in dau ailaeria, horrek in dau lemizko 'horrek egin du ailegaera, horrek egin du lehenbiziko'. |
ailatu, ailatzen | ailegatu | ailegatu (> ailatu) 1 da ad. Iritsi. Bilbaura ailatzen ganien gosaldu inko du 'Bilbora ailegatzen garenean gosaldu egingo dugu'. Amar eurota ez'ta ailatzen 'hamar eurotara ez da iristen' Yake ailatu dien 'diren' (Ond Bak). 2 da, zaio ad. Egokitu. Loteria ailatu zaio 'loteria egokitu zaio'. Iri ailatzen zain gaur ontziek garbitzia 'hiri dagokin gaur ontziak garbitzea'. Errezkia ailatu 'txanda izan'. ▲ Sin. tokatu. 3 da ad. Azaldu, agertu. Ua're han ailatu behar! 'hura ere han azaldu behar'. ▲ Sin. agertu. ◆ nola ailegatu (> nola ailatu). Nolako egoeran izan, zein egoerara heldu. Batek daki nola ailatu ber gan 'batek daki nola ailegatu [nolako egoeran izan] behar garen'. Yauk eztakik nola ailatu ber daizen 'heuk ez dakik nola ailegatu [zein egoeratan izan] behar haizen'. Ola ailatzῐa're! 'hola [egoera horretara] ailegatzea ere!'. |
ailubi, ailubia | mailuki, marrubi | ailubi Ald. aulubi (Iza Alts), (Ond Bak); euliki [Iturmendi] 1 iz. (Bot.) Mailukia, marrubia; landarea (Fragaria vesca). 2 iz. Landare horren fruitua. ◆ basoko ailubi. Basoko marrubia. || Aulubiyak, las fresas; bi aulobi (Iza Als). Aulubi, fresa (Ond Bak). |
aina | adina | adina (> aina; dina [Altsasu]). 1 Ik aina jan diet 'hik adina jan diat'. Ik. deinbat. 2 (izan aditzarekin) Zu aina banaiz. Aita dina in da semi 'aita adina egin da semea' (Iza Alts). |
ainaitu | osatu, erantsi, gehitu [? añaditu] | ainaitu dau ad. Osatu, erantsi, gehitu. Jana gutxitxo ta zerbaitekin ainaitu 'jana gutxitxo eta zerbaitekin osatu'. Puntua itekuen, puntuek ainaitu 'puntua egiterakoan, puntuak osatu'. [añaditu, gaineratu?] |
aingera, aingeria | aingira | aingera iz. Aingira (Anguilla anguilla). Ibaien, len bazen aingerak 'ibaian, lehen bazeuden aingirak. Ald. angila ◆ angila kaja, angila kajia. |
aingeru, aingerua | aingeru | aingeru 1 iz. Zeruti jaitxitako aingerua 'zerutik jaitsitako aingerua'. 2 iz. Bihotz oneko pertsona. Aingeru bat da. ◆ aingerutxo. Hau aingerutxua! [haur txiki polita]. |
aingerutxo, aingerutxua | aingerutxo | aingerutxo iz. Adkor. Aingeru-ren txikigarria. Hau aingerutxua! [haur txiki polita]. |
aino, ainua | aino, zekale-aino | aino iz. Zekale-ainoa. (Ustilago maydis; Sporisorium reilianum; Puccinia graminis; Claviceps purpurea). Maizak ta gariek-ta, beltz patzen dῐanien ainwa dukai 'artoak eta gariak-eta, beltz paratzen direnean ainoa daukate'. |
aintzineko | aitzineko | aintzineko iz. Aitzinekoa, arbasoa. (pl.) Gure aintzinekuk (Iza Alts). Ik. aurreko; lehenoko (> lenoko). |
aire, airia | aire | aire 1 iz. Atmosferako gas nahastura. Ik. haize. 2 iz. Itxura, antza. Aitan airῐa duka, pauso ta guzti 'aitaren airea dauka, pauso eta guzti'. Oiek airῐek dekatzienak! 'horiek aireak dakartzanak'. 3 iz. Gogoa, irrika. ◆ kanporako airea ibili [eduki] (> kanpwako airῐa ibili). Kanpwako (kanpwa fateko) airῐa duka orrek 'kanporako (kanpora joateko) airea [gogoa] dauka horrek'. ◆ aire! (eta airo) interj. Alde! Aire emendi! 'aire hemendik! Ik. ala; alde2; ospa. || airean (> airῐen) 1 adb. Ernai, urduri. Bildurrak airῐen yon 'beldurrak airean egon'. ◆ (norbait edo norbaitek) airean paratu, dantzan paratu (> airῐen patu; dantzan patu). Bere onetik atera. 2 adb. Azkar, presaka. ◆ airean bidaldu [bidali] (> airien bialdu). Airien bialdu nen 'airean bidali nuen'. 3 adb. (norbait edo norbaitek) ◆ airean ibili (> airien ibili). Mendean ibili. 4 adb. (norbait edo zerbait, norbaitek edo zerbaitek) ◆ airean jaso / eraman (> airien jaso / yan). ◆ aire txarra. Mina, ondoeza. Ik. aideko. |
aireplano, aireplanua | aireplano, hegazkin | aireplano iz. (Zah.) Hegazkina. Abiona ez, aireplanwa esaten zan leno 'abioia ez, aireplanoa esaten zen lehen'. Aireplanuen ibil be no 'aireplanoan ibili gabe nago'. ▲ Sin. abion, aideko. |
airiatu, airiatzen | aireztatu, aireberritu | aireatu* (> airῐatu) da/dau ad. Aireztatu, aireberritu, egurastu. Gelak airῐatu 'gelak aireztatu'. Laiwek zabaldu ber tut, gelak airῐatzeko 'leihoak zabaldu behar ditut, gelak aireberritzeko'. Ik. haizeratu* (> haiziatu); ipertu. |
airiatze, airiatzia | aireberritze | aireatze* (> airῐatze) iz. Aireberritzea. Geli'au airῐatzῐa konbeni da 'gela hau aireatzea [aireberritzea] komeni da'. |
airo | aire, alde | airo interj. Aire!, alde! Ik. aire. Airo emeti! 'aire hemendik!'. ▲ Sin. alde, ospa; fu. |
airoso | airos, airoski | airoso adb. Airoso iten dau dantza 'airoso egiten du dantza'. Ik. bizi, arin. |
airoso, airosua | airoso | airoso 1 adj. Alaia, bizia, dotorea. Airoso samarra zan 'airoso samarra zen'. Ik. alai. ▲ Sin. garboso, -a. 2 adb. Bizi, zalu, arin. Ik. bizi; arin. |
aita | aita | aita iz. [Oharra: ez da aitia* esaten, izen berezitako hartzen da]. Gwe aita 'gure aita'; zen aita 'zuen aita'; oien aita 'horien aita' (pertsona erreferentzia bakarra izanik ere). Aita etor da 'aita etorri da'. Ik. aitama; guraso, bueso. ◆ aitatxo. Aita-ren txikigarria; haurrek (edo haurrekin hitz eginez nagusiek) aitari ematen dioten izena. ◆ aitaren alderdiko (> aitan alderdiko). 1 adj. Aitaldekoa. Aitan familiakwa, aitan alderdikwa 'aitaren familiakoa, aitaren aldekoa'. Aitan alderdikwek gonbiatu tuai 'aitaren aldekoak gonbidatu dituzte'. 2 adj. Aitan antzekwa 'aitaren antzekoa'. Belarriek aitan alderdikwek dukatzi 'belarriak aitaren aldekoak dauzka'. |
aita santu, aita santua | aita santu | aita santu iz. Erromako aita santua. Konparaziotan: Ze uste dik, aita santua dala o? 'zer uste dik, aita santua dela-edo?'. |
aitagiar, aitagiarra | aitaginarreba | aitagiar (> aitaiar) iz. Aitaginarreba (Iza Alts), (Ond Bak). Ik. aitaiar (Urdiain). |
aitagure, aitaguria | aitagure | aitagure iz. Kristau otoitza. Aztu zaira aitagurῐa errezatzen 'ahaztu zait aitagurea errezatzen'. |
aitaiar, aitaiarra | aitaginarreba | aitaiar iz. Aitaginarreba. Ald. aitagiar, aitagiarreba (Iza Alts), (Ond Bak). Ik. amaiar. |
aitajaun, aitajauna | aitajaun | aitajaun 1 iz. Aitona. (Zah.). Olatzagutian, Altsasun eta Bakaikun erabili izan da. Ald. aitajun. Aitajunan aitak (Ond Bak). Aitajauna zan pixkat buruti nastutxu (Iza Alts). Aitájuna? Osába zanen (hika) húra. Berán besótakú. (Iza Alts). 2 iz. Apaizarenganako trataeran erabiltzen den hitza. Aitajauna, apizai 'aitajauna, apaizari' (AG). |
aitama(k) | aita-ama | aitama(k) iz. Aita-ama. pl. aitamak. Ik. guraso, bueso. |
aitan alderdiko, aitan alderdikua | aitaldeko | |
aitapuntako, aitapuntakua | aita ponteko, aitabitxi | aita ponteko (> aitapuntako) iz. Aitabitxia. Pontῐen bataiatzῐa yaten dai aur besotakwa aitapuntakwek ta amapuntakwek 'pontean bataiatzera eramaten dute haur besoetakoa aita pontekoak eta ama pontekoak'. Ik. ama ponteko (> amapuntako); besoetako (> besotako). |
aitaren | aitaren | aitaren iz. Dotrinan ikasi du aitaren iten 'doktrinan ikasi dugu aitaren egiten'. ◆ aitaren batean (> aitaren batῐen) adb. Aitaren batien in dau ohia 'aitaren batean egin du ohea'. Hori nik aitaren batien iten dot 'hori nik aitaren batean egiten dut'. Ik. ri-ra. ◆ aitaren egin (> aitaren in). Gwe izkok aitaren iten zen etxetik atatzen zanien ta autuen sartzen zan aldio 'Gure izekok aitaren egiten zuen etxetik ateratzen zenean eta autoan sartzen zen aldiro'. Oiati jagi, ta tranpati beiratzῐen: aitaren! 'ohetik jaiki, eta tranpatik begiratzean: aitaren!'. |
aitaren batien | aitaren batean | |
aitaren in | aitaren egin | |
aitarenkan | aitarenka | aitarenka (> aitarenkan) adb. Ze pasatu ote da? Danak aitarenkan daitza! 'zer pasatu ote da? Denak aitarenka dabiltza'. |
aitatu, aitatzen | aipatu | aitatu dau ad. Aipatu. Orrek aitatu dau lapurra nor dan 'horrek aipatu du lapurra nor den'. Maiz aitatzen dai erri oi 'maiz aipatzen dute herri hori'. |
aitatxo | aitatxo | aitatxo iz. Adkor. Aita, bereziki haur hizkeran. Aitatxo! jo in dwa nei 'aitatxo! jo egin nau'. Emaniozu aitatxoi 'emaiozu aitatxori'. |
aitazulo, aitazulua | aitazulo | aitazulo adj. Aitazulo, beti aitakin yoten dana 'aitazulo, beti aitarekin egoten dena'. Ik. amazulo. |
aitu esana | obeditu, esana egin | |
aitu, aitzen | aditu, entzun | aditu (> aitu) 1 dau ad. Entzun. Aitu dezu? 'entzun duzu?' Orrek eztau nai aitzeik! 'horrek ez du nahi entzuterik'. Aitu jituk aitzekwek 'entzun ditik entzutekoak'. A nolakek aitu jituk! 'a nolakoak entzun ditik!'. Nok aitu're! 'nork aditu ere! [sinestezina denean]' || Aitu emen zein kukua jotzen 'aditu omen zuten kukua jotzen' (Ond Bak). ◆ aditua izan (> aitua izan). Ezaguna izan. Gwai ezait burwa izenik etortzen, bea aitua zan Altsun 'orain ez zait burura izenik etortzen, baina aditua [ezaguna] zen Altsasun'. ◆ aditu esana (> aitu esana). Obeditu, esana egin. Aitu esana! 'aditu esana! (egin esana!)'. Aitazu esana ta yon txintxo-txintxo 'aditazu esana eta egon txintxo-txintxo'. Aur orrek eztau aitzen esana 'haur horrek ez du aditzen esana' [Ez du obeditzen]. Esan da esan, ta eztin aitzen! 'esan eta esan, eta ez din aditzen [ez din obeditzen]'. ◆ adituta jakin (> aituta jakin). Nola dakizú? —Aitutá dakít (Ond Bak). ◆ tutik ez aditu (> tutik ez aitu). Sorra da, tutik ez tau aitzen 'gorra da, tutik ez du aditzen'. ◆ aditzen danez... (> aitzen danez...). ◆ zer aitu. ▲ Sin. entzun. 2 dau ad. Arreta jarri, jaramon egin. Ez tau aitu nahi, ez tau kasuik in nahi 'ez du aditu nahi, ez du kasurik egin nahi'. Aitzak esana! 'adi ezak esana'. ● Esr. zah. aitu ta sor 'aditu eta gor'. Esan dena aitu ta sor 'esan duena aditu eta gor', ez aditu(arena) egin, entzungor egin. ◆ alkar aditu (> alkar aitu) dau ad. Adostu, ados jarri; elkar hartu; bat etorri. Ezin alkar aitu 'ezin elkar aditu, ezin elkarrekin adostu'. Alkar aitu du nwa fan 'elkar aditu [adostu] dugu nora joan'. Alkar aitu dai lanak nola banatu, ta ondo moldatu dῐa 'elkar aditu dute lanak nola banatu, eta ondo moldatu dira'. | Gwartu naun, bai; oiek biek alkar aitwik jen ne kontra, ta asmo txarrak jukatzinai ‘ohartu naun, bai; horiek biak elkar aditurik zauden nire kontra, eta asmo txarrak zauzkaten'. ◆ usaia aitu dau ad. Usaina aditu, usaindu. Erre usaia aitzen dot emen 'erre usaina aditzen dut hemen'. |
aitua izan | aditua izan*, ezaguna izan | |
aitxur, aitxurra | aitzur | aitzur (> aitxur, atxur), iz. Ald. atxur (Ond Bak). Aitxurran girtena 'aitzurraren kirtena'. Aitxurran burua 'aitzur begi'. Girtena ata zaira aitxurran buruti 'kirtena atera zait aitzur begitik'. Munua hausteko aitxurra 'muinoa hausteko aitzurra'. Lurra iteko aitxurra 'lurra egiteko aitzurra'. Aitxur txikia 'aitzur txikia'. Bi hortzeko aitxurra 'horzbiko aitzurra'. Ik. bihortzeko. Jorrako aitxurra 'jorrako aitzurra'. Ik. jorrai. ◆ aitzurrean (> aitxurrῐen) adb. Jorran naile, aitxurrῐen 'jorran nabil, aitzurrean'. Ik. aitxurketan. ◆ lurra egiteko aitxur (> lurra iteko aitxur). Aitzur luzea, hondeaitzurra. |
aitxurkada, aitxurkadia | aitzurkada | aitzurkada (> aitxurkada) iz. Aitxurkadia da horrenbesteko lurra hartzia aitxurrakin; aitxurkazua da aitxur golpia. ▲ Sin. aitxurkazo. |
aitxurkazo, aitxurkazua | aitzurkada | aitxurkazo iz. Aitzurkada. Aitxurrakin jotako golpia da aitxurkazua 'aitzurrarekin jotako golpea da aitxurkazua'. Balaki kontatzen lurrak zenbat aitxurkazo eman tun 'baleki kontatzen lurrak zenbat aitzurkada eman ditugun'. Ik. aitzurkada (> aitxurkada). |
aitxurketan | aitzurketan | aitzurketan (> aitxurketan) adb. Aitzurrean. Fuerte zaitzai aitxurketan 'fuerte zabiltzate aitzurketan' (nekazarien arteko diosala). Ik. aitzurrean (> aitxurrῐen). |
aitxurrien | aitzurrean | |
aitzaki (a?) | aitzakia | aitzakia (-a) ? (> aitzaki) iz. ▲ Sin. pretesto, eskusa. |
aitze, aitzia | aditze | aditze (> aitze) iz. ◆ aditze-gaiztotako (> aitze-gaiztotako, aitze-gaiztotakwa) Aditze gaiztokoa, aditu nahi ez duena. |
aiuntamentu, aiuntamentua (1) | udal, aiuntamentu | aiuntamentu iz. Udala. Aiuntamentubák, gizékuei, guzíeirí, sokán deen guzieirí purú máten daue 'aiuntamentuak, gizakiei, guziei, sokan dauden guziei (zigarro) purua ematen die' (Iza Alts). ◆ aiuntamentuko iz. Udalbatzakoa, udalkideak. (pl.) aiuntamentukwek. Aiuntamentuko dó 'aiuntamentuko dago [zinegotzia da]'. Ik. herrientxe; auzo; herriko etxe. |
aiuntamentu, aiuntamentua (2) | udalbatza. 2 udaletxe | aiuntamentu 1 iz. Udalbatza (Iza Alts). 2 iz. Udaletxea. Ik. herrientxe; herriko etxe [Altsasu]. |
aiuntamentuko, aiuntamentukua | zinegotzi | |
aixa | aisa, aise | aisa (> aixa) adb. ◆ aisa egin (> aixa in). (?) 2 [dudarik gabe, ziur]? ◆ bai aisa! (> bai aixa). Ald. aixe. ▲ Sin. erraz. ▼ Anton. zail. [aise eta aisa, bi formak onartzen dira]. |
aixe | aise | aise (> aise) adb. Ik. aisa (> aixa). ▼ Anton. zail. |
aixkiatu, aixkiatzen | adiskidetu | adiskidetu (> aixkiatu) da ad. Aixkiatu dia 'adiskidetu dira'. Leno nazikusi zen ta guai aixkiatu dia 'lehen elkar ezinikusi zeuden eta orain adiskidetu dira'. ▲ Sin. bakiek in. ▼ Anton. hasarratu. ◆ adiskideturik (> aixkiatuik) adb. Aixkiatuik ge 'adiskideturik gaude'. |
aixkiatuik | adiskideturik | |
aixkiatzaile, aixkiatzailia | adiskidetzaile | adiskidetzaile (> aixkῐatzaile) adj./iz. Haserreturik daudenak adiskidetzen dituena. |
aixkide haundi, aixkide haundia | adiskide handi | |
aixkide, aixkidia | adiskide | adiskide (> aixkide) iz. Ald. aixkire (Iza Alts). Ne aixkidia dok 'nere adiskidea duk'. ▲ Sin. laun. ▼ Anton. etsai, enemigo. ◆ adiskide handi (> aixkide aundi). Adiskide mina. Parentelakwek ez, aixkide aundiek dῐa, alkarrekin ondo unitzen dῐa 'senideak ez, adiskideak dira, elkarrekin ondo konpontzen dira'. ◆ adiskide egin (> aixkide in). |
aizkolai, aizkolaia | aizkolari | aizkolari (> aizkolai) iz. Aizkolaia da, aizkora apustuen trebῐa 'aizkolaria da, aizkora apustuan trebea. |
aizkora itaile, aizkora itailia | aizkora egitaile, aizkoragile | |
aizkora, aizkoria | aizkora | aizkora iz. Aizkora txikia, aizkora haundia. Ald. aizkoa. ◆ aizkora apustu. Domekan, aizkora apustua do herriko plazan 'domekan, aizkora apustua dago herriko plazan'. ◆ aizkora burua (> aizkora bua, aizkoa bua). ◆ aizkora girten. Aizkora kirtena. ◆ aizkora golpe. Aizkora kolpea. ◆ aizkoran ibili / egin (> aizkoran ibili / in). Aizkora otsa bajok, aizkoran jailek 'aizkora hotsa baldin bazegok, aizkoran zabilek'. ◆ aizkora egitaile (> aizkora itaile). Aizkoragilea. |
aizkorakada, aizkorakadia | aizkorakada | aizkorakada iz. ▲ Sin. aizkorakazo. |
aizkorakazo, aizkorakazua | aizkorakada | aizkorakazo iz. Ik. aizkorakada. |
aja | edan, mozkortu | aja iz. Lgart. Edan, edanean pasatu, mozkortu. ◆ aja egin (> aja in). ▲ Sin. mozkortu. |
aje, ajia | aje | aje iz. 1 Ondoeza. Ik. ondoez. 2 Akatsa. Palangana bat ezen ajeῐpe, medikuendako 'palangana bat ezein ajerik gabe, medikuarendako'. 3 Biharamuna. Astelehen goizeko ajia. [?] Ik. astelehena ibili (> astelena ibili). Astelehena eduki. |
ajetu, ajetzen | ajeatu | ajeatu (> ajetu) da ad. Ajetuῐk do: eztola ongi 'ajeaturik dago, ez dagoela ondo' (Ond Bak). Ajetuῐk do, jibatuῐk 'ajeaturik dago, izorraturik'. ▲ Sin. izurratu, jibatu. |
ajil, ajila | arin, bizkor, zalu | ajil adj. Arina, bizkorra, zalua. Ik. arin; bizkor (> pixkor). ▼ Anton. motel, nagi. |
ajilidade, ajilidadia | zalutasun, bizkortasun | ajilidade iz. Zalutasuna, bizkortasuna. Ik. belaun arin; korrea. ◆ ajilidadea ibili (> ajilidadῐa ibili). Ik. korrea ibili. |
ajola | axola | ajola. Axola. Altsasun ajola eta afola (Iza Alts). 1 iz. Ardura. Eztuka ajola asko senidieindako 'ez dauka axola asko senideendako'. 2 zaio ad. Zuri ze ajola zaizu! ▲ Sin. inporta. |
ajolabaiko, ajolabaikua | axolagabe, ajolagabeko | |
ajolabeiko, ajolabeikua | axolagabe | ajolabeiko adj. Axolagabea. || Kristau oi afolabaiku a 'kristau [pertsona] hori axolagabea da' (Iza Alts). Ald. ajolabaiko, afolabaiku (Iza Alts). ▲ Sin. inportabeiko. |
ajuarriero | ajoarriero | ajoarriero (> ajuarriero, afarriero) iz. |
akabatu, akabatzen | akabatu | akabatu 1 da/dau ad. Bukatu. Ondo gek hil hau akabatu artien. || Akabatu bitartien (Ond Bak). Akabau da jende umanua, da heldu da perrua. ▲ Sin. bukatu, despeitu. 2 dau ad. Indarkeriaz hil, bereziki piztia bat. Eman jiatzik akabatu artien. ▲ Sin. hil, garbitu, eliminatu, likidatu. |
akabazi, akabazten | akabarazi | akabarazi (> akabazi) dau ad. Akabatu arazi, akabatzera behartu. |
akabera, akaberia | akabera | akabera iz. Akaberia ta fina. ▲ Sin. despaera, bukaera, fina. ◆ akaberan. |
akabo, akabos, akabosela | akabo | akabo interj. Ald. akabos, akabosela. ▲ Sin. adios. Ik. fuera. |
akaso | akaso | akaso adb. Alkarrekin mendjá fatῐa nahi dezu? Egualdi ona iten badau akaso fanko naiz 'elkarrekin mendira jotea nahi duzu? Eguraldi ona egiten badu akaso joango naiz' ▲ Sin. berba, hobenien, igual, igualien. |
aker usai, aker usaia | aker usain | |
aker, akerra | aker | aker iz. 1 Ahuntzaren arra. ◆ aker usai. Aker usaina; usain txarra. Au aker usaia! 'hau aker usaina'. 2 iz. Mokorra, ildokia. Gurdiaren zurezko pieza [tarugo] (Ond Bak). |
akestu, akesten | kamustu, [akastu, markestu] | akestu da/dau ad. Kamustu. Zorroztasuna galdu. Akestuik dukatzit etxeko kutxilo danak 'kamusturik dauzkat etxeko laban denak'. || Akestu in da 'kamustu egin da' (Iza Alts). ▼ Anton. zorroztu. |
akets, aketsa | akets, kamuts, [akats, markets] | akets 1 adj. Kamutsa. Zorroztasunik ez duena. Ago aketsa 'aho aketsa'. ▼ Anton. zorrotz. 2 iz. Akats, koska [muesca] (Iza Alts). |
aklaratu, aklaratzen | 1 argitu, azaldu. 2 urberritu, uretan pasatu | aklaratu 1 da/dau ad. Argitu, azaldu. Ik. argitu. 2 dau ad. Urberritu, uretan pasatu. Burua garbitu ta aklaratu. Arropia garbitu ta aklaratu. Ureti pasatu; ur garbiti pasatu 'uretan pasatu, ur gabitan pasatu'. |
akokinatu, akokinatzen | 1 kikildu. 2 kikilarazi | akokinatu da/dau ad. 1 Kikildu. 2 dau ad. Kikildu arazi. |
akonplejatu, akonplejatzen | konplexua sortu / konplexua sorrarazi | akonplejatu da/dau. Konplexua sortu; konplexua sorrarazi. ¬ |
akonsejatu, akonsejatzen | aholkatu, kontseilatu | akonsejatu 1 dau/dia 'du/dio' ad. Aholkatu, kontseilatu. Harek akonsejatzen zen 'hark aholkatzen zuen'. Jestoien ondo akonsejatuko dezai 'gestorian ondo aholkatuko dizute'. Ik. konsejua eman. 2 dau/dia 'du/dio' ad. Gomendatu, aholkatu. Ez dezut akonsejatzen 'ez dizut gomendatzen'. ▲ Sin. rekomendatu. |
akordatu, akordatzen | akordatu (gogoratu, oroitu; 2 hitzartu) | akordatu 1 da ad. Gogoratu, oroitu. (Zerekin / norekin akordatu). Akordatzen daiz orrekin? 'akordatzen haiz horrekin?'. Ba!, akortatzῐa aztu! 'ba!, akordatzea ahaztu!'. Haua danakin akordatzen da, haua gauza guziekin akordatzen da. Eskerrak akordatu naizela. E'nauk akordatzen ezerkin-e 'ez nauk akordatzen ezerrekin ere'. Akordatu adi ze pasatu zezaion 'gogora hadi zer pasatu zitzaion'. Ik. gogoan ibili [eduki] (> goguen ibili); bistan ibili. ▼ Anton. ahaztu. 2 da/dau ad. Hitzartu, zerbait egiteko ados jarri. Bakoitzak be etxe parῐa garbitzῐa akordatu daῐ 'bakoitzak bere etxe parea [ingurua] garbitzea akordatu dute'. Ik. akuerdoa egin (> akwerdwa in). |
akordatuazi | akordarazi, gogorarazi | akordatuarazi (> akordatuazi) dau ad. Akordarazi, gogorarazi; akordatzera behartu. |
akordion, akordiona | akordeoi | akordion iz. Akordeoia. Ald. kordion, kordiona. |
akordionista, akordionistia | akordeoilari | akordeonista (> akordionista; eta kordionista) iz. Akordeoilaria. |
akotatu, akotatzen | barrutia hesitu | akotatu dau ad. Barrutia hesitu. Ik. hesitu; itxi. |
akotau, akotaua | barruti hesitu | akotadu* (> akotau) iz. Barruti hesitua. Ik. hespil. |
akuerdo, akuerdua | akordio | akuerdo iz. Akordioa, hitzarmena. ◆ akuerdo batera heldu (> akuerdo batῐa eldu). Ik. arreglu, konformidade. ◆ akuerdoa egin (> akwerdwa in) dau ad. Akordioa egin. Ik. akordatu. |
akulu, akulua | akuilu, akuilu-ezten | akulu iz. Akuilua; akuilu eztena. Akulua, pertika puntan 'akuilua, pertika puntan'. Akulua ber dau horrek mogitzeko 'akuilua behar du horrek mugitzeko'. Ik. pertika1. |
akura | hura | akura izord. Hura (Ond Bak). Akura hainbatekua bada guria 'hura hainbatekoa bada gurea'. Gazte asko hil zan akura 'oso gazte hil zen hura'. Ik. hura (> ua, aua). |
al | al | al partik. San Pedro garagarrilekuek berotuko al gaitu 'San Pedro garagarrilekoak berotuko al gaitu'. Geldituko al da. Emanko al gairubei 'emango al digute' (Ond Bak). Emanko al geauei 'emango al digute' (Urdiain). |
ala | ala, tira, aire | ala 1 interj. Norbait mugitzera edo zerbait egitera bultzatzeko; deitzeko. Ik. aire; alde; ospa; tira. Ala hemetik 'alde hemendik'. Ala, ospa ortik 'alde, ospa hortik'. Ala, mogitu danok! 'tira, mugitu denok!'. 2 interj. Hara!; zerbait ikusteak edo gertatzeak eragiten duen harridura adierazteko hitza. Ala!, nok ekar tu pastelak? 'hara!, nork ekarri ditu pastelak?'. |
alaba, alabia | alaba | alaba iz. Alabia etor da, alabak etor dia 'alaba etorri da, alabak etorri dira'. Alabi'au 'alaba hau'. Bi alaba (Ond Bak). Ald. alabi (Iza Alts). ◆ ama-alaba(k). ◆ aita-alaba(k). ◆ seme-alaba(k) pl. Semea eta alaba; semeak eta alabak. Ik. seme. |
alabazaldeko, alabazaldekua | [ezkontza lagun, lekuko] | alabazaldeko iz. Alabazaldekuék, ezkontzeko lagunak, elizan (Ond Bak). [andragaien alderdikuek, senargaien alderdikuek. Urd.]? *(LM: bereizi 'alderdikuek' eta 'aldekuek'. Aldekuek dia etxien ondokuek.) |
alai, alaia | alai | alai adj. Bai emakume alaia! ▲ Sin. alegre, alegere. |
alain, alaina | ahalegin | |
alaina(k) in | ahalegina(k) egin | |
alaindu, alaintzen | ahalegindu | |
alaitasun, alaitasuna | alaitasun | alaitasun iz. Udaberriek ekar dau gozotasuna ta alaitasuna 'udaberriak ekarri du gozotasuna eta alaitasuna'. ▲ Sin. poztasun, alegranzia. ▼ Anton. tristetasun, tristura. |
alaitu, alaitzen | alaitu | alaitu da/dau ad. Ardwek, piztu ta alaitu 'ardoak, piztu eta alaitu'. Ik. poztu, animatu. |
alaja, alajia | 1 alaja, ale ederra. 2 bitxi | alaja 1 iz. Alaja, ale ederra. A ze prendῐa! Alaja ederra izan da oi gaztetan 'A zer prenda! Alaja ederra izan da hori gaztetan'. ▲ Sin. satelite, prenda. 2 iz. Bitxia, joia. Kollarrak, yaztunak, zinzirrinak... hoiek dῐa alajak 'lepokoak, eraztunak, belarritakoak... horiek dira bitxiak'. ▲ Sin. joia, pitxi. |
alanbre txoi, alanbre txoia | kalandra | alanbre txori (> alanbre txoi) iz. Kalandra (Melanocoripha calandra). |
alanbre-hesi, alanbre-hesia | alanbre-hesi | |
alanbre, alanbria | alanbre, burdin hari | alanbre iz. Burdin haria. Alanbre sarῐa 'alanbre sarea'. ◆ alanbre-hesi (> alanbre-esi). Alanbre-esiekin itxi dai sorwa 'alanbre-hesiarekin itxi dute soroa'. Alanbre-esiekin itxi dai akotaua 'alanbre-hesiarekin itxi dute barrutia'. |
alargun, alarguna | alargun | alargun adj./iz. Bost seme-alabakin gelditu zan alargun 'bost seme-alabekin gelditu zen alargun'. Alargun pensiua kobratzen dau 'alargun pentsioa kobratzen du'. |
alargundu, alarguntzen | alargundu | alargundu da ad. Gazte zala alargundu zan 'gazte zela alargundu zen'. |
alarma, alarmia | alarma | alarma iz. Kanteran tirua bota aurreti, alarmia jotzen dai 'harrobian tiroa bota aurretik [leherketa aurretik], alarma jotzen dute. |
alarmatu, alarmatzen | larritu | alarmatu da ad. Aztoratu. Ik. larritu, apuatu. |
alba, albia | alba | alba iz. Apaizak meza emateko janzten duen jantzi zuri luzea. |
albajaiketan | albetan, arnasestuka | albajaiketan adb. Albetan, arnasestuka. Albajaiketan doó (Iza Alts). ▲ Sin. arnasestukan. |
albarda, albardia | arbalda, basta | albarda iz. Zah. g.er. Arbalda, basta. Albardia, astwai patzen zezaion kargῐa yateko 'arbalda, astoari paratzen zitzaion karga eramateko'. Ik. asturka. |
albardatu, albardatzen | arrautza-irinetan pasatu | albardatu dau ad. Arrautza-irinetan pasatu. Ik. rebozatu. |
albarrikatu, albarrikatzen / elbarrikatu | abaildu, elbarrikatu [OEH] | albarrikatu da/dau ad. Abaildu. Ik. elbarrikatu. |
albertxiku, albertxikua | albertxiko, abrikot, muxurka | albertxiko (> albertxiku, alpertxiku) iz. Abrikota. Bérde dé; ez tuai jaso be garaien albertxiku'ok 'berde daude; ez dituzte jaso bere garaian albertxiko hauek'. |
albitai, albitaia | albaitari | albaitari (> albitai, albitei) iz. |
alboka, albokia | alboroke, oturuntza | alboka iz. Alborokea; zerbait ospatzeko egiten den otordua. Yuntzi ondorien albokῐa iten zan 'eultzi ondoren alborokea egiten zen'. Etxῐa iteti despeitu ta albokῐa inen dai 'etxea egitetik despeditu eta alborokea eginen dute'. Lan bat iteti despeitu ta ondorῐen albokῐa iten da 'lan bat egitetik bukatu eta ondoren alborokea egiten da'. Ik. txanparrada. |
albondiga, albondigia / almondiga | haragi bola | albondiga / almondiga iz. (Batez ere pl.) Haragi bola. Albondigak gogaltsuo atatzen dῐa gilikiai txerrikia nastuta 'albondigak [haragi bolak] gogaltsuago [gustagarriago] ateratzen dira gehelikiari txerrikia nahastuta'. |
albun, albuna | album | albun iz. Albuma; kromoak bildumatzeko edo oroigarriak gordetzeko liburua. Kromo bakar bat falta (ze)zaion albuna iteko 'kromo bakar bat falta zitzaion albuma egiteko'. |
aldain | alde egin | |
aldakaitz, aldakaitza | aldakaitz | aldakaitz iz. (Bot.) Adar xurgatzailea; landare baten adar nagusietan, enborrean edo sustraietan sortzen den kimu berria, izerdia xurgatzen diona. Ik. kima. |
aldaketa, aldaketia | aldaketa | aldaketa iz. Aldaketῐa duka denborῐek 'aldaketa dauka eguraldiak'. ▲ Sin. kanbio, mudanza, trasformazio. |
aldakor, aldakorra | aldakor | aldakor adj. Listo aldatzen dana, aldakorra 'azkar aldatzen dena, aldakorra'. Persona aldakorra 'pertsona aldakorra'. |
aldamain | aldamen | aldamen (> aldamain) iz. Ne aldamainien jarri zan 'nere aldamenean jarri zen'. Gue aldamain bizi'a 'gure aldamen bizi da'. ◆ aldameneko (> aldamaineko) 1 adj. Aldameineko erria da Iturmendi 'aldameneko herria da Iturmendi. 2 iz. Aldamainekwek artu dwa ogia 'aldamenekoak hardu dit ogia'. Aldamainekuek ondo bizi dῐa 'aldamenekoak ondo bizi dira'. |
aldamaineko, aldamainekua | aldameneko | |
aldamaio, aldamaiua | aldamio | aldamaio iz. Aldamioa. Aldamaioti bota ta mina artu dau 'aldamiotik bota [erori] eta min hartu du'. |
aldamen, aldamena | aldamen | aldamen 1 iz. Ne aldamenῐen jarri zan 'nire aldamenean jarri zen'. Ik. aldamain; aldera (> aldea). 2 adb. Aldamenean, ondoan, auzoan. Oiekin aldamen bizi gindan 'horiekin aldamen bizi ginen'. 3 iz. Gurdiaren parte diren alboko piezak [varal] (Ond). |
aldameneko | aldameneko | aldameneko iz. Aldamenekuek 'aldamenean bizi direnak': etxia ikutzen donien 'etxea ukitzen dagoenean' (Ond Bak). Ik. aldamaineko (Urdiain). Ik. aldeko. |
aldapa, aldapia | aldapa | aldapa (eta aldapí [Altsasu]) iz. ▼ Anton. zelai. ◆ aldapa gora, aldapa behera (> aldapa bera). ◆ aldapan egon (> aldapan yon). Sorua aldapan do 'soroa aldapan dago'. ◆ aldapa zorrotz(a). ● Esr. zah. Aldapa baiko / beiko zelairik eztó 'aldapa gabeko zelairik ez dago'. |
aldapatsu, aldapatsua | aldapatsu | aldapatsu adj. Iturmendiko portuko bidῐa aldapatsua da 'Iturmendiko mendateko bidea aldapatsua da'. |
aldapatxo, aldapatxua | aldapatxo | aldapatxo iz. Hor aurrien bado aldapatxuet 'hor aurrean badago aldapatxo bat'. |
aldara, aldaria | aldare | aldara iz. Aldarea. Elizako aldarῐa 'elizako aldarea'. ◆ aldara nagusi. Apizak aldara nagusien ematen dau mezia 'apaizak aldare nagusian ematen du meza'. |
aldarrai, aldarraia | alderrai | aldarrai adj. Alderraia. |
aldarramaikan | aldaroka, balantzaka | aldarramaikan adb. Alderrai ibili, aldaroka, balantzaka. Aldarramaikan ata da tabernati 'aldaroka atera da tabernatik'. ◆ aldarramaikan ibili. Ik. aldarrai; baldarrakan. |
aldatu, aldatzen | aldatu | aldatu 1 dau ad. Izena aldatu dau 'izena aldatu du'. 2 da/dau ad. Arropia/arropak aldatu 'arropa(k) aldatu'. Aldatu daiz? 'aldatu haiz? (arropaz)'. Atorria aldatu 'atorra aldatu'. 3 da/dau ad. (Hedaduraz). Oia aldatu: oiako izarak aldatu 'ohea aldatu: oheko izarak aldatu'. 4 dau ad. Desberdin bilakarazi. Etxurῐa aldatu dau 'itxura aldatu du'. 5 da ad. Desberdin bilakatu, aldakuntza bat jasan. Arrezkioz gauzak asko aldatu dῐa hemen 'harrezkero gauzak asko aldatu dira hemen'. Ostwai kolorῐa aldatu zaio 'hostoari [hostotza] kolorea aldatu zaio'. Ik. kanbiatu. 6 da/dau ad. Aizῐa aldatu da 'haizea aldatu da'. [?] ◆ (nunbaiteti) aldatu 'nonbaitetik aldatu'. Etxeti aldatu 'etxetik aldatu, etxez aldatu'. |
aldatuazi | aldarazi | aldatuazi dau ad. Aldarazi, aldatzera behartu. Autua lekuti aldatuazi duai 'autoa lekutik aldarazi didate'. |
aldatze, aldatzia | aldatze | aldatze iz. aldatu aditzari dagokion ekintza. Komeni zaigu lekuz aldatzia 'komeni zaigu lekuz aldatzea'. |
alde (zerbeiten alde) | -en aldera | alde (zerbaiten alde)(> zerbeiten alde) postpos. Zerbaitenen aldera, zerbaiten truke edo ordainez. Kaso in alde, etxῐa autzi dia 'kasu egin [zaindu] alde, etxea utzi dio'. Ik. truk. |
alde batia | alde batera / alde batetik / bestalde | |
alde batia autzi | alde batera utzi | |
alde hemendik! | alde hemendik! | |
alde in | alde egin | |
alde inazi | alde eginarazi, aldenarazi | |
alde, aldia (1) | alde (1) | alde1 iz. Gauza biren arteko desberdintasuna. Alde aundia do bateti bestῐá 'alde handia dago batetik bestera'. ▲ Sin. diferenzia (> difenzia). ◆ aldea egon (> aldῐa yon). Igualeko aldia do, alde ederra do bateti bestῐa 'igualeko aldea dago, alde ederra dago batetik bestera'. ◆ alde ederra, alde ona: diferentzia. Alde ederra ata dia 'alde ederra arera dio' (diferentzia, abantaila atera).◆ (norbaiten, zerbaiten) aldean (> -en aldῐen). Ne aldῐen igwaleko indarrak dukatzi orrek 'nere aldean igualeko indarrak dauzka horrek'. Atzo aldῐen igwaleko majo bazkaldu du gaur 'atzo aldean igualeko majo bazkaldu dugu gaur'. Orren aldῐen, igualekua dok bestῐoi 'horren aldean, igoalekoa duk beste hori'. Ik. parean (> parῐen). ◆ aldea atera (> aldῐa ata). Abantaila atera. Aldῐa ata jiak korrikan, difenzia ata jiak korrikan 'aldea atera ziok korrika, diferentzia atera ziok korrika'. Alde ederra ata jiak 'alde ederra atera ziok'. Bost minutuko aldῐa ata dῐa korrikan 'bost minutuko aldea atera dio korrika'. ▲ Sin. bentaja. |
alde, aldia (2) | alde (2) | alde2 1 iz. Gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua. || Alde batea faten zan irina, beste alde batea otasia... Eta ekartzen zian hiru alde apartatuta (Ond Bak). 2 iz. Alderdia, ingurua. Maizalde; garialde [labore motagatik, dermioaren banaketa]. Herriko aldeak: Plazalde: plaza aldῐa; Bentalde: benta aldῐa 'benta aldea'. Ik. alderdi; inguru. || Ezker aldῐa 'ezker aldea'. Eskubi aldῐa 'eskubi aldea'. Ik. esku. ◆ alde batera (> alde batῐa). Alde batetik. Alde batῐa, obeto da ola 'alde batetik, hobeto da horrela'.◆ alde batera..., eta beste aldera... (> alde batea..., ta beste aldia...). ◆ alde batetik..., eta bestaldetik... ◆ alde batera utzi (> alde batῐa autzi). Abandonatu. ◆ alde! interj. Alde hemendi! Alde horti! Alde ne ondoti! ◆ alde hemendi! interj. Alde emendi, enplastw'oi! 'alde hemendik, enplastu hori!' ▲ Sin. ospa hemendi!, arrea hemendi! ◆ alde egin (> alde in, aldein, aldain) 1 dau ad. Korrikan ta prisakan, alde in dau etxeti 'korrika eta presaka, alde egin du etxetik'. Ik. eskapo egin (> eskapo in); ihes egin (> iesi in). 2 interj. Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Aldeintzak ne ondotí! 'alde egin ezak nire ondotik!'. ◆ alde eginarazi (> alde inazi). Aldenarazi. Ik. uxatu. ◆ alde guztietara ere (> alde guztita're). Nolanahi ere. Ik. edozein aldetara ere (> yozein aldeta're). ◆ aldenik alde. adb. Alderik alde. Aldenik alde duka etxῐek balkonῐa 'alderik alde dauka etxeak balkoia'. Aldenik alde zulatu dau ola 'alderik alde zulatu du ohola'. ◆ aldeti(k) 1 postpos. Diru aldeti txarki daile 'diru aldetik txarki dabil'. 2 Ne aldeti, konforme 'nire aldetik, konforme'. 3 Andaluzia aldeti etor zian 'Andaluzia aldetik etorri ziren'. 4 Alde intzak ne aldeti! 'alde egin ezak nire aldetik!'. ◆ -en alde egin (> -en alde in) dau ad. Norbaiten edo zerbaiten alde atera, jokatu edo aritu. Orren alde in dot 'horren alde egin dut' Ik. defenditu. ◆ -en alde egon (> -en alde yon). Norbaiten edo zerbaiten alde egin, alde atera. |
alde, aldia (3) | alde (3) | alde3 1 iz. Taldea (bizidunak) (Ugari?). Jende alde. Jendaldea. Ik. talde. 2 iz. Pila, kopuru handia. Egurralde, egur alde. Ekar dai egur alde bat! 'ekar dute egur alde bat! [egur asko]. Libu alde. Libu alde bat 'liburu alde bat' [liburu asko]. Diru alde bat ber da 'diru alde bat [diru asko] behar da'. Ur alde. Au ur aldῐa dekana ibaiek! 'hau ur aldea dakarrena ibaiak!'. Gaur goizῐen bazon jendalde bat plazan! 'gaur goizean bazegoen jende alde bat plazan!'. Ik. pila, monton. |
alde! | alde! | |
aldea / aldia | aldera | aldera (> aldea, aldῐa) 1 adb. Ondora, aldamenera. Arrimatu zaitez ne aldῐa 'arrimatu zaitez nire aldera'. Gazin etxi'aldῐa 'goazen etxe aldera [etxera]. Ik. aldamen. 2 postpos. Denboraz mintzatuz, inguruan. Eguardi aldῐa hasiko da txarangῐa jotzen 'eguerdi aldera hasiko da txaranga jotzen'. Ik. inguru (> ingu). |
aldegun, aldeguna | aurki, aurrealde {alde on?} | aldegun iz. Aurkia, alde nagusia, begien aurreko aldea. Arropῐen aldeguna 'arroparen aurkia'. Soinekuen aldeguna 'soinekoaren aurkia'. Pantalonain aldeguna 'galtzen aurkia'. Arropa guztiek dai aldeguna ta alrebesa 'arropa guztiek dute aurkia eta ifrentzua'. Aldeguneti josi dia abadekia 'aurkitik josi dio adabakia'. ▼ Anton. aldeontzi [Bakaiku, Urdiain], alrebes; atzekoz aurrea. |
aldein | alde egin | |
aldeko, aldekua | aldeko, aldameneko | aldeko adj. Aldekwek dῐa etxῐen ondokwek 'aldekoak dira etxearen ondokoak'. ◆ aldeko etxe. || Aldeko etxetik ekarri ogia. Aldeko Maria (Ond Bak). ▲ Sin. aldamaineko, aldameneko, ondoko. Ik. alderdiko. |
aldendu (?) | aldendu | aldendu (?) |
aldenik alde | alderik alde | |
aldeontzi, aldeontzia | alderantzi, ifrentzu | aldeontzi (> aldeuntzi) iz. Alderantzia, ifrentzua (Ond Bak), (Urdiain). Jantziaren barruko aldea. Ik. atzekoz aurrera (> atzekoz aurrea). ▲ Sin. alrebes. ▼ Anton. aldegun. |
alderdi, alderdia | alderdi | alderdi 1 iz. Dermiwen alderdi batῐen garia ta bestῐen maiza yaiten zian 'dermioaren alderdi batean garia eta bestean artoa ereiten ziren'. Alderdi ontan debekatwik do eizῐen ibiltzῐa 'alderdi honetan debekaturik dago ehizean ibiltzea'. Ik. alde (2). ▲ Sin. inguru. 2 iz. Gorputzeko alderdi bat ilik duka 'gorputzeko alderdi bat hilik dauka'. Ezkerreko alderdia. Zazi eskubiko alderditi 'zoaz eskubiko alderditik'. Ik. esku. 3 iz. Lurraldea, eskualdea. Alderdi aua au baindo otzo da 'alderdi [lurralde] hura hau baino hotzago da'. 4 iz. Iritzi edo helburu bera duten pertsonen taldea. Alderdi batekwek taberna batῐen biltzen zian; beste alderdikwek, bestatῐen 'alderdi batekoak taberna batean biltzen ziren; beste alderdikoak, beste batean'. Oi beste alderdikua dok 'hori beste alderdikoa duk'. Ik. alderdiko. ▲ Sin. bando, partido. |
alderdiko, alderdikua | alderdiko | alderdiko 1 iz. Aitan alderdikwa, aman alderdikwa; andragaien, senargaien alderdikwek 'aitaren alderdikoa, amaren alderdikoa; andragaiaren, senargaiaren alderdikoak'. Andragaien alderdikwek ez tia etorri eztaietá 'andregaiaren alderdikoak ez dira etorri ezteietara'. Ik. ahaide, senide. 2 iz. Idea baten alderdikwa 'ideia baten alderdikoa'. |
aldeti | aldetik | |
aldez aurreti(k) | aldez aurretik | aldez aurreti(k) Aldez aurreti patu ber da interneten yositakua 'aldez aurretik ordaindu behar da interneten erositakoa'. Aldez aurreti nakien nik hori 'aldez aurretik nekien nik hori'. |
-aldi | -alde, -di | -aldi '-alde, -di' ((Ond) & [Urdiain]). Aniztasuna edo multzoa adierazten duen atzizkia. Adibideak: gaztinaldi 'gaztainadi'. Ik. -di. |
aldi, aldia | aldi | aldi 1 iz. Garaia. Aldi txarrak pasatzen ai dῐa etxi'ortan 'aldi txarrak pasatzen ari dira etxe horretan'. Azken aldi'ontan hobeto daile 'azken aldi honetan hobeto dabil'. ▲ Sin. garai. Ik. rato. ◆ aldiak ibili [eduki] (> aldiek ibili). Aldarteak, aldiak izan, gorabeherak eduki. Denboriek-e aldiyek dukatzi 'eguraldiak ere aldiak dauzka'. Abuela guai ondo do, bea aldiek dukatzi 'amona orain ondo dago, baina aldarteak ditu'. 2 iz. Txanda. Medikuendako aldia eskatuῐk dukat 'medikuarendako aldia eskaturik daukat'. ▲ Sin. txanda. ◆ aldian-aldian (> aldien-aldien) adb. Aldien-aldien gaubinaran bat agertzen da 'aldian-aldian gauenararen bat agertzen da'. ▲ Sin. aldien behin, noizien behin, tartekan. ◆ aldian behin (> aldien behin). adb. Aldien beῐn argia faten da 'aldian behin argia joaten da'. || Áldién béhin (Ond Bak). Aldien beῐn ikusten ga 'aldian behin ikusten dugu elkar'. Aldien beῐn jo txalai, bestaldea fan be 'Ez dadin joan beste aldera'. ▲ Sin. noizien behin, aldien-aldien, tarteka(n). ◆ aldi berean (> aldi berῐen). ◆ aldi batean (> aldi batien). Ik. behin batean (> bein batῐen). ◆ aldiako [(Ond Bak): Non 'noren' aldiako? Jesusen aldiako. Irrikaxketan, gurdilaifraikan]. aldiko (Urdiain). Gurdilafraikan. Zaldiko-maldiko, non [noren] aldiko? Andatzan puntan zonak: —holakon aldiko! |
aldia ata | aldea atera | |
aldiek ibili | aldarte | |
aldien | aldean | aldean (> aldῐen) 1 adb. (Izen soilaren eskuinean). Ondoan, inguruan. Mendi aldῐen elurra deka 'mendi aldean elurra dakar'. Ibai aldῐen zaitzan 'ibai aldean zebiltzan'. 2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean, konparaziotan). Ik. alde1. Leno aldῐen igualeko ondo do gwai 'lehenago [lehen] aldean igualeko ondo dago orain'. Ne aldῐen indarra duka orrek 'nire aldean indarra dauka horrek'. |
aldien (-en aldien) | aldean (-en aldean) | |
aldien behin | aldian behin | |
aldien-aldien | aldian-aldian | |
aldiezkan | aldizka | aldiezkan (> aldizkan) adb. Aldizka. Aldiezkan ibiltzen dῐa haurra kaso iten 'aldizka ibiltzen / aritzen dira haurra kasu egiten / zaintzen'. Ik. aldikan; txandakan. |
aldikan | aldika | aldikan adb. Aldika. Mutxikan gendaitzala, aldikan 'mutxika [jolasean] genbiltzala, aldika [aldia, txanda egokitu]'. Ik. aldiezkan; txandakan. |
aldio | aldiro | aldiro (> aldio) adb. Aldio esaten dwa gauza bea 'aldiro esaten dit gauza bera'. Ik. beti. ◆ aldiro-aldiro (> aldio-aldio). ◆ aldiroko* (?) (> aldioko) adb. Aldiko, aldi bakoitzeko. Aldioko egur paxua ekartzen dau basoti 'aldiko egur sorta ekartzen du basotik'. |
aldioko | aldiko | |
aldiz | aldiz (3) | aldiz 1 (Zenbatzaile baten eskuinean; bat zenbatzailearekin ez da erabiltzen). Mila aldiz esan dezut! 'mila aldiz esan dizut!'. 2 (Biderkatzaile edo zatitzaile gisa). Bost aldiz aundio da 'bost aldiz handiagoa da'. |
aldizkan | aldizka | |
ale, alia (1) | ale | ale1 iz. Alῐa ta bikorra diferenziatu iten dῐa: haundiokua, lemizkwa; txikio, bigarrena 'alea eta bikorra bereizti egiten dira: handiagoa, lehenbizikoa; txikiago, bigarrena'. – gaztin ale, babatxui ale / bikor. – maiz bikor, gari bikor. – ale larria. – ale txea. Ik. bikor. |
ale, alia (2) | minbizi [ala (?)] | ale2 / ala iz. [ala, alῐa (?)] Minbizia. G.g.er. Ik. minbizi. |
alegranzia | alegrantzia | alegrantzia (> alegranzia) iz. Ald. alegrentzia (Iza Alts). Badukat alegranzia bat! 'badaukat alegrantzia bat'. Primaberiek badeka, sikia, alegranzia 'udaberriak badakar, sikiera, alegrantzia'. ▲ Sin. alaitasun, poz. ▼ Anton. pena, tristetasun, tristura. |
alegratu, alegratzen | alegeratu, poztu | alegratu da/dau ad. Alegeratu, poztu. Ald. alegeatu (Iza Alts). ▲ Sin. poztu, alaitu. ▼ Anton. tristetu. |
alegre, alegria | alegre, alegera | alegre Ald. alegere (Iza Alts). 1 adj. Alegera, alaia. Alegrῐá da izatez 'alegera da izatez'. 2 adb. Gutxikin bea alegre bizi gindan 'gutxirekin baina alegera bizi ginen. ▲ Sin. kontentu, alai (?), pozik. ▼ Anton. triste. |
alegrentzia | alegrantzia | alegrentzia iz. (Iza Alts). Alegrantzia. Ik. alegrantzia. ▲ Sin. alaitasun, poz, poztasun. ▼ Anton. tristetasun, tristura. |
aleluia | aleluia | aleluia interj. |
aleman, alemana | aleman | aleman 1 adj./iz. Alemaniakoa. 2 iz. Germaniar hizkuntza. |
alergia | alergia | alergia iz. ◆ alergia egin (> alergῐa in). Alergia in dua janak 'alergia egin dit janak'. Gaien parte, jan txarrak iten dai alergia 'gehien partez, jan txarrek egiten dute alergia'. |
alerta | alerta | alerta iz. Elurte aundia botako delako, alertῐa eman dai 'elurte handia botako duelako, alerta eman dute'. ◆ alerta egon (> alerta yon). Yon hadi alerta 'egon hadi alerta'. Ik. zain egon (> zain yon). |
alertze, alertzia | alertze | alertze (> alerze) iz. (Bot.) (Larix sp.). Alerzῐek ostwa galtzen dau negwako 'alertzeak hostoa galtzen du negurako'. Ik. pinu. |
alfafa, alfafia | alpapa | alfafa iz. (Bot.) Alpapa. Ald. alfajia (alfajῐá). |
alfajia | alpapa | |
alfer autzi | lugorri utzi | |
alfer-alferrik | alfer-alferrik | |
alfer, alferra | alfer | alfer 1 adj./iz. ◆ alfer maina. Hor jek jarrita, alfer mainan. ◆ alfer huts. ◆ alfer zar. ◆ alfer autzi. Lurra alfer utzi, erein gabe, lugorri. Lur alferrak urrengo urtῐen gaio ematen dau 'lur alferrak hurrengo urtean gehiago ematen du'. Ik. lur alfer. |
alfergura | alfergura | alfergura iz. (Iza Alts). Ik. alferkeria. {Deseoso de tratar (casarse, etc.) con una persona vaga. —Esan tzak ba ona naizela. —Ona izen baitz etxeako izein yitzan—. Ezan egosi iyork [anra]: txargure iyor ezta izeten, alfergura Iz Als (s.v. gizon)}. |
alferkei, alferkeia | alferkeria | alferkeria (> alferkeia) iz. Ald. alferreria (> alferreia). ▲ Sin. alfergura, alferreia. Ik. nagikeria (> nagikeia); pereza. ¬ |
alferlan, alferlana | alferlan | alferlan iz. Alferreko lana. ● Esr. zah. Auzalana, alferlana 'auzolana, alferlana'. |
alferrei, alferreia | alferreria, alferkeria | alferreria (> alferreia, alferrei) iz. Ik. alferkeria (> alferkeia). ◆ alferrerian (> alferreien) adb. Alferkerian, ezer egin gabe, lanik egin gabe (gaitzesgarritzat hartua). |
alferrik | alferrik | alferrik adb. Alferrik dail 'alferrik dabil'. ▲ Sin. malamente, enbalde. ◆ alfer-alferrik adb. alferrik-en indargarria. – alferrik galdu. – alferrik yon. ◆ alferrik izan. Alferrik don hasarratzia, ezton ezere ibaziko ta 'alferrik dun haserretzea, ez dun ezer ere irabaziko eta'. ◆ alferrik etorri, fan, in, ibili (...). ◆ alferrik egon* (> alferrik yon). Alferrik ago espῐa 'alferrik hago esperoan'. ◆ alferrik galdu. Dῐan bizi modu orrekin, osasuna alferik galtzen dail(e) 'daraman bizi modu horrekin, osasuna alferrik galtzen dabil'. |
alferrik galdu | alferrik galdu | |
alferrik izan | alferrik izan | |
alferrik yon | alferrik egon | |
alferrikako, alferrikakua | alferrikako | alferrikako adj. Alferrikako gauzῐa 'alferrikako gauza'. |
alferrontzi, alferrontzia | alferrontzi | alferrontzi adj. Adkor. Alfer handia, oso alferra. |
alfertu, alfertzen | alfertu | alfertu da ad. Leno intzailῐa zana, raso alfertu zaigu 'lehen egintzailea zena, arras alfertu zaigu'. ◆ alferturik (> alfertuῐk) adb. Alfertuῐk no; eztukat ezertxo're iteko gogoik 'alferturik nago; ez daukat ezertxo ere egiteko gogorik'. |
alferzar, alferzarra | alfertzar | alfertzar (> alferzar) adj./iz. Lanai beti iesi, alferzar horrek 'lanari beti ihesi, alfetzar horrek'. |
alfonbra, alfonbria | alfonbra | alfonbra iz. Zakarra da, gio, alfonbrῐoi 'zakarra da, gero, alfonbra hori'. |
algara (?) | algara (?) | algara (?). Ik. yausi. |
algodon, algodona | algodoi, kotoi | algodon iz. Kotoia. Naio dot, askoz'e, algodona sintetikua baindo 'nahiago dut, askoz ere, kotoia sintetikoa baino'. ◆ algodonezko. Kotoizkoa. Algodonezko pantalonak yosten tut 'kotoizko prakak erosten ditut'. |
alibio, alibiua | arintze, arindu; lasaitu, lasaitasun | alibio iz. Arintzea, arindua; lasaitua, lasaitasuna. Gwai, binapin, alibio pixkat baduka 'orain, behinik behin, alibio pixka bat badauka'. Yauria ta yauria, alibioik eztau ematen denborῐek 'euria eta euria, alibiorik ez du ematen denborak [eguraldiak]'. Ik. lasaitasun; konsuelo. |
aliketa, aliketia / aliketak | aliketa | aliketa (> alikete)* iz. (pl) Aliketak. Gauzak konpontzeko aliketak ber dῐa preziso 'gauzak konpontzeko aliketak behar dira nahi eta nahi ez'. |
alikete, aliketia | aliketa | |
alimentatu, alimentatzen | elikatu, jatera eman | alimentatu da/dau ad. Elikatu. Ik. jatera eman (> jatea eman). |
alimentu, alimentua | alimentu | alimentu iz. ◆ alimentua ibili [eduki]. Alimentu aundia duká oraitzak 'alimentu handia dauka oritzak'. Ik. jan, janai, jateko, jaki. |
alkahuete, alkahuetia | nonzerberri, autubatzaile; kontakatilu | alkahuete (> alkabwete) adj. Nonzerberria, kontakatilua. |
alkahueteia | esamesa | alkahueteria (> alkaweteia, alkaboteia) iz. Ik. hitzontzikeria. Beste itekoik eztuka: alkaboteien ematen dau yun guztῐa 'beste egitekorik ez dauka: alkahueterian ematen du egun guztia'. |
alkakats errosa, alkakats errosia | astoarrosa, sasiarrosa | |
alkakats, alkakatsa | arkakarats | alkakats iz. (Bot.) Arkakaratsa, astoarrosa, sasiarrosa (Rosa sp.). ◆ alkakats errosa iz. (Bot.) Arkakaratsaren lorea (Rosa canina). Usai gozwa izaten dau alkakats errosῐek 'usain gozoa izaten du arkakarats arrosak'. |
alkandora, alkandoria | alkandora | alkandora* iz. G.g.er. Gizakiek jazten zain blusa modukuek, milrayas arrastodunak, zian alkandorak 'gizakiek janzten zuten blusa modukoak, mila-arraiazkoak, ziren alkandorak' (LM). Ik. atorra. |
alkandoza, alkandozia | ur hodi | alkandoza iz. G.g.er. Zeramikazko ur hodia. [Alcandoz. Zanja o canal, generalmente cubierta, por donde se conducen las aguas para regar y para otros usos. Alcaoduzar. Construir alcanduz o llevar por (Ikus 'Vocabulario arnedano')]. [DLE: arcaduz. (De alcaduz)]. |
alkar | elkar | alkar izord. Elkar. Alkarren ondwen yoten ga eskolan 'elkarren ondoan egoten gara eskolan'. Alkarren onduen bizitzen, ta ez ikusten 'elkarren ondoan bizitzen, ta (elkar) ez ikusten'. Bi pezta alkarren gainien ez juntatu 'bi pezeta elkarren gainean ez juntatu [dirurik egin ez duenagatik]. ◆ alkar aditu (> alkar aitu) dau ad. Adostu, ados jarri; elkar hartu; bat etorri. Ezin alkar aitu 'ezin elkar aditu, ezin elkarrekin adostu'. Alkar aitu du nwa fan 'elkar aditu [adostu] dugu nora joan'. Alkar aitu dai lanak nola banatu, ta ondo moldatu dῐa 'elkar aditu dute lanak nola banatu, eta ondo moldatu dira'. | Gwartu naun, bai; oiek biek alkar aitwik jen ne kontra, ta asmo txarrak jukatzinai ‘ohartu naun, bai; horiek biak elkar aditurik zauden nire kontra, eta asmo txarrak zauzkaten'. ◆ alkarrekin ondo / gaizki izan / etorri. ◆ alkar etorri (Ond Bak). ◆ alkarrekin ibili. Alkarrekin daitza bi neskixak 'elkarrein dabiltza bi neskatxak [bikote moduan]'. Alkarrekin daitza eskolan 'elkarrekin dabiltza eskolan' Ik. batean; batera. ◆ alkar nazikusi(a). ◆ alkar jo. Talka egin. Alkar jo dῐa 'elkar jo dira [dute]'. ◆ alkarren modukoak izan (> alkarren modukwek izan). |
alkar aitu | elkar aditu | |
alkar ume (?) | ermandade | alkar-ume*. Alkar-ume testamentua 'ermandadeko testamentua' (testamento de hermandad). Erenzia alkar ume in du 'herentzia alkar-ume egin dugu' (LM). [Ermandadeko edo senitarteko testamentua: bi pertsonak edo gehiagok agiri bakarrean egiten duten testamentua]. Ik. ermandade. |
alkartasun, alkartasuna | elkartasun | alkartasun iz. Elkartasuna. Alkartasuna da alkarrekin ibiltzia, uniua; alkarrekin unitzia. 'elkartasuna da elkarrekin ibiltzea, unioa [batasuna]; elkarrekin unitzea [elkarrekin ondo konpontzea]'. Ik. unio. |
alkartatu, alkartatzen | elkartu | alkartatu da/dau ad. Elkartu. Ik. alkartu. ▲ Sin. bildu, unitu. ▼ Anton. apartatu, separatu. |
alkartezin (?) | elkarrezin, elkartu ezin | alkartezin (?) Alkartu ezin. |
alkartu, alkartzen | elkartu | alkartu da/dau ad. Ald. alkartatu. Ik. unitu. |
alkate, alkatia | alkate | alkate iz. Alkatῐek dantzatu dau zortzikwa 'alkateak dantzatu du zortzikoa'. |
alkaze (?), alkazia | akazia | alkaze* (?) iz. (Bot.) Akazia (Acacia sp.). |
alki, alkia | aulki | alki iz. Aulkia. Bai alkia ta bai maia, biek maki dukatzit 'bai aulkia eta bai mahaia, biak maki [herren] dauzkat'. Ik. sila; banketa; banku. |
alkilatu, alkilatzen | alokatu | alkilatu dau ad. Aldaera berria. Ik. errentan hartu; errentan eman. |
alkiler, alkilerra | errenta | alkiler iz. Ik. errenta. ◆ alkilerrean (> alkilerrῐen) adb. Errentan. |
alkoba, alkobia | logela | alkoba iz. G.g.er. Logela. Alkobῐa txiki bat duka sukalde ondwen 'alkoba txiki bat dauka sukalde ondoan'. Ik. logela, gela. |
alkol, alkola | alkohol | alkohol (> alkol) iz. Alkol gutxiko ardo ozpindua ata dai yateko 'alkohol gutxiko ardo ozpindua atera dute edateko'. Galazita dukai alkola yatῐa 'galarazita daukate alkohola edatea'. |
almazen, almazena | biltegi, almazen | almazen iz. Biltegia. Premiazko gauzak almazenῐen biltzen tu 'premiazko gauzak alamazenean biltzen ditugu / ditu'. Benta ondwen zukain almazena 'benta ondoan zuten almazena'. |
almazenero, almazenerua | biltegizain | almazenero iz. Biltegizaina. Gwe elkarteko almazenerwa txintxu-txintxu daile kontuek iten 'gure elkarteko almazeneroa txintxo-txintxo dabil kontuak egiten'. |
almeja, almejia | almeja, txirla | almeja iz. Txirla. Almejak salsa berdῐen patuko tu bazkaitako 'almejak saltsa berdean paratuko ditugu bazkaritarako'. |
almendra, almendria | almendra | almendra iz. Nabarrako mapῐa beira yon naiz, almendrῐa nun ematen dan ikusten 'Nabarrako mapa begira egon naiz, almendra non ematen den ikusten'. ◆ almendra-garrapiñada (> almendra-garrapiñadῐa). Garai batῐen estimazio aundia zukan almendra-garrapiñadῐek 'garai batean estimazio handia zeukan almendra garrapiñatuak'. |
almeniz, almeniza | almaiz, motrailu | almeniz iz. Almaiza, motrailua, zaparria; hainbat gai xehatzeko erabiltzen den ontzi sendoa. Almeniza, babatxwiek-eta matxakatzekwa, txikitzekwa 'almaiza, baratxuriak-eta matxakatzekoa [xehatzekoa], txikitzekoa'. Adobwa iteko, almenizῐen txikitzen dῐa babatxuiek 'adoboa egiteko, almaizan txikitzen dira baratxuriak'. |
almiente, alminte | almirante2, aguazil, herrizain | almirante2 (> almiente, alminte) iz. (Ond Bak). ▲ Sin. aguazil. |
almute erdi, almute erdia | almute erdi | |
almute, almutia | almute | almute iz. Ale edukiera-neurria, ia bi litro eta erdiren baliokidea; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori harzen duen ontzia. Ald. amuta (Ond Bak). almute, almutῐa [Urdiain]. Ik. txirlo. ◆ almute erdi. Ald. amuterdi (Ond Bak). ◆ almutea jo (> almutῐa jo). Pozoitu; intoxikazioagatik-edo sortzen den ondoez larria. Ziza txarrak janda, almutῐa jo dau 'ziza txarrak janda, almutea jo du'. Ik. ointto-mointto. {ALMUD. Medida tradicional de capacidad para áridos, usada en Navarra desde la Edad Media. Era quivalente a 1/4 de cuartal*, 1/16 de robo* ó 1/64 de cahíz*. Reducido a medidas actuales supone 1,7581 litros, en los que caben 1.375 Kg de trigo, 1.125 Kg. de cebada ó 1 Kg. de avena. (Gran Enciclopedia de Navarra)}. |
almutia jo | ondoez, alditxar [intoxikazioagatik] | |
alojamentu, alojamentua | ostataleku, ostatu, aloimendu | alojamentu iz. Ik. ostatu. |
alojatu, alojatzen | ostatatu | alojatu 1 da ad. Ostatu hartu. 2 dau ad. Ostatu eman. 3 da/dau ad. Kokatu. – alojatu jitu gauzak etxe batetik bestia (?) |
alondai, alondaia | alondegi, ardandegi | alondegi (> alondai) iz. Festatan, alondaien inguen banatzen da ardwa 'festetan, alondegiaren inguruan banatzen da ardoa'. |
alparneka, alparnekia | galanperna | alparneka (eta aparneka [Bakaiku]) 1 iz. Galanperna. Sulsoa [perretxikoa] (Cystoderma sp.; Lepiota sp.); (Macrolepiota procera). 2 adj./iz. [Ziordia] Ganorabako pertsona. |
alparzero, alparzerua (?) | partzuer (?) | alparzero* iz. Partzuer. Apopilo, alparzero yonik (?)( AG). [aparcero, ra]. |
alpertxiku, alpertxikua | albertxiko, abrikot | |
alpiste, alpistia | alpiste | alpiste iz. (Bot.) (Multzokari gisa) Txoriak elikatzeko erabiltzen diren haziak (Phalaris canariensis). |
alpitz, alpitza [?] | albitz | alpitz iz. (Bot.) Albitza, belar mota bat (LM). (Brachypodium pinnatum) (?). ◆ alpitz belar (> alpitz bear, alpitz biar). Albitz belarra. |
alrebes, alrebesa | aldrebes | alrebes / aldrebes* 1 adj. Persona aldrebesa. Hau da jendῐen alrebesa! 'hau da jendearen aldrebesa'. 2 adb. Okerreko aldera. Alrebes in; alrebes patu; alrebes sartu. 3 adb. Alderantziz. Aldrebes jantzita diazu atorrῐa. Ik. atzekoz aurrera (> atzekoz aurrῐa) 4 iz. Alderantzia. ▲ Sin. aldeontzi. ▼ Anton. aldegun. |
alrebes, alrebesa / aldrebes, aldrebesa | aldrebes | alrebes 1 adj. Aldrebesa. Persona aldrebesa. Hau da jendῐen alrebesa! 'hau da jendearen aldrebesa'. 2 adb. Aldrebes, okerreko aldera. Alrebes in; alrebes patu; alrebes sartu. 3 adb. Alderantziz. Alrebes jantzita diazu atorrῐa 'aldrebes jantzita daramazu atorra'. Ik. atzekoz aurrera (> atzekoz aurrῐa) 4 iz. Alderantzia. ▲ Sin. aldeontzi. ▼ Anton. aldegun. |
alrebeskeia | aldrebeskeria | alrebeskeria* (> alrebeskeia) / aldrebeskeria (> aldrebeskeia) iz. Alrebeskeia galanta in dau 'aldrebeskeria galanta egin du'. [Geizki eginia 'gaizki egina']. ▲ Sin. baldarkeia. |
altatu, altatzen | goratu, jaso | altatu dau ad. Goratu, jaso. Paretῐa altatu 'pareta jaso'. ▲ Sin. guatu, jaso. |
alteratu, alteratzen | asaldatu; aztoratu | alteratu da/dau ad. Asaldatu, aztoratu; norbait bere onetik atera. Ik. nahastu; mogitu. |
alto | alto | alto interj. ◆ alto bota. Alto eman. Ik. geldi(rik); kieto. |
altsai, altsaia | abeltzain | altsai iz. Ganadu zaina (Ond Bak). Altsaiek: bestendako, askondako lan iten dainak. Badia ahuntzaiek, behizaiek, txertxaiek. |
Altsu | Altsasu | Altsu iz. Altsasu. Altswá fan da, zinῐa ikustῐa 'Altsasura joan da zinea ikustera'. ● Altsuko aurra, ñar da barre; titia yan da isildu 'Altsuko haurra, negar eta barre; titia edan eta isildu'. [Urdiainen, haur negartiari burlaz kantatzen zitzaiona; gehienetan beste haurrek]. |
altsuar | altsasuar | altsuar adj./iz. Altsasuarra. 1 adj. Altsasukoa, Altsasuri dagokiona. 2 iz. Altsasuko herritarra. |
altu, altua | altu | altu adj. Bi emakume altu. ▲ Sin. luze. ▼ Anton. baju. ◆ burua altu. ◆ altu egon (> altu yon). Musikῐa altu jon 'musika altu zagon'. |
altuera, altueria | altuera | altuera iz. Altuera aundia artu dau esiek 'altuera handia hartu du hesiak'. |
altura, alturia | altuera | altura iz. Ik. altuera. |
altxatu, altxatzen | altxatu | altxatu da/dau ad. Altxatu lurreti aurroi 'altxa(tu) lurretik haur hori'. ▲ Sin. jaso, goatu, aupatu. |
altxerri, altxerria | altxirri | altxerri iz. Altxirria, ardien ongarri zaharra. Ik. ongarri. |
alu, alua | alu | alu 1 iz. Ik. potorro; ipurdi. 2 adj./iz. Irain hitz gisa. |
aluminio, aluminiua | aluminio | aluminio iz. Aluminiozko giltzak belaxe austen zaizkῐa 'aluminiozko giltzak berehalaxe hausten zaizkit'. |
ama | ama | ama iz. Ama etor da. Ne aman ama. Nere aman aitajunan aitak esania (Ond Bak). Gue ama 'gure ama'. Nearrontzia, korrikan amangana 'negarrontzia, korrika amarengana'. – amatxo. – amazale, amazalia. – amazulo. |
ama ointo txar, ama ointo txarra | kuleto faltsu | ama ointo txar iz. (Mikol.) Kuleto faltsua (Amanita muscaria, Amanita verna). |
ama ointo, ama ointua | kuleto, arrautza perretxiko | ama ointo (> amointwa) iz. (Mikol.) Kuletoa, arrautza perretxikoa (Amanita caesarea). ▲ Sin. ointo gorringo. Ik. sultso gorri. |
amabirjina, amabirjinia | Ama Birjina | amabirjina (> amaberjina) iz. (Erl.) Ald. Ama Berjinia. Ama Berjinia Abuztukua, Andra Mai Abuztukua. || Amabirjina bezperan. Amabirjina egunien. Amabirjina biamunien (Ond Bak). ▲ Sin. andramaria. |
amagiar, amagiarra | amaginarreba | amagiar iz. Amaginarreba. |
amagiarreba | amaginarreba | amagiarreba iz. Amaginarreba. Ik. amagiar. |
aman alderdiko, aman alderdikua | amaldeko | amaren alderdiko (> aman alderdiko) 1 adj. Amaldekoa. Aman alderdikwek etorri dῐa mezá 'amaren aldekoak etorri dira mezara'. 2 Aamaren antza duenagatik. Aman alderdikwen antza duka 'amaren aldekoen antza dauka'. |
amandre, amandria | amandre | amandre iz. Amona. Gué amandriai perlesiek jo zian 'gure amandreari perlesiak jo zion' (Ond Bak). ▲ Sin. amona, abuela. |
amaordeko, amaordekua | amaordeko | amaordeko iz. Amaordea. Ik. unide. |
amapuntako, amapuntakua | ama ponteko, ama besoetako | amapuntako iz. Ama pontekoa. |
amarratz | armiarma | amarratz [Olatzagutia, Ziordia] iz. (Zool.) Armiarma. Ik. imirrimau. |
amatxo | amatxo | amatxo iz. Adkor. Ama, bereziki haur hizkeran (mugagabean deklinatzen da). |
amazale, amazalia | amazulo | amazale adj. Amazuloa. ▲ Sin. amazulo. |
amazulo | amazulo | amazulo adj. Haurrengatik hitz eginez, beti amarekin egon nahi duena. ▲ Sin. amazale. |
amegun, ameguna | amaraun, armiarma-sare | amegun iz. Amarauna. Ald. amaun (Iza Alts); amon (Ond Bak). ▲ Sin. imirrimau sara. |
ameikano, ameikanua | amerikano | amerikano (> ameikano, amaikano) 1 adj./iz. Amerikarra. 2 adj./iz. Euskal Herritik Ameriketara joana. |
amen | amen | amen iz. (Erl.) Kristau otoitzen amaierako hitza. ◆ amen esan. Garai txarrak zian; danai amen-amen esan ber zendian 'garai txarrak ziren, guztiari amen-amen esan behar zenion'. |
amenaza, amenazia | mehatxu, amenazu | amenaza iz. Mehatxua. |
amenazatu, amenazatzen | mehatxatu, amenazatu | amenazatu dau ad. Mehatxatu. |
amenazuka | mehatxuka | amenazuka* adb. Mehatxuka. (?) (amenazakan*; amenazatzen). |
Amerika(k) | Amerika | Amerika(k) iz. (pl.) Urdindik Ameiketá jende asko yoten zaken fanik 'Urdiaindik Ameriketara jende asko egoten zuan joanik'. ◆ Ameriketak egin (> ameiketak in / itῐa). Jende asko fan zaken Ameiketak itῐa 'jende asko joan zuan Ameriketak egitera'. |
ameskeia | ameskeria | ameskeria (> ameskeia) iz. |
ameslai, ameslaia | ameslari | ameslari (> ameslai) adj./iz. |
ametitu, ametitzen | onartu, ametitu | ametitu dau ad. Onartu. Ametitu zuain etxiortan 'ametitu zidaten [ninduten] etxe hortan'. Oi ezta ametitzen 'hori ez da ametitzen'. |
amets gaizto, amets gaiztua | amesgaizto | |
amets txar, amets txarra | amets txar | |
amets, ametsa | amets | amets 1 iz. Nola iten ote dῐa amets klase oiek? 'nola egiten ote dira amets klase horiek?'. 2 iz. Nahia; asmoa. Zukin ametsik politena bete dot 'zurekin ametsik politena bete dut'. Ametsakin konformatu berko gaitun 'ametsekin konformatu beharko gaitun'. ◆ amets(ak) egin (> amets(ak) in). 1 Lotan, amets egin. Nik gaur ze ametsak in tuten! 'nik gaur zer ametsak egin ditudan!'. 2 Amestu. ◆ ametsetan adb. Ametsetan ibili naiz gau guztia. Hi ametsetan hago! ◆ amets gaizto. Amesgaiztoa. ◆ amets txar. Amesgaizto. ▲ Sin. amets gaizto. Ik. lozorro. |
amets(ak) in | amets egin | |
ametsetan | ametsetan | |
ametz, ametza | ametz | ametz iz. (Bot.) Haritzaren antzeko zuhaitza (Quercus pyrenaica). |
amezti, ameztia | amezti | amezti iz. Ametz basoa. |
amina / aminduik | amiña, amona | amina iz. Amiña. |
amindu, amintzen | atsotu, zahartu | amindu da ad. Atsotu, zahartu. Aminduik do 'amindurik dago'. Ik. zahartu. |
amistade, amistadia | adiskidetasun | amistade iz. Adiskidetasuna. Amistade aundia gendukan 'adiskidetasun handia geneukan'. |
amodio | amodio | amodio iz. (Iza Alts): amorio. |
amon | amaraun | amon iz. Amarauna. (Ond Bak): mirrimarrauen saria. Ik. amegun. |
amorratu, amorratua | amorratu | amorratu 1 adj. Zale amorratua. Zine zale amorratua da. Ik. itsu. 2 adj. Oi dok jende amorratua! 'hori duk jende amorratua!'. Ik. erroi, erroitu (?). |
amorratu, amorratzen | amorratu | amorratu (> eta amurratu) 1 da/dau ad. Norbait bere onetik atera. Oi pelmῐa; amorratzen dau bat! 'hori pelma [gogaikarria]; amorratzen du bat!'. Amorratwik non 'amorraturik nagon'. Ik. konsagratu; renegatu. 2 da ad. Errabiak joa. Ikusi berko da hozka in dezun txakurroi amorratuik ezton 'ikusi beharko da hozka egin dizun txakur hori amorraturik ez dagoen'. |
amorrazio, amorraziua | amorrazio | amorrazio (> amurrazio) iz. ▲ Sin. amorru, errabia. |
amorru, amorrua | amorru | amorru (> amurru) 1 iz. Haserre bizi eta oldartsua. Zukan amorru guztῐekin jo zῐan zaplastakwa 'zeukan amorru guztiarekin jo zion zaplaztekoa'. Ik. amorrazio; errabia; kolla; hasarre (> asarrῐa); sumin. 2 iz. Gogo edo lehia amorratua. Ik. gogo; ansia; errabia. 3 iz. Errabia, eritasun kutsakorra. Amorruen kontrako txertua 'amorruaren kontrako txertoa'. ◆ amorrua eman. Zerbaitek norbait amorrarazi. Amorrua ematen dῐai kontu klase oiek 'amorrua ematen diote kontu klase horiek'. Ik. errabia eman. |
amu, amua | amu | amu iz. Amuekin arrapatzen tuai amurraiek 'amuarekin harrapatzen dituzte amuarrainak'. |
amukela, amukelia | maluta | amukela iz. Maluta. (Batez ere pl.) elur-amukelak. |
amuko, amukua | amuko | amuko1 iz. Lio amukwa 'liho amukoa'. |
amuko, amukua (2) | amuko (2), iraka (?) | amuko2 iz. (Bot.) Garien azpiko belar zikina. Amukwa gogoti, ta garik ez! [Iraka (?) (Lolium temulentum)]. |
amurrai, amurraia | amuarrain | amurrai iz. (Zool.) Amuarraina. Burunda ibaien ezte lenoko amurraiek 'Burunda ibaian ez daude lehenagoko amuarrainak'. ◆ amurraitxo. |
amurratu, amurratzen | amorratu | |
amurrazi | amorrarazi | amurrazi dau ad. Amorrarazi. Amurrazi da 'se ha enfadado' (Ond Bak). Orrek iten dik amurrazi beste 'horrek egiten dik amorrarazi beste' (Urdiain). |
amurrazio, amurrazio | amorrazio | |
amurru, amurrua | amorru | |
an, ana | basaran, basakaran | |
anai-arreba | anai-arreba | anai-arreba iz. (pl.) Zenbat anai-arreba zai? 'zenbat anai-arreba zarete?'. ▲ Sin. senide. |
anai, anaia | anaia | anai iz. Anaia. |
anaitako | anaitzako | anaitako iz. Anaitzakoa. Ik. arrebatako. |
analfabeto, analfabetua | analfabeto | analfabeto adj./iz. ▲ Sin. eskolabeiko. |
analisis, analisa | analisi | analisis iz. Analisia. Odolan analisa 'odolaren analisia'. Bi analisis iteko agindu dwai 'bi analisi egiteko agindu didate'. |
andaitz | endaitz | andaitz [Altsasu] iz. Endaitza. Ik. andatz. |
andaluz, andaluza | andaluz, andaluziar | andaluz adj./iz. Andaluziarra. |
andarrai, andarraia | andaerrai | andarrai iz. Andaerraia. (Batez ere pl.) andarraiek. [Bereizi 'lorak', 'andarraiek']. |
andatz, andatza | endaitz | andatz (eta andaitz [Altsasu]) iz. Endaitza. |
andra-gizon | andre-gizon | |
andra, andria | andre, andere | andra 1 iz. Andrea, emakumea. Andra gona gorriduna (Ond Bak). 2 iz. Andrea, emaztea. ◆ andra-gizon iz. (pl.) Andre-gizon, emaztea eta senarra. Andra-gizonak. ▲ Sin. senar-emaztiek. ◆ Andramari (> Andramai). Andre Maria; Jainkoaren Amari ematen zaion izena. |
andragai, andragaia | andregai | andragai (> andragei) iz. Andregaia. |
andramaria | andremaria, Ama Birjina | andramaria iz. Andremaria, Ama Birjina. ◆ andramari (> andramaiek) iz. pl. Andremariak; abuztuan, Ama Birjinaren Jasokunde egunaren inguruan egiten diren jaiak. Andramaietan launarteko afaia iten du 'andremarietan lagunarteko afaria egiten dugu'. ◆ Andramaria aguztukoak (> andramaria aguztukuek, andramabuztukuek, andramauztikuek). Andremaria abuztuko festak. ● Esr. zah. Andramaria urriko, agorra bi orriko. Ik. amabirjina. |
Andramaria aguztukuek | andremaria abuztukoa(k) | |
andretxe, andretxia | serora etxe (?) | andretxe iz. Serora etxea (?). Ermitek eraikinaren alde batean izaten duten sukaldea. Aitziberko ermitῐek andretxῐa duka 'Aiziberko ermitak andretxea dauka'. |
angila, angilia | aingira | angila iz. Aingira. ◆ angila kaja. Kaxaren baitan, aingira kiribildua irudikatzen duen mazpanezko gozokia. Angila kajiá ekarri dῐai erregiek 'angila kaxa ekarri diote erregeek'. Ik. aingera. |
angiloi | kojinete, [gurdiaren atala] | angiloi iz. Kojinetea; gurdiaren txirriken ardatzari eusten eta biratzen uzten dion atala. ▲ Sin. otsamai. {(Ond Bak): Parte más gruesa de los varales, aldamenak, en que encaja el eje de la rueda. Antes era un pedazo distinto de los varales, a los que reforzaba Ond Bac (en la pág. 411 hay un dibujo ilustrativo)}. Angiloya (JMS). |
angula, angulia | angula | angula iz. Angulak dῐa aingerakumak 'angulak dira aingira kumeak'. |
anibersaio, anibersaiua | urtegarren, urteurren | anibersaio iz. Urteurrena. Ik. -garren; arimasaio(ko). ▲ Sin. lemizko urte; enegarren urte. |
anima, animia | arima | anima iz. Arima. ◆ animain eguna. Arimen eguna (Erl.). Ik. arima. Errezatzen, lana gogoti iten dai baten batzuk animῐa salbatzeko 'errezatzen, lana gogotik egiten dute baten batzuk arima salbatzeko'. Ik. arima. |
animali, animalia | animalia | animalia (> animali) 1iz. (Zool.). Animalien gaitza (Ond Bak). Animali klase asko do, ta gu ga makurrenak 'animalia klase asko dago, eta gu gara makurrenak [gaiztoenak]'. 2 Basatia, astoa. Oi dok animali puskῐa 'hori duk animali puska'. Ik. zakar. |
animalikeia | aberekeria | animalikeria (> animalikeia) 1 iz. Aberekeria, egintza anker eta basatia. Ik. astakeria. 2 iz. Gehiegikeria; kopuru handia edo gehiegizkoa. Ik. izugarrikeria. |
animatu, animatzen | animatu | animatu da/dau ad. Erriko ziklistak animatzῐá fan dῐa Turrῐá 'herriko ziklistak animatzera joan dira Tourera'. Ik. alaitu, poztu. |
animo, animua | animo | animo 1 iz. Animo aundiekin daitza herriko dantzak ikasten 'animo handiekin dabiltza herriko dantzak ikasten'. ▲ Sin. dulabre, kemen. 2 interj. Animo, i! Ezakela etsi! 'animo, hi! Ez ezak etsi!' ◆ animoak eman (> animuek eman). Animuek eman diatziai Tourria fan aurreti 'animoak eman dizkiote Tourrera joan aurretik'. Ik. aupa. ◆ animorik gabe (> animoipe). |
animoso | animoso | animoso adj. Jende animoswa zailen manifestaziua alaitzen 'jende animosoa zebilen manifestazioa alaitzen'. 2 (Adizlagun gisa). Animoso daitza herriko gaztiek eskuaz ikasten 'animoso dabiltza herriko gazteak eskuaraz ikasten'. |
anisa, anisia | anis | anisa (a itsatsia) (?). Anisa. 1 iz. (Bot.) Landarea eta hazia (Pimpinella anisum). 2 iz. Edaria. Domekatan kopa bat anis hartzen dau 'domeketan kopa bat anis hartzen du'. Ik. ursula; usual. |
anju in | hitz egin, zezelka egin | anju egin (> anju in). Haur. Hitz egin; zezelka egin. In anju 'egin anju'. Hitz egiten hasi aurretik, ahoska dezan umeari esaten zaiona. |
anoras, anorasa | anorak | anoras iz. Anoraka, berokia. Obe dezu anorasa jantzita fatῐa 'hobe duzu anoraka jantzita joatea'. |
anpala | anpala adj. Gorputz handikoa eta geldoa denagatik esaten da. | |
anparo, anparua | anparo | anparo iz. Babesa. Izkon anparwen azi izan dῐa 'izekoren anparoan hazi izan dira'. Jangoikuen anparo dukala 'Jaungoikoaren anparo daukala'. |
ansasi, ansasia | elorri beltz | aran sasi (> an sasi) iz. (Bot.) Elorri beltza, aran edo basaran sasia (Prunnus spinosa). Lóran dé an sasiek; zuri-zuri, ikusgarriek 'lorean daude aran sasiak; zuri-zuri, ikusgarriak'. ▲ Sin: arantza (Iza Alts), (Ond Bak). |
ansia | gogo bizi, irrika | ansia iz. Gogo bizia, irrika. Ik. amorru; desio; errabi; gogo. Ansia batekin jaten dau. |
anteju(ek) | betaurreko(ak), antiojo(ak) | anteju iz. (pl.) Antiojoak, betaurrekoak. Anteju berriek itia fan naiz optiká 'antiojo berriak egitera joan naiz optikara'. Majo ematen dezu antejuek jantzita 'majo ematen duzu antiojoak jantzita'. |
antiguoko, antiguokua | antigoaleko, antzinako | antiguoko adj. Antigoalekoa, antzinakoa. Antiguoko gona gorriek 'antzinako gona gorriak'. Antiguoko izena zan 'antzinako izena zen'. |
antipatiko, antipatikua | antipatiko | antipatiko adj. Ik. mutur haundi. ▼ Anton. sinpatiko. |
antortxa, antortxia | zuzi, lastargi, tortxa | antortxa iz. Zuzia. |
antuxa, antuxia | doministiku, usin | antuxa iz. Doministikua, usina. ● Antuxak, geien parte, bi o iru segituen iten dῐa, eta lemizkwa iten zan garaien dominístikun esaten zan; ta bigarrena iten zan garaien, bakῐa ta osasuna; eta irugarrena iten zan garaien, Jainkwa deizula. 'antuxak, gehienetan, bi edo hiru segituan egiten dira, eta lehenbizikoa egiten zan garaian dominístikun esaten zen; eta bigarrena egiten zen garaian, bakea eta osasuna; eta hirugarrena egiten zen garaian jainkoa deizula'. ◆ antuxa egin (> antuxia in). Doministiku egin. |
antuxia in | doministiku egin, usin egin | |
antuxketan | doministikuka | antuxketan adb. Antuxa eginez, doministikuka. Ik. antuxa. |
antxintxikan | antxintxika | antxintxika (> antxintxikan) adb. Korrika eta saltoka. Ik. korrikan; txingikan. |
antxo, antxua | antxoa | antxoa (> antxo) iz. (Zool.) Bi kilo antxo yosi tut marinatuik prepatzeko 'bi kilo antxoa erosi ditut marinaturik preparatzeko''. Aurten antxwa ezto hain gasti 'aurten antxoa ez dago hain garesti'. |
antxoilla, antxoillia | antxoa oliotan (?) | antxoilla iz. Antxoa oliotan. |
antxuma, antxumia | antxume | antxuma iz. (Zool.) Antxumea. Antxuma: auxuá ta akerra (Ond Bak). Ik. auxo; saila2 / xaila. ◆ antxumak atera (> antxumak ata). Ik. antxumaki. Sutondoan, bernetako azalean beroagatik ateratzen diren gorrituak. |
antxumaki, antxumakia | antxumeki | antxumaki 1 iz. Antxumekia, antxume okela. 2 iz. Batez ere pl. antxumakiek: sutondoan, bernetako azalean beroagatik ateratzen diren gorrituak. ◆ antxumakiak atera (> antxumakiek ata). Sutondoko beroagatik, azalean gorrituak atera; [eritema; cabrillas]. |
antz, antza | antz | antz 1 iz. Aman antza dukai 'amaren antza daukate'. 2 iz. Lenoko antzik eztuka erriek 'lehenagoko antzik ez dauka herriak'. Ik. itxura. 3 iz. Orrek eztuka ogien antzik 'horrek ez dauka ogiaren antzik'. Eztukazu kozinerwen antzik 'ez daukazu sukaldarien antzik'. ◆ (norbaiten / zerbaiten) antza hartu. ◆ (norbaiten / zerbaiten) antza ibili (eduki). ◆ antzik ez eman / hartu. ◆ gorri antza, urdin antza. ◆ antzean (> antzῐen). Ondo antzῐen. Ondo antzῐen de 'ondo antzean daude [nahiko ondo daude]'. ◆ antzeko adj. Orren antzekoῐk ezto munduen 'horren antzekorik ez dago munduan'. ▲ Sin. kisako, moduko, pareko. Ik. antzetako. ◆ antzetako adj. Antzekoa, antzerakoa. Guaiko apizan antzetako bat zaken 'oraingo apaizaren antzeko bat zuan'. ¬ |
antzar, antzarra | antzara | antzar iz. (Zool.) Antzara. |
antzeko, antzekua | antzeko | |
antzetako, antzetakua | antzeko | |
antzu, antzua | antzu | antzu (eta auntzu) adj. Urde ume-hazia antzu dago guaindo. |
antzutu, antzutzen | antzutu | antzutu (eta auntzutu) da ad. Garaia da antzutzeko urdia, txerrikumak kendu ber datzau. |
anulatu, anulatzen | baliogabetu; ezeztatu; indargabetu | anulatu da/dau ad. Baliogabetu; deuseztatu; ezeztatu; indargabetu. ¬ |
anunziatu, anunziatzen | anuntziatu | anunziatu dau ad. (g.er.) Anuntziatu, aditzera eman; iragarri. Denbwa txarra anunziatu dai 'denbora [eguraldi] txarra anuntziatu dute'. Ik. yakusi. |
anunzio, anunziua | anuntzio | anunzio iz. Anuntzioa, iragarkia; iragarpena. Telebisioko anunziuek 'telebistako anuntzioak'. |
apain, apaina | apain | apain 1 adj. Egoki edo txukun prestatua. Ik. txukun. 2 adb. Era apainean. Apain jantzita. |
apaindu, apaintzen | apaindu | apaindu da/dau ad. Edertzen edo itxura hobetzen duten gauzez hornitu. Apainduik, ondo jantzita 'apaindurik, ondo jantzita'. Ik. arreglatu; adornatu. |
apaintze, apaintzia | apaintze | apaintze iz. Apaintziati jazten dau (tu) antejuek 'apaintzeagatik janzten ditu antiojoak'. |
apaiz | apaiz | apaiz [Altsasu] iz. Ik. apiz; abade. |
apal, apala | apal (2) | apal iz. Paretan edo altzari batean, bertan gauzak edukitzeko ezartzen den ohola. Apal lúze bat ibiltzen zain sukaldῐen; sártu ta frenteko paetan, aldenik alde 'apal luze bat ibiltzen zuten sukaldean; sartu eta aurreko paretan, alderik alde'. Ik. sapalda; arasa (> asa). |
apaldu (?) | apaldu (?) | apaldu (?) |
apapa | apapa | apapa Haur. Paseatu; paseatzera. *[Zehaztu esanahia. Alderatu 'apapas']. |
apapas | apapa | apapas (Haur.). Apapa. Paseatzera. Gazin apapas! 'goazen apapa!'. |
apar, aparra | apar | apar 1 iz. Bereizi pits. Ik. pits. 2 iz. Yauria in ondoko ihintza 'euria egin ondorengo ihintza'. Ik. ihintz; senu. |
aparato, aparatua | aparatu, tresna | aparato iz. Aparatua, tresna. |
apareju, aparejua | apareju, aparailu | apareju 1 iz. Apareju, aparailua. 2 adj. Hoi aparejua, hoi erremendua! Ik. elementu; erremendo; trasto. |
aparkatoki, aparkatokia | aparkaleku | aparkatoki iz. Aparkalekua. || Gurdibide bazterreko leku jakina, bertan gurdia geldirik utzita, kontrako norabidekoari pasatzen uzteko balio duena. |
aparkatu, aparkatzen | aparkatu | aparkatu dau ad. Ik. (autua) autzi 'autoa utzi'. Nun autzi don autwa? 'non utzi dun autoa?'. |
apartatu, apartatua | banandu(a), banatu(a) | apartatu adj. Banandua, banatua. |
apartatu, apartatzen | apartatu, banandu | apartatu 1 dau ad. Bereizi, banandu. Apartatzeko irina ta zahia... Eta ekartzen zian hiru alde apartatuta (Ond Bak). Indiabia apartatu. Ik. separatu; bakartu. ▼ Anton. alkartatu. 2 da ad. Banatu, bereizi. Senar-emazteak apartatu. Ik. diburziatu; separatu. |
aparte | aparte | aparte 1 adb. Urruti. ▲ Sin. irruti. 2 adb. Bereiz. Hobe horrengandik aparte. Hobe hortik aparte. Hobe (de)zu aparte! 'hobe(to) duzu aparte [geratzea]'. Hoi aparte patu ber da 'hori aparte pagatu [bereiz ordaindu] behar da'. Auztazu libuoi aparte 'utz ezazu liburu hori aparte'. 3 '-z gainera'. Sweldwa aparte, pensio txiki bat duka 'soldataz gainera, pentsio txiki bat dauka'. Ortaz aparte, beste oitura batzuk'e ondo gorde dῐa 'horrez aparte, beste ohitura batzuk ere ondo gorde dira'. Ik. gainera (> gainῐa). |
aparteko, apartekua | aparteko | aparteko 1 adj. Aparteko kontuek tuk oiek 'aparteko kontuak dituk horiek'. ▲ Sin. irrutiko. 2 adj. Aparteko gaztaia iten dau 'aparteko gazta egiten du'. ▲ Sin. espezial, estraordinaio. |
apats, apatsa | aupats, korrokada | apats (> apatx) iz. Aupatsa. ◆ apatsa egin (> apatsa in). Aupats egin. Ik. gaup egin (> gaup in). |
apatx, apatxa (ala epatxa) | aupats | |
apatxo | musu | apatxo iz. Musua. ▲ Sin. patxo, matxo [Altsasu]; pa (Haur.), apatxo, matxo [Urdiain]. ◆ apatxo eman. Apatxo eman eskuan (Iza Alts). |
apatz | abatz | apatz iz. Abatza [Ziordia]. Esnea gatzagiarekin jartzeko ontzia, gaztanbera egiteko. Ik. abatz. |
apellidatu, apellidatzen | deitu, deitura izan | apellidatu da ad. Deitu, deitura izan. Ne bekela apellidatzen da, bea ez ga senidiek. |
apellido, apellidua | abizen, deitura | apellido iz. Deitura, abizena. Aman apellidwa patu diai aurrai 'amaren deitura paratu diote haurrari'. |
apenas | apenas | apenas 1 adb. 'ez dirudi'-ren kidea (eskuinean -en dun esaldi txertatu bat duela). Apenas etorri dan. Ik. eman (ez dau ematen). 2 adb. Gutxi. Apenas jok jatekoik 'apenas zagok jatekorik'. Ik. ia. |
apetitu, apetitua | apetitu | apetitu iz. Apetitu galanta ekar du mundu onta 'apetitu galanta ekarri dugu mundu honetara'. ▲ Sin. jateko gogo. – apetitu haundikua. – apetituipe 'apetiturik gabe'. |
apibil, apibila | apiril | apibil (eta apiribil [Bakaiku]) iz. Apirila, urteko laugarren hila. ● Esr. zah. Apibil biribil. | Apibilan azkenien, hostua haitz gainien. | Apibil biribil / urdiek udetaien gosiek hil / apibila fan da [eta] maietza gero / ganba baztarrean agotza bero [bego] (agotz gutxi). ¬ |
apiki | agidanez [dirudienez, ustez] | apiki (eta apika [Bakaiku]) adb. Ustez, antza denez, agidanez. Apiki etor dan 'ustez, etorri da'. Arbolioi apiki gindῐa dan 'arbola hori apiki ginga den'. |
apiz burubeltx, apiz burubeltxa | buztanikara | apiz burubeltx iz. (Zool.) Buztanikara (Motacilla alba). ▲ Sin. apiztxoi, buztanluze. |
apiz in | apaiztu, apaiz egin | |
apiz, apiza | apaiz | apaiz (> apiz) iz. (Iza Alts): apaiz. Apizangana fan da 'apaizarengana joan da'. || Erresponsua bota apizai (Ond Bak). ◆ apaizaren etxea (> apizan etxῐa). Apizan'txῐa faten dῐa dotrinῐa ikastῐa 'apaizetxera joaten dira doktrina ikastera'. Ik. apizetxe. ◆ apaiz-jantzia (> apiz-jantzia). ◆ apaiz egin (> apiz in). Apaiztu. ▲ Sin. abade (gaur egun ia ez da erabiltzen). |
apizantxe, apizantxia | apaizetxe | |
apizburu | [bazka landarea] | apizburu iz. (Bot.) Bazka landarea, abereen bazkarako ereiten den belar landarea Apizburu, cierta planta forrajera (Ond Bak). |
apizburubeltx | buztanikara (?) | apizburubeltx iz. (Zool.) Txori mota (Ond Bak) [buztanikara (?)]. Ik. apiz burubeltx (?); apiztxoi. |
apizetxe | apaizetxe | apaizetxe (> apizetxe) iz. Ik. apaizaren etxe (> apizan'txe). |
apiztxoi, apiztxoia | buztanikara, apaiz-txori | apiztxoi iz. (Zool.) Apaiz-txoria, buztanikara (Motacilla sp.). ▲ Sin. buztanluze. Ik. apiz burubeltx (Ond Bak). (Motacilla alba). |
apo, apua | apo, apote | apo iz. Apotea, txerri arra. ▲ Sin. ordots. |
apoetxe, apoetxia (?) | apotegi (?) | apoetxe (?) iz. Apoa, txerri ordotsa izaten zutenen etxea (?). Ik. apotegi. |
apoki, apokia | ordoski (OEH) | apoki iz. Ordoskia (OEH). Apoaren, txerri arraren haragia. Ik. txerriki. ◆ apoki gustu, apoki keru. Apo txerrikiaren gustu edo keru txarra. |
apopilo | apopilo | apopilo iz. Apopilo artu dai etxῐen herriko eskolako maistrῐa 'apopilo hartu dute etxean herriko eskolako maistra'. ◆ apopilo egon (> apopilo yon). Apopilo yon gindan Iruñean estudiante garaien 'apopilo egon ginen Iruñean estudiante garaian'. |
apostatu, apostatzen | apustu egin | apostatu dau ad. Apustu egin. Ik. apustu egin (> apustu in), jokatu. |
apostolu, apostolua | apostolu | apostolu iz. |
apotei, apoteia | ordots tegia* | apotegi (> apotei) iz. Apoaren, txerri ordotsaren tegia. Ald. apotai (Ond Bak). Ik. txerritegi. |
aprendiz, aprendiza | aprendiz | aprendiz iz./adj. Lanbide bat ikasten ari dena. Nekazaia, il arte aprendiz 'nekazaria, hil arte aprendiz'. |
apreziatu, apreziatzen | aintzat hartu, estimatu; gogoko izan, begiko izan | apreziatu dau ad. Aintzat hartu, estimatu. Gogoko izan, begiko izan. Ik. estimatu; baloratu. ▼ Anton. despreziatu. |
aprezio, apreziua | estimu | aprezio iz. Estimua. ▲ Sin. estimazio. ▼ Anton. desprezio. |
aprobatu, aprobatzen | onartu; 2 gainditu | aprobatu da/dau ad. |
aprobetxamentu, aprobetxamentua | aprobetxamendu | aprobetxamentu iz. Aprobetxamendua, probetxua. Ik. probetxu. |
aprobetxatu, aprobetxatzen | aprobetxatu | aprobetxatu da/dau ad. Ondo baindo obeto aprobetxatu dot tela guztῐa 'ondo baino hobeto aprobetxatu dut tela guztia'. ▲ Sin. baliatu. || Zukin ondo aprobetxatu dῐa 'zurekin [zutaz] ondo aprobetxatu dira'. |
apropos / aprepos | apropos | apropos (eta aprepos) 1 adb. Nahita. Usteztala ez, apropos in dau 'ustekabe(an) ez, apropos egin du'. ▲ Sin. nahita. 2 adb. Txantxetan, broman, bromatan. Ez zaitez asarratu, apropos esan dezut-eta 'ez zaitez haserretu, apropos esan dizut eta'. ▲ Sin. bromatan. Ik. broma. |
aproposa | apropos, egoki | aproposa adj. Egokia. Gaztina lurra aproposa da azaleaindako 'gaztaina lurra [gaztainondoaren lurra] aproposa da azaleendako [Rhododendron indicum]'. Ik. eroki. |
apuatu, apuatzen | larritu, kezkatu | apuratu (> apwatu) da ad. Larritu, urduritu. Ezazula apwatu! 'ez zaitez larritu!'. ▲ Sin. larritu, estutu. ▼ Anton. soseatu, trankilizatu. |
apuntatu, apuntatzen | apuntatu | apuntatu 1 dia ad. Keinatu. Eskupetiekin apuntatu dῐa 'eskupetarekin apuntatu dio'. 2 dau ad. Idatzi, oharrak hartu. Yosi berreko gauzak apuntatuik dukatzit 'erosi beharreko gauzak apuntaturik dauzkat'. Izenak apuntatuik zukatziain 'izenak apuntaturik zeuzkaten'. 3 da/dau ad. Izena eman. Ik. izena eman. ▼ Anton. borratu. |
apunte, apuntia | apunte | apunte iz. Idatziz hartutako oharra. ◆ apunteak hartu (> apuntῐek artu). |
apuntei, apunteia | tiro trebetasun, punteria | apunteria (> apuntei) iz. Ald. punteia. Punteria, tiro trebetasuna. Ik. punteria (> punteia). |
apur-apurra in | apur-apur egin* | |
apur, apurra | apur, papur | apur iz. (Batez ere pl.) Apurrak bestendako 'apurrak besterendako'. Ik. hondar. ◆ apurrak egin (> apurrak in) dau ad. Zati txikiak egin. ◆ apur-apurra egin (> apur-apurra in). ▲ Sin. txiki-txikia in. Ik. apurtu; mila txiki egin. ◆ ogi apur. (pl.). |
apuro, apurua | estutasun | apuro 1 iz. Estutasun, larrialdia. Apuro haundia. Ik. estutasun; estualdi, larritasun. 2 iz. Eskasia, premia larria. Apuro batῐako, atorra zar onek gwaindo balio dau 'apuro baterako [premiazko egoera baterako], atorra zahar honek oraindik balio du'. |
apurrak in | papurtu | |
apurtu, apurtzen | apurtu | apurtu da/dau ad. Apurretan xehatu, desegin. Ogia apurtu. ▲ Sin. txiki-txikia in. Ik. apurrak egin; apur-apurra egin. |
apustu in | apustu egin | |
apustu, apustua | apustu | apustu (eta apostu) 1 iz. Galdu dot in nen apustua 'galdu dut egin nuen apustua'. 2 iz. Norgehiagoka, lehiaketa. Pilota apustua 'pilota partida'. Ik. partido. Korrika apustua 'lasteketa'. ◆ apustu egin (> apustu in). Ald. apostu in (Ond Bak). ▲ Sin. apostatu, jokatu. ◆ apustu egingo nike [nuke]... (> apustu inko nike...). Apostu inko nuke ohiati aitu zela 'apustu egingo nuke ohetik aditu zuela' (Ond Bak). ▲ Sin. jokatuko nike (...). Ik. jokatu. |
apustulai, apustulaia | apustulari | apustulari (> apustulai, apostulai) iz. Apustu egiten duen pertsona. Apostulai amurratua da 'apustulari amorratua da'. Ik. jokalari (> jokalai). |
ar, arra | ar | ar adj./iz. ▲ Sin. ordots; apo. ▼ Anton. eme, ahardi. |
araba-hego, araba-hegua | hego-mendebal | araba-hego (> arabego) iz. (Meteorol). Hego-menebaleko haizea. [Ald. arabego (Ond Bak)]. |
arabaize | mendebaleko haize | arabaize iz. (Meteorol.) Mendebaldeko haizea (Ond Bak). Arabaizῐa daile 'arabaizea dabil'. Ik. gaztelaize. ▲ Sin. mendabala, gaztala, gaztelaize. |
arabego | hego-mendebal | |
aradura | aradura (?) | |
aran, arana | basaran, basakaran | aran (> an) iz. (Bot.) Basarana. Aranan loria, aranain loria (Ond Bak). ● Esr. zah. Etxarri Aranatz, arana jan da mihia latz (Ond Bak). Anak, onduta, urrien bildu ber dῐa 'basaranak, onduta, irailean bildu behar dira'. Ik. aransasi. |
arantza | arantza | arantza iz. (Bot.) Elorri beltza (Prunnus spinosa). (Iza Alts), (Ond Bak). Arana da bere frutua (Ond Bak). Ik. aransasi (> ansasi). |
araro | adaro | araro [Altsasu] iz. Adaroa; eultzitako garia biltzeko erabiltzen zen zurezko pala. |
arasa | arasa | arasa ([Altsasu], eta asa [Urdiain]) iz. Apala; altzari apalduna. Gainbeko arasan auzten tut kikarak ta pate txikiek 'beheko arasan uzten ditut kikarak eta plater txikiak'. Ik. apal; sapalda. |
arazo (?) | arazo (?) | arazo [?] iz. (Hitz berria?) Ik. problema; kontu; asunto. |
arbola-ipurdi, arbola-ipurdia | arbola-ipurdi | |
arbola-ondo, arbola-ondua | arbola-ipurdi | |
arbola, arbolia | arbola | arbola iz. || (Ond Bak): [Arbola] ondu: 1 Arramatik behera ta zainetik gorakua. 2 Arbola bota ta zainetik gorakua. – Arbolan alderdiek: Zain eta ondua, lepotik gora arramak (Ond Bak). ◆ arbola(ren) lepo(a) (> arbolῐen lepwa). Adarren aurreko enborraren zatia. ◆ arbola saila (a itsatsia: arbola sailia), Ik. arboladi. ◆ arbola-ipurdi iz. Motzondoa, epaitondoa; enborra moztu ondoren, lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia. Trunkuen ipurdia (?) 'enborraren ipurdia'. ▲ Sin. arbola-ondo, trunku motz. ◆ arbola-ondo iz. Motzondoa, epaitondoa; enborra moztu ondoren, lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia. ▲ Sin. arbola-ipurdi, trunku motz. |
arboladi, arboladia | arboladi | arboladi iz. Arbolak dauden eremua. Arboladiko itzalpῐen eman du atsalde oswa 'arboladiko itzalpean eman dugu arratsalde osoa'. ▲ Sin. arbola saila. |
arbolape, arbolapia | arbolape | arbolape (> arbolpe) iz. Arbola azpia. (Batez ere leku-denborazko kasu-atzizkiez) arbolapῐen (> arbolpῐen). ▲ Sin. arbolazpi. |
arbolazpi, arbolazpia | arbolape | arbolazpi iz. Arbola azpia. Laitzen yon naiz arbolazpien 'irakurtzen egon naiz arbolapean'. Ik. arbolape; arbolpe. |
arbolpe | arbolape | |
ardai-egur | ardagai | ardai-egur iz. (Mikol.) Ardagaia (?). Arboletan sortzen den ointoa (Ond Bak). [Ardagaidun egurra (?)]* |
ardai, ardaia | ardagai | ardagai (> ardai; ardangai) (?) 1 iz. (Mikol.). 2 iz. [yesca] (Iza Alts). ◆ ardagai beltz (> ardai beltz) (Fístula hepática); ardaibeltxa (Fistullina hepatica). ◆ ardagai zuri (> ardai zuri, ardai txuri, ardei zuri) (Polyporellus Squamosus). Ardaizuri gutxi izaten da. Saltsamendin badakit nik arbol bat ardeizuria ekartzen duena. Pilotak egiteko balio du. |
ardana | ardo zopa | ardana iz. Ardo zopa. Ardo berotua, txigortutako ogi koxkorrarekin. Ardo zopa berwa 'ardo-zopa beroa'. ▲ Sin. kunkun, ardo zopa. |
ardangai (?) | ardagai | |
ardatz, ardatza | ardatz | ardatz iz. Irutean haria harilkatzeko erabiltzen den zurezko tresna, makila gisakoa, erdialdetik puntetara zorroztuz doana. Aria iten, emakumῐek ardatzakin ibiltzen zῐan gaio; gizonak, santagerῐekin 'haria egiten, emakumeak ardatzarekin ibiltzen ziren gehiago; gizonak, santagerarekin'. Ik. santagera; lilai; ardazketa. |
ardazketa, ardazketia | ardazketa | ardazketa iz. Irutea. ◆ ardazketan adb. Ataien bertan'e ibiltzen zῐan ardazketan 'atarian bertan ere ibiltzen ziren ardazketan'. |
ardazketan | ardazketan | |
ardi adardun, ardi adarduna | ardi adardun | |
ardi esene, ardi esenia | ardi esne | |
ardi mozteko buexa(k) | aiztur(rak) | |
ardi txakur | ardi txakur | |
ardi, ardia | ardi | ardi iz. – ardi zahar; ardi beltz; ardi zuri; ardi mutur zuri; ardi mutur beltz; ardi adardun. Ardiék haziko dau axúri. Ardiek ta aharikuek. Ik. ahariko. ◆ ardi galdu. ◆ ardi latx. ◆ ardi narru. ◆ ardiak moztu (> ardiek moztu) [esquilar]. ◆ ardi esene iz. Ardi esnea. iz. Yosi beiko ardi eseniekin iten da gaztanberaik hobena 'egosi gabeko ardi esnearekin egiten da gaztanberarik [mamirik] hoberena'. ◆ ardi txakur iz. ▲ Sin. artzai txakur. [Bereizi ardi eta ahardi]. Ik. ahardi. ● Esr. zah. Ez arditako ta ez ahuntzetako. |
ardietxe, ardietxia | ardietxe, ardi borda | ardietxe iz. Ardi borda. Ik. ahuntzetxe. |
ardiki, ardikia | ardiki | ardiki iz. Ardi okela. Ik. axurki. |
ardila, ardilia | artile | ardila iz. Artilea. ◆ ardilazko. Artilezkoa. ◆ ardilazko galtza(k). pl. Artilezko galtzerdiak. ▲ Sin. lana. |
ardilazko galtza(k) | artilezko galtzerdi(ak) | |
arditxe, arditxia | artegi | arditxe iz. Artegia. Gwai Belgikako legusuen etxῐa dana arditxῐa izan zaken 'orain Belgikako lehengusuen etxea dena ardietxea izan zuan'. Ik. borda; artai. |
ardo goxo, ardo goxua | ardo gozo | |
ardo zopa(k) | ardo zopa | |
ardo, ardua | ardo | ardo iz. Mats garnatxakin indako ardwa 'mahats garnatxarekin egindako ardoa'. ◆ ardo beltz. ◆ ardo gorri. ◆ ardo zuri / (eta ardo zwi, ardo txwi). ◆ elizako ardo. ◆ ardo zopa(k). Ik. ardana; kunkun. ◆ ardoa pikatu / mindu / ozpindu (> ardwa pikatu / mindu / ozpindu). |
ardoketai, ardoketaia | ardoketari | ardoketari (> ardoketai) iz. Ardoa banatzen duen pertsona. |
ardozale, ardozalia | ardozale | ardozale adj. Ik. sietsekoa (> sietsekwa) (Lgart.). |
ardura, arduria | ardura | ardura iz. Laniako ardurῐa 'lanerako ardura'. ● Esr. zah. Ardura ta Alferra. —Ardura! Intzak baswen egurra! Ta egurrik ez iten 'Ardura eta Alferra. —Ardura! Egintzak basoan egurra! Eta egurrik ez egiten'. |
arduradun (?) | arduradun | arduradun (?) iz. |
are, aria | are | are iz. Nekazaritzako lanabesa. ◆ area pasatu (> arῐa pasatu). Aratu. Ik. rastra; |
argal, argala | argal | argal adj. Lehen erabiltzen zen; orain euskara batuaren eraginez suspertu da. ▲ Sin. mehe, flako, flakoxta. ▼ Anton. gizen, lodi, puztikilo. 2 adj. [ergel (?) LM]. |
argi indar, argi indarra | argindar | |
argi, argia | argi | argi 1 iz. Argi bizia; argi hila. Argi naturala; argi artifiziala. Yuzkien argia 'eguzkiaren argia'. 2 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argipe ge, argia [argi indarra] fan da 'argirik gabe gaude, argia [argindarra] joan da'. ◆ argi indar. Argindarra. ▲ Sin. elektrizidade. ◆ argia yazi dau ad. Argia piztu. ◆ argia hil dau ad. Argia itzali. ◆ argia joan (> argia fan) da ad. ◆ argia eman. ◆ argia egin (> argia in). Argitu. Linterniekin, intzak emen argia 'linternarekin, egizak hemen argia'. ◆ argia kendu dau ad. 3 iz. Argi iturria. Sukaldeko argia. Autwen argiek 'autoaren argiak'. Gelako argia funditu in da 'gelako argia erre egin da'. 4 adj. Argitsua. Egun argia dekau gaur (Ond Bak). Hau gelῐen argia! 'hau gelaren / gela argia!'. ▲ Sin. klaro. ▼ Anton. ilun. 5 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. azkar, listo. 6 adb. argi egon (> argi yon); argi esan. Holakotan, argi do ze in ber dan 'holakoetan, argi dago zer egin behar den'. ◆ argi eta garbi (> argi ta garbi) adb. Argi ta garbi esan diatzi esan bearrekwek 'argi eta garbi esan dizkio esan beharrekoak'. ◆ argi ibili; Ik. kontuz ibili; atento. ◆ argitan adb. ◆ argi egon (> argi yon) 1 Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua. 2 adb. Zalantzarik edo puntu ilunik gabe. Argi jok ze esan nai zen 'argi zagok zer esan nahi zuen'. |
argipe, argipia; argipien | argipean | argipien adb. Argipean. Argipῐen lana ondo iten dok, ez ilunpein 'argipean lana ondo egiten duk'. Ik. argitan. ▼ Anton. ilunpe, itzalpe. |
argisenti, argisentia | argisenti, egunsenti | egunsenti iz. Eguna argitzen hasten dan garaia. ▲ Sin. argitze, egunsenti. ▼ Anton. iluntze, ilunabar, arras. |
argitan | argitan | |
argitasun, argitasuna | argitasun | argitasun iz. Argitasun aundia do sukaldiontan 'argitasun handia dago sukalde honetan'. Neguen ge, bea argitasuna egunetik egunῐa ibazten dua 'neguan gaude, baina argitasuna egunetik egunera irabazten doa'. ▲ Sin. klaridade. ▼ Anton. iluntasun. |
argitsu, argitsua | argitsu | argitsu adj. Egun argitsua eldu da gaur 'egun argitsua heldu da [dator] gaur'. |
argitu, argitzen | argitu | argitu 1 da/dau ad. Eguna zabaldu, (eguna) argitu. Eguna fan da argitu be 'eguna joan da argitu gabe [eguzkia atera gabe]'. ◆ [eguna] argitu baindo lénuo. Argitu baino lehenago. Gaur jagi ga argitu baindo lénuo 'gaur jagi gara argitu baino lehenago'. ◆ [eguna] argitziekin batia. Argitzearekin batera. Ik. egunsenti, argisenti; eguna argitu. ▼ Anton. ilundu. 2 da/dau ad. Azaldu, dudak argitu. Ondo argitu diatzit gauzak 'ondo argitu dizkio gauzak'. ▲ Sin. aklaratu. |
argitxo, argitxua | argixka | argitxo 1 iz. Argi txikia. 2 adj. Kolore argirantz jotzen duena. Emaiozu kolore argitxuet (argitxo bat). ▲ Sin. klarotxo. ▼ Anton. iluntxo. |
argitze | argitze | argitze iz. Egunsentia. Argitzen ondoko belar eske ta. ▲ Sin. argisenti, egunsenti. ▼ Anton. iluntze. |
argizai, argizaia | argizari | argizari (> argizai) 1 iz. Abakak urtuta iten du etxῐako argizaia 'abaraskak urtuta egiten dugu etxerako argizaria'. Lana franko ganbazelaiai argizaia ematen 'lana franko ganbara-zelaiari argizaria ematen'. 2 iz. Kandela. Argizaiekin eta bi kandelero ziriuekin (Ond Bak). ◆ argizaria paratu (> argizaia patu). (Erl.) Elizan, trapu beltza, zesterῐa ta agizaia patzen zezaien ildakuari 'elizan, trapu [oihal] beltza, zestera eta argizaria [kandela] paratzen zitzaien hildakoei'. 3 Belarrietako argizaria. Obeto aitzen dot guai, belarritako argizaia kendu duai-ta 'hobeto aditzen dut orain, belarrietako argizaria kendu didate eta'. |
argizaiol, argizaiola | argizaiol | argizaiol iz. Hilobian edo elizan, familiak bere hilei eskaintzen dien argizari bildumena biltzen den ohola, gehienetan landua. Leno, elizan patzen zῐan argizaiolak; gῐo zesterῐa 'lehen, elizan paratzen ziren argizaiolak, gero zestera [errespontsurako saskia eta kandelak]'. Ik. zestera. |
Argizar, Argizarra | Artizar | Argizar iz. (Astron.) Artizarra. Argizarra goizien 'Artizarra goizean' (Ond Bak). |
argulu / arbulu | burugabe, ergel; astakirten | argulu (eta arbulu) adj. Burugabea, ergela; astakirtena; ahoberoa, harroputza (?). Gonbeztako, presidente amerikanuoi [D. Trump] da argulua 'konparazio baterako, presidente amerikano hori da argulua'. || Argulua: buruekin pensatzen eztena 'argulua: buruarekin pentsatzen ez duena' (LM). |
-ari (-lari) | -ari (-lari) (atzizkia) | -(l)ari / -(t)ari (> -(l)ai / -(t)ai) (atzizkia). Izen bizidunak sortzen ditu, eta jarduera edo lanbide bat egiten duten gizakiei dagozkie. Adibideak: aizkolai, bertsolai, iraikalai, korrikalai... |
ariko, arikua | ahariko | |
arima, arimia | arima | arima (eta anima) iz. Holakon arimia premien balin bado (Ond Bak). Ik. anima. |
arimasaioko, arimasaiokua | urteurren | arimasaioko iz. Urteurrena (Bakaiku). Aurrizaria da hogien [hobian] patzen dan oihala argizaiekin eta bi kandelero ziriuekin, bat hiltzen dan garaien bedratziurrena iteko ta arimasaiokuen [aniversario] ere 'aurreizara (?) da hobian paratzen den oihala argizariekin eta bi kandelero [argimutil] xirioekin, bat hiltzen den garaian bederatziurrena egiteko eta arimasaiokoan ere' (Ond Bak). |
arin, arina | arin | arin 1 adj. Pisu gutxikoa. Bai arina! eztau ezere pisatzen 'bai arina! ez du ezer ere pisatzen'. ▼ Anton. pisu, pisutsu. 2 adj. Erraz eta bizkor mugitzen dena. Esku, hanka arinak. Larogei urte dukatzi ta gaztῐek baindo arino daile 'laurogei urte ditu eta gazteak baino arinago dabil'. ▼ Anton. motel, torpe. 3 adj. Tentu gutxikoa. Buru arina. Buru arina eztana, zogia, normala (Ond Bak). ▼ Anton. zogi. |
arindu, arintzen | arindu | arindu da/dau ad. |
ariyazi | adierazi | ariyazi dau ad. Adierazi; aditzera eman, jakinarazi. || {Ariyazi genduan zér galdu zeen [le hicimos comprender lo que había perdido] (Iza Alts)}. Ik. adiazi. |
arka, arkia | arka | arka iz. Arkan dago irina (Ond Bak). Ik. kutxa; arkatila; baula. |
arkakuso, arkakusua | arkakuso | arkakuso iz. Arkakusoz beteik do gwe txakurra 'arkakusoz beterik dago gure txakurra'. ◆ arkakuso kaka. |
arkatila | arkatila | arkatila iz. Kutxan don kaja txiki bat 'kutxan dagoen kaxa txiki bat' (Ond Bak). ▲ Sin. kutxatila. Ik. arka; kutxa. |
arkaxte, arkaxtia | arkazte | arkazte (> arkaxte) iz. Ardi gaztῐa da arkaxtia 'ardi gaztea da arkaztea'. Arkaxtiek: zaharro bildotxa baindo 'arkazteak: zaharrago bildotsa baino' (Ond Bak). |
arkera | arkara | arkera (eta arkea) adb. Arkara. Ardiengatik edo ahuntzengatik hitz eginez, arreske. Ardia arkera do 'ardia arkara dago'. |
arku, arkua | arku | arku iz. Ataien arkua 'atearen arkua'; zuien arkua 'zubiaren arkua'. Elizataiko arkuek 'eliz atariko arkuak'. Arkuekin duka etxiek ataia 'arkuarekin dauka etxeak ataria'. |
arkuma, arkumia | arkume | arkuma iz. Arkumea. Ik. axui; bildots. |
armaska (*) | armaska* iz. (Ond Bak): Bargagaingo harri haundi-zabalak, ia [Urbasa] mendi puntan. | |
armatu, armatzen | armatu | armatu 1 da/dau ad. Armaz hornitu. Or ibil zian gerran, batzuk ondo armatuik ta bestatzuk ahal zain moduen 'hor ibili ziren gerran, batzuk ondo armaturik eta beste batzuk ahal zuten moduan'. ▼ Anton. desarmatu. 2 dau ad. Zerbait muntatu. ▲ Sin. montatu. 3 da/dau ad. Sortu. Guaindo armatuko dai gerra zar bat! 'oraino armatuko dute gerratzar bat'. Aldio armatzen dai istilua 'aldiro sortzen dute istilua'. ▲ Sin. sortu. |
armimau | armiarma | armimau [Altsasu] iz. (Zool.) Armiarma. Ik. imirrimau. Ald. imirrimau; (eta irrimau) [Urdiain]; mirrimarrau (eta irrimarrau) [Bakaiku]. ▲ Sin. amarratz [Ziordia, Olatzagutia]. |
arnasa estua ibili | arnasestu | |
arnasa hartu | arnasa hartu | |
arnasa, arnasῐa | arnasa | arnasa (a itsatsia) iz. Ikagarria duka arnasia 'ikaragarria dauka arnasa'. ◆ arnasa estua ibili [eduki] (> arnasῐa estua ibili). Arnasestua. Arnasῐa estua duka asko erretzen delako 'arnasestua du asko erretzen duelako'. Ik. arnasestukan. ◆ arnasa hartu (> arnasῐa artu) 1 Katarro txar onek eztwa arnasῐa ondo artzen auzten 'katarro txar honek ez dit arnasa ondo hartzen uzten'. Ik. hatsa hartu. 2 Atseden hartu. Prisakan nail(e), arnasaik artzeko betaipe 'presaka nabil, arnasarik hartzeko betarik gabe'. |
arnasestukan | arnasestuka | arnasestukan adb. Tabako txar horrengeiti daile arnasestukan ta eztulketan 'tabako txar horrengatik dabil arnasestuka eta eztulka'. ▲ Sin. albajaiketan. |
arotz, arotza | errementari, arotz | arotz iz. G.er. Errementaria. ▲ Sin. errementari, herrero, sutaile/a. |
arpildara, arpildaria | [arpillerazko] manta; arpillera, zaku oihal | arpildara iz. Arpillera. [Arpilleraz egindako] manta txikia, buru gainean zama eramateko erabiltzen zena. Karduek-eta buruen ekartzeko ibiltzen zan manta txikia. Ald. alpildara (?). |
arpoi, arpoia | arpoi | arpoi 1 iz. Sarde kakotua. Ongarria atatzeko ibiltzen da arpoia 'ongarria ateratzeko erabiltzen da arpoia'. 2 iz. Bi hortzeko aitzurra. Bi ortzeko arpoia 'bi hortzeko arpoia'. |
arpon, arpona | arpan | arpon* 1 iz. Arpana. Goitik behera zerratzeko zerra. Arpona, zerratokien ibiltzen zan zerrῐa (AG). Ik. tronza. 2 Ik. arpoi. (Kasu honetan, ez da -on egiten, -oi baizik). |
arrafistilu, arrafistilua | zerbatana, ufatutu (ura jaurtitzekoa) | arrafistilu iz. Ald. (h)arrifistilu; txirristilu (Ziordia); arifistilu (Ond Bak). Zerbatana. Arifistilu, -ba (Bakaiku). Garai batean, ondokoei ura botatzeko erabiltzen zen tresna edo jostailua. Ziziku-aren parekoa, baina likidoetarako. “Juguete manual empleado para lanzar agua” (Erdozia). Ik. txirristilu; ziziku. |
arrai saltzaile, arrai saltzailia | arrain saltzaile | |
arrai, arraia | arrain | arrai iz. Arraina. ▲ Sin. peskau. Eztiatzizu ondo kendu: arrai onek ezurra besteik eztuka 'ez dizkiozu ondo kendu: arrain honek hezurra besterik ez dauka'. ◆ arrai bandada. Arrain taldea, arrain sarda. ◆ arrai zopa. Arrain zopa. ◆ arrai saltzaile iz. Arrain saltzailea. Arrai saltzaile ibiltzen zian jitwek, ibaiko arraiek harrapatuta 'arrain saltzaile ibiltzen ziren ijitoak, ibaiko arrainak harrapatuta'. Ik. sardina saltzaile; peskatero, -a. |
arraila, arrailia | arrail | arrail (> arraila) (a itsatsia). iz. Arraila, arrakala. |
arrailatu, arrailatzen | arraildu | arrailatu da/dau ad. Arraildu. Autwen parabrisa arrailatu zaira 'autoaren parabrisa [haizetakoa] arraildu zait'. Arrailatwik duka fatxada guztῐa 'arraildurik dauka fatxada guztia'. |
arraio, arraiua | arraio | arraio 1 interj. Arraiua! (-a mugatzailea hartzen dau; galdetzailearen ondoan erabil daiteke: ze arraio, nor arraio, nun arraio, nua arraio, nola arraio...; galdetzaileak hartzen du kasu-atzizkia). 2 adj. Nun sartu ote da mutiki arraiuoi? 'non sartu ote da mutiki arraio hori?'. |
arrako, arrakua | zarrako, zarrada, zirrara; sarrakio (?) | arrako iz. Zarrakoa, zarrada, zirrara; sarrakioa (?). Ikara, izua. In nen arrako bat! 'egin nuen ikara bat'. Artu nen arrako bat! 'hartu nuen zarrako / izu bat'. Yan nen arrako bat! 'eraman [hartu] nuen zarrada bat'. [halako bat egin. Halako zirrara bat egin. Euskaltzaindiaren Hiztegia]* (?). Ik. inpresio. |
arrama-zaldi, arrama-zaldia | garañoa (zaldia) | arrama-zaldi iz. Garañoa, ernaltzeko erabiltzen den zaldia. |
arrama, arramia | arrama, adar | arrama iz. Adarra. Arramῐa moztu dija intxorrai 'arrama moztu dio intxaurrari [arbolari]'. Kanela arramῐa 'kanela arrama, zotza'. |
arramaio, arramaiua | armairu | arramaio (eta arremaio [Bakaiku]) iz. Armairua. Arramaiua ezta ondo ixten 'armairua ez da ondo ixten'. Gordetazu neguko arropak arramaiuen 'gorde itzazu neguko arropak armairuan'. |
arramatsu, arramatsua | adartsu | arramatsu adj. Adartsua; landareengatik hitz eginez, adar asko dituena. Arbola arramatsua. Ik. adartsu. |
arran, arrana | arran | arran 1 iz. Arrana, joarea, zintzarria. (Ziordia): fara aundia 'joare handia'. Ik. mandafara. 2 adj. Pertsona zaratatsua. Umeei negar gogorra egiten dutenean esaten zaie: Ze arrana haizen!. |
arrankatu, arrankatzen | abiarazi, abian jarri; 2 erauzi, atera | arrankatu 1 dau ad. Abian jarri. Autwa arrankatu. ▲ Sin. martxan patu. 2 dau ad. Erauzi, atera. ▲ Sin. ata. |
arranke, arrankia | abiarazte. 2 kemen | arranke 1 iz. Abiaraztea, abian jartzea. 2 iz. Adorea, kemena. Arranke aundia dau lanῐen 'kemen handia du lanean'. Arrankeduna. Ik. dulabre; yantzu. |
arrano beltza (?) | arrano beltz | arrano beltz (?) |
arrano, arranua | sai, putre | arrano iz. (Zool.) Saia, putrea. Aragi ustela jaten dena da arranua; aundi-aundia da. 'haragi ustela jaten duena da arranoa [saia], handi-handia da'. Ik. agila. |
arrantxo, arrantxua | arrantxo | arrantxo (eta rantxo) iz. Pertsona askorendako prestatzen den janaria. Ik. rantxo. |
arrantza1, arrantzia | arrantza1 | arrantza1 iz. Emen, ibaien ta errekan iten da arrantzῐa 'hemen, ibaian eta errekan egiten da arrantza'. Ik. peska. ◆ arrantzan adb. Bakalau arrantzan ibil zan Terranova aldῐen 'bakailao arrantzan ibili zen Terranova [Ternua] aldean'. ◆ arrantzan egin (> arrantzan in) dau ad. Galazita do ibaien arrantzan itῐa 'galarazita dago ibaian arrantzan egitea'. |
arrantza2 | arrantza2 | arrantza2 1 iz. Astoaren orroa. Arrantzan do astwa 'arrantzan dago astoa' [Urdiain]. || Astua arrantzaz (?) ikusi. (Ond Bak): 2 iz. Otsoaren ulua (Ond Bak). Ik. fulu. |
arrantzaile, arrantzailia | arrantzale | arrantzaile ([Urdiain]; eta arranzale [Altsasu]) iz. Arrantzalea. Arrantzaile onak zῐan Etxarriko jitwek 'arrantzale onak ziren Etxarriko ijitoak'. |
arrantzaketan | arrantzaka (astoa) | arrantzaketan adb. Arrantzaka, (astoa) arrantza eginez. Ik. arran. |
arrantzan in | arrantzan egin | |
arranzale, arranzalia | arrantzale | arranzale ([Altsasu]; arrantzaile [Urdiain]) iz. Arrantzalea. |
arras | arrats | arras iz. Arratsa, iluntzea. ▲ Sin. iluntze, ilunabar. ● Esr. zah. Arrasgorri, bier egoaldi 'arrats gorri, bihar eguraldi [ona]. Ik. arrasgorri; goizarrats. |
arrasgorri, arrasgorria | arrasgorri | arrasgorri iz. Arrats gorria, arratseko zeru gorria. ● Esr. zah. Arrasgorri, bier egoaldi 'arrats gorri, bihar eguraldi [ona]. |
arrastada, arrastadia | arrastada | arrastada iz. Urratua. ◆ arrastada egin (> arrastadia in). Zaparrakin in dot arrastadῐa 'zaparrarekin egin dut arrastada'. ▲ Sin. urratu. ◆ laino arrastada iz. (pl.) Laino arrastadak. |
arrastaka(n) | arrastaka | arrastaka(n) adb. Lurreti arrastakan 'lurretik arrastaka'. ▲ Sin. tatarrakan, tarrakan. |
arrastatu, arrastatzen | arrastatu | arrastatu da/dau ad. Txarak arrastatu. Pisu aundia arrastatu du 'pisu handia arrastatu dugu'. Ik. narratu. |
arrasto, arrastua | arrasto, marra | arrasto 1 iz. Aztarna'. Elurrien hanka arrastuek de 'elurrean hanka arrastoak daude'. ▲ Sin. seinale, marka. ◆ arrastoa hartu (> arrastwa artu). Txakurrak basurdien arrastua hartu dau 'txakurrak basurdearen arrastoa hartu du'. ◆ arrastoan ibili (> arrastwen ibili). Txakurra erbien arrastuen jailek 'txakurra erbiaren arrastoak zabilek'. Ik. zantzuan (> zantzuen). ◆ arrastorik ez (> arrastoik ez). Ezta arrastoik'e; ezta badanik'e 'ezta arrastorik ere; ezta badenik ere'. Ik. susmo. 2 iz. Marra; zirriborroa. Ik. linia. Nork in tu arrastu hoiek? (Ond Bak). Alabῐek arrastoz bete dwa kuadernwa 'alabak arrastoz beti dit koadernoa'. 3 iz. Ubidea. Ura fateko bidῐa (Ond Bak). ▲ Sin. urzuin, ubide. |
arrastodun, arrastoduna | marradun | arrastodun adj./iz. Marraduna. Atorra arrastoduna. |
arrastuen ibili | arrastoan ibili | |
arratoi txakur | arratoi-txakur | |
arratoi, arratoia | arratoi | arratoi iz. (Rattus norvegicus). Arratoi kumak de egurtokiko kafien 'arratoi kumeak daude egurtegiko habian'. ◆ arratoi-txakur iz. Katuz ta arratoi txakurrez beteῐk zon herria 'katuz eta arratoi txakurrez beterik zegoen herria'. Ik. txakur txiki. ◆ ur arratoi iz. Ugaztun karraskari anfibioa (Arvicola sapidus). ▲ Sin. ur sagu, ursagu [Bakaiku, Atsasu]. |
arratxur, arratxurra | aitzur luze, arraitzur (OEH) | arraitzur (> arratxur) iz. Aitzur luzea, arraitzurra. iz. Atxur luze haundia, buruduna, sasiek eta zainak eta gauza zailak hausteko; agua, begia, buruba, girtena dekatza; buruba dekai arratxurrak (Ond Bak). |
arratz, arratza | arratz | arratz 1 iz. Otarre estalkiduna. Zumakin indakua [otarra] 'zumez / zumeekin egindakoa'. Arratza, zesto itxia (Urdiain). Antiguoko arratzak girtenakin izaten zian. ◆ arratz haundi; arratz txiki. 2 iz. Danbolina. ▲ Sin. danbolin, txanbolin, txuntxun. |
arrauli, arraulia | haragi-euli, eulitzar, euli beltz | arrauli iz. Haragi-eulia, eulitzarra, euli beltza (Calliphora vomitoria & Lucilia sp.). ◆ arrauliak jo (> arrauliek jo) dau ad. |
arrauntsuketa, arrauntsuketia / arrantsuketia | aharrausi | arrauntsuketa* iz. Aharrausia. Ald. arrantsuketa, arrautsuketa (?). ● Esr. zah. Arrauntsuketῐa, agoik ago, eta katagorria, pagoik pago 'aharrausia, ahorik aho, eta katagorria, pagorik pago'. Ik. ahoa zabalka (> agwa zabalkan). |
arrauntsuketan (arrautsuketan / arrantsuketan ?) | aharrausika | arrauntsuketan* adb. Aharrausika. ▲ Sin. agwa zabalkan 'aho zabalka'. |
arrausketan | haizatzen [eultzitako garia] | arrausketan adb. Eultzitako garia haizatzeko aldia, gari bikorra eta ahotza bereizteko. Ik. arrauts. Gari bikorra haizetu, yuntziek inda gῐo 'gari pikorra haizatu, eultziak egin eta gero'. |
arrauts, arrautsa | ilaun; hauts | arrauts iz. Ilauna; hautsa. Gari bikorrakin batῐa gelditzen dan agotz txea 'gari pikorrarekin batera gelditzen den ahotz xehea'. Ik. arrausketa(n). [(Ond Bak): tamo: polvillo, aristas, etc., que se forman al trillar]. |
arrazoi, arrazoia | arrazoi | arrazoi iz. Arrazoi aundiek dé eskolῐa berritzeko 'arrazoi haundiak daude eskola berritzeko'. Ik. motibo. ◆ arrazoia ibili, izan. ◆ arrazoia eman. ◆ arrazoiekin. Arrazoiz. ◆ arrazoirik gabe (> arrazoipe). Arrazoipe jo dwa 'arrazoirik gabe jo (dit) nau'. Maisuek arrazoipe bialdu zwan etxῐa 'maisuak arrazoirik gabe bidali (zidan) ninduen etxera'. ◆ arrazoizko adj. Arrazoizkwa da eskatzen dena 'arrazoizkoa da eskatzen duena'. ◆ pertsona arrazoizkoa (> persona arrazoizkwa). Zentzuduna. |
arrazoitu, arrazoitzen | arrazoitu | arrazoitu dau ad. Eztau ondo arrazoitzen 'ez du ondo arrazoitzen'. |
arrazoizko, arrazoizkua | arrazoizko | |
arre | arre2 | arre interj. Zaldiei eta beste zama-abereei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. Astwai ta zaldiai, arre! 'astoari eta zaldiari, arre'. ▼ Anton. so. |
arrea | ene bada! 2 presatu | arrea 1 interj. Ene bada!, hara! 2 interj. Presatu, lehiaz mugitu. Aur batzuk gindan, bea arrea sorwa aitxurrakin! 'haur batzuk ginen, baina arrea sorora aitzurrarekin'. ◆ arrea hemendi! Alde hemendik. ▲ Sin. alde, ospa. |
arreatu, arreatzen | akuilatu; 2 presatu, lehiaz mugitu | arreatu 1 dau ad. Akuilatu. Beia, idia, zaldia, astwa..., akuluekin arreatu 'behia, idia, zaldia, astoa..., akuiluarekin arreatu'. 2 dau ad. Presatu, lehiaz mugitu. |
arreazi | arreatu arazi (*) | arrearazi* (> arreazi) ad. Arreatu arazi. |
arreba, arrebia | arreba | arreba iz. Ik. ahizpa. ◆ anai-arrebak. ▲ Sin. senide. |
arrebatako | arrebatzako | arrebatako iz. Arrebatzakoa, arrebatako hartzen den emakumezkoa. Ik. anaitako. |
arreglatu, arreglatzen | moldatu; konpondu | arreglatu 1 da/dau ad. Konpondu. Paruena ezta erraz arreglatuko 'langabeziarena ez da erraz konponduko'. Bizikletia arreglatu dot 'bizikleta konpondu dut'. Arreglatu tu giaure arteko kontuek 'konpondu ditugu geure arteko kontuak'. Ik. konpondu. ◆ txumia arreglatu. 2 da ad. Konpondu, bat etorri. E´naiz anaiekin ondo arreglatzen 'ez naiz anaiarekin ondo moldatzen'. Ik. moldatu, konpondu. 3 da ad. Moldatu. Ondo arreglatzen naiz bakarrik 'ondo moldatzen naiz bakarrik. E'naiz arreglatzen autoi'pe 'ez naiz moldatzen autorik gabe'. Ik. moldatu, konpondu. ◆ arreglaturik (> arreglatwik) adb. Prezio egokian. Arreglatwik ematen dai menua 'arreglaturik ematen dute menua'. |
arreglatzaile, arreglatzailia | konpontzaile | arreglatzaile iz. Ik. konpontzaile. |
arreglu, arreglua | konponketa; konponbide; soluzio | arreglu (eta arreglo). 1 iz. Konponketa. Arreglu txarra jukak orrek 'konponbide txarra zaukak horrek'. Eliztorreko erlejuek ez emen duka arregluῐk 'eliz dorreko erlojuak ez omen du konponbiderik'. ▲ Sin. konpostura, konponketa. 2 iz. Irtenbidea, soluzioa. Erri ontako trafikwai arreglun bat bilatu berko zaio 'herri honetako trafikoari soluzioren bat aurkitu beharko zaio'. ▲ Sin. konponbide, soluzio. 3 iz. Akordioa. Aixkiatu ta arreglun batia ailatuko dia 'adisketu eta konponbideren batera ailegatuko dira'. ▲ Sin. konponbide, akuerdo, konformidade. |
arrepentimentu | damu | arrepentimentu iz. Ik. damu. |
arrepentitu, arrepentitzen | damutu | arrepentitu da ad. Ik. damutu. |
arriesgatu, arriesgatzen | arriskatu | arriesgatu da/dau ad. Arriskatu, arriskuan jarri. |
arrija, arrijia | ezkonsari | arrija iz. Ezkonsaria. Ezkontzeko arrijia. Ald. arrijo. Arrijua: hainbeste ohien azala yan dau arrijuen (Ond Bak). Arrija dana 'ezkonsari guztia' (Iza Alts). Ik. dote. |
arrikopiko, arrikopikua | arrabio; uhandre | arrikopiko iz. (Zool.) Arrabioa. Ald. arrukapiku (EHHA); arrupapeko (Ond Bak); errueda (Iza Alts). ¬ |
arrimatu, arrimatzen | arrimatu | arrimatu 1 da/dau ad. Ez arrimatu suen ondwa 'ez arrimatu suaren ondora'. Ik. inguratu (> ingwatu). 2 da ad. Bikote bat ezkondu gabe elkarrekin bizitzen jarri. Ik. juntatu. |
arroba, arrobia [1250 m2] | arroa | arroba iz. Arroa. [1250 m2] (?) Ala errau (?). |
arrontza-kafi, arrontza-kafia | arrautza habia | |
arrontza-leku | arrautza lekua / habia | |
arrontza, arrontzia | arrautza | arrontza 1 iz. Hegaztien arrautza. Hirurak (oiluek) jekanai arrontzia. Arrontza gutxîten dei oiluek (Ond Bak). Oilwek arrontzak patzeti autzi in dai 'oiloak arrautzak paratzetik utzi egin dute [paratzeari utzi egin diote]'. Uswen arrontzῐa 'usoaren arrautza'. Arrontza gorringwa 'arrautza gorringoa'. Arrontza zuringwa 'arrautza zuringoa'. Arrontza kaskala 'arrautza azala, oskola'. Arrontza txolostῐa 'arrautza tolota'. Arrontzak batitu 'arrautzak irabiatu'. 2 iz. (Batez ere pl.) Lgart. Barrabila. ◆ arrontza-kafi. Arrautza habia. Oilwen arrontza-kafia 'oiloen arrautza habia'. ▲ Sin. arrontza-leku. ◆ arrontza-leku. Arrautza lekua, habia (Ond Bak). ▲ Sin. arrontza-kafi. ◆ arrontzia paratu / egin (> arrontzῐa patu / in) dau ad. Arrautza egin, errun'. ◆ arrontzati(k) ata. Arrautzetik atera. ◆ arrontzak zanpuztu. [Txorien habiako] arrautzak zapuztu. |
arrontzia patu / in | arrautza errun | |
arropa, arropia | arropa | arropa iz. Arropia seko-sekua do 'arropa lehor-lehor dago'. Garbitutako arropia sekatzen patu dot, kixkatakin tintilikan 'garbititako arropa lehortzen paratu dut, kisketekin zintzilika'. Ganba txikien dukagu arropak sekatzeko tokia 'ganbara txikian daukagu arropak lehortzeko tokia'. Traperwek arropa zarra jasotzen dai 'traperoek arropa zaharra jasotzen dute'. Arropa-dendῐa 'arropa denda'. Arropa saltzailῐa 'arropa saltzailea'. Arropῐa zikindu; arropῐa garbitu 'arropa zikindu; arropa garbitu'. Arropa garbia (-ek); arropa zikina(k) 'arropa garbia(k); arropa zikina(k). Arropῐa lisatu / plantxatu 'arropa lisatu / plantxatu'. ▲ Sin. jantzi. ◆ arropa zuri (> arropa zwia). Barruko arropῐa, izarak-eta dῐa arropa zwia 'barruko [azpiko] arropa, izarak-eta dira arropa zuria'. ◆ jaiezko arropa. Jai egunetan janzten den arropa. Jaiezko arropak. ◆ lanezko arropa (eta llanezko arropa). Lan eguneko arropa, astegunetako arropa. [Desberdindu egiten dira llanezko arropa eta laneko arropa]. Llanezko arropῐa. Ik. laneko arropa; jaiezko arropa. |
arrotz, arrotz (1) | arrotz | arrotz1 adj./iz. Bertakoa ez dena; ezezaguna. Ardi arrotza (Iza Alts). Artaldekoa ez den ardia. |
arrotz, arrotza (2) | arroz | arrotz2 iz. Arroza [alea]. Primeran dakiai arrotza prepatzen 'primeran dakite arroza preparatzen'. Guai arrotz-ura yaten du esenien ordez 'orain arroz-ura edaten dugu esnearen ordez'. |
arrotzada, arrotzadia | arroz-esne | arrotzada iz. Arroz-esnea. Ondo bazkalduta zon, ala're patekada arrotzada aixe jan dau 'ondo bazkalduta zegoen, hala ere platerkada arroz-esne aise jan du'. |
arrua | arroa | arrua iz. Arroa, pisu eta edukiera neurria. Arrua bat (Ond Bak). Ik. errau (?). |
arruinatu, arruinatzen | porrot egin / eragin | arruinatu da/dau ad. Porrot egin, porrot eragin. Ik. porrot egin. Ik. etxea jan (> etxῐa jan). |
arrupapeko | arrabio; uhandre | arrupapeko iz. (Zool.) Arrabioa; uhandrea*. Ik. arrikopiko. |
arsaldo, arsaldua | arsaldo | arsaldo iz. Artaldea. Zenbat buru diatzizu arsaldwortan? 'zenbat buru daramazkizu / daramatzazu arsaldo horretan? ▲ Sin. artalde. |
arta-porka | arto korda | arta-porka iz. Arto korda (Ond Bak). ▲ Sin. maiz-porka. |
artai, artaia | artegi | artai iz. Artegia. ▲ Sin. arditai, tai. Ik. arditxe. |
artakozkor | arto-koskor | artakozkor iz. Arto-koskorra. Sartu ziain artakozkor bat 'sartu zioten arto-koskor bat' (Ond Bak). ▲ Sin. koskol. |
artalde, artaldia (1) | artalde | artalde1 iz. Ardiz osatutako taldea. ▲ Sin. arsaldo. |
artalde, artaldia (2) | artalde* [artasoroen eremua] | artalde2 iz. (Nekaz.) Artoz-eta landutako lurrak: artoz, patataz...; zereal ez beste laborez ereindako soroak. ▲ Sin. maizalde. Zerealez ereindako soro multzoari «galalde» hots egiten zaio. Urtetik urtera txandakatu egiten dira artaldea eta galaldea. Ik. galalde. |
artamotx, artamotxa | artaburu motz | artamotx iz. Artaburu motza. Artamotxak, artaburu txikiek eta hosto beikwek: porkatan jartzen ez dianak 'arto motzak, artaburu txikiak eta hosto gabekoak: kordatan jartzen ez direnak'. ▲ Sin. maiz motx. |
artasi, artasia | artesi | artasi (eta artesi) iz. Artesia, buruko ileak orraztean egiten den marra. Artasia, txumako arrastwa, orraztuta iten dana 'artesia, [buruko] ilearen arrastoa, orraztuta egiten dena'. |
arte1 | arte1 | arte1 (> artῐa; artῐo [Bakaiku]) postpos. Ald. artῐa; (Bakaiku): artῐo. Bier arte 'bihar arte'. Lana despeitu artῐa ez ga fanko etxῐá 'lana bukatu arte ez gara joango etxera'. (Ond Bak): Bi begiek at'ártien 'bi begiak atera arte'. Atzen artien 'azkena arte'. Guai artien yon ga uri pe etxien 'orain arte egon gara urik gabe etxean'. Ni etorr'artien, zade zu hemen 'ni etorri arte, zaude zu hemen'. Ik. artean* (> artien). |
arte2, artia | arte4 | arte2 iz. (Bot.) (Quercus ilex). ◆ arta ezkurra (Hitz elkarketan: arta). Artῐek eztau galtzen neguen ostoik 'arteak ez du galtzen neguan hostorik'. Arte arbola bakarra ezautzen dot errien 'arte arbola bakarra ezagutzen dut herrian'. |
arte3, artia ibili | arte3 | arte3 iz. ◆ artea ibili (eduki) (> artῐa ibili). Artῐa duka lana iten 'artea dauka lana egiten'. ▲ Sin. abildade, trebetasun, maña. |
artian | artean | |
artien | artean | artean (> artῐen) 1 postpos. Jende artῐen 'jende artean'. 2 postpos. Arte. Guk'e danak bekela: hil artῐen / artῐa bizi 'guk ere denak bezala: hil artean / arte bizi'. Ik. arte1. 3 adb. (> artian). Oraindik (lehenaldiko testuinguruetan) (Ond Bak). Artian ume koxkorra zala 'artean ume koxkorra zela' || Artian sekuria zon 'artean lehortea zegoen' (Ond Bak). Ik. oraino* (> guaindo). ▲ Sin. orduan (> orduen). |
artifizial, artifiziala | artifizial | artifizial adj. Argi artifiziala. ▼ Anton. natural. |
artin, artina | arto irin | artirin (> artin) iz. Arto irina. Dalwek iteko artina 'taloak egiteko arto irina'. Ik. irin. |
artio, artia | arte | artio (eta artῐa; arte [Bakaiku]) postpos. Biher artio, ikus artio, gio artio (?). Jubilatu artῐa 'jubulatu [erretiroa hartu] arte'. Ik. arte1. |
artista, artistia | artista | artista 1 iz. Artista izateko balio dau, ondo ale! 'artista izateko balio du, ondo halere!'. 2 adj. Artistῐa da be lanien 'artista da bere lanean'. Ik. atxitero. ▲ Sin. mañoso. |
arto bizar, arto bizarra | arto-bizar | |
arto, artua | arto | arto iz. (Bot.) (Zea mays). Maiza. Gaur maiza erabiltzen da; baina artina 'arto-irin'. Ik. maiz. |
artxo, artxua | artxo, axuri-artxo | artxo iz. Axuri emea. Axui artxuék aurreáko auzten dia 'axuri artxoak aurrerako [arditarako] uzten dira'. (Ond Bak). |
artz, artza (?) hartza | hartza (?) | artz, artza (?) hartza (?). |
artzai txakur, artzai txarkurra | ardi-txakur; artzain-txakur | |
artzai, artzaia | artzain | artzai iz. Artzaina. Artzaiek ondo ezautzen tuei artaldeko ardi guztiek 'artzainek ondo ezagutzen dituzte artaldeko ardi guztiak'. || Artzaiek in emen zian burla marsubei 'artzainak egin omen zion burla martxoari' (Ond Bak). ● Esr. zah. Artzai txarra, laungura 'artzain txarra, lagungura'. |
artzaintza | artzaintza | artzaintza iz. ▲ Sin. artzaitasun. |
artzaitasun, artzaitasuna | artzaintza | artzaitasun iz. ▲ Sin. artzaintza. |
asa, asia | arasa | asa [Urdiain] iz. Ik. arasa. |
ase1, asetu, asetzen | ase (1) | ase1, asetu 1 da/dau ad. Ase. Jan ase artῐa 'jan ase arte'. Gerra garaiko gosiek eztu guaindo asetu 'gerra garaiko goseak ez ditugu oraindik ase'. ▲ Sin. bete. || ● Diote, ase ta bete! 'inaute, ase eta bete'. 2 da/dau ad. Lurra urakin asetu arte 'lurra urez ase arte'. |
ase2 | ase (2) | ase2 1 adj./iz. Asῐek gosῐen ez tik pensatzen 'Aseak [asebeterik dagoenak] gosean [gose dagoenaz] ez dik pentsatzen'. ● Esr. zah. Asῐék gosῐén kuidadwík ez 'aseak gosearen axolarik ez [aserik daudenek goserik daudenen kasorik ez]'. 2 adb. Aserik. Áseῐk nó 'aserik nago'. |
asealdi, asealdia | asealdi | asealdi iz. Ase arteko jan-edana. Ik. betekada; tripakada; otxokon. || Irud. Su ondwen izketan in dun asealdia 'sutondoan hizketan egin dugun asealdia'. |
aseguratu, aseguratzen | aseguratu | aseguratu 1 dau ad. Baieztatu, bermatu. Aseguratu zuan lana aste batien despeituko zela 'aseguratu zidan lana aste batean despedituko zuela'. 2 dau ad. Asegurua egin. Etxῐa eta autwa aseguratu 'etxea eta atuoa aseguratu'. 3 da/dau ad. Sendotu. Aize bolada biziek eldu diala-ta, laio tapak ta ataiek aseguratzeko agindu dai 'haize bolada biziak heldu direla eta, leiho tapak eta ateak aseguratzeko agindu dute'. Ik. seguratu. |
asentatu, asentatzen | asentatu | asentatu 1 da/dau ad. Burua asentatu. Asentatuxo dola ematen dau 'asentatuxeago dagoela ematen du'. ▲ Sin. soseatu (?). 2 da/dau ad. Finkatu. Zimentuek asentatu 'zimenduak asentatu'. |
asentu, asentua | asentu | asentu 1 iz. Jarlekua. ▲ Sin. alki. 2 iz. Oinarria. |
asilo, asilua | asilo, zahar etxe | asilo iz. Zahar etxea. Ik. rekogimentu. |
aska, askia | aska, uraska | aska iz. Abereei edaten emateko uraska. Ik. ganbela. |
askatu, askatzen | askatu | askatu 1 da/dau ad. Preswek ez tuai garzelati nolanai askatuko 'presoak ez dituzte kartzelatik nolanahi askatuko'. Txakurra askatu in da 'txakurra asakatu egin da'. Ik. jaregin (> jarein). 2 da/dau ad. Askatuῐk ibiltzen tut oinetakwen lokarriek 'askaturik edukitzen ditut oinetakoen lokarriak'. Tornillo guztῐek ia askatwik de 'torloju guztiak ia askaturik daude'. Ik. suelto. ▼ Anton. lotu. |
asko | asko | asko 1 zenbtz. Jende asko etor zan 'jende asko etorri zen'. || Kima asko dekatza 'kima asko dakartza'. Zuritasun asko deka 'zuritasun asko dakar' (Ond Bak). ▲ Sin. franko; gogoti. ▼ Anton. gutxi. 2 adb. Oso: Gazte asko fan zan monja 'oso gazte joan zen moja'. Gizon on askua zan 'oso gizon ona zen'. Serio asko ibili da [oso larri ibili da]. 3 adb. (Aditzarekin). Ironiazko adieran: ez, ezer (ere) ez, gutxi. Asko inporta zaio orri 'bost axola zaio horri'. Asko daki orrek 'horrek ez daki ezer ere ez'. Asko etorri da ori 'hori ez da sekula etorri'. Asko ibil da oi 'hori ez da (horretan) aritu'. Asko in dik orrek! 'horrek ez dik ezer ere egin!'. ◆ asko(ak) (> askwek). ● Esr. zah. Lengo kontuek motx askwek 'lehengo kontuak motz asko(ak)'. || Just'asko ibilko da 'oso justu ibiliko da' (Ond Bak). Gazteik asko hasi zaken lanien 'gazterik asko hasi zuan lanean'. Gasti asko do 'nahiko/oso garesti dago'. Merke asko da 'oso merkea da'. Baliente asko zan ain ama 'oso balientea zen haien ama'. Polit asko da 'oso polita da'. Ik. ondo. ● Esr. zah. Dun asko, dun gutxi, dun beti 'dugun asko, dugun gutxi, dugun beti'. ◆ asko jakin. (Ironiazko adieran) Gutxi jakin. Asko gendakiken ze kantatzen genduen! 'asko genekian zer kantatzen genuen'. Asko dakin ik! 'asko dakin hik!'. Ik. bost jakin. ◆ asko jota (como mucho). Ik. gehienez ere (> gaienez('e)). ◆ askotan adb. ▲ Sin. maiz, sarri. ▼ Anton. gutxitan. || ◆ askoz (ere) ...-ago (> askoz (e) ...-o). Askoz aundio 'askoz handiago; askoz'e haundio 'askoz ere handiago'. ◆ askoz hobeto (> askoz obeto). Askoz obeto dukazu soinekuoi 'askoz hobeto daukazu soineko hori'. ◆ askoz ere hobeto (> askoz'e obeto). ◆ askoz ere hobea (> askoz'e obῐa). || ◆ askozekin (ere) ...-ago (> askozekin ('e) ...-o). Obeto, askozekin'e, ilik balo 'hobeto, askozekin ere [askozaz ere], hilik balego'. Ie autua obia don. —Askozekin'e! 'hire autoa hobea dun. —Askozekin ere!'. |
asko jota | asko jota | |
askoria | zepa | askoria iz. (Metal.) Zepa; metalen meak urtzean, harrikatza erretzean edo metalak araztean gertatzen den hondakin gotorra. Ik. kaka-burni. |
askotaldiako | endaitzean zanbuluka [jolasa] | askotaldi(a)ko iz. Gurdilafraikan, gurdia zanbuluka ibiliz egiten zen jolasa. Askotaldiko! Zenbat aldiko? / Horrenbeste aldiko / Non aldiko? / Halakoren aldiko. Ik. irrinkaxketan. |
askotan | askotan | |
askotxo | askotxo | askotxo zenbtz./adb. asko-ren txikigarria. Askotxo dok hoi esatῐa 'askotxo duk hori esatea'. Askotxo eskatzen dezu zuk! 'askotxo eskatzen duzu zuk!'. ▲ Sin. gaixai. ▼ Anton. gutxitxo. |
askoz (e) ...-o | askoz (ere) ...-ago | |
askozekin (e) ...-o | askozaz (ere) ...-ago | |
asmakizun, asmakizuna | asmakizun | asmakizun iz. Orrek dukatzi asmakizunak, orrek! 'horrek dauzka [ditu] asmakizunak, horrek!'. ▲ Sin. okurrenzia. |
asmatu, asmatzen | asmatu | asmatu 1 dau ad. Buruan, irudimenean sortu. Asmatuko dai zeozer situazio orretati atatzeko 'asmatuko dute zeozer egoera hortatik ateratzeko'. 2 dau ad. (Tresna berri bat) sortu. Nok asmatu zen interneta? 'nork asmatu zuen interneta?'. Ik. inbentatu. 3 dau ad. Azti lanez ezagutu; aburuz edo susmoz ezagutu. Gezurra da dana; esandako guztia beak asmatu dau 'gezurra da dena; esandako guztia berak asmatu du'. ▲ Sin. adibinatu. 4 dau ad. Zerbait egiteko edo lortzeko modua aurkitu. Eztot asmatzen kalefaziwa martxan patzen 'ez dut asmatzen berogailua martxan paratzen'. ▲ Sin. adibinatu; azertatu. |
asmatzaile, asmatzailia | asmatzaile | asmatzaile* 1 iz. Erraminta onen asmatzailῐa ezautu naiko nike nik 'erreminta honen asmatzailea ezagutu nahiko nuke nik'. 2 iz. Aztia (?). |
asmo, asmua | asmo | asmo iz. Asmo ona. Asmo txarra. Asmo onekwa. Asmo txarrekwa. ▲ Sin. intenzio. Ik. plan. ◆ -t(z)eko asmotan. Erria saltzeko asmotan daitza 'herria saltzeko asmotan dabiltza'. |
aspa, aspia | aspa iz. Ik. helize. | |
aspaldi | aspaldi | aspaldi 1 adb. Aspaldi fan zian erriti 'aspaldi joan ziren herritik'. 2 adb. Aspaldi da alkarrekin gaitzala 'aspaldi da elkarrekin gabiltzala'. ◆ aspaldian (> aspaldien) adb. Olako elurrik eztau aspaldien in 'holako elurrik ez du aspaldian egin'. Ik. aspalditi. ◆ aspaldi honetan (> aspaldi ontan). Aspaldi ontan ezta agertu emendi 'aspaldi honetan ez da agertu hemendik'. ◆ aspaldiko adj. Aspaldiko kontuek dῐa oiek 'aspaldiko kontuak dira horiek'. Ik. lehenoko (> lenoko) / lehengoko (> lengoko). ◆ aspaldiko partez*. Aspaldiko partez ez genduen holako elurte aundik ikusi 'aspaldiko partez ez genuen holako elurte handirik ikusi'. ◆ aspalditi adb. Duela denbora luzetik, aspaldidanik. Ik. aspaldian (> aspaldien). Aspalditi daile txistua yakusten 'aspalditik dabil txistua erakusten [irakasten]'. Aspalditi gendakien kontu oi 'aspalditik genekien kontu hori'. |
aspaldi hontan | aspaldi honetan | |
aspaldiko, aspaldikua | aspaldiko | |
aspalditi | aspalditik | |
aspalditxo | aspalditxo | aspalditxo adb. Adkor. Aspaldi. Aspalditxo da eztela disko berrik ata 'aspalditxo da ez duela disko berririk atera'. || Hamarrák aspálditxo joik dé hérrien 'hamarrak aspalditxo jorik daude herrian' (Ond Bak). |
asper-asper inda/inik | asper-asper egina/eginda/eginik | |
aspergarri, aspergarria | aspergarri | aspergarri adj. Eztakit zenbat aldiz bota dain pelikula aspergarri hoi 'ez dakit zenbat aldiz bota duten pelikuka aspergarri hori'. Aspergarria baindo aspergarrio don 'aspergarria baino aspergarriago dun'. Ik. enplasto. ▲ Sin. aburrigarri; nekagarri. ▼ Anton. entretenigarri. |
asperraldi, asperraldia | asperraldi | asperraldi iz. Itzontzi orrek eman dwa asperraldi bat! 'hitzontzi horrek eman dit asperraldi bat!'. |
aspertu, aspertzen | aspertu | aspertu 1 da/dau ad. Aspertuik nó etxῐen sartuta yoteti ta baniyua launaingana 'asperturik nago etxean sartuta egotetik eta banoa lagunengana'. 2 da/dau ad. Gogaitu. Aspertzen dok bat (lazkatzen dok bat) '[hik] aspertzen / gogaitzen duk bat'. ▲ Sin. aborritu; okatu, lazkatu, nazkatu, gogaitu. |
aspertuazi | asperrarazi | aspertuazi dau ad. Asperrarazi. Norbaitengan gogo nekadura sorrarazi. Futbol kontuekin aspertuaziko diazu 'futbol kontuekin asperraraziko diozu'. Ik. nekatuazi. |
aspil, aspila | azpil | aspil iz. Azpila. Aspilῐen prepatu doten kisua danekoz sekatu da 'azpilean preparatu dudan gisua dagoeneko sekatu da'. |
astakeia | astakeria | astakeria (> astakeia) iz. Astakeia aundienak ikusita gendukelakuen 'astekeria handienak ikusita genialakoan'. ▲ Sin. animalikeia, salbajeia. Ik. izugarrikeria, ikagarrikeria. |
astakuma, astakumia | astakume | astakuma 1 iz. Astakumea, astoaren umea. Ald. astokuma (?). 2 iz./adj. Astakirtena (Irain hitz gisa). ▲ Sin. astopotro, astopistola. |
astazaldi, astazaldia | astazaldi | astazaldi iz. (Arkit.). |
aste barruen | aste barruan | |
Aste Santu, Aste Santua | Aste Santu(a) | |
Aste Santuko Pazko, Aste Santuko Pazkua | Pazko Garizumako | |
aste, astia | aste | aste iz. Aste guztῐa jai artu dai kintwek 'aste guztia jai hartu dute kintoak'. Fan dan / zan astῐen 'joan den / zen astean'. Eldu dan astῐen 'heldu den astean'. Ástῐo faten da iraika itῐa 'astero joaten da igerika egitera'. Ik. zortzitik zortzira (> zórtziti zortzῐá). ◆ astean behin (ástῐen béin). Ástien béin faten gá patinatzῐá 'astean behin joaten gara patinatzera'. ◆ aste barruan (> aste barruen). Ik. asterdi, astegun; lanegun. ◆ astearen atzen (> astῐen atzen). (EHHA). Ik. astearen azken (> astῐen azken). ◆ astearen azken (> astῐen azken). Ald. astien atzen. ● Astien ostiela ez faltatu 'astean ostirala ez faltatu' [problemaren bat sortzen denean esaten da]. Guai're, ezaigun faltako ástῐen óstῐela 'orain ere, ez zaigu faltako astean ostirala'. ● Orri etzaio faltako astian ostirala bere larunbatarekin (Gose izaten danaz). ◆ Aste Santu. (Erl.) Erramu egunakin asten da Aste Santua 'erramu egunarekin hasten da Aste Santua'. Udaberriko lemizko irargi betῐekin izaten da Aste Santua 'udaberriko lehenbiziko ilargi betearekin izaten da Aste Santua'. ◆ Aste Santuko Pazko. (Erl.) Pazko Garizumako. |
astearte, asteartia | astearte | astearte (eta astiarte [Bakaiku]) iz. Asteko bigarren eguna. Asteartῐen jaso inko emen dau egualdiek 'asteartean jaso egingo omen du eguraldiak'. ◆ diotetako astearte. Inauterietako asteartea. Diote egunῐen, asteartῐen, iten da sorgin afaia 'inaute egunean, asteartean, egiten da sorgin afaria'. |
asteazken, asteazkena | asteazken | asteazken (eta astezkin [Bakaiku, Urdiain]) iz. Asteazkenetan izaten da Altsuko merkadillwa 'asteazkenetan izaten da Altsasuko merkadilloa'. Ik. asterdi. |
asteburu, asteburua | asteburu | asteburu iz. Asteburutan etortzen dῐa errῐá 'asteburuetan etortzen dira herrira'. |
astegun, asteguna | astegun | astegun iz. Asteguneko arropakin 'asteguneko arropekin'. Ik. lanegun, llanegun; asterdi. |
astelehen, astelehena | astelehen; bestondo | astelehen 1 iz. Asteko lehen eguna. 2 iz. Ajea, bestondoa. ▲ Sin. aje. |
asterdi, asterdia | aste erdi | asterdi iz. Astearen erdia, asteazkena. Bier don asterdia? 'bihar dun asterdia?'. ▲ Sin. asteazken. Ik. aste barru, astegun, lanegun. |
astezkin, astezkina | asteazken | astezkin iz. Ik. asteazken. |
asti | hartzi(tu), harrotu, jaiki | asti da ad. Hartzi, hartzitu; orea harrotu, altxatu, jaiki. Ogia jaiki (Ond Bak), (Iza Alts). Iya ogiya astiik doon 'ea ogia hartzirik dagoen' (Iza Alts). Ogia asti da (Ond Bak). (Urdiainen ere). Ik. astitu. |
astiar, astiarra | astigar | astigar (> astiar, astier) iz. (Bot.) (Acer sp.). Bilatu dwai astῐar azpien nakien ziza larrῐá 'bilatu [aurkitu] didate astigar azpian nekien ziza larrea'. |
astien atzen, astien atzena | asteburu | |
astien azken, astien azkena | asteburu | |
astier, astierra | astigar | |
astinaldi, astinaldia | astinaldi | astinaldi 1 iz. Zerbait astintzen den aldia. Astinaldi batekin sar gaienak bota tut arbolati 'astinaldi batekin sagar gehienak bota ditut arbolatik'. Ik. astindu; iarrosi. || (Irud.) Eman diat etxiai astinaldi bat (garbiketia) 'eman diot etxeari astinaldi bat (garbiketa)'. 2 iz. Jipoia. (?). |
astindu, astintzen | astindu | astindu dau ad. Zerbaiti kolpez edo higidura bortitzez eragin. Arbolῐa astindu 'arbola astindu' (LM). Ik. iarrosi; jo. |
astio | astero | astero (> ástῐo) adb. Ástῐo ematen diagu amar euroko pagῐa 'astero ematen diogu hamar euroko paga'. Ik. zortzitik zortzira (> zórtziti zortzῐá). |
astitu, astitzen | hartzitu | astitu da ad. Hartzitu. (Ond Bak), (Iza Alts). Ik. asti. |
asto belarri, asto belarria | apo-belar (?) | asto belarri iz. (Bot.) Landarea. Apo belarra (Verbascum thapsus) (?) [gordolobo (?)]. |
asto okan, asto okana | okaran | |
asto, astua | asto | asto 1 iz. Zama aberea, zaldiaren antzekoa, hura baino txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza (Equus asinus). Ástwai asturkak patuta yaten zituain jatekwek-eta Urbasa mendjá 'astoari asturkak [andak] paratuta eramaten zituzten jaatekoak-eta Urbasa mendira'. || Astua arrantzaz (?) ikusi (Ond Bak). ● Esr. zah. Askon astwa, gosῐek il 'askoren astoa, goseak hil'. Askón astuá otsuék jan emen zen 'askoren astoa otsoak jan omen zuen'. ● Etxok astwa loien, ez; bestela e'likek ibiliko jardungurioi 'ez zagok astoa lohian, ez; bestela ez luke ibiliko [edukiko] jardungura [jarduteko gura] hori' (LM). 2 iz. Egurra egiteko euskarria. Egurra mozteko astwa 'egurra mozteko astoa'. 3 adj. Astakirtena'. Astwa daiz, gio, e? Gauzak eztuk hola esaten! 'astoa haiz, gero, e? Gauzak ez dituk horrela esaten!'. ▲ Sin. astopotro, astopistola, astakuma. ◆ asto okaran (> asto okan). 1 iz. Okaran mota, berde kolorekoa eta zapore gutxikoa. 2 iz. Asto okaran arbola. |
astoar, astoarra | astar | astoar iz. Astarra, asto arra. |
astoeme, astoemia | asteme | astoeme iz. Astemea, asto emea. Igel do astoemῐa 'iel dago astemea'. |
astoki, astokia | astoki | astoki iz. Astoaren haragia. |
astopistola, astopistolia | asto, astakilo, astakirten, kaiku | astopistola adj./iz. (lgart.) Astakirtena, ergela. ▲ Sin. astopotro, astakuma. Ik. argulu. |
astopotro, astopotrua | astapotro | astopotro adj./iz. (lgart.) Astapotroa. ▲ Sin. astopistola, astakuma. |
astoputz, astoputza | astaputz | astoputz iz. (Mikol.) Astaputza. Scioderma denak edo gehienak dira, baina batez ere Lycoperdon piriforme eta Bovista plumbea, astaputza eta otsoputza. ▲ Sin. otsoputz. |
astouzkar, astouzkarra | lapa belar, irastor (?) | astouzkar iz. (Bot.) Landare mota. Txerriek jan ohi zuten. {Astouzkar, cierta planta, que comen los cerdos (Ond Bak)}. [Lapa belarra, irastorra (Arctium lappa L.) (?)] |
astozai, astozaia | astazain | astozai iz. Astazaina, astoak zaintzen dituen pertsona. |
asturka(k) | anda(k), angarila(k) | asturka iz. Batez ere pl. Karga eramateko, astoari gainean paratzen zaion aparejua. Ik. albarda. |
asun ura, asun ur | asun ur | |
asun, asuna | asun | asun iz. (Bot.) (Urtica dioica). Asunak ibiltzen zῐan ardi esenῐa pasatzeko 'asunak ibiltzen [erabiltzen] ziren ardi esnea pasatzeko [iragazteko]'. ◆ asun ur. Asunekin egindako edaria. Ona da asun ura yatῐa mineral eta bitamina asko dukatzielako 'ona da asun ura edatea mineral eta bitamina asko dauzkalako / dituelako'. ◆ asunak pikatu. Asunak pikatuzkῐo, ez azkaik in; ondo iten dau menta bearrakin iyurztῐek 'asunak pikatuz gero, ez hazkarik egin; ondo egiten du menda belarrekin igurzteak'. |
asundi, asundia | asun sail | asundi iz. Asun saila. Asundien ez ibili bernak agirien 'asundian ez ibili bernak agerian'. |
asunto, asuntua | kontu; gai | asunto iz. Kontua; gaia. Asunto txarra 'kontu txarra'. Asunto orrekin badiatzigu egunak 'kontu horrekin badaramatzagu egunak'. Ik. kontu; gorabehera (> gorabera); gauza. |
asura | sedimentu, jalkin | asura iz. Sedimentua, jalkina. (Ond Bak): Asuria da urak, ur asko etortzen danien, ekartzen tuen ondarrak. Baztarretan eta zumartetan eta gelditzen da askotan: lurra, haria eta... [Oharra: ez da 'basura']. |
Aszensio egun, Aszensio eguna | Igokunde egun | Aszensio egun iz. (Erl.) Igokunde eguna. |
ata, atatzen | atera, irten | atara* (> ata) 1 dau ad. Atera. || Hok erreik de honeskio, ata in ber tut ' hauek errerik daude honez gero, atera egin behar ditut'. Patatak sartu ta ata 'patatak sartu eta atera'. Naguek erein ta ekarri 'naboak erein eta ekarri'. Ogia olamaiti ataik 'ogia oramahaitik aterata'. Bi begiek at'arte ' bi begiak atera arte' (Ond Bak). Patatῐa ata eta bildu 'patata atera eta bildu' [arrancar la patata]. ▼ Anton. sartu. 2 da ad. Irten. Mandatuek itῐa ata da, ta guando ezta etorri 'mandatuak [etxeko erosketak] egitera atera da eta oraindik ez da etorri'. Ata da etxetik. Ata hadi horti! Ziorditik atata... 'Ziordiatik aterata...' 3 da ad. Atera, sortu, ernatu. Aurrai hortza ata 'haurrari hortza atera'. Hazia ata; yaindakua ata 'hazia atera [ernatu]; ereindakoa atera [ernatu]'. Kalabazinak plantzatzen tuk ta atatzen zaizkῐa danak 'kalabazinak landatzen ditut eta ateratzen zaizkit denak'. 4 da ad. Gainezka egin, gainez egin. Urak ata. Ibaiek ata. 5 dau ad. Lortu, sortu. Núndi ata dok txapela zelebrῐoi? 'nondik atera duk txapel xelebre hori?'. ▲ Sin. sortu. ◆ atera / atara kontua (> ata kontua). Kontuan hartu. Atatazu kontua ez gendukala argik ezta butanoik'e 'atera ezazu kontua ez genuela ez argirik ezta butanorik ere'. Ik. kontuak atera (> kontuek ata). ◆ sartu eta ata (> sartu ta ata). |
atabal, atabala | atabal | atabal iz. Bi zotzez jotzen den danbor mota. ◆ atabal jotzaile. |
ataera, ataeria | irteera | ataera iz. Irteera. Elizati ataeran despeitu gindan 'elizatik irteeran despeditu ginen'. Yuzkien ataerῐa ta sarrerῐa 'eguzkiaren irteera eta sarrera'. |
atai, ataia | atari, ate | atari (> atai) 1 iz. Atea. Ataiek beti ibiltzen jituei zabal-zabala 'ateak beti ibiltzen ditiztek zabal-zabala'. Ataia ixtazu 'atea itxi ezazu'. Atzeko ataití sartu zan 'atzeko atetik sartu zen'. Atái brinbalá 'atari brinbela' (Ond Bak). Ataien atarzulwa duka etxi'orrek 'atean atarzuloa [katazuloa] dauka etxe horrek'. 2 iz. Ataria, ate ingurua. Ataien yon 'atarian egon'. Gue etxeko ataien espῐatuko dezut 'gure etxeko atarian esperoko dizut [zaitut]'. ◆ ataria jo (> ataia jo). Ataia jo dai 'ataria / atea jo dute'. ◆ atariak itxirik (> ataiek itxik). Hil direlako edo bizitzera beste norabait joan direlako, inor bizi ez den etxeagatik. ◆ atariaren orpo (> ataien opo). Ataia opotik ata ta sartu dῐa momoxarrwek etxe barrwá 'ataria orpotik atera eta sartu dira momoxarroak [inauterietan mozorrotuak] etxe barrura'. |
ataia jo | ataria jo, atea jo | |
ataiburu, ataiburua | ateburu | ataiburu (> ataibu) iz. Ateburua, atearen goiko aldea. Ataiburuen patu diai etxῐen numerwa 'ateburuan paratu diote etxearen zenbakia'. Ald. atalburu. Ik. brinbal. |
ataien opo, ataien opua | ate-orpo | |
ataju, atajua | lasterbide | ataju iz. Lasterbidea. Atajutik baindo obe dezu bidetik eroso fan 'lasterbidetik baino hobe duzu bidetik eroso joan'. Ik. bide zihar; senda. |
atakatu, atakatzen | atakatu, eraso, erasotu, 2 estutu, galkatu | atakatu 1 dau ad. Eraso, oldartu. Trebῐa da arrazoiripe atakatzen 'trebea da arrazorik gabe atakatzen'. Ointo txarren batek atakatu emen zian zumarrairi 'onddo txarren batek atakatu omen zien zumarrei'. 2 dau ad. Estutu, galkatu. Postῐa lurrῐen patzeko, zulwa ondo atakatu 'zutoina lurrean paratzeko, zuloa ondo galkatu'. ▲ Sin. estutu, kalkatu. |
atake, atakia | atake | atake 1 iz. Erasoa. Atake latzak daitza sufritzen herritarrak 'atake latzak dabiltza sufritzen herritarrak'. 2 iz. Min kolpea (Med.) ◆ atakeak / atakea eman (> atakῐek / atakῐa eman). Atakῐek eman dῐa 'atakea eman dio'. |
atalaga | atalaga | atalaga iz. (Iza Alts), (Ond Bak) (?). Ald. talaga (Ziordia); atalagai (> atalai) (Urdiain). |
atalai, atalaia | atalaga | atalagai (> atalai). iz. Ald. talaga (Ziordia); (Iza Alts), (Ond Bak): atalagai. Leno, ataien alderdi bat atalaiekin ixten zan; beste alderdia kixkatῐekin, murrilwekin o giltzῐekin 'lehenago, atariaren alderdi bat atalagarekin ixten zen; beste alderdia kisketarekin, morroiloarekin edo giltzarekin'. |
atalburu | ateburu | atalburu iz. Ateburua. Atalburubá (Ond Bak). Ik. aitaburu; brinbal. |
atarzulo, atarzulua | katazulo | atarzulo (eta ata-zulo [Bakaiku]) iz. Atearen katazuloa, atetila. Katuek ta oilwek-eta sartu ta atatzeko, ataiek dukan zulwa da atarzulwa 'katuak, oiloak-eta sartu eta ateratzeko, ateak duen zuloa da atarzuloa'. Ez zon ia etxeik sarrera nagusiko ataien atarzuloik ez zukanik; guaiko ataiek, atarzuloipe 'ez zegoen ia etxerik sarrera nagusiko atarian atarzulorik ez zeukanik; oraingo atariak, atarzulorik gabe'. ▲ Sin. oilo-zulo [Iturmendi]. |
atatzaile | ateratzaile | atatzaile iz. Ateratzailea. Aginak atatzalῐa 'haginak ateratzailea'. Ik. sakatzaile. |
atazi, atazten | aterarazi; irtenarazi | atazi 1 dau ad. Aterarazi. Atazi, hacer sacar (Iza Alts). Feiengeiti, auto danak atazi tuai plazati 'feriengatik, auto denak aterarazi dituzte plazatik'. Egia atazi 'egia aterarazi'. Gezurra esan dela atazi 'gezurra esan duela aterarazi'. Ik. esanarazi (> esanazi). 2 dau ad. Irtenarazi. Atazi zwain etxeti 'aterazi zidaten [ninduten] etxetik'. ◆ meza(k) atazi. Mezak aterarazi. |
ateik eon | ateri egon | ateri egon* (> ateik eon, ateik yon). Euririk, elurrik edo antzekorik ez egin. ateri (Ond Bak). Ateri do, baia beazuna do. Ateῐk dó (Urdiain). Ik. atertu; aterturik egon. |
ateik yon | ateri | |
atenditu, atenditzen | kasu egin; zaindu | atenditu 1 dau ad. Arreta jarri. Ik. kasu egin (> kasoin); atenzioa paratu (> atenziua patu). 2 dau ad. Zaindu. Ik. kasu egin (> kasoin); zaindu. |
atento | adi, erne | atento adb. Adi, erne. ◆ atento egon (> atento yon). Ik. argi ibili. |
atenzio, atenziua | atentzio | atenzio iz. Atentzioa. Atenzio gutxi ta kasoik'e eztia iten bideberriko seinaliari 'atentzio gutxi eta kasurik ere ez die egiten bideberriko seinaleei'. Ik. kuidado. ◆ atenzioa eman (> atenziwa eman). Altua ta ederra zan; atenziwa ematen zen 'altua eta ederra zen; atentzioa ematen zuen'. ◆ atenzioa paratu (> atenziua patu). Atenzio aundia patzen dau gauzak ikasten 'atentzio handia paratzen du gauzak ikasten'. Ik. kasu egin (> kasoin). |
ateraldi | ateraldi | ateraldi iz. Ustekabeko esaldi edo erantzuna, gehienetan bitxia edo barregarria. Bauka ateraldi bakoitza! 'badauka ateraldi bakoitza!'. ▲ Sin. okurrenzia. Ik. burutazio (> butazio). |
aterkuntza, aterkuntzia | aterraldi | aterkuntza iz. Aterraldia. Fan berko gaitun jorra, aterkuntzῐa jon-da 'joan beharko gaitun jorra, aterkuntza zagon-eta'. Ik. ateri egon. |
aterpe, aterpia | aterpe | aterpe iz. Yauri yutsina asi denien korrikan fan ga aterpe bila 'euri erauntsia hasi duenean korrikan joan gara aterpe bila'. Ik. lihor; lihorpe; ezkupe. |
atertu, atertzen dau | atertu | atertu dau ad. Atertu dau denbori'onek; bazan garaia! 'atertu du denbora honek; bazen garaia!'. ◆ aterturik egon (?) Ik. muga egin (> muga in); ateri egon. |
ato, atua | hatu | ato iz. Ik. hato*. |
atorra-txamel, atorra-txamela | [atorra-txaramel]; pago negarti* | atorra-txamel (eta atorratxabal) [OEH. atorra-txaramel]* iz. (Irud.) (Bot.) Pago mota, adarrak beheraka dituena (Fagus sylvatica pendula). Odolkin yoten zan pago atorratxamela 'Odolkin [Urdiaingo basoko eremua] egoten zen pago atorra-txaramela [pago negartia*]'. Atorratxamelan parῐen iten zan dantza erromeia egunῐen; antxe yoten zan dantzalekua 'atorra-txaramelaren [pago negartiaren] parean egiten zen dantza erromeria egunean; hantxe egoten zen dantzalekua'. Badukai, bai, pekatua pago atorratxamela bota zainak 'badaukate, bai, pekatua pago atorra-txaramela bota zutenek'. *{Oharra: OHE. txamel. v. 2 txaramel. Athorra txamelak. Atorra-txaramelak (V-gip), las dos piezas de que se componía la camisa antigua de la mujer}. |
atorra, atorria | atorra | atorra iz. Moda berria don, kamisetῐa atorrῐen gaineti 'moda berria dun, kamiseta atorraren gainetik'. || Jazten zan atorrien gaineti kurpinua 'janzten zen atorraren gainetik gerruntzea' (Ond Bak). ◆ atorra-blusa (?) (LM). ◆ atorra hutsean (> atorra utsῐen) adb. Atorra utsῐen ibiltzen da neguen 'atorra hutsean ibiltzen da neguan'. Ik. alkandora*. |
atrebimentu, atrebimentua | ausardia; ausarkeria | atrebimentu 1 iz. Ausardia; arriskuen aurrean atzera egiten ez duenaren jokaera. 2 iz. Ausarkeria; behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana. |
atrebitu, atrebitua | ausart | |
atrebitu, atrebitzen | ausartu, atrebitu | atrebitu da ad. Atrebitu da tranpolineti salto iten 'atrebitu da tranpolinetik salto egiten'. ▲ Sin. ausartu. ◆ atrebitu (izenondo gisa). Ausarta. Atrebitua izan don txikitati 'atrebitua izan dun txikitatik'. ▲ Sin. bali(e)nte. |
atsalde on | arratsalde on | |
atsalde, atsaldia | arratsalde | arratsalde (> atsalde) iz. Eguerditik ilunabarrera doan denbora. – atsaldien. – atsaldez. – atsaldeti. – atsaldio. – Atsalde ona / txarra in, yon. – atsaldiako [laneko txanda]. – atsaldeako ibili lanien. Atsalde onak eman. ◆ arratsalde on (> atsalde on). Atsalde on. —Bai zuri're 'arratsalde on. —Bai zuri ere' (LM). |
atsaldio | arratsaldero | arratsaldero (> atsaldῐo) adb. Atsaldῐo faten da pasῐá 'arratsaldero joaten da paseatzera'. |
atsegin, atsegina (?) hats egin (?) | atsegin | atsegin (?) |
atso, atsua | atso | atso iz. (Sarritan gutxiesgarria). Txumoiekin atso zarra ematen dau 'txima horiekin atso zaharra ematen du'. ◆ atso bihurtu (> atso biurtu). Atsotu. |
atsomotua | [belar mota] | atsomoto iz. (Bot.) (Belar mota). Atsomotwa (atso-motots): bear luzῐek, errekatan atatzen dῐa, errosatxuet lila dukai 'belar luzeak, erreketan ateratzen dira, arrosatxo bat lila daukate'. (?). |
attun, attuna | aitona | attun iz. Aitona. attuna (Iza Alts); (Bakaikun eta Iturmendin erabiltzen da). (Urdiain): atun. Ald. attun. Atun zarra eta atso zarra 'aitona zaharra eta atso zaharra' (LM). |
attundu | aitondu | attundu da ad. Aitondu, aguretu. Attundwik 'aitondurik [agureturik]'. |
atun, atuna | aitona | |
atx | atx | atx interj. Mina, ezustea edo nahigabea adierazteko hitza. Sarritan umeei, ohartarazteko: Atx! bota zá; esan dezut kontuen ibiltzeko! 'atx! bota [erori] zara; esan dizut kontuz ibiltzeko'. |
atxapar, atxaparra | atxapar, sasiama | atxapar iz. (Bot.) Sasiama; zuhaixka aihenduna, lore usaintsuak ematen dituena (Lonicera periclymenum). Atxaparrak garilῐen atatzen dau lorῐa, ta usai aundia ta gozwa botatzen dau 'atxaparrak garilean [uztailean] ateratzen du lorea, eta usain handia eta gozoa botatzen du'. |
atxi, atxia | trangadera, tauki; 2 txirikila makila | atxi 1 iz. Trangadera. Egur puska bat, jarritzeko balió dená 'egur puska bat, jartzeko [esertzeko] balio duena (Ond Bak). Aizkoraz txikitu behar den egurra kokatzeko erabiltzen den enbor zati sendoa. 2 iz. Taukia, haragia-eta txikitzeko ohola. 3 iz. Txirikila makila. Atxikan –mutxikan– jolasteko pieza. || {atxi. Atxiya, la tala; iru atxi; atxikueza, el palo con que se lanza la tala; iru atxikuez (Iza Alts)}. |
atxikan | txirikiletan | atxikan adb. Txirikiletan. [Jolasa] Atxiekin jolasten da. (Atxiari makilarekin joka...) Ik. atxi. {Atxiya, la tala; iru atxi; atxikueza, el palo con que se lanza la tala; iru atxikuez (Iza Alts)}. |
atxikoria | txikoria (1) | atxikoria iz. (Bot.) Kafeari gehitzeko edo ordezkoa egiteko erabiltzen da. (Cichorium intybus). Ik. txikoria. |
atxilabujerokan | (haur jolasa) | atxilabujerokan adb. Haur jolasa, buztin bigunez egindako xafla konkaboa lurraren kontra joz eta leherraraziz jolasten dena. |
atxilamulu/lo, atxilamulua | itzul-amil*, itzulipurdi | atxilamulu (eta atxilimulo) iz. Itzulipurdia, zilipurdia (itzul-amila*). Aise iten dau atxilamulu 'aise egiten du atxilamulo'. ▲ Sin. atxilipurdi. |
atxilamulukan / atxilamulokan | itzul-amilka, atxil-amilka, itzulipurdika | atxilamulukan (eta atxilimulokan) adb. Itzul-amilka, atxil-amilka, itzulipurdika. Ederrak patu tuai arropak atxilamulukan ibilita 'ederrak paratu dituzte arropak atxilamuloka ibilita'. ▲ Sin. atxilipurdikan (Ond Bak); txilipurdika [Ziordia]. [Urdiain]: atxilimulokan eta atxilipurdikan ere esaten da. |
atxilimulo, atxilimulua | itzulipurdi | |
atxilimuloka(n) | itzulipurdika | |
atxilipurdi, atxilipurdia* | itzulipurdi | atxilipurdi iz. Itzulipurdia, zilipurdia. ▲ Sin. atxilamulu. |
atxilipurdikan | itzulipurdika | atxilipurdikan adb. (Ond Bak), (Urdiain). ◆ atxilipurdikan ibili (Ond Bak). [Urdiain]: atxilipurdikan eta atxilimulokan. Ik. atxilamulukan. |
atximiska | atximur | atximiska (eta atximizka, atximixka) iz. Atximurra. ◆ atximiska egin (> atximiska in). Atximurka egin. Ald. atximixka in, atximizka in. Ik. atximiskatu. |
atximiska in | atximurka egin | |
atximiskada, atximiskadia | atximurkada | atximiskada iz. Atximurkada. ▲ Sin. atximiskazo. |
atximiskan | atximurka | atximiskan (> atximixkan; atximizkan) adb. Atximurka. |
atximiskatu, atximiskatzen | atximurkatu | atximiskatu dia ad. Atximurkatu. Ald. atximixkatu, atximizkatu. Ik. atximixka egin. |
atximiskazo, atximiskazua | atximurkada | atximiskazo iz. Atximurkada. Ald. atximixkazo. ▲ Sin. atximiskada. |
atximistero, atximisterua | trebe, esku-trebe | atximistero adj. Artetsua, esku-trebea. Ald. atxitero. ▲ Sin. trebe, mañoso. (Ik. artxitero. Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia). |
atximixka | atximur | |
atximixkan | atximurka | |
atximixkatu, atximixkatzen | atximurkatu | |
atximurka (?) | atximurka | atximurka (?) adb. Ik. atximiskan. |
atxintanburu, atxintanburua | zapaburu, txalburu | atxintanburu (eta atxintanporru, atxitaporru) iz. (Zool.) Zapaburua; zapoaren edo igelaren umea, hankarik gabea eta isatsduna, brankien bidez arnasa hartzen duena. Ik. txapiskol [Altsasu]. |
atxintanporru | zapaburu, txalburu | |
atxitamustai, atxitamustaia | tximeleta | atxitamustai iz. (Zool.) Tximeleta; Gau tximeleta txikia. Ik. sits. Ald. atxitamutxitari, atxitamutxitaia (LM); atxitamutxita. |
atxitamutxitari, atxitamutxitaria | tximeleta | atxitamutxitari (> atxitamutxitai, atxitamutxita; atxitamustai) iz. (Zool.) Tximeleta; gau tximeleta txikia. Ik. sits. |
atxitaporru, atxitaporrua | zapaburu | |
atxitero, atxiterua | trebe, esku-trebe | atxitero adj. Artetsua, esku-trebea. Ald. atximistero. ▲ Sin. trebe. [Oharra: Frantsesaren eragina ere argi eta garbia da zenbait kasutan. Hori gertatu denean, hitzaren edo sarreraren ondotik, parentesi artean, letra etzanean jarri da frantses hitza: artxitero: izond. trebea, eskuekin trebezia duena. .(fr. architecte.): Makome goi arrun artxiteroa da. ERROIBARKO ETA ESTERIBARKO HIZTEGIA]. |
atzapar, atzaparra | atzapar | atzapar (eta atxapar) 1 iz. Animalien atzaparra. ● Esr. zah. Santa Luzia egunezkioz oiluen atxaparra luzetzen da eguna. ▲ Sin. zarpa. 2 iz. Eskutzarra. ▲ Sin. eskuzar. |
atzaparka in | atzaparka egin | |
atzaparka, atzaparkia | atzaparka | atzaparka iz. Atzaparka arrastwek 'atzaparka arrastoak'. Etxeko katuek atzaparka iten dau 'etxeko katuak atzaparka egiten du'. Ik. atzaparkada. ◆ atzaparka egin (> atzaparka in). ▲ Sin. atzaparkatu. |
atzaparkada, atzaparkadia | atzaparkada | atzaparkada iz. |
atzaparkan | atzaparka | atzaparkan adb. Atzaparka. |
atzaparkatu, atzaparkatzen | atzaparkatu | atzaparkatu dau ad. |
atze, atzia | atze | atze iz. Atziek (atzekaldiek) yakusten dau aurriek nola dantzatu. ▲ Sin. atzekalde. ▼ Anton. aurre, aurrekalde. ◆ (zerbaitetan) atzera egin (> atzῐa in). Ik. atzera (> atzea). ◆ atzean (> atzῐen) Ik. atzekaldien; atzeti(k). ◆ atzean gelditu (> atzien gelditu). ◆ atze-atzean (atze-atzῐen). ◆ atzekoz aurrera (> atzekoz aurrῐá) adb. Atzekoz aurrῐá fan da izotzῐen irrixtatuta 'atzekoz aurrera joan da izotzean irristatuta'. I! Kamisetῐa atzekoz aurrῐá jantzita abil 'Hi! Kamiseta atzekoz aurrera jantzita habil'. Ik. aldeontziz (?), alrebes. ¬ |
atzea (1) | atzera | atzera1 (> atzea, atzῐa) adb. ◆ atzera egin (> atzῐa in). Atzῐa in dau. ▼ Anton. aurrῐa in. |
atzea (2) | atzera | atzera2 (> atzea, atzῐa) adb. Berriz, beste behin. ◆ atzera berriz (> atzῐa berriz) (Maiz erabiltzen da atzῐa berriz zentzu berean). ▲ Sin. berriz, berriz berrῐá. |
atzea berriz | atzera berriz, berriro | |
atzeaka(n) | atzeraka | atzeraka(n) (> atzeakan, atzῐakan) adb. Atzῐakan, kangrejuek bekela 'atzeraka karramarroak bezala'. Atzῐakan ata berko dezu autwa 'atzeraka atera beharko duzu autoa'. ▲ Anton. aurrika(n). ◆ atzeraka egin (> atzeaka in, atziaka in). Atziaka in dau eta bota in da 'atzeraka egin du eta erori egin da'. |
atzeatu, atzeatzen | atzeratu | atzeratu (> atzeatu, atziatu) 1 da/dau ad. Urak gainez iten badau, atzeatu tapiá (Ond Bak). – atzeatuik 'atzeraturik'. Atzeatwik do erlojua 'atzeraturik dago erlojua'. Prointzi baindo atzῐatuo do Nabarra 'Probintzia [Gipuzkoa] baino atzaratuago dago Nafarroa'. Launaingandi atziatuik do 'lagunengandik urrunduta dago'. 2 da ad. Lotsatu. Jende artῐen atzeatu iten da 'jende artean lotsatu egiten da'. 3 (Era burutua izenondo gisa) ▼ Anton. aurreratu(a). |
atzeaurre, atzeaurria | atze-aurre | atzeaurre iz. Goldatu edo makinatu gabe gelditzen den soro zatia, mugaraino ezinezkoa izaten baita golda edo makinaz iristea (Erdozia). Ald. atzeaur (Ond Bak). ◆ atze-aurreak egin (> atzeaurrῐek in). Atzeaurrῐek in: soruen akaberak trabesien makinatu (Ond Bak). |
atzekalde, atzekaldia | atzealde | atzekalde iz. Atzealdea. Etxien atzekaldia 'etxearen atzealdea'. Batzia duku etxien atzekaldien 'baratza daukagu etxearen atzealdean'. || Urdiek in tu bi haundi atzekaldez 'urdeak egin ditu bi [kume] handi atzealdez' (Ond Bak). ▲ Sin. atze. ▼ Ant. aurre, aurrekalde. |
atzekoz aurrea | atzekoz aurrera | |
atzelari (?) | atzelari (?) | atzelari (?) iz. Pilota-jokoan atzean jartzen den jokalaria. |
atzen | atzen, azken | atzen ord. Atzen artien eztau ekarri ta eztau patu beatzén 'azken [ordura] arte ez du ekarri eta ez du paratu beratzen' (Ond Bak). ▲ Sin. azken, azkeineko. ▼ Anton. lehendabiziko. Ik. azkein [Urdiain]. ◆ atzenien adb. Atzenean, azkenean. [Oharra. orain, 2005eko otsailean, ez du ezagutzen hitz hori nire arrebak, eta 'azkenien' esaten du (Ond Bak)]. Ik. azkenien. |
atzenien | atzenean | |
atzia | atzera | |
atzia in | atzera egin | |
atziaka in | atzeraka egin | |
atziakan | atzeraka | atzeraka(n) (> atzeakan, atziakan) adb. Atzῐakan fan zaio autwa 'atzeraka joan zaio autoa'. ◆ atzeraka egin (> atzeaka in, atzῐaka in) Atzῐaka in dau eta bota in da 'atzeraka egin du eta erori egin da'. |
atziazi, atziazten | atzerarazi | atzerarazi (> atzeazi, atziazi). dia/dau (?) ad. |
atzien | atzean | |
atzien gelditu | atzean gelditu | |
atzo | atzo | atzo adb. Atzo etor(i) zῐan inarak 'atzo etorri ziren enarak'. ◆ atzoti(k). Atzoti duka kalenturῐa 'atzotik dauka kalentura' ◆ atzoko 1 adj. Mendien eman genduen atzoko eguna 'mendian eman genuen atzoko eguna'. Atzoko ogia. 2 adb. (?) Atzoko despeitwik ibil ber yen lana 'atzoko despediturik ibili behar huen lana'. ◆ atzokua (ez) izan; atzo goizekua (ez) izan (?). ◆ atzoko kontua (ez) izan. Oi ezta atzoko kontua 'hori ez da atzoko kontua'. |
atzoko, atzokua | atzoko | |
atzoti(k) | atzotik | |
aukera | aukera | aukera iz. Guai do aukerῐa lurra yosteko 'orain dago aukera lurra erosteko' (LM). Ik. eskei. ◆ aukeran adb. [Aztertu, adibideekin: opción; elección; variedad, surtido, selección; abundancia; ocasión, oportunidad]. ¬ |
aukeratu, aukeratzen | aukeratu | aukeratu dau ad. ▲ Sin. elejitu. |
aulinabar, aulinabarra | euli nabar, ezpara, iteuli | aulinabar (eta yauli nabar [Urdiain]) iz. (Zool.) (Ond Bak) Euli nabarra, ezpara, iteulia (Tabanus bovinus). [Mosca muy pequeña, pica al ganado]. Ik. yauli. |
auntzu, auntzua | antzu | auntzu adj. Antzua. [auntzu eta matxor hitzek ez dute esanahi bera]. |
auntzutu | antzutu | auntzutu 1 da/dau ad. Antzutu, antzu bihurtu; fruiturik, umerik edo dagokionik ematen ez duela. 2 da ad. Etxeko abere emeengatik hitz eginez, esnea ematetik gelditu. Etxeko beia auntzutu da 'etxeko behia antzutu da'. |
aupa! | aupa | aupa 1 interj. ▲ Sin. animo, segi aurrῐa. 2 interj. Haur. Jarrita dagoenari altxatzeko esaten zaion hitza. |
aupas | besoetan | aupas Haur. Besoetan; aupas hartu. Besoetan hartu. |
aupatu, aupatzen | aupatu | aupatu dau ad. Haurra aupatu. ▲ Sin. jaso, altxatu. |
auri, auria | euri | auri iz. Euria (Ond Bak). Ik. yauri. |
aurki (1) | aurki | aurki1 adb. Berehala (Iza Alts). ▲ Sin. laister. |
aurki (2) | aurki | aurki2 adb. Antza, dirudienez. Jenaro da aurki. (Ond Bak). ▲ Sin. nunbait, apiki. |
aurpegi, aurpegia | aurpegi | aurpegi 1 iz. Aurpegia estalik dekana (Ond Bak). ▲ Sin. musu, kara. ◆ aurpegi zimurra paratu (> patu), jarri. Aurpegi txarra paratu, ['betondoa ilundu', 'kopeta ilundu' (poner mala cara)]. 2 iz. Azala, kopeta. iz. Orrek jukak aurpegia, orrek! 'horrek zaukak azala, horrek'. Ik. mutur. |
aurre | aurre | aurre iz. Patazu maia aurri'ortan 'para ezazu mahaia aurre horretan'. Oi beti aurrῐen, beti aurreti 'hori beti aurrean, beti aurretik'. || Bi katilu, aurrien 'bi katilu, aurrean' (Ond Bak). Ik. aurretxo; aurrera. ▲ Sin. aurrekalde, frente. ▼ Anton. atze, atzekalde. ◆ aurrea hartu (> aurrῐa artu). ◆ aurre egin (> aurre in) dia ad. Katuek aurre in dῐa txakurrai 'katuak aurre egin dio txakurrari'. Ik. jarki; enfrentatu; kontra egin (> kontra in). ◆ aurrez aurrez. Ik. parez pare. ◆ aurreti(k) 1 Artzaia aurreti ziyuen, bidia ondo zakielako 'artzaina aurretik zihoan, bidea ondo zekielako'. 2 Hasierakoa. Ensaladῐa janko du aurreti 'entsalada jango dugu aurretik'. «Hesian» musika taldῐek joko dau aurreti 'Hesian musika taldeak joko du aurretik'. |
aurre in | aurre egin | |
aurreako | aurrerako | |
aurreako hazi / aurreako autzi | bizitarako hazi, bizitarako utzi | |
aurreatu, aurreatzen | aurreratu | aurreratu (> aurreatu, aurrῐatu). 1 da/dau ad. Aurrera egin, aurrera joan; aurrerago jarri. Aurrῐatu zaitez pixkat, eztwazu auzten ikusten da 'aurrera zaitez pixka bat, ez didazu uzten ikusten eta'. 2 zaio ad. Aurrea hartu. Akabo zizak; norbait aurrῐatu zaira 'akabo zizak; norbait aurreratu zait'. 3 da/dau ad. Erlojua aurrῐatu iten zaira 'erlojua arreratu egiten zait'. Meza ordua aurrῐatu in dai 'meza ordua aurreratu egin dute'. ▲ Sin. adelantatu. ▼ Anton. atzeatu. 4 da/dau ad. Aurrerapenak egin; aurrerapenen bat lortu. 5 dau ad. Aurreztu. Ik. aurretu [Bakaiku]; juntatu. 6 dῐa ad. Mailegatu. Dirua aurrῐatu dῐa (jeak / jean). 7 (Era burutua izenondo gisa). aurreratu(a) (> aurreatua, aurrῐatua). Persona aurreatua. ▼ Anton. atzeatu(a). ◆ aurreratu(t)a, aurreraturik (> aurreatuta, aurrῐatuta; aurreatuῐk, aurrῐatuῐk). Garia aurriatwik eldu da aurten 'garia aurreraturik heldu da aurten'. ¬ |
aurreatua | aurreratu(a) | |
aurreatzaile, aurreatzailia | aurreratzaile | aurreratzaile (> aurreatzaile, aurriatzaile) iz. Aurreztailea. |
aurrekalde, aurrekaldia | aurrealde | aurrekalde iz. Aurrealdea. Etxῐen aurrekaldῐa 'etxearen aurrealdea'. Ik. fatxada. Ik. etxien atzekaldia. ▲ Sin. aure. ▼ Anton. atzekalde. |
aurreko batien | aurreko batean | |
aurreko, aurrekua | aurreko | aurreko 1 adj. Lekuaz edo denboraz mintzatuz, aurrean edo aurretik dena edo dagoena. Aurreko egunῐako dana prepatwik zukain 'aurreko egunerako dena preparaturik zeukaten'. || Batak besteari diosala etzionean esaten, batak: —Aurrekoa non dok, ta besteak: —Itxuak eamaten dok aurrekoa (?) (Ond Bak). 2 iz. (Batez ere pl.) aurrekoak (> aurrekwek). ▲ Sin. lenoko, aintzineko. ◆ aurreko batean (> aurreko batῐen) adb. Aurreko batῐen periodikwek zekan berria 'aurreko batean periodikoak zekarren berria'. |
aurrerabide, aurrerabidia | aurrerabide | aurrerabide (eta aurrῐabide) iz. Lantokiek itxi tuai ta zaila do hemen aurrerabidῐa 'lantokiak itxi dituzte eta zaila dago hemen aurrerabidea'. |
aurresku, aurreskua | aurresku | aurresku iz. Euskal dantza. |
aurreti(k) | aurretik | |
aurretu | aurreratu, aurreztu | aurretu [Bakaiku] dau ad. Aurreratu, aurreztu. Ik. aurreratu. |
aurretxo | aurretxo, aurre | aurretxo iz. Adkor. Aurrea. Patazu maia aurretxu'ortan 'para ezazu mahaia aurretxo horretan'. Ik. aurre. – aurretxoan (> aurretxwen). [tokikoa, bai; denborazkoa?] |
aurria | aurrera | aurrera (> aurrea, aurrῐa) 1 adb. Nekatuik yonda're aurrῐá segitu genduen 'nekaturik egonda ere aurrera segitu genuen'. 2 adb. Biertik aurrῐa itxik yonen da tabernῐa 'bihartik aurrera itxirik egonen da taberna'. Ik. oraindik aurrera (> gwaitik aurrῐa); hemendik aurrera (> emetik aurrῐa). 3 interj. Ik. segi aurrera (> segi aurrῐa); animo. ◆ aurrera egin (> aurrῐa in). Ezerbe gelditu zan bea aurrῐa in dau 'ezer gabe gelditu zen baina aurrera egin du'. ▼ Anton. atzῐa in. ◆ aurreraz* bidaldu (> aurrῐaz bialdu). Aurrean bidali. [aurrez* bialdu (?)]. ◆ aurreraz* eraman (> aurrῐaz yan). Aurrean eraman [aurrez* yan (?)]. ◆ aurrera jo (> aurrῐa jo). Aurrῐa jo berko du al dan moduen 'aurrera jo beharko dugu ahal den moduan'. ◆ aurrera tiratu (> aurrῐa tῐatu). Aurrera egin, aurrera jo. ◆ aurrerako (> aurreako, aurriako) adb. ◆ aurrerako autzi* (> aurreako autzi, aurriako autzi). Axui artxuék aurreáko auzten dia 'axuri artxoak [axuri emeak] aurrerako uzten dira' (Ond Bak). ◆ aurrerako egon (> aurrῐako yon). Ernari egon; haurdun egon; umedun egon. Ik. ernai. ◆ aurrerako hazi (> aurreako azi, aurriako azi). Bizitarako hazi, bizitarako utzi. Animalia, hiltzeko ez, etxerako edo ugaltzeko utzi. Ik. ume-hazi. |
aurria in | aurrera egin | |
aurriaka(n) | aurreraka | aurreraka(n) (> aurreakan, aurrῐakan) adb. ▼ Anton. atziaka(n). |
aurriaz | aurrean bidali | |
aurrien | aurrean | |
aurrizare, aurreizaria | izara, aldare-zapi [bederatziurrenetan erabilia] | aurrizare iz. (Erl.) Aurrizaria: hogien patzen dan oihala argizaiekin eta bi kandelero ziriuekin, bat hiltzen dan garaien bedratziurrena iteko ta arimasaiokuen ere 'aurrizara: hobian [hildakoen elizkizunetarako elizako lekua] paratzen den oihala argizariekin eta bi argimutil kandelekin, bat hiltzen den garaian bederatziurrena egiteko eta urteurrenekoan ere'. Aurrizare bat (Ond Bak). Ik. izara. |
aurten | aurten | aurten adb. Aurten izanko dῐa elekziuek 'aurten izango dira hauteskundeak'. ◆ aurtengo adj. Akabo aurtengo fiestak! 'akabo aurtengo festak!'. ◆ aurtengo urte. Aurten. Aurtengo urtῐa. Aurtengo urtῐa ona baindo obiokua espῐa du 'aurtengo urtea ona baino hobeagoa espero dugu'. |
aurtengo urte, aurtengo urtia | aurten | |
ausardi, ausardia | ausardia | ausardi iz. |
ausartu, ausartzen | ausartu | ausartu da ad. ▲ Sin. atrebitu. |
auski | eutsi, heldu, eduki | auski (eta yauski) dia ad. Eutsi, heldu, eduki (Ond Bak). Ik. autsi. |
auskolo | auskalo | auskolo interj. Auskalo. Nwa fan don Garazi? —Auskolo! 'nora joan dun Garazi? —Auskalo!'. ▲ Sin. fan da bila; batek daki; jakintazu; zazi; utakio. ◆ auskolo zer. Eskutati opeatu nitzaken auskolo zer, eta botonak ezin lotu 'eskuetatik operatu ninduan auskalo zer [erabateko soluzioa zelakoan], eta botoiak ezin lotu'. ◆ auskolo nola. Auskolo nola ibili zian bilan 'auskalo nola [ezin imaginatu nola] ibili ziren bila'. Butik, auskolo nola! 'burutik, auskalo nola [imajinatu ere ezin]'. |
auto, autua | auto | auto iz. Autwa, baztar guzitan 'autoa, bazter guzitan'. Ik. automobil. ▲ Sin. kotxe. |
autobus, autobusa | autobus | autobus iz. Autobusa puntwal etorri da 'autobusa puntual etorri da'. Emengo autobusai burundesῐa esaten dῐagu 'hemengo autobusari burundesa esaten diogu'. |
automobil, automobila | automobil | automobil iz. Ibilgailu motorduna. ▲ Sin. auto, kotxe. |
autsi, austen | eutsi | autsi1 1 dῐa ad. Eutsi. Autsiozu pixkatῐen soka mutur oni 'eutsiozu pixka batean soka mutur honi'. Near iteko gogwai ezin autsi yon da 'negar egiteko gogoari ezin eutsi egon da'. Ald. auski, yauski (Ond Bak). ▲ Sin. heldu, sujetatu. 2 dau ad. Iraun. Guaindo fabrikῐek austen dau 'oraindik fabrikak eusten [irauten] du'. |
autsi, autsia | xuhur, eutsi | autsi2 adj. Xuhurra, eutsia. ▲ Sin. eskuximur, zuhur. ▼ Anton. eskuzabal, emantzaile. |
autsikan | eutsika | autsikan adb. Eutsika. Txixakurriai autsikan. Kakakurriai autsikan. Besotik autsikan ibili da amakin pasῐen 'besotik eutsika ibili da amarekin pasieran'. |
autzi, autzia (2) | utzi (2) | autzi2 adj. Bere egitekoez arduratzen ez dena, zabarra. Oi aurran autzia 'hori haurraren utzia'. ▲ Sin. abandonatu. Ik. adana; jaregin(a) (> jareina, jaraina); tresondagarri. |
autzi, auzten | utzi (1) | autzi1 (eta utzi [Bakaiku]) 1 dau ad. Autwen giltzak tabernan aztuta autzi tuzu 'autoraren giltzak tabernan ahaztuta utzi dituzu'. 2 dau ad. Etxien ez twai faten autzi 'etxean ez didate joaten utzi'. Bakῐen autzi 'bakean utzi'. 3 dau ad. Lana autzi dau 'lana utzi du'. 4 dῐa ad. Libu au autzi dwa 'liburu hau utzi dit'. 5 dῐa ad. Etxῐa ezpa, zukatziain ondasun guztῐek autzi deatziai 'etxea izan ezik, zeuzkaten ondasun guztiak utzi dizkiote'. 6 dῐa/dau ad. Jatῐai autzi 'jateari utzi'. Tabakwa autzi 'tabakoa utzi [erretzeari utzi]. || Artxuék aurrreáko auzten dia. Autzi hori bakien. Jesusek autzi zegun ‘zigun’ (despertadorea) (Ond Bak). ◆ autzi behar halakoari (> autzi ber alakoi). Patatia? Autzi in ber zaio etxekwai 'patata? Utzi egin behar zaio etxekoari'. ◆ alde batera autzi (> alde batῐa autzi). ¬ |
auxo, auxua | axo | auxo iz. Axoa, antxume emea. Antxuma: auxuá ta akerra (Ond Bak). Ik. antxuma; saila2 / xaila. |
auzalan, auzalana | auzolan | auzalan iz. Auzolana, herrikoen arteko elkarlana. Santamaina bezpῐan iten zian auzalanak 'Santamarina bezperan egiten ziren auzolanak'. ● Esr. zah. Auzalan, etxien jan da kanpuen lan 'auzolan, etxean jan eta kanpoan lan'. |
auzate (?) | auzo otordu | auzate (?) iz. Auzokoen arteko otordua. Ik. alboka. |
auzo-dei, auzo-deia | batzar-dei | auzo-dei iz. Batzar-deia, auzora biltzeko deia [auzoa: herriaren etxeko 'udaletxeko' batzar gela]. |
auzo, auzua | batzar areto, batzar gela | auzo iz. Herriaren etxeko batzar gela; herria batzarrean biltzen den gela. Herrientxeko auzwen biltzen da jendῐa 'Herriaren etxeko auzoan biltzen da jendea'. |
auztaile, auztailia (?) | emaile | auztaile adj./iz. Besteei bereak diren gauzkak uzten diena, eskuzabala. Ik. emataile. |
axa! | xaxa! (xaxatu) | axa interj. Xaxa, xaxatu. Txakurrari esaten zaio norbaiti kosk egin diezaion. Axa orri! 'xaxa horri!'. Ik. axatu. |
axai zulo, axai zulua | azeri zulo | |
axal | azaleko | axal adj. Azalekoa. Axal-axala. ◆ axal-axalean (> axal-axalῐen) adb. Ur axal-axalῐen ibiltzen dῐa amurraiek 'ur azalean ibiltzen dira amuarrainak'. Ik. azal. ▼ Anton. sakon. |
axatu, axatzen | xaxatu | axatu dau* ad. Xaxatu. Txakurrak axatu. Axa horri! Txakurrari esaten zaio norbaiti hozka egin diezaion. |
axei buztan, axei buztana | azeri-buztan | |
axei, axeia | azeri | azeri (> axei, axai) 1 iz. (Zool.) (Vulpes vulpes) Axei zarrak banaka arrapatu ta yaten tu oiluek oilateitik; axei gaztiek, danak arrapatu eta yan nai 'azeri zaharrak banaka harrapatu eta eramaten ditu oiloak oilategitik; azeri gazteak, denak harrapatu eta eraman nahi'. 2 adj. Pertsonengatik esanda, maltzurra. ◆ azeri-buztan (> axei buztan). (Equisetum arvense). Landarea. Batzῐa ongarritzeko ona da axei buztanan ura 'baratzea ongarritzeko ona da azeri buztanaren ura'. ◆ azeri koba (> axei koba, axai-koba). ◆ azeri txakur (> axei txakur, axai txakur). Axeitako txakurra. ◆ azeri zulo (> axei zulo, axai zulo). ▲ Sin. axei koba. |
Axerko | axeriko | Axerko iz. Axeriko. Azeriaren pertsonifikazioa ixinpluetan [ipuinetan] (Ond Bak). |
axilimokan | ezkutaketan [jolasa] | axilimokan adb. Ezkutaketan [jolasa]. Ald. atxilinbokan ibili (Ond Bak) (A la gallina ciega). Axilimokan (jolasa)(Urdiain). – Izarrak axilimokan ibil ziaken urte batien. |
axkola | aixkol (?) | axkola iz. (Bot.) Aixkola (Lathyrus sativus) (Iza Alts). |
axpixun, axpixuna | azpizun | azpizun (> axpixun) iz. |
axui | axuri | |
axuiketai, axuiketaia | axuri salerosle, axuri tratulari | axuiketai iz. Axuri saleroslea, axuri tratularia. (Axuriak erosten dituena). |
axuri, axuria | axuri | axuri (> axui) iz. Axuia: txiki jaio-berria. Axui ariko bat dekau (aurreáko) 'axuri-ahariko bat daukagu (aurrerako)' Ardiyék haziko dau axúri. ◆ axuri-artxo (> axui-artxo). Axuri emea. |
axurki, axurkia | axuriki, arkumeki | axuriki (> axurki) iz. Axuriaren okela. Bajakiei axurkia prepatzen 'bazakitek axurikia preparatzen'. Ald. axuki (Ond Bak); Axukiya eman gindan aitai 'axurikia eman genion aitari'. Ik. ardiki. |
axurtai, axurtaia | axurtegi | axurtegi* (> axurtai) iz. |
aza orri, aza orria | aza-orri | |
aza, azia (1) | aza | aza1 iz. (Bot.) (Brassica oleracea). Nei amak aza azpien bilatu zuan 'niri [ni] amak aza azpian bilatu [aurkitu] zidan [ninduen]'. Ik. azaburu. ◆ aza orri. Aza-hostoa. Azien barreneko ostwa 'azaren barreneko hostoa'. ◆ azak eman. Guaixe eman duatzizu, [duatzik/duatzin] azak, guaixe! (bestearen ezin eztabaidatuzko argudioaren aurrean esaten dena) (Guai joditu duak, guai!). |
aza, azia (2) | zeio, opaitzur, aasa [OEH] | aza2 1 iz. Zeioa, opaitzurra, zura arbastatzeko aitzurra. Ik. zaio. ◆ eskuzko aza. Eskuzko azῐa. Zura arbastatzeko tresna, bi eskutoki dituena. Ik. azalki. [Ik. OEH. aasa. (V ap. A ), aaxia(det.). Llana o cuchilla de dos asas que usan los barrileros A. Aasea, kirten biko aizto aundi bat. Beresietan miauri edo gaztaña landarakaz estrabeak egin, eta gero onekaz otzarak, zaranak eta otarrak egiteko egokia da (V-m) (...)]. |
azaburu, azaburua | azaburu | azaburu iz. Aza-hostoak biltzen diren burua. Ik. aza1. |
azal, azala | azal | azal 1 iz. Azal txuia. 2 iz. Larru gogorra, kopetaduna. 3 iz. Arbolien azala. Naranja azala. Ogi azala. Azal da guzti jaten tut sarrak 'azal eta guzti jaten ditut sagarrak'. Ik. kaskal. 4 iz. Azalekoa, gainaldea. Ik. axal; axal-axala. ◆ azal-huts. Mehea; hezur-huts. Ik. narru, larru. ◆ azala izan. Hoi da azala! Ik. lotsabeiko. |
azalki | eskuko arbastagailu (?) | azalki iz. Zura arbastatzeko tresna; kirtenak-eta egiteko zura arbastatzeko lanabesa (JMS). Ik. aza2. |
azaro, azarua | azaro | azaro iz. Urteko hamaikagarren hila. Domisantu egunakin asten da azarwa 'Domu Santu egunarekin hasten da azaroa'. Azarwa, jeneralien, aizetsua ta yauritsua 'azaroa, jeneralean, haizetsua eta euritsua'. |
azeituna, azeitunia | azeituna, oliba | azeituna iz. Oliba. Azeituna beltzak. Eskatazu bi bermú ta azeituna batzuk, mesedez 'eska ezazu bi bermut eta azeituna batzuk, mesedez'. |
azelga, azelgia | zerba | azelga iz. (Bot.) Zerba (Beta vulgaris var. Cicla). Azelgak albardatuta. |
azera, azeria | espaloi | azera iz. Espaloia. Ezta arritzekwa azera gainien autwek aparkatuik ikustῐa 'ez da harritzekoa azera gainean autoak aparkaturik ikustea'. |
azertatu, azertatzen | asmatu | azertatu dau ad. Ik. asmatu; aztatu. ▼ Anton. huts egin, fallo egin, fallatu. |
azertu, azertua | azertu* | azertu iz. Azertua tiro trebetasunean. Azertua da. Azertu bat dok (?). |
azi, azten | arazi | arazi (> azi) ad. Aditz arazleen atzizkia. Adibideak: botazi, emanazi, kenduazi, pasarazi... |
azidente, azidentia | istripu, akzidente | akzidente (> azidente) iz. Istripua. Gazteik il zan azidentien 'gazterik hil zen istripuan'. |
azien barreneko hostua | azaren barreneko hosto | |
azienda | ondasun, ogasun | azienda iz. Etxe eta lur ondasunak. Batek dukatzien etxe eta soro guztiek dῐa aziendῐa 'batek dauzkan etxe eta soro guztiek dira azienda'. Ik. ondasun. |
azkar | azkar | azkar1 adb. Azkar ibili! Azkar intu lanak 'azkar egin ditugu lanak'. Ik. laster. ▲ Sin. laster, agudo, listo. ▼ Anton. geldi, manso. |
azkar, azkarra | azkar | azkar2 1 adj. Bizkorra. Ik. bizkor. ▲ Sin. bizi, pixkor. 2 adj. Buru argia. ▲ Sin. listo / lista. |
azkarba, azkarbia | hatz bizar | azkarba iz. Hatz bizarra, eskuetako azazkalen ondo-ondoan altxatzen den azala. |
azkazal, azkazala | azkazal. 2 apatx, apo | azkazal 1 iz. Azazkala. Azkazal luzῐek 'azkazal luzeak'. ◆ azkazalak moztu. 2 iz. Apatxa, apoa. iz. Txerrien azkazalak 'txerriaren azkazalak'. |
azkein | azken | azken (> azkein) ord. Azkena. Ald. aizken (Iza Alts), (Itrumendi) (KZ). Ik. azkeneko (> azkeineko) [Urdiain]. ▲ Sin. atzen. Azkein aldia izan dailela 'azken aldia izan dadila'. ▼ Anton. lenbiziko. ◆ azken-aurreko (> azkein aurreko) adj. ◆ azkenean (> azkeinien) adb. ◆ azkeneko (> azkeineko) adj. Azkena. Ik. bigarren azkeinekua; hirugarren azkeinekua. ◆ azkenekoa izan (zerbait) (> azkeinekwa izan). Azkena izan, aukera edo egokiera txarrena izan. Moxkorreiai eman? Oi azkena dok! 'mozkorkeriari eman? Hori azkena duk!'. ◆ azkenekoz (> azkeinekoz) adb. ◆ azkenerako (> azkeiniako) adb. ◆ azkene(ra)koan (> azkeinekwen) adb. ◆ azkenekotan egon (> azkeinekotan yon) adb. Azkenetan egon, hilzorian egon. ◆ azken finean (> azkein finῐen). Azken batean. ◆ azken ordurako (> azkein orduako) adb. |
azkein finien | azken finean | |
azkein orduako | azken ordurako | |
azkeineko, azkeinekua | azkeneko | |
azkeinekua izan (zerbait) | azkena izan | |
azkeinien | azkenean | |
azkenaldi, azkenaldia | azkenaldi | azkenaldi iz. Futbolῐen primeran jokatzen daitza azkenaldi ontan 'futbolean primeran jokatzen dabiltza azkenaldi honetan'. ◆ azkenaldi honetan (> azkenaldi ontan). ◆ azkenaldian (> azkenaldien) adb. |
azkonar, azkonarra | azkonar | azkonar iz. (Zool.) (Meles meles). Azkonarrak arrapatzeko kajῐa 'azkonarrak harrapatzeko kaxa'. |
azkorra (?) | linazi | azkorra iz. Linazia, lihoaren hazia (JMS). Ik. lihoazi. |
azkura, azkuria | azkura | azkura iz. Ezin dot azkurῐau agwantatu 'ezin dut azkura hau aguantatu'. ◆ azkura ibili [eduki] (> azkurῐa ibili). ◆ azkura eman (> azkurῐa eman). Artilezko jersi'orrek azkurῐa ematen dwa 'artilezko jertse horrek azkura ematen dit. |
azkuria eman | azkura eman | |
azkuria ibili / eduki | azkura izan / eduki | |
azorrazi | azorrazi iz. Linazia ateratzeko orrazia (JMS). (Peine para extraer la semilla de lino). | |
azote, azotia | azote | azote iz. A ze azotῐek mezi tú orrek 'a ze azoteak merezi ditu horrek. Ik. zigor. |
azpi, azpia (1) | azpi | azpi1 1 iz. Ikustazu nola don oi'azpi oi 'ikus ezazu nola daogen ohe azpi hori'. ▼ Anton. gain. Ik. ondo3. 2 iz. Azpildura, azpia. ◆ azpia hartu (> azpῐa artu). Azpildura josi. Ik. azpilzana. ◆ azpian harrapatu (> azpien arrapatu). Trenak azpien arrapatu dau 'trenak azpian harrapatu du'. ◆ azpian hartu (> azpien artu). Mendean hartu. Ik. mendean hartu. ◆ azpi jan. Lurra eta azpitik kendu, ta bota iten da etxia 'lurra-eta azpitik kendu, eta bota egiten da etxea' (Ond Bak). Ik. azpijan. ◆ azpitik gora (> azpiti gora, azpiti gwa) 1 adb. Behetik gora. 2 iz. azpitigora (> azpitigorῐa). Aldapa, behetik gorako aldapa; aldapa gora. ▲ Sin. aldapa, gorantz(a) [Bakaiku]. ▼ Anton. goitibehera, beherantz. ◆ azpira joan (> azpῐá fan). Ik. hondora joan (> ondwa fan). |
azpi, azpia (2) | azpi | azpi2 iz. Abereendako etzauntza, etzalekua. (pl.) Azpiek 'azpiak'. Ik. kama. ◆ azpiak atera (> azpiek ata). Azpiak ukuilutik atera, azpi berriak egiteko. ▲ Sin. ongarriek ata. ◆ azpiak egin (> azpiek in). Leno orbela ibiltzen zan ganaueiri azpiek iteko 'lehenago [lehen, garai batean] orbela ibiltzen zen ganaduei azpiak egiteko'. ◆ azpiak jaso (> azpiek jaso). Azpiak atera. |
azpiazal, azpiazala | (txerriaren urdai atala*) | azpiazal iz. Txerriaren urdai atala. Azpiazalak. Ik. urdai. [hoja de tocino: Mitad de la canal del cerdo partido a lo largo]. |
azpibeltx, azpibeltxa | barrengorri | azpibeltx iz. (Mikol.) Barrengorria; larreetan hazten den perretxiko zuria, jateko ona (Psalliota campestris; Agaricus campestris, var. squamulosus). Ik. txanpiñon; ilarre-sulso. |
azpiek ata | azpiak atera | |
azpiek in | azpiak egin | |
azpiek jaso | azpiak jaso | |
azpijan, azpijana | azpijan | azpijan iz. Zerbaitek azpiko lurra galtzea. ◆ azpijana egin (> azpijana in). ◆ azpijanean ibili (> azpijanῐen ibili) adb. |
azpikalde, azpikaldia | azpialde | azpikalde iz. Azpialdea. ▼ Anton. gainekalde; goikalde; goienkalde. Ik. barren; barrenkalde; gainbehekalde (> gainbekalde); behekalde (> bekalde). |
azpiko gona, azpiko gonia | azpiko gona | |
azpiko, azpikua | azpiko | azpiko 1 adj. Azpian dagoena. 2 adj. Mendekoa. Ik. mendeko. ◆ azpiko gona Gonaren edo soinekoaren azpian erabiltzen den azpiko arropa mehea, gerritik beherakoa edo gorputz osokoa. Ik. gonbinazio. ◆ azpikoz gora (> azpikoz goa, azpikoz gwa) adb. Azpian egon ohi dena gainean dagoela; nahas-mahas. Ik. hankaz gora. |
azpikoz gua / azpikoz goa | azpikoz gora | |
azpilzana, azpilzania (?) | azpildura | azpilzana iz. Azpildura. Ik. dolostura. ◆ azpilzana hartu (> azpilzanῐa artu). Azpildura hartu. Ald. azpiltzani (Ond Bak). Ik. azpia hartu. |
azpiti gora; azpitigoria | azpitik gora | |
aztal, aztala | aztal | aztal 1 iz. Orkatilatik belaunera doan zango zatia, bereziki atzeko alde mamitsua. Ik. berna; orpo. 2 iz. Batez ere pl. Aztalak dariola (> aztalak daiola). Txibristinak aztalien 'zipriztinak aztalean'. Korrikan edo bizikletan-eta ibiltzean, gorputzaren edo arroparen atzean jasotako lohi edo ur zikin zipriztinak. Aztalak hartu (Ond Bak). Gona luze-luze batzúk aztalez josiík (Iza Alts). |
aztalzain, aztalzaina | hanka zain, Akilesen zain (?) | aztalzain* iz. Hanka zaina (?). Aztalzaina eta lepo-zaina moztuzkio, akabo 'aztal-zaina eta lepo-zaina moztuz gero, akabo'. Aztalzaina ebaitu 'aztal-zaina ebaki'. |
aztapatu, aztapatzen | estropezu egin, oztopatu | aztapatu da ad. Behaztopatu, estropezu egin, oztopatu. Aztapatu in da 'aztapatu egin da' (Ond Bak). Aztapatu, ta ankazgwa 'behaztopatu, eta hankaz gora'. |
aztapo, aztapua | oztopo, behaztopa | aztapo iz. Kontuen abil, aztapwa jok eta! 'kontuan habil, oztopoa zagok eta!'. Kálῐontati pasatu ber da bizikleta karrerῐá? Emen koskῐa ta aztapwa besteik eztó! 'kale honetatik pasatu behar da bizikleta karrera? Hemen koska eta oztopoa besterik ez dago!'. Ik. ostopo. ▲ Sin. ostopo, traba, yausgarri*. ◆ aztapo egin (> aztapo in). Oztopo egin. |
aztarrika | aztarrika | aztarrika (> aztarrikan) 1 adb. Batza guztῐa arrotu dai oilwek aztarrikan 'baratze guztia harrotu dute oiloek aztarrika'. 2 iz. Irud. Lana, lan nekeza. Ederrik aztarrika in diu mundu ontan 'ederrik aztarrika egin diagu mundu honetan'. ◆ aztarrika(n) ibili adb. |
aztarrika(n) ibili | aztarrika ibili | |
aztarrikatu, aztarrikatzen | aztarrikatu | aztarrikatu dau ad. Oilwek aztarrikatu dai larrain guztῐa 'oiloek aztarrikatu dute larrain guztia'. |
aztatu, aztatzen | asmatu | aztatu dau ad. Asmatu. Ik. asmatu; azertatu. |
azti, aztia | azti | azti iz. ▲ Sin. adibinadora. Ik. mago. |
azufre, azufria | sufre | azufre iz. Sufrea. Etxeko gelak desinfektatzeko erretzen zain azufrῐa 'etxeko gelak desinfektatzeko erretzen zuten sufrea'. |
azukara, azukaria | azukre | azukara iz. Azukrea. Azukara gutxi dekau. Azukari'au/oi/ura zikina do (Ond Bak). ◆ azukara ur(a). |
azukareharri | hareharri (?) | azukareharri iz. Harri mota (Ond Bak). Harrigarratxa, hareharria (?). |
azulejo, azulejua | azuleju | azulejo iz. Azulejua. Azulejo aundiek patu tuai sukaldῐen 'azuleju handiak paratu dituzte sukaldean'. Ik. baldosa. |
azulete, azuletia | anil | azulete iz. Arroparendako urdina, anil hautsa. Azuletῐa eman dῐa txuitzeko kariai 'azuletea eman dio zuritzeko kareari'. [Hormak zuritzeko kareari azuletea gehitzen zitzaion]. |
azundu, azuntzen | azundu | azundu da/dau ad. Ernaldu. (Iza Alts) [cruzar la cerda]. || (Urdia) ezta azundu, ezta gelditu ernai (Ond Bak). Ik. ernaldu. |
ba (1) | bada | ba1 lokail. Bada. Esan nian nik ba goiz etortzeko 'esan nion nik ba goiz etortzeko. Ze, ba? 'zer, bada?'. |
ba (2) | ba | ba2 1 interj. Zerbait ikusteak edo gertatzeak eragiten duen harridura adierazteko hitza. Hara! Ba!, emen zei ta 'hara!, hemen zaudete eta'. ▲ Sin. hónbre. 2 interj. Zerbait sinesten ez dela, edo gutxiesten dela adierazteko hitza. Ba, ba, ba!, ze aitu ber dun gwaindo! 'ba, ba, ba!, zer aditu behar dugun oraino!'. |
ba- | ba- junt. Txerrikumak jaten hasik balege! (Ond Bak). (Aurrizkia). Lehertuko balituzke ‘ojalá’. Millon bat irabazko banuke (Ond Bak). Lehertuko balitz! | |
ba! (3) | ba! | ba3 partik. Abisua, pilota jokoan esaterako, sakea egin behar duenak aurkariari, edo apustua onartzerakoan. |
baba leka, baba lekia | baba leka | |
baba malkar | baba malkar | |
baba txiki, baba txikia | baba txiki | |
baba zabal, baba zabala | baba handi (?) | |
baba zapo, baba zapua | gurgurio | |
baba zopa, baba zopia | baba zopa | |
baba zorri, baba zorria | koko | |
baba, babia | baba | baba 1 iz. (Bot.) Baba (Vicia faba). Aurten yaindako babῐa majo eldu da 'aurten ereindako baba majo heldu da. Baba berria, lekiekin jaten da ' baba berria lekarekin jaten da'. 2 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan sortzen den handitu urtsua. Babak ata zaizkia eskutan. Babak atera zaizkit eskuetan. Babῐa lertu zaira; babak lertu zaizkῐa 'baba lehertu zait; babak lehertu zaizkit'. ◆ baba leka 1 Baba lekak dé jateko 'baba lekak daude jateko'. 2 adj./iz. Tentela. ◆ baba jan. Janaldia babaz egindako eltzekariarekin. ◆ baba malkar iz. Baba landarea; baba jo ondoren geratzen den lastoa. Baba malkarrak, babak jo ondoko baba lastwa 'baba malkarrak, babak jo ondoko baba lastoa'. Ik. babalasto. ◆ baba txiki. Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor). ◆ baba zabal. Baba handia; hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior) (?). Pertzῐen yosita, baba zabala animalieri jateko ematen zezaien 'pertzean egosita, baba zabala animaliei jateko ematen zitzaien'. ◆ baba zapo iz. Gurgurioa (Ond Bak), (Fam. Bruchidae eta Fam. Curculionidae). ◆ baba zopa. Babarekin eta ogiarekin prestatzen den zopa. ◆ baba zorri. (ez da baba zapoa). Kokoa (?), lekarien zomorrotxoa. |
babalasto, babalastua | babalasto | babalasto 1 iz. Babaren lastoa. 2 adj. Tentela. ▲ Sin. maizlasto. |
babalore, babaloria | babalore | babalore 1 iz. Babaren lorea. 2 adj. Ergela, sineskorra. |
babarrun, babarruna | babarrun | babarrun iz. (Bot.) Indaba handia; mota zuriak dituena. (Phaseolus vulgaris). Ik. indiaba; txopor; zuku. |
babasoro, babasorua | baba sail | babasoro iz. Baba saila. ▲ Sin. babatze. |
babatxui bikor, babatxui bikorra | baratxuri-ale | |
babatxui buru, babatxui burua | baratxuri-buru | |
babatxui porka, babatxui porkia | baratxuri-korda | |
babatxui zopa, babatxui zopia | baratxuri-zopa | |
babatxui, babatxuia | baratxuri | babatxui iz. (Bot.) Baratxuria (Allium sativum). ◆ babatxui ale. Baratxuri atala. ◆ babatxui bikor. Baratxuri atala. ◆ babatxui buru. Baratxuri burua. ◆ babatxui porka. Baratxuri korda. ◆ babatxui zopa. Baratxuri zopa. Ik. usalda. |
babatze | baba sail | babatze iz. Babaz ereindako soroa (Ond Bak). ▲ Sin. babasoro [Urdiain]. |
babo, babua | babo | babo adj. Ergela. A ze babwa! A zer baboa! |
badia | badira | badira* (> badῐa). Izan aditza (esapideetan). Badῐa ogeita sei urte eztotela yaten ardoik 'badira hogeita sei urte ez dudala edaten ardorik'. |
baezpada | badaezpada | badaezpada (> baezpada, baezpa, bazpa) adb. ◆ badaezpada ere (> bazpa're). ¬ |
bafada, bafadia | bafada | bafada (eta fafada) Ald. bufada (?) iz. Lurruna; ahokada, ahotik behingoan botatzen den airea. Agotik botatzen dau bafada bat 'ahotik botatzen du bafada bat' (LM). |
bagon | bagoi | bagon iz. Bagoia. |
bai | bai | bai (eta pai) 1 adb. Galdera bati erantzutean, baiezko esaldi baten ordain den hitza. —Artuko dwazu bier ogia? —Bai, artuko dezut '—hartuko didazu bihar ogia? —Bai hartuko dizut'. 2 adb. (Esaten denaren egiatasuna azpimarratzeko). || Triste zonen, bai 'triste zegonan, bai' (Ond Bak) || Ezaun jok, pai, batzan eztailela 'ezagun zagok, bai, baratzean ez dabilela'. ▼ Anton. ez. 3 adb. (Harridurazko esaldietan). Bai etxe aundia! 'bai etxe handia!'. ◆ bai... bai... Kintotan, bai neskixak, bai mutilak, danak ibiltzen dῐa etxeik etxe eskῐen 'kintoetan, bai neskak, bai mutilak, denak ibiltzen dira etxerik etxe eskean'. Ik. eta; nola... nola...; ...dela ...dela (> ...dala ...dala). ◆ bai... (ere) (> bai... 're). Ik. baita2. Atsaldῐon. —Bai zuri're 'arratsalde on. —Bai zuri ere'. ◆ bai horixe (> bai oixe). ◆ bai kuanto (> bai konto). ◆ bai zera!, bai, zera! (> bai zea, bai zῐa). |
baia | baina | baina1 (> bea [Urdiain], baia [Bakaiku]) junt. Eztakit autzi doten, baia. (Ond Bak). Peskaua badekagu biharko, bai; baia... eztakit. Bea munak atatzia geo/gio zala [Axerko eta Otxoko] (Ond Bak)]. Baia marsuek eskatu emen zatzan apiribilei ordaiz-egun lenbiziko bi egunak artzaiei galte itegaiti (Ond Bak). |
baia / baya | bahe, galbahe | baia / baya (> baῐa) iz. Bahea. Baya ta galbaya bat. Modu askotakuek dia: 1. Larru-baya: garia errotan iotzeko bezela jartzeko, zikinik be jartzeko. 2. Pasa-Baya: gariari, indabai, agotza ta indabien kaskala kentzeko. 3. Zaldale-baya: zaldalia errotan iotzeko bezela jartzeko (Ond Bak). Ik. galbaia; gerbillo. ◆ baiatik pasatu (> baijatik pasatu). Bahetik igaro, bahetu. Eguaize egunak dῐa aproposak indiabak jo ta baῐatik pasatzeko 'hego haize egunak dira aproposak indabak jo eta bahetik pasatzeko'. Ik. iyelki. |
baiatik pasatu | bahetik pasatu, bahetu | |
baietz | baietz | baietz adb. Burundako forma. Ald. baretz [Urdiain]. ▼ Anton. ezetz. Ik. baretz. |
baiezko (?) / barezko | baiezko | baiezko* (?). barezko [Urdiain]. baietz [Burunda]. |
baiko | gabeko | baiko (eta beiko) adj. Gabekoa. Sekula katarro bat arrapatu beikwa 'sekula katarro bat harrapatu gabekoa'. ● Esr. zah. Aldapa baiko zelairik ezto 'aldapa gabeko zelairik ez dago'. ◆ izen baiko. Izen gabekoa. Etxῐen yoten dῐa izen baiko lan asko 'etxean egoten dira izen gabeko lan asko' (Ond Bak). |
baile, bailia | dantza, dantzaldi | baile iz. Dantzaldia. Ik. dantzaldi. |
baina, bainia | leka | baina2 iz. pl. Berdetan jateko leka, Phaseolus vulgaris landarearen haziak gordetzen dituen estalkia, egosita jaten dena. Ik. leka; indabaxal. |
baindo | baino | baino (> baindo, beindo) 1 Desberdintasunezko erkaketan erabiltzen den hitza. Ni baindo aundio dáiz 'ni baino handiago haiz'. || Zu baindo lenuó etor naiz ni 'zu baino lehenago etorri naiz ni (Ond Bak). Sekula baindo garbio do urde oi 'sekula baino garbiago dago urde hori'. 2 baino (ere) (> baindo ('re)) Erkaketaren atal bietan hitz bera erabiliz, hitzaren balioa azpimarratzeko. Ondo baindo obeto jakin berko zinen 'ondo baino hobeto jakin beharko zinan'.◆ zera baindo zerago (> zea baindo zeo), (izenondoa) baindo (izenondoa -ago). Tontwa baindo tóntwo da 'tontoa baino tontoago da'. Ik. en. [Bakaiku]. ◆ ...ean baino ...ean -ago adb. (> ...ien baindo ...ien -o). Urtῐen baindo urtῐen zar gahio de 'urtean baino urtean [urtetik urtera] zahar gehiago daude'. Egunῐen baindo egunῐen pixkorro do aurra 'egunean baino egunean bizkorrago dago haurra'. ◆ zera baino (adj.)-ago (> zea baindo're (adj.)-o). Oso, guztiz, erabat. Listuó zea baindo're! 'listoago [azkarrago] zera baino ere!'. ◆ baino lehenago (> baindo lénwo). (Aditz edo kideko baten ondotik). Yostazu gastitu baindo lenwo 'eros ezazu garestitu baino lehenago'. Ik. lehenago (> lenwo). |
bainu, bainua | bainu | bainu (Bustidura gabe, eta bañu) 1 iz. Gorputza uretan murgiltzea, garbitzeko edo atsegin hartzeko. 2 iz. Bainu gela. ◆ bainua hartu. Ik. bañatu. |
baita | baita | baita lokail. Aurreko adierazpenari beste zerbait atxikitzeko erabiltzen den hitza, esangura aldetik eta... ere bai -ren kide dena. (Gehienetan, ere hitza hartzen du, ondo-ondotik nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Inglesa ondo daki, ta baita franzesa're 'ingelesa ondo daki, eta baita frantsesa ere'. Gaztai onak iten tu; baita gaztaibeatu primerakwa're 'gazta onak egiten ditu; baita gaztaberatu primerakoa ere'. Aituko dῐai baita Altsun'e 'adituko ditek baita Altsasun ere'. ▼ Anton. ezta. ◆ baitare. Baita ere. ◆ baitare! Baita zea're. ◆ baita zera ere (> baita zea're, baita zῐa're). Lukaika muturroi txakurrandako? Baita zea're! 'lukainka mutur hori txakurrarendako? Baita zera ere!'. |
baita zia're | baita zera ere | |
baitan | baita | baita / baitan -gan atzizkiaren ordaina. (Bizidunekin erabiltzen da, leku kasuetan, batez ere baitan forman). Esan dot naure baitan, bai 'esan dut neure baitan, bai' (Ond Bak). || Niaure baitan esa'nen, kara txar orrekin baduka berreztana 'neure baitan esan nuen, kara txar horrekin badauka ezbeharra'. Ik. neaure buruz (> neaure buz); bere buruz (> be buz). |
baitare | (baita) ere | |
bajaguna, bajagunia | apalgune, sakonune | bajaguna iz. Apalgunea, sakonunea. Ik. sakan. |
bajatu, bajatzen | baxatu | bajatu da/dau ad. Baxatu; apaldu; jaitsi. Ik. umillatu. |
bajera, bajeria | etxabe; beheko solairu | bajera iz. Etxabea. Bajera ortan dukai tallerra 'etxabe horretan daukate tailerra'. |
bajeza, bajezia | gutxiagotasun | bajeza iz. Gutxiagotasuna. Ik. umillazio. |
bajon | beheraldi, erorialdi | bajon iz. (Hitz berria) Makalaldia, ahulaldia, beheraldia, erorialdia. Bajona eman dwa. Ik. ahuldade, ahuleria, ahultasun. |
baju, bajua | baxu | baju adj. ▼ Anton. altu. ◆ baju egon (> baju yon). Baju do (makal do, ahul do). Ik. ahul, makal. |
Bakaiku | Bakaiku | Bakaiku iz. Bakaikuko zarrak ta gaztῐek 'Bakaikuko zaharrak eta gazteak'. ● Esr. zah. Bakaiku, ez esene eta ez kaiku. |
bakaikuar, bakaikuarra | bakaikuar | bakaikuar 1 adj. Bakaikukoa, Bakaikuri dagokiona. 2 iz. Bakaikuko herritarra. ▲ Sin. Lgart. katxarro. |
bakalau, bakalaua | bakailao | bakalau iz. Bakailaoa (Gadus morhua). Ik. abadeju. |
bakar, bakarra | bakar | bakar 1 adj. Alaba bakarra da. – bakar batzuk. ◆ bakar-bakarra adb. 2 izord. Norbait. ◆ bakarren bat. Bat edo beste; norbait. Bakarren bat etorku'ok 'bakarren bat etorriko duk'. Ik. baten bat. ◆ bakarren bat / batzuk izan. Bakarren bat badok oi 'bakarren bat baduk hori'. Aik'e batuk bakarren batzuk! 'haiek ere badituk bakarren batzuk!'. ◆ bakarren batzuk. Batzuk, gutxi batzuk; ale batzuk, bakan batzuk. ◆ bakarreko. Txirrika bakarrekoa (Ond Bak). |
bakardade, bakardadia | bakardade | bakardade iz. Jendῐen eausi ta istilua baindo naio zituen bakardadῐa ta isiltasuna 'jendearen erausi eta istilua baino nahiago zituen bakardadea eta isiltasuna'. Ik. bakartasun. |
bakarkan | bakarka | bakarkan adb. Bakarka. Ik. bakarrik. |
bakarreko, bakarrekua | ||
bakarren bat | bakarren bat | baten bat Bakarren bat badok hoi 'bakarren bat baduk hori'. Bakarren bat etorku'ok 'bakarren bat etorriko duk'. |
bakarren batzuk | bakarren batzuk | |
bakarrik | bakarrik | bakarrik adb. ◆ bakar-bakarrik. |
bakartasun, bakartasuna | bakartasun | bakartasun iz. Bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera. Ik. bakardade. |
bakarti, bakartia | bakarti | bakarti 1 adj. Txikitati izan da bakartia 'txikitatik izan da bakartia'. 2 adj. Lekuez mintzatuz, jenderik bizi edo ibiltzen ez dena. Leku bakarti bat. |
bakartu, bakartzen | bakartu | bakartu da/dau ad. Ik. apartatu, separatu. |
bakazio, bakaziua | bakazio, opor | bakazio iz. Batez ere pl. bakaziuek. Badéka bakaziyóik? 'badauka bakaziorik?' (Ond Bak). Nwa fanko ga bakaziotan? 'nora joango gara bakazioetan?'. Ik. opor. |
bake, bakia | bake | bake (eta pake [Bakaiku]) iz. Au bakῐa! 'hau bakea!'. Oi eztonῐen, au bake santua! 'hori ez dagoenean, hau bake santua!'. ◆ bakean (a)utzi (> bakῐen autzi). Autzi ori pakien 'utzi hori bakean' (Ond Bak). Auztan bakien! 'utz ezan bakean!'. Autziozu bakῐen ‘utzi egiozu bakean'. ◆ bakeak egin (> bakῐek in). Atzo asarre zen, bea gaur bakῐek in tuai ta aixkῐatu dῐa berriz 'atzo haserre zeuden, baina gaur bakeak egin dituzte eta adiskidetu dira berriz'. Ik. adiskidetu (> aixkiatu). |
baketsu, baketsua | baketsu | baketsu adj. ▼ Anton. gerroso. |
bakiek in | bakeak egin | |
bakoitz, bakoitza | bakoitz | bakoitz 1 adj. Festa egun bakoitza jende talde bati eskeinia do 'festa egun bakoitza jende talde bati eskainia dago'. 2 (Izenordain gisa) Bakoitzandako bat / bana 'bakoitzarendako bat / bana'. Bakoitzai berῐa 'bakoitzari berea'. Bakoitza be alde; laister kiebra inko dῐu 'bakoitza bere alde; laster kiebra egingo dugu'. || Bakoitzai bosna 'bakoitzari bosna' (Ond Bak). 3 adj. (Harridura adieraziz) Nolako; a zer nolako. Itxura bakoitza ibiltzen dau orrek! 'itxura bakoitza ibiltzen [izaten] du horrek!' [A zer nolako itxurak izaten dituen horrek!]. Idea bakoitza ibiltzen dau! 'ideia bakoitza izaten du!'. ◆ bakoitza bera (> bakoitza bῐa). Bakoitza bῐa izan ber dáu trebe 'bakoitza bera izan behar du trebe'. |
bakuna, bakunia | txerto | bakuna iz. (Hitz berria). Ik. txertu. Bakunῐa hartu; bakunῐa patu. |
bakunatu, bakunatzen | txertatu | bakunatu da/dau ad. (Hitz berria). Ik. txertatu. |
bal, bala | bala (1) | bal (-a berezkorik gabe) iz. Bala; uzta-sorta lotua. Gari-bala. Lau-bost espalekin iten zan gari bal bat. Gari sorta bat zan amar gari bal 'lau-bost espalekin egiten zen gari bala bat. Gari sorta bat zen hamar gari bala'. ▲ Sin. fardo. Ik. espal, sorta. ◆ balgurdi iz. Gari balaz betetako gurdia (Carro de mies. JMS). ◆ balkarro iz. Gari balaz betetako karroa, gurdia. Ik. balgurdi. ◆ balkarroan (> balkarrwen) adb. Gari-bala garraioan. Ik. karro. |
bala, balia | bala (2) | bala iz. Balak eta postak. Balῐekin il dai basurdῐa 'balarekin [balaz] hil dute basurdea'. ◆ balazo. Balaz jotako tiroa. |
balaio, balaiua / balaiho, balaihua | leihate | balaiho (> balaio) iz. Leihatea; atearen tankerako leiho luzea, zorurainokoa izaten dena. Balkoná atatzen da balaio ortati 'balkoira ateratzen da baleiho* horretatik'. [Balaiua: gari balak sartzeko laiua 'gari balak sartzeko leihoa (?)]. Ik. laiho. |
balanza, balanzia | balantza | balanza iz. Balantza. Pisatzeko balanzῐa 'pisatzeko balantza'. |
balanzatu, balanzatzen | balantza egin, kulunkatu | balanzatu da/dau ad. Balantza egin, kulunkatu. Kuia balanzatu 'sehaska balantzatu'. |
balanzo in | balantzak egin | |
balanzo, balanzua | balantza | balanzo iz. Balantza, orekan ezin egon denak alde batera eta bestera egiten duen mugimendua. ◆ balanzoa hartu (> balanzwa artu). Balantza egin; oreka galdu. ◆ balanzo egin (> balanzo in). Balantzak egin. Balanzo in dot gwai're 'balantza egin dut orain ere' [balantzaka oreka ezagatik]. Ik. balanzatu; balanzokan. |
balanzokan | balantzaka, kulunkan | balanzokan (eta balantzokan [Bakaiku]) adlag. Balantzaka. Balantzokan ai da 'balantzaka ari da' (Ond Bak). Ik. balanzo egin. |
balanzua hartu | balantza egin | |
baldar, baldarra | baldar | baldar 1 adj. Makila baldarra. ▲ Sin. bihur, makur. ▼ Anton. zuzen. 2 adj. Traketsa. ▲ Sin. moldakaitz. 3 adb. Modu baldarrez, baldarka. Baldar sartu dezu giltzῐa 'baldar sartu duzu iltzea'. |
baldargune, baldargunia | okerrune | baldargune iz. Okerrunea. |
baldarkan | baldarka | baldarkan adb. Baldarka. modu baldarrez. Irud. Herrenka (Julian Etxeberria). Ik. baldarrakan. ▼ Anton. zuzen. |
baldarkeia | baldarkeria | baldarkeria (> baldarkeia) iz. ▲ Sin. makurkeia. |
baldarrakan | aldaroka; baldarka (?) | baldarrakan adb. Aldaroka. Mozkortwik eta baldarrakan etor da (LM). Ik. aldarramaikan; baldarkan. |
baldartu, baldartzen | baldartu* (makurtu, bihurritu) | baldartu da/dau ad. Bihurritu, makurtu. Beswa baldartu; hankῐa baldartu. Bizkarra baldartwik duka 'bizkarra baldarturik [makurturik] dauka'. ▲ Sin. makurtu, bihortu. ▼ Anton. zuzendu. |
balde, baldia | balde | balde iz. Freskatzeko, balde bat ur bota zῐan buti bῐa 'freskatzeko, balde bat ur bota zion burutik behera'. Zazi baldῐekin ur eske iturrῐá 'zoaz baldearekin ur eske iturrira'. Ik. zina; pozal. |
baldekada | baldekada | baldekada iz. Aldio, baldekada bat loina arrapatuko zen 'aldiro, baldekada bat loina harrapatuko zuen'. Ik. pozalkada. |
baldekan | baldeka | baldekan adb. Baldeka, baldea neurri erabiliz. ▲ Sin. pozalkan. |
baldin | baldin | baldin (eta balin). baldin... ba- (> balin ba-) (Erabilera enfatikoa) Baldín ínko baluké hólako gauzáik, sártu ber lukéi garzelá (Ond Bak). Balin bado. Balín bazán ezpálin bazán, autzi hori pakien. Heldu balin badá, eman berko dáu díruba (Ond Bak). ◆ baldin eta baldin (> baldin da baldin, badindabaldin). Zerbait eragozteko adierazpidea. Balbin da baldin ibaira faten! 'baldin eta baldin ibaira joaten!'. |
baldosa, baldosia | baldosa | baldosa iz. Baldosa zarrakin in dau friswa 'baldosa zaharrekin egin du frisoa'. Ik. azulejo. |
bale | bale | bale interj. Lgart. Ados! Bale!, eztukak bi aldiz esan bearrik. 'bale!, ez daukak bi aldiz esan beharrik'. Ik. konforme. ◆ eta bale. Ontziek garbitu eta bale! Ik. nahiko; listo. ¬ |
bale, balia | txartel, bonu | bale iz. Txartela, bonua. Auzalanain balῐek 'auzolanen baleak'. Libuek yosteko bale bat ibazi dot 'liburuak erosteko bale bat irabazi dut'. |
balgurdi, balgurdia | bala-gurdi | |
bali(e)nte, balintia | ausart, adoretsu, kementsu, baliente | baliente (eta balinte, balintῐa) 1 adj. Ik. atrebitu. 2 adj. Handia. Apetitu balintῐa duka 'apetitu balientea [handia] dauka'. Ik. haundi. |
baliatu, baliatzen | baliatu | baliatu dau ad. Ondo baliatu zen segurwa etxῐa erre zezaionῐen 'ondo baliatu zuen asegurua etxea erre zitzaionean'. Ik. aprobetxatu. |
balin | baldin | |
balio izan | balio izan | balio izan 1 dau ad. Zenbat balio dau naranja kilwek? 'zenbat balio du laranja kiloak?'. 2 dau ad. Irud. Asko balio dau ematen den launtasunak 'asko balio du ematen duen laguntasunak'. Eztau balio yakusteko 'ez du balio erakusteko [irakasteko]'. ● Esr. lauko bat ez balio [laukoa: balio gutxiko diru zaharra]; lauko baten kanbiorik ez balio (> laukweten ganbioik ez balio). Laukueten ganbioik eztῐet balio 'lauko baten kanbiorik ez diat balio'. 3 dau ad. Egitekoren baterako egoki edo erabilgarri izan. Eltxwek iltzeko balio dau aparatworrek 'eltxoak hiltzeko balio du aparatu horrek'. —Pῐeza onek balio dau-o? —Baliobe! '—pieza honek balio du-edo? —Balio gabe! [jakina balio duela]'. 4 dau ad. Balioduna izan, eragingarria izan. Maistra titulwek balio dῐa lanbidῐortako 'maistra tituluak balio dio lanbide horretarako. 5 Merezi izan. Gwai eztau balio ñear iteik 'orain ez du balio negar egiterik'. ◆ balio gabe! (> baliobe!) interj. 'Jakina balio duela' esanahiarekin. ◆ gutxi balio. Irud. Osasunez-eta makal dela adierazteko. Gutxi balio dinat. ◆ tutik ez balio. Ezer ez balio. |
balio, baliua | balio | balio iz. Balio gutxiko gauzak patu tu saltzeko 'balio gutxiko gauzak paratu ditu / ditugu saltzeko'. Ik. prezio. ¬ |
balitzake | baliteke | balitzake* ad. Baliteke. Esapide modura erabiltzen den aditza. |
balkarro, balkarrua | bala-gurdi | |
balkona, balkonia | balkoi | balkona (a itsatsia) iz. Balkoia. Geraniwekin apainduta dukai etxeko balkonῐa 'geranioekin apainduta daukate etxeko balkoia'. Balkonak leno abazpien iten zituain 'balkoiak lehenago habazpian [teilatuaren hegal azpian] egiten zituzten'. ◆ aldenik aldeko balkona. Alderik aldeko balkoia. Eguteran, aldenik aldeko balkonia duka etxῐek 'eguteran,alderik aldeko balkoia dauka etxeak'. |
balon, balona | baloi | balon iz. Baloia. Fu(t)bolῐen jokatzeko balona erregalatu dῐai 'futbolean jokatzeko baloia erregalatu diote'. |
baloratu, baloratzen | baloratu | baloratu dau ad. Ik. apreziatu; estimatu. |
balore, baloria | balore, adore, kemen | balore iz. Adorea, kemena. Baloreik ez zerbait esateko. Eztuka baloreik maisu-maistrairi galdeiteko 'ez dauka balorerik maisu-maistreei galdegiteko'. Baloria ber dik gio, e! 'balorea behar dik gero, e! [lotsagabekeria nabarmentzeko]. ▲ Sin. animo, kemen, dulabre; koraje. |
bals, balsa | bals | bals 1 iz. Dantza mota. Dantza bweltakalaia da balsa 'dantza birakaria da balsa'. 2 iz. Dantza horren musika. |
balsa, balsia | urmael, putzu | balsa iz. Urbasako balsak. Ik. idoi; putzu; paltsa. |
balzerra, balzerria | ezpata (gurdiarena) | balzerra iz. Gurdiaren aldeetan jartzen diren euskarrietako bakoitza. Ezpata, txarrantxa. Zerra luzea. Ik. zerra. |
bana | bana | bana banatz. Bakoitzari bat; bakoitzak bat. Artu tarta puska'na 'hartu tarta puska bana'. ◆ banaz beste (Ond Bak). Ik. batez beste [Urdiain]. |
banaka | banaka | banaka (eta banakan) adb. Banakan eta polikitxo sartu zaitezai 'banaka eta poliki-poliki sar(tu) zaitezte' ◆ banaka(n)-banaka(n). ◆ banaka batzuk (?). Bakarren batzuk. ¬ |
banakan | banaka | |
banatu, banatzen | banatu | banatu 1 da/dau ad. Barreiatu, zabaldu, sakabanatu. Ongarria banatu. 2 da ad. Bereizi. ▲ Sin. apartatu, separatu. ▼ Anton. alkartatu, bildu, unitu. 3 dau ad. Banatazai lana; obena izankwa-ta 'bana ezazue lana; hoberena izango da eta'. 4 dau ad. Edaiek banatzen ibiltzen da furgonetῐekin 'edariak banatzen ibiltzen da furgonetarekin'. Ik. partitu. |
banatzaile, banatzailia | banatzaile | banatzaile iz./adj. ▲ Sin. partitzaile. |
banatze, banatzia | banatze | banatze 1 iz. Barreiatzea, zabaltzea. Gosta zaira ongarria ondo banatzῐa 'kostatu zait ongarria ondo banatzea'. 2 iz. Lana banatzῐa izan ber da obena 'lana banatzea izan behar da hoberena'. |
banaz beste | banaz bertze | |
banda, bandia | banda | banda 1 iz. Multzoa, aldra, samalda, taldea. Txoi bandῐa 'txori banda. ▲ Sin. bandada. Ik. alde3, saldo, samalda. 2 iz. Musika bandῐa 'musika banda'. Txistulai bandῐa 'txistulari banda'. 3 iz. Zerrenda edo xingola zabala. Banda gorri bat zukan soinekwen 'banda gorri bat zeukan soinekoan'. |
bandada, bandadia | banda, aldra | bandada iz. Banda, aldra. Uso bandadῐa 'uso banda'. Arrai bandadῐa 'arrain sarda'. Ik. banda, saldo, samalda; alde3. |
bandera, banderia | bandera | bandera iz. Iru banderak patzen tuai festatan 'hiru banderak paratzen dituzte festetan'. |
bandido, bandidua | bidelapur, bandidu | bandido 1 iz. Bidelapurra. 2 iz./adj. Alproja; barrabasa. Ik. barrabas. |
bando, bandua | bando | bando 1 iz. Aldea, alderdia. Bando batekwek ta bestekwek 'bando batekoak eta bestekoak'. Ik. alde, alderdi; partido. 2 iz. Deia. ◆ bandoa bota (> bandwa bota). ◆ bandoa aditu (> bandwa aitu). Ik. dei. |
bankero, -a, bankerua, -ia | bankari | bankero, -a (Generoa hartzen du). iz. Bankaria. |
banketa, banketia | aulki, eserleku [bizkarrik gabea] | banketa iz. Bizkarralderik gabeko aulkia. Ik. alki; banku. |
bankete, banketia | bankete | bankete iz. |
banku, bankua (1) | banku | banku1 iz. Banketxea. Bankua lapurtu dai berriz 'bankua lapurtu dute berriz'. |
banku, bankua (2) | banku | banku2 iz. Jarleku luzea. Guk bankua esaten diagu; haik, alkia 'guk bankua esten diogu; haiek, aulkia'. Ik. alki. |
banzu, banzua | bantzu | bantzu (> banzu; banzo [Bakaiku]) iz. Bantzua. [Zanco de escaleras, banzo (Ond Bak)]. Eskilarain banzua 'eskaileren bantzua'. |
bañatu, bañatzen | bainatu | bañatu da/dau ad. Bainatu. Ik. bainua hartu. |
bapo | bapo | bapo adb. Bapo jan dau 'bapo jan du'. ▲ Sin. majo, ederki, ondo, ongi, primeran. ◆ bapo egon (> bapo yon) adb. Irud. Mozkorturik. Bapo do 'bapo [mozkortuta] dago. Bapo etor da 'bapo [mozkortuta] etorri da. ◆ bapoa egin (> bapwa in) dau ad. Ederra egin. Bapwa in dau 'bapoa egin du'. |
bapo yon | bapo egon | |
bapore, baporia | bapore | bapore iz. Lurruna. Ik. lurrun. |
bapua in | bapoa egin | |
bar-bar-bar | bar-bar | bar-bar-bar adb. Yauria deka bár-bar-bar 'euria dakar bar-bar-bar'. Ik. zar-zar-zar. |
bara, baria (1) | bare (1) | bara1 iz. Barea (Fam. Limacidae). Ointo guztiek barak janik de 'onddo guztiak bareak janik daude'. |
bara, baria (2) | bare (2) | bara2 iz. Barea: urdailaren ondoan, gibelaren beste aldean dagoen erraia. |
baraja, barajia | baraja, karta sorta | baraja iz. Kartak; karta sorta. Ik. karta(k). |
baranda, barandia | baranda | baranda iz. Ik. petril. (?) |
barandoi, barandoia | errota, hera; arandoi, urdail (hegaztiena) | barandoi iz. Hera, errota, hegaztien urdail gihartsua. Ald. barandura (Ond Bak). Ik. biro; estomago. |
barandura | errota, hera; arandoi, urdail (hegaztiena) | barandura iz. Hegaztien urdail gihartsua [Bakaiku]. Ik. barandoi. |
barasara, barasaria | baresare | barasara iz. Baresarea, peritoneoa. |
barbaridade, barbaridadia | izugarrikeria, ikaragarrikeria | barbaridade 1 iz. Izugarrikeria. Ik. izugarrikeria (> izugarrikeia). 2 iz. Astakeria. Ik. astakeria (> astakeia). 3 zenbtz. Kopuru ikaragarria. Ik. ikagarrikeria (> ikagarrikeia); lepra. |
barbasku, barbaskua | liho mota | barbasku iz. Kalitate gutxiko lihoa. Zakuek iten zian barbaskuen ariekin 'zakuak egiten ziren barbaskuaren hariarekin. |
barberia | bizartegi | barberia (> barbeia) iz. Ik. bizartegi (> bizartai); pelukeria. |
barbero, barberua | barberu, bizargile | barbero iz. Barberua, bizargilea. Ik. bizargile. |
barbu, barbua | barbo | barbu iz. Barboa (Barbus bocagei). ● Esr. zah. Intrusak loran, barbuek erditzen 'intsusak lorean, barboak erruten'. |
bare (?) | bare (3) | bare adb. Ik. geldi, lasai; manso. |
baretu, baretzen (?) | baretu | baretu da/dau ad. Aizῐa baretu 'haizea baretu'. Ik. geratu; gelditu. |
baretz | baietz | baretz [Urdiain]. Ik. baietz. 1 adb. bai adizlagunaren zeharkako era. Baretz esan dwa 'baietz esan dit'. Nik uste dot baretz 'nik uste dut baretz'. ▼ Anton. ezetz. 2 adb. Baiezkoa berresateko. —Bai? Orduen, ik inko tuk mandatuek? —Baretz, ba 'bai? Orduan hik egingo dituk mandatuak [erosketak]? —Baietz, bada'. 3 adb. Apustua adierazteko. Baretz txikienak ibazi 'baietz txikienak irabazi'. 4 iz. Baietza, baiezkoa. (?). Ik. barezko. |
baretz, baretza (?) | baietz | |
barezko, barezkua | baiezko | barezko iz. Baiezkoa. ◆ barezkoa eman (> barezkwa eman). Baiezkoa eman. Barezkwa eman dwa 'baiezkoa eman dit'. ▼ Anton. ezezko. |
barga, bargῐa | barga, (mendi) hegal, magal, mazela | barga iz. Mendiaren magala, aldatsa; Urbasa mendiaren magaleko basoa. Barga barrena. Barga goia. Ik. gerba. |
bariedade, bariedadia | barietate | bariedade 1 iz. Barietatea, ezaugarri berak dituzten banakoen multzoa. Ik. klase; jenero; tipo. 2 iz. Ugaritasuna. Ik. ugari (> ubari). |
barka, barkia | txalupa | barka iz. Txalupa. Ik. barku. |
barkamen, barkamena | barkamen | barkamen iz. Barkatzea. ▲ Sin. barkazio. ◆ barkamena eskatu. Baniua barkamena eskatzῐa 'banoa barkamena eskatzera'. |
barkatu, barkatzen | barkatu | barkatu dau/dῐa ad. Ai, barkatazu! 'ai, barka ezazu!'. ● Esr. zah. Gaizki esanak barkatu, ongi esanak poltsan sartu (Ond Bak). |
barkazio, barkaziua | barkazio | barkazio iz. Barkamena. Ez etorri negana barkazio eske 'ez etorri niregana barkazio eske'. Ik. barkamen. |
barkillo, barkillua | barkillo | barkillo iz. Olata. |
barku, barkua | barku, itsasontzi | barku iz. Itsasontzia. Ik. barka. |
barra-barra | barra-barra | barra-barra (eta parra-parra) adb. Ugari, ugaritasunez. ▲ Sin. pirri-parra, firri-farra. |
barra, barria | barra | barra 1 iz. Burdinaga. Ik. hagai. 2 iz. Tabernakoa. Ik. mostradore. |
barrabas, barrabasa | barrabas | barrabas adj./iz. Oso bihurria. Oi dok barrabasa! 'hori duk barrabasa!'. Ik. bandido. |
barrabaskeia | barrabaskeria | barrabaskeria (> barrabaskeia) iz. |
barrabil bakarreko, barrabil bakarrekua | barrabil bakoitz, arakoil, monorkidiko | |
barrabil, barrabila | barrabil | barrabil iz. Gizonaren eta animalia ar nagusien ugaltze-guruin bietako bakoitza, hazia sortzen duena. ▲ Sin. (Lgart.): potro, koskabilo, arrontza. ◆ barrabil bakarreko adj./iz. Barrabil bakoitza, arakoila; barrabil bakarra duena. ▲ Sin. potrobakar. ◆ barrabilak ibili [eduki]. Orrek jukatzik barrabilak, orrek! 'horrek zauzkak barrabilak, horrek!'. |
barraka, barrakia | barraka | barraka iz. Patu tuai festatako barrakak 'paratu dituzte festetako barrakak'. |
barrakon, barrakona | barrakoi | barrakon iz. Barrakoia. |
barranko, barrankua | barranku | barranko iz. Barrankua, troka. Ik. sakan. |
barratu, barratzen | barreiatu | barratu da/dau ad. Barreiatu. ▲ Sin. zabaldu. Ik. isusi; birri-barra. |
barre falso, barre falsua | barre faltsu, irri zuri | |
barre in | barre egin | |
barre, barria (1) | barre | barre1 iz. Nolako barrῐek in genduzen! 'nolako barreak egin genituen!'. ◆ barreari autsi (> barrῐai autsi). Barreari eutsi. ◆ barre egin (> barre in) 1 Barre iten dot gustwa 'barre egiten dut gustura'. 2 Burla egin. Barre iten badezai, zuk ez kaswik in 'barre egiten badizute, zuk ez kasurik egin'. ◆ barreari eman (> barrῐai eman). ◆ barre egiteko gogoa (> barre iteko gogo) iz. ◆ barrez adb. ◆ barrez ji-ji-ji. Burlaz. ◆ barrez lehertu (> barrez lertu). ◆ barre eginarazi (> barre inazi). Barre eragin. ◆ barre falso (Ond Bak) iz. Barre faltsua, irri zuria. |
barre, barria (2) | barride, auzune | barre2 (eta barride [Altsasu]) iz. Barridea, auzunea. I ze barrekwa daiz? 'hi zer barridekoa haiz?'. Gwe barrekwa da 'gure barridekoa da'. Fan adi ie barrῐa! 'joan hadi hire barridera'. Goienkalde, Iturtxulo-eta dῐa Urdingo barrῐek 'Goienkalde, Iturtxulo-eta dira Urdiaingo barrideak'. Ik. barrereko (Ond Bak). ◆ barrereko iz./adj. Barridekoa, auzunekoa, kale berekoa. Barrerekuek: etxῐa gertu donien 'barridekoak: etxea gertu dagoenean' (Ond Bak). Ald. barreko, barrekwa [Urdiain]. [Oharra. auzoko ez da erabiltzen]. Ik. kale; alde2. [Gaur egun barre, barrῐa gutxi erabiltzen da. kale da ordezko zabalduena; baina (Urdiaingo) kale izendegian alde, (alderdia) da nagusitzen dena, eta ez kale: Barrenkalde, Goienkalde (eta ez Barrenkale*, Goienkale*), Plazalde, Iturralde, Bentalde eta abar]. |
barregarri, barregarria | barregarri | barregarri 1 adj. Ik. grazioso; ridikulo. ▼ Anton. ñarregarri. 2 (Adizlagun gisa). Barregarri ago txuma xelebrῐoiekin 'barregarri hago txima xelebre horiekin'. ◆ barregarri autzi. Barregarri utzi. ◆ barregarri gelditu. Maiz, barregarrio gelditzen da serio dailena 'maiz, barregarriago gelditzen da serio dabilena'. Ik. ridikulua egin (> ridikulua in). |
barregarrikeia | barregarrikeria | barregarrikeria (> barregarrikeia) iz. ▲ Sin. zelebrekeia. |
barregura, barreguria | barregura | barregura iz. Barre egiteko gogoa. ▲ Sin. barre iteko gogo. ▼ Anton. neargura, near iteko gogo. ◆ barregura eman (> barregurῐa eman). Kontu oiek barregurῐa ematen dai 'kontu horiek barregura ematen dute'. |
barren, barrena | barren | barren iz. Zerbaiten beheko aldea edo ertza. ▲ Sin. azpi, gainbehe. ▼ Anton. goien; goikalde. || Laiyuén beko barrena (Ond Bak). Barrena dok gainbekaldῐa 'barrena duk (gain)behealdea'. Eliz barrenῐen 'eliza barrenean'. Barrenkaldῐen 'barrenaldean'. Barga barrena 'Barga barrena'. Barreneko bidῐa 'barreneko bidea'. Pantalon barrenak 'praka barrenak'. Urdingo herri barrena: elizati goitibῐa 'Urdiaingo herri barrena: elizatik (goitik-)behera'. |
barrenkalde, barrenkaldia | barrenalde | barrenkalde iz. Barrenaldea. ▲ Sin. azpikalde, gainbekalde. ▼ Anton. goienkalde, goikalde. |
barreño, barreñua | terreina, barrinoi | barreño iz. Garbitzeko ontzia; barrinoia, terreina. |
barrereko | barrideko, auzoko | |
barresinu, barresinua | irribarre | barresinu iz. Irribarrea. Barresinua in dau 'barresinua egin du'. |
barride | barride, auzune | barride iz. (Iza Alts). Auzunea. Ald. barre. Ik. barre2. |
barrika, barrikia | barrika | barrika iz. Barrikan bertan prepatu dai zurrakapotῐa 'barrikan bertan preparatu dute zurrakapotea'. Ik. kupel. |
barrikada, barrikadia | barrikada | barrikada iz. Gerra garaien barrikadak patzen zituain bideberrien 'gerra garaian barrikadak paratzen zituzten bideberrian'. |
barru, barrua | barru | barru 1 iz. Barrua ustelduik duka 'barrua usteldurik dauka'. 2 (Leku atzizkiekin). Gazin etxe barrwá, kanpwen otza do'ta 'goazen etxe barrura, kanpoan hotz dago eta'. 3 iz. Barrena, pertsona baten barrualdea. Barruen dῐat sentimentu oi 'barruan daramat sentimendu hori'. Ik. baitan. 4 postpos. Adierazten den epea igaroz gero. Amabost egun barru etorriko dala esan dwa 'hamabost egun barru etorriko dela esan dit'. 5 adb.* barrurago (> barru(r)o) Mendien barru(r)ó (Ond Bak). ◆ barruko adj. Barruko arropῐa 'barruko arropa'. |
barrukalde, barrukaldia | barrualde | barrukalde iz. Barrualdea. ▲ Sin. barru. ▼ Anton. kanpokalde. |
bart | bart | bart adb. Joan den gauean. Bart yon gindan izkon etxῐen 'bart egon ginen izekoren etxean'. ◆ bart arratsaldean (> bart atsaldῐen). Bart arratsean. ◆ bart gauean (> bart gaubῐen). |
baru, barua | barau | barau (> baru) 1 iz. Baru eguna 'barau eguna'. Barua gorde 'baraua gorde'. Barua ausi 'baraua hautsi'. 2 adb. Baraurik. ◆ baraurik (> barwik) adb. Barwik fan da analisak itῐa 'baraurik joan da analisiak egitera'. ◆ baraurik izan (> barwik izan). Baruik ze? Txerriek baruik de. Txerriek jan be de guaindo. Txerriek janik de (Ond Bak). Ik. baraurik egon. ◆ baraurik egon (> barwik yon). Barwik no 'baraurik nago'. |
barualdi, barualdia | baraualdi | baraualdi (> barualdi) iz. Metzeko barualdia iten asi zan, bea lixto etsi zen 'mehetzeko baraualdia egiten hasi zen, baina listo [azkar] utzi zuen'. |
baruik izan | baraurik egon | |
baruik yon | baraurik | |
basagizon, basagizona | basagizon | basagizon iz. Basolanean jarduten duen langilea, gehienbat basoa bota eta ateratzen. || Basotarra, basokoa. |
basahuntz, basahuntza | basahuntz | basahuntz (> basauntz) iz. Basahuntza eta oreina, orkatza edo kideko aberea. Ik. korzo. |
basajaun, basajauna | basajaun | basajaun 1 iz. pl. basajaunak (?). Bakizu Basajaunan ixinplwik? 'badakizu Basajaunaren ixinplorik [ipuinik]?'. 2 iz. Basa gizona. |
basakatu, basakatua | basakatu | basakatu iz. Basoan hazi eta bizi den katua, etxekoa baino handiagoa eta indartsuagoa, buztan lodia duena (Felis sylvestris). Basakatua dail(e) parajiontan 'basakatua dabil paraje honetan'. Basakatu kozkor bat ikus nen 'basakatu kozkor [tamaina handikoa] bat ikusi nuen'. |
basarreka, basarrekia | basoko erreka | basarreka iz. Izen berezi gisa, basoko erreka nagusia. ◆ basarrekako harri iz. Errekarria, harribila. |
basasoro, basasorua | mendiko soro | basasoro iz. Mendiko soroa. Patatῐa yaiten zan Urdintzauko basasorotan 'Patata ereiten zen Urdintzauko [Urbasa mendiko alderdia] basasoroetan'. Ik. soro. [(G-nav). Dermiotik kanpora landutako lurrak —Urdiainen basoa baino gorago, mendian zeuden— Satr in Eusk 1988, 656.] |
basatxipu, basatxipua | lertxun | basatxipu (Ond Bak) iz. (Bot.) Lertxuna (Populus tremula). ▲ Sin. fili-fili. |
basegal, basegala | baso hegal* | basegal iz. Basoaren hegala, bazterra. ▲ Sin. basomutur. |
baseper, baseperra | eper | baseper iz. Eperra (Alectoris sp. eta Perdix sp.). Ik. eper. [Oharra. Euskara batuko 'eper', baseper da Urdiainen; euskara batuko 'galeper', eper da Urdiainen]. |
baserri, baserria | baserri | baserri iz. (Hitz berria). Ik. basoetxe, basoko etxe. ▲ Sin. kaserio. |
baserritar, baserritarra | baserritar | baserritar iz. Ik. nekazari. |
basijero, basijerua | ontzitegi (sukaldekoa) | basijero iz. Ontzitegia, sukaldeko ontziak gordetzen diren arasa. Arramaiua basijerwekin 'armairua basijeroarekin'. Ik. arasa. |
baskula, baskulia | baskula | baskula iz. Pisatzeko tresna plataformaduna. Kaso gaiai espiluai ta baskulῐai 'kasu gehiegi espiluari eta baskulari'. Ik. balanza; pisu. |
baso gizon | basagizon | |
baso, basua (1) | baso (1) | baso1 iz. Herriko lurretan do baswa eta komunala da 'herriko lurretan dago basoa eta komunala da'. || Baswa emen zan oi leno, eta gwai sorwa 'basoa omen zen hori lehenago, eta orain soroa' (Ond Bak). ◆ baso sarri. Arbola sarri den basoa. ▲ Sin. basoitxi. ◆ basoa atera (> baswa ata). Saldu ondoren, basoko zuhaitzak bota eta eraman. Gainbeko baswen, baswa atatzen daitza 'gainbeheko basoan, basoa ateratzen dabiltza'. ◆ basoa bota (> baswa bota). Basoko zuhaitzak moztu. ◆ basoitxi 1 iz. Baso sarria. ▲ Sin. baso sarri. 2 iz. Baso hesitua. ◆ goiko baso. Gainbeheko basoaren aldean, altitude goragoko basoa, Urbasaren magalean dagoena. Ik. barga. ◆ gainbeheko baso (> gainbeko baso). Goiko basoaren aldean, altitude baxuagoko basoa, ibarraren iparraldean dagoena. ◆ baso-gizon iz. Basagizona, basoan lan egiten duen gizona. ◆ Basoko Maria. Basoko anderea, izaki mitologikoa. ◆ Basoko Mariaren ogia (> basoko marien ogia). Ohitura zaharra. Basoko lanetik etxera bueltan ekartzen ziren jateko hondarrak, ogia normalean, Basoko Mariak emandako bezala aprobetxatzen ziren gero etxean. Ik. basoko. |
baso, basua (2) | baso (2) | baso2 iz. Edalontzia; ontzi horren edukia. Baso erdi bat ur. Zerbezῐa eztau baswen artzen; botellati naio 'zerbeza ez du basoan hartzen; botilatik nahiago'. |
basoerdi (?) | basoerdi | basoerdi (?) |
basoetxe, basoetxia | basetxe, baserri | basoetxe iz. Basetxea. ▲ Sin. kaserio. |
basoilar, basoilarra | argi oilar | basoilar (*) iz. Argi oilarra; zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). ▲ Sin. kakajale, txapela txoi. [*Oharra: ez nahasi euskara batuko «basoilar» (Tetrao urogallus) hegaztiarekin]. |
basokada, basokadia | basokada | basokada iz. Baso baten edukia. |
basoko mari, basoko maria | basoko maria | |
basoko, basokua | basoko | basoko adj. Basokoa dena. Basoko ailubiek 'basoko marrubiak'. ◆ basoko mari(a) iz. Basoko amandrea, alegiazko pertsonaia. Basoko Marien ogia 'Basoko Mariaren ogia [Basoko lanetara eramandako jatekoetatik sobratzen zena, ogia-eta, aprobetxatzeko etxera bueltan ekartzen zen; sobra horiek etxeko txikienendako Basoko Mariak emandakoak ziren]. |
basolan, basolana | basolan | basolan iz. Basoan egiten den lana. Jubilatu artῐa basolanῐen ibil(i) da 'jubilatu [erretiroa hartu] arte basolanean ibili da'. |
basotar, basotarra | basotar | basotar adj./iz. Basokoa, basoan bizi dena. Beti baswen: basotarra 'beti basoan: basotarra' (LM). Ik. basozaile. |
basozai, basozaia | basozain | basozai iz. Basozaina. ▲ Sin. igurai, boxke. |
basozaile, basozailia | basozale* | basozaile (?) iz. Basozalea (LM). Ik. basotar. |
basta | nahikoa izan, aski izan | basta 1 da ad. Nahikoa izan. Basta sukaldeko lurra arenatzῐa, sekatu be jendῐa sartu ta ata asteko 'basta [nahikoa da] sukaldeko lurra harenatzea [zorua garbitu], lehortu gabe jendea sartu eta atera hasteko'. 2 interj. Nahiko! Basta!, ixilik ago! 'nahikoa!, isilik hago!'. |
bastante | nahiko, samar, aski | bastante adb. Ik. nahiko; samar; dezente. ◆ bastanteko adj. Nahikoa; nabarmena. Bastanteko harrikazwa zukaken, bai 'harrikada [buruko nahasmendua] nabarmena zeukaan, bai'. Bastanteko golpῐa duka autwek 'golpe handitxoa dauka autoak'. |
bastidore, bastidoria | bastidore | bastidore iz. Brodatze lanak egiteko egitura. Bordatzeko bastidorῐa 'brodatzeko bastidorea'. |
basto, bastua | basto. 2 bastoi (karta) | basto 1 adj. Zakarra dena, fina ez dena. ▲ Sin. zakar, ordinaio. ▼ Anton. fin. 2 iz. Bastoia; karta espainoletako lau sailetako bat, zurezko makila buru-lodi baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Txotiko basto 'txanka bastoia'. |
baston, bastona | eskumakila, bastoi | baston iz. Eskumakila. Bastona duka launtasunik aundiena 'bastona dauka laguntasunik handiena'. Ik. makila, mangulu. |
basua bota | basoa bota | |
basurda, basurdia | basurde | basurda (eta basurde [Bakaiku]) 1 iz. Basurdea (Sus scropha). Basurdak uxarratu dai larre guztia 'basurdeek uxartu dute larre guztia'. || Basurde bat (Ond Bak). 2 adj. Pertsona zakarra, gozotasunik gabea. ▲ Sin. zakar. |
basurdaki, basurdakia | basurdeki | basurdaki iz. Basurdekia, basurde haragia. Basurdakia prepatzeko errezetῐa eman ber duazu 'basurdekia preparatzeko errezeta eman behar didazu'. |
basurdakuma, basurdakumia | basurdekume | basurdakuma iz. Basurdekumea. Ik. baxaka. |
basuso, basusua | basauso, pagauso | basuso (eta baso uso) iz. Basausoa (Columba palumbus). ▲ Sin. torkaza. |
bat | bat | bat (eta 'at) 1 zenbtz. Emantazu bat 'emaidazu bat'. Best'at 'beste bat'. || Iruroindako patu ber dot best'at 'hirurondako paratu behar dut beste bat'. Arrua bat, arri bat, alaba bat, esku bet* 'arroa bat, harri bat, alaba bat, esku bat' (Ond Bak). Bat beare artu ber dot 'bat bederen hartu behar dut'. 2 Bera. Erri batekwek ga biok 'herri batekoak [berekoak] gara biok' ◆ Adin batekwek 'adin batekoak [berekoak]'. ◆ bat eta beste. ◆ bat edo beste (> bat o beste). ◆ halako batean (> alako batῐen). || Puska’tῐen 'puska batean'. Urte batῐen 'urte batean'. Narda bat... best’át. Batek... bestiek (Ond Bak). ◆ baten bat (Izenordain gisa). Norbait; bakarren bat. Ik. bat edo bat (> bateon bat). ▲ Sin. bakarren bat. ◆ bat edo bat (> bateonbat) (Izenordain gisa). Norbait. bateonbatek, bateonbati... ◆ baten batzuk. Batzuk; batzuen batzuk. ◆ bat ere (ez)* (> bat'e ez). Kazkarrak jota, sar bat'e ezta gelditu sano 'kazkabarrak jota, sagar bat ere ez da gelditu sano'. ◆ bat heldu. Bat etorri, iritzi berekoa izan. ◆ batek jakin. Batek daki ze pasatuko dan 'batek daki zer pasatuko den. ▲ Sin. auskolo; fan da bila; zazi; jakintazu. ◆ batez beste [Urdiain] adb. Ik. banaz beste [Bakaiku]. ◆ batez ere (> batez'e) adb. ▲ Sin. gaienbat / geienbat. ◆ batean (> batῐen) adb. Aldi berean; elkarrekin. Ik. batera. ◆ batean ibili (> batien ibili). Elkarrekin ibili. Ik. alkar. ◆ batean..., bestean... (> batῐen..., bestῐen...). Batien barre ta bestῐen ñar, ala bizi berko gaitun 'batean barre eta bestean negar, hala bizi beharko gaitun'. ◆ batera (> batῐa) adb. Ik. batean. Aldi berean; elkarrekin. |
bat'ez | batere ez / bat (ere) ez (?) | |
bataiatu, bataiatzen | bataiatu | bataiatu 1 dau ad. 2 dau ad. Edariei-eta ura bota. ◆ urarekin bataiatu (> urakin bataiatu). Ardwau urakin bataiatu dai 'ardo hau urarekin bataiatu dute'. Ezti onek ematen dau urakin bataiatwik dola 'ezti honek ematen du urarekin bataiaturik dagoela'. Ik. bedeinkatu. |
bataio, bataiua | bataio | bataio iz. Apizak pontῐen ematen dau bataiua 'apaizak pontean ematen du bataioa'. |
batasun, batasuna | batasun | batasun iz. Jendῐa ondo ibiltzeko batasuna ber din 'jendea ondo ibiltzeko batasuna behar din' (LM). Ik. alkartasun; unio. |
baten bat | baten bat | |
baten batzuk | baten batzuk | |
bater, baterra | komun | bater iz. |
batere | batere | batere (ez) (eta báte) adb. Erabateko gabezia adierazten duen hitza. Enauk batere arritzen 'ez nauk batere harritzen'. —Zenbat balio dau orrek? —Batez; ezez (ezerez) 'zenbat balio du horrek? —Batere ez; ezer ere ez'. Ik. bat ere. ◆ batere ez* (> batez). interj. Esapidea. Kaka zaharra! Batez, orduen 'batere ez, orduan'. ◆ batere eza* (> batez, bateza) adj. Ezereza. Jende bateza, ezeza 'jende batere eza, ezereza' (LM). Oi dok bat'ez 'hori duk batere ez'. ▲ Sin. ezez(a); zero. Ik. ezerez (> ezez). |
bateria | bateria | bateria (> bateia) 1 iz. Elektrizitatea metatzen duen tresna. 2 iz. Musika-instrumentua. |
batez beste | batez beste | |
batez e | batez ere | |
batia | batera | |
batien | batean | |
batiko, batikua | bateko | bateko (> batiko, battiko) adj./iz. Karta jokuen, batiko urrῐa 'karta jokoan, bateko urrea'. |
batitu, batitzen | irabiatu | batitu dau ad. Irabiatu, irauliz nahasi. Tortillῐa iteko, arrontzak batitu 'tortilla egiteko, arrautzak irabiatu'. Mantekillῐa iteko, esene gaina batitu 'gurina egiteko, esne-gaina irabiatu'. |
batueko ur, batueko ura | ur sufredun | batueko ur iz. Batueko ura, ur sufreduna. Inguontan badῐa batweko ura dekain iturriek 'inguru honetan badira batueko ura dakarten iturriak [iturri sufredunak]'. ▲ Sin. txolosta ur. Ik. txolosta. |
batxe, batxia | zulo, trango | batxe iz. Zuloa, trangoa. Ik. zulo; zulanguna; drango. |
batza, batzia | baratze | batza iz. Baratzea. Batzῐa txukuntzen laundu dwa 'baratzea txukuntzen lagundu dit'. Ik. ortu; saila. |
batzar, batzarra | batzar | batzar (eta bazar) iz. Ik. junta; sesio; reunio. ◆ Batzarramendi. Leku izena; antzina, Burundako herriek batzarrean biltzen ziren lekua. |
batzuk | batzuk | batzuk zenbtz. Batzuk eta bestatzuk. Urdintar batzuk 'batzuk eta beste batzuk. Urdiaindar batzuk' (Ond Bak). ◆ baten batzuk. ◆ batzuetan (> batzutan) adb. |
baula, baulia | kutxa | baula (> báula) (a itsatsia) iz. Dirua, báulῐen. Ik. kutxa; arka. |
baxaka, baxakia | basaka, (txerrikumea) | baxaka 1 iz. Basaka*, txerrikume basaka; basurdekumea edo basurdearekin azundu [ernaldu] den urdearen umea. Baxakak, nárruen luzeratá, arrastwek ibiltzen tuai, ta gῐo aunditzen dῐanῐen desagertu iten zaizkie ‘basakek, larruan luzeratara, arrastoak ibiltzen dituzte, eta gero handitzen direnean desagertu egiten zaizkie’. Ik. basurdakuma; txerrikuma. 2 adj. Nesaki baxaka. |
baxka, baxkia | baska | baxka iz. Baska, txanbra; aspaldi erabiltzen zen blusa; gaur, blusa. Ik. blusa. |
bazar, bazarra | batzar | batzar |
bazkai lege, bazkai legia | bazkari lege | |
bazkai legia in | bazkari-legea egin | |
bazkai, bazkaia | bazkari | bazkari (> bazkai) iz. Bazkaiek eztwa onik in 'bazkariak ez dit onik egin'. ◆ bazkaria paratu (> bazkaia patu); bazkaria preparatu (> bazkaia prepatu). ◆ bazkari legea egin (> bazkai legῐa in). ◆ bazkaritako (> bazkaitako). ◆ bazkaritan (> bazkaitan). ◆ bazkaritara (> bazkaitá). |
bazkaia patu | bazkaria prestatu | |
bazkaita | bazkaritara | |
bazkaitako, bazkaitakua | bazkaritako | |
bazkaitan | bazkaritan | |
bazkalaurre, bazkalaurria | bazkalaurre | bazkalaurre iz. Bazkalaurreti artzen dot botikῐa 'bazkalaurretik hartzen dut botika'. |
bazkaldu, bazkaltzen | bazkaldu | bazkaldu ad. Patatakin bazkaldu du 'patatak bazkaldu dugu'. ◆ bazkaltzeko garai. Ik. bazkalordu. |
bazkalondo, bazkalondua | bazkalondo | bazkalondo iz. Bazkaldu ondoko denbora. Bazkalonduen kartakan jokatzen dai 'bazkalondoan kartetan jokatzen dute'. |
bazkalordu, bazkalordua | bazkalordu | bazkalordu iz. ▲ Sin. bazkaitako / bazkaltzeko garai. |
baztabiatu, baztabiatua | gazta beratu(a) | |
baztar hondatzaile | izorratzaile | |
baztar-ikustaile, baztar-ikustailia | ikusnahi, begiluze | |
baztar-nahastaile, baztar-nahastailia | bazter-nahasle, bazter-nahastaile | |
baztar, baztarra | bazter | baztar 1 iz. Bazterra, ertza, muga. Bide baztarra. Ibai baztarra. Baso baztarra. Errien baztarra 'herriaren bazterra'. Aparte bizi ga munduko baztar ontan 'aparte bizi gara munduko bazter honetan'. Ik. eskina; hegal, mutur. 2 iz. Zokoa. Sukalde baztarrῐen 'sukalde bazterrean'. Taberna baztarrῐen 'taberna bazterrean'. Ik. txoko; zulo. 3 iz. Batez ere pl. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Baztar guztietan 'bazter guztietan'. Maietzῐen berdetzen dῐa emengo baztar guztῐek 'maiatzean berdetzen dira hemengo baztar guztiak'. 4 iz. Baztarra, kosteria, respaldua (EHHA). [costero: Cada una de las dos piezas más inmediatas a la corteza, que salen al aserrar un tronco, en el sentido de su longitud]. Ik. lata. ◆ baztar-ikustaile adj. Ikusnahia, begiluzea. Baztar(rak) ikustailῐa. Ik. kuzka. ◆ baztarra(k) jo. ◆ baztarrak nahastu. ◆ baztarrak nahastaile. Bazter nahaslea. ◆ baztar hondatzaile. ◆ bazterrean utzi (> baztarrῐen autzi). Alde batera utzi; abandonatu. Ebein izkerῐa baztarrῐen auzteko asmoik eztukai 'euren hizkera bazterrean uzteko asmorik ez daukate'. Ik. baztartu. (eta baztartatu [?]) ¬ |
baztarreko, baztarrekua | subil | baztarreko 1 iz. Subila, beheko suan erretzen den enborra. Ik. supil. 2 adj. Periferikoa, aldirikoa. Erri baztarrekwek 'herri bazterrekoak'. |
baztartu, baztartzen | baztertu | baztertu (> baztartu) 1 da/dau ad. Baztartu pixkat, bidῐa auzteko! 'baztertu pixka bat, bidea uzteko [agindua]'. 2 dau ad. Bazterreratu. Baztartu in dai, gaixuoi 'baztertu egin dute gaixo hori'. Ik. bazterrean utzi (> baztarrῐen autzi). Ik. abandonatu; kendu; retiatu. |
be | gabe | be1 (> pe) postpos. Gabe. Jani'pe 'janik gabe'. || Bi hilábete bete bé de, bi hilábete bete bé dakatzéi. Josi be. Jan be. Sagonai’pe. Yon ga uri pe. (Ond Bak). || Erremolatxa pila ez ikutu, bota be, juxtu-juxtua do-ta. Jan tazu lixto, katuak jan be 'katuak jan ez ditzan'. Zuk kasu in patatai, irakiten hasten dienien gainez in be. Aldien behin jo txalai, bestaldiá fan be. Zuien erditik fateko, zuitik bera bota be. || Txerrikumak janik de: jan dei. Urdia do jan be, urdia do jateko: urdiak eztau jan. Bai, yon be yongo da! Afaldu be zon. || Larru-baia da garia zikinik pe jartzeko (Ond Bak). |
be / beh | ba | be2 (eta beh) interj. Zerbait arbuiatzen dela adierazteko erabiltzen den hitza. Be!, eztot nai 'ba!, ez dut nahi'. |
be bua hil | (bere...) burua hil | |
be buruz | bere buruz | |
be garaien | bere garaian | |
be, beria | bere | bere (> be, berῐa) erak. (haren-ek hartzen duen forma perpaus bereko nor, nork edo nori osagaia berari dagokionean). ◆ berea egin (> berῐa in). Nork berea egin. Orrek beti berῐa iten dau 'horrek beti berea egiten du'. ◆ bere alde (> be alde). Be alde daile lanien 'bere alde dabil lanean'. ◆ bere buruz (> be buz). 1 Nor(k) bere buruz. Be buz bota da zarra dalako 'bere buruz bota da zaharra delako'. 2 bere buruz (> be buz). Bere artean; bere kabuz. Be buz hizketan 'bakarrizketan'. Be buz ikas dau gitarrῐa jotzen 'bere buruz ikasi du gitarra jotzen'. ◆ bere buruzko (> bebuzko, bebuzkwa). Bere kabuzkoa. | Be buai esan. | neonen buz (neure kasa). ¬ ◆ bere kisa (> be kisa). Bere gisa. ◆ bere kontura (> be kontwa). Be kontwa iten dau lan 'bere kontura egiten du lan'. ◆ beretako (> betako); ◆ berarendako (> bῐandako). *[Aztertu: berῐa 'berea', eta bῐana 'berarena']. ¬ |
bea | baina | bea [Urdiain] junt. (Forma hori Urdiainen erabiltzen da). Baina. Ik. baina (> baia). |
bea're / beare | bederen, behintzat, gutxienez | beare* (> bῐare) lokail. Bederen, behintzat, gutxienez. Etxetik ataezkio hankan loia bea're ekartzen da (Ond Bak). Oi beare! 'hori gutxienez!'. Eaniotzin ok bῐare! 'eramazkion hauek behintzat'. Etxῐen geldik, triste do; leno pasῐa bῐare faten zan 'etxean geldirik triste dago; lehen pasiera bederen joaten zen'. ▲ Sin. behintzat, binapin, gutxienez. |
beandu | berandu | berandu (> beandu, bῐandu) 1 adb. Beandua da ▼ Anton. goiz, garaiz. 2 adj. Beranta, berankorra. Patata beandua 'patata berandua'; gaztina beandua 'gaztaina berandua'. (...). ▼ Anton. goiz. ◆ beranduan (> beanduen, bianduen) adb. Atzo atsalde beanduen... Garai beanduen habil... ◆ berandu arte (> beandu artῐa, biandu artῐa). |
beandutu, beandutzen | berandutu | berandutu (> beandutu, bῐandutu) 1 da ad. Ik. atzeratu. 2 zaio ad. Beandutu imer zaigu; korritzun 'berandutu egin behar zaigu; korri dezagun'. |
beandutxo | berandutxo | berandutxo (> beandutxo, bῐandutxo) adb. Adkor. Berandu. Beandutxwai eldu naiz gaur 'berandutxoegi heldu naiz [nator] gaur'. |
bear bedeinkatu, bear bedeinkatuek | belar bedeinkatu | |
bear on, bear onak | belar onak | |
bear-soro, bear-sorua | belar-soro | |
bear, bearra | belar | belar ([Bakaiku] eta bear, bῐar) iz. Bearra moztu, nastu, sekatu ta bildu 'belarra moztu, nahastu, sikatu eta bildu'. ◆ belar seko (> bear seko); ◆ belar berde (> bear berde). ◆ belar txar (> bear txar). ◆ belar bedeinkatu (> bear bedeinkatu). ◆ belar on(ak) (> bear on(ak)) (pl.). Bear onaῐn sortῐa: anisῐa, irῐa, mentῐa, atsomotwa, errosῐa, lapaintza eta lilitxwia 'belar onen sorta: anisa, ira, menda, atso-mototsa, arrosa, lapaintza eta lili zuria'. Bear onak Sanjwanetan bedeinkatzen dῐa, urrengo urtῐen su eman ta lurrun aien gaineti salto iten da 'belar onak sanjoanetan bedeinkatzen dira, hurrengo urtean su eman eta lurrun haien gainetik salto egiten da'. ◆ belar unak (> bear unak). Sorginaindako patzen zῐan bear unak 'sorginendako paratzen ziren belar unak [belar onak]. ◆ belar soro (> bear soro). Belarra hazten den landa. ▲ Sin. larre, beardi, larresoro. ◆ belarretan (> bearretan). ◆ belarretara (joan) (> bearreta fan). ◆ txipu belar (> txipu bῐar). |
beardi | belardi | belardi (> beardi) iz. Ik. belar soro; larre. |
bearreta fan | belarretara (joan) | |
bearretan | belarretan | |
beatu, beatzen | beratu | beratu (> beatu) da/dau ad. Garbanzuek beatzen patu 'garbantzuak beratzen paratu'. Ik. biundu. ▼ Anton. gogortu. 2 (Era burutua izenondo gisa). ◆ gaztai beratu(a) (> gaztai beatua). (≠ beaztu, beazten, elurra). ◆ beratzen paratu (> beatzen patu). Beratzen jarri. |
beatz, beatza | beratz | beratz (> beatz; bῐatz) 1 adj. Denbora beatza; elur beatza. || Beátzo 'beratzago'. (Ond Bak). ▲ Sin. beazun, biun. ▼ Anton. gogor. 2 adj. Persona beatza, sufritzeko kapazidadeik eztaukana 'pertsona beratza, sufritzeko kapazitaterik [gaitasunik] ez daukana'. |
beaztasun, beaztasuna | beraztasun | beraztasun (> beaztasun) iz. Bai, beaztasuna do 'bai, beraztasuna dago' [elurra urtzen hasten denean]. |
beaztu, beazten / beratu (?) | beraztu | beraztu (> beaztu) da/dau ad. Elurra urtu. Ik. bigundu (> biundu); gesaldu. [≠ beratu (> beatu)]. |
beazun, beazuna | beratz (eguraldi beratz) | berazun* (> beazun) 1 iz. Izoztetik epeltzera egiten duen giroa. Denbora beatza don garaien, elurra urtzen da, ta beazuna do (urtzen ai dan elurra) 'denbora [eguraldi] beratza dagoen garaian, elurra urtzen da, eta berazuna dago (urtzen ari den elurra)'. Ateri do, baia beazuna do 'ateri dago, baina berazuna dago'. Ik. beratz (> beatz). 2 adj. Elur beazuna; urtzen ari den elurra. Ik. gesal. ◆ elur beazun. Elur beratza. Elur beazuna ta gesala 'elur beazuna eta gesala'. Elur beazuna do 'elur beratza dago'. ▲ Sin. elur gesal. *[Desberdindu: behazun (erraia) eta be(r)azun (eguraldi beratza)]. |
bebuz | bere buruz | |
bebuzko, bebuzkua | bere gisako | bere buruzko (> bebuzko) adj. Bere gisakoa. Bebuzkwa da, ta eztezu erraz konbenzituko 'bere buruzkoa da, eta ez duzu erraz konbentzituko'. |
bedeinkatu, bedeinkatua | bedeinkatu | |
bedeinkatu, bedeinkatzen | bedeinkatu | bedeinkatu 1 dau ad. Jatorduek bedeinkatzeko oiturῐa dukai 'jatorduak bedeinkatzeko ohitura daukate'. 2 dau ad. Lgart. Ardwa bedeinkatu 'ardoa bedeinkatu' [ardoa ureztatu]. Ik. bataiatu. 3 (Era burutua predikatu edo izenondo gisa). Ogi bedeinkatua. Domeko-domeko, ogi bedeinkatua yaten da mezá 'domekero-domekero, ogi bedeinkatua eramaten da mezara'. ◆ bedeinkatu. (Era burutua predikatu edo izenondo gisa). Ogi bedeinkatua. Ur bedeinkatua. Bear bedeinkatuek 'belar bedeinkatuak'. |
bedeinkazio, bedenkaziua | bedeinkazio | bedeinkazio iz. (Erl.) Bedeinkapena. ◆ bedeinkazioa eman (> bedeinkaziua eman). |
bedratzi | bederatzi | bederatzi (> bedratzi) zenbtz. Bedratzi egunien mezia eman hilandako (Ond Bak). Bedratzitan, afaitá 'bederatzietan, afaritara'. ● Esr. zah. Kazkarra botatzen denῐen, bedratzi eguneko lutua ondorῐen 'kazkabarra botatzen duenean, bederatzi eguneko lutoa ondorenean' [odeiz estalita egoten da gero]. |
bedratzigarren, bedratzigarrena | bederatzigarren; 2 bederatziurren | bederatzigarren (> bedratzigarren) 1 ord. 2 iz. (Erl.) Norbait hil ondorengo bederatzi egunak, eta horietan egiten diren otoitz edo elizkizunen multzoa. Ik. bederatziurren (> bedratziurren) (Ond Bak). |
bedratziurren | bederatziurren | bederatziurren (> bedratziurren) iz. (Erl.) Bedratziurrena iteko. Bedratziurrena: bedratzi egunien mezia eman hilandako (Ond Bak). Ik. bederatzigarren (> bedratzigarren). |
bee-hots | bee, marraka | bee hots (> bee ots) iz. (Batez ere pl.) bee otsak. Bee, marraka, ardiaren oihua. |
beganatu, beganatzen | bereganatu | bereganatu (> beganatu) dau ad. Beganatu tu etxeko ondasunak 'bereganatu ditu etxeko ondasunak'. |
begi nini, begi ninia | begi nini | |
begi yausgarri | azaluskeria, itxurakeria | |
begi zulo, begi zulua | begi zulo | |
begi, begia | begi | begi 1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi urdinak dukatzi 'begi urdinak dauzka'. Begi nabarrak. Begi haundia, begi txikia. Begi argiek 'begi argiak'. ● Esr. zah. Ikusten ezten begiek, gaitzik ez 'ikusten ez duen begiak, gaitzik ez' (Ond Bak). ● Esr. zah. Begiek, asko ikusi ta gutxi sufritu 'begiek, asko ikusi eta gutxi sufritu'. ● Esr. zah. Besten mina, begien lua 'besteren mina, begiaren loa'. ● Esr. Begia aundiokwa tripῐa baindo're 'begia handiagokoa tripa baino ere'. 2 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aitxurran begia; aizkorῐen begia 'aitzurraren begia; aizkoraren begia'. 3 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Zenbat begi dukatzi Urdingo ibaiko zwiek? 'zenbat begi dauzka Urdiaingo ibaiko zubiak?'. 4 iz. Iturri baten begia, iturburua. Ik. iturbegi; ur-begi. ◆ begi(en) bista; begi bistan egon (> begi bistan yon). ◆ (begi) bistan ibili [eduki]. Ik. bistan ibili. ◆ begia itxi. Begi-keinua egin. ◆ begiak itxi eta zabaldu (> begiek itxi ta zabaldu). Begiak kliskatu. ◆ begiarekin geinua egin (> begiekin geinua in). ◆ begietan jo (> begitan jo) Argi gehiegiak nahasi edo nahasia gertatu, liluratu. Yuzkiek begitan jotzen zen 'eguzkiak begietan jotzen zuen'. Ik. itsutu. || Kolore bizi orrek begitan jotzen dau 'kolore bizi horrek begietan jotzen du'. ◆ begitan hartu (> begitan artu). Gorrotatu. Artu zen begitan 'Hartu zuen begitan'. ▲ Sin. mania hartu. Ik. nazikusi. ◆ begi nini. Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila, argi izpiak begi barrura sartzen uzten duena. Ik. nini. ◆ begitako negar (> begitako near, begitako ñear; begitako ñar). (Batez ere pl.) Negar malkoa. ▲ Sin. negar tintin [Altsasu]. ◆ begietako min(a) (> begitako mina). ◆ begi yausgarri. Zer tapatua, itxurakeria. ◆ begi zulo. Begia kokatzen den barrunbea. |
begibakar, begibakarra | begibakar | begibakar adj. Begi bat galdu duena. ▲ Sin. oker. |
begibaldar, begibaldarra | ezkel, begioker | begibaldar adj. Begi ezkela, begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena. ▲ Sin. begizihar, begimakur. |
begikua izan | begiko izan / eduki | begiko izan (> begikwa izan) dau ad. Gogoko izan. |
begiluze, begiluzia | begiluze | begiluze 1 adj. Ikusnahia dena (?). 2 adj. Jan ahal duena baino gehiago hartzen duena. Gaztaibeatuendako beti izan da begiluzῐa 'gaztaiberatuendako beti izan da begiluzea'. |
begimakur | begi-oker | begimakur adj. Begi-okerra, ezkela. ▲ Sin. begibaldar, begizihar. |
beginabar, beginabarra | begi nabar* | beginabar adj. Kolore nabarreko begiak dituena. Begi urdin-berde. |
begita, begitia | begizta, txibista | begita iz. Begizta, biribil gisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako bati tiratzean desegiten dena. Ik. erroseta; lazo; txibita 2. ◆ begita egin (> begitῐa in). Begizta egin, txibista egin. Begitῐa iten badakizu? 'begizta egiten badakizu?' (Ond Bak) [eta Urdiain]. |
begitako near, begitako nearra | negar malko | |
begitako ñar, begitako ñarra | negar malko | |
begitako ñear, begitako ñearra | negar malko | |
begitan hartu | begitan hartu (norbait) | |
begitan jo | begietan jo, liluratu | |
begitil | betile | begitil [Altsasu] 1 iz. Batez ere pl. Betilea; betazal ertzetan dauden ileetako bakoitza. {Begitilat, una pestaña (Iza Alts)}. 2 iz. Bepurua, bekaina. |
begizihar, begiziharra | ezkel, begi-oker, estrabiko | begi-zihar adj. Begi ezkela, estrabikoa. ▲ Sin. begibaldar, begimakur. |
begonia | begonia | begonia (> begonῐa) iz. (Bot.) Lorategi landarea (Begonia sp.). |
beharrezko, beharrezkua | beharrezko | beharrezko (> berrezko [Urdiain]) adj. Ik. premiazko; berdan(a). |
beharrien | beharrean | beharrean (> bearrῐen, berrῐen) 1 adb. Premia. Autwa garajῐa yan beharrῐen jukat 'autoa garajera eraman beharrean zaukaat'. Gaixoi berrien do, eztuka-ta ezere 'gaixo hori beharrean dago, ez dauka eta ezer ere'. ▲ Sin. nezesidadῐen yon, premien yon. 2 adb. (Osagarritzat aditz bat era burutuan duela). -tzeko zorian (> -tzeko zorien). Burua lertu berrῐen dukat 'burua lehertu beharrean daukat'. Il berrῐen yon naiz 'hil beharrean egon naiz'. Ik. zorian (> zorien). 3 (Era burutuan dagoen aditz baten eskuinean). Behar edo espero zena ez, baizik eta beste zerbait gertatzen denean erabiltzen den hitza. Etxῐen gelditu bearrῐen, zinῐa fanko gaituk 'etxean gelditu beharrean, zinera joango gaituk'. Laundu bearrῐen, traba besteik eztau iten 'lagundu beharrean, traba besterik ez du egiten'. Konpondu bearrῐen, gaio ausi dau 'konpondu beharrean, gehiago hautsi du'. Ondo berrῐen, txarki ata da 'ondo beharrean, txarki atera da'. Obeto berrῐen esan dῐat, bea txarki artu dau 'hobeto beharrean esan diot, baina txarki hartu du'. Ik. ordez. |
beharsu, beharsua | behartsu | beharsu (> bearsu) iz./adj. (ts gabe) Behartsua. ▲ Sin. pobre. ▼ Anton. abeats. |
behartu, behartzen | behartu | behartu (?) dau ad. Zerbeit nunbaitῐen sartzῐa beartu. Ik. obligatu; premiatu; forzatu. |
behazun bear, behazun bearra | behazun belar [lubeazun (?)] | behazun belar (> beazun bear, biazun bῐar) (Bot.). [Lubeazuna (Centaurium erythraea) (?)]. [(Centaurea scabiosa) (?)]. |
behe | behe | behe (> be) iz. Jeneralean gainbehe (> gainbe) erabiltzen da. Laiuek beiti ta goiti dekai arria 'leihoek behetik eta goitik daukate harria (Ond Bak). Ik. gainbehe; barren; azpi. ▼ Anton. goi. ◆ behetik* (> beiti) beheiti* (> beiti). Laiuek beiti ta goiti dekai arria 'leihoek behetik eta goitik daukate harria' (Ond Bak). ▲ Sin. gainbeheti. ◆ beheko adj. Ik. gainbeheko. Laiuén beko barrena 'leihoaren beheko barrena' (Ond Bak). ▼ Anton. goiko. ◆ beheko alde (> beko alde, bekalde). |
behekalde, behekaldia | behealde | behekalde (> bekalde) iz. Behealdea, beheko aldea. Jeneralean gainbehekalde (> gainbekalde) erabiltzen da. ▼ Anton. goi, goikalde; gainekalde; goienkalde. Ik. gainbehekalde (> gainbekalde). Ik. barren; barrenkalde; azpi; azpikalde. |
beheko | beheko | |
behi, behia | behi | behi (> bei) iz. (Bos taurus). Ik. zezen. ◆ esene behi. Esne behia. ◆ behi-kaka. |
behiki, behikia | behiki | behiki (> beiki) iz. Behiaren okela. Ik. geheliki (> geliki). |
behin | behin | behin 1 adb. Aldi bakar batean. Bein esplikatuta entenditzen dau 'behin esplikatuta entenditzen du'. 2 adb. Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den hitza. Bein, afaitan gendela, (...) Ik. behin batean. ◆ behin baino gehiagotan (> bein baindo gaiotan). ◆ behin bakarrik. Bein bakarrik esplikatzen tu gauzak 'behin bakarrik esplikatzen ditu gauzak. ◆ behin batean (> bein batῐen). Ik. aldi batean (> aldi batῐen). ◆ behin betiko adb. Betiko. Fan da bein betiko 'joan da behin betiko'. ◆ behin bera ere* (bein bῐare). Behin bederen. ◆ behin eta berriz (> bein da berriz) Behin da berriz hotsein diat telefonoti, bea eztau artzen 'behin eta berriz hots egin diot telefonotik, baina ez du hartzen'. Ik. berriz. ◆ behin ere (bein'e). (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Bein ere enaiz yon Parisen 'behin ere ez naiz egon Parisen'. ◆ behinik behin (> binapin) lok. Behintzat. Gaur, binapin, egun ona ata dau 'gaur, behinik behin, egun ona atera du'. Ik. beare; behintzat. ◆ behin ...-z gero (> bein ...-zkῐo) (Aditz baten era burutuarekin). Ondoren. Bein asizkio, intzala dana 'behin hasiz gero, egin dezala dena. |
behin baindo gahiotan | behin baino gehiagotan | |
behin batien | behin batean | |
behin betiko | behin betiko | |
behin da berriz | behin eta berriz | |
behin ere | behin ere | |
behingoz | behingoz | behingoz (> beingoz) adb. Betiko, behin betiko. |
behinguen | behingoan | behingoan (> beingwen) adb. Ia despeitzen doten beingwen 'ea despeditzen [bukatzen] dudan behingoan'. |
behintzat | behintzat | behintzat (> beintzat, mintzat) lokail. Orrek mintzat bauka ongeia 'horrek behintzat badauka ontasuna'. ▲ Sin. beare, binapin, gutxienez. |
behiti | beheiti | |
behizai, behizaia | behizain | behizai (> beizai; baizai [Bakaiku] (Ond Bak)) iz. Behizaina. Beizaiek atwa gordetzen zen 'behizainak hatoa / hatua [behi saldoa] gordetzen zuen'. Ik. altsai. |
beiko, beikua | gabeko | |
beinke | beinke | beinke interj. Esan dena berresteko edo baiezko erantzuna indartzeko erabiltzen den hitza. Beinke ixinpluek! ▲ Sin. ondo hale! |
beira | begira | begira (> beira) adb. Danak beira dukatziu 'denak begira dauzkagu'. Laioti beira 'leihotik begira'. Béirion nolako soinekwa dekan 'begira egion nolako soinekoa dakarren'. Ik. bera. |
beirakuna, beirakunia | begirakune, begirada | begirakune (> beirakuna) iz. Begiratzeko era, begirada. ◆ begirakunea bota (> beirakunῐa bota). Begirakune zantarra bota, begiratu gaiztoa egin. A ze beirakunῐa bota dῐa! 'a zer begirakunea bota dio!'. |
beirakunia bota | begirakunea bota | |
beiratu, beiratzen | begiratu | begiratu 1 dῐa ad. 2 dau ad. (nor osagarririk gabe). Beiratazu lurrῐá 'begira ezazu lurrera'. 3 dau ad. Gogoan hartu, ikusi. Beiratzak ze abilen! 'begira ezak zer habilen!'. Beiratzak ondo hasi aurreti 'begira ezak ondo hasi aurretik'. 4 dau ad. Babestu, zaindu. Eltzῐa beiratu 'eltzea begiratu'. Ik. kasu egin (> kasoin). |
bejon | bejon | bejon- (bejondeizula, bejondeikela, bejondeinela formetan). Norbaiti zerbait onuragarri desiratzeko esaten zaion esapidea. [Ik. biejun. Zehaztu Burundako formak]. |
beka, bekia | beka | beka iz. Diru laguntza. Ikasteko bekῐa eman dῐai 'ikasteko beka eman diote'. |
bekada, bekadia | oilagor | bekada iz. Oilagorra. Ik. oilagor. |
bekain beltz | kopetilun | |
bekain, bekaina | bekokia, kopeta | bekain iz. Bekokia, kopeta. ▲ Sin. kopeta. Ik. bekoki [Ziordia, Olatzagutia] ◆ bekain beltz. Kopetiluna. ▲ Sin. serio. |
bekatu, bekatua | bekatu | bekatu ([Altsasu]; eta pekatu [Urdiain]) 1 iz. Jainkoaren legearen edo Elizaren aginduen ohartuzko haustea. 2 iz. Hutsegitea. Ik. pekatu. |
bekazina, bekazinia | istingor; kurlinta, kuliska (?) | bekazina iz. Istingorra (Gallinago gallinago). |
bekela | bezala | bekela (eta bezela) partik. Bezala. 1 Berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. Txerriek bekela jaten dau 'txerriak bezala jaten du'. Fan zan urtῐen bekela, aurten'e biak ibazi dau karrerῐa 'joan zen urtean bezala, aurten ere berak irabazi du karrera [lasterketa]'. Aita bekela ibiltzen da 'aita bezala ibiltzen da'. Auztazu don bekela 'utz ezazu dagoen bezala'. Intazu ber dan bekela 'egin ezazu behar den bezala'. Ze iten dezu or tontwa bekela beira? 'zer egiten duzu hor tontoa bezala begira?'. 2 (Izen soilaren eskuinean). Portero bekela ona dok 'atezain bezala ona duk'. Ik. kisa. ◆ ni zu(re) bekela / hi(re) bekela / bera bekela (> ni zu(e) bekela / i(e) bekela / bῐa bekela...). Ni zure / hire / bere egoeran banengo... Ni zu bekela [zure lekuan] apizangana fanko nintzake 'ni zu bezala apaizarengana joango nintzake' (Ond Bak). ◆ bekelako, bezelako. Hoi bekelakoik ez to 'hori bezalakorik ez dago'. ◆ ez bezelako. ¬ |
bekelako, bekelakua | bezalako | bekelako (eta bezelako) adj. Bezalakoa, modu berekoa. Munduen etxok oi bezelako gezurtik 'munduan ez zagok hori bezalako gezurtirik'. Oi bekelakoik eztó 'hori bezalakorik ez dago'. ◆ ez bekelako (eta ez bezelako). Ez bezalakoa. |
bekelaxe | bezalaxe | bekelaxe (eta bezelaxe) partik. bekela-ren indargarria. |
beki, bekia | bereki | bereki (> beki) 1 adj. Berez sortutako arbola landarea, arbola txertatu gabea. Gaztina bekia 'gaztainondo berekia' [txertatu gabea]. Ik. borta. 2 adj. Bere kasa dabilena, bakarrik dabilen jendea. [Jokatu egiten da (?): beki, ebeinki...]. 3 iz. Ahaidea (?). [Allegado A. Behekiyak odolezkuek diranien esaten da Satr Ahaid 648 (donde se intrepreta como var. de un supuesto berekide)]. |
bekoki, bekokia | bekoki | bekoki iz. [Ziordia eta Olatzagutia]. Ik. bekain, kopeta. |
bela (3) | berehala | berehala (> bela) adb. Ik. berehalaxe (> belaxe). Belá samár: beláxe ez, píxkat beránduxó 'berehala samar: berehalaxe ez, pixka bat beranduxeago' (Ond Bak). Bela samar etor zan 'berehala samar etorri zen'. ▲ Sin. ensegida, segidan, segituen. |
bela, belia (1) | bele; belabeltz | bela1 1 iz. Belea (Corvus sp.). || Belabeltza, bele mota zabalduena (Corvus corone corone). Ik. belatxiki; txoa. 2 iz. Putrea [Bakaiku]. Hegazti haundi-haundia; 'buitre', gaztelaniaz (?) (Ond Bak). 3 iz. Irud. Azpaiza. ● Esr. zah. Belak etxῐen, aragia gertu 'beleak etxean, haragia gertu' [apaiza, hilzorian dagoenaren etxetik bueltaka]. ◆ haragi bela (> aragi bela) iz. Erroia; bele mota handia (Corvus corax). Bela aundiena da aragi belῐa 'bele handiena da haragi belea [erroia]'. ◆ galar bela. Okil beltza. Galar bela esaten zaio okil aundi beltzai 'galar bele esaten zaio okel handi beltzari'. |
bela, belia (2) | kandela | bela2 iz. Kandela. Argizai belῐa 'argizari kandela'. Ik. zirio. |
belakuma, belakumia | belakume | belakuma iz. Belakumea, belearen umea. |
belarri luze | belarri-luze | |
belarri, belarria | belarri | belarri 1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia. Belarriek, aundiek; bea aitu, gutxi 'belarriak, handiak; baina aditu, gutxi'. Bost zinzirrin zulo dukatzi belarri bakoitzῐen 'bost zinzirrin zulo [belarritako zulo] dauzka belarri bakoitzean'. 2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Belarri ona duka 'belarri ona dauka'. Belarriek tapatu 'belarriak tapatu'. ◆ belarri luze adj. Belarriak luzeak dituena; zelataria (?). ◆ belarri motz. Belarriak motzak edo moztuak dituena. Ardi belarri motza. Ik. belarrimotz. ◆ belarriko zulo. Belarri zuloa. Belarriko zuloti muskarra sartu?; gwaindo ze aitu ber tun! 'belarri zulotik muskerra sartu?; oraindik ze aditu behar ditugun!'. ◆ belarriak berotu (> belarriek bῐotu). Jipoitu. ◆ belarriak tapatu (> belarriek tapatu). ◆ belarriak zuti, belarriak tente (> belarriek txuti, belarriek tente) adb. Animaliengatik esanda, adi. ◆ belarriko eskinako. Emanen duet belarriko eskinakon bat 'emanen diat belarriko eskinakoren bat'. Ik. belarriondoko. ◆ belarriko min. Belarriko minakin do 'belarriko minarekin dago'. ◆ belarrira esan (> belarrῐá esan). Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. |
belarriko min | belarriko min | |
belarriko zulo, belarriko zulua | belarri zulo | |
belarrimotx, belarrimotxa | belarrimotz | belarrimotz (> belarrimotx) 1 adj. Belarriak motzak edo moztuak dituena. Ik. belarri motz. 2 iz. Lgart. Etorkina, eta hedaduraz, euskaraz ez dakiena, izendatzeko erabili ohi den irain hitza (Hitz berria). Ik. erdaldun. |
belarriondoko | belarrondoko | belarriondoko iz. Belarrondokoa. Belarriondoko bat eman 'belarrondoko bat eman'. Ik. zaplastako; blastako; belarriak berotu (> belarriek bῐotu). |
belatxiki, belatxikia | belatxiki | belatxiki iz. Belearen familiako hegaztia, familiakoen artean txikiena, lepondo grisa eta begi zurixkak dituena (Corvus monedula). Ik. bela1. |
belaun arin, belaun arina | belaungozo | |
belaun kozkor (?) | belaunburu; belaunezur | |
belaun, belauna | belaun | belaun iz. ◆ belaun arin. Belaungozoa. ▲ Sin. arin, pixkor, ajil. ◆ belaun kozkor. Belaunburua; belauneko hezurra (?). |
belauneko | belauniko | belauneko adb. Belauniko. Jarri zaitez belauneko 'jar zaitez belauniko'. Belauneko, kastigatuta 'belauniko, kastigatuta'. |
belaunesi, belaunesia | hesi pasagune; mailadi | belaunesi iz. Hesia pasatzeko mailadia. Hesiz itxitako larre, baso eta abarretan, hesia pasatzeko erabiltzen den maila. |
belaunikatu, belaunikatzen | belaunikatu | belaunikatu da ad. Belauniko jarri. |
belaxe | berehalaxe | berehalaxe (> belaxe) adb. Belaxe eldu naiz 'berehalaxe heldu naiz [nator]'. Ik. berehala (> bela). Belaxetik errapatu da ausita zola 'berehalaxetik erreparatu da hautsita zegoela'. |
beleta, beletia | haize orratz. 2 aldakor | beleta 1 iz. Haize orratza. 2 adj. Pertsona aldakorra, iritziz edo asmoz aldatzeko joera duena. Ik. txaketa-buelta. |
belozidade, belozidadia | lastertasun, abiadura | belozidade iz. Lastertasuna, abiadura. Belozidade aundia dῐa 'abiadura handia darama'. |
beltx, beltxa | beltz | |
beltz, beltza | beltz | beltz (eta beltx) 1 adj./iz. Ikatza baindo beltzo 'ikatza baino beltzago'. Beltxokwa ‘beltzagokoa’ (Ond Bak). 2 adj./iz. Bere motako edo kidekoak baino ilunagoa dena. Ardo beltza. 3 adj./iz. Azala beltza duen giza arrazakoa dena. 4 iz. Kolore beltza. Beltzez jantzita. 5 adb. Gogortasunez. Lan beltz in 'lan beltz egin'. |
belztxo, belztxua | beltzaxka | belztxo (eta beztxo) adj. Beltzaxka. |
benazko | benazko, benetako | benazko adj. Benetakoa. [Altsasu] (Iza Alts). Ik. egiezko. |
benda, bendia | benda, lotura | benda iz. Lotura, oihalezko zerrenda. Ik. toka. ◆ benda paratu (> bendῐa patu). Ik. bendatu2. |
bendatu, bendatzen (1) | askaldu, meriendatu | bendatu1 dau ad. Meriendatu, askaldu. Ze nai dezu bendatzeko? 'zer nahi duzu meriendatzeko?'. |
bendatu, bendatzen (2) | bendatu | bendatu2 dau ad. Bendaz lotu, bendaz estali. Eskua bendatwik 'eskua bendaturik'. ▲ Sin. bendῐa patu; tokῐa patu. |
bendizio, bendiziua | bendizio, bedeinkazio | bendizio 1 iz. (Erl.) Bedeinkazioa. Artu genduen apizak emandako bendiziywa 'hartu genuen apaizak emandako bendizioa'. Ik. bedeinkazio. 2 iz. (Irud.) Onuragarria, onura dakarrena. ◆ bendizioa izan (> bendiziywa izan). Onuragarria izan. Bendizio bat dῐa bota tun yauriok 'bendizio bat dira bota dituen euriok'. |
bendu-afai, bendu-afaia | afari-merienda | |
bendu, bendua | merienda, askari | bendu iz. Merienda, askaria. ◆ bendu-afari (> bendu-afai). Afari-merienda. |
beneno, benenua | beneno, pozoi | beneno iz. Benenwa besteik eztiai botatzen fruta arbolairi 'benenoa besterik ez diote botatzen fruta arbolei'. |
benenoso, benenosua | pozoitsu, pozoidun | benenoso adj. Pozoitsua, pozoiduna. Aginan osto, azal ta aziek benenosuek dῐa 'haginaren [zuhaitza; Taxus baccata] hosto, azal eta haziak pozoitsuak dira'. |
benga | tira. 2 bai zera! | benga 1 interj. Norbait mugitzera edo zerbait egitera bultzatzeko. Benga, sartu maletak autwen 'tira, sartu maletak autoan'. Benga berriz 'ea, berriz'. Ik. tira1. 2 interj. Bai zera!, aurrekoak esandakoa ez dugula sinisten adierazteko. Benga, benga, ze aitu ber dun gwaindo! '[bai zera], zer aditu behar dugun oraindik!'. Ik. baita zera ere. |
benganza, benganzia | bengantza, mendeku | benganza iz. Bengantza. |
benta, bentia | benta, ostatu | benta iz. Bide-bazterrean edo bidegurutze batean herrigunetik kanpo dagoen ostatua. Ik. ostatu; fonda. ◆ bentako iz. Bentan bizi dena; bentaria. Bentakwek 'bentakoak'. Ik. bentero, -a. ◆ bentako etxea (> bentako etxῐa). |
bentaja, bentajῐa | abantaila, bentaja | bentaja iz. Abantaila; aldea. Ik. alde1; pribilejio. ◆ bentaja hartu; atera; ibili; eraman; eman (> bentajῐa artu; ata; ibili; yan; eman). |
bentera, benteria | bentari emakumezkoa | bentera iz. Bentari emakumezkoa. Ik. bentako. |
bentero, benterua | bentari gizonezkoa | bentero iz. Benterwa ta benterῐa, bentan bizi zῐanak 'benteroa eta bentera, bentan bizi zirenak'. Ik. bentako. |
benzitu, benzitzen | bentzutu, garaitu, irabazi | benzitu dau ad. Bentzutu, garaitu, irabazi. Muxinkwen asi, ta ibaztῐa da benzitzῐa 'muxinkoan [borrokan] hasi, eta irabaztea da bentzutzea . Ik. irabazi (> ibazi). |
beotasun | berotasun | |
beotu, beotzen | berotu | berotu (> beotu, biotu) 1 da/dau ad. Zerbait bero jarri, beroago bihurtu. 2 dau ad. Beroa eman. 3 da/dau ad. Norbaiten gogoa biziagotu, sutu. 4 dau ad. Norbait jo, jipoitu. ◆ belarriak berotu (> belarriek bῐotu). Belarrondokoa eman. Ik. belarriondoko. |
beotzaile, beotzailia | berotzaile | berotzaile (> beotzaile, bῐotzaile) iz./adj. Berotzen duen pertsona edo gauza. Fabrikan, ua faten zan gwe eltzῐek beotzῐa; ua, eltze beotzaile 'frabrikan, hura joaten zen gure eltzeak berotzera; hura, eltze berotzaile'. |
ber dan bezela | behar bezala | |
ber dan bezelako, ber dan bezelakua | behar bezalako | |
ber izan | behar izan | behar izan (> ber izan) 1 dau ad. Norbaiten edo zerbaiten beharra izan. Ez dot ber 'ez dut behar'. 2 da/ dau ad. (Osagarritzat beste aditz bat, era burutuan, duela). Bier ertor(i) ber dau 'bihar etorri behar du'. Ala berko dau 'hala beharko du'. || Esan ber jituet. Zopak in ber datzat esene horri. Ezta hori esan ber. Éman bérko dáu ‘diogu’ díruba. (Ond Bak). ◆ behar dan bezala / bekela (> ber dan bezela / bekela). ◆ behar ez dan bekela (> ber eztan bekela). ◆ behar dan bezalako (> ber dan bezelako / bekelako) adj. ◆ beharko (> berko). Berko! 'beharko!'. Beste erremeioipe, berko belauneti opeatu 'beste erremeioipe, beharko belaunetik operatu'. ◆ hala beharko (> ala berko). (Esapidea). Etsipenezko onarpena adierazten duen esapidea. Hala berko dau! 'hala beharko du'. [◆ behar dena (> berdana). berdan(a). Behar dena. Ik. beharrezko, premiazko. ▼ Anton. berreztana. ◆ behar ez dena (> berreztana)]*. ¬ |
ber, berra | behar | behar (> ber) iz. Kontu orrengeiti ezto asarratu berrik 'kontu horregatik ez dago haserretu beharrik'. Emen kontuz ibili berra do 'hemen kontuz ibili beharra dago'. Jan berra 'jan beharra'. Ezto orren berrik 'ez dago horren beharrik'. || (Txerriek) emanik dekai, eman berra. Hiruroindako patu ber dot best'at. Hok erreik de honeskió, áta in ber tut. Beti eman berrien da (eta) beti aztu. Obe berrez yan da (ta) han hil. Hasi nintzan lan in berrien. Hura (autobus) batien faten ezpada, bestien fan in ber da. Hasi zan Axerko jan berrien. || ◆ behar den bezala (> ber dan bekela). Zade geldik ta portatu zaitez ber dan bekela 'zaude geldirik eta portatu zaitez behar den bezala'. ◆ behar den bezalako (> ber dan bekelako). Ber dan bekelako zartairen bat yosi berko du 'behar den bezalako zartaginen bat erosi beharko dugu'. ◆ horren beharra ibili [eduki] (> orren berra ibili) [¡lo que faltaba!]. Esapidea. Horren berra do, ba! 'horren beharra dago, bada!'. [◆ behar dena (> berdana). berdan(a). Behar dena. Ik. beharrezko, premiazko. ◆ behar ez dena (> berreztana)]*. |
bera | begira | begira2 (> bera). Begira; hara; horra. Ik. hara. (Zerbait azaltzeko esaten den esaldi bat hastean). Bera, gauza bat esamer dezut 'begira, gauza bat esan behar dizut'. Guk'e ala uste genduken; bea, bera 'guk ere hala uste genian; baina, begira'. ◆ bada, begira ba... (> ba, bera ba...) [¡pues mira!]. |
beraneante, beraneantia | udatiar | beraneante (eta beraniante) iz. Udatiarra. |
berantz | beherantz, aldapa behera; jaitsiera | beherantz (> berantz) iz. Aldapa behera; jaitsiera (Ond Bak). Ik. goitibehera; jaitsiera. ▼ Anton. gorantz, azpitik gora. |
beratz, beratza | beratz | beratz (> beatz) adj. 1 Sentibera. 2 Elurra edo izotza beraztean. Beatza do 'beratz(a) dago'. Denbora beratza (Ond Bak) [& Urdiain]. Ik. bigun (> biun); berazun* (> beazun). |
berba | beharbada | beharbada (> berba) adb. Berba etorko da 'beharbada etorriko da'. ▲ Sin. hobenien, akaso, igual, igualien. |
berbena, berbenia | berbena belar; 2 gau festa, berbena | berbena 1 iz. (Bot.) Berbena belarra (Verbena officinalis). Gaitz asko ongitzen emen tu berbenῐek 'gaitz asko ongitzen omen ditu berbenak'. 2 iz. Gau festa (?). |
berdana (behar dena) | behar dena | |
berde, berdia | berde | berde 1 adj. Oi garien berdῐa! 'hori gariaren berdea!'. 2 adj. Heldu gabea; ihartu gabea. ● Esr. Muskarra baindo berdῐo 'muskerra baino berdeago'. 3 iz. Kolore berdea. 4 iz. Berdetasuna. |
berdel, berdela | berdel | berdel iz. (Scomber scombrus). |
berdetasun, berdetasuna | berdetasun | berdetasun iz. Yaurien ondoko berdetasuna dukai gwai larrῐek 'euriaren ondoko berdetasuna daukate orain larreek'. |
berdetu, berdetzen | berdatu | berdetu da/dau ad. Berdatu. Ikusgarria da nola berdetzen dan baswa maietzῐen 'ikusgarria da nola berdatzen den basoa maiatzean'. |
berdetxo, berdetxua | berdexka | berdetxo 1 adj. Berde samar. Ik. berde. 2 adj. Berdexka. |
berdexka, berdexkia | berdexka | berdexka adj. (Hitz berria) Berdearen antzekoa, berderantz jotzen duena. Ik. berdetxo. |
berdin izan | berdin izan | |
berdin, berdina | berdin | berdin 1 adj. Ia berdin-berdina ata ber den urtῐa! 'ea berdin-berdina atera behar duen urtea(k)!'. Fan zan urtekuen berdin-berdina 'joan zen urtekoaren berdin-berdina'. Berdin-berdinak dia 'berdin-berdinak dira'. Ik. bezelako; igual. ▼ Anton. desbedin, diferente. [Oharra: ez dira nahasten berdin eta bera]. 2 adj. Laua; koskarik gabea. 3 adb. Modu berean. Ezta batere aldatu, berdin-berdin segitzen dau 'ez da batere aldatu, berdin-berdin segitzen du'. ◆ berdin izan 1 da ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Gauza bera izan; garrantzirik ez izan. 2 zaio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Ik. igual izan. |
berdindu, berdintzen | berdindu | berdindu 1 da/dau ad. Berdin bihurtu, maila berean jarri. ▲ Sin. igwalatu. 2 da/dau ad. Zelaitu. Ik. zelaitu. |
berdintasun, berdintasuna | berdintasun | berdintasun iz. Berdina denaren nolakotasuna. Igwaltasuna ta berdintasuna, igwalak tuk 'igualtasuna eta berdintasuna, igualak dituk' (LM). ▲ Sin. igualtasun; igualdade. ▼ Anton. desberdintasun; diferenzia. |
berdintsu, berdintsua | berdintsu | berdintsu 1 adj. Gutxi gorabehera berdina. Luzeran berdintsuek dῐa 'luzeran berdintsuak dira'. Ik. igualtsu, paretsu. 2 adb. Berdintsu balio dai 'berdintsu balio dute'. |
berdotz, berdotza | berdotz, zurbil | berdotz adj. Zurbila. Ik. putz; kolore putz. [Aztertu beste adierarik baduen]. |
berdoztu, berdozten | berdoztu | berdoztu 1 da ad. Jatekuek berdoztu. Edozein gauza, irekiten hasi ta bela, yosi be deila, iten badia hoztu, iten dia berdoztu, eztia yosten. Azelgia, aziata, ur hotzien jartzen badia, eztia yosten, berdoztu iten dia (Ond Bak). 2 da ad. Zurbildu. |
berdura-zopa, berdura-zopia | berdura-zopa | |
berdura, berduria | berdura, barazki | berdura iz. Berdurῐa jan 'berdura jan'. Berdurῐa jateko agindu dwa medikuek 'berdura jateko agindu dit medikuak'. ◆ berdura zopa. Obe da berdurῐa gutxi yostῐa berdura zopa ona iteko 'hobe da berdura gutxi egostea berdura zopa ona egiteko'. |
berez | berez | berez adb. ◆ berezko adj. |
berezi, berezia | berezi | berezi adj. Berezia, bestῐek ezbekelakwa 'berezia, besteak ez bezalakoa'. |
berezko, berezkua | berezko | |
beria in | berea egin | |
berien | berean | |
berko! | beharko! | |
berna hezur, berna hezurra | berna hezur, bernazaki | |
berna, bernia | berna | berna iz. Giza zangoaren beheko zatia, belaunaren eta oinaren artekoa. Berna mé 'berna mehe'. Berna lodi. Ik. aztal. ◆ berna hezur (> bernaezur). Bernako hezur nagusia; tibia. |
bero falso, bero falsua | sargori | |
bero, berua | bero | bero 1 iz./adj. Bero aundia, bero zakarra iten dau 'bero handia, bero zakarra egiten du'. Ik. berotasun; kalda. 2 adb. Zopῐa bero do 'zopa bero dago'. Bero fan da udῐa 'bero joan da uda'. ● Esr. zah. Obe da ero, baindo (?) bero 'hobe da ero, baina bero' (Ond Bak). [Ero, baia bero]. ◆ bero egin (> bero in). (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Gaur bekelako beroik eztau aspaldi in 'gaur bezalako berorik ez du aspaldi egin'. ◆ bero egon (> bero yon). Bero egin. ◆ bero falso iz. Bero faltsua. Ekaitzaren aurreko giro sargoria. ▲ Sin. denbora falso. ◆ bero ustel iz. Geihegizko beroa aireztatu gabeko lekuan; bero itogarria, sargoria. |
beroaldi, beroaldia | beroaldi | beroaldi iz. Norbait edo zerbait bero dagoen edo berotzen den aldia. Fan dῐa udazkeneko beroaldiek 'joan dira udazkeneko beroaldiak'. |
beroketa, beroketia | beroketa | beroketa iz. Berotzea. Yuzkia ata dok, bea etxok beroketa aundik 'eguzkia atera duk, baina ez zagok beroketa handirik'. ▼ Anton. hozketa. |
beroki, berokia | beroki | beroki iz./adj. Beroa dena; toki beroa, babestua. Etxe honi berokia falta zaio (Ond Bak). Narruzko abrigwau berokia da 'larruzko abrigo hau berokia da [beroa da]'. Kanpwen otza do, bea au berokia dona etxῐontan! 'kanpoan hotza dago, baina hau berokia dagoena etxe honetan!'. Gústwa non etxeko berokiti elurrai beira 'gustura nagon etxeko berokitik elurrari begira'. Ik. epelki. |
berotasun, berotasuna | berotasun | berotasun (> beotasun, biotasun) iz. [berotasuna (Ond Bak)]. ▼ Anton. hoztasun. |
berregun (?) | berrehun | berregun zenbtz. Berrehun. ▲ Sin. bi aldiz egun 'bi aldiz ehun'. Berregun laun ingwatu dῐa afaita 'berrehun lagun inguratu dira afaritara'. |
berrezko, berrezkua | beharrezko | |
berreztana (behar ez dena) | beharrezten; ezbehar | beharrezten(a)* (> berreztana) iz. Beharreztena; ezbeharra, zorigaitza, gertaera dohakabea. Baduka berreztana 'badauka beharreztena'. berreztanak / berreztianak (?). Eztaile ondo osasunakin; berreztana ata ber dau 'ez dabil ondo osasunez; beharreztena [gaitz larriren bat] atera behar du'. |
berreztankeia | beharreztenkeria*, gehiegikeria | beharreztenkeria* (> berreztankeia) iz. Zentzugabekeria, desegokikeria. In jituk berreztankeiek 'egin ditik beharreztenkeriak'. |
berri, berria | berri | berri 1 adj. Soineko berria jantziko dot gaur 'soineko berria jantziko dut gaur'. || Ohia berria 'ohe berria'. Perrejila berriá 'perrexil berria' (Ond Bak). ▼ Anton. zahar (> zar). 2 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). etorri berri; jaio berri; ezkon berri; hil berri (> il berri); sartu berri; erosi berri (> yosi berri). 3 iz. Notizia. Eztuku orren berrik 'ez daukagu horren berririk'. Badukazai ezein berrik? 'badaukazue ezein berririk?'. ▲ Sin. notizia. |
berrien | beharrean | |
berriketa, berriketia | berriketa | berriketa 1 iz. Denbora-pasako hizketaldia. Berriketa asko bea fundamentu gutxi 'berriketa asko baina fundamentu gutxi'. Ik. kontuketa; marmarreria (> marmarreia). 2 iz. Funtsik gabeko esana; huskeria. Berriketa gutxi neri 'berriketa gutxi niri'. Eztukat berriketako gogoik 'ez daukat berriketarako gogorik'. ▲ Sin. kopla, koplaketa, broma, tonteia. ◆ berriketan adb. Denbora-pasako hizketaldian. Atsaldῐa fan zaigu berriketan 'arratsaldea joan zaigu berriketan'. Ik. kontuketan. ◆ berriketa(ra)ko gogoa izan (> berriketako gogwa izan). Eztuka berriketako gogoik 'ez dauka berriketa(ra)ko gogorik'. ◆ berriketarik gabe (> berriketaipe). Lanak zirti-zarta iten tu, berriketaipe 'lanak zirti-zarta egiten ditu, berriketarik gabe'. |
berriketaipe | berriketarik gabe | |
berriketalai, berriketalaia | berriketari | berriketalari (> berriketalai) adj./iz. Berriketaria; berriketan jarduten duena. Ik. hitzontzi; karraka. |
berriketan | berriketan | |
berriketontzi, berriketontzia | antojagarri. 2 berriketontzi | berriketontzi 1 adj. (Ez da hitzontzi-ren sinonimo) (?). Antojagarria, aspergarria, gogaikarria. Ik. enplasto. 2 adj. Berriketaria, hitzontzia. (?). ¬ |
berritsu (?) | berritsu | berritsu adj. (?) (Ez hitzotzi-ren adieran). |
berritu, berritzen | berritu | berritu dau ad. Etxῐa berritu dai 'etxea berritu dute'. ▼ Anton. zahartu (> zartu). |
berriz | berriz | berriz 1 adb. Beste behin. Beste behin. ▲ Sin. atzea; atzea berriz. 2 lok. Aldiz. Ik. ordea. ◆ berriz ere (> berriz'e) berriz-en indargarria. Berriz'e yosi berko du loteia 'berriz ere erosi beharko dugu loteria'. ◆ berriz berrira* (> bérriz berrῐá). Berriro. Intazu kontuoi bérriz bérrῐa, txarki do-ta 'egin ezazu kontu hori berriz berriro, txarki dago eta'. Bérriz berrῐá hasi berko dú partiturῐa jotzen 'berriro hasi beharko dugu partitura jotzen'. ▲ Sin. atzea berriz. ◆ behin eta berriz (> bein da berriz). Behin eta berriro. Bein da berriz esan diat, bea eztau kasoik iten 'behin eta berriz esan diot, baina ez du kasorik egiten'. |
bérriz berriá | berriz, berriro | |
berro, berrua | berro | berro iz. (Bot.) Iturri belarra (Nasturtium officinale). Errekatan bildutako berroik ez jateko rekomendatu dai 'errekatan bildutako berrorik ez jateko gomendatu dute'. |
berso, bersua | bertso | berso iz. Bertsoa (pl). Bersuek atatzeko oiturῐa zon 'bertsoak ateratzeko ohitura zegoen'. |
bersolai, bersolaia | bertsolari | bertsolari (> bersolai) iz./adj. |
bertako, bertakua | bertako | bertako 1 adj. Bertako izkerῐa iten dau 'bertako hizkera egiten du'. Bertako eskolan iten dau lan 'bertako eskolan egiten du lan'. 2 iz. Bertako batek yakusi geau bidῐa 'bertako batek erakutsi digu bidea'. Bertakwek badakiai eskwaz 'bertakoek badakite euskaraz'. Ik. hemengo; horko; hango. |
bertan | bertan | bertan 1 adb. Plazan bertan patu dai barrakῐa 'plazan bertan paratu dute barraka'. 2 adb. Hurbil, gertu. Ferrila pasatu eta bertan 'trenbidea pasatu eta bertan'. |
bertatik | bertatik | bertatik (eta bertati) 1 adb. Lehen nolabait aipatu den lekutik. Ik. handik. 2 adb. Hurbildik. ◆ bertatik bertara (> eta bertati berta) adb. Oso hurbil; hurbiletik (Iza Alts). |
bertatik bertara | bertatik bertara | |
besalai, besalaia | besaka | besalai [Altsasu] (eta besolai [Bakaiku]) iz. Uztartutako behi edo idien arteko borroka, uztarkidearen gain karga botaz. Ald. besolai (Ond Bak). ◆ besalaian (> besalaien) adb. Besaka; uztarkidearen gain karga botaz. Behi edota idiak uztarrian daudela besalaian [besaka] ibili. |
besaldi, besaldia | besaldi | besaldi iz. [Brazada, brazado]. Besaldi bat egur (?). |
besape, besapia | besape | besape iz. Ik. galtzarpe; besazpi. ◆ besapean (> besapῐen). |
besarkada, besarkadia | besarkada, besakada | besarkada iz. Besakada; besoen artean har daitekeen kopurua. Besarkada egur. (LM) |
besarkatu, besarkatzen | besarkatu | besarkatu dau ad. |
besazpi, besazpia | besazpi | besazpi iz. Ik. galtzarpe; besape. |
besigu, besigua | bisigu | |
besikula, besikulia | besikula | besikula iz. Gibelak jariatzen duen behazuna biltzen duen mintzezko zorroa. Ik. behazun (> biazun, biotzun). |
beso, besua | beso | beso 1 iz. Besoti hartuta ( eta besoti helduta (?)). Besu’au 'beso hau' (Ond Bak). 2 iz. Hainbat animaliaren aurreko gorputz adarra. 3 iz. Besaurrea. Ik. besomutur. ◆ besotan hartu, eraman, ibili [eduki] (> besotan artu, yan, ibili). |
besokada | besakada | besokada iz. Besakada. Ik. besarkada. |
besolai | besaka | besolai (Ond Bak); besalai [Altsasu] iz. Besaka; uztartutako behi edo idien arteko borroka, uztarkidearen gain karga botaz. Ik. besalai. |
besomotz, besomotza | besomotz | besomotz adj. Ik. eskumotz. |
besomutur, besomuturra | besaurre | besomutur iz. Besaurrea (?). Ik. beso. |
besotako, besotakua | besoetako | besotako iz. Besoetakoa; norbait bere aita ponteko edo ama pontekoarendako. Abwela ta abwelon besotakwa naiz ni 'amona eta aitonaren besoetakoa naiz ni'. |
besotan hartu | besoetan / besoan hartu | |
bestalde | bestalde | bestalde 1 lokail. Beste alde batetik. 2 beste alde-ren laburketa gisa. |
bestatzuk | bestetzuk | bestatzuk izord. Bestetzuk, beste batzuk. Ik. batzuk. |
beste | beste | beste 1 adj. Beste mutiki batekin daile 'beste mutiko batekin dabil'. Beste egunen batῐen etorko naiz 'beste egunen batean etorriko naiz. 2 (Dagokion izena ezabaturik). Bestῐoi obῐa da 'beste hori hobea da'. Bestῐari emateko 'besteei emateko'. 3 (Mugagabean jokaturik, izenordain-edo gisa). Beste iltzῐa ezto ondo 'beste hiltzea ez dago ondo'. Bestei listo botatzen dῐa kulpῐa 'bestei listo botatzen dio kulpa'. 4 (Mugagabean, izenordain-edo gisa). Bestenetan: besten larretan eta. Bata bestiengandi bizi(tzen) ga denok, guregandi bizi da hori; bestiengandi bizi'ok hoi. 5 (Salbuespena adierazten duten testuinguruetan). Besteῐk. Besteῐk eztuku 'besterik ez daukagu'. Sustotako besteῐk eztu iten 'sustotako besterik ez dugu egiten'. Ondo do oi besteῐk ezpalin bada 'ondo dago hori besterik ez baldin bada'. Etxukat beste itekoik! 'ez zaukaat beste egitekorik!'. | Beste bat, hoi! Best'at, hoi! (antzekoa). | A best'at! 'hara beste bat!' [¡otro que tal baila!]. || ● Esr zah. Bésten bizkarrá, buen bízkar: bestén bizkarretík bízi, bestéi kulpá bóta, bestengandi bízi. ● Esr. zah. Bésten minák, begién loá (eztala ikusten). | Masurta, ta bat eta beste (Ond Bak). || ◆ besteak ez bekelako / bezelako (> bestῐek ez bekelakwa). Izaeraz, bestelakoa dena. ◆ beste behin. Beste aldi batean. Beste bein, egun sargori batῐen, arropa ta guzti sartu gindan ibaira 'beste behin, egun sargori batean, arropa eta guzti sartu ginen ibaira'. ◆ beste gaine(ra)ko* (?) (> besteneko, besteineko). Ik. besteneko. ◆ beste gaine(ra)koan* (?) (> bestenekwen, besteinekwen). Ik. bestenekuen. ◆ beste hainbeste. ◆ beste honenbeste (eta beste oinbeste). ◆ beste horrenbeste. Gwaindo beste orrenbeste! (harridurazko esapidea). ◆ besterik gabe (> besteipe). |
beste hoinbeste | beste honenbeste | |
beste munduko gauzia (ez) izan | beste munduko gauza | |
besteik | besterik | |
besteinekuen | beste gainerakoan (?) | |
bestela | bestela | bestela 1 lokail. Esaten dena betetzen ez bada. Esantazu egia; bestela, zade ixilik 'esan ezazu egia; bestela, zaude isilik'. Eskerrak lagundu dezaila; bestela, guk bakarrik ezinko genduen 'eskerrak lagundu duzuela [diguzuela]; bestela, guk bakarik ezingo genuen'. 2 lokail. Bestalde, gainera. Ta bestela, nola zei? 'eta bestela, nola zaudete?'. Ik. bestenekoan* (beste gainerakoan) (> bestenekuen, besteinekuen). |
bestelako, bestelakua | bestelako | |
besteneko / besteineko | gainerako | besteneko* (beste gainerako)* (> besteineko) adj./iz. Beste gainerakoa (?); gainerakoa. Nik gaztanbera pixkat jan dot; aitak besteneko dana 'nik gaztanbera pixka bat jan dut; aitak beste gainerako dena'. Gauza pare bat artu ta bestenekwa emen autziko dú 'gauza pare bat hartu eta beste gainerakoa hemen utziko dugu'. ◆ bestenekoan* (beste gainerakoan) (> bestenekuen, besteinekuen) 1 lok. Beste gainerakoan (?); gainerakoan. Ankatati daile makaltxo; besteinekwen ondo do 'hanketatik dabil makaltxo; beste gainerakoan ondo dago'. Ik. bestela. 2 lok. Gainerakoan; eta abar. Ona zan jorran ta bestenekwen 'ona zen jorran eta beste gainerakoan. [eta abar-en pareko Urdiainen]. Ik. eta besteinekoak (> ta besteinekwek). ◆ eta bestenekoak (eta beste gainerakoak)* (> ta bestenekwek, ta besteinekwek) lok. Eta gainerakoak; eta abar. Ekar zituen zorriek, arkakuswek ta besteinekwek 'ekarri zituen zorriak, arkakusoak eta beste gainerakoak'. |
bestenekuen | gainerakoan; eta abar | |
bestengusu, bestengusua | bestengusu | bestengusu iz. Lehengusu txikia. Ik. izter lehengusu [Burunda]. ▲ Sin. primo, -a txiki. |
bestetakoik | besteagorik* bestelakorik (?) | bestetakorik* (> bestetakoik) iz. [Besteagokorik* (OEH)] Beste egitekorik (?) ◆ bestetakorik ez ibili (> bestetakoik ez ibili [eduki]). Etxukat bestetakoik! 'ez zaukaat besterik! / beste egitekorik!' [!no tengo otro quehacer¡]. ◆ bestetakorik gabe* (> bestetakoipe). Besteagokorik gabe* (OEH). Beste egitekorik gabe (?). Autza fan dok, bestelakoipe 'hara joan duk, beste egitekorik gabe [luzatu gabe; luzamendutan ibili gabe]'. [sin otro quehacer, expresamente para ello]. |
bestetakoipe | besteagokorik gabe* | |
bestetxe, bestetxia | beste etxe (bigarren etxe; biltegi) | bestetxe iz. Etxe nagusia ez dena, «beste etxea»; biltegi edo gordelekutako erabiltzen da, ez bizitoki bezala. Ik. etxe. |
beta (1) | beta | beta1 iz. Astia, zerbait egiteko une edo aukera egokia. Launduko nezuke, bea eztukat betaik 'lagunduko nizuke, baina ez daukat betarik'. Ik. denbora ibili [eduki]. |
beta, betia (2) | zain; mea | beta2 1 iz. Arrien betῐa 'harriaren zaina'. Urdaien betῐa 'urdaiaren gihar zerrenda'. Urdai betaduna 'hirugiharra'. 2 iz. Mineral zaina. |
bete (2) | bete | bete2 1 adj. Sukaldῐa bete jende 'sukaldea bete jende'. Zakua bete diru. Patῐa bete baba jan dau 'platera bete baba jan du'. 2 adj. Osoa, erabatekoa. Irargi betῐa ilargi betea (?) (irargi oswa 'ilargi osoa'). Ik. oso. |
bete, betetzen (1) | bete | bete1 1 da/dau ad. Betetazu urez pitxarrekwa 'bete ezazu urez pitxarrekoa [pitxerra]'. 2 dau/da ad. Beteik nok 'beterik nagok'. Bete naiz; eztot nai gaio ezere 'bete naiz; ez dut nahi gehiago ezer ere'. ▲ Sin. asetu. 3 dau/da ad. Urtῐek bete 'urteak bete'. Laurogeita iru urte beteik 'laurogeita hiru urte beterik'. 4 dau ad. Itza bete 'hitza bete'. Eztau agindutakwa bete 'ez du agindutakoa bete'. Zendukatziain asmwek bete tuzai? 'zeneuzkaten asmoak bete dituzue?'. Ik. kunplitu. 5 dau ad. Papῐek bete 'paperak bete [inprimakiak eta abar]'. 6 dau ad. Odolkiek iteko, estῐek bete 'odolkiak egiteko, hesteak bete'. ◆ bete-betean (> bete-betῐen). |
betegarri, betegarria | betegarri | betegarri iz./adj. Betegarria ata zaizu betxamela 'betegarria atera zaizu bexamela'. Betegarria jon pastela 'betegarria zagon pastela'. Ik. pisu(a). |
betekada, betekadia | betekada | betekada iz. Janari edo edari asealdia. Au betekadῐa! 'hau betekada!'. Betekada galantak iten dῐa Gaubonetan 'betekada galantak egiten dira Gabonetan'. Ik. asealdi; tripakada; otxokon. |
beti | beti | beti 1 adb. ◆ beti gose. Beti gose: oi, beti gosῐek 'beti gose: hori beti goseak'. ◆ beti (hobeto; ...-o '...-ago'). 2 adb. Onespena edo baieztapena adierazteko erantzuna; 'jakina; bai, noski': || Autobideti seguruo fanko za. — Beti. || Teilatua konponduta, lasaio. — Beti. Ik. jakina. ◆ betiti(k) adb. Betidanik. ¬ |
beti gose | beti-gose | |
betiko | betiko | betiko 1 adj. Betidanikoa, beti gertatzen dena. Betiko kontuek 'betiko kontuak'. Betiko launa da 'betiko laguna da'. 2 adb. Denboren bururaino. Fan da betiko 'joan da betiko'. Ezertxo're ezta betiko 'ezertxo ere ez da betiko'. ¬ |
betiti(k) | betitik, betidanik | |
betor, betorra | betor, bekatxo, begitxindor | betor iz. Betazalaren ertzean sortzen den pikorra. Betorra ata zaira begien 'betorra atera zait begian'. |
betun, betuna | betun, ziraia | betun iz.Oinetakoak garbitzeko gaia. Ik. lustre. |
beurak | (beriek ? 'bereak' ?) Horrek eman zatzan ‘zizkion’ beurak bere besotakuéi (bera bezela dalako) (Ond Bak). | |
beza, bezia | zalke | beza iz. (Bot.) Zalkea; lekadunen familiako landare igokaria (Vicia sativa). Ik. zalke. |
bezain listo | bezain agudo / azkar / fite / laster / pronto / sarri | |
bezein / bezain | bezain | bezain (> bezein) partik. Hi(e) bezain tontua enauk 'hi bezain tontoa ez nauk' ['hie' eta ez 'hi' LM). ◆ bezain listo adb. Etxῐá etorri bezain listo in berko tuzu lanak 'etxera etorri bezain laster egin beharko dituzu lanak'. ◆ bezain bezela (?) (LM). Iten dot gauzia zue bezain bezela (?) LM. |
bezela | bezala | bezela partik. Bezala. Ik. bekela. |
bezelako, bezelakua | bezalako | bezelako adj. Bezalakoa. Ik. bekelako. ◆ ez bezelako / ez bekelako. Ez bezalakoa. Persona diferentῐa dana, normala ez dana, bestῐek ez bekelakwa dana 'pertsona diferentea, normala ez dena, besteak ez bezalakoa dena'. |
bezelaxe | bezalaxe | bezelaxe partik. Bezalaxe. Ik. bekelaxe. |
bezpera, bezperia | bezpera | bezpera (eta bezpea, bezpῐa) 1 iz. Aipatzen den egunaren aurreko eguna. Errege bezpῐa 'errege [egunaren] bezpera'. 2 iz. pl. Ilunabarreko liturgia. Jai egunetan ta egunio gaubῐen ematen zῐan bezpeak 'jai egunetan eta egunero gauean ematen ziren bezperak'. |
bi | bi | bi zenbtz. Zenbakia [Izenaren aurrean ezartzen da bi zenbatzailea, baina badira izenaren ondoren agertzen diren adibideak: ordu biak; erdibitu; dan biek [Urdiain]; Guk, aizpa biyok, bagendekien éskuez 'guk, ahizpa biok, bagenekien euskaraz' (Iza Alts)]. bik, biek, biok, bitan, biendako... || Janko zinduzke zuk biek? Esaeria dá bi begík baindo laurek gehio ikusten deila (daila) (Ond Bak). ◆ bi aldiz ehun (> bi aldiz egun). Berrehun. ◆ bi hankako. Hankabiko animalia; bereziki, gizakia. ◆ ... eta biok. Alkatῐa ta biok oso lagunak ga 'alkatea eta biok oso lagunak gara'. ◆ bien bitartean (> bien bitartῐen) adb. Bien bitartῐen sukaldῐa arenatazu 'bien bitartean sukaldea arena(tu) ezazu [zorua garbitu; lanbasa pasatu]'. ◆ bi izan. Bata bestearengandik bereizten direla adierazteko. Bi dῐa 'bi dira'. Txoijalῐa ta txitajalῐa bi tuk; txitajalῐa, aundiokwa 'txorijalea eta txitajalea bi dituk; txitajalea, [tamaina] handiagokoa [bi hegazti mota; ez bakarra]'. |
bi hankako, bi hankakua | hankabiko | |
biaje, biajia | bidaia | biaje iz. Bidaia. Ik. kanpora joan (> kanpwa fan); kanpoan egon (> kanpwen yon). |
biajero, biajerua | bidaiari | biajero iz. Bidaiaria. |
bialdu, bialtzen | bialdu, bidali | bialdu 1 dau ad. Bidali; zerbait norabait edo norbaitengana helarazi, norbait norabait joanarazi. Ebeik bialdu zuain ‘zidaten’ hoi nei. Ama batek bialdu emen zituben bi alaba (Ond Bak). || Dirua bialdu. 2 dau ad. (Esapideetan). Txakurran ipurzulwá bialdu 'txakurraren ipurtzulora bidali'. 3 dau ad. Norbaiti nonbaitetik alde eragin. Etxeti bialdu dai 'etxetik bidali dute'. 4 dau ad. Lanpostuez edo kidekoez mintzatuz, kalera bota. Laneti bialdu dai 'lanetik bidali dute'. Ik. bota; despeditu (> despeitu). ◆ hortik aurrera bialdu (> orti aurrῐa bialdu). ◆ airean bialdu (> airῐen bialdu). |
biamun, biamuna | biharamun | biharamun (> biamun [Bakaiku]; diamun [Urdiain]). Aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna. Ama Berjina biyamunién (Ond Bak). {diamuna (LM) [Urdiain]; diyamuna (EHHA)}. |
biandu | berandu | berandu (> beandu, bῐandu) adb. Oiá bῐandu faten oitu nauk 'ohera berandu joaten ohitu nauk'. ▼ Anton. goiz; garaiz. ◆ beranduan (> beanduen) adb. Berandu. ◆ berandu arte (> beandu artῐa). ¬ |
biatu | beratu | beratu (> beatu, bῐatu) 1 da/dau ad. Beatu dau '[eguraldia] beratu du'. Ik. epeldu; tenplatu. 2 da/dau ad. Indiabῐa beatzen patu 'indaba beratzen paratu'. |
biba | biba | biba interj. Biba gu ta gutarrak (AG). Ik. gora. |
biboro, biborua | bibiro, biki | biboro adj./iz. Bibiroa, bikia; senideez mintzatuz, sabelaldi berean jaioa. ▲ Sin. biki, bixki. |
-bide | -bide (atzizkia) | -bide (atzizkia). 'Bidea, bitartekoa' adierazten duten izenak sortzen ditu. Toponimoak ere sortzen ditu. Burundako adibideak: aurrῐabide, bizibide, burubide, eskubide, gurdibide, ihesbide, konponbide, lanbide, mandabide, ogibide, pasabide, sarbide, trenbide, tirabide, ubide, (...). |
bide batez (?) | bide batez | |
bide zihar, bide ziharra | bidezidor, (bide)zidor | |
bide zirritu | estrata | |
bide, bidia | bide | bide 1 iz. Bide zuzenak eta bide baldarrak (biorgune askokin) ('bihurgune askorekin'). 2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Bidien zozila (Ond Bak); Bidῐen zazila 'bidean zoazela'. Eskola bidῐen in du topo beakin 'eskola bidean egin dugu topo berarekin'. 3 iz. Irud. Alkarrekin bide luzῐa in dai bizitza ontan 'elkarrekin bide luzea egin dute bizitza honetan'. 4 iz. Norabidea. Eztau bidῐa ondo artu 'ez du bidea ondo hartu'. Kontrako bidῐa hartu dau 'kontrako bidea hartu du'. Au da bide zuzena? 'hau da (nora)bide zuzena?'. Ik. direkzio. ◆ bide baztar. Bide bazterra, bide ertza. Autwa bide baztarrῐen autzita 'autoa bide baztarrean utzita'. ◆ bide zihar (> bide ziar). Zidorra, bidezidorra. Soroetan pasatzeko, aldi baterako sortzen ziren zeharkako bideak [servidumbre de paso]. Ik. ataju; senda. ◆ bide zirritu. Estrata; irekiduran sortutako bidea. [Bidezirritu (EHHA)]. ◆ bidez (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). (-en) bitartez. Orren bidez dakit nik kontu oi 'Horren bidez dakit nik kontu hori. |
bideberri, bideberria | errepide | bideberri iz. Errepidea. Bideberri zarreti auto gutxio daile 'bideberri zaharretik auto gutxiago dabil'. |
bidez | (-en) bidez | |
bidezko, bidezkua | bidezko | bidezko adj. Oi ezta bidezko jendῐa 'hori ez da bidezko jendea. |
bidiako | bideko | biderako (> bideako, bidῐako) iz. Bidekoa; biderako hartzen den gauza, bereziki jatekoa. Zeozer artu ber du bidῐako? 'zeozer hartu behar dugu bideko?'. |
bidon, bidona | bidoi | bidon iz. Bidoia. |
bidriera, bidrieria | beirate | bidriera iz. Beiratea; koloretako beira zatiz osaturiko egitura. Elizako bidrierῐa konpondu dai 'elizako bidriera [beiratea] konpondu dute'. Ik. kristalera. |
bidur, bidurra | bilur; bihur | bidur iz. (Ond Bak). Gurdiaren alde batetik bestera zerrak lotzeko erabiltzen den katea. [Cadenas o equivalentes, que unen entre sí estandorios de varales opuestos. Antes eran de bidur, una mata o arbusto flexible]. Ik. bihur (pl. bihurrak [Urdiain]). |
bien bitartien | bien bitartean | |
bietz, bietza | behatz, hatz. Eskuko eta oineko hatzak. | |
bigai, bigaia | biga, bigantxa, txahal emea | bigai iz. Biga, bigantxa; txahal emea. ▲ Sin. ergi. Ik. txahal; zekor. |
bigarren azkeineko, bigarren azkeinekua | azken-bigarren, azken-aurreko, azken-aurren | |
bigarren, bigarrena | bigarren | bigarren 1 ord. Bigarren eguna da. Bigarren patῐa austen dotena gaur 'bigarren platera (da) hausten dudana gaur'. 2 adb. Bigarren tokien ailatu da 'bigarren tokian ailegatu da'. ◆ bigarren azkeneko (> bigarren azkeineko) ord. Azken-bigarrena; azken-aurrena. ◆ bigarren eskuko. Bigarren eskuko arropῐa saltzen dain dendῐa zabaldu dai 'bigarren eskuko arropa saltzen duten denda zabaldu dute'. ◆ bigarrenean (> bigarrenien) adb. |
bigarro haundi, bigarro haundia | birigarro arrunt (?) | |
bigarro txiki, bigarro txikia | birigarro txiki | |
bigarro, bigarrua | birigarro | bigarro (eta mirigarro [Bakaiku (Ond Bak)]) iz. (Turdus philomelos). ◆ bigarro handi (> bigarro aundi). Birigarro arrunta (?) (Turdus philomelos). ◆ bigarro-kuma. Birigarro kumea. ◆ bigarro txiki. Birigarro txikia (?) (Turdus iliacus). |
bigote, bigotia | bibote | bigote iz. Bibotea. Bigotῐa autzi 'bibotea utzi'. Modako bigotῐa autzi dau. Bigotῐa kendu 'bibotea kendu'. |
bigotedun, bigoteduna | bibotedun | bigotedun adj. Biboteduna. |
bigun, biguna | bigun | bigun (> eta biun) adj. Biun-biuntxwa. Ik. beratz. ▲ Sin. samur. ▼ Anton: gogor, zail. |
bigundu, biguntzen | bigundu | bigundu (> biundu) da/dau ad. Ik. beratu (> beatu); beraztu (> beaztu); samurtu. ▼ Anton. gogortu. |
biguntasun, biguntasuna | biguntasun | biguntasun (> biuntasun) iz. ▼ Anton. gogortasun, zailtasun. |
bihamun | biharamun | biharamun (> biamun [Bakaiku]). Ama Berjina bezperán. Ama Berjina egunien. Ama Berjina bihamunién (Ond Bak). Ik. hurrengo egun [Urdiain]. |
bihatz haundi, bihatz haundia | hatz lodi, erpuru | |
bihatz, bihatza | hatz, behatz | bihatz (> biatz, bietz) iz. Behatza; hatza. Eskuko eta oineko hatzak. || Bihatza lehertu zuan harriek neri (Ond Bak). ◆ bihatz haundi (> biatz aundi, bietz aundi). Hatz edo behatz lodia; erpurua. ◆ bihatz txingar (> beatz txingar, bietz txingar). Hatz / behatz txikia; txirkanda. Ik. txinger. ◆ erdiko bihatz (> erdiko biatz, erdiko bietz). Hatz luzea. ◆ bihetz-punta. |
bihazun, bihazuna | behazun | behazun (> beazun, bῐazun; biezun [Bakaiku]; biotzun [Altsasu]) Ald. behazun. biezun (Ond Bak); biotzun (Iza Alts). 1 iz. Gibelari etengabe darion isurkari berdexka. 2 iz. Behazuna metatzen duen zakua. Iten zaie biezuna lertu 'egiten zaie behazuna lehertu' (Ond Bak). *[Desberdindu: behazun (erraia) eta be(r)azun (eguraldi beratza)]. |
biher | bihar | biher (> bier) adb. Bihar. ◆ biherko (> bierko) 1 adj. Biharko. Bierko eguna jai artuko du 'biharko eguna jai hartuko dugu'. Bierko egunakin etor zian onutza bizitzῐa 'biharko egunarekin etorri ziren hona bizitzera'. Bierko egunakin betetzen tu urtῐek 'biharko egunarekin betetzen ditu urteak'. 2 adb. Bierko autziko du lana 'biharko utzi dugu lana'. Bierko ekartazu libua 'biharko ekar ezazu liburua'. ◆ biherko eguna. Etorkizuna. ◆ biherko egunean (bierko egunῐen). Etorkizunean. ◆ biher arte (> bier artῐa; bier artῐo [Bakaiku] 1 Eztot bier artia espῐatuko 'ez dut bihar arte esperatuko [itxarongo]. 2 (Agur esateko esapide gisa). ◆ biher ezpa etziko. Bihar ez bada etziko. ◆ biher edo etzi (bier o etzi). Bihar edo etzi. ◆ biherti(k) (> bierti) adb. Bihartik. Biertik aurrῐa neguko ordua ◆ biher-etziko (> bier etziko). Bihar-etziko. Auztan, auztan bier-etziko! 'utz ezan, utz ezan bihar-etziko [gerorako]'. Ik. geroko. |
biher-etziko | bihar-etziko | |
biherti(k) | bihartik | |
bihestu, bihesten | mehaztu, bakandu | bihestu* (> biestu) da/dau ad. Mehaztu, bakandu. Ik. entresaka. ¬ |
bihestxo | mehatz, bakantxo | bihestxo adb. Mehatz, bakantxo. Aurten, biestxo yain dau patatῐa 'aurten, bakantxo [mehatzegi] erein du patata'. Ik. bihets. ▼ Anton. sarritxo. |
bihets, bihetsa | mehatz, bakan | bihets* (> biets) 1 adj. Mehatza, bakana; sarria ez dena. ▼ Anton. sarri. 2 adb. Aurten biets-bietsa sartu du patatῐa 'aurten mehatz-mehatza sartu dugu patata'. |
bihetz haundi, bihetz haundia | hatz lodi, erpuru | |
bihetz txingar, bihetz txingarra | hatz txiki | |
bihor, bihorra | behor | bihor (> bior) iz. Behorra. |
bihorguna, bihorgunia | bihurdura, bihurritu; 2 bihurgune | bihorguna (> biorguna) 1 iz. Bihurdura, bihurritua. Biorgunῐa in dinat ezkerreko ankan zulo txar batῐen gaizki zapalduta 'bihurgunea egin dinat ezkerreko hankan zulo txar batean gaizki zapalduta'. 2 iz. Bihurgunea; bidea norabidez aldatzen den lekua. Bidῐen biorgunak 'bidearen bihurguneak'. Ik. ziorguna. |
bihorki, bihorkia | behorki* | bihorki (> biorki) iz. Behorraren okela [behorkia*]. Biorran aragia 'behorraren haragia'. Ik. zaldiki. |
bihortu, bihortzen | bihurtu; bihurritu | bihortu (> biortu) 1 da/dau ad. Bihurtu. Ura ardo biortu 'ura ardo bihurtu'. 2 dau ad. Bihurritu. Ankῐa biortu 'hanka bihurtu'. Ik. premiatu. |
bihortzeko, bihortzekua | bihortzeko | bihortzeko iz. Hortz biko aitzurra. |
bihotz beiko | bihozgabe | |
bihotz oneko | bihotz oneko | |
bihotz, bihotza | bihotz | bihotz (> biotz) 1 iz. Odola gorputzean barrena barreiatzen duen organoa. 2 iz. Sentimena. Biotz onekwa da 'bihotz onekoa da'. 3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Amonak aurrai: —Au nere biotza! 'amonak haurrari: —Hau nire bihotza!'. ◆ bihotz beiko (> biotz beiko). Bihozgabea, bihotz-gogorra. ▼ Anton. bihotz oneko. ◆ bihotz oneko (> biotz oneko). ▼ Anton. bihotz beiko. ◆ biotzaren mogimendu (> biotzan mogimentu). Bihotz taupada. |
bihotzeko, bihotzekua | bihotzeko | bihotzeko (> biotzeko) iz. Bihotzeko eritasuna. ◆ bihotzekoak eman (> biotzekwek eman). Biotzekwek emanda il da 'bihotzekoak emanda hil da'. |
bihotzekuek eman | bihotzekoak eman | |
bihur, bihurra | bihur, bihurri | bihur (> biur) 1 adj. Bihurria. Jende biurra, txarreia iten dena 'jende bihurra, txarreria egiten duena'. ▲ Sin. makur, baldar, bihurri. ▼ Anton. zuzen. 2 iz. Gurdiaren zerrak lotzeko erabiltzen den katea (pl. bihurrak [Urdiain]). Ik. bidur [Bakaiku]. |
bihurri, bihurria | bihurri | bihurri (> biurri) 1 adj. Bihurra. Jende bihurria. ▲ Sin. bihurra; gerroso. 2 iz. (pl.) Bihurriek (?) Ik. ia-bihur. |
bijilante, bijilantia | zaintzaile, begirale; zelatari. 2 erne | bijilante 1 iz. Zaintzailea, begiralea; zelataria. 2 adb. Erne. |
bijilatu, bijilatzen | zaindu, begiratu, bijilatu | bijilatu dau ad. Zaindu, begiratu. Goize guztia yon da tranpatik bijilatzen 'goiz guztia egon da tranpatik [sarrerako atearen leihoa] bijilatzen'. Ik. zaindu. |
bijili oso, bijili osua | Bijilia osoa | |
bijilia | bijilia | bijilia iz. Haragi uztea; erlijio aginduei jarraikiz haragirik jaten ez den eguna. Bijili-eguna. Gaur bijilia dukagu 'gaur bijilia daukagu'. Garizuman izaten dok bijilia garaia; gwai etxῐak jendῐek kasoik iten 'garizuman izaten duk bijilia garaia; orain ez ziok jendeak kasurik egiten'. ◆ bijili oso. Bijilia osoa. Bier bijili oswa 'bihar Bijilia osoa'. |
biki, bikia | biki | biki iz./adj. ▲ Sin. biboro, bixki. |
biko, bikua | biko | biko iz. 1 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bi irudi dituena. Karta jokoan, biko urrea. 2 adj./iz. Txanpona. Biko txanpona. Bikwék, bi madi, 2,50 zentimo 'bikoak, bi marabedi, 2,50 zentimo'. |
bikor, bikorra | pikor; ale, garau | bikor 1 iz. Pikorra, alea, garaua. Ik. ale. Babatxui bikorra 'baratxuri pikorra'. Ezkur bikorra. Gari bikorra. Indiaba bikorra 'indaba pikorra'. Kafe bikorra. Maiz bikorra. Mats bikorra 'mahats alea'. Pagaxi bikorra 'pagazi / pagatxa pikorra'. 2 iz. Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Gatz bikorra. Kaka bikorra. [Desberdindu: pitor, larruazalekoa]. |
bila / bilan | bila | bila (eta bilan) adb. Bilatzen. Ie bila jailek 'hire bila zabilek'. | Lan bila daile 'lan bila dabil'. Ointo bila fan da 'onddo bila joan da'. Ik. eske. ◆ bilan ibili. Zerbait aurkitzen saiatu edo ahalegindu. ◆ (Esapidea) fan da bila. Joan eta bila; 'auskalo', 'batek badaki' esanahiarekin. (Esapidearen kalkoa esaten da gaztelaniaz: bete y busca [vete tú a saber]). Ik. auskolo. |
bilan ibili | bila ibili | |
bilatu, bilatzen | bilatu; aurkitu | bilatu 1 dau ad. Ik. bilan ibili; aberiguatu. 2 dau ad. (ekintza burutua) Aurkitu. |
bilatzaile, bilatzailia | bilatzaile | bilatzaile iz. Oi da oi, ziza bilatzailῐa 'hori da hori, ziza bilatzailea'. |
bildots, bildotsa | bildots | bildots (eta bildotx) iz. Arkumea; urtebete ingurukoa. Ik. axui; arkuma. Bildotxa: aundio ta zarro, urte bat edo (axuia baindo) 'bildotsa: handiago eta zaharrago, urte bat-edo (axuria baino)' (Ond Bak). Ik. primal. |
bildu, bildua | bildu, bil-bil egin | bildu2 adj. Elur bilduek. Ik. elurbildu. Aize bildua 'haize bildua'. Odol bildua 'odol gatzatua; koagulatua'. Ik. odolbildu. ◆ bildu-bildua egin (> bildu-bildua in) da/dau ad. Bil-bil egin. |
bildu, biltzen | bildu | bildu1 1 dau ad. Manzelina biltzia fan da (Ond Bak). Orbela bildu. ▲ Sin. jaso. || Jangoikuen arriek biltzen tu 'jaungoikoaren harriak [fosilak] biltzen ditu'. Ik. kolekzionatu'. 2 da ad. Zenbait lagun toki jakin batean elkartu. 3 dau ad. Zerbait estali, paperez-edo inguratuz. Bokadillwa aluminio papῐen bilduta yaten dau lanῐa 'ogitartekoa aluminio paperean bilduta eramaten du lanera'. Ik. bildu-bildua egin. || Bilduta eskribitzen da hitz hoi (?). 4 dau ad. Tolestu, tolestuz batu. Biltazu arropῐa 'bil ezazu arropa'. ▲ Sin. jaso. ◆ tabakoa bildu (> tabakwa bildu). Tabakoa liatu. |
bildur, bildurra | beldur | bildur 1 iz. Beldurra. Ik. ikara. 2 iz. Susmoa. Banukan bildurroi 'baneukan beldur [susmo] hori'. Ik. susmo; errezelo. ◆ bildurra eman. Beldur(ra) eman. Ik. ikara eman. ◆ bildurrak garbitzen. ◆ bildurrak airean (> bildurrak airῐen) adb. ◆ bildurrak akabatzen adb. Bildurrak akabatuik ◆ bildurrak egon (> bildurrak yon). Bildurrak nengon (Ond Bak). ◆ bildurrezko adj. Bildurrezko ixtoiek kontatzen zituain 'beldurrezko istorioak kontatzen zituzten'. Ik. bildurgarri. |
bildurgarri, bildurgarria | beldurgarri | beldurgarri (> bildurgarri) adj. Ik. izugarri; ikaragarri (> ikagarri). |
bildurra eman | beldur(ra) eman | |
bildurrak airien | beldurrak airean | |
bildurraldi, bildurraldia | izualdi, beldurraldi | bildurraldi iz. Beldurraldia, izualdia. Bildurraldi bat pasatu dot; nolako bildurraldia. |
bildurti, bildurtia | beldurti | bildurti adj. Beldurtia. Txikitan bildurtia ta neartia zindan 'txikitan beldurtia eta negartia zinen'. Ik. izuti; kobarde. |
bildurtu, bildurtzen | beldurtu, beldurtzen | bildurtu da/dau ad. Beldurtu; beldurrak hartu; beldurra eragin, beldurra eman. Ik. ikaratu (> ikatu); sustatu; izutu; sustoa eman (> sustwa eman); sustoa hartu (> sustwa artu). |
bilera, bileria | bilera | bilera iz. (Hitz berria). Ik. batzar; junta. |
biliskorri | biluzgorri, biluzi | biluzgorri (> biliskorri, pliskorri, plixkorri) adb. Guztiz biluzik, larrugorrian. ◆ biluzgorrian (> biliskorrien, pliskorrien) adb. ◆ biluzgorrian egon (> biliskorrien yon). ◆ biluzgorrian jarri (> biliskorrien jarri). Biluzgorritu. Ik. yantzi. ◆ biluzgorriko (> plixkorriko) adb. Biluzgorri. ◆ biluzgorriko egon (> biliskorriko yon). |
biliskorrien jarri | biluzgorritu | |
biliskorrien yon | biluzgorrian egon | |
biliskorriko yon | biluzgorri egon | |
bilixkorri | biluzgorri | |
billete, billetia | billete | billete iz. Diru papera. Billete berri-berriek eman dwatziai bankuen 'billete berri-berriak eman dizkidate bankuan'. |
biltzaile, biltzailia | biltzaile | biltzaile iz./adj. Ointwek baindo biltzaile gaio daile 'onddoak baino biltzaile gehiago dabil'. |
bina | bina | bina banatz. Bakoitzari bi, bakoitzak bi. |
binajera, binajeria | ur-ardo ontzi(ak) | binajera iz. (Batez ere pl.) Ur-ardo ontziak; mezetan ura eta ardoa zerbitzatzeko erabiltzen diren ontziak. |
binaka(n) | binaka | binaka(n) adb. Binaka; binako multzoetan. Binaka jarritzen gindan eskolan 'binaka jartzen [esertzen] ginen eskolan'. Ik. parejakan. |
binapin | behinik behin | |
biñabirjinia (billabarkina) | birabarki | birabarki (> billabarkina (Ond Bak); biñabirjina [Urdiain]). [billabirjin (AN-larr) OEH]. iz. Zuloak egiteko lanabesa, U formako gider batez birarazten den zulagailu batek osatua. Biñabirjinῐa aproposa da zurῐen zulwek eskuz iteko 'birabarkia aproposa da zurean zuloak eskuz egiteko'. Ik. tarratilu. |
bioka | behoka | behoka (> bioka) iz. (EHHA) Behor gaztea. Ik. zaldikuma; pottoko. |
bioleta, bioletia | bioleta | bioleta 1 iz. (Bot.) Belar landare txikia, bost hostoko lore more edo gorriak ematen dituena; landare horren lorea (Viola sp.). Bioleta floria 'bioleta lorea'. 2 adj./iz. Kolore morea. Bioleta kolorῐa 'bioleta kolorea'. Ik. lila. |
biotzun | behazun | biotzun (Iza Alts) iz. Behazuna. Ik. behazun (> biazun). |
biribil | biribil | biribil adj. 1 Ik. borobil (> bobil). 2 adj. Akatsik edo hutsik gabea (?). Apiribíl biribíl (Ond Bak). |
birika, birikia | birika; 2 biriki | birika 1 iz. Batez ere pl. Airea arnasteko organoa. Ik. hauspo. 2 iz. Birikia, hestebetea. Birikῐá goxwa izaten da zukuekin yosita ‘birikia goxoa izaten da zukuarekin egosita [Zuku, babarrun egosia]. Ik. ondeste. |
birikatako, birikatakua | biriketako | |
biriketako, biriketakua | biriketako | biriketako (eta birikatako [Urdiain]) iz. Birikeria. Biriketakua: animalien gaitza, pulmonetakuá ‘tuberculosis’ (Ond Bak). Birikatakua: birikatako gaitza, gaitz bat (Ond Bak). Ik. pulmonetako. |
biro, birua | urdail | biro iz. Txerrien eta behien urdaila. Ik. barandoi, barandura; estomago. |
birri-barra | nolanahi; barreiatuta | birri-barra adb. Nolanahi, kontrolik gabe. | Sakabanatuta. ▲ Sin. firri-farra. Ik. barratu. |
bisita, bisitia | bisita; | bisita 1 iz. Bisitatzea. Bisitan etor zaio apiza 'bisitan etorri zaio apaiza'. 2 iz. (Hedadurazko adiera). Bisitan eramaten den oparia. Bisitῐa ekarri 'bisita [bisitako oparia] ekarri'. Bisitῐa yan 'bisita [bisitako oparia] eraman'. ◆ mediku bisita (> mediku bisitῐa). Bisita motza. Ik. bisitatxo. ◆ bisita egin (> bisitῐa in). Ik. bisitatu. |
bisitatu, bisitatzen | bisitatu | bisitatu dau ad. Norbait ikustera joan. Ik. ikusi (ikustera). |
bisitatxo, bisitatxua | bisitatxo | bisitatxo iz. Bisita txikia. Bitatxon bat in berko deagu, aspaldi ez ga fan da 'bisitatxoren bat egin beharko diogu, aspaldi ez gara joan eta'. |
bista, bistia | bista, ikusmena | bista 1 iz. Ikusmena. ◆ bista nabartu (> bistῐa nabartu). Bista lausotu. Bistῐa nabartu zaira 'bista nabartu zait'. 2 iz. Begien aurrean ikusten dena; panorama. Basoko bista politak dukatzit etxeko ataiti 'basoko bista politak dauzkat etxeko atetik'. Ik. panorama. ◆ bistan adb. Erabat agerian. ◆ bistan egon (> bistan yon). Bistan egon / izan. Bistan do! 'bistan da/dago' Bistan do eztailela ondo 'bistan da ez dabilela ondo'. Ik. begi bistan egon. ◆ bistan ibili [eduki], begi bistan ibili. Bistan eduki, begi bistan eduki; gogoan eduki, gogoratu. Gwaindo bistan jukat Jose difuntua 'oraino bistan zaukaat Jose defuntua'. ▲ Sin. goguen ibili, akordatu. Ik. begi bistan. ◆ bistatik alde egin (> bistati(k) aldein). Aldeintazu ne bistati 'alde egin ezazu nire bistatik'. ◆ bistati(k) galdu. ◆ bistaz ezagutu (> bistaz ezautu). |
bistan ibili | gogoan eduki | |
bistan yon | (begien) bistan egon/izan | |
bisuts, bisutsa | bisuts (*), elur xehe | bisuts iz. Elur xehea, elur hautsa. Elur bisutsa, elur sekwa, aizeak dekana bueltakan 'elur bisutsa, elur sikua, haizeak dakarrena bueltaka' (Ond Bak). Elur bisutsa da hautsa bezela; ta haiziek bueltakan ibiltzen dau ta iten tu elurbildubak. Amukelak dia beátzo. (Elur) bisutsá da txéo 'elur bisutsa da hautsa bezala; eta haizeak bueltaka ibiltzen du eta egiten ditu elurbilduak. Amukelak [elur malutak] dira beratzago. (Elur) bisutsa da xeheago' (Ond Bak). ◆ elur bisuts iz. Elur xehea, lehorra eta hauts erakoa, haizeak erraz mugitzen duena. Aiziekin, telapetik sartzen da elur bisutsa 'haizearekin, teilapetik sartzen da elur bisutsa'. Ik. elur arin. |
bitarte | bitarte | bitarte 1 iz. Bi gauza edo uneren arteko tartea. Ik. tarte; entrebitarte; separazio; distanzia. 2 (> bitartῐa) adb. Bitartean; tartean. ◆ bitartean (> bitartῐen) adb. Ik. bitarte (> bitartia); entrebitartean (> entrebitartῐen). ◆ -en bitartez postpos. Aipatzen direnak bitarteko direla. |
bitartien | bitartean | |
Bitoia | Gasteiz | Bitoria (> Bitoia) iz. Gasteiz. |
biturri | hortz (sardearena) | biturri [Altsasu] iz. Sardearen hortza. Bi biturriko sardia. Biturriya, la púa (de la horca). Bi biturriko sardiá, bi biturrikua lepiziko. Bueltiéman aik eta gerrieíno, looodiya zoon lastuata; eta geo txikitzen zanín irú bitúrriko sardák, iru biturriko sardi asten zanín, úra pozá! Ya áusiík Bi iturriko sardea, bi biturrikoa lehenbiziko. Buelta eman harik eta gerriraino, lodia zegoen lastoa eta; eta gero txikitzen zenean, hiru biturriko sardeak, hiru biturriko sardea hasten zenean, hura poza! Ja hausirik (Iza Alts). Ik. hortz. |
bitxo, bitxua | piztia; 2 gaizto, bihurri | bitxo 1 iz. Piztia. Ik. fixti. 2 adj. Bizitasun handia duena, ernea. 3 adj. Gaiztoa, bihurria. ▲ Sin. alaja, elemento. ◆ bitxo txiki. Intsektua, zomorroa. Ik. zapo. |
biundu | bigundu | bigundu (> biundu) da/dau ad. Ik. beratu (> beatu); samurtu. ▼ Anton. gogortu. |
biuntasun, biuntasuna | biguntasun | biguntasun (> biuntasun) iz. |
biuntxo, biuntxua | biguntxo | biguntxo (> biuntxo) adj. Adkor. Biguna; aukeran bigunegia. Biuntxwa ata zaira bizkotxwa 'binguntxoa atera zait bizkotxoa'. ▼ Anton. gogortxo. |
biurtzeko, biurtzekua (?) | biurtzeko, biurtzekua (?). bihurtzeko (?) bihurtzen duena; bueltatzekoa dena (?); bihurkina (?); bihortzeko (?). | |
bixar, bixarra | bixar, ilaun | bixar iz. Adkor. Ilauna, biloa [pelusa]. Ik. bizar; pelusa. |
bixardo, bixardua | zarbo | bixardo iz. (Zool.) (Gobio gobio). Zarboa. Ibaietako arrain txikia, bizar antzeko bi luzakin dituena. Ik. exkalu, txipa. |
bixi-bixi in | kili-kili egin | |
bixi, bixia | bixi, fereka; 2 bizi | bixi 1 iz. Kilima, fereka. Ik. bixigura; kibila; azkura. 2 adj. Adkor. Bizia. Ik. bizi. ◆ bixi-bixi egin (> bixi-bixi in). Kili-kili egin; kilima egin; kilimatu. Ik. kibilatu. ◆ bixia eman. Ik. bixigura. |
bixigarri, bixigarria | bixigarri | bixigarri iz./adj. Adkor. Bizigarria. Ik. bizigarri. |
bixigu, bixigua | bisigu | bixigu (eta besigu) iz. Bisigua (Pagellus bogaraveo). |
bixigura, bixiguria | kilika, kilima, kili-kili | bixigura iz. Kilima. Ik. bixia; kibila; azkura. |
bixkardo | konkordun | |
bixki, bixkia | bizki, biki | bixki iz./adj. Bizkia, bikia. ▲ Sin. biboro, biki. |
bixkorrika | bizkorrik, pauso arinka | bixkorrika [Ziordia] adb. Bizkorrik, oinez bizkor ibili; pauso arinka (Andar rápido). |
bizar labana | bizar labana | |
bizar labina | bizar labana | |
bizar labina, bizar labinia | bizar labana, bizar orri | bizarlabina (eta bizarrabina) [Urdiain] iz. Bizarra egiteko xafla, makinillari jartzen zaiona. Bizarra iteko makinῐekin baindo, gwaindo naio dot bizar labinak ibili bizarra ondo kentzeko ‘bizarra egiteko makina baino, oraindik nahiago dut bizar labinak eraibili bizarra ondo kentzeko’. Ik. bizar labana. |
bizar, bizarra | bizar | bizar 1 iz. Kokotseko eta masailetako ilea. Bizarripe obeto ze 'bizarrik gabe hobeto zaude'. Ik. bixar. 2 iz. (Hedaduraz). Auntzan bizarra 'ahuntzaren bizarra'. 3 iz. Gariaren eta antzeko landareen buruan sortzen diren izpiak. Arto bizarra. Maiz bizarra. Gari bizarra. Garagar bizarra. ◆ bizar labana ([Bakaiku], eta bizar labaina, bizar labina [Urdiain]) Bizarrá kentzekó kutxiluá da bizar-labaná (Ond Bak). Ik. bizarlabina. ◆ bizarra egin (> bizarra in). Bizarra kendu, bizarra moztu. Bizarra iteko makinῐa 'bizarra egiteko makina'. ◆ bizarra kendu. Ik. bizarra egin. ◆ bizarra moztu. Bizarra egin, bizarra kendu. |
bizardun, bizarduna | bizardun | bizardun adj. Bizarra duena. Ik. bizartsu. |
bizargile, bizargilia | bizargile | bizargile (Iza Alts) iz. ▲ Sin. barbero. |
bizarra in / kendu, iten / kentzen | bizarra egin / kendu | |
bizartai | bizartegi | bizartegi (> bizartai) (Iza Alts) iz. ▲ Sin. barbeia. |
bizartsu, bizartsua (bizarsu) | bizartsu | bizartsu ([Iza Alts], eta bizarsu [Urdiain]) adj. |
bizi izan, bizi, bizitzen | bizi izan, bizi | bizi izan 1 da ad. Bizia izan, bizirik egon. Ama gwaindo bizi da 'ama oraindik bizi da'. Ze inko du, ba? Il artia bizi 'zer egingo dugu, ba? Hil arte bizi'. Bizitzeko gogwa e'zaio falta 'bizitzeko gogoa ez zaio falta'. 2 da ad. Adierazten den denboraz bizia izan. Lasaitasun orrekin biziko daiz egun urte! 'lasaitasun horrekin biziko haiz ehun urte!'. ● Esr. zah. Gaiena in zenak'e, il artῐa bizi 'gehien egin zuenak ere, hil arte bizi'. 3 da ad. Bizirik irauteko bideak izan. Galdubaz ikasten da bizitzen 'galduaz ikasten da bizitzen' (Ond Bak). Nekazantzati ezin da bizi 'nekazaritzatik ezin da bizi'. ● Esr. zah. Bata bestiengandi bizi(tzen) ga denok. 4 da ad. Halako bizimodua eraman. Ondo bizitzeko ezta asko ber 'ondo bizitzeko ez da asko behar'. Ola bizitzeko obeto ilik bagende 'hola bizitzeko hobeto hilik bageunde'. 5 da ad. Aipatzen den lekuan bizitza edo bizitza zati bat igaro. Urdinen bizi da 'Urdiainen bizi da'. ◆ bizirik ibili [eduki] ad. Bizirik izan. Aita bizik dukai 'aita bizirik daukate'. ◆ bizitzeko gogo. ◆ bizitzeko poz. Bizitzeko poza ematen duen gauza. Eztuka bizitzeko poz aundik 'ez dauka bizitzeko poz handirik'. Ik. bizipoz. |
bizi, bizia | bizi | bizi 1 adj. Bizia duena, bizirik dagoena. ▼ Anton. hil(a). 2 (Izen gisa). Biziek eta iliek 'biziak eta hilak'. 3 adj. Bizitasuna duena. Begi biziek 'begi biziak'. Kolore biziek 'kolore biziak'. Bixia do salsῐau 'bizia dago saltsa hau'. ▼ Anton. hil(a). 4 iz. Bizitza. Be bizi guztῐen eztau botikaik artu 'bere bizi guztian ez du botikarik hartu'. 5 adj. Aragi bizien 'haragi bizian'. 6 (eta bixi) adb. Ald. bixia. bizi-bizia, bixi-bixia. (Halako) bixi-bixi ibiltzen da. Sua bixi-bixi do 'sua bizi-bizi dago. ▼ Anton. motel. ◆ bizia galdu. ◆ bizi nahi(a) (> bizi naia). Bizi nahia duka floriorrek [hizt bakarrean eman: bizinahi (?)]. |
biziatu, biziatzen | biziatu | biziatu (> bizῐatu) 1 da/dau ad. 2 da ad. Zerbaiten funtzionamendua eskastu. Ataia bizῐatu 'ataria biziatu'. |
bizibide, bizibidia | bizibide | bizibide iz. Ogibidea, bizitzeko egiten den lana. Ik. bizimodu; pasabide. |
bizigarri, bizigarria | bizigarri | bizigarri (> bixigarri) iz./adj. Gatz asko duka, bixigarri do (?) |
bizik | bizirik | bizirik (> bizik) adb. Gwaindo bizik emen jen aik 'oraino bizirik omen zauden haiek'. ◆ bizirik atera (> bizik ata). Min aundia artu dau, bea bizik ata da 'min handia hartu du, baina bizirik atera da'. |
biziketa, biziketia | bizikleta | |
bizikleta-karrera, bizikleta-karreria | bizikleta lasterketa | |
bizikleta, bizikletia | bizikleta | bizikleta (eta biziketa) iz. Bizikletan ibili. ◆ bizikleta karrera. Bizikleta lasterketa. Bizikleta karrerῐa iten dai festa bezpῐan 'bizikleta lasterketa egiten dute festa bezperan'. |
bizileku, bizilekua | bizileku | bizileku iz. Eztezu bilatuko au baindo bizileku obῐa 'ez duzu bilatuko [aurkituko] hau baino bizileku hobea'. Erriko goienkaldῐen do ne bizilekua 'herriko goien aldean dago nere bizilekua'. |
bizimodu, bizimodua | bizimodu | bizimodu 1 iz. Bizitzeko modua. Bizimodu ona dῐagu 'bizimodu ona daramagu'. 2 iz. Bizibidea. Ik. bizibide. |
bizinahi, bizinahia | bizinahi | bizinahi (> bizinai) iz. Bizitzeko gogoa. [◆ bizi nahia*]. Bizinaia duka florῐorrek 'bizinahia dauka lore horrek'. ▲ Sin. bizitzeko gogo. |
bizio, biziua | bizio | bizio iz. Biziuek. Ik. ohitura. 2 Ataiek biziua duka Ik. biziatu. |
bizioso, -a, biziosua, -ia | biziotsu | bizioso, -a (Generoa hartzen du) adj. Biziotsua. Aur bizῐoso bat do inik 'haur biziotsu bat dago eginik'. |
bizipoz, bizipoz | bizipoz | bizipoz iz. Bizitzeko poza. Ondo asko dakit zek ematen dezun bizipoza 'ondo asko dakit zerk ematen dizun bizipoza'. |
bizitasun, bizitasuna | bizitasun | bizitasun iz. |
bizitza | bizitza | bizitza 1 iz. ▲ Sin. bizi. ▼ Anton. heriotza. 2 iz. Bizimodua. |
bizitzeko poz, bizitzeko poza | bizipoz | |
bizkar makur, bizkar makurra | bizkar makur | |
bizkar, bizkarra | bizkar | bizkar 1 iz. Giza gorputzaren atzeko aldea, lepotik gerrira. Bizkarreko min aundiek izaten tu 'bizkarreko min handiak izaten ditu'. Zakua bikarrῐen artuta 'zakua bizkarrean hartuta'. 2 iz Animalia baten gainaldea, lepotik isatsera. 3 (eta bixkar) iz. Mendi edo muino baten gainaldea, bereziki zabala denean. Ik. gain. ◆ bizkar zabal. Eraman handikoa izan. Nik bízkar zabalá dekát; denáin kúlpak jasotzen tút nik 'nik bizkar zabala daukat; denen kulpak jasotzen ditut nik' (Ond Bak). ◆ bizkar makur. Bizkar [bizkarrezur] zuzena ez dena. Ik. bizkardo. ◆ bizkarra eman. Obeto gazi aizῐai bizkarra emanda 'hobeto goaz haizeari bizkarra emanda'. ◆ bizkarreko min. Bizkarreko minandako ejerziziuek agindu dῐatzi medikuek 'bizkarreko minarendako ariketak agindu dizkio medikuak'. ◆ -en bizkarretik. Norbaiten bizkarretik bizi. Aitan bizkarreti bizi da 'aitaren bizkarretik bizi da'. |
bizkardo | konkordun | bizkardo (eta bixkardo) (Ond Bak) & [Urdiain] adj./iz. Konkorduna. |
bizkarkada, bizkarkadia | bizkarkada | bizkarkada iz. Bizkarkada bat egur ekartzen zen aldio 'bizkarkada bat egur ekartzen zuen aldiro'. Ik. soinkada; zanbrada. |
bizkarralde, bizkarraldia | bizkarralde | bizkarralde iz. Bizkarreko aldea, bizkarra dagoen aldea. Bizkarralde gúztῐa erreῐk duka yuzkiekin 'bizkarralde guztia errerik dauka eguzkiarekin'. |
bizkarreko min, bizkarreko mina | bizkarreko min | |
bizkarrezur, bizkarrezurra | bizkarrezur | bizkarrezur iz. Bizkarrezurra ausi 'bizkarrezurra hautsi'. |
bizkotxo, bizkotxua | bizkotxo | bizkotxo iz. Ik. tarta. |
blastako, blastakua | plastateko, zaplazteko | blastako iz. Blastatekoa, zaplaztekoa. Blastako bat eman zῐan muturrῐen 'blastateko bat eman zion muturrean'. ▲ Sin. zaplastako. |
blastakokan | plastatekoka, zaplaztekoka | blastakoka(n) adb. Plastatekoka, zaplaztekoka. ▲ Sin. zaplastakokan. |
blok, bloka | blok | blok iz. Ohar koadernoa. Ik. koaderno (> kuaderno). Akordatzen dana blok txiki batῐen apuntatzen dau 'akordatzen duena blok txiki batean apuntatzen du'. |
bloke, blokia | bloke | bloke iz. Ormigonezko blokῐek 'hormigoizko blokeak'. |
blokeatu, blokeatzen | blokeatu | blokeatu da/dau ad. Ik. itxi. |
blusa, blusia | blusa | blusa 1 iz. Emakumeen atorra mota. – atorra-blusa (?) (LM). Ik. baxka. 2 iz. Herriko festa egunetan kuadrillek erabiltzen duten jantzia. |
boba, bobia | boga (arraina) | boba iz. (Ond Bak) [pez pequeño, ancho, corto y barrigudo]. Boga. Bisiguaren familiako arraina, itsasertzeko haitzetan baltsetan bizi dena (Boops boops). |
bobil, bobila | borobil | |
bobildu, bobiltzen | borobildu, biribildu | borobildu (> bobildu) 1 da/dau ad. Biribildu, borobil bihurtu, borobiltasuna eman. 2 da/dau ad. Biribilean bildu. Aria bobildu 'haria borobildu' (enrollar). |
bokau, bokaua | mokadu | bokau (eta mokadu (?)) iz. Mokadua; ahoan aldi bakoitzean sartzen den janari puska edo kopurua. |
bol-bol | bor-bor | bol-bol adb. Bor-bor, borborka. Ura bol-bol iekiten 'ura bor-bor irakiten'. |
bola, bolia | bola | bola 1 iz. Esfera formako gauzakia. Ik. bolo; pilo; pilota. 2 iz. Bizepsa; beso eta bernako giharra. |
bolada, boladia | bolada | bolada 1 iz. Aize boladῐa 'haize bolada'. Aize bolada batek yan dῐa txapelῐa 'haize bolada batek eraman dio txapela'. 2 iz. Eztai boladia yon da aurten. 3 iz. Azken boladan eztot ikusi 'azken boladan ez dut ikusi'. Bolada txarra aurtengwa 'bolada txarra aurtengoa'. Ik. denboraldi. |
bolakan | hegan, hegaka | bolaka(n) adb. Hegan, hegaka. Txoria furrakán diyuá, bolakan diyuá 'txoria furrakan [hegaka] dihoa, bolaka dihoa' (Ond Bak). Ik. furrakan. ◆ bolakan hasi. Txoikumak asi dῐa bolakan 'txorikumeak hasi dira hegan' ◆ bolakan ibili. Hegan egin. |
bolante, bolantia | bolante | bolante 1 iz. Bolante berrik eztai izanko emetik aurrῐá autwek 'bolante beharrik ez dute izango hemendik aurrera autoek'. 2 iz. Apaindura. Soinekwai bolantῐa patu dῐa 'soinekoari bolantea paratu dio'. |
bolatu, bolatzen | hegan egin | bolatu 1 dau ad. Ik. furrukatu, furratu. 2 dau ad. Lgart. Desagertu. |
bolau, bolaua | boladu | bolau iz. Boladua; hainbat osagairekin egiten den ore harro gozoa. [Masa esponjosa que se hace con azúcar y clara de huevo]. |
bolbolkan | borborka | bolbolkan adb. Borborka. Ura bolbolkan iekiten do 'ura borborka irakiten dago'. |
bolina, bolinia | bizkar saski | bolina iz. Saskia; otarre mota, esporta baino handiago. Ik. esporta. |
bolkatu, bolkatzen | irauli | bolkatu da/dau ad. Irauli. Ik. itzuli; itzuldu. |
bolo, bolua | bola, kanika | bolo iz. Kanika, puxtarria; bola. Ik. bola. |
boloka / bolokan | puxtarritan | boloka(n) adb. Puxtarritan ibili. Ik. kanikatan. |
bolsa, bolsia | poltsa | bolsa (eta boltsa) iz. Poltsa, esku zorroa. Boltsa txiki batῐen 'poltsa txiki batean' (Ond Bak). Plastikozko bolsῐa 'plastikozko poltsa'. *[Desberdindu: bolsa (eta boltsa) ≠ polsa (eta poltsa)]. |
bolso, bolsua | poltsa, zorro | bolso iz. Poltsa, esku zorroa. Bolswa lapurtu dῐai 'poltsa lapurtu diote'. [Desberdindu: zorro, bolso, poltsa, bolsa]. |
bonba, bonbia | bonba, lehergailu. 2 ponpa; puzgailu | bonba 1 iz. Lehergailua. 2 iz. Ponpa. Ura atatzeko bonbῐa. 3 iz. Puzgailua. Biziketia puzteko bonbῐa. |
bonbatxo, bonbatxua | bonbatxo | bonbatxo iz./adj. (pl.) |
bonbero, bonberua | bonbero, suhiltzaile | bonbero iz. Suhiltzailea. |
bonbilla, bonbillia | bonbilla | bonbilla iz. Bonbilliorrek eztau argik iten 'bonbilla horrek ez du argirik egiten'. ◆ bonbilla funditu (> bonbillῐa funditu). Bonbilla erre. |
bonetia | bonet | boneta (a itsatsia) iz. |
borda, bordia | borda | borda iz. ◆ ardi borda. ◆ artzai borda. Bordan bertan iten tu gaztaiek 'bordan bertan egiten ditu gaztaiak'. Ik. txabola. ◆ bordak erre. Norbaitekin haserretu. Ik. hasarratu. |
bordak erre | bordak erre | |
bordatu, bordatua | brodatu, brodalan | |
bordatu, bordatzen | brodatu | bordatu 1 dau ad. Brodatu. Bastidoreῐkin ibiltzen da bordatzen 'bastidorearekin ibiltzen [aritzen] da brodatzen'. 2 (Partizipio burutua izen gisa). Bordatua. Brodatua, brodalana. |
borla, borlia | borla | borla iz. Mutur batekik edo erditik lotzen diren sokatxoen multzoa, apaingarri gisa erabiltzen dena. Elastikuen borla (Ond Bak). Kaikuen [euskal jaka] borlak. Ik. moltso (> moltxo). |
borobil | borobil | borobil ([Altsasu eta Bakaiku]; > bobil [Urdiain]) adj. Biribila. Ik. biribil; topor. ◆ erderaz borobil* (> erdῐaz bobilak). Erdara borobil; erdara mordoiloa. Ik. erdera. |
borondate | borondate | borondate (eta bondate) 1 iz. Gaztῐeri yakusteko borondatῐa duka 'gazteei erakusteko borondatea dauka'. 2 iz. Nahia. Jangoikwen borondatῐa 'Jaungoikoaren borondatea'. 3 iz. Asmoa. Borondate ona; borondate txarra. 4 iz. Obligaziorik gabe, borondatez ordaintzen dena. Eztai kobratzen; eman borondatῐa, nai badezu 'ez dute kobratzen; eman borondatea, nahi baduzu'. ◆ borondatez adb. Gogo onez; inork edo ezerk behartu gabe. ◆ borondatearen kontra (> borondatῐen kontra). Gῐaure borondatῐen kontra gaitza 'geure borondatearen kontra gabiltza'. |
borragoma, borragomia | borragoma | borragoma iz. Idatzitakoa-edo ezabatzeko erabiltzen den gomazko atala. Ik. goma. |
borraja, borrajia | borraja | borraja iz. (Bot.) (Borrago officinalis). Iletsua ta eskutan latza da borrajῐa, bea agwen, leguna 'iletsua eta eskuetan latza da borraja, baina ahoan, leuna'. |
borraska, borraskia | ekaitz | borraska iz. Ekaitza. Bizikletan gendazila borraskῐek arrapatu gῐau 'bizikletan gindoazela borraskak harrapatu gaitu'. Ik. ekaitz; yutsin; hodei; trunboi. |
borratu, borratzen | borratu | borratu da/dau ad. Ezta erraza izanen arrastwoiek borratzῐa 'ez da erraza izanen arrasto horiek borratzea'. ◆ (norbait) borratu. Izena ematearen kontrako eginbidea, elkarte, lantalde, edo egitasmo batetik kanpo gelditzeko. Borratzak nei 'borratzak niri'. Borratu in da 'borratu egin da'. ▼ Anton. izena eman; apuntatu. |
borro, borrua | borro ardi | borro adj. Ardi borroa. |
borrosto, borrostua | zurikin | borrosto 1 iz. Zurikina; maiz buruaren hostoa. Maῐz txuiketan iruren bat borrosto auzten zezaien maῐz buari, borrostwoiek trenzatuta maῐz porkak iteko 'arto zuriketan [arto zuritze lanetan] hiruren bat zurikin uzten zitzaien arto buruei, zurikin horiek trentzatuta [txirikordatuta] arto porkak [kordak] egiteko'. Lastaia iten zan borrostwekin 'lastaira egiten zen borrostoekin [zurikinarekin]'. 2 adj. (Irain hitz gisa). Arrunta, zakarra dena, fina ez dena. |
borta, bortia | basa, basatu(a) | borta adj. Bere kabuz jaiotzen den laborea; basa, basatua. Etxe abere izan behar zuena, kanpoan jaiotzeagatik, basabere bihurtu dena. Patata bortῐa. | Txita bortak. Ik. bereki (> beki). |
bortitz, bortitza | bortitz | bortitz adj. Ogi masῐa bortitza ata zaizu; ezta ogi onik atako 'ogi masa bortitza atera zaizu; ez da ogi onik aterako'. Buztin bortitza, buztin fina eztana 'buztin bortitza, buztin fina ez dena'. Ik. fortitz; indartsu. ▼ Anton. ahul. |
borzegi, borzegia | (mendiko) bota | borzegi iz. pl. Borzegiek. Mendiko botak. Ik. botina; bota2. |
bosgarren, bosgarrena | bosgarren | bosgarren 1 ord. Bosgarren pisuen bizi da 'bosgarren pisuan [solairuan] bizi da'. 2 adb. Bosgarren in dau karreran 'bosgarren egin du karreran [lasterketan]. ◆ bosgarrenean (> bosgarrenien). |
bosna | bosna | bosna banatz. Bakoitzari bost. Bakoitzai bosna 'bakoitzari bosna'. |
bost | bost | bost 1 zenbtz. Bost baserri de 'bost baserri daude'. 2 (Izen gisa). Bost eta bost amar 'bost eta hamar'. 3 (Data adierazteko). —Zenbat dau gaur ilak? —Gaur, bost '—Zenbat du gaur hilak? —Gaur, bost'. 4 (Orduak adierazteko). Goizeko bostetan etorri da. 5 zenbtz. Asko. ◆ bost jakin. Asko jakin. (Ironiazko adieran) Ezer ez jakin. Bost badakik hik! (Ond Bak). [¡Qué vas a saber tú!]. Ik. asko jakin. Ik. hamaika; hamaikatxo. |
bost jakin | asko jakin / ezer ez jakin | |
bosteko | bosteko | bosteko 1 iz. Bost gauza berdinek osaturiko gauza. 2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bost irudi dituena. Bosteko urrῐa 'bosteko urrea'. Bosteko ezpatῐa 'bosteko ezpata'. |
bostortz, bostortza | bostortz | bostortz iz. Bost hortzeko goldea. |
bota, botatzen | bota (1) | bota1 1 dau ad. Jaurti. Arria fidirizkan bota 'harria firurikan bota'. Bota deazu gatza honi? —Bai, bota deat. Bota ziken. Haren gainea botatzen zan gariya. Erresponsua bota apizai (Ond Bak). 2 (Esapideetan). Aditzerῐa bota 'aditzera [ziria] bota'. Puntadῐa bota 'ziria bota'. Kulpῐa bota 'kulpa bota'. Izardia bota 'izerdia bota'. Izotza bota. Usaia bota 'usaina bota'. Erregῐek opariek bota 'Erregeek opariak ekarri'. Ze bota dezai Erregῐek? 'zer ekarri dizute Erregeek?'. Pelikulῐa bota 'pelikula bota'. Errendaketakwek bota [goitika egin, botaka egin]. Juramentuek bota 'biraoak / juramentuak bota'. Yauria bota 'euria bota'. Umῐa bota 'umea bota (haurdunak): umea galdu'. Urde honek umia bota bêr din. Urde honek umiek bota bêr jitun (Ond Bak). Baswa bota 'basoa [arboladia] bota; arbolia bota 'arbola bota'. ▲ Sin. moztu. 3 da ad. Erori. Bota in da 'bota egin da'. Ik. eroi. 4 dau ad. Bidali. Etxeti bota. Ik. despeditu; bialdu. 5 [Eguna, arratsaldea, astea...] bota. Eman. Yun guztῐa bota dau ixildu be 'egun guztia bota du isildu gabe'. ◆ bota ahala (> bota ala) adb. Bota bezain laster. Otz onekin, elurra bota ala, lurra zwitu iten dau 'hotz honekin, elurra bota ahala, lurra zuritu egiten du'. Azia bota ala, jaio da 'hazia bota ahala, jaio da'. |
bota, botia | bota (2) | bota2 1 iz. Batez ere pl. Botak, oinetakoak. Ik. botina; borzegi. 2 iz. Zahatoa. Ardo botῐa 'ardo bota'. Ezta bate gaizki moldatzen ardwa botati yaten 'ez da batere gaizki moldatzen ardoa botatik edaten'. |
botagale | botagale | botagale iz. (Ond Bak). Ik. botagura; errendaketako gogo. |
botagera, botageria | eroriko | botagera iz. Erorikoa. Izotzῐen irristatu ta botagera galanta in dot 'izotzean [izotzetan] irristatu eta eroriko galanta egin dut'. ◆ botagera egin (> botagerῐa in); botagera ibili (> botagerῐa ibili). Erorikoa izan. Bizikletiekin botagerῐa ibil dot 'bizikletarekin erorikoa ibili dut [izan dut]'. |
botagura, botaguria | botagura | botagura iz. Ik. botagale; errendaketako gogo. |
botaketan ibili | botaka ibili | botaketan ibili (Ond Bak). Botaka ibili, okaka aritu. Ik. errendaketan. |
botatu, botatzen | botatu | botatu dau ad. Botoa eman. |
botazi | botarazi | botarazi (> botazi) dῐa ad. Botatzera behartu. |
botazio, botaziua | botazio | botazio iz. Botoa ematea, bozketa. |
bote, botia | bote | bote iz. ◆ botea egin (> botῐa in). Bi bote in tu pilotῐek 'bi bote egin ditu pelotak'. Bote txarra iten dau balon orrek 'bote txarra egiten du baloi horrek'. |
botella, botellia | botila | botella iz. Botila. Ustu dau ardo botellῐa 'hustu du ardo botila'. |
botellakazo, botellakazua | botilakada [kolpea] | botellakazo iz. Botilakada kolpea. |
botellon, botellona | kale zurruta | botellon iz. (Hitz berria) Kale zurruta. |
botika, botikia | botika | botika 1 iz. Farmazia. Donostiako botikak ibiltzen zituen. ▲ Sin. farmazia. 2 iz. Sendagaia. Ik. medikamentu. ◆ botika hartu (> botikῐa artu). ▲ Sin. medikamentua hartu. |
botikaio, botikaiua | botikari | botikario (> botikaio) iz. Botikaria. ▲ Sin. farmazeutiko. |
botila, botilia | botila | botila iz. Ik. botella. |
botina, botinia | botin | botina (a itsatsia) iz. pl. Botinak. Bota, oinetakoa. Ik. bota2; borzegi. ◆ txatulazko botin(ak). Tatxetak dituzten botinak. |
boto, botua | boto | boto iz. Boto gaio ata tuai gwaiko eleziotan 'boto gehiago atera dituzte oraingo elekziotan [hauteskundeetan]'. ◆ botoa bota (> botwa bota). ◆ botoa eman (> botwa eman). Noi eman diazu botwa? 'nori eman diozu botoa?'. ◆ bototara (> botota). Asiko balitzake Jangoikua botota, Ifarnuko Diablwek ibazi 'hasiko balitz Jaungoikoa bototara, Infernuko Deabruak irabazi'. |
botona, botonia | botoi | botona 1 iz. Jantzietan, apaingarri edo lotura gisa josten dena. Botonak lotu 'botoiak lotu'. Botonak askatu 'botoiak askatu'. 2 iz. Txirrinetan, tresnetan-eta, sakatzen dena. ◆ botona zulo. Botoi zuloa. Ik. ojale. |
boxke, boxkia | igurain | boxke iz. Basozaina (Ond Bak). Boxkῐa, boxkῐenak... [Urdiain]. Ik. igurai; basozai. |
boz, boza | boz, ahotsa | boz iz. Ahotsa. Boza gwatu 'boza goratu'. |
bozina, bozinia | bozina, turuta | bozina iz. Autoetako turuta. Bozinῐa jo. |
bozio, boziua | golo | bozio iz. Goloa, tiroide guruina handitzea. |
braga, bragia | kulero | braga iz. pl. bragak. Kuleroa. |
brasa, brasia | brasa | brasa iz. Txingarra. Parriliendako brasa ona prepatu dau elorri egurrakin. 'parrilarendako brasa ona preparatu du elorri egurrarekin'. Ik. txinar. |
brea | brea | brea iz. Breakin konpondu tuai kalῐek 'brearekin konpondu dituzte kaleak'. Ik. pike. ◆ brea bota. Asfaltatu. |
brea bota | asfaltatu, breaztatu | |
brillante, brillantia | dirdiratsu; brillante | brillante 1 adj. Dirdiratsua. Ik. dirdirra. 2 iz. Diamante landua. |
brillantina, brillantinia | brillantina, (ile) gantzu | brillantina iz. |
brillatu, brillatzen | dirdiratu, distiratu | brillatu dau ad. Dirdiratu, distiratu. |
brillo, brillua | dirdira, distira | brillo iz. Dirdira, distira. Ik. dirdirra. ◆ brilloa atera (> brillwa ata). Distira atera, distirarazi. |
brillotasun, brillotasuna | dirdira | brillotasun iz. Txapῐorren brillotasunak itsutu in juak 'txapa [xafla] horren dirdirak itsutu egin zidak [nau / naik]. Ik. dirdirra. |
brinbal, brinbala | atalase | brinbal iz. Brinbela; atalasea, atearen behealdea. Atái brinbalá (Ond Bak). Arrizko brinbala; zurezko brinbala 'harrizko brinbela; zurezko brinbela'. Ik. atalburu. |
brinko, brinkua | brinko, jauzi | brinko iz. Jauzia. A ze brinkwa in dik! 'a zer brinkoa egin dik!'. Ik. salto. ◆ brinkoa egin (> brinkwa in). ◆ salto eta brinko (> salto ta brinko). |
brinkoka(n) | brinkoka | brinkoka(n) adb. Brinkoka; jauzika, brinko eginez. ▲ Sin. saltoka(n). |
brinkolai, brinkolaia | brinkolari, jauzilari | brinkolari (> brinkolai) adj./iz. Jauzilaria. ▲ Sin. saltokalai. |
brixka, brixkia | briska | briska (eta brixka) iz. Karta-jokoa. |
brixkalai | briskalari | briskalari (> brixkalai) iz. Briskan jokatzen duena. |
brixkaldi, brixkaldia | briskaldi | briskaldi (> brixkaldi) iz. Briska partida; briskan eginiko aldia. |
broka, brokia | barauts | broka iz. Barautsa. |
broma, bromia | broma | broma iz. Emen, broma gutxi 'hemen, broma gutxi'. Ik. txantxa; kopla. ◆ bromatan. Broman. Ik. apropos. |
bromatan | broman | |
bromazale, bromazalia | bromazale | bromazale adj. |
bronka | liskar; errieta | bronka 1 iz. Liskarra. Ik. yausi. 2 iz. Errieta. Ik. lotsai. ◆ bronka bota (> bronkῐa bota). Errieta egin. Ik. sermoi. |
brotxa, brotxia | brotxa | brotxa iz. Ik. pinzel. |
bu, bua | buru | |
bubeiko, bubeikua | burugabe, burugabeko | |
bubeltx, bubeltxa | burubeltz, kaskabeltz | burubeltz (> bubeltx) iz. Kaskabeltza; Parus generoko hegaztia, tamaina txikikoa eta burua beltza duena (Parus sp.). Txoi bubeltxa 'txori burubeltza'. |
budin, budina | budin | budin iz. Flana. Budina esaten zezaion gwai flana esaten zaionai 'budina esaten zitzaion orain flana esaten zaionari'. Budinak eztuka ezurrik, e? 'budinak ez dauka hezurrik, e?'. ▲ Sin. flan. |
buelo, buelua | hegal, zabaltasun | buelo iz. Zabaltasuna; hedadura; hegala. Karga baten bwelwa 'karga [zama] baten hegala'. Bwelo aundia artu dau gurdiek 'zabaltasun handia hartu du gurdiak [gurdiaren zamak]'. Soinekwen bwelwa 'soinekoaren hegala'. |
buelta eman | buelta eman | |
buelta, bueltia | itzuli, bira, buelta | buelta 1 iz. Bira, jira, itzulia. 2 iz. Itzulera. Bueltῐa trenῐen in genduen 'buelta trenean [trenez] egin genuen'. 3 iz. (Batez ere pl.) Diru bueltak. 4 interj. Buelta! Behiari ezker-eskubi egiteko agindua. ◆ buelta egin [Desberdindu: bwelta in ≠ bweltῐa in]. 1 (> bwelta in). Buelta hartu. 2 (> bweltῐa in). Joan-etorria egin; ibilaldia egin. Ik. paseo; pasealdi (> pasῐaldi). ◆ buelta eman. Biratu; irauli. Ematen gairu ‘digu’ buelta gurdiek eta akabo. Esku batekin buelta eman dornubei (Ond Bak). Ik. itzuli. ◆ buelta erdi. ◆ buelta eta buelta (> buelta ta buelta). Azkenean. Buelta ta buelta, arrebῐek arrazoi 'buelta eta buelta [azkenean], arrebak arrazoi'. ▲ Sin. ibili ta ibili. ◆ buelta hartu (> buelta artu). Biratu, norabidea aldatu. Ik. bueltatu. ◆ bueltan 1 adb. Inguruan. Etxῐen bueltan 'etxearen bueltan'. Errien bueltan 'herriaren bueltan'. 2 adb. Itzultzean. Ik. etorreran. |
bueltaka(n) | bueltaka | bueltaka (> eta bueltakan) adb. Biraka, jiraka. Bisutsa aizῐek bueltakan ibiltzen dau '[elur] bisutsa haizeak bueltaka ibiltzen du' (Ond Bak). ◆ buruari bultaka (> buruai bueltakan). (Gauza bati) buruan buelta eta buelta ibili. |
bueltakalai, bueltakalaia [dantza] | birakari, jirabirakari [balts] | bueltakalari (> bueltakalai) adj. Birakaria; jirabiraka egiten duena. Dantza bweltakalaia da balsa 'dantza birakaria da balsa'. |
bueltan | bueltan | |
bueltatu, bueltatzen | bueltatu, itzuli | bueltatu da/dau ad. Itzuli (adiera guztietan). Burua bweltatu. Errῐá bweltatu 'herrira bueltatu'. Libua bweltatu 'liburua bueltatu'. Ik. entregatu (> entreatu). || Urdῐa bueltatu in da: ernai gelditu eztana, ta berriz irausi jarri da 'urdea [txerria] bueltatu egun da: ernari gelditu ez dena, eta berriz irausi [arreske] jarri da'. |
bueltia in | buelta egin | |
buesuek | guraso | |
buexa(k) | guraize | |
bufanda, bufandia | bufanda | bufanda iz. Ik. tapaboka. |
bugogor, bugogorra | burugogor | burugogor (eta bugogor) adj. Ezaio sartzen buruen; burugogorra gῐo! 'ez zaio sartzen buruan; burugogorra gero!'. Ik. kaskagogor; kasketoso; terko. |
buhaundi, buhaundia | buruhandi | buruhandi (> buruaundi, buaundi). 1 adj. Burua handia duena. 2 adj. Egoskorra dena. |
bukaera, bukaeria | bukaera | bukaera iz. Ik. akabera; azken; despaera. ▼ Anton. hasiera (> asiera, asigera). |
bukatu, bukatzen | bukatu | bukatu da/dau ad. Bai, bukatu dot lanau 'bai, bukatu dut lan hau'. Bukatu jitunu festak 'bukatu ditinagu festak'. Asi ta bukatu 'hasi eta bukatu'. Garbiketῐa bukatube* fan da 'garbiketa bukatu gabe joan da'. Bukatu dugu guk eguna. Ik. akabatu; despeditu (> despeitu). ▼ Anton. hasi. |
bukatube | bukatugabe | bukatube adj. Bukatugabea. Bukatubeiko lanak dukatzῐu 'bukatugabeko lanak dauzkagu'. |
buki, bukia | buruki, burualde | buruki (> buki) iz. Buruko haragia. |
buko min, buko mina | buruko min | |
buko pañelo, buko pañelua | buruzapia | |
buko trapu, buko trapua | buruzapi | |
buko, bukua | burko, buruko | buruko (> buko) iz. Burkoa; ohean, burua bertan jartzeko ipintzen dena. ◆ buruko pañelo (> buko pañelo) iz. Buruzapia. Ik. buruko trapu (> buko trapu); mantilla. ◆ buruko trapu (> buko trapu) iz. Buruzapia. |
bukoazal, bukoazala | burukoazal | burukoazal (> bukoazal, burukoaxal, bukoaxal) 1 iz. Burko-azala; bururdi-azala. 2 (> burukoaxal) iz. (Bot.) (Ond Bak). [OEH. Burukoaxal, plantita dulce al gusto, llamada txurrutxal por navarros erdaldunes Ond Bac 116.]. Ik. txurrutxal. |
bular, bularra | bular | bular 1 iz. Anatomia. Ik. bularralde; papar; petxo. 2 iz. Ugatza. Ik. titi, erro. 3 iz. (Orografia) Muinoa; muinoaren malda, aldapa. ◆ bularretako min. Bularreko mina. |
bularralde, bularraldia | bularralde | bularralde iz. Bularra. Ik. bular; petxo; papar. |
bulka | bulka | bulka adb. Bultza eginez. Bulka ta bulka. Ik. bulkakan. ◆ bulka egin (> bulka in) dῐa ad. Bultza egin. Esr. Urai bulka in 'urari bulka egin'. Ik. bulkatu. |
bulkaka(n) | bulkaka | bulkakan adb. Bulkaka. Bulkakan ata zituain kanpwa 'bulkaka atera zituzten kanpora'. ▲ Sin. bulka; bulkazokan. |
bulkatu, bulkatzen | bulkatu, bultzatu | bulkatu dau ad. Zerbait edo norbait higitzera behartzen duen indar baten eraginpean jarri. Bulkatzan ataioi 'bulka ezan atari hori'. Ik. bulka egin (> bulka in). |
bulkazo, bulkazua | bulkada | bulkazo iz. Bulkada. |
bulkazoka(n) | bulkaka, bultzaka | bulkazoka(n) adb. Bulkaka, bultzaka, bulka eginez. Ik. bulka; bulkaka(n). |
bultzurrun, bultzurruna (bulzurrun) | giltzurrun | bultzurrun (eta bulzurrun) iz. Giltzurruna. |
buluntzarri, buluntzarria | burruntzali | buluntzarri iz. Burruntzalia (Iza Alts). Ik. kazo. |
bunbatako, bunbatakua | danbateko; eztanda | bunbatako iz. Danbatekoa; eztanda. Ik. punpatako. |
buneko, bunekua | burute, sorki | buneko iz. Burutea; Buruan zamaren bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko biribilkia. ▲ Sin. burkain [Bakaiku]. |
buo | iso | buo (> bwo, wo) interj. Abelgorriei geldi daitezen esaten zaien hitza. Ik. aida; esti; so; arre. |
burbuja, burbujia | burbuila | burbuja iz. Burbuila. Ik. pits. Burbujak iten genduzen giziekin 'burbuilak egiten genituen giziarekin [lastoa]'. |
burkain | burute | burkain iz. Burutea; buruan zamaren bat eramateko jartzen den biribilkia (Ond Bak). Ik. buneko. |
burla in | burla egin | |
burla, burlia | burla | burla iz. In emen zian burla 'egin omen zion burla' (Ond Bak). ◆ burla egin (> burla in). Ik. burlatu. ◆ burlaz adb. Burlaka. Ik. burlakan. ◆ burlaz ibili adb. Orrek eztik balio, burlaz abil 'horrek ez dik balio; burlaz habil'. |
burlaka(n) | burlaka | burlakan adb. Burlaka, burla eginez. Ik. burlaz. |
burlatu, burlatzen | burlatu | burlatu da ad. Burla egin. Ik. adarra jo; burla egin, tentatu; toriatu. |
burlaz | burlaz | |
burloso, burlosua | burlati | burloso adj. Burlatia. |
burni harri | burdin harri | |
burni, burnia | burni, burdina | burni (-a berezkorik gabe) iz. Burdina. ● Esr. zah. Abenduko elurra, gailtzerua; ilbeltzekwa, burnia; otsailekwa, egurra; marsukwa, ura 'abenduko elurra, altzairua; ilbeltzekoa, burdina; otsailekoa, egurra; martxokoa, ura'. ◆ burni endai (> burnindai). Burdin endaia. Ik. burnindai. ◆ burni harri (> burni arri). Burdin harria (Ond Bak). [Piedras pequeñas y negruzcas, según el pueblo contienen hierro]. ◆ burni ziri (> burnizi). Burdin ziria, burdinazko ziria. Ik. burniziri (> burnizi). |
burnindai, burnindaia | burdin endai | burnindai iz. Burdinazko endaia; ogia labean sartzeko burdinazko pala edo endaia. Ik. labendai; endai. [Urdiain] [Iza Alts & Ond Bak] Pala de hierro para meter el pan en el horno (zurezkoa: labendai). |
burnizi, burnizi | burdin ziri | |
burniziri, burniziria | burdin ziri | burniziri (eta burnizi) iz. Burdin ziria; burdinazko ziria. Ik. ziri (> zi); zur ziri (> zurzi); egur ziri (> egurzi). |
burruka | borroka | burruka iz. Borroka. Ik. muxinko; peleia; lutxa. [(LM) borroka; borrokan; borrokalai (ez burruka). Sebastian Ayerbek-eta borroka esaten zutela]. ◆ burrukan adb. Borroka; borrokan, borrokatzen. ▲ Sin. muxinkwen; peleien; lutxan. [Oharra. (LM): borroka; borrokan; borrokalai (ez burruka). Sebastian Ayerbek-eta borroka esaten zutela]. |
burrukalai, burrukalaia | borrokalari | burrukalari (> burrukalai) iz./adj. Borrokalaria. ▲ Sin. muxinkolai, lutxadore. |
burrukan | borroka | |
bursoka | gurdi soka | bursoka [Ziordia] iz. Gurdikadak lotzeko soka sendo eta luzea. Ik. gursoka. |
buru hezur (?) | buru hezur | |
buru, burua | buru | buru (> bu) 1 iz. Buruen artu dau mina 'buruan hartu du mina'. Ik. kasko. 2 iz. (Esapideetan). Norbaiti buti bῐa kaka in 'norbaiti burutik behera kaka egin'. Ez bu ta ez anka ez ibili 'ez buru eta ez hanka ez ibili [eduki]'. 3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Buru argia. Buru gogorra. Ik. burugogor. Buru txarra. Ik. memoria. 4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Giltza burua 'iltze burua'. Orratz burua. 5 iz. Buruzagia. Ik. buruzagi. 6 iz. Maiz burua. Gari burua. 6 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Ganau burua 'ganadu burua'. Berreun buru ibilko tu artaldῐorrek 'berrehun buru ibiliko [edukiko] ditu artalde horrek'. ◆ (bere...) burua hil (> be bua il) dau ad. (Bere...) buruaz beste egin. Raso akokinatwik ta bildurtwik zukain gizon aua, ta orrengeiti be bua il zen 'arras kikildurik eta beldurturik zuten gizon hura, eta horregatik bere burua hil zuen'. ◆ burua galdu. ◆ burua hautsi (> bua ausi). 1 Burezurra hautsi. 2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu. ◆ burua ibili [eduki]. Burutsua izan. ◆ burua jaso. 1 Burua gorantz higitu. Jasotzak buruoi, kuzkurtwik dῐak-eta 'jaso ezak buru hori, kuzkurturik daramak eta'. Ezakela jaso buruoi; uswek izutu bertuk bestela 'etzakela jaso buru hori; usoak izutu behar dituk bestela'. 2 Beheralditik atera. ◆ burua joan (> burua fan). Burua fanik do 'burua joanik dago'. ◆ burua makurtu. ◆ burua nahastu(rik) (> burua nastu(ik)). ◆ burua tente ibili (> bua tente ibili). ◆ burua zutik ibili. ◆ buruan hartu (> buruen artu). Gogoan hartu, memorian hartu. Ik. gogoan hartu (> gogwen artu). ◆ buruan sartu (> buruen sartu). Ez zaio buruen sartzen 'ez zaio buruan sartzen'. ◆ buruaren jabe izan (> buruen jabe izan). Oi ezta be buruen jabe 'hori ez da bere buruaren jabe'. ◆ buruari bueltaka (> buruai bueltakan). Pentsamenduren bat buruan buelta eta buelta ibili. ◆ buruko min (> bukomin). Buruan sentitzen den mina. ◆ burura etorri (> burwá etorri). ◆ burura igo (> burwá iyo). ◆ burutik (eginik) egon, ibili (> burutik (inik) yon, ibili). Burutik jok 'burutik zagok'. Burutik jailek 'burutik zabilek'. || burutik ibili. Deliratu (Ond Bak). Ik. deliratu. ◆ (zerbait) burutik joan; joanik ibili [eduki] (> buruti fan, fanik ibili [eduki]). Ahaztuta izan. ◆ burutik jorik (> butik joik). Burutik eginda. I butik joik ago 'hi burutik jorik hago'. ◆ buruti(k) kendu. Ezin buruti kendu nail atzo esan zenduana 'ezin burutik kendu nabil atzo esan zenidana'. ◆ buruti(k) pasatu. Bururatu. Ezaira buruti pasatu're in 'ez zait burutik pasatu ere egin'. ◆ buru gabeko (> bu beiko). Ik. burugabeko. ◆ buru gaineti(k). Buruz gain. Buru gaineti pasa zaio uso bandadῐa 'buru gainetik pasa zaio uso banda'. ◆ buru handi (> buru aundi, bu aundi). ◆ buru makur. Ik. burumakur. ◆ (neure, zeure, bere...) buruz (> (neaure, zῐaure, be...) buz). Neure, zeure, bere... artean; neure, zeure, bere... kabuz. Be buz ikasi dau iraikan 'bere buruz ikasi du igerikan'. || Gutxi jaten zen bere burutik 'gutxi jaten zuen bere burutik [berak nahita]' (Ond Bak). || ◆ buruz behera (> buz bea, buz bῐa) 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Ik. ahuspez; muturrez aurrera (> muturrez aurrῐá). 2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Buz bia, tintilikan 'buruz behera, zintzilika'. ◆ buruz ibili [ari izan]. Buruz nail(e) 'buruz nabil'. ◆ buruz esan. ◆ buruz gora. ◆ buruz ikasi. ◆ buruz jakin. ◆ neure buruz egin (> nῐaure buz in). Neure baitarako pentsatu. Nῐaure buz in diet: ixiliai jok, onek bajukak zerbeit 'neure buruz egin diat: isilegi zagok, honek bazeukak zerbait'. |
buruai bueltakan | buruan buelta eta buelta ibili | |
burualde, burualdia | burualde | burualde iz. Oian burualdῐa 'ohearen burualdea'. |
buruargi, buruargia | buruargi | buruargi adj. |
burubeiko, burubeikua | burugabe, burugabeko | burubeiko (eta bubeiko) adj. Burugabea, burugabekoa; bururik ez duena; bereziki, zentzurik ez duena. Ik. txoro; txoriburu. ▼ Anton. zogi. |
burubide, burubidia | burubide | burubide 1 iz. Gauzak egiteko modua. ◆ burubidea ibili [eduki] (> burubidῐa ibili). Loitan irulkan; a ze burubidῐa dukai aur oiek! 'lohitan iraulka; a zer burubidea daukate haur horiek!'. 2 iz. Fundamentua, ganora. Ik. fundamentu. ◆ burubidea egon (burubidῐa yon). Etxῐontan ezto burubideik 'etxe honetan ez dago burubiderik'. |
burudun, buruduna | burudun | burudun adj. Aitxur buruduna 'aitzur buruduna'. |
buruen hartu | buruan hartu | |
burukada, burukadia | burukada | burukada iz. Buruaz emandako kolpea. ▲ Sin. burukazo. |
burukazo | burukada | burukazo (eta bukazo) iz. Burukada. Ik. burukada. |
buruko txoko | garondo, gartzeta | buruko txoko iz. Okzipuzioa; garondoa, gartzeta {(Iza Alts): occipucio}. Ik. zorri ganbela. |
burukoaxal | [landare mota] | burukoaxal (Ond Bak) iz. (Bot.) [Plantita dulce al gusto, llamada txurrutxal por navarros erdaldunes]. |
burumakur, burumakurra | burumakur | burumakur 1 adb. Burua makurturik. 2 adj. Pertsona makurra. Ik. kaskamakur. |
bururatu | bururatu | bururatu zaio ad. (?). Ik. okurritu. |
burutik ibili | burutik ibili | |
burutsin | buru hutsean, buru hutsik | burutsin [Altsasu] adb. Buru hutsean, buru hutsik, buruan txapelik edo antzekorik gabe. |
burutsu, burutsua | burutsu | burutsu adj. Ik. talentudun. ▼ Anton. talentubeiko. |
burutu, burutzen | burutu | burutu da ad. (Gariak-eta) buruxkak eman. Oneskῐo garia burutu da 'honezkero garia burutu da'. |
buruz | buruz | |
buruzagi, buruzagia | buruzagi | buruzagi (eta buruzai) iz. Ik. buru. |
buruzai | buruzagi | buruzai iz. Herriko mandatuek eta in, festetakuen ardua partitu plazan jende guziei, jornalik be. Bi gazte ezkonberriek izaten zien. Almienteik etzon Bakaikun, Etxarrin bai. Alkatiek esaten zauena, iten zain (Ond Bak). Ik. partitzaile. |
buruzui, buruzuia | buruzuri | buruzuri (> buruzui) adj. Buruko ileak zuriak dituena. Ik. ilezuri (> ilezui); kaskazuri (> kaskazwi). |
burzil, burzila | gurtzil | burzil iz. Gurdiaren gurpilen ardatza (Iza Alts). Ik. gurzil. |
burziri, burziria | burdin ziri | burziri iz. Burdin ziria. Ik. burniziri (> burnizi). [burziri (G-nav ap. Iz Als; Hb ap. Lh). Pointe de fer Lh. Cf. BURDIN-ZIRI. --Eta subandarrak [el cornejo] bajukak zuluik barruan? --Ez. --Batere ez? --Ezta baterere. Guaire ala dukat subandarrakin burziriya. Iz Als s.v. subandar]. |
butazio, butaziua | burutazio | burutazio (> butazio) iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Oi butaziua ibil dena 'hori burutazioa ibili [izan, eduki] duena'. Ik. idea; asmakizun; ateraldi; okurrenzia. |
buz bea | buruz behera | |
buzbia | buruz behera | |
buzon, buzona | buzoi, postontzi | buzon iz. Buzoia, postontzia. |
buztalo | buztangabe | buztalo adj. Buztangabea, buztan motza; buztanik gabeko oiloa; buztanik gabeko ardia (Ond Bak). [Gallina sin plumas en la cola; oveja sin rabo]. Ik. buztan motz. |
buztan motz | buztan-motz | |
buztan, buztana | buztan; 2 txorten | buztan 1 iz. Isatsa. 2 iz. Atzeko muturra edo aldea, hasieraz edo buruaz bestaldekoa. Puntῐa ta buztana 'punta eta buztana'. 3 iz. Zakila. Ik. pinpilin; pito. 4 iz. Txortena. Sar buztana 'sagar txortena'. Txapelῐen buztana 'txapelaren txortena'. Ik. txuxtur; zuztur. ◆ buztan motz adj. Ardi buztan motza. Ik. buztalo. |
buztangorri, buztangorria | buztangorri | buztangorri iz. Txori mota (Phoenicurus sp.). Aurten'e paeta zulwen in dau buztangorriek kafia 'aurten ere pareta zuloan egin du buztangorriak habia'. |
buztankada, buztankadia | buztankada | buztankada iz. Buztanaz emandako kolpea. ▲ Sin. buztankazo. |
buztankazo | buztankada | buztankazo iz. Buztanaz emandako kolpea. Ik. buztankada. |
buztanluze, buztanluzia | buztanikara | buztanluze iz. Buztanikara (Motacilla alba). ▲ Sin. apiztxoi, apiz burubeltx. |
buztin lur, buztin lurra | buztin-lur | |
buztin, buztina | buztin | buztin iz. ◆ buztinezko adj. Buztinez egina dena. Ik. lurrezko. ◆ buztin lur iz. Hondar baino buztin gehiago duen lurra, bertan ereiteko txarra dena. |
buztinaldi, buztinaldia | buztintze | buztinaldi iz. Urtien bein, buztinaldi bat ematen zezaion eskatzai lurra berdintzeko 'urtean behin, buztinaldi bat ematen zitzaion ezkaratzari lurra berdintzeko'. Ik. buztindu. |
buztindu, buztintzen | buztindu | buztindu dau ad. Ezkatza buztindu; urtῐen buztinaldi bat eman 'ezkaratza buztindu; urtean buztinaldi bat eman'. Ik. arenatu. |
buztintai, buztintaia | buztindegi* | buztindegi* (> buztintai) iz. Buztin tokia; buztina hartzen den lekua. |
buztintsu, buztintsua | buztintsu | buztintsu adj. Buztin asko duena. |
bῐejun | bejon | biejun (eta bῐajun (?)) lok. Bejon-; norbaiti zerbait onuragarri desiratzeko esaten zaion esapidea. Bῐéjun déizula 'bejondeizula', bῐéjun déikela 'bejondeiala', bῐéjun déinela 'bejondeinala'. Ik. bejon. |
Corpus; Corpus egun, Corpus eguna | Corpus; Gorputz egun | Corpus; Corpus egun iz. Eukaristiaren sakramentua ospatzen den eguna. |
dado, dadua | dado | dado iz. Botatazu dadwa, gwai zuri tokatzen zaizu ta 'bota ezazu dadoa, orain zuri tokatzen zaizu eta'. |
dadokan | dadoetan jokatu | dadokan adb. Dadoetan ibili, jokatu. |
dagoeneko, dagoneko | dagoeneko | dagoeneko adb. Hitz egiten den unerako. Ik. danekoz; honeskio; ordurako (> ordwako); ia; ya. |
daina | adina | daina (eta deina) 1 Adina. Erkaketetan, kopuru berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. 2 Adina. (izan aditzarekin). Gwe deina dok 'gure adina duk'. I deina eztok 'hire adina ez duk'. |
dainatu, dainatzen | kaltetu; kalte egin | dainatu da/dau ad. Kaltetu; kalte egin. Ik. galte egin (> galte in). |
dainu, dainua | kalte | dainu iz. Kaltea. Ik. min; galte. |
daiteken, daitekena | daitekeen | daiteken (Esapideetan) Daitekeena, litekeena. Daiteken onena. Daiteken txarrena. Daiteken txarrena tokatu zaio 'daitekeen txarrena tokatu zaio'. Ik. posible. |
daldalada, daldaladia | daldara | daldalada iz. Daldara, dardara. Ik. dildilada. |
daldaldal / dal-dal-dal | dar-dar | daldaldal adb. Dar-dar; hotzak edo ikarak eragindako dardara. ▲ Sin. dildildil. ◆ daldaldal egon (> daldaldal yon). Dardaraz egon. |
daldalkan | dardarka | daldalkan adb. Dardaraka. ◆ daldalkan egon (> dal-dalkan yon). ▲ Sin. dal-dal-dal (yon), dil-dil-dil (yon). |
dale | jo; fuego; eman | dale interj. Ta dale! 'hara berriz ere!'. Ik. eman; fuego; jo. ◆ dale eta dale (> dale ta dale) adb. Jo eta jo; jo eta ke. Dale ta dale, ez ixiltzen! Ik. eman eta eman (> eman da eman). |
dalo, dalua | talo | dalo (eta talo [Bakaiku]) iz. (Gaur egun talo esaten da). Taloa; arto-irinez egindako opila, mehea eta biribila. ◆ dalo-burni (> daloburni; talaburni [Bakaiku]). Talo burdina. ◆ dalo-esene. Talo-esnea. Dalo-esenῐa artzen genduen, dalo zopak esenῐekin 'talo-esnea harzen genuen, talo zopak esnearekin'. ◆ dalo-ohol* (> dalol; talol [Bakaiku]). Dalwa zabaltzeko ola 'taloa zabaltzeko ohola. |
daloburni, daloburnia | talo-burdina | |
dalol, dalola | talo-ohol | |
dama-karakol | baratze-barraskilo | |
damu, damua | damu | damu iz. Damua jukanat oi esatῐati 'damua zaukanat hori esateagatik''. ▲ Sin. arrepentimentu. |
damutu, damutzen | damutu | damutu da ad. Gwai damutwik no ez esaniá 'orain damuturik nago ez esana' (Ond Bak). ▲ Sin. arrepentitu. |
dan, dana | danga | dan iz. Danga; kanpai jotzea; kanpai hotsa. Ik. ezkila hots. ◆ dan bakar. Danga bakarra. Mezatarako azken ezkila hotsa, bakarra; meza hasi aurretik jotzen da. Dan bakarra jo dai ta gu gwaindo etxeti ata be 'dan bakarra jo dute eta gu oraino etxetik atera gabe'. ◆ dan bi(ak) (> dan biek). Mezatarako dei nagusiaren eta dan bakarraren bitartean jotzen den bi ezkila hotseko deia. |
dana | dena | dana (eta dena [Bakaiku]) (Deklinagaia dan- da; den- [Bakaiku]) 1 izord. Dena, guztia. Denak: or den gúziek 'denak: hor dauden guziak' (Ond Bak). Danak eztau balio 'denak ez du balio'. Emen danak igwal segitzen dau 'hemen denak igual segitzen du'. Danok fan berko ga 'denok joan behardo gara [dugu]. Au da danetan obena 'hau da denetan hoberena'. Zenba'da dana? 'zenbat da dena?' ◆ dana dala lok. Dena dela. ◆ dan-dana. Den-dena; guztia. ◆ danetara (> daneta) adb. Denetara, guztira. Daneta izanko zῐan amar laun 'denetara izango ziren hamar lagun'. ◆ danetarako (> danetako) adb. Danetako jende klasῐa do 'denetarako jende klasea dago'. ◆ daneti(k); danetati(k). Denetik; denetatik. |
dana dala | dena dela | |
danba | danba | danba onomat. Kolpe gogor baten edo tiro baten onomatopeia. Tiro hotsa, golpe hotsa. Ik. danbateko; zanpa. |
danbateko, danbatekua | danbateko | danbateko (eta danbatako) iz. Kolpe gogorra; kolpe horren ondoriozko hotsa. Ik. zanpatako. |
danbolin, danbolina | danbolin | danbolin 1 iz. Txistuaren lagungarri, zotz bakar batez jotzen den danborra. ◆ Ik. txanbolin; arratz; txuntxun. 2 iz. Danbolin-jotzailea. Ik. danbolintero. |
danbolintero, danbolinterua | danbolintero, danbolin-jotzaile | danbolintero iz. Danbolin-jotzailea. ▲ Sin. ttunttunero, danbolin. |
danbor, danborra | danbor | danbor (eta tanpor [Urdiain]). 1 iz. Danborra jo. Abildade aundia duka tanporra jotzen 'abilidade handia dauka danborra jotzen'. Ik. txuntxun; ttunttun(a). 2 iz. Panderoa (Iza Alts) [pandero; pandereta (Iza Alts)]. |
danekoz | dagoeneko | danekoz adb. Dagoeneko; hitz egiten den unerako. In dezu danekoz? 'egin duzu dagoeneko?'. Etor za danekoz? 'etorri zara dagoeneko?'. Ik. honezkero (> oneskῐo); ordurako (> orduako); ia2. |
daneta (guztira) | guztira | |
danetik | denetik | |
dantza in | dantza / dantzan egin | |
dantza, dantzia | dantza | dantza iz. Dántza. Giza-dantza. Ik. baile. ◆ dantzan adb. Dantzatzen. ◆ dantzako lagun (> dantzako laun). Nekix kuadrillatan bikoteak izaten ziran dantzarako, bata bestearendako dantzako laguna. ▲ Sin. baile. ◆ dantza egin (> dantza in). Dantzan egin, dantzatu. Intazai dantza 'egin ezazue dantza'. ◆ dantzan ibili. Dantzan daile 'dantzan dabil'. ◆ dantzan egon (> dantzan yon) adb. Koloka; irmo finkatu gabe. Maia dantzan do 'mahaia dantzan dago'. Ik. maki; tikili-takala; plean-plean. ◆ dantzan patu. Ik. airien patu. ◆ dantza suelto. |
dantzai, dantzaia | dantzari | dantzari (> dantzai) iz./adj. |
dantzaldi, dantzaldia | dantzaldi | dantzaldi iz. Despeitu dai erromeiako dantzaldia 'despeditu [amaitu] dute erromeriako dantzaldia'. Ik. baile; dantza. |
dantzaleku, dantzaleku | dantzaleku | dantzaleku iz. Erromeiatik etortzekwen, izaten zῐan ainbat dantzaleku 'erromeriatik etortzerakoan, izaten ziren hainbat dantzaleku'. |
dantzan ibili | dantzan | |
dantzan yon | koloka, herren | |
dardar | dar-dar, dardaraka | dardar (eta dardardar) adb. Dar-dar, dardaraka. Otzak dardar 'hotzak dar-dar. ▲ Sin. taltalkan, daldalkan. |
dardarko | dardarko (?) dardarreko (?). Dardarka (?) | |
datorren | datorren | |
deabru, deabrua (diablo, diablua?) | deabru | deabru iz. Deabru gorria. ▲ Sin. demonio, ifarnuko etsai. |
deabrukeia (?) (diablokeia) | deabrukeria | deabrukeria (> deabrukeia) 1 iz. Deabruari dagokion egitea. 2 iz. Bihurrikeria. Ik. diablokeria (> diablokeia). |
debalde | debalde | debalde adb. Doan. Au okasiua: dana debalde! 'hau okasioa: dena debalde'. |
debekatu, debekatzen | debekatu | debekatu dau ad. Debekatu; iotziazi. Debekatu in diagu; ezta fan. Ik. galarazi; iotzi; proibitu. [Urdiain: Serafinak ta gue amak esaten zikein (LM)]. |
debozio, deboziua | debozio | debozio iz. Guk duku deboziua santu guztieiri 'guk daukagu [diegu] debozioa santu guztiei'. Aitziberri debozio aundia duku, bea juergako 'Aitziberri [Aitziberko Ama Birjinari] debozio handia daukagu [diogu], baina juergarako [parrandarako]''. |
dedikatu, dedikatzen | dedikatu | dedikatu da ad. Zerbaitetan ari izan. Ik. eskeini. |
dedikazio, dedikaziua | dedikazio | dedikazio iz. |
defenditu, defenditzen | defenditu | defenditu da/dau ad. Ik. alde; -en alde egin (> -en alde in). |
defensa, defensia | defentsa | defensa iz. Defentsa. Ik. protekzio. |
dei, deia | dei | dei (eta dai [Bakaiku]) iz. Deitzea; deitzeko hitza edo hotsa. |
deinbat | adinbat | deinbat partik. Adinbat, adina. Orrek deinbat diru ibazten dot 'horrek adinbat diru irabazten dut'. Netako deinbat izanko ahal da! 'neretako adinbat izango ahal da!'. Betako deinbat ibazten dau 'beretako adinbat irabazten du'. Bizitzeko deinbat bauka 'bizitzeko adinbat badauka'. Ez tuk etortzen leno deinbat 'ez dituk etortzen lehen(ago) adinbat. Ik. adina (> aina). ◆ deinbateko adj. Adinbatekoa. Aize aundia ibil da, teilatuek deseiteko deinbatekwa 'haize handia ibili da, teilatuak desegiteko adinbatekoa. |
deklaratu, deklaratzen | deklaratu | deklaratu 1 dau ad. Epailearen aurrean adierazi. 2 dau ad. Adierazi; aitortu. Egia deklaratu dau 'egia deklaratu du'. Ik. konfesatu. 3 dau ad. Inutil deklaratu dai 'ezgai deklaratu dute'. 4 da ad. Nabarmendu; ezkutuan edo isilpean dagoena agertu, azaldu. Gwai deklaratu zaio gaitza; minbizia emen duka 'orain deklaratu zaio gaitza; minbizia omen dauka'. |
deklarazio, deklaraziua | deklarazio, aitorpen | deklarazio iz. Aitorpena. |
delikatu, delikatua | delikatu | delikatu 1 adj. Ondo jakin ber da nola kasoin azalea plantῐa, delikatua da-ta 'ondo jakin behar da nola kasu egin azalea landarea, delikatua da eta'. 2 adj. Erikorra, gaixotia. Beti izan da persona delikatua 'beti izan da pertsona delikatua'. 3 adj. Kontu bereziz tratatu behar dena. Delikatuek dῐa, gῐo, kontu oiek 'delikatuak dira, gero, kontu horiek'. |
deliratu, deliratzen | deliratu, eldarnioak izan | deliratu dau ad. Ik. burutik ibili. |
delirio, deliriua | delirio | delirio iz. |
delitu, delitua | delitu | delitu iz. |
demanda | demanda | demanda iz. Eztabaida garratza. ◆ demandan ibili. Demandan ibil zῐan ze izen patu aurrai 'demandan ibili ziren zer izen paratu haurrari'. |
demandan ibili | demanda | |
demantal, demantala | (aurreko) mantal | demantal (eta denantal) iz. Mantala; aurreko mantala. Ik. mandar. |
demonio, demuniua | demonio | demonio 1 iz. ▲ Sin. diablo, deabru. 2 adj. Aur demoniuoi! 'haur demonio hori!'. ◆ demonio mukirri. Ume bihurriari esaten zaio. Ik. solimen gorri. |
demoniokeia | demoniokeria | demoniokeria (> demoniokeia) iz. (G-nav ap. Iz Als). Deabrukeria. ▲ Sin. deabrukeia, diablokeia. |
demontre, demontria | demontre | demontre adj. A ze demontria dok ori! 'a zer demontrea duk hori!'. |
demostratu, demostratzen | demostratu | demostratu dau ad. Frogatu. Ik. probatu2. |
denbora asko eztala | denbora asko ez dela | |
denbora askuen | denbora askoan | |
denbora-pasa | denbora-pasa | |
denbora, denboria | denbora | denbora (eta denbwa, denba) 1 iz. Ezazu denboraik galdu 'ez ezazu denborarik galdu'. 2 iz. Denboraren zati mugatua. Denbora erdien in tu 'denbora erdian egin ditu'. Denbora asko. Denbora gutxi. Gerra denban 'gerra denboran'. Aspaldiko denboraz ezta etorri 'aspaldiko denboraz ez da etorri'. || pl. Denbora aik fan zῐan 'denbora haiek joan ziren'. Ik. garai; sasoi; aldi. 3 iz. Eguraldia. Denbora txarra eldu da: yauria ta otza 'denbora txarra heldu da: euria eta hotza'. Ik. eguraldi (> egwaldi). ◆ denbora alde bat (> denba alde bat, denbwa alde bat) iz. Denbora luzea. Denba alde bat bota dai izketan! 'denbora alde bat bota dute hizketan!'. ◆ denbora askoan (> denbora askwen, denba askwen) adb. Luzaro. Denbora askwen yon zῐan etxῐortan bizitzen 'denbora askoan egon ziren etxe hortan bizitzen'. ◆ denbora asko ez dela (> denbora asko eztala) adb. Orain dela gutxi. Emeti pasatu dῐa, bai, denbora asko eztala 'hemendik pasatu dira, bai, denbora asko ez dela'. ◆ denbora batean (> denbora batῐen) adb. Denboraldi batez. ◆ denbora falso. Sargoria eta ekaitzaren aurreko giroa. ▲ Sin. bero falso. ◆ denbora gogor. Eguraldi txarra. ◆ denbora ibili [eduki] (> denborῐa ibili). Eztukat denboraik ezertako 'ez daukat denborarik ezertarako'. Ik. beta. ◆ denbora izan. Denbwa dok eztala etorri 'denbora duk ez dela etorri'. Denbwa da eztotela piperropilaik jan 'denbora da ez dudala piper opilik jan'. ▲ Sin. aspaldi. ◆ denbora luze (> denba luze, denba luzῐa). Denbora luzῐa eman dot tabernan 'denbora luzea eman dut tabernan'. ◆ denbora-pasa (> eta denba-pasa). Denbora igarotzeko, denbora igarotzen. Emen ge, denba-pasa 'hemen gaude, denbora-pasa'. ◆ denbora zirdil. Eguraldi zakarra. Denba zirdila do, e? 'denbora zirdila dago, e?'. ◆ (neure, zeure, heure, bere...) denborako (> niaure, ziaure, yaure, be... denbako). Baduka naikua be denbako 'badauka nahikoa bere denborako'. Yaure denbwako garzela fanko daiz 'heure denborako kartzelara joango haiz [bizi guztirako]'. |
denboraldi, denboraldia | denboraldi | denboraldi iz. Denboraldi bat badiat bukominakin 'denboraldi bat badaramat burukominarekin'. Ik. bolada. |
denda, dendia | denda | denda iz. Denda berria zabaldu dai 'denda berria zabaldu dute'. Udan, bakarrik goizῐen zabaltzen dai dendῐa 'udan, bakarrik goizean zabaltzen dute denda'. |
dendai, dendaia | dendari | dendari (> dendai) iz. |
denunzia | denuntzia | denunzia iz. Denuntzia, salaketa. ◆ denunzia paratu (> denunzia patu). Ik. denunziatu. |
denunziatu, denunziatzen | salatu, denuntziatu | denunziatu dau ad. Salatu, denuntziatu. Ik. sanzionatu; denunzia paratu (> denunzia patu). |
depositaio, depositaiua | gordailuzain | depositario (> depositaio) iz. Gordailuzaina; diruzaina. Ik. tesorero. |
depositu, depositua | depositu | depositu iz. Likidoak gordetzeko ontzia edo biltegia. Ur-depositua berrituko dai 'ur-depositua berrituko dute'. Ik. tanke. |
deretxo, deretxua | eskubide | deretxo iz. Eskubidea. Ezto deretxoik! 'ez dago eskubiderik!'. Deretxwek artu 'deretxoak hartu'. Ik. eskubide. |
dermau | dermio, barruti | dermau [Olatzagutia eta Altsasu] iz. Herriko barrutia; kaleak eta basoa ez den udal-lurraldea. Ik. dermio. |
dermio, dermiua | dermio | dermio (eta dermau [Olatzagutia, Altsasu]) iz. Kaleak eta basoa ez den udal-lurraldea. || Landa eremua, hiriguneari kontrajartzen zaion eremua. Ik. dermau. |
derrepente | derrepente, bat-batean | derrepente adb. Bat-batean. ◆ derrepentean (> derrepentien) adb. |
derrotxadore, derrotxadoria | xahutzaile | derrotxadore adj./iz. Xahutzailea. Ik. hondatzaile (> undatzaile). |
des- | des- (aurrizkia) | des- aurrizkia. Desagertu; desarmatu; desberdin; desgarai; deseroso; desegin (> desein); desordu... |
desafiatu, desafiatzen | desafiatu | desafiatu 1 dῐa/dau ad. Erronka jo, desafio egin. 2 dῐa/dau ad. Mehatxatu. |
desafio, desafiua | desafio | desafio iz. |
desagertu, desagertzen | desagertu | desagertu da ad. ▲ Sin. desaparezitu. ▼ Anton. agertu. |
desaiunatu, desaiunatzen | gosaldu | desaiunatu dau ad. Gosaldu. Bereizi egiten dira desaiunatu eta gosaldu. Ik. gosaldu. Beti korrikan desaiunatzen 'beti korrika gosaltzen'. |
desaiuno, desaiunua | gosari | desaiuno iz. Bereizi egiten dira desaiuno eta gosari. Ik. gosari (> gosai). Desaiuno txar bat inda no 'gosari txar bat eginda nago'. |
desaparezitu, desaparezitzen | desagertu | desaparezitu da ad. Ik. desagertu. ▼ Anton. agertu. |
desarmatu, desarmatzen | desarmatu | desarmatu 1 da/dau ad. Armak kendu, armarik gabe utzi. ▼ Anton. armatu. 2 da/dau ad. Desmuntatu. Ik. desmontatu. ▼ Anton. armatu; montatu. |
desastre, desastre | desastre | desastre 1 iz. Hondamendia; erabateko porrota. 2 (izan aditzarekin). Oso txarra. Desastre bat izan zan atzoko ensaiwa 'desastre bat izan zen atzoko entsegua'. Ik. penagarri. |
desberdin, desberdina | desberdin | desberdin 1 adj. Igwalak ematen dai bea desberdinak dῐa 'igualak ematen dute baina desberdinak dira'. ▲ Sin. diferente. ▼ Anton. berdin; igual. 2 adj. Irregularra. Toki arritsua ta desberdina da 'toki harritsua eta desberdina da'. Ik. irregular. 3 adb. Desberdin pensatzen du 'desberdin pentsatzen dugu'. ▲ Sin. diferente. ▼ Anton. berdin; igual. |
desberdintasun, desberdintasuna | desberdintasun | desberdintasun 1 iz. ▲ Sin. diferenzia; desigualdade, alde. ▼ Anton. berdintasun; igualtasun, igualdade. 2 iz. Irregulartasuna. |
desbiatu, desbiatzen | desbideratu | desbiatu da/dau ad. Desbideratu. |
deseatu, deseatzen | deseatu, desiratu | deseatu (> desitu [Iza Alts]; diesitu; desitu, desiatzen) dau ad. Desiratu; nahi izan. Ik. nahi izan; gogoa izan (> gogwa izan). ◆ deseaturik egon (> d(i)esituik eon / yon). Diesituik no negua despeitzeko 'deseaturik nago negua despeditzeko [amaitzeko]'. |
desein | desegin | desegin (> desein) da/dau ad. Ik. destruitu; hausi; txikitu. ▼ Anton. egin (> in). |
deseintzaile, deseintzailia | desegile | desegintzaile (> deseintzaile; desintzaile [Bakaiku]) iz./adj. Desegilea; desegiten duena. Ik. hondatzaile. ▼ Anton. egintzaile (> intzaile). |
desengaiñatu, desengaiñatzen | desengainatu | desengaiñatu da/dau ad. Desengainatu, engainua ezagutu edo ezagutarazi; norbaitek ikusi okerra dela zerbaitez edo norbaitez duen uste positiboa. Ik. desilusionatu; dezepzionatu. |
desengaiño, desengaiñua | desengainu | desengaiño iz. Desengainua. Ik. desilusio; dezepzio. |
deseo (desio) ? | desio, desira | deseo iz. Desioa, desira. |
deseroso, deserosua | deseroso | deseroso 1 adj. Erosoa ez dena. Alki txar deseroso batzuk patu tuai konsultan 'aulki txar deseroso batzuk paratu dituzte kontsultan [kontsultategian]'. 2 adb. Emeti Loyolá fateko deserosó do 'hemendik Loyolara joateko deseroso dago'. ▼ Anton. eroso; komodo. |
desesperatu, desesperatzen | desesperatu | desesperatu da ad. |
desesperazio, desesperaziua | desesperazio | desesperazio iz. Etsipena; ernegazioa. |
desfasatu, desfasatzen | desfasatu | desfasatu da ad. Desfasatuik dó 'desfasaturik dago'. |
desfilatu, desfilatzen | desfilatu | desfilatu dau ad. |
desgarai, desgaraia | desgarai | desgarai iz. Garai desegokia, desordua. ▲ Sin. desordu. ◆ desgaraian (> desgaraien). ◆ desgaraitako ibilera(k). ¬ |
desgastatu | higatu, gastatu | desgastatu da/dau ad. Higatu, gastatu. Ik. gastatu; saratu. |
desgrazia | desgrazia | desgrazia iz. Ezbeharra. Ezta desgraziaik, tokatzen zaizun artῐa 'ez da desgraziarik, tokatzen zaizun arte'. ▲ Sin. zoritxar, nahigabe, zorigaizto, trajedia; fatalidade; inkisizio. ◆ desgraziatu adj. Desgraziatua ta gorriek ikusitakwa da, bea ezta sekula atzῐátu 'desgraziatua eta gorriak ikusitakoa da, baina ez da sekula atzeratu [kikildu]. Ik. zoritxarreko; zorigaiztoko. ▼ Anton. zorioneko. |
desgraziatu, desgraziatua | zorigaiztoko | |
desigual, desiguala | desberdin, ezberdin | desigual 1 adj. Desberdina, ezberdina. Ik. desberdin. ▼ igual(a). 2 adj. Gorabeheratsua, irregularra. Desigwal moztu dezai txumῐa 'irregular moztu dizute txuma [ilea]'. Ik. irregular. |
desigualdade, desigualdadia | desberdintasun, ezberdintasun | desigualdade iz. Desberdintasuna, ezberdintasuna. Ik. desberdintasun; alde; diferenzia. ▼ Anton. berdintasun, igualtasun, igualdade. |
desilusio, desilusiua | desilusio | desilusio iz. Desilusio aundia yan dot 'desilusio handia eraman [hartu] dut Ik. desengaiño. ▼ Anton. ilusio. |
desilusionatu, desilusionatzen | ilusioa galdu / kendu | desilusionatu da/dau ad. Ilusioa galdu; ilusioa kendu. Ik. desengaiñatu. ▼ Anton. ilusionatu. |
desinfektante, desinfektantia | desinfektatzaile | desinfektante iz./adj. Desinfektatzailea. Ganauekin, “zotal” ibiltzen dai desinfektantetako 'ganaduarekin, “zotal” ibiltzen dute desinfektatzailetarako'. |
desinfektatu, desinfektatzen | desinfektatu | desinfektatu dau ad. ▼ Anton. infektatu; gaiztatu. Alkolakin ondo desinfektatazu minoi 'alkoholarekin ondo desinfekta ezazu min hori'. |
desinflatu, desinflatzen | hustu, airea atera | desinflatu da/dau ad. Airea atera, hustu. Autwen atzeko txirrikῐa desinflatwik dukan 'autoaren atzeko txirrika hustuta daukan'. ▲ Sin. hustu, jaitxi. ▼ Anton. puztu. |
desintzaile (Ond Bak) | desegile | |
desitu, desiatzen | deseatu, desiratu | |
deskansatu, deskansatzen | atseden hartu, deskantsatu | deskantsatu (> deskansatu) dau ad. Atseden hartu. Ik. itxan. |
deskanso, deskansua | deskantsu | deskanso 1 iz. Deskantsua, atsedena, atseden hartzea. Deskanso txikin bat in berko diu 'deskantsu txikiren bat egin beharko diagu'. Emen ezto deskansoik 'hemen ez dago deskantsurik'. Ik. itxan; itxanaldi. 2 iz. Lasaitasuna. Isildu da? Au deskansua! 'isildu da? Hau deskantsua!'. Ik. lasaitasun. ◆ deskansua hartu. Deskantsu hartu, atseden hartu. Artu deskansua 'hartu deskantsu'. |
deskarga, deskargia | deskarga | deskarga 1 iz. Karga kentzea. 2 iz. Elektrizidade deskarga. Transformadorῐa konpontzen zailela, deskargiek jo ta hil in dau 'transformadorea konpontzen zebilela, deskargak jo eta hil egin du'. ◆ elektrizitate deskarga. |
deskargadero, deskargaderua | deskargaleku | deskargadero iz. Deskargalekua. Ik. kargadero. |
deskargatu, deskargatzen | deskargatu | deskargatu dau ad. Ik. hustu. ▼ Anton. kargatu, bete. |
deskarrilatu, deskarrilatzen | errailetik irten | deskarrilatu da/dau ad. Errailetik irten. |
deskonfianza, deskonfianzia | mesfidantza | deskonfianza iz. Mesfidantza, fidagaiztasuna. ▼ Ant. konfianza. |
deskonfiatu, deskonfiatzen | mesfidatu | deskonfiatu dau ad. Fidagaiztu, mesfidatu. ▼ Anton. fiatu. |
deskontatu, deskontaten | deskontatu | deskontatu dau ad. Ik. kendu. |
deskontentu | deskontent | deskontentu adb. Deskontent, ez pozik. ▼ Anton. kontentu, pozik. |
deskuatu, deskua, deskuatzen | deskuidatu | deskuidatu (> deskwatu) da ad. Deskwatu ta bῐandu jagi naiz gaur 'deskuidatu eta berandu jagi naiz gaur'. ◆ deskua zaitez! (> deskwa zaitez) / deskua hadi! (> déskwadi). Deskuida zaitez!; deskuida hadi. (Gertaeraren arabera): 1 Ez fiatu. 2 Lasai; ez kezkatu. |
deskubritu, deskubritzen | aurkitu, deskubritu | deskubritu 1 dau ad. Aurkitu. 2 dau ad. Agertu, ikusgai bihurtu. |
deskuento, deskuentua | deskontu | deskuento iz. Deskontua. |
deskuido, deskuidua | deskuidu | deskuido iz. Deskuidua. |
desmaiatu, desmaiatzen | zorabiatu | desmaiatu da ad. Zorabiatu; konortea galdu. Ik. zoramaritu. |
desmontatu, desmontatzen | desmuntatu | desmontatu dau ad. Desmontatu dai barrakῐa 'demuntatu dute barraka [txosna]'. Ik. desarmatu. |
desnibel, desnibela | desnibel | desnibel iz. |
desnibelatu, desnibelatzen | desberdindu; desorekatu | desnibelatu da ad. |
desobedezitu, desobedezitzen | desobeditu | desobedezitu dau ad. Ik. desobeditu. |
desobediente, desobedientia | desobeditzaile | desobediente adj. Desobeditzailea. ▲ Sin. obeditzen ez duena (> obeditzen eztena). ▼ Anton. obediente. |
desordu, desordua | desordu | desordu iz. Ordu desegokia. Beti desordutan bazkaltzen dau 'beti desordutan bazkaltzen du'. Ik. desgarai. |
despaera, despaeria | amaiera, bukaera | despaera iz. Ik. despeigera. Amaiera, bukaera. |
despeigera, despeigeria | amaiera, bukaera | despeigera (eta despaera) iz. Amaiera, bukaera. Ik. azken; akabera, bukaera, fin(a). |
despeitu, despeitzen | despeditu | despeditu (> despeitu) 1 da/dau ad. Agur egin. 2 da/dau ad. Amaitu. Ik. bukatu; osatu. ▼ Anton. hasi. 3 da ad. Hil. Bai, despeitwa 'bai, despeditu da [hil da]'. Ik. hil. 4 dau ad. Kaleratu, kalera bota. Etxeti despeitu dai 'etxetik despeditu dute'. Laneti despeitu dai 'lanetik despeditu dute'. Ik. bota; bialdu. 5 dau ad. Jaten bukatu. Ik. linpiatu. [despachar, comerse completamente una cosa]. [*Oharra: despeditu [agurtu] eta despeitu [bukatu] aldaeren artean esanahia ere aldatzen da]. |
despeituazi | bukarazi | despeituazi dau/dῐa ad. Bukarazi; bukatzera behartu. |
despejatu, despejatzen | bizkortu, egurastu | despejatu da ad. Bizkortu, egurastu; buruaz mintzatuz, argitu. Pasῐá ata ga, pixkat despejatzeko 'paseatzera atera gara, pixka bat egurasteko'. Ik. zabartu. |
despertadore, despertadoria | iratzargailu | despertadore iz. Iratzargailua. Eman dῐazu kuerdῐa despertadoriai? 'eman diozu kuerda [giltza] iratzargailuari?'. Ik. erleju. |
despreziatu, despreziatzen | despreziatu, mespretxatu, arbuiatu | despreziatu dau/dῐa ad. Ik. gaitxitxi. ▼ Anton. apreziatu, estimatu. |
desprezio, despreziua | mespretxu, gutxiespen, arbuio | desprezio iz. Mespretxua, gutxiespena. ▼ Anton. aprezio, estimazio. |
destajo, destajua | destaju | destajo iz. Destajua. ◆ destajuan (> destajwen) adb. |
destajuen | destajuan | |
destruitu, destruitzen | suntsitu | destruitu da/dau ad. Ik. desegin (> desein); txiki-txikia egin (> txiki-txikia in); trillatu. ▼ Anton. konstruitu. |
detalle, detallia | detaile | detalle iz. |
dexente | dezente | |
dezente, dezentia | dezente | dezente (eta dexente) 1 adj. Ondradua. Persona dezentῐa. ▲ Sin. onrau. ▼ Anton. indezente; tresondagarri. 2 adj. Itxurazkoa. Eztukatzik oiek baindo pantalon dezentekoik? 'ez dauzkak horiek baino praka dezenteagorik?'. 3 (> dexente) zenbtz. Nahiko. Ik. nahiko; poliki; polikitxo. 4 (Adizlagun gisa). Dezente bizi da. |
dezepzio, dezepziua | dezepzio | dezepzio iz. Desilusioa, desengainua, etsipena. Ik. desilusio; desengaiño. |
dezepzionatu, dezepzionatzen | dezepzionatu, desengainatu; huts egin | dezepzionatu da/dau ad. Dezepzioa hartu edo harrarazi; desengainatu; huts egin. Ik. desengañatu. |
deziditu, deziditzen | erabaki | deziditu da/dau ad. Erabaki. Ik. erabaki; esan. |
dezisio, dezisiua | erabaki | dezisio iz. Erabakia. Ik. esana. |
deztera, dezteria | geztera | deztera iz. Geztera, zorrozteko erabiltzen den harri biribila. Ik. zorroztarri. Sutaien bertan duka dezterῐa 'sutegian bertan dauka geztera'. Dezteran zorrozten tu aizkorak 'gezteran zorrozten ditu aizkorak'. |
-di | -di (atzizkia) | -di (> ti) (atzizkia). Landare eta zuhaitz multzoak adierazteko. Adibideak: haraizdi, padi, gaztinaldi, pinudi, elordi, iradi, ilardi, zapardi (...). Ik. -aldi. | Landareak ez direnetan: harridi, kazkardi, malkardi, tufadi. |
di-da | di-da | di-da onomat. Bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. Di-da batῐen in 'di-da batean egin'. ▲ Sin. ti-ta. Ik. ri-ra. |
diablo, diablua | deabru | diablo iz. Ik. diabru. Ifarnuko dῐablwa 'infernuko deabrua'. ▲ Sin. demonio; ifarnuko etsai; satan. |
diablokeia | deabrukeria | diablokeria (> dῐablokeia) 1 iz. Deabruari dagokion egitea. 2 iz. Bihurrikeria. Gaztῐoiek beti dῐablokeien daitza 'gazte horiek beti deabrukerian dabiltza'. Ik. deabrukeria. |
diabru, diabrua | deabru | diabru (> dῐabru [Altsasu, Urdiain], eta diablo) 1 iz. Deabrua. Ifarnuko dῐabrua 'infernuko deabrua' [Urdiain]. ▲ Sin. demonio, satan(a). 2 (Izenondo gisa). Bihurria, gaiztoa. Ume dῐabrua 'ume deabrua'. Ik. gaizto; mukirri. |
diabrukeia | deabrukeria | diabrukeria (> dῐabrukeia) 1 iz. Deabrukeria. Ze sorginkei(a) ta ze dῐabrukei(a)! 'zer sorginkeria eta zer deabrukeria!'. ▲ Sin. diablokeia. 2 iz. Bihurrikeria. ▲ Sin. diablokeia. |
diamun, diamuna | biharamun | diamun [Urdiain] iz. Ik. biharamun (> biamun [Bakaiku]). |
dianak ta ez dianak | direnak eta ez direnak | |
diario | egunero | diario adb. Egunero. Ik. egunero (> egunῐo). ◆ diario-diario adb. |
dibersio, dibersiua | dibertsio | dibersio iz. Dibertsioa. |
dibertitu, dibertitzen | dibertitu | dibertitu (eta libertitu) da ad. ▲ Sin. ongi / ondo pasatu. |
dibiditu, dibiditzen | zatitu | dibiditu 1 dau ad. Matematikaz ari garela, zatitu, zatiketa egin. 2 da/dau ad. Zatietan bereizi. Ik. zatitu; banatu; partitu. |
dibisio, dibisiua | zatiketa; 2 maila; 3 dibisio | dibisio 1 iz. Zatiketa; aritmetikan, oinarrizko eragiketako bat. Dibisiua in 'zatiketa egin'. 2 iz. Kiroletan, maila. Futbolista ona zan, bigarren dibisiuen'e jokatu zen 'futbolari ona zen, bigarren mailan ere jokatu zuen'. 3 iz. Armada zati nagusia. |
dibujante, dibujantia | marrazkilari, marrazkigile | dibujante iz. Marrazkilaria. Dibujante txarra da, bea artista aundia 'marrazkilari txarra da, baina artista handia'. |
dibujatu, dibujatzen | marraztu | dibujatu dau ad. Marraztu. Ondo daki dibujatzen 'ondo daki marrazten'. |
dibujo, dibujua | marrazki, irudi | dibujo iz. Marrazkia, irudia. |
diburziatu, diburziatua | dibortziatu (2) | diburziatu iz. Dibortziatua. |
diburziatu, diburziatzen | dibortziatu (1) | diburziatu da ad. Dibortziatu. Ik. separatu; apartatu. |
diburzio, diburziua | dibortzio | diburzio iz. Dibortzioa. Ik. separazio. |
dieta, dietia | dieta | dieta iz. 1 iz. Janari jakin batzuk ez hartzea edo neurri jakin batean hartzea. ▲ Sin. rejimen. 2 iz. Elikadura, elikatzeko modua. |
difente, difentia | diferente | |
difenzia | diferentzia | |
diferente, diferentia | diferente, desberdin | diferente (eta difente) adj. Desberdina, ezberdina. Ik. desberdin. ▼ Anton. berdin, igual. |
diferenzia | diferentzia | diferenzia (eta difenzia) iz. Ik. alde; desberdintasun; desigualdade. |
diferenziatu, diferenziatzen | diferentziatu | diferentziatu (> diferenziatu) dau ad. Bereizi; desberdindu. |
difuntu, difuntua | defuntu, hil(a), zendu(a), hildako | difuntu iz. Defuntua, hila. Jose difuntua. Ik. hil(a); hildako. |
digestio, digestiua | digestio | digestio iz. Manzandilia ona da digestiua iteko 'kamamila ona da digestioa egiteko'. |
dignidade, dignidadia | duintasun | dignidade iz. Duintasuna. Ebeindako dignidade kontu bat zan 'eurendako duintasun kontu bat zen'. |
dijeritu, dijeritzen | digeritu | dijeritu (eta dijitu) dau ad. |
dijitu, dijitzen | digeritu | |
dildilada, dildiladia | dardara, hotzikara | dildilada iz. Hotzak eragindako daldara. Ik. daldalada; hotzikara. |
dildildade, dildildadia | dardara, dardarizo | dildildade iz. Dardara. ▲ Sin. tenbleke. Ik. taltalkara. |
dildildil / dil-dil-dil | dar-dar | dildildil adb. Dar-dar, dardaraz. ▲ Sin. daldaldal. ◆ dildildil egon (> dildildil yon). Dardaraz egon. |
dinamita, dinamitia | dinamita | dinamita iz. |
dinbi-danba | dinbi-danba | dinbi-danba onomat. Kolpe gogorren edo tiro errepikatuen onomatopeia. |
dinbili-danbala | dinbili-danbala | dinbili-danbala onomat. Balantzaka dabilenaren onomatopeia. |
dios | dios | dios interj. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. redios; sandios |
diosela, dioselia | diosal | diosela (a itsatsia) iz. Diosala, agurra. ▲ Sin. saludo. ◆ diosela egin (> dῐoselῐa in). Diosala egin, agur egin. Ik. saludatu. ◆ diosela eragotzi* (> dioselῐa yotzi). Dioselῐa yotzi in dwa 'diosala eragotzi egin dit [diosala ukatu]', [volver la cara]. Nik orri dioselῐa yotzi dῐat, gaio ez dῐat inko itzik 'nik horri diosala eragotzi diot, gehiago ez diot egingo hitzik'. |
diote, diotia; diotiek | inaute | diote iz. (Singularrean nahiz pluralean) iz. Inautea; Garizuma aurretik egiten diren jai egunak, Burundan Hausterre egun aurreko larunbat, domeka eta asteartea. Diotῐek 'inauteak'. Ik. momoxarro. [Gaur egun momoxarro adierak diote-ren esanahia hartu du]. Ik. mantaguna. ◆ diote eguna. Astearte inautea, momoxarro-haundi eguna. ● Esr. zah. [Altsasu]: Diote, ase ta bete! 'inaute, ase eta bete!'. |
diplomatiko, diplomatikua | diplomatiko | diplomatiko adj. |
diputazio, diputaziua | diputazio | diputazio iz. |
dirdirra | dirdira, distira | dirdirra 1 iz. Dirdira, distira. Ik. brillo; brillotasun; lustre. 2 adj. Dirdiratsua, distiratsua. Bai dirdirra gelditu dala zartaia 'bai dirdira [dirdiratsu] geratu dela zartagina'. Ik. brillante. |
direkzio, direkziua | direkzio | direkzio 1 iz. Auto bat gidatzeko tresnen multzoa. 2 iz. Helbidea. Ik. seña(k). 3 iz. Norabidea. Ik. bide. |
diru, dirua | diru | diru iz. Diruek iyesi iten dau 'diruak ihesi egiten du'. || Diru oswa 'diru osoa' (Ond Bak). Éman bérko dáu díruba ‘eman beharko diogu dirua’. Poltsan diruik eztekanák 'poltsan dirurik ez daukanak' (Ond Bak)||. Diru haundia; diru txikia. Diru gutxi. Diru asko. Diru pilῐa jaso dai etxeik-etxe eskῐen 'diru piloa jaso dute etxerik-etxe eskean'. Premia galanta, ta dirwik ez 'premia galanta, ta dirurik ez'. Diru gosῐa 'diru gosea'. ● Esr. zah. Dirua ta osasuna, kasoinda 'dirua eta osasuna, kasu eginda [zainduta]'. ◆ dirua balio. Dirutza balio. ◆ dirua bota. Dirua alferrik galdu. ◆ dirua egin (> dirua in). 1 Fortuna egin. Diru pixkat in zen Ameiketan 'diru pixka bat egin zuen Ameriketan'. ▲ Sin. abeastu. 2 Produktu batek dirua eman, onura edo etekin ona eman. Aurten gariek dirua in ber dik 'aurten gariak dirua egin behar dik'. ◆ dirua ibili [eduki]. Dirutza izan, diru kopuru handia eduki. ◆ dirua kendu. Dirua prestaturik hartu. ◆ dirutan adb. Diru truke. Errentῐa dirutan patu ordez, gaztai(en) truk iten du 'errenta dirutan pagatu ordez, gazta truk(e) egiten dugu'. |
dirua in | dirua egin | |
dirudun, diruduna | dirudun | dirudun adj./iz. ▲ Sin. abeats, lezakena. ▼ Anton. pobre. |
dirui | irudi izan, iruditu | dirui (eta diuri) ad. (ba- baiezko partikulari lotuta; singularreko hirugarren pertsona) Irudi izan, iruditu; norbaiten ikuspegitik eta itxuren arabera, uste izan. Ik. diuri. |
diruzale, diruzalia | diruzale | diruzale adj./iz. Diruaren oso zalea dena. ¬ |
disekatu, disekatzen | disekatu | disekatu dau ad. |
disfrutatu, disfrutatzen | disfrutatu | disfrutatu dau ad. Majo disfrutatu du aurtengo festatan 'majo disfrutatu dugu aurtengo festetan'. ▲ Sin. gozatu; ondo / ongi pasatu. |
disgustatu, disgustatzen | nahigabetu, atsekabetu | disgustatu da/dau ad. Nahigabetu, atsekabetu. Ik. penatu; lastimatu. |
disgusto, disgustua | disgustu | disgusto iz. Disgustua. Ik. nahigabe. ◆ disgustua eman. ◆ disgustua hartu (> disgustwa artu). |
disimulatu, disimulatzen | disimulatu | disimulatu dau ad. Disumulatube beiratzen zezun 'disimulatu gabe begiratzen zizun'. |
disimulo, disimulua | disimulu | disimulo iz. Disimulua. ◆ disimuluan (> disimulwen) adb. |
disko, diskua | disko | disko 1 iz. Gauzaki biribila eta zapala. 2 iz. Musika-diskoa. |
diskutitu, diskutitzen | eztabaidatu | diskutitu dau ad. Eztabaidatu. |
dislokatu, dislokatzen | dislokatu | dislokatu da/dau ad. Hezurrez eta kidekoez mintzatuz, bere tokitik atera. ▲ Sin. hezurra ata. |
disolbitu, disolbitzen | disolbatu | disolbitu da/dau ad. Disolbatu. Botikῐa ondo disolbituta artazu 'botika ondo disolbatuta har ezazu'. Ik. urtu. |
distanzia | distantzia | distanzia iz. Distantzia. Ik. bitarte; tarte. |
distingitu, distingitzen | bereizi; 2 nabarmendu | distingitu 1 da/dau ad. Bereizi. 2 da/dau ad. Nabarmendu. |
distraitu, distraitzen | distraitu | distraitu 1 da/dau ad. Oharkabetu; adigabetu. 2 (Era burutua izenondo gisa). Distraitua da. |
disziplina, disziplinia | diziplina | disziplina iz. Diziplina. Disziplina gogorra zan ordukwa 'diziplina gogorra zen ordukoa'. Ik. makila. ◆ disziplina paratu (> disziplinῐa patu). Diziplina ezarri. |
ditxoso, ditxosua | ditxoso | ditxoso 1 adj. Ik. zorioneko. 2 adj. Delakoa, lehen aipatutakoa. Nun jok, pa, saltzaile ditxosuoi? 'non zagok, ba, saltzaile ditxoso hori?'. |
diuri | iduri izan, iduritu / iruditu | diuri ad. (ba- baiezko partikulari lotuta; singularreko hirugarren pertsona): badiuri. Iduri, irudi(tu); norbaiten ikuspegitik eta itxuren arabera, uste izan. —Denba ona eldu da. —Badῐuri '—Denbora ona heldu da [dator]. —Badirudi'. ◆ badiuri bajῐurik / bajῐurin 'bazirudik / bazirudin' [hitanoa]. |
doblatu, doblatzen | doblatu, bikoiztu | doblatu 1 dau ad. Bi halako egin, bikoiztu. 2 dau ad. Tolestu. (?) (≠ dolostatu). Ik. dolostatu. |
doble, doblia | doble, bikoitz | doble 1 adj. An doble ibazten genduen; doble ta geio 'han doble irabazten genuen; doble eta gehiago'. Ik. halako bi. 2 iz. Tolesa. Doblῐa. Ik. azpilzana; dolostura. ◆ doble (hobeto) eman. Itxura hobea izan. Doble ematen dezu txuma motzakin. |
doi, doia (?) | doe, dohain (?) | doi (doia det.) iz. Dohaina (?). San Juan Bautistaren doia; Jesus oremus, amen Jesus [Sanjoan sutan, hiru aldiz salto egin aurretik esaten zena (LM)]. |
dolestatu, dolestatzen | tolestu | dolestatu dau ad. Tolestu. Ik. dolostatu (eta dolestu). |
dolestu | tolestu | dolestu dau ad. Tolestu. Ik. dolostatu (eta dolestatu). |
dolore | dolore | dolore iz. g.er. Atsekabea, nahigabea. Ik. pena. ◆ dolorez adb. Ama negarrez, aita dolorez. |
dolostatu, dolostatzen | tolestu | dolostatu (eta doloztatu, dolestatu, dolestu) dau ad. Tolestu. Izarak dolostatu 'izarak tolestu'. Ik. plegatu. |
dolostura, dolosturia | tolestura | dolostura (eta doluztura) 1 iz. Tolestura, tolesa. Ziar eman dῐazai dolosturi'oi 'zeihar [makur] eman diozue tolestura hori'. 2 iz. Azpildura. Doluztura, doluzturῐa: jantzi edo ehun baten ertza azkentzen duen tolesa {Dobladillo de las prendas de vestir}. Ik. azpilzana; doble (> doblῐa); perpiza. |
doluztura, doluzturia | tolestura; azpildura | |
domatu, domatzen | hezi | domatu 1 dau ad. Animalia basati bat otzandu edo menderatu. Zaldi oi domatu be do 'zaldi hori domatu gabe dago'. Ik. hezi; domestikatu. 2 dau ad. Zura, adarrak... domatu. Sarra gaztῐa danῐen, arramak domatzeko eskeia izaten da 'sagarra [arbola] gaztea denean, adarrak domatzeko aukera izaten da'. Ik. kurbatu. |
domatzaile, domatzailia | hezle | domatzaile iz. Hezlea. Ik. hezitzaile. |
domeka, domekia | domeka, igande | domeka (eta donbeka) iz. Asteko azken eguna. Domekῐa, domekan. Domeko-domeko oinez mendjá faten dῐa 'domekero-domekero oinez mendira joaten dira'. Ik. jai. |
domeko / donbeko | domekero | domekero (> domeko, donbeko) adb. Domeka guztietan, domeka oroz. Ik. jaiero (> jairo). |
domestikatu, domestikatzen | hezi, bezatu | domestikatu dau ad. Hezi, bezatu; animalia basati bat etxekotu; otzandu. Ik. hezi; domatu. |
dominatu, dominatzen | menderatu, azpiratu | dominatu 1 da/dau ad. Menderatu, azpiratu. Sua dominatu. Ik. azpian hartu (> azpien artu); mendean hartu (> mendῐen artu); mendekatu. 2 dau ad. Ongi jakin. Franzesa ondo dominatzen dau 'frantsesa ondo menderatzen du'. ▲ Sin. ondo/ongi jakin. |
doministikun | doministiku | doministikun interj. Jesus! Ik. antuxa. Antuxak, gaien parte, bi o iru segituen iten dῐa; eta lemizkwa iten zan garaien dominístikun esaten zan; ta bigarrena iten zan garaien, bakῐa ta osasuna; eta irugarrena iten zan garaien, Jainkua deizula. 'Antuxak [doministikuak], gehienetan, bi edo hiru segituan egiten dira; eta lehenbizikoa egiten zen garaian doministikun esaten zen; eta bigarrena egiten zen garaian, bakea eta osasuna; eta hirugarrena egiten zen garaian Jainkoa deizula'. |
domisantu | Domu Santu egun | domisantu iz. Domu Santua, Santu guztien eguna. Pl. domisantuek, domisantutan. Domi Santu eguna. [*Santu Guz(t)ien egun (?) (EHHA)]. ● Haur kantaita: Gaur aita santu / bier Domisantu / aurra kajan sartu / ama negarrez / aita dolorez / eta apiza / dirua artzeko pozez! 'Gaur aita santu / bihar Domu Santu / haurra kajan sartu / ama negarrez / aita dolorez / eta apaiza / dirua hartzeko pozez!'. ● Garai bateko ohitura: Domisantu garai ortan, remolatxa aunditxuet artu ta, goi parteko kapelῐa kenduta, remolatxῐa barrutik ustu iten zan. Gio begiek, surra ta agwa zulatu ta barruen ziyua yazten zan. Goikaldeko kapelῐa berriz patu ta, ilunabarrῐen o iluntzῐen, kanposantuko bide baztarrien patzen zan jendia ikatzeko 'Domu Santu garai horretan, erremolatxa handitxo bat hartu eta, goi parteko kapela kenduta, erremolatxa barrutik hustu egiten zen. Gero begiak, sudurra eta ahoa zulatu eta barruan xirioa [kandela] irazekitzen zen. Goi aldeko kapela berriz paratu eta, ilunabarrean edo iluntzean, kanposantuko bide bazterrean paratzen zen jendea ikaratzeko'. |
donbeka, donbekia | domeka | |
Donostia | Donostia | Donostia iz. Emen beti Donostia esan da 'hemen beti Dosnostia esan da'. |
doratu, doratzen | doratu | doratu 1 dau ad. Urre kolorea eman. Ik. urreztatu. 2 (eta dorau) (Era burutua izenondo gisa). Urre-kolorea; urre kolorekoa. |
dornu, dornua | tornu | dornu iz. Tornua. Misazko aria iteko dornua. 'mihisezko haria egiteko tornua'. || Errotan garia iten zan harrien ího, ta errotan yoten zan dornuba ta haren gainea botatzen zan garia ihota, ta esku batekin buelta eman dornubei ta beste eskuekin zuluen parea bota, apartatzeko irina ta zahia (Ond Bak). |
dorre (?) | dorre | dorre (?) iz. Ik. torre. |
dote, dotia | dote | dote iz. Etxetik kanpwa faten zῐan senidieiri etxekwek dotῐa patzen zῐain 'etxetik kanpora joaten ziren senideei etxekoek dotea pagatzen zioten'. Ik. arrija. |
dotore, dotoria | dotore | dotore 1 adj. Etxe dotorῐa. Emakume dotorῐa. Ik. elegante. 2 adb. Dotoretasunez. Dotore do jantzik 'dotore dago jantzirik' (Ond Bak). Ik. elegante; pintxo. |
dotrina | dotrina, doktrina | dotrina 1 iz. Kristau ikasbidea. 2 iz. Doktrina. |
dozena, dozenia | dozena | dozena iz. Ekartazu beste dozena bat arrontza 'ekar ezazu beste dozena bat arrautza'. Amabi neskix lagun zῐalako, «dozenῐa» esaten zῐain kwadrilliai 'hamabi neska lagun zirelako, «dozena» esaten zioten kuadrillari'. ◆ dozena erdi. Dozena erdi arrontza jateko pronto 'dozena erdi arrautza jateko pronto'. |
dozenakan | dozenaka | dozenaka(n) 1 adb. Dozena neurri unitatetzat hartuz. Arrontzak dozenakan saltzen dῐa 'arrautzak dozenaka saltzen dira'. 2 adb. Kopuru handietan. Dozenakan arrapatzen genduzen kangrejuek 'dozenaka harrapatzen genituen karramarroak'. |
draga, dragia | draga, galga | draga iz. Galga, balazta. Gurdien dragῐa 'gurdiaren draga'. Ik. freno. |
dragatu, dragatzen | galgatu, balaztatu | dragatu dau ad. Galgatu, balaztatu. Gurdia dragatu 'gurdia galgatu'. Ik. frenatu. |
dragon, dragona | dragoi | dragon iz. Dragoia. Ik. irainsube (> ireinsube, iransube) |
drango, drangua | drango, trango | drango iz. Trangoa. Gurdien txirrikῐek arrin bat arrapatzen denῐen iten den saltwa da drángwa 'gurdiaren txirrikak harriren bat harrapatzen duenean egiten duen saltoa da trangoa'. ◆ drangoa egin (> drangwa in). Gurpilak oztopoekin talka egitean, gurdiak, autoak-eta brinkoa egin. Drangwá iten dai autwek eliza parῐen patu daῐn ostopwen 'drangoa egiten dute autoek eliza parean paratu duten oztopoan'. Parzelarῐako bide guztitan autwek drangwa iten dik 'parzelariako bide guztietan autoak drangoa egiten dik [bide horiek zuloz beteta daudelako]'. |
druga, drugia | garabi | druga iz. Garabia. Ik. grua. |
duda, dudia | duda | duda iz. Ez zon dudaik 'ez zegoen dudarik'. ◆ dudan egon (> dudan yon) adb. ◆ duda ibili [eduki] (> dudῐa ibili). ◆ dudarik gabe (> dudaipe). Dudaipe, etxeko patxarana da hobena 'dudarik gabe, etxeko patxarana da hoberena'. |
dudaipe | dudarik gabe | |
dulabre, dulabria | dulabre | dulabre (eta duladre (?)) iz. Kemena, gogoa, animoa. Dulabreipe gῐatzen dan garaien jendῐa, animoipe gelditzen da jendῐa 'dulabrerik gabe geratzen den garaian jendea, animorik gabe gelditzen da jendea'. Dulabre gutxi duka orrek, animo gutxi 'dulabre gutxi dauka horrek, animo gutxi'. Etxukat oiati mogitzeko dulabreik 'ez zaukaat ohetik mugitzeko dulabrerik'. Ik. kemen; animo; fundamentu; gogo. |
dulze, dulzia | konfitura; 2 dultze | dulze 1 iz. Konfitura, marmelada. Sarran dulzῐa, okan dulzῐa, ilasarran dulzῐa. Dendan yositakuek, mermeladak 'sagar(raren) dultzea, okaran dultzea, irasagar(raren) dultzea. Dendan erositakoak, marmeladak'. Ik. mermelada. 2 adj. Dultzea, gozoa. Ik. gozo. |
-dun (atzizkia) | -dun (atzizkia) | -dun / -tun (atzizkia). Jabegoa adierazten duten izenondoak sortzen ditu. Adibideak: bizardun, dirudun, eskualdun 'euskaldun', erdaldun, igitaidun, koskadun, oristadun, puntadun, umedun, txapeldun. |
dunba, dunbῐa | dunba | dunba iz. Zintzarri handia. |
duro, durua | ogerleko | duro iz. Ogerlekoa; bost pezeta. Ik. pezta. |
dutxa, dutxia | dutxa | dutxa iz. Goitik behera datorren uraz hartzen den bainu mota; horretarako tresna. Ik. bainu. |
e | ere | e (eta re [erre biguna]) 1 adb. Nik eztát bota ezer'é. Ezto ezer’e? (Ond Bak). |
e2 | e | e2 1 interj. Deitzeko edo arreta erakartzeko hitza; protesta egiteko hitza. 2 interj. Lehenago adierazitakoaren berrestea bilatzen duen hitza. 3 interj. Zerbait ez dela ulertu edo harrigarri dela adierazteko hitza. |
eain, eaiten (1) | erein | |
eakusi, eakusten | erakutsi | eakusi (eta yakusi) dau ad. Erakutsi. Ik. yakusi. |
ean, eaten (1) | edan | ean1 (eta yan) dau ad. Edan. Ik. yan1. |
ean, eaten (2) | eraman, eroan | ean2 (eta yan) dau ad. Eraman, eroan. Ik. yan2. |
eanazi, eanazten (1) | edanarazi | eanazi1 (eta yanazi) dῐa ad. Edanarazi. Ik. yanazi1. Yan tazu behiek eanaztia 'eraman ezazu behiak edanaraztera'. |
eanazi, eanazten (2) | eramanarazi | eanazi2 (eta yanazi) dau ad. Eramanarazi. Ik. yanazi2. |
eantzi (1) | erantsi | eantzi1 (eta yantzi) dau/zaio ad. Erantsi. Ik. yantzi1. |
eantzi (2) | erantzi | eantzi2 (eta yantzi) da/dau ad. Erantzi. Ik. yantzi2. |
eateko gogo, eateko gogo | edateko gogo | |
eateko, eatekua | edateko | edateko (> eateko, yateko) iz. Edaria. Ik. edari (> edai). |
eausi, eausia | erausi | erausi (> eausi, iausi, yausi) iz. Hizketaldi zaratatsua; jende hots zalapartatsua; zalaparta, iskanbila. Eáusi batzuk ata-tú! 'erausi batzuk atera ditu! [garrasiz]'. Oiek yausiek dukatzieinak tabernortan! 'horiek erausiak dauzkatenak taberna horretan!'. Ik. istilu; garrasi; eskandalo; follon. ◆ erausian (> eausian, yausien) adb. ◆ erausika* (> eausikan, yausikan) adb. Garrasika. Ik. garrasikan. |
eausien | erausian | |
eausikan | erausika | |
eazi, eazten | irazeki | eazi (eta yazi) dau ad. Irazeki, piztu. Ik. yazi. Ald. yazain [Altsasu]; yarrazi [Bakaiku]. |
eaztun, eaztuna | eraztun | eraztun (> eaztun, yaztun) iz. Urrezko yaztuna erregalatu dῐai 'urrezko eraztuna erregalatu diote'. |
ebagi, ebagia | ebaki | ebagi (eta ebai) iz. Ebakia, lanabes aho-zorrotz batez-edo egindako zauria edo arrakala. Ik. min. ◆ ebagia egin (> ebagia in, ebaia in). Ik. ebagitu* (> ebaitu). |
ebagi, ebagitzen | ebaki | ebagi dau ad. Garia ebagi 'garia ebaki' (Ond Bak). Ik. ebaitu; moztu. |
ebai, ebaia | ebaki | |
ebaitu, ebaitzen | ebaki | ebagitu* (> ebaitu) 1 dau ad. Garia ebaitu itaiekin 'garia ebakitu igitaiarekin'. Bῐarra ebaitu 'belarra moztu'. Ik. ebagi. 2 dau ad. Zauria egin. [Oharra: 'ebaitu' eta 'moztu'-ren adierak bereizi egiten dira]. ▲ Sin. ebagia ein. |
ebeik | eurak | ebeik izord. pl. Eurak, haiek berak. Deklinabide kasuak: ebein 'euren'; ebeiri 'eurei'; ebeikin 'eurekin'; ebeindako 'eurendako'; ebeingana 'eurengana'. |
ebeikin | eurekin (?); ebeinkia (?) | ebeikin eurekin (?) ebeinkia (?). Ik. ebeinki. |
ebein | beren, euren | |
ebeinki, ebeinkiek (pl.) | eurenkoi* | ebeinki adj. pl. ebeinkiek. Eurenkoiak*. Euren familiaren edo taldearen alde itxi-itxian jokatzen dutenak. Ik. niaureki. {«Kanpotik datorrena etxekoekin bereizteko ehazkide / berekide hitzak ibiltzen dituzte Urdiainen. Haserre eta istiluak familian sortzen direlarik ikusten da hobekienik: berekiya data! Otsoak ez omen du bere aragirik jaten, entzun izan diet. Behekiya, behekiyek esan ohi dute berek. Ez dute asko aipatzen hitz hau [...]. Behekiyak odolezkuek diranien esaten da. Arboletan ere bada hitz hori. Gaztaina berezko kimatik datorrenien behekiya da; ez da txertua. Gaztain goizterra oritxua deitzen da, eta berdia esaten zaio berandukoari. Behekiyak ez dira ez oritxuek eta ez berdiek; erdikuek» Satr Ahaid.}. |
ebilla, ebillia | belarri | ebilla iz. Uhalaren-eta belarria. |
ebitatu, ebitatzen | saihestu, ekidin | ebitatu dau ad. Saihestu, ekidin. Ibai baztarrak garbituta, galte aundiokwek ebitatu nai zituain 'ibai bazterrak garbituta, kalte handiagokoak ebitatu nahi zituzten'. |
edade, edadia | edade | edade iz. Ik. adin. ◆ edadea etorri (> edadῐa etorri). Etor zezaion lanῐen asteko edadῐa 'etorri zitzaion lanean hasteko edadea. ◆ edade batekoak izan (> edade batekwek izan). Adin berekoak izan. ◆ edade bat izan. Adin handia izan. ◆ edade batera heldu; edade batean sartu; edade batera ailegatu (> edade batῐa eldu; edade batῐen sartu; edade batῐa ailatu). Adin handira iritsi. ◆ edadeko adj./iz. Adinekoa. Ik. adineko. |
edadeko, edadekua | edadeko | |
edai, edaia | edari | edari (> edai) iz. Edaiek dῐa: ardwa, sagardwa, ura, naranja ura, limon ura, ga(t)zura, esenῐa... 'edariak dira: ardoa, sagardoa, ura, naranja ura, limon ura, gazura, esnea...'. Ik. edateko (> eateko, yateko). |
edarra, edarria | edarra, pegar, suil | edarra iz. Ura garraiatzeko zurezko ontzia, oinarria ahoa baino zabalagoa duena eta burdinazko uztaiak dituena. Edarrῐa: zurezko ontzia, burnizko uztaiekin; iturriti ura ekartzeko ibiltzen zan 'edarra: zurezko ontzia, burdinazko uztaiekin; iturritik ura ekartzeko ibiltzen zen'. Edarrῐa kakwen auzten genduen 'edarra gakoan [gakodun arasa] uzten genuen'. || Edarra bat buruen hartu eta iturrira ur eske (Ond Bak). Ik. perreta; kantaro. |
eder, ederra | eder | eder 1 adj. Etxura ederra duka 'itxura ederra dauka'. Ik. majo, -a; polit. 2 adj. Ona, bikaina. Egun ederra ata dau 'egun ederra atera du'. Atsalde eder aik fan zῐan 'arratsalde eder haiek joan ziren'. 3 adj. Handia, berealdikoa. Yauri ederrak in tu 'euri ederrak egin ditu'. Kosetxa ederra jaso dai 'uzta ederra jaso dute'. 4 adj. (Ironiazkoa) Handia. Zaplastako ederra eman dῐa 'zaplazteko ederra eman dio'. Ederrak aitu jitun 'ederrak aditu ditin'. ◆ edera bota. ◆ ederra egin (> ederra in). (Ironiazko adieran) Okerrekoa egin. ◆ ederrak eman. Jipoitu, jipoia eman. ◆ ederrak hartu. Jipoia hartu. ◆ ederra sartu. Engainatu, ziria sartu. ◆ leku ederrean egon / ibili (> leku ederrῐen yon / ibili). (egon, ibili eta kideko aditzekin, ironiaz). Okerreko lekuan egon, egora bihurrian ibili. Leku ederrῐen daile ura bilan 'leku ederrean dabil ura bilan'. | Urrun egon; aparte egon (= irruti yon). Leku ederrῐen jok Tudela 'leku ederrean [urrun] zagok Tutera'. Ik. lekutan egon (> lekutan yon). |
ederki | ederki | ederki 1 adb. Ederki afaldu du 'ederki afaldu dugu'. ▲ Sin. (oso) ondo / ongi; majo. 2 adb. Adkor. Oso, asko. Ederki gostata, bea ata dau konduzitzeko permiswa 'ederki kostata, baina atera du gidatzeko baimena'. ▲ Sin. ondo / ongi; majo. |
ederrik | makina bat, asko | ederrik zenbtz. Makina bat, asko. Ederrik jende fan zan Urdindik Urretxwá bizitzῐa! 'ederrik [makina bat] jende joan zen Urdiaindik Urretxura bizitzera'. Ederrik il zῐaken/zῐanen kanteran 'ederrik hil zituan/zitunan harrobian'. Ederrik aztarrika, ederrik lan inia da 'ederrik aztarrika [lan nekeza], ederrik lan eginia da'. Ik. makina bat; gogoti(k); asko; franko. |
edertasun, edertasuna | edertasun | edertasun 1 iz. Ederra denaren nolakotasuna. ▲ Sin. preziosidade, politasun. 2 iz. Ugaritasuna. |
edukatu, edukatzen | hezi, edukatu | edukatu 1 dau ad. Ik. hezi. 2 (Era burutua izenondo gisa). Jende edukatua. |
edukazio, edukaziua | edukazio | edukazio 1 iz. Heziketa. 2 iz. Jendetasuna. ◆ edukazio oneko / txarreko. |
eduki | eduki | eduki Ik. idugi. eduki/euki ad.: Esanik dekau. Oharra. Dekau eta horren antzeko adizkien partizipioa ez dugu aurkitu gure datuetan Bakaikun. Horren ordez ibili aurkitu dugu: “Bai, ibili zen ‘zuen’ kotxe bat”, “Goséik eztáu ibílko” (Ond Bak). (Ond Bak): Eduki? euki? Jekan. Hirurak jekanai arrontzia. Bazekain ‘bazeukaten’. Zuritasun asko deka. Dekai ‘daukate’. Dekazai ‘daukazue’. Dekatzai ‘dauzkate’. Dekatzazai ‘dauzkazue’. Balekai ‘baleukate’. [Urdiain]: Jukan. Hirurak jukanai arrontzia. Bazukain ‘bazeukaten’. Zuritasun asko duka. Dukai ‘daukate’. Dukazai ‘daukazue’. Dukatziai ‘dauzkate’. Dukatzizai ‘dauzkazue’. Balukai ‘baleukate’. |
egarri, egarria | egarri | egarri 1 iz. Ik. edateko gogo (> yateko gogo). 2 iz. (Hedaduraz). Ur premia. Geranio oiek egarria dukai 'geranio horiek egarria daukate'. ◆ egarriak egon (> egarriek yon). ◆ egarria eman. Afarrierwek egarria eman dwa 'ajoarrieroak egarria eman dit'. ◆ egarriak hilik (> egarriek ilik). |
egarritu, egarritzen da | egarritu | egarritu da ad. Txakurra egarritwik do 'txakurra egarriturik dago'. |
egi, egia | egia | egi (-a berezkorik gabe) iz. Egia. Egi gutxi ta gezur asko 'egia gutxi eta gezur asko'. Egiek esaten tuena, gaiztwa 'egiak esaten dituena, gaiztoa'. ▼ Anton. gezur. ◆ égia. Jasotako azalpenari ematen zaion harridura erantzuna. ◆ egia esan. Aitorpen moduko esaldi baten atariko gisa ezartzen den esapidea. ◆ egia esateko. Egia esan. [a decir verdad; en realidad]. Ik. total; zinez. ◆ egia izan. Egia da-ta! Egia'ok eta! Egia don-da! ◆ egiez adb. Egiaz. ◆ egitan adb. Egiatan. Ik. zinez. ¬ |
egiez | egiaz | |
egiezko, egiezkua | egiazko | egiezko adj. Egiazkoa. Ik. benazko. |
egin | egin | egin (> ein, in) 1 dau ad. Orrek in tuen lanak! 'horrek egin dituen lanak!'. Zeorrek uts egina. Ik. Andra batek Kontua: hitz neurtuzko lerroan ageri da egina (Ond Bak). || Zopak in ber datzat esene horri. Jakin inko zen-da; inko nuke... Lan hoi inik do. Lan hoi norbaitek inia da, ezta berez in. Lan hoi norbaitek inda do, ezta berez in. Baldín ínko baluké. Gaztaiá itéko. Errotan garia iten zan ího (Ond Bak) ||. ◆ egin aldi (> inaldia). |
egitan | egiatan | |
egiti, egitia | egiati | egiti adj. Egiatia. Oi egitia da, orrek eztau gezurrik esaten 'hori egiatia da, horrek ez du gezurrik esaten'. ▼ Anton. gezurti. |
egoaldi, egoaldia | eguraldi | |
egoera, egoeria | egoera | egoera iz. (Hitz berria) (?) Ik. egonera (> yonera). Ik. modu*; situazio. |
egon | egon | egon da ad. Dago. Ik. Andra batek Kontua: hitz neurtuzko lerroan ageri da dago. (Ond Bak). Ik. yon. |
egualdi / egoaldi | eguraldi | eguraldi (> egwaldi, egoaldi; egueldia [Altsasu]). Eskerrak egualdiekin eztela iyork'e agintzen 'eskerrak eguraldiarekin ez duela inork ere agintzen'. || egoaldi iz. Egoaldi: denb'ona 'eguraldi: denbora ona. Ik. denbora. ● Esr. zah. Arrasgorri, bier egoaldi 'arrats gorri, bihar eguraldi [ona]'. |
eguardi arte, eguardi artia | eguerdi arte, eguarte | |
eguardi, eguardia | eguerdi | |
Eguarri / Eguerri | Eguberri | Eguarri iz. Eguberria. Ik. gaubon; pazko egun. ● Esr. zah. Egwarri, erwek iarri 'Eguberri, eroak igarri' (FM). Eguarria da Gaubonetako garai hoi. Egwarritan, gwe etxῐen ezta faltako errege sarrakin inioko / indako konpotῐa 'eguberitan, gure etxean ez da faltako errege sagarrekin egindako konpota'. |
eguberri (?) / eguerri | Eguberri | eguberri (?) Ik. eguarri; Gaubon(ak). |
eguerdi, eguerdia | eguerdi | eguerdi (eta eguardi [Urdiain]) iz. Uste gindubén eguardien etorko zindala (Ond Bak). || Eguardi aldῐen 'eguerdi aldean'. ◆ eguerdian (> egwardien). ◆ eguerdi arte (> egwardi arte, egwardi artῐa). Goiza. |
egun (2) | ehun | egun2 zenbtz. Ehun; hamar bider hamar, 100. Bi aldiz egun. Hiru aldiz egun. Lau aldiz egun. Bost aldiz egun (...). Hamar aldiz egun (LM). |
egun on | egun on | |
egun seinalatu, egun seinalatua | egun seinalatu | |
egun, eguna (1) | egun | egun1 1 iz. Ald. yun. [Yun guztῐa 'egun guztia' esapidean bakarrik] Ik. yun. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Astiek zazpi egun dukatzi 'asteak zazpi egun dauzka'. Egun batetik bestia 'egun batetik bestera'. || Bedratzi egunien. Hogéi egunekuá. Ama Berjina egunien (Ond Bak). Aurreko egunῐen dantzan zailen 'aurreko egunean dantzan zebilen'. Urrengo egunῐako autzi genduen lan pixkat 'hurrengo egunerako utzi genuen lan pixka bat'. Egun guztiko lana badukat laiwek garbitzen 'egun guztirako lana badaukat leihoak garbitzen'. 2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. ▼ Anton. gau. Gau ta egun. ◆ eguna joan eta eguna etorri (> eguna fan da eguna etorri). ◆ egun bateti(k) bestera (> egun bateti(k) bestῐa) 1 adb. Berehala, denbora gutxian. 2 adb. Egunetik egunera. ◆ eguna argitu da/dau ad. Eguna argitu ordwako ata da etxeti 'eguna argitu orduko atera da etxetik'. Ik. argitu. ◆ egunean baino egunean... -ago (> egunῐen baindo egunῐen... -o) adb. ◆ eguneko 1 adj. Freskoa, egun berean egina. Eguneko ogia. 2 adj. Egunerokoa. Eguneko lanak. ◆ (halako) egunekoa izan (alako egunekwa izan). Jaiotegunari dagokiona. Alako egunekwa da 'halako egunekoa da'. Ze egune(ta)kwa da? Ze [zein] egunetakoa da?'. ◆ egunetik egunera (> eguneti(k) egunῐa) adb. ◆ egunez adb. Egun-argiz. ◆ hurrengo egun. Ik. biharamun (> biamun). ◆ egun on. Egun on. —Bai zuri're (LM). —Bai zuri're, Jainkuek daizula (LM). ◆ egun seinalatu. (Batez ere pl.) Jai eguna delako edo beste arrazoiren bategatik egutegian bereizitako eguna. Egun seinalatuek, bereziek. ¬ |
egun, eguna (3) | ehun | egun3 iz. Ohiala. Eguntzailῐek iten den telῐa. Egunezko izarak 'ehunezko izarak'. |
eguna argitu | eguna argitu | |
egundu, eguntzen | ehundu | egundu dau ad. Ehundu. |
eguneko, egunekua izan | eguneko | |
egunio | egunero | egunero (> egunῐo) adb. Egunero meza fan 'egunero mezara joan' (Ond Bak). ▲ Sin. diario. |
egunsenti, egunsentia | egunsenti | egunsenti iz. Eguna argitzen hasten den unea. Ik. argisenti. |
egunzaile, egunzailia / egunzale, egunzalia / eguntzaile, eguntzailia | ehule | eguntzaile (eta egunzaile [Altsasu]; egun(t)zaile [Urdiain], egunzale) iz. Ehuntzailea*, ehulea. |
egur, egurra | egur | egur 1 iz. Egurrei zuluek in. Lorrién egurra ekartzéko (Ond Bak). Sutako egurra, ez supila edo bazterrekua. Egurretako o matialetako? 'egurretarako edo materialetarako [zuretarako]?' [Desberdindu egiten dira egurra eta zura]. Suai botaiozu egurra 'suari bota iezaiozu egurra'. 2 iz. Irud. Jipoia. Ik. makila; makilakada. ◆ egur pasmatu(a). Ik. (h)arruka (> arrukῐa). ◆ egur idoitu(a). ◆ egurra egin (> egurra in). Egur egin. ◆ egurra txikitu. Su egiteko egurra puska txikietan zatitu. Ik. egurra lehertu. ◆ egurra eman. Jipoia eman. Ik. egurtu. ◆ egurra hartu / jaso. Jipoia hartu. ◆ egurra lehertu (> egurra lertu). Egurra bere hariari [zainari] segika aizkoraz-edo zabaldu. Ik. egurra egin; egurra txikitu. ◆ egurrezko Ik. zurezko. ◆ egurretara (> egurretá). Egurretá fan dῐa goizetik 'egurretara joan dira goizetik'. ◆ egurretan (egurketa). Egurretan eman dau ilabetῐa 'egurretan eman du hilabetea'. ◆ esku egur. Egur xehea. |
egurpila, egurpilia / egur pila | egur pila | egurpila iz. Egur pila. ▲ Sin. egur monton. |
egurra lehertu | egurra lehertu | |
egurra txikitu | egurra txikitu, egur egin | |
egurtoki, egurtokia | egurtegi | egurtoki iz. Egurtegia, egurra gordetzeko lekua. |
egurzi, egurzia | egur ziri | egurziri (> egurzi) iz. Egur ziria. Ik. ziri (> zi); zurziri (> zurzi) |
egutera, eguteria | egutera | egutera iz. Leku eguzkitsua; eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. yuzkialde, itzalalde. |
ehazki, ehazkia | eranskin (*) | ehazki 1 adj./iz. Eranskina*; ezkonlagunaren etxean bizi dena [aitaginarreba eta amaginarrebaren etxean bizi den ezkontidea]. Ni naiz etxe ontan eazkiya, kanpokwa 'ni naiz etxe hontan ehazkiya, kanpokoa'. Ik. kanpoko; kanpotar. 2 adj./iz. Artzaitasunῐen, arsaldotasunῐen ehazkia zan 'artzaintzan ehazkia zen'. ehazkide, ehazkidῐa (LM). Ik. ehazkide. [ehazkide (+ -kire G-nav), ehazkiya (det.; G-nav). Según Satrustegi (Ahaid 647s) se emplea este término en Urdiain para designar a la persona que por matrimonio entra a formar parte de una familia distinta a la suya. Cf. Ib.: Ni naiz etxe hontan ehazkiya, kanpokua]. [OEH. eraskin 2. (Gc ap. A; Lar). Adherentes Lar. Consorte que viene a casa de sus padres políticos]. |
ehazkide, ehazkidia | [erantsitako kide]* | ehazkide iz. (LM) Ni naiz etxe ontan eazkiya, kanpokwa 'ni naiz etxe hontan ehazkia, kanpokoa'. Ik. ehazki; kanpoko. {OEH. ehazkide (+ -kire G-nav), ehazkiya (det.; G-nav). Según Satrustegi (Ahaid 647s) se emplea este término en Urdiain para designar a la persona que por matrimonio entra a formar parte de una familia distinta a la suya. Cf. Ib.: Ni naiz etxe hontan ehazkiya, kanpokua}. |
ehiza txakur | ehiza-txakur | |
ehiza, ehizia | ehiza | ehiza (> eiza) 1 iz. Animaliak harrapatzea edo hiltzea helburu duen jarduera. Eizῐa fango da katua 'ehizara joango da katua'. 2 iz. Ehizan atzeman den animalia. Eiza ekar dau 'ehiza ekarri du'. Ik. ehizaki. ◆ ehizien (> eizῐen) adb. Ehizan, ehizatzen. Eizῐen ibili 'ehizan ibili'. ◆ ehiza txakur (> eiza txakur). Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra. |
ehizaki, ehizakia | ehizaki | ehizaki (> eizaki) iz. Ehizatik eratorririko janaria. Eizakia duku gaur jateko 'ehizakia daukagu gaur jateko' (LM). ▲ Sin. ehiza (> eiza). |
ehizien | ehizan | |
ehiztai, ehiztaia | ehiztari | ehiztari (> eiztai) adj./iz. Eiztai txarrak beti suerte txarra 'ehiztari txarrak beti suerte txarra'. |
ein, eiten | egin | |
ejenplo, ejenplua | etsenplu | ejenplo 1 iz. Etsenplua, eredua, jarraibidea. A ze ejenplua eman dῐa! 'a zer etsenplua eman dio!' Ejenplo txarra eman dau 'etsenplu txarra eman du'. Eztau ejenpluekin predikatzen 'ez du etsenpluarekin predikatzen'. 2 iz. Adibidea. Ik. ixinplu. |
ejerzizio, ejerziziua | exerzizio, ariketa, jardun | ejerzizio iz. Ariketa; jarduna. |
ekaitz, ekaitza | ekaitz | ekaitz iz. Eguratsaren nahasmendu handia, haize gogorra eta, gehienetan, euria edo elurra eta oinaztura eta ostotsak ekarri ohi dituena. Ik. hodei; trunboi; tormenta; borraska; tenpestade. ● Esr. zah. Berrauneko Errekaldeko jostaia, berrogei eguneko ekaitza [jostaiak edo trumoia jotzen badu iparretik edo ipar ekialdetik, berrogei eguneko ekaitza izanen da]. || 'Berrauneko Errekaldeko [iparraldera edo ipar-ekialdera dagoen eremua] jostaia [trumoia], berrogei eguneko ekaitza'. |
ekarrazi, ekarrazten | ekarrarazi | ekarrarazi (> ekarrazi) dau ad. Ekartzera behartu. |
ekarri, ekarria | (ur) emari, etorri | ekarri2 iz. Iturrien ekarria 'iturriaren / iturrien ekarria'. Ekarri aundia duka plazako iturriek 'ekarri handia dauka plazako iturriak'. Ik. jario. |
ekarri, ekartzen | ekarri | ekarri1 1 dau ad. || Nik uste nen ekar zaila 'nik uste nuen ekarri zutela'. Ekartzen zῐan 'ekartzen ziren'. Noiz ekarri (Ond Bak). 2 dau ad. Zerbait, aipatzen den zerbaiten ondorio izan. Orren ibilerak eztau gauza onik ekar ber 'horren ibilerak ez du gauza onik ekarri behar'. 3 dau ad. Fruituez eta kidekoez mintzatuz, eman. Arbola onek udara onak ekartzen tu 'arbola honek udare onak ekartzen ditu'. Ik. eman. 4 (Egurats gertakariez) Ari izan [beti hirugarren pertsona singularrean]. Kazkarra deka 'kazkabarra dakar [ari du]'. Lanburra jekak 'landurra zekarrek'. Yauria deka 'euria dakar'. |
ekartzaile, ekartzailia | ekarle | ekartzaile iz./adj. Ekarlea, zerbait ekartzen duena. |
ekibokatu, ekibokatzen | oker ibili, nahasi | ekibokatu da ad. Oker ibili, nahasi. |
ekilibratu, ekilibratzen | orekatu | ekilibratu 1 da/dau ad. Orekatu. 2 (Era burutua izenondo gisa). |
ekilibrio, ekilibriua | oreka | ekilibrio iz. Oreka. |
ekin, ekina | ekin | ekin iz. Ekina, ekitea. In du jan ekin bat! A ze ekina in dai jorran. Ik. saio. |
ekipo, ekipua | taldea | ekipo 1 iz. Taldea; kirol taldea. Ik. talde. Ekipo ona dukai aurten 'ekipo ona daukate aurten'. 2 iz. (Ironiaz) A ze ekipwa! 'a zer ekipoa!'. Ekipo ederra! |
ekonomato, ekonomatua | ekonomatu | ekonomato iz. Ekonomatua; enpresa edo erakunde batek eraturiko saltokia, salgaiak kideei merkeago saltzea helburu duena. |
ekonomika, ekonomikia | ekonomika (sukaldea) | ekonomika iz. Fundiziozko sukaldea, egurra edo ikatza errez berotzen dena. Kozina ekonomikῐa. Ik. kozina. |
elaboratu, elaboratzen | elaboratu | elaboratu dau ad. Egin; landu. Be denborῐa ber dau ardo ona elaboratzen 'bere denbora behar du ardo ona elaboratzen'. Ik. egin (> ein, in); landu. |
elastiko, elastikua | elastiko | elastiko 1 adj. Goma elastikwa. 2 (eta lástiko, lástikwa [Urdiain]) iz. Jantzia. Elastikuen borla (Ond Bak). Mauka beiko lastikwa 'mahuka gabeko elastikoa'. Ik. jerse. |
elatzoki, elatzokia | elatzoki iz. Eltzῐa ez iraultzeko patzen zana 'eltzea ez iraultzeko paratzen zena'. Ik. elatzu. | |
elatzu, elatzua | laratz, gelatzu | elatzu iz. Laratza, gelatzua, gelaratza. Elatzuen txintxilikan patzen zan pertza yosten 'elatzuan zintzilika paratzen zen pertza egosten'. |
elbarrikatu, elbarrikatzen | abaildu, elbarrikatu [OEH] | elbarrikatu (eta albarrikatu [?]) da/dau ad. Abaildu, neka-neka egin, leher egin. ◆ elbarrikaturik egon (> elbarrikatuῐk yon, albarrikatuῐk yon). Abailduta egon, guztiz nekatuta edo ahulduta egon. Lur jota, elbarrikatuῐk' 'lur jota, elbarrikaturik'. Elbarrikatuῐk no, gogoῐpe ta fundamentuῐpe 'elbarrikaturik nago, gogorik gabe eta fundamenturik gabe'. Ik. lur jo(ta); leher egin(da) (> ler einda). |
elbarrikatuik yon / albarrikatuik yon | elbarrikaturik egon, abailduta egon | |
elegante, elegantia | dotore, apain | elegante 1 adj. Dotore. Ik. dotore; pintxo. 2 adb. |
elejitu, elejitzen | hautatu, aukeratu | elejitu dau ad. Hautatu; aukeratu. Ik. aukeratu. |
elektrizidade, elektrizidadia | elektrizitate | elektrizidade (eta eletrizidade) iz. Elektrizitatea. ▲ Sin. argi indar. |
elementu / elemento, elementua | elementu | elementu (eta elemento) adj./iz. Elementu ederra dok oi! 'elementu ederra duk hori'. ▲ Sin. apareju, erremendu, alaja, bitxo, perkal. |
eliminatu, eliminatzen | eliminatu | eliminatu 1 dau ad. Hil, akabatu, garbitu. 2 dau ad. Kanporatu; kirol txapelketatik kanporatu. 3 da/dau ad. Kanporatu; organismotik kanpora bota. Benenwa eliminatu 'benenoa eliminatu'. Ik. bota. |
eliz atai, eliz ataia | eliz atari | |
eliza-diru, eliza-dirua | eliz-diru | |
eliza, elizia | eliza | eliza 1 iz. Eliza katolikoa. Elizῐek agintzen dau emen 'elizak agintzen du hemen'. Elizako kantaitak besteik eztaki 'elizako kantaitak [kantak] besterik ez dakizki'. 2 iz. Eraikina. Elizako teilatua itajunaz beteik do 'elizako teilatua itaxuraz beterik dago'. Kanpoti mezῐa aitzeko, zabal-zabala autzi dai elizako ataia 'kanpotik meza aditzeko, zabal-zabal utzi dute ezlizako atea'. ◆ eliz atari (> eliz atai). Elizataien ibiltzen gindan pilotakan 'eliz atarian ibiltzen ginen pilotaka'. Elizataiko arkuek 'eliz atariko arkuak'. ◆ eliza-diru iz. Elizari ematen zaion dirua. Urtien bein ematen dῐa eliza-dirua apizai 'urtean behin ematen dio eliza-dirua apaizari'. ◆ elizako zajau. Mezako Ofertorioan erabiltzen den zamaua (Ond Bak). Bere azpiyan yaten zuten olata mezakuen. || Elizako zajaua da kutxa gainetan ibiltzen dana. Ik. zajau. ◆ elizaz adb. Elizaz ezkondu dῐa 'elizaz ezkondu dira'. |
elizako zajau | elizako zamau | |
elizakuek (pl.) | elizako (pl.) | elizako iz. pl. Elizakwek. Elizako sakramentuetako bat, gaixoei dagokiena. ◆ elizakoak eman (> elizakwek eman). ◆ elizakoak hartu (> elizakwek artu). |
elizakuek eman | elizakoak eman | |
elizakuek hartu | elizakoak hartu | |
elizatatze, elizatatzia | elizaratu (emerdia) | elizatatze (> elizatatzῐa) iz. (Ohitura) Emakume erdi berria elizaratu, elizara joan; elizara ateratzea. Umea izan ondoren, berrogei egunez ezin zuten ama berriek elizara joan. Egun horiek igaro ondoren, joaten ziren, eta elizkizun berezi baten bidez bukatzen zen aldi hori: hori zen elizatatzia (Ond Bak); (Urdiain). |
elizdorre | eliz dorre, kanpandorre | |
elizkizun, elizkizuna | elizkizun | elizkizun (eta eleizkizun [Bakaiku]) iz. Eleizkizuná dekáu bi urtién: érresponsó ta olatiá lehen, ofrendia guai (Ond Bak). Elizkizun: egunero meza fan, argizaia patu (h)ogien ta erresponsua bota apizai bi urtien (Urdinen, haik eta lau urte artia). Oharra. Arrebak 2005eko otsailean esan didanez, berak 'lezkizun' erabiltzen du eta beti horrela egin omen du (Ond Bak). |
eliztorre, eliztorria | eliza dorre | eliztorre iz. Eliza dorrea, kanpandorrea. |
eliztxoi, eliztxoia | eliztxori, eliza txori, txolarre | eliztxori* (> eliztxoi) iz. Eliza txoria, etxetxoria, txolarrea (Passer domesticus). Ik. herritxori [Altsasu]. |
elkarte, elkartia | elkarte | elkarte iz. [Beharko lukeen “alkarte” forma ez da erabiltzen]. Ik. soziedade; klu(b). |
elkor, elkorra | elkor | elkor iz./adj. Elkorra* bekela sekatwik do lurra 'elkorra bezala sikaturik dago lurra'. Ik. legor; gogor. [*Oharra: substantibo moduan erabilia]. |
elkortu, elkortzen | elkortu | elkortu da ad. Elkortwik do raso lurra 'elkorturik dago arras lurra'. |
elokika | elosika, elortxa | elokika iz. Elosika, elortxa; elorri zuriaren fruitua (Iza Alts). {Elokika batzuk, unos frutos rojos del espino albar (Iza Alts)}. ▲ Sin. elortxa, elorri jaki, elorri jan. |
elordi, elordia | elordi | elordi iz. Elorriak dauden eremua. |
elorri jaki, elorri jakia | elortxa, elosika | |
elorri jan, elorri jana | elortxa, elosika | |
elorri, elorria | elorri | elorri iz. (Bot.) Elorri lore-zuria, fruitu gorria eta zur gogorra dituena (Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna). Elorri txuia. Ik. aran sasi. ◆ elorri jaki. Elorri zuriaren fruitua. ▲ Sin. elorri jana, elortxa, elokika. ◆ elorri jan. Elorri zuriaren fruitua. |
elortxa | elortxa | elortxa iz. Elorri zuriaren frutua (Ond Bak). ▲ Sin. elokika, elorri jaki, elorri jan. |
eltxo, eltxua | eltxo | eltxo iz. Euliaren ordenako intsektu hegalaria (Subord. Nematocera). Eltxwek pikatu dwai 'eltxoek ziztatu didate'. |
eltzari / eltzai, eltzaia | eltzari, eltzekari | eltzari (> eltzai) iz. Eltzaia patu ber dau bazkaitako 'eltzaria paratu behar da bazkaritarako'. ▲ Sin. eltzeko, potaje. |
eltze burni, eltze burnia | eltze burdina | |
eltze, eltzia | eltze | eltze iz. Ze naio, eltzekwa o zartaikwa? 'zer nahiago: eltzekoa edo zartaginekoa?'. Zurezko eltzῐa 'zurezko eltzea'. ▲ Sin. lapiko. Gaxin eltzia bekela: sukaldien hamalau gizon tertulien, ta eltzia azpiti erreik, erditi erdi yosik ta gaineti gordinik 'Garaziren eltzea bezala: sukaldean hamalau gizon tertulian, eta eltzea azpitik errerik, erditik erdi egosirik eta gainetik gordinik'. ● Esr. zah. Eltzeak egitera joan (> eltzῐek itῐa fan) Hil, bizia galdu. Gu laister eltzῐek itera kanposantura 'gu laster eltzeak egitera kanposantura'. ▲ eltze burni. Eltze burdina. Ik. trebede. |
eltzekada, eltzekadia | eltzekada | eltzekada iz. Eltze baten edukia. Eltzekadῐa beak bakarrik jateko pronto 'eltzekada berak bakarrik jateko pronto'. |
eltzeko, eltzekua | eltzeko | eltzeko iz. Eltzekaria. ▲ Sin. eltzari, potaje. |
eltzemutu, eltzemutua | eltzeitsu, itsulapiko | eltzemutu iz. Eltzeitsua, itsulapikoa. Izkok eltzemutua festa aurreti austen dau, ta dirua ilobairi banatu 'izekok itsulapikoa festa aurretik hausten du, eta dirua ilobei banatu'. Ik. lapiko. |
elur arin, elur arina | elur hauts, elur irin | |
elur beazun, elur beazuna | elur beratz | |
elur bisuts, elur bisutsa | elur bisuts (*) | |
elur gesal, elur gesala | elur gesal | |
elur pilo, elur pilua | elur-pilota | |
elur pisu, elur pisua | elur heze | |
elur trapatu, elur trapatua | elur trinkotu | |
elur txibristin / elur txistin | elur txibristin, elur txistin | |
elur txoi, elur txoia | gailupa | |
elur yutsin, elur yutsina | elur erauntsi | |
elur-korritu, elur-korritua | elur-jausi | |
elur-lapatx, elur-lapatxa | elur pikor | |
elur, elurra | elur | elur iz. Abenduko elurrá. | Elurra kentzen? Kenduko dik, bai, Santiagok! | Elurra kendu? Kenduko dik, bai, in denak! ▲ Sin. kaka txuri. ● Esr. zah. Elur urte, gari urte. || elur bildua. Ik. elurbildu. | elur-pilo, elur-pilwa. Alkarri, elur-pilokan. ◆ elur arin iz. Elur hautsa, elur irina (elurtuta, lurrean dela). Elur arina, elur sekwa 'elur arina, elur lehorra'. Ik. bisuts. ▼ Anton. elur pisu. ◆ elur beazun iz. Elur beratza. Elur beazuna ta gesala. Elur beazuna do 'elur beratza dago'. ▲ Sin. elur gesal. Ik. beazun. ◆ elur bisuts iz. Elur xehea, lehorra eta hauts erakoa, haizeak erraz mugitzen duena. Aiziekin, telapetik sartzen da elur bisutsa 'haizearekin, teilapetik sartzen da elur bisutsa'. Ik. elur arin. ◆ elur gesal iz. Urtzen ari den elurra. Elur gesalak de orduén (beazuna donien) 'elur gesalak daude orduan (beazuna dagoenean)' (Ond Bak). ▲ Sin. elur beazun. Ik. gesal; beazun. | – elurra fixti-fixti (deka) [elur gutxi]. | – elurra fara-fara / firi-fara (deka) 'elurra mara-mara' [elur asko]. | – elurrak joik [elur giroak animatuta]. ● // Elur, elur! e'nauk hiere bildur! Netako txitxia ta papa! Hitako txakurran kaka! //. ◆ elur-korritu iz. Elur-jausia. ◆ elur lapatx iz. Elur pikorra; pikor gisako malutetan erortzen den elurra. || Horrelako elur-prezipitazioa. Elur lapatxa deka 'elur lapatxa dakar'. ◆ elur pilo iz. Elur pilota. ◆ elur pilokan adb. Alkarri, elur pilokan 'elkarri, elur pilotak botaka'. ◆ elur pisu iz. Elur bustia, elur hezea (elurtuta, lurrean dela). ▼ Anton. elur arin. ◆ elur trapatu iz. Elur trinkotua, elur gogortua. Elur trapatuen golpekan sartzen dῐa ankak 'elur trapatuan kolpeka sartzen dira hankak [oinak]'. ◆ elur txibristin, elur txistin iz. Elur txistina, elur amukela txikia 'elur txistina, elur maluta txikia'. ◆ elur txori (> elur txoi) iz. Gailupa (Pyrrhula pyrrhula). ▲ Sin. negu txoi; klabelin txoi pikomotxa [krabelin txoi pikomotxa (EHHA)]. ◆ elur yutsin iz. Elur erauntsia. Ordu bat garrengo elur yutsinak zwitu tu baztar guztiek 'ordu bat garrenerako* elur erauntsiak zuritu ditu bazter guztiak'. ◆ elurra egin (> elurra in) dau ad. Abenduen eztau elurrik in 'abenduan ez du elurrik egin'. || elur egin (> elur in) (Ond Bak): Esan tazu, alde batia, elurr’itia baindo hobe dala izotza botatzia 'esan ezazu, alde batera, elur egitea baino hobe dela izotza botatzea'. ▲ Sin. elurra bota, elurra ekarri; zuritu (> zuitu). | – elurra [ekarri]: elurra deka. | – elurra bota: Hau da hau elurra botatzia! ◆ elurra legunaz (egon...). Erabat elurtuta egon; lurmenik gabe, inguru guztia elurrak leunduta egon. Ixipuntati Aizkibiliaindo elurra legunaz jok, dana txuri-txuria, lurmenipe 'Ixipuntatik Aizkibileraino elurra legunaz zegok, dena zuri-zuria, lurmenik gabe'. |
elurbildu, elurbildua | elurbildu | elurbildu iz. Haizearen eraginez, elurra biltzen den lekua. |
elurguna | elur gune | elurguna iz. Elurra urtu ez den gunea. Ik. lurmen. |
elurketa, elurketia | elurketa, elurte | elurketa iz. Elurtea, elur jasa. Elurketa garaia. ◆ elurketan adb. Elurketan fan da aurtengo negua 'elurketan joan da aurtengo negua'. |
elurmusti, elurmustia | elurbusti | elurmusti iz. Elurbustia. Eztau zwituko; elurmustia deka 'ez du zurituko; elurbustia dakar [ari du]. |
elurpe, elurpia | elurpe | elurpe iz. Elur azpia. ◆ elurpean (> elurpῐen) adb. Elur azpian. |
elurra in | elurra egin | |
elurra legunaz yon | elurrak leunduta; erabat elurtuta egon | |
elurte, elurtia | elurte | elurte iz. Elurte aundia bota dau 'elurte handia bota du'. |
emakume, emakumia | emakume | emakume iz. Gizonok alferro zai emakumῐek baindo 'gizonok alferrago zarete emakumeak baino'. Emakume ta gizaki. ▲ Sin. andra. ▼ Anton. gizaki, gizon. |
eman berra | zor | |
eman, ematen | eman | eman 1 dau ad. Zerbait norbaiten esku ezarri. Afaia eman geau 'afaria eman digu'. || Bakaiku: (Guk hoiek ebeiri) eman bagindatza ‘bagenizkie’. Eman natzan ‘nizkion’, eman zatzan ‘zizkidan’, eman zan ‘zion’. Mezia eman. Indar eman. Nik emain dezait ‘dizuet’ zeiri. Nik emanko dezait zeiri. Emanko al gairubei ‘digute’ (Ond Bak). || 2 dau ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Pena eman. Eskerrak eman. Gwenziek eman 'goraintziak eman'. Denborῐa eman 'denbora eman'. Lotsa eman. Gerrῐa eman 'gerra eman'. Bildurra eman 'beldurra eman'. Gwstua eman 'gustoa [atsegina] eman'. Mina eman. Emain dwet zaplastakon bat! 'emanen diat zaplastakoren bat'. Jatῐa eman 'jatera eman'. Mezῐa eman 'meza eman'. Bizkarra eman. 3 dau ad. (Lurraz, diruaz eta kidekoez mintzatuz). Lur orrek eztau asko ematen 'lur horrek ez du asko ematen'. Sar orrek eztau asko ematen 'sagar [arbola] horrek ez du asko ematen'. Ik. ekarri. 4 dau ad. Denboraz mintzatuz, pasatu, igaro. Astebete eman du oporretan 'astebete eman dugu oporretan'. Yun guztῐa eman dau erdi lotan 'egun guztia eman du erdi lotan'. 5 dau ad. Iruditu. Ematen dau tontua dala 'ematen du tontoa dela'. Eztau ematen etorri danik 'ez du ematen etorri denik'. Ik. apenas. | Ondo ematen dik / Txarki ematen dik [tener buen aspecto / tener mal aspecto]. 6 dau ad. [emitir, retransmitir]. Radiuen eman dai berria 'irratian eman dute berria'. 7 dῐa ad. [dar, tener]. Biotzekwek eman dῐa 'bihotzekoak eman dio'. 8 dau ad. Eraikinez-eta mintzatuz, norabait begira egon. Laio orrek egoaldῐa ematen dau 'leiho horrek hegoaldera ematen du'. ◆ eman beharra (> eman berra). Zorra. Eman berra dukat 'eman beharra [zor] daukat'. Ik. zor. ◆ eman eta eman (> eman da eman). |
emangarri, emangarria | emangarri | emangarri adj. (Hitz elkartuetako bigarren osagai gisa) Adierazten dena ematen duena. Ik. ikara emangarri; lotsa emangarri. |
emankan | ematen, joka | emankan adb. Ematen; joka. Alkarri emankan 'elkar joka'. Asarratu ta emankan asi dῐa 'haserretu eta emanka hasi dira'. Ik. joka(n). |
emantzaile, emantzailia | emaile; eskuzabal | emantzaile (> emanzaile [Urdiain]) 1 iz. Zerbait ematen duen pertsona. (Ond Bak) Meza emantzailῐa 'meza-emailea'. Listo emantzaile mezia (?). Ik. emataile. 2 (Izenondo gisa). Ematen duena; eskuzabala. Ik. emataile; eskuzabal. ▼ Anton. zuhur (> zur). |
emataile, ematailia | emaile | emataile 1 iz. Emailea, zerbait ematen duen pertsona. Jatῐa ematailῐa. Susto ematailῐa. Ik. emantzaile; partitzaile. 2 adj. Ematen duena; eskuzabala. Ik. emantzaile; eskuzabal. ▼ Anton. zuhur, autsi (autsia), zimur / ximur, eskuximur. |
emazte, emaztia | emazte | emazte iz. Norbaitentzat, berarekin ezkondua dagoen emakumea. ▲ Sin. andra. [Gaur egun andra erabiltzen da]. Ik. senar-emazte. |
eme, emia | eme | eme 1 adj./iz. Animaliez mintzatuz, kumeak egiten dituen sexukoa. ▼ Anton. ar. 2 adj. (Landareez mintzatuz). |
emen | omen | emen partik. Omen. Hiztunak, aditzera ematen duenaren berri, entzunez –ez ikusiz– jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula. Ik. omen. Baswa emen zan oi leno 'basoa omen zen hori lehenago' (Ond Bak). |
emereke | gaitun | emereke iz. (Bot.) Gaituna (Sanguisorba officinalis; Pimpinella officinalis). (Ond Bak) Galsorotako belar txarra, zalkea ez bezala. Pinpilindaria da emerekearen hazia. Ik. pinpilindara. |
emozio, emoziua | emozio | emozio iz. Zirrara. |
emozionatu, emozionatzen | hunkitu | emozionatu da/dau ad. Hunkitu. |
en | [alaen, halako] | en (Ond Bak) [más que]. Aul oi en aul oi!; aul ok en aul ok!: idiota, más que idiota; idiotas, más que idiotas!. Ik. zera baindo zerago (> zea baindo zeo), (izenondoa) baindo (izenondoa -ago). |
-en alde in | -en alde egin | |
-en alde yon | alde egon | |
enamoratu, enamoratzen | maitemindu, enamoratu | enamoratu da/dau ad. Maitemindu. Amelikin enamoratu da. Raso enamoratwik duka erri orrek 'arras enamoraturik dauka herri horrek'. ◆ enamoratuta / enamoraturik yon. Maiteminduta egon. |
enbalde | alferrik | enbalde adb. Alferrik. Debalde ta enbalde zaitza 'debalde eta alferrik zabiltza'. Ik. alferrik; malamente. |
enbasadore, enbasadoria | inbutu | enbasadore iz. Inbutua. Ik. enbudo. |
enbeleko | sinple. 2 delikatu | enbeleko [Ziordia] 1 adj. Pertsona sinplea. Ik. sinple. 2 adj. Pertsona delikatua, ahula. Ik. ahul; delikatu. [Gaztelaniatik (?): embeleco, fútil]. |
enbenenatu, enbenenatzen | pozoitu | enbenenatu da/dau ad. Pozoitu. Jan klasῐokin gwaindo gu enbenenatuko ga 'jan klase hauekin oraino gu pozoinduko gara'. Ik. almutea jo (> almutῐa jo). |
enbudo, enbudua | inbutu | enbudo iz. Inbutua. ▲ Sin. enbasadore. |
enbusteia | gezur, enbusteria; sinplekeria, tontakeria | enbusteria (> enbusteia, inbusteia). Enbusteia gógoti 'enbusteria gogotik [erruz, ugari]'. Inbusteia franko. || Sinplekeria, tontakeria. Etxukat inbusteietako gogoik 'ez zaukat enbusteriatarako gogorik'. Ainbeste inbusteia! 'hainbeste enbusteria, hainbeste sinplekeria, hainbeste tontakeria', [esate baterako, gehegizko zaintzagatik]. Ik. sinplekeria (> xinplekeia); kopla. |
enbustero, enbusterua | gezurti, enbustero | enbustero, -a (Generoa hartzen du) adj./iz. Gezurtia. Ik. gezurti. |
endai, endaia | endai | endai iz. Pala. burnindai eta labendai hitz elkartuetan. Ik. pala. |
endratu, endratzen | endredatu | |
endreatu | endredatu | endredatu (> endreatu, endratu, endriatu) dau ad. ▲ Sin. nahastekatu, kakanahastu; nahastu. Ari guztῐa endreatwik 'hari guztia endredaturik'. Ik. trabatu. |
endreatzaile, endreatzailia | endredatzaile | endredatzaile (> endreatzaile, endrῐatzaile) adj. ▲ Sin. nastekatzaile; nastekero, -a; salsero, -a. |
enemigo, enemigua | etsai, arerio | enemigo iz./adj. Etsaia, arerioa. Ik. etsai; kontrario. ▼ Anton. aixkide, laun. |
enfatu, enfatzen | haserretu | enfadatu (> enfatu) da/dau ad. Zukin enfatwik no 'zurekin haserreturik nago'. Ik. hasarratu; koleratu. |
enfermedade, enfermedadia | gaitz, eritasun | enfermedade iz. Gaitza, eritasuna. Ik. gaitz. [Desberdindu gaixotasun]. |
enfermera, enfermeria / enfermero, enfermerua | erizain | enfermero, -a (Generoa hartzen du) iz. Erizaina. |
enfrentamentu, enfrentamentua | enfrentamendu | enfrentamentu iz. Enfrentamendua. Enfrentamentu aundia ibil dai aitak eta semῐek 'enfrentamendu handia ibili [eduki] dute aitak eta semeak'. Ik. peleia; muxinko. |
enfrentatu, enfrentatzen | aurre egin | enfrentatu da ad. Alkar enfrentatu. Ik. aurre egin (> aurre in). |
engantxatu, engantxatzen | lotu; katigatu | engantxatu 1 da/dau ad. Txuman engantxatwik 'tximan [ilean] engantxaturik'. Remolkῐa autwai engantxatuta 'erremolkea autoari engantxatuta'. Ik. lotu; trabatu. 2 dau ad (irud/hed) Borrokari lotu. Asarratu ta engantxatu in dῐa 'haserretu eta engantxatu egin dira'. Txakurrak engantxatu ta jaraiten ez 'txakurrak engantxatu eta jaregiten ez'. || Harrapatu. Lepoti engantxatu 'lepotik engantxatu'. Ik. harrapatu. |
engantxe, engantxia | lotura | engantxe iz. Bi gauza elkarrekin lotzen dituen zera. Ik. lotura; lotugera; sujezio. |
enkajatu, enkajatzen | sartu; txertatu; ahokatu | enkajatu da/dau ad. Sartu; txertatu; ahokatu. Ik. sartu. Bi pῐezok eztaῐ enkajatzen 'bi piezok ez dira ondo txertatzen'. |
enkaje, enkajia | parpaila, enkaje | enkaje iz. Parpaila; ehunezko zatia, apaingarri gisa arropei eransten zaiena. Gonῐa, enkaje polit batekin 'gona, enkaje polit batekin'. |
enkajonatu, enkajonatzen | sartu | enkajonatu dau ad. Zerbait bitarte edo leku estu batean sartu. Arramaiuen da paetῐen artῐen enkajonatwik 'armairuaren eta paretaren artean sarturik'. Ik. sartu; estutu. |
enkargatu, enkargatzen | enkargatu | enkargatu 1 dau ad. Norbaiti lan edo egiteko jakin bat gauzatzeko esan. Ik. agindu. 2 da ad. Arduratu. |
enkargu, enkargua | enkargu | enkargu iz. Mandatua. Ik. mandatu. |
enkistatu, enkistatzen | enkistatu | enkistatu da ad. |
enkomendatu, enkomendatzen | gomendatu | enkomendatu dau ad. (osasuna enkomendatzeko doluzko esapidean). Osasuna, enkomendatzeko [Dolumina agertzeko esaten da, eta osasuna izan dezazun, hildakoaren alde errezatzeko adierazten dau]. |
enkontratu, enkontratzen | elkartu, topo egin. 2 sentitu, egon | enkontratu 1 da/dau ad. Alkarrekin enkontratu. Ik. topo egin (> topo in); koinziditu. 2 da/dau ad. Geizki enkontratzen naiz 'gaizki sentitzen naiz'. Ik. sentitu, egon (> yon). |
enkontru, enkontrua | enkontru | enkontru iz. Enkontrwa. |
enpaketatu, enpaketatzen | paketatu | enpaketatu dau ad. Paketatu. |
enpapatu, enpapatzen | blai egin, blaitu | enpapatu da/dau ad. Ik. txirriatu. |
enparejatu, enparejatzen | parekatu | enparejatu 1 da/dau ad. Pareka jarri. 2 da/dau ad. Bikotea osatu; arra eta emea batu. |
enpatxatu, enpatxatzen | enpatxatu | enpatxatu (Ald. enpatu ? LM) |
enpatxu, enpatxua | enpatxu | enpatxu iz. Ik. betekada. |
enpeñu, enpeñua | enpeinu | enpeinu (> enpeñu) iz. Enpeñu aundia patzen dau ikasten 'enpeinu handia paratzen du ikasten'. Ik. ahalegin; eginahala. |
enplasto, enplastua | enplastu | enplasto 1 iz. Enplastua; sendagai nahastura biguna. Kipulῐa, oliwa, ina... trapu batῐen patutako enplastwa 'tipula, olioa, irina... trapu batean paratutako enplastua'. 2 adj. (Irud.) Gogaikarria, aspergarria. Oi enplasto zikina! 'hori enplastu zikina!'. Ik. aspergarri; aborrigarri; berriketontzi; pelma; peste. |
enpleatu, enpleatzen | enplegatu | enpleatu dau ad. (g.g.er.) Enplegatu. ▲ Sin. ibili, usatu. |
enpresa, enpresia | enpresa | enpresa iz. Enpresa txikiek dῐa geienak 'enpresa txikiak dira gehienak'. Ik. fabrika; industria. |
enpresaio | enpresaburu | enpresario (> enpresaio) iz. Enpresaburua. |
enreatzaile | endredatzaile | enreatzaile adj. Endredatzailea. Ik. nahastekatzaile; nahastekero, -a. |
ensaiatu, ensaiatzen | entseatu | ensaiatu dau ad. Entseatu. Astῐen bein ensaiatzen dai erriko txistulaiek 'astean behin entseatzen dute herriko txistulariek'. |
ensaio, ensaiua | entsegu, entsaio | ensaio iz. Entsegua; proba. Ostῐaletan, kantaitan ikasteko ensaiwa izaten du 'ostiraletan, kantaitan ikasteko entsaioa izaten dugu'. Ik. saio; proba. |
ensalada, ensaladia | entsalada, gatzozpindu | ensalada iz. Entsalada. Porruek ensaladan gustwa jaten tut 'porruak entsaladan gustura jaten ditut'. Ensalada epela nei gaio gustatzen 'entsalada epela niri gehiago gustatzen'. |
ensegida | berehala | ensegida adb. Berehala. Ik. berehala (> bela); berehalaxe (> belaxe); segidan; segituan (> segituen). |
enteatu, enteatzen / entiatu, entiatu | jabetu, enteratu | |
entendimentu, entendimentua | entendimentu | entendimentu iz. Adimena. Entendimentu aundik eztuka 'entendimentu handirik ez dauka'. |
entenditu, entenditzen | entenditu | entenditu dau ad. Entenditu dezu? 'entenditu duzu?'. Oi entenditzeko bi aldiz jaio ber da bat 'hori entenditzeko bi aldiz jaio behar da bat'. Ik. konprenditu. |
entenga, entengia | entenga | entenga iz. Hamalauren bat zentimetroko iltzea. Puntapatxa aundiek dῐa entengak 'puntapax handiak dira entengak'. Ik. giltza. |
enteratu, enteratzen | jabetu, jakin, enteratu | enteratu ([Bakaiku] eta enteatu, entiatu [Urdiain]) da ad. Jabetu, jakin. Enteratuko da gauzakin (Ond Bak). Ezta enteatzen 'ez da enteratzen'. Ezton enteatu´re iten 'ez dun enteratu ere egiten'. Ik. jakin; erreparatu (> errapatu). |
enterradore, enterradoria | lurperatzaile | enterradore iz. Lurperatzailea. ▲ Sin. enterratzaile. |
enterratu, enterratzen | lurperatu, ehortzi | enterratu dau ad. Lurperatu; lur eman. Ik. lur eman; lurperatu (> lurpῐatu). |
enterratzaile, enterratzailia | lurperatzaile | enterratzaile iz. Lurperatzailea. ▲ Sin. enterradore. |
enterro, enterrua | ehorzketa; hileta elizkizun | enterro (eta entῐerro) iz. Enterrua. Hileta; lur ematea. Gaur enterrwa do 'gaur enterrua dago'. |
entrada, entradia | sarrera, entrada | entrada 1 iz. Sarrera. Sukal entrada. Ik. sarrera. 2 iz. Zineko (...) entradia. Takillan hartu dot zineko entradia. 3 iz. Kopetako entradak. ◆ entrada egin / eman (> entradῐa in / eman). Espazio itxi bati sarrera eman: baratzari, soroari, okuluari entradia in / eman). |
entreatu, entreatzen | entregatu | |
entreazi, entreazten | entrega arazi | entregarazi* (> entreazi) dau ad. Entregatzera behartu. |
entrebitarte, entrebitartia | bitarte | entrebitarte iz. Ik. bitarte. ◆ entrebitartean (> entrebitartῐen) adb. Ik. bitartean (> bitartῐen); bien bitartean (> bien bitartῐen). |
entregatu, entregatzen | entregatu | entregatu (eta entreatu) 1 dau ad. Libua entreatzῐa fan naiz 'liburua entregatzera joan naiz'. Entregatu be tokῐá 'entregatu bere tokira'. Ik. eman; bueltatu. 2 da ad. Be bua entregatu dau 'bere burua entregatu du'. |
entrenadore, entrenadoria | entrenatzaile | entrenadore iz. Entrenatzailea. |
entrenamentu, entrenamentua | entrenamendu | entrenamentu iz. Entrenamendua. |
entrenatu, entrenatzen | entrenatu | entrenatu da/dau ad. |
entresaka, entresakia | entresaka | entresaka iz. Ik. bihestu. |
entretenigarri | entretenigarri | entretenigarri adj./iz. ▼ Anton. aspergarri, aborrigarri. |
entretenimentu | entretenimendu | entretenimentu iz. Entretenimendua. Ik. entretenigarri. |
entretenitu, entretenitzen | entretenitu | entretenitu da/dau ad. |
entzun, entzutzen (ez *entzuten) | entzun | entzun, entzutzen (ez *entzuten) dau ad. Orrek ez dik entzutzen 'horrek ez dik entzuten'. Ik. aditu (> aitu). ◆ meza entzun (> mezῐa entzun). |
eo | edo | |
eon | egon | |
eozein | edozein | |
eozer | edozer | |
epel, epela | epel | epel 1 adj. Bero samarra, ez hotza eta ez beroa. 2 adj. Sutsua ez dena. Ik. ezkel. |
epelki, epelkia | epelki | epelki adj./iz. Giro epela. Kanpwen otza do, bea au epelkia dona etxe barruen! 'kanpoan hotza dago, baina hau epelkia dagoena etxe barruan!'. Gústwa, etxeko epelkiti elurrai beira 'gustura, etxeko epelkitik elurrari begira'. Ik. beroki. |
epeltasun, epeltasuna | epeltasun | epeltasun iz. |
eper txakur, eper txakurra | eper-txakur | |
eper, eperra | galeper | eper iz. Galeperra (Coturnix coturnix). Ik. baseper. ◆ eper kafi. Galeper habia. ◆ eper kuma. Galeper kumea. ◆ eper txakur. Galeper txakurra. |
-era | -era (atzizkia) | -era (atzizkia). 'Gertaera, ondorioa, egoera' adierazten duten izenak sortzen ditu. Burundako adibideak: botagera, egoera, esaera, eskaera, ezaupera, iyogera, jagiera, jarrera, joera, jokaera, makiera, pasaera, portaera, yonera, (...). 'Nolakotasuna, izaera' adierazten duten izenak sortzeko. Burundako adibideak: lodiera, luzera, makiera, zabalera. |
erabaki, erabakia (2) | erabaki | erabaki2 iz. (?) Ik. dezisio; esana. |
erabaki, erabakitzen (1) | erabaki | erabaki1 dau ad. (?) Ik. deziditu; esan. |
erabat | erabat | erabat adb. Erabat ‘denak batean’ hogéi egún ez (Ond Bak). Andik asita, erabat erre zan baswa 'handik hasita, erabat erre zen basoa'. Ik. oso; raso. |
erabateko, erabatekua | erabateko | erabateko adj. Ik. oso (osua). ¬ |
erain / yain, yaiten (1) | erein | erain (eta eain, yain) dau ad. Erein. Ik. sartu (patata). Naguek yain ta ekarri. Patatak sartu ta ata. Erein emen zein garia (Ond Bak). ● (Kantaita) Elorria loran dago / mirua loka dago / artua eraiteko / a zer giroa dago. ◆ eraiteko makina (> yaiteko makinῐa). Ik. senbradora. – yaiteko garaia. – yaiteko lurrak eta larriek. 2 dau ad. yaiten, eaiten. Eragiten. |
erakustaile, erakustailia | erakustaile*, erakusle | erakustaile ([Bakaiku] eta yakustaile [Urdiain]) 1 iz. Zerbait erakusten duen gauza edo pertsona. Ik. ikastaile. 2 iz. Irakaslea. |
eratu, eratzen | erotu | eratu da/dau ad. Erotu; ero bihurtu. Eratwik do 'eroturik dago'. Ik. txoratu. |
erbi txakur, erbi txakurra | erbi-txakur | |
erbi, erbia | erbi | erbi iz. (Lepus europaeus). ◆ erbi txakur. Erbiak harrapatzeko erabiltzen den txakurra. |
erdal bobil (?) | erdara mordoilo | |
erdaldun, erdalduna | erdaldun | erdaldun (> erdealdun, erdῐaldun, erdeazdun, erdiazdun) adj./iz. Maistria erdiazduna zaken (LM). Erdiazdundu 'erdaldundu' in da (LM). Ik. belarrimotx. |
erdeaz | erdaraz | |
erdeaz bobil, erdeaz bobila | erdara mordoilo | |
erdeazdun, erdeazduna | erdaldun | erdeazdun (eta erdῐazdun) adj./iz. Erdaraduna, erdaraz hitz egiten duena, euskaraz ez dakiena. (LM). Ik. erdaldun. |
erdera, erderia | erdara | erdera iz. Gaztelania (burundarrendako). Ik. kastellano. ◆ erderaz (> erdeaz, erdῐaz) adb. Erdaraz. Erdeaz yakusten dai eskolan 'erdaraz erakusten dute eskolan'. Erdeaz esan. Erdeaz izketan 'erdaraz hizketan'. ◆ erderaz borobil (> erdeaz bobil, erdῐaz bobil) Batez ere pl. Erdeaz bobilak. Erdara [gaztelania] mordoiloa. Abuela Juanak erdeaz bobil onak esaten zituen 'amona Juanak erdaraz borobil [erdara mordoilo] onak esaten zituen'. |
erdi bana | erdi bana | |
erdi-preziuen | erdi-prezioan | |
erdi, erdia | erdi | erdi 1 iz. Bedratzi t’erdiek joik zen. Erdien zirritu bat. Kilo erdia (Ond Bak). || Bierko, ogi erdia naikwa dot 'biharko, ogi erdia nahikoa dut'. Emen érdiek'é ezté 'hemen erdiak ere ez daude'. Erdi preziuen saldu dau 'erdi prezioan saldu du'. | Erdi lo; erdi lotan. 2 iz. Erdialdea. Bide erdien gelditu zaio autwa 'bide erdian gelditu zaio autoa'. Ik. erdikalde; erdiparetsu (> erdipatsu); zentro. ◆ erdi bana. Bakoitzari erdi bat, bakoitzak erdi bat. ◆ erdi bana egin (> erdi bana in). Intazu erdi bana 'egin ezazu erdi bana'. Ik. erdibanatu. ◆ erdi-erdian (> erdi-erdien). Plaza erdi-erdien jarri dῐa bazkaitan 'plaza erdi-erdian jarri dira bazkaritan'. ◆ erdiz erdi adb. Bete-betean. Erdiz erdi jo zῐan tirwek 'erdiz erdi jo zion tiroak'. |
erdibanatu, erdibanatzen | erdibanatu | erdibanatu dau ad. Erdi bana egin edo eman. Ik. erdi bana egin (> erdi bana in). |
erdibitu, erdibitzen | erdibitu | erdibitu da/dau ad. Bi parte berdin edo berdintsutan zatitu. |
erdikalde, erdikaldia | erdialde | erdikalde iz. Erdialdea. Ik. erdi; ediparetsu (> erdipatsu). |
erdiko bihatz, erdiko bihatza | hatz luze, hatz erdiko | |
erdipatsu | erdi paretsu*, erdialde | erdiparetsu* (> erdipatsu) iz. Erdi parekoa, erdialdea, erdiko ingurua gutxi gorabehera. Auztan kaja oiek erdipatswortan ‘uztan kutxa horiek erdiparetsu hortan’. Ik. erdi; erdikalde. ◆ erdiparetsuan (> erdipatsuen) adb. Erdi parean, erdian gutxi gorabehera. Sukalde erdipatsuen ibiltzen dai maia 'sukalde erdiparetsuan [erdialdean] ibiltzen [edukitzen] dute mahaia'. |
erdipurdi | erdipurdi | erdipurdi (eta erdipordi) adb. Lana erdipurdi inda autzi dau 'lana erdipurdi eginda utzi du'. ▲ Sin. regular. ◆ erdipurdiko adj. |
erdipurdika | erdipurdika | erdipurdika adb. (Ond Bak). [A medias. A medio hacer, llenar, etc. (Ond Bak)]. |
erdipurdiko, erdipurdikua | erdipurdiko | |
erditu, erditzen / ertitu, ertitzen | errun [arrainek eta anfibioek] | erditu (eta ertitu) dau ad. Errun, arrainek eta anfibioek arrautzak paratu. ● Esr. zah. Intrusak loran, barbuek erditzen 'intsusak lorean, barboak erruten'. |
erdiz erdi | erdiz erdi | |
erein | erein | erein dau ad. (Ond Bak): Erein emen zein garia 'erein omen zuten garia'. Ik. erain (> yain). |
ereitzi | iritzi | |
ergi | ergi | ergi iz. (Ond Bak). Txahal emea, bigaia. [Euskara batuan, txahal arra]. Ik. bigai. |
erginurde | erbinude | erginurde iz. Erbinudea (Mustela nivalis) (Ond Bak). Ik. ergunera. |
ergunaria / erbunaria | erbinude | |
ergunera, erguneria (erguneda, ergunedia?) | erbinude | ergunera iz. (eta erginurde [Bakaiku]) iz. Erbinudea (Mustela nivalis). |
eri, eria | eri; erikor | eri adj./iz. Osasunik ez duena, gaixotasunen bat duena; erikorra, eri egoteko joera duena. Ik. gaixo. |
erida, eridia | zauri | erida iz. Zauria. Ik. min. |
eritu, eritzen | zauritu, eritu | eritu da/dau ad. Zauritu. Gerran eritu zain 'gerran zauritu zuten'. Eritwik arrapatu dau txoia 'zauriturik harrapatu du txoria'. Ik. min(a) hartu. |
erkin, erkina | erkin | erkin adj. Ahula (Iza Alts). Ik. ahul; mengal; mirrin. |
erlabiar, erlabiarra | amuntz (?) | |
erlaino, erlainua | (behe) laino | erlaino (eta erleino) iz. Behe lainoa. [Niebla baja que se posa en los valles]. Ik. laino. |
erlatai, erlataia | erlategi | erlategi (> erlatei, erlatai) iz. Erlotzak den tokia da erlataia 'erlauntzak dauden tokia da erlategia'. |
erlatu, erlatzen | erlatu (*) | erlatu da ad. (Nekaz.) Lurra erlatu; lurra landu ondoren, euriak hartu gabe, sekatu. Erlatu be, lur konpondua yauriek harrapatuzkio, kaka-burnia iten da 'erlatu gabe, lur landua euriak harrapatuz gero, kaka-burdina [lur gotorra] egiten da'. Ik. kaka-burni. {OEH: erlatu. Blanquear, efecto del sol en plantas y travesaños (V-ger) A Apend}. |
erlauntza (?) | erlauntz | erlauntza (?) iz. Ik. erlotz [Urdiain]; erlontzi (Iza Alts). |
erle, erlia | erle | erle 1 iz. (Apis melifera). Gῐo ta erle gutxio ikusten da lorῐen 'gero eta erle gutxiago ikusten da lore(t)an'. Erlῐek errena sartu dwa 'erleak eztena sartu dit'. 2 iz. Erle taldea; erlekumea. Ik. erlekuma. |
erlebelar | amuntz (?) | erlebelar (eta erlabear, erlabῐar [Urdiain]) iz. (Bot.) Larreko belár txarrá, beste belarra galdu iten dau (Ond Bak). Amuntza (Glechoma hederacea) (?). |
erleju, erlejua | erloju | erleju iz. Erlojua. Erlejua yosi dot, merke-merkῐa 'erlojua erosi dut, merke-merkea'. |
erlekuma, erlekumia | erlekume | erlekuma iz. Erlekumea; erle taldea, bereziki bere erreginarekin beste erlauntz bat osatzera doana. ◆ erlekumea bota (> erlekumῐa bota). Erlekumaldia, erlekumea atera beste erlauntz bat osatzeko. |
erlekumia bota | erlekume irtete; erlekumaldi | |
erleztar, erleztarra | erlastar (Bombus sp.) | erleztar (eta erlebaztar [Bakaiku]) iz. Erlastarra (Bombus sp.). |
erloju, erlojua | erloju | erloju iz. Ik. erleju. |
erlontzi | erlauntz | erlontzi iz. Erlauntza (Iza Alts). Ik. erlotz. |
erlotz, erlotza | erlauntz | erlotz (eta erlontzi [Altsasu]) iz. Erlauntza. Aspaldi ontan erlotzan erdiek utsik de, erlei[k] pe 'aspaldi honetan erlauntzen erdiak hutsik daude, erlerik gabe'. |
ermandade, ermandadia | ermandade | ermandade 1 iz. 2 iz. Ermandadeko testamentua. Ermandadeko edo senitarteko testamentua: bi pertsonak edo gehiagok agiri bakarrean egiten duten testamentua. Ik. alkar ume. |
ermita, ermitia | ermita | ermita iz. Inguko ermita gaienak botaik de 'inguruko ermita gehienak botata daude'. |
ernai | ernari | ernai (eta errenai [Urdiain]) adb. Ernari. Urde ori ernai do 'urde hori ernari dago'. Ik. aurrerako egon (> aurrῐako yon). ◆ ernai egon (> errenai yon). |
ernaldu, ernaltzen | ernaldu | ernaldu 1 dau ad. Arrak emea. 2 da ad. Ernari gelditu. Ik. azundu. |
ernamuno, ernamunua | ernamuin | ernamuno (eta ernemun [Bakaiku]) iz. Ernamuina. Patatῐen ernamunwa 'patataren ernamuina'. Ik. erne. ◆ ernamunoa atera (> ernamunwa ata). Ernatu. Ik. ernetu. |
erne, ernia | ernamuin | erne iz. Ernamuina. Gariek, ernia; patatak, ernamunwa 'gariak, ernea; patatak ernamuina' (?). Ik. ernamuno. ◆ ernea atera (> ernia ata). Ernatu. Ik. ernetu. |
ernemun | ernamuin | ernemun iz. Ernamuina (Ond Bak). Ik. ernamuno; erne. |
ernetu, ernetzen | ernatu | ernetu da ad. Ernatu. Indiabῐa-ta ernetzeko, uretan patzen dῐa 'indaba-eta ernatzeko, uretan paratzen dira'. Garia ernetzen; gaztinak ernetu. Ik. ernea atera (> ernia ata); ernamunoa atera (> ernamunwa ata). Ik. mogitu. |
-ero | -ero (atzizkia) | -ero (> -io, -jo) (atzizkia). Denbora adierazten duten izenei erantsiz ‘maiztasuna’ adierazten dute -ero atzizkiarekin osatutako aditzondoek. Burundako adibideak: aldio 'aldiro', astῐo 'astero'; atsaldῐo 'arratsaldero'; domeko 'domekero', egunῐo 'egunero'; ilῐo 'hilero'; jairo 'jaiero', lanbatῐo 'larunbatero'; urtῐo 'urtero' (...). |
ero, erua | ero | ero 1 adj./iz. Zentzu edo adimen gutxikoa. Ero zarra! 'erotzarra!'. 2 adj. (Gauzengatik esanda). Ero aizῐa 'ero haizea' [hego haizea]. Ik. hego haize. 3 adj./iz. Zoroa, zentzua galdu duena. ◆ eroen modura (> erwen modwa). ◆ eroen pare (> erwen pare). ● Esr. zah. Hobe da ero, baindo (?) bero (Ond Bak). [Ero, baia bero]. ● Ero don bitarteko gari zaharra bagendu kutxan, zein ondo gendekek (?). ◆ ero haize (> ero aize) iz. Lgart. Hego haizea Ik. hego haize. |
eroetxe, eroetxia [≠ manikomio] | eroetxe | eroetxe iz. Yausiokin, eroetxῐa ematen dau onek 'erausi [iskanbila] hauekin, eroetxea ematen du honek'. Ik. manikomio. |
eroi | erori | eroi da ad. Erori. Permisoῐpe peskan abil?; eroi ber daiz! 'permisorik [baimenik] gabe arrantzan habil?; erori behar haiz [duk]!'. Gaizki jok ta eroi ber dik 'gaizki zagok eta erori behar duk'. Musῐen gwaikwen ibazi dwak, bea urrengwen eroikwaiz 'musean oraingoan irabazi didak, baina hurrengoan eroriko haiz'. Erori in da 'erori egin da' (LM). ▲ Sin. bota. |
erokei, erokeia | erokeria | erokeria (> erokeia) iz. Erwek, erokeiek 'eroak, erokeriak'. Ik. zorakeria (> zorakeia). |
eroki, erokia | egoki | eroki adj. Egokia. Iteko gauza erraza, listo iten dana, erokia 'egiteko gauza erraza, listo egiten dena, egokia'. Ik. aproposa; primerako. |
erori / eroi | erori | erori da ad. Erori in da 'erori egin da' (LM). Ik. eroi; bota. |
eroska, eroskia | eroxka | eroxka (> eroska) adj. Eroska samarra da. |
eroso, erosua | eroso | eroso 1 adj. ▲ Sin. komodo. ▼ Anton. deseroso. 2 adb. Egur lotῐa eroso do atatzeko 'egur lotea [epaitza] eroso dago ateratzeko'. |
errabia | errabia | errabia (a itsatsia) 1 iz. Amorrua, haserre bizia. Errabia haundia (LM). Errabiekin lurrῐá bota zen 'errabiarekin lurrera bota zuen'. Ik. amorru. 2 iz. Irrika. Jateko errabia. Gustatzen zaizkio, ta ze errabiekin jaten tuen berrwek 'gustatzen zaizkio, eta zer errabiarekin jaten dituen berroak'. Ik. ansia. ◆ errabia eman. Amorrua eman, zerbaitek norbait amorrarazi. Errabia ematen daῐ xinplekeioiek 'errabia ematen dute sinplekeria horiek'. Ik. amorrua eman. |
errai, erraia | errai | errai (eta errei) iz. (pl.) Iza & Ond. erraiak. Erreietako mina deka, zekan atzo. Gaur ezteka, ezekan atzo (Ond Bak). |
errain, erraina | errain | errain (eta erreina) iz. Semearen edo alabaren emaztea. |
errainu, errainua | errainu | errainu ([Bakaiku] eta erreinu [Urdiain]) 1 iz. Argi izpia. Yuzkien erreinuek 'eguzkiaren errainuak'. Idargien erreinu(b)a 'ilargiaren errainua'. Ik. liztura. 2 iz. Itzala. Ik. itzal. |
erraja, errajia | burdin hesi | erraja iz. (Batez ere pl.) errajak. Burdin hesia. |
erramal, erramala | soka, hede | erramal iz. Soka, hedea. Ik. soka; hede. Beia erramalakin lotwik 'behia erramalarekin loturik'. |
erraminta, erramintia | erreminta | erraminta (eta erramita) 1 iz. Erreminta, lanean erabiltzen den tresna. 2 adj. A ze erramintῐa da hoi. ▲ Sin. elemento, apareju, erremendu, alaja, bitxo. |
erramu-egun, Erramu-eguna | erramu-egun | |
erramu, erramua | erramu, zume | erramu 1 iz. (Bot.) Sahatsa, zumea (Salix sp.) [Oharra: ez da ereinotza]; sahatsaren adarra. Erramua listo mogitzen da primaberan ‘erramua listo mugitzen da udaberrian’ [Listo, laster, goiz]. | Zumῐen erramua 'zumearen erramua'. 2 iz. Sorta. Ik. sorta. ◆ erramu-egun. (maiusk.) Kristau erlijioan, Aste Santu aurreko igandea. ● Esr. zah. Lazaro otzak il, Erramu urak yan [San Lazaro egunean hotzak hil, Erramu-egunean urak (euriak) eraman]. |
errapatu, errapatzen | erreparatu, ohartu | errapatu da ad. Erreparatu, ohartu. Errapatu naiz 'ohartu naiz'. Errapatu gindan ‘ohartu ginen’ (Ond Bak). Errapatuta nok emakumῐek beste itz batzuk ibili ta gordetzen tuaila, gizakiek gutxio ibiltzen tuainak 'erreparatuta nagok emakumeek beste hitz batzuk ibili eta gordetzen dituztela, gizakiek gutxiago ibiltzen dituztenak'. Ik. konturatu (> kontwatu). |
errape, errapia | errape | errape iz. Errape aundiko esenetako beiek dukatziai 'errape handiko esnetarako behiak dituzte'. Ik. erro. ◆ errapeko mina. Mastitisa, ugatzaren hantura. |
errasaki, errasakia (?) | arradaki, arrada | errasaki iz. Arradakia; gariaren-eta edukiera neurria arradatzeko erabiltzen zen makila. [Rasero. Vara para rasear las medidas de capacidad, para cereales, etc. (JMS)]. |
erratu, erratzen | erratu | erratu dau ad. (LM) Erratu ta konfunditu. Ik. konfunditu. |
errau erdi, errau erdia | arroa erdi / erregu-erdi | |
errau, erraua | arroa | errau 1 iz. Arroa, pisu neurri zaharra; erraua: 22 Kg. 2 iz. 1.000 m2. Errau haundi: 100 pertika, 1000 metro. Errau txiki: 72 pertika, 900 metro (Ond Bak). Ald. arrua. Arrua bat (Ond Bak) (?). ◆ errau erdi. Arroa erdia / Erregu-erdia (?). ([errau → errau erdi → kartal → almute → almute erdi → txirlo]; zehaztu). {ROBO. Medida tradicional de capacidad para áridos, usada en Navarra desde la Edad Media. Equivale a 1/4 de cahíz*, 2 medios*, 4 cuartales* ó 16 almudes*. Reducido a medidas actuales, el robo supone 28,13 litros, en los que caben 22 kg de trigo, 18 kg de cebada o 16 kg de avena. Recibe también la denominación de arrobo. (Gran Enciclopedia de Navarra)}. |
errauts, errautsa | errauts | errauts iz. Ikatza, egurra eta kidekoak erretzean gertatzen den hauts hondakina. Errautsez beteῐk do su baztarra 'errautsez beterik dago su bazterra'. ▲ Sin. suko / su(r)tako hauts. |
erraz, erraza | erraz | erraz (eta errax, errez, errex) 1 adj. Errazena in dau 'errazena egin du'. ▼ Anton. zail. 2 adb. Erraz ikasten tu gauzak 'erraz ikasten ditu gauzak'. Ik. aixe. |
errazalde | errazenik; errazkeriaz | errazalde 1 adb. Errazenik, erarik errazenean. 2 adb. Arinki; errazkeriaz. Gauzak azkar eta txarki egiten direnean: errazalde. Egitekoak ganorarik gabe egin. |
errazio, erraziua | errazio | errazio (eta razio) iz. Ezpadezu jaten, errazio gaio gutako 'ez baduzu jaten, errazio gehiago gutako'. Okela erraziwa 'okela errazioa'. |
erraztasun, erraztasuna | erraztasun | erraztasun (> erreztasun, errextasun) iz. ▼ Anton. zailtasun. |
erraztu, errazten | erraztu | erraztu dau ad. ▼ Anton. zaildu. |
erre usai, erre usaia | erre usain | |
erre, erretzen | erre | erre 1 da/dau ad. Egur gutxi erre du aurtengo neguen 'egur gutxi erre dugu aurtengo neguan'. Ik. kaskaldu; kiskali; kiskaldu. 2 da/dau ad. (Hedaduraz). Zopiekin mihia erre dinat. Patata goiza erre dau izotzak. Ik. kaskaldu. 3 da/dau ad. Ogia labien erre. Ogi erre berria. || Arrontzia nahi dezu erreta o tortillan? Erre ondorien. Talua erretzeko garrakin (Ond Bak). 4 dau ad. Zigarrua erre. Ik. fumatu. 5 (Era burutua izenondo gisa). Au egwaizῐen errῐa dailena! 'hau hego haizearen errea dabilena!'. Persona errea [haserrea]. ◆ erre usai. Erre usaina. Erre usaia aitzen da kalῐen 'erre usaina aditzen da kalean'. Ik. kiskal usai. |
errebokatu, errebokatzen | kareberritu | errebokatu dau ad. Ik. luzitu. |
errebus, errebusa | erreus, errefus | errebus adj./iz. Erreusa; balio ez duena, akastuna. Ardi errebusa 'ardi erreusa'. |
erregadera, erregaderia | ureztagailu | erregadera iz. Ureztagailua. Zulatwik do zinazko erregaderῐa 'zulaturik dago zinkezko erregadera [ureztagailua]'. |
erregalatu, erregalatzen | erregalatu, opari egin | erregalatu dau ad. |
erregalo, erregalua | opari, erregalu | erregalo iz. Erregalua. Ik. opari. |
erregatu, erregatzen | ureztatu, erregadiatu | erregatu dau ad. Ureztatu, erregadiatu. Erregatzῐek baindo gaio balio dau yauri urak 'erregadiatzeak baino gehiago balio du euri urak'. Ik. ureztatu. |
errege bezpia | errege bezpera | |
errege egun, errege eguna | errege egun | |
errege sar, errege sarra | errege sagar zuri | |
errege, erregia | errege | errege 1 iz. Nabarrako erregῐek fwerwek eman zeatzien Burundai 1208en 'Nabarrako erregeak [Antso VII «Azkarra»] foruak eman zizkion Burundari 1208an'. || Erregῐa etor da, erregῐek etor dῐa 'erregea etorri da, erregeak etorri dira' (Ond Bak). 2 iz. (pl.) Errege Magoak. Aurtengo Erregῐek eztai gauza aundik autzi 'aurtengo Erregeek ez dute gauza handirik utzi'. 3 iz. Karta jokoan, xakean-eta. Errege ezpatῐa 'errege ezpata'. ◆ errege bezpera (> errege bezpῐa). Errege egunaren bezpera, ilbeltzaren 5a. ◆ errege egun. (maiusk.) Ilbeltzaren 6a. ◆ erregetan adb. (maiusk.) Errege egunean. ◆ errege sagar (> errege sar). (Bot.) Azal berdea duen sagar mota gazi-gozoa (bereizi egiten dira azal berdea –errege sagarra– eta azal arrea duten sagarrak –reineta edo sagar beltza–). Labῐen erreta o konpotῐa iteko, errege sarrak dῐa obenak 'labean erreta edo konpota egiteko, errege sagarrak dira hoberenak'. Ik. reineta; sagar beltz (> sar beltz). ◆ erregeek oparia bota (> erregῐek oparia bota). Ze bota dezai erregῐek? 'ze bota dizute erregeek?'. Ikatz kozkorra bota dwai erregῐek 'ikatz kozkorra bota didate erregeek'. Erregῐek? Ezta badῐala're! 'erregeak? Ezta badirela ere!'. |
erregina | erregina | erregina ([Altsasu] eta erreina [Urdiain]) iz. Ik. erreina. |
erreia | errea; erredura | erreia iz./adj. Erredura; errea. ¬ |
erreina | erregina; 2 errain | erreina 1 iz. Ik. erregina. Erreinia etor da, erreinak etor dia (Ond Bak). 2 iz. Erliein erreina 'erleen erregina'. 3 iz. Erraina. Ik. errain. 4 iz. Xake-jokoko pieza. |
erreinu, erreinua | errainu | |
errejidore, errejidoria | errejidore | errejidore iz. (Lehen esaten zan). Agintaria. |
errejistratu, errejistratzen | miatu, arakatu | errejistratu dau ad. Miatu, arakatu. Ik. + rejistratu. |
erreka baztar, erreka baztarra | erreka bazter | |
erreka zulo, erreka zulua | erreka zulo | |
erreka, errekia | erreka | erreka 1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. 2 Txisa erreka. Yauri errekak 'euri errekak'. ◆ erreka baztar. Erreka bazterra. ◆ erreka zulo 1 iz. Sakan sakona. 2 iz. Errekaren ubidea. |
errekalde, errekaldia | errekalde | errekalde iz. Erreka tokia; erreka ingurua. Berrauneko errekaldia. ● Esr. zah. Berrauneko errekaldeko jostaia, berrogei eguneko ekaitza. |
errekeru, errekerua | erre-keru | errekeru iz. Erre zaporea. [gusto a quemado, resabio (de la leche, del arroz)] Errekerua duka 'erre kerua dauka'. Eseniekin indako postretan, jende askoi gustatu iten zaio errekerua 'esnearekin egindako postreetan, jende askori gustatu egiten zaio erre kerua'. |
erremedio, erremediua | erremedio | erremedio (eta erremeio) iz. Orrek bauka erremeiua 'horrek badauka erremedioa'. Eztuka erremeioik 'ez dauka erremediorik'. Ik. soluzio; salbazio. ◆ erremediorik gabe (> erremedῐope, erremeioipe). ◆ ze erremedio interj. |
erremeiatu, erremeiatzen | erremediatu | erremediatu (> erremeiatu) 1 dau ad. Konpondu. Zeórrek erremeiatázu. Neonek erremeiatuko dot (Ond Bak). ▲ Sin. konpondu, soluzionatu. 2 dau ad. Laguntza eman; diruz lagundu. Zorretan do ta erremeiatu berko du 'zorretan dago eta erremediatu beharko dugu'. Eskerrak erremeiatu nela nik 'eskerrak erremediatu [lagundu] nuela nik'. Ik. lagundu. |
erremeio, erremeiua | erremedio | |
erremendo, erremendua | erreminta; elementu | erremendo 1 iz. Erreminta, tresna. Ur goiena erremendu [tresna] batekin jasotzen ari da (JMS). Erremendo txarra da pikatxona 'erreminta txarra da pikotxa'. Ik. erraminta; trasto. 2 iz./adj. Alea, elementua, bihurria. A ze erremendwa zan gaztetan 'a ze elementua zen gaztetan'. Ez zan onezko erremendwa 'ez zen onezko elementua'. ▲ Sin. elemento, trasto, alaja, bitxo. |
errementai ointo, errementai ointua | errementari onddo | |
errementai, errementaia | errementari | errementari (> errementai) iz. Metalak lantzen dituen pertsona. ▲ Sin. arotz, herrero, sutaile/a. ◆ errementari ointo (> errementai ointo) iz. Jateko onak ez diren onddoei ematen zaien izena; onddo arrea; onddo hankaederra; Satan onddoa (Boletus badius; Boletus calopus; Boletus satanicus). Errementai ointua (Boletus badius; Boletus calopus; Boletus satanicus) haustien urdindu iten da. Txarra da jateko. Bi klase dia: batek hanka luzetxuo eta metxuo duka eta arrasto ilunak. Txarra da. Bada beste errementai ointo bat, dana puntaduna eta hanka zuria, txarrena (Boletus satanicus). |
erremuneta, erremunetia | erremuneta iz. Erremunetῐa (LM). Ik. errenguletia. | |
erren, errena | erren, arantza. 2 ezten | erren 1 iz. Arantza. Errena sartu zait matxurretak artzekwen 'errena [arantza] sartu zait masustak hartzerakoan'. Errenez beteῐk do errosῐa 'errenez beterik dago arrosa'. 2 iz. Eztena. Erlῐek errena sartu dwa 'erleak eztena sartu dit'. Ik. mustaka [Bakaiku]. |
errenai | ernari | |
errendaketa, errendaketia | gorako, oka | errendaketa iz. Gorakoa, oka. (V-gip, G-nav). ◆ errendaketako (eta errengetako) iz. Batez ere pl. Errendaketakwek. Gorakoa, oka, gonbitoa; oka egitean ahotik botatzen den gauza. ◆ errendaketako gogo. Batez ere pl. Botagura, goragalea. Errendaketako gogwek. Ik. botagale. ◆ errendaketakoak bota (> errendaketakwek bota) dau ad. ▲ Sin. txahala bota (> txala bota). ◆ errendaketan egon, ibili (> errendaketan yon, ibili). {Errendaketan ibili (en Iturmendi): con náuseas (Ond Bak) 392. Errendaketan doo, está vomitando (Iza Alts). Cf. errendatu (5)}. |
errendaketako gogo, errendaketako gogua | goragale, botagale | Batez ere pl. errendaketako goguek (?) |
errendaketako, errendaketakua | gorako, oka, gonbito | |
errendaketan ibili / yon | goraka, botaka | |
errenditu, errenditzen | nekatu | errenditu da/dau ad. Nekatu; nekarazi. Raso errenditwik nó 'arras errenditurik nago'. Errenditwik, lo gelditu da 'errenditurik, lo gelditu da'. Ik. nekatu. |
errengetako | gorako, oka | |
errenguletia [?] | errenguletia (errenguleta) iz. [Pequeña cuña de hierro, con corte. Se coloca en el extremo de una vara y sirve para despegar la tierra que se fija a los instrumentos de labranza. JMS]. (LM): erremunetia. | |
errenta, errentia | errenta | errenta iz. Majo patzen du etxeko errentῐa 'majo pagatzen dugu etxeko errenta'. Ik. alkiler. ◆ errentan eman. Errenta bat kobratuz, eman. Ik. alkilatu. ◆ errentan hartu. Errenta bat ordainduz, hartu. Ik. alkilatu. ◆ errentan paratu (> errentan patu). |
errentan eman | errentan eman | |
errentan hartu | errentan hartu | |
errentan patu | errentan paratu | |
errentero, errenterua | errentero, errentari, maizter | errentero (eta rentero) iz. Errentaria, maizterra. Ik. maiztar. |
errepatu, errepatzen (?) | erreparatu | |
errespetatu, errespetatzen | errespetatu | errespetatu dau ad. Eztau agindutakwa errespetatzen 'ez du agindutakoa errespetatzen'. |
errespetu, errespetua | errespetu | errespetu iz. Begirunea. Errespetu gutxi. Errespetwik ez 'errespeturik ez'. |
erresponso, erresponsua | errespontsu | erresponso 1 iz. (Erl.) Errespontsua, hilen aldeko otoitza. 2 iz. Erresponso ondoti ematen dan dirua 'errespontsu ondotik ematen den dirua'. || Erresponsua bota apizai (Ond Bak). |
erreten, erretena | erreten | erreten iz. Uharka, presa {Presa del rio (Iza Alts)}. Ik. ubarka; presa; errotain; parada. |
erretilu (?) | erretilu | erretilu iz. Ik. fuente. |
erretxina, erretxinia | erretxina | erretxina iz. Pinuen erretxinῐa 'pinuaren erretxina'. |
erretzaile, erretzailia | erretzaile | erretzaile 1 adj. Erretzen duena (?). 2 iz. (Tabakoa) erretzen duen pertsona. ▲ Sin. fumatzaile. |
errezatu, errezatzen | errezatu | errezatu dau ad. Otoitz egin. |
errezatzaile | otoizlari, otoizgile | errezatzaile iz. Otoizlaria. Errezua gidatzen duen pertsona. |
errezelatu, errezelatzen | errezelatu | errezelatu dau ad. Errezeloa eduki, susmatu. Ik. susmatu. |
errezelo, errezelua | errezelo | errezelo iz. Susmoa; beldurra. Ik. susmo; bildur. |
errezeta, errezetia | errezeta | errezeta (LM) (eta rezeta) 1 iz. Sendagaien eta janarien osagaien zerrenda eta prestatzeko modua. 2 iz. Irud. Ik. formula. 3 iz. Eriak hartu behar duen sendagaia adierazten duen ohar idatzia. |
errezetatu, errezetatzen | errezetatu | errezetatu (LM) (eta rezetatu) dau ad. Ik. medikuak agindu (> medikuek agindu). |
errezka, errezkia | erreskada, errenkada | errezka (> errezkῐa) iz. Erreskada, errenkada. Ik. errezkada; ilada. ◆ errezka galdu (> errezkῐa galdu). Txanda galdu, aldia galdu. ◆ errezka tokatu (> errezkῐa tokatu). Txanda izan. ◆ errezkan adb. Erreskadan. Ik. errezkadan. ◆ errezkan paratu / jarri / egon (> errezkan patu, jarri, yon). Errenkadan paratu; errenkadan jarri; errenkadan egon. |
errezkada, errezkadia | errenkada, erreskada | errezkada iz. Errenkada, erreskada. Oi ardi errezkadῐa! 'hori ardi erreskada!'. Auto errezkadῐa 'auto erreskada'. Errezkada aundia zon dendan 'erreskada handia zegoen dendan'. Ik. errezka (> errezkῐa); ilara. ◆ errezkadan adb. erreskadan, errenkadan. Bat bestῐen atzeti, errezkadan etor zaizkio gaitz guztῐek 'bat bestearen atzetik, erreskadan etorri zaizkio gaitz guztiak'. |
errezkan patu / jarri / yon | errenkadan paratu / jarri / egon | |
erreztasun | erraztasun | |
errezu, errezua | errezo, otoitz | errezu ([Urdiain, Altsasu]) iz. Errezoa, otoitza. |
errifa, errifia | zozketa | errifa (eta rifa) iz. Zozketa. Ik. txosketan. |
errifatu, errifatzen | zozkatu | errifatu (eta rifatu) dau ad. Zozkatu. |
erro auntzu, erro auntzua | erro antzu | |
erro mutur | titiburu | |
erro, errua | erro | erro (Iza Alts) iz. Errapea, animalia emearen ugatz multzoa. || Erro haundia deka bahi 'behi' horrek. Berdin dia erro ta errape (Ond Bak). Txerriari iten zaio errua estutu (?) (Ond Bak). Ik. errape; errosagar; titi; titiriti. ◆ erro antzu (> erro auntzu, erro auntzua) (LM). ◆ erroa sekatu (> errwa sekatu) (EHHA). ◆ erroko min. |
erroi, erroia | erretxin, erre(a), haserre(a) | erroi adj. Erretxina; haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena. Persona erroia: pertsona errea, haserrea; erresumindua. Ik. erroitu. |
erroitu, erroitua | erretxin | erroitu* 1 adj. Erretxina; haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena. Erroitua. ◆ erroitu batean ibili (> erroitu batῐen ibili). Haserre ibili; garrasi batean ibili. Erroitu batῐen jailek oi 'erroitu [haserre / garrasi] batean zabilek hori'. Ik. erroi. |
erroitu, erroitzen (?) | erretxindu | erroitu [?] ad. Erretxindu. |
Erroma | Erroma | Erroma. Fan emen zien Erromá 'joan omen ziren Erromara' (Ond Bak). ◆ Erromako Bidea (> erromako bidῐa). Esne Bidea. Erromako Bidῐa: gaubῐen zeruen ikusten dan laino txuia 'Erromako Bidea: gauean ikusten den laino zuria' [Vía Láctea (?)]. ◆ Erromako Zubia (> Erromako zuia). |
Erromako bide, Erromako bidia | Erromako Bide; | |
Erromako zui, Erromako zuia | Erromako Zubi | |
erromeia | erromeria | erromeria (> erromeia) iz. Erromeia eguna da eldwan domekan 'erromeria eguna da heldu den domekan'. |
erromero, erromerua | erromero (1) | erromero iz. (Bot.) Landare usainduna (Rosmarinus officinalis). Gosaitako, erromero ura hartzen dau 'gosaritarako, erromero ura hartzen du'. |
errore, erroria | errore | errore iz. Errorῐa ibil dau gizajworrek 'errorea ibili [izan] du gizajo horrek'. |
errosa kolore, errosa koloria | arrosa kolore | |
errosa, errosia | arrosa | errosa 1 iz. (Bot.) Arrosa; arrosa-landarearen lorea. 2 adj./iz. errosa kolore. 1 adj. Arrosa kolorekoa; gorri argi kolorekoa. 2 iz. Arrosa kolorea. Errosa kolorῐa 'arrosa kolorea'. |
errosadi, errosadia | arrosadi | errosadi iz. Arrosadia. Oi errosadi ederra dukazuna! 'hori arrosadi ederra daukazuna!'. |
errosagar | errosagar, errape | errosagar (eta errosar [Urdiain]) 1 iz. Errapea. Erro-sagar haundia deka urde horrek (ez erro haudia) (Ond Bak). 2 iz. Errosarra: ama berrien erroa [Urdiain]. [Batuaz, errosagar: errapearen gogortzea (Endurecimiento de los pezones de la ubre; endurecimiento de la ubre)]. |
errosaio, errosaiua | arrosario | errosario (> errosaio) 1 iz. Arrosarioa, katolikoen otoitza. 2 iz. Arrosarioa errezatzeko erabiltzen den katetxo itxi aleduna. 3 iz. Arrosarioa errezatzen den elizkizuna. |
erroseta, errosetia | begizta, txibista | erroseta iz. Begizta, txibista. Erregalwa kajatxuetῐen sartuta ta zintῐekin errosetῐa inik 'erregalua kaxatxo batean sartuta eta zintarekin erroseta [begizta] eginik. Ik. begita; lazo; txibita. |
errota, errotia | errota | errota iz. Errota... Ta errotati etxa ‘errotara... Eta errotatik etxera’ (Ond Bak). ● Esr. zah. Gu ilda're, zakuek errota fanko dῐa 'gu hilda ere, zakuak errotara joango dira' [bizitzak segituko du]. |
errotain, errotaina | antapara, erreten | errotain iz. Antapara, erretena; errotara ura eramaten duen ubidea. Ik. erreten. |
errotarri, errotarria | errotarri | errotarri iz. Errotako harri biribila, alea ehotzeko erabiltzen dena. |
errotazai, errotazaia | errotazain | errotazai iz. Errotazaina. Errotazaienak 'errotazainenak'. |
errueda | arrabio; uhandre | errueda iz. (Zool.) Arrabioa (Iza Alts). Ik. arrikopiko. |
erruki, errukia | erruki | erruki iz. Ik. errukimentu; miserikordia; konpasio; kupida (?). |
errukimentu, errukimentua | errukimendu | errukimentu iz. Errukimendua. Pobriendako errukimentua 'pobreendako errukimendua'. Ik. miserikordia; erruki. |
errukitsu, errukitsua | errukitsu | errukitsu adj. |
errukitu, errukitzen | errukitu | errukitu da ad. Ik. kupitu; lastimatu. |
ertitz, ertitza | itzemin; eltur, erpuruko | ertitz iz. Itzemina; elturra, erpurukoa. || Bihetza materiaz beteik jartzen da (Ond Bak). Aproposa da min bearra ertitzak ongitzeko 'aproposa da min belarra [eritsitona] ertitzak ongitzeko'. |
ertz, ertza | ertz | ertz iz. Gauza lau bat bukatzen den aldea. ◆ ertza egin / hartu / josi (> ertza in / artu / josi) [Josketa]. Oialan ertza 'oihalaren ertza'. |
eru, erua | eru | eru (eta aru, arua [Urdiain]) iz. (Bot.) (Ervilia sativa (?); Vicia ervilia). Txindilia bekelako pentsua, beieri-ta ematen zaiena 'txindila [dilista] bezalako pentsua, behiei-eta ematen zaiena'. Txerrieindako txarra zan erua 'txerriendako txarra zen erua'. |
esaera, esaeria | esaera | esaera iz. Asko erabiltzen den esaldia; bereziki, herriak ontzat ematen duen iritzi edo uste bat. ◆ esaera izan [da / zen] (> esaerῐa da / zan). Esaeria dá bi begik baindo laurek gehio ikusten deila (daila) (Ond Bak). |
esan nahi izan | esan nahi izan | |
esan, esana | esan (2) | esan2 iz. Aitzan esana! 'adi ezan esana'. Keba!, eztau aitzen esana 'bai zera!, ez du aditzen esana'. ◆ aditu esana (> aitu esana) interj. Obeditu, esana egin. Aitu esana! 'aditu esana'. Aitazu esana ta yon txintxo-txintxo 'aditazu esana eta egon txintxo-txintxo'. Aur orrek eztau aitzen esana 'haur horrek ez du aditzen esana' [Ez du obeditzen]. ◆ -en esanetara (> -en esanetá). -en agindura, -en zerbitzura. Orren esanetá jailek; kaso iten badῐa...! 'horren esanetara zabilek; kasu egiten badio...!'. |
esan, esaten | esan (1) | esan1 1 dau ad. Atzo gauza bat esaten zen, gaur bestat 'atzo gauza bat esaten zuen, gaur beste bat'. Etortzeko esan duet 'etortzeko esan diat'. || (Ond Bak): Esan zaken (neri). Esan gindaken (hari). Esantazu. Nik esanko nake. Nik esain nake. Esatia. Esango dezait. Esaniá. ● Esr. zah. Gaizki esanak barkatu, ongi esanak poltsan sartu (Ond Bak). || 2 dau ad. (Esapideetan). Egia esaten badezut 'egia esaten badizut'. Egia esanda. Esan berrik ezto 'esan beharrik ez dago'. Nok esan ber zen 'nork esan behar zuen'. Ez esan! Ezazu esan! Hitzik ez esan. Itzik esan be 'hitzik esan gabe'. Hobeto esanda. Esan bekela. Ze esanik ez 'zer esanik ez'. Nola esanko duet pa... 'nola esango diat bada, (...)'. | Zuk esan ber tuzunak! 'zuk esan behar dituzunak!' Ik esan ber tukenak / tunenak! (ez sinestekoak). | 3 dau ad. Mezia esan 'meza esan'. Mezia esanik do, emanik do 'meza esanik dago, emanik dago'. 4 da/dῐa ad. Izendatu, deitu. Nola esaten dῐazai txorizwai? 'nola esaten diozue txorizoari?'. 4 dau ad. Erabaki. Amak esankoik 'amak esango dik'. Ik esanko don 'hik esango dun'. Ik. deziditu; erabaki. ◆ berriz esan. Errepikatu. Ik. repetitu. ◆ esan nahi izan dau ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ze esan nai dau orrek? 'zer esan nahi du horrek?'. Itz orrek eztakit ze esan nai den 'hitz horrek ez dakit zer esan nahi duen'. ◆ asko esan nahi izan dau ad. Asko balio. Etxῐen patatῐa ibiltzῐa, asko esan nai dik 'etxean patata ibiltzea [etxeko patata edukitzea], asko esan nahi dik'. ◆ nahikoa esan (> náikwa esan). Nahikoa (argi) esan, zalantzarako biderik utzi gabe; ohartarazi. Ik. adbertitu. Naikwa esan nῐaken 'nahikoa esan nioan'. ◆ esantazu / esantzak / esantzan (...). (= pensatazu; kontu intazu). Aintzat hartu; kontuan hartu; gogoan hartu. (Argudio edo gogoeta baten abiapuntutzat erabiltzen diren esapideak). Esantazu gaur naurriek txiki gelditzen dῐala 'esan ezazu [kontuan har ezazu] gaur neurriak txiki gelditzen direla'. (Ten en cuenta...). Esantazu udaberria gwaindo gwai asi dala 'esan ezazu udaberria oraino [oraindik] orain hasi dela. ◆ esanik ibili [eduki]. Aldez aurretik agindurik izan. Esanik dukat, esanik duka, esanik duku... ◆ zer esan (> zesan). Ya eztaki ze esan e 'ja (jada) ez daki zer esan ere'. ◆ zer esanik (ere) ez (> zesanik ez). Esan beharrik ez dago. Ondo gabitazai jantokia, ta, zesanik ez, sukaldῐa 'ondo garbi ezazue jantokia, eta, zer esanik ez, sukaldea'. || Esan berrik ez yon 'esan beharrik ez egon'.|| Esan ta in 'esan eta egin'. || Esan da (ta) esan 'esan eta esan'. || Asko esan nahi (asko balio). || esateko orduen, momentuen 'esateko orduan, momentuan'. || Kristonak esan 'kristorenak esan'. || Ezin esan dῐanak 'ezin esan direnak'.¬ |
esanazi, esanazten | esanarazi | esanarazi (> esanazi) dia ad. Esatera behartu. Zakiena esanazi 'zekiena esanarazi'. |
esandako, esandakua | esan(a), agindu(a) / esandako, agindutako | esandako iz. Esana; agindua. ◆ esandakoa egin (> esandakwa in). Esana egin. Esandakwa / esaniokwa eztau in 'esandakoa ez du egin'. Ik. esanioko. |
esandakua in | esandakoa egin, esana egin | |
esanioko, esaniokua | esan(a) | esanioko (eta esaniako, esaniakwa) iz. Esana, esandakoa. Tio Bizentek esaniakuek berai (Ond Bak). Ik. esandako. |
esantazu / esantzak / esantzan | aintzat hartu, kontuan hartu, gogoan hartu | |
esate batiako | esate baterako | |
esate, esatia | esate | esate iz. Esatῐa yukan 'esatea heukan [esan hezakeen ?]'. Esatῐa libre 'esatea libre'. ◆ esate baterako (> esate batiako) adb. Adibidez. ◆ esatea ere (> esatῐa're). Olakoik esatῐa're! 'holakorik esatea ere!'. |
esateko, esatekua | esateko | esateko iz. Esaten den edo esan behar den gauza. Orrek kontu oitan eztuka ezere esatekoik 'horrek kontu horietan ez dauka ezer ere esatekorik'. Esateko modu bat don 'esateko modu bat dun'. ◆ esateko modu. Esamoldea, esateko era. «Bost badakik ik» Urdingo esateko modu bat da «ik eztakik ezerrez» esateko '«bost badakik hik» Urdiaingo esateko modu bat da «hiz ez dakik ezer ez» esateko'. |
esatia re! | esatea ere! | |
esenatu, esenatzen | esnatu, iratzarri | esenatu da/dau ad. Esnatu, iratzarri. Esenatzekwen bromatako gogo gutxi ibiltzen dau 'esnatzerakoan bromatarako gogo gutxi ibiltzen [izaten] du'. Ik. espabilatu. |
esenatuazi | esnarazi | esenatuazi dau ad. Esnarazi, esnatzera behartu. |
esene gain, esene gaina | esne-gain | |
esene zopa(k) | esne zopa(k) | |
esene-sulso, esene-sulsua | esne sultso | |
esene, esenia | esne | esene (eta esne (?) [Bakaiku]) iz. Esnea. Ardieirí eseniá jeixtéko (Ond Bak) ||. Esene lodia, esene gain asko dukana; esene mea, esene gain gutxi dukana 'esne lodia, esne gain asko daukana; esne mehea, esne gain gutxi daukana'. ● Esr. zah. Bakaiku, ez esene ta ez kaiku. |
esenetsu, esenetsua | esnetsu | esenetsu adj. Esnetsua. |
esenezale, esenezalia | esnezale | esenezale adj. Esnezalea. |
esforzatu, esforzatzen | ahalegindu | esforzatu da ad. Ik. ahalegindu (> alaindu). |
esfuerzo, esfuerzua | esfortzu | esfuerzo iz. Esfortzua. Ik. ahalegin (> alein, alain) |
eskaera, eskaeria | eskaera | eskaera iz. ◆ eskaera bota (> eskaerῐa bota) (?) ◆ eskaera egin (> eskaerῐa in). |
eskandalizatu, eskandalizatzen | eskandalizatu | eskandalizatu da/dau ad. Eskandalua eman; eskandalua hartu. |
eskandalo, eskandalua | eskandalu | eskandalo iz. Eskandalua. Ik. istilu; yausi1. ◆ eskandalua eman. |
eskandaloso, eskandalosua / eskandalosa, eskandalosia | eskandalagarri | eskandaloso, -a (Generoa hartzen du) adj. Eskandalagarria, eskandalizatzen duena. |
eskapada, eskapadia | eskapada | eskapada iz. (bereziki egin aditzarekin). ◆ eskapada egin (> eskapadῐa in). Larri ibil(i) da; a ze eskapadῐa in dau! 'larri ibili da, a ze eskapada egin du'. |
eskapatu, eskapatzen | eskapatu | eskapatu da ad. ▲ Sin. ihes in, eskapo in. |
eskapo | eskapu | eskapo iz. (?) Eskapu, ihesaldia. ◆ eskapo egin (> eskapo in). Etxeti eskapo in dau 'etxetik eskapo egin du'. ▲ Sin. aldein, fu in. Ik. ihesi. |
eskarabajo, eskarabajua | kakalardo | eskarabajo iz. Kakalardoa. Patatῐen eskarabajwa 'patataren zomorroa'. Ik. zapo. |
eskardilla, eskardillia / eskardillo, eskardillua | [nekazari tresna] | eskardilla (eta eskardillo, eskardillwa) iz. Jorrarako eta markatzeko erabiltzen zen nekazari tresna [ez da aitzurra]. Ik. jorrai. |
eskarmentatu, eskarmentatzen | eskarmentatu | eskarmentatu da/dau ad. |
eskarmentu, eskarmentua | eskarmentu | eskarmentu iz. ◆ eskarmentua hartu. ◆ eskarmentua eman. |
eskarmentua hartu | eskarmentua hartu | |
eskarola, eskarolia | eskarola | eskarola iz. (Bot.) (Cichorium endivia). |
eskarpin, eskarpina | eskarpin | eskarpin (eta exkarpin). Batez ere pl. eskarpinak. |
eskas, eskasa | eskas | eskas (eta exkax) 1 adj. Urria. 2 adj. Behar bezain on edo egoki ez dena. 3 adb. Eskasian, urritasunez. |
eskasia | eskasia | eskasia iz. Ur eskasia aundia do 'ur eskasia handia dago'. Urte eskasa fan da eta eskasia aundia do 'urte eskasa joan da eta eskasia handia dago. Ik. falta. |
eskastu, eskasten | eskastu | eskastu da ad. ▲ Sin. murritu. |
eskatima, eskatimia | eskatima | eskatima iz. Oi eskatimῐa! Beti eskatzen! 'hori eskatima! Beti eskatzen!'. |
eskatu, eskatzen | eskatu | eskatu 1 dau ad. Eskatu zegubein ‘ziguten’. Eskatu emen zatzan ‘zizkion’ (Ond Bak). 2 dau ad. Gauzengatik esanda, behar bezalakoak izateko baldintza batzuk behar izan. Gela ilunak kolore argiekin txwitzῐa eskatzen dau 'gela ilunak kolore argiekin zuritzea [margotzea] eskatzen du'. ◆ alferrik eskatu. Behar ez dena edo jasoko ez dena alferrik eskatu. |
eskatzaile, eskatzailia | eskatzaile | eskatzaile 1 iz. Eskaera egiten duena. 2 iz. Eskalea. Ik. jito. ▼ Anton. emataile; emantzaile. |
eske | eske | eske 1 adb. Eskatzen. Libuek eske etor dῐa 'liburuak eske etorri dira'. Zure eske fan dia 'zure eske joan dira'. Orbel eske... Argitze orduko belar eske ta. Ik. bila. [Oharra: Ez dira sinonimoak 'eske' eta 'bila'. Joaten zara asolbiziua, belar, mugarrak, ur eske, non lortu ditzakezun edo non dituzun badakizulako; baina joaten zara ziza bila, badakizulako non izan ohi diren eta non izan daitezkeen. Larre edo belardira joan zaitezke belar eske, baina ziza bila]. Goizeko amarretan ogi eske fan berra dukat 'goizeko hamarretan ogi eske joan beharra daukat'. 2 iz. Eskatzea. Esketik bizi zan (?) 'esketik bizi zen'. ◆ eskean (> eskῐen) adb. ◆ eskean ibili (> eskῐen ibili). Etxeik etxe, eskῐen daitza 'etxerik etxe, eskean dabiltza'. ◆ eskera (> eskῐa) adb. Eskῐa fan da 'eskera joan da'. || Honutza eskea etortze zanín 'honantza [hona] eskera etortzen zenean' (Iza Alts). |
eskei, eskeia | aukera, egokiera | eskei iz. Eskaida*, aukera, egokiera. A ze eskeia galdu dik! 'a zer aukera galdu dik!'. Gwaixe dukan eskei ona autwa yosteko 'oraintxe daukan eskei [aukera] ona autoa erosteko'. Ik. aukera. [OEH eskaida (H, A), eskai. Oportunidad, ocasión.] |
eskeini, eskeinia | eskaini (2) | eskeini2 iz. Eskainia. Eskeinia gutxi da 'eskainia gutxi da'. |
eskeini, eskeintzen | eskaini | eskeini1 1 dau ad. Eskaini. Lana eskeini dῐai 'lana eskaini diote'. 2 dau ad. Denbora asko eskeini dῐa musikῐai 'denbora asko eskaini dio musikari'. Ik. dedikatu. |
esker | esker | esker iz. pl. ◆ esker eman (> eskerr'eman) [Bakaiku]. Eskerrak eman. Eskerr’eman akordatu zaitela. Eskerr’eman ni enaizela fan siesta. Eskerr’eman Bitor etxien zola (Ond Bak). ◆ esker oneko adj. Esker oneko jendῐa da 'esker oneko jendea da'. Ez zen esker oneko gainuik in 'ez zuen esker oneko keinurik egin'. ▼ Anton. esker txarreko. ◆ esker txarreko. Binapin, esker txarreko hitzik eztau esan 'behinik behin, esker txarreko hitzik ez du esan'. Esker txarreko personῐa izan da beti 'esker txarreko pertsona izan da beti'. ▼ Anton. esker oneko. ◆ eskerrak. 1 Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea. Eskerrak zuri. Eskerrak horri. 2 (Esaldi konpletibo bat lagun duela). Eskerrak ez gala fan 'eskerrak ez garela joan'. Eskerrak eztala etorri 'eskerrak ez dela etorri'. Eskerrak eztekala yaurik 'eskerrak ez dakarrela euririk'. Eskerrak... [menos mal...]. ◆ eskerrak eman. Eskertu. Eskerrak eman ber diatzit 'eskerrak eman behar dizkiot'. ◆ eskerrak emataile. Eskerduna, esker onekoa. ◆ eskerrik asko. Eskerrik asko launtzῐaitik 'eskerrik asko laguntzeagatik'. —Eskerrik asko, i! —Ez orrengeitik 'eskerrik asko, hi! —Ez horregatik'. Eztot nai; eskerrik asko 'ez dut nahi; eskerrik asko'. ◆ -i esker. Ari esker ikas(i) genduen eskwaz laitzen 'hari esker ikasi genuen euskaraz leitzen'. ¬ |
esker eman | esker eman | |
esker oneko, esker onekua | esker oneko | |
esker txarreko, esker txarrekua | esker txarreko | |
eskerrak | eskerrak | |
eskerrak emataile, eskerrak ematailia | eskerdun, esker oneko | |
eskerrik asko | eskerrik asko | |
eskertu, eskertzen | eskertu | eskertu 1 dau ad. Eskertzen dezut 'eskertzen dizut'. Eskertzekwa da dukan portaerῐa 'eskertzekoa da daukan portaera'. Eskertzῐa falta zaizu 'eskertzea falta zaizu'. 2 dau ad. Sargoriekin, ondo eskertzen genduen zerbeza otza 'sargoriarekin, ondo eskertzen genuen garagardo hotza'. ◆ eskerturik (> eskertuik) adb. Eskertwik yon berko zindake 'eskerturik egon beharko zinateke [zenuke]'. |
eskertuik | eskerturik | |
eskia | eskera | |
eskien ibili | eskean | |
eskila-maila, eskila-mailia | eskailera-maila | |
eskila, eskilia | eskailera | eskila iz. (Singularrean nahiz pluralean) Eskilak. Eskailera. Ik. eskilara; matxarda. |
eskilabu, eskilabua | eskailera buru | |
eskilara, eskilaria | eskailera | eskilara, eskila* (> eskilera [Altsasu]) iz. [*Oharra: eskilara eta eskila, bi formak ibiltzen dira sinonimo balira bezala]. (Singularrean nahiz pluralean). Eskailera. Eskilak; eskilarak. ◆ eskila(ra) azpi (> eskilazpi) iz. Eskaileraren azpian dagoen lekua. Eia ibiltzen genduen eskilazpien 'heia [txerritegia] ibiltzen genuen eskailera azpian'. ◆ eskila(ra) buru (> eskilabu) iz. Eskailera burua, eskaileraren goialdea. Eskilabua, azken eskilῐa 'eskailera burua, azken eskailera'. Ik. ganbara-txiki (> ganbatxiki). ◆ eskila(ra)-maila 1 iz. Eskailera-maila. Arrizkwa izaten zan lemizko eskila-mailῐa; zurezkwek, besteinekwek 'harrizkoa izaten zan lehendabiziko eskailera-maika; zurezkoak, beste gainerakoak. Ik. maila; sapalda. Ik. ganbara txiki. 2 Irud. eskailera-maila jaitsi (> eskila-mailῐa jaitxi). Makaldu, osasuna galdu. ◆ eskuko eskilara / eskila. Ik. matxarda. |
eskilazpi, eskilazpia | eskailera azpi | |
eskilera | eskailera | |
eskina, eskinia | izkina | eskina (eta exkina) 1 iz. Bazterra. Ik. baztar. 2 iz. Kantoia. Fan dok beste eskinaindo. Eskina bateti bestia. Ik. alde; mutur. |
eskinarri, eskinarria | izkinarri, kantoi harri | eskinarri (eta exkinarri) 1 iz. Izkinarri, kantoi harria. Laiuen eskinarriek 'leihoaren izkinarriak'. 2 iz. Etxe eskinan patzen zῐan eskinarriek, gurdiek-eta etxe eskinῐa ez jotzeko 'etxe izkinan paratzen ziren izkinarriak, gurdiek-eta etxe izkina ez jotzeko' [guardacantón]. |
eskoba, eskobia | eskoba | eskoba iz. Erratza. Pasatuyozu eskobῐa sukaldiai 'pasa iezaiozu erratza sukaldeari'. Ik. yuntzia; ilaryuntzia. (palma, palmῐa [erratza] AG). |
eskola, eskolia | eskola | eskola 1 iz. Lehen irakaskuntza irakasten den ikastetxea. Erriko eskolan ikasi genduen erdiaz 'herriko eskolan ikasi genuen erdaraz'. Eskolá bidῐen ikasteko gogwa galdu iten da 'eskolara bidean ikasteko gogoa galdu egiten da'. 2 iz. Eskolan ikasten diren ezagutzen multzoa; irakaskuntza. Guk eskolaik, apenas; eskola gutxi duku guk 'guk eskolarik, apenas; eskola gutxi daukagu guk'. 3 iz. Irakaspena; eredua, jarraibidea. Eskola txarra ematen dῐa anai zarrenak 'eskola txarra ematen dio anaia zaharrenak'. ◆ eskola eman (> eskolῐa eman). Eskolatu. Garai artan ezan erraza seme-alabairi eskolῐa ematῐa 'garai hartan ez zen erraza seme-alabeei eskola ematea'. ◆ eskola eskapo egin (> eskola eskapo in). Eskola huts egin, sasieskola egin, piper egin. ◆ eskola ibili (> eskolῐa ibili). Eskolatua izan. Eskolaik ez ibili 'eskolarik ez ibili'. Ik. eskolabeiko. Ez tukak eskolaik 'ez daukak eskolarik [ikasketarik]'. Eskola ederra duka orrek! 'eskola ederra dauka horrek!'. |
eskolabeiko, eskolabeikua | eskolagabe | eskolabeiko adj. Eskolagabea. Eskolabeikwa, sékula eskolan yon eztana 'eskolagabea, sekula eskolan egon ez dena'. ▲ Sin. analfabeto. ▼ Anton. eskoladun. |
eskoladun | eskoladun | eskoladun adj. Ik. ikasi(a). ▼ Anton. eskolabeiko, analfabeto, ikasi beiko. |
eskolano | ikasle | eskolano iz. Ikaslea. Eskolano txarra izan nok 'ikasle txarra izan nauk'. ▲ Sin. estudiante. |
eskonbro, eskonbrua | obra hondakin | eskonbro iz. (Batez ere pl.) Obra hondakinak. Eskonbruek botatzen tuai parzelaiako bidien 'eskonbroak [obra hondakinak] botatzen dituzte parzelariako bidean'. |
eskopetero, eskopeterua | eskopetero, eskopetari | eskopetero iz. Eskopeta daraman pertsona. Eiztaiek baindo eskopeterwek tut gaienak 'ehiztariak baino eskopeteroak dituk gehienak'. |
eskorta | eskorta | eskorta [Ziordia] iz. Abereak gordetzeko esparru hesitua eta sabairik gabea; ardiendako itxitura. |
eskote, eskotia | eskote | eskote 1 iz. Jantziaren irekidura. Soinekwen eskotῐa 'soinekoaren eskotea'. 2 iz. Eskoteak agerian uzten duen aldea. Ik. papar. |
eskribau, eskribaua | eskribau | eskribau (eta eskrifau) iz. Administrazioko erakundeetako antzinako enplegatua, oraingo idazkariaren egitekoak betetzen zituena. |
eskribiente, eskribientia | idazlari | eskribiente iz. Idazlaria. |
eskribitu, eskribitzen | idatzi, izkiriatu | eskribitu dau ad. Idatzi. Eskribitazu emen zῐaure izena 'izkiriatu ezazu hemen zeure izena'. ◆ eskribitzeko makina. |
eskritura | eskritura | eskritura iz. Notaiuek firmatu tu eskriturak 'notarioak sinatu ditu eskriturak'. ◆ eskritura egin (> eskriturῐa in). Gasti ata zaio eskriturῐa itῐa 'garesti atera zaio eskritura egitea'. |
esku egur | esku egur, egur xehe | |
esku-zuri | esku-zuri | |
esku, eskua | esku | esku 1 iz. Eskub’au. Esku batekin... ta beste eskuekin (Ond Bak). 2 iz. Norbaiten esku egon (> norbaiten esku yon). Norbaiten kargu egon. Ik. kargu; kontu; -en gain. 3 iz. Aldea, alderdia; noranzko aldea. Ezkerreko eskuti(k); eskubiko eskuti(k). Makurreko eskutí zailen konduzitzen 'makurreko [okerreko] eskutik zebilen gidatzen'. Inglesak ezkerreko eskuti konduzitzen dai 'ingelesek ezkerreko eskutik gidatzen dute'. Ik. alde1; alderdi. 4 iz. Geruza. Pintura me orrekin, gutxienez bi esku ber tu paretῐek 'pintura mehe horrekin, gutxienez bi esku behar ditu paretak'. Ik. kapa. | – esku ona; esku txarra. Trebetasuna. | – esku bat bota. Lagundu. | – bigarren eskuko. | – eskua sartu. | – eskua eman. | – eskua jaso. Eskua jaso ta guzti in dua! Mehatxu keinua egin. | – eskuek garbi ibili [eduki]. | – eskuek garbitu. | – eskua hutsik (ezer be) (esku-hutsik). | – eskura eman (> eskwá eman). Dirua eskwá eman 'dirua eskura eman'. ◆ esku batekin egin (> esku batekin in). Erraz egin. Oi esku batekin iten diet nik 'hori esku batekin egiten diat nik'. ◆ esku egur. Egur xehea. ◆ esku-zuri (> esku txuri, esku txwi) adj. Lan gutxi egiten duena; alferra. Ik. alfer. ◆ (norbaiten) eskutik joan (> norbaiten eskutik fan). Hil, bizia kendu. Ne eskutik fan ber dok 'nere eskutik joan behar duk' [hil egin behar haut]. Ik. garbitu; akabatu; linpiatu. ◆ eskuz adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Eskuz garbitu tut arropak 'eskuz garbitu ditut arropak'. Eskuz indako jersῐa 'esku egindako jertsea'. Eskuz pintatu dau autwa 'eskuz pintatu du autoa'. ◆ eskuzko adj. Eskuzko eskilarῐa 'eskuzko eskailera'. Eskuzko azῐa 'eskuzko aza [zeio]'. Eskuzko palῐa 'eskuzko pala'. |
eskual | euskal | eskual adj. eskuara izenak hitz-elkarketan hartzen duen era. Eskwal alderdikwa dok 'euskal alderdikoa [eremukoa] duk'. |
Eskual Herri | Euskal Herri | Eskual Herri (eskwalerri) iz. Euskal Herria. |
eskualdi, eskualdia | eskualdi | eskualdi [Altsasu] iz. Eskukada. Ik. eskukada; sorta. |
eskualdun, eskualduna | euskaldun | eskualdun (> eskwaldun; auskealdun [Bakaiku]) adj./iz. Eskwaldunak ga 'euskaldunak gara'. Enakien eskwalduna zindanik 'ez nekien euskalduna zinenik'. |
eskuara, eskueria, eskuria | euskara | eskuara (eta auskea, auskera, euskia [Bakaiku]; eskwara, eskwerῐa, eskurῐa [Urdiain]) iz. Auskeaz ai dia 'euskaraz ari dira'. Auskeria da gure izkeria 'euskara da gure hizkera'. Euskiaz ezakielako 'euskaraz ez zekielako'. Eskwara au 'euskara hau'. Eskwerῐa da Eskwalerriko izkera propiua 'euskara da Euskal Herriko hizkera propioa'. Eskwal Herri oswen ibili eta gῐo, Burundako eskweria bilatu dot apartekwen 'Euskal Herri osoan ibili eta gero, Burundako euskara bilatu dut apartekoen [berezien]'. Urdingo eskurῐa polito da 'Urdiaingo euskara politago da'. ◆ eskuaraz (> eskwaz; euskῐaz; auskeaz [Bakaiku]; eskueaz [Altsasu]) adb. Euskaraz. Auskeaz ai dia 'euskaraz ari dira' (Ond Bak). Urdinen eskwaz iten dai 'Urdiainen euskaraz egiten dute'. Nola esanko zenduke (halako ta halako) eskuaz? 'nola esango zenuke (halako eta halako) euskaraz?'. |
eskuaz | euskaraz | |
eskubera, eskuberia | eskuare | eskubera (eta eskuara [Ziordia]) iz. Eskuarea. Bearra, orbela-eta eskuz biltzeko eskuberῐa bear izaten da 'belarra, orbela-eta eskuz biltzeko eskuarea behar izaten da'. Eskubera-hortzak [Púas de rastrillo]. |
eskubi, eskubia | eskubi, eskuin | eskubi 1 iz. Eskuina. (Oinetatí) eskubitá (Ond Bak). Eskubita fan 'eskubitara joan'. ▼ Anton. ezker. 2 iz. Politikan, eskuindarren multzoa. 3 adj. Eskuinaz ezkerraz baino gehiago baliatzen dena. ▼ Anton. ezker, zurdo, katxo. |
eskubide, eskubidia | eskubide | eskubide iz. ▲ Sin. deretxo. ◆ eskubidea eman (> eskubidῐa eman). Aukera eman, bide eman; bestei egiteko ahala eman. Emaion eskubidῐa nai den oi iteko 'emaion eskubidea nahi duen hori egiteko'. |
eskubiko | eskuineko | eskubiko 1 adj. Eskuinean dagoena. 2 adj./iz. Eskuindarra. ▼ Anton. ezkertiar. |
eskudo, eskudua | ezkutu. 2 armarri | eskudo 1 iz. Ezkutua, arma babesgarria. 2 iz. Armarria. |
eskuitxi, eskuitxia | ukabil; 2 xuhur | eskuitxi 1 iz. Ukabila. 2 adj. Xuhurra. ▲ Sin. autsi, esku-ximur, zuhur. ▼ Anton. eskuzabal, emantzaile. |
eskukada, eskukadia | eskukada | eskukada iz. Ik. eskualdi [Altsasu]. Eskukada bat ziza eztot ekarri 'eskukada bat ziza ez dut ekarri'. Eskukadatxuet 'eskukadatxo bat'. |
eskulan, eskulana | eskulan | eskulan 1 iz. Eskuak erabiliz egiten den lana. 2 iz. Josteko lanak, eskulanak. |
eskumotz, eskumotza | eskumotz | eskumotz adj. Esku bat falta zaiona. Ik. besomotz. |
eskuoihal, eskuoihala | eskuoihal | eskuoihal (> eskuoial) iz. Sekatu eskuek eta musua eskuoialakin 'sikatu eskuak eta musua eskuoihakarekin'. ▲ Sin. toalla. |
eskupeta, eskupetia | eskopeta | eskupeta iz. Eskopeta. Amabiko eskupetῐa 'hamabiko eskopeta'. Bi kainuko eskupetῐa 'bi hodiko eskopeta'. |
eskuria | euskara | |
eskursio | eskurtsio, txango, ibilaldi | eskursio iz. (Iza Alts). Eskurtsioa, txangoa, ibilaldia. |
eskusa, eskusia | aitzakia | eskusa iz. Aitzakia. |
eskutoki, eskutokia | eskutoki | eskutoki iz. Eskuaz erabiltzen diren lanabesetan eta beste zenbait gauzakitan, heltzeko atala. Ik. girten. |
eskutrapu, eskutrapua | eskutrapu | eskutrapu iz. Ik. eskuzatar. |
eskutur, eskuturra | eskumutur | eskutur iz. Eskumuturra. Irrixtatuta bota ta eskuturra ausi dau 'irristatuta bota eta eskumuturra hautsi du'. |
eskutxi | ukabil | |
eskuz | eskuz | |
eskuzabal, eskuzabala | eskuzabal | eskuzabal adj. Eskuzabaleko jendῐa da oi 'eskuzabaleko jendea da hori'. ▲ Sin. emantzaile. ▼ Anton. autsi, eskuitxi, esku-ximur, zur. |
eskuzabaleko, eskuzabalekua | eskuzabal | eskuzabaleko adj. Eskuzabala. Ik. eskuzabal. |
eskuzar, eskuzar | eskutzar | eskuzar iz. Eskutzarra, esku handia. A nolako eskuzarrak dukatzik! 'a nolako ezkutzarrak dauzkak!'. Alde emendi eskuzar oiekin 'alde hemendi eskutzar horiekin!'. ▲ Sin. atzapar, zarpa. |
eskuzatar, eskuzatarra | eskuzatar | eskuzatar iz. Ik. eskutrapu; zamau txiki. |
eskuzerra, eskuzerria | eskuzerra | eskuzerra iz. (?) (EHHA). |
eskuzimur, eskuzimurra | xuhur, zikoitz | eskuzimur (eta eskuximur) adj. ▲ Sin. autsi(a), eskuitxi, zimur, zuhur. ▼ Anton. eskuzabal, emantzaile. |
eskuzko, eskuzkua | eskuzko | |
esmaltatu, esmaltatzen | esmaltatzen | esmaltatu 1 dau ad. Esmalte geruza batez estali. 2 adj. Eltze esmaltatua. |
espabilatu, espabilatzen | bizkortu; 2 esnatu | espabilatu 1 da/dau ad. Ik. bizkortu (> pixkortu), piztu. 2 da/dau ad. Ik. esenatu. |
espal, espala | espal | espal iz. Ebakitako gariaz eta kideko landareez egiten den sorta. Gari espalak bilduta balῐa iten zan 'gari espalak bilduta bala egiten zen'. Ik. bal; sorta; zama. |
espaldero, espalderua | bizkarreko (jantzia) | espaldero iz. Bizkarrekoa, bizkarra babesteko jantzia. Narruzko espalderwa, yauritan eta elurretan lanῐen ibiltzeko 'larruzko espalderoa, euritan eta elurretan lanean ibiltzeko'. |
espantatu, espantatzen | izutu, espantatu | espantatu da/dau ad. Izutu. Espantatu tu txoi guztῐek 'esapantatu ditu txori guztiak'. Ik. izutu. |
esparzeta, esparzetia | astorki | esparzeta iz. (Bot.) Astorkia (Onobrychis viciifolia). Ganaueiri emateko yaiten zan; dana arramῐa eta lore granate kolorῐa 'ganaduari emateko ereiten zen; dena arrama eta lore granate kolorea'. |
espea / espῐa | esperoan, zain | |
espeatu | zain egon, itxaron | esperatu (> espeatu, espῐatu) dau ad. Zain egon, itxaron. Espeatu emen pixkat 'esperatu [itxaron] hemen pixka bat'. Espiatazu ba! 'zaude memento batean!' [¡espera un momento!]. |
espektakulo, espektakulua | espektakulu | espektakulo iz. Espektakulua, ikuskizuna. Espektakulo ederra eman gῐau dánoῐn aurrῐén! 'espektakulu ederra eman digu denon aurrean!'. Ik. numero. |
espera | espero (?). 2 itxaron | espera (eta espea, espῐa) adb. Esperoan, zain. Denbora asko dῐagu espῐa 'denbora asko daramagu esperoan'. Ik. zain2. ◆ espera egon (> espea yon, espia yon). Esperoan egon. Emen ge, espῐa 'hemen gaude, esperoan'. Autobusai espῐa ge 'autobusari [autobusaren] zain gaude'. Unibersidadῐen artuko dain espῐa do 'unibertsitatean hartuko duten zain dago'. Espera aspalditi, ta eztῐa agi 'itxaroten aspalditik, eta ez dira ageri [agertu]'. ◆ espera! interj. Itxaron, itxoin. Espera pixkat 'itxaron pixka bat'. Ik. esperatu (> espῐatu). ◆ espera izan (> espea izan, espῐa izan) dau ad. Espero izan, zerbaiten esperantza izan. Eniken espῐa alakoik 'ez nian espero halakorik'. Alako gertaeraik iyork'e (iyorke'ke) ez zen espῐa 'halako gertaerarik inork ere ez zuen espero'. Espea genduen bekela ata da operaziua 'espero genuen bezala atera da operazioa'. ◆ espea izan [*edun] (> espῐa izan). Espero izan. Aurra espῐa dai 'haurra espero dute'. Denba gutxῐako izatῐa espῐa dau 'denbora gutxirako izatea espero du'. ¬ |
espera izan (espea izan / espῐa izan) | espero izan | |
espera yon (espea yon / espῐa yon) | esperoan egon | |
esperanza, esperanzia | esperantza | esperanza (eta espeanza) iz. Esperantza. Eztau esperanzaik galtzen 'ez du esperantzarik galtzen'. Esperanzaipe 'esperantzarik gabe'. ◆ esperanza ibili [eduki] (> esperanzῐa ibili). Esperantza izan, espero izan. |
esperimentatu, esperimentatzen | esperimentatu | esperimentatu dau ad. |
esperimentu, esperimentua | esperimentu | esperimentu iz. Be esperimentuek iten tu arbolak txertatzen 'bere esperimentuak egiten ditu arbolak txertatzen'. |
espezial, espeziala | espezial, berezi | espezial adj. Ik. aparteko; estraordinario. |
espezialidade, espezialidadia | espezialitate | espezialidade iz. Espezialitatea. |
espezialista, espezialistia | espezialista | espezialista iz./adj. |
espia | espioi | espia iz./adj. Espioia. Ik. zelatzaile. |
espiatu, espiatzen | espiatu | espiatu dau ad. Zelatatu. Guri espiatzen, ze iten genduen ikusteko 'guri [gu] espiatzen, zer egiten genuen ikusteko'. |
espilu, espilua | ispilu | espilu iz. Ispilua. Espiluen aurrῐen, bizarra iten 'ispiluaren aurrean bizarra egiten'. Mila txiki in dau espilua 'mila txiki [mila puska] egin du ispilua'. |
espiritu, espiritua | espiritu | espiritu iz. |
esplikatu, esplikatzen | esplikatu | esplikatu dau ad. Azaldu, ulertzeko eran adierazi. Esplikatuiok 'esplika(tu) iezaiok'. Argi esplikatu dau dana 'argi esplikatu du dena'. |
esplikazio, esplikaziua | esplikazio | esplikazio iz. |
esponja, esponjia | esponja | esponja iz. Belakia. Esponja latza obe, gorputzandako 'esponja latza hobe, gorputzarendako'. |
esporta, esportia | banasta | esporta (eta exporta) iz. Banasta. Ik. jaiski. |
esposizio, esposiziua | esposizio | esposizio iz. Erakusketa. Fotografia zarraῐn esposiziua patu dai errientxῐen 'fotografia zaharren esposizioa paratu dute herriaren etxean [herriko etxean]'. ◆ esposiziorako egon (> esposiziyuako yon). Ikusgarria izan, ikustea merezi duena izan. Esposiziywako gek 'esposiziorako gaudek'. Ointwoiek esposiziywako jen 'onddo horiek esposiziorako zauden'. |
espῐatu, espῐatzen | zain egon, itxaron | |
estaka | paldo, astamakila | estaka iz. Makila lodia. Ik. zoztaka; mustaka / musteka. |
estakazo, estakazua | zartako; makilakada | estakazo iz. Zartakoa. Ik. zartako; golpe zar. |
estaldu, estaltzen | estaldu, estali | estaldu (Ald. estali [Bakaiku, Urdiain]). Ik. estali. 1 dau ad. Ik. tapatu. 2 dau ad. Ezkutatu. 3 dau ad. Norbaiten hutsa edo egite makurra gorde; huts baten edo egite makur baten egilea gorde. ¬ |
estali | estali | estali 1 da/dau ad. (eta estaldu [Urdiain]). (?) Burundesa estal da. Aurpegia estalik. Lurra estalik (Ond Bak). Ik. estaldu; tapatu. – estaldwik eta estalik [Urdiain]. Etxῐa errejistratu iten zain, zerbeit estalik bazukain ikusteko 'etxea erregistratu [miatu] egiten zuten, zerbait estalirik bazeukaten ikusteko'. ◆ estalian (> estalien) adb. Gordean, isilean. Estalien saldu; ixilien saldu 'estalian saldu; isilean saldu'. ¬ |
estalien | estalian, gordean | |
estalketan | estalketan | estalketan adb. 1 adb. Estaltzen. 2 iz. Haur jolasa. |
estalpe, estalpia | estalpe | estalpe iz. Ik. teilape; lihor. ◆ estalpean ibili (> estalpῐen ibili). Lapurrak estalpien ibiltzen tuk 'lapurrak estalpean ibiltzen dituk'. |
estaltxiki, estaltxikia | estalki | estaltxiki iz. Estalkia. Ontzi baten estaltxikia 'ontzi baten estalkia' Ik. estalzaki; tapa. |
estaltzaki, estaltzakia | estalki | estaltzaki (eta estalzaki) iz. Ontziaren estalkia. Estaltzaki txikia (eta estal txiki); estaltzaki haundia. Ik. tapa. |
estalzaki, estalzakia | estalki | |
estamago, estamagua | urdail | |
estanko, estankua | estanko | estanko iz. Tabakoa eta posta-zigiluak saltzen diren denda. Aspaldi itxi zain estankwa 'aspaldi itxi zuten estankoa'. |
estanpa, estanpia | estanpa | estanpa iz. Ama Birjinῐen estanpῐa 'Ama Birjinaren estanpa'. Ik. lamina. |
estazio, estaziua | geltoki. 2 urtaro | estazio 1 iz. Geltokia. Trenain estaziua; autobusain estaziua 'trenen geltokia; autobusen geltokia'. 2 iz. Urtaroa. Ik. urte garai. |
esti | esti | esti interj. Idiei eta behiei atzera egin dezaten esaten zaien hitza. Ik. aida. |
estilo, estilua | estilo | estilo 1 iz. Zerbaiten era edo modua. Estiloipe 'estilorik gabe'. Estilo ona duka dantzan 'estilo ona dauka dantzan'. 2 iz. Tankera; izateko modua. Estilo ortakwa zan aua're 'estilo [tankera; izaera] horretakoa zen hura ere'. |
estimatu, estimatzen | estimatu | estimatu da/dau ad. Aintzakotzat hartu; eskertu. Ik. apreziatu, baloratu; eskertu. |
estimazio, estimaziua | estimazio | estimazio iz. Estimua. Estimazio haundia. Ik. aprezio. |
estola, estolia | estola | estola iz. Lepotik behera eramaten den ehunezko zerrenda, apaizek janzten dutena. |
estomago, estomagua | urdail | estomago (eta estamago) iz. Urdaila. Ik. biro; barandoi. |
estorbatu, estorbatzen | destorbatu; oztopatu, eragotzi, traba egin | estorbatu dau ad. Destorbatu; oztopatu, eragotzi, traba egin. Ik. traba egin (> traba in). |
estorbo, estorbua | destorbu, estorbu; oztopo, traba, eragozpen | estorbo iz. Destorbua, estorbua; oztopoa, eragozpena. Ik. aztapo; molestia; traba; yausgarri*. ◆ estorbu egin (> estorbo/estorbwa in). Kenadi orti, estorbwa bestejk eztok iten da! 'ken hadi hortik, estorbu besterik ez duk egiten eta!'. |
estra / extra | estra | estra adj. Ohikoa edo arrunta denetik kanpo dagoena; ohikoari gehitzen zaiona. Paga estrῐa 'paga estra'. Ik. gratifikazio. |
estrainako | estreinako | estrainako adj. Estreinakoa, lehenbizikoa (Iza Alts). {Eta arrezkeo aurtengo udi don estráinako eta nik-e aituinét en este siglo bigerren udi dála séku}. (Urdiainen ez dot aditu). |
estranjei, estranjeia | atzerri, estranjeria | estranjeri(a) (> estranjei, estranjeia) iz. Atzerria. Estranjeia fan da 'estranjeriara joan da'. Estranjeien do bizitzen 'estranjerian dago bizitzen'. |
estranjero, estranjerua / estranjera, estranjeria | atzerritar | estranjero, -a (Generoa hartzen du) iz./adj. Atzerritarra, atzerrikoa. Gwai estranjero asko daile emen lanῐen 'orain atzerritar asko dabil hemen lanean'. |
estraordinaio, estraordinaiua | aparteko, ohiz kanpoko | estraordinario (> estraordinaio) adj. Ohikoa edo arrunta denetik kanpo dagoena; ohikoari gehitzen zaiona. Ik. aparteko; espezial; estra. ¬ |
estraperlo, estraperlua | estraperlo | estraperlo iz. g.g.er. Legez kanpoko salerosketa, bereziki oinarrizko produktuekin urritasun garaian egiten dena. |
estraza, estrazia | zatarki | estraza iz. Zatarkia. Estrazazko papῐa 'zatarki papera'. |
estrenatu, estrenatzen | estreinatu | estrenatu dau ad. Estreinatu, zerbait lehen aldiz erabili. |
estringa, estringia | estringa (katea) | estringa iz. Gurdien egurrak-eta lotzeko gatῐa 'gurdian egurrak-eta lotzeko katea. Ik. gata. |
estruktura, estrukturia | estruktura | estruktura iz. Aparteko estrukturῐa duka Zamarretako zuiek 'aparteko estruktura dauka Zamarretako zubiak'. |
estu | estu | estu (eta extu) 1 adj. Kale estu ortan ezin dezu autwa autzi 'kale estu horretan ezin duzu autoa utzi'. ▲ Sin. medar. ▼ Anton. zabal; laso. 2 adj. Tinkoa, hertsia. Zapata estuek 'zapata estuak'. 3 adb. Tinko, ez mugitzeko eran. Lotu estu-estua. 4 adb. Larri. Estu no, botatzeko gogwekin 'estu nago, botatzeko gogoekin'. Ik. larri. ◆ estu-estua. 1 adj. Oso meharra. Pasabide estu-estua. 2 adb. Oso tinko. Lotzak estu-estua 'lotu ezak estu-estua'. ◆ estu eta larri (> estu ta larri) adb. ◆ dantza estu(a) (Ond Bak). Dantza lotua (baile agarrado). ◆ (norbait) estu hartu. Gogor egin. ¬ |
estualdi, estualdia | estualdi, larrialdi | estualdi iz. ▲ Sin. estutasun, larrialdi, tranze txar, apuro. ◆ estualdia eman. ◆ estualdia hartu. |
estudiante | estudiante | estudiante iz. Ik. eskolano. |
estudiatu, estudiatzen | estudiatu | estudiatu dau ad. Ik. ikasi. |
estutasun, estutasuna | estutasun | estutasun (> estuasun) iz. Larritasuna, estualdia. ▲ Sin. larritasun, estualdi, apuro. |
estutu, estutzen | estutu | estutu 1 da/dau ad. Estu edo estuago bihurtu. Or bidῐa estutu iten da 'hor bidea estutu egiten da'. || (n) Txerriari iten zaio errua estutu (Ond Bak). 2 dau ad. Zapatok estutu iten dwai 'zapatok estutu egiten didate'. ▼ Anton. lasatu, zabaldu. 3 da/dau ad. Larritu. Ik. larritu; apuratu (> apwatu). ¬ |
estutxe, estutxia | estutxe | estutxe iz. Kutxatila. Bi pisuko estutxῐa ekar dwai Erregῐek 'bi pisuko estutxea ekarri didate Erregeek'. |
eta | eta | eta (eta ta, da) 1 junt. Fan da bila 'joan eta bila'. Anaia ta biok 'anaia eta biok'. Ta erresponsua bota (Ond Bak). 2 junt. (Aditz bera elkartuz, ekintzaren, egoeraren edo gertaeraren iraunkortasuna adierazteko). Yon da yon 'egon eta egon' [egonean]. In da in 'egin eta egin'. Fan da fan 'joan eta joan'. Jan da jan, ta beti gose 'jan eta jan, eta beti gose'. 3 junt. (Aditz jokatu baten eskuinean, perpausari kausa balioa ematen diola). Enituen batzako lanak despeitu, yauria asi zan da 'ez nituen baratzeko lanak despeditu [amaitu], euria hasi zen eta'. |
eta piko | eta piko; eta zenbait | |
eten, etena | eten (2), etendura | eten iz. Etena, etendura. Ik. zartada. |
eten, etentzen | eten (1) | eten 1 da/dau ad. Sokia eten, bihetza eten. Eten zazu hoi. |
eternidade, eternidadia | eternitate | eternidade iz. Eternitatea. |
eterno, eternua | eterno | eterno adj. Ik. betiko. |
etoli | etorri (haur hizkera) | etoli Haur. Etorri. |
etorrera, etorreria | etorrera | etorrera 1 iz. Etortzea. Etorrera txarra in dau 'etorrera txarra egin du'. Ik. buelta. 2 iz. Hizketako etorreria. Ik. etorri(a) [Urdiain] (LM). ◆ etorreran adb. Etortzekoan. Elizatik etorreran. ▲ Sin. bueltan. Ik. faneran. |
etorri, etorria | etorri | etorri iz. ◆ etorria ibili (eduki). Hizketako etorria. Izketako etorri aundia duka orrek; ezta ixiltzen 'hizketarako etorri handia dauka horrek; ez da isiltzen'. Ik. etorrera (> etorreria). |
etorri, etortzen | etorri | etorri 1 da ad. Orduako etorrik zonen. Etxá etortzeako. Hura neri burua etor zakiten ‘zitzaidan’. Etor naiz ni. Halako etor dala esan dai. Eguardien etorko zindala. Etorko balitzake ‘balitz’ (Ond Bak). ▼ Anton. fan. 2 da ad. Iritsi, heldu. Uda etorri artῐa 'uda etorri arte'. ● Etor ber dena etor berko dau 'etorri behar dena [duena] etorri beharko du' [datorrena datorrela]. 3 da ad. Landareengatik hitz eginez, sortu, hazi. Emen ezta almendraik etortzen; kiwia, juxto-juxto 'hemen ez da almendrarik etortzen; kiwia, justu-justu'. Ik. lekua, tokia. 4 Etortzeko den denbora, etorkizuna. Etorriko dana 'etorriko dena'. Gwaindo emen, ze etor ber dan! 'oraino hemen, zer etorri behar duen!'. ● Esr. Etortzen dana, artu in ber 'etortzen dena, hartu egin behar' [etorkizuna, halabeharrez hartu egin behar]. ◆ ondo etorri. Elkarrekin ondo konpondu, ondo moldatu. Ondo etortzen gindan danok 'ondo etortzen ginen denok. ◆ etor(ri) berri. Erriá bizitzῐa etor berria 'herrira bizitzera etorri berria'. Ik. sortu berri. ◆ datorren adj. Datorren astῐen asiko da eskolῐa 'datorren astean hasiko da eskola'. Ik. heldu dan (> eldu dan). [dator (etorri aditz trinkoa); Ik. heldu]. ¬ |
etortzeko, etortzekua | etortzeko | etortzeko pred. ◆ etortzeko(a) izan / egon (> etortzeko / etortzekwa izan / yon) Espῐa ge; etortzeko da 'esperoan gaude; etortzeko da'. |
etsai, etsaia | etsai | etsai iz. Nola esaten dai?, launak, aldi batῐako, ta etsaiek, betiko? 'nola esaten dute?, lagunak, aldi baterako, eta etsaiak, betirako?'. ▲ Sin. enemigo, kontraio. ▼ Anton. aixkide. ◆ ifarnuko etsaia. Deabrua. Ifarnuko etsaia baindo gaiztokwa 'infernuko etsaia baino gaiztokoagoa'. |
etsaki, etsakia | begizta (lastoz egina) | etsaki iz. Gari-azaoa lotzeko lastoz egindako lokarria (Ond Bak). Tramojo para atar haces. [Urdiain]. etxaki, etxakia (?). Ald. etseiki iz. (Iza Alts): el vencejo de centeno para atar trigo. |
etseiki, etseikia | begizta (lastoz egina) | etseiki iz. Gari-azaoa lotzeko lastoz egindako lokarria. (Iza Alts): el vencejo de centeno para atar trigo. Ik. etsaki. |
etsi | etsi | etsi 1 dau ad. Norbaitek zerbaiten itxaropena galdu, dagoen bezala gelditzea onartu eta amore eman. Mendi tontorrῐa ailatu artῐa, ez zan etsi 'mendi tontorrera ailegatu arte, ez zuen etsi'. 2 dau ad. Egoera berri batera ohitu, moldatu. An ezan etsitzen ta alde in zen 'han ez zuen etsitzen eta alde egin zuen'. ◆ etsirik (> etsik) adb. ◆ etsita egon (> etsita yon). ◆ etsi-etsian (> etsi-etsien) adb. Beste erremediorik gabe. Etsi-etsien, beste erremeioipe 'etsi-etsian, beste erremediorik gabe'. Uran tubwa lertu zaigun ta, gwai bai, etsi-etsien in berko dinu obrῐa ‘uraren hodia lehertu zaigun eta, orain bai, etsi-etsian egin beharko dinagu obra’ [Obra, konponketa]. ◆ ezin etsi. Ezin gelditu, ezin eutsi. Ezin etsi ta aurrak jan jitunai abwelandako yosi tun pastelak ‘ezin etsi eta haurrek jan ditizten amonarendako erosi ditugun pastelak’. Birusangeiti etxῐen preso yon berra jukan, bea ezin etsi ta danekoz aldein din kanpwá ‘birusarengatik etxean preso egon beharra zaukan, baina ezin etsi eta dagoeneko alde egin din kanpora’. Zerbeit yosi artῐa, ezin etsi 'zerbait erosi arte, ezin etsi'. Gauza bat in artῐa, ezin etsi 'gauza bat egin arte, ezin etsi'. Etxῐen, ezin etsi 'etxean, ezin etsi. ¬ |
etsi-etsien | etsi-etsian | |
etsik | etsirik | |
etsipen, etsipena | etsipen | etsipen iz. Itxaropena erabat galdu duenaren egoera; etsi duenaren egoera. |
etsitu, etsitzen | etsitu | etsitu da ad. Ik. etsi. |
etxaju, etxajua | suziri, etxafuego | etxaju [Urdiain] (Iza Alts): etxafua. Etxafuegoa, suziria. etxafuaketa: Irrintzíz néska-mutilak eta errómeiyán dánbolina ta jotzén da etxáfuaketa tiatzen dá (Iza Alts). |
etxalde, etxaldia | etxalde | etxalde iz. Etxalde onekua da hura (Ond Bak). [Urdiain]: Etxalde onekua, familia onekua. Ik. familia. |
Etxarri | Etxarri Aranatz | Etxarri. Etxarri Aranatz. ● Esr. zah. Etxarri Aranatz, arana jan da mihia latz (Ond Bak). Etxarri, kunkun belarri. |
etxarriar, etxarriarra | etxarriar, etxarriaranaztar | etxarriar adj./iz. Etxarriarra, etxarriaranaztarra. |
etxarte, etxartia | etxarte | etxarte iz. Etxe arteko kalexka edo tartea. |
etxe uso, etxe usua | etxe uso | |
etxe, etxia | etxe | etxe iz. Etxe bakarra, hotza. || Panon etxia. Etxi’au. Etxien zola. Aldeko etxetik. Etxá ‘etxera’ (Ond Bak)||. Herrien'txia. Etxiazkuen ogia yosiko dot 'etxerakoan ogia erosiko dut'. Gazin etxῐá 'goazen etxera'. Ik. bestetxe. ● Esr. zah. Etxeik eztukanak, errik ez 'etxerik ez daukanak, herririk ez'. ● Nork be etxe pobrῐa, erregῐena baindo obῐa 'nork bere etxe pobrea, erregena baino hobea'. ◆ etxea gobernatu (> etxῐa gobernatu). ◆ etxea zaindu / zeindu (> etxῐa zeindu). (= etxea gobernatu). ◆ aldeko etxe. Aldameneko etxea. ◆ etxerik etxe (> etxeῐk etxe). Etxez etxe. Etxeῐk etxe daitza eskῐen 'etxerik etxe dabiltza eskean'. Etxeῐk etxe ibiltzen zan arraia saltzen 'etxerik etxe ibiltzen zen arraina saltzen'. ◆ etxerako egin (> etxῐako in). Etxearen alde jardun. (Konnotazio negatiboa ere izan dezake, norbaitek beretako bakarrik egiten duela adieraziz). ◆ etxe zuloan sartuta egon (> etxe zulwen sartuta yon). ◆ etxea jan (> etxῐa jan). Porrot egin. Ik. porrot egin; arruinatu. ◆ etxe guztietako kontua izan (> etxe guztitako kontua izan). Familia guztietan gertatzen dena izan. ◆ etxe garbitzaile. Etxe garbitzaile daile 'etxe garbitzaile dabil'. ◆ etxe uso iz. Etxekotutako usoa. ¬ |
etxebu, etxebua | fatxada (egutera aldekoa) | etxeburu* (> etxebu) iz. Egutera aldeko fatxada, etxearen aurrealdea. |
etxegain, etxegaina | etxegain | etxegain ([Altsasu, Urdiain]) iz. Teilatua. ▲ Sin. teilatu. |
etxegalte, etxegaltia | etxekalte | etxegalte adj./iz. Etxekaltea, bere jokaerarekin bere etxearen hondamendia ekartzen duena. ● Esr. zah. Santagerak, etxegaltῐek 'santagedak, etxekalteak'. Lehen etxerik etxe egiten zen jaia, etxe bakoitzean jaten eta edaten emanez. |
etxejabe, etxejabia | etxejabe | etxejabe iz. Etxearen jabea. |
etxekan | etxeka [jolasa] | etxekan iz. Etxeka [jolasa]. ◆ etxekan ibili. Mutxikan. – Etxekako gauzak: patetako, koilaratako... 'etxekako gauzak: plateretako, koilaratako...'. |
etxeko jaun | etxeko jaun | |
etxeko nagosi, etxeko nagosia | etxeko nagusi | |
etxeko, etxekua | etxeko | etxeko iz. (Batez ere pl.) etxekuek. Giaure etxekwa 'geure etxekoa'. Ik. senide, familiako. ◆ etxeko nagusi (> etxeko nagosi); ◆ etxeko jaun. |
etxekoandra, etxekoandria | etxekoandre | etxekoandra 1 iz. Etxekoandrea, etxea zuzentzen duen emakumea, gehienetan familiako ama. 2 iz. Ostatu, taberna edo kideko tokiren bateko jabea den emakumea. Etxekoandra on-on bat nukan nik 'etxekoandre on-on bat neukan nik. ▲ Sin. patrona. |
etxekoandratasun, etxekoandratasuna | etxekoandretza | etxekoandratasun iz. Etxekoandretza, etxekoandrearen egitekoa edo kargua. |
etxeskina, etxeskinia | etxe izkina | etxeskina iz. Etxe izkina, etxe kantoia. |
etxetxiki, etxetxikia | etxetxiki iz. | |
etxetxo, etxetxua | etxetxo | etxetxo iz. Etxe txikia; etxe polita. |
etxezulo, etxezulua | etxezulo | etxezulo adj. Etxezalea, etxekoia. |
etxiamu | etzidamu (?) | etxiamu (?) Etzidamu (?). |
etxura on | itxura on | |
etxura txar | itxura txar | |
etxura, etxuria | itxura | etxura (eta itxura) iz. Zerbait edo norbait gure begien aurrean aurkezten edo agertzen den era; zerbaitetatik edo norbaitengandik ikusten dena. Etxura ona; etxura txarra. Etxura txarra duka; ezaun do eztailela ondo 'itxura txarra dauka, ezagun dago ez dabilela ondo'. Etxura txarra artu dau denborῐonek 'itxura txarra hartu du denbora [eguraldi] honek'. ▲ Sin. traza, terraje, presenzia, fatxa, planta, figura. ◆ etxura hartu (> itxurῐa artu) 1 dau ad. Zerbaitek dagokion edo beharko lukeen forma edo eitea hartu. Ia-ia jaso daῐ etxῐa; badiywa etxurῐa artzen 'ia-ia jaso dute etxea; badijoa itxura hartzen'. 2 dau ad. Aipatzen denaren antza hartu. Aman etxura bῐa artu dau 'amaren itxura bera hartu du'. 3 dῐa ad. Zerbaitek aipatzen denaren itxura duela iruditu. Mutil serio ta zogien etxurῐa artu dῐat 'mutil serio eta zogiaren [zentzudunaren] itxura hartu diot'. ◆ etxura on iz. (eduki, eman, hartu, ibili... aditzekin) Itxura ona. Itxura ona dukan txuma motx orrekin 'etxura ona daukan txima motx horrekin'. Paellῐorrek etxura ona jukan 'paella horrek itxura ona zaukan'. Eztῐat etxura onik artu 'ez diot itxura onik hartu'. ◆ etxura txar iz. (eduki, eman, hartu, ibili... aditzekin) Itxura txarra. Aurpegi zwi oi? Etxura txarra dukazu 'aurpegi zuri hori? Itxura txarra daukazu'. Etxura txarra ematen dai kontenedorioiek kale erdien 'itxura txarra ematen dute edukiontzi horiek kale erdian'. Etxura txarra artzen dῐat nik asuntworri 'itxura txarra hartzen diot nik asunto horri'. |
etxurabeiko, etxurabeikua | itxuragabeko | etxurabeiko 1 adj. Itxuragabea, itxuragabekoa. Oi etxurabeiko jendῐa da 'hori itxuragabeko jendea da'. 2 adj. Neurrigabea, eragabekoa. Buruti nastuta do ta etxurabeiko kontuek esaten tu 'burutik nahastuta dago eta itxuragabeko kontuak esaten ditu'. |
etxuradun, etxuraduna | itxuradun, itxurazko | etxuradun 1 adj. Itxuraduna, itxurazkoa, itxura ona duena. 2 adj. Konparatzean, halakoren itxura duena. [(El) que tiene aspecto de...]. |
etzi | etzi | etzi adb. Biharkoaren hurrengo egunean. ◆ biher-etziko. Bihar-etziko. ◆ etziko 1 adj. 2 adb. ¬ |
etziamu | etzidamu | |
etzidamu | etzidamu | etzidamu ([Altsasu]; eta etziamu [Urdiain]) adb. Etzikoaren hurrengo egunean. Gaur, bier, etzi eta etziamu 'gaur, bihar, etzi eta etzidamu'. |
etzin | etzin, etzan | etzin (eta etzindu) da/dau ad. ◆ etzinda egon (> etzinda yon). Maien etzinda 'mahaian etzinda'. ◆ etzinik adb. Etzanik. |
etzinik | etzanik | |
euliki, eulikia | mailuki, marrubi | euliki [Iturmendi] iz. (Bot.) Mailukia, marrubia (Fragaria vesca). Ik. ailubi. |
Euskadi | Euskadi | Euskadi. Ald. Auskadi (Ond Bak). |
examen, examena | azterketa | examen (> esamen) iz. Azterketa, etsamina. Naiko ondo in dot examena 'nahiko ondo egin dut etsanina'. ▲ Sin. proba. ◆ examena egin (> examena in, esamena in) dau ad. ▲ Sin. probῐa in (≠ proba in). |
examinatu, examinatzen | etsaminatu, aztertu | examinatu (> esaminatu) da/dau ad. Etsaminatu, aztertu. |
exijente, exijentia | zorrotz, estu | exijente adj. Ik. zorrotz; txorrotx(a). |
exijenzia | exijentzia | exijenzia iz. Exijentzia. Ik. hartzeko. |
exijitu, exijitzen | exijitu | exijitu dau ad. |
existitu, existitzen | existitu | existitu da ad. Ik. izan. |
exkalu, exkalua | ezkailu, kaskailu | |
exkixur, exkixurra | iskintxo | exkixur iz. Iskintxo. ◆ exkixurra egin (> exkixurra in) dῐa ad. Iskin egin, iskintxo egin; higidura egokia eginez, saihestu. Exkixurra in jwak erbiek 'iskintxo egin zidak erbiak'. |
exkixurra in | iskin egin, iskintxo egin | |
exkuxo, exkuxua | eskinoso | exkuxo (eta eskuxo [Bakaiku]; ezkiluso [Altsasu]) iz. Eskinosoa (Garrulus glandarius). |
exporta, exportia | banasta | |
exportaka | saskitaraka | exportaka(n) adb. Saskitaraka, saskika. |
ez | ez | ez 1 adb. Galdera bati erantzunez, ezezko esaldi baten ordaina. Ik. keba; kia. ▼ Anton. bai. 2 adb. (Galdera gisa, esaten denaren indargarri). Bolswau zurῐa da, ez? 'poltsa hau zurea da, ez?'. 3 iz. eza. Gabezia. 4 (Disjuntzioetan, maizenik edo (> o) juntagailua isilduta, eta aditz errepikatuaren aurrean) Eginkizun baten aurrean duda agertuz norantz makurtu. Etorri, ez etorri, dudan ibili naiz. Yosi, ez yosi; ez dakit ze in 'erosi, ez erosi; ez dakit zer egin'. ◆ ez bekela / ez bezela. Ez bezala. ◆ ez bezalako (> ezpezelako) Persona diferentῐa dana, normala ez dana, bestῐek ez bekelakwa dana 'pertsona diferentea, normala ez dena, besteak ez bezalakoa dena'. ◆ ez eta (> ezta). Ezta. ◆ ez eta... ere (> ezta 're). Ezta ere. ◆ ez... ez... Ez árdi ta ez axúri. Enaizela fan. Ezpalege (Ond Bak). ◆ ez eze. Ez ezik. ◆ ez horixe (> ez oixe). ◆ ez horrengeiti(k) interj. Eskerrak eman dituenari erantzuteko erabiltzen den esapidea. —Eskerrikasko! —Ez orrengeiti! '—Eskerrik asko! —Ez horregatik!'. ◆ ez zera! (> ez zῐa). ¬ |
ez bezelako, ez bezelakua | ez bezalako | |
ez eze | ez eze, ez ezik | |
ez horrengeiti(k) | ez horregatik | |
ez- | ez- | ez- (aurrizkia) ezjakina (?) ezbehar (?) |
ez-izan-da-bai-uste | handiuste, harro | |
eza | ez | |
ezaien-ezaien | ezarian-ezarian | ezarian-ezarian (> ezaien-ezaien [Altsasu, Urdiain]) adb. Ik. poliki. Ezaien-ezaien kolorῐa fan zaio atorrῐoni 'ezarian-ezarian kolorea joan zaio atorra honi'. |
ezaun yon | ezagun izan | |
ezaun, ezauna | ezagun | ezagun (> ezaun) 1 adj. Jende askok ezagutzen duena. Ixinplwoi ezauna da inguko herrioitan 'ipuin hori ezaguna da inguruko herri hauetan'. ▼ Anton. ezezaun. 2 iz. Elkar ezagutzen duten pertsonen artean, bakoitza besteekiko. Launak ta ezaunak etor(ri) zezaizkion bisitatzea 'lagunak eta ezagunak etorri zitzaizkion bisitatzera'. ◆ ezaguna izan (> ezauna izan). Jakina izan. ◆ ezagun egon (> ezaun yon). Nabaria izan, agerikoa izan. Ezaun jok eztala emengwa 'ezagun zagok ez dela hemengoa'. Ezaun do (jok/jon). Ezaun do eztela lorik in 'ezagun dago ez duela lorik egin'. Ezaun jok arropῐa eztela plantxatzen 'ezagun zagok arropa ez duela plantxatzen'. ◆ ezagun-ezaguna egon (> ezaun-ezauna yon). |
ezauna izan | ezaguna izan | |
ezaupera, ezauperia | ezaguera | ezaupera iz. Ezaguera; ezagutzeko gaitasuna edo ahalmena. Aitak ezaupera ona jukak: aspaldi ikusi beikwek'e ezautu iten jituk 'aitak ezaguera ona zaukak: aspaldi ikusi gabekoak ere ezagutu egiten ditik'. |
ezautu, ezautzen | ezagutu | ezagutu (> ezautu) 1 dau ad. Ezautu zenduzen abuela ta abuelo? 'ezagutu zenituen amona eta aitona?'. Erriko festatan ezautu gindan alkar 'herriko festetan ezagutu ginen [genuen] elkar'. | Baztarrok ondo ezautzen tu 'bazterrok ondo ezagutzen ditu / ditugu'. 2 dau ad. Norbait nor den gogoan izan edo ohartu. Nola aunditu dan Laiene!, asigeran enen ezautu 'Nola handitu den Laiene!, hasieran ez nuen ezagutu'. ¬ |
ezein | ezein (ezeren?) | ezein adj. Ezeingeiti inportaik ez 'ezeingatik inportarik ez'. Badukazai ezein berrik? 'badaukazue ezein berririk?'. Ik. inongo (> iyungo). *[Aztertu: ezein ala ezeren (?)]. |
ezen ezein?; ezer / ezeren? | ezein?; ezer / ezeren? | ezen adj. Ezein (?); ezeren (?). Ezen ajeipe 'ezen ajerik gabe'. Etxukat gaio ezen dibersioik: oya! 'ez zeukaat gehiago ezen dibertsiorik: ohea!'. Erleju berri onek, ezen kuidadoipe, beak iten dau dana 'erloju berri honek, ezen kuidadorik gabe, berak egiten du dena'. Ik. ezein. | Onek eztuka ezen gustoik 'honek ez dauka ezein / ezeren gustorik'. [*Oharra: aztertu 'ezein' ordez 'ezer / ezeren' ote den]. |
ezer | ezer | ezer izord. (-r- bakunarekin nahiz bikunarekin) (ezezkoetan eta konparaziozkoetan; ondoan 'ere' hartzen dau) Ezto ezer’e? 'ez dago ezer ere?' (Ond Bak). Eztukat ezertako gogoik 'ez daukat ezertarako gogorik'. ◆ ezer egitekorik (> ezer itekoik, eze itekoik). (Ezezko esaldietan). Eztukat eze itekoik 'ez daukat ezer egitekorik'. ◆ ezer ez (> ezerez, ezez). —Ze esan dau? —Ezerez '—Zer esan du? —Ezer ez'. ◆ ezer gabe (> ezerbe). Ezerbe autzi dai 'ezer gabe utzi dute'. ◆ ezer gutxi adb. Ia ezer ez. Kontu oietan ezer gutxi dakit nik 'kontu horietan ezer gutxi dakit nik'. ◆ ezertarako (> ezertako). ◆ ezertarako ez izan (> ezertako ez izan) / ezertarako gauza ez izan (> ezertako gauza ez izan). Ezertako ez; oi eztok ezertako gauza 'ezertarako ez; hori ez duk ezertarako gauza'. Ezertako ez; ez arditako ta ez auntzetako 'ezertarako ez; ez arditarako eta ez ahuntzetarako'. |
ezerbe | ezer gabe | |
ezerez | ezerez (ala ezer ere ez ?) | ezerez (eta ezez) adj. Ezertarako balio ez duena, erabat baztergarria. Oi dok ezeza, eztik ezertako balio 'hori duk ezereza, ez dik ezertarako balio'. Ik. batez(a). ◆ ezerezean (> ezerezῐen, ezezῐen) adb. Ezerezien gelditu, autzi. |
ezertako | ezertarako | |
ezertxo | ezertxo | ezertxo izord. Adkor. Ezer. ◆ ezertxo ere (> ezertxore) adb. (Ezezko esaldietan). Jateko ezertxore eztukagu 'jateko ezertxo ere ez daukagu'. Ik. ezer. |
ezetz | ezetz | ezetz 1 adb. Ezetz esan dezut 'ezetz esan dizut'. Uste dot ezetz 'uste dut ezetz'. ▼ Anton. baretz. 2 adb. Ezezkoa berresan behar denean. —Nai dezu ensalada gaio? —Ez. —Ze esan duazu? —Ezetz. '—nahi duzu entsalada gehiago? —Ez. —Zer esan didazu? —Ezetz'. 3 adb. (Apustuaren adierazgarri gisa). Ezetz asmatu nor etor dan 'ezetz asmatu nor etorri den'. 4 iz. Ez daki ezetz esaten. Harek eztezu esanko ezetzik 'hark ez dizu esango ezetzik'. ◆ ezetz eta ezetz. Ezetz ta ezetz esan duet 'ezetz eta ezetz esan diat'. |
ezetz eta ezetz | ezetz eta ezetz | |
ezez, ezere, ezerez | ezer ere ez (ezerez) | Egun guztia eman dot ezer inbe 'egun guztia eman dut ezer ere egin gabe'. Ez'tot nahi ezere 'ez dut nahi ezer ere'. – Ze esan dezu? - Ezerez! / Ezez! / Eztazere! |
ezeza | ezerez | ezerez (> ezez, ezeza) adj. Ezertarako balio ez duena, erabat baztergarria. Oi ezeza 'hori ezereza'. Juramentuek botatzen tuen gizona: ezeza 'juramentuak [biraoak] botatzen dituen gizona: ezereza'. Ik. kakanarru; batere eza (> bateza); inutil. |
ezezaun, ezezauna | ezezagun | ezezagun (> ezezaun) adj. ▼ Anton. ezaun. |
ezezko | ezezko | ezezko iz. ▼ Anton. barezko. |
ezin | ezin izan | ezin da/dau ad. Nai ta ezin 'nahi eta ezin'. ◆ ezin ...-ago Ezin hobeto. —Nola ze? —Ezin obeto! '—nola zaude? —Ezin hobeto!' ◆ ezinean (> ezinῐen) adb. Nekez. Emen naile, ezinῐen 'hemen nabil, ezinean'. Ik. nekez. ◆ ezinda adb. Saldu ezinda gelditu dῐa etxῐek 'saldu ezinda gelditu dira etxeak'. ◆ ezinik adb. Arnasῐa artu ezinik 'harnasa hartu ezinik'. Yon ezinik 'egon ezinik'. ◆ ezin izan. Ezin dau in 'ezindu egin'. Ezin da fan 'ezin da joan'. Ezin genduen izketa in 'ezin genuen hizketa egin'. |
ezin yon | ezinegon | ezin egon (> ezin yon; ezin yonik) adb. Ezinegona*. Ezin yonik no 'ezin egonik nago'. Ik. ondoez. |
ezinbestien | ezinbestean | ezinbestean (> ezinbestῐen) adb. Ik. nahi eta nahi ez (> nai ta nai ez). |
ezinezko, ezinezkua | ezinezko | ezinezko 1 adj. Ezin daitekeena. Ezinezkwa da esan dezun oi 'ezinezkoa da esan duzun hori'. Ik. inposible. 2 (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Aztu ezinezko egunak pasatu genduzen 'ahaztu eziznezko egunak pasatu genituen'. |
ezinien | ezinean | |
ezintasun, ezintasuna | ezintasun | ezintasun iz. Zerbait egiteko ahal edo gaitasunik eza. |
ezkabia | ezkabia | ezkabia iz. Larruazaleko eritasuna. (Tiña ala envidia?) Ald. ezkamia (?) Ik. hatz; sarrena. |
ezkalu, ezkalua | ezkailu | ezkalu (> exkalu) iz. Ezkailua, erreka eta urmaeletan bizi den arraintxoa (Phoxinus phoxinus). || Ezkalua, arrai txiki bat (Ond Bak). Ik. txipa. |
ezkamia | ezkabia | |
ezkatz, ezkatza | ezkaratz | ezkaratz (> ezkatz) iz. |
ezkel, ezkela | ezkel (pertsonengatik esanda, uzkur) | ezkel adj. Pertsonengatik esanda, uzkurra, atzera egiten duena. Persona ezkela: launtza ber denῐen, eskatu, bea bestei launtzen eztῐana 'pertsona ezkela: laguntza behar duenean, eskatu, baina besteei laguntzen ez diena'. Arduretatik ihes egiten duena. Ik. epel; ustel. |
ezker, ezkerra | ezker | ezker 1 iz. Bihotza dagoen aldea. Ezker aldῐa 'ezker aldea'. || Oinetatí ezkerretá, Baiza (Ond Bak). ▼ Anton. eskubi. 2 iz. Ezkerreko eskua. Ezkerrakin eskribitzen dau 'ezkerrarekin eskribitzen du'. 3 adj. Ezkerrekoa, ezkertiarra. 4 adj. Ezkertia. Gwe anaia ezkerra da 'gure anaia ezkerra da'. Ik. ezkerti. ▲ Sin. katxo, zurdo. |
ezkerreko, ezkerrekua | ezkerreko | ezkerreko 1 adj. Ezkerrean dagoena. 2 adj./iz. Ezkertiarra. ▼ Anton. eskubiko. |
ezkerti, ezkertia | ezkerti | ezkerti adj./iz. Ezkerraz eskuinaz baino gehiago baliatzen dena. Ezkerti bat duku etxῐen 'ezkerti bat daukagu etxean'. ▲ Sin. ezker, katxo, zurdo. |
ezkertiar, ezkertiarra | ezkertiar | ezkertiar adj./iz. Ezkerreko alderdi baten aldekoa. ▼ Anton. eskubiko. |
ezki, ezkia | ezki | ezki iz. (Bot.) Zuhaitz garaia eta adaburu-biribila, hosto zabalak eta horzdunak, eta lore usaindunak dituena (Tilia). Urbasa mendien bada ezkia franko 'Urbasa mendian bada ezkia franko'. Ik. tila. |
ezkila dorre, ezkila dorria (?) | ezkila dorre | |
ezkila jotzaile, ezkila jotzaile | ezkila-jotzaile; ezkilazain | |
ezkila-hots, ezkila-hotsa | ezkila-hots | |
ezkila, ezkilia | ezkila | ezkila 1 iz. Kanpaia. 2 iz. Ezkila-hotsa. ◆ ezkila hots(ak). Kanpai-hotsa. – ezkila mihi (?). ◆ ezkila(k) jo (> ezkilῐa jo / ezkilak jo) (Singularrean nahiz pluralean). ◆ ezkila jotzaile iz. Ezkilak jotzen duen pertsona. Ezkila jotzaile ibili zan urte askwen 'ezkila jotzaile ibili zen urte askoan'. ◆ hil ezkila. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen ezkila-hotsa. Il ezkilak jo tuai. Bakizu nor il dan? 'hil ezkilak jo dituzte. Badakizu nor hil den?'. ◆ su ezkila. (Batez ere pl.) su-ezkilak. Sutea dagoenean jotzen diren ezkilak. |
ezkilak jo | kanpaia jo | |
ezkiluso | eskinoso | ezkiluso [Altsasu] iz. Eskinosoa (Garrulus glandarius). Ik. eskuxo. |
ezkioz | ezkero | ezkeroz (> ezkῐoz) postpos. -z gero. (Orduekin eta denbora-postposizio gisa erabiltzen da). Ordu bat ezkioz (...). Atzo ezkῐoz ez dot ikusi 'atzo ezkero ez dut ikusi'. |
ezkiza | ezkitza* | ezkiza iz. Ezki ugari dagoen eremua. |
ezkonbeiko, ezkonbeikua | ezkongabeko | ezkongabeko (> ezkonbeiko) adj. Ezkongabekoa, ezkongabea. Ezkonbeiko, ezkonbeikwek 'ezkongabeko, ezkongabekoak'. Ik. mutilzahar; neskazahar; soltero, -a. |
ezkonberri, ezkonberria | ezkonberri | ezkonberri iz./adj. Ezkonberriek 'ezkonberriak'. |
ezkondu, ezkontzen | ezkondu | ezkondu 1 da/dau ad. Ezkontzeko de 'ezkontzeko daude'. 2 da ad. Irud. Egokitu, bat etorri. Ez da ezkontzen iyorekin 'ez da ezkontzen inorekin'. 3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Gizon eskonduek iten dai Sananton 'gizon ezkonduek egiten [ospatzen] dute Sananton'. ◆ norabait(era) ezkondu (> nwabaitῐa ezkondu). Alabῐa Iturmendῐa ezkondu zaie 'alaba Iturmendira ezkondu zaie'. |
ezkongai (?) | ezkongai | ezkongai (?). Ik. andragai; senargai. |
ezkontza | ezkontza | ezkontza iz. |
ezkontzeko | ezkongai, ezkontzeko | ezkontzeko adj. Ezkontzeko dagoena, ezkongaia. |
ezkupe / eskupe / exkupe | gerizpe, aterpe, haize-babes | ezkupe (eta exkupe; eskupe [Bakaiku]) iz. Gerizpea, aterpea; haize-babesa. (Ond Bak): eskupe. Gue ataien ezkupia do: epela, haizeik ez, hotzik ez. Fan ber ga pareta baztar batia, han eskupia yonko da. Haiziek jotzen ezten lekuben do ezkupia. [Al abrigo del viento EHHA]. Ik. aterpe. ◆ ezkupean egon (> ezkupῐen yon). |
ezkur bikorra | ezkur alea | |
ezkur, ezkurra | ezkur | ezkur iz. Haritzaren, ametzaren, artearen eta kideko zuhaitzen fruitua. ◆ ezkur bikor. Ezkurra, ezkur alea.Ezkur bikorra. |
ezpa | izan ezik (ez bada) | ezpa (< ez bada). Izan ezik. I ezpa beste guztiek agertu tuk 'hi izan ezik beste guztiak agertu dituk'. |
ezpal, ezpala | ezpal | ezpal iz. Aizkoraz edo kideko tresnaren batez egurra edo zura ebakitzean gertatzen den zati ziri antzekoa. Ekartazu ezpalak sua yazteko 'ekar itzazu ezpalak sua irazekitzeko [pizteko]. ezpal onekua (?). [Bereizi, espal]. ◆ lur ezpal(ak). (Batez ere pl.) Hezetasun handiegiarekin landutako lurra lehortzean gertatzen diren lur zati trinko eta gogorrak. |
ezpartin | espartin | |
ezpartina, ezpartinia | espartin | ezpartina (a itsatsia) iz. pl. ezpartinak. || Ezpartina ‘ezpartinaren’ gainien. Ezpartinak iten tubena ezpartingile (Ond Bak). |
ezpartingile | espartingile | ezpartingile iz. Espartingilea. Ezpartinak iten tubena ezpartingile (Ond Bak). |
ezpartu, ezpartua | espartzu | ezpartu iz. Espartzua. |
ezpata, ezpatia | ezpata | ezpata 1 iz. Arma zuria. 2 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat. Zazpiko ezpatῐa 'zazpiko ezpata'. |
ezpein, ezpeina | ezpain | ezpein iz. Ezpaina. Arek beti zigarrwa ezpeinetan 'hark beti zigarroa ezpainetan'. |
ezpel, ezpela | ezpel | ezpel 1 iz. (Bot.) (Buxus sempervirens). Ezta asko ikusten, bea ezpela etortzen da alderdi ontan 'ez da asko ikusten, baina ezpela etortzen da alderdi honetan'. 2 iz. Ezpelaren zura. Sukaldῐen ibiltzeko obῐa da ezpelakin indako koilarῐa 'sukaldean ibiltzeko hobea da ezpelarekin egindako koilara'. |
ezpitu, ezpitua | bizkortasun. 2 sustantzia. [espiritu (?)] | ezpitu 1 iz. Bizidunen indarra, kemena, adorea. Zarrak dukain ezpitua 'zaharrek daukaten ezpitua [indarra]'. 2 iz. Hazkurria, alimentua, sustantzia. Orrek jukak ezpitua, ezpitu guztia. Ik. sustanzia. |
ezta | ezta | ezta 1 junt. Ik. ez eta... ere; ez eta. Orri dῐoselῐa? Ezta mozkorwik'e 'horri diosala? Ezta mozkorturik ere'. ▼ Anton. baita. 2 (Galdera gisa, esaten denaren indargarri). Fanko za, ezta? 'joango zara, ezta?'. Ik. ez. |
eztai, eztaia | eztei | eztai iz. Batez ere pl. eztaiek. Ezteia. ◆ eztaiak egin (> eztaiek in). ◆ txorien eztai(a). Txorien eztaia, egurrak txispak botatzen denien 'egurrak [sutan] txinpartak egiten dituenean' (Ond Bak). |
eztainu, eztainua | eztainu | eztainu iz. Metal grisaxka (Sn). Oi eztainuekin soldatzen da 'hori eztainuarekin soldatzen da'. |
eztarri, eztarria | eztarri | eztarri iz. Eztarrien jo ‘janari puska bat eztarrian trabatu’ (Ond Bak). Ik. zinzur (eta txintxur). Eztarrῐá jo dwa eztulak 'eztarrira jo dit eztulak'. ◆ eztarria garbitu. Eztarria leundu. ◆ eztarriko min iz. Asigeran eztarriko mina sentitzen da 'hasieran eztarriko mina sentitzen da'. ◆ eztarriko zain. ◆ eztarriko zulo. ◆ eztarriko zuloraino egon (> eztarriko zulwaindo yon). Okatwik no, eztarriko zuluaindo! 'okaturik nago, eztarriko zuloraino'. ◆ kontrako eztarri iz. Zintzur-hestea aipatzeko erabiltzen den esapidea. Ito berrῐen, ardwa kontrako eztarritik fanda 'ito beharrean, ardoa kontrako eztarritik joanda'. Kontrako eztarritik jana fan 'kontrako eztarritik jana joan'. ◆ okerreko eztarri. (?). Ik. kontrako eztarri. |
eztarria garbitu | eztarria garbitu | |
eztarriko min, eztarriko mina | eztarriko min | |
eztarriko zain, eztarriko zaina | ||
eztarriko zulo, eztarriko zulua | eztarri zulo | |
ezten-zulo | ezten-zulo | |
ezten, eztena | ezten | ezten* iz. Metalezko lanabesa, zuloak edo markak egiteko erabiltzen dena. ◆ ezten-zulo (> ezten-zulu) iz. Markaz seinalatzeko, ardiei belarrian egindako zuloa {Agujero en la oreja para señalar las ovejas (Iza Alts)}. Ik. punzon; puntxon. |
ezti, eztia | ezti | ezti iz. Eztia ur berwekin artzῐa ona da katarrwendako 'eztia ur beroarekin hartzea ona da katarroarendako'. 2 adj. Pertsona eztia (?). ◆ eztia kendu. Erliari eztia kendu 'erleei eztia kendu'. |
eztul, eztula | eztul | eztul 1 iz. Eztuloi katarrwena da 'eztul hori katarroarena da'. 2 adj. Ahula. Jende eztula. ◆ eztarrira jo eztulak (> eztarrῐá jo eztulak). Eztarrῐá jo dwa eztulak 'eztarrira jo dit eztulak'. ◆ eztula egin (> eztula in). ◆ haize eztul. Axolarik gabeko eztula. Haize eztula, sugurreko haiziekin (Ond Bak). ◆ txakur eztul. Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. |
eztula in | eztul egin | |
eztulka(n) | eztulka | eztulka(n) adb. Eztulka, eztul eginez. Eztulkan eman dau gau guztῐa 'eztulka eman du gau guztia'. ▲ Sin. eztulketan. |
eztulketan | eztulka | eztulketan adb. Eztulka. Eztulketan daile yun guztῐa 'eztulka dabil egun guztia'. Ik. eztulkan. |
ezusteko, ezustekua | ezusteko | ezusteko iz. Ustekabea. Au ezustekwa ekar dwana 'hau ezustekoa ekarri didana' |
faborito, faboritua | faborito | faborito 1 iz. Irabazteko aukera gehien dituela uste den kirolari edo lehiakidea. 2 adj. Ik. gustokoen. |
fabrika, fabrikia | fabrika | fabrika iz. Fabrikak ixten daitza 'fabrikak ixten dabiltza'. Ik. enpresa; industria. |
fabrikatu, fabrikatzen | fabrikatu | fabrikatu dau ad. Ik. egin (> in). |
faena, faenia | faena | faena 1 iz. Egitekoa. 2 iz. Alukeria, putakeria; jokaldi makurra. ◆ faena egin (> faenῐa in). A ze faenia in dik! Ik. maldade. |
faisan, faisana | faisai | faisan iz. Faisaia (Phasianus colchicus). |
falanje, falanjia | falange | falange (> falanje) iz. Eskuin muturreko alderdia. |
falanjista, falanjistia | falangista | falangista (> falanjista) adj./iz. Falangismoaren aldekoa. |
fallatu, fallatzen | huts egin | fallatu dau ad. Ik. huts egin; fallo egin. ▼ Anton. asmatu, azertatu. |
fallo, fallua | hutsegite; 2 akats | fallo 1 iz. Hutsegitea. 2 iz. Hutsa, akatsa; falta duena (ipurfallo). Ik. huts. ◆ fallo egin (> fallo in). Ik. huts egin; fallatu. |
falso, falsua | faltsu | falso 1 adj. Faltsua, gezurrezkoa. Diru falswa 'diru faltsua'. 2 adj. Pertsona faltsua. Falswa ta gezurtia izan da beti 'faltsua eta gezurtia izan da beti'. ▼ Anton. zinaza. ◆ falso egon (> falso yon) adb. Motel egon, ahul egon. Ik. falsotu. ◆ barre falso (Ond Bak) iz. Barre faltsua, irri zuria. ◆ bero falso; denbora falso iz. Ekaitzaren aurreko giro sargoria. ◆ ipar falso (> iper falso) iz. Haizea; hego haizea eta iparra nahasten direnean; ipar-lainoa sortzen du. |
falsotu, falsotzen | nekatu, ahuldu, makaldu | falsotu da ad. Makaldu, bizitasuna edo indarra galdu; nekatu. Bero zarronekin lanῐen ibili ta raso falsotwik no 'berotzar honekin lanean ibili eta arras ahulduta nago'. ▲ Sin. nekatu, ahuldu, makaldu. |
falta izan, faltako | falta izan | falta izan 1 da ad. Izan edo egon beharko zuena ez izan edo ez egon. Zenbat egun falta dῐa? 'zenbat egun falta dira?'. Despeitzeko gutxi falta zaie 'despeditzeko [amaitzeko] gutxi falta zaie'. Emen jendῐa falta da 'hemen jendea falta da'. Gelῐoni argitasuna falta zaio 'gela honi argitasuna falta zaio'. Gwaindo asko falta da 'oraindik asko falta da'. Alare, dibersio pixkat ezta faltako 'hala ere, dibertsio pixka bat ez da faltako'. 2 falta ibili (eduki). Txakurrak belarri puntῐa falta duka 'txakurrak belarri punta falta dauka'. Bi tornillo falta dukatzi 'bi torloju falta dauzka'. |
falta, faltia | falta | falta 1 iz. Hutsa; errua; akatsa. Danok dukatziu faltak 'denok dauzkagu faltak'. 2 iz. Gabezia, eza. Ik. eskasia. Gogo falta. Eztukai ezere; dana falta zaie 'ez daukate ezer ere; dena falta zaie'. 3 iz. Kirol. Arau haustea. Ik. txar; mala. ◆ falta gabe (> falta be) adb. Huts egin gabe. Etor adi falta be 'etor hadi falta gabe'. ◆ faltak atera (> faltak ata). Nei faltak atatzen ematen dezu eguna 'niri faltak ateratzen ematen duzu eguna'. I nei beti faltak atatzen 'hi niri beti faltak ateratzen'. ◆ faltak atatzaile, faltak atatzailia. ◆ faltan adb. Egun baten faltan (...). Esan faltan. ◆ faltan bota, faltan egon (> faltan yon). |
faltatu, falta, faltatzen | faltatu | faltatu 1 da ad. Frutῐa yostῐa falta zaigu 'fruta erostea falta zaigu'. || (Ond Bak): Neri falta zakiten ‘zitzaidan’, hari falta zakion ‘zitzaion’. Ez dok besteik falta hura etortzia eta etxien iyor’e ez yotia (Ond Bak). 2 dau ad. Ez kunplitu. Faltatu in dῐa '[errespetua] faltatu egin dio'. Ik. falta egin (> faltῐa in). 3 da ad. Huts egin, ez agertu. Gaur Andrea faltatu da. |
faltsukei, faltsukeia | faltsukeria | faltsukeria (> faltsukei, faltsukeia) iz. |
fama, famia | fama | fama iz. ◆ fama ona eman / fama txarra eman. ◆ fama eraman (> famῐa yan). Fama izan. Famῐa yaten dik patatῐonek 'fama eramaten dik patata honek'. |
famatu, famatua | famatu | famatu2 adj. Ospetsua. ▲ Sin. famoso. |
famatu, famatzen | famatu | famatu1 dau ad. Goraipatu. Binapin, ebein erria famatzen dai 'behinik behin, euren herria famatzen dute'. |
familia | familia | familia (eta famelia) 1 iz. Familia mantentzeko, naiko lan 'familia mantentzeko, nahiko lan'. 2 iz. Seme-alabak. Eztukai familiaik 'ez daukate familiarik [seme-alabarik]'. ◆ familia izan dau ad. Haurrak izan. |
famoso, famosua | famatu | famoso, -ia (Generoa hartzen du) adj. Ik. famatu. |
fan da bila | joan eta bila (ezak/ezan/...) | |
fan dan / zan urte, urtia | joan den / zen urte; iaz | |
fan, faten | joan | fan 1 da ad. Joan. Etxῐá fan da 'etxera joan da'. || (Ond Bak): Fan zieken. Fan zaken. Fan ber dezeila. Egunero meza ‘mezara’ fan. Fan emen zien Erromá ezkontzeko. Handi beraxo fanda, Aingíbel. Fanko nintzake. Ni niyuá (Ond Bak). | Nuan oyá 'noan ohera' [agintera; norberak bere buruari]. 2 da ad. (Modua adieraziz). Oinez fan da 'oinez joan da'. || Arbolak haundio dozi, haunditzen ai dia. Hura (autobus) batien faten ezpada bestien fan in ber da. (Ond Bak). 3 da ad. (Ogibidea-edo adieraziz). Neskame fan zan Iruña 'neskame joan zen Iruñera'. 4 da ad. Desagertu; hil. Fan da orrena 'joan da horrena [horrenak egin du]'. Fan da; fan zaigu 'joan da; joan zaigu [hil]. Fan zaigu aldameneko Maria 'joan zaigu aldameneko Maria [hil]'. Garai aiek fan zῐan 'garai haiek joan ziren'. Fan dῐa emengo komediek 'joan dira hemengo komeriak'. ● Esr. Fania fanik; faniek fanik 'joana joanik; joanak joanik'. 5 da ad. (Denbora adierazten duten hitzekin). ◆ fan dan / zan astien; fan dan / zan hilien; fan dan / zan urtien. Fan zan urtῐen 'joan zen urtean'. || Marsuba fan emen zan (Ond Bak). ◆ joan eta bila! (> fan da bila). Auskalo. Ik. auskolo. ◆ joan hadi... (> fan hadi...). Fan adi txakurran ipurzulwa! 'joan hadi txakurraren iputzulora!'. | Fan adi Tortosa jo artῐa! 'joan hadi Tortosa jo arte!'. ◆ joan-etorri (> fan-etorri). ◆ joan eta etorri (> fan da etorri). ◆ joanik egon (> fanik yon). Fanik do 'joanik dago'. 1 Joan da. 2 Burutik eginda dago. ◆ zazi (Esapidea). Zoaz jakitera. ▲ Sin. auskolo, fan da bila, batek daki, jakintazu. |
fandango, fandangua | fandango | fandango 1 iz. Mus. Hiru aldiko dantza bizia; dantza horren doinua. 2 iz. Lgart. Alua. |
faneran | joaneran | faneran adb. Joaneran. Faneran, fatekwen 'joaneran, joatekoan'. Faneran, alde do aizῐa 'joaneran, alde dago haizea'. Ik. etorreran. |
fanfarron, fanfarrona | harro, handiuste | fanfarron adj. Handiustea, harroa. ▲ Sin. harro, harroputz (?). ▼ Anton. apal, umil. |
fanfarronkeia | panparroikeria, harrokeria | fanfarronkeria (> fanfarronkeia) iz. Panparroikeria, handiustekeria, ahoberokeria. Ik. harrokeia (> arrokeia); nor-ga-gu; nor-naiz-ni. |
fantasma, fantasmia | fantasma | fantasma 1 iz. Mamua. Ik. momo (Haur.). 2 adj. Handiustea. Fantasma xamarra don 'fantasma xamarra dun'. |
far-far-far | bar-bar | far-far-far adb. Yauria deka fár-far-far 'euria dakar far-far-far'. Ik. bar-bar-bar; zar-zar-zar. |
fara-fara | mara-mara | fara-fara adb. Mara-mara. Fara-fara; elurra gustora eta asko ari (Ond Bak). Ik. firi-fara. |
fara-mihi, fara-mihia | joare mihi | |
fara, faria | joare | fara iz. Joarea. Farῐa ustaiekin lotzen zan lepwen 'joarea uztaiarekin lotzen zen lepoan'. Fara txiki. | Mandafara, mandafarῐa. ◆ fara hots(a). ◆ fara mihi(a). |
faradun, faraduna | joaldun | faradun adj./iz. Joalduna; joarea duen animalia, gehienetan, taldearen gidaria izaten dena. Animali faraduna 'animalia joalduna'. || Momoxarro faraduna. |
fardel, fardela | fardel | fardel adj. Baldarki janzten dena, arlotea. Jende fardela. Ik. tresondagarri. |
fardeldu, fardeltzen | fardeldu, narrastu | fardeldu da ad. Narrastu, narras bihurtu; janzkeran, itxuran eta kidekoetan behar lukeen apaintasuna, txukuntasuna edo jasotasuna galdu. |
fardelina | [pixoihalaren babesgarria] | fardelina iz. Haur txikiei pixoihalaren gainetik jartzen zaien oihalezko babesgarria. [(Ond Bak) Fajita de los pañales. Es un pedazo de tela de paño que se pone encima de los pañales para taparlos)]. |
fardo, fardua | fardo | fardo iz. Zerbaitekin, toki batetik bestera garraiatzeko, egiten den fardel handia. Bear fardwek; agotz fardwek 'belar fardoak; ahotz fardoak'. Ik. bal / bala. ◆ fardoak egiteko makina (> fardwek iteko makinῐa). |
farmazeutiko, farmazeutikua | farmazialari, botikari | farmazeutiko iz. Botikaria, farmazialaria. Ik. botikario (> botikaio). |
farmazia | farmazia | farmazia iz. Botika denda. Ik. botika. |
farol, farola | farol | farol 1 iz. Eskuko argiontzia. 2 iz. Kale-argia. 3 adj. Axolagabea. Persona farola. ◆ farola izan [viva la virgen]. |
farrastada, farrastadia | parrastada | farrastada iz. Parrastada; uraz, haizeaz edo aleez mintzatuz, kopuru handia eta bat-batekoa. Ur farrastadῐa 'ur parrastada'. |
fataile, fatailia | joale | fataile adj./iz. Joalea, joaten dena. Ezaken Altsua fatailia 'ez zuan Altsasura joalea'. |
fatalidade, fatalidadia | zorigaizto | fatalidade iz. Zoritxarra. Au fatalidadῐa! Dana txarki ata zaira 'hau fatalidadea! Dena txarki atera zait'. Ik. zoritxar; desgrazia. |
fatxa, fatxia | planta, itxura, tankera | fatxa iz. Planta, itxura, tankera. |
fatxada, fatxadia | fatxada | fatxada iz. Eraikin baten kanpoaldea, eta bereziki aurrealdea. Ik. aurrekalde. Arrailatwik duka fatxada guztῐa 'arraildurik dauka fatxada guztia'. |
fede, fedia | fede | fede 1 iz. Erlijioko egiei eta dogmei buruzko sinestea. Fedῐa galdu 'fedea galdu'. 2 iz. Sinesgaien multzoa. Fede zarrekwa 'fede zaharrekoa'. 3 iz. Konfiantza, uste ona. Fede aundik ez 'konfidantza handirik ez'. Etxuak ematen fede aundik 'ez zidak ematen fede [konfidantza] handirik'. 4 iz. Asmoa. ◆ fede on. Asmo ona. Fede onekwa 'fede onekoa, asmo onekoa'. ◆ fede txar. Fede gaiztoa, asmo txarra. Fede txarrekwa 'asmo txarrekoa'. |
fedebeiko, fedebeikua | fedegabeko | fedebeiko adj. Fedegabekoa, federik ez duena. ▼ Anton. fededun. |
fededun, fededuna | fededun | fededun adj./iz. Fedea duena; kristauentzat, bereziki, kristau fedea duena. ▼ Anton. fedebeiko. |
fei, feia | feria, azoka | fei 1 iz. Feria, azoka. Feia; feiek. 2 iz. Batez ere pl. Festa. Altsuko feiek 'Altsasuko feriak [festak]. 3 iz. (Gutxiespenezkoa) Hedaduraz, gauzen nahaspila, nahaste-borrastea. Yantzak emendi ezur fei oi 'eramantzak hemendik hezur feria hori'. Kentzak orti libu fei oi 'ken ezak hortik liburu feria hori'. |
feliz | zoriontsu | feliz adj. Zoriontsu. Ik. zorioneko. |
felizidade | zorion, zoriontasun, felizitate | felizidade iz. Zoriona, zoriontasuna. Ik. zorion. |
felizitatu, felizitatzen | zorionak eman | felizitatu dau ad. Zorionak eman. Ik. zorionak! (zorionak eman). Gaubonak ta Urteberria felizitatzeko postala bialtzen dea 'Gabonak eta Urteberria zoriontzeko postala bidaltzen dio/die'. |
felizitazio, felizitaziua | zorionak emate; zorion izkribu | felizitazio 1 iz. Zorionak ematea. 2 iz. Zorion txartela, zorion izkribua. Felizitaziua bialdu deat 'felizitazioa bidali diot'. Jaso dot Gaubonetako felizitaziua 'jaso dut Gabonetako zorion txartela'. Ik. postal. |
ferra, ferria | ferra | ferra iz. Gwai ezta ferra otsik aitzen 'orain ez da ferra hotsik aditzen'. |
ferratoki, ferratokia | ferratoki | ferratoki iz. Sutaien aldamenῐen yoten zan ferratokia 'sutegiaren aldamenean egoten zen ferratokia'. |
ferratu, ferratzen | ferratu | ferratu dau ad. Zamariari edo abelgorriari ferrak paratu. Behia ferratu; idia ferratu. |
ferratzaile, ferratzailia | ferratzaile | ferratzaile iz. Zamariak eta abelgorriak ferratzen dituen pertsona. Errementaia bea zan ferratzailῐa 'errementaria bera zen ferratzailea'. |
ferreteia | burdindegi | ferreteria (> ferreteia) iz. Burdindegia. |
ferri, ferria | urtsu | |
ferril, ferrila | trenbide, ferrokarril | ferril iz. Trenbidea. Ferrileko zwia 'trenbideko zubia'. Ik. trenbide. |
ferrobiario | burdinbideetako langile | ferrobiario iz. Burdinbideetako langilea. |
festa, festia | festa | festa (eta fῐesta) 1 iz. Jaia, bereziki jostatzeko, alaitzeko edo atsegin hartzeko egiten dena. Jende asko ibil da aurten erriko festatan 'jende asko ibili da aurten herriko festetan'. Yauria!? Akabo festak! 'euria!? Akabo festak!'. Ik. jai; jaiegun. 2 iz. Olgeta, jostatze edo jai zaratatsua. Afalondwen, festa ederra ibil dai! 'afalondoan, festa ederra ibili dute!'. |
fetxa, fetxia | data | fetxa iz. Data. Ze egun da gaur? Gaur zenbat dau / dik / din hilak? [Hileko egunaz galdegiteko esapidea]. | Fetxa txarrak dῐa ok babatxuiek yaiteko 'data [egun] txarrak dira hauek baratxuriak ereiteko'. ◆ fetxa paratu (> fetxῐa patu). Data paratu. Ik. fetxatu. |
fetxatu, fetxatzen | datatu | fetxatu dau ad. Datatu, data jarri. Noiz jok fetxatuik? 'noiz zagok dataturik?'. Ik. fetxa paratu (> fetxῐa patu). |
fiakaitz, fiakaitza | fidagaitz | fiakaitz adj. Fidagaitza; fidatzen ez dena. Fiakaitza daiz geo'e! 'fidagaitza haiz gero e!'. |
fiatu, fiatzen | fidatu | fiatu da ad. Fidatu. Ez fiatu batere orrekin, gezurra besteik eztau esaten da 'ez fidatu batere horrekin, gezurra besterik ez du esaten eta'. Ik. konfiatu. ▼ Anton. deskonfiatu. |
fideo, fideua | fideo | fideo (eta fidero, fiderua) iz. Zopako pasta, hari itxurakoa. Fideo zopῐa 'fideo zopa'. Ekatazu fidero zorrwa 'ekartzazu fideo zorroa'. |
fidirika(n) | piririka, firurika (?) | fidirika(n) (eta fidirizkan; firikan [Bakaiku]) adb. Piririka (?); firurika (?). Fidirikan bota arria 'firikan bota harria'. Ik. haizkan. |
fidirikan | firurikan (?) | |
fidirizkan | firurikan, firrindan, piririka (?) | fidirizkan (eta fidirikan; firikan [Bakaiku]) adb. Harrika, harriak jaurtitzen diren bezala; firurika (?); piririka (?). Ik. firikan; haizkan. ◆ fidirizkan bota (eta fidirikan bota). Harrika, harriak jaurtitzen diren bezala; firurika, firurikan (?). Makilῐa fidirizkan bota zen 'makila fidirizkan bota zuen'. Fidirizkan bota zituen libuek 'fidirizka [firurikan, harrika] bota zituen liburuak'. Ik. firikan bota; haizkan bota. ¬ |
fidirizkan bota | firurikan, firrindan; harrika | |
fiebre, fiebria | sukar | fiebre iz. Sukarra. Ik. sugar; kalentura. |
fiesta, fiestia | festa | fiesta (eta festa) iz. Festa. Ik. festa. Erriko fῐestak 'herriko festak'. Ik. jai. ◆ fiesta egun. Festa eguna; jaieguna. Ik. jai; jaiegun. |
fiestazale, fiestazalia | festazale | |
figura, figuria | figura | figura iz. |
fijatu, fijatzen | ohartu; 2 finkatu | fijatu 1 da ad. Ohartu, erreparatu. Fijadi ze in den 'fija hadi zer egin duen'. Ik. konturatu (> kontwatu); erreparatu (> errapatu). 2 da/dau ad. Finkatu. Ik. heldu; lotu; sujetatu. |
fijo, fijua | finko; 2 ziur | fijo 1 adj. Finkoa. 2 adb. Ziur. Bier elurra, fijo! 'bihar elurra, fijo!'. Ik. seguro1. |
filarmonika, filarmonikia | harmonika | filarmonika iz. Harmonika, ahoko soinua. |
filfur, filfurra | arin, fin, mehe | filfur 1 adj. Fina, arina, mehea; aukeran mehegia, finegia. Arropa filfurrak. Gio ta filfurro iten dai reteteko papῐa 'gero eta filfurrago egiten dute komuneko papera'. Fumatzeko papῐa baindo filfurro 'erretzeko papera baino filfurrago'. Ik. fin, mehe, arin. 2 iz. Jostailua. Arien karretῐai patzen zezaion txapazko elize bat, ta iten zan filfurra 'hariaren karreteari paratzen zitzaion txapazko helize bat, eta egiten zen filfurra'. |
fili-fala | firi-fara | fili-fala onomat. Firi-fara, haize bigunaren higidura adierazteko erabiltzen den onomatopeia. Haiziek fili-fala ibili (Ond Bak). |
fili-fili biar, fili-fili biarra | fili-fili belar (> fili-fili biar) iz. (Bot.). | |
fili-fili, fili-filia | lertxun | fili-fili iz. (Bot.) Lertxuna. Ik. basatxipu. |
filtratu, filtratzen | iragazi | filtratu da/dau ad. Iragazi. Ik. pasatu. |
filtrazio, filtraziua | filtrazio | filtrazio iz. |
filtro, filtrua | iragazki, irazki | filtro iz. Iragazkia. Ik. pasadore. |
fin, fina (1) | fin (1) | fin1 iz. Amaiera. ◆ fina eraman (> fina yan). A ze fina yan dau orrek! 'a zer fina eraman du horrek!'. Katu beltz arek yan din fina; aspaldi don eztala agertzen emeti 'katu beltz hark eraman din fina; aspaldi dun ez dela agertzen hemendik'. ◆ fin txar. Fin txarra, mal-fin. ◆ azken finean (> azkein finῐen). Azken batean. |
fin, fina (2) | fin (2) | fin2 1 adj. Esku finak. Ik. legun; lirain / lirin. 2 adj. Zorrotza. Belarri fina. Sur fina 'sudur fina'. 3 adj. Lan fina. 4 adj. Persona fina. ▲ Sin. zintzo, onrau. |
final, finala | final | final iz. Lehiaketa bateko azken partida edo norgehiagoka. Eldu dan domekan jokatuko dai finala 'heldu den domekan jokatuko dute finala'. |
findu, fintzen | findu | findu da/dau ad. Fin edo finago bihurtu. Liyua findu 'lihoa findu'. |
firi-fara / fara-fara | firi-fara; mara-mara | firi-fara onomat. Elurra firi-fara deka 'elurra firi-fara dakar'. Aizῐa firi-fara daile 'haizea firi-fara dabil'. Ik. fara-fara (Ond Bak). ◆ firin-faran. Firin-faran; hara eta hona, alde batetik bestera ezer ganorazkorik egin gabe. Firi-fara dailen jendῐa 'firi-fara dabilen jendea'. |
firikan | pirritan (?) | firikan adb. Firikan bota arria (Ond Bak) [Por encima del hombro. Firikan bota arria, tirar la piedra por encima del hombro Ond Bac.]. Ik. fidirizkan. |
firma, firmia | firma, izenpe, sinadura | firma iz. Sinadura. Jakintazu nona dan firmioi! 'jakin ezazu norena den firma hori!'. ◆ firma bota (> firmῐa bota). Sinatu. Ik. firmatu. |
firmatu, firmatzen | izenpetu, sinatu | firmatu dau ad. Sinatu. Nun firmatu ber da? 'non firmatu behar da?'. Firmatazu emen 'firmatu ezazu hemen'. Ik. firma bota (> firmῐa bota). |
firri-farra | barra-barra (axolagabe) | firri-farra (eta birri-barra; pirri-parra) adb. Erruz. ◆ firri-farra bota. Erruz eta nolanahi bota. |
firri, firria | urtsu (txirrio) | firri (eta ferri [Bakaiku]) adj./iz. Urtsua. Ik. bigun. Zopa firria. Kakafirria 'beherakoa'. Firria duka '[kaka] firria [beherakoa] dauka. Ik. kakafirri. ◆ firri-firria. Oso likidoa. |
firrist, firrixt, rist | brixt | firrist, firrixt ( eta rist, rixt) onomat. Brixt. Higitze laster eta bat-batekoaren onomatopeia. Eskuetati, firrixt, in zuan iesi 'eskuetatik, firrixt, egin zidan ihesi'. |
firritu, firritzen | diluitu, likidoago bihurtu | firritu da/dau ad. Diluitu, likidoago edo urtsuago bihurtu. Loia firritu 'lohia firritu'. |
firu, firua | piru (mehe) | firu (izenondo gisa). Piru mehea. Hari edo harizpi itxurakoa. Ari firu bat 'hari piru bat; hari mehe bat''. Ekatzu ari firu bat 'ekar iezadazu hari puska bat'. Ari firu txistina 'hari piru ziztrina'. Aurten, kipula firu batzuk sartu tut batzan 'aurten, tipula piru batzuk landatu ditut baratzean'. Oi jende firua 'hori jende pirua [mehea]'. |
fist | brixt | fist onomat. Brixt, higitze laster eta bat-batekoaren onomatopeia. ◆ fist egin (> fist in). Brixt egin; ihes egin. Fist in dau iesi 'brixt egin du ihesi'. Amurraiek fist in dua iesi 'amuarrainak brixt egin dit ihesi'. |
fist in | brixt egin; ihes egin | |
fistilu, fistilua | flauta, txilibitu | fistilu iz. Flauta, txilibitua. Ik. txulufita; fistu. |
fistu in, fixtu in | txistu egin | |
fistu, fistua | txistu | fistu (eta fixtu) 1 iz. Txistua. Fixtu ta fixtu daile 'txistu eta txistu dabil'. ● Esr. Fixtua bekela ibili. Txistua bezala ibili, arin ibili. ● Esr. Fixtua baindo(re) meo 'txistua baino meheago'. Oso argal dagoenagatik esaten da. 2 iz. Txistua, musika-tresna; flauta. Ik. txulufita; fistilu. ◆ fistu egin (> fistu in, fixtu in). Txistu egin, ahoarekin txistua jo. Fixtu in, otsein 'txistu egin, hots egin'. Norbaitek in dau fixtu 'norbaitek egin du txistu'. | Deitu. ● Esr. zah. Aguztuek neguai fixtu 'abuztuak neguari txistu [deitu]'. ◆ fistu hots(a) (> fixtu otsa). Fixtu otsa aitzen da 'txistu hotsa aditzen da'. |
fiti-fata | (trenaren hotsa) | fiti-fata Onomat. (Haur.) Abian den trenaren hotsa. Fiti-fata, makina txata; fiiit! |
fitxa, fitxia | fitxa | fitxa iz. Partxiseko fitxak galdu tu 'partxiseko fitxak galdu ditu'. |
fixti, fixtia | piztia | fixti iz. Piztia. Basoko fixtiek 'basoko piztiak'. Mendi fixtiek: beti mendien ai dianak 'mendi fixtiak: beti mendian ari direnak'. |
fixtu, fistua | txistu | |
fixtuka(n) | txistuka | fixtuka(n) adb. Txistuka, txistu eginez. Zu(ri) fixtukan ikusi (Ond Bak). |
flakatu, flakatzen | flakatu | flakatu da ad. Argaldu. Ik. mehetu. |
flako, flakua | argal, mehe | flako adj. Argala, mehea. Ik. argal; mehe. ▼ Anton. lodi, gizen, puztikilo. |
flakoxta | argalxka, argal, mehe | flakosta (> flakoxta) adj. Argalxka, argala. ▲ Sin. me, flako, argal. ▼ Anton. lodi, gizen, puztikilo. |
flan, flana | flan | flan iz. Gaur flana esaten zaionai leno budina esaten zezaion 'gaur flana esaten zaionari lehen budina esaten zitzaion'. Flanak eztau ber ortzik 'flanak ez du behar hortzik'. Ik. budin. |
flema, flemia | karkaxa | flema iz. Karkaxa. |
flemon, flemona | flemoi | flemon iz. Flemoia. |
fletxa, fletxia | gezi | fletxa 1 iz. Gezia; eskuz edo arkuz jaurtitzen den arma. 2 iz. Gezi itxurako ikurra. Fletxakin dukatziai mendiko sendak markatuik 'geziekin dauzkate mendiko sendak markaturik'. |
flore, floria | lore | flore 1 iz. Lorea, bereziki apaingarritarako; loreak ematen dituen landarea. Ik. pitxilita. 2 iz. Landareren zatia, ernaltze organoak dauzkana. Ik. lora. 3 iz. Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Irinan floria (Ond Bak), (flor de harina, irin lore). || Inan florῐa [Urdiain]. |
flotadore, flotadoria | flotagailu | flotadore iz. Flotagailua. Neumatikwa ibiltzen genduen flotadoretako 'pneumatikoa ibiltzen genuen flotagailutako'. |
flotatu, flotatzen | flotatu | flotatu dau ad. Ematen dau gezurra pisu zar orrekin flotatu in ber dela 'ematen du gezurra pisu tzar horrekin flotatu egin behar duela'. |
fogon, fogona | sukalde | fogon iz. Sukaldea, janaria prestatzeko su tokia. Ik. su; sukalde; kozina. |
folklore, folkloria | folklore | folklore iz. Negu ta uda, jairo iyotzen zan Urbasá, ta akordiona jotzen arek patzen zen folklorῐa 'negu eta uda, jaiero igotzen zen Urbasara, eta akordeoia jotzen hark paratzen zuen folklorea'. |
follon, follona | istilu | follon iz. Istilua. Follona armatu zain 'istilua armatu [sortu] zuten'. Ik. istilu; yausi. |
fonda, fondia | ostatu | fonda iz. Ostatua. Ik. ostatu. |
forja, forjia | forja | forja iz. Forja lana, burdina goria mailuaz landuta egindakoa. Forja lan onak iten zituen 'forja lan onak egiten zituen'. Forjan daile sutaien 'forjan dabil sutegian'. Forjan indako entengak dῐa 'forjan egindako entengak dira'. |
forjatu, forjatzen | forjatu | forjatu dau ad. Burdina goria mailuaz landu. Sutaien aizkorῐa forjatu 'sutegian aizkora forjatu'. |
forma, formia | forma | forma iz. |
formal, formala | formal | formal 1 adj. Zintzoa, zentzuzkoa. Ik. txintxo; zogi. 2 adb. Zintzo. Gaur formal ibil dῐa 'gaur formal ibili dira'. Formal daitza 'formal dabiltza'. Ik. txintxo. |
formaldu, formaltzen | formaldu | formaldu da/dau ad. Formal, zintzo bihurtu. Ik. zogitu. |
formalidade, formalidadia | formalidade | formalidade iz. Formal dabilenaren edo gauzak taxuz egiten dituenaren jokaera. Formalidade aundik eztuka 'formalidade handirik ez dauka'. Ik. fundamentu. |
formatu, formatzen | formatu, sortu, eratu | formatu da/dau ad. Sortu, eratu. Mataia formatu zaio 'materia [zornea] sortu zaio'. |
formazio, formaziua | formazio | formazio iz. Tropa baten edo armadako hegazkin edo itsasontzi talde baten antolaketa mota. Formaziuen jarrita 'formazioan jarrita'. |
formula, formulia | formula | formula 1 iz. Errezeta. Ik. errezeta. 2 iz. |
forratu, forratzen (1) | forratu | forratu1 dau ad. Libu guztῐek plastikwekin forratzen tu 'liburu guztiak plastikoarekin forratzen ditu'. |
forratu, forratzen (2) | jorratu | forratu2 dau ad. Jorratu [Iturmendi, (Iza Alts), (Ond Bak)]. Ik. jorratu. |
forru, forrua | forru | forru iz. Ik. aforru. |
fortitz / fortiz, fortitza / fortiza | bortitz | fortitz (eta fortiz) adj. Bortitza, sendoa. Gusto fortiza 'gustu fortitza'. Ik. fuerte; keru. ▲ Sin. sendo, indartsu. ▼ Anton. suabe; ahul. |
fortuna, fortunia | fortuna | fortuna 1 iz. (g.er.) Zoria. Zarrak «fortunῐa» esaten zaiken; guai, «suertῐa» 'zaharrek «fortuna» esaten zitean; orain, «suertea»' (LM). Ik. suerte. 2 iz. Ondasunen multzoa. |
forzatu, forzatzen | behartu, bortxatu | forzatu dau ad. Behartu, bortxatu. Ik. behartu, obligatu. |
fosforo | pospolo | fosforo iz. Pospoloa, supiztekoa. Ik. misto. |
fotografia | fotografia | fotografia iz. Majokio ata da fotografien! 'majokiago [zoragarri] atera da fotografian'. Ik. retrato. ◆ fotografia atera (> fotografia ata). Ondo daki fotografiek atatzen 'ondo daki fotografiak ateratzen. Ik. fotografiatu. ◆ fotografiak ateratzeko makina (> fotografiek atatzeko makinῐa). |
fotografiatu, fotografiatzen | fotografiatu | fotografiatu dau ad. Zerbaiten edo norbaiten argazkia egin. Erriko zarrak fotografiatu tu plazan 'herriko zaharrak fotografiatu ditu plazan'. Ik. retratatu. |
fotografo, fotografua | fotografo | fotografo iz. Argazkilaria; argazkilaritzan aritzen den pertsona. Altsun zon fotografua 'Altsasun zegoen fotografoa'. Fotografo ona da. |
fraile txiki, fraile txikia | fraide lego (?) | |
fraile-moja (?) | mitxoleta | |
fraile, frailia | fraide | fraile iz. Fraidea. Fraile fan zan 'fraide joan zen'. Frailetá faten da konfesatzῐá 'fraidetara joaten da konfesatzera'. ◆ fraile-jantzi(a). ◆ fraile-moja [Bakaiku]. (Bot.) Mitxoleta (Papaver rhoeas) Ik. saporrosa. ◆ fraile txiki. Fraide legoa (?). |
frakasatu, frakasatzen | porrot egin | frakasatu dau ad. Porrot egin. Bein da berriz frakasatuta're, eztau etsiko 'Behin eta berriz porrot eginda ere, ez du etsiko'. Ik. meko egin (> meko in); pott egin (> pott in). |
frakaso, frakasua | porrot | frakaso iz. Porrota. Ik. meko. A ze frakaswa! 'a zer porrota!'. |
frakatoki, frakatokia | brageta | frakatoki iz. Brageta. Frakatokia zabaldwik dukazu 'frakatokia [brageta] zabaldurik daukazu'. |
franko | franko | franko zehazgb. Baduka berriketa franko 'badauka berriketa franko'. Ik. asko; gogoti(k). ¬ |
frankolin, frankolina | frankolin | frankolin iz. (Francolinus sp.). |
franzes haize, franzes haizia | frantses haize | |
franzes, franzesa | frantses | franzes adj./iz. Frantsesa, Frantziakoa; Frantziako herritarra. Franzesa're ondo itz eiten dau 'frantsesa ere ondo hitz egiten du'. ◆ franzes haize (> franzes aize). Frantses haizea, ipar-ekialdetik datorren haize hotza. Ik. haize gorri; San Migel haize. |
Franzia | Frantzia | Franzia iz. Frantzia. Franzien bizi dῐa 'frantzian bizi dira'. |
frasko, fraskua | flasko | frasko iz. Flaskoa. |
frenatu, frenatzen | frenatu | frenatu dau ad. Aurrῐa, bate frenatu be 'aurrera, batere frenatu gabe'. Ik. dragatu. |
freno, frenua | freno | freno iz. Galga, balazta. Frenoipe do 'frenorik gabe dago'. Frenoipe ta goitibῐa gendazin 'frenorik gabe eta goitik behera gindoazen'. Ik. draga. |
frente, frentia | fronte | frente 1 iz. Frontea, zerbaiten aurrealdea. Zῐaure frentῐen dukazu 'zeure aurrean daukazu'. Ik. aurre; aurrekalde. 2 iz. Gerra frontea. ◆ frente egin (> frente in). Aurre egin. ◆ frente jarri. Aurrez aurre jarri. |
freskagarri (?) | freskagarri | freskagarri adj./iz. Freskatzen duena. |
freskatu, freskatzen | freskatu | freskatu 1 da/dau ad. 2 dau ad. (Eguraldiaz). Atzoti, nola freskatu den 'atzotik, nola freskatu duen'. |
freskera, freskeria | tranpadura, hoztegi | freskera iz. Kaiola moduko gordelekua, janariak eta edariak fresko mantentzeko erabiltzen dena. Sarῐekin itxita, itzal aldῐa ematen zen laiuen gendukan freskerῐa 'sarearekin itxita, itzal aldera ematen zuen leihoan geneukan freskera'. |
fresko, freskua | fresko | fresko 1 adj. Hotz samarra. Aize freskwa 'haize freskoa'. Ur frskwa 'ur freskoa'. Egun freskwa 'egun freskoa'. 2 adj. Janari freskoa, berria. Arrai freskwa ' arrain freskoa'. |
freskotasun, freskotasuna | freskotasun | freskotasun iz. Ik. freskura. |
freskura, freskuria | freskura | freskura iz. Goizeko freskuran. Atsaldῐen, jende guztῐa atatzen da freskurá 'arratsaldean, jende guztia ateratzen da freskurara'. Ik. freskotasun. |
fritatu, fritatzen | frijitu | fritatu dau ad. Frijitu. Arrontzak zartaien fritatu 'arrautzak zartaginean frijitu'. Oliotan fritatu 'oliotan frijitu'. |
frontal, frontala | frontal | frontal iz. (Arkit.) Horma baten luzean, horizontalean jartzen den habea, solairuko solibei eusten diena; haga nagusia Frontalain gainῐen dazi kwartoiek 'frontalen gainean doaz kuartoiak'. Ik. kuartoi. |
fronton, frontona | frontoi, pilotaleku | fronton iz. Frontoia, pilotalekua. Ik. pilotaleku. |
frunze, frunzia | izur | frunze iz. Izurra, oihal bateko toles paraleloetako bakoitza. Ik. perpiza; dolostura. |
frunzitu | izurtu | frunzitu dau ad. Izurtu; jantziez edo oihalez mintzatuz, izurrak hartu, tolesak hartu. |
fruta, frutia | fruta | fruta iz. Gusto beiko frutῐa saltzen dai azkenaldi ontan 'gustu gabeko fruta saltzen dute azkenaldi honetan'. Ik. frutu. ◆ fruta arbola. ◆ fruta denda. Fruta dendῐa. Ik. fruteria (> fruteia). ◆ fruta saltzaile. Fruta saltzailῐa. |
fruteia | frutategi, fruta-denda | fruteria (> fruteia) iz. Frutategia, fruta-denda. Ik. fruta denda. |
frutu, frutua | fruitu | frutu iz. Fruitua. Urrak aurten ezteka frutwik 'hurrak [hurritzak] aurten ez dakar fruiturik'. Arbolῐorrek frutua eman dau 'arbola horrek fruitua eman dau'. Ik. fruta. |
fu | fu 1 interj. Alde. ◆ fu egin (> fu in) dau ad. Ihesi egin, alde egin. 2 Haur. Putz egin. Ik. pusasi. | |
fu-fu | putz egin (Haur.) | fu-fu Haur. In fu-fu 'egin fu-fu'. Zopa beroari, kandelari... egin fu-fu. ▲ Sin. pusasi / fusasi, pusastu. |
fuego | jo eta jo | fuego interj. Etengabe jo, etengabe aritu. Fwego, berriz-e! 'fuego, berriz ere'. Ik. jo eta fuego; jo eta jo; leña. |
fuente, fuentia | erretilu | fuente iz. Erretilua. Fuente bateti jaten zain danak 'fuente [erretilu] batetik jaten zuten denek'. Ik. erretilu; ontzi. |
fuentekada, fuentekadia | erretilukada | fuentekada iz. Erretilukada. |
fuera | fuera | fuera 1 interj. Norbaiten edo zerbaiten aurkako oihua, alde!, kanpora!-ren baliokidea. Fuera emendi ! 'fuera hemendik'. Ik. alde. 2 Nahikoa. In da fuera 'egin eta kitto'. Ik. akabo. |
fuerte, fuertia | fuerte | fuerte 1 adj. Izatez txikia ta mea da, bea fuertῐa 'izatez txikia eta mehea da, baina fuertea'. Ik. sendo; indartsu; gogor. ▼ Anton. makal, pattal, ahul, xingle. 2 adj. Janariaz edo edariaz ari garela, bortitza. Ik. fortitz. 3 (Adizlagun gisa). Fuerte zaitzai aitxurketan 'fuerte zabiltzate aitxurketan'. 4 iz. Gotorlekua. |
fui in / ji in (?) | zintz egin | fui egin / ji egin (> fwi in / ji in). [Zehaztu]. Zintz egin, mukiak kentzeko, arnasa sudurretik indarrez egotzi. |
fuina, fuinia | lepazuri | fuina (> fwina) iz. Lepazuria (Martes foina). |
fuitter, fuitterra | txio hori (?) | fuitter iz. Fwitterra. Txio horia (Phylloscopus trochilus) (?). Txori mota; tamaina txikikoa, hori-berdexka eta intsektujalea; kantuan fuit egiten du. |
ful, fula | exkax, ahul | ful 1 adj. Eskasa; ahula. Ik. eskas; ahul. 2 adj. Indargabea, indargabekoa. Persona fula 'pertsona indargabea'. Ik. indarbeiko. |
fulu, fulua | ulu | fulu iz. Ulua. Otso fulua 'otso ulua'. Ik. arrantza2. |
fumarro | zigarro | fumarro Haur. Zigarroa. |
fumatu, fumatzen | erre, pipatu | fumatu dau ad. Ik. erre. |
fumatzaile, fumatzailia | erretzaile | fumatzaile iz. (Tabakoa) erretzen duen pertsona. Ik. erretzaile. |
fundamentu, fundamentua | fundamentu | fundamentu iz. Ganora, funtsa. Fundamentu gutxi. Fundamentu aundik ez 'fundamentu handirik ez. Ik. burubide; dulabre; formalidade. ◆ fundamentu beiko. Fundamentu gabea. ◆ fundamentu dun(a). Fundamentua duena. Ik. fundamentuzko. ◆ fundamentuzko adj. ¬ |
funditu, funditzen | erre; galdatu (2) | funditu 1 da ad. Erre. Bonbillia, fusiblia funditu. 2 dau ad. Galdatu; metalak-eta, urtu. |
fundizio, fundiziua | fundizio | fundizio 1 iz. Galdategia. 2 iz. Burdinurtua. |
funzio, funziua; funtzio / funtziuek | funtzio (betekizun). 2 funtzio; elizkizun | funzio 1 iz. Funtzioa, betekizuna. Garai artan, atarzulwek ba zukan be funziua 'garai hartan, atarzuloak [katu zuloak] ba zeukan bere funtzioa'. 2 (eta funtzio, funtziyuek) iz. (pl.) Elizkizuna. Elizako funtziuek. Ik. hileta(k). |
funzionatu, funzionatzen | funtzionatu | funzionatu dau ad. Funtzionatu, ibili. Ik. ibili. Ondo funzionatzen dau eliztorreko erlejuek; ondo daile 'ondo funtzionatzen du eliza dorreko erlojuak; ondo dabil'. |
furgoneta, furgonetia | furgoneta | furgoneta iz. Furgonetῐa ber izaten dot lanῐako 'furgoneta behar izaten dut lanerako'. |
furi-furien | puri-purian | |
furi, furia / furi-furi, furi-furia | puri-purian | furi 1 furiko / furieko adj. Sasoiko. Furῐeko mutilak; furῐeko neskatxak. Furῐeko mutilak, orduen mutil furi-furien 'puriko mutilak; orduan mutil puri-purian'. | Gwai de tomatak furien 'orain daude tomateak purian'. Ik. sasoi; sasoiko. ◆ furi-furian (> furi-furien) adb. Puri-purian, boladan, modan. Negu fúri-furien ge 'negu puri-purian gaude'. Moda furi-furien 'moda puri-purian'. |
furrakan | hegaka | furrakan adb. Hegaka. Txoria furrakán diyuá, bolakán diyuá. Txoriek furrakán ibiltzen diá. Ikus dot txori bat furrakan. Ik. bolakan. |
furratu, furratzen | hegatu | furratu da ad. Txori bat furratu da (Ond Bak). Ik. furrukatu; bolatu. ◆ furratu egin (> furratu in) dau ad. |
furrukatu, furrukatzen | hegatu, hegan egin | furrukatu dau (?) ad. Hegatu, hegan egin; hegan hasi. Ik. bolatu. ◆ furrukatu egin (> furrukatu egin). |
furruntxingalatu | xahutu, eralgi | furruntxingalatu dau ad. Lgart. Diru guztiek furruntxingalatuta etorri zaken. [*OEH xirringilatu, zirringilatu. Reducir a trocitos. Makila ferratuari giderra kendu dio, eta burdin-gerren zorrotzaz eztiki zirringilatuz harri gogor hotzak, zapartarazi dauzkigu bederazka. JE Ber 70]. |
furrut | hurrup, zurrut | furrut 1 onomat. Hurrup; hurrupatzean egiten den hotsaren onomatopeia. 2 iz. Zurruta. Ik. txurrut; zurrut; zanga. |
furrutada, furrutadia | zurrutada | furrutada iz. Zurrutada. Ik. trago. |
furrutakan | zurrutaka | furrutaka (eta furrutakan) adb. Zurrutaka, zurrupaka. Zopak autzi, ta furrutakan 'zopak utzi, eta zurrutaka [edan]'. ● Esr. zah. Zopak eta furrutaka (?) [Dena nahi]. ◆ furrutakan edan (> furrutakan ean / ian). Ik. zanga. |
furrutakan ian | zurrutaka | |
fusasi, fusasten | putz egin | |
fusil, fusila | fusil | fusil iz. Kanoi-bakarreko su arma, balak jaurtitzen dituena. Soldaua fusilakin 'soldadua fusilarekin'. |
fusilatu, fusilatzen | fusilatu | fusilatu dau ad. Fusilatu ta lezῐa bota zituain 'fusilatu eta leizera bota zituzten'. |
futbolista, futbolistia | futbolari | futbolista iz. Futbolaria, futbol jokalaria. |
gaban, gabana | beroki, gaban | gaban iz. Berokia. Ik. abrigo. |
gabardina, gabardinia | gabardina | gabardina iz. Beroki arina, euritik babesteko janzten dena. |
gabiek | gabiek (?) | |
gabilan txiki, gabilan txikia | belatz gorri | |
gabilan, gabilana | gabirai, mirotz | gabilan iz. Gabiraia, mirotza (Accipiter nisus). Ik. usojantzaile; zagizuri [Bakaiku]. ◆ gabilan txiki. Belatz gorria (Falco tinnunculus). |
gagar, gagarra | garagar | |
gahiai | gehiegi | gahiai (> gaiai, gaiei) adb. zenbtz. zehazgb. Ald. gahiei. Gehiegi. || Gahiái gordetzegaiti (Ond Bak). | Gaiai jatῐa're ezta ona 'gehiegi jatea ere ez da ona'. Ik. sobra. ▼ Anton. gutxiegi (> gutxiai). ◆ gahiaia. Gehiegizkoa. —Au bero zarra iten dena. —Bai, gahiaia '—hau bero tzarra egiten duena. —Bai, gehiegia [gehiegizkoa]. ¬ |
gahien | gehien | gahien 1 adb. Gehiena; dagokion aditzak adierazten duena mailarik handienean. Orrek arritzen dwa gaiena 'horrek harritzen dit [nau] gehiena'. ▼ Anton. gutxien. 2 zenbtz. Zerbaiten kopuru handiena. Jende gaiena kontra zon 'jende gehiena kontra zegoen'. Erritar gaienak eskwaz dakiai 'herritar gehienek euskaraz dakite'. Etxe gaienetan oilwek zukatziain 'etxe gehienetan oiloak zituzten'. ◆ gehiene(t)an adb. (> gaienetan). Gaienetan bizikletan faten da lanῐa 'gehienetan bizikletan joaten da lanera'. ◆ gehienez (ere) (> gaienez ('e)) adb. Pasῐen gaienez'e Urriztῐá fanko ga 'pasieran gehienez ere Urriztira joango gara'. Ik. asko jota. ◆ gehien parte (> gaien parte). Gahien parte, jan txarrak iten dai alergia 'gehien parte, jan txarrak egiten dute alergia'. |
gahienbat | gehienbat | gehienbat (> gaienbat) adb. ▲ Sin. batez e(re), gahien parte. |
gahienetan | gehienetan | 'gehienetan'. |
gahienez ('e) | gehienez (ere) | |
gahio / gehio | gehiago | gehiago (> geio, gaio) zenbtz. Emen ola dok: ik asko, nik gaio 'hemen hola duk: hik asko, nik gehiago'. Ekartazu geio 'ekartzazu gehiago'. ▼ Anton. gutxiago (> gutxio). ◆ gehiago egin (> gaio in). ◆ gehiagokorik (> gaiokoik) 1 Gehiagorik, gehiago. Gaiokoik nola ezten in! 'gehiagokorik nola ez duen egin!'. 2 interj. Gaiokoik gwaindo! 'gehiagokorik oraino!' ◆ gero eta gehiago (> gῐo ta geio, gῐo ta gaio). Gῐo ta gaio ikusten dῐa alakwek 'gero eta gehiago ikusten dira halakoak'. 'Gῐo ta gaio estimatzen dot 'gero eta gehiago estimatzen dut'. ◆ nor gehiago (> nor gaio / nor geio) adb. Nor baino nor gehiago; norgehiagoka. Or daitza, nor gaio 'hor dabiltza, nor gehiago'. ¬ |
gahixai | gehiegitxo | gahixai adb. zenbtz. zehazgb. Gehiegitxo. ▲ Sin. askotxo. |
gahixo | gehixeago | gehixeago (> geixo, gaixo) zenbtz. Botatazu ardo gaixo 'Bota [atera] ezazu ardo gehixeago'. Gatz geixo ber dau 'gatz gehixeago behar du'. ▼ Anton. gutxixo. |
gai izan | gai izan | gai izan da ad. Ik. gauza izan. |
gaildur, gaildurra | gailur; 2 gandor | gaildur [Altsasu] Ik. gailur. 1 iz. Gailurra. 2 iz. Gandorra. |
gailtzeru | altzairu | |
gailur | gailur; 2 gandor | gailur (eta gallur; gaildur [Altsasu]) 1 iz. Teilatu gailurra, teilatuaren goiko ertza. Teilatuen gailurra 'teilatuaren gailurra'. Etxῐen gailurra 'etxearen gailurra'. Ik. gain; tontor. 2 iz. Gandorra. Oilarran gailurra 'oilarraren gandorra'. ◆ gailur motxa. Oiloaren gailurra, gailur motxa. |
gailurdiru, gailurdirua | [garai bateko petxa, zerga] | gailurdiru iz. Garai batean ordaintzen zen petxa edo zerga (Urdiain, 1603). [Gailurdirua, oiloen gaineko petxa, ordaintzen zuten Burunda eta Larraungo herriek. *Oharra: Burundan, gailur: oilo eta oilarrak buru gainean duten konkor haragitsua; gandorra, gangarra]. |
gain, gaina | gain | gain (eta gein) 1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea. Ik. goi. Auztazu mai gainῐen 'utz ezazu mahai gainean'. || Ta haren gainea botatzen zan garia... Eta... irinan gainien hartu (Ond Bak). ▼ Anton. azpi; behe. 2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. Ik. tontor. 3 iz. Ondoa, parea; ondora, parera. Gainῐa etor zaira 'gainera etorri zait'. Kentazu aurrau ne gaineti! 'kentzazu haur hau nire gainetik!'. Beti gainῐen! 'beti gainean'. || 4 iz. Esne edo saldaren gainean eratzen den koipezko geruza. Esene gaina 'esne gaina'. Ik. tela. ◆ -en gain -en kontura, -en erantzukizunaren azpian. Be gain artu dau konpontzeko lana 'bere gain hartu du konpontzeko lana'. Ik. esku; kargu; kontu. ◆ -en gainean (> -en gainien). Jakinan gainien patu 'jakinaren gainean paratu'. Jakinan gainien yon 'jakinaren gainean egon'. ◆ gain behera (> gain bῐa) adb. Goitik behera. Ik. gainbehera (> gainbῐa). ◆ esene gain. Esne gaina. Esenῐen gaina 'esnearen gaina'. Esene lodia, esene gain asko dukana; esene mea, esene gain gutxi dukana 'esne lodia, esne gain asko daukana; esne mehea, esne gain gutxi daukana'. Ik. tela. ◆ ur gain. Ur azala. ▼ Anton. ur azpi, urpe. |
gainalde, gainaldia / gainekalde | gainalde | gainalde iz. Zerbaiten gaineko aldea. Ik. gainekalde. ◆ gainaldea hartu (> gainaldῐa artu) 1 Gainetik jarri; aurrea hartu; gainditu. || 2 (Norbaitek) gainak hartu, harropuztu. Maisuen semῐa zalako, guri gainaldῐa artwik zukaken 'maisuaren semea zelako, guri gainaldea harturik zeukaan'. Ik. gaineti jarri. |
gainaldia hartu | gainaldea hartu*, aurrea hartu; gainak hartu | |
gainbe / gainbehe | behe | gainbehe (> gainbe) iz. Behea. Ik. behe (> be, pe). ▼ Anton. goi. |
gainbeakan / gainbiakan | gainbeheraka, beheraka | gainbeheraka(n) (> gainbeakan, gainbῐakan) adb. Beheraka, beherantz. |
gainbeatu, gainbeatzen / gainbiatu | gainbeheratu, beheratu | gainbeheratu (> gainbeatu; gainbiatu) da/dau ad. Beheratu, beherago joan edo eraman; mailaz jaitsi. ▲ Sin. jaitxi. ▼ Anton. goratu (> goatu, gwatu). |
gainbeheko alde / gainbeko alde | gainbeheko alde, beheko alde | |
gainbekalde, gainbekaldia / gainbehekalde | behealde | gainbehekalde (> gainbekalde) iz. Gainbeheko aldea, beheko aldea. ▼ Anton. goikalde. Ik. behekalde (> bekalde); barren; barrenkalde; azpikalde. |
gainbeko / gainbeheko, gainbehekua | beheko | gainbeheko (> gainbeko) adj. Behekoa, behean dagoena. Gainbeko baswa 'gainbeheko basoa'. ▲ Sin. beheko (> beko). ▼ Anton. goiko. ◆ gainbeheko alde (> gainbeko alde). Beheko aldea, behean dagoen aldea. ▼ Anton. goiko alde. Ik. gainbehekalde (> gainbekalde). |
gainbia | gainbehera, behera | gainbehera (> gainbea, gainbῐa) adb. Behera. ▼ Anton. gora. ◆ gainbehera egin (> gainbia in). Behera egin, beheratu, jaitsi. ¬ |
gainekalde, gainekaldia | gainalde | gainekalde (eta gainalde) iz. Gainaldea; zerbaiten gaineko aldea. Ik. gainalde. ▼ Anton. azpikalde. Ik. goienkalde. Maien gainekaldῐa pintatu dau 'mahaiaren gainaldea pintatu du'. |
gaineko, gainekua | gaineko | gaineko 1 adj. Gaineko azala. 2 iz. Jantzien gainekwa 'jantzien gainekoa'. Gonῐen gainekwa 'gonaren gainekoa'. (?). ◆ gaineko eguna. Funtzio [hileta] egunetik hurrengo jaia (domeka) (Ond Bak). |
gaineti | gainetik | gaineti Jazten zan atorrien gaineti kurpinua (Ond Bak). Ik. gain. ◆ gaineti jarri. Aurretik jarri; lehenetsi; aurrea hartu. Ik. gainaldea hartu (> gainaldῐa artu). ◆ gaineti kendu. Ondotik kendu, apartatu. ◆ gauza guztien gainetik. adb. Batez ere. |
gainez | gainezka | gainez adb. Gainez eginez. Ik. moru. ◆ gainez egin (> gainez in). Gainezka egin; beterik dagoen ontzi edo edukitzailearen goiko ertzetatik irten. Ik. gainezkan egin (> gainezkan in). Eseniek gainez in dau 'esneak gainez egin du'. Pertzak, tapatzen badia, gainez iten dai 'pertzek, tapatzen badira, gainezka egiten dute'. || Urak gainez iten badau (Ond Bak). |
gainez in | gainez egin | |
gainezkan | gainezka | gainezkan adb. Gainezka, gainez egiten. ◆ gainezkan egin (> gainezkan in). Gainez egin. Ik. gainez egin (> gainez in). |
gainia | gainera | gainera (> gainea, gainῐa) 1 lokail. Esan berri denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. Ik. aparte; halere (> ale). || 2 iz. (Nora kasua). Ik. gain. ¬ |
gaita, gaitia | gaita | gaita 1 iz. Dultzaina. 2 iz. Zalaparta, burrunba. Leno kunkunak atatzen zaῐn gaitῐa gwai ezta aitzen 'lehenago [lehen] kunkunek ateratzen zuten gaita orain ez da aditzen'. |
gaitasun | gaitasun | gaitasun iz. (Hitz berria) Ik. kapazidade, abildade, trebetasun. |
-gaiti / -geiti | -gatik | -gaiti (eta -geiti). -gatik (motibatiboa; kausazko atzizkia) Zugaitik in dot. |
gaitxitxi | gaitzetsi | gaitxitxi 1 dau ad. Gaitzetsi. Ik. abandonatu; despreziatu. 2 (Era burutua izenondo gisa). Txal gaitxitxia guk azi du 'txahal gaitzetsia guk hazi dugu'. || {Gaitzetsiya, el cordero a quien abandona la madre (Iza Alts)}. |
gaitz erdi | hala ere, eskerrak | |
gaitz, gaitza | gaitz | gaitz 1 iz. Kaltea, mina. Eldu dok gaitza ta maldadῐa 'heldu duk gaitza eta maldadea [gaiztakeria]'. Ik. galte. 2 iz. Eritasuna. Gaitz larrin bat zukan 'gaitz larriren bat zeukan'. || Animalien gaitza (Ond Bak). ◆ gaitz egin (> gaitz in). Kalte egin. Jan orrek gaitz iten dwa. (≠ jan orrek gaizki in dwa). Ik. galte egin. ◆ gaitz erdi lok. (Ond Bak). Hala ere; eskerrak. ◆ gaitzak jo. |
gaixo yon | gaixo egon | |
gaixo, gaixua | gajo; 2 gaixo | gaixo 1 adj. Gajoa, gaixoa [emakumea]. Andra gaixua 'andre gaixoa [baina: Gizon gizajwa 'gizon gizarajoa / gizagaixoa' (LM)]. Gaubonetan jende gaixo guztiek eskῐa faten gindan 'Gabonetan jende gaixo guztiak eskera joaten ginen'. Ik. gizarajo; gizajo. 2 iz./adj. Gaixoa, eria. Ik. gaizki. ▲ Sin. eri. ◆ gaixo egon (> gaixo yon). Gaixotasunen bat izan. Gaur ezta fan eskolá, gaixo do-ta 'gaur ez da joan eskolara, gaixo dago eta'. Ik. eri; gaizki; txarki. |
gaixotasun, gaixotasuna | gaixotasun | gaixotasun iz. Gaixoa denaren, errukarria denaren nolakotasuna. |
gaizki | gaizki | gaizki (> eta geizki) 1 adb. Behar edo nahi denaren edo egoki denaren kontra. Ik. txarki. ▼ Anton. ongi, ondo. 2 adb. Osasunez gaixo, eri. Gaizki dona (Ond Bak). Oi beti gaizki; gaizkia da 'hori beti gaizki; gaizkia da'. ▲ Sin. txarki, ondoez, eri, gaixo. ▼ Anton. sano, ondo, ongi. 3 iz./adj. Eria, gaixotasunen bat duena. Gaizkia da. Ik. eri. 4 (Aditz burutuari enfasia emateko; aditzari dagokion ekintza bukatua dela adierazteko). (geizki + aditz partizipioa -rik morfemarekin) ...eta! Lehenoko kantaitak? Geizki, ahaztuik dukatziu! (= ahaztuik dukatzigu-eta!). Geizki, salduta de! (= dagoeneko salduta daude eta!). ◆ geizkitxo. (Ironiazko adieran) Ondotxo. Geizkitxo bizi dῐa oiek! 'gaizkitxo bizi dira horiek!'. ◆ gaizki esan dau ad. Eztukak motiboik gaizki esateko 'ez daukak motiborik gaizki esateko'. ◆ gaizki esaten. Bestiengeiti, gaizki esaten 'besteengatik gaizki esaten'. ◆ gaizki pensatu. Susmo txarrak. ◆ gaizki bizi. ◆ gaizki egin (> gaizki in). 1 dau ad. Zerbait gaizki egin. 2 dῐa ad. Zerbaitek kalte egin. ◆ gaizki egon (> gaizki yon). 1 (Zerbait) egoki ez egon. 2 (Norbait) gaixo egon. ◆ gaizki erakutsita (> geizki yakusita). Gaizki hezita. Ik. gaizkizi; gaizkizik. ◆ gaizki hartu dau ad. Norbaitek, esan edo egin dioten zerbait, txarrean hartu. ◆ gaizki hazia [gaizki hezia] {Gaizki aziya, el mal educado (Iza Alts)}. Ik. gaizkizi; gaizkizik. |
gaizki hazia | gaizki hazi (gaizki hezi) | |
gaizki yon | gaizki egon | |
gaizkiesana | gaizki esan | gaizkiesana [Altsasu, Urdiain] iz. Gaizki-esana, laidoa, iraina; esamesa, zurrumurrua. (Iza Alts). Ik. gaizki esaten. |
gaizkile (?) | gaizkile | gaizkile (?) adj./iz. ¬ |
gaizkitu, gaizkitzen | gaizkitu | gaizkitu (eta geizkitu) da/dau ad. Gaizki jarri, ondoezik jarri. Ori gaizkituko balitzake, akabo! 'hori gaizkituko balitz, akabo'. Ik. gaixotu; gizajotu. |
gaizkizi / gaizkizik | gaizki hazi (gaizki hezi) | gaizkizi adj. Gaizki hazia; gaizki hezia. Aurrak gaizkizik zukatzien 'haurrak gaizki hezirik zeuzkan'. Ik. gaizki hazia (Iza Alts). ◆ gaizkizik adb. Gaizki hazirik; gaizki hezirik. |
gaiztakeia | gaiztakeria | gaiztakeria (> gaiztakeia) iz. Ik. gaiztankeria. |
gaiztankeia | gaiztakeria | gaiztankeria (> gaiztankeri(a), gaiztankei(a)) iz. Gaiztakeria; gaiztotasuna, gaitzesgarritzat hartua; egintza gaiztoa edo txarra. Gaiztankei haundia (Ond Bak). Ik. gaiztasun; makurkeria (> makurkeia); txarkeria (> txarkeia); maldade; malezia. |
gaiztasun, gaiztasuna | gaiztotasun, gaiztasun* | gaiztasun iz. Gaiztotasuna, gaiztoa denaren nolakotasuna. Ontasunien, bai; bea, gaiztasunien ez diazu ibaziko 'ontasunean, bai; baina, gaiztasunean [gaiztotasunean] ez diozu irabaziko'. Ik. gaiztankeria (> gaiztankeia); makurkeria (> makurkeia), txarreria (> txarreia); maldade; malezia. ▼ Anton. ontasun, ongei, zintzutasun. |
gaiztatu, gaiztatzen | gaiztotu, zornatu | gaiztatu da ad. Gaiztotu, zornatu. Ik. infektatu. [Oharra: gaiztatu ≠ gaiztotu]. |
gaizto, gaiztua | gaizto | gaizto (eta geizto) adj. Bajok gaiztuo! 'bazagok gaiztoago!'. ● Esr. zah. Sagarmina baindo gaiztwo 'sagarmina baino gaiztoago'. Etxῐen beti gerra ematen; sagarmina baindo gaiztwo 'etxean beti gerra ematen; sagarmina baino gaiztoago'. Ik. txar. ◆ aditze gaiztotako(a) (> aitze gaiztotakwa). Aditze gaiztokoa, aditu nahi ez duen pertsona. ◆ traza gaiztoko(a). |
gaiztotu, gaiztotzen | gaiztotu | gaiztotu da/dau ad. Gaizto bihurtu. Ematen dῐazun tratuekin gaiztotu in ber dezu txakurroi 'ematen diozun tratuarekin gaiztotu egin behar duzu txakur hori'. Ik. txartu. [Oharra: gaiztotu ≠ gaiztatu]. |
gala, galak (pl.) | gala | gala iz. (pl.) Apaindura. Galak jantzita. |
galalde | [galsoroen alderdia] | galalde iz. Nekaz. Garia eta zereala erein den herriko eremua. «Artaldea» —artasoroen eremua— da beste alderdia; urtero txandakatu egiten dira. Ik. artalde2. ▲ Sin. garialde. |
galaneta | galaneta [JMS. Relativo a la recogida de ramas secas]. Galarreta fan, galarrak biltzῐa (AG). Ik. galar. | |
galant, galanta | galant | galanta adj. Handia, eskerga. Etxῐek galantak de emen 'etxeak galantak daude hemen'. Gezur galanta sartu dezai 'gezur galanta sartu dizute'. Ik. eder; haundi. ¬ |
galar, galarra | galar | galar iz. Zuhaitzaren adar hila edo iharra. [Haraitz sekwek bakarrik (AG)]. ihar; seko. ◆ galarretara joan (> galarretá fan). Galarrak biltzera joan. Galarrak biltzῐa fan. Ik. galaneta. |
galarbela, galarbelia / galar bela | okil beltz | galarbela iz. [galar-belea, galarretako belea] Okil beltza (Dryocopus martius). Arbola zarrak bota iten dῐalako, galarbelak desagertzen ai dῐa 'arbola zaharrak bota egiten direlako, galarbeleak [okil beltzak] desagertzen ari dira'. Ik. okil. |
galardi, galardi | galardi iz. Galarra [zuhaitzaren adar iharra] ugari den baso tokia. Ik. galar. | |
galazi, galazten | galarazi | galarazi (> galazi) 1 da/dau ad. Dantza itia galazita zon, ta nei asko gustatzen 'dantza egitea galarazita zegoen, eta neri asko gustatzen'. || Hitz itia galazi 'hitz egitea galarazi' (Ond Bak). Ik. debekatu; iotzi; proibitu. 2 dau ad. Galtzera behartu; eragotzi, oztopatu, molestatu. Denborῐa galazi jwak 'denbora galarazi zidak'. || Nik eztezut galaziko (Ond Bak). |
galbaia | galbahe | galbaia iz. Galbahea. Baia ta galbaia bat (Ond Bak). Ik. baia. |
galbaio | kalbario, gurutze bide | kalbario (> kalbaio, galbaio) iz. Kalbarioa, gurutze bidea. [Galbario (G-nav ap. Iza Als). Vía crucis]. ◆ kalbario gaina (> galbaio gaina). Gurutze bidearen azkena, gainaldean. |
galbana, galbania | galbana, nagitasun | galbana iz. Zerbaitek eragindako nagitasuna. Udako berwekin, galbanῐa seguro 'udako beroarekin, galbana seguru'. Ik. alfergura. |
galbandu, galbantzen | galbana hartu, nagitu | galbandu da ad. Galbana hartu. Galbandu: galbanῐa harrapatu. Raso galbandwik yoten dῐa eskolako aurrak garagarrileko bero aundiko egunetan 'arras galbandurik egoten dira eskolako haurrak garagarrileko bero handiko egunetan'. |
galdamentu, galdamentua | galdera, galdemodu | galdamentu iz. Galdera; zerbait jakin nahi dela adieraziz eta haren berri emateko eskatuz egiten den esaldia. Ik. galdera. ◆ galdamentua egin (> galdamentua in). Galdera egin, galdetu. —Galdamendu bat in ber dezut. —Ze galdamendu? '—Galdera bat egin behar dizut. —Zer galdera?'. Ik. galdetu; galdegin (> galdein). |
galdamentua in | galdera egin | |
galdein | galdegin | galdegin (> galdein) dau ad. Galde’in zan neri 'galdegin zidan (?) niri' (Ond Bak). Ik. galdetu; galdamentua egin (> galdamentua in). |
galdera, galderia | galdera | galdera iz. Ik. galdamentu. ◆ galdera egin (> galderῐa in). Ik. galdetu; galdegin (> galdein); galdamentua egin (> galdamentua in). |
galdetu, galdetzen | galdetu | galdetu dau ad. Galderak egin. Ik. galdegin (> galdein); galdamentua egin (> galdamentua in). |
galdu, galtzen | galdu | galdu 1 dau ad. Galdu tut berriz giltzak 'galdu ditu berriz giltzak'. Esperanza guztῐek galtzeko zorien 'esperantza guztiak galtzeko zorian'. ▼ Anton. bilatu. 2 dau ad. Apustua galdu. Dirua galdu. Partidua galdu 'partida galdu'. ▼ Anton. ibazi. ● Esr. zah. Galdubaz ikasten da bizitzen. Galtzen (Ond Bak). 3 dau ad. Zerbaitez ez baliatu. Aukerῐa galdu 'aukera galdu'. A ze eskeia galdu dezu! 'a zer aukera galdu duzu!'. Denborῐa galdu 'denbora galdu'. 4 da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz gertatu. Bidῐen galdu 'bidean galdu'. Mendien galdu 'mendian galdu'. | Orientazioa galdu. Galdurik egon. Raso galwik no 'arras galdurik nago [orientazioa galduta]'. 5 da/dau ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu, gaiztotu; usteldu. Arduek galdu dik oi 'ardoak galdu dik hori'. Jendeik bizi eztan etxῐa lixto galtzen da 'jenderik bizi ez den etxea azkar galtzen da'. ▲ Sin. hundatu. | Zentzumena galdu. Bistῐa galdu 'bista galdu'. Begia galdu. | Arduau galdwik do 'ardo hau galdurik dago'. Ik. usteldu. 6 da/dau ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Itxura txarra duka, azkenaldien asko galdu dau 'itxura txarra dauka, azkenaldian asko galdu du'. 7 da ad. Desagertu, ezereztu. Altsun bekela, galdu in ber da eskueria Urdinen 'Altsasun bezala, galdu egin behar da euskara Urdiainen'. Ziza larrῐa galdu in da 'ziza larrea galdu egin da'. | Bistatik galdu. ◆ (norbait) ez galdu. Ondo moldatu. Yon adi lasai, ez tuk oiek galduko, ez 'egon hadi lasai, ez dituk horiek galduko, ez'. |
galeper, galeperra | galeper | galeper iz. (Hitz berria) Eperra (Coturnix coturnix). Ik. eper; baseper. |
gallur, gallurra | gailur | |
galondar, galondarra | gari hondar | galondar iz. (Nekaz.) Gari hondarra (Ond Bak). |
galte in | kalte egin | |
galte, galtia | kalte | galte iz. Kaltea. Galteik, binapin, eztezu inko 'galterik, behinik behin, ez dizu egingo'. Galte aundiek in tu aizῐek 'kalte handiak egin ditu haizeak'. Ik. dainu; aberia; iharri(a); gaitz. ◆ galte egin (> galte in). Artzaiei galte itegaiti 'artzainei kalte egitegatik' (Ond Bak). ▼ Anton. mesede in, on in. Ik. gaitz egin. ◆ galtea iharritu (> galtῐa iarritu). Kaltea tasatu. ◆ galtetako. Kalterako. ◆ galterako (> galtῐako). Kalterako. 1 (-en atzizkiaren eskuinean). -en kaltean. Gure galtῐako 'gure kalterako'. 2 Kalte egiteko. Onῐako, ez; galtῐako 'onerako, ez; kalterako'. Ik. txarrerako (> txarrῐako). ▼ Anton. oneako. ¬ |
galtegarri, galtegarria | kaltegarri | galtegarri adj. Kaltegarria. Ustez ona zalakwen, galtegarria izan 'ustez ona zelakoan, kaltegarria izan'. |
galtiako | kalterako | |
galtza, galtzia | galtzerdi | galtza iz. pl. galtzak. Galtzerdia. Zure galtzok sekatwik de 'zure galtzerdiok sikaturik daude'. Galtza beltzak 'galtzerdi beltzak'. Kristalezko galtzak 'kristalezko galtzerdiak'. Ardilazko galtzak 'artilezko galtzerdiak'. ◆ galtzagorri (eta galtxagorri). Galtzerdi gorriak dituena. |
galtzadatu, galtzadatzen | galtzadatu | galtzadatu dau ad. Lauzatu, lauzaz estali. Galtzadatwik aitzarriekin 'galtzadaturik haitzarriekin [kareharriekin]'. |
galtzagorri | galtzagorri | galtzagorri (eta galtxagorri) (Ond Bak) 1 iz. (Bot.) [hierba de tallo rojo]. |
galtzaile, galtzailia | galtzaile | galtzaile iz./adj. Galtzen duena, bereziki jokoan edo lehiaketa batean. ▼ Anton. ibaztaile, ibazle. ¬ |
galtzairu, galtzairua | altzairu | galtzairu (> eta gailtzeru, gailtzerubá [Bakaiku]. [Urdiain]: gailtzaua, galtzailua (?)) iz. Altzairua; karbono eta burdinazko aleazioa. ◆ galtzairuzko adj. Altzairuzkoa. |
galtzarpe, galtzarpia | galtzarbe, besape | galtzarpe iz. Galtzarbea, besapea. Ik. besape, besazpi. ◆ galtzarpe azpia (?) |
galtzin, galtzina | galtzina | galtzin(a) iz. Karea, gisua. Ik. kare; kisu. ¬ |
galtzorratz, galtzorratza | galtzorratz | galtzorratz iz. Puntu egiteko orratza. – Galtzorratz motzak eta luziek. Ik. lanorratz. ¬ |
galzada, galzadia | galtzada | galzada iz. Galtzada, harbidea. Aizkibilgo galzadῐa garbitu ta agirien autzi dai 'Aizkibelgo galtzada garbitu eta agerian utzi dute'. Urriztiko galtzadῐa 'Hurriztiko [Urdiaingo eremua] galtzada'. |
ganafita, ganafitia | ganibet | ganafita (a itsatsia) iz. Ganibeta. Ekatzak (kutxilo) ganafitῐa 'ekartzak (kutxillo) ganibeta'. Fermin, zorroztak ganafitῐa! 'Fermin, zorroztu ezak ganibeta!'. Ik. kutxilo. |
ganau, ganaua | ganadu | ganadu (> ganau) 1 iz. Ganau asko, buru asko dukatzi 'ganadu asko, buru asko dauzka'. || Ganauba etzinda don bitartien ongi do; gaizki dona, zuti o tente yoten da 'ganadua etzinda dagoen bitartean ongi dago; gaizki dagoena, zutik edo tente egoten da' (Ond Bak). (Gaizki denien irulkan ibiltzen dia). 2 adj. (Lgart. Batez ere multzoan). Alea, elementua. A ze ganaua! 'a ze ganadua!'. |
ganbara zelai | ganbara zelai; gelarte | |
ganbara, ganbaria | ganbara | ganbara iz. Burundako etxeetan, etxabearen gaineko solairua; kalearen maila berean dagoenaren hurrengoa. Ganbaran lau logela dukatzῐu 'ganbaran lau logela dauzkagu'. Ik. goiko ganbara. ◆ ganbara zelai (> eta ganbazelai) iz. Gelartea; etxabetik eskailerak igota, logelatara ematen duen zabalgunea. Ganbazelai zabala izaten dai etxe askok 'ganbara zelai zabala izaten dute etxe askok'. ◆ goiko ganbara. 1 iz. Ganbara, sabaia. Ik. safai. 2 Irud. Burua. ◆ goiko ganbaratik egon / ondo ez egon (> goikoganbati yon / ondo ez yon). Burutik egon. ◆ tximu ganbara. Goiko ganbarako goitegia, gailurraren azpian eraikitako oholtza. |
ganbatxiki, ganbatxikia | ganbara txiki, tranpal; eskailera-buru | ganbara-txiki (> ganbatxiki) iz. Tranpala, eskailera batean, bi maila sailen arteko zati laua. Ganbatxikiko argia funditu in da, ta aldatu berra do ‘ganbara txikiko argia funditu egin da, eta aldatu beharra dago’ [Funditu, erre]. Ik. eskila(ra) buru (> eskilabu). |
ganbazelai, ganbazelaia | ganbara zelai; gelarte | |
ganbela, ganbelia | ganbela | ganbela iz. Abereei janaria jartzen zaien kutxa moduko ontzia. Txerri ganbelak. [Desberdindu egiren dira: ganbela, jaten ematekoa; aska, edaten ematekoa]. Ik. sara. ◆ zorri ganbela [Urdiain] Lgart. Lepondoko zuloa; lepoaren atzealdeko ildoa, argaltasunak nabarmenagotzen duena. Ik. buruko txoko (Iza Alts). |
ganbelatu, ganbelatzen | [oholak ahur-ganbil forma hartu] | ganbelatu da ad. Oholak ahur-ganbil forma hartu. Olák ganbelátu diá, makurtu (Ond Bak). |
ganbiatu, ganbiatzen | kanbiatu | ganbiatu (eta kanbiatu) da/dau ad. Ik. aldatu. ¬ |
ganbio, ganbiua, ganbiuek | diru xehe, atzerako(ak), kanbioak | ganbio iz. Kanbioa; salerosketetan, itzultzen den diru xehea. pl. ganbiuek. Ik. kanbio; buelta(k). |
gandu, gandua | gandu; liga | gandu 1 iz. Zenbait isurkarik eratzen duten hondar lodia, liga, lirdinga. Gandua: ozpinai-ta galtzen diainien sortzen zaien likia 'gandua: ozpinari-eta galtzen direnean sortzen zaien lika [lirdinga]'. 2 iz. Lurrun geruza (?). |
ganglio, gangliua | gongoil; gurintxo | ganglio iz. Gongoila || pl. Gurintxoak; galtzarbean ateratzen den hantura. || itsumutu (?). |
gantz, gantza | gantz | gantz iz. Txerrien gantza 'txerriaren gantza'. Kilo bat gantz. Gantza urtu. Oliua ta gantza nastuta ibiltzen zan 'olioa eta gantza nahastuta ibiltzen zen'. Ik. gilborra; manteka; koipe. |
gar, garra | gar | gar iz. Talua erretzeko garrakin (Ond Bak). Garrik eztau atatzen su il orrek 'garrik ez du ateratzen su hil horrek'. Ik. sugar. |
garagar, garagarra | garagar | garagar (eta gagar) iz. (Bot.) Gariaren antzeko laborea (Hordeum distichon). Garagar bizarra. |
garagarril, garagarrila | ekain, garagarril | garagarril iz. Urteko seigarren hila; ekaina. Garagarrilῐen eguna bero, goizῐén intza donῐen / danῐen 'garagarrilean eguna bero, goizean ihintza dagoenean / denean'. ¬ |
garai bateko, garai batekua | denbora bateko | |
garai, garaia | garai | garai iz. Nolabait mugatutako denbora-bitartea; zerbait egiteko une egokia. Garai txarra; garai ona. Guai ezta ointo garaia 'orain ez da onddo garaia'. —Elur zar bat in dau! —Garaia! [elurra iteko guai da garaia-ta] 'elur tzar [handi] bat egin du! —Garaia! [elurra egiteko orain da garaia-eta]'. ▲ Sin. denbora, sasoi. || Bat hiltzen dan garaien ‘hiltzen denean’. Beák nai dén garaién o egunién (Ond Bak). 2 iz. (garai batean, garai bateko eta kideko esapideetan). Aspaldi. Garai batien 'garai batean'. Garai bateko, garai batekua. Ik. aspaldi; lehenago (> leno). ◆ garaiko, garaikua. Garaikoa, sasoikoa. Garaien garaiko frutῐa 'garaian garaiko fruta. ◆ bere garaian (> be garaien) adb. Be garaien in ber dai gauzak 'bere garaian egin behar dira gauzak' [a su debido tiempo]. ◆ garai bateko. 'Iraganeko garai bateko, lehengo' adierarekin. Ik. aspaldiko. ◆ garai ederretan ibili. Desordutan, desgaraian. ◆ behar ez den garai (> berreztan garai). Garai edo ordu desegokia. ◆ garaiz adb. Behar den unean, ez berandu. Garaiz etorri, mugaz etorri. Ik. mugaz; puntual. |
garaiz | garaiz | |
garaje, garajia | garaje | garaje iz. Autoak zaindu eta konpontzeko lantegia. |
garama, garamia | aski (2), askimotz, arrosario-belar | garama iz. (Bot.) Askimotza, arrosario-belarra (Cynodon dactylon). Garama bearra 'garama belarra'. Garamῐa ta mubitῐa don tokien, maiz oria ta buru txikio 'garama eta mugita dagoen tokian, arto horia eta buru txikiago'. |
garantia | garantia | garantia 1 iz. Bermea. 2 iz. Produktu baten garantia. |
garbanzu, garbanzua | garbantzu | garbanzu iz. (Bot.) Garbantzua, txitxirioa (Cicer arietinum); landare horren hazia. Ik. txitxiyo. Garbanzuek, ondo etortzeko, naikua ta sobra duka yaurialdi bat 'garbantzuak, ondo etortzeko, nahikoa eta sobra dauka eurialdi bat'. |
garbi | garbi | garbi 1 adj. ▼ Anton. zikin. 2 adj. Berez ez dagokion edo oztopo gertatzen zaion gauzarik ez duena. Zeru garbia: hodeirik edo lainorik gabekoa. Ik. raso. Bide garbia. 3 adj. Bezalakoa, antzekoa. Garbi aita! 'aita berbera da; bere aita bezalakoxea da; aitaren antz handia du'. Ik. raso. 4 adb. Garbiki, garbiro. Eztau garbi jokatu 'ez du garbi jokatu'. Kontuek garbi. Zizak garbi ekartu 'zizak garbi ekarri ditu'. ◆ argi eta garbi adb. Erabat garbi, erraz ulertzeko eran; zalantzarako biderik utzi gabe. Argi ta garbi esan tu gauzak 'argi eta garbi esan ditu gauzak'. ◆ garbi-garbia egin (> garbi-garbia in). Ondo garbitu. Ik. garbitu. |
garbiketa, garbiketia | garbiketa | garbiketa iz. Arropa garbiketa guztῐa eskuz iten zan 'arropa garbiketa guztia eskuz egiten zen'. Sekula eztῐa despeitzen garbiketak 'sekula ez dira despeditzen [bukatzen] garbiketak'. Ik. garbitasun. ◆ garbiketa egin (> garbiketῐa in). ◆ garbiketan adb. |
garbitasun, garbitsuna | garbitasun | garbitasun 1 iz. Garbia denaren nolakotasuna; zikintasunik edo nahasketarik eza. ▼ Anton. zikintasun. 2 iz. Garbiketa. Garbitasuna in 'garbitasuna egin'. 3 iz. Agiriak (pl.); argibidea, azalpena. Garbitasunak [agiriak]. ◆ garbitasuna egin (> garbitasuna in). Garbitu. Ik. garbitu; garbiketa egin (> garbiketῐa in). ¬ |
garbitasuna in | garbitasuna egin | |
garbitu, garbitzen | garbitu | garbitu 1 da/dau ad. Garbitu tuzu untziek? 'garbitu dituzu ontziak?'. Ik. garbitasuna egin (> garbitasuna in). || Garia garbitu (Ond Bak). Patῐa ogiekin garbitu 'platera ogiarekin garbitu [rebañar]'. ▼ Anton. zikindu. 2 da/dau ad. Hil. ▲ Sin. hil, akabatu, linpiatu, likidatu. 3 dau ad. Bidῐek garbitu 'bideak garbitu'. | dau ad. Oskarbitu. (Zerua) garbitu. Ik. rasatu. 4 dau ad. Ostu. ▲ Sin. linpῐatu. Ik. ostu; lapurtu. ◆ garbi-garbia egin / utzi (> garbi-garbia in / autzi). Garbitu. |
garbitzaile, garbitzailia | garbitzaile | garbitzaile iz. Aipatzen dena garbitzen duen pertsona. Etxiek garbitzen ibiltzen da, garbitzaile lanetan 'etxeak garbitzen ibiltzen da, garbitzaile lanetan'. ◆ etxe garbitzaile. Etxe garbitzaile daile 'etxe garbitzaile dabil'. ◆ tximini-garbitzaile. Tximiniak garbitzen dituen pertsona. Tximini-garbitzailia. Tximini-garbitzaile ta mutur zikina. |
garboso, garbosua | graziadun, bizi | garboso, -a (Generoa hartzen du) adj. Ik. airoso; bizi. |
gardama, gardamia | alga (ur gezetakoa) | gardama iz. (Bot.) Ur gezatako alga berdea LM. Uraska eta putzuetan sortzen den alga. |
garesti | garesti | garesti (eta gasti [Urdiain]) 1 adj. Bai gastiek pantalon oiek 'bai garestiak praka horiek'. Gastia da dendioi 'garestia da denda hori'. ▼ Anton. merke. 2 adb. Bizia gasti jon 'bizia garesti zagon'. Geo ta gastio 'gero eta garestiago'. | Irud. Gasti ata zaie asarrealdia 'garesti atera zaie haserrealdia'. |
gargandilla, gargandillia | lepoko | gargandilla 1 iz. Lepokoa, lepoa inguratuz jartzen den apaingarria; lepokoaren alea. 2 (> gargantila) iz. Ahuntzek-eta lepoan zintzilik dituzten guruinak (Iza Alts). |
gargara | gargara | gargara iz. pl. Isurkari bat eztarrian erabiltzea irentsi gabe, borborraren antzeko hotsa ateraz. Gargarak in 'gargarak egin'. |
gari kolore, gari koloria | gari kolore | |
gari, garia | gari | gari iz. (Bot.) (Triticum sp.). Errotan garia (Ond Bak). || Gwai arte bῐar, emendik aurrῐa gari 'orain arte belar, hemendik aurrera gari [Sanjoanetan]'. | – gari-bala. | – gari bizar. | – gari-bikor. | – gari-hazi. | – gari-lasto. | – gari-lur. | – gari-kutxa. | – garia yain. | – gari-pila. | – gari-soro. | – gari-ondar; Ik. galondar (Bak). | – gariek bildu. | – gariek in. | – gari-jorra. | – gari-urte. ◆ garia jo. (Nekaz.) Garia larrainean jo, lastoa eta alea bereizteko. Ik. yuntzitu. ◆ gari kolore. 1 adj. Gari bikorraren kolorekoa. 2 iz. Gari bikorraren kolorea. || Gari koloriá deka (Ond Bak). ◆ gari zorro. Galburuan, gari bikorraren estalgarria. ● Esr. zah. Txikia banintzan, haundia banintzan, maiatzien zorruen nitzan. ¬ |
garia jo | garia jo | |
garialde | gari eremu | garialde iz. Nekaz. Garia ereindako lurrak; gari eremua. Garialde ta maizalde: dermioko alderdi batien garia yaiten zan ta beste alderdien maiza, ta hurrengo urtien aldatu. Ik. maizalde. |
garil, garila | uztail, garil | garil iz. Urteko zazpigarren hila; uztaila. Garai batῐen, garilῐen, naiko lan 'garai batean, garilean, nahiko lan'. Fῐestak, garilῐen 'festak, garilean'. |
garitxo, garitxua | garatxo | garitxo iz. Garatxoa; azalean, bereziki eskuetan, oinetan eta aurpegian, agertzen den pikorta gogorra. Garitxuek kentzeko ona da yodo belarra (?). ¬ |
garizizpi | gari lasto | garizizpi iz. (Iza Alts). Gariaren lastoa [caña del trigo]. Ik. gizi. |
garizuma, garizumia | garizuma | garizuma (> eta gaizuma, gaizumia) iz. (G larriz). Berrogei eguneko aldia, Hausterre egunaren eta Aste Santuaren artekoa, kristau elizetan pazko misterioaren ospakizuna prestatzeko seinalatua. Diotῐen ondoti, garizumῐa 'inauteen ondotik, garizuma'. |
garnatxa, garnatxia | garnatxa | garnatxa 1 iz. (Bot.) Mahatsondo mota, batez ere ardo beltza egiteko erabiltzen den mahatsa ematen duena; mahats hori bera. Mats garnatxa 'mahats garnatxa'. 2 iz. Garnatxarekin egiten den ardoa. Ardo garnatxa. |
garrafon, garrafona | garrafoi | garrafon iz. Garrafoia. |
garranga, garrangia | garranga | garranga [Ziordia, Olatzagutia eta Altsasu] iz. Izotz kandela. Izotz garranga. Ik. lantxurda. |
garrapiñada, garrapiñadia | garrapiñatu | garrapiñada adj. Garrapiñatua. Ik. almendra-garrapiñada. |
garrasi in | garrasi egin | |
garrasi, garrasia | garrasi | garrasi iz. Beti garrasiz! Ik. erroi; erroitu. ◆ garrasi egin (> garrasi in). ◆ garrasiz adb. Ik. garrasikan. Ik. erroi; erroitu. |
garrasika(n) | garrasika | garrasika(n) adb. Garrasiz. |
garrasiontzi, garrasiontzia | garrasizale | garrasiontzi adj. Garrasizalea. Oi garrasiontzia! 'hori garrasiontzia!'. Ik. arran; txintxurraundi. |
garratx, garratxa | garratz | garratx 1 adj. Garratza, ahoan halako laztasuna edo mintasuna sentiarazten duena. Okan garratxa 'okaran garratza'. 2 adj. Bikorduna, pikorduna (?). Harrigarratxa. Udara garratxa. |
garraxi | garrasi | |
-garren | -garren | -garren* ord. Bosgarren; hamaikagarren; egungarren... Jo tuai lemizko ta bigarren deia 'jo dituzte lehenbiziko eta bigarren deia(k) [elizako ezkila-deiak]. ◆ Urtegarrenak, urteurrenak adierazteko. Bedratzigarrena. Lemizko urtῐa 'lehenbiziko urtea [urtegarrena, urteurrena]'; bigarren urtῐa 'bigarren urtea'. Berrogeitamargarren urtῐa 'berrogeita hamargarren urtea [urtegarrena]'. Ik. anibersaio. ◆ garrengo. Muga egunak, epemugak adierazteko. Urte bat garrengo despeituko du lana 'urte bat garrengo despedituko dugu lana'. |
-garrengo | garrenerako* | -garrengo Garrenerako*. Bi urtegarrengo, penak ahaztuik. Hamabost egungarrengo, txumia haundituik. Hilabetegarrengo, ongituik. Astegarrengo, frutia ustelduik. (Aldatu esaldien egitura errepikakorra). Yauriokin, lau egun garrengo ata ber diai urrizizak 'euriokin, lau egun garrengo atera behar diate urrizizak'. |
-garri | -garri (atzizkia) | -garri (atzizkia). Balio arazlea ematen dio sortzen dituen izenondoei edo izenei. Adibideak: barregarri, galtegarri, izugarri, lazkarri, okagarri (...). |
garrotillo, garrotillua | difteria | garrotillo iz. Difteria (Haur gaitza). |
garza, garzia | koartza | garza iz. Koartza (Ardea purpurea etab.). |
garzela, garzelia | kartzela | garzela iz. Kartzela. Sártu ber lukéi garzelá 'sartu behar lukete kartzelara' (Ond Bak). Garzelan yondakwa da 'kartzelan egondakoa da'. ◆ betiko garzela(ra) (> betiko garzelá). Ojala betiko garzela sartuko balikeik! 'oxala betiko gartzelara sartuko balituzte!'. |
gasa, gasia | gaza | gasa iz. Gaza. 1 iz. Kotoizko edo zetazko ehun mehea. Gasazko telῐa 'gazazko tela'. 2 iz. Zauriak garbitzeko eta kidekoetarako erabiltzen den ehun zati sarea. |
gasolina | gasolina, ezantza | gasolina iz. Ezantza. |
gastakor, gastakorra | gastatzaile | gastakor adj. Gastatzailea; batez ere diruaz hitz eginez, gehiegi gastatzen duena. ▲ Sin. gastatzaile. ▼ Anton. gordetzaile. Asko gastatzen dena, gastakorra 'asko gastatzen duena, gastakorra'. Gastakorra da; dirua kobratu ala gastatu iten dau 'gastakorra da; dirua kobratu ahala gastatu egiten du'. |
gastatu, gastatzen | gastatu | gastatu 1 dau ad. Ez gῐo diru guztῐa gastatu! 'ez gero diru guztia gastatu!'. Koperatiba orti gastatzen genduen dana 'kooperatiba hortik gastatzen [erosten] genuen dena'. 2 da/dau ad. Higatu. Ondo gastatwik dukatzizu lanῐako pantalon oiek 'ondo gastaturik dauzkazu lanerako praka horiek'. Ik. saratu; desgastatu. || Dukan adinakin, raso gastatwik do 'daukan adinarekin, arras gastaturik dago'. |
gastatzaile, gastatzailia | gastatzaile | gastatzaile adj./iz. Gastatzailea; batez ere diruaz hitz eginez, gehiegi gastatzen duena. ▲ Sin. gastakor. ▼ Anton. gordetzaile. |
gasti | garesti | |
gastitu, gastitzen | garestitu | garestitu (> gastitu) da/dau ad. Garesti edo garestiago bihurtu, prezioa goratu. Zenbat gastitu dan dana! 'zenbat garestitu den dena!'. ▼ Anton. merkatu. |
gata-maila, gata-mailia | kate-maila, katebegi | |
gata, gatia | kate | gata iz. Katea. Lepoko gatῐa 'lepoko katea'. Urrezko gatῐa, zidarrezko gatῐa 'urrezko katea; zlarrezko katea'. Lor gatῐa 'lor katea'. Ik. estringa. ◆ gata-maila. Katearen maila, katebegia. |
gatiatu, gatiatzen | kateatu | gatiatu da/dau ad. Kateatu. Lurrezko eltzῐek ez austeko iten zῐan alanbrῐekin gatῐatu 'lurrezko eltzeak ez hausteko egiten ziren alanbrearekin kateatu'. |
gatz, gatza | gatz | gatz (eta gaz [Bakaiku]) iz. Gatz bikorra. Gatzakin 'gatzarekin'; gatzipe 'gatzik gabe'; gatziai 'gatziegi'. ◆ gatz larri(a). ◆ gatz txehe(a) (> gatz txea). Gatz xehea. ◆ gatz beiko. Gatzik gabekoa. ◆ gatza eman. Gatzitu ◆ gatza bota. Bota gatza eltziai 'bota gatza eltzeari'. ◆ gatza kendu. ◆ gatzetan paratu (> gatzetan patu). Urdaiazpikwek gatzetan patu 'urdaiazpikoak gatzetan paratu'. |
gatzarri, gatzarria | gatzarri | gatzarri iz. |
gatzbeiko | gatzgabeko | gatzbeiko adj. Gatzgabekoa, gatzgabea. |
gatzi, gatzia | gazi | gatzi 1 adj. Gatza duena. 2 adj. Janariez mintzatuz bereziki, gatz gehiegi duena. Ik. salmorra. ▼ Anton. soso, motel, gatz beiko; lela. ¬ |
gatzipe | gatzgabe | gatzipe (Adizlagun gisa). Gatzik gabe, gatzgabe. Ik. gatzbeiko; motel. |
gatzitu, gatzitzen | gazitu | gatzitu 1 da/dau ad. Gazitu, gazi bihurtu. 2 dau ad. Jakiez mintzatuz, ez galtzeko, gatzetan edo gatzunetan ezarri. Urdaia gatzitu 'urdaia gazitu'. Ik. gatzetan paratu (> gatzetan patu); kuratu. 3 dau ad. Gatza eman. Ik. gatza bota. 4 (Era burutua izenondo gisa). Urdai gatzitua 'urdai gazitua'. |
gatzogi, gatzogia | gatzagi | gatzogi (eta gatzoki; gatzai [Altsasu]; gatzagi [Bakaiku]). Gatzagia. || Axuiak esenia yan ta dijitu ondorien, gatzagia. Honekin gaztaia ta iten dia (Ond Bak). |
gatzontzi, gatzontzia | gatzontzi | gatzontzi iz. Sukaldean eta mahaian erabiltzen den gatzaren ontzia. Estaldu berko diagu gatzontzia 'estaldu beharko diogu gatzontzia'. |
gatzura, gatzuria (?) | gazur | gatzura iz. Ik. gazura. (ur > uria ?) |
gau on | gau on | |
gau sarrera | ilunabar | |
gau ta egun | gau eta egun | |
gau, gau(b)a | gau | gau (> gau(b)a) iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Gau iluna. Gau guztῐa. Gaubῐen, gaubῐako. Gaubῐako fan da lanῐa. Gaubazko lana. ◆ gaubaz adb. Gauaz. Gaubaz dail lanῐen 'gauaz dabil lanean'. || ◆ gaubez adb. Gauez. Gaubez ai da lanien (Ond Bak). ◆ gau eta egun (> gau ta egun) adb. Etengabe. Gau ta egun, ixildube 'gau eta egun, isildu gabe. ◆ gaua galdu. Oiek gaua galdu dai parrandan 'horiek gaua galdu dute parrandan'. ◆ gau sarrera. Iluntzen, gaua sartzen hasten deneko garaia. Ik. ilunabar; iluntze. ◆ gau on interj. Gabon. Gau on deizula. Ik. gaubon. [gau on, bea ez gaubon (LM)]. |
gaubatz, gaubatza | gauaro, gaugiro | gaubatz (eta gauatz (?)) iz. Gauaroa, gaugiroa, gaueko eguraldia, gehienean ona. Au gauatza! 'hau gauaroa'. (Ik. egonera (> yonera). |
gaubeko, gaubekua | gaueko | gaubeko iz. Gaueko sorgina. (Katalin, Katalin?) Gaubekuek eraman din 'gauekoak eraman din'. Ik. sorgin. |
gaubeztu, ganbeztu (?) | gaupasa egin | ganbeztu, gaubeztu (?). |
gaubon | gabon | gaubon interj. Gabon!; gauaz diosala egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. |
Gaubon-egun, Gaubon-eguna | Gabon-egun | |
Gaubon-gau, Gaubon-gaua | Gabon-gau | |
Gaubon(ak) | Gabon(ak), Eguberri(ak) | Gaubon iz. pl. (G larriz). Gabonak, Eguberriak. Gaubon urrengo eguna: Pazko eguna. 'Gabon hurrengo eguna: Pazko eguna'. Ik. pazko egun; Eguarri. ◆ Gaubon egun. Gabon eguna, abenduaren 24a. ◆ Gaubon gau. Gabon gaua, Gabon eguneko gaua. ◆ Gaubonetako kantaita. |
gauerdi, gauerdia | gauerdi | gauerdi iz. Gauaren erdia, gaueko hamabiak. Jo tu gauerdiko amabiek 'jo ditu gauerdiko hamabiak'. ◆ gauerdiko meza. Gaubon gaubῐen izaten da gauerdiko mezῐa 'Gabon gauean izaten da gauerdiko meza'. |
gauerdiko meza, gauerdiko mezia | gauerdiko meza, oilar-meza | |
gauinara, gauinaria | gauenara, saguzar | gauenara (> gauinara, gaubinara) iz. Saguzarra (Pipistrellus pipistrellus). |
gaup in | aupats, korrokada egin | gaup egin (> gaup in) dau ad. ▲ Sin. apats in. Ik. apats. |
gaupasa | gaupasa | gaupasa iz. Etxetik kanpora olgetan gaua igarotzea; gau guztia irauten duen jaialdia. Sin. ganbeztu (?), gaubeztu (?). |
gaur | gaur | gaur 1 adb. Gauden egunean, egun honetan. Gaur bertan. Gaur zortzi. Gaur hamabost. Gaur arte. Gaurtik aurrῐa 'gaurtik aurrera'. ◆ gaur balitz... ◆ gaur egun adb. Garai honetan. ◆ gaur hamabost 1 adb. Bi aste barru. Gaur hamabost hasiko dῐa erriko fiestak 'gaur hamabost hasiko dira herriko festak'. 2 adb. Bi aste aurretik. Gaur amabost asi gindan dantzak ensaiatzen 'gaur hamabost hasi ginen dantzak entseatzen'. ◆ gaurko 1 adj. Gaurko lanak. 2 adb. Gaurko inik ibili ber genduen oi. Gaurko eginik ibili behar genuen hori. ◆ gaurko egunean (> gaurko egunῐen) adb. Gaur egun. ◆ gaurko egunarekin (> gaurko egunakin). adb. Gaur bezalako egun batean, data honetan. ◆ gaur zortzi 1 adb. Datorren asteko egun berean. Gaur zortzi izango da be urteguna 'gaur zortzi izango da bere urteguna [urtebetetze eguna]'. 2 adb. Joan den asteko egun berean. Gaur zortzi obeto genden 'gaur zortzi hobeto geunden'. |
gaur egun | gaur egun | |
gaur hamabost | gaur hamabost | |
gaur zortzi | gaur zortzi | |
gaurtik / gaurti | gaurtik | gaurtik (eta gaurti) adb. Gaurtik aurrera. Ik. hemendik aurrera (> emetik aurrῐa); guati(k). |
gautxoi, gautxoia | gautxori | gautxori (> gautxoi) iz./adj. Lgart. Gauaz etxetik kanpora parrandan ibiltzen dena. |
gauza izan | gauza izan | |
gauza, gauzia | gauza | gauza 1 iz. Objektua. 2 iz. (Batez ere pl.) Gaia, arazoa. || Gauza zailak. Hólako gauzá (Ond Bak). || Gauzak ondo pensatu ber dia 'gauzak ondo pentsatu behar dira'. Ezazula olako gauzaik esan! 'ez ezazula horrelako gauzarik esan!'. ◆ gáuzῐa gῐo're! A zer gauza, gero ere. ◆ gauza da (...) (gáuzῐa da...). Aldez aurretik jakin beharrekoaz ohartarazteko erabiltzen den esapidea. Kulpῐa ari bota nai zῐain, bea gáuzῐa da ikusi zaila nor zailen lapurretan 'kulpa hari bota nahi zioten, baina gauza da ikusi zutela nor zebilen lapurretan'. Ik. kontua da. ◆ gauza izan da ad. Gai izan, kapaz izan. Enok gauza oi iteko 'ez nauk gauza hori egiteko'. Ik. gai izan; kapaz izan. ◆ gauza jakina izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Esatera goazena jadanik gauza ezaguna dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Gauza jakina da oi 'gauza jakina da hori'. ◆ gauza onerako (> gauza onῐako) Gauza onerako izan / ez izan. ◆ gauza onik ez egin, ibili. Gauzonik eztuka 'gauza [asmo, ideia] onik ez dauka' Inkotedῐu gauzonik? 'egingo ote diagu gauza onik?'. ◆ gauza onik ez! (> gauzonik ez). (Esapidea). |
gazin! | goazen | gazin! Goazen! |
gaztabatu, gaztabatua | gaztai beratu(a) | |
gaztai, gaztaia | gazta | gaztai iz. Gazta. Urbasako gaztaia. Mendien indako gaztaia, goxuo beti. || Abatza’re... gaztaiá itéko (Ond Bak). ◆ gaztai beratua (> gaztai beatua). |
gaztaibeatu, gaztaibeatua | gaztai beratu(a) | gaztaiberatu* (> gaztaibeatu, gaztaibῐatu, gaztabatu, baztabῐatu) iz. Gazta beratua. Gaztaia iteko matwa nastuz iten da gaztaῐbeatua 'gazta egiteko matoia nahastuz egiten da gaztai beratua' [matoia: gazta egiteko gatzatu bildua]. Gaztaῐbeatua iteko, lemizko ilabetῐen, egunῐo, ondo nastu ber da matwa; bigarren ilabetῐen, bi eguneti beῐn 'gaztai beratua egiteko, lehendabiziko hilabetean, egunero, ondo nahastu behar da matoia; bigarren hilabetean, bi egunetik behin'. |
gaztaibiatu | gaztai beratu(a) | |
gaztaigile (?) | gaztagile | gaztaigile (?) ¬ |
gaztainale | gaztaina ale | gaztainale ([Altsasu]; gaztina ale [Urdiain]) iz. Gaztaina, gaztainaren alea (Iza Alts). |
gaztainzior | gaztaina zigor | gaztainzior iz. (Ond Bak). Ik. gaztinagai. |
gaztal, gaztala | gaztela | gaztala 1 iz. Gaztela, hego-mendebaldeko haizea, gaztela-haizea* [desberdindu: hego haize]. Ik. gaztalaize; mendabal(a) (?). 2 iz. Hego-mendebala. Gaztaletik jekak yauria 'gaztelatik [mendebaletik] zekarrek euria'. Ik. mendabal. |
gaztalaize, gaztalaizia | gaztela-haize*, mendebal-haize | gaztalaize (eta gaztelaize [Bakaiku]) iz. Gaztela-haizea, mendebal-haizea. Ik. gaztala; arabaize; mendabalaize. |
gaztanbera, gaztanberia | gaztanbera, mami, gatzatu | gaztanbera iz. Mamia, gatzatua. Sutan ibilitako arriekin ardi esenῐa biotu, ta gatzogia nastuta iten da gaztanberaik onena 'sutan ibilitako harriarekin ardi esnea berotu, eta gatzagia nahastuta egiten da gaztanberarik onena'. [Oharra: gaztanbera [Urdiain]; mamia, beste herrietan (?)]. |
gaztantegi, gaztantegia | gaztandegi | gaztantegi ([Ziordia], gaztantei [Urdiain]) iz. gaztandegia, gaztak egiteko edo gordetzeko lekua. |
gaztantei, gaztanteia | gaztandegi | |
gazte denbora, gazte denboria | gazte-denbora | |
gazte jende, gazte jendia | gazte jende | |
gazte, gaztia | gazte | gazte 1 adj./iz. Gaztaroan dagoena. Gaztiek jen ‘daude' (Ond Bak).|| Gazte gutxi zon 'gazte gutxi zegoen'. Beti gazte. Gaztῐek zaῐ gwaindo; ikasko dezai, bai! 'gazteak zarete oraindik; ikasiko duzue, bai!'. ▼ Anton. zahar. 2 adj. (Animaliez eta gauzez mintzatuz). Arbola gaztῐa do alderdi ortan 'arbola gaztea dago alderdi horretan'. Padi gaztῐa 'pagadi gaztea'. 3 adj. (-ago (> -o) eta -en atzizkiak hartzen dituela). Urte gutxiago edo gutxien dituena. Gazteago (> gaztῐo). Gaztio tun ‘Gazteago ditun’ (Ond Bak). I baindo urte bat gaztῐo dok 'hi baino urte bat gazteagoa duk'. || Gazteena (> gaztena). Alaba gaztena 'alaba gazteena'. ◆ gazte denbora. Gaztaroa. Gazte denboran iten genduzenak 'gazte denboran egiten genituenak'. ◆ gazte jende (> gazte jendῐa). Gazteria. ◆ gaztetan adb. Gaztaroan, gazte denboran. ◆ gazterik (> gazteik) adb. Gazte izanik. Gazteik il zaken 'gazterik hil zuan'. Gazteik asko asi zaken lanῐen 'gazterik asko hasi zuan lanean'. Gazteik ezkondu zaken/zanen 'gazterik ezkondu zuan/zunan'. ◆ gaztetatik adb. Gaztarotik, gazte denboratik. Gazte-gaztetatik asi gindan alkarrekin 'gazte-gaztetatik hasi ginen elkarrekin'. |
gazteik | gazterik | |
gaztelaize | gaztela-haize*, mendebal | gaztelaize iz. (Ond Bak) Mendebaldetik datorren haizea. Ik. arabaize. Cf. gaztala. |
gaztelu (?) | gaztelu (?) | |
gaztetasun, gaztetasuna | gaztetasun | gaztetasun iz. Ze ote da gaztetasuna, e?. |
gaztetu, gaztetzen | gaztetu | gaztetu da/dau ad. Gazte edo gazteago bihurtu. |
gaztiatu, gaztiatzen | gaztigatu, ohartarazi | gaztigatu dῐa ad. Abisatu, ohartarazi. Gaztiatu zuan goinatiek ezin zala etorri 'gaztigatu zidan koinatak ezin zela etorri'. ▲ Sin. abisatu, hots ein. |
gaztina arbola, gaztina arbolia | gaztaina arbola, gaztainondo | |
gaztina latx, gaztina latxa | (gaztaina mota) | |
gaztina-mozte, gaztina-moztia | gaztaina biltze | |
gaztina, gaztinia | gaztaina | gaztina (eta gaztaina [Bakaiku]) 1 iz. Gaztaina, gaztainondoaren fruitua. Gaztinok bajek goxwo! 'gaztaina hauek bazeudek goxoago!'. 2 iz. (Bot.) Gaztainondoa. 3 iz. Gaztainondoaren zura. | gaztina txingal. | gaztina tximel. | gaztina-ipurdi. | gaztina-morkots. | gaztina-jana. | gaztina-ale. | gaztina-hagai. | gaztinak moztu. | gaztinak bildu. | gaztina-zartana. | gaztina errῐa. | gaztina yosia. ◆ gaztina arbola. (Bot.) Gaztaina arbola, gaztainondoa (Castanea sativa). ◆ gaztina latx. Gaztaina mota. (Ond Bak) (castañas tempranas. V. iñurri y saboi). Sanmigel gaztinia zan gaztina goiza. ◆ gaztina-mozte (eta gaztaina-mozte [Bakaiku]). Gaztainak biltzea, gaztainak biltzeko sasoia. Gaztina-mozte eguna. Sanpedro eguna baindo obῐa zan Gaztina-mozte eguna 'Sanpedro eguna baino hobea zen Gaztaina-mozte eguna'. |
gaztinagai, gaztinagaia | haga, gaztaina-haga | gaztinagai iz. Haga, gaztaina-haga. Gaztinak mozteko ibiltzen dia gaztinagai luzῐek 'gaztainak mozteko [gaztainak eror daitezen, gaztainondoa jo] erabiltzen dira gaztaina haga luzeak'. Ik. gaztainzior. |
gaztinaldi, gaztinaldia | gaztainadi | gaztinaldi (eta gaztainaldi [Bakaiku]) iz. Gaztainadia. *[gaztinalde (?), gaztainak dauden alderdia (?)]. |
gazura, gazuria | gazur | gazura iz. (a itsatsia). Gazura, esnea gatzatzean egiten den ur gazia. Apartatzen dá gazurῐá ta gelditzen dá matwá 'apartatzen da gazura eta gelditzen da matoia' (Ond Bak). ▲ Sin. txiklote. |
geatu, geatzen | geratu | geratu (> geatu, gῐatu) da/dau ad. Gelditu. Gukin geatu zan izketan 'gurekin geratu zen hizketan'. Ixilik geatu da 'isilik geratu da'. Aizῐa geatu da 'haizea geratu da'. Ortxe geatu zan autwa 'hortxe geratu zen autoa'. Pintatuta, ondo geatu da gelῐa 'pintatuta, ondo geratu da gela'. Ik. gelditu. |
geinu in | keinu egin | |
geinu, geinua | keinu | geinu (eta gainu; ginu [Olatzagutia]) 1 iz. Keinua. Arek ne(r)i gainu, nik ari gainu 'hark niri keinu, nik hari keinu'. 2 iz. Izarrez eta kidekoez mintzatuz, dardarka bezala argi egitea. ◆ geinu egin (> geinu in, gainu in). Keinu egin. Gainu in dwa etortzeko 'keinu egin dit etortzeko'. |
geinukan | keinuka | geinukan (> eta gainukan) 1 adb. Keinuka, keinu eginez. Eskuekin gainukan, autwa gelditzeko 'eskuekin keinuka, autoa gelditzeko'. Ik. geinuketan. 2 adb. Yuzkia gainukan, kukukan 'eguzkia keinuka, kukuka'. Ik. kukukan. |
geinuketan | keinuketan, keinuka | geinuketan (eta gainuketan) adb. Keinuketan, keinuka; keinu eginez. Ik. geinukan. |
-geiti(k) / -engeiti(k) | -gatik, (-en gainean, -i buruz) | -geiti(k) / -engeiti(k). -gatik; -en gainean, -i buruz. Zerbeitengeiti itz in 'zerbaitengatik [zerbaiten gainean, zerbaiti buruz] hitz egin'. |
geizki | gaizki | |
geizkialdi, geizkialdia | erialdi, gaixoaldi | gaizkialdi (> geizkialdi) iz. Erialdia, gaixoaldia. |
geizkitu, geizkitzen | gaizkitu | |
geizkitxo | gaizkitxo (=ondotxo) | geizkitxo 1 adb. Adkor. Gaizki. 2 adb. Gaizkitxo. (Ironiazko adieran) Ondotxo. Geizkitxo bizi: majo bizi. Geizkitxo jan: ondo jan. Geizkitxo ibili: primeran ibili. Geizkitxo yon: ondo egon. Lanen bat ondo bukatuta dagoela adierazteko: Geizkitxo do! 'gaizkitxo dago!'. Ik. primeran, majo; polikitxo. |
geizto | gaizto | |
gela, gelia | gela; logela | gela 1 iz. Gela. Ik. gelatxiki; kuarto. 2 iz. Logela. ◆ gela ilun(a). Leihorik gabeako gela. |
gelatxiki, gelatxikia | sukalondo | gelatxiki iz. Sukalondoa, sukalde ondoko gela, janariak, sukaldeko tresnak eta kidekoak edukitzeko egokitua izaten dena. Gelatxikia, labῐen ondoko gelῐa 'gelatxikia, labearen ondoko gela'. Sukaldῐen ondwen yoten da gelatxikia 'sukaldearen ondoan egoten da gelatxikia'. |
geldi-geldi | geldi-geldi | |
geldi, geldia | geldi | geldi 1 adj. Geldirik dagoena. 2 adj. Astiro higitzen dena. Ik. lasai; poliki; manso. ▼ Anton. azkar, agudo, listo. 3 adb. Geldirik. Yon adi geldik 'egon hadi geldirik'. Ik. geldirik (> geldik); kieto. 4 adb. Astiro, geldiro. Naiko geldi ziyuen autwa 'nahiko geldirik zihoan autoa'. Ik. lasai. 5 interj. Geldi ortxe 'geldi hortxe'. ◆ geldi egon (> geldi yon). Geldirik egon. ◆ geldi-geldi 1 adb. Erabat geldirik. Geldi-geldi geatu zan 'geldi-geldi geratu zen'. Ik. kieto. 2 adb. Astiro-astiro. Geldi-geldi etor zan gugana 'geldi-geldi etorri zen guregana'. Ik. poliki-poliki. ◆ geldi-geldia 1 adb. Geldi-geldi. Ik. geldirik (> geldik). 2 adb. Geldi-geldi, astiro-astiro. Ik. poliki-poliki. ¬ |
geldik | geldirik | geldirik (> geldik) adb. Yon geldik! 'egon geldirik'. Ago geldik! 'hago geldirik!'. Zade geldik! 'zaude geldirik!'. Ik. geldi; kieto. ▲ Sin. geldi-geldi; geldi-geldia. |
gelditu, gelditzen | gelditu | gelditu 1 da ad. Autobusa ezta gelditu 'autobusa ez da gelditu'. Erlejua gelditu in da 'erlojua gelditu egin da'. Aizῐa gelditu in da 'haizea gelditu egin da'. Ik. geratu (> geatu); geldituazi. 2 da ad. Dagoen tokian edo egoeran jarraitu. Gelditu zaitez emen 'gelditu zaitez hemen'. Astegunetan errien ezta iyor'e gelditzen 'astegunetan herrian ez da inor ere gelditzen'. Egwaizῐa gelditu da 'hego haizea [iraunkor] gelditu da'. Afaita gelditu 'afaritara gelditu'. 3 da ad. Gertaera edo galeraren baten ondorioz, aipatzen den egoeran gertatu. Bakarrik gelditu da. Lo seko gelditu da. Gizentasun orrekin ezin mogitu gelditu ber da 'gizentasun horrekin ezin mugitu gelditu behar da'. || Urdia ezta gelditu ernai, bueltatu in da (Ond Bak). 4 da ad. Zati bat kendu ondoren oraindik egon edo iraun. Gelditzen dá matuá (Ond Bak). Zenbat diru gelditzen zaik? Ik. sobratu. 5 da ad. Hitzordua adostu. Bier mendjá fateko gelditu ga 'bihar mendira joateko gelditu gara'. Seietan gelditu gaitun. | Gelditzeko eskatu 'zita eskatu'. ◆ gelditu gabe (> gelditu be). Gelditu be daile lanῐen 'gelditu gabe dabil lanean'. ◆ txakurra gelditu. Txakurrak (gelditxakurrak, erakustxakurrak) ehiza seinalatuz egiten duen geldialdia. |
geldituazi | geldiarazi | geldituazi dau ad. Geldiarazi, gelditzera behartu. |
geliki, gelikia / giliki, gilikia | geheli, geheliki | geheliki (> geliki, giliki) iz. Gehelia, behikia. Ik. txahalki; behiki. Gwe etxῐen, domekatan maiz izaten zaken giliki zopῐa; bestela, oilakiena ta, noizῐen bein, arrai zopῐa 'gure etxean, domekatan maiz izaten zuan geheliki zopa; bestela, oilakiarena eta, noizean behin, arrain zopa'. |
geo | gero | gero (eta geo, gῐo) adb. (Lehenokuek gero esaten zain LM). Geo larruzkuek (Ond Bak). ● gero gerokoak (> geo geokwek). Gu ilko ga, ta gero gerokwek! 'gu hilko gara, eta gero gerokoak!'. – Haundiya da geo hori! (Ond Bak). – Giore! ◆ geroago (> gerwo) adb. Guai ez, gerwo fanko ga 'orain ez, geroago joango gara'. Orduen ezan patzen zanaorῐaik; gerwo asi zῐan patzen 'orduan ez zen paratzen azenariorik; geroago hasi ziren paratzen'. ◆ geroago eta ...-ago (> gerwo ta... -o). Gero eta ...-ago. Gerwo ta sekwo dua udῐa 'geroago eta sikuago doa uda'. ◆ gero eta ...-ago (> geo ta ...-o). Au geo ta makurro dua 'hau gero eta makurrago doa'. ◆ geroko (> geoko, gῐoko) 1 adj. Lenoko jendῐek, gwaikwek eta gῐokwek. 2 adb. Dana gῐoko auzten dau. Ik. biher-etziko. ◆ -zkioz. -z geroz 1 (Aditzaren partizipio burutuari edo aditz laguntzaileari loturik). Aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. 2 (Aditzaren partizipio burutuari loturik). Aipatzen dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela egiten edo gertatzen bada. 3 (Denbora-aditzondo gisa). Ik. ezkeroz (> ezkῐoz). |
geoko / gioko | geroko | |
geranio, geraniua | geranio | geranio iz. (Bot.) Belar landare usaintsu eta apaingarria (Geranium sp., Pelargonium sp.). |
gerba, gerbia | amildegi | gerba iz. Amildegia. Ik. barga. |
gerbillo | (bahe mota) | gerbillo [Ziordia] iz. Lekadunak pasatu eta bereizteko bahea. Ik. baia (> baῐa). |
gerra, gerria | gerra | gerra 1 iz. Gerrῐa galdu zain 'gerra galdu zuten'. Gerra zibila. Gerrῐa despeituta. 2 iz. Borroka, liskarra. ◆ gerra denbora. Gerrako denboran. Gerra denban Belgiká fan zan 'gerra denboran Belgikara joan zen'. ◆ gerra eman (> gerrῐa eman). Gerra ona eman duai aginak! 'gerra ona eman didate haginek!'. Emen, aurrok gerrῐa emateko besteik ezté 'hemen, haurrok gerra emateko besterik ez daude'. ◆ gerrako gogo. Gerrako gogwa dukak? 'gerrarako [liskarrerako] gogoa daukak?'. |
gerraondo, gerraondua | gerraondo | gerraondo iz. Gerra bukatu ondoko denbora. Ik. gerraurre. ¬ |
gerraurre, gerraurria | gerraurre | gerraurre iz. Gerra piztu aurreko denbora. Ik. gerraondo. ¬ |
gerrero, gerrerua | gerrari | gerrero 1 iz. Gudaria, gerraria, gerlaria. Ik. soldau. 2 adj. Bihurria. ▲ Sin. gerroso. |
gerri, gerria | gerri | gerri 1 iz. Gerrien pantalonak ezin sartu 'gerrian prakak ezin sartu'. 2 iz. Zuhaitz enborra. ◆ gerriko min. |
gerriko, gerrikua | gerriko | gerriko iz. Gerriko beltza jantziko dot 'gerriko beltza jantziko dut'. ▲ Sin. ubal, zintun, korrea. ◆ gerrikoa egin (> gerrikwa in). Zuhaitz bati, enborraren bira guztian azala kendu. Arboliai, iartzeko, gerrikwa in 'arbolari, ihartzeko, gerrikoa egin'. ◆ gerrikoa estutu (> gerrikwa estutu). ◆ jaungoikoaren gerriko(a) (jangoikwen gerrikwa). Ostadarra. |
gerrikua in | gerrikoa egin | |
gerroso, gerrosua | bihurri | gerroso adj. Haurrez-eta mintzatuz, gaiztakeriak edo bihurrikeriak egiten dituena. ▲ Sin. bihurri, rebelde. ▼ Anton. baketsu. |
gertaera, gertaeria | gertaera | gertaera iz. Gertaera zelebrῐa izan da gaurkwa 'gertaera xelebrea izan da gaurkoa'. Gertaera txar danak eztῐa galtetako izaten 'gertaera txar denak ez dira kaltetarako izaten'. |
gertatu, gertatzen | gertatu | gertatu da ad. Egite edo gertaera bat izan, gauzatu edo heldu. Ze gertatwa? 'zer gertatu da?'. ▲ Sin. pasatu. ¬ |
gertu | gertu, hurbil | gertu adb. Hurbil. Ik. hurre; hurreko (hurrokuek). ▼ Anton. irruti. Etxia gertu donien (Ond Bak). – gertu ibili (?) (= larrri ibili). Gaur yuzkiek erre ber tu baztarrak. —Bai, gertu ibili! (larri ibili). ◆ gertuan (> gertuen). Gertu-gertuen. Hurbil-hurbilean. ◆ gertuko adj. Hurbilekoa. ◆ gertuti(k) adb. Hurbiletik. |
gertuatu, gertuatzen | gerturatu | gerturatu (> gertuatu) da ad. Hurbildu. |
geruo | geroago | |
geruo eta... -o | geroago eta... -ago | |
gesal, gesala | gesal, elur gesal | gesal iz. Urtzen ari den elurra. Ik. elur gesal; elur beazun. |
gesaldu, gesaltzen | gesaldu | gesaldu da ad. Elurragatik hitz eginez, urtu. Ik. lurmendu; urtu; beraztu (> beaztu). |
geza | geza | geza [Altsasu] adj. Sagarrez eta kidekoez mintzatuz, garratza ez dena. Sagar geza. {Sagar gezaat 'sagar geza bat' [una manzana no ácida (Iza Alts)}. |
gezur, gezurra | gezur | gezur iz. Egiaren kontra ohartuki esaten den gauza. Gwai dana da gezurra ta lapurra 'orain dena de gezurra eta lapurra'. ▼ Anton. egi. ◆ gezurra esan. Gezurrak esan ta egiek ixildu 'gezurrak esan eta egiak isildu'. ◆ gezurra sartu Gezurra esan. Gezur galanta sartu dezai 'gezur galanta sartu dizute'. Ik. engainatu (> inginatu). ◆ gezurretan adb. Gezurra esaten, gezurra esanez. Gezurretan ibili. Gezurretan arrapatu zain 'gezurretan harrapatu zuten'. Gezurretan esan dezut 'gezurretan esan dizut'. ◆ gezurrak erraz bota. Gezurtia. ◆ hitz guztia gezurretan. Gezurtia. ● Esr. zah. Gezurra egien kolorῐen bota 'gezurra egiaren kolorean bota'. || ● Gezurrak zutik bota (?) (Erdozia). ¬ |
gezurra sartu | gezurra sartu | |
gezurretan | gezurretan | |
gezurrezko, gezurrezkua | gezurrezko | gezurrezko adj. Ik. falso. |
gezurrontzi, gezurrontzia | gezurrontzi | gezurrontzi adj. Adkor. Gezurtia. ▲ Sin. gezurti; enbustero, -ra. ▼ Anton. egiti. ¬ |
gezurti, gezurtia | gezurti | gezurti adj./iz. Gezurti zar oi! 'gezurtitzar hori'. Gezurtia da, gezurrak bat bestῐen atzeti esaten tu 'gezurtia da, gezurrak bat bestearen atzetik esaten ditu'. Gezurti zikinoi! 'gezurti zikin hori!'. Ik. gezurrontzi; enbustero, -a. ▼ Anton. egiti. |
gia | gida | gia 1 iz. Gida, gidaria. 2 iz. Kimu nagusia. Ik. kima. |
giatu, giatzen | gidatu | |
giau / geau [?] | geu | geau (eta gῐau) 1 izord. Geu; gu izenordainaren era indartua: {giau, giauk, giauri, giaure, giaurekin, giautaz, giauregeti(k), giautako, giaure baitan, giauregana, giaureganaindo, giaureganako, giauregandi(k)}. 2 izord. (gu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). ◆ geauk (eta gῐauk) izord. Geuk. Guk gῐauk etxῐen iten du ogia 'guk geuk etxean egiten dugu ogia'. ◆ geautako (> gῐautako). Geuretako. ◆ giaure (> gῐaure). Geure. ¬ |
giauk / geauk [?] | geuk | |
giaure | geure | |
giaureganatu, giaureganatzen | geureganatu | geureganatu (> gῐaureganatu) dau ad. Geuregana ekarri, geure egin, geure bihurtu. |
gibel-haundi, gibel-haundia | gibel-handi | |
gibel, gibela | gibel | gibel iz. ◆ gibel-haundi (> gibelaundi) adj. [*Oharra: Toponimian: gibel2 iz. Atzea, atzeko aldea. Aizkibil (Aitzgibel); Galarzabil (Galarzagibel), Iabil Eiheragibel)]. |
gibeleko min, gibeleko mina | gibelekoa | |
gibeleko, gibelekua | gibelekoa | gibeleko iz. Gibeleko gaitza. Gibelekwa duka 'gibelekoa dauka'. ▲ Sin. gibeleko min. ◆ gibelekoa ibili [eduki] (> gibelekwa ibili). |
gibelgorri, gibelgorria | gibelgorri | gibelgorri iz. (Russula integra, Russula vesca eta Russula nitida). Udazkenῐen atatzen da; gorri iluntxwa da 'udazkenean ateratzen da; gorri iluntxoa da'. Auntzak eta ardiek geien jaten dain sulswek: gibelurdina, gibelgorria, xixetak eta ointwek 'ahuntzek eta ardiek gehien jaten duten sulsoak: gibelurdina, gibelgorria, xixetak [zizahoria] eta onddoak. |
gibelurdin, gibelurdina | gibelurdin. 2 urritx | gibelurdin 1 iz. (Russula virescens). 2 iz. Urritxa (Russula cyanoxantha). |
gidel, gidela | gidail* | gidel iz. Sorwen gidela 'soroaren hanka' (“L” formako azalera duena). Gidaila, hanka. Sorwai gidela jan dῐa aldamenekwek 'soroari gidela jan dio aldamenekoak'. |
gihar, giharra | gihar | gihar iz. Gizenik gabeko haragia edo haragi zatia (Iza Alts) [magra]. Ik. txigarra; magra. ▼ Anton. gizen, gizenki. |
gihartsu, gihartsua | gihartsu | gihartsu adj. Gihar asko duena. |
gilborra, gilborria | bilgor, gilbor | gilborra iz. Bilgorra, gantza. Ekatzu kiloerdi bat gilgorra 'ekarzu kiloerdi bat bilgor'. Ik. gantz; manteka. |
gilda, gildia | ginga | gilda [Altsasu] iz. (Bot.) Ginga. {Gildí, la cereza, bi gilda (Iza Alts)}. Ik. ginda; kaixa. |
-gile | -gile (atzizkia) | -gile (atzizkia). 'Ekintza bat egiten duena' adierazten du, eta egin eta egiletik dator. [Ez da oso emankorra]. Adibideak: langile, kixibile, sugile, uztarrigile (...). ¬ |
gillama, gillamia | (marrusketa mota) | gillama iz. Zurginan zepilu klase bat 'zurginaren marrusketa klase bat'. Ik. zepilu. |
giltza segia | giltza segia (?) ¬ | |
giltza zulo | giltza zulo | |
giltza, giltzia | giltza; 2 iltze | giltza 1 iz. Gakoa. | – Giltzia eman, giltzia bota (giltzatu). | – Giltziekin itxi. | – Giltzape. | – giltzazulo, giltzazulua. 2 iz. Iltzea. | – giltzia josi; giltziekin josi. 3 iz. Giltzadura, hezurren arteko lotura. Hanka giltza. ◆ giltza zulo. (Iza Alts) (cerrojo). [Urdiain]. ▲ Sin. sarraila zulo. ¬ |
giltzape | giltzape | giltzape iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Espetxea. Giltzapῐen do, garzelan do 'giltzapean dago, kartzelan dago' (LM). |
giltzarri, giltzarria | giltzarri | giltzarri iz. Arku baten erdian ezartzen den ziri formako harria. |
giltzatu, giltzatua | giltzatu (2) | giltzatu (Era burutua izenondo gisa). ◆ orratz giltzatu. Kateorratza. |
giltzatu, giltzatzen | giltzatu; iltzatu | giltzatu 1 dau ad. Giltzaz itxi. Ataia giltzatu 'ataria giltzatu'. Ik. giltza eman (> giltzῐa eman). 2 dau ad. Iltzatu, iltzez josi. Egurra giltzatu 'egurra iltzatu'. Giltzakin josi 'iltzeekin josi. 3 da/dau ad. Giltzadura edo juntura baten mugikortasuna galarazi. Agwa giltzatu 'ahoa giltzatu'. |
-gin | -gin (atzizkia) | -gin (atzizkia). 'Ekintza bat egiten duena' adierazten du, eta egin eta egiletik dator. Adibideak: hargin, ikazkin, joskin, perzkin, zapatain, zurgin. ¬ |
ginda arbola, ginda arbolia | ginga arbola, gingondo | |
ginda, gindia | ginga (ginda) | ginda (eta gilda) 1 iz. Ginga, gerezi mota garratza. Ik. kaixa. 2 iz. (Bot.) Gingondoa. ◆ ginda arbola. (Bot.) Ginga arbola, gingondoa (Prunus cerasus var. cerasus). |
gindilla, gindillia | pipermin | gindilla iz. (Bot.) Pipermina, piper mehe eta luzea, oso mina (Capsicum annuum). Gindillak ozpinetan 'piperminak ozpinetan'. Gindillok ezte minak, eztai batere pikatzen 'pilermin hauek ez daude minak, ez dute batere pikatzen [mintzen]'. Ik. pipermin. |
-gintza | -gintza (atzizkia) | -gintza (atzizkia). -gin + -tza atzizkiak elkartuz sortu da. Gauzak egiteari dagokion lanbide edo jardun izenak sortzen ditu. (Ez da oso emankorra). Adibideak: hargintza, ikazkintza, zurgintza. ¬ |
gio | gero | |
gio're | gero ere | |
gion, giona | giloi | gion iz. Giloia (Crex crex). Giona, galeperra baindo aundiokwa 'giloia, galeperra baino handiagokoa'. |
girli, girlia | gerli | girli iz. Gerlia; uraren antzeko likidoa, apur bat likatsua. |
girlitsu, girlitsua | gerlitsu* | girlitsu adj. Gerlitsua*, girliz betea 'gerliz betea'; likatsua. Girlia dukana 'gerlia daukana'. Ik. girli. || Zornetsua. |
girlitu, girlitzen | gerlitu* | girlitu da ad. Gerlitu*, gerli bihurtu. Aragia girlitu in zaigu 'haragia gerlitu egin zaigu'. |
girnalda, girnaldia | girlanda, girnalda | girnalda iz. Girlanda. Gaubonetan patzen tu papῐekin indako girnaldak 'Gabonetan paratzen ditugu paperarekin egindako girlandak'. |
giro, girua | giro | giro 1 iz. Eguratsaren egoera; eguraldia, ingurunetzat hartua. Giro txarra gaur, kalῐen yoteko 'giro txarra gaur, kalean egoteko'. 2 iz. Zerbaitetarako giroa, besterik adierazten ez bada, egokia. A ze girwa jok yaiteko! 'a zer giroa zagok ereiteko'. ¬ |
girten, girtena | kirten | girten iz. Kirtena; lanabes eta tresnetan, eusten zaien zatia edo eskutokia. Aizkora-girtena, kutxiluen girtena; pozalan girtena. Artu girtenetik 'hartu kirtenetik'. Ik. eskutoki. ¬ |
gisatu, gisatzen | gisatu | gisatu dau ad. Janaria prestatu. Haragia gisatu. ◆ gisatzeko. Gisatzeko haragia. |
gisau, gisaua | gisatu | gisau iz. Gisatua. ◆ gisau txiki. Gisau txikia, estῐekin indakua 'gisatu txikia, hesteekin egindakoa'. |
gisipela / isipela | isipula | gisipela [Bakaiku] iz. Isipula. Ik. isipula. |
gitarra, gitarria | gitarra | gitarra (eta kitarra) iz. ◆ gitarra jotzaile. Gitarra jotzen duen pertsona. ● (txakurra) gitarra jotzen egon (> gitarrῐa jotzen yon). Txakurra arkakusoak astintzen aritu. |
gitarrista, gitarristia | gitarrista | gitarrista iz. Gitarra-jotzailea. ¬ |
giza-dantza | giza-dantza, sokadantza | giza-dantza iz. (gizon-dantza adieran) Urdiaingo sokadantza; aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten dantzari talde bateko kideek egiten dutena. |
gizajo, gizajua | gizagaixo, gizarajo | |
gizajotu, gizajotzen | gizagaixotu | gizajotu da ad. |
gizaki, gizakia | gizaki, gizonezko | gizaki iz. Gizona, gizonezkoa. Bai gizkikiek bai emakumῐek egurra txikitzen ibiltzen dῐa 'bai gizakiak [gizonezkoak] bai emakumeak egurra txikitzen ibiltzen dira'. Gizaki asko zon elizan 'gizonezko asko zegoen elizan'. Nola gizakia zeran, patata geio patu 'nola gizakia zaren, patata gehiago paratu'. Ik. gizon; gizekume. ◆ gizaki karakol. Barraskilo arrunta (Helix aspersa). |
gizarajo | gizagaixo | gizarajo ([Altsasu] eta gizajo [Urdiain]). adj. Gizagaixoa, gaixoa, errukarria. (Gizonezkoei dagokie). Gizon gizajua ta andra gaixua. Gizonak gizajuek, bea andrak gaixuek. Ik. gaixo. |
gizekume | gizakume | gizakume (> gizekume) iz. Gizasemea (Iza Alts). Ik. gizaki; gizon. |
gizen, gizena | gizen | gizen 1 adj. Txerria baindo gizeno do 'txerria baino gizenago dago'. ▲ Sin. lodi. ▼ Anton. mehe. 2 iz. Haragiaren gantza. ▲ Sin. gizenki. ▼ Anton. txigarra. |
gizendu, gizentzen | gizendu | gizendu da/dau ad. Gizen edo gizenago bihurtu. Zail gizentzekuek, erraz gizentzekuek (Ond Bak). Gizentzen do 'gizentzen dago'. Ik. loditu. ▼ Anton. mehetu (> metu); flakatu. ¬ |
gizenki, gizenkia | gizenki | gizenki iz. Haragiaren gizena. Ganauai urdai gizenkia ematen zezaion ausnartzen asteko 'ganaduari urdai gizenkia ematen zitzaion hausnartzen hasteko'. Ik. gizen; gizenkor. |
gizenkor, gizenkorra | gizenkor | gizenkor 1 adj. Erraz gizentzen dana da gizenkorra 'erraz gizentzen dena da gizenkorra'. 2 adj. Haragi gizenkorra, gizenkia duena. Ik. gizen; gizenki. |
gizentasun, gizentasuna | gizentasun | gizentasun iz. Gizentasun oiek eztῐa batere onak 'geizentasun horiek ez dira batere onak'. |
gizi, gizia | lasto | gizi 1 iz. Gari lastoa. Ik. garizizpi. 2 iz. Edateko lastoa. Limon ura, otz-otza, giziekin yaten 'limoi ura, hotz-hotza, giziarekin edaten'. Sagona urakin ta gizi batekin iten genduzen burbujak 'saboi urarekin eta gizi batekin egiten genituen burbuilak'. [Berreskuratzeko hitza: edateko lastoa (pajita)]. |
gizon, gizona | gizon | gizon 1 iz. Gizaki arra, bereziki heldua dena. Ik. gizaki. Lehenoko gizonak (Ond Bak). 2 iz. Senarra. Ik. senar. ◆ gizon egin (> gizon in). Gizondu. |
goabehera, goabeheria | gorabehera | |
goai | orain | goai adb. Orain; une honetan, garai honetan. Ik. guai (> gwai). |
gobernatu, gobernatzen | gobernatu | gobernatu 1 dau ad. Zaindu, zuzendu, antolatu. Etxῐa gobernatu 'etxea gobernatu'. ▲ Sin. zeindu. 2 dau ad. Abereez mintzatuz, jatekoa eman eta zaindu. Ganauek gobernatzen 'ganadua(k) gobernatzen'. ▲ Sin. zeindu. Ik. kasu egin (> kasoin). 3 dau ad. Estatu edo lurralde bat zuzendu. Ik. agindu. |
gogaita, gogaitia | gurari, apeta | gogaita iz. Guraria, apeta. Ik. onguramin; ongureia; kapritxo. |
gogaitu, gogaitzen | gogaitu | gogaitu da/dau ad. Aspertu, gogoa galdu edo galarazi. Ik. aspertu. ◆ gogaiturik (> gogaitwik) adb. Zerbaiten naien, gogaitwik 'zerbaiten nahian, gogaiturik'. |
gogaituik | gogaiturik | |
gogaltsu, gogaltsua | goxo, gustagarri, gogotsu | gogaltsu adj. Goxoa, gustagarria; gogotsua. Axurkia gogaltsua ata da 'axurikia gogaltsua [goxoa] atera da'. |
gogo, gogua | gogo | gogo iz. ● Esr. zah. Nun da naure gogú, han da naure zankú (Iza Alts). ◆ gogoa eman (> gogwa eman) dῐa ad. Nahi izan. Gogwa ematen dῐana iten dau 'gogoak ematen diona egiten du'. Gogwa ematen dau dana auzteko 'gogoak ematen du dena uzteko'. ◆ gogoa izan (> gogwa izan). ◆ gogoan eraman (> goguen yan). Gogoan hartu, kontuan hartu; gogoratu. Gogwen yantazu betiko 'gogoan eraman ezazu betirako'. Ik. buruan hartu (> buruen artu); kontuan eraman / hartu (> kontuen yan / artu). ◆ gogoan hartu (> gogwen artu). Gogoratu; kontuan hartu, buruan hartu. Artazu ondo gogwen yakusitakua 'har ezazu ondo gogoan erakutsitakoa'. Artu gogwen esandakwa 'hartu gogoan esandakoa'. Artu gogwen amarrendako dala afaia 'hartu gogoan hamarrendako dela afaria'. Ik. kontuan hartu (> kontuen artu); buruan hartu (> buruen artu); pensatazu. ◆ gogoan ibili [eduki] (> gogwen ibili) dau ad. Gogoan izan. Goguan dekat guaindo ‘oroitzen naiz’ (Ond Bak). Guaindo gogwen dukat nola biltzen gindan Hamarrendaien 'oraino gogoan daukat nola biltzen ginen «Hamarrendegian» [gazteak biltzen ziren lekua; garai batean «hamarrendegi» izana, hamarrenak gordetzen ziren tokia]'. Ik. akordatu; gogoratu. || Kontuan hartu. ◆ gogorik gabe (> gogoipe). Gogoipe; gogoik ez 'gogorik gabe; gogorik ez'. ◆ gogo gutxi (izan). Gogo gutxi orrek lanῐako 'gogo gutxi horrek lanerako. ◆ gogo haundia (izan). Eztukat jateko gogo aundik 'ez daukat jateko gogo handirik'. Eztukat gogo aundik eskola fateko 'ez daukat gogo handirik eskola joateko'. ◆ [zerbaiterako] gogoekin egon (> gogwekin yon). Gogoz. Ik. larri. ¬ |
gogoatu, gogoatzen | gogoratu | gogoratu (> gogoatu) 1 da/zaio ad. ¬ |
gogor in | gogor egin | |
gogor, gogorra | gogor | gogor (eta gor) 1 adj. Araitzak mateal gogorra duka 'haritzak material gogorra dauka'. Arria baindo gogorro do aragi au 'harria baino gogorrago dago haragi hau'. || Elur gogor; beatza da kontrariua (Ond Bak). ▼ Anton. biun; beratz. 2 adj. (Hedaduraz). Burua gogorra. 3 adj. Pairatzeko edo eramateko nekeza. Negu gogorra dua aurtengwa 'negu gogorra doa aurtengoa'. 4 adj. Indartsua, sendoa, zaildua. Mutil gogorra da. Zartwik do, bea gogorra da 'zaharturik dago, baina gogorra da'. Ik. indartsu; fuerte. ▼ Anton. ahul, makal, pattal. 5 adb. Indarrez, gogortasunez. Lana gogor in dai 'lana gogor egin dute'. Aizῐek gogor jo dau gaubῐen 'haizeak gogor jo du gauean'. ◆ gogor egin (> gogor in) dῐa ad. Buru egin; gogortasunez jokatu, estutu. Gogor in zῐan 'gogor egin zion'. |
gogoratu, gogoratzen | gogoratu | gogoratu 1 da/dau ad. Gogora edo oroimenera etorri edo ekarri. Ik. akordatu; gogoan ibili (> goguen ibili); bistan ibili [eduki]. ▼ Anton. ahaztu. 2 dau ad. Gogorarazi. Ik. akordatuazi. |
gogortasun, gogortasuna | gogortasun | gogortasun iz. ▼ Anton. biuntasun. |
gogortu, gogortzen | gogortu | gogortu 1 da/dau ad. Ik. gogor egin (> gogor in). 2 da ad. Masῐa gogortu, porlana gogortu 'masa gogortu, porlana gogortu' [fraguar]. |
gogortxo, gogortxua | gogortxo | gogortxo 1 adj. Adkor. Aukeran gogorregia. ▼ Anton. biuntxo. 2 (Adizlagun gisa). (?) |
gogoti | gogotik | gogoti adb. Gogotik, erruz, ugari. Dirua gogoti in dau 'Dirua gogotik egin du'. Yauria gogoti bota dau 'euria gogotik bota du'. Lana gogoti. Papia gogoti. Ik. asko, franko. |
gogua eman | gogoak eman | |
goguen hartu | gogoan hartu | |
goguen ibili (eduki) | gogoan eduki/izan | |
goguen yan | gogoan eraman | |
goi | goi | goi 1 iz. Ik. gain. ▼ Anton. gainbehe, behe. ◆ goiti adb. Goitik; goian. Laihuek behiti ta goiti dekai ‘dute’ harria (Ond Bak). – goien ◆ goitik behera (> goiti bera, goitibῐa) 1 adb. Goiko aldetik beheko aldera. Ik. goitibehera. ▼ Anton. azpiti gora. 2 adb. Alde guztietatik, osorik; burutik burura, hasieratik bukaeraraino. ◆ goiti jo dau ad. Goitik jo, neurriz gora aritu. [Osatzeko] ¬ |
goienkalde, goienkaldia | goialde, goiko alde | goienkalde iz. Goien aldea, goialdea, goiko aldea. ▼ Anton. barrenkalde, gainbekalde, bekalde. Ik. gainekalde; goi; goikalde. |
goikalde, goikaldia | goialde | goikalde iz. Goialdea. Auztazu neguko arropak arramaiuen goikaldῐen 'utz itzazu neguko arropak armairuaren goialdean'. ▼ Anton. gainbekalde, bekalde, barren. |
goiko ganbara, goiko ganbaria | ganbara, sabai | |
goiko-zoru | sabai | goiko-zoru iz. (Ond Bak), [eta Urdiain]. ▲ Sin. tetxo, zoru (2). |
goiko, goikua | goiko | goiko 1 adj. Goian dagoena. Laihuén goiko puntῐa (Ond Bak). ▼ Anton. gainbeheko, beheko. 2 iz. Jainkoa. Goikwoi ezta asko akordatzen gaixworrekin 'Goiko hori ez da asko akordatzen gaixo horrekin'. ◆ goiko ganbara. 1 iz. Ganbara, sabaia ▲ Sin safai. Ik. ganbara. 2 Irud. Burua. ◆ goiko ganbaratik egon / ondo ez egon (> goikoganbati yon / ondo ez yon). Burutik egon. |
goinata, goinatia | koinata | goinata iz. Koinata; norbaitendako, bere ezkontidearen arreba edo ahizpa, edo bere anaiaren ezkontidea. ¬ |
goinatu, goinatua | koinatu | goinatu iz. Koinatua; norbaitendako, bere ezkontidearen anaia edo neba, edo bere ahizpa edo arrebaren ezkontidea. ¬ |
goiti | goitik | |
goiti bea | goitik behera | |
goiti behera; goitibeheria | goitik behera | |
goiti jo | goitik jo | |
goitibera, goitiberia | goitibehera (aldapa) | goitibehera (> goitibera) 1 iz. Aldapa behera; jaitsiera. Goitibera ortan ibiltzen dῐa mutxikan 'goitibehera [aldapa] hortan ibiltzen dira mutxika [jolasean]'. ▲ Sin. berantz; jaitxiera. Ik. goitik behera (> goti bera, goitibῐa). 2 iz. Mutxikako goitiberῐa 'mutxikarako [jostetarako] goitibehera'. |
goiz / goize, goiza | goiz; goizalde | goiz (eta goize) 1 (mañana) Ik. eguardi arte. – goiz-goiza. Goiz-goiza etor da. – goiziako. Goiziako daile lanien 'goizeko txandan'. Goizeko meza. 2 (madrugada). Goizeko ordu biek dia. 3 garaiz – goiztxuai. Goiztxuai etor da. 4 adj. Arbola goiza. – patata goiza. Ik. goizetako. ◆ goizean goiz (> goizῐen goiz) adb. Goizeko lehen orduan, goizean oso goiz. Goizien goiz jagitzen da 'goizean goiz jagiten da'. Etxeti goizien goiz ata ta afalorduaindo ezta etorriko 'etxetik goizean goiz atera eta afalorduraino [afalordura arte] ez da etorriko'. – goizetik gaubia ◆ goiz gorri. ● Esr. zah. Goiz gorri, arratseako yauri / Goiz gorri, arratsaldiako yauri. – goiz nabar. ¬ |
goiz gorri | goiz gorri | |
goiza | goiztiar | goiza adj. Goiztiarra; ohiko zaion garaia baino lehenagokoa. Patata goiza 'patata goiztiarra'. Gaztina goiza 'gaztaina goiztiarra'. |
goizarrats / goiz-arrats | goiz-arrats | goizarrats adb. Goiz-arrats, goiz eta arrats; egun guztia. Goizarrats sorwen lanῐen 'goiz-arrats soroan lanean'. |
goizetako | goiz jateko | goizetako adb. Jendiek eztu patatik sartu ezta goizetako‘e ‘goiz jateko’ (Ond Bak). || Patata goiza. |
goizien goiz | goizean goiz | |
goiztar, goiztarra | goiztiar | goiztar adj. Goiz jaikitzen dena; goiz dabilena. Goiztar etor da 'goiztiar etorri da'. Ik. goiza (arbola goiza, patata goiza). |
goiztxo, goiztxua | goiztxo | goiztxo adb. Adkor. Goiz. ◆ goiztxuai adb. Goiztxoegi. Goiztxwai etorri ga 'goiztxoegi etorri gara'. |
goiztxuai | goiztxoegi | |
golda, goldia | golde | golda iz. Goldea. ◆ goldea pasatu (> goldῐa pasatu). |
goldatu, goldatzen | goldatu | goldatu dau ad. (Lurra) goldeaz irauli. Ik. laiatu; makinatu. |
golde, goldia | golde | golde iz. Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. ◆ goldan adb. Goldean, goldatzen. Goldan daitza 'goldean dabiltza'. ¬ |
goldeburu / golde-buru | golde nabar | goldeburu iz. Golde nabarra, goldearen hortza. [(Ond Bak). Reja del arado.]. |
goldiua (?) | goroldio (?) | goldiua (?) |
golfeia | alprojakeria | golferia (> golfeia) iz. Alprojakeria. Ik. perdixkeria. ◆ golferian (> golfeien) adb. |
golpatu, golpatzen | kolpatu(*), kolpekatu, jo | golpatu da/dau ad. Kolpatu(*), kolpekatu, jo. Sarra golpatwik do 'sagarra kolpaturik dago'. Ik. jo. [Oharra: kolpatu-k 'zauritu' esan nahi du euskara batuan]. |
golpe, golpia | kolpe | golpe iz. Kolpea; zerbaitek beste zerbait jotzea; horren ondorioa. Eman ber duet golpen bat! (Emamer duet golpen bat!) – golpe batien. – golpia eman; golpia hartu. – golpia jo (luzatu, haunditu) – golpe zar 'kolpetzar'. – golpeik ez eman. ◆ golpien (> golpῐen) adb. Kolpean, bat-batean. ¬ |
golpekan | kolpeka | golpekan 1 adb. Kolpeka, kolpeak joz. 2 adb. Etenka, etenak eginez. Elur trapatuen golpekan sartzen dῐa ankak 'elur trapatuan kolpeka sartzen dira hankak [oinak]'. |
golpetu, golpetzen | kolpatu; kolpekatu | golpetu da/dau ad. Sarrak golpetuik de 'sagarrak kolpaturik daude'. 2 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Golpetua 'kolpatua'. |
golpien | kolpean | |
goma, gomia | goma | goma iz. | Ik. borragoma. ◆ gomazko adj. Gomaz egina dena. Gomazko pilotῐa 'gomazko pilota'. | Irud. Gomaren ezaugarriak dituena. Gomazkwa ematen dik aur orrek 'gomazkoa (dela) ematen dik haur horrek'. |
gomazko, gomazkua | gomazko | |
gona, gonia | gona | gona iz. Andra gona gorriduna (Ond Bak). | – gaineko gonia. ◆ azpiko gona (> azpiko gonῐa). Gonaren edo soinekoaren azpian erabiltzen den azpiko arropa mehea, gerritik beherakoa edo gorputz osokoa. Ik. gonbinazio. | – gona motza. | – gona luzia. | Gaineko gonῐa. |
gonape, gonapia | gonape | gonape iz. Gonaren azpia. ◆ gonapean egon (> gonapῐen yon). Aur au beti amai segi, gonapien 'haur hau beti amari segi, gonapean'. |
gonazale, gonazalia | gonazale | gonazale adj. Lgart. Emakumezalea. |
gonbestazio, gonbestaziua | konbertsazio, hizketaldi, solasaldi | konbertsazio (> gonbestazio) iz. Kontuoi dala-ta, guaixe gendaitzan gonbestaziwen 'kontu hori dela-eta, oraintxe genbiltzan konbertsazioan'. Ik. hizketaldi. |
gonbeztako | konparazio batera / baterako | |
gonbiatu, gonbiatzen | gonbidatu | gonbidatu (> gonbῐatu) 1 dau ad. Eztaietá gonbῐatu tuai 'ezteietara gonbidatu dituzte'. 2 (Era burutua izen gisa). Gonbῐatua 'gonbidatua'. Gonbῐatutakwek 'gonbidatutakoak'. |
gonbinazio, gonbinaziua | azpiko gona | gonbinazio iz. Azpiko gona. Ik. azpiko gona. ¬ |
gora | gora | gora (> gwa) 1 adb. Lepotik gora (Ond Bak). ▼ Anton. gainbia. – interj. Norbait edo zerbait goratzeko oihua. Ik. biba. ◆ gora eman. Nazka eman. Dulzῐek gora ematen dwa 'gozoak gora ematen dit'. ◆ gora-gora adb. Goraki, ozenki. Gora-gora kantaitan. |
gorabehera / goraberak | gorabehera | gorabehera (> gorabera, goabera; goraberak) 1 iz. Goranzko eta beheranzko, alde baterako eta besterako aldaketa, aldea. 2 iz. Kontua, arazoa; gertaera. Ik. kontu; asunto. Ze goaberia, e? 'ze gorabehera, e? (LZ). Goraberak 'gorabeherak'. ◆ gutxi gorabehera (> gutxi goabia, gutxi gwabῐa). Ik. iritzi batera (> yaitzi batῐa). |
gorantz | gorako aldapa, igoera | gorantz iz. Gorako aldapa, igoera (Ond Bak) [(sust.) subida, cuesta arriba]. ▲ Sin. azpitik gora. ▼ Anton. beherantz, goitibehera. |
gorbeatu, gorbeatzen | orberatu, orbeztu | gorbeatu da ad. Orberatu, orbeztu; oinak minberatu, mindu. Beiek ezin ibili, gorbeatwik, azkazalak gastatwik 'behiak ezin ibili, orberaturik, azkazalak gastaturik'. Ik. makaldu. ◆ gorbeaturik (> gorbeatwik) / gorbeatuta adb. Orberaturik, orbezturik; asko ibiltzeagatik oinak minduta izan; gihar-mina, gogordura(k) [agujetak] izan. Gorbeatwik no 'gorbeaturik nago'. Gorbeatuta dukatzit ankak 'gorbeatuta dauzkak hankak'. Ik. agujeta. |
gorbeatuik | orberaturik, orbezturik (*) | |
gorde, gordetzen | gorde | gorde 1 dau ad. Ondo gordeta dukatzit fotografia zarrak 'ondo gordeta dzuakat fotografia zaharrak'. 2 da/dau ad. Ezkutatu. Ik. estaldu. 3 da/dau ad. Mantendu, ez galdu. Gwe goikoganbaran ondo gordetzen dῐa lukaikak. 'gure goiko ganbaran ondo gordetzen dira lukainkak'. Gordetazu pastel puska bat amandako 'gorde ezazu pastel puska bat amarendako'. Ik. kontserbatu (> konserbatu). 4 da/dau ad. Araua edo legea bete. Gaur jai gorde ber dot 'gaur jai gorde behar dut'. |
gordekaitz, gordekaitza | gordegaitz* | gordekaitz (Ond Bak) adj./iz. Gordetzeko zaila dena, kontserbatzeko erraza ez dena. ● Esr. zah. Gordekaitza, katuendako. [Non edo nola gorde ez dakigun gauza, edo alferrik galdu edo katuak eramaten duela]. ≠ Esaera da: Gehiegi gordetzeagatik galdu iten da (...?). |
gordeleku, gordelekua | gordeleku | gordeleku iz. Norbait edo zerbait gordetzen den lekua. |
gordetzaile, gordetzailia | gordetzaile; aurreztaile | gordetzaile 1 iz./adj. Gordetzen edo zaintzen duena. 2 adj./iz. Aurreztailea, aurrezten duena. Diru gordetzailia da. ▼ Anton. gastakor, gastatzaile. |
gordin, gordina | gordin | gordin adj. Egosi edo erre ez dena. Haragi gordina. ◆ gordinik. adb. Egosi edo erre gabe. Ik. zuti(k). |
gorentzi(ek) | goraintzi(ak) | gorentzi(ek) (eta gwentzi(ek)) iz. Goraintzi(ak), aurrean ez dagoenari beste baten bidez bidaltzen zaizkion diosalak. Emaiotzin gwntziek amai ne partetik 'emazkion goraintziak amari nire partetik'. |
gori, goria | gori | gori adj. Tenperatura altuen eraginez argitsu bihurtu dena. Aizkorak-eta iteko, sutaien patzen zan burnia gori-goria 'aizkorak-eta egiteko, sutegian paratzen zen burdina gori-goria'. |
gorputz, gorputza | gorputz | gorputz iz. Gizakien eta animalien materiazko osagarria. Gorputz guztῐa mindwik 'gorputz guztia mindurik'. |
gorputzaldi, gorputzaldia | gorputzaldi | gorputzaldi iz. Gorputzaren egoera. Gorputzaldi txarra autzi dwa atzoko dantzaldiek 'gorputzaldi txarra utzi dit atzoko dantzaldiak'. |
gorri-gorria patu | gorri-gorri egin | |
gorri, gorria | gorri | gorri 1 adj./iz. Gorri kolorῐa 'gorri kolorea'. 2 adj. Bizar gorria. Kaskagorria. 3 adj. Oso larria edo handia. Gorriek pasatu genduzen 'gorriak pasatu genituen'. 4 adj. Ezkertiarra, iritzi aurrerakoiak dituena. Republikanwa ta gorria zan 'errepublikanoa eta gorria zen'. 5 adj. Soila, biluzia. Plixkorri 'biluzgorri'. 6 adj./iz. Ardo gorria. Atatazu bi gorri 'atera itzazu bi gorri'. Ik. klarete. ◆ gorriak ikusi, pasatu (> gorriek ikusi, pasatu). Oso gaizki edo larri ibili. Gorriek ikusi genduzen gerra ondorien 'gorriak ikusi genituen gerra ondoren'. ◆ gorriak erakutsi (> gorriek yakusi). Oso gaizki edo larri pasarazi. Gorriek yakusten duatzi belaun onek 'gorriak erakusten dizkit belaun honek'. Gorriek yakusi ziatzien senarrak 'gorriak erakutsi zizkion senarrak'. – gorridun; Andra gona gorriduna (Ond Bak). | plixkorri. ◆ gorri-gorria paratu (> gorri-gorria patu). 1 Gorri-gorri egin, erabat gorritu. 2 Lotsagorritu, lotsatu. Ik. lotsatu. ◆ haize gorri. Haize polarra. Ik. Sanmigel haize; franzes haize (> franzes aize). |
gorriek ikusi | gorriak ikusi | |
gorriek yakusi | gorriak erakutsi | |
gorringo, gorringua | gorringo | gorringo 1 iz. Arrontza gorringwa 'arrautza gorringoa'. Tartῐa iteko, apartatazu arrontzain gorringwek ta zuringwek 'tarta egiteko, aparta itzazu arrautzen gorringoak eta zuringoak'. 2 iz. (Mikol.) Kuletoa, arrautza perretxikoa (Amanita caesarea). Ointo gorringo. Ik. ama ointo. |
gorritasun, gorritasuna | gorritasun | gorritasun iz. Gorria denaren nolakotasuna. Gorritasun batzuk ata zaizkia musuen 'gorritasun batzuk atera zaizkit musuan'. |
gorritu, gorritzen | gorritu | gorritu 1 da/dau ad. Kolore gorria hartu edo eman, gorri bihurtu. 2 da ad. Lotsaz gorritu. Ik. gorri-gorria paratu (> gorri-gorria patu). |
gorritxo, gorritxua | gorrixka | gorritxo adj./iz. Gorrixka. Obe kolore gorritxuet emanko bazendῐa 'hobe kolore gorritxo [gorrixka] bat emango bazenio'. |
gorrixka, gorrixkia | gorrixka | gorrixka adj./iz. (Hitz berria) Gorriaren antzekoa, gorrirantz jotzen duena. – gorri koloria. Ik. gorritxo. |
gorroto, gorrotua | gorroto | gorroto iz. Ik. nazikusi; hintxa. |
goru, gorua | koru | goru (eta koru) iz. Korua; elizetan, esparru goratua. Elizako gorua. (Alderatu: koro). ◆ goruazpi, goru azpi. Koruaren azpian dagoen elizaren alderdia. Goru azpien do bataiatzeko pontῐa 'koru azpian dago bataiatzeko pontea'. |
goruazpi, goruazpia | koru-azpi | |
gosai, gosaia | gosari (hamaiketako; hamarretako) | gosari (> gosai) iz. Hamaiketakoa; hamarretakoa. Bereizi egiten dira gosari eta desaiuno. |
gosaldu, gosaltzen | gosaldu (hamarretakoa egin) | gosaldu dau ad. Gosaria hartu; hamarretakoa egin. Ik. desaiunatu. Gosaltzun 'gosaldu dezagun'. Amarrak: lana autzi eta gosaltzeko ordua 'hamarrak: lana utzi eta gosaltzeko ordua'. |
gose, gosia | gose | gose 1 iz. Jateko beharra edo nahia. Ez dekai esene-goseik txerrikumok (Ond Bak). Basua ezta gose (Ond Bak). Gose aundik eztukat 'gose handirik ez daukat'. Aurrak eztuka goseik 'haurrak ez dauka goserik'. Ik. tripazorri. ● Esr. zah. Goseik eztukanandako, maia beti pronto 'goserik ez daukanarendako, mahaia beti pronto'. 2 iz. Gosetea. Aik izan zῐan gose garaiek 'haiek izan ziren gose garaiak'. ● Esr. zah. Ostwa etorri, gosῐa etorri; ostwa fan, gosῐa fan 'hostoa etorri, gosea etorri; hostoa joan, gosea joan' [biltegia nola udaberrian eta udazkenean]. 3 adj. Gose dena. Oi txakur gosῐa 'hori txakur gosea'. 4 adj. Diruzalea, ondasunzalea. Gosῐa 'gosea'. Oi gosῐa dok; betako asko nai dena 'hori gosea duk, beretako asko nahi duena'. ◆ diru-gose. Diruzaletasuna; diruzalekeria. ◆ gosea egin (> gosia in). Gosetu. ◆ goseak (> gosῐek) adb. (egon (> yon), gelditu eta kideko aditzekin). Gosez. Gosῐek etor da 'goseak etorri da'. ◆ gosea ibili (eduki) (> gosῐa ibili). ◆ goseak egon (> gosῐek yon). Gose izan. ◆ goseak hil (> gosiek il). ◆ goseak hila (> gosῐek ila). Gosekila, goseak egon eta zer jan ez duena. ◆ goseak amorratzen, hiltzen, akabatzen egon (> gosῐek amurratzen / iltzen / akabatzen yon). ◆ gosea sartu (> gosῐa sartu). Gosetu. Ik. gosetu. |
gosetu, gosetzen | gosetu | gosetu da ad. Jateko gogoa sortu. Ik. gosea sartu (> gosῐa sartu). Gosetwik etor da menditi 'goseturik etorri da menditik'. Ik. gosea egin (> gosia in); gosea sartu (> gosῐa sartu). |
gosia sartu | gosea sartu, gosetu | |
gosiek hila | gosekil | |
gosta | gosta(tu) | |
gostata | kostata | gostata adb. Gostata, bea despeitu tu emengo lanak 'gostata, baina despeditu [bukatu] ditugu hemengo lanak'. Ik. kostata. |
gostatu, gostatzen | gosta(tu) | gosta(tu) (eta kostatu) 1 da/dau ad. Kosta(tu); neketsua edo zaila gertatu. Gostata, bea azkenien konpondu dai aberia. Gostakwok andi ekartzῐa 'gostako duk handik ekartzea'. Horrenbeste gosta gauzῐa ta... 2 da ad. Kosta(tu). Lortzeko halako diru kopurua ordaintzea beharrezko izan. Ondo gostatu zaigu / gasti gostatu zaigu. ◆ gostata. Gostata, bea despeitu tu emengo lanak 'gostata, baina despeditu [bukatu] ditugu hemengo lanak'. |
goxo, goxua | goxo | goxo 1 adj. Adkor. Gozoa. Ardo goxua. 2 iz. Adkor. Gozokia. (pl.) goxuek. Hau goxuen goxua! Dend'ortan saltzen tuai goxwek 'denda horretan saltzen dituzte goxoak'. 3 adb. – goxo-goxo. Ik. gozo. |
goxotasun, goxotasuna | goxotasun | goxotasun iz. Adkor. Gozotasuna. Negu hotzetan eskertzen da sukaldeko goxotasuna. |
gozada, gozadia | gozamen | gozada iz. Gozamena; atseginezko sentipena; bete-betean dastatzen den atsegina. |
gozatu, gozatzen | gozatu | gozatu da/dau ad. Gozatu naiz (LM). Barrez, ze gozatu gindan! (LM). Mutxikan ibili ta, guaixe gozatu naiz! ▲ Sin. disfrutatu. |
gozo, gozua | gozo | gozo 1 adj. Azukrearen edo eztiaren zaporea duena. Aurten gozwek de gaztinak 'aurten gozoak daude gaztainak'. Ik. dulze; gozoki. – ur gozua; yauri gozuek. Hau haur gozua! Hau umien gozua! – gozo-gozo. Hor do, yuxkitan, gozo-gozo 'hor dago, eguzkitan, goxo-goxo'. – gozua / goxua patu, jarri. Ona jarri (ironiazko adieran). |
gozoki | gozoki, gozo | gozoki adj./iz. Gozoa, zapore gozoa duena. Gozwa, gozokia do moskatel au ‘gozoa, gozokia dago moskatel hau’. ▲ Sin. gozo, dulze. Ik. goxo. |
gozotasun, gozotasuna | gozotasun | gozotasun iz. Udaberriek ekar dau gozotasuna 'udaberriak ekarri du gozotasuna'. |
gozozale, gozozalia | gozozale | gozozale adj. Gozoaren edo gozokien zalea dena. Txokolatezalῐek eta gozozalῐek dῐa 'txokolatezaleak eta gozozaleak dira'. |
graba, grabia | harri xehe, hartxintxar | graba iz. Harri xehea, hartxintxarra. Ik. harri txehe(a). |
grabatu, grabatzen | grabatu | grabatu 1 dau ad. Irarri. Urrezko yaztunien duka be izena grabatwik 'urrezko eraztunean dauka bere izena grabaturik'. 2 dau ad. Disko edo euskarri magnetiko batean hotsak eta irudiak gorde. || Irud. Grabatuik dukatzit memoien 'grabaturik dauzkat memorian'. |
grada, gradia | are (nekazaritza tresna) | grada iz. Area, nekazarien lanabesa, lau edo bost ohol horzdunez osatua, lurrazaleko edozein lanetarako balio duena. Ik. are; rastra. |
gramo, gramua | gramo | gramo iz. Pisu neurria. |
gramola, gramolia | gramola | gramola iz. Gramofonoa. Radiua baindo lenuo ekar zain gramolῐa 'irratia baino lehenago ekarri zuten gramola'. Sekula eztot ikusi gramolaik 'sekula ez dut ikusi gramolarik'. |
granate, granatia | gorri ilun | granate 1 adj Gorri ilun kolorekoa. 2 iz. Gorri ilun kolorea. Granete kolorῐa. |
granelien | soltean | granelean (> granelῐen) adb. Salgaiengatik hitz eginez, soltean, enbalaje edo bilgarririk gabe, garraiatu, merkaturatu, saldu eta abar. |
gratifikazio, gratifikaziua | aparteko sari | gratifikazio iz. Aparteko saria. Ik. estra; prima; propina. |
grazia | grazia | grazia iz. Atsegin eragiteko, bereziki barre eragiteko, dohaina. Grazia beiko txistῐek kontatzen tu 'graziarik gabeko txisteak kontatzen ditu'. ◆ grazia gutxi. (Gauzak modu batean egiterakoan:) Orrek eztik graziaik 'horrek ez dik graziarik'. ◆ grazia egin (> grazia ein / in). Atsegin eman, gustatu; barre eragin. Urriziza zopῐek eztua iten graziaik 'urri-ziza zopak ez dit egiten graziarik'. In zuaken grazia bat; barrez lertu nitzaken 'egin zidaan grazia bat; barrez lehertu ninduan'. |
grazia in | grazia egin | |
grazioso, graziosua | grazioso | grazioso adj. Grazia duena, barregarria. E'zaira batere grazioswa yaitzi 'ez zait batere graziosoa iritzi'. Ik. barregarri. ■ graziosa (fem.). Nesaki alai ta graziosῐa. |
gripe, gripia | gripe | gripe iz. Sukarra, buruko mina, gorputz guztiko ondoeza eta hotzeria ezaugarritzat dituen eritasun kutsakorra. Gripῐa arrapatu 'gripea harrapatu'. Gripe garai gaizto bat etor zan onutza 'gripe garai gaizto bat etorri zen hona'. |
gris, grisa | gris | gris adj./iz. Beltzaren eta zuriaren arteko kolorekoa; kolore grisa. Gris argi batekin pintatu dai gelῐa 'gris argi batekin pintatu dute gela'. |
grua | garabi | grua iz. Garabia. Ik. druga. |
gu | gu | gu izord. Pluraleko lehen pertsonaren izenordaina. Biba gu ta gutarrak. |
gua (?) | txulo | goa iz. (Bolokan jolasteko zuloa). |
gua-guau | txakurra | gua-guau Haur. Txakurra. |
guai | orain | orain* (> goai, guai) Ald. goai (EHHA). Gwai damutuik no 'orain damuturik nago' (Ond Bak). Guai bekela ez ga sekula bizi 'orain bezala ez gara sekula bizi'. – guai bertan. – guai dala. Guai dala hogeitabost urte Zaragoza fan gindan. – guai dala gutxi. Guai intazu hau 'orain egin ezazu hau'. – guaitik aurria (de ahora en adelante; ≠? hemendik aurria). – guai artia. Guai artia laun onak izan ga. – guai ta gio. |
guaiko | oraingo | guaiko (> gwaiko) adj. Oraingoa, une honetakoa, garai honetakoa. Gwaiko kontua eztá 'oraingo kontua ez da'. ◆ guaiko aldian (> gwaiko aldien). Oraingo aldian. Gwaiko aldien fuerte eman dῐa bizkarreko minak 'oraingo aldian fuerte eman dio bizkarreko minak'. Gwaikua dok ori! 'oraingoa duk hori!'. ◆ guaikoz (> gwaikoz) adb. Oraingoz; soilik orain artekoa kontuan hartuz. Gwaikoz autzi in dau 'oraingoz utzi egin du'. Ik. guaindokoz. ◆ guaikuen (> gwaikwen) adb. Oraingoan, oraingo aldian, orain. Gwaikwen obeto in dai 'oraingoan hobeto egin dute'. |
guaikoz | oraingoz | |
guaikuen | oraingoan | |
guaindo | oraino, oraindik | guaindo 1 adb. Oraino, oraindik. Txerriek jan be de guaindo. Guaindo puska’tien (Ond Bak). – guaindo're. Oraino ere, oraino-ren indargarria 'oraindik ere'. || 2 interj. Harridura edo ustekabea adierazteko. Gwaido! || Gwaindo ze aitu ber tun! 'oraindik zer aditu behar ditugun'. Gwaindo ze ikus ber dun/tun! 'oraino ze ikusi behar dugun/ditugun!'. ◆ guaindo holakoik! Oraino holakorik!; oraindik holakorik!; oraindik horrelakorik! ◆ guaindo holakoik badala-re! – guaindo holakoik eztiet aitu. ◆ guaindokoz adb. Oraingoz. Guaindokoz eztot ibili aginako minik 'oraingoz ez dut ibili [eduki] hagineko minik'. Ik. guaikoz. |
guaindokoz | oraingoz | |
guaindokuen | orainokoan | guaindokuen (> gwaindokwen) adb. Orainokoan; orain arte. Lanῐen, gwaindoken ondo ibil dῐa 'lanean, orainokoan / orain arte ondo ibili dira'. |
guaitik | oraitik*, oraindanik | guaiti(k) (> gwatik, gwati) adb. Oraitik*, oraindanik; une honetatik aurrera. Gwaitik asita 'oraitik hasita'. Gaurtik asita 'gaurtik hasita'. Ik. hemendi(k) aurrera (> emendi / emetik aurrῐa); gaurti(k). |
guaixe | oraintxe | guaixe adb. Oraintxe; orain bertan. Gwaixe jo dau telefonwek 'oraintxe jo du telefonoak'. Gwaixe dukazu eskeia 'oraintxe daukazu eskaida [aukera]'. ◆ guaixe bertan adb. Oraintxe bertan. Gwaixe bertan ez dakit ze esan 'oraintxe bertan ez dakit zer esan'. |
guaixkide | guraskide | guaixkide iz. Guraskidea, ezkonlagunen gurasoak elkarrekiko. |
guarda, guardia | guarda | guarda iz. Zaintzailea. Gwarda dail(e) Urbasan 'guarda dabil Urbasan'. |
guardia | guardia | guardia 1 iz. Zaintza. 2 iz. Zaintzailea. ◆ guardia egin (> gwardῐa in). Kuarteletan eta kidekoetan zaintza egin; ospitaleetan eta kidekoetan ohiz kanpoko orduetan zerbitzua eskaini. Ik. bijilatu. ◆ guardia zibil. Espainiako milizia; milizia horretako kidea. Ik. sardinzar. |
guardia in | guardia egin | |
guata, guatia | uata, kotoi harro | guata (> gwata) iz. Uata; kotoi harroa, zauriak garbitzeko eta aulki, soineko eta kidekoetan betegarri gisa erabiltzen dena. |
guatu, guatzen / goatu | goratu | goratu (> goatu, gwatu) 1 da/dau ad. Goatzak aurroi 'goratzak haur hori'. Ik. iyo; jaso; altxatu. ▼ Anton. jaitxi. Goatu tuk ibaiek 'goratu dituk ibaiak'. Yuzkia, ilῐo-ilῐo, gwatzen dua 'eguzkia, hilero-hilero, goratzen doa'. 2 da/dau ad. Biziagotu. Argia guatu (Iza Alts). [Urdiain] Boza gwatu 'boza goratu [ozendu]'. Goatazu telebisiua 'gora ezazu telebista [telebistaren soinua goratu]. 3 da/dau ad. Irud. Goraipatu, goretsi. Goatzen dik, bai, orrek be bua! 'goratzen dik, bai, horrek bere burua'. Urdintarrak goatzen zituain 'urdiandarrak goratzen zituzten'. Kῐa, orrek ez tau guatzen be erria 'keba, horrek ez du goratzen bere herria'. 4 da ad. Irargia goatu 'ilargia goratu' [ilargiaren alderdi argitsua handitu]. |
guatze, guatzia | ohatze | guatze iz. g.g.er. Ohatzea, ohea. Ik. ohia (> oia); kuxa. |
gue | gure | gure (> gue) izord. Gwe ataien ezkupῐa do 'gure atarian ezkupea [haize-babesa] dago'. Gwe etxekwek eztῐa etorri 'gure etxekoak ez dira etorri'. Ik. gu; giaure. |
guenzi(ek) | goraintzi(ak) | guenzi(ek) iz. (Batez ere pl.) Goraintziak; aurrean ez dagoenari beste baten bidez bidaltzen zaizkion diosalak. ◆ guenziek eman. Goraintziak eman. Emaniotzizu guenziek amai 'emaizkiozu goraintziak amari'. || (Aditza ezabaturik). Guenziek aitai ta amai 'goraintziak aitari eta amari'. || Guenziek aitandako ta amandako 'goraintziak aitarendako eta amarendako'. |
guexa, guexia | guraize(ak) | guexa (> gwexa, bwexa) iz. Batez ere pl. gwexak. Guraizeak. |
guexkide | guraskide | |
-guna | -gune (atzizkia) | -guna (atzizkia). Ik. -gune. 'Zerbait dagoen lekua' adierazten du, eta gunetik dator. |
-gune | -gune (atzizkia) | -gune (> -guna) (atzizkia). 'Zerbait dagoen lekua' adierazten du, eta gunetik dator. Adibideak: bihurguna, elurguna, husguna eta hutsuna, siesguna, uguna, zuriguna. ¬ |
-gura | gura | -gura (hitz elkarketan). Gura, nahia. alfergura, azkura, barregura, bixigura, jardungura, laungura, logura, ñargura, txargura, yongura... Ik. kurre. Loguriá dekát (Ond Bak). – onguramina. |
guraso | guraso | guraso (eta bweswek) iz. pl. Batez ere pl. guraswek. Aurran izena patzekwen, bweswek ez zain agintzen; aitapuntakwek ta amapuntakwek agintzen zain 'haurraren izena paratzekoan, gorasoek ez zuten agintzen; aita pontekoak eta ama pontekoak agintzen zuten'. Ik. aitama(k). |
gurdi, gurdia | gurdi | gurdi iz. Zortzi gurdi gaztaina (Ond Bak). || Gurdia bideti ata zaigu 'gurdia bidetik atera zaigu'. Ik. karro. 2 iz. Gurdikada. Gurdi bat egur. Ik. gurdikada. ◆ balgurdi iz. Bala-gurdia; gari balaz betetako gurdia [Carro de mies. JMS]. ▲ Sin. balkarro. ◆ gurdi sare (> gurdi sarῐa). ◆ gurdi zulo. Gurdien gurpilek bidean uzten duten arrastoa. Ik. txirrika zulo. Zurezko sareta; zursarea. Ik. gurtol. ◆ gurdia itzuli. Gurdia irauli. Makina (bat) aldiz itzuli zezaigun gurdia 'makina bat aldiz irauli zitzaigun gurdia'. |
gurdibide, gurdibidia | gurdibide | gurdibide iz. Gurdiak ibiltzen diren bidea. Yauriek raso undatu dai erreka ondoko gurdibidῐa 'euriek arras hondatu dute erreka ondoko gurdibidea'. |
gurdikada, gurdikadia | gurdikada | gurdikada iz. Gurdi betearen zama kopurua. Gaur bi gurdikada bear ekar tu 'gaur bi gurdikada belar ekarri ditugu'. Ik. karretada. |
gurdikama, gurdikamia | gurtetxe | gurdikama iz. Gurtetxea; gurdian, gurpilez gaineko egitura. |
gurdilafraikan | zanbuluka (gurdiarekin) | gurdilafraikan adb. Anenaldiko, asezaldiko (gurdi jokoan erabilitako hitzak) [Ziordia]. Ik. irrinkaxketan, zanbulukan; txintxingoratu. |
gurmusu, gurmusua | gurdi mutur (?) | gurmusu iz. Endaitza uztarrian ezartzeko uztai malgua, golde lanetan atzera eta aurrera egitea errazten zuena. Ik. gurtera; uztai; oa. |
gurmutur | gurdi mutur | gurmutur iz. Gurdi muturra (Iza Alts). Aitak abandonatu zen gúrdiyá bea salbatzekó eta eskerrik ásko gurmuturrák arrapatu zela arbole bat eta arboliartan geatu zan gurdíya Iz Als (s.v. goitibeasten). Ik. gurmusu (?) |
gurpil, gurpila | [endaitz motza] (*) | gurpil iz. [Ez da txirringa]. Endaitz motza, katearekin narra-eta lotzeko erabiltzen dena. Andatz motza, mutur bateti gatiekin narrῐa-ta lotzeko ibiltzen dana 'endaitz motza, mutur batetik katearekin narra-eta lotzeko erabiltzen dena'. Ik. narda. |
gursoka, gursokia | gurdi soka | gursoka (eta bursoka [Ziordia]) iz. Gurdikadak lotzeko soka sendo eta luzea. |
gurtera, gurteria | gurtede | gurtera iz. Gurtedea; uztarrian endaitza ezartzeko uztaia. Gurterῐen zulwen sartzen zan andatza. Ik. oa; uztai; gurmusu. |
gurtol, gurtola | gurtohol, gurtesi | gurtol iz. (eta burtol [Ziordia, Bakaiku]) iz. pl. gurtolak. Gurtesia. Ik. harrol. | Gurtolak eta harrolak. ● Esr. zah. gurtolak eta harrolak bota (?). | ◆ gurtoholen sare (> gurtolain sarῐa) (zurezko xareta; zursare). Ik. gurdi sare. |
gurutze | gurutze | gurutze iz. Ik. kutza; kruzifijo. ◆ gurutze santuaren (seinalea) egin (> gurutze santuaren in). (Erl.) Hiru aldiz gurutzearen seinalea egin, lehenengoa bekokian, bigarrena aho inguruan eta hirugarrena bularraldean. |
gurutze santuaren in | gurutze santuaren (seinalea) egin | |
gurzi, gurzia | gurziri, gurtzotz | |
gurzil, gurzila | gurtzil | gurzil (eta burzil [Altsasu]) iz. Gurdiaren gurpilen ardatza (Ond Bak). [Eje de carro]. [Oharra: Desberdindu gurzil eta gurziri (> gurzi)]. |
gurziri | gurziri, gurtzotz | gurziri (eta gurzi) iz. Gurtzotza; uztarria endaitzean finkatzeko erabiltzen den zurezko ziria. Ik. ziri (> zi). Gurzia, kostiekin indakua 'gurziria, gorostiarekin egindakoa'. |
gustatu, gustatzen | gustatu | gustatu zaio ad. ◆ zerbaitekin edo norbaitekin gustaturik egon (> zerbeitekin o norbeitekin gustatwik yon). (Holakokin) gustatuik yon. |
gusto, gustua | gustu | gusto 1 iz. Gustua, atsegina. 2 iz. Nahia, zaletasuna. Aman gustwa zan 'amaren gustua zen'. 3 iz. Zaporea. Apoki gustwa. ◆ gustua eman (> gustwa eman). Atsegin eman. Gustwa ematen dau aurrak nola jaten den ikustῐa 'gustua ematen du haurrak nola jaten duen ikustea' ◆ gustura (> gustwa) adb. Gogara. |
gustoko, gustokua | gustuko | gustoko adj. ◆ gustokoen (> gustokwen). Gustukoena. Ik. faborito. |
gustua | gustura | |
gutar | gutar | gutar iz. Gure familiakoa, artekoa, aldekoa edo alderdikoa den pertsona; gurekin bat datorren pertsona, gure iritziak dituena. Biba gu ta gutarrak. |
gutun, gutuna | kutun | gutun adj./iz. Kutuna; guztiz maitea eta begikoa den pertsona. Ilobῐa zukan gutunena 'iloba zeukan kutunena'. Aua zan be gutuna 'hura zen bere kutuna'. |
gutxi | gutxi | gutxi 1 zenbtz. Gue denboran ezon holako gauzaik, ta gutxiokoik er'ez. Dan gutxiena dala're zikina, zegatu iten da tubuá. || Gutxí pátu tu ‘tugu’ péntsu hoiék. Kiluek hiru libera lau ontza gutxi dekatza (Ond Bak). ▼ Anton. asko, franko, gogoti. 2 (Izenordain gisa). Gutxik jakingo dai arek zakiena 'gutxik jakingo dute hark zekiena'. 3 (Adizlagun gisa). Gutxi jaten dau 'gutxi jaten du'. 4 (Orduak adierazteko). Amarrak amar gutxi dῐa 'hamarrak hamar gutxi dira'. 5 (Izen gisa). Gutxi emanko dau 'gutxi emango du'. ◆ gutxi gorabehera (> gutxi goabia, gutxi gwabῐa). Ik. iritzi batera (> yaitzi batῐa). – ezta gutxioik'e. – gutxienekua izan. |
gutxi goabia | gutxi gorabehera | |
gutxiai | gutxiegi | gutxiai adb. zenbtz. zehaztgb. Gutxiegi. ▼ Anton. gahiai. |
gutxieneko, gutxienekua | gutxieneko | gutxieneko adj. ◆ gutxienekoa izan (> gutxienekwa izan). |
gutxienez | gutxienez | gutxienez adb. Ik. behintzat; beare; behinik behin (> binapin). |
gutxio | gutxiago | gutxiago (> gutxio) adb./ zenbtz. zehaztgb. ▼ Anton. gahio. |
gutxitan | gutxitan | gutxitan adb. ▼ Anton. askotan, maiz, sarri. |
gutxitu, gutxitzen | gutxitu | gutxitu da/dau ad. Zerbaiten kopurua txikiago bihurtu. Ezta lana gutxituko! Yuzkien indarra badua gutxitzen 'eguzkiaren indarra badoa gutxitzen'. Majo gutxitu da egur montona. Beti anai txikiena gutxitzen. |
gutxitxo | gutxitxo | gutxitxo zenbtz./adb. Adkor. Gutxi; aukeran gutxi. ▼ Anton. askotxo. |
gutxitze, gutxitzia | gutxitze | gutxitze iz. Zerbaiten kopurua txikiago bihurtzea. |
gutxixo | gutxixeago | gutxixeago zenbtz./adb. Zerbait gutxiago. ▼ Anton. gahixo. |
guzi, guzia | guzi | guzi zenbtz. Guztia. Ik. guzti. Aiuntamentubák, gizékuei, guzíeirí, sokán deen guzieirí purú máten daue 'aiuntamentuak, gizakiei, guziei, sokan dauden guziei (zigarro) purua ematen die (Iza Alts). |
guzti | guzti | guzti (eta guzi) 1 zenbtz. Osoa. Alde guzitati. Guziék: hor dén gauza gúziek (Ond Bak). Ik. guzi; dana; oso. ▼ Anton. batere. – eta guzti. Gurdi eta guzti fan zan erreka. – Hoi guztia in dok! |
haba, habak (pl.) | habe (1) | haba(k) iz. (Arkit.) Habea. Teilatuko abak 'teilatuko habeak'. Ik. habazpi. |
habazpi, habazpia | hegatz, teilatu hegal | habazpi iz. [*habe azpi (?)] Hegatza, teilatuaren hegala, ertza. Aurten'e, abazpien in dai buztangorriek txoi kafia 'aurten ere, hegatzaren azpian egin dute buztangorriek habia'. Balkonak leno abazpien iten zituain 'balkoiak lehenago habazpian [teilatuaren hegal azpian] egiten zituzten'. ▲ Sin. teilatu hegal. Ik. haba. |
haga | haga | haga (eta hagi [Altsasu]) 1 iz. Pieza zuzena, luzea eta mehea, gehienetan zurezkoa, eskuz erabil daitekeena. Sataga. Ik. hagai. 2 [Ziordia] iz. Urkila (euskarria); hildako txerria zintzilikatzeko haga. Ik. matxarda; sardai. ¬ |
hagai, hagaia | haga | hagai iz. Haga. Atalaia. Gaztinagaia. Lukaika-hagaia. Langa hagaia. Bi agai luze dukatzῐu intxorra mozteko 'bi haga luze dauzkagu intxaurra mozteko [moztu: arbolako fruitua bildu]'. Ik. haga. |
hagin, hagina | hagin (1) | hagin1 iz. Hagineko mina. ◆ hagine(ta)ko min (> aginako min). |
hagineko min, hagineko mina | hagine(ta)ko min | |
haginka | haginka | haginka adb. Hozka, ausikika. Ik. hozka; hozkan. ◆ haginka egin (> aginka in). Hozka egin. Ik. hozka egin (> ozka in). ¬ |
haginka in | haginka egin | |
haginkada | haginkada | haginkada iz. Hozkada. Ik. hozkada. |
haiek | haiek | haiek (eta aiek, aik) erak. Aiek biek 'haiek biak'. |
haifel, haifela | habaila | haifel (eta arifel [Bakaiku]) 1 iz. Habaila; eskuaz birarazten den larruzko uhala, harriak jaurtitzeko arma gisa erabiltzen dena. 2 adj. (Lgart.) Pertsonengatik esanda, mengela, sendotasunik gabea. Oi mutilan aifela! 'hori mutilaren haifela [mengela]!'. |
haik / haiek | haiek | haik / haiek erak. Etxe aiek erre zian 'etxe haiek erre ziren'. 2 erak. (Harridurazko esaldien hasieran; atzetik bai har dezake; esaldi-amaieran errepikatuta ager daiteke). Aiek garaiek! 'haiek garaiak!'. Aik bai indarra! 'haiek bai indarra!'. Aik yausiek aik! 'haiek erausiak [iskanbilak] haiek!'. |
haik eta | harik eta | harik eta (> aik eta). Oinez aik eta Oñatiando 'oinez harik eta Oinatiraino'. Eman diatzi aik eta il artῐa! 'eman dizkio harik eta hil arte'. Atzῐa lanῐa, aik eta despeitu artien 'atzera (berriz) lanera, harik eta despeditu [bukatu] artean'. |
hain | hain | hain 1 Halako mailan. E'nen uste erri au ain polita zanik 'ez nuen uste herri hau hain polita zenik'. Ik. hoin. ¬ |
hainbat | hainbat | hainbat zenbtz. Haundi bezain on bazaa guetxeako hainbat baza (Iza Alts). ◆ hainbateko. Akura hainbatekua bada guria (Ond Bak). |
hainbateko, hainbatekua | hainbateko | hainbateko adj. Akura hainbatekua bada guria 'hura hainbatekoa bada gurea' (Ond Bak). ¬ |
hainbeste | hainbeste | hainbeste 1 zenbtz. Halako kopuruan. ◆ hainbestean (> ainbestῐen) 1 (?) adb. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoan. Ainbestien, lanoi iteko pres 'hainbestean, lan hori egiteko prest. 2 adb. Ez oso ongi eta ez oso gaizki. Ainbestῐen yon 'hainbestean egon'. —Nola ze? —Ainbestῐen no '—Nola zaude? —Hainbestean nago'. Ik. hoinbeste; horrenbeste. ¬ |
hainbesteko | hainbesteko | hainbesteko 1 iz. Halako kopurua. Ainbesteko bat emaniozu 'hainbesteko bat emaiozu'. Ik. hoinbesteko. 2 adj. Ainbestekoik ez da emen pasatu 'hainbestekorik ez da hemen pasatu'. ¬ |
hainbestien | hainbestean | |
haitz txabal, haitz txabala | labar (?) | |
haitz, haitza | haitz | haitz iz. iz. Harrizko masa handia. Haitz ondo. ◆ haitz zabal (> aitz txabal) iz. Labarra; amildegia. Ik. gerba. ¬ |
haitzarri, haitzarria | kare haitz | haitzarri iz. Kaltzita duen harria, karegai nagusia dena. Galtzadatwik aitzarriekin 'galtzadaturik haitzarriekin [kareharriekin]'. Ik. kareharri. |
haixebu, haixebua | buruarin, kaskarin | haizeburu, haize-buru (> aixebu) adj. Buruarina; pertsonengatik hitz eginez, burua arina duena, zentzu gutxikoa dena. Ik. kaskarin. ▼ Anton. zogi. |
haize bildu, haize bildua | bisuts-leku. 2 zirimola, haize zurrunbilo | |
haize eztul | haize eztul / eztul haize | |
haize gorri, haize gorria | haize gorri, haize polar | |
haize ufada, haize ufadia | haize ufada | |
haize, haizia | haize | haize 1 iz. Mugitzen den airea. Haizia do guai 'haizea dago orain' (Ond Bak). || Haize fina (hotza). Haize gogorra. Haize mehea (hotza). 2 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. ◆ (norbait) haizeak mugitu (> aizῐek mogitu). Haizeak eraginda ibili. Halako haizῐek mogitzen dau. ◆ haize bildu 1 iz. Bisuts-lekua. Aize bilduek. Ik. elurbildu. 2 iz. Zirimola, haize zurrunbiloa. ◆ haize bolada. Haize kolpea. ◆ haize eztul. Axolarik gabeko eztula. Haize eztula, sugurreko haiziekin (Ond Bak). ◆ haize gorri iz. Haize polarra. (Iza Alts) [viento que viene de Francia. El más frío]. | (Ond Bak) [viento muy frío del NE]. | Haize gorria: haize polarra [Urdiain] (AG). Ik. franzes haize; San Migel haize (> sanmigel aize). ◆ haizea hasi (> aizῐa asi). ◆ haizea ibili. Aizῐa daile 'haizea dabil'. ◆ haizea mugitu (> aizῐa mogitu). Haizea hasi. ◆ haize ufada iz. Haize ufakoa, haize bolada. Ik. haize bolada. ◆ ipar haize (> ipar aize, iper aize). ◆ sorgin haize [Altsasu, Urdiain, Bakaiku]. Haize zirimola, haize zurrunbiloa. ¬ |
haizetsu, haizetsua | haizetsu | haizetsu adj. Leku aizetsua da Ixipuntῐa 'leku haizetsua da Ixipunta [Urbasa mendiaren punta]'. Egun aizetsua do 'egun haizetsua dago'. |
haizetu | haizeztatu, haizeberritu | haizetu da/dau ad. Haizeztatu, haizea berritu, egurastu. Gaur eztu (etxia) haizetu (Ond Bak). Ik. ipertu (Ond Bak); aireatu* (> airῐatu). |
haiziatu, haiziatzen | haizatu | Indiabak haiziatu, garia haiziatu. Gelia haiziatu. Ik. airiatu. |
haizkan | harrika | haizka(n) adb. Harrika, harriak jaurtiz. Arriek aizkan bota 'harriak haizka bota'. Ik. harrikan; fidirizkan. ◆ haizkan bota. Harriak jaurtitzen diren bezala. Aizkan bota zen mailua 'harrika bota zuen mailua'. Ik. fidirizkan bota. ◆ haizkan ibili. Harrika ibili, harriak jaurtiz aritu. Aizkan dailtzá 'haizka [harrika] dabiltza (Iza Alts). |
haizkan bota | harrika bota | |
haizkan ibili | harrika ibili, harrika aritu | |
hala | hala | hala adb. Era hartan. Hala da, bai. ◆ hala bazan, ezpazan... ◆ hala behar (> ala ber) ◆ hala beharko (> ala berko). Ala berko ziken/zinen 'hala beharko zian/zinan'. ◆ hala egin (> ala in) Hala-moduz. Bai, hala in dau lana (gaizki, hala-moduz). ◆ hala moduz adb. Ala moduz in dau lana 'hala moduz egin du lana'. |
hala berko | hala beharko; halabiz | |
hala moduz | hala moduz | |
halabait | (nolabait) | halabait adb. nolabait halabait esapidean. Ik. nolabait. |
halako batien | halako batean | |
halako, halakua | halako | halako 1 adj. Halakoik badala're! – guaindo holakoik! 'oraindik horrelakorik!' (¡habráse visto!) – halaxeko. – holako eta halako (eta bestelako). Halako etor dala esan dai. Halakok esan dau. Holako eta halako eta bestelako etor dia (Ond Bak). – halakua ta bestelakua (urlia eta sandia). – halakua izan [berezia]. Hua're halakua zaken! ◆ halako batean (> alako batῐen). Orduan, une jakin batean; azkenean. (Bereziki, kontakizunetan erabiltzen da). – halako moduen. – halako bi / bi halako [bikoitza]. Ik. doble; halako hiru [hirukoitza] (...). |
halare | hala ere | hala ere (> alare; ale) lokail. [Ik. halere (> ale) sarreara]. Ik. eskerrak; gaitzerdi. Lehengo fabrikan iten dau sobre lan. Hala're guaikuen irauten dau. |
halaxe | halaxe | halaxe adb. Era hartan berean. Alaxe esan zuan 'halaxe esan zidan'. |
halaxeko, halaxekua | halaxeko, halako | halaxeko 1 adj. Hura bezalakoa, aipatu den gisakoa. Alaxekoik ikusi be genden 'halaxekorik ikusi gabe geunden'. Ik. halako. 2 (nolako edo halako-rekin korrelazioan). Alaxekwa bota dau elurra! 'halaxekoa bota du elurra [nolako elurra bota du!]'. |
hale / ale | halere, gainera | halere (> ale) lokail. Halere, gainera. [Ik. hala ere sarrera]. Harginak Iturmendin, onak hale! 'harginak Iturmendin, onak, halere [gainera]!'. Harginak Iturmendin? Onak hale! Ik. gainera (> gainῐa). Atorrῐa yosi dau; pintxwa ale! 'atorra erosi du; pintxoa [dotorea] halere!'. Botikῐek ongitu?, ta ondo ale! 'botikak ongitu?, eta ondo halere!'. —Nai dezu gukin afaltzῐa? —Bai, ta gustwa, ale '—nahi duzu gurekin afaltzea? —Bai, eta gustura, halere / hala ere'. ◆ ondo halere (> ondo ale) 'bai horixe' esanahiarekin. Bai, ondo ale. —Mea do. —Bai, ondo mea ale! '—mehea dago. —Bai, ondo mehea halere!' [desde luego, ¡por supuesto!]. Ik. bai konto. |
haltz, haltza | haltz | haltz iz. (Bot.) (Alnus sp.). Altzez beteik de erreka baztarrak 'haltzez beterik daude erreka bazterrak'. |
hamabost | hamabost | hamabost 1 zenbtz. Hamalau eta bat, 15. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamabosgarrena. 3 (Data adierazteko). Gaur ilak amabost dukatzi 'gaur hilak hamabost dauzka'. Aguztuen amabostῐen 'abuztuaren hamabostean'. 4 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin, 'bi aste aurreko —aditza lehenaldian izanik— edo bi aste barruko —aditza geroaldian bada— egun berean' adierazteko). Ik. gaur hamabost (1, 2). ◆ gaur hamabost 1 adb. Bi aste barru. Gaur hamabost hasiko dῐa erriko fiestak 'gaur hamabost hasiko dira herriko festak'. Amabost egun barru etorriko dala esan dwa 'hamabost egun barru etorriko dela esan dit'. 2 adb. Bi aste aurretik. Gaur amabost asi gindan dantzak ensaiatzen 'gaur hamabost hasi ginen dantzak entseatzen'. Gaur hamabost fan zan oporretá 'gaur hamabost joan zen oporretara'. ◆ hamabostean behin (> amabostῐen béin) adb. Bi astean behin. Amabostῐen béin etortzen da arropa saltzailῐa 'hamabostean behin etortzen da arropa saltzailea'. |
hamabostien behin | hamabostean behin | |
hamaika | hamaika | hamaika 1 kardinala. 2 Ugaritsuna. Amaika aldiz esan dῐagu 'hamaika aldiz esan diogu'. Amaikatxo ikusteko jaio ga! 'hamaikatxo ikusteko jaio gara'. Ik. hamaikatxo; makina bat; makinatxo. 3 Ordua. Hamaikak jo dai. |
hamaikagarren, hamaikagarrena | hamaikagarren | hamaikagarren 1 ord. Zerrenda batean aurretik hamar dituena (11.). 2 (Adizlagun gisa). |
hamaikatxo | hamaikatxo | hamaikatxo (> amaikatxo) zenbtz. Adkor. Hamaika, asko. Amaikatxo ikusteko jaio ga! 'hamaikatxo ikusteko jaio gara!'. |
hamar | hamar | hamar 1 zenbtz. Bederatzi eta bat, 10. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamargarrena. 3 (Data adierazteko). Gaur amar dukatzi ilak 'gaur hamar dauzka hilak'. 4 (Orduak adierazteko). Hamarrák... joik dé (Ond Bak). Amarretan, gosaitá 'hamarretan, gosaritara'. |
hamarrendai, hamarrendaia | hamarrendegi | hamarrendegi (> hamarrendai) iz. Hamarrena [zerga] gordetzen zen tokia. Apizan etxeko amarrendaia autzi zen apizak gaztiek biltzeko 'apaiz-etxeko hamarrendegia utzi zuen apaizak gazteak biltzeko'. |
han | han | han (> an) adb. Toki hartan. Ik. hemen; hor. handi ta hemendi Handi 'handik' borrostua sartzeko. Handi beraxó fanda, Aingíbel (do) (Ond Bak). – handik aurria – handikaldien – handiko (hango). Hemeti hasi ta handiko baztarriaindo. ◆ hango 1 adj. Toki hartako. Ik. bertako. 2 (Harridurazko esaldietan). Ango istiluek ta garrasiek! 'hango istiluak eta garrasiak!'. |
handik aurria | handik aurrera | |
handikalde, handikaldia | handiko alde | handikalde - handikaldien. Hemetikaldetik eta handikaldetik. |
hango | hango | |
hanka arrasto | hanka arrasto, oinatz | |
hanka giltza | hanka giltza | |
hanka in | hanka egin | |
hanka luze | hanka-luze, hankaluze | |
hanka orrazia | oinbular, oin orrazi | |
hanka puntatan | hanka puntetan | |
hanka zulo / hanka zuluek | hanka zulo | |
hanka-baldar, hanka-baldarra | hanka-oker | |
hanka-belarriek | hanka-belarri(ak) | |
hanka-koxkor | orkatila | |
hanka-makur, hanka-makurra | herren | |
hanka-mehe, hanka-mehea | hanka mehe | |
hanka, hankia | hanka | hanka 1 iz. Oina. Hankakin 'oinekin' (Ond Bak). Ik. oin. 2 iz. Zangoa. Ik. zanko. ◆ hankaz gora (> ankaz goa, ankaz gwa) adb. Irristatu ta ankaz gwa fan da 'irristatu eta hankaz gora joan da'. Ik. azpikoz gora. ◆ hanka arrasto (> anka arrasto). (pl.) Anka arrastwek. Oinatza; oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea. ◆ hanka-baldar (> anka baldar). Hanka baldarrak dituena. ▲ Sin. hanka-makur. ◆ hanka-belarri(ak) (> anka-belarriek) iz. Txerrien anka-belarriek 'txerriaren hanka-belarriak' [jakia]. ◆ hanka egin (> anka in) dau ad. Ihes egin, alde egin. Ik. alde egin (> aldein). ◆ hanka giltza iz. Orkatilaren giltzadura. {Anka giltzi, la articulación del tobillo Iza Alts}. Ik. giltza. ◆ hankako min 1 iz. Hanketako mina. 2 iz. Ardien itzemina; behien hankako mina. Ik. patera. ◆ hanka-koxkor iz. Orkatila. (Hala opua?). [hanka-kosxkor. (G-nav), tobillo Garbiz Lezo 170]. ◆ hanka luze adj./iz. Hanka luzeak dituena. ▲ Sin. zangilargo. ◆ hanka makur (> anka makur) adj./iz. Hanka makurrak dituena. ▲ Sin. hanka-baldar; maki(a). ◆ hanka mehe 1 adj. Hanka meheak dituena. ● Esr. zah. San Koxme, burua lodi ta ankak me 'San Kosme, burua lodi eta hankak mehe'. 2 iz. (Ond Bak) (Laccaria Amethistina). [Sulso hanka mehea, zapoziza (?)]. Ik. urri-ziza hanka-mehe(a). ◆ hanka orrazi(a) iz. Oinbularra, oinaren gainaldea. ◆ hanka puntatan adb. Hanka puntetan. Ik. opotxo. ◆ hanka sartu (> ankῐa sartu) dau ad. Okerreko gauza edo gauza desegokia egin edo esan. Ik. huts egin. ¬ ◆ hanka zulo iz. (pl.) Ik. hanka arrasto. ◆ lau hankako iz. Lau hanka dituen animalia. Astakeia aundiokwek iten jitunai bi ankakwok lau ankakwek baindo 'astakeria handiagokoak egiten ditizten bi hankakook lau hankakoak baino' [Bi hankako, gizakia]. |
hankagain, hankagaina | oinbular | hankagain iz. Oinbularra, oinaren gainaldea. |
hankako min | hankako min; hanketako min | |
hankalde, hankaldia | oinalde | hankalde (> ankalde) iz. Oinaldea; zerbaiten oinaren aldea. Oian ankaldῐa 'ohearen hankaldea'. ▼ Anton. burualde. |
hankamotz, hankamotza | hankamotz | hankamotz adj. Hanka bakarra duena. |
hankape, hankapia | hankape | hankape iz. (Leku atzizkiekin, singularrean, 'hanken artean', 'hanken artera', 'hanken azpira', 'hanken azpitik'... adierekin). Ik. hankazpi. ◆ hankapean (> hankapῐen) 1 adb. Periodiko orriek ankazpῐen 'periodiko orriak hankapean'. Ankapῐen eta ankazpien 'hankapean eta hankazpian'. 2 hankapean ibili [eduki] (> hankapῐen ibili). Mendean ibili. Ik. hankazpian ibili / egon (> ankazpien ibili / yon). ◆ hankapeti adb. Hankapetik. Ankapeti eta ankazpiti 'hankapetik eta hankazpitik'. Ik. hankazpiti. |
hankapeti | hankapetik | |
hankapien | hankapean | |
hankatako, hankatakua | oinetako(ak) | hankatako iz. (Batez ere pl.) hankatakwek. Oinetakoa. Aundiai dukatzit ankatakwek 'handiegi dauzkat oinetakoak'. Ik. oinetako. |
hankaundi, hankaundia | hanka-handi | hankaundi adj. Hanka handiak dituena, oin handikoa. Ik. hanka luze. |
hankaz gora (goa) | hankaz gora | |
hankazpi, hankazpia | oinazpi | hankazpi iz. Oinazpia, oinpea. Minduta dukat ankazpia 'minduta daukat hankazpia'. Ik. hankape. ◆ hankazpian (> hankazpien) adb. Azkurῐa ankazpien 'azkura hankazpian'. ◆ hankazpian ibili / egon (> ankazpien ibili / yon). Azpian hartu, mendean hartu. Ik. mendean hartu (> mendῐen artu). |
hankazpien | hankazpian, oinazpian | |
hankazpien ibili | hankazpian eduki, oinazpiratu, menderatu | |
hankia sartu | hanka sartu, ukalondoa sartu | |
hankots, hankotsa | oin hotsa | hankots iz. Hanka hotsa, oin hotsa. Klaro aitzen zῐan ankotsak orbelzadien 'klaro aditzen ziren hanka-hotsak orbeltzadian'. |
hankustan | oinutsean | hankustan adb. Hanka hutse(t)an, oinutsean. ankutsin (Iza Alts). {Descalzo. Ankutsin jaitxi ginduben (sic) bide puskaak, zengaiti irrístau iten zan zapatakin. (Iza Alts). Zapatakín eta min artuko genduben bildurrák, ankutsetán. Ib}. |
har, harra | har | har 1 iz. Animalia txikia, gero intsektu bihurtzen dena. Ik. larba. 2 iz. Beldarra. Ik. jaungoikoaren txakur. |
hara | hara | hara [≠ hautza] (Izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkeztuz edo) Ik. begira (> bera). Ara gwe nesakia! 'hara gure nesakia [neskakia]!'. ◆ hara bestea (> ara bestῐa) interj. Norbaitek esan, galdetu edo egin duena ergelkeriatako hartzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. |
hara bestia! | hara bestea! | |
haragi bela, haragi belῐa | erroi | |
haragi ustel, haragi ustela | haragi ustel, haratustel | |
haragi, haragia | haragi | haragi (> aragi) 1 iz. Ik. okela. ◆ haragi bizian (> aragi bizien). – haragitako. – haragi saldia. – haragia txikitzeko ohola. Ik. atxi. ◆ haragi ustel. Aragi ustel usaia zon 'haragi ustel usaina zegoen'. ◆ haragi bela (> aragi bela) iz. Erroia; bele mota handia (Corvus corax). Bela aundiena da aragi belῐa 'bele handiena da haragi belea [erroia]'. Ik. bela1. |
haragijale, haragijalia | haragijale | haragijale iz./adj. Haragia jaten duena. || Haragiaren zalea dena, haragi asko jaten duena. Ik. haragizale; txitxizale. |
haragitsu, haragitsua | haragitsu | haragitsu adj. Haragi asko duena. Ik. mamitsu. |
haragizale, haragizalia | haragizale | haragizale adj. Haragiaren zalea dena, haragi asko jaten duena. Ik. txitxizale; haragijale. |
haraitz ameikano, haraitz ameikanua | haritz amerikar | |
haraitz, haraitza | haritz | haraitz iz. (Bot.) Haritza (Quercus sp.). ◆ haraitz amerikano (> araitz ameikano). Haritz amerikarra. Lur oita ezta iten araitz ameikanwa 'lur horietara / hauetara ez da egiten [egokitzen] haraitz amerikarra'. |
haraizdi, haraizdia | harizti | haraizdi iz. Hariztia. |
haratx! | hara! | haratx interj. Hara! Aratx nor eldwan! 'haratx nor heldu den!'. Ik. hara; honatx; horratx. |
hare, haria | harea | hare iz. Harea. ◆ hare-lur. Harea-lurra. Ik. hareatza. |
hareharri, hareharria | hareharri | hareharri iz. ▲ Sin. azukareharri, harrigarratx (?). |
harek / harrek | hark | harek / harrek erak. eta izord. (ergatiboa) Ik. hua. Etxi'arrek kanpoti zukan ogia iteko labῐa 'etxe hark kanpotik zeukan ogia egiteko labea'. |
harelur, harelurra | jalkin lur(rak); harea lur | harelur (eta haria lurra [?]) iz. Harea lurra, jalkin lurra. Arelurra, ibaiek ekarritakwa 'hare lurra, ibaiak ekarritakoa'. Ik. hariatza; uban. ¬ |
haren / harren | haren | haren / harren erak. eta izord. (zeren/noren kasua) Ik. hua. Gure txerria harren onduen haundia zan (Ond Bak). Ta haren gainea botatzen zan garia (Ond Bak). |
harenatu, harenatzen | hareatu* (zorua urez garbitu) | harenatu dau ad. Zorua urez garbitu. Sukaldῐá ástῐen béin arenatzen dot 'sukaldea astean behin harenatzen dut'. |
harengaiti | harengatik, horregatik | harengaiti 1 Arengaiti fan da garzela 'harengatik joan da kartzelara'. 2 Harengatik / horregatik. Zerbaiten zergatia adierazteko esapidea. —Ez to ondo. —Harengaiti, aspaldi ertobe '—Ez dago ondo. —Harengatik, aspaldi etorri gabe'. |
harengeiti(k) | hargatik | |
hargin, hargina | hargin | hargin iz. Eraikuntzarako harria lantzea ogibide duen pertsona. Hargin ona zan Antonio Zubelzu «Kanpaña». ¬ |
hargintza | hargintza | hargintza iz. Harginaren lanbidea. ¬ |
hari, haria | hari | hari 1 iz. Hari muturra. Hari matezia. Hari mateziekin iten zian izarak. 2 iz. Zuraren eta egurraren zuntza. Ik. beta2. |
hariatza, hariatzia | hareatza | hareatza (eta arῐatza) iz. Ald. hariatze (JMS). Arῐatza da ibaien inguko lurra 'hareatza da ibaiaren inguruko lurra'. Ik. hare-lur. |
haril, harila | haril | haril iz. Haria bilduz egindako bola. Ik. mataza / mateza. Arila 'harila'. |
harjano, harjanua | harjo, harjan* | harjano 1 iz. Harjoa; harra; bereziki, fruituetan harrak egindako zuloa. Arjanwa duka udarῐek 'harjanoa [harjoa] dauka udareak'. 2 adj. Harrak joa, harrak jana. Arjanwek dῐa apartatutako sar oiek 'harjanoak [harjoak] dira apartatutako sagar horiek'. Ik. harjo. |
harjo, harjua | harjo | harjo 1 iz. Harra; bereziki, fruituetan harrak egindako zuloa. 2 adj. Harrak joa, harrak jana. Ik. harjano. ¬ |
harlandu | harlandu | harlandu ¬ har-landu (Ond Bak), (piedra de sillería). ¬ |
harlosa, harlosia | harlauza | harlosa iz. Harlauza, harrizko lauza. Ik. losa; loseta. |
harmaila, harmailia | harmaila | harmaila iz. Harrizko maila edo jarleku modukoa. Mendien bado koska bat, armailija 'mendian badago koska bat, harmaila. |
harrapatu, harrapatzen | harrapatu | harrapatu 1 dau ad. Heldu, eskuez tinkatu. Besoti arrapatu nῐan 'besotik harraptu nion'. Juxto-juxtwa arrapatu dot; bestela, akabo baswa! 'justu-justu harrapatu dut; bestela, akabo basoa!'. 2 dau ad. Ihes egin dezakeen norbait edo zerbait atzeman, bereziki bortxaz. Lepoti arrapatu 'lepotik harrapatu'. Iyesi duana arrapatu 'ihesi doana harrapatu'. Arraiek arrapatu 'arrainak harrapatu'. 3 dau ad. Aurretik doanarengana heldu. Bidῐen, aurre xamarrῐen arrapatu genduzen 'bidean, aurre xamarrean harrapatu genituen'. 4 dau ad. Norbaitek beste norbait, honek nahi ez duen egoera batean, ikusi. Gezurretan harrapatu. Osten harrapatu. Ik. kalatu; susmatu. 5 dau ad. Dabilen zerbaitek bere bidean norbait jo. Autwek arrapatu dau 'autoak harrapatu du'. 6 dau ad. Gaixotasun, mozkorraldi eta antzeko egoeren mende gertatu. Katarrwa arrapatu 'katarroa harrapatu. Gaitzak harrapatu (=gaitza zabaldu). Birikak arrapatu jῐatzin minbiziek 'birikak harrapatu zizkion minbiziak'. Moxkorra galanta arrapatu nen festatan 'mozkorra galanta harrapatu nuen festetan'. 7 interj. Ezustekoa edo harridura adierazteko. Arrapatzak! / arrapatzan! Harrapa ezak! / harrapa ezan! ¬ |
harratata / harratatak | haitzarte, harrate* | harratata (> arratata) iz. (pl. arratatak) Haitzartea, haitz arteko hutsunea edo ebakidura sakona; haitz arteko igarobidea. Goiko arratatan langῐa do, bertati autwek ez pasatzeko 'goiko arratatan langa dago, bertatik autoak ez pasatzeko'. |
harrazi (Ik. iarrazi) | bizitu, biziagotu (harrarazi*) | harrazi dau ad. Harrarazi*; bizitu, biziagotu. Sua Arrazi 'sua bizitu, sua biziagotu'. Arraztak sua 'harraztu* [biziagotu] ezak sua'. Ik. iarrazi; yarrazi. Ik. ≠ hartuazi. |
harresi, harresia | harresi | harresi iz. Harrizko hesia, batez ere itxitura bat eratzen duena. Mendiko harresiek 'mendiko harresiak'. Baso mugako soro guztitan iten zan arresia 'baso mugako soro guztietan egiten zen harresia'. Arresiekin itxitako espila 'harresiarekin itxitako hespila'. |
harrezkio | harrezkero | harrezkero (> harrezkῐo; eta arrezkioz [Urdiain]) adb. Makina bat damutu harrezkio hori esania (Ond Bak). ◆ harrez geroz* (> arrezkῐoz [Urdiain]). Arrezkῐoz e'naun fan 'harrezkero ez nau joan'. Ik. orduz gero (> orduzkῐoz); orduti(k). ¬ |
harrezkioz | harrezkero | |
harri koxkor, harri koxkorra | harri koskor (txikia), hartxintxar | |
harri kozkor, harri kozkorra | harri koskor (handia); harritzar | |
harri pikatzaile, harri pikatzailia | harri pikatzaile | |
harri-pila, harri-pilia | harri-meta. 2 tumulu, trikuharri | |
harri, harria | harri | harri (> arri) 1 iz. Laiyo harriek. Errotan garia iten zan harrien íyo 'eho' (Ond Bak). || Txiskeruendako arria 'txiskeroarendako harria'. 2 iz. Kazkabarra. Arria bota dau 'harria [kazkabarra] bota du'. Ik. kazkar1. 3 iz. Giltzurrunetan, maskurian, gernubideetan eta gorputzeko beste zenbait organotan gertatzen den ale gogorra. ◆ basarrekako harri. Errekarria. ◆ harria ata (Eraik.). Horma zarpeatua pikatu, harria yakusteko [caravista]. ◆ harri koxkor. Harri koskor txikia, hartxintxarra. ▼ Anton. harri kozkor. ◆ harri kozkor. Harri koskor handia; harritzarra, harri puska handia. ▼ Anton. harri koxkor. ◆ harri-pila 1 Harri meta. Arri pilῐa, arri montona 'harri pila'. 2 iz. Tumulua; hilobiak, bereziki historiaurrekoak, estaltzen dituen harri pila. Aizkibilen de «arri pila txikia» ta «arri pila aundia» ‘Aizkibilen daude «harri pila txikia» eta «harri pila handia»’ [Bi tumuluren izenak]. ◆ harri pikatzaile iz. Harri txikitzailea. Arri pikatzaile ibiltzen gindan, arria pikatzen 'harri pikatzaile ibiltzen ginen, harria pikatzen'. Ik. hargin. ◆ harri suelto. Harritza. Ik. harridi. ◆ harri txehe(a). Harri xehea. ◆ harri yutsin. Harri erauntsia, harriabarra. Ik. kazkar1; kazkar yutsin. |
harridi, harridia | harritza, harkadi, legartza | harridi iz. Harritza, harkadia; legartza. Ik. kazkardi. |
harridura, harriduria | harridura | harridura iz. Harrigarri denak eragiten duen zirrara. ¬ |
harrifistilu (Ik. arrafistilu) | zerbatana, ufatutu (ura jaurtitzekoa) | harrifistilu iz. Ik. arrafistilu / arifistilu. |
harrigarratx, harrigarratxa | hareharri | harrigarratx (Ald. harrigalatx ?). iz. Hareharria. Leno arrigarratxa txetuta ibiltzen zan lijatako; kozina ekonomikῐen txapa gaina ta garbitzeko ‘lehenago harrigarratxa xehatuta erabiltzen zen lixatzeko; sukalde ekonomikaren txapa gaina eta garbitzeko’. ▲ Sin. hareharri, azukareharri. |
harrigarri, harrigarria | harrigarri | harrigarri adj. ▲ Sin. harritzeko; txokante. |
harrikada | harrikada | harrikada iz. Zamaketan, harri karga bat [Urdiain]. Ik. harrikazo. [Esanahi bera (?): 1 harrikazo (?) ◆ harrikadia ibili ad. lok. Burutik eginda egon, burutik jota egon. (?)]. |
harrikan | harrika | harrikan adb. Harriak jaurtiz. Asarratu ta alkarri arrikan asten zῐanen mutikiek 'haserretu eta elkarri harrika hasten zitunan mutilkiak'. Ik. haizkan. |
harrikazo, harrikazua | harrikada | harrikazo iz. Harrikada. Ik. harrikada. ◆ harrikazoa ibili (> arrikazwa ibili). Lgart. Harrikada eduki; burutik egon. |
harrikazua ibili | harrikada eduki | |
harritsu, harritsua | harritsu | harritsu (> arritsu) adj. Harri asko dagoen tokia, harria ugari duena. Aldameneko sorwa arritsuo da 'aldameneko soroa harritsuago da'. |
harritu, harritzen | harritu | harritu 1 da ad. Zer esan edo zer egin jakin gabe gelditu. Danok arritwik gelditu gindan in zain lan polita ikusita 'denok harrituta gelditu ginen egin zuten lan polita ikusita'. 2 dau ad. Zer esan edo zer egin jakin gabe utzi. Aren abildadῐa! Arritwik auzten zitunen danak 'haren abilidadea! Harriturik uzten zitinan denak'. |
harritzeko, harritzekua | harritzeko | harritzeko adj. Harrigarria. Arritzekwa da nola eztan agertu 'harritzeko da nola ez den agertu'. Ik. harrigarri. ◆ harritzekoa (ez) izan. (Ironiazkoa). Berriz'e galdu jitun giltzak? Arritzekwa don! 'berriz ere galdu ditin giltzak? Harritzekoa dun!'. ◆ harritzeko moduko adj. Harrigarria. Arritzeko modukwa da nola eztan etorri aurten erriko festata 'harritzeko modukoa da nola ez den etorri aurten herriko festetara'. |
harro, harrua | harro | harro 1 adj. Trinkua eztona. Harruá eztoná, trinkuá (Ond Bak). (harruka, harrukῐa). || Lur arrwa 'lur harroa'. ▼ Anton. trinko. 2 adj. Izaera. ▲ Sin. harroputz, fanfarron, txulo; nor-naiz-ni; nor-ga-gu. ▼ Anton. apal, umil. |
harrokei, harrokeia | harrokeria | harrokeria (> harrokei, arrokeia) iz. ¬ |
harrol, harrola | gurtesi | harrol iz. Gurtesia. Batez ere pl. Gurtolak ta harrolak. Ik. gurtol. |
harrotasun (?) | harrotasun | harrotasun (?) ¬ |
harrotu, harrotzen | harrotu | harrotu da/dau ad. Zerbait harro bihurtu, harrotasuna eman. Ardilazko koltxona arrotu 'artilezko koltxoia harrotu'. Batzako lurra arrotu 'baratzeko lurra harrotu'. Lurreko tortikῐa arrotu 'lurreko tortika harrotu'. ¬ |
harrubi, harrubia | harrobi | harrubi (> arrubi) iz. Harrobia. ▲ Sin. [gaur egun] harrobi, kantera. |
harruka, harrukia | arol [egur arol] | harruka iz. Egur arola, egur ustela. Ik. egur idoitu; egur pasmatu. (Leña podrida muy fofa y blanda). |
harrukatua | egur arol | harrukatu(a) adj./iz. Egur arola. Egur harrukatua, ustela. [Leña podrida muy fofa y blanda Ond Bak]. Ik. harruka. |
hartati | hartatik | hartati (eta hartatik) erak. eta izord. (nondik kasua) Hartatik. Ik. hua. Zirritu hartati (Ond Bak). |
hartu-eman | hartu-eman | hartu-eman iz. Harremana. ¬ |
hartu, hartzen | hartu | hartu 1 dau ad. ▼ Anton. autzi. – Hartzekuekin etorri. ◆ hartu; urak hartu dau ad. Ehunez edo arropez mintzatuz, bustitzearen ondorioz tamainaz txikitu. Pantalonok artu in dai 'praka hauek hartu egin dute'. Arropῐa urak artu 'arropa urak hartu'. Bazpare, pantalon berrieiri-ta obe don azpilzanῐa garbitu ondorῐen artzῐa, urak artzen baldin jitun'e, motxai ez auzteko 'badaezpada ere, praka berriei-eta hobe dun azpildura garbitu ondoren hartzea, urak hartzen baldin baditin ere, motzegi ez uzteko'. – Loriak hartu du (Ond Bak), (ligar, granarse la flor). Hartazu ogia!, hor dekazu arramaiuen (Ond Bak). Ik. oi, otso. Hártu hortik! —Zer? —Hartzéko hortik! (Ond Bak). – Hartu ber tuk! (norbaiti jipoia emateko mehatxua) (n) Harrera. Ondo artu dai 'ondo hartu dute [harrera ona egin diote]'. |
hartuazi | harrarazi | hartuazi dia ad. Harrarazi, hartzera behartu. E'zen nai, bea hartuazi in dῐa 'ez zuen nahi, baina harrarazi egin dio'. Ik. ≠ harrazi; iarrazi. |
hartz, hartza | hartz | hartz iz. (Ursus sp.). ¬ |
hartzaile, hartzailia | hartzaile | hartzaile iz./adj. |
hartzeko, hartzekua | hartzeko | hartzeko iz. Batez ere pl. Artzekwek 'hartzekoak'. Exijentzia. ◆ hartzekoak ibili (eduki) (< artzekwek ibili). Nolako artzekwek jukatzik / jukatzin! 'nolako hartzekoak zauzkak / zauzkan [exigencia, queja]. Ik. exijenzia. |
hasarratu, hasarratzen | haserretu | hasarratu (> asarratu) 1 da ad. Haserretu, haserreak hartu. 2 da ad. Adiskidetasunezko harremanak hautsi. Ik. muturtu; bordak erre; pikatu. |
hasarre, hasarria | haserre | hasarre (> asarre) 1 iz. Haserrea. Ze nai dezu, asarria nekin? 'zer nahi duzu, haserrea nirekin?'. Ik. okasio. 2 adj. Haserretua. Oi dok gizon asarrῐa! 'hori duk gizon haserrea!' (?). 3 adb. Haserreturik. Ik. muturkan. ◆ haserre egon (> asarre yon). ◆ haserrea paratu (> asarrῐa patu). Ik. okasiua patu. |
hasarrealdi, hasarrealdia | haserrealdi | hasarrealdi iz. Haserrealdia, norbait haserre den une edo denbora igarokorra. Ik. iekinaldi. |
hasarreka(n) | haserreka | hasarreka(n) (> asarreka, asarrekan) adb. Haserreka. Aste guztῐa, beakin asarreka 'aste guztia, berarekin haserreka'. |
hasi, hasten | hasi | hasi 1 Hasi ta despeitu. Hasiek ina dirui. Lenuo hasi bazindain. Hausten hasten dienien. Ezta hasiko irakiten. Kukua jotzen hasi da (Ond Bak). ¬ |
hasiberri, hasiberria | hasiberri | hasiberri adj./iz. Lanbide edo egiteko batean duela denbora gutxi hasi dena. Asiberria da lanῐen 'hasiberria da lanean'. |
hasiera, hasieria / hasigera, hasigeria | hasiera | hasiera (> asiera, asigera) iz. Hastea; segida, sail edo hedadura batean lehenik datorren edo lehenik ikusten den zatia, lehen zatia. Ilan asi(g)eran 'hilaren hasieran'. Asieran enitzan ondo moldatzen 'hasieran ez nintzen ondo moldatzen'. Zelaia da bidῐen asi(g)erῐa; gῐo de aldapa zorrotzak 'zelaia da bidearen hasiera; gero daude aldapa zorrotzak'. ▼ Anton. azken, despeigera, bukaera. |
hasigera | ||
hato-poto, hato-potua/ek | hatu, traste | hato-poto iz. Batez ere pl. Hatua, trastea. [hatu*]. Eskolako gelia ato-potoz beteta autzi dai. ▲ Sin. trasto. Ik. hato. |
hato, hatu(ek) | hatu | hato (> atwek) iz. (Batez ere pl.) Trastea. Atoz beteῐk jukat sukaldῐa 'trastez beterik zaukat sukaldea'. Ik. trasto. |
hato, hatua | hatu | hato 1 iz. Hatua; pilatutako gauzak. Ik. hatuzahar [Ziordia]; trasto; katxarro. ◆ hato-poto. (Batez ere pl.) ato-potuek. Ik. ato-potua/ek. 2 iz. Behi taldea. Ik. saldo. |
hats, hatsa | hats | hats iz. Ik. arnasa. ◆ hatsa hartu. Hats hartu. Ik. arnasa hartu (> arnasῐa artu). |
hatsa hartu | hats hartu | |
hatsipe | hatsik gabe | hatsipe adb. Hatsik gabe. Atsipe geatu, atsipe gelditu 'hatsik gabe geratu, hatsik gabe gelditu'. |
hatuzahar | trapu zahar | hatuzahar (> atuzar) [Ziordia] iz. Trapu zaharra. Ik. trapu zahar. |
hatxapar (hatxaparrak) | atzapar hori | hatxapar iz. pl. Hatxaparrak. Atzapar horia (Clavaria Flava). Ik. xixeta hatxapardun (Clavaria Flava). |
hatz, hatza | hatz, hazteri | hatz iz. Hazteria; larruazaleko eritasuna. Atza, narruko gaitza, eskutan-da pitorrakin bietz artien 'hatza, larruko gaitza, eskuetan-eta pikortekin behatz [hatz] artean'. Ik. sarrena; ezkabia. |
hau | hau | hau 1 erak. 2 izord. ◆ hau da hau! hau dok/don hau! ◆ hau bekelakorik (> au bekelakoik). Hau bezalakorik! ◆ hau eta hau (au ta au ta au). Zehazten ez den zerbait adierazteko erabiltzen den esapidea. Argi esaniozu ze berdun; au ta au ta au 'argi esaiozu zer behar dugun; hau eta hau eta hau'. ◆ honengeiti(k); hoiengeiti(k). Honengatik; horiengatik. Onengeiti gelditu berra izan du etxῐen 'honengatik gelditu beharra ozan dugu etxean'. |
haundi, haundia | handi | haundi (> aundi) 1 adj. Handia. Gaiztankei aundia 'gaiztakeria handia' (Ond Bak). Gose aundik eztukat 'gose handirik ez daukat [dut]'. Or elurra jok aundia 'hor elurra zagok handia'. Ur aunditan 'ur handitan'. ▼ Anton. txiki, koxkor. 2 adj. Ona. Mediku aundia dok Santon 'mediku handia duk Santon'. 3 adj. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Mutil aundia in da 'mutil handia egin da'. Gizon aundia 'gizon handia'. Ik. jarri(a). 4 adj. (Izena ezabaturik). Nabarmengarria, harrigarria. Aundia in dau 'handia egin du'. 5 adj. Harroa, harroputza. Aundia da, gῐo, oi 'handia da, gero, hori'. ▲ Sin. harro, harroputz, fanfarron. 6 adj. Sakona. Ur aunditan 'ur handitan [ur sakonetan]'. ▼ Anton. txiki; ur txikitan. ◆ haunditan (> aunditan) adb. Handitan, helduaroan. ◆ txiki-haundi adj. Handiustekoa, harroa, handiustez betea. |
haundikeia | handikeria | haundikeria (> aundikeia) 1 iz. Handikeria; handitasun gaitzesgarria; handiustea. 2 iz. Handikeria, handitasun gaitzesgarria nabarmentzen duen egitea. ¬ |
haundiketa, haundiketia | luzaketa*, nagiak atera | haundiketa iz. Nagiak ateratzea; luzaketa*. Aundiketako gogua dukat 'handiketarako gogoa daukat'. Ik. nagiketa. ◆ haundiketan. adb. Nagiak ateratzen. |
haunditasun, haunditasuna | handitasun | haunditasun iz. Handitasuna, handia denaren nolakotasuna; handikeria. Oiek aunditasunak dukatzi, ba, orrek; kontuek-e ez txikiek, gῐo! 'horiek handitasunak dauzka, ba, horrek; kontuak ere ez txikiak, gero'. |
haunditu, haunditzen | handitu | haunditu da/dau ad. Handitu; handi edo handiago bihurtu. ▼ Anton. txikitu. |
haundizorri | gurintxo, gongoil | haundizorri iz. (Batez ere pl.) Gurintxoa, gongoila. Haundizorriek [golondrinos]. |
haur, haurra | haur | haur 1 iz. Lau urteko haurra. Aur talde bat plazan zailen mutxikan 'haur talde bat plazan zebilen mutxika [jolasean]'. Ik. ume. 2 iz. Seme-alaba; ondorengoa. Eztukai aurrik 'ez daukate haurrik [seme-alabarik]'. 3 adj. Pertsona heldugabea. Aurra ematen dau 'haurra ematen du'. ◆ haur denbora. Haurtzaroa. Haur denboran. ◆ haurra egin (> aurra in). Haurra izan, umea egin. Aur(ra) iteko do 'haur(ra) egiteko dago'. Ik. umea egin (> umῐa in). ◆ haur kapasta. Aur kapastῐa 'haur lakasta'; amari segika dabilenari esaten zaio. Au aur kapastῐa! 'hau haur lakasta!'. ◆ haur kaso(i)taile. Haurtzaina. Ik. haurtzai. ◆ haur txiki. Urte gutxiko haurra. ◆ haur ziztin. Haur ziztrina; txikia eta argala. Haur ziztina. ◆ haurrak bezela / bekela jarri, haurrain modua. Haurrak bekela jarri da atso zaharra. ◆ haurren kontua izan (> aurrain kontua izan). Umekeria izan, txikikeria izan, gauza hutsala izan. Ik. haurkeria (> aurkeia). ◆ titiko haur. Titiko haurra, titia hartzen duen haurra. |
haurdun | haurdun | haurdun 1 adj. Emakumeengatik hitz eginez, sabelean umekia daramana. 2 (Adizlagun gisa). Haurdun gelditu. Aurdun autzi 'haurdun utzi'. ◆ haurdun egon (> aurdun yon). ¬ |
haurkeia | haurkeria | haurkeria (> aurkeia) 1 iz. Haurrari dagokion egintza gaitzesgarria. Ik. umekeria (> umekeia). 2 iz. Txikikeria, gauza hutsala. Ik. haurren kontua izan (> aurrain kontua izan). |
haurra in | haurra egin, haurra izan | |
haurtxo, haurtxua | haurtxo | haurtxo iz. Haur txikia; (Adkor.) haurra. Aurtxwet 'haurtxo bat'. Bi aurtxo zein baindo zein polito 'bi haurtxo zein baino zein politago'. |
haurtzai, haurtzaia | haurtzain | haurtzai iz. Haurtzaina. ▲ Sin. haur kasotaile. |
haurzale, haurzalia | haurzale | haurzale adj. Haurren zalea dena, haurrak atsegin dituena. Ik. umezale. Uda partῐen kamiona artu ta erriko aurrak yanko zituen falta be piszina; aurzalῐa zan ua 'uda partean kamioia hartu eta herriko haurrak eramango zituen falta gabe piszinara [igerilekura]; haurzalea zen hura'. |
hausi-apur | hautsi-apur; 2 buru-belarri | |
hausi, hausten | hautsi | hausi da/dau ad. Hautsi. Ik. puskatu; txikitu. Ausita do 'hautsita dago'. Hausteko. ◆ hausi-apur 1 adb. Txikitu, txiki-txiki egin. Hausi-apurtu. ◆ hautsi-apur(tu) (arte) eman (> ausi-apurriartia eman). Ausi-apur emankan 'hautsi-apur emanka'. Eman diatzit ausi-apurriartien / ausiapurtuartien 'eman dizkiot hautsi-apurtu arte'. 2 adb. Buru-belarri; ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ausi-apur daile ikasten 'hautsi-apur dabil ikasten'. |
hauskilar, hauskilarra / hauskildar | hauskaldar, errauts | hauskilar / auskildar (eta oskildar) iz. Hauskaldarra; lixiba egiteko erabiltzen zen errautsa. Ik. sutako hauts. Auskilarra, errauts fin zuria, minak-eta sekatzeko ibiltzen zan 'hauskaldarra, errauts fin zuria, minak eta sikatzeko ibiltzen [erabiltzen] zen'. Ik. hautsoihal. |
hausnarrien | hausnarrean | hausnarrean (> ausnarrῐen) adb. Beia ta ardia ausnarrῐen daitza 'behia eta ardia hausnarrean dabiltza'. |
hausnartu, hausnartzen | hausnartu | hausnartu dau ad. Abere belarjaleek, urdailean gorderik duten janaria berriro ahoratuz, osoki murtxikatu. ¬ |
hauspo, hauspua | hauspo | hauspo iz. 1 Sua harrazteko balio dau hauspuek 'sua biziagotzeko balio du hauspoak'. 2 iz. (pl.) Birikak. |
haustaile, haustailia | haustaile, hausle | haustaile adj./iz. Hauslea; txikitzailea, suntsitzailea. |
Hauster egun | Hausterre egun | Hauster egun iz. (H larriz). Hausterre eguna, Garizuma hasten den eguna. Ik. hausterre egun. |
hausterre egun | Hausterre egun | hausterre egun (H larriz). Garizuma hasten den eguna. Ik. Hauster egun. |
hauts kolore, hauts koloria | hauts kolore | |
hauts opil, hauts opila | hauts opil, sutopil | |
hauts yutsin, hauts yutsina | hauts erauntsi | |
hauts, hautsa | hauts | hauts iz. Autsez beteῐk do mai gaina 'hautsez beterik dago mahai gaina'. ◆ hauts kolore (> auts kolore). 1 adj. Hauts kolorekoa. 2 iz. hauts kolorea. ◆ hautsa kendu. Oia azpiko autsa kentzen 'ohe azpiko hautsa kentzen'. ◆ hauts opil 1 iz. Sutopila; txingar-hautsetan erreta egiten den gari irinezko opila. 2 adj. Irain hitza, gutxiespena adierazten duena. ◆ hauts yutsin (auts yutsin) iz. Hauts erauntsia. Trilladorῐa iteko garaien egwaizῐek mogitzen zituen auts yutsinak 'trilladora [eultzia makinaz] egiteko garaian hego haizeak mugitzen zituen hauts erauntsiak'. ¬ |
hautsoihal, hautsoihala | hauts oihal; hauts zapi | hautsoihal (> autsoial) iz. Lixiba egiteko iragazki moduan erabiltzen zen oihala, errautsari ur irakina gehituz isurkari alkalinoa iragazteko balio zuena. Ik. hauskilar. |
hautza | hara | hautza (haruntza*) adb. Hara, toki hartara. Ik. honutza; horrutza. Gu hautza orduako, autobusa fanik do 'gu hara orduko, autobusa joanik dago'. Emetik autza 'hemendik hara'. ◆ hautzaindo (haruntzaino*) adb. Haraino, toki hartaraino. ◆ hautzaldera (> autzaldea, autzaldῐa) (haruntza aldera*) adb. Harantz, toki hartarantz. ◆ hautzo (haruntzago*) adb. Harantzago, harago. ¬ |
hautzaindo | haraino, hara | |
hautzaldea | harantz, harantz aldera | |
hauxe / hauxen | hauxe | hauxe (eta auxen) 1 hau erakuslearen era indartua. Auxe naio 'hauxe nahiago'. Auxe bea 'hauxe bera'. 2 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hauxe dok hauxe! |
hauzkalde, hauzkaldia | harantzalde | hauzkalde (hautzalde [?]) iz. Harantzaldea, hango aldea. ◆ hauzkaldien adb. Harantzaldean. |
hauzkaldeko, hauzkaldekua | harantzaldeko | |
hauzkaldien | harantzaldean | |
hazi, hazia | hazi (2) | hazi2 1 iz. Fruituaren zatia, landare berri bat sor dezakeena. Ik. pepita. 2 iz. Animalia arren ernaltze organoei darien gaia. ◆ hazia banatu. Ik. isutsi (> isusi). ◆ hazi berri (> azi berria). Aparteko lurretatik ekarritako hazia; ereiteko, bertako lurretan jasotakoa ez dena. ◆ hazitarako (> azitako) adj. Hazi edo aleez mintzatuz, bikaina delako, ereiteko gordetzen dena. ◆ hazi zahar (> azi zarra). Lur berean egokituta, hazi baten ondorengoa; berritu ez den hazia. Patatῐa zanbrotu iten da patata azia zarra baldin bada 'patata zanbrotu egiten da patata hazia zaharra baldin bada' [zanbrotu: ez-emankor bihurtu]. ¬ |
hazi, hazitzen | hazi (1) | hazi1 1 dau ad. Haur edo animalia jaioberriak elikatu eta zaindu. Ardiék haziko dau axúri (Ond Bak). 2 da ad. Izaki bizidun bat ezarian-ezarian handituz joan. Ik. haunditu; kozkortu. 3 da ad. Handitu, puztu. Ankῐa azik 'hanka hazirik'. Ik. puztu. 4 da ad. Harrotu, harropuztu. |
hazileku, hazilekua | hazitoki, hazitegi | hazileku (azileku) iz. Hazitegia, mintegia, batez ere txikia. Batzako eskina batῐen jukanat lur oneko azilekua, ta bertan porru azia eain dinat aurten 'baratzeko izkina batean zaukanat lur oneko hazilekua, eta bertan porru hazia erein dinat aurten'. ▲ Sin. hazitoki. Ik. mintegi (> mintei). |
hazimilera, hazimileria | hazi ereile, hazia botatzaile | hazimilera iz. Hazi ereilea, hazia botatzailea. Azia isusten ibiltzen dana da azimilerῐa 'hazia isusten [hazia banatzen] ibiltzen dena da hazimilera'. Ik. isustaile; yaintzaile. |
hazitoki, hazitokia | hazitoki | hazitoki (azitoki) iz. Mintegia, batez ere txikia. Lur arrwa ber dau azitokiek 'lur harroa behar du hazitokiak'. ▲ Sin. hazileku. Ik. mintegi (> mintei). |
hazka | hazka | hazka adb. ◆ hazkan adb. ◆ hazka egin (> azka in) dau ad. Eltxwek pikatu in dwa eta azka in dot urratu ártῐa ‘eltxoak ziztatu egin dit eta hazka egin dut urratu artera’. |
hazka in | hazka egin | |
hazkan | hazka | |
heainun | herenegun | heainun (eta yainun [Urdiain]; ianeun, yaneun [Bakaiku]; ereinun [Altsasu]) adb. Herenegun; atzokoa hastean bukatu zen egunean. Ik. yainun. ◆ heainun atzeti(k) (eta yainun atzeti(k)) adb. Herenegun atzetik, herenegun aitzin, herenegun aurre. |
hede, hedia | hede | hede (> ede) iz. (pl.) Edῐek 'hedeak'. Uztarria ta ipukwek-eta lotzeko edῐek. Uztarrien edῐek 'uztarriaren hedeak'. Ik. ubal. |
hegabera, hegaberia | hegabera | hegabera iz. (Vanellus vanellus). Hegabera, hegazti bat: pasatu iten dia (Ond Bak). Pasa garaien etortzen dῐa egaberak, eta maiz ikusten dῐa elurretan donῐen 'pase garaian etortzen dira hegaberak, eta maiz ikusten dira elurretan dagoenean'. |
hegal, hegala | hegal | hegal (> egal) iz. (margen) Basegala. Ik. baztar; mutur. (V-gip, G-nav). Ref.: Iz ArOñ, Als. Lado; costado. Suegaleako, para el costado del fuego Iz Als. ¬ |
hegazti, hegaztia | hegazti | hegazti iz. Hegabera, hegazti bat (Ond Bak). |
hegaztizui, hegaztizuia | sai zuri | hegaztizuri (> egaztizwi) iz. Sai zuria (Neophron percnopterus). |
hego, hegua (1) | hego (1) | hego1 iz. Hegaztiek, gauenarek eta intsektuek hegan egiteko duten organoa. Egwen txanbrῐa seinaletako, oilwa ezautzeko 'hegoan txanbra [oihalkia] seinaletarako, oiloa ezagutzeko'. Egwa ausik 'hegoa hautsirik'. |
hego, hegua (2) | hego (2) | hego2 1 iz. Hegoaldea. 2 iz. Hego haizea. ◆ hego haize (> egoaize, egwaize). iz. Egoaizῐek jendῐa arrotu, mogitu iten dau 'hego haizeak jendea harrotu, mugitu egiten du'. Ik. ero haize. ◆ hego haizeak jorik (> egwaizῐek joik). Hego haizearen giroak animatuta. |
hegoaize, hegoaizia | hego haize | |
hei, heia | heia | hei (eta aia [Altsasu]) iz. Heia, txerriak gordetzeko toki itxi eta estalia. Okuluen bi ei gendukatzien 'ukuiluan bi heia geneuzkan'. Sartazu txerria eien 'sar ezazu txerria heian'. ▲ Sin. urdetei, txerritei, kortin. Ik. tegi. |
helau, helaua | helatu, izozki | helau (> elau, elaua) iz. Helatua, izozkia. Elau saltzailῐa etortzen da egwerdio 'helatu [izozki] saltzailea etortzen da eguerdiro'. |
heldu dan (aste, hil, urte...) | heldu den [datorren] (aste, hil, urte...) | |
heldu, heltzen | dator. 2 heldu, oratu, eutsi | heldu 1 da ad. Dator. Eldu da 'badator'. Menditik eldu dῐa 'menditik datoz'. Trena geldi-geldia eldu da 'trena geldi-geldi dator'. [Desberdindu: heldu ≠ ailatu]. Eldu daiz! 'bahator!' || Heldu dá argiá. Heldu balin bada (Ond Bak). Ik. etorri. 2 dῐa ad. Eutsi, oratu. Lepotik eldu dῐa 'lepotik heldu dio'. Ik. autsi; agarratu. ◆ heldu dan (astῐen / ilῐen / urtῐen). Datorren (hilean / astean / urtean). |
helikoptero, helikopterua | helikoptero | helikoptero 1 iz. Airean egon eta higi daitekeen ibilgailua. 2 iz. Irud. (Hitz berria) Sorgin-orratza, burruntzia (intsektua). |
helize, helizia | helize | helize (> elize) iz. Filfurrai patzen zezaion txapazko elize bat 'filfurrari [jostailu mota bat] paratzen zitzaion txapazko helize bat'. Ik. aspa. |
hemen | hemen | hemen (> emen) adb. Emen ezto iyor'e 'hemen ez dago inor ere'. || Zade zu emen 'zaude zu hemen' (Ond Bak). Emen eztu ezautu olakoik 'hemen ez dugu ezagutu holakorik'. | – Emen jukatzῐet 'hemen zauzkaat'. Ik. hona non (> ona nun). ◆ hemen bertan. Ik. hementxe. ◆ hemen egon (> emen yon) [aditza jokatuta]. Emen no! 'hemen nago!' [¡presente!]. ◆ hemendi(k) (> emendi, emeti) 1 adb. Toki honetatik. 2 adb. (Denboraz mintzatuz). Emendi urte batῐa 'hemendik urte batera'. Emetik aurrῐa 'hemendik aurrera' [de ahora en adelante; gwaitik aurrῐa 'oraindik aurrera']. Ik. guaiti(k). ◆ hemendik aurrera (> emetik aurrῐa). 1 Toki honetatik aurrera. 2 Une honetatik aurrera. Ik. gaurti(k); guati(k). ◆ hemendik haruntza* (> emendik autza, emetik autza). Hemendik hara; toki honetatik hara. Emetik autza bado bidῐa 'hemendik haruntza [hara] badago bidea'. ◆ hemendik haruntzaino* (> emendik autzaindo, emetik autzaindo). Hemendik haraino. ◆ hemendik horrutza (> emetik orrutza). (Hemendik horruntza*); hemendik horra, toki honetatik horra. ◆ hemendiko (eta emetiko) adj. Emendiko muturreti asi ta autzaindo 'hemendiko muturretik hasi eta haruntzaino [haraino]'. ◆ hemendiko alde (> emetikalde). Hemengo aldea. ◆ hemendiko aldean (> emetikaldῐen). Hemengo aldean. Ibaien andikaldῐen ta emetikaldῐen 'ibaiaren handiko [hango] aldean eta hemendiko aldean'. ◆ hemengo (> emengo) 1 adj. Emengo kontuek, betiko kontuek 'hemengo kontuak, betiko kontuak'. 2 adj./iz. Hemengotarra; hemengo herritarra. Gu ez ga emengwek 'gu ez gara hemengoak'. Ik. bertako. |
hemendik | hemendik | |
hemendik hautza | hemendik hara | |
hemendik horrutza | hemendik horra | |
hemengo, hemengua | hemengo; hemengotar | |
hementxe | hementxe | hementxe (> ementxe) adb. Hemen bertan. |
hemetik aurria | hemendik aurrera | |
hemetikalde, hemetikaldia | hemendiko alde | |
hemezortzi | hemezortzi | hemezortzi zenbtz. Hamazazpi eta bat, 18. ¬ |
herde, herdia | lerde | herde (> erde) iz. Lerdea. Ik. lerde. ◆ herdea dariola (> erdῐa daiola). Lerdea dariola. |
herdezu, herdezua / erdezu | lerdetsu | herdezu (> erdezu) adj. Lerdetsua, lerdea dariona (KZ). Ik. lerdetsu. [OEH. herdetsu (G-nav), herdezu (AN-ulz, B). Ref.: A; Iz Ulz, Als. Baboso A. Cf. herde]. |
herdoi, herdoia | herdoil | herdoi (> erdoi) 1 iz. Herdoila, burdin oxido gorrixka. Erdoia ondo lijatu ber da 'herdoila ondo lixatu behar da'. 2 iz. (Bot.) Landareen eritasuna, onddo bizkarroiek eragina, zurtoin eta hostoetan gertatzen diren orban herdoil antzekoak ezaugarri dituena. Porruek erdoia dukai 'porruek herdoila daukate'. Sanjuanetako lainuek gariai erdoia iten (sortzen) zian 'sanjoanetako lainoak gariari herdoila egiten (sortzen) zion'. ◆ herdoiak jan (> erdoiek jan). Herdoilak jan, herdoildu. Erdoiek janik duka autwen karrozeia 'herdoilak janik dauka autoaren karrozeria'. |
herdoitu, herdoitzen | herdoildu | herdoitu (> erdoitu) 1 da/dau ad. Herdoildu. Raso erdoitwik ta akestwik zukan aizkorῐa 'arras herdoildurik eta akesturik zeukan aizkora'. 2 (Era burutua izenondo gisa). Giltza erdoitua sartu dau ankati 'iltze herdoildua sartu du hankatik'. |
heredatu, heredatzen | heredatu | heredatu dau ad. Oinordekotzan hartu. ¬ |
heredero, herederua | oinordeko | heredero adj./iz. Oinordekoa; pertsona bat hiltzean, legez haren ondasunen jabe bihurtzen den pertsona; pertsona batek bere ondarearen jasotzaile izendatzen duen pertsona. Eredero asko zukatziein, ta emateko, gutxi 'heredero [oinordeko] asko zituzten, eta emateko, gutxi'. |
herenzia | herentzia | herentzia (> erenzia) 1 iz. Ondoretasuna, ondorengoei biologia-ezaugarriak transmititzea. Erenzien eztok etorri mozkorrik 'herentzian ez duk etorri mozkorrik'. 2 iz. Oinordekotza. |
heriotza | heriotza | heriotza (> eriotza) iz. Ik. hiltze. ▼ Anton. bizitza. ◆ heriotzean egon (> eriotzῐen yon). Eriotzien do 'heriotzean dago'. ◆ heriotzako ordu (> eriotzeko ordu). 1 Bizitzaren bukaera. Heriotzeko ordua noiz etorriko. 2 Azken unea. ◆ heriotzako orduan (> eriotzeko orduen) adb. Heriotzako orduan; azken unean. Beti eriotzeko orduen ibiltzen da, lanak ezin despeitu 'beti heriotzako orduan aritzen da, lanak ezin bukatu'. Neska!, beti korrikan eta eriotzeko orduen 'neska!, beti korrika eta heriotzeko orduan'. ¬ |
herrero, herrerua | errementari, arotz | herrero (> errero) iz. Errementaria, arotza. Ik. errementari; arotz; sutaile/a. |
herri, herria | herri | herri 1 iz. Erri pobrῐa da oi 'herri pobrea da hori'. Aldapatsua da gwe erria 'aldapatsua da gure herria'. 2 iz. Herritarrak. Erriek esan berko dau zeozer 'herriak esan beharko du zeozer'. 3 Herriari dagokiona. Herriko festak; herriko dantzak. ◆ herriko baso. pl. herriko baswek. Herri basoak. Ik. herriko lur; komunal. ◆ herriko etxe (Iza Alts) iz. Udaletxea. Ik. herrientxe [Urdiain]. ◆ herriko lur. (Batez ere pl.) herriko lurrak. Herri-lurra, komunala. Ik. herriko baso; komunal. |
herrientxe, herrientxia | udaletxe, herriko etxe | herrientxe iz. Udaletxea, herriko etxea. Urdiainen erabiltzen da; beste herrietan aiuntamentua. Errientxeko auzwen inko da batzarra 'Herrientxeko auzoan [batzar gela] egingo da batzarra'. Ik. herriko etxe [Altsasu]; aiuntamentu. |
herriko baso, herriko basuek | herri baso(ak) | |
herriko etxe | herriko etxe | |
herriko lur, herriko lurra | herri lur | |
herritar, herritarra | herritar | herritar iz. Norbaitendako, herri berekoa den pertsona. ¬ |
herritxoi, herritxoia | herritxori, txolarre | |
herritxori, herritxoria | herritxori, txolarre | herritxori [Altsasu] iz. Txolarrea, etxetxoria (Passer domesticus). Ik. eliztxori (> eliztxoi) [Urdiain]. |
hesi, hesia | hesi | hesi iz. |
hesitu, hesitzen | hesitu | hesitu (> esitu) dau ad. Ik. akotatu. |
hesola, hesolia | hesola* | hesola iz. Oholez egindako hesia. Hesolak. Esitzeko ola 'hesitzeko ohola'. |
hespil, hespila | hespil | hespil iz. Lursail hesitua, esparrua. Espilῐen ibiltzen dau batzῐa 'hespilean ibiltzen [edukitzen] du baratzea'. |
hestarteko | mesenterio, entresilu | hestarteko iz. Mesenterioa (axuri eta ardiena) (Ond Bak). Ik. intrintxilu, intrisilu. |
heste, hestia | heste | heste iz. Batez ere pl. hestῐek. ◆ heste lodi (> este lodi). ◆ heste mehe (> este me). Heste meharra. |
hestegorri, hestegorria | hestegorri (?) | hestegorri iz. (?) |
heze, hezia (1) | heze | heze1 (> eze) adj. Mustia. |
heze, hezia (2) / hexe, hexia | samur | heze2 (> eze, exe) 1 adj. Samurra. Aragi exῐa 'haragi hezea [samurra]. Ik. samur. 2 adj. Erraza, samurra. Bizimodu ezῐa 'bizimodu hezea [erraza, samurra]'. Bizi, ézῐo, errázo 'bizi, hezeago, errazago. Ik. erraz. |
hezetasun, hezetasuna | hezetasun | hezetasun iz. Hezea denaren edo dagoenaren nolakotasuna. Gelatxikien ezetasun aundia do 'gelatxikian [sukalondoan] hezetasun handia dago'. Ik. umedade. ¬ |
hezetu, hezetzen | hezetu | hezetu da/dau ad. Arropῐa plantxatzeko ezetu 'arropa lisatzeko hezetu'. Musti ez, bea arropῐa ezetu in zaira yauripῐen 'busti ez, baina arropa hezetu egin zait euripean' (LM). |
hezi, hezitzen | hezi | hezi ad. Animalioi ezi'be do 'animalia hori hezi gabe dago. ● Esr. zah. Umῐek azitzen eta ganawek ezitzen ikasten da bizitzen / Aurrak azitzen ta behiek ezitzen ikasten da bizitzen 'umeak hazten eta ganaduak hezten ikasten da bizitzen / Aurrak hazten ta behiak hezten ikasten da bizitzen'. Ik. edukatu; domestikatu. |
hezia / hezio | heze(a) / hezeago (samur) | |
hezitzaile, hezitzailia | hezitzaile | hezitzaile (Ond Bak). 1 iz. Gizakiak hezten dituen pertsona. 2 iz. Hezlea. Ik. domatzaile. |
hezur-huts; hezur ta azal | hezur-huts; hezur eta azal | |
hezur, hezurra | hezur | hezur iz. Ezurra ausi zen 'hezurra hautsi zuen'. Otza ta ezetasuna ezurretaindo sartzen dῐa 'hotza eta hezetasuna hezurretaraino sartzen dira'. – hezur-huts. – hezur hutsien. – hezur ta azal. – hezurretan yon. ◆ hezurra atera (> hezurra ata). Hezurrez eta kidekoez mintzatuz, bere tokitik atera. Ik. dislokatu. ◆ soin hezur iz. Soineko hezurra, sorbalda hezurra; akromiona (?). Soin(eko) ezurra ata 'soin hezurra atera'. |
hezurki, hezurkia | hezurki | hezurki (> ezurki) iz. Hezurdun haragia, normalean bizkarrezurrarena. |
hezurra ata | hezurra atera, dislokatu | |
hi | hi | hi izord. Singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena. (Lagunarteko hizkeran baizik ez da erabiltzen). Ik. zu; hiau. [Intensiboa: hiau]. ¬ |
hiau | heu | hiau (> eta yau) 1 izord. Heu; hi izenordainaren era indartua. 2 izord. (hi-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). ¬ |
hibrido, hibridua | hibrido | hibrido adj./iz. Maiz hibridwa 'arto hibridoa'. |
hikan | hika (2) | hikan adb. Hika; hi izenordaina eta dagozkion aditz formak erabiliz. Ik. nokan / noketan; tokan. ▲ Sin. hiketan. |
hiketa, hiketia | hiketa | hiketa iz. Hika hitz egitea, hitanoa. Ik. noketa. ◆ hiketan adb. Hika. Ik. hikan. ¬ |
hiketan | hiketan | |
hil ezkila, hil ezkilia | hil ezkila | |
hil izara | hil oihal | |
hil kaja, hil kajia | hilkutxa | |
hil o bizi | hil edo bizi | |
hil ohia, hil ohia | hil ohe, anda(k) | |
hil, hila | hil (3) | hil (> il) iz. Urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza. Ilain izenak aztuta dukatziai 'hilen izenak ahaztuta dauzkate'. Ilien bein 'hilean behin'. Lastailien ge 'lastailean [urria] gaude'. Gaur zenbat dau / dik / din ilak? 'Gaur zenbat du / dik / din hilak'. Ilan asi(g)eran 'hilaren hasieran'. Ilan azkeinῐen 'hilaren azkenean'. || Ilbeltza, hil txúri (Ond Bak). Ik. hilabete. |
hil, hila / hila, hilia | hil (2) | hil(a) (a itsatsia –batzuetan hartzen du– hil, hila / hila, hilia) 1 iz. Pertsona hila. Mezia eman hilandako (Ond Bak). Ik. hildako; difuntu. 2 adj. Agi hila. Kolore hila. | Araitz egurra, sutako, pagwa baindo ilokwa 'haritz egurra, sutarako, pagoa baino hilagoa'. ◆ hil ezkila. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen ezkila-hotsa. Il ezkilak jo tuai. Bakizu nor il dan? 'hil ezkilak jo dituzte. Badakizu nor hil den?'. ◆ hil izara. Hil oihala; hila biltzeko edo estaltzeko erabiltzen den izara. Yaten zubein ilia kajaipe, il izaran bilduta 'eramaten zuten hila kajarik gabe, hil izaran bilduta'. ◆ hil kaja iz. Hilkutxa. Korona ta lora-sortaz estalik zon il-kajῐa 'koroa eta lore-sortaz estalirik zegoen hilkutxa'. Ik. kaja. ◆ hil ohia (a itsatsia). Hil ohea; andak. Ilia yaten zan il oian, il izaran bilduta 'hila eramaten zuten hil ohean, hil izaran bilduta'. |
hil, hiltzen | hil (1) | hil 1 da ad. Bizia galdu, bizitzeari utzi. Atzo hil zan 'atzo hil zen'. Bat hiltzen dan garaien. Hilko al daiz ‘haiz’ bertan! (Ond Bak). Ze inko du, ba?, hil artia bizi 'zer egingo dugu, bada: hil arte, bizi'. ● Esr. zah. Gu ilda're, zakuek errotá fanko dῐa 'gu hilda ere, zakuak errotara joango dira'. || ● Guzien zorra eta ez jakin noiz da [eta] nola [hil beharra] (Ond Bak). ▼ Anton. bizi, piztu. 2 dau ad. Bizia kendu. Il artῐa eman zῐan 'hil arte eman zion'. 3 da/dau ad. Itzali. ▼ Anton. yazi. Radiua hil; telebisiua hil. Ik. kendu. Sua hil; argia hil. ◆ hil edo bizi (> il o bizi) 1 adb. Il o bizi opiatu dai biotzeti 'hil edo bizi operatu dute bihotzetik'. 2 adb. Il o bizi, despeitu berra de lan oiek 'hil edo bizi, despeditu [bukatu] beharra daude lan horiek'. |
hilabete, hilabetia | hilabete | hilabete 1 iz. Hilaren hasieratik amaiera arteko denbora. Juxtu-juxtua pasatu dot ilabetῐa 'justu-justu pasatu dut hilabetea'. 2 iz. Hila. Hauek dira hilen izenak Urdiainen: Ilbeltza, otsaila, marsua, apibila, maiatza / maietza, garagarrila, garila, aguztua, urria, lastaila, azarwa, abendua. |
hilabetio | hilabetero | hilabetero (> ilabetῐo) adb. Ik. hilero (> ilῐo). |
hiletak | hileta | hileta iz. pl. Hiletak. Ik. funtzio. |
hilio | hilero | hilero (> ilῐo) adb. Ik. hilabetero (> ilabetῐo). |
hiltzaile, hiltzailia | hiltzaile | hiltzaile adj./iz. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, hiltzen duena. Txerri iltzailῐa 'txerri hiltzailea'. |
hiltze, hiltzia | hiltze | hiltze (> iltze) 1 iz. Heriotza. Iltzῐa ezta txarrena 'hiltzea ez da txarrena'. Ik. heriotza. 2 iz. Hilketa. Etorri da txerri iltze garaia 'etorri da txerri hiltze garaia'. |
hilzori, hilzoria | hilzori | hilzori iz. Agonia. Ik. agonio. ◆ hilzorian (> ilzorien) adb. Hiltzeko zorian. Ilzorien yon 'hilzorian egon'. |
hintxa, hintxia | ezinikusi | hintxa iz. Ik. nazikusi. |
hiru | hiru | hiru 1 zenbtz. Bi eta bat, 3. hiru, hiruk, hiruek, hiruroindako. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirugarrena. 3 (Data adierazteko). Gaur ilak iru dukatzi 'gaur hilak hiru dauzka'. 4 (Ordua adierazteko). Atsaldeko iruetan 'arratsaldeko hiruretan'. ◆ hiru aldiz egun. Hiru aldiz ehun, hirurehun. Ik. hiruregun. |
hirubide (?) | bidebanatze, hirubide | hirubide (?) iz. Bidegurutzea, bidebanatzea. Ik. kruze. |
hirugarren azkeineko, hirugarren azkeinekua | azken-hirugarren | |
hirugarren, hirugarrena | hirugarren | hirugarren 1 ord. Zerrenda batean aurretik bi dituena. 2 (Adizlagun gisa). Korrikan irugarren in ziken / zinen 'korrika hirugarren egin zian / zinan'. ◆ hirugarrenean (> irugarrenῐen) adb. Hirugarren aldian. ◆ hirugarren azkeneko (> irugarren azkeineko) ord. Azken-hirugarrena, azken-aurrenaren aurre-aurretik dagoena. Botagera galanta in dau karreran ta, alare, despeitu ta irugarren azkeineko in dau 'botaera [eroriko] galanta egin du lasterketan eta, hala ere, despeditu [bukatu] eta azken hirugarren egin du'. |
hirugihar (?) | hirugihar | hirugihar (?) Ik. urdai betadun. |
hiruki, hirukia | hiruki | hiruki adj./iz. Senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaiotakoa. (hirukide, hirukidiek (?) LM). |
hiruko morroxila | basoetako mingots, barrabas-belar (?) | |
hiruko pitxilita, hiruko pitxilitia | sanjose lore | hirukopitxilita iz. Bot. (Primula veris) Sanjose-lore usainduna. Marsuen atatzen dῐa irukopitxilitak 'martxoan ateratzen dira hirukopitxilitak'. |
hiruko, hirukua | hiruko | hiruko 1 iz. Hiruk osaturiko gauza. 2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko hiru irudi dituena. Iruko ezpatῐa nukaken 'hiruko ezpata neukaan'. |
hirunsube | herensuge | hirunsube ([Bakaiku] eta irainsube [Urdiain]) iz. Herensugea; alegiazko piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti gorputza dituena. Ik. irainsube. |
hiruorri belar | hirusta | hiruorri belar iz. (Bot.) Hirusta (Trifolium sp.). [Trévol silvestre (Ond Bak)]. Ik. trebol. |
hiruregun | hirurehun | hiruregun 1 zenbtz. Hirurehun, hiru bider ehun, 300. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurehungarrena. *OEH irutan eun G-nav; irutenaun G-nav). Ref.: Bon-Ond. Ik. hiru aldiz egun. |
hiruri biar, hiruri biarra | hirusta gorri, sekula belar | hiruri belar (> iruri biar) iz. (Bot.) Hirusta gorria; belar landare lekaduna, lore arrosa-moreak ematen dituena (Trifolium pratense). Iruri bῐarra, pinpilindarien modukwa (AG). |
hirurogei | hirurogei | hirurogei zenbtz. Sei bider hamar, 60. |
hitz ein, hitz eiten | hitz egin | |
hitz erdi | hitz erdi | |
hitz eta putz | hitz eta pitz | |
hitz inazi | hitz eginarazi | |
hitz legun, hitz leguna | hitz leun | |
hitz zakar | hitz zakar | |
hitz, hitza | hitz | hitz 1 iz. ● Esr. zah. Poltsán diruík eztekanák, aguén hitzík ez 'poltsan dirurik ez daukanak, ahoan hitzik ez' (Ond Bak). ● Esr. zah. Hitzak finak eta putzak minak [aurrez, hitz politak; atzetik, gaizki esaka. Hitzak ederrak, bihotza faltsu]. Ik. hitzaldi. 2 iz. Agintzen den gauza. Emandako itza bete berko dau 'emandako hitza bete beharko du'. ◆ ahoan hitzik ez (> agwen hitzik ez). Isila. ◆ bi hitz (ez) esan. Hitz gutxi egin. Bi itz ez duatzi esan 'bi hitz ez dizkit esan'. ◆ hitza! interj. Kaka zaharra! [hitza besterik ez]. ◆ [hitza] agoti(k) kendu. ◆ hitza bete. Agindu dena egin. ◆ hitza eman. Hitzeman. Itza eman dik, bea ez kunplitu 'hitza eman dik, baina ez konplitu'. Ik. agindu. ◆ hitza franko! Berriketa, hitz egin eta hitz egin. ◆ hitza gogoti(k)! Hitz asko baina fundamentuzko ezer ez. ◆ hitza justo egin (> itza juxto in) 1 Harremana saihesteko, hitz gutxi egin. 2 Norbait oso gaizki dagoela adierazteko, ezertarako indarrik gabe dagoela adierazteko. ◆ hitz egin (> itz ein, itz in). Hitz itia galazi 'hitz egitea galarazi' (Ond Bak). Ez tau itzik iten 'ez du hitzik egiten'. ◆ hitz eginarazi (> itz inazi). Hitz egitera behartu. Itz inazi nai zian, kontu zarrak atazi 'hitz eginarazi nahi zion, kontu zaharrak aterarazi'. ◆ hitz erdi 1 Naikwa itz erdi bat entenditzeko 'nahikoa hitz erdi bat entenditzeko'. Orrengeiti itz erdi bat esaten bajwan, majwek aitu ber jitun 'horregatik hitz erdi bat esaten bazidan, majoak [ederrak] aditu behar ditin'. 2 (Ezezko esaldietan). Itz erdi bat esan be fan da 'hitz erdi bat esan gabe joan da'. ◆ hitz eta putz adb. Hitz eta pitz; berriketan. ◆ hitz legun. Hizkera leuna, suabea. ▼ Anton. hitz zakar. ◆ hitz zakar. Hizkera zakarra. ▼ Anton. hitz legun. |
hitza bete | hitza bete | |
hitza eman | hitzeman | |
hitzaldi, hitzaldia | esaldi, esamolde, esapide, hitz | hitzaldi iz. Esaldia, esamoldea, esapidea; hitza. Itzaldi oiek galdwik de 'hitzaldi horiek galdurik daude'. ▲ Sin. hitz, hizketa. Cf. txarla. |
hitzontzi, hitzontzia | hitzontzi | hitzontzi adj. Asko hitz egiten duena. Ik. berriketalari (> berriketalai); karraka. |
hitzontzikeia | hitzontzikeria | hitzontzikeria (> itzontzikeia) iz. Ik. alkahueteria. |
hitzots, hitzotsa | hitzots | hitzots iz. Hitzen hotsa. Gelortan itzotsa aitzen da 'gela horretan hitzotsa aditzen da'. |
hizkera | hizkera | hizkera 1 iz. Hitz egiteko era. 2 iz. Pertsona baten edo gizatalde baten hitz egiteko era. Beste izkera bat dukai 'beste hizkera bat daukate'. |
hizketa, hizketia | hizketa | hizketa iz. Jendῐa daile or, izketa otsak aitzen dῐa 'jendea dabil hor, hizketa hotsak aditzen dira'. ◆ hizketan adb. Hitz egiten. Izketan, ixildube 'hizketan, isildu gabe'. Izketan gendaitzala an agertu zanen/zaken 'hizketan genbiltzala han agertu zunan/zuan'. ◆ hizketarako bidea paratu (> hizketako bidῐa patu). Hizpidea paratu [dar que hablar]. Independenzia dala-ta, katalanak hizketako bidῐa patu dai 'independentzia dela-eta, katalanek hizketarako bidea paratu dute'. Izketa garrasiz iten dau 'hizketa garrasiz egiten du'. |
hizketaldi, hizketaldia | hizketaldi | hizketaldi iz. Hizketa; norbaitekin egiten den hizketa. ▲ Sin. gonbestazio. |
hizketan | hizketan | |
hizlai, hizlaia | hizlari | hizlari (> izlai) iz. ¬ |
hiztun, hiztuna | hiztun | hiztun iz. (Trebetasunez, nekez...) mintzatzen den pertsona. |
hobe | hobe | hobe adj. Hobe bêrréz uzten gindán lo-itén. Baindo hobe. Apiribila hobe izango zalakuen (Ond Bak). Hobe ez fatia. Urtῐaiek, obe fanik 'urte haiek, hobe joanik'. Hobe da ero, baindo (?) bero (Ond Bak). ◆ hobe beharrean (> obe berrῐen). Hobe beharrez, asmorik onenaz, hobe delakoan. ◆ hobe izan, hobe izaten, hobe izanko/hobeko da/dau ad. Hobe dezu..., hobe dok/don... ◆ hobe (izan) aparte. (Esapidea) Edozein asmo burutik kentzeko esaten da. Obῐok aparte 'hobe dok aparte'. hobioxo. ◆ hobe du hutsa (obe dau utsa). Mehatxuzko abisua, norbaiti duen asmoa eragozteko egiten zaiona, ‘halakorik egitea, ezta pentsatu ere!’ adierazten duena. Gaur ilobῐek esan jwak estudiatzeti autzi in ber dela; obe dik utsa! ‘gaur ilobak esan zidak estudiatzetik utzi egin behar duela; hobe dik hutsa!’. Mukizu oiek sanferminetá enzierrwá korritzῐá fan ber dῐala? Obe dai utsa! ‘mukizu horiek sanferminetara entzierroa korritzera joan behar direla? Hobe dute hutsa!’. |
hobe berrien | hobe beharrez | |
hobe dau hutsa | hobe du hutsa | |
hobeki (*) | hobeki | hobeki (*) adb. [Erabiltzen dira hobekio, hobekixo, hobekien(a), baina ez da aditzen «hobeki» konparatibozko era.]. Ik. hobeto. ◆ hobekien(a). Era onenean. Bier fatῐa izango da obekiena 'bihar joatea izango da hobekiena'. || Orrek daki obekiena 'horrek daki hobekien'. ◆ hobekien-hobekiena. Hobekien. |
hobekien, hobekiena | hobekien | |
hobekio | hobekiago | hobekiago (> obekio) adb. Hobeki (hobeki adberbioak konparazioan hartzen duen forma). [Erabiltzen dira hobekio, hobekixo, hobekien(a), baina ez da aditzen «hobeki» konparatibozko era.]. Ik. hobeto. ¬ |
hobekixo | hobekixeago | hobekixeago (> obekixo) adb. Adkor. Zertxobait hobekiago. Ik. hobekiago (> obekio). ▲ Sin. hobetoxeago (> obetoxo). ¬ |
hoben, hobena | hoberen | hoberen (> oben, obena) adj. Onena. Gauzaik obena, osasuna 'gauzarik hoberena, osasuna'. – hobenak emanik 'onenak / hoberenak emanik'. ◆ hoberen-hoberena (> oben-obena). Onen-onena. Oben-obena izango da launtasuna eskatzῐa 'hoberen-hoberena izango da laguntasuna eskatzea'. ◆ hoberenik hoberen (> obenik oben) adb. Onenetik onenera. Atatzak porruek obenik oben 'atera ezak porruak hoberenik hoberen'. |
hobenien | hoberenean*, beharbada, onenean | hoberenean (> obenien) adb. Beharbada, agian, onenean. Ik. beharbada (> berba); igual. Eztakigu, bea obenien etorku'a 'ez dakigu, baina hoberenean [beharbada] etorriko da'. ¬ |
hobenik hoben | hoberenik hoberen | |
hobeto | hobeto | hobeto adb. ondo adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeki (*); hobekiago (> obekio). ◆ askoz hobeto. Askoz obeto bizi dῐa 'askoz hobeto bizi dira'. ◆ ezin hobeto. ◆ hobeto beharrean (> obeto berrῐen) adb. Hobe beharrez, asmorik onenaz, hobe delakoan. Obeto berrῐen esan diat, bea txarki artu dau 'hobeto beharrean esan diot, baina txarki hartu du'. ◆ hobeto egin (> obeto in). Hobeto inko hikek fanko bahitzake. Hobeto inko hike bizarroi kenduko bahike. ◆ hobeto egon (> obeto yon). 1 Egoeraz hobeto aurkitu. 2 Asko, gehiegi. Autwa obeto do emen ointua baindo 'autoa hobeto dago hemen onddoa baino'. ◆ hobeto eritzi (> obeto yaitzi). Hobeto yaizten zaira bestaldia inko bazenduke. ◆ hobeto esateko. Esandakoa zuzentzeko edo egokiago esateko erabiltzen den esapidea. ◆ ondo baino hobeto (egon, egin, ikusi...) (> ondo baindo obeto yon, in, ikusi...). ● Esr. zah. Apaiza infernuan baino hobeto (egon) (> apiza ifarnuen baindo obeto yon). —Ondo ze? —Apiza ifarnuen baindo obeto! '—Ondo zaude? —Apaiza infernuan baino hobeto!'. || ● Ne baindo obeto dona, jodia dailela! (Jan onduen esaten dana). 'ni baino hobeto dagoena, izorra dadila! (jan ondoan esaten dena)'. ¬ |
hobeto berrien | hobeto beharrean, hobe beharrez | |
hobetoxo | hobetoxeago | hobetoxeago (> obetoxo) adb. Adkor. Zertxobait hobeto. Ik. hobeto. ▲ Sin. hobekixeago (> obekixo). ¬ |
hobetu, hobetzen | hobetu | hobetu da/dau ad. Hobe bihurtu, hobera aldatu; zerbaitetan hobekuntzak egin. Ik. mejoratu. ¬ |
hodei, hodeia | ekaitz, hodei* | hodei iz. (Batez ere sing.) Ekaitza. Odeia sartu da Arabati 'hodeia [ekaitza] sartu da Arabatik'. Ik. ekaitz; trunboi. |
hogei | hogei | hogei 1 zenbtz. Bi bider hamar, 20. Hogéi egunekuá da bakaziua (Ond Bak). 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hogeigarrena. 3 (Data adierazteko). 4 (Orduak adierazteko). |
hogeita bost | hogeita bost | hogeita bost 1 zenbtz. Hogei eta bost, 25. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hogeita bosgarrena. 3 (Data adierazteko). Marsuben hogeita bostien (Ond Bak). 4 (Orduak adierazteko). ¬ |
hogi, hogia | hobi, hilobi | hogi iz. Hobia, hilobia; lurrean egindako zulo edo barrunbea, bereziki hilak lurperatzeko erabiltzen dena. Elizako hogiek. Aurrizaria da hogien 'hobian' patzen dan oihala argizaiekin eta bi kandelero ziriuekin, bat hiltzen dan garaien bedratziurrena iteko ta arimasaiokuen [aniversario] ere (Ond Bak). |
hoi | hori (1) | |
hoiek | horiek | |
hoin | honen | hoin (> oin) Honen; honelako mailan. (Erkaketaren oinarria agerian adierazten ez denean erabiltzen da, eta lehen pertsonari edo lehen mailako hurbiltasunari dagokio). Ik. hain. Oin tuntuna're e'naun 'honen tuntuna ere ez naun'. |
hoinbeste | honenbeste | hoinbeste zenbtz. Honenbeste; honelako kopuruan. Ik. horrenbeste; hainbeste. ◆ beste hoinbeste 1 Beste honenbeste; aipatu den kopuru edo ekintza bera. 2 Harridura adierazteko esapidea. Beste oinbeste!; goaindo zer ikus ber tun! 'beste honenbeste!; oraino zer ikusi behar ditugun!'. |
hoinbesteko | honenbesteko | hoinbesteko 1 iz. Honenbestekoa, honelako kopurua. Ik. hainbesteko. Oinbesteko bat patu ber zenduen 'honenbeste bat pagatu behar zenuen'. 2 adj. Enakien oinbesteko mina artu zenduenik 'ez nekien honenbesteko mina hartu zenuenik'. |
hoixe / hoixen | horixe | horixe (> oixe, oixen) 1 hori erakuslearen era indartua. 2 (Erantzunetan, erabateko adostasuna edo baiezko biribila adierazteko). Jakina. ▲ Sin. jakina; honbré. Ik. bai horixe; ez horixe. |
hok | hauek | hok 1 erak. Hauek. 2 (Izenordain gisa). Hauek. Hok erreik de oneskió, áta ín ber tut (Ond Bak). |
hola | hola, honela | hola adb. Honela; horrela. Ik. hala. Oi ola ibil da beti 'hori hola ibili da beti'. Ola esan dau 'hola esan du'. Ola aitu dot nik 'hola aditu dut nik'. ◆ hola-hola adb. Justu-justu, ozta-ozta. Ola-ola do 'hola-hola [justu-justu] dago'. |
holako | holako | holako 1 adj. Honelakoa; horrelakoa. Hólako gauzá (Ond Bak). ◆ oraino holakorik! (> guaindo olakoik!). Guaindo olakoik! Ze ikus ber dun! 'oraindik holakorik! Zer ikusi behar dugun!'. ◆ holakoik badala-re! Guaindo holakoik badala-re! ◆ holakotan (...) [Horrelako egoeretan]. Aholkuaren azalpena eman aurretik. Olakotan obe don isilik yotia 'horrelakoetan hobe dun isilik egotea'. 2 iz. Urlia. Olakwek bizikletia ekar dau 'holakok bizikleta ekarri du'. |
holaxe | holaxe; honelaxe, horrelaxe | holaxe adb. Honelaxe; horrelaxe. Ze esanko du ba?, mundua olaxe dala 'zer esango dugu ba?, mundua holaxe dela'. |
hona | hona | hona (> ona) adb. (Adierazten dena aurkeztuz). Ona pañelwa 'hona pañelua'. ◆ hona non (> ona nun). (Zehar-galdera baten ezkerrean). Hemen*. —Hartu tuzu pantalonak? —Hona nun jukatziet. ◆ hona hemen (> ona emen). |
honatx | hona! | honatx interj. Hona! Ik. haratx; horratx. |
honbeste | honenbeste | 2 honbeste-honbeste're |
honbre | jakina; 2 hara! | honbre 1 (> onbré) adb. (Azentua, azken silaban). Jakina, horixe! Onbré oi ola dala 'jakina hori hola dela'. ▲ Sin. jakina; bai konto; hoixe; yalokreo. 2 (> ónbre) interj. (Azentua, lehenengo silaban). Hara! Ónbre!, emen ago-ta! 'hara! hemen hago eta!'. ▲ Sin. ba!. |
hondamendi, hondamendia (?) | hondamendi | hondamendi iz. (?) |
hondar, hondarra | hondar | hondar 1 iz. (residuo, resto) 2 iz. Jan hondarrak. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. sobra1. Gutako ondarrak besteik eztῐa gelditzen 'guretako hondarrak besterik ez dira gelditzen'. |
hondatu, hondatzen | hondatu. 2 hondoratu | hondatu (eta undatu [Urdiain]) 1 da/dau ad. Erabat kaltetu. Bi egunῐen undatu dau atorra berria 'bi egunean hondatu du atorra berria'. Raso ondatwik do aldameneko etxῐa 'erabat hondaturik dago aldameneko etxea'. Ik. galdu. 2 da/dau ad. Hondoratu. Ibaiko uretan undatu, ta ia ito da txakurra 'ibaiko uretan hondatu, eta ia ito da txakurra'. |
hondatzaile | hondatzaile | hondatzaile (eta undatzaile) 1 adj. Hondatzen edo desegiten duena. Ik. desegintzaile (> desintzaile). 2 adj. Bere ondasunak, familiaren ondarea edo kidekoak hondatzen dituena. Ik. derrotxadore. |
hondo, hondua | hondo | hondo iz. Sakontasuna duen zerbaiten beheko aldea. Putzuen ondwa 'putzuaren hondoa'. ◆ hondoa jo (> ondwa jo) dau ad. Ondwa jo artῐen bado gwaindo tartῐa 'hondoa jo arte badago oraindik tartea'. | Larri ibil zan fabrikῐa, ia ondwa jota, bea aurrῐá ata zan 'larri ibili zen fabrika, ia hondoa jota, baina aurrera atera zen'. ◆ hondora joan (> ondwa fan). Ondwa fan, azpῐa fan 'hondora joan, azpira joan'. ◆ hondoraino (> ondwaindo). Ibaien ondwaindo fan da 'ibaiaren hondoraino joan da'. |
hondua jo | hondoa jo | |
honengeiti(k) / honengaiti(k) | honengatik | |
honeskio | honezkero | honeskio (> oneskῐo) adb. Honezkero; hitz egiten den unerako. Hok erreik de honeskió. Oneskio, zozai ‘zoazte’ (Ond Bak). Ik. danekoz. |
honezkio | honezkero | |
hontz belarridun, hontz belarriduna | hontz ertain | |
hontz haundi, hontz haundia | hontz handi | |
hontz, hontza | hontz (*) | hontz iz. Burua zabala eta begiak handiak eta aurrerantz begiratzen dutenak dituzten gau hegazti harrapari batzuen izen arrunta. Ik. letxuza; motxuelo; ttauttau. ◆ hontz belarridun. Hontz ertaina (Asio otus). Ontz belarridun klase asko de 'hontz belarridun klase asko daude'. ◆ hontz haundi iz. Hontz handia; gau hegazti harrapari handiena den hontz mota, lumaje arrea, laranja koloreko begiak eta buruaren alde bakoitzean lumazko xerlo moduko bat duena (Bubo bubo). Gaur ata dῐa kafitik ontz aundien bos kumak, ta beira gelditu zaizkῐa dukain naranja koloreko begi oiekin ‘gaur atera dira habiatik hontz handiaren bost kumeak, eta begira gelditu zaizkit daukaten laranja koloreko begi horiekin’. |
honutza | hona | honutza 1 adb. (Honuntza*, honantza*) Hona, toki honetara. Etorri honutza 'etorri hona'. Emetik autza ta andik onutza ibil ga goiz gúztῐa 'hemendik haruntza [hara] eta handik honuntza [hona] ibili gara goiz guztia'. Ik. honutz aldera (> onutzaldea, onutzaldῐa); horrutza; hautza. | Honutzakwen 'hona etortzerakoan'. | honutzo 'honago'. | honutzoxo 'honaxeago'. 2 (Denboraz mintzatuz). Ordutik onutza, asko aldatu dῐa gauzak 'ordutik hona, asko aldatu dira gauzak'. ◆ honutza bertara (> onutza berta). Bier etor zaitez onutza berta 'bihar etorri zaitez hona bertara'. ◆ honutzaindo adb. Honaino, toki honetaraino. ◆ honutzaldera* (> onutzaldea, onutzaldῐa) adb. Honantz, alde honetarantz. Ik. honutza. ◆ honutzaldean* (> onutzaldῐen). Honanzko aldean. ◆ honutzexaindo adb. Honaxeraino*. Maioi obeto onutzexaindo ekarko bazendu 'mahai hori hobeto honaxeraino ekarriko bazenu'. ◆ honutzago (> onutzo). Honantzago. ◆ honutzegi (> onutzai). Honantzegi. ¬ |
honutzaindo | honaino | |
honutzaldea / honutz aldera | honantz | |
honutzaldien | honanzko aldean | |
honutzexaindo | honaxeraino, honainoxe (*) | |
hor | hor | hor adb. Toki horretan. Ik. han; hemen. Hor bertan. Ik. hortxe. Orti fan da 'hortik joan da'. ◆ hor-hor (hortxe bertan) ◆ hor nunbait 1 Tokiren batean. Hor nunbait daile 'hor nonbait dabil'. 2 Gutxi gorabehera. Bi kilo hor nunbait —gutxi goabia—. Ik. hortxe-hortxe. ◆ hor ez dago! (> or ezto!). Hala da [ez dago eztabaidarik; hala da]. - horti(k) - hortik aurria ◆ horko adj. Toki horretakoa. Ik. bertako. ¬ |
hor konpon | hor konpon | |
hordago, hordagua | hordago | hordago iz. Musean, partida jokatzen den apustua; apustu hori egiteko erabiltzen den hitza. ◆ hordagoa jo (> ordagwa jo). Hordagoa bota. |
hordik / hordin | hoa. 2 batek daki, auskalo | hordik / hordin 1 (Agintaldia; hitanoa) Hoa, joan hadi. Ordik taberná ta ekartzak tabakwa 'hoa tabernara eta ekartzak tabakoa'. Ik. fan; zazi. 2 interj. Ik. Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen hitza. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke). Batek daki. Ordik nola zan! 'hordik [hoa] nola zen!'. | Zazi nola zan! 'zoaz nola zen!' [Zuka].| Ik. fan da bila; auskolo; jakintazu; batek daki. |
hori | hori (1) | hori1 (eta oi) 1 erak. Autzi hori pakien. Haundia da geo hori! Horrek eman zatzan (Ond Bak). hoi da! hoi dok hoi! hoi dok itekua! hoi bekelakoik || (Ond Bak): Hori jan zuk, hoztu baindo lenuó. Sekula baindo garbio do urde'ói. Bi ordaiz-egun hoitan ||. Hoi guztia in dok! ◆ hoiek (> oiek) erak./izord. Horiek. Ondoko bi etxe oiek saltzeko de 'ondoko bi etxe horiek saltzeko daude'. Oiek tun artzekwek, oiek, dukatzienak! 'horiek ditun hartzekoak [exijentziak], horiek, dauzkanak!'. Oiek danak gaur jaso berra jek 'horiek denak gaur jaso beharra zaudek'. ◆ horrengeiti(k) junt. Horregatik; zerbaiten zergatia adierazteko esapidea. Lan orrengaiti eman jῐanai premiua 'lan horrengatik eman zioten saria'. Ik. harengeiti(k). ez horrengeiti(k). | Asko ez dῐet patu autworrengaiti 'asko ez diat pagatu auto horrengatik'. ¬ |
hori, horia | hori (2) | hori 1 adj./iz. Hori kolorekoa; kolore horia. 2 adj./iz. Horaila. Ik. rubio (> rubῐo). ◆ horitxo. Horitxwa; gaztina horitxwa 'horitxoa; gaztaina horitxoa [gaztaina mota]'. |
horitasun, horitasuna | horitasun | horitasun iz. Horiaren nolakotasuna. Bietzetako oritasunῐen nabaitzen zezaion erretzailῐa zala 'behatzetako [hatzetako] horitasunean nabaritzen zitzaion erretzailea zela'. |
horitu, horitzen | horitu | horitu (> oritu) 1 da/dau ad. Hostuek horitu. Papia horitu. Aurpegia horitu. |
horitxo, horitxua | horitxo, horixka | horitxo 1 iz./adj. Horixka, horiaren antzekoa. Ik. horixka. 2 iz. Gaztaina mota. Gaztain goizterra oritxua deitzen da, eta berdia esaten zaio berandukoari Satr Ahaid 648. Ik. sanmigel gaztina. |
horixka, horixkia | horixka | horixka adj. (Hitz berria) Ik. horitxo. |
horko | horko | |
horma belar, horma belarra | horma-belar | |
horma, hormia | horma | horma iz. G.g.e. Gaur pareta. Ik. pareta. ◆ horma belar iz. (Parietaria sp.). ◆ horma karakol*. [Altsasu] Gaztelaniaz, (pl.) hormas: hormetan egoten direlako). |
hormigon, hormigona | hormigoi | hormigon iz. Hormigoia; eraikuntzarako materiala, morteroz eta hartxintxarrez edo kideko gaiez egiten dena. Ormigona're zartatu iten da 'hormigoia ere zartatu egiten da'. |
hornillo, hornillua | su txiki | hornillo iz. Janaria prestatzeko edo berotzeko erabiltzen den tresna elektriko eramangarria. Noizbeinka, zerbeit beotzeko, ibiltzen genduen ornillwaura 'noizbehinka, zerbait berotzeko, ibiltzen genuen hornillo hura'. |
horratx | horra! | horratx interj. Horra! Ik. honatx; haratx. |
horrenbeste | horrenbeste | horrenbeste 1 zenbtz. Horrelako kopuruan. ◆ beste horrenbeste. ◆ horrenbestean (> orrenbestῐen). ◆ horrenbesteko. Orrenbesteko bat pagatu 'horrenbesteko bat pagatu'. Orrenbesteko bat eskatu zῐan 'horrenbesteko bat eskatu zion'. Orrenbesteko bat patzen zain 'horrenbesteko bat pagatzen zuten'. ¬ |
horrenbesteko, horrenbestekua | horrenbesteko | |
horrengaiti(k) | horregatik | horrengaiti(k) (eta orrengeiti) junt. Zerbaiten zergatia adierazteko esapidea. Horrengaiti Axerkoi paliza bat eman zain (Ond Bak). Ik. horrengeiti(k). |
horrengaiti(k) / horrengeiti(k) | horregatik / horrengatik | |
horrengeiti(k) | horregatik | |
horrutza | horra | horrutza adb. (Horruntza*, horrantza*), horra, toki horretara. Ik. honutza; hautza. ◆ horrutzaindo. Horraino, toki horretaraino. ◆ horrutzaldera* (> orrutzaldῐa) adb. Horrantz, alde horretarantz, toki horretarantz. ◆ horrutzago (> orrutzo). Horrantzago. ◆ horrutzegi (> orrutzai). Horrantzegi. ¬ |
horrutzaindo | horraino | |
horrutzaldea, horrutzaldia | horrantz | |
hortaz aparte | horrez aparte | hortaz lokail. Horrez. ◆ hortaz aparte lokail. Horrez aparte, horrez gain. Ortaz aparte, ez dakigu gauza aundirik 'hortaz aparte, ez dakigu gauza handirik'. |
hortik aurria | hortik aurrera | |
hortxe | hortxe | hortxe (> ortxe) adb. Hor bertan. ◆ hortxe-hortxe (> ortxe-ortxe). Hor nonbait, gutxi gorabehera. |
hortz zulo, hortz zulua | hortz zulo, hortz-albeolo | |
hortz, hortza | hortz | hortz 1 iz. Hortzak zortzi dia, mataginak lau dia, haginak hogei dia (Ond Bak). Ik. hagin; matagin. 2 iz. Hainbat gauzakiren zati edo atal puntaduna eta irtena. Ik. biturri. ◆ hortzak. (pl.) Hortz-haginak [dentadura]. ◆ (hortzen) oi. Hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. Ortzain oia 'hortzen oia'. ◆ hortzetako aire (> ortzetako airῐa). Hozkia, ortzetako sentipen ezatsegina, garraztasunak, gustuko ez diren zarata edo hotsek, zenbait gauza ukitzeak edo horietakoren bat gogoratze hutsak eragina dena. (≠hozkia) ● Esr. zah. Agotik hortzia bota (Erdozia) (?). ¬ |
hortzetako aire, hortzetako airia | hozki | |
hosto, hostua | hosto | hosto 1 iz. Hosto zabala; hosto medarra. Ik. orri; borrosto. 2 iz. Hostotza. ● Esr. zah. Ostwa etorri, gosῐa etorri; ostwa fan, gosῐa fan 'hostoa etorri, gosea etorri; hostoa joan, gosea joan' [biltegia nola udaberrian eta udazkenean]. ● Apibilan azkeinien, ostwa aitz gainῐen 'apirilaren azkenean, hostoa haitz gainean'. ◆ hostoa atera (> ostwa ata). Apibilan azkenῐako atatzen da ostwa aitz gainῐen 'apirilaren azkenerako ateratzen da hostoa haitz gainean'. ◆ hostoa bota (> ostwa bota). Hostoa erori. |
hostotsu, hostotsua | hostotsu | hostotsu adj. Hosto asko duena. Sar au ez da ostotsua ta eztau batzan itzal aundik iten 'sagar [arbola] hau ez da hostotsua eta ez du baratzean itzal handirik egiten'. |
hostozui, hostozuia / hostozuria | hostazuri (?) | hostozuri (> ostozwi) iz. (Bot.) Hostazuria (Sorbus aria). (?) |
hots ein | hots egin | |
hots, hotsa | hots | hots 1 iz. Ezta otsik aitzen 'ez da hotsik aditzen'. 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ezkila hotsak. Jende hotsa. ◆ hotsa(k) atera (> otsa(k) ata). Ots aundia atatzen dau trafikwek 'hots handia ateratzen du trafikoak'. ◆ hots egin (> otsein). Deitu. Ez fatiaz hots einko du. || Hots ein dat etortzeko. Zortzitan hots ein (Ond Bak). Ik. gaztigatu (> gaztiatu). ◆ hotsak diranez. (Iza Alts) [rumor]. [Urdiain]: Otsa daile gaizki dola 'hotsa dabil gaizki dagoela'. Ik. zirrinburrun / zurrunburrun. (n) hots txarrak (adibidez, norbaitek gaitz larriren bat duela zabaltzen denean) Hots ona! Hura hotsa! Hots ona in zena! (Ond Bak). ¬ |
hotsak diranez | zurrumurru | |
hotz, hotza | hotz | hotz 1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Otz aundia iten dau 'hotz handia egiten du'. 2 adj. Haize hotza. Ur otzakin garbitu 'ur hotzarekin garbitu'. ◆ hotzak adb. Hotzez. ◆ hotzak garbitzen. Hotzak hilik, guztiz hoztuta egon. ◆ hotzak hilik egon (> otzak ilik yon). Hotzak akabatzen egon. ◆ hotzak hiltzen. Hotzez, hotzik, erabat hoztua egon. ◆ hotzak kaz-kaz. Hotzez karraska [hotz handiaren eraginez, hortzak karraska]; erabat hoztua egon. ▲ Sin. hotzak garbitzen, hotzak hiltzen, izoztuta. ¬ |
hotzak garbitzen | hotzak | |
hotzak hilik yon | hotzak akabatzen egon | |
hotzak hiltzen | hotzak hiltzen | |
hotzak kaz-kaz | hotzak karraska | |
hotzakil, hotzakila | hozkil | hotzakil adj. Hozkila, hozbera; hotzarekiko oso sentibera dena. Otzakila da. Ik. hozkilo. |
hotzikara, hotzikaria | hotzikara | hotzikara iz. Hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroa hozteak eragina. Eztakit gripῐa ez ote dan; otzikarak dukatzit 'ez dakit gripea ez ote den; hotzikarak dauzkat'. Otzikarῐa ematen duazu, otzonekin ta atorra utsῐen 'hotzikara ematen didazu, hotz honekin eta atorra hutsean'. Ik. dildilada. ¬ |
hozka | hozka | hozka adb. Hozka eginez, hortzak sartuz. Miai ozka 'mihiari hozka'. Ik. hozkan. ◆ hozka egin (> ozka in). Txakurrak ozka in dῐa 'txakurrak hozka egin dio'. ¬ |
hozka in | hozka egin | |
hozkada, hozkadia | hozkada | hozkada iz. Hozka egitea; horren ondorioa. Ik. haginkada; pikada. ¬ |
hozkakan | hozkaka | hozkakan adb. Hozkaka, hozka eginez. |
hozketa, hozketia | hozketa | hozketa iz. Zerbeit epeldu dau, ezto ozketa aundik 'zerbait epeldu du, ez dago hozketa handirik'. ▼ beroketa. |
hozki, hozkia | hozki (1) (*) | hozki iz. Hortzetako sentipen ezatsegina, garraztasunak, gustuko ez diren zarata edo hotsek, zenbait gauza ukitzeak edo horietakoren bat gogoratze hutsak eragina dena. Ik. hortzetako aire (> ortzetako airῐa). |
hozkilo | hozkil | hozkilo [Bakaiku] adj. Hozkila, hozbera; hotzarekiko oso sentibera dena. Ik. hotzakil(a). |
hozkitu, hozkitzen | hozkitu | hozkitu da/dau ad. Hozkia izan edo eman. Hozkitu: hozkia sentitu. Janaiek ortzak ozkitu 'janariak hortzak hozkitu'. ¬ |
hoztasun, hoztasuna | hoztasun | hoztasun iz. Hotza denaren nolakotasuna, hotza dagoenaren egoera. Au oztasuna dona sukalde ontan 'hau hoztasuna dagoena sukalde honetan'. ▼ Anton. berotasun. ¬ |
hoztu, hozten | hoztu | hoztu 1 da/dau ad. Hotzago bihurtu, zerbaiten tenperatura jaitsi. Zopῐa oztuko zaizu 'zopa hoztuko zaizu'. 2 da/dau ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Denborῐek oztu in dau 'eguaraldiak hoztu egin du'. 3 da ad. Hotza hartu, hotzeria harrapatu. Atzo gaubῐen oztu in nitzaken. |
hoztuik | hozturik | hozturik (> oztwik) adb. Hotzeria harrapatuta. – Hoztuik nok (resfriado). ¬ |
hua / haua / akura | hura | hua Ald. haua; akura. 1 erak. Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hoi. Gizon aua 'gizon hura'. Ango aua da gwe etxῐa 'hango hura da gure etxea'. 2 (Izenordain gisa). Akura 'hura' hainbatekua bada guria (Ond Bak). Ua're fan zan 'hura ere jaoan zen'. 3 (Harridurazko esaldien sarrera gisa). Aua mina, aua! 'hura mina, hura!'. hua bekelakoik. – hua bai... ◆ harengeiti(k) junt. Hargatik; zerbaiten zergatia adierazteko esapidea. Ik. horrengeiti(k). ¬ |
huelga, huelgia | greba | huelga (> welga, gwelga) iz. Greba, lanuztea. Asteleneti welgan de fabrikako langilῐek 'astelehenetik huelgan [greban] daude fabrikako langileak'. |
hule, hulia | hule, | hule (> ule, ulῐa) iz. Oihal ziratua, jatorduetan mahaia estaltzeko erabiltzen dena. Ik. zajau. |
humano, humanua | humano, gizatiar | humano adj./iz. Gizatiarra. Jende humanua. Akabo da jende umanua, ta eldu da jende txiki perrua 'akabo de jende humanoa, eta heldu da jende txiki perrua'. |
hundatu | hondatu. 2 hondoratu | hundatu (> undatu) 1 da/dau ad. Hondatu. Ik. hondatu. Undatu zan etxe bat atzo 'hondatu zen etxe bat atzo' (Ond Bak). 2 da/dau ad. Hondoratu. Uretan undatu, uretan barrwá sartu. |
hundatzaile, hundatzailia | hondatzaile | |
huntz, huntza | huntz | huntz iz. (Bot.) (Hedera sp.). Untzan ostwa, beti berde 'huntzaren ostoa, beti berde'. |
hur, hurra | hur | hur iz. Hurritzaren fruitua. ◆ hur bikor. Hurra, hur alea. |
huron, hurona | hudo | huron iz. Hudoa; ugaztun haragijalea, gorputz luzaran eta liraina duena, mutur-zorrotza eta isats-luzea, untxiak harrapatzeko erabiltzen dena (Mustela furo). |
hurren, hurrena | hurren | hurren adb. ◆ hurrena 1 adb. (Segida batean). Ondo-ondotik. Zu za urrena 'zu zara hurrena' [esate baterako: dendan, erosteko nor den hurrena]. Urrena ni naiz 'hurrena ni naiz'. Ik. hurrengo. 2 adb. Hurrengoan, hurrengo aldian; beste egunen batean. Urrena nik inko dinat 'hurrena nik egingo dinat'. Ik. hurrengoan (> urrengwen). ◆ hurren arte. Agur egiteko erabiltzen den esapidea. |
hurrengo, hurrengua | hurrengo | hurrengo 1 adj. Hurren datorrena, ondo-ondotik datorrena. Urrengo urtῐa obῐa izan zan 'hurrengo urtea hobea izan zen'. Urrengo egunῐako elurrak urtwik zen 'hurrengo egunerako elurrak urturik zeuden'. Ik. hurrena. 2 iz. Ondokoa, kargu edo egiteko batean beste baten ondorengo den pertsona. ◆ hurrengoan (> urrengwen) adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Hurrengo aldian; beste egunen batean. Ik. hurrena. ¬ |
hurrenguen | hurrengoan | |
hurritz, hurritza | hurritz | hurritz 1 iz. (Bot.) Fruitutzat hurrak ematen duen zuhaixka (Corylus avellana). 2 iz. Zuhaitz horren zura. |
hurrizdi, hurrizdia | hurrizti | hurrizdi (eta urrizti; urrezti [Bakaiku]) iz. Hurriztia; hurritz saila, hurritzak dauden tokia. |
hurrokua (hurro) | hurreko (hur2, hurre) | hur2, hurre; hurreko (> urro; urrokwa) adb. Hurbil. ◆ hurreko (> urrokwa) adj. Hurbilekoa. Urrokwek 'hurrekoak'. Ik. gertu. Urro-urrokwa 'hurre-hurrekoa'. | Urrokua familien 'hurrekoagoa familian'. Oi da urrokwa, parentelan gertuokwa 'hori da hurrekoagoa, parentelan [senitartean] gertuagokoa'. | Lan oi dok urrokwa; lenwo in ber dana. 'lan hori duk hurrekoagoa; lehenago egin behar dena'. |
husguna, husgunia | hutsune | husguna (eta utsuna) 1 iz. Hutsunea, tarte edo une hutsa. 2 iz. Gabezia. Ik. hutsuna. |
huskeia | huskeria | huskeria (> uskeia) iz. Garrantzirik, gorabeherarik edo axolarik ez duen gauza. Ik. txikikeira (> txikikeia). || Gutxi. Uskeia batῐen yosi zain etxioi 'huskeria batean erosi zuten etxe hori'. Uskeia batῐen saldu zain 'huskeria batean saldu zuten'. |
hustasun, hustasuna | hustasun | hustasun (> ustasun) iz. Tristuria ta ustasuna autzi dau txakurrak il danien 'tristura eta hustasuna utzi du txakurrak hil denean'. |
hustu, husten | hustu | hustu 1 da/dau ad. Zerbait, barruan duena ateraz, hutsik gelditu edo utzi. 2 da ad. Hesteetan dagoena hustu; kaka egin. Barrua hustu. Hustu nauk. Ik. sueltatu. 3 dau ad. Umetokia kendu. ¬ |
huts egin | huts egin | |
huts, hutsa | huts | huts 1 vacio. ◆ hutsik; hutsik yon. 2 [fallar]. ◆ huts egin. Zeorrek huts egina (Ond Bak). ▲ Sin. fallo in, fallatu. Ik. hanka sartu (> ankῐa sartu). 3 erabatekua: tonto hutsa, Aitor juergista hutsa dok. ◆ hutsa izan. Hutsa da! (hutsa da: aldean, hori ez da ezer). || Gaitz erdi izan. Utsa da geiokoik gertatu eztanῐen! 'hutsa da [gaitz erdi] gehiagokorik gertatu ez denean!'. ◆ mankustan (mahuka hutsean) Hankustan, jertse hutsien, atorra hutsien. ◆ hobe du hutsa (obe dau utsa). Mehatxuzko abisua, norbaiti duen asmoa eragozteko egiten zaiona, ‘halakorik egitea, ezta pentsatu ere!’ adierazten duena. Gaur ilobῐek esan jwak estudiatzeti autzi in ber dela; obe dik utsa! ‘gaur ilobak esan zidak estudiatzetik utzi egin behar duela; hobe dik hutsa!’. Mukizu oiek sanferminetá enzierrwá korritzῐá fan ber dῐala? Obe dai utsa! ‘mukizu horiek sanferminetara entzierroa korritzera joan behar direla? Hobe dute hutsa!’. |
hutsa izan | hutsa izan (gaitz erdi) | |
hutsik | hutsik | hutsik adb. esku-hutsik. Feietati esku-hutsik etor da 'ferietatik esku-hutsik etorri da'. |
hutsuna, hutsunia | hutsune | hutsuna (eta usguna) 1 iz. Hutsunea, tarte edo gune hutsa. Utsuna galantak de maiz sorwortan 'hutsune galantak daude arto soro horretan'. 2 iz. Gabezia. Utsuna aundia sentitzen da etxῐortan ama il zezaieneti 'hutsune handia sentitzen da etxe horretan ama hil zitzaienetik'. |
ia | ea | ia partik. Ea. – Ia urakin don bakarren bat (bi katilu, aurrien) (Ond Bak). ¬ |
ia (1) | ia | ia1 adb. Ia badῐa amar urte ez gala bisitan fan 'ia badira hamar urte ez garela bisitan joan'. Ia fan da ankaz gwa 'ia joan da hankaz gora'. || (Ezezko perpausetan) Ik. apenas. Ia ezta etxeti atatzen 'ia ez da etxetik ateratzen'. ◆ ia-ia adb. ia-ren indargarria. Ia-ia fan da eskilati bῐa 'ia-ia joan da eskaileratik behera'. || Ezezko esaldietan, apenas. Ia-ia ezto urik Basarrekan 'ia-ia ez dago urik Basarrekan [Urdiaingo erreka baten izena]'. |
ia (2) | ja, jada | ia2 adb. Ja, jada, dagoeneko. Aztwik jukat ia 'ahazturik zaukaat jada'. Ze izen zukaken? Aztwik jukat ia 'ze izen zian? Ahazturik zeukaat jada'. Ik. danekoz; ya. |
ia-ia | ia-ia | |
iabiur, iabiurrak (pl.) | irabiur, idaur | iabiur (> iyabiur, iyubiur; ilabiur [Ziordia]) iz. (Batez ere pl. [?]). Irabiurra; babarrunak-eta larrainean jotzeko tresna, soka batez loturik dauden bi makilaz osatua. Indiabῐa iabiurrakin jo 'indaba irabiurrakin jo'. |
iain, iaten | erein | |
iakurri, iakurtzen | aletu | |
iale, ialia | edale | |
iandura, ianduria | erandura / erindura (OEH) | iandura iz. Erandura / erindura. Iyandurῐa: esenῐa jaixten danῐen (?) 'erandura: esnea jaisten denean'. Gwaindo ez zukan yanduraik, ta ezin eman aurrai esenia 'oraindik ez zeukan erandurarik, eta ezin eman haurrari esnea'. (?). |
iantzi, iazten (?) | erantzi | |
ianzu, ianzua (ianzo / iantzo) | ||
iarrazi / iyarrazi / yarrazi | bizitu, biziagotu (sua); 2 irazeki | iarrazi (eta iyarrazi, yarrazi) 1 [Urdiain] dau ad. Sua bizitu, sua biziagotu. Ik. harrazi. 2 [Bakaiku] dau ad. Irazeki, piztu. Yarrazi e iyarrazi, encender fuego, una vela, etc. (Ond Bak). Ik. eazi / yazi. |
iarri | igarri | iarri dau/dῐa ad. g.er. Igarri; ustearen edo intuizioaren bidez zerbait ezagutzera heldu edo zerbaitez konturatu. Eguarri, eruek iarri 'Eguberri, eroak igarri'. FM. Ik. ezagutu (> ezautu). |
iarrusi | inarrosi | |
iauli, iaulia | euli | |
iauri xe, iauri xea / yauri xe | euri xehe | |
iauri, iauria | euri | |
iausi | erausi | |
ibai muno, ibai munua | ibai muino, ibai mazela | |
ibai, ibaia | ibai | ibai iz. Zwien, ibaia nola eldu dan ikusten gelditu naiz 'zubian, ibaia nola heldu den ikusten gelditu naiz'. Fan zῐan ibaira 'joan ziren ibaira'. Errekῐa ta ibaia or juntatzen dῐa 'erreka eta ibaia hor juntatzen dira'. Ik. erreka. ◆ ibai baztar. Ibai bazterra. ◆ ibaiko kangreju. Ibai karramarroa. Ik. langusta. ◆ ibaiko zubi (> ibaikozui). Ibaiko zwien 'ibaiko zubian'. ◆ ibai muno iz. Ibairen bazterreko muinoa; ibairen mazela. ◆ ibaiak atera* (> ibaiek ata) (pl.). Ibaiak gainezka egin. Yauriokin, oneskio ibaiek ataik yonen dῐa 'euriokin, honezkero ibaiak aterata (atararik*) egonen dira'. Ik. ubelde; urak atera (> urak ata). ◆ ibaia(k) garbitu (> ibaiek garbitu). Ibai bazterrak garbitu, ur etorri handiekin ibaiak gainezka egin ez dezan. ¬ |
ibaiek ata (pl.) | ibaiak gainezka egin | |
ibaikalai | ibaikalari, igerilari | ibaikalari (> ibaikalai) adj./iz. Igerilaria. Ik. iraikalai. |
ibaikan | igerikan, igerika, igerian | ibaikan [Altsasu, Bakaiku] adb. Igerika, igerian. Ik. iraikan. Arraiek ibaikán ibiltzén diá (Ond Bak). Ibaika (-ra, -n), [a nadar, nadando]. Gozin ibaika, vamos a nadar. Ibaikan ai ga, estamos nadando (Ond Bak). Ibaikan dail, anda nadando (Iza Alts). ◆ ibaikan egin (> ibaikan in) [Altsasu, Bakaiku]. Igeri egin. ▲ Sin. iraika egin (> iraika in). |
ibaiko kangreju, ibaiko kangrejua | ibai-karramarro | |
ibaikozui, ibaikozuia | ibaiko zubi | |
ibazi, ibazia (2) | irabazi (2) | irabazi2 (eta ibazi) iz. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz irabazten den gauza. ◆ irabazian ibili (> ibazien ibili). Soldatapeko lanean aritu. Ibazien daile 'irabazian dabil'. ¬ |
ibazi, ibazten (1) | irabazi (1) | irabazi1 (eta ibazi) 1 dau ad. Lanagatik edo aurrezkiagatik, diru sari bat eskuratu. Millon bat irabazko banuke. Bi anai de irabazien (Ond Bak). || ▼ Anton. galdu. 2 dau ad. Onura edo abantaila bat lortu. Ibazita dukai zerua 'irabazita daukate zerua'. 3 dau ad. Lehiaketa edo txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu. Bat ezpa, partido guztῐek ibazi tuai 'bat ez bada [bat izan ezik], partida guztiak irabazi dituzte'. Ik. benzitu. 4 dau ad. Zerbaitetan hobetu. Asko ibaziko like etxiorrek persiana txar oiek kenduzkῐo 'asko irabaziko luke etxe horrek pertsiana txar horiek kenduz gero'. |
ibazle, ibazlia | irabazle | irabazle (> ibazle) iz. Irabazten duen pertsona. Ik. irabaztaile (> ibaztaile). ▼ Anton. galtzaile. ¬ |
ibaztaile | irabaztaile*, irabazle | irabaztaile (> ibaztaile) iz./adj. Irabazten duena. Ik. irabazle (> ibazle); txapeldun. ▼ Anton. galtzaile. ¬ |
ibilaldi, ibilaldia | ibilaldi | ibilaldi iz. Ibiltzea; ibiliz egiten den bitartea edo bidea. Nolako ibilaldia in diu! 'nolako ibilaldia egin diagu!'. Pasῐen, pasῐen, egunioko ibilaldia 'pasieran, pasieran, eguneroko ibilaldia'. |
ibilera, ibileria | ibilera | ibilera 1 iz. Ibiltzeko modua. Ibilera zelebrῐa (pauso klasia). Ibilera patwa. 2 iz. Jokatzeko modua. Hau ibileria! [portaera]. Oi don ber dan bekelako ibilerῐa? 'hori dun behar den bezalako ibilera?'. ▲ Sin. konportamentu; jokatzeko modu. Ik. jardungura (?). 3 iz. pl. Toki batetik bestera ibiltzea; abentura. Ibilera(k). Gwe gaztetako ibilerak kontatu. [Tribulaciones, andanzas]. | Estualdia, larrialdia. Au ibilerῐa dukaguna! 'hau ibilera daukaguna!'. ◆ horiek ibilerak! (> oiek ibilerak) Egokia ez den jokatzeko moduagatik edo portaeragatik esaten da. Au ibileria! 'hau ibilera!'. |
ibili, ibiltzen | ibili; erabili | ibili 1 da ad. Oinez ibili. Ibil gindan ‘ginen’ (Ond Bak). Santamaria por el mundo daile txakurroi. Au're badok ezin ibilia! 'hau ere baduk ezin ibilia!'. 2 Erabili. ▲ Sin. usatu. 3 Eduki. Ik. idugi; urei. (Esanahi hau Urdiain eta Bakaiku bitartean ibiltzen da) Ataiek beti ibiltzen jitwai zabal zabala 'ateak beti edukitzen ditiztek zabal-zabala'. Autua garajῐen ibili dot. Bai, ibili zen kotxe bat. Goséik eztáu ibílko. Etxien ibil bagindu giltzia. Gosia ibilko dei-ta. Ikusík ibílko zen ’zuen’ (Ond Bak). 4 ari izan. Informatikia ikasten gaitza. 5 Funtzionatu. Erloju au eztaῐle 'erloju hau ez dabil'. Ik. funzionatu. ● Esr. Ibiliez ikasten da 'arituz ikasten da'. Isil-isila ibiltzen da. ¬ ◆ ibili eta buelta (> ibili ta buelta) adb. Adkor. Azkenean. ◆ ibili eta ibili (> ibili ta ibili) 1 adb. Gelditu gabe ibiliz. Ik. fan eta fan (> fan da fan). 2 adb. Adkor. Azkenean. |
ibilkai, ibilkaia | ibilkari | ibilkari (> ibilkai) adj./iz. Ibiltaria. Ibilkai ona da 'ibilkari ona da'. Ik. ibiltari (> ibiltai). |
ibiltai | ibiltari | ibiltari (> ibiltai) adj. Asko ibiltzen dena, ibiltzen zalea dena. Ik. ibilkari (> ibilkai). ¬ |
ibiltze, ibiltzia | ibiltze | ibiltze iz. ibili aditzari dagokion ekintza. Asko gustatzen zaio mendien ibiltzῐa 'asko gustatzen zaio mendian ibiltzea'. |
ibin, ibina | galondo, galtzu, kizki | ibin iz. Garia ebaki ondoren lurrean gelditzen den zurtoin zatia; galondoa, galtzua. Garien ibina 'gariaren ibina [galtzua]'. Ibinai su eman dῐa 'ibinari [galtzuari] su eman dio'. Ik. ibintza. |
ibintza, ibintzia | galtzu, galondo, uztondo | ibintza (eta ibintze [Bakaiku]) iz. Ibina dagoen soroa, garia ebaki den soroa; galondoa, galtzua, uztondoa. Galazita do ibintzak erretzῐa 'galarazita dago ibintzak erretzea'. Ik. ibin. Ibintza gutxi [poco rastrojo] (Iza Als). |
idar, idarra | ilar | idar ([Bakaiku], eta irar [Urdiain]) iz. (Bot.) Ilarra, baratzeko landare lekaduna (Pisum sativum). Ik. irar. ◆ idar beltz. Idar beltza, erein be etortzen da garitan da, zikina da (zalke ?). ◆ idar zuri. Idar zuria, ereinda etortzen da; jendiek jaten dau hau. |
idargi, idargia | ilargi | idargi [Bakaiku] iz. Ilargia. Ik. irargi. |
idea | ideia | idea iz. Ideia. Ebein ideakwek dῐa oiek 'euren ideiakoak [iritzikoak] dira horiek'. Idea onik eztuka 'ideia onik ez dauka'. ▲ Sin. okurrenzia. ◆ idearik ez ibili (> ideaik ez ibili). |
ideal, ideala | ideal | ideal adj. Egokiena, perfektua. Hau ez da herri ideala. |
idergi | ilargi | idergi [Altsasu] iz. Ilargia. Ik. irargi. |
idi-mediku, idi-medikua | abeldun elkarteko arduradun | |
idi, idia | idi | idi iz. Abelgorri ar heldu zikiratua. Idien indarra (Ond Bak). Idi parῐa 'idi parea'. ● Esr. zah. Idargien argia, yuzkien berotasuna, idien indarra (Ond Bak). ◆ idi-mediku iz. Abelgorri jabeen elkarteko ardurak zituztenak ziren idi-medikuak. [Abeldunen babeserako egitekoa zuen elkarteak: behi bat-edo gaixo edo mina hartuta baldin bazegoen, probetxurako hil, eta haragia guztien artean partitzen zen. Behiaren galera elkarte osoak ordaintzen zuen. Elkarteko ordezkoen ardura bi urterako izaten zen; ardura etxerik etxeko segidan hartzen zen]. ¬ |
idoi, idoia | idoi (1) | idoi iz. Istila, zingira; ura pilatzen den sakonunea, maiz abereen edanleku izaten dena. Ik. ihidoi; paltsa. |
idoitu, idoitzen | idoitu, iroitu; hirotu (?) | idoitu 1 da ad. Hezetu. Egurra idoitu: ondo lehortu gabeko egurra, hezea eta egurastu gabea idoitu egiten da. 2 da ad. Txerriak lohitan irulkan ibili (Ond Bak). 3 (Era burutua izenondo gisa). Ihidoitua (?). |
idor, idorra | idor | idor adj. Lehorra, agorra, hezetasunik ez duena. ▼ Anton. musti, heze. Ik. seko; legor. Ik. lihor. |
idortu, idortzen | idortu | idortu da/dau ad. Lehortu. Lurra idortu arte. Ik. legortu; sekatu. ¬ |
idugi | eduki | idugi ad. Eduki. Ziordi eta Olatzagutian erabilia. Ald. urei(n), eta urai(n). Esanik dekau (Ond Bak). Esanik dukagu (Urdiain). || Oharra (Ond Bak): Dekau eta horren antzeko adizkien partizipioa ez dugu aurkitu gure datuetan Bakaikun. Horren ordez 'ibili' aurkitu dugu: Bai, ibili zen 'zuen' kotxe bat. Goséik eztáu ibílko ||. Ik. ibili; urei. ¬ |
iduikale | idurikale*, itxurati; mari-apain, pinpirin (?) | iduikale (eta irwikale) adj. Idurikale*; bere itxura nabarmendu eta erakutsi zale dena; itxuratia. Fan da iduikale, be bua yakusten / agertzen. [irudikale (?)]. |
iduipena, iduipenia | irudipen / iduripen* | iduipena (> idwipena) (a itsatsia) iz. Iduripena*, irudipena; irudimenak sorturiko ustea. [Ganauen asmo txarra (?)]. Ik. imajinazio. |
iekin, iekina | irakin | |
iekin, iekiten | irakin | iekin (eta irikin, irakin [Bakaiku]) 1 dau ad. Irakin. Gutxi irikin dei indabaxal hok. Ezta hasiko irakiten eltzia. 2 dau ad. Irud. Iekiten nok [haserre]. Iekiten patu [(norbait) bere onetik atera (sacar de quicio)]. 3 dau ad. Hartzitu. Ongarria iekiten dola 'ongarria irakiten dagoela'. 4 (Era burutua izenondo gisa). Irakina. Ur iekina 'ur irakina'. Ur iekinakin garbitzen dai ildako txerria 'ur irakinarekin garbitzen dute hildako txerria'. |
iekinaldi, iekinaldia | irakinaldi | iekinaldi 1 iz. Irakinaldia, irakitea; zerbaitek irakiten duen denbora edo aldia. 2 iz. Hartzitzea, hartzidura. 3 iz. Haserrealdia. Ik. hasarrealdi. ¬ |
iekinazi, iekinazten | irakinarazi | iekinazi 1 dau ad. Irakinarazi, irakitera behartu. Gaztanberῐa iteko, arri beotuekin esenῐa iekinazten da 'gaztanbera egiteko, harri berotuarekin esnea irakinarazten da'. 2 dau ad. Irud. Sutu, koleratu. Ik. koleatu; sutu. |
ietsi, iesten | irentsi | ietsi 1 dau ad. Irentsi, eztarritik igaroarazi. || Irrikaz eta lasterka jan. |
iezki | irazki | iezki (Esanahia zehaztu) iz. Irazkia, iragazkia (?). / Ehunaren irazkia (?). ¬ |
ifarnu, ifarnua | infernu | infernu (> ifarnu, ifernu) iz. Ez zerwá, ez ifarnwá; gu, lur azpῐá 'ez zerura, ez infernura; gu, lur azpira'. ◆ ifarnuko diablo. ◆ infernu erdi-erdian egon (> ifarnu erdi-erdien yon). Hi ifarnu erdi-erdien hago [gaiztoa denari, infernua irabazita duela]. ◆ ifarnuko etsai. Infernuko etsaia. ▲ Sin. diablo / diabru. ● Esr. zah. Ifarnuko etsaia baindo gaiztokua 'infernuko etsaia baino gaiztoagoa'. Ik. diabru; luzifer; satan. Ifarnuko errekak. ◆ ifarnu etxia. Hordik ifarnu etxia! Ifarnu etxien jok! (lekutan jok). ◆ infernura joan (> ifarnwá fan). Zek ifarnwa fan ber zai 'zuek ifernura joan behar duzue'. ◆ infernuko zulo (> ifarnuko zulo). Infernua. |
ifarnuko etsai, ifarnuko etsaia | infernuko etsai | |
ifernu, ifernua | infernu | |
igara, igaria (?) | eihera (?) | igara iz. Eihera (?) [Leku izenetan]. Ik. errota. ¬ |
igel | iel | igel adb. Iel; behorraz edo asto emeaz hitz eginez, arreske. Igel do biorra 'iel dago behorra'. [Bada 'igeldu' aditza?]. |
igitai, igitaia | igitai | igitai ([Altsasu, Bakaiku] eta itai [Urdiain]) iz. Uzta biltzeko edo belarra ebakitzeko lanabesa. |
igitaidun (*) | igitari | igitaidun adj./iz. Igitaria, igitatzen duen langilea. Ik. itailari. *{(OEH) igitaidun (G-nav ap. Iz Als). Segador; (el) que tiene guadaña}. |
igoera | igoera | igoera (eta iyogera) iz. Igotzea. Iyogeria (LM). Arbolá iyo ta, a ze iyogerῐa in dau! 'arbolara igo eta, a zer igoera egin du!'. ¬ |
igual izan | igual izan | |
igual, iguala | igual | igual 1 adj. Berdina. Igwalak dῐa biek; txintxu-txintxuek 'igualak dira biak; txintxo-txintxoak'. Ik. berdin. ▼ Anton. desberdin, desigual. 2 adb. Berdin. Eztot igwal ikusten bi begietati 'ez dut igual ikusten bi begietatik'. 3 adb. Beharbada. Igwal gaur etorko da 'igual gaur etorriko da'. Ik. beharbada (> berba). ◆ igual-iguala. Berdin berdina. Igwal-igwalak dῐa 'igual-igualak dira'. ◆ igualean (> igualῐen) 1 adb. Beharbada. Igwalῐen inko dau 'igualean egingo du'. Ik. beharbada (> berba). 2 adb. Egoera berean, aukeran, aukeratzen utziz gero. Igualῐen naio tut lokarria dukain oinetakwok 'igualean nahiago ditut lokarria daukaten oinetakook'. ◆ igualeko (> igwaleko) adj. (Zerbait beste zerbait baino hobea dela-edo adierazteko; zerbaitek berdinik ez duela adierazteko). Igwalekwa dok emengo gaztaia! 'igualekoa duk hemengo gazta!' Igwaleko aldῐa jok! 'igualeko aldea zagok!'. Igwaleko majo ge emen! 'igualeko majo gaude hemen!'. Igwalekwek dῐa beste ankatakwoiek 'igualekoak dira beste hakatako horiek'. [Hankatako: oinetako]. ◆ igual izan. 1 da ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Berdin izan. Alde batῐa beῐra patu o bestaldῐa patu, igwal da 'alde batera begira paratu edo bestaldera paratu, igual da'. 2 zaio ad. (nor marka 3. pertsona singularrean). Igwal zaira goizῐen nola atsaldῐen 'igual zait goizean nola arratsaldean'. Ik. berdin izan. |
igualaiza | ugaraxo, igel | igualaiza (eta ubalaiza [Bakaiku]) iz. Ugaraxoa, igela (Fam. Ranidae eta Fam. Hylidae). Ik. ubaxa. |
igualatu, igualatzen | igualatu, berdindu | igualatu 1 da/dau ad. Berdindu. Ezta erraza izanko pilotai orrek in dena igwalatzen 'ez da erraza izango pilotari horrek egin duena igualatzen'. Ik. berdindu. 2 da/dau ad. Zelaitu. Soroko sakana igwalatu dai 'soroko sakana igualatu dute'. Ik. zelaitu. |
igualdade, igualdadia | berdintasun | igualdade iz. Berdintasuna. Batzuk ikagarri abῐatsak dῐa, bea gaienak miseia gorrien bizi dῐa; an ezto igwaldadeῐk 'batzuk ikaragarri aberatsak dira, baina gehienak miseria gorrian bizi dira; han ez dago berdintasunik'. Ik. berdintasun. ▲ Sin. igualtasun. ▼ Anton. desigualdade, desberdintasun. |
igualeko, igualekua | igualeko | |
igualien | igualean | |
igualtasun, igualtasuna | berdintasun | igualtasun iz. Berdintasuna. Igwaltasun aundia do bi jokalaien artῐen 'igualtasun handia dago bi jokalarien artean'. Ik. berdintasun. |
igualtsu, igualtsua | igualtsu | igualtsu 1 adj. Berdintsua. Yostazu lau amurrai igwaltsu 'eros itzazu lau amuarrain igualtsu'. 2 adb. Biek igwaltsu ibiltzen dῐa 'biak igualtsu ibiltzen dira'. Ik. berdintsu. |
igurai | igurain | igurai (eta irugei) 1 iz. Iguraina, basozaina (Iza Alts). ▲ Sin. basozai, boxke. 2 iz. Zaintzailea, zentzu zabalean (Ond Bak). |
iguzki | eguzki | iguzki [Altsasu] iz. Eguzkia. Ik. yuzki. |
ihar, iharra | ihar | ihar (> iar) 1 adj. Landareengatik hitz eginez, hezea ez dena, bizitasuna galtzeraino lehortu dena. Ik. galar. 2 adj. Pertsonengatik hitz eginez, argala. Ik. argal. ◆ punta ihar / punta seko. Zuhaitzengatik hitz eginez, adar puntak iharturik dituena. Ik. galar. ¬ |
iharri, iharria | tasa | iharri (eta iyerri) 1 iz. Tasa. Ganaduek besten soruben in dein dainuben baliua (Ond Bak). 2 iz. Kaltea. Onek in ber dik iarria, onek! 'honek egin behar dik iharria, honek!'. [esate baterako, mozkorrak egin dezakeen kalteaz esaten da). Ik. galte; aberia. Ik. iharritzaile; iharritu. |
iharritu, iharritzen | tasatu (kalte-galera) | iharritu (eta iyerritu [Bakaiku]) dau ad. Norbaitek, beste baten erruz, izan dituen galeren balioa finkatu. Dainu(b)a tasatu ta patwazi 'dainua [kaltea] tasatu eta pagatu arazi'. |
iharritzaile, iharritzailia | tasatzaile | iharritzaile iz./adj. Tasatzailea; kalte-galeren balioa finkatzen duena. Ik. iharri; iharritu. ¬ |
iharrosi, iharrosten | inarrosi | iharrosi (eta ierrautsi, ierrotsi, ierrutsi) (?). Ald. iorrutsi, ierrutsi (Iza Alts); ierrautsi, ierrotsi (Ond Bak). | iarrusi (LM). dau ad. Inarrosi; astindu, higidura azkarrez higitu, zerbaiti kolpez edo higidura bortitzez eragin. Gaztina arbolia, intxorra... iarrusi. Plastikozko bolsako zikinak, iarrosi. ¬ |
iharrutsaldi, iharrutsaldia | inarrosaldi | inarrosaldi (> iarrutsaldi) iz. Astinaldia, astindua. Mizperwoi bi iarrutsaldikin moztwik dukazu 'mizpira [arbola] hori bi inarrosaldirekin mozturik daukazu' [Moztu, arbolatik fruitua erauzi eta jaso]. |
ihartu, ihartzen | ihartu | ihartu (> iartu) 1 da/dau ad. Landareez mintzatuz, hezetasuna kendu edo galdu, ihar bihurtu, bizitasuna galdu edo kendu. Iartuik do untza 'iharturik dago huntza. Ik. sekatu. 2 da ad. Pertsonengatik esanda, argaldu, zimeldu; akitu, makaldu. Ik. flakatu. ¬ |
ihes in / ihesi in | ihes egin | |
ihes, ihesi | ihesi | ihes (> ies(i); /i-e-si/ [Urdiain]) iz. Iesῐen zazila 'ihesean zihoazela'. ◆ ihesari eman (> iesai eman) dia ad. Ihes egin. ◆ ihes(i) egin (> ies(i) in). 1 Arrisku eta kalte bat, edo batere gogoko ez den zerbait saihesteko nonbaitetik urrundu, gehienetan lasterka. Garzelati iesi in zain 'kartzelatik ihes egin zuten'. Txakurrak iesi in dau 'txakurrak ihes egin du'. Ik. alde egin; eskapo; fu. ◆ ihesean (> iesῐen). 2 Gainezka egin. Iyekitekwen, esenῐek iesi iten dwa aldio 'irakiterakoan, esneak ihes egiten dit aldiro'. ¬ |
ihesaldi | ihesaldi | ihesaldi iz. Ihes egitea, ihesa. Ihesaldi bat. |
ihesbide, ihesbidia | ihesbide | ihesbide iz. Ihes egiteko bidea. Eztuka iesbideik 'ez dauka ihesbiderik'. |
ihesi (1) | ihesi (1) | ihesi1 adb. Ihes eginez. Ik. ihesean (> iesῐen). Iesi daitza 'ihesi dabiltza'. |
iheskor, iheskorra (?) | iheskor (?) | iheskor adj. Erraz ihes egiten duena, atzitzeko zaila. |
ihi | ihi | ihi iz. (Bot.) Zurtoin luzeak eta malguak dituen belar landarea, oso toki heze eta bustietan hazten dena (Juncus sp.). Ik. txunga (eta txunka). |
ihidoi | idoi (1) | ihidoi (> idoi) iz. Istila, zingira; ura pilatzen den sakonunea. Ik. idoi. |
ihidoitu, ihidoitua / idoitu (?) | hirotu (?) idoitu* | |
ihidoitu, ihidoitzen | idoitu | |
ihintz, ihintza | ihintz | ihintz (> intz) iz. Gau eta goizalde hotzetan, aireko hezetasunagatik, lur, landare eta kidekoen gainean eratzen diren ur tanta xeheen multzoa. Ik. senu. || Euria egin ondoren landarediaren gaienan agertzen diren ur tantak. Ik. apar. Intzakin musti-mustia in zaizkizu ankatakwek 'ihintzarekin busti-busti egin zaizkizu oinetakoak'. ◆ ihintza egon (> intza yon). Landarediaren gainean ur tantak egon. Tintinak lodiyokwek dῐa intza donῐen senua donῐen baindo 'tantak lodiagoak dira ihintza dagoenean senua [serenoa] dagoenean baino'. |
iho, ihotzen | eho | iho dau ad. Eho; aleak eta kidekoak birrindu edo haustu. Harrien ího ‘eho’. Garia ihota (Ond Bak). |
ijada, ijadia | mehaka | ijada iz. Mehaka; gorputz alboa. ◆ ijadako min iz. Mehakako mina; barea, Herr. lasterka ibili ondoren, saihetsean gertatzen den min zorrotza. |
ijadako min | mehakako min | |
ijili-ajala, ijili-ajalia | iji-aja | ijili-ajala iz. Lgart. Iji-aja; algara; barrea eta algara; parranda. Ik. jardungura (> jardungurῐa). ◆ ijili-ajala ibili. Algaraz, algara eginez. Gaztῐek ijili-ajala daitza 'gazteak ijili-ajala dabiltza [algaraz, parrandan]'. ¬ |
ikagarri, ikagarria | ikaragarri | ikaragarri (> ikagarri, ikeagarri) 1 adj. Lan ikaragarria in zain gaztῐek 'lan ikaragarria egin zuten gazteek'. Ik. izugarri; bildurgarri; kriston. 2 (Adizlagun gisa). Ik. oso. Ikagarri listwa zan 'ikaragarri listoa [azkarra] zen'. 3 (Izen gisa). Gauza ikaragarria. Ikagarria in dau 'ikaragarria egin du'. Ik. ikaragarrikeria (> ikagarrikeia). |
ikagarrikeia | ikaragarrikeria | ikaragarrikeria (> ikagarrikeia) 1 iz. Gauza edo egite ikaragarria. 2 zenbtz. (Kopuru handi zehaztugabea adierazko). Kopuru ikaragarria. |
ikara | ikara | ikara (eta ikea) iz. Ik. bildur; arrako; izu (?). ◆ ikara eman. Ikaratu. Ikara eman dua 'ikara eman dit'. Ikara ematen dau gaurko egunak 'ikara ematen du gaurko egunak'. Ik. ikaratu (> ikatu, ikeatu, ikῐatu); bildurra eman. ◆ ikara emangarri (eta ikea emangarri). Ikara ematen duena, ikara sortzen duena. Okuluen, zezen awa libre, e! Ikara emangarria! 'ukuiluan, zezen hura libre, e! Ikara emangarria!'. |
ikara eman | ikara eman | |
ikara emangarri, ikara emangarria | ikara emangarri | |
ikaratasun, ikaratasuna | izutasun, beldur ikara | ikaratasun iz. Beldur ikara, izutasuna, izua. Gonbestazio orrek eman dua ikaratasun bat 'konbertsazio horrek eman dit ikaratasun [beldur ikara] bat'. |
ikasi, ikasia | ikasi (2) | ikasi adj. Eskola edo kultura duena. Ikasia. Ikasi beikua 'ikasi gabea'. ▲ Sin. eskoladun. ▼ Anton. eskolabeiko, analfabeto, ikasi beiko. |
ikasi, ikasten | ikasi (1) | ikasi dau ad. Asko ikas ber dau gutxi jakiteko 'asko ikasi behar da gutxi jakiteko'. Leitzen ta eskribitzen ikasi 'leitzen eta idazten ikasi'. | Erriko ikastolan ikasi zain 'herriko ikastolan ikasi zuten'. ● Esr. zah. Ze ikusi, ua ikasi 'zer ikusi, hura ikasi'. ◆ ikasi beiko. Ikasi beikua. ◆ ikasteko gogo. |
ikasiazi | ikasarazi | ikasiazi dau ad. Ikasarazi, ikastera behartu. Ikasiázi (Ond Bak). |
ikasle | ikasle | ikasle iz. Ikasten ari den pertsona. Ik. ikastaile; aprendiz; eskolano; estudiante. ¬ |
ikastaile, ikastailia | ikasle | ikastaile iz. Ikaslea; ikasten duena. Ik. ikasle; erakustaile (> yakustaile). |
ikati, ikatia | ikarati | ikarati (> ikati, ikeati, ikῐati) adj. Erraz ikaratzen dena. Ik. bildurti; izuti. |
ikatu, ikatzen | ikaratu | ikaratu (> ikatu, ikeatu, ikῐatu) 1 da/dau ad. Ik. bildurtu; sustatu. 2 dau ad. Bentzutu, menderatu, azpiratu, garaitu. Nik ikatu diat bestiai 'nik ikaratu diot besteari [bentzutu dut bestea]. Ik. benzitu. 3 da ad. Beroarekin tximurtu (Ond Bak). Ik. melatu. |
ikatz, ikatza | ikatz | ikatz iz. Ikatza baindo beltzo 'ikatza baino beltzago'. ◆ ikatza egin (> ikatza in). Egur-ikatza egin. Txandorretan iten zan ikatza 'txondorretan egiten zen (egur) ikatza'. |
ikazkin, ikazkina | ikazkin | ikazkin iz. Egur-ikatza egiten duen pertsona. Makinatxo ikazkin ibil(i) da inguko pagadi oitan 'makinatxo (bat) ikazkin ibili da inguruko pagadi hauetan'. |
ikazkintar, ikazkintarra | ikazkindar* | ikazkintar adj. Ikazkinaren ondorengoa edo familiakoa. || Gutxiesteko hitza. |
ikazkintza | ikazkintza | ikazkintza iz. Ikazkinaren lanbidea; txondorrean ikatza egitea. |
ikaztei, ikazteia | ikaztegi | ikaztegi (> ikaztei) iz. Ikatza gordetzen den tokia. Ganba txikien ibiltzen genduen ikazteia 'ganbara txikian ibiltzen genuen ikaztegia'. Ik. ikaztoki. |
ikaztoki, ikaztoki | ikaztoki*, ikaztegi | ikaztoki iz. Ikaztegia, ikatza gordetzen den tokia. Ik. ikaztegi (> ikaztei). |
ikea | ikara | |
ikeagarri | ikaragarri | |
ikeatu, ikeatzen | ikaratu | |
ikiati, ikiatia | ikarati | ikiati adj. Ikaratia. Ik. ikati. |
ikiatu, ikiatzen | ikaratu | |
ikide | ikide iz. Uztarria osatzeko behia partekatzen duten familiak dira ikideak. ◆ ikidean (> ikidῐen). Beiek ikidῐen ibili 'behiak ikidean ibili'. Behiak familia artean erabili uztarria osatu ahal izateako. | |
ikusgarri, ikusgarria | ikusgarri | ikusgarri adj. Ikustea merezi duena. Ik. ikusteko. |
ikusi-makusi | ikusi-makusi | ikusi-makusi 1 iz. Haur jolasa. —Ikusi-makusi (batek). —Zer ikusi? (bestiek) —Zu(ri) fixtukan ikusi. —Astua arrantzaz (sic) ikusi (Ond Bak). |
ikusi, ikusten | ikusi | ikusi ad. Ikus dazu neri? (Ond Bak). || ● Esr. zah. Ze ikusi, hua ikasi. – iritzia: nola ikusten dezu... – Launa ikustῐa fan ga ospitalῐa 'laguna ikustera joan gara ospitalera'. Kobak ikustῐa fan gaitun 'kobak ikustera joan gaitun'. Ik. bisitatu. – konturatu, ohartu: Ez dau ikusten gizenai dola? – tutik ez ikusi. – gorriek ikusi. Gaixu'orrek biak jakingo dau ze ikus'tuen 'gaixo horrek berak jakingo du zer ikusi dituen'. – ikusi-makusi. – ikusteko gogo. Ik. ikusmin. – ikusteko erraza – gaizki ikusi(a). – ikusteko modukua izan. Ez tot ikus nahi're. Hoi etor da, ze ikusi. – bado / bajok/bajon ze ikusi(k)! 'badago zer ikusi(rik)' = [baiki, noski; konparatzerik ez, ezta alderatzerik ere (ni punto de comparación)]. —Igwaleko majo bizi da gwai. —Bajok ze ikusi! '—Igualeko majo bizi da orain. —Bazagok ze ikusi! [konparatzerik ez]'. ◆ ikusteko adj. Ikusgarria, miragarria. Ik. ikusgarri. ◆ ikusteko izan (Batez ere ezezko esaldietan eta galderetan). Harremana izan. Ze ikustekoik (ez) ibili 'zer ikustekorik (ez) ibili [eduki]. Orrek etxukak ze ikustekoik 'horrek ez zaukak zer ikustekorik'. Ik. zerikusi. ¬ |
ikusiazi | ikusarazi | ikusarazi (> ikusῐazi) dau ad. Ikustera behartu. ◆ gorriak ikusarazi (> gorriek ikusῐazi) dau ad. Sufriarazi. Gizon kaskamakur orrek gorriek ikusῐazi dῐatzi emakumῐorri 'gizon kaskamakur horrek gorriak ikusarazi dizkio emakume horri' [Kaskamakur, pertsona makurra]. |
ikuskizun | ikuskizun | ikuskizun [Altsasu] 1 iz. Begien aurrean agertzen dena; ikusteko gauza [?]. 2 adb. Ikusteko dagoena [?]. |
ikusmin, ikusmina | ikusmin | ikusmin 1 iz. Ikusnahi bizia. Ikusmina, ikusteko gogwa [Urdiain]. 2 (Izenondo gisa). {Ikusmina duna, el curioso (Ond Bak)}. Ik. ikusmira. |
ikusmira | ikusmira* | ikusmira adj. Ikusteko gogoa duena, ikusnahia dena. (Ond Bak) (curioso). Ik. ikusmin. |
ikustaile, ikustailia | behatzaile; ikusle | ikustaile 1 iz. Ikuslea, begiratzen duen pertsona. 2 iz. Behaketak egiten dituen pertsona. |
ikusteko, ikustekua | ikusteko | |
ikutu, ikutzen | ukitu (1) | ikutu 1 dau ad. Ukitu. Eskuekin ikutu 'eskuekin ukitu'. Ez ikutu! 'ez ukitu!'. 2 dau ad. Bi gauza elkarren ondoan, tartean hutsarterik gabe, gertatu. Etxia ikutzen donien (Ond Bak). 3 dau ad. Indarrik gabe jo; kolpatu. Eztῐa ikutu're in 'ez dio ikutu ere egin'. Ikutzen badwak, kontuz gῐo 'ikutzen badidak [banauk], kontuz gero!'. 4 (Era burutua izenondo gisa). Frutaz ari garela, mailatua, usteltzen hasitakoa. Ikutwik, frutῐa ikutwik 'ikuturik, fruta ikuturik'. Sarra ikutwik 'sagarra ikuturik [mailaturik]'. |
ikutuazi, ikutuazten | ukiarazi | ikutuazi dau ad. Ukiarazi, ukitzera behartu. Arnasῐa artu be, asunak ikutwazi iten zeauein 'arnasa hartu gabe, asunak ukiarazi egiten ziguten'. |
ikutze, ikutzia | ukitze | ikutze iz. Ukitzea, ikutu 'ukitu' aditzari dagokion ekintza. |
ikuzi (*) | ikuzi | ikuzi dau ad. g.er. Garbitu *(Ipar.). Ik. garbitu. ● Esr. zah. Beste lanik eztuenak ahuntzai burua ikuzi. |
ilada, iladia | ilara | ilada iz. Ilara. Ik. errezka. ¬ |
ilaje, ilajia | ilaje | ilaje iz. (pelaje). Ik. txumaje. |
ilar-yuntzi, ilar-yuntzia | inuntzi, erratz (txilarrezko erratz) | |
ilar, ilarra | txilar | ilar (eta ilarre [Altsau]) iz. (Bot.) Txilarra (Calluna vulgaris, Daboecia cantabrica, Erica sp.) Ilarpῐen ointwek atatzen dῐa 'txilarpean onddoak ateratzen dira'. [Oharra: ez nahastu: ilar (txilar), eta idar (ilar)]. ◆ ilar-yuntzi (> ilaryuntzi; ilarreyuntzi; eta ilarrontzi [Ziordia, Bakaiku], ilarriguntzi [Altsasu]) iz. Inuntzia (OEH), txilarrez eginiko erratza. Ik. yuntzi2. |
ilardi, ilardia | txilardi | ilardi (eta ilarraldi) iz. Txilardia. [Oharra: ez nahastu: ilar (txilar), eta idar (ilar)]. |
ilariuntza (?) | ilariuntza Ilar-yuntzi (?) ¬ | |
ilarraldi | txilardi | ilarraldi iz. Txilardia. Ik. ilardi. |
ilarre | txilar | ilarre [Altsasu] iz. (Bot.) Txilarra (Fam. Ericaceae). Ik. ilar. |
ilarre-sulso, ilarre-sulsua | larre-sulso | ilarre-sulso (eta ilarrazunzo [Ziordia]) iz. (Mikol.) Larre sulsoa, barrengorria; larreetan hazten den perretxiko zuria, azpibeltxaren familiakoa, baina handiagoa; jateko ona da (Agaricus bernardii). Udatzenién / Udazkenieén jaiotzen diá, zuri xamarrak (Ond Bak). Ik. azpibeltx. |
ilarre, ilarria | txilar | |
ilarreyuntzi, ilarreyuntzi | inuntzi, (txilarrezko) erratz | |
ilarrondoko, ilarrondokua | suge-belar (tuberkulua) | ilarrondoko iz. (Bot.) Suge-belarrraren tuberkulua (Arum sp., Arum maculatum, Arum italicum). Ik. sube-mahats. |
ilarrosa | ostargi-belar, lirio | ilarrosa [Bakaiku] iz. (Bot.) Lirioa, ostargi-belarra (Iris sp.). Ik. lili; lili zuri. |
ilasar arbola, ilasar arbolia | irasagar-arbola, irasagarrondo | |
ilasar, ilasarra | irasagar | ilasagar (> ilasar [Urdiain], ilesagar [Bakaiku]) 1 iz. Irasagarra; fruitua. Ilasarran dulzῐa 'irasagarraren konfitura'. 2 iz. (Bot.) Irasagarrondoa (Cydonia oblonga). ◆ ilasagar arbola (> ilasar arbola). (Bot.) Irasagar arbola, irasagarrondoa (Cydonia oblonga). |
ilati, ilatia | ilinti | ilati (eta ileti) iz. Ilintia. Ik. iliti. |
ilbandu, ilbantzen | albaindu | ilbandu dau ad. Albaindu; behin-behineko jostea egin. Makinan josi aurreti, obe dezu lemizi azpilzanak ilbandu 'makinan josi aurretik, hobe duzu lehendabizi azpildurak albaindu'. |
ilbeltz, ilbeltza | ilbeltz, urtarril | ilbeltz iz. Urtarrila, urteko lehen hila. Aurten'e eztau in elurrik ilbeltzῐen 'aurten ere ez du egin elurrik ilbeltzean'. || Ilbéltza balin báda hil txúri... (Ond Bak). ● Esr. zah. Ilbéltza balin báda hil txúri, ardiék haziko dau axúri. Ilbéltza ezpalin báda hil txúri, ez árdi ta ez axúri. (Zengaiti elurrakin etxien mantenatzen dia ta indarra hartzen dai etxeko janakin). (Ond Bak) ||. ● Esr. zah.: Abenduko elurra gailtzerua / ilbeltzekua burnia / otsailekua egurra / martxokoa ura. |
ilberri, ilberria | ilberri | ilberri iz. Ilargi berria. Ilberri: idargia jaio ta osatu bitartien (Ond Bak). ● Esr. zah. Ilberriko ostiala, ilondo. |
ilbete, ilbetia | ilbete | ilbete iz. Ilargi betea. ▲ Sin. irargi oso. |
ile, ilia | ile | ile 1 iz. Azalean edo larruan sortzen dena. 2 iz. Ileen multzoa. Ik. txuma. Ilezwia 'ilezuria'. 3 iz. Abereen ilea. Ik. ardila. ◆ ile moztaile (> ile-moztailῐa) iz. Ilea mozten duen pertsona. |
ilegun, ileguna | ilaun | ilegun iz. Batez ere pl. ilegunak. Sin. pelusa. |
ileti, iletia | ilinti | |
iletsu, iletsua | iletsu | iletsu adj. Ile asko duena. |
ilezui, ilezuia | ilezuri | ilezuri (> ilezui) adj. Ik. buruzuri (> buruzwi); kaskazuri (> kaskazwi). |
ilgora | ilgora | ilgora iz. Ilargiaren goraldia, ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia. |
iliti, ilitia | ilinti | iliti (> eta ilati, ileti) iz. Ilintia, egur zati erdi errea. Ilitiekin segitu dῐa ataiaindo 'ilintiarekin segitu dio ateraino'. |
iloba | iloba; loba | iloba 1 iz. Senide baten semea edo alaba. 2 iz. Biloba, seme-alaben semea edo alaba. ¬ |
ilondo, ilondua | ilondo, ilbehera | ilondo iz. Ilbehera, ilargiaren beheraldia, ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia. Ilondo: idargia akabatu bitartien (Ond Bak). ● Esr. zah. Ilondoko ostiala, ilberri 'ilondoko ostirala, ilberri'. |
ilun, iluna | ilun | ilun adj. Argirik edo argitasunik gabea; argi edo argitasun gutxi duena. Au denborien iluna! 'hau denboraren [eguraldiaren] iluna!'. Kolore ilunak. Begi ilunak. ▼ Anton. argi. |
ilunabar, ilunabarra | ilunabar | ilunabar iz. Ilunabarra: eguna iluntzen hasten danién. Iluntzen dan garaia (Ond Bak). ▲ Sin. iluntze, arras, gau sarrera. |
ilundu, iluntzen | ilundu | ilundu 1 ad. Egunagatik hitz eginez, gauera hurbildu. Neguen, atsaldeko seietako ilundwik 'neguan, arratsaldeko seietarako ilundurik'. ▼ Anton. argitu, aklaratu. 2 da/dau ad. Eguraldiaz hitz eginez, goibeldu. Ik. itzaldu. 3 da ad. Kolorea edo bizitasuna ahuldu edo galdu. Ondo ilundwik de izara oiek 'ondo ilundurik daude izara horiek'. |
ilunpe, ilunpia | ilunpe | ilunpe iz. Argirik edo argitasunik eza. Ik. iluntasun. Ilunpῐartan ez zon ikusteik 'ilunpe hartan ez zegoen ikusterik'. ▼ Anton. argipe. ◆ ilunpean (> ilunpῐen) adb. ▼ Anton. argipean (> argipῐen). ◆ ilunpeko adj. Ilunpeko lana. ◆ ilunpetan adb. Ilunpetan ibili, yon. Argia fan daneti ilunpetan do erri guztῐa 'argia joan denetik ilunpetan dago herri guztia'. ¬ |
ilunpeko | ilunpeko | |
ilunpetan | ilunpetan | |
ilunpien | ilunpean | |
iluntasun, iluntasuna | iluntasun | iluntasun iz. Iluna denaren nolakotasuna; argirik edo argitasunik eza; iluna den edo dagoenaren egoera. Ik. ilun; ilunpe. ▼ Anton. argitasun. |
iluntxo, iluntxua | iluntxo; 2 ilunxko | iluntxo 1 adj. Ilun samarra. Ik. ilun. 2 adj. Ilunxko, ilunera jotzen duen kolorea. Iluntxwa, naio 'iluntxoa, nahaigo'. ▼ Anton. argitxo, klarotxo. |
iluntze, iluntzia | iluntze | iluntze iz. Gauaren hasiera. Ik. ilunabar; arras. Iluntzien faten oiluek oilateira. Iluntze orduko etorr'adí (Ond Bak). ◆ iluntzean (> iluntzῐen) adb. |
iluntzien | iluntzean | |
iluntzio | iluntzero | iluntzero (> iluntzῐo) adb. Iluntzῐo-iluntzῐo faten da pasῐa 'iluntzero-iluntzero joaten da pasiera'. |
ilusio, ilusiua | ilusio | ilusio iz. Poza; gogoa, itxaropen bizia. Jairako ilusiua. Ik. poz; gogo. ◆ ilusioa egin (> ilusiua in). Ik. poza hartu. ◆ ilusioa ibili (> ilusiua ibili). Ilusioa izan. ◆ ilusioa kendu (> ilusiua kendu). ◆ ilusioa galdu (> ilusiua galdu). ◆ ilusioipe. Ilusiorik gabe. |
ilusionatu, ilusionatzen | ilusioa egin; ilusioa izan | ilusionatu da/dau ad. Ik. ilusioa egin. ▲ Sin. poztu; motibatu. ▼ Anton. desilusionatu. |
imajen, imajena | irudia, imajina | imajen iz. Irudia, imajina. Ik. santu. |
imajinatu, imajinatzen | imajinatu | imajinatu dau ad. |
imajinazio, imajinaziua | irudimen; irudipen, begitazio | imajinazio 1 iz. Irudimena. 2 iz. Irudimenak sorturiko ustea. Ik. iduipena. |
imirrimau sara, imirrimau saria | armiarma sare | |
imirrimau, imirrimaua | armiarma | imirrimau (eta irrimau) iz. Armiarma. Ald. armimau [Altsasu]; mirrimarrau eta irrimarrau [Bakaiku]. Eskua deῐnbateko imirrimaua do gelako paretan 'eskua adinbateko armiarma dago gelako paretan'. ▲ Sin. amarratz [Ziordia, Olatzagutia]. ◆ imirrimau sara. Armiarma sarea. Ik. amegun. |
imitatu, imitatzen | imitatu | imitatu dau/dῐa ad. Beste norbaiten edo zerbaiten antzera egin, jardun edo jokatu. Ik. kopiatu. Txarloti ondo imitatzen dῐa 'Txarloti ondo imitatzen dio' |
imitazio, imitaziua | imitazio | imitazio iz. Imitatzea. Narruen imitaziua da 'larruaren imitazioa da'. Ik. antzeko. |
in, ina | irin | irin (> eta in, ina [Urdiain]) iz. Irinakin zakuba. Irina ta zahia (Ond Bak). Garien ina 'gariaren irina'. Garagar ina 'garagar irina'. Maizan ina 'maizaren [artoaren] irina'. Ik. artirin (> artin). ◆ irin(aren) flore (> inan florῐa). Irin lorea, irin zuri bikainena. ◆ irina bota (> ina bota). Irina gehitu, janaria prestatzen. ◆ irinakin pasatu (> inakin pasatu). Irinetan pasatu, janaria prestatzen. ¬ |
in, inia | egina | - inia inik - etxien inia, indakua. - tomate inia - inik yon. Ondo inik, gutxi inik: Txuletia ondo jok inik. |
in, iten | egin | egin (> ein, in) ad. Ik. ein. Danoin artia inen du 'denon artean eginen dugu'. || Haiekin aide iten (in?) dia (Ond Bak). – (hoi) iteko txarra! Bazkalonduen, pasiá? Iteko txarra! (¡Vaya ganas!) – beste itekoik ez ibili. Etxukat beste itekoik! – iteko erraza 'eginerraz'. – Itia duka nahi dena 'egitea dauka [egin dezala] nahi duena'. Itia jukak / jukan nahi dena. Itia jukai / jukanai nahi daina. – egin du. Bukatu. Labadorῐek in dau. ◆ Ze in ber dῐazu ba! 'zer egin behar diozu ba!' [hala behar]. ◆ egin eta paratu (> in da patu). Bi pertsonen arteko antzekotasuna adierazteko [Altsasu]. ¬ |
inahala | eginahala (?) | eginahala* (> inala, indala) adb. Inahala guztia (?). Indalaguztia korrikan 'eginahala guztia korrika' [a más correr; a toda caña]. Ik. ahalegin. |
inaldi | eginaldi* | eginaldi (> inaldi) iz. In aldia. |
inara beltz, inara beltza | sorbeltz arrunt | |
inara paparzui | enara azpizuri | |
inara, inaria | enara | inara iz. Enara. ● Esr. zah. Inarak etorri, gosῐa etorri; inarak fan, gosia fan 'enarak etorri, gosea etorri; enarak joan, gosea joan'. ◆ inara beltz. Sorbeltz arrunta (Apus apus). ◆ inara paparzuri (> inara paparzui). 1 Enara arrunta (Hirundo rustica). 2 Enara azpizuria (Delichon urbica). |
inazi, inazten | eginarazi | eginarazi (> inazi) 1 dau ad. Egitera behartu. 2 (aditzei dagozkienak). Barre inazi 'barre eginarazi'. Salto inazi 'salto eginarazi'. Near inazi 'negar eginarazi, negar eragin'. Alde inazi 'alde eginarazi'. Itz inazi 'hitz eginarazi'. Izketa inazi 'hizketa eginarazi'. |
inazizaile, inazizailia | eginarazle | eginarazitzaile* (> inazizaile) iz. Eginarazlea, eginarazten duen pertsona. Inzailia ta inazizailia 'eginzalea [egilea] eta eginarazlea'. |
inaztaile, inaztailia | eginarazle | eginaraztaile (> inaztaile) iz. Eginarazlea. Barre inaztailῐa 'barre eginarazlea'. |
inbentatu, inbentatzen | asmatu | inbentatu 1 dau ad. Tresna berri bat sortu. Ik. asmatu; sortu. 2 dau ad. Buruan, irudimenean sortu. Asmatu. Ik. asmatu. 3 dau ad. Bururatu, okurritu; aipatu. Bijilia in ber dun?; ezta inbentatu're alakoik 'bijilia egin behar dugun?; ezta bururatu ere halakorik. Ik. okurritu. |
inbento, inbentua | asmakizun, asmakari | inbento iz. Asmakizuna, asmakaria. A ze inbentwa! 'a ze asmakizuna!'. |
inbertitu, inbertitzen | inbertitu | inbertitu dau ad. Diru kopuru bat negozio edo proiektu batean erabili edo ezarri. Ik. sartu. |
inbia | inbidia, bekaizkeria | inbidia (> inbia) iz. Nik ibil nen inbia! 'nik izan nuen inbidia'. ◆ inbidia eman (> inbia eman) dia. ◆ inbidia ibili [izan] (> inbia ibili) dau/dia. ◆ inbidiaz (> inbiez) adb. |
inbiagarri, inbiagarria | inbidiagarri, bekaizgarri | inbidiagarri (> inbiagarri) adj. Inbidia ematen duena. Prepatu tu patata batzuk inbiagarriek 'preparatu ditu [ditu / ditugu] patata batzuk inbidiagarriak'. |
inbioso, inbiosua / inbiosa, inbiosia | inbidioso, bekaizti | inbidioso, -a (eta inbioso / inbiosa) adj. (Generoa hartzen du) Bekaiztia. Inbioswa izan da beti 'inbidiosoa izan da beti'. ¬ |
inbuluzkan | iraulka, ihalozka | inbuluzkan (> inbuluska [Ond Bak]). adb. – inbuluzkan ibili. – inbuzluzkan bota. Inbuluzkan bota da. |
inbusteia | enbusteria | |
indabatze | indaba sail | indabatze iz. (Ond Bak). Indiabaz yaindako saila 'indabaz ereindako saila'. |
indabaxal | leka | indabaxal iz. (Ond Bak). Leka. [Alubias verdes. Se comen con la vaina]. |
indar, indarra | indar | indar 1 iz. Izaki baten egiteko edo aritzeko gaitasun edo ahalmen fisikoa. || Idien indarra. Háu dok háu! Jangoikuék beák indar emán eta beak kéndu! (záhartuik zon baték esánia). Indarra hartzen dai (Ond Bak) || Indarripe gelditu 'indarrik gabe gelditu'. Indarripe yon 'indarrik gabe egon'. Indarripe autzi 'indarrik gabe utzi'. 2 iz. (Gauzengatik esanda). Zerbaiten egite edo eragite ahalmena, edo eragite horren bizkortasuna. Aizῐen indarra 'haizearen indarra'. 3 iz. Elektrizitate indarra, bereziki motorrak-eta higiarazten dituena. Entxufiontan ezto indarrik 'entxufe honetan ez dago indarrik'. Ik. argi indar. ◆ indarra galdu. Indargabetu; ahuldu. ◆ indarra hartu. Indarberritu; sendotu. ◆ indarra naurritu (probakan). Indarra neurtu, lehiaketan-eta. ¬ |
indarbeiko, indarbeikua | indargabeko | indarbeiko adj. Indargabekoa, indargabea. Yuzki txuria, indarbeikwa, bῐotzen eztena 'eguzki txuria, indargabekoa, berotzen ez duena'. |
indargale, indargalia | indargabetasun | indargale iz. Indargabetasuna, indarrik gabe dagoenaren egoera. Ik. ahultasun; ahuldade; ahuleria (> auleia). Indargalῐa, kaka iteko indarrik'e ez 'indargalea, kaka egiteko indarrik ere ez'. |
indarketan | indarka | indarketan adb. Indarka, indar eginez. ¬ |
indarripe | indarge, indarrik gabe | indarripe adb. Indarrik gabe, indarge. Indarripe no 'indarrik gabe nago'. ¬ |
indartsu, indartsua | indartsu | indartsu adj. Indar handia duena, indar handikoa. Otxoatarrak jende indartsuek zῐan 'Otxoatarrak jende indartsuak ziren'. ▲ Sin. fuerte, sendo; fortitz. ▼ Anton. ahul, makal, pattal, xingle. |
indartu, indartzen | indartu | indartu da/dau ad. Indarra hartu edo eman, indartsuago bihurtu. Ik. sendotu. ¬ |
independiente, independientia | independente | independiente adj. |
indezente, indezentia | lotsagarri | indezente adj. Ik. lotsagarri. |
indiaba, indiabia | indaba | indiaba (> eta indaba, indibaba) iz. (Bot.) Indaba. Nahiko gatza bota dazu indabairi? (Ond Bak). Indiaba bikorra 'indaba pikorra'. Ik. babarrun. ◆ indiabak jo. Indaba hazia lekatik bereizteko irabiurrekin jo. Gwaindo indiabῐa iabiurrakin jotzen dai 'oraino [oraindik] indaba irabiurrakin jotzen dute'. ◆ indiabak lekatu. Indaba lekak aletu. |
indibaba, indibabia | indaba | |
indio, iindiua | indiar, indio | indio iz. Indiarra; Ameriketako jatorrizko herrietako bateko pertsona. Mutxikan da, gu beti indiuen alde 'mutxikan [jolasean] eta, gu beti indioen alde'. |
indizio, indiziua | injekzio | indizio iz. Injekzioa; xiringa baten bidez, sendagaia gorputzean barneratzea. |
industria | industria | industria iz. Industria-alorreko enpresa edo fabrika. Ik. enpresa; fabrika. Altsun biltzen dῐa industria gaienak 'Altsasun biltzen dira industria gehienak'. |
infame, infamia | doilor, zital | infame adj. Oso gaiztoa. Ik. gaizto, kaskamakur, terko. |
infektatu, infektatzen | infektatu | infektatu da ad. Ik. gaiztatu. ▼ Anton. desinfektatu. |
infekzio, infekziua | infekzio | infekzio iz. Infekziua duka; bai, gaztatwik duka mina 'infekzioa dauka; bai, gaiztoturik dauka mina [zauria]'. |
informatika, informatikia | informatika | informatika iz. Informazioa automatikoki erabili ahal izateko tekniken eta jakintzen multzoa. |
infusio, infusiua | infusio | infusio iz. Egoskina. Menta infusiua 'menda infusioa'. |
inginatu, inginatzen | engainatu | engainatu (> inginatu) dau ad. Erraza da jendῐa inginatzia 'erraza da jendea engainatzea'. |
ingles, inglesa | ingeles | ingles 1 iz./adj. Ingelesa, Ingalaterrakoa, Ingalaterrari dagokiona. 2 iz. Ingeles hizkuntza. |
ingresatu, ingresatzen | ospitaleratu, ingresatu | ingresatu da/dau ad. Ospitaleratu, erietxe batera eraman. Ingresatu in dai opeatzeko 'ingresatu egin dute operatzeko'. Badῐatzi bi aste ingresatwik 'badaramatza bi aste ingresaturik'. |
inguatu, inguatzen | inguratu | inguratu (> ingwatu) 1 da/dau ad. Bildu. Sanpedron jende asko inguatu'a 'Sanpedron jende asko inguratu da'. Kwadrillak ingwatzen zῐan 'kuadrillak inguratzen ziren'. Ingwatzen da zaburreia franko 'inguratzen da zaburreria franko'. Afaitako, betikwek ingwatzen ga 'afaritako, betikoak inguratzen gara'. || Bi erriek ingwatu; alkartu 'bi herriak inguratu, elkartu'. ▲ Sin. bildu; juntatu. 2 dau ad. Lortu, eskuratu. Nunbaiteti ingwatu tu ber zituenak 'nonbaitetik inguratu ditu behar zituenak'. 3 da ad. Hurbildu. Gwegana ingwatu zῐan 'guregana inguratu ziren'. ▲ Sin. arrimatu. |
inguru, ingurua | inguru | inguru (> ingu, ingua) 1 iz. Ingu au polita da 'inguru hau polita da'. ▲ Sin. alderdi ◆ ingukek izan. Ingukuek ga '[adin] ingurukoak gara' (adin berekuek). – 2 iz. (Leku atzizkiekin). Emen inguen bizi da 'hemen inguruan bizi da'. – 3 iz. (Denborazko hitzekin). Seiek inguen bendatzen dau 'seiak inguruan merendatzen du'. Ik. aldera. – 4 iz. Ingurunea. Urbasako inguru dana do protejitwik do 'Urbasako inguru dana dago babesturik dago'. |
injinio | injinio (eta ijinio) iz. Itxura; traza; susmo [?]. «Mal injinio» esapidean. Ik. itxura; susmo; traza. «Mal injinio» artu jiat nik orri 'itxura / susmo txarra hartu zioat nik horri'. | |
inkan | kinkinka | inkan adb. (ibili aditzarekin). Haur jolasa, makila puntaduna lur hezean sartuz besteen makila jo eta botatzean datzana. Ik. kinketan. |
inkatu, inkatzen | sartu, iltzatu, inkatu | inkatu dau ad. Lurrean inkatu, sartu; iltzatu. |
inkisizio, inkisiziua | inkisizio | inkisizio 1 iz. Antzinako eliz auzitegia. 2 iz. Desgrazia; egoera jasanezina. Au inkisiziua dukatena yekin 'hau inkisizioa daukadana hirekin'. Ik. desgrazia. |
inozentatu, inozentatzen | inuzentetu | |
inozente egun, inozente eguna | inozente egun | |
inozente, inozentia | inozente | inozente (> inoxente, inuxente) 1 adj./iz. Errugabea. 2 adj./iz. Tolesgabea. ◆ inozente egun (eta inuxente egun) Abenduaren 28a; Hego Euskal Herrian txantxak egiteko eguna izaten dena. Ezta abenduko 28a urteko inuxente egun bakarra. 'ez da abenduko 28a urteko inozente egun bakarra'. Ik. inuzente; santinuxente. ● Santi inuxente, buru-buru tente, txerri buztana tente. [Inozentada egindakoari kantatzen zaiona]. |
inozentekeia | inuzentekeria; inozokeria | inozentekeia (> inozentekeia) iz. Inuzentekeria; inozokeria. Txikitako inozentekeia batengeiti asarratwik de gwaindo 'txikitako inuzentekeria batengatik haserreturik daude oraino'. |
inozenzia | inozentzia | inozenzia iz. Inozentzia. |
inporta | inporta izan | inporta izan 1 dau/zaio ad. Ez bazaizu inporta, zue onduen jarriko naiz 'ez bazaizu inporta zure ondoan jarriko naiz'. Ze inporta dau? Ezaiguk inporta. (Ze) inporta dik, ba! 2 (Izen gisa). Axola. Inportῐa, e? 'axola, e?'. |
inportabeiko, inportabeikua | axolagabe, inportagabe | inportabeiko adj. Axolagabea. Ik. ajolabeiko. ¬ |
inportante, inportantia | inportante | inportante adj. Garrantzitsua. ◆ inportantea izan (inpertsonalean). ¬ |
inportanzia | garrantzi, inportantzia | inportantzia (> inportanzia) iz. Garrantzia. ◆ inportanzia eman. ◆ inportanzia hartu [= eman] (?). Etzazula hoinbeste inportanziaik hartu (?) (LM). ¬ |
inposible, inposiblia | ezinezko | inposible adj. Ik. ezinezko. |
inpresio, inpresiua | zirrara, inpresio | inpresio 1 iz. Zirrara. Ik. arrako. 2 iz. Irudipena, ustea. Ik. sensazio. |
instante, instantia | istant | instante iz. Ik. istante. |
instrukzio, instrukziua | instrukzio | instrukzio 1 iz. Beren zereginetan trebatzeko, armadako kideek jasotzen duten prestakuntza. Soldautzan, instrukziua ikastῐa 'soldadutzan, instrukzioa ikastea'. 2 iz. pl. Jarraibidea; zerbait lortzeko edo gauzatzeko jarraitu beharreko bide edo arau orokorrak. Instrukziuek eman 'jarraibideak eman'. |
insurrekto, insurrektua | matxino, intsumiso | insurrekto (> insurreto) adj./iz. Matxinatua. |
inteligente, inteligentia | inteligente | inteligente (> intelijente) adj. |
inteligenzia | inteligentzia | inteligenzia (> intelijenzia) iz. Inteligentzia. Ik. entendimentu. |
intenzio, intenziua | intentzio | intenzio iz. Intentzioa, asmoa. Intenziuek (Ond Bak). || Intenzio txarrak zukatzien 'intentzio txarrak zeuzkan'. Ik. asmo. |
interes, interesa | interes | interes iz. Ald. intesia, interesia (?) |
interesante, interesantia | interesgarri | interesante adj. Interesgarria. |
interesatu, interesatzen | interesatu | interesatu da/zaio ad. ◆ interesaturik egon (> interesatwik yon). |
intirrintxilu, intirrintxilu (?) | mesenterio, entresilu | |
intoxikatu, intoxikatzen | intoxikatu | intoxikatu da/dau ad. |
intoxikazio, intoxikaziua | intoxikazio | intoxikazio iz. (Hitz berria) (?). |
intrintxilu, intrintxilua | mesenterio, entresilu | intrintxilu (eta intrisilu [Bakaiku]) iz. Mesenterioa; peritoneoaren tolestura, erraiei dagokien lekuan eusten diena. ▲ Sin. hestarteko. Ik. lora (?). |
intrisilu | mesenterio | intrisilu [Bakaiku] iz. Mesenterioa. Ik. intrintxilu. |
intrusa, intrusia | intsusa | intrusa (eta intsusi [Bakaiku]) iz. (Bot.) Intsusa, Caprifoliaceae familiako zuhaixka. ● Esr. zah. Intrusak loran, barbuek erditzen 'intsusak lorean, barboak erditzen [erruten]'. ◆ intrusa-lora. ¬ |
intxor arbola, intxor arbolia | intxaur arbola, intxaurrondo | |
intxor, intxorra | intxaur | intxor 1 iz. Intxaurra, intxaurrondoaren fruitua. Intxor kaskala 'intxaur oskola'. Intxorran kaskal berdῐa 'intxaurraren azal berdea'. 2 iz. (Bot.) Intxaurrondoa (Juglans regia). Ik. intxor arbola. ◆ intxor arbola. (Bot.) Intxaur arbola, intxaurrondoa. |
intxordi, intxordia | intxaurdi | intxordi iz. Intxaurdia, intxaurrondo saila. |
intzaile, intzailia | egile, egintzaile | egintzaile (> intzaile) iz. Aipatzen dena egiten duen pertsona. Ik. egitaile (> itaile). ▼ Anton. deseintzaile. |
intzentsu, intzentsua | intsentsu | intzentsu (> inzensu) iz. Intsentsua. |
inude | inude | inude iz. Inoren haurrari bularra ematen dion edo hura zaintzen duen emakumea. (Garai batekoa?). |
inundatu, inundatzen | urez bete, urez estali | inundatu da/dau ad. Urak gainezka egin, urez bete. Sorwek urez bete, inundatu 'soroak urez bete, inundatu' (LM). Ik. urak atera (> urak ata). |
inundazio, inundaziua | uholde, uralde | inundazio iz. Uholdea. Ik. ubalde. |
inurri | (gaztaina mota) | inurri iz. Gaztaina mota. Gaztain inurria, morkots latzekua (Inurri, castaña ni tardía, ni temprana, de erizo muy áspero) (Ond Bak). Ik. latx; saboi. |
inutil, inutila | gauzaez. 2 ezindu | inutil 1 adj. Gauzaeza, ezdeusa. Ik. ezereza (> ezeza); batere eza* (> batez, bateza). 2 adj. Ezindua; elbarria. Inutil gelditu da, silan 'elbarri gelditu da, [gurpil] aulkian'. Ik. paralitiko; perlesidun. 3 adj. Ezgaia. Inutil deklaratu ta enen in soldautzaik 'ezgai deklaratu eta ez nuen egin soldadutzarik'. 4 adj. Alproja. |
inutilidade, inutilidadia | gaitasunik ez(a), hutsaltasun | inutilidade 1 iz. Eraginkortasunik eza. 2 iz. Gaitasunik eza, hutsaltasuna. Au da inutilidadῐa dukatena 'hau da inutilidadea [ahalmenik eza] daukadana'. |
inutilkei, inutilkeia | alferreko zeregin | inutilkeria (> inutilkei, inutilkeia) iz. Alferreko zeregina. Inutilkeietan daitza 'inutilkeriatan [alferrikako zereginetan] dabiltza'. |
inuzentada, inuzentadia | inozentada, inuzentekeria | inuzentada (eta inuxentada) iz. Inozentada, inuzentekeria. ◆ inuzentada egin (> inuzentadῐa in). |
inuzentatu, inuzentatzen | inuzentetu, burutik joan | inuzentatu (eta inuxentatu, inozentatu) da/dau ad. Inuzentetu, lelotu; burutik egin, burutik joan, zentzua galdu. Inuzentatwik do oi, eztakiela zer iten den 'inozenteturik dago hori, ez dakiela zer egiten duen'. Inuzentatu in dai oi 'inozentetu egin dute hori'. Inuzentatwik dukai erri au 'inozenteturik daukate herri hau'. Ze uste dok, inozentatwik nola-o? 'zer uste duk, inuzenteturik nagoela-edo?'. Ik. sinpletu. |
inuzente, inuzentia | inuzente | inuzente (> inuxente) adj./iz. Inuzentia dala ematen dau, bea alaja ederra da 'inuzentea dela ematen du, baina alaja [ale] ederra da'. Ik. inozente. |
inzaile, inzailia | eginzale, egile | egintzaile (> inzaile) iz. Eginzalea, egilea. Inzailia ta inazizailia 'eginzalea [egilea] eta eginarazlea'. Inzailia da oi 'eginzalea [egilea] da hori'. |
inzensionaio, inzensionaio | intsentsu ontzi | inzensionario (> inzensionaio) iz. Intsentsu ontzia; intsentsua erretzeko erabiltzen den ontzi estalkiduna, kate batzuetatik zintzilik egoten dena. |
iortzi | igurtzi | |
iotzi, yotzi | eragotzi | iotzi dau ad. gge. Eragotzi. Ik. galarazi. Yotzi in ber dezut kanpua atatzia 'eragotzi egin behar dizut kanpora ateratzea'. Pareja izatῐa yotzi 'bikotea izatea eragotzi'. ◆ dioselia yotzi (egotzi 'rechazar'). Diosala [agurra] eragotzi, diosala ukatu. – eotzi 'eragozi' (destetar) (EHHA) |
ipar falso, ipar falsua | ipar-laino (?) (haizea) | |
ipar haize, ipar haizia | ipar haize | |
ipar, iparra | ipar | ipar (eta iper) 1 iz. Puntu kardinala. 2 iz. Iparraldea. 3 iz. Ipar haizea. ◆ ipar falso (> iper falso). Haizea; hego haizea eta iparra nahasten direnean. ◆ ipar haize (> ipar aize, iper aize). ◆ ipar-laino (> iper laino). Iparretik sartzen den lainoa, eguraldi hotza dakarrena. |
iper falso | ipar-laino (?) (haizea) | |
iper-laino, iper-lainua | ipar laino | |
iper, iperra | ipar; ipar(-haize) | iper 1 iz. Iparra, iparraldea. 2 iz. Iparraldetik datorren haize hotza. Iperra, aize otza 'iparra, haize hotza'. Ik. ipar. |
ipertu | ipartu*, haizeztatu; 2 iparrak jo | ipertu 1 dau ad. Haizeztatu, haizeberritu, egurastu. Gaur eztu ipertu (Ond Bak). Ik. haizetu; airiatu. 2 dau ad. Haizeak iparretik jo [?]. Aizῐa ipertu 'haizea ipartu'. |
ipua | ipuru (?) | ipua (?). Ipurua (?). Ik. ipuruko; otaipuruko. |
ipuko, ipukua | ipuru. 2 ipuruko | |
ipurbeltz | ipurbeltz | ipurbeltz adj. Ipurdi beltza duena. (LM). ● Esr. zah. Bera dena bestei; zartagi zarrak pertzari: ipur-beltz. |
ipurdi masaila, ipurdi masailia | ipurmasail | |
ipurdi, ipurdia | ipurdi. 2 natura, bulba | ipurdi 1 iz. Giza enborraren behe eta atzeko aldea. Ipurdi lodi. Ipurdi haundi. Ik. ipurraundi. Ipurdi mehe / flako. Ik. ipurfallo. 2 iz. Abere eta animalia batzuetan, uzkiaren aldea. 3 iz. Ontziez eta kidekoez mintzatuz, hondoa. 4 iz. Oina; arboletan eta, lurra ukitzen duen zatia; motzondoa. Arbola-ipurdia. 5 iz. Natura, bulba. ◆ ipurdi masaila (a itsatsia). Ipurmasaila, ipurdiko bi alde mamitsuetako bakoitza. ◆ ipurdia miezkatu. ◆ ipurdi miezkatzaile. Lgart. Ipurdi-miazkatzailea. Ipurdi miezkatzailia. ◆ ipurditi(k) (bota, moztu aditzekin) adb. Sustraitik atera, bota; errotik. Aize bolada zakar orrek ipurditi bota dau orko arbolῐoi 'hazie bolada zakar horrek ipurditik bota du horko arbola hori'. Ik. ondoti(k). ◆ ipurdi zikin. ◆ ipurdiz adb. Ipurdiz bota da.¬ |
ipurdiko zulo, ipurdiko zulua | ipurdiko zulo | |
ipurdiko, ipurdikua | ipurdiko | ipurdiko iz. Ipurdian hartzen edo ematen den kolpea. Ezpadaiz ixilik yoten, ipurdiko bat artu ber dok 'ez bahaiz isilik egoten, ipurdiko bat hartu behar duk'. |
ipurditi(k) | ipurditik, errotik | |
ipurdiz | ipurdiz | |
ipurfallo | ipurdi mehe | ipurfallo adj. Ipurdi mehea duena; ipurdia praketan antzematen ez zaiona. ▼ Anton. ipurraundi. |
ipurraundi | ipurtandi | ipurraundi adj. Ipurtandia, ipurdi handia duena. ▼ Anton. ipurfallo. |
ipurtargi, ipurtargia | ipurtargi | ipurtargi (eta iputargi) 1 iz. Lampyridae familiako intsektu gorputz-biguna, ipurtaldean argi ahul berdexka bat ematen duen organo bat duena (Lampirys noctiluca). Udako gaubatz ederretan ikusten dῐa ipurtargiek 'udako gauaro ederretan ikusten dira ipurtargiak'. 2 iz. (Argi iturri batek ematen duen argia oso motela dela adierazteko). Oi ipurtargia! Ia noiz aldatzen doken bonbilla kaxkarroi 'hori ipurtargia! Ea noiz aldatzen duan bonbilla kaxkar hori'. |
ipurtats, ipurtatsa | ipurtats | ipurtats iz. (Putorius putorius). |
ipurteste, ipurtestia | ipurteste | ipurteste iz. Heste lodiaren azken zatia, uzkian bukatzen dena. Odolkiek iten dῐa txerrien ipurtestiekin 'odolkiak egiten dira txerriaren ipurtestearekin'. |
ipuruko | ipuru. 2 ipuruko | ipuruko ([Altsasu, Bakaiku], eta ipuko [Urdiain]) 1 iz. (Bot.) Ipurua; nekostaren familiako zuhaixka (Juniperus communis; Juniperus phoenicea). ▲ Sin. otaipuruko. 2 iz. Kopetakoa, idiei eta behiei, uztartzean, kopetan jartzen zaiena. frontil, frontalera (idiena, behiena). |
ipurzulo, ipurzulua | ipurtzulo | ipurzulo iz. Ipurtzuloa, ipurdiko zuloa. |
ira, iria | ira, garo, iratze | ira iz. (Bot.) Iratzea, garoa (Pteridium aquilinum). Ira berde; ira seko. Manta-ira; mantakada ira. Txerria erretzeko irak ekartut 'txerria erretzeko irak ekarri ditut'. ▲ Sin. iyostor [Bakaiku]. |
iradi, iradia | iraleku | iradi iz. Ira saila, iratze-lekua. |
iraika / iraikan | igerikan, igerika, igeri | iraika(n) adb. Igerika, igeri. ▲ Sin. ibaika(n) [Altsasu, Bakaiku]. Iraikan ondo daki 'igerikan ondo daki'. Ubarka gainῐa faten gindan iraika itῐa 'uharka gainera joaten ginen igeri egitera'. ◆ iraikan egin (> iraikan in) dau ad. Igeri egin. ▲ Sin. ibaikan egin (> ibaikan in) [Altsasu, Bakaiku]. |
iraikalai, iraikalaia | igerilari | iraikalari (> iraikalai) adj./iz. Igerilaria. ▲ Sin. ibaikalari [Altsasu, Bakaiku]. |
iraikan in | igeri egin | |
irainsube, irainsubia | herensuge | irainsube (eta ireinsube [Urdiain], iransube [Altsasu (*)]; irunsube [Bakaiku]) iz. Herensugea; alegiazko piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti gorputza dituena. Ik. hirunsube; dragon. Aztuik dukatziu iraunsubῐen ixinpluek 'ahazturik duzkagu herensugeen ixinpluak [kontuak, ipuinak]'. «Irainsubῐa Mendarteko lezῐen eoten emen zan, eta gaubῐo erriko neskatxa majena jateko atatzen emen zan lezetik» 'herensugea Mendarteko leizean egoten omen zen, eta gauero herriko neskatxa ederrena jateko ateratzen omen zen leizetik'. |
iraketa | ira mozte | iraketa 1 adb. Ira bila. Iraketá, irak ebaitzia Prointzῐá 'iraketara, irak ebakitzera Probintziara [Gipuzkoara]'. 2 iz. Ira moztea. |
irar, irarra | ilar | irar (eta idar [Altsasu, Bakaiku]) iz. (Bot.) Ilarra, baratzeko landare lekaduna (Pisum sativum). ▲ Sin. idar zuri. Ik. idar. |
irargi erdi, irargi erdia | ilargi erdi, ilargialdi(aren) erdi | |
irargi oso, irargi osua | ilargi bete, ilbete | |
irargi, irargia | ilargi | irargi ([Urdiain] eta idargi [Bakaiku]); idergi [Altsasu]) iz. Ilargia. || Idargi ‘ilargi’ osua. ● Esr. zah. Idargien argia, yuzkien berotasuna, idien indarra (Ond Bak). || Irargiaren aldiek: ilberri, ilgora, ilondo, ilbete / irargi osua 'ilargiaren aldiak: ilberri, ilgora, ilondo, ilbete / ilargi osoa'. [– irargi osua, ilondo, ilberri, ilgora]. Irargia osatzen jok 'ilargia osatzen zagok'. ◆ irargi erdi. Ilargi erdia, ilargialdiaren erdia; ilgoran eta ilondon (ilbeheran) ilargiak erakusten duen irudia, igitai-ahoaren antza duena. ◆ irargi oso. Ilargi betea. Ik. ilbete. ◆ irargitan. Ilargitan. Idergitan fan da (Iza Alts). |
irasar, irasarra | irasagar (?) | irasar Ik. ilasar (?). ¬ |
iraun | iraun | iraun dau ad. (LM) {egiaztatu}. Egoera berean jarraitu, egoera jakin bati eutsi; hondatu, ahitu edo desagertu gabe jarraitu. |
irausi | irausi | irausi (Iza Alts), (Ond Bak) (eta yausi2 [Urdiain]) adb. Txerri ahardiaz mintzatuz, arreske. Urdῐa irausi do, fa ber da apwengana, apwekin ibiltzeko 'urdea irausi dago, joan behar da apoarengana, apoarekin ibiltzeko'. |
irei | ireki | irei [Altsasu] da/dau ad. Ireki. Ik. iriki [Urdiain]; zabaldu. |
iri | ireki | iri dau ad. Ireki. —Iri zan atai'oi. —Iri dot. —Zabal zan atai'oi. —Zabaldu dot. —Iri zazu. —Iri dot. —Zabal zazu. —Zabaldu dot. (Ond Bak). Ik. zabaldu. |
iriki, irikitzen | ireki | iriki [Urdiain] da/dau ad. Ireki. «Iriki ataia» esaten zan (LM). Ik. irei; zabaldu. |
irregular, irregularra | irregular | irregular adj. Gorabeheratsua; koskatsua. ▼ Anton. regular. |
irrietu, irrietzen | lurra higitu | irrietu da ad. Lurra higitu. {(Ond Bak): correrse, deslizarse la tierra}. Ik. narratu. |
irrinkaxketan ari, ibili | zabuan kulunkatu, [endaitzean zabukatu] | irrinkaxketan ari, ibili. Gurdia zanbulu moduan ibiliz egiten zen jolasa (Ond Bak). Neska-mutiko bat gurdiaren endaitzaren (andaitza, Bakaikun) puntan jarrita, beste batzuek gurdiari atzetik eragiten diote, endaitzari gora eta behera eginez. ▲ Sin. zanbulukan ibili, gurdilafraikan, txintxingoratu, askotaldiako. |
irrintza, irrintzia | irrintzi | irrintza 1 iz. Zaldiaren oihua [Altsasu]. 2 iz. Oihua, garrasia. Irrintzia in dau 'irrintzia egin du'. |
irrintzakan | irrintzika | irrintzakan 1 adb. (Zaldia) irrintzika, irrintzi eginez. 2 adb. Irrintzi oihuak eginez. |
irrintzi, irrintzia | irrintzi | |
irripa, irripia | erripa | irripa iz. Erripa, aldapa pikoa. Ik. aldapa. |
irrist | irrist | irrist (eta irrixt) onomat. Irristadaren onomatopeia. Irrixt!, ta ankazgwá 'irrist!, eta hankaz gora'. ◆ irrist egin (> irrist in, irrixt in). Irristatu. Ik. irristatu. ¬ |
irrist in | irrist egin | |
irristada, irristadia | irristada | irristada (eta irrixtada, irrixtadῐa) 1 iz. Leku irristakoarra. Kontuz or; irrixtadῐa do ta 'kontuz hor; irristada dago eta'. Bado irrixtada bat! 'badago irristada bat!'. 2 iz. Irristatzea. A ze irristadῐa in dau! 'a zer irristada egin du!'. ◆ irristada egon (> irristadia yon). Bertan irristatzea erraza gertatzen denean. |
irristakan | irristaka | irristakan (eta irrixtakan) adb. Irristaka, irrist eginez. Izoztutako elurretan, irristakan 'izoztutako elurretan, irristaka'. ◆ irristakan ibili. |
irristatu, irristatzen | irristatu | irristatu (eta irrixtatu) da ad. Gainalde leun batean herrestan joan. Irrixtatu ta ankaz gwa fan da 'irristatu eta hankaz gora joan da'. Ik. irrist egin (> irrist in, irrixt in). |
irrixt in | irrist egin | |
irrixtada, irrixtadia | irristada | |
irrixtatu | irristatu | |
irruti | urruti | irruti adb. Urruti. Anton. gertu. irrutira (> irrutῐa). Irrutῐa fateko, ibili poliki 'urrutira joateko, ibili poliki'. - irrutia fan 'urrutira joan'. - irrutio fan 'urrutirago joan'. - irrutioko. - irrutien. - irrutiti. - irrutiena. - irruti in. Guai, zahartuta, irruti iten zaira Gainbeheko basua. - irrutiaindo. - irrutia / irrutio fan be. ◆ irrutiko adj. Urrutikoa, urruti dagoena. Antejuek ber, gertuko ta irrutiko gauzak ikusteko 'antiojoak behar, gertuko eta urrutiko gauzak ikusteko'. Ik. aparteko. - irruti samar. - irrutixo 'urrutixeago'. - ezta irrutiti're (?) (Ni por asomo). - irruti in. Fan ga basua, bea nei irruti in zaira. ● Esr. zah. Urrutio ta ederro 'urrutiago eta ederrago' (Zenbat urrutiago, hainbat nahiago) [Bakaiku]. |
irrutiko, irrutikua | urrutiko | |
irrutitu, irrutitzen | urrutiratu, urrundu | irrutitu da/dau ad. Urrutiratu, urrundu. Jostaiek badazi irrutitzen 'ostotsak badoaz urrutiratzen'. |
irrutitxo | urrutitxo | irrutitxo adb. Urrutitxo, urruti samar. Irrutitxo do pausokan fateko 'urrutitxo dago pausoka joateko'. |
irugei, irugeia | igurain, basozain | irugei iz. Iguraina; zaintzailea, zentzu zabalean. Guarda irugeia, atwai kasoiten ibiltzen zana. Ik. igurai. |
irui / idui | iduri, irudi | irui / iduri (> idui) [irudi / iruditu] iz. Iduria, irudia. / iduri izan (?). |
iruitu | iruditu | iruditu (> iruitu) 1 dau ad. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. 2 dau ad. Irudimenean eratu edo sortu. ¬ |
irulka(n) | iraulka | irulka(n) adb. Iraulka, iraulkatuz; norbait etzanik dagoela, alde batera eta bestera jiratuz. Astwa irulkan daile 'astoa iraulka dabil'. |
irun, iruten | irun | irun dau ad. Ehuntzeko gaia hari bihurtu. Haria irun (Iza Alts). |
Iruña | Iruñea | Iruña iz. Iruñea. Ik. Panplona. Leno beti “Iruña” esaten zan, geruo “Panplona” 'lehenago “Iruña” esaten zen, geroago “Panplona”'. |
isabelantxapel | ? abere sabelaren zatia | isabelantxapel iz. {(Ond Bak): un intestino de cabras y ovejas}. *{“Biziaren hiztegiaz” Txomin Peillen. Isabelantxapel: abere sabelaren zatia. Abereen isabelantxapel, agian, karlistek Isabel erreginaz egin hitz jokoa liteke. Sabel zorro: panza}. |
isai, isaitu, isaitzen | ? egurastu | isai, isaitu dau ad. Baniua trastiok 'arropok' isaitzia. Isai ber tu. (? sekatzen paratu; banatu; zabaldu [?]; aireberritu, egurastu [?]) |
isasi, isasia (?) | isasi iz. | |
isegi | eseki | isegi da/dau ad. (Iza Alts). [Olaztiko grabazioetan. Egun arrotza Urdiain eta Bakaiku artean]. Ik. txintxilikatu. |
isipela, isipelia | isipula | isipela [Urdiain] iz. Isipula. Ik. isipula. |
isipu, isipua | isipu. 2 zurdaki | isipu (eta ixipu) 1 iz. Elizetan ur bedeinkatuaz ihinztatzeko erabiltzen den tresna. 2 iz. Zurdakia, pintzel lodia, paretak-eta margotzeko erabiltzen dena. Txuitzeko ixipua 'zuritzeko [margotzeko] isipua'. |
isipula | isipula | isipula (eta gisipela [Bakaiku], isipela [Urdiain]) iz. Eritasun kutsakorra, azala gorri eta distiratsu ipintzen duena. Isipelῐa, narruazaleko gaitza 'isipula, larruazaleko gaitza'. |
istante, istantia | istant | istante (eta instante, ixtante) iz. Istantea, unea [“istant” da euskara batuko forma]. ◆ istante batean (> istante batῐen) adb. Istant batean, laster batean. ◆ istantean (> istantῐen) adb. Bat-batean, berehala. |
istikatu, istikatzen | (barrez) lehertu / leherrarazi | istikatu (Ald. ?istekatu) da/dau ad. (*) Barrez lehertu, ito. Arek istikatzen zen barrez jendῐa 'hark istikatzen zuen barrez jendea'. |
istilu, istilua | istilu | istilu 1 iz. Iskanbila. Istiluek. ▲ Sin. eskandalo, yausi, follon. 2 iz. Arazo edo auzi eztabaidatsua. ◆ istiluketan. |
istiluketan | istiluka | istiluketan adb. Istiluka. Mozkortuta denῐen beti asten dῐa istiluketan 'mozkortuta daudenean beti hasten dira istiluka'. |
isui punta | isuri punta [banalerro] | |
isui, isuia | isuri, isurialde (2) | isuri2 (> isui, ixui) 1 iz. Odol isuia 'odol isuria'. 2 iz. Isurialdea. Teilatuen ixuia 'teilatuaren isuria'. ◆ isuri punta (> isui punta, ixi punta). Mendiko punta, isurialdeen banalerroa dena (?). Isui Punta, Ixi Punta [mendiko banalerroa]. |
isui, isuitzen | isuri (1) | isuri1 (> isui, ixui; isuitzen) da/dau ad. Odola isui; odol isuia 'odola isuri; odol isuria'. Odola isuitzen etor zan, odola daiola 'odola isurtzen etorri zen, odola dariola [zeriola]'. |
isun, isuna | isun | isun (eta ixun) iz. Lege edo aginduren baten hausleari ezartzen zaion diruzko zigorra. Aspaldiko isunik aundiena 'aspaldiko isunik handiena'. Isuna ososwa patu ber izan dau 'isuna oso-osoa pagatu behar izan du'. ◆ isuna bota. Isuna ezarri. Isuna bota duai 'isuna bota [ezarri] didate. Ik. isundu; (norbaiti) porrua sartu. |
isundu, isuntzen | isundu | isundu dau ad. Isuna jarri. Orri isundu in ber zaio 'horri isundu egin behar zaio'. Ik. isuna bota. |
isus-zuin | isus-zuin [(hazia) barreiatzeko zuin] | isus-zuin iz. (Ond Bak), (Iza Alts). Hazia isusteko zuina, ildoa. {Señales: hoyos, surcos, ramitas... para echar simiente en un campo (Ond Bak)}. |
isusi, isusten | isutsi, (hazia) barreiatu | isusi dau ad. Ik. isutsi. |
isustaile, isustailia | (hazi) barreiatzaile; ereile | isustaile adj. Ereilea; ereintzan, hazia banatzen duena. Azia isusten dena da isustailῐa 'hazia isusten [barreiatzen] duena da isustailea'. Ik. isutsi* (> isusi). Ik. hazimilera; yaintzaile. |
isutsi, isusten | isutsi, (hazia) barreiatu | isutsi ([Altsasu] eta isusi [Urdiain, Bakaiku] dau ad. Isutsi; hazia bota, hazia barreiatu. [Urdiain]: hazia isusi, garia isusi, maiza isusi. Yaiteko garia isusi 'ereiteko garia isutsi [barreiatu]'. ▲ Sin. hazia banatu. Ik. isustaile; hazimilera; yaintzaile. |
ita | igita | igita (> itá) iz. Igita, igitatzea. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Banua itá 'banoa igitara'. Itaia eskutan, banua itá 'igitaia eskuetan, banoa igitara'. |
itai, itaia | igitai | |
itailari, itailaria | igitari | itailari iz. Igitaria, igitatzen duen langilea. Ik. igitaidun. |
itaile, itailia | egile | egitaile (> itaile) iz. Egilea. Asko iten dena da itailia 'asko egiten duena da egitailea'. Ik. egintzaile (> intzaile). |
itain, itaina | izain | itain iz. Izaina; zizare mota xurgatzailea, ur gezetan bizi dena eta gorputzetik odola ateratzeko erabiltzen zena (Hirudo medicinalis). |
itaindun, itainduna | itaindun iz. Izainak hartzen, saltzen edo odola xurgatzeko gaixoei jartzen aritzen zen pertsona. | |
itaitu, itaitzen | igitatu | itaitu (eta itatu) dau ad. Igitatu, igitaiaz ebaki. Gariek itaitu 'gariak igitatu'. Itan ibili 'igitan ibili'. Itan daile 'igitan dabil'. ◆ itaitzera (> itaitzῐa). Gariek itaitzia, banua itá 'gariak itaitzera, banoa igitara'. Ik. igita (> itá). |
itajun, itajuna / itajuna, itajunia | itaxur, itogin | itajun, itajuna / itajuna, itajunia Ald. itojin (Iza Alts); itajura, itujara, itufara (Ond Bak); itofin (Olatzagutia). iz. Itaxura, itogina. |
italdiko, italdikua | italdiko | italdiko iz. Aldia egokituta, idiak eta behiak zaintzen dituena. Ferrileko langῐa kasoiten zen italdiko zonak, ganauein atua pasatzeko, egun osuen iluntziartῐa 'ferrokarrileko [trenbideko] langa kasu egiten zuen italdiko zegoenak, ganaduen hatua [saldoa] pasatzeko, egun osoan iluntze arte'. [Udan, herriko etxe bakoitzari aldika egokitzen zitzaion «italdiko» izatea]. |
itauli, itaulia | iteuli | itauli (> itauliya [Altsasu]) iz. Iteulia, behiei eta kidekoei erasotzen dien ezpara (Tabanus bovinus). Ik. mandaiauli; zamailu. |
itaurreko, itaurrekua | itaurreko | itaurreko (eta iturreko [Ziordia]) iz. Idiak edo behiak gidatzen dituen pertsona. Ik. itzai. |
iteko, itekua | egiteko | egiteko (> iteko) iz. Oi dok itekwa, hoi! 'hori duk egitekoa, hori!'. ◆ beste egitekorik ez izan (> beste itekoik ez izan). Zerbaitetan denbora alferrik galdu nahi ez dela adierazteko. Ez tukat beste itekoik! 'ez daukat beste egitekorik!'. ◆ egiteko txarra (> iteko txarra) interj. Ilunduta fan ber daiz pasῐa? Iteko txarra! 'ilunduta joan behar haiz [duk] paseatzera? Egiteko txarra!'. ◆ ezer egitekorik (> ezer itekoik, eze itekoik). (Ezezko esaldietan). Eztukat eze itekoik 'ez daukat ezer egitekorik'. |
itirio | itario (*) | itirio iz. (Bot.) Itarioa; gari soroetan ateratzen den belar txarra, lore urdinak ditu eta arantzak heldua denean (*). {(Ond Bak): una hierba que nace en el trigo, maleza}. |
ito, itotzen | ito | ito 1 da/dau ad. ◆ ito beharrean (> ito berrῐen). Korrika ta prisaka, ito berrῐen 'korrika eta presaka, ito beharrean'. |
ito, itua | ito | ito (> itwa) adj. ▲ Sin. itogarri. Egun itwa 'egun itogarria, hezea eta beroa'. Giro itwa 'giro itoa'. Toki itwa 'toki itoa [beroa, eta aireak korritzen ez duen tokia]'. |
itogarri, itogarria | itogarri | itogarri adj. Arnasa hartzea eragozten duena. Usai itogarria 'usain itogarria'. ▲ Sin. itoa(a) (> ituá, itwa). ¬ |
itolarri, itolarria | itolarri | itolarri iz. Itobeharra, larritasun itogarria. ◆ itolarrian (> itolarrien) adb. |
itongarri, itongarria | idi ongarri* | itongarri iz. Idien ongarria (Ond Bak) (excremento del ganado). |
itsasi, itsasten | itsatsi | itsasi Ald. itxasi; Ald. itsetsi (Iza Alts); itsasi (Ond Bak). Gripe garbi pasatu be zekan batekin lo in zela, eta etzakiola itsasi. || Porruek itxas dia. Txertuek itsas dau. |
itsu, itsua (1) | itsu | itsu1 1 adj./iz. Ikusmenaz gabetua. 2 adj. Zerbaiten oso zalea dena. Oi itsua da gozwendako 'hori itsua da gozoarendako [gozozalea]'. Ik. amorratu. ◆ itsu-itsuan (> itsu-itsuen) adb. Itsu-itsuen ekar ber diet sekadorῐa. 'itsu-itsuan ekarri behar diat sekadora [arropa lehorgailua]'. |
itsu, itsua (2) | erlakizten, zaldar | itsu2 iz. Zaldarra, erlakiztena. Itsua, pitor gaiztatua 'itsua, pikor [handitu] gaiztotua'. Ik. itsumutu; zuldur. |
itsumutu, itsumutua | erlakizten, zaldar | itsumutu iz. Erlakiztena, zaldarra. [ganglio (?); divieso] Ik. itsu. |
itsusi, itsusia | itsusi | itsusi 2. Egun itsusia (eguraldia). Hoi jantzi itsusia! 3. konportamentu itsusia ibil dau (ekintza). 4. hitz itsusiek. |
itsutu, itsutzen | itsutu | itsutu 1 da/dau ad. Ikusmenaz gabetua utzi edo gertatu, itsu bihurtu. 2 da/dau ad. Argi gehiegiak liluratu. Autwen argiek itsututa 'autoaren argiak itsututa'. Ik. begietan jo (> begitan jo). 3 da ad. Itsuki zaletu. Raso itsutwik de futbolakin 'arras itsuturik daude futbolarekin'. Ik. sinpletu. |
iturkeitz, iturkeitza | iturkaitz | iturkeitz iz. Iturkaitza. [Ojo de agua que brota con facilidad en un fontanal o sitio que abunda en manantiales]. Ur gune eta siets leku diren eremuetan ateratzen diren iturriak. Mantxika-gaztinaldien yoten da iturkeitza [Urdiain]. Iturria sortzen dan lekua, ura jaiotzen dan tokia da iturkeitza 'iturria sortzen den lekua, ura jaiotzen den tokia da iturkaitza'. Iturkeitzak, ugunetan atatzen dῐan iturribegiek 'iturkaitzak, ur guneetan ateratzen diren iturbegiak'. {manantial que brota con facilidad cuando se cava en un fontanal}. |
iturmendiar, iturmendiarra | iturmendiar | iturmendiar 1 adj. Iturmendikoa, Iturmendiri dagokiona. 2 iz. Iturmendiko herritarra. |
iturri, iturria | iturri | iturri 1 iz. Lur azpitik azaleratzen den ura; ur hori ateratzen den lekua. Arratatako iturria; Eztiturri. Ik. iturkeitz. 2 iz. Ubidez ekarririko urei aterabidea emateko antolatzen den eraikuntza, gehienetan uraskaz hornitua. Plazako iturria; Iturri zarra. |
iturribegi, iturribegia | iturburu, iturbegi | iturribegi iz. Iturbegia, iturburua. Ezaun do aurtengo sekurῐa; iturri begiek sekatwik o raso murritwik de ‘ezagun dago aurtengo sikura; iturri begiak sikaturik edo arras murrizturik daude’. ▲ Sin. iturrien ama (Ond Bak); ur-begi. Ik. iturkeitz. |
iturrien ama | iturburu | iturriaren ama (> iturrien ama) [Bakaiku] iz. ▲ Sin. iturribegi, ur-begi. |
itxan, itxana | itxoin*, atseden, atsedenaldi, geldialdi, pausaldi | itxan iz. Atsedena [itxoin*; etxon*]. Deskansatzeko itxana. Alabῐek esan zian jentilai zer zan «itxana» 'alabak esan zion jentilari zer zen atsedenaldia'. Ik itxanaldi; deskanso. |
itxanaldi, itxanaldia | itxoinaldi*, atsedenaldi, geldialdi, pausaldi | itxanaldi iz. Atsedenaldia [itxoinaldi*]. Ik. itxan(a). |
itxartina, itxartinia | mihiko pikor / pikorta | itxartina (eta itzartina) (a itsatsia) iz. Mihian agertzen den pikor gisakoa (papilitis lingual). Itxartinak, miyen atatzen dῐan pikorrak 'mihian ateratzen diren pikorrak'. |
itxaso, itxasua | itsaso | |
itxasu, itxasua | itsaso | itxasu (eta itxaso; itsesu (?) [Altsasu]) iz. Itsasoa. ¬ |
itxi, itxia (2) | itxi, itxitura | itxi2 1 adj. Sarrera edo irteera eragotzia duena. Toki itxia. 2 adj. Jendearen lagunarteari ihes egiten diona. Persona itxia. 3 adj. Sarria edo trinkoa dena. Baso itxia. Ik. sarri. ▼ Anton. (1, 2, 3) zabal(a). 4 iz. Itxitura, eremu edo barruti itxia. Ik. hespil; zerratu. |
itxi, ixten (1) | itxi (1) | itxi1 1 da/dau ad. Ataia murriluekin itxi 'atea morroiloarekin itxi'. Laiua itxi 'leihoa itxi'. Tranpῐa ta atarzulwa itxik 'tranpa [atearen leihoa] eta artarzuloa [katazuloa] itxirik'. Langῐa giltzῐekin itxi 'langa giltzarekin itzi'. ▼ Anton. zabaldu. Fabrikῐa itxi in dai 'fabrika itxi egin dute'. Astelenetan tabernῐa itxik do 'astelehenetan taberna itxirik dago'. Autuendako, kaliek itxi in tuai. Belarriek itxi (belarri zuloa itxi). Surrak itxi. Begiek itxi. Zulwa itxi. Paswa itxi 'pasoa [pasabidea] itxi'. Eskua itxi. Paragosa itxi 'aterkia itxi'. Larrῐa alanbre-esiekin itxi 'larrea alanbre-hesiarekin itxi'. ¬ |
itxo / itxoik | (gainean) jarri, (gainean) igo | itxo da ad. Gainean jarri, gainean igo. Itxota. Ganauen gainien itxota 'ganaduaren gainean, itxota'. Indiua zaldien itxo 'indioa zaldian itxo'. |
itxura, itxuria | itxura | itxura iz. Ik. etxura. Itxura txarra deka 'itxura txarra dakar / dauka'. Sin. traza, fatxa, planta, figura. |
itzai, itzaia | itzain; 2. gurdizain | itzai iz. Itzaina; idiak zaintzen eta gidatzen dituen pertsona; gurdiak gidatzen dituen pertsona. {(Iza Alts): carretero}. [Urdiain]: Itaurrekua idiein aurreti, itzaia atzeti 'itaurrekoa idien aurretik, itzaina atzetik'. Ik. itaurreko. |
itzal, itzala | itzal, laiotz | itzal iz. Lastima udan basuen galtzen dien itzalak. Soruen erretzen yuzkiekin eta basuen itzala galtzen (Ond Bak). ▲ Sin. errainu. ▼ Anton. yuzkialde. Ik. itzalalde. ◆ itzala egin (> itzala in). ◆ toki itzala. Laiotza. ¬ |
itzalalde, itzalaldia | itzalalde | itzalalde iz. Itzala den alderdia; iparrera ematen duen aldea. Itzalaldῐa duka sarrerῐa etxῐek 'itzalaldera dauka sarrera etxeak'. ▲ Sin. itzal. ▼ Anton. yuzkialde. Ik. egutera. |
itzaldu, itzaltzen | itzaldu, itzali | itzaldu da/dau ad. Itzaleztatu, itzalak hartu; zerbaiten bizitasuna edo karra gutxitu edo desagertu. Yuzkia itzaldu lainopῐen 'eguzkia itzaldu lainopean'. Ik. ilundu; lainatu. |
itzalpe, itzalpia | itzalpe | itzalpe iz. Zuhaitz batek edo kideko zerbaitek eratzen duen itzala, itzalean dagoen tokia. ▼ Anton. yuzkipe. |
itzartina | mihiko pikor / pikorta | itzartina (a itsatsia) iz. Ik. itxartina. |
itzuldu | itzuli, irauli | itzuldu [Altsasu] da ad. Irauli, itzuli. {Gurdiya itzuldu gáinéa(Iza Alts)}. Ik. itzuli; yaili. |
itzuli, itzultzen | irauli | itzuli da ad. Irauli; azpikoz gora jarri. Gurdia itzuli 'gurdia irauli'. Zelaien ezta gurdia itzultzen 'zelaian ez da gurdia iraultzen'. ▲ Sin. itzuldu [Altsasu], bolkatu. Ik. yaili. |
iuntz, iuntza | (?) | iuntz (?) |
iuntzi, iuntzia | eultzi. 2 inuntzi, (txilarrezko) erratz | iuntzi 1 iz. Eultzia. Ik. yuntzi1. 2 iz. Txilarrez egindako erratza. Ik. ilar yuntzi; yuntzi2. |
iutsin, iutsina | erauntsi | |
iuzki, iuzkia | eguzki | |
ixe | ux, uxa | ixe (eta ixo [Urdiain]) interj. Ux, uxa; etxeko hegaztiak uxatzeko erabiltzen den hitza. [Ixe! Exclamación para ahuyentar aves domésticas (Ond Bak)]. ▲ Sin. ox, oxe; ixo. ▼ Anton. purra. |
ixil-ixilik | isil-isilik | |
ixil, ixila | isil | isil (> ixil) 1 adj. Leku ixila. 2 adj. Jende ixila. 3 adb. Itz intazu ixilo 'hitz egin ezazu isilago. ◆ isilean gorde (> ixilien gorde). ◆ isilik gorde (> ixilik gorde). ◆ isil-isila (> ixil-ixila). adb. Guztiz isilik. Zade ixil-ixila 'zaude isil-isila'. ◆ isil-isilik (> ixil-ixilik). adb. Guztiz isilik. Serio ta ixil-ixilik gelditu zan jendῐa 'serio eta isil-isilik gelditu zen jendea'. |
ixildu, ixiltzen | isildu | isildu (> ixildu) 1 da/dau ad. Txakurra ixildube yon da gau guztῐa 'txakurra isildu gabe egon da gau guztia' 2 da ad. Irud. Amaitu, bukatu. Ixildu tuk kontuek, bai 'isildu dituk kontuak, bai [bukatu dira kontuak]'. 3 da/dau ad. Norbait isilik gelditu, isilarazi. Ta nik arrazoi; ixildu dok, bai, ixildu! 'eta nik arrazoi; isildu duk, bai, isildu!'. Danak ixildu jitun 'denak isildu ditin'. Ik. isilduazi (> ixilduazi). ¬ |
ixilduazi, ixilduazten | isilarazi | isilduazi (> ixilduazi) dau ad. Isilarazi, isiltzera behartu. |
ixilien | isilean | isilean (> ixilien) adb. Ezkutuan, gordean. Ixilien daitza hizketan. ▲ Sin. ixilkan; ixilpien. Ik. sekretuan (> sekretwen). ◆ isilean gorde (> ixilien gorde). Ixilik gorde. Ik. isilik gorde. |
ixilik | isilik | isilik (> ixilik) 1 adb. Ixilik yoten dakienai aitu ber zaio 'isilik egoten dakienari aditu behar zaio'. 2 adb. Isilean. Aua ixilik; ez esaten! 'hura isilik; ez esaten!'. Ixilik gordetazu esandakwa 'isilik gorde ezazu esandakoa'. ◆ isil-isilik (> ixil-ixilik). adb. Guztiz isilik. Obena da ixil-ixilik yotῐa 'hoberena da isil-isilik egotea'. Serio ta ixil-ixilik gelditu zan jendῐa 'serio eta isil-isilik gelditu zen jendea'. ◆ isilik egon (> ixilik yon) (jokatutako esapidea). Harridura adierazteko: zaude / hago isilik! (> zade / ago ixilik) [ez esan!]. —Maria ta Jose banatu in emen dῐa. —Zade ixilik! 'Maria eta Jose banatu egin omen dira. —Zaude isilik!'. || ◆ zaude / hago isilik ba! (> zade / ago ixilik ba). (Emango den berria indartzeko). ◆ isilik gorde (> ixilik gorde). Isilean gorde. Orrek eztau ixilik gordeko, ez. 'horrek ez du isilik gordeko, ez'. Ik. isilean (> ixilien). ¬ |
ixilkan | isilka | isilkan (> ixilkan) adb. Isilka, isilean, gordean. Kontu bat esan ber dunat ixilkan 'kontu bat esan behar dinat isilka'. ▲ Sin. ixilien. |
ixilpe, ixilpien | isilpean | isilpean (> ixilpien) adb. Isilean, ezkutuan; sekretupean. |
ixiltasun, ixiltasuna | isiltasun | isiltasun (> ixiltasun) iz. Au ixiltasuna dona etxῐontan 'hau isiltasuna dagoena etxe honetan'. |
ixinplo, ixinplua | ipuin, kontu; 2 gezur huts | ixinplo 1 iz. Etsenplua*, ipuina, alegia, elezaharra. Afalonduen, abuelak ixinpluek kontatzen tu 'afalondoan, amonak ixinploak kontatzen ditu'. Kontatazu ixinpluek 'konta ezazu ipuinak'. ▲ Sin. kontu. 2 iz. Batez ere pl. ixinpluek (gutxiespen zentzua). Gezurrezko kontuak; gezur hutsak. Oiek ixinpluek tun! 'horiek ixinploak [kontuak; gezur hutsak] ditun!'. ▲ Sin. sinplekeia, tonteia, enbusteia. ◆ ixinpluak kontatu (> ixinpluek kontatu). Ipuinak kontatu. Kontuketalai ona zan ta ixinpluek kontatzen zezkiun 'kontuketalari ona zen eta ixinpluak kontatzen zizkigun'. |
ixo | ixo. 2 ux | ixo 1 interj. Norbaiti isil dadin eskatzeko erabiltzen den hitza. Ixo!, orrenbeste yausi! 'ixo!, horrenbeste erausi [zalaparta]'. 2 interj. Ux, uxa; etxeko hegaztiak uxatzeko erabiltzen den hitza. Ik. ox, oxe; ixe [Bakaiku]. ▼ Anton. purra. |
ixur | izur | ixur adj. Izurra, kizkurra. Laino ixur. {Laino ixur, nube o cielo rizado (Ond Bak)}. Ik. kuzkur. |
iyelki, iyelkitzen | eralki, bahetu | iyelki (eta yelki) dau ad. Eralki, bahetu. Ina iyelkitzen dail 'irina eralkitzen dabil'. Ik. baiatik pasatu. |
iyendura, iyenduria | iraindura (*), irain [esne etorrera] | iyendura iz. Iraindura, iraina; erditzean emeen titietan esnea agertzea. ◆ iendura jaitsi (> iyendurῐa jaitxi). Iraindura jaitsi, esnea etorri. {*OEH iraindura, ereindura (AN-5vill, B, BN-arb-lab, Sal, R), irindura (G-nav). Ref.: A (ereindura); Gte Erd 107. Chorro, circulación de la leche cuando se ordeña una vaca. [...] Behi hunek ereindurarik eztu emaiten egun (BN-lab). [...] Ereindura xin zik korai (R-vid) A. Ereindura jautsi zaio (B) [...]; urdama ereindura ematen ari zaie (AN-5vill, BN-arb), irindura ematen ari da (G-nav) Gte Erd 107}. |
iyo | eho | iyo dau ad. (Iza Alts). Eho; aleak eta kidekoak birrindu edo haustu. Errotan garia iten zan harrien íyo (Ond Bak). Ik. iho. Ik. txehetu; txikitu; matxakatu. |
iyo, iyotzen (1) | igo | iyo (eta io) 1 da ad. Igo. ▼ Anton. jaitxi. 2 dau ad. Eskilak iyo. Aldapῐa iyo. 3 dau ad. Ik. jaso. |
iyogera, iyogeria | igoera | iyogera iz. Ik. igoera. |
iyola | inola | iyola adb. Inola; ezezko testuinguruetan, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, 'ez modu batera ez bestera' esanahiaz, edo ezetzaren indargarri gisa. Eztῐagu autziko maldadῐoi iten, ezta iyola're! 'ez diogu utziko kalte hori egiten, ezta inola ere!'. ◆ inola ere ez (> iyola're ez). —Nola in dezu, ba? —Iyolare ez! '—Nola egin duzu, bada? —Inola ere ez!'. Iyolare ezin dezu orduko garai aiekin konparatu 'inola ere ezin duzu orduko garai haiekin konparatu'. |
iyon | inoren | iyon ([Altsasu]; iyuen [Urdiain]). Inoren [ajeno]. Hiru etxe iyonak 'hiru etxe inorenak'. |
iyor | inor | iyor izord. Inor. Intxorra eztau iyork'e mozten 'intxaurra ez du inork mozten'. ◆ iyore. Inor ere. (Izen ordainak beti 'ere' partikularekin ibiltzen dira). Ikus dezu iyor'e? 'ikus duzu inor ere?'. Bajok iyore? 'bazagok inor ere?' || Ez dok besteik falta, ura etortzia eta etxien iyor’e ez yotia (Ond Bak). Iyorek eztaki 'inork ere ez daki'. Ik. norbait. ◆ iyorez. Inor (ere) ez. —Ezta etorri iyor'e? —Ez, iyor'ez '—ez da etorri inor ere? —Ez, inor ere ez'. |
iyore | inor ere | |
iyortzi | igurtzi | iyortzi ([Altsasu]; iortzi, iyortzi, iyurtzi [Urdiain]) 1 dau ad. Igurtzi [frotar]. Iyortzi zapatak ezkatzien zikina kentzeko. Iyortzi eskuek / paterak oihal batekin, sekatzeko. 2 (> iortzi [Urdiain]) dau ad. Bihurritu. Arropa mustia iortzi (bihurrituz) 'arropa bustia igurtzi [bihurritu]'. |
iyostor | ira, garo, iratze | iyostor [Bakaiku] iz. (Bot.) Iratzea. Ik. ira. |
iyua | inora | iyua adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). Inora; tokiren batera, norabait. ◆ iyua're (> iyuare). (Ezezko esaldietan). Inora ere, inora ez. Enaiz fanko iyua're 'ez naiz joango inora ere'. ◆ iyua're ez (> iyuarez). (Erantzunetan, aditza ezabaturik). Inora ere ez —Nwa zazi? —Iyua're ez '—Nora zoaz? —Inora ere ez'. |
iyua're | inora ere | |
iyubiur, iyubiurrak (pl.) | irabiur | |
iyun | inon | inon (> iyun) adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). —Nun ibil za? —Iyun ez! '—non ibili zara? —Inon ez!'. ◆ inon direnak esan / bota / aditu / egin (> iyun dianak esan / bota / aitu / in) Egundokoak, berebizikoak. Iyun dῐanak esan zituen apizan aurrῐen 'inon direnak esan zituen apizaren aurrean'. ▲ Sin. kristonak. ◆ inon ere (> iyun'e). (Ezezko esaldietan). Iyun'e eztezu ikusiko alakoik 'inon ere ez duzu ikusiko halakorik'. ◆ inon ez (> iyun ez). (Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Nun do? —Iyun ez '—Non dago? —Inon ere ez'. |
iyun dianak esan / bota / aitu / in | inon direnak esan / bota / aditu / egin | |
iyundik | inondik | inondik (> iyundik) adb. (Baiezko ez diren testuinguruetan). ◆ inondik inora ere (> iyundik iywa're). Inola ere ez. ¬ |
iyungo | inongo | inongo (> iyungo) 1 adj. (Ezezko testuinguruetan). Ezein tokitakoa. Enauk iyungwa 'ez nauk inongoa'. 2 adj. (Ezezko testuinguruetan). Ameiketako familien iyungo berrik eztuku 'Ameriketako familiaren inongo berririk ez daukagu'. Ik. ezein. |
iyurtzi | igurtzi | iyurtzi dau ad. Igurtzi. Arropak iyurtzi, sekatzeko (LM). Ik. iyortzi. |
iyutu, iyutua (?) | iyutu iz. pulmonia (?) | |
iza-karakol | barraskilo arrunt | |
izaera, izaeria | izaera | izaera iz. ▲ Sin. naturaleza. |
izaitu / izeitu; itzaitu | izaitu (eta izeitu [Altsasu]; itzaitu [Urdiain]) dau ad. Lurrari soropilaren geruza kendu [quitar la capa de césped]. Gazin larri hura izaitzea [vamos a quitar la capa de cesed a aquel campo]. [Urdiain]: itzaitu; aitxurrakin bῐarra kendu 'itzaitu; aitzurrarekin belarra kendu'. Emen gaitza lurra itzaitzen 'hemen gabiltza lurra itzaitzen'. *{OEH. izaitu (G-nav), izeitu (G-nav), izatu (G-goi (+ izau)). Ref.: JMB At (izatu); JMB EJ 7, 17 y EJ 3, 339; Iz Als (izaitu, izeitu). Roturar un terreno erial para cultivarlo JMB At. Gazin larriura izaitzea, vamos a quitar la capa de césped a aquel campo; gaurok izeituko dau larrain, nosotros mismos descortezaremos la era; izai, izei ber da, hay que descortezarla Iz Als. v. ixarratu}. | |
izan, izaten | izan | izan ad. Berak esan izan dau. Haiekin aide dia. Izaten da zaila (Ond Bak). Ezta badanik'e 'ezta badenik ere'. izanko da. ◆ direnak eta ez direnak (> dῐanak ta eztῐanak) & zirenak eta ez zirenak (> zῐanak ta ez zῐanak). Dena eta are gehiago. Dῐanak ta eztῐanak in ber izan zituen gauzak argitzeko 'direnak eta ez direnak egin behar izan zituen gauzak argitzeko'. Ik. inon direnak (> iyun dianak). – ezta izango! – izan'e – zana. Gue ama zana (hildakoa). – Guaindo holakoik badala-re! – izania 'izana', izandakua. Maisu izania da. – Ua zala-ta autzi dῐet 'hura zela eta utzi diat (hura zelakoan, hura zen ustean). – izateko modua. Ik. izaera. ◆ izatekotan. ◆ balaike / baleike. Baliteke, badaiteke, litekeena da.¬ |
izankai, izankaia | izankai iz. Jende makurra; difentia (AG). Jende nabarra. Etxiortan'e ba de izankaia franko. Bado hor izankairik asko. A zer izankaiek hoiek. | |
izar, izarra | izar | izar iz. Zeruan distiratzen ikusten den zernahi argizagi, Eguzkia edo Ilargia izan ezik. Zeruen, izarrak 'zeruan, izarrak'. Izarrik ikusten eztan gau iluna 'izarrik ikusten ez den gau iluna'. Izar zuri-zuri bat. |
izara, izaria | izara | izara iz. Izara zuriek 'izara zuriak'. Misazko izarak 'mihisezko izarak [liho hariz eginak]'. |
izardi hotz, izardi hotza | izerdi hotz | |
izardi paltsetan | izerdi patsetan | |
izardi, izardia | izerdi | izardi (eta izerdi) 1 iz. Gorputzari dariona. 2 iz. Landareen isurkaria. 3 iz. Hormetan-eta sortzen den kondentsazioa. Paretan sortzen dan izardia. ◆ izardi hotz. Izerdi hotza. Otzikarak ta izardi otza 'hotzikarak eta izerdi hotza'. Izardi otzak zukatziela-ta, biotzekwek eman zijan 'izerdi hotzak zeuzkala-eta, bihotzekoak eman zion'. ◆ izardi paltsetan. adb. Izerdi patsetan, izerdi asko dariola. ◆ izarditan. adb. Izerditan, izerdia dariola. ◆ izarditan egon (> izarditan eon / yon). Izerditan izan, izerdia jariatuz egon. |
izarditan yon | izerditan egon | |
izarditu, izarditzen | izerditu | izarditu 1 dau ad. Izerditu, izerdia isuri, izerditan egon. 2 dau ad. Landareez mintzatuz, izerdiz bete. 3 dau ad. (Paretak eta kidekoak) kondentsatzearen ondorioz busti. ¬ |
izarratu, izarratua | izarratu, izartsu | izarratu adj. (Iza Alts). Nola don zerua izarratuik! 'nola dagoen zerua izarraturik!'. [Urdiain]. |
izatez | izatez | izatez adb. Izaeraz; berez. Izatez da alegrῐa 'izatez da alaia'. |
izazi, izazia | itzasi [OEH]; erroitz [Elhuyar] | izazi iz. Larruazaleko pitzadura. Izaziek: otzak narruazalῐen sortzen tuenak 'izaziak: hotzak larruazalean sortzen dituenak'. |
izazitu, izazitzen | itzasitu [OEH] | izazitu da ad. Azalean izaziak atera. Izazitu: izaziek ata. [OEH: itzasitu]. |
izeba | izeba | izeba [Iturmendi, Bakaiku] iz. Iturmendin eta Bakaikun, eta orain Urdiainen (lehen izko), baina gehien bat 'tia' ibiltzen da. Ik. izeko; izko. |
izeko | izeko | izeko ([Olatzagutia, Altsasu]; izko [Urdiain]) iz. Izeba; aitaren arreba edo amaren ahizpa; osabaren edo izebaren emaztea. Ald. izko [Urdiain]. ▲ Sin. izeba [Iturmendi, Bakaiku]. |
izen baiko | izen gabeko | |
izen, izena | izen | izen 1 iz. Ze izen dau? Nola zaizkizu? Nola zaizkio? —Nola zaizkizu? —Garazi zaizkῐa. Personiek iten dau izena, ez izenak jendia. Izen zakarra. Izena bekin ekar dau. Leheno aitapuntakuek ta amapuntakuek agintzen zain izenakin, ta ez gurasuek. – izena patu ◆ izen baiko. Izen gabekoa*, izengabekoa. Etxῐen yoten dῐa izen baiko lan asko 'etxean egoten dira izen gabeko lan asko' (Ond Bak). ◆ izenez adb. Izenez Maria zaizkῐá 'izenez Maria zaizkit'. ◆ izenipe. Izenik gabe. ◆ izena eman. ▲ Sin. apuntatu. ▼ Anton. borratu. ¬ |
izenguti, izengutia | izengoiti, ezizen | izenguti (eta izenkuti [Bakaiku] (Ond Bak)) iz. Izengoitia. |
izerdi, izerdia | izerdi | izerdi [Altsasu] iz. Ik. izardi. |
izko | izeko, izeba | izko [eta iziko (?) Urdiain] iz. Izeko; aitaren arreba edo amaren ahizpa; osabaren edo izebaren emaztea. Izko Margarita etor da bisitan 'izeko Margarita etorri da bisitan'. Ik. izeba; osaba. |
izkon | oles | izkon interj. Olesa, deia; besteren etxean hots egiteko erabiltzen den hitza. (Eskean) Izkon, ganbaztar / baztar y baztar. Ik. agurmaria. |
izotz beltz, izotz beltza | izotz beltz | |
izotz garranga | izotz burruntzi, izotz kandela | |
izotz zui, izotz zuia | izotz zuri | Izótz zuriá: larriék etá zuriék járritzen dienién, járritzen dien garaién (Ond Bak). |
izotz, izotza | izotz | izotz 1 iz. Aurten izotz aundiek in tu 'aurten izotz handiak egin ditu. 2 iz. Patxarana izotzakin artzen dau 'patxarana izotzarekin hatzen du'. ◆ izotza bota dau ad. Izotza egin. Raso do ta gaur gaubῐen izotza bota ber dau 'raso [oskarbi] dago eta gaur gauean izotza bota behar du'. ◆ izotz beltz. Izótz beltzá: zuritasuník eztonién, lúrra gogórtu ta urién kristalá donién. Azak eta beltz jartzen dia (Ond Bak). ◆ izotz zuri (> izotz zwi). Izótz zuriá: larriék etá zuriék járritzen dienién, járritzen dien garaién (Ond Bak). Ik. lantxurda. ◆ izotz garranga. (Iza Alts). Garranga, izotz burruntzia, izotz kandela. Ik. lantxurda. |
izotza bota | izotza bota, izotza egin | |
izozketa, izozketia | izozte, izotzaldi | izozketa iz. Izoztea, izotzaldia. Aurten ezta izozketaik yon 'aurten ez da izozketarik egon'. ◆ izozketan adb. ◆ izozketan egon (> izozketan yon). Izozketan do. |
izozketan | izozketan | |
izoztu, izozten | izoztu | izoztu 1 da/dau ad. Ura izoztu; ibaiek izoztu. 2 da/dau ad. Axuia kongeladoran izoztu. Patatak izoztu in dῐa. 3 da/dau ad. Erabat hoztu. Kanpwen, geldik yonda, izoztu in naiz 'kanpoan, geldirik egonda, izoztu egin naiz'. Ik. hotzak garbitu; hotzak hil. |
iztar-lehengusu, iztar-lehengusua | izter-lehengusu | |
iztar, iztarra | izter | iztar iz. Izterra, zangoaren edo hankaren zatia, belaunaren eta enborraren artekoa. ◆ izter lehengusu (> izter lengusu, iztar lenguso) iz. g.er. Lehengusu txikia. ▲ Sin. bestengusu; primo, -a txiki. ¬ |
iztarrarte, iztarrartia | iztarte, hankarte | iztarrarte iz. Iztartea, hankartea; izterren arteko bitartea. Ik. zankarte. |
iztarrezur, iztarrezurra | izterrezur, femur | iztarrezur iz. Izterrezurra, femurra. |
iztarzabal, iztarzabala | izterzabal | iztarzabal adj. Izterzabala. |
izter lehengusu / izter lehenguso | izter lehengusu | |
izu, izua | izu | izu (1 iz.)? 2 adj. Animali izua 'animalia izua'. ▲ Sin. bildurti, ikati. |
izugarri, izugarria | izugarri | izugarri 1 adj. ▲ Sin. bildurgarri, ikeagarri; sekulako, kriston. 2 (Adizlagun gisa). Ik. oso. ◆ izugarria egin (> izugarria in). ◆ izugarrizko adj. |
izugarrikeia | izugarrikeria | izugarrikeria (> izugarrikeia) 1 iz. Gauza edo egite izugarria. 2 zenbtz. (Kopuru handi zehaztugabea adierazko). Kopuru izugarria. ¬ |
izurratu, izurratzen | izorratu | izurratu da/dau ad. Izorratu; gogaitarazi; kalte egin, hondatu. Ik. ajetu; jibatu; joditu. ◆ izurraturik (> izurratwik). Izorraturik. Izurratwik do 'izorraturik dago'. ¬ |
izurratuik | izorraturik | |
izurratzaile, izurratzailia | izorratzaile | izurratzaile iz. Izorratzailea; gogaitarazten duen pertsona; kalte egiten, zerbait hondatzen duen pertsona. Akabo gwe asmwek; beti agertzen dok izurratzailen bat! 'akabo gure asmoak; beti agertzen duk izorratzaileren bat!'. |
izuti, izutia | izuti | izuti adj. Erraz izutzen dena. ▲ Sin. bildurti, ikati. |
izutu, izutzen | izutu | izutu da/dau ad. Txoiek mutxitarrwekin izutzen dῐa 'txoriak mutxitarroarekin [txori-izugarriarekin; txorimaloarekin] izutzen dira'. Ik. bildurtu; ikaratu (> ikatu); espantatu. |
ja jai, jai jai | kar-kar | ja jai, jai jai interj. (onomat.) Barrearen adierazgarri, burla edo ironiaz. |
jabe in | jabe egin | |
jabe, jabia | jabe | jabe iz. ◆ jabe egin (> jabe ein / in). Etxien jabe in da. Ik. nagusi egin. |
jagi, jagitzen | jagi | jagi da ad. Gaur yon nauk batere jagi naien 'gaur egon nauk batere jagi nahian'. Jagitzῐen 'jagitzean'. ● Esr. zah. Goiz jagia, goiz gose; beandu jagia, loz ase 'goiz jagia, goiz gose; berandu jagia loz ase'. Ik. mogitu. |
jagiazi, jagiazten | jaikiarazi | jagiarazi (> jagiazi) dῐa ad. |
jagiera, jagieria | jaikiera | jagiera iz. ◆ jagieran adb. Jagieran bota in naiz 'jagieran bota egin naiz'. |
jai saila, jai sailia | [segidako jaiegunak] | |
jai, jaia | jai | jai 1 iz. Batez ere pl. Jaiek. Zerbait ospatzeko egiten diren ekitaldi eta jostetak. Ik. fiesta. 2 iz. Lan egiten ez den eguna, jaieguna; domeka. Ik. domeka; jaiegun. ▼ Anton. lanegun, astegun. Beti lanῐen, eta jairako ilusiua 'beti lanean, eta jairako ilusioa'. ● Esr. zah. Biher jai, etzi jai; neska-mutilak hala nahi (Iza Alts). || ● Abendua: gau uts, jai uts 'Abendua: gau huts, jai huts'. – jai dukak (alferrik dok). – jai gorde. – jai hartu. – jai eman. – jai ibili. Gaur jai dukat. 2 Ukoa. – jai haundi. – jai-bezperia. – jai-erdi. – jai ta aste. Jai ta aste, beti tabernan do. – jai-goiza, jai-atsaldia, jai-gau(b)a. – beti-jai. ◆ jai saila (a itsatsia) iz. Segidan datozen jaiegunak. Gaubonetako jai sailῐa 'gabonetako jai saila [segidako jaiegunak]'. |
jaialdi, jaialdia | jaialdi | jaialdi iz. Zerbait ospatzeko egiten den ekitaldia edo ekitaldien multzoa. Ik. jai. |
jaiegun, jaieguna | jaiegun | jaiegun iz. Ik. jai; fiesta. |
jaiero / jairo | jaiero | jaiero (> jairo) adb. Jaiegun guztietan, jaiegun oroz. || Domeka guztietan. Ik. domekero (> domeko, donbeko). |
jaiezko arropa | jaietako arropa | |
jainko, jainkua | jainko | jainko 1 iz. Erlijio monoteistetan, izaki gorena eta munduaren sortzailetzat hartzen dena. Ik. jangoiko. 2 iz. Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena. ¬ |
jaio, jaiotzen | jaio | jaio 1 da ad. Mundura etorri, amaren sabeletik atera. Ik. sortu1. 2 da ad. Arrautzatik atera. Txitak jaio dῐa 'txitak jaio dira'. 3 da ad. Landareak eta, sortu. Bearra jaio 'belara jaio'. Maiza jaio 'artoa jaio'. ◆ bi aldiz jaio. Zerbait ezinezkoa dela adierazteko. Bi aldiz jaio ber daiz orri entenditzeko 'bi aldiz jaio behar haiz [duk] horri entenditzeko'. ◆ (zerbeitekin) jaio; katarruekin jaio: betiko katarrua. Haurra jaiotzeko yon. Haurra jaiotzeko zon ba. Jaio nitzan, zindan, zan... eguna. |
jaio, jaiua | jaio(a) | jaio(a) (> jaiua) adj. Jaioa, sortua. Emen jaiua 'hemen jaioa'. |
jaioberri, jaioberria | jaioberri | jaioberri adj./iz. Sortu berri dena. Haur jaioberria. |
jaiotza | jaiotza | jaiotza 1 iz. Jaiotzea, mundura etortzea. Ik. jaiotze. 2 iz. Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzea. Ik. nazimentu. |
jaiotze, jaiotzia | jaiotze | jaiotze iz. Jaiotza, jaiotzea, mundura etortzea. Ik. jaiotza. ◆ jaiotze herria. Norbait jaio den herria; sorterria, jaioterria. ◆ jaiotzeti(k) adb. Jaiotzeti duka oristῐa 'jaiotzetik / jaiotzatik dauka orezta'. ◆ jaiotzez adb. Jaiotzez / jaiotzaz Bakaikukua da 'jaiotzez Bakaikukoa da'. |
jaiotzetxe, jaiotzetxia | jaiotetxe | jaiotzetxe iz. Jaiotetxea; norbait jaio den etxea. |
jaiski, jaiskia | saski | jaiski iz. Ald. jeski txiki. Jeski txikitan ibili: gauza pisubak yateko (Ond Bak). (Iza Alts): jaiskiya. “Jaiskiek iten zituain. Behin batez, ongarritako jaiski haundi bat agindu ziain Altsun. Su onduen jarri ta in zain jaiski hoi; ederra in-e! Handik atatzen hasi gio ta, ezin ata. Ez hartzen ataiek. Berriz askatu, ezkatzia ean ta hantxe bigarren aldien in ber izan zain jaiskia”. LZ. |
jaitako, jaitakua | jaietako | jaitako adj./iz. Jaietakoa, jaiegunetakoa. Ik. jaiezko. Jaitako arropakin 'jaietako arropekin'. Ik. laneko. |
jaitaldi, jaitaldia | errietaldi, agirakaldi | jaitaldi iz. Errietaldia, agirakaldia. In dῐa jaitaldi bat! 'egin dio jaitaldi [errietaldi] bat!'. Ik. lotsaialdi. |
jaitxi, jaixten (1) | jaitsi | jaitxi1 1 da/dau ad. Behera ekarri / etorri. Ik. gainbeheratu (> gainbeatu); desinflatu; rebajatu. ▼ Anton. iyo, jaso, goatu. || Tartῐa jaitxi.|| – Ibaiek jaitxi (ur maila). 2 da ad. Ahuldu, makaldu. ◆ (norbait) jaitxi egin (> jaitxi in) da ad. Makaldu, osasuna galdu, normalean, zahartzaroan. Asko jaitxi da aurtengo neguen abuelo 'asko makaldu da aurtengo neguan aitona'. |
jaitxi, jaixten (2) | jetzi | jaitxi2 (eta jeitxi) dau ad. Jetzi; behiei, ardiei-eta erroak estutuz esnea atera. Behiak jeitxi. Ardieirí eseniá jeixtéko (Ond Bak). Ik. jaix. |
jaitxiera, jaitxieria | jaitsiera | jaitsiera (> jaitxiera, jaitxigera, jaitxibera) 1 iz. Jaistea. Ik. beherantz (> berantz). 2 iz. Beheranzko aldapa. ▼ Anton. igoera. |
jaix | jetzi | jaix (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Jetzi, zenbait etxe-abereri, erroak estutuz esnea atera. Ik. jaitxi2. ◆ jaix korral iz. Abereak jezteko korralea, artegia. Jaix korrala. Ik. korrala. ◆ jaix porron. Jezteko porroia, ontzia. Jaix porrona. ◆ jaixtesi. Ardiak-eta jezteko hesiturik dagoen lekua. |
jaix korral, jaix korrala | korrale | |
jaix porron, jaix porrona | jezteko porroi | |
jaixte, jaixtia | jaiste | jaiste (> jaixte) iz. Beherago dagoen toki batera joatea edo eramatea. |
jaixtesi | jezteko hesi | jaixtesi iz. Jaistesiek, ardiek-eta jaixteko esitwik don lekua 'jaixtesiak, ardiak-eta jezteko hesiturik dagoen lekua'. ¬ |
jaki, jakia | jaki | jaki (eta janki, jankia) iz. Janaria. Elorri-jakia. Ik. jan; janari (> janai); jateko; alimentu. |
jakin-behar, jakin-beharra | jakin-behar | |
jakin, jakiten | jakin | jakin 1 dau ad. Jakin balai ‘izan balute’. - Aitutá dakít: - Nóla dakizú? Badekiai ‘badakite’. Badekiau ‘badakigu’. Enakien. Etxekinat. Jakínko zen-da, jakin inko zen-da (Ond Bak). || Ez jakin iyorke'ke 'ez jakin inork ere'. – Jakin dot nor izan dan 'jakin dut nor izan den'. Ik. enteratu. 2 Hirugarren pertsona erabiltzen denean ohikotasuna adierazten du, edo ohitura adierazteko erabiltzen da: Maietzien badaki elurra iten 'maiatzean elurra egin ohi du'. Iruñean bizi dian senidiek badakiai San Pedrotan etortzen 'Iruñean bizi diren senideak San Pedroetan etorri ohi dira'. (Ond Bak): Merkio're badaki yoten peskadillak 'merkeago ere egon ohi da merlenka'. Errῐa etortzen dῐanῐen, badakiai taberna faten 'herrira etortzen direnean, tabernara joan ohi dira [badakiai taberna faten = suelen ir a la taberna / acostumbran a ir a la taberna]. ◆ ez dakit ba (eztakit ba & eztakitpa / etxakiet'pa / etxakinat ba). Zalantza, erreparoa, errezeloa, zuhurtzia adierazten duen interjekzioa. Mutiloi izan dala? Eztakit pa! 'mutil hori izan dela? Ez dakit ba!'. ◆ jakin-behar (> jakin-ber, jakin-berra) 1 iz. Jakin behar den gauza. Gauzoiek jakin-berra do 'gauza horiek jakin-beharra dago'. Jakin-berrekwa 'jakin-beharrekoa'. 2 iz. Jakiteko gogo bizia; bereziki, besteren gauzak jakiteko irrika. Ik dana jakin-ber! 'hik dena jakin-behar!'. ◆ jakinaren gainean egon (> jakinan gainien yon) adb. Dagokionak zerbaiten berri izan. Jakinan gainien do 'jakinaren gainean dago'. ◆ jakinaren gainean paratu (jarri) (> jakinan gainien patu / jarri) adb. Dagokionari zerbaiten berri eman. Jakinan gainien patu zain 'jakinaren gainean paratu zuten'. Jakinan gainien patzeko esan 'jakinaren gainean paratzeko esan'. – asko jakin. Asko dakit ba nik! (zer dakit nik!), (ezer ez jakin). – jakintazu! (fan da bila; auskolo; batek daki). – asko jakin (jokatuta). Norbaitek zerbaitetaz ezer ez dakiela adierazteko: Asko jakiet, ba, nun don! Asko daki horrek!, Asko dakik/n hik! Asko dakizu zuk! Asko dakigu ba... 'auskalo'. ◆ jakina adb. Jakina zan, zaken/zanen, zoken/zonen. ▲ Sin. hoixe, honbré. Ik. beti. ¬ |
jakina | jakina | |
jakinan gainien patu / jarri | jakinaren gainean paratu / jarri | |
jakinan gainien yon | jakinaren gainean egon | |
jakinazi, jakinazten (?) | jakinarazi | jakinazi dau ad. Jakinarazi; dagokionari, jakin dezan, zerbaiten berri eman; norbait zerbaiten jakitun egin. |
jakindui, jakinduia | jakinduria | |
jakinduria | jakinduria | jakinduria (eta jakindui) iz. Jakitea, norbaitek dakizkien gauzen multzoa. Jakindui laurribaikua (Ond Bak). |
jakintazu | jakizu | jakintazu interj. Jakizu! ▲ Sin. fan da bila; batek daki; auskolo; zazi. |
jakintsu, jakintsua | jakintsu | jakintsu adj./iz. Jakintza-gaiez edo gai jakin batez asko dakiena. |
jale, jalia | jale | jale adj./iz. Jaten duena; jan zalea dena. Jale ona. Jale txarra. Aragi jalῐa 'haragi jalea'. Txitxi jalῐa 'txitxi jalea'. Jale kaxkarra izan da txikitati 'jale kaxkarra izan da txikitatik'. |
jalki | jaulki, itzuri [?] | jalki (Iza Alts) zaio ad. Jaulki, itzuri [?]. (desgranarse). |
jama in | marraka egin | |
jama, jamia | bee, marraka | jama iz. Bee, marraka, ardien eta ahuntzen marraka. ◆ jama egin (> jama in). Marraka egin. ◆ jamaz adb. Marrakaz, marraka eginez. {“Jamaz doo ardiya, está balando la oveja” (Iza Alts)}. |
jamaz | marrakaz | |
jamon, jamona | urdaiazpiko | jamon iz. Urdaiazpikoa. Ik. urdaiazpiko; pernil. |
jan, jana | jan (2) | jan iz. Janaria. Gusto gutxiko jana. Etxeko jana. || Etxeko janakin 'etxeko janarekin' (Ond Bak). Ik. janari (> janai); jateko; jaki. || Elorri jana. Txerri jana. Baba jana. Zuku jana. |
jan, jaten | jan (1) | jan 1 dau ad. Horrek eztáu ogík jatén. Dagola, Maria Kruzek jain dau. Txerriek jan be de, txerriek janik de. Janko zinduzke zuk biek? (Ond Bak). Jan ber du zila tente jarri artia 'jan behar dugu zila tente jarri arte'. – beti jaten. – jateko ona, txarra. Ziza hoiek jateko onak dia. – Janko nike (zenduke, like, genduke, zendukei, likei) baita, baita...! 2 dau ad. Bazkatu, larratu. 3 dau ad. Ird. Pipiek jan. Herdoiek janik. Ibaiek soruai jan. ◆ jateko gogo. Ik. apetitu; gose. ◆ jatera eman (> jatea eman, jatia eman). Txerrieri jatea emateko 'txerriei jatera emateko'. ◆ jan eman. Ganaduei okuluen jan eman (Ond Bak). – jan da lo 'jan eta lo'. ◆ etxea jan (> etxῐa jan). Porrot egin. Ik. porrot egin; arruinatu. |
janai, janaia | janari | janari (> janai) iz. Gaur baukagu janai bat! 'gaur badaukagu janari bat!'. Ik. jan; jateko; alimentu. |
janazi, janazten | janarazi | janarazi (> janazi) dia ad. Jatera behartu. Beiek larrien janazi 'behiak larrean janarazi'. Ezin janazik 'ezin janarazirik'. |
jangai, jangaia | jangai | jangai iz. Janaria, jatekoa. Ik. jangarri. |
jangarri, jangarria | jangarri | jangarri 1 iz. Janaria, jatekoa. Ik. jangai. 2 adj. Jan daitekeena, jateko ona. |
jangoiko, jangoikua | jaungoiko, jainko | jangoiko iz. Jaungoikoa, jainkoa. ● Esr. zah. Jangoikuek ematen dau nola hotz hala arropa. Jangoikua bakarra, bai, herri bakoitzien bat. – jangoikuai eskerrak! ◆ Jangoinkuengeiti interj. Jainkoagatik; zerbait eskatzen denean erabiltzen den esapidea. Zade ixilik, Jangoinkuengeiti! 'zaude isilik, Jainkoagatik!'. Ik. mesedez. – jangoikuek daki. – jangoikuai eskerrak. – Ai Jangoiku! (Alts). ¬ ◆ jaungoikoaren gerriko(a) (> jangoikwen gerrikwa) iz. Ostadarra. Yauria ta yuzkia aldi berῐen, jangoikwen gerrikwa agerien 'euria eta eguzkia aldi berean, jaungoikoaren gerrikoa [ostadarra] agerian'. ◆ jaungoikoaren harri (> jaungoikwen arri, jangoikwen arri). Fosila. Jangoikuen arriek biltzen tu 'jaungoikoaren harriak [fosilak] biltzen ditu'. Ik. santio-harri [Bakaiku]. ◆ jaungoikoaren txakur (> jangoikwen txakur) iz. Beldar iletsua(k). Ik. har. ¬ |
jangoikuen gerriko, jangoikuen gerrikua | ostadar | |
jangoikuen harri / jaungoikuen harri | fosil | |
jangoikuen txakur, jangoikuen txakurra | beldar | |
Jangoinkuengeiti | Jainkoagatik | |
jansua | jatordu, otordu | jansua iz. Jatordua, otordua (Iza Alts). Ik. jatordu. |
jantzi, jantzia | jantzi (2) | jantzi2 iz. apiz-jantzia, fraile-jantzia, monja-jantzia. Ik. arropa. ◆ jantzian (> jantzien) adb. Aipatzen den eran jantzirik. Soldau jantzien 'soldadu jantzian'. Momoxarro jantzien daitza 'momoxarro [inautetako mozorrodun] jantzian dabiltza'. ¬ |
jantzi, jazten | jantzi | jantzi1 da/dau ad. Dotore do jantzik. Jazten zien. Jazten zan atorrien gaineti (Ond Bak). ¬ |
jaraio, jaraiua | jario | jaraio iz. Jarioa, jariatzea; zerbaiti darion gauza. ◆ dariola (> daiola). Adizkia. Odola daiola 'odola daiola'. ◆ jaraioa ibili [eduki] (> jaraiua ibili). Jarioa eduki. Jaraio bat deka pater honek, horrek, harrek; jaraio asko dekatza... (Ond Bak). ◆ odola dariola (> odola daiola) adb. Surreti odola daiola fan da etxῐá 'sudurretik odola dariola [zeriola] joan da etxera'. |
jardin, jardina | jardin, lorategi | jardin iz. Lorategia. ¬ |
jardinera, jardineria | jardinera | jardinera iz. Loreontzia; loreak eta landareak landaturik edukitzeko ontzia. Ik. tiesto; mazeta. |
jardinero, jardinerua / jardinera, jardineria | lorezain | jardinero / jardinera iz. Lorezaina. |
jardungura, jardunguria | jardun gura | jardungura (> yardungura) iz. Jarduteko gogoa, ekiteko gogoa, tenplea, animoa. Jardungurῐa ederra dukala, ijili-ajalia. | Elike ibiliko jardungurioi. | Maiz, ero, gaztieri referituta. | Jardungura ona (kontentu, alai); jardungura txarra (triste). (LM). Gaur eztuka jardungura onik (Norbaitengeiti, triste dolako) (LM). ● Esr. Etxok astwa loien, ez; bestela e'likek ibiliko jardungurioi 'ez zagok astoa lohian, ez; bestela ez luke ibiliko [edukiko] jardungura [jarduteko gura] hori'. Lohitan balego, astoa ez litzatekeela irulkan ibiliko (LM). |
jarein, jareina | jaregin(a), narras | jaregin(a) (> jarein(a), jarain(a)) adj. Narrasa; janzkeran, itxuran eta kidekoetan behar lukeen apaintasun, txukuntasun edo jasotasunik ez duena. Gu jarain samarrak ga 'gu jaregin samarrak gara'. Ik. autzi2. |
jarein, jareiten | jaregin | jaregin (> jarein, jarain) dῐa ad. Askatu, libratu. Urai jarein. Jarein zain kozkorrai (?) (Ond Bak). || Jarain dῐazu txakurrai? 'jaregin diozu txakurrari?'. ▲ Sin. askatu. ▼ Anton. lotu. ¬ |
jarki | jarki | jarki ad. G. g. er. Aurre egin, aurpegi eman. Eldu danai jarki; negu gogorrai jarki 'heldu denari [datorrenari] jarki; negu gogorrari jarki (LZ). Datorrenai jarki 'datorrenari jarki'. Otzai, arropa asko jantzi ta jarki 'hotzari, arropa asko jantzi eta jarki' (LM: aguantatu). ▲ Sin. aurre in, enfrentatu; aguantatu. |
jarraiki, jarraikia | segizio (?) | jarraiki iz. Bisitaria; bisita. (?) Gaur batu zait jarraikiek. ¬ |
jarri, jarria | heldu, nagusi | jarri adj. Adinez heldua, nagusia. ◆ jende jarri iz. Jende heldua, adinez nagusia. Jende jarria’re ezta izaten beti zogia ‘jende jarria ere ez da izaten beti zogia' [Zogia, zentzuduna]. |
jarri, jarritzen | jarri | jarri 1 da ad. Eseri. Jarri zaitza 'jarri zaitez' (*). – jarritzeko lekua / tokia. || Jarri zitza ‘zaitez’ (*). Jarritzeko. Járritzen (Ond Bak). 2 da/dau ad. Paratu. Atsaldῐen leitzen jarri zan 'arratsaldean leitzen jarri zen'. Nok esan jendῐa zartuta ola jartzen dala're 'nork esan jendea zahartuta horrela jartzen dela ere'. Ik. patu. 3 adj. Heldua. 4 da ad. Ohitu. Zerbaiteta jarri. Horta jarrita no 'Horretara jarrita nago'. |
jarriazi, jarriazten | jarrarazi | jarriazi dau ad. Jarrarazi, jartzera behartu. |
jasa (?) | jasa | jasa iz. Euriaz eta kidekoez mintzatuz, kopuru handia edo eraso bortitza. Yauri jasa 'euri jasa'. Ik. yutsin (eta iutsin; irutxin [Ziordia]). |
jasaile | jasaile, eramaile | jasaile iz. Zerbait jasaten, zerbaiti eusten dion pertsona edo gauza. Jasaile, kajῐa yateko 'jasaile, (hil)-kaxa [hilkutxa] eramateko'. ¬ |
jaski, jaskia | saski | jaski (eta jaiski, jeski) iz. Saskia. |
jaso, jasotzen | jaso | jaso 1 dau ad. Lurrean edo eroririk dagoena altxatu. ▲ Sin. goatu, altxatu. 2 dau ad. Eraiki. Badῐai etxῐa jasotzen 'badaramate etxea jasotzen'. ▲ Sin. konstruitu. 3 dau ad. Bildu, hartu; eskuratu. Bertako izketa modua jasotzen daitza 'bertako hizketa modua jasotzen dabiltza'. ▲ Sin. bildu. 4 dau ad. Zerbait egiteko bereziki antolatu diren gauzak berriro bere tokian gorde. Maia jaso 'mahaia jaso'. Sukaldia jaso 'sukaldea jaso'. 5 dau ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Egwaldia jaso, denborῐa jaso 'eguraldia jaso, denbora jaso'. 6 dau ad. Adoptatu (?). ▲ Sin. adoptatu (?). Besotakoa: Aitapuntakuek ta amapuntakuek jaso zain. 7 da ad. Landare bati lore-zurtoina atera, lore-zurtoina sortu [tallo floral]. Porruek jaso dῐa 'porruak jaso dira'. Babatxuiek ez jasotzeko, lotu iten dῐa ata aurreti 'baratxuriak ez jasotzeko, lotu egiten dira atera aurretik'. |
jaspeatu, jaspeatua | jaspeztatu | jaspeatu adj. Jaspeztatua; marrakatua; tantotua. Arropa jaspeatua. Ik. nabar. |
jatea eman | jatera eman | |
jateko gogo, jateko gogua | jateko gogo, apetitu | |
jateko, jatekua | jateko | jateko iz. Ez to jatekoik. 2 (eramateko janaria). – jatekuek patu 'jatekoak paratu' (eramateko). – jateko ona; jateko txarra (comestible; no comestible). – jateko modukua. Jateko modukua jok bakalaua. |
jateordu, jateordua | jatordu | jateordu iz. Jatordua, jateko ordua. Ik. jatordu; jansua. |
jator, jatorra | jator | jator (?) adj. Pertsonengatik hitz eginez, atsegina. Ik. majo1. Nesaki jatorra da 'neskaki jatorra da'. |
jatordu, jatordua | jatordu | jatordu (eta jateordu) 1 iz. Jateko ordua. Jatordutati kanpo ez jateko esaten dῐa 'jatorduetatik kanpo ez jateko esaten dio'. 2 iz. Otordua, mahaian eseririk egiten den janaldia. Askotan jatordu bakarra iten dau 'askotan jatordu bakarra egiten du'. Ik. jansua. |
jatun, jatuna (?) | jatun | jatun adj. Jalea; asko jaten duena. |
jaun da jabe | jaun eta jabe | |
jaun, jauna | jaun | jaun. 1 iz. Behe mailetakoa ez den gizona. 2 iz. Trataeran: Bai jauna; ez jauna. Alkate jauna; apiz jauna. 2 iz. Jabea. Etxeko jauna. 3 iz. (J larriz). Jainkoa. ◆ Jauna hartu dau ad. Eukaristiako sakramentua hartu. ▲ Sin. komulgatu. ◆ jaun eta jabe (> jaun da jabe). |
Jauna hartu | Jauna hartu | |
jaunartze, jaunartzia | jaunartze | jaunartze iz. Eukaristiako sakramentua hartzea. Ik. komunio; komulgazio. |
jaunka in | zaunka egin | |
jaunka, jaunkia | zaunka | jaunka 1 iz. Zaunka, txakurraren eta kideko animalien oihua. 2 adb. Zaunka eginez. Ik. jaunkan. ◆ jaunka egin (> jaunka in) dau ad. Zaunka egin. Etxekweiri're jaunka iten jῐan txakur onek 'etxekoei ere zaunka egiten zion txakur honek'. Ik. jaunkatu. |
jaunkakan | zaunkaka | jaunkakan adb. Zaunkaka, zaunka eginez. Bi ezezaun ibil dῐa errien bweltakan ta txakurrak eztῐa ixildu jaunkakan 'bi ezezagun ibili dira herrian bueltaka eta txakurrak ez dira isildu zaunkaka'. ▲ Sin jaunkan. |
jaunkalai | zaunkalari, zaunkari | jaunkalari (> jaunkalai) adj. Zaunkalaria, zaunkaria; askotan eta ozen zaunka egiten duena. Txakur jaunkalaia 'txakur zaunkalaria'. |
jaunkan | zaunkaka | jaunkan adb. Zaunkaka. Gau guztῐa eman dau txakurrak jaunkan 'gau guztia eman du txakurrak zaunkaka'. Ik. jaunka. ▲ Sin. jaunkakan. |
jaunkatu, jaunkatzen | zaunkatu | jaunkatu dau ad. Zaunkatu. |
jende alde, jende aldia | jendalde | |
jende arte, jende artia | jendarte | jende-arte iz. Jendartea; leku agerian dagoen jendea; jendea, jende multzoa. ◆ jende artean (> jende artῐen) adb. Jendartean; jendaurrean. ◆ jende artera (> jende artῐa) adb. Jendartera. |
jende jarri, jende jarria | jende heldu | |
jende, jendia | jende | jende 1 iz. Pertsona kopuru zehaztu eta mugatu gabea, multzotzat hartua. Jende asko etor da 'jende asko etorri da'. Urdingo jendῐa 'Urdiaingo jendea'. 2 iz. Pertsona. Jende ona da oi 'jende ona da hori'. Au jende klasῐa! 'hau jende klasea!'. Au jendῐa dok 'hau jendea [pertsona] duk'. Nun sartu ote dῐa gwe jende oiek? 'non sartu ote dira gure jende horiek?'. Olako jendeik badala're! 'holako jenderik badela ere!'. - gazte-jendia. ◆ jende alde iz. Jendaldea, jende taldea. Jende alde aundia inguatzen da 'jendalde handia inguratzen da'. Ik. alde (3). - jende aurrien. - jende eztula 'jende ahula'. - jende arte, jende artien. - jende haundia (goi mailakoa). - jende humanoa. - nekazai-jende. - jende jatorra. - jende umila - jendetxar. ◆ jende jarri iz. Jende heldua, adinez nagusia. Jende jarria’re ezta izaten beti zogia ‘jende jarria ere ez da izaten beti zogia' [Zogia, zentzuduna]. |
jendetasun, jendetasuna | jendetasun | jendetasun iz. Gizalegea. Jendetasun beiko aitamak ibil tu txikitan mutil orrek ta eztῐai gauzonik yakusi 'jendetasun gabeko aita-amak ibili ditu txikitan mutil horrek eta ez diote gauza onik erakutsi'. |
jeneral, jenerala (1) | jeneral | jeneral1 1 adj. Nagusia. Bideberri jenerala. Uran tubo jenerala 'uraren tutu jenerala'. Argien kable jenerala 'argiaren [argindarraren] kable jenerala'. Ik. printzipal (> prinzipal); nagusi / nagosi. 2 adj. Ohikoa, arrunta. ◆ jeneralean (> jeneralῐen). adb. Gehienetan, maizenik. Ik. normalean (> normalῐen). |
jeneral, jenerala (2) | jeneral | jeneral2 iz. Armada bateko burua. |
jeneralien | jeneralean | jeneralean (> jeneralῐen) adb. Ik. gehienetan; gehien parte. |
jenero, jenerua | jenero | jenero 1 iz. Salgaia, produktua. Saltzailiorrek jenero ona ekartzen dau. 2 Hoi gende jenerua. |
jenio, jeniua | jenio | jenio iz. Aiurria, izaera. Danok jenio igualik eztukagu aguantatzeko 'denok jenio igualik ez daukagu aguantatzeko [jasateko]'. Ik. izaera. ◆ jenio bizi. Jenio bizikwa da 'jenio bizikoa da'. ◆ jenio gaizto. Jenio gaiztua duka 'jenio gaiztoa dauka'. ◆ jenio txar. Jenio txarrekua da 'jenio txarrekoa da'. |
jentil, jentila | jentil | jentil iz. Euskal Herria kristautu aurreko euskalduna, herri oroitzapenean izaki neurriz gaineko bihurtu dena. Ik. pagano. Urdintarrak, jentilak 'urdiaindarrak, jentilak'. Antxe de jentilain sukaldῐa ta jentilain laiua 'hantxe daude jentilen sukaldea eta jentilen leihoa [leku izenak]'. |
jergon, jergona | lastaira, jergoi | jergon iz. Lastaira, jergoia; bereziki malgukiz osatutako lastaira. Muelleduna izaten zan jergona, ta aren gaineti patzen zan ardilazko koltxona 'muelleduna [malgukiduna] izaten zen jergoia [lastaira], eta haren gainetik paratzen zen artilezko koltxoia'. Ik. lastai. |
jeringa, jeringia | xiringa | jeringa iz. Xiringa; gorputzean isurkariak barneratzeko erabiltzen den ponpa txikia. |
jeringilla, jeringillia | xiringa | jeringilla iz. Xiringa. Ik. jeringa. |
jerse, jersia | jertse | jerse iz. Jertsea. Ik. elastiko. |
jeski, jeskia | saski | |
jibatu, jibatzen | izorratu, gogaitu | jibatu da/dau ad. Izorratu, gogaitu. Ik. izurratu; ajetu. Jiba hadi! 'izorra hadi'. Jiba dailela! 'izorra dadila'. Jiba zaitez! 'izorra zaitez'. ◆ jibaturik (> jibatwik) 1 adb. Ajeaturik. Jibatwik etor da laneti 'izorraturik etor da lanetik'. 2 adb. Kaltetuta, hondatuta. Telebisiua jibatu zaira 'telebista [hargailua] hondatu zait'. ◆ jibaturik egon (> jibatwik yon). Gaizki egon, makal egon. Jibatuῐk do, ajetuῐk. |
jibatuik | izorraturik | |
jineta, jinetia | katajineta | jineta iz. Katajineta (Genetta genetta). |
jito kakol, jito kakola | ||
jito yauri, jito yauria | langar | |
jito, jitua | ijito | jito 1 iz. Ijitoa. 2 iz. Eskalea. Ik. eskatzaile. ◆ jito usai. Ijito usaina: ke usaina arropan. ◆ jito euri (> jito yauri). Langarra. Txirimiri bizia da jito yauria 'zirimiri bizia da ijito eruria'. ▲ Sin. langar, lanbur, lanburketa, lanbru, lanbroketa. |
jitokei, jitokeia | ijitokeria*, narraskeria | jitokeria (> jitokei, jitokeia) iz. Ijitokeria*, bitxikeria, dottorekeria; itxura narrasa. Oi don jitokeia ekar dena arropatako 'hori dun ijitokeria [narraskeria] ekarri duena arropatarako'. |
jo ta fuego | jo eta fuego | |
jo ta ke | jo eta ke | |
jo, jotzen | jo | jo 1 Arriekin jo dῐai. Ik. golpatu. 2 musika tresna jo. 3 Paretia jo. Autuekin jo dik. Ik. txokatu. 4 gaitz bat izan. Nerbiuek jota jok. 5 Ordua jo. Hiruek jo dai. Dan biek jo dai. —Jo dau? —Ez, joko dela. Bedratzi t’erdiek joik zen (Ond Bak). 6 Narrua jo (?) 7 arjo, arjua. 8 garia jo asko jota, (...) ◆ jo eta ke (> jo eta ke) adb. Gogoz eta lehiaz arituz. ▲ Sin. jo ta fuego. ◆ jota egon (> jota yon) adb. Erotuta egon. Buruti jota do 'burutik jota dago'. ◆ jo eta fuego (> jo ta fwego) adb. Jo eta su; gogoz eta lehiaz arituz. ▲ Sin. jo ta ke. jo ta jo ¬ |
joazi, joazten | joarazi | joazi 1 dῐa ad. Joarazi, jotzera behartu. Il ezkilak joazi 'hil ezkilak joarazi'. 2 dῐa ad. Joarazi. Paetῐa joazi 'pareta joarazi'. |
joditu, jodititzen | izorratu | joditu (eta joitu) da/dau ad. Ik. izurratu. ◆ jodia dailela! Izorra dadila. ¬ |
joera, joeria | joera | joera iz. E'zoken Altswa fateko joeria 'ez zegoan Altsura [Altsasura] joateko joera'. |
joia | joia | joia iz. Bitxia. ▲ Sin. alaja, pitxi. |
joka(n) | joka | joka(n) adb. Alkarri jokan daitza 'elkar joka dabiltza'. Ataia jokan daitza 'atea joka dabiltza'. Ik. emankan. |
jokaera, jokaeria | jokaera | jokaera iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. ¬ |
jokalai, jokalaia | jokalari | jokalari (> jokalai) 1 iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Ik. apustulari (> apustulai). 2 iz. Joko jakin batean esku hartzen duen pertsona. |
jokatu, jokatzen | jokatu | jokatu 1 dau ad. Joko jakin batean aritu; jokoan jardun. Trebῐa da pilotaka jokatzen. Erriko futbol ekipwen jokatzen genduen 'herriko futbol ekipoan jokatzen genuen'. Ik. ibili. 2 da ad. Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun; jokatzeko modua, jokabidea. Ik. portatu; ibilera; konportamentu. – ondo / gaizki (txarki) jokatu 'jokabide ona / txarra'. 3 dau ad. Apustu egin. Ik. apustu / apostu in; apostatu. Dirua jokatu. – jokatuko nike [nuke]... Ik. apustu egingo nike. – lepua jokatu. Jokatuko nikek lepua egia dala. Sin. apustu in, apostatu. ¬ |
jokatzaile, jokatzailia | jokatzaile | jokatzaile iz./adj. Jokalaria. Pilotan, brixkan, musien..., daitzanak dῐa jokatzailiek 'pilotan, briskan, musean..., dabiltzanak dira jokatzaileak'. |
joko | joko | joko iz. Jokoa, dirua jokatzearen aldeari begiratuz. Ik. joku. |
joku, jokua | joko | joku iz. Jokoa, dirua jokatzearen aldeari begiratuz. Arek jokua emen zen 'hark jokoa omen zuen'. ◆ pilota-joku. Pilota jokoa; bi jokalariren edo bi talderen artean, pilotaz jokatzen den kirola. Oinetati berá Pilota-jokubá. Pilotako-jokuba (Ond Bak). |
jolas, jolasa / jolasa, jolasia | jolas | jolas ([Olatzagutia, Altsasu], eta jolasa, jolasῐa [Urdiain]) iz. Ik. mutxika. ◆ jolasean ibili (> jolasῐen ibili) adb. Jolasten. Jolasien daitza 'jolasean dabiltza'. ▲ Sin. mutxikan ibili. |
jolasgura, jolasguria | jolasgura | jolasgura iz. Jolasean ibiltzeko gogoa. Ik. mutxikako gogo. |
jolastu, jolasten | jolastu | jolastu dau ad. Ik. mutxikan ibili; jolasean ibili; jokatu. |
jornal, jornala | jornal | jornal 1 iz. Jornalien daile (lanien, irabazien). 2 iz. Lansaria, soldata. ▲ Sin. sueldo. (Alderatu: soldata). |
jorra, jorran | jorran | |
jorra, jorria | jorra | jorra iz. Jorratzea. Ik. jorraldi. ◆ jorrako aitxur. Jorratzeko aitzurra. Ik. jorrai. ◆ jorran 1 adb. Jorratzen. Yun guztῐa eman du maiz jorran 'egun guztia eman dugu artajorran'. 2 adb. Lgart. Janari gutiziatua jateko ekinean. Majo daitza urdaiazpiko jorran! 'majo dabiltza urdaiazpiko jorran!'. |
jorrai, jorraia | jorrai | jorrai iz. Jorrako ibiltzen dan aitxur txikia 'jorratzeko ibiltzen den aitzur txikia'. | JMS jorraiua (?). ▲ Sin. jorraitxo (Iza Alts). ¬ |
jorraitxo | jorrai | jorraitxo iz. Jorratzeko erabiltzen den aitzur txikia (Iza Alts). Ik. jorrai. |
jorratu, jorratzen | jorratu | jorratu (eta forratu [Altsasu, Bakaiku]) 1 dau ad. Lurra pixka bat harrotu, alferrikako belarrak ateraz. 2 dau ad. Lgart. Gastatu, xahutu. ¬ |
josi, josten | josi | josi 1 dau ad. Gona gorria josi. Josteko makina berria yosi dot. 2 dau ad. Iltzatu. Giltzak josi. 3 da/dau ad. Erabat bete. Zorrez josik. Josi(ta): Pitxilitaz josita (beteta). ◆ josteko hari. Josteko erabiltzen den haria. ◆ josteko makina. Josteko erabiltzen den makina. Josteko makinῐa. |
joskin, joskina | joskin | joskin iz. Jostuna, arropak egiten dituen pertsona. Joskinak indako / inioko soinekwa 'joskinak egindako soinekoa'. |
joskura, joskuria | joskura, jostura | joskura iz. Jostura. Gonῐen tarratakwa joskura batekin konponduko dot 'gonaren tarratada jostura batekin konponduko dut'. |
jostai, jostaia | trumoi, ostots | jostai iz. Trumoia. ● Berrauneko errekaldeko jostaia, berrogei eguneko ekaitza. ● Esr. zah. Jostai asko ta yauri gutxi (trumoi asko eta euri gutxi). Ik. (≠) trunboi. |
jostaiketan | ostosketan (OEH), ostoska | jostaiketan adb. Ostoska, ostosketan. ▲ Sin. trunboiketan. |
jostarratz, jostarratza | jostorratz | |
jostorratz, jostorratza | jostorratz | jostorratz (eta jostarratz) iz. Josteko orratza. Ik. orratz. ¬ |
jostun, jostuna | jostun | jostun 1 iz. Joslea. 2 iz. Lanbidez, arropak egiten dituen pertsona. Ik. joskin; sastre. |
jota yon | jota egon | |
jota, jotia | jota | jota iz. Dantza sueltoa, dantza askatua. Agarraua eztana da jotia. Ik. agarrau. |
jotzaile, jotzailia | jotzaile | jotzaile 1 iz. Musika-tresna bat jotzen duen pertsona. Ezkila jotzailῐa 'ezkila jotzailea'. Txuntxuna jotzailῐa 'tuntun-jotzailea [danbolin-jotzailea]'. 2 iz. Aipatzen dena jotzen duen pertsona. ¬ |
jubilatu, jubilatua | jubilatu (2) | jubilatu2 iz. Erretiroduna, pentsioduna. «Ostatu Txiki» elkartῐen biltzen dῐa erriko jubilatuek '«Ostatu Txiki» elkartean biltzen dira herriko jubilatuak'. |
jubilatu, jubilatzen | jubilatu (1) | jubilatu1 da ad. Erretiratu, erretiroa hartu. Bazukan gogwa jubilatzekwa 'bazeukan gogoa jubilatzekoa'. Ik. retiratu (> retῐatu). |
jubilazio, jubilaziua | jubilazio | jubilazio iz. Erretiroa (egoera eta diru saria). Jubilazio txikia gelditu zaio. |
judas, judasa | judas. 2 arkanbele | judas 1 adj./iz. Maltzurra, traidorea. I daiz judasa, i! 'hi haiz judasa, hi!'. 2 iz. Lucanidae familiako kakalardoak; arkanbelea, kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. kakalondar. |
judu, judua | judu | judu iz./adj. Abrahamen ondorengoek osatu zuten herriko kidea; herri horrena, herri horri dagokiona. | (Gutxiespen balioarekin). Au dok judua! 'hau duk judua'. Ik. demonio. |
juerga, juergia | parranda | juerga iz. ◆ juerga bota (> juergia bota). ◆ juergan. juergan pasatu. |
juergista, juergistia | parrandazale | juergista adj. Parrandazalea. Jwergistῐa galanta izan da beti 'parrandazale galanta izan da beti'. Ik. parrandazale; parrandero. |
juez, jueza | juez | juez iz. Epailea. |
jugete, jugetia | jostailu | jugete iz. Jostailua. Eztuka jugete gutxi! 'ez dauka jostailu gutxi!'. Jugetῐekin mutxikan 'jostailuekin jolasean'. ◆ jugetezko. Jostailuzkoa. Trator txiki orrek jugetezkwa ematen dau 'traktore txiki horrek jostailuzkoa ematen du'. |
juizio, juiziua | epaiketa, juizio; 2 zentzu, burubide | juizio 1 iz. Epaiketa. 2 iz. Zentzua; zuhurtzia. Ik. buru; burubide; tento. ◆ juizioa ibili [eduki] (> jwiziua ibili). Zentzua ibili. ◆ juzioko hagin. Zuhurtziaren hagina, zuhurragina. |
junta, juntia | junta. 2 juntura | junta 1 iz. Ehiztaien juntia, (artzaien juntia?). Ik. bazar / batzar; sesio. 2 iz. Juntura, bi pieza lotzen edo elkartzen diren gunea. |
juntako, juntakua | juntakide, batzarkide | juntako iz. Juntakidea, batzarkidea; junta baterako aukeraturiko ordezkaria. Bi urte eman tuai juntakwek 'bi urte eman dituzte juntakoek'. |
juntatu, juntatzen | juntatu | juntatu 1 da/dau ad. Bildu, lotu, elkartu. Ik. alkartu; bildu; inguratu (> ingwatu). | – bikotea juntatu. Ik. arrimatu. | 2 da/dau ad. Pilatu, montondu. Atwa franko juntatzen dok etxῐen. | 3 dau ad. Irud. Aurreztu. Bi pezta alkarren gainien ez juntatu: ezer ez aurreztu. Ik. aurreratu. | 4 da ad. – Errekῐa ta ibaia an juntatzen dῐa 'erreka eta ibaia han juntatzen dira'. ¬ |
juramentu, juramentua | juramentu; birao | juramentu 1 iz. Biraoa. Juramentuek botatzen tuen gizona, ezeza 'juramentuak botatzen dituen gizona, ezereza'. 2 iz. Zina [?]. Juramentua in (?). ◆ juramentuak bota (> juramentuek bota). Biraoak esan. |
juramentukan | biraoka | juramentukan adb. Juramentuka, biraoka. Beti juramentukan dail 'beti juramentuka dabil'. |
juratu, juratzen | zin egin | juratu dau ad. Zin egin. Juratzak edaizela ῐau izan 'jura ezak [zin egin ezak] ez haizela heu izan'. |
jurau, juraua | epaimahai; 2 epaimahaiko | juradu (eta jurau) 1 iz. Epaimahaia. 2 iz./adj. Epaimahaikoa. |
justifikatu, justifikatzen | justifikatu | justifikatu 1 dau ad. Zuritu. 2 dau ad. Egiaztatu, frogatu, demostratu. Ik. demostratu. |
justifikazio, justifikaziua | justifikazio | justifikazio iz. Justifikatzea; zerbait justifikatzen duen gauza. |
justizia | justizia | justizia iz. Justizῐa pixkat balo 'justizia pixka bat balego'. |
justo | justu | justo (eta justu; baina gehienbat justo, juxto) 1 adb. Diruekin'e justo samar 'diruarekin ere justu samar'. Arrezkῐo juxto daile 'harrezkero justo dabil'. 2 adb. Patzeko justo dukat 'pagatzeko justo daukat'. 3 adb. Bi gauza batera gertatzea adierazteko erabiltzen den hitza. Aua're justo orduen ailatu ber 'hura ere justo orduan ailegatu behar'. Justo orduen gertatu zan 'justu orduan gertatu zen'. 4 adj./iz. Zuzena, bidezkoa. Ordukwa ezan izan justwa 'ordukoa ez zen izan justua. ◆ justo-justo (eta juxtu-juxtu; juxto-juxto, juxto-juxtwa) 1 adb. Justu-justu, ozta-ozta. Justo-justwa ailatu da 'justu-justua ailegatu da'. 2 adb. Justu-justu, zehatz-zehatz. Justo-justo, naurrikwa 'justu-justu, neurrikoa'. ◆ justo-justoko (eta juxto-juxtoko) adj. Justu-justukoa, gutxieneko mailara ia iristen ez dena; eskasa. Juxto-juxtoko gauzῐa 'justu-justuko gauza'. ◆ justo-justuen (eta juxto-juxtwen, juxtu-juxtwen) adb. Justu-justuan, ozta-ozta. Juxto-juxtwen ailatzen da seinalea 'justu-justuan ailegatzen da seinalea'. ¬ |
justo-justo | justu-justu | |
justo-justoko | justu-justuko | |
justo-justuen | justu-justuan | |
justola (?) | justola iz. JMS Pasador de cuero, ligadura. | |
justu | justu | justu Ik. justo. |
juzgatu, juzgatzen | juzgatu, epaitu | juzgatu dau ad. Epaitu. Iruñan juzgatu berrῐen Madrilῐá yan tuai 'Iruñean epaitu beharrean Madrilera eraman dituzte'. |
juzioko-hagin, juzioko-hagina | zuhurtziaren hagin | |
kaba, kabia | pezoi (muga-pezoi) | kaba iz. Pezoia, herri-mugaren zedarria. 'Hesia ta zulua' Conjunto de cava o foso y cerca (Ond Bak). Ik. muga. ¬ |
kabal, kabala | zentzudun | kabal 1 adj. Zentzuduna. Ik. zogi. 2 adb. Oi ezto kabal 'hori ez dago kabal [ez dago bere senean]'. ¬ |
kaballeia | zaldi | kaballeria (> kaballeia) iz. Zaldia; zamaria. Kaballeia kargatwik 'kaballeria kargaturik'. Ik. zaldi. |
kabida, kabidia | edukiera | kabida iz. Edukiera. Kabidῐa naikua duka erriko deposituek 'edukiera nahikoa dauka herriko [ur] deposituak'. |
kabitu, kabitzen | kabitu | kabitu 1 da ad. Zerbait edo norbait, bere tamainagatik, toki batean sartu ahal izan. Ezin kabitu ur guzia (Ond Bak). Oia txiki bat'e ezta kabitzen gelortan 'ohe txiki bat ere ez da kabitzen gela horretan'. Ik. sartu. 2 da ad. (ezin kabiturik, kabitu ezinik eta kideko esapideetan, norbait pozez gainezka edo harro-harro dagoela adierazteko). Ezin kabitu (kabitu-ezinik): harro, handi-mandi... 3 dau ad. Barnean eduki ahal izan. Asko kabitzen dau arramaiu'onek 'asko kabitzen du armairu honek'. ¬ |
kable, kablῐa | kable | kable 1 iz. Zenbait eroale elektriko isolatuk osaturiko kable modukoa. Gwe kalῐen, airῐen dazi kable guztiek 'gure kalean, airean [airez, airetik] doaz kable guztiak'. Agirien de kablῐek 'agerian daude kableak'. Kableipe artzen dau seinalῐa 'kablerik gabe hartzen du seinalea'. 2 iz. Metal hariz eginiko soka. Ik. sirga. |
kadena, kadenia | karen | kadena iz. Ugaztunetan, umekia biltzen duten mintzak eta plazenta, umea izan ondoan botatzen direnak. Kadenia bota dau (Ond Bak). [Plazenta]. |
kadera, kaderia | aldaka | kadera iz. Aldaka. Ik. mokor. ¬ |
kafe, kafia | kafe | kafe iz. Kafe bikorra. Kafe eltzῐa 'kafe eltzea'. ◆ kafe koloria (?). Etxeko kafῐa, naio 'etxeko kafea, nahiago'. Kafezalῐa da, ta ainbeste kafe ez artzeko agindu dῐai 'kafezalea da, eta hainbeste kafe ez hartzeko agindu diote'. |
kafesene zopa(k) | kafesne zopak | |
kafesene, kafesenia | kafesne | kafesene iz. Kafesnea. Kafesenῐa o kafe utsa? 'kafesnea edo kafe hutsa?'. ◆ kafesene zopa(k). Kafesne zopak, kafesnea ogi zopekin. |
kafeteia | kafetegi, kafe etxe | kafeteria (> kafeteia) iz. Kafetegia. Atsaldeko seietako gelditu ga kafeteien 'arratsaldeko seietarako gelditu gara kafetegian'. |
kafetera, kafeteria | kafetera, kafeontzi | kafetera iz. Kafeontzia, kafea egiteko edo zerbitzatzeko balio duen ontzia. Kafῐá prepatwik ibiltzen dau beti kafeteran 'kafea preparaturik ibiltzen du beti kafeteran'. |
kafezale, kafezalia | kafezale | kafezale adj./iz. Kafe zalea. |
kafi, kafia | habia | kafi iz. Habia. – txoi kafia; sube kafia; txindurri kafia. || Kafiék mustík ibílko tubéi májo (txoriek) (Ond Bak). ◆ kafia egin (> kafia in). Habia egin. Kafia iten daitza eliztxoiek 'habia egiten dabiltza eliztxoriak'. ◆ kafiti(k) atera (> kafiti(k) ata). Txita edo hegaztiek habia utzi. ◆ txakur kafi(a). Lgart. Nahaspila; kuxidadea. Au txakur kafia dukakena! 'hau txakur habia [txukuntasunik ez] daukaana'. ◆ txori kafi (> txoi kafi) iz. Txori habia. Teilazpien dukai eliztxoiek txoi kafia 'teila azpian daukate eliztxoriek [txolarrea] txori habia'. Ik. txofraki [Altsasu]. ¬ |
kafizai | abizari, habiondoko | kafizai [Bakaiku] iz. Abizaria; toki jakin batean, oiloak bertan erruten ohitzeko, jartzen den arrautza. |
kaiku, kaikua | kaiku | kaiku 1 iz. Esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia; ontzi horren edukia. Ik. abatz; opor. ● Esr. zah. Bakaiku, ez esene ta ez kaiku. || Bakaiku, kaiku, ez esne t'ez kaiku [Inza NaEsZarr]. 2 adj./iz. Lgart. Ergela, adimen laburrekoa. Ik. tuntun; nabo. 3 iz. Puntuzko euskal jaka urdin edo beltza, artilezkoa, irudi gorriz apaindua eta aurrealdean lokarri borladunez lotzen dena. |
kail (Ond); kaila, kailia (Urd.) | begi (jostorratzarena) | kail(a) (a itsatsia [Urdiain]) iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Kailῐa, jostorratzan zulwa 'kaila, jostorratzaren zuloa'. |
kainabera, kainaberia | kanabera | kainabera 1 iz. (Bot.) Kanabera (Arundo donax). ¬ |
kainu, kainua | kainu, hodi | kainu iz. Hodia; txorrota. Iturri kainua 'iturri kainua [txorrota]'. Eskupetῐen kainua 'eskopetaren kanoia'. |
kaiola, kaiolia | kaiola | kaiola iz. Iesi in dau txoiek kaiolati 'ihesi egin du txoriak kaiolatik'. |
kaixa arbola, kaixa arbolia | gereziondo | |
kaixa, kaixia | gerezi | kaixa (eta keixa) 1 iz. Gerezia; gereziondoak ematen duen fruitua. Ik. ginda. 2 iz. (Bot.) Gereziondoa. Ik. kaixa arbola. 3 iz. Gereziondoaren zura. ◆ kaixa arbola. (Bot.) Gereziondoa (Prunus cerasus var. avium). |
kaja, kajia | kaxa | kaja 1 iz. Kutxa; ontzi modukoa, estalkiduna, gauzak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. Zapata kajῐa 'zapata kaxa'. Kartonezko kaja bat 'kartoizko kaxa bat'. Emantazu misto kaja bat 'emaidazu misto kaxa [pospolo ontzi] bat'. Sartazu pintura guztῐek be kajan 'sar itzazu pintura guztiak bere kaxan'. Ik. kutxa; kutxatila; kajon(a). 2 iz. Hilkutxa. Aurra kajan sartu 'haurra kaxan sartu'. Lau jasailek yan dai kajῐa 'lau jasailek eraman dute kaxa'. Ik. hil kaja. 3 iz. Kaxa torazikoa, toraxa. Gorputzan kajῐa 'gorputzaren kaxa [toraxa]'. Ik. bular; bularralde; petxo. |
kajona, kajonia | tiradera, kaxoi | kajona (a itsatsia) iz. Tiradera, kaxoia. Dana kajonatan sartwik duka 'dena kaxoietan sarturik dauka'. Ik. kutxa; kaja. |
kajonera, kajoneria | tiradera-altzari | kajonera iz. Tiradera-altzaria. Orko kaloneran dukatzit gordeta zajau txikiek 'horko tiraderan dauzkat gordeta ahozapiak'. |
kaka | kaka | kaka 1 iz. Kakaz beteik 'kakaz beterik'. ● Esr. zah. Kaka zaharrak ez nahastu, usai txarra botatzen dai-ta (Ond Bak). 2 iz. Haur. Zikina; ez jatekoa, ahora ez eramatekoa. Oi kaka da, maitῐa! 'hori kaka [zikina] da, maitea!'. 3 interj. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza. Ik. kaka zahar. ◆ kaka aterarik (> kaka ataῐk) adb. Beldurrez egon. Bildurrak, kaka ataik 'beldurrez, kaka aterarik'. ▲ Sin. kaka inik yon. ◆ kaka bikor. Ardien, ahuntzen-eta kaka bikorra [gorotz alea]. ◆ kaka dariola egon (> kaka daiola yon) 1 Kakaztuta egon; guztiz zikinduta egon. 2 Urduri edo beldurrez egon. ◆ kaka egin (> kaka in). Ata dau txakurra kaka itῐa 'atera du txakurra kaka egitera'. ◆ kaka egiteko gogo (> kaka iteko gogo). Ik. kakakurre. ◆ kaka eginik egon (> kaka inik yon) 1 Aurra kaka inik do 'haurra kaka eginik dago'. 2 Beldurrez egon. Kaka inik. ▲ Sin. kaka ataῐk. ◆ kaka hitako interj. Kaka hiretako! ◆ kaka-mokordo 1 iz. Kaka mordoa. ▲ Sin. mokordo, kaka-pustilo. 2 adj. [Urdiain, Bakaiku] (Irain hitz gisa). Pertsona kakazua. Ik. kakazu. ◆ kaka muxino iz. Kaka zati txikia. Kaka muxino batzuk besteῐk eztau in 'kaka muxino [poxi] batzuk besterik ez ditu egin'. ◆ kaka pila iz. Kaka mordoa. ◆ kaka-pustilo iz. Mokordoa; gorotz lodi gogorra. ▲ Sin. kaka-mokordo. ◆ kaka txuri iz. Elurra. ● Esr. zah. San Benito primabera, kaka txuri goiti behera [elurra egin ohi du udaberri hasieran]. ◆ kaka zahar (> kaka zar, kaka zarra, kakazarra) 1 Inongo baliorik ez duen gauza. Ebeik ondo bizi ta bestiendako kaka zarra 'eurak ondo bizi eta besteendako kaka zaharra'. 2 interj. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den esapidea. Kaka zarra! Au're bajukanu! 'kaka zaharra! Hau ere bazeukanagu!'. |
kaka bikor, kaka bikorra | baba, pikor, arkin | |
kaka daiola yon | kaka dariola egon | |
kaka hitako! | kaka hiretako! | |
kaka in | kaka egin | |
kaka muxino, kaka muxinua | kaka muxiñi* | |
kaka pila, kaka pilia | kaka pila | |
kaka plastada, kaka plastadia | kaka-plasta | |
kaka-burni, kaka-burnia | burdin kaka, zepa | kaka-burni 1 iz. Burdin kaka, zepa; metalen meak urtzean, harrikatza erretzean edo metalak araztean gertatzen den hondakin gotorra. 2 iz. Irud. Landu berritako lurra lehortu gabe euriak hartzen duenean gertatzen den lur gotorra, trinkoa. ◆ kaka-burnia egin (> kaka-burnia in). (Nekaz.) Kaka-burni(a) iten da erlatu be yauriek harrapatzen den lur konpondua 'kaka-burni egiten da [bihurtzen da] erlatu gabe euriak harrapatzen duen lur konpondua'. Ik. erlatu. |
kaka-mokordo, kaka-mokordua | kaka-mokordo | |
kaka-pustilo, kaka-pustilua | mokordo | |
kaka, zahar, kaka zaharra! | kaka zahar | |
kakafirri, kakafirria | kakeri, beherako | kakafirri (eta kakaferri) iz. Beherakoa, kakeria. Kakafirria dukagunien, ona da arroz yosia jatῐa 'kakafirria [beherakoa] daukagunean, ona da arroz egosia jatea'. Ik. koliko; firri. |
kakagale, kakagalia | kakagale | kakagale iz. Kaka egiteko gogoa edo premia. Kakagaliekin emen jon 'kakagalearekin omen zagon (LM). Ik. kakakurre; kaka egiteko gogo. |
kakajale, kakajalia | argi oilar | kakajale iz. Argi oilarra; zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). ▲ Sin. basoilar, txapela txoi. |
kakakurre, kakakurria | kakagura | kakakurre iz. Kakagura. Kakakurriek larri yon 'kakaguraz larri egon'. Ik. kakagale; kaka egiteko gogo. |
kakakurretu, kakakurretzen | kakaguratu* | kakakurretu da ad. Kakaguratu*, kaka egiteko gogoa sartu. Bῐajῐen fateko estuasunakin, larritu ta kakakurretu 'bidaian joateko estutasunarekin, larritu eta kakaguratu'. Ik. txisakurretu (> txixakurretu). |
kakalarri, kakalarria | kakalarri | kakalarri adj. Pazientzia gutxikoa. Oi jende kakalarria 'hori jende kakalarria'. |
kakalondar, kakalondarra | arkanbele, kakalardo | kakalondar iz. Arkanbelea, kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. judas. |
kakanahastu | kakanahastu | kakanahastu (> kakanastu) dau ad. (lgart.) |
kakanarru, kakanarrua | kakanarru | kakanarru 1 iz./adj. Lgart. Pertsonengatik esanda, tamaina txikikoa. Ik. ezeza. 2 iz./adj. Petrala. Ik. kakazu. |
kakaxin, kakaxina | zirin | kaka-zirin* (> kakaxin) iz. Zirina, hegaztien gorotza. [kaka-zirin (?)]. Oilwek suelto jareinda, ta dana kakaxinez beteik 'oiloak suelto jareginda, eta dena zirinez beterik'. |
kakazu, kakazua | kakazu | kakazu 1 adj. Kakatia. 2 adj. Pertsonengatik esanda, beldurtia, koldarra dena. 3 adj. Pertsonengatik esanda, guztiz gogaikarria dena. ▲ Sin. kaka-mokordo; kakanarru. |
kako, kakua | kako | kako 1 iz. Pieza okertua eta, askotan, punta-zorrotza, zerbait zintzilikatzeko, edo zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen dena. 2 iz. Arasa, gako-apala, kakoz osaturiko arasa [Gaztelaniaz, 'espetera']. Kakwen txintxilikan autzi (erramala, arropak eta abar). Kakwen auzten genduen edarrῐa 'kakoan uzten genuen edarra'. |
kakol, kakola | karakol, barraskilo | |
kakusai, kakusaia | kaka-usain | kakusai iz. Kaka usaina. |
kalabaza, kalabazia | kuia, kalabaza | kalabaza iz. (Bot.) Kuia, landare herrestaria; landare horren fruitua (Cucurbita pepo). Ik. kurkufita. |
kalabe, kalabia | karobi, kalabe (*) | kalabe iz. Karobia. Ik. karelabe. |
kalabera, kalaberia | burezur; alproja (pertsona) | kalabera 1 iz. Buru hezurra. Ik. kaskozur. 2 iz./adj. Alproja; pertsona funsgabea, zabarra. Ik. kaskamakur. |
kalabozo, kalabozua | ziega, kalabozo | kalabozo iz. Ziega. Soldautza garaien, kalabozwen eman genduen denba erdia 'soldadutza garaian, kalabozoan eman genuen denbora erdia'. |
kalamidade, kalamidadia | kalamitate | kalamidade 1 iz. Kalamitatea, zoritxarra. Zenbat gose ta kalamidade aik pasatutakuek! 'zenbat gose eta kalamitate haiek pasatutakoak!'. 2 adj. Moldakaitza. Au kalamidadῐa! Dana bestek in ber! 'hau kalamitatea! Dena bestek egin behar!'. Ik. moldakaitz. ◆ kalamidadea izan (> kalamidadῐa izan) da ad. Inutila izan, gauzaeza izan. Kalamidadῐa dok, gῐo! 'kalamidadea duk, gero!'. |
kalamidadia izan | kalamidadea izan | |
kalamokano | ondoez | kalamokano [Ziordia] iz. Ondoeza, tenple txarra. [malestar]. |
kalanbrazo, kalanbrazua | arranpa, elektrikara | kalanbrazo iz. Arranpa, elektrikara. Ik. kalanbre. |
kalanbre, kalanbria | zaineldu, arranpa | kalanbre 1 iz. Arranpa, zaineldua. Ezaizkῐa faten ankatan dukatziten kalanbrῐok 'Ez zaizkit joaten hanketan dauzkadan kalanbre hauek'. Ik. txindurritu. 2 iz. Elektrizitate deskarga txikiagatik jasotakoa. Entxufῐa ikututa, kalanbrῐa jo dῐa 'entxufea ikututa, kalanbrea jo dio'. ◆ kalanbrea eman (> kalanbrῐa eman) Ik. kalanbrazo. |
kalaska, kalaskia | kalaxka | kalaska iz. Kalaxka; joare txikia; joare horren hotsa. Fara kalaskῐa 'joare kalaxka'. Ik. fara. |
kalatu, kalatzen | antzeman. 2 gelditu | kalatu 1 dau ad. Antzeman, igarri. Belaxeti kalatu nian ze intenzio zukan 'berehalaxetik kalatu [antzeman] nion zer intentzio zeukan'. Ik. susmatu; harrapatu. 2 da ad. Bat-batean gelditu. Autwa eztaile ondo, kalatu iten da 'autoa ez dabil ondo, kalatu egiten da'. Ik. gelditu. |
kalbaio, kalbaiua | kalbario | kalbario (> kalbaio, galbaio) 1 iz. Gurutze bidea. Galbaioko gaina 'kalbarioko gaina'. 2 iz. Oinazealdi gogor eta luzea. Ik. galbaio. ¬ |
kalda, kaldia | galda | kalda iz. Galda; bero kiskalgarria. Au kaldῐa iten dena gaur 'hau galda egiten duena gaur'. Ik. bero. |
kaldera, kalderia | galdara | kaldera 1 iz. Pertza. Ik. pertz. 2 iz. Ura berotzeko edo lurruntzeko erabiltzen den ontzi itxia. |
kale baztar, kale baztarra | kale bazter | |
kale, kalia | kale | kale iz. Ze izen duka kalionek? 'zer izen dauka kale honek?'. Kale extua da gurῐa' 'kale estua da gurea'. Ik. barre2. ◆ kale baztar iz. Kale bazterra, kale zokoa. Jaiegun oitan jendaldῐa ibil da errien ta kale baztarrak zaburreiez zikin-zikinak autzi tuai 'jaiegun hauetan jendaldea [jendetza] ibili da herrian eta kale bazterrak zaborreriaz zikin-zikinak utzi dituzte'. ◆ kale egin (> kale in) dau ad. Huts egin. Gaur'e kale in dau 'gaur ere kale egin du'. ¬ |
kalendaio, kalendaiua | egutegi | kalendario (> kalendaio) iz. Egutegia. Gaur Urteberri; kalendaio berria estrenatu du 'gaur Urteberri; egutegi berria estreinatu dugu'. |
kalentura, kalenturia | kalentura | kalentura iz. Sukarra. Kalenturῐa duka aur orrek 'kalentura dauka haur horrek'. Ik. sugar; fiebre. |
kaletar, kaletarra | kaletar, kalezale | kaletar (LM) adj./iz. Kalezalea, kalearen zale dena. Kaletarra, beti kalien dailena 'kaletarra, beti kalean dabilena'. |
kalfar, kalfarra | kalpar | kalfar iz. Kalparra; ile luzeak; ile gaizki orraztuak edo ezin orraztuzko ileak. || Mutillen ile luzea, adatsa. Ik. kapelats-kafi(a) (kalfarra adierazteko). Ik. txuma; ile. |
kalidade, kalidadia | kalitate | kalidade iz. Kalitatea. Kalidade aundiko gauzak iten tuai 'kalidade handiko gauzak egiten dituzte'. |
kalka, kalkatu, kalkatzen | galkatu, sakatu; 2 kalkatu | kalka, kalkatu 1 dau ad. Galkatu; sakatu. Yazteko ta hiltzeko, telebisiuen botonia kalkatu. Kalka hor. ▲ Sin. zapaldu; atakatu. 2 dau ad. Kalkatu, eredu bat kopiatu. Dibujwa kalkatu 'marrazkia kalkatu'. |
kalkulatu, kalkulatzen | kalkulatu | kalkulatu dau ad. |
kallo, kallua (1) | kailu | kallo1 iz. Kailua; azaleko gogorgunea. |
kallo, kallua (2) (pl.) | tripaki | kallo2 iz. (pl.) Tripakiak, hausnarkarien urdail zatiak, egosiak jaten direnak. Ik. tripa; tripaki. |
kalza, kalzia | altxagarri, ziri | kalza iz. Altxagarria; zerbait altxatzeko edo jasotzeko erabiltzen den gauza. |
kalzatu, kalzatzen | altxagarria jarri | kalzatu dau ad. Altxagarria jarri. Maia kartonakin kalzatu 'mahaia kartoiarekin kaltzatu'. |
kalzio, kalziua | kaltzio | kalzio iz. Kaltzioa. Kalzio falta emen duka 'kaltzio falta omen dauka'. |
kama, kamia | etzauntza | kama 1 iz. Etzauntza. Azkonarran kamῐa, axeien kamῐa; animalien kamῐa. Orbela zaken animaliein kamia. Ik. azpi2. 2 iz. Gurdikama, gurdikamῐa. |
kamaka (?) | kamaka iz. Kamákakin mútxikan haurrák ibíltzen deá (Ond Bak). ◆ kamakazko adj. Kamaka: kamákazkó óntziék (Ond Bak). | |
kamakazko | ||
kamantxila pitxilita, kamantxila pitxilitia | garikota | |
kamantxila, kamantxilia | txilin | kamantxila 1 iz. Joare txikia. Fara txikia. 2 iz. Txilina, txintxarria; kirtendun txilina. ◆ kamantxila pitxilita iz. Bot. Garikota (Silene vulgaris). [Jolas moduan, bekainean lehertzen direnak]. ¬ |
kamarro | kamarro | kamarro iz. Momoxarro jantzia, haurrak izutzekoa. Kamarro: aurpegia estalik dekana (Ond Bak). Hoiek kamarro jantzien jaitzak [Urdiain]. |
kamello, kamellua | gamelu | kamello iz. Gamelua (Camelus bactrianus). |
kamelo, kamelua | karamelu | kamelo (eta kanbelo) iz. Karamelua, gozokia. Ik. txotxo. |
kaminero, kaminerua | bidezain, kaminero | kaminero iz. Bidezaina, bide zati baten ardura duen peoia, bide konpontzailea. |
kamio, kamiua | kamio | kamio iz. Bidea [gaur egungo erabilera bideen izen berezietan geratu da iharturik]. Kamio Zarreti fan da 'Kamio Zaharretik joan da'. Manda-kamiua 'mandabidea'. [Oharra: “bide” erabiltzen da jeneralean; gaur egun, bide izenetan erabiltzen da “kamio” hitza, beti ere “kamio”aren izen bereziarekin batera: Txuloko kamio, Arrioko kamio, Itsoitako kamio, Kamiotxiki; Kamiotxikiko sorwek...]. Ik. bide; galtzada. |
kamion, kamiona | kamioi | kamion iz. Kamioia. Kamion aundi batekin daile 'kamioi handi batekin dabil'. Kargatu dau kamiona 'kargatu du kamioia'. |
kamionkada | kamioikada | kamionkada iz. Kamioikada, kamioi betea edukiera neurri gisa. Kamionkada bat ladrilu 'kamioikada bat adreilu'. |
kamiseta, kamisetia | kamiseta | kamiseta iz. Elastikoa, leporik gabeko jantzia. |
-kan | -ka (atzizkia) | -kan (atzizkia). –ka; –ka(n) atzizkiarekin adberbio eratorriak sortzen dira. Adibideak: haizkan, bakarkan, saltokan... |
kanal, kanala | kanal | kanal iz. Kanal ortan teila berria patu berra do, itajunῐa do ta 'kanal horretan teila berria paratu beharra dago, itaxura dago eta'. |
kanbelo | karamelu | |
kanbiatu, kanbia, kanbiatzen | kanbiatu | kanbia, kanbiatu (eta ganbiatu) da/dau ad. Aldatu. Ik. aldatu; ganbiatu; kanbio egin (> kánbῐo in). truk egin (> truk in). |
kanbio in | kanbio egin | |
kanbio, kanbiua | kanbio | kanbio Ik. ganbio. 1 iz. Aldaketa. Kanbiua duka denborῐek 'kanbioa dauka denborak [eguraldiak]'. Ik. aldaketa; mudanza. 2 iz. Trukea. Kánbῐo in du 'kanbio egin dugu'. 3 iz. Diru xehea. Ik. ganbio. 4 iz. Autoen abiadura erregulatzekoa. Ik. martxa. ◆ kanbio egin (> kánbῐo in). Truke egin. Kanbio in genduen 'kanbio egin genuen'. Kánbῐo in dai; biziketῐa autzi dῐa patinetῐen ordez 'kanbio egin dute; bizikleta utzi dio patinetearen ordez'. Ik. truk egin (> truk in); kanbiatu; aldatu. |
kandatu, kandatzen | giltzarrapoz itxi | kandatu dau ad. Giltzarrapoz itxi. |
kandau, kandaua | kandadu, giltzarrapo | kandau iz. Kandadua, giltzarrapoa. Langῐa kandauekin do itxik 'langa kandaduarekin dago itxirik'. |
kandelabro, kandelabrua | argimutil | kandelabro iz. Argimutila, kandelaren euskarria. Ik. kandelero. |
Kandelera egun | Kandelario (egun) | Kandelera egun iz. Otsailaren 2an. Sant’Ágera Kandeléra (Ond Bak). ● Esr. zah. Kandelera hotz, negua motz; kandelera bero, negua gero. ● Kandelera lera-lera, subiek buen deka lera, nik subia ikusi ta nei subiek ez ikusi. (Kandelara egunien, tranpatik esaten zan, subia ikusi eta ez zapaltzeko esaten zana, sube hozkada saihesteko). [Argitu]. |
kandelero, kandelerua | argimutil | kandelero iz. Argimutila, kandelaren euskarria. Bi kandelero ziriuekin (Ond Bak). Ik. kandelabro. |
kandil, kandila | kriseilu | kandil iz. Kriseilua. Kandila ibiltzan zan argitzeko 'kandila ibiltzen zen argitzeko'. Ik. kriselu / krisilu; karburo ontzi; lanpara. |
kanela arrama, kanela arramia | kanela zotz | |
kanela, kanelia | kanela | kanela iz. Kanela arramia. Kanela hautsa. Arrotzadῐa iteko botatzen dῐat eseniai kanela arramῐa 'arrotzada [arroz esnea] egiteko botatzen diot esneari kanela arrama [kanela zotza]'. |
kangreju, kangrejua | karramarro | kangreju iz. Karramarroa. Bertako kangrejua desagertwik do. ◆ ibaiko kangreju. Ibai karramarroa. Ik. langusta. |
kangrena, kangrenia | gangrena | kangrena iz. Gangrena. Eskerrak ez zaiola kangrenῐa zabaldu. |
kangrenatu, kangrenatzen | gangrenatu | kangrenatu da ad. Gangrenatu; gorputzeko ehunak hil eta usteldu. Ankako bietzak kangrenatu in zezaizkion ta moztu ber izan deatziai 'hankako behatzak gangrenatu egin zitzaizkion eta moztu behar izan dizkiote'. |
kanika, kanikia | kanika | kanika iz. Puxtarria; haurren jolasetan erabiltzen den bolatxoa, gehienetan beirazkoa edo buztinezkoa. Ik. bolo. |
kanikatan | kaniketan | kanikatan adb. Kaniketan, puxtarrietan ibili. Ik. bolokan. |
kank(a) | panp(a) | kank(a) onomat. Kolpe baten hotsa irudikatzen duen onomatopeia. |
kankailu, kankailua | kankailu | kankailu adj. Pertsonengatik esanda, handikotea eta itxura baldarrekoa, eta, askotan, adimen laburrekoa dena. ▲ Sin. kankano [Ziordia]. |
kankano | kankailu | kankano [Ziordia] adj. Pertsonengatik esanda, handikotea eta itxura baldarrekoa. Ik. kankailu. |
kankarro (?) | kankarro | kankarro iz. Lurrezko ontzi mota. |
kankatako, kankatakua | kankateko | kankatako iz. Kankatekoa; kankarrekoa. Oiek kankatakwek aitzen dianak! 'horiek kanketakoak aditzen direnak!'. Ik. punpatako. |
kanpanilla(k) | kokospe (ahuntzarena) | kanpanilla iz. pl. kanpanillak. Kokospea; ahuntzak lepoan dituen bi luzakinak. {(EHHA) mamella (de la cabra)}. |
kanpo | kanpo | kanpo 1 iz. Edozein gauzari buruz, bere barnekoa ez den aldea. Ezto etxῐen, kanpwen do 'ez dago etxean, kanpoan dago'. Kanpoti etorria da 'kanpotik etorria da'. ▼ Anton. barru. ● Esr. zah. Auzalan, etxien jan da kanpuen lan. 2 postpos. Erritik kanpo 'herritik kanpo'. Etxeti kanpo 'etxetik kanpo'. ◆ kanpoan autzi (> kanpwen autzi). Alde batera utzi, kontuan ez hartu, aintzat ez hartu. ◆ kanpoan egon (> kanpwen yon). Ohiko lekutik at egon. ◆ kanpoko 1 adj. Itxi ataia, kanpoko hotza ez sartzeko 'itxi ataia, kanpoko hotza ez sartzeko'. Artu naurria kanpokaldeti 'hartu neurria kanpoko aldetik'. 2 iz. Kanpotarra. Kanpokwa, kanpoti etorria 'kanpokoa, kanpotik etorria'. Ik. kanpotar. ◆ kanpora (> kanpwa). Kanpwa fan da egun batzutako 'kanpora joan da egun batzuetarako'. ◆ kanpora bota (> kanpwa bota). Egotzi, bidali, kaleratu. Etxeti kanpua bota dai 'etxetik kanpora bota dute'. ◆ kanporako (> kanpwako). Kanpora doana. Kanpwako iten dai lan guztia 'kanporako egiten dute lan guztia'. |
kanpokalde, kanpokaldia | kanpoalde | kanpokalde iz. Kanpoaldea. ▼ Anton. barrukalde. |
kanpoko, kanpokua | kanpoko | |
kanposantu, kanposantua | hilerri, kanposantu | kanposantu iz. Hilerria. |
kanpotar, kanpotarra | kanpotar | kanpotar adj./iz. Kanpokoa dena, kanpotik etorri dena. Ik. kanpoko; ehazki. |
kansa-kansa in | neka-neka egin | |
kansa, kansia (*) | neke | kansa (> kansa, kansῐa) iz. Kantsa*, nekea. Ik. neke. Ua kánsῐa nukana 'hura nekea neukana'. —Eztakit zer dukaten. —Kansῐa dok oi. '—Ez dakit zer dudan. —Kantsa [nekea] duk hori. ◆ kansa-kansa egin, egon... (> kansa-kansῐa in, yon...). Neka-neka egin, erabat nekatu. Kansa-kansῐa no 'oso nekatuta nago'. Ik. nekatu; kantsatu (> kansatu). |
kansatu, kansatzen | kantsatu, nekatu | kantsatu (> kansatu) 1 da/dau ad. Ik. nekatu. 2 da/dau ad. Aspertu; okatu. |
kansia (*) | neke | kansia (> kánsῐa) iz. Nekea. Ik. kansa (> kansa, kansῐa). |
kanta | kanta | kanta iz. Ik. kantaita. ¬ |
kantaita, kantaitia | kanta, kantu | kantaita iz. Txitxigarrua kantaitan (Ond Bak). Urteberriko kantaitῐa 'Urteberriko kantaita'. || ● Esr. zah. Etxe guztitako kantaitῐa 'etxe guztietako kantaita'. Familia guztietan izaten diren antzeko problemengatik esaten da. ◆ kantaita aldi. Kantaita aldia in 'kantaita aldia egin'. Ik. kantaldi. ◆ kantaitan adb. Kantan. Kantaitan ibili. Ik. kantakan. ¬ |
kantakan | kantaz, kantan | kantakan adb. Kantatzen, kantari. Kaleik kale daitza kantakan 'kalerik kale dabiltza kantaka [kantan]'. Ik. kantaitan. |
kantalai | kantalari, kantari | kantalari (> kantalai) 1 adj. Kantaria, kantatzen duena. Txoi kantalaiek dῐa klabelin txoia ta papargorria 'txori kantariak dira klabelin txoria [karnaba] eta papargorria [txantxangorria]'. 2 iz. Kantatzen duen pertsona, kantaria, abeslaria. Etor dῐa koraleko kantalaiek 'etorri dira abesbatzako kantariak'. Ordwako kantaitan asita zon kantalaia 'ordurako kantatzen hasita zegoen kantaria'. |
kantaldi, kantaldia | kantaldi | kantaldi iz. Jendaurrean egiten den kanta-saioa. Ik. kantaita aldi. ¬ |
kantaro, kantarua | pegar | kantaro iz. Hamabi litroko ontzia. Ik. edarra. |
kantatu, kantatzen | kantatu | kantatu 1 dau ad. Bai ondo kantatzen dela 'bai ondo kantatzen duela'. Berswek kantatu tu 'bertsoak kantatu ditu'. 2 dau ad. Txoiek kantatzen de, ixildube; ezaun da udaberria eldu dala 'txoriak kantatzen daude, isildu gabe; ezagun da udaberria heldu dela'. |
kantatuazi | kantarazi | kantatuazi dau ad. Kantarazi, kantatzera behartu. ¬ |
kantera, kanteria | harrobi | kantera iz. Harrobia. Ik. harrubi. (Lehen harrubia; orain, eskolaren bitartez, harrobi). |
kantidade, kantidadia | kantitate | kantidade iz. Kantitatea, kopurua, zenbatekoa. |
kantzontzilo (?) | galtzontzillo, galtzazpi | |
kanuzitu, kanuzitzen | lizundu, umeldu | kanuzitu 1 da ad. Elikagaiez hitz eginda, lizundu, onddoek hartu, usteltzen hasi, umeldu. Ogia kanuzitwik do 'ogia kanuziturik dago'. Ik. lizundu. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Kanuzitua, lizundua, umeldua. Kanuzitu gustwa dukai galletok 'kanuzitu gustua daukate galleta hauek'. {Diccionario de José María Iribarren del habla navarra. Viene de encanecer, entrar en canas, y por tanto también caducar}. {Canucirse (un alimento): encanecerse, pudrirse, ponerse mohoso, llenarse de hongos. Canucido: canecido, mohoso, podrido}. |
kanzonzillo / kantzontziluek (?) | galtzontzillo, galtzazpi | kanzonzillo (> kanzonzillo, kanzonzillwek) iz. pl. Galtzontzilloak, galtzazpiak. |
kaña, kañia | kanabera | kaña 1 iz. (Bot.) Kanabera (Arundo donax); kanaberaren antzeko landareei ematen zaien izena. 2 iz. Kanabera, arrantza egiteko erabiltzen den tresna. |
kañeia | hodi | kañeria (> kañeia) iz. Hodia. Ik. tubo; tuberia (> tubeia). |
kañon, kañona | kanoi | kañon 1 iz. Kanoia, artilleriako pieza. Ik. kainu. |
kañonazo, kañonazua | kanoikada | kañonazo iz. Kanoikada, kanoi tiroa. |
kapa, kapia | kapa | kapa 1 iz. Soingainekoa. 2 iz. Geruza. Bi pintura kapa. Ik. esku. |
kapar, kaparra | kapar, akain, lakasta | kapar iz. Akarido parasitoa. Kaparrez bete da txakurra. Ik. kapasta. |
kaparrau, kaparraua | gerripeko, txaparro | kaparrau iz. Gerripekoa, txaparroa [taparraboa]; bainujantzia. |
kapasta, kapastia | lakasta, akain, kapar | kapasta (eta kapaxta) iz. Lakasta; kapar txikia. Ik. kapar. ◆ haur kapasta. Aur kapastῐa 'haur lakasta'. Amari segika ari den umeari: Au aur kapastῐa! 'hau haur lakasta!'. |
kapataz, kapataza | kapataz, kontramaisu | kapataz iz. Langileburu, kontramaisua. Ik. kontramaisu. Kapataz izateko balio dau 'kapataz izateko balio du'. |
kapatu, kapatzen | zikiratu, irendu | kapatu 1 dau ad. Zikiratu, irendu. Txakurra kapatu 'txakurra zikiratu'. ▲ Sin. osatu [Bakaiku]. 2 dau ad. Landareen adar xurgatzaileak inausi. Tomatῐek kapatu. |
kapatzaile, kapatzailia | zikiratzaile, irentzaile | kapatzaile iz. Zikiratzailea, abereak zikiratzen dituen pertsona. Txerriek kapatzen ibiltzen zan kapatzailῐa 'txerriak zikiratzen ibiltzen zen kapatzailea'. |
kapaxta, kapaxtia | lakasta, kapar | |
kapaz | kapaz | kapaz adj. Gai dena, gauza dena. Ik. trebe. ◆ kapaz izan. Gai izan, gauza izan. Ez da olakoik entenditzeko kapaz 'ez da holakorik entenditzeko kapaz'. Ik. trebe izan; gauza izan. |
kapazidade, kapazidadia | kapazitate | kapazidade iz. Kapazitatea, gaitasuna. Ik. abilidade (> abildade), trebetasun. |
kapazo, kapazua | kapazu, kanpaza | kapazo iz. Kapazua, kanpaza. Artazu kapazwa ta zazi mandatuek itῐa 'hartu ezazu kapazua eta zoaz mandatuak [etxeko erosketak] egitera'. |
kapela, kapelia | kapela | kapela 1 iz. Burua estaltzeko jantzia. 2 iz. Irud. Kalparra, buruko ilajea. A ze kapelia jukak (txuma aundia) 'a zer kapela zaukak (txima handia)'. 3 iz. Estalkia. Yauria ez sartzeko, tximini orrek kapelῐa ber dau 'euria ez sartzeko, tximinia horrek kapela behar du'. |
kapelats, kapelatsa | zapelatz | kapelats iz. Zapelatza (Buteo sp.). ◆ kapelats-kafi(a) 1 Zapelatzaren habia. 2 Kalparra Ik. kalfar. |
kapellan, kapellana | kapilau | kapellan iz. Kapilaua. |
kapilla, kapillia | kapera | kapilla iz. Kapera; egoitza edo etxe batean kokaturiko eliza txiki eta aldare-bakarra. |
kapio, kapiua | gapirio | kapio iz. Gapirioa; teilatuaren zurajean, gailurretik ertzetara doan haga, teilen azpiko ohol meheei eusten diena. Reteilatu aurreti, kapio berriek eta lata berria patuko diai 'teilaberritu aurretik, gapirio berriak eta lata berria paratuko diote'. Ik. solibo; kuartoi. |
kapital, kapitala | kapital. 2 hiriburu | kapital 1 iz. Norbaitek duen dirua, edo diru bihur daitezkeen ondasunen multzoa. 2 iz. Hiriburua. Erriok tuk kapitala txiki gelditzen zaionandako 'herriok dituk kapitala [hiriburua] txiki gelditzen zaionarendako'. |
kapitan, kapitana | kapitain | kapitan 1 iz. Kapitaina, gudarien buruzagia. 2 iz. Kapitaina, kirol talde baten burua. |
kapon, kapona | kapoi | kapon iz. Kapoia; oilasko zikiratua, jateko gizentzen dena. Gaubonetako kapona 'gabonetako kapoia'. Ik. oilasko. |
kaporratz, kaporratza | orratz (handia) | kaporratz iz. Zakuek, koltxonak-eta, josteko orratza 'zakuak, koltxoiak-eta, josteko orratza'. {Aguja saquera (Ond Bak)}. Ik. pastarrotz. |
kapote, kapotia | kapote | kapote iz. Banuka kapote zar bat, fanko nitzake erri ontatik 'banu kapote zahar bat, joango nintzateke herri honetatik'. |
kapritxo polita | karnaba | |
kapritxo, kapritxua | kapritxo | kapritxo iz. Apeta; gutizia. Kapritxoz. Ik. onguramin; gogaita. ◆ kapritxo polit. Karnaba (Carduelis carduelis). Ik. klabelin txori (> klabelin txoi). |
kapritxoso, kapritxosua | apetatsu | kapritxoso 1 adj. Apetatsua. 2 adj. Gauzak gustu onarekin eta xehetasunarekin egiten dituena. |
kaputxa, kaputxia | kaputxa | kaputxa iz. Txanoa. Kaputxῐa jantzita 'kaputxa jantzita'. ▲ Sin. txano. |
kaputxino, kaputxinua | kaputxino | kaputxino adj./iz. San Frantziskoren ordena eraberritukoa dena; ordena horretako kidea. |
kara | kara iz. Kara txarra. Ik. aurpegi, musu. | |
karakol, karakola | karakol, barraskilo | karakol (> kakol) 1 iz. karakol-gizakia, karakol-señoritia, dama-karakol. ◆ dama-karakol. Baratze-barraskiloa (Cepaea hortensis). Barraskilo nabarra (Ond Bak). ▲ Sin. señorita kakol. ◆ iza-karakol. Barraskilo arrunta (Helix aspersa). [Caracoles grandes y negruzcos. Se comen (Ond Bak)]. Ik. gizaki karakol. ◆ señorita karakol / karakol señorita (> señorita kakola / kakol señoritῐa). Ik. dama-karakol. ◆ gizaki karakol / karakol gizaki (> gizaki kakola / kakol gizakia). Ik. iza-karakol. ◆ horma karakol* [Altsasu] Gaztelaniaz, (pl.) hormas: hormetan egoten direlako). ◆ jito karakol. Ijito karakola. ◆ karakol zopa (> kakol-zopῐa). 2 iz. Zirimola; zurrunbiloa. Aizῐek kakola iten dau 'haizeak karakola [zirimola] egiten du'. Uretan kakola [remolino]. Ik. remolino. 3 iz. Kalparra, izarra; buruan, ileak, bakoitza bere aldera, irteten diren gunea. Txumako kakola. Ik. kuzkur. |
karburo ontzi, karburo ontzia | karburo ontzi | |
karburo, karburua | karburo | karburo iz. Kim. Argia iteko ibiltzen zan karburwa 'argia egiteko erabiltzen zen karburoa'. ◆ karburo ontzi. Karburozko argiontzia. Ik. kriselu / krisilu; kandil; lanpara. |
karda, kardia | karda | karda iz. Kardatzeko erabiltzen den tresna. Ik. txarrantxa. |
kardatu, kardatzen | kardatu | kardatu dau ad. Ik. txarrantxatu. |
kardu-ziza, kardu-zizia | kardu-ziza | |
kardu, kardua | kardu | kardu 1 iz. (Bot.) (Carduus sp., etab.). Kardu klase asko dῐa 'kardu klase asko dira'. Ik. kardubera; kardulatz. 2 iz. (Bot.) Baratze kardua (Cynara cardunculus). ◆ kardu-ziza. (Mikol.) Jateko ona den perretxiko mota (Pleurotus eryngii). ◆ mendi kardu iz. (Bot.) Eguzki-lorea, karlina (Carlina acanthifolia). Jende askok etxeko ataien patzen dau mendi karduen lorῐa, etxῐa gaitzetati ta ekaitzetati gordetzeko 'jende askok etxeko atarian paratzen du mendi karduaren lorea, etxea gaitzetatik eta ekaitzetatik gordetzeko'. |
kardubera, karduberia | kardabera | kardubera iz. (Bot.) Kardabera (Sonchus sp.). Ik. sorgin-belar. |
karduketan | [karduak biltzen] | karduketan adb. Karduak biltzen. Karduketan: kardutan, kaduek biltzen 'karduketan: kardutan, karduak biltzen'. |
kardulatz, kardulatza | kardulatz | kardulatz iz. (Bot.) Kardu mota txikia (Cirsium sp., etab.). Txerri bearrak ta kardulatzak kwatxikiekin txikitu, txerrieiri jatea emateko 'txerri belarrak eta kardulatzak kuatxikiarekin [txikitzeko tresna] txikitu, txerriei jatera emateko'. |
kare, karia | kare | kare iz. ◆ kare bizi. ◆ karea eman (> karῐa eman). Karetu, kareberritu. |
kareatu, kareatzen | kariatu*, txantxarrak jo | kareatu (eta karῐatu) da ad. Kariatu*, txantxarrak jo. Ortzak ta ezurrak kareatu 'hortzak eta hezurrak kariatu' (?) LM. |
kareharri, kareharria | kareharri | kareharri (> karearri) iz. ▲ Sin. haitzarri. ◆ kareharrizko adj. Arakil aldῐen karearrizko etxe gaio de Burundan baindo 'Arakil aldean kareharrizko etxe gehiago daude Burundan baino'. |
karelabe, karelabia | karobi, kalabe (*) | karelabe (eta kalabe) iz. Karobia, kare bizia egiteko labea. Arginan kalabῐa 'harginaren karelabea [karobia]'. |
karga, kargia | karga | karga 1 iz. Zama. 2 iz. Irud. Erantzukizuna, ardura. Familien kargῐa 'familiaren karga'. Netako karga aundia da oi 'niretako erantzukizun handia da hori'. ◆ karga jaso (> kargῐa jaso). ◆ karga hartu (> kargῐa artu). Gehiegizko pisua hartu. ¬ |
kargadero, kargaderua | kargategi, karga leku | kargadero iz. Karga lekua; zamalanen tokia. Ik. deskargadero. |
kargatu, kargatzen | kargatu | kargatu 1 da/dau ad. Zamatu. Gurdia kargatu. 2 da/dau ad. Su armez mintzatuz, munizioz bete. Eskupetia kargatu. 3 da/dau ad. Bateriez eta kidekoez mintzatuz, elektrizitatez bete. Pilak kargatu. 4 da/dau ad. Abere arra emearen gainean, ernaltzeko, jarri; ernaldu. Behia zezenak kargatu [estali]. |
kargatzaile, kargatzailia | kargatzaile | kargatzaile iz./adj. Kamion kargatzailia 'kamioi kargatzailea'. |
kargazi / kargatuazi | kargarazi | kargarazi (> kargazi eta kargatuazi) dau ad. Kargatzera behartu. Gurdia kargazi 'gurdia kargarazi'. |
kargu in | kargu egin | |
kargu, kargua | kargu | kargu 1 iz. Norbaiten erantzukizun edo ardura den betekizuna. 2 iz. Ardura, betekizuna, erantzukizuna. Norbaiten kargu, norbaiten esku. Ie kargu; ie kontu 'hire kargu; hire kontu. Ik. esku; kontu; -en gain. ◆ kargu egin (> kargu in). [-en kargu egin (> -en kargu in)] Ardura hartu, erantzukizuna hartu. ◆ kargua hartu. Ardura edo eginkizuna hartu. ◆ kargua izan. Betekizuna izan, erantzukizuna izan. Kargu aundia duka 'kargu handia dauka'. ¬ |
karidade, karidadia | karitate | karidade iz. Karitatea; behartsuenganako eskuzabaltasuna. ◆ karidadea egin (> karidadῐa in). Leno karidadῐa geio iten zan 'lehenago karitatea gehiago egiten zen'. Ik. lagundu (> laundu). |
kariño, kariñua | kariño | kariño iz. Maitasuna, samurtasuna. Kariño aundia artu dῐa aminai 'kariño handia hartu dio amiñari'. |
kariñoso, kariñosua / kariñosa, kariñosia | kariñoso | kariñoso, -a (Generoa hartzen du: kariñosua; kariñosῐa) adj. Amultsua, maitekorra. Danoindako izan da kariñosua 'denondako izan da kariñosoa'. |
karlista, karlistia | karlista | karlista adj./iz. Karlismoaren aldekoa dena; karlismoari dagokiona. |
karmengo, karmengua | lupu (1), satar | karmengo iz. Lupua, satarra (?). Karmenguá (Ond Bak). |
karmes* / karmesak | karmen, karmenak | karmesak iz. Karmenak (garilaren 16a). Karmesak: Iturmendin festak. |
karmujo, karmujua | karmujo iz. Gaitza. [tétanos?, carbunco?] ¬ | |
karnekan | tortoloska, tortolosetan | karnekan adb. Tortoloska, tortolosetan, tortolosekin jolasean. Haurren jolasa; arkumearen zangoko giltzadura hezurrak erabiliz jolasten dena. “Karnekan bat, karnekan bi... hamabi in artien”. |
karnekulo, karnekulua | tortolos | karnekulo iz. Tortolosa; zangoko eta oineko hezurren giltzadurako hezurra; bereziki, arkumearena, haurrek jolasteko erabiltzen dutena. ◆ karnekulokan adb. Tortoloska, tortolosetan, tortolosekin jolasean. ◆ karnekulokan ibili. Tortolosetan aritu. |
karnekulokan | tortoloska | |
karnizeia | harategi | karnizeia 1 iz. Harategia; jateko haragia saltzen den denda. 2 iz. Irud. Sarraskia. Kernizeia bat izan zaken 'sarraski bat izan zen'. Ik. masakre. |
karnizero, karnizerua | karnizeru, harakin | karnizero iz. Harakina, haragi-saltzailea. |
karpintei, karpinteia | zurgindegi | karpintei iz. Zurgindegia, zurginaren lantegia. Bajeran patu zaῐn karpinteia 'etxabean paratu zuten zurgindegia'. |
karra-karra | karra-karra | karra-karra onomat. Karrakatzean ateratzen den hotsaren onomatopeia. ◆ karra-karra jan. Arratoiek, arrak..., karra-karra jaten dai 'arratoiek, harrek..., karra-karra jaten dute'. Ik. kirri-karra. |
karraio, karraiua | garraio | karraio iz. Garraioa, garraiatzea. Ik. karro. ◆ karraioan (> karraiwen; karrwen) adb. Garraioan; gauzak garraiatzen; aipatzen dena garraiatzen. Ur karrwen 'ur garraioan'. Egur karrwen 'egur garraioan'. Ik. karroan (> karrwen). |
karraiuen / karruen | garraioan | |
karraka, karrakia | karraka, kalaka | karraka 1 iz. Jostailua. Aste Santuen, ezkilak jo berrῐen, karrakakin iten zian mezako deiek 'Aste Santuan, ezkilak jo beharrean, karrakekin egiten ziren mezarako deiak'. Ik. koskamailu. 2 adj. Kalaka, kalakaria; berriketan aritzen dena. Ik. hitzontzi; berriketalari. |
karrank / karrank in | karranka | karrank iz. Gurdi eta kidekoek, higitzean, egiten duten hots ezatsegina. Ik. karranka. ◆ karrank egin (> karrank in). Karrank iten dau ataiek 'karranka egiten du ateak'. |
karranka, karrankia | marranta, erlastura, erlats; karranka | karranka 1 iz. Marranta, erlastura, erlatsa. Baukat karranka bat eztarrien. 2 iz. Gurdi, orga eta kidekoek, higitzean, egiten duten hots zoli, bizi edo ezatsegina. Kirrinki-karranka. Ik. karrank; karrank egin (> karrank in). |
karrankatu, karrankatzen | erlastu, marrantatu | karrankatu da ad. (Iza Alts): [ponerse ronco]. [Urdiain]. Karrankatu'a kukuba. (se ha puesto ronco el cuco). || Eztarria karrankatu in zaira. Boza raso karrankatwik dukat. |
karrask | karrask | karrask onomat. Apurtzen den zerbaiten hotsa. ◆ karrask egin (> karrask in). Ezurrak karrask in dwa 'hezurrak karrask egin dit'. |
karrask in | karrask egin | |
karrera, karreria | karrera | karrera 1 iz. Lasterkerta. Aurten'e karrerῐa bῐak ibazi dau 'aurten ere lasterketa berak irabazi du'. 2 iz. Unibertsitateko ikasketak. Ata dau karrerῐa 'atera du karrera'. Seme-alaba danairi karrerῐa eman diai 'seme-alaba denei karrera eman diete'. 3 iz. Borda. Ik. borda. ◆ bizikleta karrera iz. Bizikleta lasterketa. Bizikleta karrerῐa iten dai festa bezpῐan 'bizikleta lasterketa egiten dute festa bezperan'. ◆ (norbaitekin edo zerbaitekin) karrerarik ezin egin (> karreraik ezin in). Onekin eztot iten kárreraik 'honekin ez dut egiten karrerarik'. |
karrerista, karreristia | karrerista, txirrindulari | karrerista iz. Txirrindularia; txirrindularitzan aritzen den kirolaria. Karrerista onak zῐan aiek; onak, ale! 'karrerista onak ziren haiek; onak, halere!'. |
karretada, karretadia | gurdikada | karretada 1 iz. Karrokada; karro betearen zama kopurua. Ik. gurdikada. 2 iz. Gauza asko. Ik. pila. |
karrete, karretia | karrete, txirrika | karrete iz. Arien karretῐa 'hariaren karretea'. |
karretillo, karretillua | eskorga, karretila | karretillo iz. Eskorga, karretila; aurrealdean gurpil bat eta atzealdean bi gider dituen orga txikia. Karretilluekin ata tu eskonbro guztiek 'karretilloarekin [eskorgarekin] atera ditu eskonbro [hondakin] guztiak'. ◆ karretillokan adb. Karretila erabiliz, eskorga erabiliz. |
karretillokada, karretillokadia | eskorga (eskorga baten edukia) | karretillokada iz. Eskorga, eskorga baten edukia. |
karreto, karretua | orgazain. 2 garraio | karreto 1 iz. Karreteroa, orgazaina. 2 iz. Garraioa. Karretwa. (Zehaztu). Ik. karro; karraio. ◆ karretoan (> karretwen) adb. Garraioan. Karretwen ibili 'karretoan ibili'. Beiekin karretwen 'behiekin karretoan'. Ik. karroan (> karrwen). |
karretuen (ibili) | garraioan | |
karro, karrua | karro | karro 1 iz. Gurdia. Balkarrwa. ▲ Sin. gurdi. 2 adb. Garraioa. Ik. karraio; karreto. ◆ karroan (> karrwen) adb. Garraioan. Ik. karraioan (> karraiwen; karrwen); karretoan (> karretwen). ◆ karroan ibili (> karrwen ibili) adb. Garraioan ibili. Txakurra karruen jailek 'txakurra karroan zebilek [janaria garraiatzen]. ◆ (zerbaiten) karroan ibili (> zerbeiten karrwen ibili) adb. Arri karrwen 'harri karroan [garraioan]'; maiz karrwen; egur karrwen; orbel karrwen; balkarrwen 'gari-balen garraioan'; bear karrwen 'belar garraioan'. Ur karrwen 'ur garraioan'. |
karrozeia | karrozeria | karrozeria (> karrozeia) iz. Autwen karrozeia 'autoaren karrozeria'. Pintura pixkat ber dau karrozeiek, bea motorra ondo duka 'pintura pixka bat behar du karrozeriak, baina motorra ondo dauka'. |
karruen ibili | garraioan ibili | |
karrutxo, karrutxua | orgatxo | karrutxo iz. Orgatxoa. Kanpotik etorri eta etxez etxez saltzen zutenek karrutxo batean ekartzen zituzten saltzekoak (Ond Bak). |
karta, kartia | karta | karta 1 iz. Eskutitza, gutuna. 2 iz. Hainbat jokotan erabiltzen dena. (pl.) Kartak. Ik. baraja. |
kartakalai, kartakalaia | karta-jokalari | kartakalari (> kartakalai) iz. Karta-jokalaria. |
kartakan | kartetan (ibili, jokatu, aritu) | kartakan adb. Kartetan. Ona da kartakan 'ona da kartetan'. ◆ kartakan (ibili, jokatu) adb. Kartetan; karta-jokoan ibili, jokatu. Kartakan, partidῐa 'kartetan, partida'. |
kartal, kartala | gaitzeru | kartal iz. Gaitzerua, ale edukiera-neurria. [Cuartal, un cuarto de robo: 4 almudes (Ond Bak)]. ([errau → errau erdi → kartal → almute → almute erdi]; zehaztu). |
kartero, karterua | kartero, postari | kartero iz. Postaria. Kartero txintxua duku errien 'kartero txintxoa daukagu herrian'. |
kartilla, kartillia | kartilla | kartilla iz. (Esate baterako: aurrezki kartilla...). |
karton, kartona | kartoi | karton iz. Kartoia. Kartonezko kajῐa 'kartoizko kaxa'. |
kartulina, kartulinia | kartoi mehe | kartulina iz. Kartoi mehea; kartoiaren loditasuna ez duen paper orri zurruna. Kolore askotako kartulinak saltzen tuai 'kolore askotako kartoi meheak saltzen dituzte'. |
kaserio, kaseriua | baserri | kaserio iz. Baserria. Argia sartu dai kaseriotá 'argia [argindarra] sartu dute baserrietara'. Ik. baserri; basoetxe; basoko etxe. |
kasi | kasik | kasi 1 adb. Kasik, ia. 2 adb. hobeto adberbioarekin, irizpidea zuzentzeko edo egokitzeko erabiltzen den esapidea. Kasi, bier faten baga, hobeto 'kasik, bihar joaten bagara, hobeto'. ◆ kasi-kasi adb. Ia-ia. Ik. ia-ia. |
kasino, kasinua | kasino | kasino iz. Jendea biltzeko edo atsegin hartzeko tokia edo etxea. |
kaska | kaska | kaska 1 onomat. Kolpearen hotsa. 2 iz. Kasko (hitz elkartuetan). Ik. kasko. |
kaskagogor, kaskagogorra | kaskagogor | kaskagogor adj. Burua gogorra duena, setatsua. Ik. burugogor, kasketoso; terko. ¬ |
kaskajo, kaskajua | kaskailu | kaskajo iz. Kaskailua, harri koskorra; harri koskor multzoa. |
kaskal-kaskala in | kiskal-kiskala | |
kaskal, kaskala | azal, oskol | kaskal iz. Azala, oslola. Naranja kaskala 'laranja azala'. Patata kaskalak 'patata azalak'. Arrontza kaskala 'arrautza azala, oskola'. Intxor kaskala 'intxaur oskola', egurran kaskala 'egurraren azala'. (...). ◆ kaskalak jan. Lgart. Mariskoa jan, itsaskiak jan. |
kaskaladi, kaskaladia | hartxintxar, legar (multzoa) | kaskaladi iz. Harkaskarra dagoen tokia; legarra, hartxintxar multzoa. |
kaskalaldi, kaskalaldia | kiskaltze aldi | kaskalaldi iz. Kiskaltzea; zerbait kaskaltzen [kiskaltzen] egiten den aldia. Sutan aztu ta kaskalaldi ederra artu din gaur kazulῐek 'sutan ahaztu eta kaskalaldi ederra hartu din gaur kazolak'. Ik. kiskalaldi; beroaldi. |
kaskaldu, kaskaltzen | kiskaldu | kaskaldu da/dau ad. Kiskaldu. Ik. kiskaldu; erre; txigortu. ◆ kaskal-kaskala egin (> kaskal-kaskala in) da/dau ad. Erabat kaskaldu / kiskaldu, guztiz kiskali. Ik. kiskal-kiskala egin (> kiskal-kiskala in); erre-errea egin (> erre-errῐa in). |
kaskaleta, kaskaletia (ala kaskeleta?) | kriskitin, kaskaineta | kaskaleta (eta kaxkaleta) 1 iz. Batez ere pl. kaskaletak. Kriskitina(k). 2 iz. Lgart. Ordezko hortz-haginak. |
kaskalo | kaskail; kaskamotz | kaskalo adj. Kaskaila, soila; kaskamotza. [pelado, raso]. Ilia moztu ta kaskalo (a)utzi (cortar el pelo al raso) (Ond Bak). Ik. kaskamotz. |
kaskamailu, kaskamailu | endreda-makila | kaskamailu adj. Endreda-makila; pertsona bazter-hondatzailea, endredatzailea [Ziordia]. (Alderatu: koskamailu). |
kaskamakur, kaskamakurra | makur (pertsona) | kaskamakur adj. Pertsona makurra. Ik. kasko makur. ▲ Sin. burumakur, infame, kalabera. |
kaskamotz, kaskamotza | kaskamotz | kaskamotz (eta kaskomotz) adj. Buruko ilea motza duena. Ik. kaskalo; txuma-motz. |
kaskamoztu, kaskamozten | kaskamoztu | kaskamoztu dau ad. Buruko ilea motz moztu. |
kaskarin, kaskarina | kaskarin | kaskarin adj. Buruarina. Kaskarina eztana, zogia, normala (Ond Bak). – kasko arin [Urdiain (?)]. Ik. haizeburu (> aixebu). ▼ Anton. zogi. |
kaskarreko | kaskarreko | kaskarreko [Ziordia] iz. Kolpea. Ik. kaskatako. |
kaskatako, kaskatakua | kaskateko | kaskatako iz. Kaskatekoa; kolpea; bereziki, buruan hartzen edo ematen den kolpea. Nolako kaskatakwa artu dau! 'nolako kaskatekoa hartu du!'. Ik. kaskarreko. |
kaskatu, kaskatzen | kaskatu, kraskatu | kaskatu da/dau ad. Kraskatu, printzatu, zartatu. Eltzῐa kaskatu da 'eltzea kaskatu da'. Ik. printzatu. |
kaskazui, kaskazuia | kaskazuri | kaskazuri (> kaskazwi) adj. Ile-zuria. ▲ Sin. buruzuri, ilezuri. |
kasketa, kasketia | kasketa | kasketa 1 iz. Nahikeria. Ik. kasketada. 2 iz. Negar, garrasi eta keinu nabarmenez adierazten den haserrealdia, bereziki haurrek izaten dutena. Ik. kasketaldi. |
kasketada, kasketadia | kasketa | kasketada 1 iz. Kasketaldia, nahikeria. 2 iz. Negar, garrasi eta keinu nabarmenez adierazten den haserrealdia, bereziki haurrek izaten dutena. Ik. kasketa; kasketaldia. |
kasketaldi, kasketaldia | kasketaldi | kasketaldi 1 iz. Kasketa, nahikeria. Ik. kasketa. 2 iz. Negar, garrasi eta keinu nabarmenez adierazten den haserrealdia, bereziki haurrek izaten dutena. Ik. kasketada. |
kasketoso / kasketosa, kasketosua / kaskatosia | apetatsu | kasketoso, -a (Generoa hartzen du) adj. Kasketaldiak dituena; apetatsua. Ik. burugogor; kaskagogor. ¬ |
kaskezur (?) | kaskezur | |
kasko makur | makur (pertsona) | |
kasko, kaskua | kasko | kasko 1 (> kaska hitz-elkartuetan) iz. Lgart. Burua. 2 iz. Gailurra. 3 iz. Motorreko kaskoa. – kasko arina duka gizon horrek, ezta zogitzen. – kasko makur – kaskua biotu 'kaskoa berotu'. ◆ kaska-moztu. Gerra garaien in zituain kaska-moztu. ◆ kasko makur adj. Ik. kaskamakur. ▲ Sin. burumakur, infame, kalabera. |
kaskozur, kaskozurra | kaskezur | kaskozur iz. Kaskezurra, burezurra. Ik. buru hezur; kalabera. |
kaso | kasu (2) | kaso iz. Arreta, kontua. ◆ kaso gutxi. Kasu gutxi. ◆ kasoik ez! Kasurik ez! Orri? Kasoik ez! 'horri? Kasurik ez!'. |
kaso in | kasu egin | kasu egin (> kasoin) 1 dau ad. Jaramon egin, arreta jarri. | kasu egiok! (> káso iniok!) (pertsona gramatikala aldatuz) interj. (Ironiazko adieran) Kasurik ez egin. Iniok kaso orri 'egiok kasu horri! [ez kasurik egiteko]'. 2 ad. Zaindu. Etxe zar gutxi do au bekela kasoinik 'etxe zahar gutxi dago hau bezala kasu eginik'. Kasointzak aurra 'kasu egin ezak haurra'. Kasointazu eltzῐa 'kasu egin ezazu eltzea'. Zarrak kasoiten daile 'zaharrak kasu egiten dabil'. Txakur oi gaizki kasoinik do 'txakur hori gaizki kasu eginik dago'. Ik. zaindu; atenditu. |
kasointzaile, kasointzailia | zaintzaile, artatzaile | kasointzaile iz. Zaintzailea; zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona. Kasointzaile: Yozeini kaso in (Ond Bak). Ik. kasoitaile; zaintzaile. |
kasoitaile, kasoitailia | zaintzaile, artatzaile | kasoitaile (eta kasotaile) iz. Zaintzailea, artatzailea. ▲ Sin. kasointzaile, zaintzaile. ◆ haur kasotaile. Haur kasotailia. |
kasta, kastia | kasta | kasta iz. Nungo kastῐa dok oi? 'nongo kasta duk hori?'. Kasta oneko txakurra. Ik. raza. ◆ kasta* bat ere (> kastat'e); kastarik* ez (> kastaik ez). Bat ere ez; inor ere ez. ¬ |
kastat e / kastaik ez | bat ere / bat ere ez | |
kastellano, kastellanua | gaztelau; 2 gaztelania | kastellano 1 adj./iz. Gaztelaua; Gaztelako herritarra. 2 iz. Gaztelania. Ik. erdera. |
kastigatu, kastigatzen | zigortu, kastigatu | kastigatu dῐa ad. Gaur, kastigatwik postreipe 'gaur, kastigaturik postrerik gabe'. |
kastigo, kastigua | zigor, kastigu | kastigo iz. Kastigua, zigorra. Kastigoik mezi ez, ta alare, kastigatu 'kastigurik merezi ez, eta hala ere, kastigatu'. |
kasu | kasu (1) | kasu iz. Gertatzen dena edo gertatu uste dena; zertzelada, gertaera, egoera. Gwaindo olako kasuik ez zan pasatu 'oraindik horrelako kasurik ez zen pasatu'. Tokatu zaio kasua. |
kasualidade, kasualidadia | kasualitate | kasualidade iz. Kasualitatea. ◆ kasualidadez adb. Kasualidadez, ez dezu jakingo noiz etortzen dan autobusa? [?]. Kasualidadez asmatu zen 'kasualitatez asmatu zuen'. Ik. usteztala; txiripaz. |
kasula, kasulia | kasulla | kasula iz. Kasulla; apaizak meza emateko albaren gainetik jartzen duen jantzia, alboetatik irekia dena. |
katagorri, katagorria | katagorri | katagorri (eta kattagorri) iz. (Sciurus vulgaris). ● Esr. zah. Arrantsuketia agoik ago eta katagorria pagoik pago 'aharrausia, ahorik aho, eta katagorria, pagorik pago'. |
katakuma, katakumia | katakume | katakuma iz. Katakumea. Agoztaien dukatzi katakumak 'ahoztegian dauzka katakumeak'. |
kataleju, katalejua | betaurreko, katalosa | kataleju iz. Betaurrekoa, katalosa; urrutira ikusteko tresna. |
katarramauka(n) | katamarka, katamarrean | katarramauka(n) (eta katarramuka [Ziordia]) adb. Katamarka, katamarrean, lau oinean. Aurra asi da katarramaukan 'haurra hasi da katamarrean'. |
katarro, katarrua | katarro, hotzeri | katarro iz. Hotzeria. – katarrua harrapatu. – katarruekin jaio: betiko katarrua, 'katarroa hartzeko joera duenagatik'. ¬ |
kataskan | gatazkan | kataskan (eta kataxkan) adb. Gatazkan, liskarrean. Kataskan dῐai yun guztῐa 'gatazkan daramate egun guztia'. Ebeῐn artῐa beti jaitzak kataxkan 'euren artean beti zabiltzak gatazkan'. Lengo egunῐen-e kataskan ibili zindain? 'lehengo egunean ere gatazkan ibili zineten?'. |
kataskana, kataskania | gatazka | kataskana (eta kataxkana) iz. Gatazka, liskarra. |
katastro, katastrua | katastro | katastro iz. Lurralde bateko etxalde eta lursailen zerrenda ofiziala. Katastrwa berritzen daitza errien 'katastroa berritzen dabiltza herrian'. |
katazulo (?) | katazulo (?) ¬ | |
katedral, katedrala | katedral | katedral iz. Elizbarruti bateko apezpiku eliza. Organo ederra do katedralῐen 'organo ederra dago katedralean'. |
kategoria | kategoria | kategoria iz. Maila; garrantzia. Kategoria aundikwa 'kategoria handikoa'. |
kategoriako, kategoriakua | bikain, egundoko | kategoriako adj. Bikaina, egundokoa. Kategoriako restaurantῐa da au 'kategoriako jatetxea da hau'. |
katezismo, katezismua | katixima | katezismo iz. Kristau ikasbidea, katixima; kristau ikasbidea erakusten duen liburutxoa. |
katilu, katilua | katilu | katilu iz. Lurrezko edo toskazko ontzia, biribila eta, batez ere, kirtenik gabea, esnea eta antzeko edariak hartzeko erabiltzen dena; ontzi horren edukia. Bi katilu (Ond Bak). 2 adj./iz. Lgart. Pertsonengatik esanda, kaikua. ¬ |
katilukada, katilukadia | katilukada | katilukada iz. Katilu baten edukia. Katilukada esene zopakin 'katilukada esne zopekin'. |
kattagorri, kattagorria | katagorri | |
katu, katua | katu | katu iz. (Zool.) (Felis sp.). Ik. mitxina; basakatu. Katua ta txakurra bekela daitza 'katua eta txakurra bezala dabiltza'. Katuila, katuen ila; katuek katukea izaten dian ila; otsaila 'katuila, katuen hila; katuak katukea –ohara– izaten diren hila; otsaila'. Ik. katuil. ◆ katuak mihia jan (> katuek mia jan). [Hitzegiteko gogorik ez duen umeari] Katuek mia jan dezu? 'katuak mihia jan dizu?'. ◆ lau katu. Jende gutxi. Lau katu eztaitza lanῐen 'lau katu ez dabiltza lanean'. |
katuil, katuila | katuil / katail; otsail | katuil(a) iz. Kataila, katuila; katuak katukea –ohara– izaten diren hila; otsaila. Ik. otsail. |
katukea | katukara, ohara (katua) | katukea (eta katukῐa) adb. Katukara; katuez ari garela, ohara, katuen araldia. Otsailai «katu ila» esaten zaio Urdinen zengeiti katuek katukea yoten dῐan otsailῐen ‘otsailari «katu hila» esaten zaio Urdiainen zerengatik katuak katukara egoten diren otsailean’. |
katula, katulia | karatula | katula iz. Karatula; maskara, mozorroa. Zapata kajakin iten genduzen katula bildurgarriek 'zapata kaxekin egiten genituen karatula beldurgarriak'. Momoxarrotako katulῐa in dot 'momoxarroetarako [inauterietako mozorroa] karatula egin dut'. |
katxarro, katxarrua | katxarro | katxarro 1 iz. (pl.) Ontziak. Ik. ontzi; eltze. Lurrezkwek zῐanak, eltzῐek; bestῐek, katxarrwek 'lurrezkoak [zeramikazkoak] zirenak, eltzeak; besteak, katxarroak'. Katxarro guztῐek garbitu be dukatzi gwaindo 'katxarro [ontzi] guztiak garbitu gabe dauzka oraino'. 2 iz. Aparatua, tresna. Ik. aparato. 3 iz. Traste zaharra. Katxarro zarroi 'katxarro zahar hori'. Ik. traste; hato. 4 iz. Lgart. Bakaikuko herritarra, bakaikuarra. Ik. bakaikuar. |
katxo, katxua | ezkerti | katxo adj./iz. Ezkertia; ezkerraz eskuinaz baino gehiago baliatzen dena. Aurroi katxwa da 'haur hori katxoa [ezkertia] da'. Ik. ezker; ezkerti; zurdo. |
kaudillo, kaudillua | kaudillo | kaudillo iz. Agintea edo boterea gehiegikeriaz erabiltzen duen pertsona. |
kaxeta, kaxetia | kaseta | kaxeta iz. Eraikin txikia, lanabesak eta kidekoak gordetzeko erabiltzen dena; zaintzarako erabiltzen den kaserna. Ferrileko kaxetῐa 'ferrikeko [trenbideko] kaxeta'. Kapatazan kasetῐa 'kapatazaren kaseta'. Guarda bat yoten zan kaxetan 'guarda bat egoten zen kasetan'. |
kaxetero, kaxeterua | kaseta zain* | kaxetero iz. Kaseta zaina, kasetaren ardura duena. Kaxeteruek ezteka aztuik 'kaseteroak ez dauka ahazturik' (Ond Bak). |
kaxkal, kaxkala | azal, oskol | |
kaxkar, kaxkarra | kaxkar | kaxkar 1 adj. Adkor. Kaskarra, txarra. Ik. kazkar. Astelen ortan in zen egwaldi kaxkarra zala ta, urrengo egunῐa arte autzi ber izan zaῐn lana 'astelehen horretan egin zuen eguraldi kaxkarra zela eta, hurrengo egunera arte utzi behar izan zuten lana'. ▲ Sin. txar. 2 adj. Maskala, argala. Emakume kaxkarra (mehea). [Oharra. Hitz adierazkorrak esanahia aldatzen du: persona kazkarra ≠ persona kaxkarra]. ▲ Sin. mehe, koxkor. |
kaxkartu, kaxkartzen | kaskartu + | kaxkartu (Bereizi 'kaxkartu' / 'kazkartu') 2 + kaxkartu (V-gip), kaizkartu. Empequeñecer, disminuir; degradar(se), rebajar(se), degenerar. Desmedrarse Iz ArOñ. + Empeorar. Eguraldia kaxkartu. (Urdiain). Sin. txartu. |
kaxketa, kaxketia | bisera | kaxketa iz. Bisera. |
kaz-kaz | karraska (hortzena) | kaz-kaz onomat. Hortz karraskaren onomatopeia. Eskolako patiwen, hotzak kaz-kaz 'eskolako patioan, hotzak kaz-kaz [karraska]'. |
kazkar yutsin, kazkar yutsina | kazkabar erauntsi | |
kazkar, kazkarra (1) | kazkabar | kazkar1 iz. Kazkabarra. ▲ Sin. harri. ● Esr. zah. Kazkarra botatzen denῐen, bedratzi eguneko lutua ondorῐen 'kazkabarra botatzen duenean, bederatzi eguneko lutoa ondorenean'. ◆ kazkar-hots(a). ◆ kazkar yutsin. Kazkabar erauntsia. Kazkar yutsina. |
kazkar, kazkarra (2) | kaskar | kazkar2 (eta kaxkar) [Oharra. Hitz adierazkorrak esanahia aldatzen du]. 1 adj. Behar adinako balioa edo ontasuna ez duena. Pertsona kazkarra ≠ pertsona kaxkarra. ▲ Sin. eskas. Ik. kaxkar. 2 adj. Lur kazkarra: lur trinkoa, opildua. ▼ Anton. lur txehe. Ik. kaskajo. |
kazkardi, kazkardia | harritza; legartza | kazkardi iz. Harri kaskar ugari duen lur eremua. Ik. harridi. Kazkardiko matsakin indako ardua, obῐa 'kazkardiko mahatsarekin egindako ardoa, hobea'. |
kazkartu, kazkartzen | kaskartu + | kazkartu Ald. kaxkartu da/dau ad. Kaskar edo kaskarrago bihurtu. - gaiztotu + 1. (A, que cita a Lard), kazkartu Endurecer(se); encallecer(se), + 3. Ponerse de mal talante, mal carácter, pendenciero. Gizon orrek ez dezake ardorik edan; gutxi aski du, dena kaskartzeko Asp Leiz2. + Kaxkartu [...] contraer peor costumbre Iz ArOñ. + 3. Volver(se) grosero. Larregi eran ezkero, mozkorrak zatartzia dakar Etxba Eib. . |
kazo, kazua | burruntzali | kazo 1 iz. Burruntzalia. Ik. buluntzarri. 2 iz. Janariak berotzeko edo egosteko ontzi kirten-luzea. 3 adj./iz. Lgart. Kaikua, ergela. Ik. zokete. |
kazula, kazulia | kazola | kazula iz. Kazola. Burnizko kazulῐa 'burdinazko kazola'. |
kazulakada, kazulakadia | kazolakada | kazulakada iz. Kazolakada, kazola baten edukia. Kazulakadῐa galanta prepatu dau 'kazolakada galanta preparatu du'. Kazulakada patata dukat trebedῐen iten 'kazolakada patata daukat treberan egiten'. |
keba! | bai zera! | keba! (Esapidea). Bai zera! Ik. bai zera; ez; kia. |
kedar, kedarra / kedarra, kedarria | kedar | kedar / kedarra (kedar, eta kedarra, kedarrῐa; hiru formak aditzen dira) iz. Kedarra; osorik erretzen ez den zerbaitek sortzen duen gai beltza, zatiki txikiz osatua. Tximinia kedarrez beteik do 'tximinia kedarrez beterik dago'. Kedarrak su artu dau 'kedarrak su hartu du'. |
-keia / -kaia | -keria (atzizkia) | -keria (> -(k)eia / -(k)aia) (atzizkia). Kualitate gaitzesgarriak adierazten ditu. Adibideak: gaiztakeia, txerrikeia, zikinkeia (...). |
keixa, keixia | gerezi | |
keja, kejia | kexa | keja iz. Kexa. Eldu dok, dana kejῐa 'heldu duk [bazetorrek], dena kexa'. |
kejatu, kejatzen | kexatu | kejatu da ad. Kexatu, kexa adierazi. Ik. protestatu. |
kemen, kemena | kemen | kemen iz. Aritzeko, jarduteko edo ekiteko gorputz edo gogo indarra. Ik. dulabre; animo; indar. |
kendu, kentzen | kendu, kentzen | kendu Ald. gendu (Ond Bak). Anton. patu. Urai kentzea etorriko da. Bahiai kendu larre hortatik. Oso esene gutxi zekan eta ezin ken zakion gehio. Kendu zatzan ‘zizkion’. Eta beak kendu. (Ond Bak). Radiua kendu (Ond Bak) – ezin kendu – kentzen eztana. Kentzen eztan mina jukat. (Ezabatu ezin dena). – kendu pareti(k) – kendu hemendi(k) – kendu gaineti(k) 1 Egarria kendu 2 Bi minuto kendu jiak bigarrenai. 3 kobratu. Zenbat kentzen diai bazkaiengeiti? 4 (exceptuar) Urdintarrak kenduta han ezeken lau katu. 5 (restar) 6 Karguti kendu diai. 7 Tapia kendu, azala kendu... – kentzeko, kentzekua (etxeko animalia, haragitako) Txahal hoiek kentzeko dia. 8 Kendu hadi horti! 9 (itzali). Radiua, telebisiua kendu. 10 dirua kendu (dirua, maileguz, prestaturik hartu). Anaiai kendu zian dirua, etxia iteko 'anaiari kendu zion dirua, etxea egiteko'. – zorrak kendu – mukiek kendu (Lag) 'zaplastakoa eman' – radiua kendu – begiek kendube – buruti kendube – dirua kendu (dirua, maileguz, prestaturik hartu) – kentzen eztana. |
kenduazi | kenarazi | kenduazi dau ad. Kenarazi. Banderῐa kendwazi dai Herrientxeko balkonati 'bandera kenarazi dute Herriaren Etxeko balkoitik'. |
kentzaile, kentzailia | kentzaile | kentzaile iz. Zerbait kentzen duen pertsona. |
keru, kerua | keru | keru iz. Gustua, zaporea; janariaren gustu bortitza. Arrotz esenῐonek erre kerua duka 'arroz esne honek erre kerua dauka'. |
-keta | -keta (atzizkia) | -keta (atzizkia). Multzoa adierazteko erabiltzen da; baita ere 'ondorioa, gertaera, egoera' adierazten duten izenak sortzen ditu. Adibideak: arrantzaketa, berriketa, hizketa, lapurreta... |
ketoki | [gela ilun] | ketoki iz. Gela iluna eta zaharra. {Cuarto viejo y oscuro [Ziordia]}. |
kexkeena | [labea egokitzeko egiten den opila] | kexkeena iz. Ogi labealdia egin aurretik, labearen berotasuna egokitzeko egiten den opila. {Bollo hueco, que se hace al principio de la hornada (JMS)}. Ik. opilki. {Ik. EH & OEH. ogia erre arterainoko opil (?)}. [pamitxa ?]. |
-ki | -ki (atzizkia) | -ki (atzizkia). 1 'Tresna, baliabidea' adierako izenak sortzeko. 2 'Objektua, produktua' adierako izenak sortzeko. 3 Aditzondoak sortzeko. Ik. -to (atzikia). Adibideak: odolki, txerriki, txitxiki, ederki, gaizki, epelki, beroki... |
ki, kia | ke | ki iz. Kea. Ki beltza. Ki usaia. Ik. jito usai. – ki haundia. Ki haundiek de dermiuen. – kien lainua, ki-lainua – kipien. – kia ata; kia in. Sukaldiontan kia iten da. |
kia! | ez; bai zera! 2 zer diozu? | kia (> kῐa) 1 interj. Ezezkoa. Kῐa; ezta etorri 'kia; ez da etorri'. —Emango duazu matxo bat? —Kῐa! 'emango didazu musu bat? —Bai zera!'. Ik. keba; ez. 2 interj. Zer diozu? Harridura. Kῐa!; enakien! 'ez esan!; ez nekien!'. |
kibila | kilika, kilima | kibila iz. Batez ere pl. Kilika, kilima. Eztuka kibilaik 'ez dauka kilimarik [ez da kilikorra]'. ◆ kibilak egin (> kibilak in) (?). Ik. kibilatu. ◆ kibilak ibili [eduki]. Kilikorra izan, kilikei sentibera izan. |
kibilatu, kibilatzen | kilikatu, kilimatu | kibilatu dau ad. Kilikatu, kilimatu. Ezakela nei kibilatu! 'etzakela niri [ni] kilimatu!'. Ik. bixi-bixi egin (> bixi-bixi in). |
kiebra in | kiebra egin | |
kiebra, kiebria | kiebra, porrot | kiebra iz. Ik. porrot; meko. ◆ kiebra egin (> kiebra in). Kiebra jo, porrot egin. Bakoitza be alde; laister kiebra inko dῐu 'bakoitza bere alde; laster kiebra egingo dugu'. Ik. porrot egin; meko egin. |
kieto | geldi | kieto 1 interj. ▲ Sin. geldi(k); alto. ▼ Anton. eman; dale. 2 adb. Or do, kieto, mogitzen eztala 'hor dago, kieto, mugitzen ez dela'. Ik. geldi; geldirik. |
kika, kikiá | pipita, aholegar, kio | kika 1 iz. Pipita, hegaztien aholegarra, kioa. Ik. kirika. Kikῐa jostarratzakin kentzen zῐain oilweiri 'kika jostorratzarekin kentzen zioten oiloei'. 2 iz. Kika hotsa, oiloen zotina. Kikῐa duka oilworrek 'kika dauka oilo horrek'. |
kikara, kikaria | kikara | kikara (eta jikara, jikera [Bakaiku]) 1 iz. Katilua baino txikiagoa den ontzia, kirten bakarra duena. Kikaratan ata daῐ kafῐa 'kikaretan atera dute kafea'. 2 iz. Ontzi horren edukia. Botaiozu kikara bat arrotz 'Botaiozu kikara bat arroz'. 3 iz. Portzelanazko edo beirazko isolagailua, linea elektrikoetan erabilia. Arrikan austen genduzen poste zarretako kikarak 'harrika hausten genituen zutoin zaharretako kikarak'. |
kikarakada, kikarakadia | kikarakada | kikarakada iz. Kikara baten edukia. Naikwa dau kikarakada bat arrotz, ez geio 'nahikoa du kikarakada bat arroz, ez gehiago'. |
kikaratxo, kikaratxua | kikarakadatxo; kikara (edukia) | kikaratxo 1 iz. Kikara txikia. 2 iz. Kikara horren edukia, kikarakadatxoa. Kikaratxuet 'kikaratxo bat'. Ekatzu kikaratzuet 'ekartzazu kikaratxo bat' [gutxi, pixka adierarekin]. Ik. kikarakada. |
kilixkoloxka, kilixkoloxkia | txintxirrin | kilixkoloxka iz. Txintxirrina; kaskabiloz edo kriskitinez osaturiko jostailua, bularreko haurrak jostarazteko erabiltzen dena. |
kilo, kilua | kilo, kilogramo | kilo iz. Kilogramoa. Bi kiloko hurra, intxorra (?) (Ond Bak). || Kilo erdi. Berrogeitamar kilo eztu pisatuko 'berrogeita hamar kilo ez ditu pisatuko' ◆ kiloko pisu(ak) (> kiloko pisuek). Pisatzeko pisu sorta. |
kiloko pisu(ek) | pisu sorta | |
kilometro, kilometrua | kilometro | kilometro iz. Distantzia-neurria, mila metroren baliokidea (km). Emetik autza kilometro asko ezté 'hemendik harutza [hara] kilometro asko ez daude'. |
kima, kimia | kima; kimu | kima iz. Landare bati ateratzen zaion abartxo berria. Kima asko dekatza (Ond Bak). || Ik. aldakaitz. |
kimatu, kimatzen | kimatu | kimatu 1 dau ad. Landare bati adarrak eta abarrak moztu, inausi. Ik. (arbola) moztu. 2 da ad. Kimuak erne. |
kimu | kimu, kima | kimu (?). Ik. kima. |
kimuka, kimukia | (hezur) muin | kimuka [Altsasu] iz. Muina, animalien hezur gehienen barnealdea betetzen duen gai bigun eta zurixka. {Kimuki, el tuétano de los huesos; kimuka guziya (Iza Alts)}. Ik. mimuka. |
kinkallero, kinkallerua | kinkila-saltzaile | kinkallero, -a iz. Kinkila saltzailea. Mandwekin ibiltzen zan saltzailia; danetik saltzen zain: guexak, antejuek, bizarlabinak, galtzak..., ta udazkenien, matsa 'mandoekin ibiltzen zen saltzailea; denetik saltzen zuten: guraizeak, antiojoak, bizar-labainak [bizar-xaflak], galtzak [galtzerdiak]..., eta udazkenean, mahatsa'. |
kinkaze, kinkazia | hinka (?) | kinkaze iz. (*) Hotsa; kexa hotsa. (Ezezko perpausetan). Txintik ez atera, tutik ez esan. [Lotan aparte dagoen haurragatik] Aur orrek etxukan kinkazeik; hotsik 'haur horrek ez zaukan kinkazerik; hotsik'. (*Zehaztu). |
kinketan; inkan | kinkinka | kinketan adb. (ibili aditzarekin). Haur jolasa, makila puntaduna lur hezean sartuz besteen makila jo eta botatzean datzana. ▲ Sin. inkan. |
kinta, kintia | kinta | kinta 1 iz. Soldadutza egiteko urteroko txanda. 2 iz. Adinkideak. Gue kintakua da 'gure kintakoa da'. |
kinto, kintua | kinto | kinto [generoa: kinto, kinta?] 1 iz. Kinta [soldadutza egiteko urteroko txanda] bateko kidea. Sei kintotati lauri Afriká fatῐa tokatu zezaien 'sei kintoetatik lauri Afrikara joatea tokatu zitzaien'. 2 iz. Adinkidea. Santagedatan, kintwek jai 'santagedatan, kintoak jai'. |
kinzena, kinzenia | kintzena | kinzena iz. Kintzena, hamabost eguneko lansaria; soldata. |
kiosko, kioskua | kiosko | kiosko iz. Plazako kioskwa 'plazako kioskoa'. |
kipula bear, kipula bearra | tipula belar, hartz-baratxuri (?) | |
kipula, kipulia | tipula | kipula (eta tipula [Bakaiku, Iturmendi]) iz. (Bot.) Tipula; baratze landarea (Allium cepa), eta landare horren erraboila. Ik. tipula. ◆ kipula belar (> kipula bear) iz. (Bot.). Hartz-baratxuria (Allium ursinum) (?). ◆ kipula salda (> kipula saldῐa). Kipulῐa erre, ta zopakin saldῐa in 'tipula erre, eta zopekin salda egin'. |
kirika | pipita, aholegar, kio | kirika [Bakaiku] iz. Pipita, hegaztien aholegarra, kioa. Ik. kika. |
kirkir, kirkirra | (nekazaritzako tresna) | kirkir iz. Nekazaritzako tresna. |
kirri-karra | karra-karra | kirri-karra 1 onomat. Karraskatzearen onomatopeia. Kirri-karra jan. Harra kirri-karra jaten. Ik. riki-raka; karra-karra. 2 onomat. Igelaren oihuaren hotsa, korrokaren onomatopeia. Ubaxak kirri-karra daitza kaitaitan 'ugaraxoak kirri-karra dabiltza kantaitan'. Ik. kirri. |
kirri, kirria | kroak, korroka | kirri iz. onomat. Igelaren oihua. Ubaxain kirria 'ugaraxoen [igelen] kirria'. Ik. kirri-karra. |
kirris-karras | kris-kras; kras-kras | kirris-karras onomat. Karraskaren edo krakatekoaren onomatopeia. Izotz plakῐa kirris-karras austen 'izotz plaka kris-kras hausten'. || Zorroko patata fritak kirris-karras jaten 'zorroko patata frijituak kras-kras jaten'. |
kirris-korros | kurruskari, kurruskatsu | kirris-korros (eta kirrix-korrox) onomat. Kurruska egiten duenaren onomatopeia. ◆ kirris-korros egin; egon (> kirris-korros in; yon). Jantazu belaxe pastela, ojaldrῐa kirris-korros do ta 'jan ezazu berehalaxe pastela, hostorea kurruskatsu dago eta'. |
kisa | gisa | kisa 1 iz. Gisa. Kis'orta (kisa hortá) 'gisa hortara'. Ik. modu; lera1. – be kisa, ne kisa, neaure kisa, giaure kisa... 2 postp. Mutiloi ero kisa da. |
kisako, kisakua | gisako | kisako adj. Gisakoa, antzekoa. Horren kisakua. |
kiskal usai, kiskal usaia | kiskal usain, erre usain | |
kiskal-kiskala | kiskal-kiskal | |
kiskal, kiskala | kiskal | kiskal (eta kixkal) adj./iz. Errea, txigortua. Azal kiskala kenduiozu ogiai 'azal kiskala kendu egiozu ogiari'. ◆ kiskal-kiskala (eta kixkal-kixkala) adb. Erabat kiskalita, guztiz erreta. Mendiko alderdi oi kiskal-kiskala autzi zen suek 'mendiko alderdi hori kiskal-kiskala utzi zuen suak'. Ik. kaskal-kaskala; erre-errea (> erre-errῐa). ◆ kiskal-kiskala egin (> kiskal-kiskala in) da/dau ad. Erabat kiskaldu. Labῐen kiskal-kiskala in dau oilaskwa 'labean kiskal-kiskala egin du oilaskoa'. ◆ kiskal usai iz. Kiskal usaina, erre usaina. Emendik aitzen da kiskal usaia 'hemendik aditzen da kiskal usaina'. Ik. erre usai. |
kiskaldu, kiskaltzen | kiskaldu | kiskaldu da/dau ad. Ik. kiskali; kaskaldu; erre. |
kiskali, kiskaltzen | kiskali | kiskali da/dau ad. Patatak urakin, aragia kiskalik (janarekin ez konforme) 'patatak urarekin, haragia kiskalirik (janarekin ez konfome)'. ▲ Sin. kiskaldu, kaskaldu, erre. |
kiskata, kiskatia | kisketa [maratila]. 2 argi giltza. 3 pintza | kiskata (eta kixkata). Ik. kisketa. 1 iz. Maratila. Ataien kiskatῐa 'atearen kisketa'. 2 iz. Argi giltza, etengailua. Argien kiskatῐa, agia yazi ta iltzekwa 'argiaren kisketa, argia irazeki eta hiltzekoa'. 3 iz. Pintza, arropak esekitzeko erabiltzen dena. Arropῐa tintilikan patzeko kiskatak 'arropa zintzilik paratzeko kisketak [pintzak]'. Ibili ta ibili, zurezko kixkatak dῐa, gwaindo, obenak 'ibili eta ibili, zurezko kiskatak [pintzak] dira, oraino, hoberenak'. |
kiskero, kiskerua | txiskero, pizgailu | kiskero (eta kixkero) iz. Sakelako pizgailua. Ik. txiskero. |
kisketa, kisketia | kisketa [maratila]. 2 argi giltza. 3 pintza | kisketa (eta krisketa [Ziordia]; kixketa; kiskata, kixkata) 1 iz. Kisketa, maratila; zurezko edo metalezko pieza, biratuz ateak eta leihoak ixteko erabiltzen dena. Ik. murrilo. 2 iz. Argi giltza, etengailua. Kisketati iten da argia yazi ta il 'kisketatik egiten da argia irazeki [piztu] eta hil [itzali]'. 3 iz. Pintza; bi besoz osatutako tresna, gauzei heltzeko erabiltzen dena. Arropῐa txintxilikatzeko kixketak 'arropa zintzilikatzeko kisketak [pintzak]. |
kiski-kaska | kiski-kaska | kiski-kaska onomat. Behin eta berriz jotako kolpeek edo bi gauzen arteko elkar jotzeak ateratzen duten hotsaren onomatopeia. Kazkar yutsina bota dau; bolo zarronak, kiski-kaska! 'kazkabar erauntsia bota du; bola tzar onak, kiski-kaska!'. |
kiste, kistia | kiste | kiste iz. Gibel guztῐa kistez beteik zukan 'gibel guztia kistez beterik zuen'. |
kisu, kisua | gisu, igeltsu | kisu iz. Gisua, karea. ◆ kisua eman. Gisua eman, gisuztatu. Kisua eman dῐa paretairi 'gisua eman dio paretei'. Ik. kisutu. |
kisugile, kisugilia | gisugile, igeltsero | kisugile (eta kisubile, kisibile [Urdiain]) iz. Gisugilea, igeltseroa. ● Esr. zah. Artzaiek-e naio ikusi otsua artaldien, kisibilia etxien baindo 'artzainak ere nahiago ikusi otsoa artaldean, gisugilea [igeltseroa] etxean baino'. |
kisutu, kisutzen | gisuztatu | kisutu dau ad. Gisuztatu, gisua eman. Ik. kisua eman. Paretak kisutu 'paretak gisuztatu'. |
kitarra, kitarria | gitarra | kitarra iz. Gitarra. Ik. gitarra. |
kito (?) | kito | kito (?) Kitatuik. Kieto (?) |
kixmi | kixmi* | kixmi 1 iz. Jesukristori jentilek ematen dioten izena. 2 iz. Lgart. Apaiza. Ik. apaiz (> apiz). |
-kizun | -kizun (atzizkia). 2 orduko, bezain laster | -kizun (atzizkia). Aditzoina hartzen du oinarri izenak sortzen dituen atzizki honek. Burundako adibideak: asmakizun, elizkizun, ikuskizun. || 'Orduko, bezain laster' esanahiarekin; aipatzen dena gertatu eta berehala: afaldukizun, gosaldukizun, desayunatukizun... | Bazkaldukizun ata da korrikan 'bazkaldu orduko atera da korrika'. |
klabel, klabela | krabelin | klabel iz. (Bot.) Krabelina, Caryophyllaceae familiako landarea; landare horren lorea (Dianthus sp.). |
klabelin txoi pikomotx, klabelin txoi pikomotxa | gailupa | klabelin txori pikomotx (> klabelin txoi pikomotxa) iz. Gailupa (Pyrrhula pyrrhula). [krabelin txoi pikomotxa (EHHA)]. Ik. elur txori (> elur txoi); negu txori (> negu txoi). |
klabelin txoi, klabelin txoia | karnaba, kardantxilo | klabelin txori (> klabelin txoi) iz. Karnaba, kardantxiloa (Carduelis carduelis). Klabelin txoi polita. ▲ Sin. kapritxo polita. || [* krabelin txoi polit (EHHA). *{OEH kardelina (G-nav, B, Sal, R; -lin Ae; A Apend), kardalin (AN-egüés-ilzarb-olza). Ref.: VocPir 448; Bon-Ond 144; Garbiz Lezo 45; Izeta BHizt (kardelina). Jilguero. Kardelinek zein ongi kantatzen duten. Kardeline xori ona Izeta BHizt. v. kardantxilo. — KRABELIN POLIT. Krabelin politta (G-nav), jilguero (pájaro) A.}. |
klabelina, klabelinia (?) | ilen, baltsamo-belar | klabelina iz. (Bot.) Ilena, baltsamo-belarra (Calendula officinalis) LM. ebagi-belar [ebaki belarra (Julia Begiristain)]. |
klabikula, klabikulῐa | lepauztai | klabikula iz. Lepauztaia. Bigarren aldia don klabikulῐa austen dela 'bigarren aldia dun lepauztaia hausten duela'. |
klarete, klaretia | klarete, gorri; ardo gorri | klarete adj./iz. Ardo gorria. Ik. gorri. |
klaridade, klaridadia | argitasun | klaridade iz. Ik. argitasun. |
klaro, klarua | argi, klaru | klaro 1 adj. Klaro esaten dezut 'argi esaten dizut'. Ik. argi; garbi. || Klaro do gaur eguna 'argi dago gaur eguna'. ▼ Anton. ilun. 2 adb. Ozen. Patzak telebisiwa klárwo 'paratzak telebista klaroago [ozenago]. 3 adb. Noski. Ik. jakina; konto. |
klarotxo, klarotxua | klaro | klarotxo adj. Adkor. Klaro, aukeran klaroegia. Ik. klaro; argitxo. |
klase, klasia | mota, klase, kasta | klase 1 iz. Oi jende klasῐa! 'hori jende klasea!'. Gῐaure garaia ala jiagu: ze denba klase, alako min klase 'Geure garaia horrela zaramaagu: zer eguraldi klase, halako min klase. Zade ixilik kontu klase oiekin! 'zaude isilik kontu klase horiekin!'. | Indiaba klase asko de 'indaba klase asko daude'. Ik. bariedade; jenero; tipo. 2 iz. Gizarte maila bereko edo antzeko ezaugarriak dituzten pertsonen multzoa. Obrero klasῐa. 3 iz. Irakaskuntza-saioa. Ik. eskola. |
klasifikatu, klasifikatzen | sailkatu, klasifikatu | klasifikatu 1 dau ad. Sailkatu; multzo edo talde bat, arau edo irizpideren baten arabera, sailetan banatu. Naurria nolakwa, alaxe klasifikatzen tuai 'neurria nolakoa, halaxe klasifikatzen dituzte'. Ik. ordenatu. 2 da ad. Lehiaketa batean leku jakin bat lortu; lehiaketa batean jarraitzeko aukera lortu. Biek klasifikatu dῐa mus txapelketan 'biak klasifikatu dira mus txapelketan'. Ik. zenbatgarren egin. |
klasifikazio, klasifikaziua | klasifikazio, sailkapen | klasifikazio iz. Sailkapena. |
klaudia okan, klaudia okana | klaudia okaran | klaudia okaran (> klaudῐa okan) iz. Klaudia arana. |
kliente, klientia | bezero | kliente iz. Bezeroa. Ik. parrokiano, -a. |
klin, klina | zurda, kima | klin iz. Kima; zaldiek eta beste zenbait aberek lepogainean duten zurden multzoa. Zaldien klina 'zaldiaren kima'. Basurdien klina 'basurdearen kima'. Basurdῐek, klina zuti-zutia zukala, txakurrai aurre in zῐan 'basurdeak, kima zuti-zutia zeukala, txakurrari aurre egin zion'. Ik. zurda. |
klinika, klinikia | klinika | klinika iz. Arlo berezi bateko edo batzuetako sendagileak aritzen diren eritegia, batez ere pribatua. Aitatu dezun klinika ortan bertan opῐatu zain 'aipatu duzun klinika horretan bertan operatu zuten'. |
klu, klua | klub | klu(b) iz. Kluba; hainbat jolas edo kirol elkarteri ematen zaien izena. Aitzibergo klua. Ik. soziedade; elkarte. |
koajutore, koajutoria | koadjutore, apaiz lagun | koajutore (eta kwajutore) 1 iz. Koadjutorea. Errien fijo ez zon apiza zan koajutorῐa 'herrian finko ez zegoen apaiza zen koajutorea'. Ik. parroko. 2 iz. (Lgart.) Izengoitiak paratzailea. Izengutiek patzen zenai're kwajutorῐa esaten zῐain 'izengoitiak paratzen zituenari ere koadjutore esaten zioten. |
koatxiki, koatxikia | ota-joiki | koatxiki iz. Ald. akoatxiki, akuatxiki | kortxiki [Ziordia]. |
koba, kobia | haitzulo, koba | koba iz. Ik. zulo. |
kobarde, kobardia | koldar. 2 lotsati | kobarde 1 adj. Koldarra. Ik. bildurti. 2 adj. Herabea, lotsatia. Ik. lotsati. |
kobazulo, kobazulua | kobazulo | kobazulo iz. Haitzuloa, harpea. || Koba sarrera. |
kobradore, kobradoria | kobratzaile | kobradore iz. Kobratzen duen pertsona. Ik. kobratzaile. Burundesako kobradore ibiltzen zan 'Burundesako [autobus enpresa] kobratzaile ibiltzen zen'. |
kobrantza (?) | kobrantza | kobrantza (?) iz. Ik. kobru. |
kobratu, kobratzen | kobratu | kobratu 1 dau ad. Norbaitek zor zitzaiona edo hartzeko duena eskuratu. Gwaindo eztai kobratu azkeneko lau ilabetῐek 'oraindik ez dute kobratu azkeneko lau hilabeteak'. Auskolo zer kobratuko dáin! 'auskalo zer kobratuko duten!'. 2 dau ad. Zigorra jaso, hartu. Kobratu ber dok! 'hartu behar duk!'. ▲ Sin. hartu; jaso. |
kobratzaile | kobratzaile | kobratzaile iz. Kobratzen duen pertsona. ▲ Sin. kobradore. |
kobre, kobria | kobre | kobre iz. Metal gorria eta malgua (Cu). Adornutako dukatzi kobrezko kazwek 'adornutarako dauzka kobrezko kazoak'. |
kobru, kobrua | kobru | kobru iz. Kobratzea. Kobrua ta pagua. Ik. pagu. |
kofrade, kofradia | kofrade | kofrade iz. Kofradia bateko kidea. |
kofradia | kofradia | kofradia iz. Anaidia. Sanantongo kofradia. |
kohete, kohetia | suziri, kohete | kohete (> koete, kwete) 1 iz. Ruswek bota dai koetῐa 'errusiarrek borta dute suziria'. 2 iz. Ik. etxaju. |
koilakada, koilakadia | koilarakada | koilakada iz. Koilarakada; koilara baten edukia. |
koilara, koilaria | koilara | koilara 1 iz. Janari saldatsu eta bigunak ahoratzeko erabiltzen den tresna. Zurezko koilaraik eztau ikusi nai 'zurezko koilararik ez du ikusi nahi'. 2 iz. Koilara baten edukia, koilarakada. Koilara erdia, koila erdia. Ik. koilakada. |
koilaratxo | koilaratxo | koilaratxo 1 iz. Koilara txikia. Ik. koilatxiki [Urdiain]. 2 iz. Koilara horren edukia. Bi o híru koilaratxo emán datzát (Ond Bak). |
koilatxiki, koilatxikia | koilaratxo | koilatxiki 1 iz. Koilara txikia, koilaratxoa. Ik. koilaratxo. 2 iz. Koilara horren edukia. |
koinziditu, koinziditzen | kointziditu | koinziditu 1 da/dau ad. Kointziditu; bi gauza edo gehiago aldi berean gertatu, batera gertatu. 2 dau ad. Kointziditu; pertsonengatik esanda, leku berean gertatu. Ik. topo egin (> topo in); enkontratu. |
koipe, koipia | koipe | koipe iz. Koipe gaiei duka jatekuonek 'koipe gehiegi dauka jateko honek'. Ik. gantz; olio. |
koipetsu, koipetsua | koipetsu | koipetsu adj. Koipe asko duena. Ik. oliotsu. ¬ |
koipetu, koipetzen | koipetu | koipetu 1 da/dau ad. Koipez bete. 2 dau ad. Koipeztatu. |
koipeztu, koipezten | koipeztatu, koipetu | koipeztu da/dau ad. Koipeztatu, koipetu. Ik. olioztatu. |
koko (2) | koko | koko2 iz. Haur. Gozokia. Oizu koko, maitῐa 'oizu koko, maitea'. |
koko, kokua (1) | koko | koko1 iz. Kokondoaren fruitua. Zanaorῐakin ta kokwekin indako pastela 'azenarioekin eta kokoarekin egindako pastela'. |
kol-kol-kol | bor-bor | kol-kol-kol onomat. Likido isuriaren onomatopeia. Ardwa botellatik, kol-kol-kol, ustu 'ardoa botilatik, kol-kol-kol, hustu'. |
kolarre, kolarria | korrale | kolarre [Altsasu] iz. Korralea, artegia. Ik. korrala. |
koleatu, koleatzen | koleratu | koleratu (> koleatu, kollatu) da/dau ad. ▲ Sin. hasarratu, sutu, sutan patu, iekiten patu, iekinazi. |
kolekzio, kolekziua | bilduma | kolekzio (eta kolezio) iz. Bilduma. |
kolekzionatu, kolekzionatzen | bildumatu, bilduma egin | kolekzionatu (eta kolezionatu) dau ad. Bildumatu, bilduma egin. Ik. bildu; jaso. |
kolera, koleria (2) | kolera | kolera2 iz. Med. Eritasun larria eta kutsakorra |
koliko biar, koliko biarra | egur-belar (?) | |
koliko, kolikua | koliko | koliko 1 iz. Sabelaldeko errai bateko min zorrotza, barne hodiren bat ixtearen ondorio dena. 2 iz. Beherakoa. Ik. kakafirri; firri. ◆ koliko belar (> koliko bῐar) iz. Egur-belarra (?) (Lythrum salicaria L.). |
kolko, kolkua | kolko | kolko iz. Jantziaren eta bularraren arteko hutsunea. Kolkuen, atorra azpien, dekatzi sarrak 'kolkoan, atorra azpian, dakarzki [dakartza] sagarrak'. Kolkwa bete diru 'kolkoa bete diru'. |
kolkokada, kolkokadia | kolkokada | kolkokada iz. Kolkoak har dezakeen kopurua. ¬ |
kolla hartu | kolera hartu, koleratu | |
kolla, kollia | kolera | kolla iz. Kolera, haserre bizia, amorrua. Baukat kolla bat! 'badaukat kolera bat'. Ixo!, naiko kólla jukat eta 'ixo!, nahiko kolera zaukaat eta'. Ik. hasarria; amorru; errabia. ◆ kolla hartu dau ad. Kolera hartu; erabat haserretu, koleraz bete. Erriko dendak kolla artuko diai frutia kalien saltzen dailako 'herriko dendak kolera hartu ditek fruta kalean saltzen dutelako'. Ik. koleratu (> koleatu, kollatu). |
kollaldi, kollaldia | kolera aldi | kollaldi iz. Kolera aldia; norbait koleratuta, erabat haserretuta den une edo denbora igarokorra. ¬ |
kollar, kollarra | lepoko, iduneko | kollar iz. Lepokoa, idunekoa; lepoa inguratuz jartzen den apaingarria. Perlazko kollarra 'perlazko lepokoa'. |
kollatu, kollatzen | koleratu | |
koloma | koloma, zutabe (*) | koloma iz. Horma mota; harlangaitzezkoa, zurezko habeak tartean dituena. || Zurakín da iník don paretiá, paretién erdién o léku askotán zurák nastutá dekatzaná (Ond Bak). (*) Koloma; habea, zutabea. |
kolonia | kolonia | kolonia iz. Kolonia-ura. Kolonῐa usaia 'kolonia usaina'. |
kolore, koloria | kolore | kolore iz. ◆ kolore txar. Zurbila. Kolore txarreko. Ik. kolorebeiko. ◆ kolore putz(a). Zurbila. Ik. berdotz. ◆ koloretako. Koloretako telebisiua. ¬ |
kolorebeiko, kolorebeikua | koloregabe | kolorebeiko 1 adj. Koloregabea. ▼ Anton. koloredun. 2 adj. Zurbila. Ik. kolore txar. |
koloredun, koloreduna | koloredun | koloredun adj. Kolorea duena, kolorezkoa. Eztau nai izara koloredunik 'ez du nahi izara koloredunik'. ▼ Anton. kolorebeiko. |
kolorezko, kolorezkua | kolore(z)ko | kolorezko adj. Kolorezko arropῐa 'kolorezko arropa'. Ik. koloretako. |
koltxa, koltxia | ohe estalki | koltxa iz. Ohe estalkia, ohazala. Ik. ohazal; ohiazal. |
koltxon, koltxona | koltxoi, lastaira | koltxon iz. Koltxoia, lastaira. Gainien ‘lastaiaren gainean’, koltxona (Ond Bak). Ik. lastai; jergon. Ardilazko koltxona arrotu 'artilezko koltxoia harrotu'. |
komedi, komedia (?) | komedia; 2 komeria | komedia (> komedi) 1 iz. Ikus-entzuleak jostaraztea helburu duen antzezlana. Komedia politak iten zituain belada [gau jaialdi] aitan 'komedia politak egiten zituzten gau jaialdi haietan'. 2 iz. Komeria (Batez ere pl.) komediek. Bizitzako gertaera barregarria. Guk iten tun komediek, ta gwaindo in ber tunak 'guk egiten ditugun komeriak, eta oraindik egin behar ditugunak'. Haik komediek ta komedixak! (LM). Nunbaiteko komediek! Ik. abentura. 3 iz. Arazo, komeria. Autwendako elurretako gataῐk eztot artu, ta gwai komediek! 'autoarendako elurretarako katerik ez dut [ditut] hartu, eta orain komeriak'. ◆ komediak egin (> komediek ein / in). |
komediante, komediantia | komediante, antzezle | komediante 1 iz. Antzerkilaria, bereziki komediak jokatzen dituena. Orrek komediantetako're balio dau 'horrek komediantetarako ere balio du'. 2 iz. Itxuragilea, itxurak egiten dituen pertsona. I?, komediante galanta ago inik i! 'hi?, komediante galanta hago eginik hi!'. |
komenenzia | komenentzia | komenenzia (eta konbenenzia) iz. Komenentzia, onura, interesa, komeni izatea. Be komenenzia iten dau 'bere komenentzia egiten du'. Ik. beria. |
komoda, komodia | komoda | komoda iz. Altzari mota. Komodako erdiko kajonan dukatzizu kamisetak 'komodako erdiko tiraderan dauzkazu kamisetak'. |
komodidade, komodidadia | erosotasun, aisetasun | komodidade iz. Erosotasun, aisetasuna. |
komodin, komodina | komodin | komodin 1 iz. Komoda txikia (altzaria). 2 iz. Joko kartetan, jokalariari komeni zaion balioa hartzen duen karta. |
komodo, komodua | eroso | komodo 1 adj. Erosoa. 2 adb. Erosotasunez. Ik. eroso. |
komulgatu, komulgatzen | komulgatu | komulgatu da ad. Komulgatu naiz (Ond Bak). Ik. Jauna hartu; komunioa hartu (> komuniua artu). |
komulgazio, komulgaziua | komulgazio, komunio | komulgazio iz. Komunioa, jaunartzea. pl. komulgaziuek. Ik. komunio; jaunartze. |
komun, komuna | komun | komun 1 iz. Gernu egiteko eta gorputza libratzeko gela. (Iza Alts): (retrete). Herrientxeko eskolako komunak [Urdiain] {Maistrari eskaera: Me hará el favor de ir (sic) al común (LM)}. 2 iz. Komun ontzia. ▲ Sin. bater, ret(r)ete. |
komunal, komunala | komunal | komunal adj./iz. Lur komunalak, herriko lurrak. – herriko baso |
komunio, komuniua | jaunartze, komunio | komunio iz. Jaunartzea. Ik. jaunartze; komulgazio. ◆ komunioa hartu (> komuniua artu). Jauna hartu, eukaristiako sakramentua hartu. Ik. komulgatu; Jauna hartu. |
komunista, komunistia | komunista | komunista adj./iz. Komunismoaren aldekoa; alderdi komunista bateko kidea. Komunistῐa zalako, estalien ibil ber 'komunista zelako, estalian ibili behar'. |
konbeni izan, konbeni izaten | komeni izan | komeni izan (> konbeni izan) 1 zaio ad. Norbaitendako edo zerbaitendako ona edo onuragarria izan. Ez zaio konbeni azukarῐa jatῐa 'ez zaio komeni azukrea jatea'. 2 da ad. (3. pertsona singularrean). Ez ton konbeni... (Iza Alts). |
konbenigarri, konbenigarria | komenigarri | konbenigarri adj. Komenigarria, komeni dena, onuragarria. Konbenigarria da gauza oiek txikitati ikastῐa 'komenigarria da gauza horiek txikitatik ikastea'. Ik. konbeni izan. |
konbentu, konbentua | komentu | konbentu iz. Komentua, erlijiosoen ordena bateko kideak bizi diren etxea. |
konbenzitu, konbenzitzen | konbentzitu | konbenzitu da/dau ad. Konbentzitu. Eztiazu konbenzituko gripῐen kontrako txertua artzeko 'ez diozu konbentzituko gripearen kontrako txertoa hartzeko'. |
konbertitu, konbertitzen | konbertitu | konbertitu da/dau ad. Egiazkotzat hartzen den fede edo erlijiokoa egin. |
konbinatu, konbinatzen | konbinatu | konbinatu 1 dau ad. Arropia; koloriek konbinatu. 2 dau ad. Gaiak, substantziak konbinatu. 3 iz. Edaria. |
konbinazio, konbinaziua | konbinazio | konbinazio 1 iz. Konbinatzea. Gaur Bilbaura fateko autobus konbinazio onik eztukazu 'Gaur Bilbora joateko autobus konbinazio onik ez daukazu'. 2 iz. Lapurrak kaja fuertῐa zabaltzeko konbinazio berrik eztai izan 'lapurrek kutxa gotorra zabaltzeko konbinazio beharrik ez dute izan'. 3 iz. Jantzia. Ik. azpiko gona. |
konde, kondia | konde | konde iz. ● Esr. zah. Markes de Ahalbanike eta Konde de Ahalbanuke. |
kondenatu, kondenatua | kondenatu(a) | |
kondenatu, kondenatzen | kondenatu | kondenatu 1 dau ad. Epaitu ondoan, norbaiti zigor jakin bat ezarri. 2 da/dau ad. Erl. Jainkoaren zigorrez, infernura kondenatu. 3 dau ad. Gaitzetsi. 4 (Partizipio burutu edo izen gisa). Ik. maldarikatu(a). |
kondezio, kondeziua | kondizio | kondezio 1 iz. Kondizioa, baldintza (?). 2 iz. Kondizioa, egoera. Etxῐoi kondezio txarretan do 'etxe hori kondizio txarretan dago'. 3 iz. Ohitura. Oi dok kondezio txarra dukana 'hori duk ohitura txarra daukana'. Kafῐa zopakin hartzeko kondeziua duka 'kafea zopekin hartzeko ohitura dauka'. ◆ kondiziopean (> kondeziopῐen) adb. Baldintzapean. |
kondeziopien | kondiziopean, baldintzapean | |
kondimentu, kondimentua | ongailu | kondimentu iz. Ongailua; janariak ontzeko gaia. Ik. untagarri. |
kondon, kondona | kondoi | kondon iz. Kondoia, preserbatiboa. |
konduzitu, konduzitzen | gidatu | konduzitu dau ad. Gidatu. Iyuerek baindo obeto konduzitzen dau autobusa 'inork baino hobeto gidatzen du autobusa'. |
konejo, konejua | untxi | |
koneju, konejua | untxi | koneju iz. Untxia (Oryctolagus cuniculus). Koneju emῐa 'untxi emea'. ◆ koneju belar (> koneju bear). (Bot.) Plantaina, zain-belarra (Plantago sp.). Ik. llanten. |
konexio | konexio | |
konfesatu, konfesatzen | konfesatu, aitortu | konfesatu 1 dau ad. Huts bat edo gorde nahi den zerbait adierazi, aitortu. Azkeinῐen, konfesatu dau beak in zela 'azkenean, aitortu du berak egin zuela'. 2 da/dau ad. (Erl.) Bekatuak aitortzan adierazi; bekatuak aitortzan entzun. Konfesatzῐa fan da 'konfesatzera joan da'. ◆ konfesatzeko lagun (> konfesatzeko laun). Ezkontzeko elizkizunean ezkongaiek izaten duten laguna. |
konfesio, konfesiua | konfesio | konfesio 1 iz. Deklarazioa. 2 iz. (Erl.) Bekatuen aitortza. ¬ |
konfesonaio, konfesonaiua | aitorleku | konfesonario (> konfesionaio) iz. Elizetan, aitortzeko erabiltzen den esparru txikia. |
konfianza, konfianzia | konfiantza | konfianza iz. Konfiantza. Bein bakarrik galtzen emen da konfianzῐa 'behin bakarrik galtzen omen da konfiantza'. Arrebῐekin baukat konfianzῐa, bea anaiekin e'naiz fiatzen 'arrebarekin badaukat konfiantza, baina anaiarekin ez naiz fidatzen'. ▼ Ant. deskonfianza. |
konfiatu, konfiatzen | fidatu | konfiatu da ad. Fidatu. Raso konfiatwik zon jendῐa bankuekin 'arras konfiaturik zegoen jendea banku(ar)ekin'. Ik. fiatu. ▼ Anton. deskonfiatu. |
konfirmatu, konfirmatzen | konfirmatu | konfirmatu dau ad. Berretsi. |
konfiteia | gozotegi | konfiteria (> konfiteia) iz. G.g.er. Gozotegia. Etxeko eztia konfiteien saltzen zain 'etxeko eztia konfiterian saltzen zuten'. ▲ Sin. pasteleia. |
konformatu, konformatzen | konformatu | konformatu da ad. Batzuk badῐa sekula konformatzen eztῐanak 'batzuk badira sekula konformatzen ez direnak'. |
konforme | konforme | konforme 1 adb. 2 interj. Ik. ondo dago (> ondo do); bale. ◆ konforme egon (> konforme yon). Ados egon. Ni konforme nengon 'ni konforme nengoen'. ◆ konforme gelditu. Aski iritzi. Ik. pozik gelditu. |
konformidade, konformidadia | konformidade | konformidade iz. konformidade batia heldu (?) → akuerdo batia heldu (?) |
konfunditu, konfunditzen | nahasi, konfunditu | konfunditu 1 da/dau ad. Nahasi. Ik. erratu; nahastu; trastornatu. 2 dau ad. Nahasarazi. Ik konfunditzen duak! 'hik konfunditzen didak!' Ik. nahastuazi (> nastuazi). 3 dau ad. Nahastu; ez bereizi, desberdintasunez ez jabetu. Bi lengusuek konfunditu iten tut 'bi lehengusuak konfunditu egiten ditut'. |
kongelatu, kongelatzen | izoztu | kongelatu da/dau ad. Izoztu. Ik. izoztu. |
konortatu, konortatzen | konorteratu | konortatu da ad. Konorteratu. Konortatu da, konozimentua etorri zaio 'konorteratu da, konortea etorri zaio'. Ik. onera etorri (> onea etorri, onῐa etorri). |
konorte, konortia | konorte | konorte iz. Ik. tento / tentu. ◆ konortea galdu (> konortῐa galdu). Konortῐa galdu zen 'konortea galdu zuen'. ▼ Anton. konortatu. |
konozimentu, konozimentua | ezagumen; 2 konorte | konozimentu 1 iz. Ezagumena. Orrek eztuka konozimentuik 'horrek ez dauka ezagumenik'. 2 iz. Konortea. Ik. sentido; tento. ◆ konozimentua galdu. Konortea galdu. Ik. konortatu. |
konpañia | konpainia | konpañia iz. Konpainia. Ik. laguntasun. |
konparatu, konparatzen | konparatu | konparatu dau ad. Erkatu, alderatu. Iyolare ezin dezu orduko garai aiekin konparatu 'inola ere ezin duzu orduko garai haiekin konparatu'. |
konparazio batiako | konparazio baterako | Ald. gonbeztako (?) |
konparazio, konparaziua | konparazio | konparazio iz. Konparazio ederra in dezu 'konparazio ederra egin duzu'. ◆ konparaziorik ez egon (> konparazioik ez yon). Artzaiek indako gaztaia o fabrikan indakwa, ezto konparazioik 'artzainak egindako gazta edo fabrikan egindakoa, ez dago konparaziorik'. ◆ konparazio baterako (> konparazio batiako, gonbeztako) adb. Adibidez. Ik. esate baterako (> esate batiako). |
konpasio, konpasiua | konpasio | konpasio iz. Errukia. Ik. erruki. Konpasio pixkat ibil(i) berko zenduke 'konpasio pixka bat ibili [eduki] beharko zenuke'. |
konpensazio, konpensaziua | konpentsazio | konpensazio iz. Konpentsazioa; konpentsatzea; konpentsatzearen ondorioa. Galtῐek aundio konpensaziua baindo 'kalteak handiago konpentsazioa baino'. Ik. iharri. ¬ |
konpleju, konplejua | konplexu | konpleju iz. Psikol. Konplexua, gizabanakoaren nortasunean eragina duen sentimena. Konplejuz beteta do 'konplexuz beteta dago'. Konplejua, eskualduna izatῐaitik 'konplexua, euskalduna izateagatik'. |
konpleta, konpletak (pl.) | konpleta | konpleta iz. (pl.) Erl. Orduen liturgiako otoitza, eguneko azkena. |
konpleto, konpletua | oso, bete | konpleto adj. Osoa; betea. | Kafe konpletwa. |
konplikatu, konplikatzen | konplikatu | konplikatu 1 da/dau ad. Ik. zaildu. 2 (Era burutua izenondo gisa). Uste baindo konplikatuo da 'uste baino konplikatuago da'. |
konponbide, konponbidia | konponbide | konponbide iz. Arazo edo auzi bat konpontzeko edo antolatzeko bidea. Asarratu dῐa ta ezto konponbideik 'haserretu dira eta ez dago konponbiderik' (LM). Lanipe no, bea baukat konponbidῐa 'lanik gabe nago, baina badaukat konponbidea [zerekin konpondu]. Ik. soluzio; konponketa. |
konpondu, konpontzen | konpondu | konpondu 1 dau ad. Zuk ausitakwa ziauk konpondu berko dezu 'zuk hautsitakoa zeuk konpondu beharko duzu'. ▲ Sin. obratu; arreglatu, moldatu. 2 da ad. Ados jarri. Akenien, konpondu ga 'azkenean, konpondu gara'. Sin. arreglatu. 3 da ad. Moldatu. ▲ Sin. moldatu. ◆ hor konpon (> or konpon) interj. (Esapidea) Hor konpon! ◆ Hor konpon, marianton! ◆ konpon hadi!; konpon zaitezai! ¬ |
konponketa, konponketia | konponketa | konponketa iz. Arropak konpontzen, badukat konponketia! Sin. arreglu, konpostura, konponbide. Ik. konpontze. |
konpontzaile, konpontzailia | konpontzaile | konpontzaile iz. Aipatzen dena konpontzen duen pertsona. ▲ Sin. arreglatzaile. ¬ |
konpontze, konpontzia | konpontze | konpontze iz. Hautsia, hondatua edo erabili ezin zela zegoena erabiltzeko eran jartzea. Gostako zaik konpontῐa 'kostako zaik konpontzea'. A ze konpontzῐa in dau! 'a ze konpontzea egin du!'. Ik. konponketa. ▲ Sin. arreglu, konponketa, konpostura, konponbide. |
konportamentu, konportamentua | jokabide | konportamentu iz. Ik. ibilera; portaera; jokatu. |
konportatu, konportatzen | portatu, jokatu | konportatu da ad. Ik. portatu. |
konpostura, konposturia | konpontze, konponketa | konpostura iz. Konpontzeko lana. Ik. arreglu; konponketa. ◆ konpostura egin (> konposturῐa in); pl. konposturak egin (> konposturak in). Konponketa(k) egin. |
konpota, konpotia | konpota | konpota iz. Fruitu zatiak ur eta azukretan egosiz egiten den janaria. Gaubonetan, konpotῐa faltabe 'Gabonetan, konpota falta gabe'. |
konpra, konpria | eroste; erosketa | konpra 1 iz. Erostea, erosketa. Konprak itῐa nua 'erosketak egitera noa'. Ik. yoste (> yostῐa). 2 iz. Erosketa; erositakoa. Konpra ona in dau 'erosketa ona egin du' |
konprenditu, konprenditzen | konprenitu | konprenditu dau ad. Konprenitu, ulertu. Ik. entenditu. ¬ |
konprimitu, konprimitzen | konprimatu | konprimitu 1 da/dau ad. Konprimatu. 2 (Era burutua izenondo gisa). Aire konprimitua 'aire konprimatua'. |
konpromiso, konpromisua | konpromiso | konpromiso 1 iz. 2 iz. Estutasun. Konpromiswen patu 'konpromisoan paratu' [estutasunean jarri]. |
konsagratu, konsagratzen | amorratu. 2 kontsakratu* | konsagratu 1 da/dau ad. Amorratu, norbait bere onetik atera; amorrarazi. Konsagratwik nok 'amorraturik nagok'. Konsagratzen dik bat 'amorrarazten dik bat'. Ik. amorratu. 2 dau ad. Erl. Kontsakratu, sagaratu. |
konsegitu, konsegitzen | lortu | konsegitu dau ad. Ik. lortu. Gaztai obena itiaiti urrezko medallῐa konsegitu dau 'gazta hoberena egiteagatik urrezko domina lortu du'. |
konseju, konsejua | kontseilu, aholku | konseju iz. Kontseilua, aholkua; egin behar denari buruz ematen edo hartzen den iritzia. Orrendako eztai konsejuek balio 'horrendako ez dute kontseiluak balio'. ◆ konsejua eman. Aholku eman. Beti konseju onak ematen duatzi 'beti aholku onak ematen dizkit'. Ik. akonsejatu. |
konsejua eman | aholku eman | |
konserba, konserbia | kontserba | kontserba (> konserba) iz. Luzaroan irauteko prestaturiko janaria; bereziki, tankan itxiriko ontzi batean gordea. Tomatῐa konserban 'tomatea konserban'. |
konserbatu, konserbatzen | kontserbatu | kontserbatu (> konserbatu) da/dau ad. Zerbait egoera jakin batean aldakuntzarik gabe mantendu. Ik. gorde. |
konserbazio, konserbaziua | kontserbazio | konserbazio iz. Kontserbazioa; kontserbatzea. |
konsolatu, konsolatzen | kontsolatu | kontsolatu (> konsolatu) da/dau ad. Norbaiten atsekabea arindu, (atsekabetua) poztu. Ñar da ñar zailen ta guk ezin genduen konsolatu 'negar eta negar zebilen eta guk ezin genuen kontsolatu'. |
konstruitu, konstruitzen | eraiki | konstruitu dau ad. Eraiki. Ik. egin (> in); jaso. ▼ Anton. destruitu. |
konstrukzio, konstrukziua | eraikitze, eraikuntza. 2 etxegintza | konstrukzio 1 iz. Eraikitzea; eraikitze lana. || Etxegintza, etxe eraikuntza. 2 iz. Eraikitzen den gauza; eraikina. |
konsuelo, konsuelua | kontsolazioa, kontsolamendua | konsuelo iz. Kontsolazioa, kontsolamendua. Konsuelo berra bauka gaixworrek 'kontsolamendu beharra dauka gaixo horrek'. |
konsulta, konsultia | kontsulta | konsulta 1 iz. Kontsulta; medikuak eriak hartzea eta aztertzea. 2 iz. Argibide eskaera. 3 iz. Kontsultategia. |
konsultatu, konsultatzen | kontsultatu | konsultatu 1 dau ad. Kontsultatu; kontsulta egin. 2 dau ad. Liburu edo kidekoetan informazioa bilatu. |
konsumitu, konsumitzen | kontsumitu | konsumitu da/dau ad. Ahitu, higatu, ihartu, jan; gastatu. ◆ (norbait) konsumiturik egon (> konsumitwik yon). Ahituta egon, erreta egon; artega egon, ondoezik egon. Asarrῐek konsumitwik do 'haserreak kontsumiturik dago'. ¬ |
kontadore, kontadoria | kontagailu | kontadore iz. Kontagailua. Uran kontadorῐa 'uraren kontagailua'. Argien kontadorῐek ikusten daile 'argiaren kontadoreak ikusten dabil'. |
kontajiatu, kontajiatzen | erantsi; kutsatu | kontajiatu da/dau ad. Kutsatu; erantsi. Ik. yantzi1. |
kontakatilu (?) | kontakatilu | kontakatilu (?) adj. Lgart. Salataria. |
kontatu, kontatzen | kontatu | kontatu 1 dau ad. Gertatu den zerbait, edo norberak edo bestek asmatu duen zerbait, esan edo aditzera eman. Bakaikuko zaharrak kontatzen zeina (Ond Bak). Ixinpluek kontatu 'ipuinak kontatu'. 2 dau ad. Multzo bateko osagaien kopurua mugatu edo zehaztu, zenbatu. Dirua kontatu. 3 dau ad. Esan; hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adierazi. Kontatazu; ze pasatzen zaizu? 'konta ezazu; zer pasatzen zaizu?'. 4 da/dau ad. Kontuan eduki, aintzat eduki; kontuan hartu, aintzat hartu. Kontatuik do 'kontaturik [aintzat hartuta] dago'. Kontuen artuik 'kontuan harturik'. Oi kontatwik beti, trilladoria iteko 'hori kontaturik beti, eultziak egiteko'. Afaitako, kontatazai nekin 'afaritarako, konta ezazue nirekin'. Orrekin ez kontatu auzalanῐako 'horrekin ez kontatu auzolanerako'. |
kontentu | kontentu | kontentu adb. Pozez, atseginez. Gaur kontentu no 'gaur kontentu nago'. Kontentu patu da berria eman diainien 'kontentu paratu da berria eman diotenean'. Kontentu yon ber zindake 'kontentu egon behar zenuke' ▲ Sin. pozik, alegre. ▼ Anton. deskontentu. ◆ kontentu egon (> kontentu yon). ◆ kontentu gelditu. |
kontestatu, kontestatzen | erantzun, ihardetsi | kontestatu 1 dau/dῐa ad. Erantzun. Ik. eantzun1 (eta yantzun). 2 dῐa ad. Ihardetsi, iharduki; aurre eginez erantzun. Akokinatu be, zirti-zarta kontestatzen dῐa zarrokuei 'akokinatu [kikildu] gabe, zirti-zarta ihardesten die zaharragoei'. |
kontestazio, kontestaziua | kontestazio | kontestazio 1 iz. Erantzuna. Gwaindo eztot jaso aren kontestazioik 'oraindik ez dut jaso haren erantzunik'. Ik. eantzun. 2 iz. Erantzun txarra, batez ere gazteek adinekoei emandakoa. Oiek tuk oiek kontestaziuek ematekwek! 'horiek dituk horiek kontestazioak ematekoak!'. |
konto | konto Ik. kuanto konto. Bai konto! 'bai horixe'. Ik. ondo hale. Ez konto! 'ez horixe'. – konto / kontoke... (?) Kontoke eztakiela / konto eztakiela. | |
kontra | kontra | kontra 1 adb. Aurka. Danak kontra zukatzien 'denak kontra zeuzkan'. ▼ Anton. alde. 2 -en kontra. Kontran, ondo-ondoan. Etxῐen kontra gordetzen dῐa egurrak 'etxearen kontra gordetzen dira egurrak' [ondoan]. ◆ kontra egin (> kontra in). Buru egin, aurre egin. Amai're kontra iten dῐa 'amari ere kontra egiten dio'. Kontra iten, naiko lan 'kontra egiten, nahiko lan'. Ik. jarki; enfrentatu; aurre egin (> aure in). |
kontra in | kontra egin | |
kontrabando, kontrabandua | kontrabando | kontrabando iz. Debekaturik dauden edo aduana-zerga ordaindu ez duten salgaiak herrialde batean sartzea; horrela sartu den salgaia. ◆ kontrabandoan (> kontrabandwen) adb. Kontrabandwen ekarritako tabakwa saltzen dau 'kontrabandoan ekarritako tabakoa saltzen du'. |
kontraio, kontraiua | kontrario | kontrario (> kontraio) iz./adj. Aurkaria. Ik. etsai; enemigo. |
kontrako eztarri, kontrako eztarria | kontrako eztarri, zintzur-heste, trakea | |
kontramaisu kontramaisua | kontramaisu | kontramaisu iz. Langile talde baten ardura duen pertsona. Ik. kapataz. |
kontrastatu, kontrastatzen | kontrastatu | kontrastatu dau ad. Zerbaiten zehaztasuna edo balioa egiaztatu. |
kontribuzio, kontribuziua | kontribuzio | kontribuzio iz. Aurten'e kontribuziua iyo in dai 'aurten ere kontribuzioa igo egin dute'. |
kontrol, kontrola | kontrol | kontrol 1 iz. Zerbait zaintzeko edo egiaztatzeko azterketa. (Odoleko) azukarῐen kontrol zorrotza yan berra duka '(odoleko) azukrearen kontrol zorrotza eraman beharra dauka'. 2 iz. Zuzentzea, menderatzea. Eta kuidau ze esaten zenduen; kontrol aundia zon orduen 'eta kontuz zer esaten zenuen; kontrol handia zegoen orduan'. 3 iz. Kontrolgunea. Kontrola do erri sarreran 'kontrola dago herri sarreran'. |
kontrolatu, kontrolatzen | kontrolatu | kontrolatu 1 dau ad. Kontrolpean jarri, zerbait zaintzeko edo egiaztatzeko azterketa egin. Ospitalῐen egunio kontrolatzen ziain odola 'ospitalean egunero kontrolatzen zioten odola'. 2 dau ad. Zuzendu, menderatu. Izotz plakan autwa ezin kontrolatu 'izotz plakan autoa ezin kontrolatu'. |
kontu, kontua | kontu | kontu 1 iz. Ipuina. —Ze kontu? —Tio Bizentek esaniakuek berai (Ond Bak). Ik. ixinplu. 2 iz. Radiuen kontuek ez tuk despeitzen 'irratian kontuak ez dituk despeditzen [amaitzen]'. Ik. berri. | Alako kontwik ezakela esan nei 'halako konturik ez iezadak esan niri'. 3 iz. Kopuru bat zenbatzea edo mugatzea. Diru kontuek 'diru kontuak. Ondo dῐatzizu kontuek? 'ondo daramatzazu kontuak?'. Kontuek, garbi 'kontuak, garbi. 4 iz. Ardura. Ie kontu (ie kargu) 'hire kontu (hire kargu)'. Ik. esku; kargu; -en gain. 5 iz. Arazoa, auzia, egitekoa. Erraza dok esatia, itia dok kontua 'erraza duk esatea, egitea duk kontua'. Kontu txarra. Kontu orrekin badῐa ia urte bat 'kontu [egiteko] horrekin badarama ia urte bat'. Ik. asunto. ◆ kontua da (...). Aldez aurretik jakin beharrekoaz ohartarazteko erabiltzen den esapidea. Asuntoa da... Orduen ointwek gógoti, bai; bea kontua dok gῐo olioik ez gendukala ointwek iteko 'orduan onddoak gogotik, bai; baina, kontua duk gero oliorik ez geneukala onddoak egiteko'. Ik. gauza da (gáuzῐa da). ◆ kontuak atera (> kontuek ata) 1 dau ad. Kalkulatu. Saldutakwek zenbat balio den jakiteko, kontuek ata 'saldutakoak zenbat balio duen jakiteko, kontuak atera'. 2 dau ad. Zerbaitetatik halako ondorioa atera. Atatazu kontua orduen garia segiekin eta itaiekin ebaitzen zala 'atera ezazu kontua orduan garia segarekin eta igitaiarekin ebakitzen zela'. ◆ kontuak egin (> kontuek in). Zenbat zor dezuten jakiteko, kontuek in ber tu 'zenbat zor dizudan jakiteko, kontuak egin behar ditugu'. ◆ kontuak eman (> kontuek eman). Aiuntamentuek kontuek eman ber tu 'aiuntamentuak kontuak eman behar ditu'. ◆ ez dago konturik! (> ez to kontwik) [ez dau merezi]: Gaur egun lihua ereitiak ez to konturik! [Olatzagutia]. ◆ (norbaiten) kontura bizi (> norbaiten kontua bizi). Aitaman kontua bizi dok. ◆ kontua franko! Hitzontzikeria. ◆ horren kontua! (Jakina da horren kontua [norbaitek egiten duena]: ezer gutxi; ardura gutxi...). ◆ kontuz 1 adb. Arretaz, ardurarekin. Kontuz ibili. Kontuz zaitzai! 'kontuz zabiltzate!'. Ik. kontuz ibili. 2 interj. Norbaiti erne ibiltzeko adierazteko erabiltzen den hitza. Kontuz, gῐo! 'kontuz, gero!'. ◆ kontuz ibili. Argi ibili, erne ibili. Kontuz ibili, irrixtadῐa do ta 'kontuz ibili, irristada dago eta'. ¬ |
kontuatu, kontuatzen | konturatu, ohartu | konturatu (> kontwatu) da ad. E'naiz kontwatu emen zendela 'ez naiz konturatu hemen zeundela'. Ik. erreparatu (> errapatu); fijatu. |
kontuek ata | kontuak atera | |
kontuketa, kontuketia | berriketa, hizketaldi | kontuketa iz. Berriketa, hizketaldia. Kontuketá 'kontuketara, berriketara'. Ik. berriketa. ◆ kontuketan adb. Berriketan, hizketan. Ik. berriketan; hizketan. ◆ kontuketan ibili. Hizketan jardun, berriketan ibili. |
kontuketalai, kontuketalaia | kontu kontalari | kontuketalari (> kontuketalai) adj./iz. Kontu kontalaria. Gaxin Migel kontuketalaia 'Garazin Migel kontu kontalaria'. Ik. kontulari (> kontulai). |
kontuketan | berriketan, hizketan [kontaketan (?)] | |
kontulai, kontulaia | kontulari | kontulari (> kontulai) iz. Ik. kontuketalari. ¬ |
kontuz | kontuz | |
kontuz ibili | kontuz ibili | |
koño | koño | koño interj. Harridura edo ustekabea adierazten duen hitza. Ik. arraio. |
koperatiba, koperatibia | kooperatiba | kooperatiba (> koperatiba) iz. Koperatibῐa sortu zain errien 'kooperatiba sortu zuten herrian'. |
kopeta beltz, kopeta beltza | kopeta beltz | |
kopeta ilun | kopeta ilun | |
kopeta, kopetia | kopeta | kopeta iz. Kopetako izardia 'kopetako izerdia'. Ik. bekain; bekoki. || Kopetῐa gaztanberῐekin untatu zen 'zuen' (Ond Bak). ◆ kopeta beltz iz. Haserrea edo tristura adierazten duen aurpegia. Kopeta beltz orrekin ezaun do asarre dola 'kopeta beltz horrekin ezagun dago haserre dagoela'. ◆ kopeta ilun iz. Haserrea edo tristura adierazten duen aurpegia. Kopeta iluna ekar dau, eztakiela ze in 'kopeta iluna ekar du, ez dakiela zer egin'. Oi da kopetῐa dῐana orrek! [kopeta iluna] 'hori da kopeta [iluna] darama horrek!'. ◆ kopetaraino egon (> kopetaῐndo yon) adb. Kokoteraino egon, asper-asper eginda, nazkatua. Ik. lepo-hezurriaindo egon. ◆ kopeta zimur(ra) (persona). Listo zimurtzen dik orrek kopetῐa 'listo [azkar] zimurtzen dik horrek kopeta'. ◆ kopeta zimurtu (> kopetῐa zimurtu). Kopeta belztu. |
kopetaindo yon | kopetaraino egon, kokoteraino egon | |
kopia | kopia | kopia iz. Idazki, irudi edo kideko batetik, hura bezalakoxea egiten den alea. Etxeko giltzῐen kopῐa in berra do 'etxeko giltzaren kopia egin beharra dago'. Aitziberko Ama Birjinien kopia bat do bertako ermitan 'Aitziberko Ama Birjinaren kopia bat dago bertako ermitan'. |
kopiatu, kopiatzen | kopiatu | kopiatu 1 dau ad. Kopia egin. Kastigwa zan agindua egun aldiz kopῐatzῐa 'kastigua zen agindua ehun aldiz kopiatzea'. Examena kopῐatzen arrapatu dai 'etsamina kopiatzen harrapatu dute'. 2 dau ad. Imitatu, antzera jokatu. Dana guri kopῐatzen geauei 'dena guri kopiatzen digute'. Ik. imitatu. |
kopla, koplia | kopla | kopla 1 iz. Koplak kantatzen zituein 'koplak kantatzen zituzten'. 2 iz. Txantxa, broma; enbusteria; aitzakia. Nei, kopla gutxi! 'niri, kopla gutxi!'. Orrek, koplῐa franko! 'horrek, kopla franko!'. Ik. berriketa; broma; tonteia; enbusteria (> enbusteia, inbusteia). ◆ kopletarako gogorik ez izan (> koplatako gogoῐk ez izan). Bromatarako gogorik ez izan. ◆ kopletarako gogo gutxi ibili (> koplatako gogo gutxi ibili). Bromatarako gogo gutxi ibili. |
koplai, koplaia | koplari | koplari (> koplai) iz. Koplaia zan aua 'koplaria zen hura'. |
koplaketa, koplaketia | kopla | koplaketa iz. Kopla. Koplaketako gogo gutxi dukat 'kopletarako gogo gutxi daukat'. Ik. kopla; berriketa. ◆ koplaketan adb. Kopletan, txantxetan. ◆ koplaketan ibili adb. Kopletan ibili, txantxetan ibili. |
koplaketan | koplaka, kopletan | |
koraje, korajia | kuraia | koraje iz. Adorea, kemena. Korajeῐpe eztai ezertxore aldatuko 'korajerik gabe ez dute ezertxo ere aldatuko'. Ik. balore. |
korajedun, korajeduna | adoretsu, kuraios | korajedun adj. Adoretsua, kuraia duena. Ezta lotsatzen o belaxeti akokinatzen dῐan oietakwa; korajeduna da 'ez da lotsatzen edo berehalaxe kikiltzen diren horietakoa; adoretsua da'. |
koral, korala | abesbatza | koral iz. Abesbatza. Ik. koro. Erriko koralak eldu dan domekan emanko dau kantaldia 'herriko koralak heldu den domekan emango du kantaldia'. |
korbata, korbatia | gorbata | korbata iz. Gorbata. Aztwik dukat nola iten dan korbatῐen tapilua 'ahazturik daukat nola egiten den gorbataren korapiloa'. |
kordel, kordela | kordel | kordel iz. Soka mehea. |
kordion, kordiona | akordeoi | kordion iz. Akordeoia. Ik. akordion. |
kordionista, kordionistia | akordeoilari | kordeonista (> kordionista) iz. Akordeoilaria. Ik. akordeonista (> akordionista). |
kordon, kordona | kordoi | kordon iz. Kordoia, hariz eginiko lokarria. Ik. listeria. |
korla, korlia | korrale | |
koro, korua | koru, abesbatza | koro iz. Korua, abesbatza. (Alderatu: goru). Ik. koral. ¬ |
korona, koronia | koroa | korona 1 iz. Koroa; eraztun formako apaingarria, agintaritzaren ezaugarri dena. Erreinῐa bekela, koronῐa jantzita 'erregina bezala, koroa jantzita'. 2 iz. Zirkulu formako gauzakia. Launak koronῐa ta erramuek yan deatziai 'lagunek koroa eta erramuak [lore sortak] eraman dizkote'. |
koroso | sapelar (?) | koroso iz. Koroso: lurrán zikina, yoten da lurra estalik eta izaten da zaila harrotzeko. Lurra iten da zapaldu (Ond Bak). *[Koroso belarra. Sapelarra; belar-landarea, hosto txikiak eta lore zuriak dituena (Stellaria media).] (?) Ik. sapi; sapiar. ¬ |
korosti, korostia | gorosti | korosti ([Altsasu] eta kosti [Urdiain]) iz. (Bot.) Gorostia (Ilex aquifolium). ◆ korosti(aren) bikor (> kostien bikorrak). Gorosti-alea, gorostiaren baia. |
korotz | gorotz | korotz [Altsasu] iz. Gorotza. Ik. kozpiltza. |
korral(a), korrala | korrale | korrala (eta kolarre [Altsasu]; korral; korla; korrela) iz. Korralea, artegia. Ik. jaix korral. |
korrea | lastertasun. 2 uhal, hede | korrea 1 iz. Lastertasuna, bizkortasuna, zalutasuna. 2 (?) iz. Uhala, hedea. Ik. ubal; gerriko; hede; zintun. ◆ korrea ibili. Zalutasuna izan. Korrea ona jukak orrek! 'zalutasun ona zaukak horrek!'. Ik. ajilidadea ibili (> ajilidadῐa ibili). |
korrea ibili | zalutasuna izan | |
korriazi, korriazten | korriarazi | korriarazi (> korrῐazi) dau ad. Korritzera behartu. Momoxarro aundi orrek korriazten dau jendῐa 'momoxarro handi horrek korriarazten du jendea' [Momoxarro, inauterietan mozorrotzen dena]. |
korriente, korrientia | korriente. 2 korronte | korriente 1 adj. Arrunta. Soineko korrientia zukan 'soineko korrientea zeukan'. Anis korrientῐa 'anis korrientea'. 2 iz. Korrontea. Aize korrientῐa 'haize korrontea'. Ur korrientῐa 'ur korrontea'. | korrientea (> korrientia) (Elektr.). Korronte elektrikoa. |
korrika(n) | korrika | korrika(n) adb. Korrikan ziyuela (Ond Bak). Beti korrikan ta sekula ez ailatzen 'beti korrika eta sekula ez ailegatzen'. – korrika ta prisaka 'korrika eta presaka'. – korrika batien 'korrika batean'. – korrika apustua. Korrika apustuen iyuek ibazten ez ziana. Sin. laisterkan. |
korrikalai, korrikalaia | korrikalari | korrikalari (> korrikalai) iz. Lasterkaria. ¬ |
korritu, korritua | luizi, lur jauzi | korritu iz. Lur-korritua; elur-korritua. Ik. narratu. |
korritu, korritzen | korritu | korritu 1 dau ad. Laster egin. 2 dau ad. Bide luzῐa korritu dau 'bide luzea korritu du'. Erri guztῐa korritu dot 'herri guztia korritu dut'. 3 da/dau ad. Mugitu; higitu, lekualdatu. Korritazu pixkat alkia 'mugi ezazu pixka bat aulkia'. || Lurrak korritu in dau 'lurrak korritu egin du'. Ik. narratu. Ziza larrῐek korritu in dau 'ziza larreak korritu egin du'. Elurrak korritu. ◆ korritu behar dau [*edun] (> korritu ber dau) interj. Mehatxua ohartarazteko edo egoera larriaz abertitzeko esapidea. Korritu ber dok! 'korritu behar duk!'. Korritu ber dῐu! 'korritu behar dῐagu!'. |
korro, korrua | korro | korro 1 iz. Pertsona talde batek edo gauzen multzo batek osatzen duen biribilkia. 2 iz. Biribil forma duen espazioa. 3 iz. Haur jolasa. ◆ korroa egin (> korrwa in). ◆ korroan (> korrwen). Korrwen patu 'korroan paratu'. Ik. korrokan. |
korroka(n) | korroan, biribilean | korroka(n) adb. Korroak eratuz; korroan, biribilean paratuz. Jarri zaitezai korrokan 'jarri zaitezte korroka'. Ik. korroan (> korrwen). Korrokan eldu da yaindako maiza 'korroka heldu da [dator] ereindako artoa'. |
korronpitu, korronpitzen | korronpitu, galdu; 2 haserretu, amorratu | korronpitu 1 da/dau ad. Usteldu, galdu; izorratu, hondatu, kaltetu; kalte egin. 2 da/dau ad. Amorratu, sutu, haserreak hartu. ◆ korronpiturik egon (> korronpitwik yon). Amorratzen jarri, haserre bizian egon. Auztak bakῐen, korronpitwik nok-eta 'uztak bakean, korronpiturik [amorraturik, haserreturik] nagok-eta. |
korroska, korroskia | kartilago, kurruska | korroska (eta korroxka) iz. Kartilagoa, bereziki sudur eta belarrietakoa. |
korse, korsia | kortse, gerruntze | korse iz. Kortsea, gerruntzea; bular eta gerrialdea lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. Korsῐa zukan, estu-estua jantzita 'kortsea zuen, estu-estu jantzita'. |
kortin | txerri korta | kortin [Ziordia] iz. Txerri tokia. Ik. hei(a) (eta haia); urdetei, txerritei; tegi. |
kortxete, kortxetῐa | kortxete, krisket | kortxete iz. Krisketa; jantzi baten bi zati elkarri atxikitzeko lotura, bi atal, bata kakoduna (arra) eta bestea zuloduna (emea), dituena. |
kortxo, kortxua | kortxo | kortxo (eta kortxu) 1 iz. Artelazkia; artelatzaren (Quercus suber) azala, irazgaitza, malgua eta oso arina. Aislatzeko ona da kortxua 'isolatzeko ona da kortxoa'. Kortxozko plakak. 2 iz. Artelazkiz egindako tapoia. Patuiozu kortxua txanpan botelliai 'paratu egiozu kortxoa xanpain botilari'. |
kortxu, kortxua | artelazki, kortxo | kortxu 1 iz. Kortxoa, artelazkia; artelatzaren azala, harroa eta oso arina. Kortxuzkwa dala ematen dau 'kortxozkoa dela ematen du'. 2 iz. Artelazkiz egindako tapoia. Ataion kortxua botella oni 'atera egion kortxoa botila honi'. |
korzo, korzua | orkatz | korzo iz. Orkatza (Capreolus capreolus). Ik. basahuntz. |
kosetxa, kosetxia | uzta, labore | kosetxa iz. Uzta, laborea. Ik. labore. |
kosetxatu, kosetxatzen | uzta bildu, uztatu | kosetxatu dau ad. Uzta bildu, uztatu. Ik. laborea bildu (> laborῐa bildu). |
koska, koskia | koska | koska (eta koxka) 1 iz. Irtengunea. 2 iz. Akatsa, sargunea. 3 iz. Maila. Herriko koskak [kaleko harrizko mailak]. || Txuman koskak. Koska onak in diatzi txuman gwexiekin! 'koska onak egin dizkio guraizearekin ilean!'. 4 iz. Gauza edo arazo baten giltza. Or do koxkῐa! 'hor dago koxka!'. ◆ koska egin (> koskῐa in) dau ad. Mailatu; zerbaiti kolpeak emanez, sakonuneak egin. Koskῐa in jῐanat kutxilwai 'koska egin zionat ganibetari'. Ik. koskatu. |
koskabilo, koskabilua | kaskabilo. 2 koskabilo | koskabilo 1 iz. pl. Kaskabiloa; metalezko bolatxo barne-hutsa eta zuloduna, higitzen denean hotsa ateratzen duen metal zatitxo bat barnean duena. Dantazien koskabilwek 'dantzariaren kaskabiloak'. 2 iz. (Batez ere pl.) Lgart. Barrabila. Ik. barrabil; potro. ¬ |
koskadun, koskaduna | koskadun | koskadun adj. Koska edo koskak dituena. Kutxilo koskaduna 'ganibet koskaduna'. |
koskamailu, koskamailua | kalaka | koskamailu iz. Kalaka. Aste Santuen karraka eta koskamailuekin ematen zezaion erriai bueltῐa 'Aste Santuan karraka eta koskamailuekin ematen zitzaion herriari buelta'. Ik. karraka. (Alderatu: kaskamailu). |
koskatu, koskatzen | koskatu, 2 mailatu | koskatu 1 da/dau ad. Koska edo koskak egin. Zartanan erretzeko, gaztinak koskatu 'zartanan [danbolinean] erretzeko, gaztainak koskatu [leher ez daitezen]'. 2 da/dau ad. Mailatu; zerbaiti kolpeak emanez, sakonuneak egin. Ik. koska egin (> koskῐa in). |
koskia in | mailatu | |
koskol, koskola | oskol, txokor, lokotx | koskol iz. Oskola, txokorra; aleak kendu zaizkion artaburua. Maiz koskola. Maiz bua yakurrita 'maiz [arto] burua irakurrita [aletuta]'. Sin. artakozkor. |
kospamailu, kospamailua | kalaka (?) | kospamailu iz. Koskamailua (?). Ik. koskamailu; karraka. |
kosta | kosta(tu) | kosta da ad. Ik. gosta(tu) (eta kosta(tu)). |
kostata | kostata | kostata (> gostata) adb. Gostata, bea despeitu du 'kostata, baina despeditu [bukatu] dugu'. Ik. nekez asko. |
kostatu | kosta(tu) | kostatu da ad. Ik. gostatu. |
kosti bikor, kostien bikor | gorosti-ale | |
kosti, kostia | gorosti | |
kostilla, kostillia | saihets hezur | kostilla iz. Ik. saihets. |
kostra, kostria | zarakar | kostra iz. Ik. tortika. |
kostunbre, kostunbria | ohitura; usadio | kostunbre 1 iz. Ik. ohitura; kondezio. 2 iz. Ik. tradizio; usaio. ¬ |
kotrina | bihotzerre | kotrina iz. Bihotzerrea; jan ondoren, batzuetan, urdailean edo hestegorrian nabaritzen den mingostasun edo garraztasuna. Kotrinῐa dukat 'kotrina [bihotzerrea] daukat'. |
kotrinatu, kotrinatzen | bihotzerrea eman; bihotzerrea sortu | kotrinatu ad. Bihotzerrea eman; bihotzerrea sortu; urdailean edo hestegorrian mingostasuna edo garraztasuna sentitu. Ik. ozpindu; kotrina. Esenῐa artu dot eta kotrinatu in zaira bazkaia 'esnea hartu dut eta kotrinatu egin zait bazkaria’. Kotrinatu in zaira bazkaia 'kotrinatu egin zait bazkaria [bihotzerrea eman dit bazkariak]'. Eseniek kotrinatu iten dwa 'esneak bihotzerrea ematen / eragiten dit'. Azkenaldiontan dana kotrinatzen zaira 'azkenaldi honetan dena kotrinatzen zait [denak bihotzerrea eragiten dit]'. |
kotxe, kotxia | kotxe | kotxe 1 iz. Autoa; automobila. Ik. auto; automobil. 3 iz. Haurrak eramateko orga modukoa. Aurrain kotxῐa, kotxe txikia 'haurren kotxea, kotxe txikia'. |
kotxera, kotxeria | garaje, orgategi | kotxera iz. Garajea, orgategia. Benta ondwen zon kotxerῐa 'benta ondoan zegoen kotxera'. |
kotxino / kotxina, kotxinua, kotxinia | txerri, zikin; nazkagarri | kotxino, -a (Generoa hartzen du) adj. Ik. txerri; zikin; lazkagarri (> lazkarri). |
koxkor, koxkorra | koskor, txiki, xehe | koxkor 1 iz. Puska txikia. Harri koxkorra 'harri xehea'. 2 adj. Tamaina txikikoa. || Txikia eta argala dena. Mutiki koxkor bat 'mutilki koxkor bat'. Ik. txiki; xaburreria (> xaburreia). ▼ Anton. kozkor. [koxkor ≠ kozkor]. |
koxkortu, koxkortzen | koxkortu*, txikitu | koxkortu da ad. Txikiago bihurtu. Ik. txikitu. ▼ Anton. kozkortu. [koxkortu ≠ kozkortu]. |
kozina, kozinia | sukalde [aparatua] | kozina iz. kozina ekonomikῐa forman. Ik. sukalde; ekonomika; fogon(a). |
kozinatu, kozinatzen | kozinatu | kozinatu dau ad. Oso ondo kozinatzen dau 'oso ondo kozinatzen du'.▲ Sin. jana prepatu, jatekwek prepatu. |
kozinero, -a; kozinerua, -ia | sukaldari | kozinero, -a (Generoa hartzen du) iz. Sukaldaria. Kozinero txarra duku: banketῐa berrῐen rantxwa prepatzen gῐau aldio 'Sukaldari txarra daukagu: banketea beharrean arrantxoa preparatzen digu aldiro'. |
kozkor, kozkorra (*) | koskor (*) | kozkor (*) (eta koskor) 1 iz. Puska handitxoa*. ▼ Anton. koxkor (kozkor ≠ koxkor). 2 iz. Zatia, puska, muturra. Ogi kozkorra. | Trozo [Ziordia]. 3 adj. Handia; handitxoa. Mutiko kozkorra [▼ Anton. Mutiko koxkorra]. Gela kozkorrona in dai! 'gela kozkor ona egin dute!'. Gizon kozkor bat. ◆ belaun kozkor. Belaunburua; belauneko hezurra (?). ◆ kozkorrak jo. (Nekaz.) Zokorrak jo, mokorrak jo; apurtzeko, lur zati trinkoak jo. {(Iza Alts): destripar terrones}. ¬ |
kozkorrak jo | zokorrak jo, mokorrak jo | |
kozkortu, kozkortzen | koskortu | kozkortu da ad. Haurrez mintzatuz, zertxobait hazi. Ik. (≠) koxkortu. |
kozpiltza, kozpiltzia | gorotz biltza (?) | kozpiltza iz. [gorotz biltza ?]. Zaburreriaz osatutako pila; herriko bazterretan pilatzen ziren kozpiltzak. [Egur ezpalak, surtako hautsa, eultziak eginda edo laborea bilduta gelditzen diren zaburrak biltzen ziren kozpiltzetan; pilatutakoa usteldu eta lur bihurtuta ongarritarako erabiltzen da]. Ik. korotz. |
krema, kremia | krema | krema iz. Ik. natilla; ahi. |
kremallera, kremalleria | kremailera | kremallera iz. Kremailera. Frakatokien kremalleria naio botonak baindo 'frakatokian [bragetan] kremailera nahiago botoiak baino'. |
kremasu, kremasua | krematsu | krematsu (> kremasu) adj. |
kriada, kriadia | neskame | kriada iz. Neskamea, emakumezko zerbitzaria. Leno 'neskame' esaten zan; guai, 'kriada' 'lehenago 'neskame' esaten zan; orain 'kriada'. Ik. neskame. |
kriau, kriaua [kriadu] | mirabe, morroi | kriau [kriadu] iz. Mirabea, morroia; gizonezko zerbitzaria. Ik. morroi. |
krimen, krimena | krimen | krimen 1 iz. Lege hauste larria. 2 Irud. Basakeria. |
kriminal, kriminala | kriminal | kriminal 1 iz. Krimen bat egin duen pertsona. 2 adj. Txarra, gaiztoa. Au dok/don egun kriminala! 'hau duk/dun egun kriminala!'. |
krisantemo, krisantemua | krisantemo, urrelili | krisantemo iz. (Bot.) Landare apaingarria (Chrysanthemum sp.); landare horren lorea. |
kriselu, kriselua | kriseilu | kriselu ([Urdiain]; eta krisilu [Altsasu]) iz. Oliozko argiontzi metxaduna, zintzilikatzeko kako bat duena. Ik. kandil; karburo ontzi; lanpara. |
krisilu | kriseilu | krisilu ([Altsasu]; eta kriselu [Urdiain]). |
krisketa | kisketa | krisketa [Ziordia] iz. Kisketa, maratila. Ik. kisketa. |
kristal, kristala | kristal; beira | kristal iz. Beira; kristala. Laioko kristalak 'leihoko kristalak'. Kristalezko, kristalezkwa. ◆ kristalezko galtza(k). Galtzerdi gardenak. Kristalezko galtza luzῐek, ordinaiuek baindo fino ta fwertῐo 'kristalezko galtza luzeak [galtzerdiak], ordinarioak [arruntak] baino finago eta fuerteago'. |
kristalera, kristaleria | beirate | kristalera iz. Beiratea; beirazko egitura batez osaturiko itxitura. Arramaiwen kristalerῐa ausi dau 'armairuaren kristalera [beiratea] hautsi du'. Ik. bidriera. |
kristalezko galtza(k) | kristalezko galtzerdi | |
kristau, kristaua | kristau | kristau 1 iz. Kristok erakutsi zuen erlijioaren jarraitzailea. Elizá arrimatu're iten eztan kristau asko do 'elizara arrimatu ere egiten ez den kristau asko dago'. 2 iz. Pertsona, gizabanakoa. Ezto kristaurik oi entendituko denik 'ez dago kristaurik hori entendituko duenik'. |
kristautasun, kristautasuna | kristautasun | kristautasun 1 iz. Kristaua denaren nolakotasuna. 2 iz. Erlijio kristaua. |
kristo | kristo | kristo 1 iz. (maiusk.) Jesukristo. Ik. kixmi. 2 interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Ze kristo esan dik! 3 iz. (Ezezko esaldietan) Pertsona. Iyuerez; kristoik ez 'inor ez; kristorik ez'. Etxok kristoik emen aginduko denik 'ez zagok kristorik hemen aginduko duenik'. |
kriston, kristona | kristoren | kristoren (> kriston) adj. Lgart. Egundokoa, ikaragarria. Kriston etxῐa in dai 'kristoren etxea egin dute'. ▲ Sin. izugarrizko, ikagarrizko. ◆ kristorenak (esan, egin, entzun / aditu...) (> kristonak esan, in, entzun / aitu...). Kristonak esan dῐatzi 'kristorenak esan dizkio'. Ik. inon direnak (> iyun dῐanak). |
kristonak esan, in, entzun / aitu... | kristorenak (esan, egin, entzun...) | |
kromo, kromua | kromo | kromo iz. Koroletako irudia; bereziki, tamaina txikikoa, haurrek bildumatzen edo jolasetan erabiltzen dutena. Futbolistain kromo kolekziua iten dail(e) 'futbolarien kromo bilduma egiten dabil'. |
kruzatu, kruzatzen | gurutzatu | kruzatu 1 dau ad. Gurutzatu; bi gauza gurutze modura jarri. 2 da/dau ad. Gurutzatu; albotik igaro, aurkako norabidean joanez. 3 da/dau ad. Gurutzatu; alderik alde igaro. 4 da/dau ad. Gurutzatu; arraza edo aldaera desberdinetako animaliak edo landareak nahasi. |
kruze, kruzia | bidegurutze | kruze iz. Bidegurutzea. Ik. hirubide. |
kruzifijo, kruzifijua | gurutze, gurutzefika | kruzifijo iz. Jesu Kristo gurutziltzatuaren irudia duen gurutzea. Ik. kutza. |
kruzifikatu, kruzifikatzen | gurutzefikatu, gurutziltzatu | kruzifikatu dau ad. Gurutzefikatu, gurutziltzatu. |
kuaderno, kuadernua | koaderno, kaier | koaderno (> kuaderno) iz. Kaiera; paperezko orri josiz osatutako liburu modukoa, bertan idazteko erabiltzen dena. Kwaderno batien yaten tut laneko kontuek 'koaderno batean eramaten ditut laneko kontuak'. Ik. blok. |
kuadradillo, kuadradillua | azukre-ogi | kuadradillo iz. Azukre-ogia; azukre findua lauki txikitan zatitua. {Azúcar de pilón, partido en piezas pequeñas cuadradas}. |
kuadrila, kuadrilia | kuadrila Ald. kuadrilla, kuadrillia | |
kuadrilla, kuadrillia | lagun(ak), kuadrilla | kuadrilla iz. Lagun taldea, lagunak. Oi gwe kuadrillakwa don 'hori gure kuadrillakoa dun'. Ik. talde. |
kuagulatu, kuagulatzen | koagulatu | koagulatu (> kwagulatu) da/dau ad. Ik. odolbildu. |
kuajatu, kuajatzen | gatzatu | kuajatu (> kwajatu) da/dau ad. Gatzatu, mamitu. Gatzokiekin kwajatzen da ardi esenῐa 'gatzagiarekin kuajatzen [gatzatzen] da ardi esnea'. |
kuanto (?) | kuanto (?) Ik. konto. – bai konto! 'bai horixe'. Ik. ondo hale. – ez konto! 'ez horixe'. | |
kuartel, kuartela | kuartel | kuartel iz. Militar edo polizia taldeen egonleku edo bizileku den eraikina. Soldau kuartela 'soldadu kuartela'. Guardia zibilain kuartela 'guardia zibilen kuartela'. |
kuartizo, kuartizua | atal | kuartizo iz. Atala, zatia; zerbaitetatik bereiz daitekeen laurdena. Naranjῐen, sarran..., kwartizua 'laranjaren, sagarraren..., atala / zatia'. Egurran kuartizua 'egurraren kuartizoa. Emantazu naranja kuartizo bat 'emaidazu laranja atal bat'. |
kuarto (1) | laurden | kuarto1 iz. Laurdena [azken aldian asko zabaldu den hitza]. Ik. laurden. Orduek eta pisuek: kilo kuarto, hiruek eta kuarto (?). Iru ordu kuarto dukatzigu emetik ondartzá 'hiru ordu laurden dauzkagu hemendik hondartzara'. |
kuarto (2) | gela | kuarto2 iz. g.er. Gela. Ik. gela. ◆ kuarto-sokorro. Sorospen etxea. Altsun yoten zan kuarto-sokorrua 'Altsasun egoten zen kuarto-sokorroa [sorospen etxea]'. |
kuarto-sokorro, kuarto-sokorrua | sorospen etxe | |
kuartoi, kuartoia | soliba | kuartoi iz. Soliba; haga nagusietan bermatzen den haga txikiagoa, solairuari edo sabaiari eusten diona. Frontalain gainῐen dazi kwartoiek 'frontalen gainean doaz kuartoiak'. (Maderos que sostienen los pisos de las casas. Se apoyan en los frontal). (Ond Bak). Ik. frontal; solibo; kapio. |
kuatxiki, kuatxikia / akuatxiki, akuatxikia | ota-joiki [OEH] | kuatxiki (eta akwatxiki) iz. Ik. otajaiki; otafaki. |
kubano, kubanua | kubatar | kubano adj./iz. Kubari dagokiona; kubatarra. Kubanwenak 'kubanoarenak [horren familiakoak]'. Kubanwen'txῐa 'kubanoaren etxea'. |
kubritu, kubritzen | estali | kubritu da/dau ad. Estali. Ik. estaldu; estali. |
kuello, kuellua | lepo (jantziena) | kuello iz. Jantzien lepoa. Atorrῐen kwellwa zikin-zikina dukazu 'atorraren lepoa zikin-zikina daukazu'. Ik. lepo. |
kuerda, kuerdia | malguki (erlojuarena) | kuerda iz. Malgukia; erlojuaren mekanismoa. ◆ kuerda eman (> kwerdῐa eman). Giltza eman. Emaiozu kwerdῐa erlejuai 'emaiozu *giltza erlojuari'. |
kui, kuia | sehaska, kuma | kui (> kwi) iz. Sehaska, kuma. Ik. kuna (hitz berria). |
kuidado, kuidadua | kuidado, | kuidado 1 iz. Kwidado guztῐek ematen diatzi txakurkumairi 'kuidado guztiak ematen dizkie txakurkumeei'. Ik. atenzio. 2 iz. Kuidado pixkat ibil(i) berko zenduke 'kuidado pixka bat ibili [eduki] beharko zenuke'. ◆ kuidadoipe. Kuidadorik gabe. Erleju berri onek, ezen kuidadoipe, beak iten dau dana 'erloju berri honek, ezen kuidadorik gabe, berak egiten du dena'. ¬ |
kuidau | kontuz | kuidau interj. Ik. kontuz. Kwidau orrekin 'kontuz horrekin'. Kwidau gio! 'kontuz gero!'. ¬ |
kukaratxa, kukaratxia | labezomorro | kukaratxa iz. Labezomorroa (Blattaria sp.). |
kuku gelditu / geatu | kuku gelditu / geratu | |
kuku, kukua | kuku | kuku 1 iz. (Cuculus canorus) 2 iz. Kukuaren kantua. ◆ kukuek jo [kantatu]. Kukua! Zenbat urteko bizia dukat? – Zenbat aldiz jotzen zen, hainbeste urteko bizia. || Aitu emen zein kukua jotzen (Ond Bak). ◆ kuku gelditu / geratu ad. Ipurditik moztutako arbola beste baten gainean erori ezinik geratu. [Quedarse un árbol cortado apoyado en otro, evitando así la caída]. Peligru aundia duka kuku gelditutako arboliek 'peligro [arrisku] handia dauka kuku gelditutako arbolak'. |
kukubiko jarri, yon, patu | kukubilko | kukubiko adb. Kukubilko, kokoriko; orkatilen gainean eseririk. ◆ kukubiko jarri, egon, paratu (> kukubiko jarri, yon, patu). |
kukuka(n) | kukuka | kukuka(n) adb. Kuku eginez, kuku-gordeka. Yuzkia kukuka 'eguzkia kukuka'. Ik. estalketan (jolasa). |
kukul | kukula (?) | kukul iz. Kukula; zerbaiten goialdea, gailurra {kukul (Iza Alts)}. |
kukur, kukurra | kalitxa; kuku sagar | kukur 1 iz. Kalitxa. Patata kukurrak. Aza kukurrak. Ik. txilkor. 2 iz. (Bot.) Kuku sagarra; haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. {Agalla de roble, una bolita con que juegan los niños (Ond Bak)}. Ik. kurkur [Ziordia]. |
kukurruku | kukurruku | kukurruku iz. Oilarraren oihua edo kantua. Ik. «Kukurruku mailarena» kantaita. ◆ kukurruku jo. Kukurruku egin. Oilarrak kukurruku jo dau goizeko lauetan 'oilarrak kukurruku jo du goizeko lauretan'. |
kukurruku jo | kukurruku jo | |
kukurutxo sonbela | lilipa arrunt | |
kukurutxo, kukurutxua | kukurutxo (kono; 2 txano puntadun) | kukurutxo 1 iz. Kono forman biribildutako papera, kartoia, olata eta abar. Patazu bi elau klase kukurutxo bakarrῐen 'para ezazu bi helatu [izozki] klase kukurutxo bakarrean'. 2 iz. Txano puntaduna. Kukurutxwa iten daile momoxarro jazteko 'kukurutxoa egiten dabil momoxarro [inauteko mozorro] janzteko'. ◆ kukurutxo sonbela iz. (Bot.) Lilipa arrunta (Narcissus pseudonarcissus). Ik. zorroko pitxilita. |
kulata, kulatia | kulata | kulata iz. Fusilen eta kidekoen ipurdia. |
kuleka | loka, oilaloka | kuleka [Altsasu] 1 adj. Loka, oilaloka; oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, txitatzeko egoeran dagoena. {Kuleka gutxi, pocas cluecas (Iza Alts)}. Ik. loka. 2 adb. Oilua kuleka jarri da 'oiloa loka jarri da'. |
kulpa, kulpia | kulpa | kulpa iz. Yauk dukatzik/n kulpak 'heuk dauzkak/n kulpak'. ◆ kulpa bota (> kulpῐa bota). Errua bota, errua egotzi. ◆ kulpa egin (> kulpa in). Errua egotzi. Guri kulpa inko diai / geaueik 'guri kulpa egingo ditek / zigutek'. ◆ kulpa ibili [eduki] (> kulpῐa ibili). |
kulpabeiko, kulpabeikua | kulpagabe, errugabe | kulpabeiko adj. Kulpagabea, errugabea. ¬ |
kulpable, kulpablia | kulpadun, errudun | kulpable adj. Kulpaduna, erruduna. ¬ |
kuma, kumia | kume | kuma iz. Kumea, animalien umea. Bi txakurkuma dukatzi 'bi txakurkume dauzka'. Katakuma nabarrak in tu etxeko katuek 'katakume nabarrak egin ditu etxeko katuak'. Txoikumakin do kafia 'txorikumeekin dago habia'. Ik. arkuma; astakuma; basurdakuma; belakuma... |
kuna, kunia | sehaska, kuma | kuna iz. (Hitz berria) Sehaska, kuma. Ik. kui. |
kunka | mozkor, edanda | kunka 1 adb. Lgart. Edanda egon, mozkorturik egon. 2 onomat. Kolpe edo elkar jotze baten onomatopeia. |
kunkun, kunkuna | apo | kunkun 1 iz. (Zool.) Zapoa, apoa (Bufo bufo, etab.). || kunkun txikia iz. Txantxikua; tamaina txikiko zapoa (Alytes obstetricans). 2 iz. Ardo zopa. ▲ Sin. ardana. (zurrukutun?). 3 iz. Ogiarekin egindako tortilla (?). 4 adj. Pertsonengatik hitz eginez, oso motel mugitzen dena. Oi kunkuna! 'hori kunkuna!'. |
kunplimentu, kunplimentua | konplimendu | kunplimentu 1 iz. 2 iz. Konplimendua; betetzea, konplitzea. |
kunplitu, kunplitzen | konplitu | kunplitu 1 da/dau ad. Bete. Denborῐa kunplitu 'denbora konplitu'. Kunplitwik zukan denborῐa 'konpliturik zeukan denbora'. Epῐa kunplitu 'epea konplitu'. Ik. bete. 2 dau ad. Norbaitek hartu duen eginbidea edo zerbaitek eskatzen duena egin; bete, gorde. Agindutakwa ez'tau kunplitu 'agindutakoa ez du konplitu'. Ik. bete. |
kupela, kupelia (?) | upel | kupela (a itsatsia) iz. Upela. Ik. barrika [Urdiain]. Kupela: barrikako ondarrak jasotzekua (?). |
kupitu, kupitzen | kupitu, gupidatu, errukitu | kupitu da/dau ad. Gupidatu, errukitu. Ik. errukitu. |
kupitze, kupitzia | kupitze | kupitze iz. kupitu aditzari dagokion ekintza. |
kur-kur / kurru-kurru | gur-gur; gurgur (tripazorriak) | kur-kur / kurru-kurru onomat. Gur-gur; gurgurra, sabelaren hotsaren onomatopeia, normalean gosearen ondorenak direnak; tripazorriak. Tripa otsak, kurru-kurru 'tripa hotsak, gur-gur'. Ik. tripazorri. |
kura, kuria | sendatze, sendaketa; sendabide | kura iz. Sendatzea, sendaketa; sendabidea. Gaitz orrek eztuka kuraῐk 'gaitz horrek ez dauka sendabiderik'. ◆ kura egin (> kurῐa in). Sendaketa egin. |
kuratu, kuratzen | ontzutu, ondu | kuratu 1 dau ad. Ontzutu, okelaz eta kidekoez mintzatuz, luzaz irauteko eran ondu. Ik. gatzitu; gatzetan paratu (> gatzetan patu); sekatu. 2 (Era burutua izenondo gisa). Urdai kuratua 'urdai ontzutua'. |
kurba, kurbia | kurba; bihurgune | kurba 1 iz. Zati zuzenik ez duen lerroa. 2 iz. Bihurgunea, bidea norabidez aldatzen den lekua. Ik. bihorguna; rebuelta. |
kurbatu, kurbatzen | kurbatu | kurbatu da/dau ad. Angelurik osatu gabe, norabide zuzenetik aldendu. |
kuria in | sendaketa egin, kura egin | |
kuriketan | kiriketan ibili, ezkutaketan jolastu | kuriketan adb. Kiriketan, ezkutaketan; haur jolasa, batzuk ezkutatzean eta beste batek ezkutuan daudenak aurkitzean datzana. ◆ kuriketan ibili. Kiriketan aritu, ezkutaketan aritu (haur jolasa). {Juego de niños: uno se pone de espaldas, mientras los demás se esconden. Tiene que pillar a otro, que hace sus veces (Ond Bak)}. |
kurioso, kuriosua | kurioso, txukun | kurioso 1 adj. Txukuna, garbia. Kuriosua da 'kuriosoa [txukuna] da'. Ik. garbi; txukun. ▼ Anton. zakar. 2 adb. Txukun; gaitasunez, trebetasunez. Kurioso iten dau lana 'kurioso egiten du lana'. |
kurkufita | kurkubita, kuia | kurkufita iz. (Bot.) Kurkubita, kuia (Ond Bak) [calabaza]. Ik. kalabaza. |
kurkur, kurkurra | kuku sagar | kurkur (kurkurra [Ziordia]) iz. (Bot.) Kuku sagarra; haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. Ik. kukur. Araitz ostotan atatzen dῐan bolak, garai batῐen mutxikako ibiltzen zῐanak 'haritz hostoetan ateratzen diren bolak, garai batean jolasteko erabiltzen zirenak'. |
kurpino, kurpinua | gerruntze, gorontz | kurpino (Bustidura gabe) iz. Gerruntzea. Jazten zan atorrien gaineti kurpinua, lokarriekin lotzen zan (Ond Bak). |
-kurre | -kurre [-gura] (atzizkia) | -kurre (atzizkia). gura edo gogoa adierazten du. Adibideak: kakakurre, txixakurre... {necesidad de..., ganas de... (Ond Bak)}. Ik. -gura / -kura. |
kurrilo, kurrilua | kurrilo | kurrilo (eta kurrilu [Bakaiku]) iz. Paseko hegaztia (Grus sp.). Gaubῐen kurrilo asko pasatu dῐa 'gauean kurrilo asko pasatu dira'. Kurrilo otsak; negua ezto irruti 'kurrilo hotsak, negua ez dago urruti'. Kurrilo bandadῐa, uve forman 'kurrilo taldea, uve forman'. |
kurrin-kurrin | kurrinka | kurrin-kurrin 1 onomat. Txerriek, basurdeek eta kidekoek egiten duten hotsa. 2 interj. Txerriari hots egiteko erabiltzen den hitza. Ik. txo. |
kurrukutu | salbia (?) | kurrukutu iz. (Bot.) (Planta cuyo tallo está rizado de la mitad para arriba; flor azul-morada). (Ond Bak). |
kurtina, kurtinia | errezel, gortina | kurtina iz. Gortina, errezela. Kurtinak. Kurtina argiek, obeto 'gortina argiak, hobeto'. |
kurtitu, kurtitzen | ondu (larrua) | kurtitu dau ad. Larrua ondu, erabilgarri izan dadin prestatu. Narrua kurtitu 'larrua ondu'. |
kutxa, kutxia | kutxa | kutxa iz. Zurezko altzari sarrailaduna, estalkia jasoz irekitzen dena. Aspaldi indakwek dῐa emengo kutxa gaienak 'aspaldi egindakoak dira hemengo kutxa gehienak'. |
kutxatila, kutxatilia | kutxatila iz. Kutxa barruen don kaja txiki bat 'kutxa barruan dagoen kaxa txiki bat'. ▲ Sin. arkatila. | |
kutxilo txiki, kutxilo txikia | labana | |
kutxilo, kutxilua | ganibet, aizto; labana | kutxilo (Bustidura gabe) iz. Aiztoa, ganibeta; labana. Ik. ganafita. ◆ kutxilo txiki. Poltsikoan eramateko labana, bereziki ahoa kirtenaren barnean toles daitekeen ganibeta. |
kutza, kutzia | gurutze | kutza 1 iz. Gurutzea. 2 iz. Ik. kruzifijo. 3 iz. Bi marra elkarzutek elkar ebakitzen dutelarik osatzen duten irudia. Labῐen sartu aurreti, ogiai kutzῐa iten dῐa 'labean sartu aurretik, ogiari gurutzea egiten dio'. Kutza bat iten zen firmatzeko 'gurutze bat egiten zuen sinatzeko'. ◆ kutzako haize. Gurutzeko haizea (gaztala?). |
kutzako haize, kutzako haizia | [kutzatik datorren haizea] | |
kuxa | ohe; ohera | kuxa (*) iz. Lgart. Ohea; (nora adieran) ohera [Oharra. ohe-kuxa: ohazura, ohearen egitura]. Kuxá. Guai, kuxá; bagazi kuxá 'orain, ohera; bagoaz ohera'. Ik. ohia (> oia); guatze. (*) Oharrak. {OEH. 1 kuxa. (V-ple-arr-oroz ap. A), kuja (V-ger ap. A ). Cuja de cama, (c.) oe kuxa, oe zula, zura Añ. Catre A. Cf. VocNav s.v. cusha.}. // {DLE. cuja2 Del fr. couche. 1. f. Arg., Bol., Col., C. Rica, Ec., Méx., Nic., Perú y Ur. Cama de distintos tipos y materiales. 2. f. desus. Armadura de la cama.}. |
kuzka, kuzkia | (ikuska dabilena); kuxkuxero (*) | kuzka adj. Ikuska dabilena*. Isilean eta zerbaiten bila, etxeko gauza gordeen artean nahastekatzen dabilena; kuxkuxeroa*. Kuzkan ibiltzen dana: kuzkῐa 'kuxkuxean ibiltzen dena: kuxkuxeroa'. |
kuzkan | zokomiran, ikuska; kuxkuxean (?) | kuzkan adb. Isilean eta zerbaiten bila, etxeko gauza gordeen artean nahastekatzen ibili; kuxkuxean; zokomiran, ikusmiran; ikuska. Aurra kuzkan daile gelako arramaiuen 'haurra kuzkan dabil gelako armairuan'. ◆ kuzkan ibili da ad. Zer bila, etxeko gauza gordeen artean nahastekatzen ibili. Gwaire aurra kuzkan daile arramaiwen 'orain ere haurra kuzkan dabil armairuan'. Ze abil emen kuzkan? 'zer habil hemen kuzkan' [kuxkuxean?; ikuska?]. |
kuzkan ibili | zokomiran; kuxkuxean ibili | |
kuzkatu, kuzkatzen | kuxkuxeatu* | kuzkatu dau ad. Kuxkuxeatu*. Isilean eta zerbaiten bila, etxeko gauza gordeen artean nahastekatu. |
kuzkur, kuzkurra | kuzkur. 2 kizkur | kuzkur (eta kuxkur) 1 adj./iz. Kizkurra. Ik. ixur. || Ile kuzkurra; txuma kuzkurra. ▼ Anton. txuma liso. 2 adb. Kuzkurturik, makurturik. Kuzkur-kuzkur inda 'kuzkur-kuzkur eginda'. Ik. makur. |
kuzkurtu, kuzkurtzen | kuzkurtu. 2 kizkurtu | kuzkurtu (eta kuxkurtu) 1 da/dau ad. Uzkurtu, makurtu. Kuzkurtwik iten dau lo 'kuzkurturik egiten du lo'. – Zapatak kuzkurtu. Ik. makurtu. 2 da/dau ad. Kizkurtu, kizkur bihurtu, ile kizkurraren itxura hartu edo eman. Pelukeia nua txumῐa kuzkurtzῐa 'pelukeriara [ile apaindegira] noa txima [ilea] kizkurtzera'. |
kuzkurtuazi | kuzkurrarazi*, makurrarazi | kuzkurtuazi (eta kuxkurtuazi) dau ad. Makurrarazi, makurtzera behartu. Ik. makurtuazi. |
labadero, labaderua | garbitegi | labadero iz. Garbitegia; eraikitako garbitzeko lekua. Iturrizarreko labaderwa 'Iturri Zaharreko labaderoa'. |
labadora, labadoria | garbigailu | labadora iz. Garbigailua. Oneskῐo labadorῐek in dau 'honezkero garbigailuak egin du [bukatu du]'. |
labaina, labainia | (bizar) labana | labaina iz. Labana, bereziki bizarra egiteko labana [(Iza Alts) (navaja de afeitar)]. Ik. labana; bizar labana ([Bakaiku]; bizar labaina (eta bizar labina) [Urdiain]). |
labana | labana | labana (eta labaina [Altsasu, Urdiain], labina [Urdiain]) iz. bizar labana forman agertzen da. Ik. kutxilo. ◆ bizar labana ([Bakaiku], eta bizar labaina, bizar labina [Urdiain]) Bizarrá kentzekó kutxiluá da bizar-labaná (Ond Bak). |
labatiba, labatibia | aiuta | labatiba iz. Aiuta; hesteak libratzeko uzkitik sartzen den isurkaria. Labatibῐa eman, purgatzeko 'aiuta eman, purgatzeko'. |
labe, labia | labe | labe iz. Bakaltzeko, labῐen prepatutako txitxarrwa 'bazkaltzeko, labean preparatutako txitxarroa'. Labῐen erreta 'labean erreta'. Labῐen in 'labean egin'. ◆ labearen aho (> labῐen ago, labῐen agwa). Labearen sarrera. |
labegur, labegurra | labe egur | labegur iz. Labeko sua egiteko egurra. Labegurra, egurrik obena! 'labe egurra, egurrik hoberena!'. |
labekada, labekadia | labekada | labekada iz. Labealdiaren edukia. |
labeko, labekua | labealdi | labeko iz. Labealdia, labe batean ogia erretzen den aldietako bakoitza; labe batean batera erretzen den ogi kopurua. ◆ labekoa egin (> labekwa in). Astῐen bein iten zen labekwa 'astean behin egiten zuen labekoa'. ▲ Sin. ogia in. |
labekua in | labealdia egin | |
labendai, labendaia | labendai | labendai iz. Ogia labean sartzeko erabiltzen den pala edo endaia. Ik. endai; burnindai; otohol. |
labezai, labezaia | labezain | labezai iz. Labezaina, labeaz arduratzen dena. Labezaia. |
labezatar, labezatarra | labe zatar | labezatar iz. Mutur batean zatarra duen haga edo endaia, labea garbitzeko erabiltzen dena. [Barredero, varal con trapos para barrer el horno (Ond Bak)]. |
labore / labora, laboria | labore, uzta | labore (eta labora) iz. Laborea, uzta. Sorotik jasotzen dana da laborῐa 'sorotik jasotzen dena da laborea'. Ongarritutako sorwek doble labora ematen dau 'ongarritutako soroak labore bikoitza ematen du'. ▲ Sin. kosetxa. ◆ laborea bildu / jaso (> laborῐa bildu / jaso). Ik. kosetxatu. ◆ labore-lur. Laborantzarako lurra, soroa. Ik. soro. ◆ labore-urte. Labore urte ona; labore urte txarra. |
labore-lur, labore-lurra | labore-lur | |
labranza | laborantza | labranza iz. Laborantza. Ik. nekazantza. |
ladrilu, ladrilua | adreilu | ladrilu (eta adrilua) iz. Adreilua. Ladriluekin indako paetῐa 'adreiluekin egindako pareta'. |
lafuxe, lafuxia (?) | [eskopeta mota (lefaucheux)] | lafuxe iz. Eskopeta mota [Lefaucheux eskopeta (?)]. |
lagundu, laguntzen | lagundu | lagundu (eta laundu) 1 dau/dῐa ad. Norbaitekin zerbaitetan aritu; jardunaren zati edo pisu nagusia bestearen gain dagoelarik, laguntza eman. 2 dau/dῐa ad. Norbaitekin batera norabait joan; norbaiten aldean hari laguntza emanez egon. 3 dau/dῐa ad. Norbaiten beharrak edo premiak betetzeko zerbait egin. |
lagungarri (?) | lagungarri | lagungarri (?) iz. Norbaiti edo zerbaiti laguntzen dion gauza. |
laguntasun, laguntasuna | laguntasun | laguntasun (eta launtasun) 1 iz. Laguntza. (Ond Bak): laguntasun. Laguntasunik ‘laguntzarik’ bêr den? || Laguntasunik eztuka 'laguntasunik ez dauka'. ▲ Sin. laguntza. 2 iz. Konpainia. Zazi amangana; launtasunik eztuka, bakarrik do 'zoaz amarengana; laguntasunik ez dauka, bakarrik dago'. ◆ laguntasuna eman. 1 Laguntza eman. 2 Konpainia egin. ◆ laguntasuna egin (> launtsuna in). Konpainia egin. Txakurrak iten dῐa (ematen dῐa) laguntasunik aundiena 'txakurrak egiten dio (ematen dio) laguntasunik haundiena'. |
laguntza | laguntza | laguntza (eta launtza) 1 iz. Norbaitek beste norbaiten alde egitea, bere ahaleginak haren ahaleginei batuz edo haren premia edo beharrei erantzunez; laguntzeko egiten edo ematen den gauza. 2 iz. Lagunartea. Ik. laguntasun; konpañia. |
lahar, laharra | lahar | lahar (> lar) iz. (Bot.) Arrosaren familiako landarea (Rubus sp.). Larrez bete(ta) 'laharrez bete(ta)'. Ik. sasi. ◆ laharrak hartu (> larrak artu). Laharrez bete, laharrak jana gertatu. |
lahardi, lahardia | lahardi | lahardi (> lardi) iz. Laharrez beteriko tokia. Ik. sasidi. |
laia | laia | laia iz. Lurra iraultzeko lanabesa. Laien eman dau goize guztia 'laian eman du goiz guztia'. ◆ laian ibili (> laien ibili). Laian aritu, laian egin. |
laiatu, laiatzen | laiatu | laiatu dau ad. Laiaz lurra irauli. Lurrandako, izozketan laiatzia da hobena; izotzak txehetxen dau lurra. Ik. goldatu; makinatu. ● Esr. zah. San Migel Maiatzeko, gure sorua laiatzeko. |
laien ibili | laian aritu, egin | |
laiho sapalda | leiho zapalda, barlasai | |
laiho tapa(k) | leiho tapa, kontraleiho | |
laiho, laihua | leiho | laiho iz. Leihoa. Laiho harriek. Laihuén ‘leihoaren’ exkin harriek. Laihu horren exkin harriek. Laihu hau, hoi, hok. Laihuén goiko puntia. Laihuén beheko barrena. Laihuéin ‘leihoen’ goiko puntak. Oharra. Exkin harriek leihoaren lau aldeetako harriak dira, eta goiko eta barrengo puntak leihoaren goiko eta barrengo aldeak (Ond Bak). Ik. balaio. ◆ laiho tapa(k) iz. (Batez ere pluralean) Leihoari, normalean kanpoko aldean, babesteko edo argia sartzea eragozteko jartzen zaiona. Ik. laihotila. ◆ laiho sapalda iz. Leiho zapalda, barlasaia; leihoaren azpiko aldean pareta estaltzen duen pieza horizontala, gehienetan kanpoaldera irtena dena. Ik. lailarri. |
laihotila, laihotilia | leihatila, saietera | laihotila (> laiotila) 1 iz. Saietera, leihatila; hormako leiho meharra; ate eta leihoek dituzten lehiatila txikiagoak. Etxe zarra konpondu dai ta zukatzien laiotila gúztῐek mantendu tuai ‘etxe zaharra konpondu dute eta zeuzkan leihatila guztiak mantendu dituzte’. 2 iz. Leiho tapa. *{OEH. laiotila (G-nav ap. Iza Alts). Contraventana. La tabla de la ventana (Iza Alts)}. Ik. laiho tapa(k). |
lailarri, lailarria | leiho harri, leiho koska, barlasai | lailarri iz. Leiho-harria, barlasaia; leihoaren azpiko aldean pareta estaltzen duen pieza horizontala, gehienetan kanpoaldera irtena dena. Ik. laiho-sapalda. {OEH — LEIHO-HARRI. Antepecho, repisa de la ventana. Leio-arrian yausi zan [txoria]. Ldi BB 38}. |
lainatu, lainatzen | lainotu | lainatu 1 da/dau ad. Lainotu, lainoa sartu. Ik. lainoa bota (> lainwa bota). 2 da/dau ad. Zerua lainoz bete. Ik. nabartu; itzaldu. 3 da/dau ad. ? Dainatu. –{OEH. *lainatu (G-nav ap. A Apend). Dañar A Apend. v. dainatu. Alkar genduen penatzen eta / arima ere lainatzen (Urdiain). Balad 53 (tbn. en A EY IV 194)}. |
laindura, lainduria | gandu | laindura iz. Gandua; laino mehea. Aitz azpien laindurῐa do 'haitz azpian laindura [gandua] dago. Ik. Oharra. |
laino arrastada | ||
laino atzapar | zirru, hodei-lauso | |
laino ixur, laino ixurra | laino izur; zeru laiatu, tripaki-zeru | |
laino mehe | laino mehe, hodeitxo, gandu | |
laino torre, laino torria | kumulu, | |
laino zakar | hodeitzar | |
laino, lainua | laino; (behe) laino | laino [Singularra edo plurala izan, adiera aldatzen da] 1 iz. (Batez ere pluralean) lainwek. Hodeiak. 2 iz. (Singularrean) Behe lainoa, lurretik gertu dagoena; Ik. erlaino. ◆ lainoa bota (> lainwa bota). Lainotu. Ik. lainatu. ◆ laino atzapar. 1 Zirrua, hodei-lausoa. 2 Euria egin ondotik edo hezetasunagatik, basoan-eta sortzen diren laino txiki iheskorrak. ◆ laino ixur iz. Laino izurra; zeru laiatua, tripaki-zerua. ◆ laino mehe. Hodeitxoa, hodei arina, gandua [nube tenue (Iza Alts)]. ▼ Anton. laino zakar. ◆ lainopean (> lainopῐen). ◆ lainorik gabe (> lainoipe). Oskarbi, garbi, hodeirik gabe. Ik. garbi; raso. ◆ lainoa sartu (> lainwa sartu). Behe lainoa sartu. ◆laino-torre / torre-laino. Kumulua, hodei zurien multzo handia, mendi itxurakoa. | Bero hodeia, udan sortzen den hodei ekaiztsua. Oiek laino-torrῐek eldu dῐanak! 'horiek laino-torreak heldu direnak [datozenak]'. ◆ laino zakar. Hodeitzarra [nubarrón (Iza)]. ▼ Anton. laino mehe. ◆ iper-laino. Iparretik sartzen den lainoa, eguraldi hotza dakarrena. |
lainope | lainope | lainope 1 iz. Ezta lainopeti atako yuzkioi! 'ez da lainopetik aterako eguzki hori!'. ◆ lainopean (> lainopῐen) adb. 2 adb. Irud. Burua, lainopῐen [galduta]. |
lainosu, lainosua | lainotsu | lainosu (ez lainotsu) adj. Lainotsua; laino asko duena. Egun lainosuek 'egun lainotsuak'. |
laister | laster | laister adb. Laister etorko da 'laster etorriko da' (LM). Gitarrῐa jotzen laister ikas dau 'gitarra jotzen laster ikasi du'. Laister pauso ezin inik gelditu ber da/dau 'laster pauso ezin eginik gelditu behar da/du'. Ik. listo; aurki. |
laisterkan | lasterka | laisterkan adb. Lasterka, laster eginez. Zazi laisterkan 'zoaz lasterka' (LM). Ik. korrika(n). |
laitu | irakurri, leitu | |
laka, lakia | laka (1) | laka iz. Errotariak, ehotze lanagatik, gehienetan gari edo artotan, hartzen zuen saria. |
lakats, lakatsa | [zikin] | lakats adj./iz. Zikina. (Alderatu: lakatz). ▲ Sin. zikin; porkeia. [Zehaztu]. |
lakatz, lakatza | lakatz (1) | lakatz adj. Latza. Lakatza jok jatekuau 'lakatza zagok jateko hau'. Ik. latz. ▼ Anton. legun. |
lamia | [hitz etorri; hitz jario] | lamia (> lamῐa) iz. Hitz etorria, hitz jarioa. Orrek jukan lamῐa, orrek! 'horrek zaukan lamia [hitz jarioa], horrek!'. |
lamina, laminia | xafla; 2 irudi orri | lamina 1 iz. Xafla. Ik. oja. 2 iz. Irudi orria. Ik. estanpa. |
lan, lana | lan | lan 1 iz. Lan errazák békin deká nékia. Lanak in gindutzen ‘genituen’. Lanak iten tunien, fan ber dezeila dio Maria Kruzek (Ond Bak). Aspertuik no lanez 'asperturik nago lanaz'. 2 iz. Arazoa, buruhaustea, zailtasuna. Naiko lan jendῐa konbenzitzen 'nahiko lan jendea konbentzitzen'. Lana besteik eztó 'lana besterik ez dago'. ◆ lan egin (lan(a) in). ◆ lana eman 1 Enplegua eman. 2 lana(k) eman. Buruhausteak eman, zailtasunak izan. Lana besteik eztau ematen orrek 'lana besterik ez du ematen horrek'. Urtetxwek dukatzi, bea gwaindo lanik eztau ematen 'urtetxoak dauzka, baina oraindik lanik ez du ematen'. ◆ lan eta lan (> lan da lan). Or zaitzai, lan da lan? 'hor zabiltzate, lan eta lan?'. ◆ lan(ak) eginarazi (> lan(ak) inazi). ◆ lanean (> lanῐen) adb. ◆ lanean ibili (> lanῐen ibili) adb. |
lana, lania | artile | lana iz. Artilea. Lanazko jersῐa 'artilezko jertsea'. Lanorratza, lanarekin lan iteko 'lanorratza, artilearekin lan egiteko' (Ond Bak). Ik. ardila. |
lanbat, lanbata | larunbat | larunbat (> lanbat) iz. Asteko seigarren eguna. Elduan lanbatien asi ta domekan despeituko tuai zelebraziuek 'heldu den larunbatean hasi, eta domekan despedituko [amaituko] dituzte ospakizunak'. |
lanbatio | larunbatero | larunbatero (> lanbatῐo) adb. |
lanbide, lanbidia | lanbide | lanbide 1 iz. Bizibidea ateratzeko balio duen jarduera. ▲ Sin. lan, ofizio, ogibide, profesio. 2 iz. Egitekoa. Lanbide asko do etxe batῐen 'lanbide asko dago etxe batean' (Ond Bak). A ze lanbidῐa! 'a zer lanbidea!'. ◆ lanbide ona (> lanbidῐona). (Ironiazko adieran) Lan asko; lan nekeza. Txixa iten dau; ta egunῐo oia aldatzen, lanbide ona! 'txiza egiten du; eta egunero ohea aldatzen, lanbide ona!'. |
lanbro, lanbrua | lanbro | lanbro (eta lanbru) iz. (Iza Alts). Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. ▲ Sin. lanbroketa. Ik. lanbur; langar. |
lanbroketa, lanbroketia | lanbro | lanbroketa (> lanbroketí [Altsasu]) iz. (Iza Alts). Ik. lanbro (> lanbru); lanbur, lanburketa. |
lanbroketan | (euri) lanbroa ari | |
lanbroketi | lanbro | lanbroketa (> lanbroketí) iz. (Iza Alts). ▲ Sin. lanbro. Ik. lanburketa. ◆ lanbroketan adb. Euri lanbroa ekarri. {Lanbroketan doo 'lanbroketan dago' [está lloviznando] (Iza Alts)}. ▲ Sin. lanburketan; langarketan. |
lanbru | lanbro | |
lanbur, lanburra | landur, lanbro | lanbur iz. Landurra, lanbroa; tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. ▲ Sin. lanbro (> lanbru) [Altsasu]; lanburketa. Ik. langar. |
lanburketa, lanburketia | lanbro | lanburketa iz. Euri lanbroa, landurra. Lanburketῐa ona da patatῐa yaiteko 'lanburketa ona da patata ereiteko'. Ik. lanbroketa (> lanbroketí). ▲ Sin. lanbur; lanbru; langar, langarketa. ◆ lanburketan adb. ▲ Sin. lanbroketan; langarketan. |
lanburketan | landurretan* | |
landara, landaria | landare | landara iz. Landarea. ▲ Sin. planta. |
landatu, landatzen | landatu | landatu dau ad. (?) ▲ Sin. plantatu. |
landu, lantzen | landu | landu 1 dau ad. Lurra landu. Bostortza pasatuta, sorwek landu 'bostortza pasatuta, soroak landu'. 2 dau ad. Harria, egurra landu. 3 (Era burutua izenondo gisa). Lur landua. Harri landua (?). |
lanegun, laneguna | lanegun | lanegun (eta llanegun). iz. Ik. astegun. ▼ Anton. jaiegun, jai. |
lanezko arropa, lanezkua / llanezko arropa | laneko arropa, eguneroko arropa | |
langa hagai, langa hagai | langa haga, langara | |
langa, langia | langa | langa iz. Esparru edo bide bateko sarbidea eragozteko barrera, ireki eta itxi egin daitekeena; garai batean, zeharka jartzen zen haga multzoz egina zegoena. Langien trabesañuek 'langaren langetak'. ◆ langa hagai iz. Langa ixteko zeharraga, langara. |
langar, langarra | langar | langar iz. Euri lanbroa. Ik. lanbur, lanbro (> lanbru); lanbroketa; lanburketa. |
langarketa, langarketia | langar | langarketa iz. Langarra, euri xehea. ▲ Sin. langar. Ik. lanbroketa, lanburketa. ◆ langarketan adb. Ik. lanbroketan, lanburketan. |
langarketan | langar | |
langile, langilia | langile | langile 1 iz. Beste bi langile artu tuai fabrikan 'beste bi langile hartu dituzte fabrikan'. Langile klasῐa 'langile klasea'. Ik. obrero. 2 adj. Lan egitera emana, lan asko egiten duena, lanerako zaletasuna duena. Langile txarra. Ez ta gelditzen; langilia da 'ez da gelditzen; langilea da' |
langusta | karramarro | langusta [Bakaiku] iz. Ibai karramarroa (Ond Bak). Ik. kangreju. |
lanleku, lanlekua | lanleku | lanleku iz. Ez zukain lanlekwik 'ez zuten lanlekurik'. |
lanordu, lanordua | lanordu | lanordu iz. (?) Laneko ordua; lanῐako ordua 'lanerako ordua'. |
lanorratz | orratz [artilez josi edo ehuntzeko orratza] | lanorratz iz. Orratz mota, artilearekin josteko edo ehuntzeko erabiltzen dena. {Aguja para tejer lana. Lanarekin lan iteko (Ond Bak)}. Ik. galtzorratz. |
lanpara, lanparia | lanpara | lanpara 1 iz. Argiontzia. Ik. kriselu / krisilu; kandil; karburo ontzi. 2 iz. Bonbilla edo kandela baten edo gehiagoren euskarri den tresna. |
lantai, lantaia | lantegi | |
lantei, lanteia | lantegi; lantoki | lantegi (eta lantei, lantai) 1 iz. Lan egiteko tokia, batez ere basoan egiten dena. 2 iz. Lantegi (Ond Bak) (lote de leña; lugar en que cada año se señala a cada familia ese lote de leña). |
lantxurda, lantxurdia | lantxurda; 2 izotz burruntzi, izotz kandela | lantxurda [Singularra edo plurala izan, adiera aldatzen da]. 1 iz. (sing.) [(Iza Alts), Urdiain]. Lantzurda, antzigarra, izotz zuria. ◆ lantxurda bota (> lantxurdῐa bota). Lantxurda egin. Ik. izotz zuri (> izotz zwi). 2 iz. (pl.) Izotz burruntzia, izotz kandela. Lantxurdak. ▲ Sin. izotz garranga. |
lantxurdia bota | lantxurda egin | |
lapa latx, lapa latxa | uso-belar | |
lapa, lapia (haundiek eta txikiek) | lapa-belar | lapa iz. (Bot.) Lapa belarra (Arctium lappa; Arctium minus). Lapa haundiek eta txikiek. ◆ lapa latx. iz. (Bot.) Uso-belarra (Agrimonia eupatoria) (?) LM. |
lapaintz, lapaintza | mingarratz arrunt | lapaintz iz. (Bot.) Mingarratz arrunta, Polygonaceae familiako landarea, hosto garratzak eta jateko onak dituena (Rumex acetosa). |
lapatx, lapatxa | lapatx*, (elur) pikor | lapatx iz./adj. Elur pikorra, elur maluta txikia eta borobila; pikor gisako malutetan erortzen den elurra. Ik. elur lapatx. |
lapiko, lapikua | lapiko | lapiko 1 iz. G.g.er. Eltzea. 2 iz. Lapikokoa. 3 iz. Dirua gordetzeko itsulapikoa. Ik. eltzemutu. ◆ lapikoa egin (> lapikwa in). Lapikokoa prestatu, egosi. |
lapiz, lapiza | lapitz | lapiz iz. Lapitza, arkatza. Ataiozu lapizai puntῐa 'atera egiozu [iezaiozu] lapitzari punta'. |
lapur, lapurra | lapur | lapur iz. Lapurtzen duena. Danak lapurrak 'denak lapurrak'. Arrapatu dai lapurra 'harrapatu dute lapurra'. |
lapurreia | lapurreria | lapurreria (> lapurreia) iz. Lapurreta. Lapurreia gogoti yon da gwai're 'lapurreria gogotik egon da orain ere'. Ik. lapurreta. ◆ lapurrerian (> lapurreien) adb. Lapurreien jaitzak oiek biek 'lapurrerian zabiltzak horiek biak'. Ik. lapurretan. |
lapurreta, lapurretia | lapurreta | lapurreta iz. Lapurtzea. Aldameneko etxῐen lapurretῐa in emen dai 'aldameneko etxean lapurreta egin omen dute'. Ik. lapurreria (> lapurreia). ◆ lapurretan adb. Lapurtzen. Lapurretan arrapatu dai 'lapurretan harrapatu dute'. Ik. lapurrerian (> lapurreien). ◆ lapurretan ibili. Lapurretan aritu. Gwai're lapurretan daitza 'orain ere lapurretan dabiltza'. |
lapurretan | lapurretan | |
lapurtu, lapurtzen | lapurtu | lapurtu dau ad. Norberarena ez den zerbaitez jabetu, indarrez, ezkutuan edo iruzurrez. Oilwek lapurtu dῐatziai 'oiloak lapurtu dizkiote'. Ik. ostu. |
lar, larra | lahar | lahar (> lar) iz. (Bot.) Arrosaren familiako landarea (Rubus sp.). ◆ larrak hartu. Utzitako edo zaindu gabeko lursailagatik esaten da. Sorwa larrak hartu 'soroa laharrak hartu'. |
larba, larbia | larba | larba iz. Intsektuen kumea, har itxurakoa. Ik. har. |
lardi, lardia | lahardi | lardi iz. Ik. lahardi. |
larogei | laurogei | laurogei (> larogei) zenbtz. Zortzi bider hamar, 80. |
larogeigarren | laurogeigarren | laurogeigarren (> larogeigarren) ord. Zerrenda batean aurretik hirurogeita hemeretzi dituena (80.). |
larogeita hamar | laurogeita hamar | larogeita hamar (> larogeitamar) 1 zenbtz. Laurogeita hamar; bederatzi bider hamar, 90. Yainun bete zituen larogeitamar urte 'herenegun bete zituen laurogeita hamar urte'. Larogeitamargarren 'laurogeita hamargarren'. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan laurogeita hamargarrena. |
larrain, larraina | larrain | larrain (eta larreina) iz. Garia eta gainerako laboreak eultzitzen diren leku zelaia. Yuntziek iteko larrainan (Ond Bak). Larraina ongarritu: yuntziek iteko, behi kaka ta urakin indako masia ematen zezaion larrainai. Larrain ongarria. ◆ larrain toki. Larrain tokia, larraina egiteko lekua. |
larre pago, larre pagua | larre pago | |
larre, larria | larre | larre iz. San Mielgo larre luzien (Ond Bak). Larrῐa moztu dai 'larrea moztu dute [belarra egin]. Ik. belar-sor (> bear-soro, bῐar-soro); belardi (> beardi) ◆ larre autzi. Larre autzi dai sorwa 'larre utzi dute soroa'. Ik. alfer autzi. ◆ larre pago. Larreko pagoa, basoa osatzen ez duena; zabalgunean hazi izanagatik, normalean abartsua. ◆ larrera bota (> larrῐá bota). Animaliek larrῐa bota, jateko. ◆ larre-soro, larre-sorua. ¬ |
larrein, larreina | larrain | |
larresoro | larre soro; larre | larresoro iz. Larre soroa, larrea; belarra hazten den landa; abereak bazkatzen diren belardia. Ik. belar soro (> bear soro); belardi (> beardi); larre. |
larri ibili | larri ibili | |
larri yon | larri egon | |
larri, larria | larri (1) | larri1 1 adj. Handia. Gatz larria. ▼ Anton. txehe. 2 adj. Ondoeza edo kezka bizia sortzen duena. Problema larria da. Gaitz larria duka 'gaitz larria dauka'. 3 adb. Estutasunean. Larri daile 'larri dabil'. Estu ta larri. Ik. estu. 4 adb. Gogoz; irrikan. Ik. larri egon (> larri yon). Larri, mutxika fateko 'larri [gogoz] jolastera joateko'. ◆ larri egon (> larri yon). 1 adb. Estutasunean; ondoezik edo kezka biziko egoera batean egon. Txixakurriek larri yon 'txizagurak larri egon'. Kakakurriek larri yon 'kakagurak larri egon'. || Larri yon da, ilzorien 'larri egon da, hilzorian'. 2 adb. Gogoz; irrikan. Au larri jok afal ordua dala ta 'hau larri zagok afal ordua dela eta [afaritarako gogoz]. Au larri jok pasῐa fateko 'hau larri zagok [gogoz zagok] paseatzera joateko'. Ik. gogo; deseatu. ◆ larri ibili adb. Estutasunean; ondoezetik edo kezka biziko egoera batetik irten ezinik. Larri naile; larri zaitza; larri daile (...). ◆ larri ibili (esapidea) 1 Norbaitek zerbaitez duen susmoa edo ustea adierazteko erabiltzen den esapidea; zerbait posible izan daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Larri ibili orrek ibazten! 'larri ibili horrek irabazten!'. Larri ibili gaur kazkarra botatzen! 'larri ibili gaur kazkabarra botatzen!'. 2 (Erantzunetan, solaskideak agertu duen susmoarekin bat gatozela adierazteko). —Moxkor talde orrek maldaden bat in ber dik. —Bai, larri ibili! '—mozkor talde horrek maldaderen bat egin behar dik. —Bai, larri ibili!'. |
larrialdi, larrialdia | larrialdi | larrialdi iz. Larritasunezko unea edo denbora. Ik. estualdi. ¬ |
larritasun, larritasuna | larritasun | larritasun 1 iz. Larri dagoenaren egoera. Ik. larri(a); estutasun; apuro. 2 iz. Larria denaren nolakotasuna. |
larritu, larritzen | larritu | larritu da/dau ad. Larritasunak hartu, egoera larrian jarri. Ik. apuratu (> apwatu); estutu. |
lasai, lasaia | lasai | lasai 1 adj. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabea. Ik. geldi, trankilo; manso. 2 adb. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe. ▲ Sin. geldi, bare, trankilo. |
lasaialdi, lasaialdia | lasaialdi | lasaialdi iz. Lasaitua; lasaitasunezko denbora. Lasaialdi ederra artu dot lanok despeitu tunῐen 'lasaialdi ederra hartu dut lanok despeditu [bukatu] ditugunean'. |
lasaigarri (?) | lasaigarri | lasaigarri (?) adj./iz. |
lasaitasun, lasaitasuna | lasaitasun | lasaitasun iz. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik eza. Ik. trankilidade; alibio; deskanso. ¬ |
lasaitu, lasaitzen | lasaitu | lasaitu da/dau ad. Larritasuna, kezka edo urduritasuna galdu edo kendu. ▲ Sin. trankilizatu, soseatu. ▼ Anton. larritu. [Oharra: lasaitu ≠ lasatu]. |
lasatu, lasatzen | lasaitu, laxatu | lasatu da/dau ad. Lasaitu, laxatu. (Iza Alts): (aflojar). Zapatak denborarekin iten dia lasatu (Ond Bak). Tapilua lasatwik 'korapiloa laxaturik'. Ik. zabaldu. ▼ Anton. estutu. [Oharra: lasatu ≠ lasaitu]. |
laso, lasua | lasai, nasai | laso (eta lasu [Altsasu]) adj. Lasaia, nasaia. Laso dukatzizu pantalon oiek 'lasai dauzkazu praka horiek'. ◆ laso egon, ibili [eduki] (> laso yon, ibili). Aitxurrak laso duka girtena 'aitzurrak laso dauka kirtena'. Ik. olgura. ◆ ogi laso [Altsasu]. Ogi harroa, arola; trinkotasun gutxiko ogia (pan fofo). ◆ urde laso. Urde laso 'flojo' bat. Urdia da lasuó. Bestiék dia estuó, eztia haunditzen (Ond Bak). |
lastai, lastaia | lastaira | lastai iz. Lastaira; ehunezko zaku modukoa, handia, gai bigun edo malguz betea dena, gehienetan somierraren gainean jarriz, lo egiteko erabiltzen dena. Leno borrostoz betetakwek izaten zῐanen lastaiek, gwai Arkupen latexezkwek saltzen jitunai 'lehenago borrostoz betetakoak izaten zitunan lastairak, orain Arkupen latexezkoak saltzen ditizten'. [Borrosto, artaburuaren hostoa. Arkupe, Altsasuko altzari denda bat]. Borrostwekin iten zan lastaia 'borrostoekin [(artoaren) zurikinarekin] egiten zen lastaira'. Ardilazkwa izaten zan koltxona ta borrostweikin indakua, lastaia 'artilezkoa izaten zen koltxoia eta borrostoekin [zurikinarekin] egindakoa, lastaira'. || Lastaia: artuen borrostua oihal batien sartu (ta joskura bat autzi zabalik), alde guzitati josi ta erdien zirritu bat autzi zabalik, josi be, handi borrostua sartzeko ta geo eskuekin zirritu hartati harrotzeko, lo iteko. Lastaia zan muellen partez; gainien, koltxona (Ond Bak). |
lastail, lastaila | urri | lastail iz. Urteko hamargarren hila; urria. [Oharra: Burundan, urria urteko bederatzigarren hila da]. ¬ |
lastalazaro, lastalazarua | [inauteetako mozorro berezia] | lastalazaro iz. Inauteetako jantzia; gorputza eta gorputz adarrak, besoak eta zangoak ere, belar idorrez beteriko zakuekin estaliz jantzitako «momoxarroa». Lastalazaro lodi-lodi batzuk (AG). Ik. lastarozahar (> lastarozar). |
lastarozar, lastarozarra / lastarozahar | [inauteetako mozorro berezia] | lastarozahar (> lastarozar) iz. Inauteetako «momoxarro» jantzi berezia. Lastarozarra; soin-bizkarῐen ardi narrua dukana, kukurutxwa kolorezko zintakin ta, otsa atatzeko, farak gerrien o bizkarrῐen 'lastarozaharra; soin-bizkarrean ardi larrua daukana, kukurutxoa [txano puntaduna] kolorezko zintekin eta, hotsa ateratzeko, joareak gerrian edo bizkarrean'. Ik. lastalazaro. |
lastatei, lastateia | lastategi | lastategi (> lastatei) [Altsasu] iz. Lastoa gordetzen den tokia. Ik. ahoztegi (> agoztai). |
lastima | lastima | lastima iz. Nahigabea edo atsekabea sortzen duen gauza. Lastima ematen dau 'lastima ematen du'. Ik. pena. 2 interj. Lastima ibili ga ibili gan moduen! 'lastima ibili gara ibili garen moduan!'. |
lastimagarri, lastimagarria | lastimagarri | lastimagarri adj. Lastima ematen duena. Lastimagarri do gaixuoi! 'lastimagarri dago gaixo hori!'. |
lastimatu, lastimatzen | penatu | lastimatu da ad. Penatu. Raso lastimatu naiz emakumioi ola ikusita 'arras lastimatu naiz emakume hori horrela ikusita' (LM). Lastimatwik no tabernῐa itxi ber daila ta 'penaturik nago taberna itxi behar dutela eta'. Ik. errukitu, kupitu; penatu. |
lasto, lastua | lasto | lasto iz. Hainbat landareren zurtoina, bereziki ihartua. Maizlasto, babalasto, patatalasto, indiabalasto, bea gariena, agotza da 'maiz lasto, patata lasto, indaba lasto, baina gariarena agotza [ahotza] da'. || Lastu’áu yantzan ‘eraman ezan’ (Ond Bak). (Oharra: Gariaren, garagarraren eta kideko landareen zurtoin ihartuari agotz 'ahotz' esaten zaio). Ik. agotz. |
lata, latia | lata (1) | lata iz. Teilatuetan, teilen euskarri, ezartzen den ohola. Teilatuko latῐa. Ik. baztar. |
latx, latxa | latx 1 iz. (Bot.) Ik. otalatx (≠). 2 iz. Gaztina latxak Latx, castañas tempranas (Ond Bak). | |
latxa | erratz | latxa iz. (Bot.) Erratza, ezkata moduko hostoak dituen zuhaixka erraboilduna, hostoen gainean bola gorritxoak ematen dituena (Ruscus aculeatus). Latxa ibiltzen da amegunak kentzekwa iteko 'latxa ibiltzen da amaraunak kentzekoa egiteko'. |
latz, latza | latz | latz 1 adj. Ile latza. Ik. lakatz. ▼ Anton. legun. 2 adj. Atsegina edo gozoa ez dena, gogorra, nekagarria. Aldapa latza. ◆ latzak aditu (> latzak aῐtu). ◆ latzak esan. Ik. sauzatarrak atera (> sauzatarrak / saustarrak ata); sakatsak atera, esan. ◆ narru latza. (esap.) |
lau | lau | lau zenbtz. lau, lauk, lauek, lautan. Lau egun garrengo [en cuatro días]. ◆ lau aldiz ehun (> lau aldiz egun). Laurehun. ◆ lau hankako iz. Lau hanka dituen animalia. Astakeia aundiokwek iten jitunai bi ankakwok lau ankakwek baindo 'astakeria handiagokoak egiten ditizten bi hankakook lau hankakoak baino' [Bi hankako, gizakia]. ◆ lautan adb. Lau aldiz. |
lau hankako, lau hankakua | lauoineko | |
laugarren, laugarrena | laugarren | laugarren 1 ord. Zerrenda batean aurretik hiru dituena (4.). Laugarren pisuen bizi da 'laugarren pisuan bizi da'. 2 adb. Laugarren in dau korrikan 'laugarren egin du korrikan'. ◆ laugarrenean (> laugarrenῐen) 1 adb. Laugarren lekuan. Laugarrenῐen ezta iyuere bizi 'laugarrenean ez da inor ere bizi'. 2 adb. Laugarren aldiz. Laugarrenῐen aprobatu dot esamena 'laugarrenean aprobatu [gainditu] dut etsamina [azterketa]'. |
lauki, laukia | lauki | lauki iz./adj. Senideez edo umeez mintzatuz, lauko sabelaldi berean jaiotakoa. {Laukiyak, [...] cuatrillizos (Iza Alts)}. |
lauko, laukua | lauko | lauko 1 iz. Lau marabediko diru zaharra. || Laukuék, lau madi: 5 zentimo (Ond Bak). || ● Laukweten ganbioik ez balio 'lauko baten kanbiorik ez balio'. Laukweten ganbioik eztῐet balio 'lauko baten kanbiorik ez diat balio'. || 2 adj./iz. Aurreti lauko talde bat zuen 'aurretik lauko talde bat zihoan'. | Joko kartez mintzatuz, sail bereko lau irudi dituena. Lauko kopῐa 'lauko kopa'. ◆ lauko bat ez balio. Osasunez juxto daile, lauko bat eztau balio 'osasunez justu-justu dabil'. || OEH. Iru arruntza. Arruntzií? Laukuna; eta geore paratzen éeéz. [...]. Arróntzií; láukuú, arrontzik, el huevo valía 5 cént. y aun así no nos ponían. Arrontzatek-e zortzíku balíyo eta bí, biperríz-e irú laukó, eta dirúba yon balítz zortzíku etzínen balíoko arróntzik eta guaái? Iz Als (s.v. arrontzi). |
laun, launa | lagun | lagun (> eta láun) 1 iz. Adiskidea. Ik. aixkide. || (Ond Bak): lagun. Ezkontzeko lagunak. 2 hainbat lagun. 3 iz. Parea osatzen duten gauzei gagozkiela: Galtzῐen launa 'galtzerdiaren laguna'. Eztot bilatzen galtzῐonen launa 'ez dut bilatzen [aurkitzen] galtzerdi honen laguna. ◆ lagun egin (> laun in). Adiskide egin. ◆ lagun handi (> laun aundi). Laun aundiek gindan biok 'lagun handiak ginen biok'. ¬ |
launarte, launartia | lagunarte | lagunarte (> launarte) 1 iz. Lagunekin izatea, laguntzea. 2 iz. Toki batean gertatzen diren lagunen multzoa. |
laundu, launtzen dia | lagundu | lagundu (> laundu) 1 dῐa ad. Norbaitekin batera norabait joan; norbaiten aldean hari laguntza emanez egon. Laundu iozu etxῐaindo 'lagundu egiozu etxeraino'. 2 dau/dῐa ad. Norbaitekin zerbaitetan aritu; jardunaren zati edo pisu nagusia bestearen gain dagoelarik, laguntza eman. Zerbeitetan laundu nai dot 'zerbaitetan lagundu nahi dut'. 3 dau/dῐa ad. Norbaiten beharrak edo premiak betetzeko zerbait egin. Ik. erremeiatu; sokorritu; karidadea egin (> karidadῐa in). |
laungura | lagungura | lagungura (> laungura) iz. ● Esr. zah. Artzai txarra, laungura 'artzain txarra, lagungura'. |
launtasun, launtasuna | laguntasun | |
launtza | laguntza | |
launtzaile, launtzailia | laguntzaile | laguntzaile (> launtzaile) adj./iz. Norbaiti zerbaitetan laguntzen diona; norbaiti bere premiak betetzen laguntzen diona. |
laurden, laurdena | laurden | laurden iz. Lau zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. |
lauregun | laurehun | lauregun 1 zenbtz. Laurehun; lau bider ehun, 400. Ayeko etxῐek badukatzi lauregun urte 'Ayeko etxeak badauzka laurehun urte [Ayeko: Urdiaingo etxe baten izena]'. ▲ Sin. lau aldiz egun 'lau aldiz ehun'. 2 iz. Laurehun; zenbaki arrunten segidan laurehungarrena. |
laurela, laurelia | ereinotz, erramu | laurela (a itsatsia) iz. (Bot.) Ereinotza (Laurus nobilis). |
laurri, laurria | neurri | laurri [Bakaiku] iz. Neurria. Ik. naurri. |
laurritu, laurritzen | neurtu, neurritu | laurritu [Bakaiku] dau ad. Neurtu, neurritu. Ik. naurritu. |
lauso | ikara (?) | lauso iz. Ikara (?). Lauso bat eman dua (repeluzno?; aturdimiento?). || Lauso pixkat badia (repelús). |
lazaro (eguna) | nekaldi igande, pasio igande | lazaro egun iz. Erl. Lazaro eguna, Pasio igandea. ● Esr. zah. Lazaro hotzak hil, Erramu urak yan [San Lazaro egunean hotzak hil, Erramu-egunean urak eraman]. {*OEH: Lazaro llaman en Urdiain al domingo de Pasión CEEN 1969, 79.}. |
lazka | nazka | lazka iz. Nazka, higuina. Ik. oka. ◆ lazka eman. Nazka eman. Lazka ematen duai kunkunak 'nazka ematen didate apoek'. ◆ lazka-lazka egin / lazka-lazka eginda egon (> lazka-lazkῐa (inda) yon). Nazka-nazka eginda egon. Lazka-lazkia inda no 'nazka-nazka eginda nago'. |
lazkagarri, lazkagarria | nazkagarri | lazkagarri (eta lazkarri [Urdiain]) adj. Nazkagarria, nazka ematen duena, higuingarria. Txerri lazkagarri’oi! (Ond Bak). ▲ Sin. txerri, zikin, kotxino, -a. |
lazkarri, lazkarria | nazkagarri | |
lazkarrikeia | nazkagarrikeria | lazkagarrikeria (> lazkarrikeia) iz. Nazkagarrikeria, egite edo gauza nazkagarria. Jateko toki klase oitan lazkarrikeia gogoti ematen dai 'jateko toki klase horietan nazkagarrikeria gogotik ematen dute'. A ze lazkerrikeia in dau! 'a ze nazkagarrikeria egin du!'. |
lazkatu, lazkatzen | nazkatu | lazkatu 1 da/dau ad. Nazkatu; nazka hartu edo eman. Nei lazkatu iten dua 'ni(ri) nazkatu egiten dit [nau]'. ▲ Sin. okatu, nazkatu. 2 da/dau ad. Biziki gogaitu. ▲ Sin. okatu, aspertu, nazkatu, aborritu. |
lazo, lazua | lazo, lakio | lazo iz. Lazwen arrapatu 'lazoan harrapatu'. Ik. begita. |
laztan, laztana | laztan | laztan iz. Besarkada. |
laztu, lazten | laztu | laztu 1 da/dau ad. Latz bihurtu. Txumῐa laztu 'txima laztu'. 2 da/dau ad. Zirrara bizi batek jo; izutu. Laztu iten naun kanposantwa sartzῐen 'laztu egiten naun kanposantura sartzean'. |
-le | -le (atzizkia) | -le (atzizkia). ‘Egile’ adierako izenak sortzen ditu. Adibideak: ibazle, jale, yakusle... |
leal, leala | leial | leal adj. Leiala. ▲ Sin. zintzo, legal (?). |
legal, legala | legal | legal 1 adj. Legezkoa. 2 adj. Zintzoa. Ik. zintzo; leal. |
lege, legia | lege | lege 1 iz. Lenoko legῐa 'lehengoko legea'. 2 iz. Araua. Ik. norma. 3 iz. Jatordua egiteko betebeharra. Afai legia in 'afari legea egin [afari arina egin]'. Bendu-afai lege bat in zein: ahal dan bezelakua, izena bakarrik dekana (Ond Bak). |
legor, legorra | lehor | legor adj. Lehorra. Seko ta legor. Lur legorra. |
legorte (EHHA) | lehorte | legorte (EHHA) iz. Lehortea, euririk eza. Ik. sekura. |
legortu, legortzen | lehortu | legortu da/dau ad. Lehortu; ura edo bustitasuna galdu edo kendu. Lurra legortu eta gogortu in da 'lurra lehortu eta gogortu egin da'. Ik. idortu. |
legun, leguna | leun | legun 1 adj. Leuna. ▲ Sin. fin1. Ik. liso. ▼ Anton. latz. 2 adj. Hitz leguna. Mutur leguna. ◆ elurra legunaz (egon...). Erabat elurtuta egon; lurmenik gabe, inguru guztia elurrak leunduta egon. Ixipuntati Aizkibiliaindo elurra legunaz jok, dana txuri-txuria, lurmenipe 'Ixipuntatik Aizkibileraino elurra legunaz zegok, dena zuri-zuria, lurmenik gabe'. ◆ hitz legun. Hizkera leuna, suabea. ▼ Anton. hitz zakar. ◆ mutur leun (> mutur legun). Mokofina, muturzuria. |
legundu, leguntzen | leundu | legundu da/dau ad. Leundu; leun edo leunago bihurtu. Aizkoriorren girtena ondo legundwik do 'aizkora horren kirtena ondo leundurik dago'. ◆ lurra legundu. Lurra leundu; lurra berdindu, zelaitu {aplanar, allanar}. |
leguntasun, leguntasuna | leuntasun | leguntasun iz. Leuntasuna; leuna denaren nolakotasuna, laztasun edo gogortasunik eza. |
lehen | lehen | lehen 1 adb. antes (leheno) Hori jan zuk, hoztu baindo lehenuó (Ond Bak). 2 ord. primero, -a (lehemizko) 3 iz. pasado (leheno) ◆ lehen baino lehen (> len baindo len). Lehenbailehen. Ik. lehenbailehen. (leno≠lenuo) |
lehen baindo lehen | lehen baino lehen | |
lehenbailehen | lehenbailehen | lehenbailehen (> lenbailen) [(Iza Alts), Urdiain. ▲ Sin. lehen baindo lehen. |
lehenbizi | lehenbizi | lehenbizi (> lenbizi, lemizi) 1 adb. Gainerakoak baino lehen, besteen aurretik. 2 adb. Lehenik. ◆ lehenbizian (> lenbizien, lemizien) adb. Hasieran; lehenik, aurrenik. ¬ |
lehenbiziko, lehenbizikua | lehenbiziko | lehenbiziko (> lenbiziko, lemizko, lepizko) adj. Gainerakoak baino lehen dagoena, besteen aurretik dagoena. Lehenbiziko bi egunak (Ond Bak). Ik. lehendabiziko. ◆ lehenbizikoan (> lenbizikwen, lemizkwen, lepizkwen). ◆ lehenbizikoti (> lenbizikoti, lemizkoti, lepizkoti). ¬ |
lehenbizko | lehenbiziko | |
lehendabizi | lehendabizi | lehendabizi (> lendabizi) adb. Lehenbizi. Ik. lehenbizi. ◆ lehendabiziko (> lehenbizko, lemizko, lepizko) adj. Lehenbiziko. *OEH Lemizko eskuek eta gero musuba / San Juango iturriaren freskua (G-nav) Satr CEEN 1969, 102. ▲ Sin. lehenbiziko. ▼ Anton. azkeineko. ¬ |
lehendabiziko, lehedabizikua | lehendabiziko | |
lehendi | lehendik | lehendi(k) adb. Igaro den denboratik. |
leheneko | leheneko, lehengo | leheneko adj. Lehengoa. Leheneko kostunbria da (Ond Bak). Ik. lehengo; lehengoko; lehenoko. |
lehengo | lehengo | lehengo (> lengo) adj. Aurrekoa, igarotako aldi edo denborakoa. Lehengo legia (Ond Bak). || Lengo urte batῐen 'lehengo urte batean'. Lengo urte batῐen, patata asko bildu genduen 'lehengo urte batean, patata asko bildu genuen'. ◆ lehengoko adj./iz. Lehengokoak, lehenagokoak, arbasoak. Lengokwek bazakiain 'lehengokoak bazekiten'. ◆ lehengoan (> lengwen) 1 adb. Igaro berri den egun batean. Ik. lehengo batean (> lengo batῐen); lehengo egunean (> lengo (e)gunῐen). 2 adb. (yon, segitu eta kideko aditzekin). Lehen bezala, lehengo egoeran. Lengwen jok oi 'lehengoan zagok hori'. ◆ lehengo batean (> lengo batῐen). Igaro berri den egun batean. Ik. lehengoan (> lenguen); lehengo egunean (> lengo (e)gunῐen). ◆ lehengo denboretan / garaietan (> lengo denboratan / garaietan). Garai batean. ◆ lehengo egunean (> lengo egunῐen, lengo'gunῐen) Igaro berri den egun batean. |
lehengoko, lehengokua | lehenagoko; arbaso | lehengoko (lengoko, eta lenoko). Ik. lehenoko (> lenoko). 1 adj. Lehenagokoa, garai batekoa. Ik. aspaldiko. 2 iz. (Batez ere pl.) lengokwek. Lehenagokoa; arbasoa, aurrekoa, antzinakoa. |
lehenguso, lehengusua | lehengusu | lehenguso (> lenguso) [Urdiain, Bakaiku] iz. Lehengusua. Lehenguso asko dekatzat. Ik. primo, -a. ◆ lehenguso propio. Lehengusua. ◆ lehenguso txiki; primo txiki. Gurasoen lehengusuen semea edo alaba. |
leheno / leno | lehenago (1), lehen | lehenago1 (> lenó) adb. Lehen, garai batean. (Alderatu: lehenago2 (> lénwo); [lenó ≠ lénwo]). Ik. lehen; garai batean (> garai batῐen). ¬ |
lehenoko / lehengoko | lehenagoko | lehenoko (> lenoko, eta lengoko) 1 adj. Lehenagokoa, garai batekoa. Lehenoko legia, zopak eskubekin ausita, kutxiluekin ebagi berrien ogia (Ond Bak). Ik. leheneko; aspaldiko. 2 iz. (Batez ere pl.) Lehenagokoa; arbasoa, aurrekoa, antzinakoa. Lenoko jendῐek, gwaikwek eta gῐokwek 'lehenagoko jendeak, oraingoak eta gerokoak'. ◆ lehenoko denboratan adb. Lehenagoko denboretan. Lengoko / lenoko denboratan, aspaldiko denboratan 'lehenagoko denboretan, aspaldiko denboretan'. |
lehenoko denboratan | aspaldiko denboretan | |
lehenuo / lenuo | lehenago (2) | lehenago2 (> lénwo) adb. Aipatzen den unearen edo, eskuarki, mintzatzen den unearen aurreko denboran. (Alderatu: lehenago1 (> lenó); [lénwo ≠ lenó]). Lehenuo hasi bazindain ‘bazineten’ (Ond Bak). ◆ lehenago izan (> lénuo izan). Garrantzitsuagoa izan. Prinzipalena ◆ lehenagoko (> lenoko) adj. Lehenoko gizonak (Ond Bak). ◆ lehenagotik (> lenuoti) adb. ¬ |
lehenxuo | lehentxeago | lehenxuo (> lenxuo) adb. Lehentxeago, apur bat lehenago. |
leher ein | leher egin | leher egin (> ler ein) ad. Leher einda, leher einik. ◆ leher eginik egon (> ler einik yon). Ik. elbarrikaturik egon (> elbarrikatuῐk yon). |
lehertu, lehertzen | lehertu | lehertu (> lertu) 1 da/dau ad. Babia lehertu zait. Lehertuko al daiz! ‘haiz’ (Ond Bak). – oinazturia lehertu (?) 2 da/dau ad. Erabat nekatu. Ik. leher egin. ◆ lehertu artera (> lertu artῐa). Asko, ugari, mukuru. Lehertu artia jan dot. Aurten sarra dukai lehertu artia / Lehertu artia dukai sarra 'lehertu arte dute sagarra'. ◆ lehertzea dauka. Izorratzea dauka; izorra dadila. Lértzῐa jukak! ‘lehertzea zaukak!’. (n) Zartatu. ◆ egurra lehertu. Ik. zartatu. |
leiko, leikua | laiko | leiko adj./iz. Laikoa. |
leitu, leitzen | leitu, irakurri | leitu (eta laitu) dau ad. Leituta dakit hori (Ond Bak). |
lejia | lixiba | lejia 1 iz. Sodio hipokloritoaren ur disoluzioa, desinfektatzeko edo garbitzeko erabiltzen dena. Lejiatan patu tut izarak 'lixibatan paratu ditut izarak'. Ik. lixiba. 2 iz. Garagardoarekin eta limoizko freskagarriarekin egiten den edaria. Patzazu bi lejia 'paratu itzazu bi lejia'. |
leka, lekia | leka (1) | leka iz. Babarrunen, ilarren eta kideko landareen haziak gordetzen dituen estalkia. Baba leka, indiaba leka-ta sekwek denῐen; bainῐa, berdῐa dana. Ik. baina; indabaxal. |
lekatu, lekatzen | lekatu | lekatu 1 da ad. Lekak handitu. 2 dau ad. Lekak aletu. Indiabak lekatzen eman dot atsaldῐa 'indabak lekatzen eman dut arratsaldea'. Ik. yakurri. |
leku | leku | leku 1 iz. Tokia, espazioaren gune jakina. Esanko duazu ze lekutan autzi dezun 'esango didazu ze lekutan utzi duzun'. Ik. toki. 2 iz. Zerbait edo norbait koka daitekeen leku hutsa. Gordetazu nei lekua 'gorde iezadazu niri lekua'. 3 iz. Multzo, segida edo hierarkia batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion lekua, norbait edo zerbait dagoen lekua. Ik. postu. Oi ezta zue lekua 'hori ez da zure lekua'. ◆ betiko leku. – lekuz aldatu. ◆ lekua egin (> lekua in). ◆ ez dagoen lekuti (ez don lekuti). —Gaur angulak jan ber tu. —Bai, ez tukun lekuti '—Gaur angulak jan behar ditugu. —Bai, ez daukagun lekutik'. ◆ leku ederrean egon / ibili (> leku ederrῐen yon / ibili). (egon, ibili eta kideko aditzekin, ironiaz). Okerreko lekuan egon, egora bihurrian ibili. Leku ederrῐen daile ura bilan 'leku ederrean dabil ura bilan'. | Urrun egon; aparte egon (= irruti yon). Leku ederrῐen jok Tudela 'leku ederrean [urrun] zagok Tutera'. Ik. lekutan egon (> lekutan yon). ◆ lekutan adb. Tokitan. ▲ Sin. tokitan. ◆ lekutan egon (> lekutan yon). Urrun egon. Lekutan do! 'lekutan dago!'. Ik. leku ederrean egon (> leku ederrῐen yon). ◆ lekutan ibili. Galduta ibili. Lekutan habil! [galduta dagoenari]. ◆ norbaiten lekuen yon 'egoera' (?) Horren lekuen ez yotiaiti ez'takit ze emango nen (?) Ik. bekela / bezela. ◆ (n) (zerbaiten) lekua izan. Landareengatik eta piztiengatik hitz eginez, bertara ondo egokitzen direla adierazteko. Au aza lekua da 'hau aza lekua da'. Ik. toki; etorri (n). |
leku ederrien | leku ederrean | |
lekutan | lekutan | |
lela | lela | lela adj. Gustu gabekoa; motela. Hau zopa lela! ▲ Sin. motel. ▼ Anton. gatzi. |
lelo, lelua | lelo (2) | lelo adj. Ergela, tentela, adimen gutxikoa. |
lemizko, lemizkua | lehenbiziko | |
lenguaje, lenguajia | lengoaia | lenguaje iz. Lengoaia, hizkuntza. An'e ibilko dai ebein lengwajῐa 'han ere ibiliko [edukiko] dute euren lengoaia'. |
leña | jo eta jo | leña interj. Bein da berriz, leña! 'behin eta berriz, leña [eman]'. Ik. fuego; jo eta jo; jo eta fuego. |
leon, leona | lehoi | leon iz. Lehoia (Panthera (leo) leo). |
lepatu, lepatzen | lepatu | lepatu dau ad. Zuhaitzez mintzatuz, erdiko adar nagusia moztu. Ik. kimatu; moztu. |
lepizko, lepizkua | lehenbiziko | |
lepo-hezur, lepo-hezurra | lepo-hezur | |
lepo-hezurriaindo | lepo-hezurreraino | |
lepo, lepua | lepo | lepo 1 iz. Lepo lodia, mea, luzῐa, motza 'lepo lodia, mehea, luzea, motza'. Lepoko gatῐa 'lepoko katea'. Lepoti lotuta yaten dau txakurrra 'lepotik lotuta eramaten du txakurra'. 2 iz. Jantziaren lepoa. Ik. kuello. ◆ arbola(ren) lepoa (> arbolῐen lepwa). Adarren aurreko enborraren zatia. Arbolan lepwa: lepotik gora arramak (Ond Bak). ◆ lepoa eten (> lepwa eten). Oiluai lepwa eten 'oiloari lepo eten'. ◆ lepoa jokatu (> lepwa jokatu). Jokatuko nikek lepwa egia dala 'jokatuko nikek lepoa egia dela'. ◆ lepoa moztu (> lepwa moztu). Lepomoztu; akabatu. Ez ta gauza oilo bati lepwa mozteko 'ez da gauza oilo bati lepoa mozteko'. ◆ lepo-hezur. Lepoko hezurra. ◆ lepo-hezurreraino egon (> lepo-ezurrῐaindo yon) adb. Leporaino egin; kokoteraino egon. |
lepobeiko | ||
lepofalda, lepofaldia | lepamagal | lepofalda iz. Lepamagala. Ganauen faldῐa, lepofaldῐa. |
lepoki, lepokia | lepoko haragi | lepoki iz. Lepoko haragia. Ik. papaki. |
lepoko min, lepoko mina | lepoko min | |
lepoko, lepokua | lepoko | lepoko adj. Lepoan dagoena. Lepoko gatῐa 'lepoko katea'. Lepoko zainak. ◆ lepoko min. Zerbikalgia. Postura txarrῐen jarrita yotiaiti dukazu lepoko mina 'postura [jarrera] txarrean jarrita [eserita] egoteagatik daukazu lepoko mina'. |
lepolodi, lepolodia | lepolodi (*) | lepolodi adj. Lepoa lodia duena. ▼ Anton. lepomehe. |
lepoluze, lepoluzia | lepoluze | lepoluze adj. Lepoa luzea duena. ▼ Anton. lepomotz. |
lepomehe, lepomehea | lepomehe | lepomehe (> lepome) adj. Lepoa mehea duena. ▼ Anton. lepolodi. |
lepomotz, lepomotza | lepomotz | lepomotz adj. Lepo motza duena. ▼ Anton. lepoluze. |
lepondo, lepondua | lepondo. 2 altsuma | lepondo 1 iz. Garondoa. 2 iz. Altsuma; arbola bati lepotik moztuz gero ateratzen zaizkion adar berriak [arbola lepoa: adarren aurreko enborraren zatia]. |
lepotxuri | lepotxuri iz. fuina (?). Katua baindo txikixokuek dia. | |
lepozain, lepozaina | lepo zain. 2 lepoko tendoi | lepozain (eta lepozein) 1 iz. Lepo-zaina, lepoko zaina [karotida]. 2 iz. Lepoko zaina, lepoko tendoia [tendón cervical]. |
lepra | asko, izugarri asko | lepra 1 iz. Konparatzeko hitza, kopuru ikaragarria adierazten duena. Pago plantῐa leprῐa baindo sarrio do 'pago landarea lepra baino sarriago dago'. 2 adb. Izugarri asko. Aurten yaulia lepra do 'aurten eulia lepra [izugarri asko] dago'. Ik. ikagarrikeria (> ikagarrikeia); barbaridade. |
lepua jokatu | lepoa jokatu | |
lepua moztu | lepoa moztu, lepomoztu | |
lera, leria (1) | era, modu | lera1 iz. Era, modua; zerbait agertzen, gertatzen edo gauzatzen den itxura berezi edo jakina. Ik. modu; kisa. |
lera, leria (2) | lera | lera2 iz. Gurpilik gabeko orga, bi albo oholen bidez irristatzen dena, elur gainean ibiltzeko, edo toki aldapatsuetan zerbait garraiatzeko erabiltzen dena. |
lerde, lerdia | lerde | lerde (eta erde) iz. Agoti lerdῐa daiola do attuna 'ahotik lerdea dariola dago aitona'. Ik. pits. ◆ lerdea dariola egon (> lerdῐa daiola yon). |
lerdetsu, lerdetsua | lerdetsu | lerdetsu (eta lerdetxu) adj. Lerdea dariona. Ald. (h)erdezu (KZ). [*OEH. lerdetsu (G-nav ap. Iza Alts; H). Baboso]. |
lerdetxu | lerdetsu | |
lerdia daiola | lerdea dariola/zeriola/... egon | |
lerin, lerina | lirain | lerin adj. Liraina. Ik. lirain. Jende lerina: fina, zuzena. |
letania | letania | letania 1 iz. Liturgia-otoitza. 2 iz. Irud. Marmarra, erretolika. || Maldeziokan, juramentukan. |
letra, letria | letra, hizki | letra 1 iz. Hizkia. Bistῐa galdu'ot, ezin dot leitu periodikwen letrῐa 'bista galdu dut, ezin dut irakurri egunkariaren letra'. 2 iz. Idazkera. Letra txarra dukat 'letra txarra daukat'. 3 iz. Kantaitῐen letrῐa 'kantaren hitzak'. ◆ letra! interj. [behin eta berriz gauza bera esaten denean]. Dale, dale; letra! [Seguir insistiendo sin parar]. |
letxon, letxona | txerrama | letxon iz. Txerrama; txerri ama, umeak izan dituen txerri emea. |
letxuga, letxugia | uraza, letxuga | letxuga iz. (Bot.) Uraza (Lactuca sativa). |
letxuza, letxuzia | hontz zuri | letxuza iz. Hontz zuria; aurrealde zuria duen hontza, bihotz formako aurpegia eta hego motz eta biribilduak dituena (Tyto alba). ). Leno sentitzen zῐan letxuzak eliztorrῐen inguen ‘lehenago sentitzen ziren hontz zuriak elizdorrearen inguruan’. Ik. hontz. |
lezaken(a) | izandun, dirudun, dezakeen(a) | lezaken(a) adj. Ahalmena duena, dirua duena, dezakeena. [ahaldun: los poderosos del pueblo, dezaketenak, herriko ahaldunak.]. ▲ Sin. abeats, dirudun. ▼ Anton. pobre. |
leze zulo, leze zulua | leize zulo | |
leze, lezia | leize | leze iz. Leizea, haitzulo guztiz sakona. Lezῐa bota zituain fusilatuta 'leizera bota zituzten fusilatuta'. ◆ leze zulo iz. Leize zuloa, leizea. Bide ondo-ondwen do leze zulwa 'bide ondo-ondoan dago leize zuloa'. Ik. leze. |
lezio, leziua | lezio, ikasgai. 2 irakaspen | lezio 1 iz. Ikasgaia; ikasliburu edo ikasbide bat banatzen den zati edo gai bakoitza. Gramatika leziua astelenῐako ikasteko agindu gῐau maisuek 'gramatika lezioa astelehenerako ikasteko agindu digu maisuak'. 2 iz. Irakaspena, zentzabidea. A ze leziua eman dῐa; bazukan premia! 'a zer lezioa eman dio; bazeukan premia!'. |
liatu, liatzen | bildu (tabakoa) | liatu dau ad. Tabakwa liatu 'tabakoa bildu'. Ik. bildu. |
libea | libera, libra | libea iz. Libera, libra; pisu neurria. Ik. libra; libera. ◆ liberako pisuak (> libeako pisuek). pl. Pisu neurriak. |
libeako pisuek | libera(ko) pisuak | |
libera, liberia | libra | libera (eta libea [Urdain]) iz. Liberiak hamabi ontza dekatza (Ond Bak). Ik. libra. |
liberdi, liberdia | liberdi | liberdi iz. Libra-erdia (pisu neurria). Ik. libra. |
libertade, libertadia | libertate | libertade iz. Libertatea, askatasuna. Alare, libertade gaio dukazai 'hala ere, libertate gehiago daukazue'. Bagendukan ortako libertadia 'bageneukan horretarako libertatea'. |
libertitu, libertitzen | libertitu | libertitu da ad. Mutiltxo ta neskix inik, gwai da garaia libertitzeko 'mutiltxo eta neskisa eginik, orain da garaia libertitzeko'. Ik. dibertitu. |
libra | libra | libra (eta libera, libea) 1 iz. Pisu neurria, Euskal Herrian hamazazpi ontza, hau da, kilo erdia baino zerbait gutxiago, balio zuena; gaur egun, kilo erdia. Libra bat ta ontza bat. Ik. libera; libea. 2 iz. Txokolate tableta. Amak bialtzen zuan libra bat txokolate yostia. gge. Ik. tableta. ◆ libra erdi iz. Pisu neurria, libraren erdia. Ik. liberdi. |
libratu, libratzen | libratu | libratu 1 da/dau ad. Egoera gaizto, larri edo ezatsegin batetik atera. Txiripaz libratu da; ia-ia jo dau autwek 'txiripaz libratu da; ia-ia jo du autoak'. Ik. salbatu. 2 da ad. Lanpostuez, lekuez eta kidekoez mintzatuz, libre gelditu. Soldautzatik libratu zan 'soldadutzatik libratu zen'. |
libre | libre | libre 1 adj. Askea, lokabea. 2 (Adizlagun gisa). Libre autzi dai 'libre utzi dute'. Oilwek libre dukatziai 'oiloak libre dauzkate'. Ik. suelto. 3 adb. Traba edo oztoporik gabe. Bidῐa libre do 'bidea libre dago'. 4 adb. Egitekorik ez izan, astia izan. Gaur, atsaldῐa libre dukat 'gaur, arratsaldea libre daukat'. ◆ -gatik libre izan. Ezaguna beharko duena ezagutzen ez denean: Nengaiti, libre dok 'negatik, libre duk. {(halako berri edo zerbaiten ezagutza) norbaitendako / norbaitengeitik libre izan ...netako / nengaitik libre zaken / dok [ez izan horren ezagumendurik]}. ◆ -ti(k) libre. Salbuetsirik {exento de; libre de} (aztertu). ¬ |
libu | liburu | liburu (> libu) iz. Libua laitzen 'liburua leitzen'. Libuen ata tuai erriko ixinpluek 'liburuan atera dituzte herriko etsenpluak* [ipuinak]'. |
liga, ligia | ligeta. 2 lika | liga 1 iz. Ligeta; galtzerdiari eusteko zinta edo xingola elastikoa. Galtzairi austeko ligῐa 'galtzei [galtzerdiei] eusteko liga'. 2 iz. Lika; txoriak harrapatzeko gai likatsua. Txoiek arrapatzeko ligῐa 'txoriak harrapatzeko lika'. |
ligatu, ligatzen | ligatu, polinizatu | ligatu da/dau ad. Polinizatu. ◆ loreak ligatu (> lorῐek ligatu). |
liho biar, liho biarra | liho belar | |
liho-hari, liho-haria | liho-hari | |
liho, lihua | liho | liho (> lio, liywa) iz. (Bot.) (Linum sp.). Ik. agor; barbasku. liho-jotze. liho loria. liho putzua. (Altsasu: gabia, tranga, txarrantxa, lilaia). ◆ liho belar (> lio biar). ◆ liho-hari (> lio ari). Liho-haria. |
lihoazi, lihoazia | linazi | lihoazi iz. (Bot.) Linazia, lihoaren hazia. |
lihor, lihorra | aterpe, lehor | lihor (> lior) iz. Aterpea, euritik begiratzeko babeslekua. Ik. estalpe; teilape. |
lihorpe, lihorpia | lehorpe | lihorpe iz. Lehorpea, aterpea. Ik. aterpe; lihor. |
lija, lijia | lixa, lizpaper | lija iz. Lixa, lizpapera. Girtena leun-leuna autzi dau lijiekin 'kirtena leun-leuna utzi du lixarekin'. |
lijatu, lijatzen | lixatu | lijatu dau ad. Lixatu. |
lijito, lijitua | legitimo, zilegi. 2 benetako, egiazko | lijito 1 adj. Legitimoa, legearen araberakoa. 2 adj. Benetakoa, egiazkoa. Eiztai lijito gutxi ta eskopetero asko jailek inguen 'benetako ehiztari gutxi eta eskopetero asko zebilek inguruan' [Eskopetero, ehiza arauak betetzen ez dituen ehiztariagatik esan ohi da]. || Ama lijitwa 'ama legitimoa'. Ezan be ama lijitwa 'ez zen bere ama legitimoa'. Ik. propio. ¬ |
lika, likia | lika, likin | lika 1 iz. Likina, gai likatsua. Likῐa. 2 adj. Likatsua. Likῐa jok janai au 'lika zagok janari hau'. |
likatu, likatzen | likatu | likatu da/dau ad. Itsaskor bihurtu, lika bezala. Likatu: lika biurtu 'likatu: lika bihurtu'. |
likidatu, likidatzen | likidatu | likidatu 1 dau ad. Zorrak likidatu. 2 dau ad. Irud. Garbitu, akabatu. Norbait likidatu. Ik. hil; akabatu; garbitu. |
likits, likitsa | likits | likits adj. Zikina, lizuna. Ik. zikin. Au da umῐen likitsa! 'hau da umearen likitsa!'. |
lila | lila | lila adj./iz. Kolore more argia. Ik. bioleta. ◆ lila kolore iz. Kolore more argia, lila. |
lilai, lilaia | linai, goru | lilai iz. Linaia, gorua; iruteko erabiltzen den tresna, makila gisakoa, goian iruteko gaia jartzeko atal bat duena. Amukwa biltzeko makilῐa [rueca]. ● Kantaita: Iruten ari duzu, lilaia gerrian / askotan dutalari, askotan dutalari / negarra begian. Ik. ardatz; santagera. |
lildu, liltzen | moretu | lildu da/dau ad. Lila kolorea hartu edo eman; moretu. Lildu iten da ointo klasῐoi 'lildu [moretu] egiten da onddo klase hori'. |
lili, lilia | lili | lili 1 iz. (Bot.) Lirioa. Ik. ilarrosa. 2 iz. (Bot.) Zitoria. ◆ lili zuri (> lili zwi; lili txwi) iz. (Bot.) Lirio zuria, ostargi-belarra (Lilium candidum). ◆ sanjose lili. |
lilizui, lilizuia | lili zuri, lirio zuri, zitori | |
lima, limia | lima (1) | lima iz. Karraka, altzairuzko lanabesa. |
limatu, limatzen | limatu | limatu dau ad. Limaz jan edo leundu. |
limon, limona | limoi | limon iz. (Bot.) Limoia, limoiondoaren fruitua. ◆ limon ur. Limoi ura. |
limosna, limosnia | limosna | limosna iz. Karitatez ematen den dirua edo gauza. Erriai buelta, limosna eske 'herriari buelta, limosna eske'. ◆ limosna eman (> limosnῐa eman). Beti ematen dῐa limosnan bat 'beti ematen dio limosnaren bat'. ◆ limosna eskatu (> limosnῐa eskatu). Jangoikuengeiti limosnatxuet eskatzen 'jaungoikoagatik limosnatxo bat eskatzen'. |
linbo, linbua | linbo | |
linia | linea | linia (> linῐa) 1 iz. Marra, lerroa, arrastoa. Linῐa baldar bat dibujatu dau 'lerro baldar bat dibujatu [marraztu] du'. Ik. arrasto. 2 iz. Energia elektrikoa edo seinale elektrikoa garraiatzen duen kable sistema. Argien linῐa 'argiaren [argindarraren] linea'. 3 iz. Bi tokiren arteko garraio zerbitzu baten ibilbidea; zerbitzu hori bera. Autobus linῐa 'autobus linea'. |
linpiatu, linpiatzen | ostu; 2 bukatu | linpiatu 1 dau ad. Ostu. Ik. ostu. 2 dau ad. (Jatekoa edo) Erabat bukatu. Ik. bukatu; despeitu; ziplatu. 3 dau ad. Hil. Ik. akabatu; garbitu. |
linpio | linpio ◆ linpio egin (> linpῐo in) 1 Dána jan dau, línpio in dau. Ik. bukatu; despeditu (> despeitu). 2 Lapurtu. 2 linpio aita (= garbi aita, raso aita) Aitaren antz handia. | |
linterna, linternia | esku-argi, linterna | linterna iz. Esku-argia. Ezpada yazten, pilaipe do linternῐa 'ez bada irazekitzen, pilarik gabe dago linterna'. Ik. farol. |
lirain, liraina / lirin, lirina | lirain | lirain (eta lirin, lerin) adj. Lerdena eta, gehienetan, arina. Lirain-liraina (AG). Ik. fin. Jende lerina: fina, zuzena. |
lirdia | lerde, lirdinga | lirdia iz. Lirdinga, lerde edo gai likatsua. Ik. lerde. |
lisatu, lisatzen | lisatu | lisatu dau ad. Arropῐa lisatu 'arropa lisatu'. Leno, tῐakan lisatzen zῐaken arropak ta izarak, plantxaipe 'lehenago, tiraka lisatzen zituan arropak eta izarak, plantxarik gabe'. |
liso, lisua | liso, leun | liso adj. Liso; leun. Ik. legun. Paeta liswa 'pareta lisoa'. Liso-liswa; eztuka zimurrik 'liso-lisoa; ez dauka zimurrik'. || Txuma liswa 'ile lisoa'. ▼ Anton. txuma kuzkur. |
lista, listia (1) | lista, zerrenda | lista iz. Zerrenda. |
lista, listia (2) | argi, azkar, bizkor | lista adj. Ik. listo. |
listeria | listari (larruzko lizta) | listeria iz. Larruzko lizta; listaria*. Ik. lizteria. |
listero, listerua | zerrenda-arduradun | listero iz. Zerrenda-arduraduna. Listerwenak. |
listo | azkar, agudo. 2 listo | listo (eta lixto) 1 adb. Ik. azkar; agudo. (Hemen 'azkar' esaten zan). Aurrak listo ikas dau pausokan 'haurrak azkar ikasi dau hizketan'. Ik. azkar; agudo. 2 interj. Abrigwa jantzi ta lixto! 'berokia jantzi eta listo!'. Ik. bale; nahiko. ◆ listo ibili. Azkar ibili. |
listo, listua | (buru)argi, azkar, bizkor | listo, -a (eta lixto, -a) adj. Buruargia, azkarra. ▲ Sin. azkar, pizkor / pixkor, inteligente. |
liston, listona | listoi, estrabe | liston iz. Listoia, estrabea; zurezko zerrenda mehea. |
lixiba, lixibia (lixubia) | lixiba, gobada | lixiba (eta lixuba, lixubῐa) iz. Lixiba, gobada. Lixibien ura; lixiba ondokua. Lixiba hautsa. ◆ lixiba egin (> lixibia in, lixubia in). Lixibatu, gobada egin; arropak lixibaz garbitu edo zuritu. ◆ lixiba hauts (> lixuba autsa). ◆ lixiba jo (> lixibῐa jo). (aclarar). |
lixibarri, lixibarria | lixibarri | lixibarri (?) iz. Ik. lixiberri. |
lixiberri, lixiberria | lixibarri | lixiberri (eta lisiberri [Ziordia]; lixuberri) iz. Lixibarria, lixiba egiteko erabiltzen zen ontzia. || Traste pila lixiberrian garbitu (Ond Bak). |
lixibia in (lixubia in) | lixiba egin | |
lixibondoko | lixiba ondo(ko) | lixibondoko (eta lixuba ondokwa) iz. Lixiba egin ondoko ura, beste arropa batzuk edo ontziak garbitzeko erabiltzen zena. |
lixuba, lixubia | lixiba | |
lixubaondokua | lixiba ondo(ko) | |
lizar, lizarra | lizar | lizar iz. (Bot.) (Fraxinus sp.). |
lizardi, lizardia | lizardi | lizardi iz. Lizar asko dagoen tokia. |
lizta, liztia | lizta, listari | lizta iz. Listaria, gauzak lotzeko erabiltzen den hari sendoa. Liztῐekin lotu 'listariarekin lotu'. Ik. liztari; listeria / lizteria; kordon. |
liztari, liztaria | listari | liztari iz. Listaria; gauzak lotzeko erabiltzen den hari sendoa. {hilo fuerte (Ond Bak)}. Ik. lizteria / listeria; lizta. |
lizteria | listari (*) | lizteria (eta listeria) iz. Larruzko lizta, larru finezko lokarria; listaria*. Narruzko liztῐa, oinetakuendako lokarria 'larruzko lizta, oinetakoendako lokarria'. Ik. kordon; lizta; liztari [Bakaiku]. |
liztura, lizturia | izpi; distira (listrura, listura) | liztura 1 iz. Errainua, izpia; distira. Yuzkien lizturia, lainopeti 'eguzkiaren liztura, lainopetik'. ▲ Sin. errainu. 2 iz. ◆ liztura min(ak). ▲ Sin. ziorri, ziorguna (?); oinaza. |
lizun, lizuna | lizun | lizun (eta luzin [Bakaiku]) iz. Usteltzen-edo hasi diren gai organikoen azalean sortzen den geruza edo orban urdin-zurixka eta harroa, onddoek eragina; onddo horiek berak. Gaineko lizuna kenduzkio, ona do gwaindo 'gaineko lizuna kenduz gero, ona dago oraino [oraindik]'. Lizun gustwa duka ogi onek 'lizun gustua [zaporea] dauka ogi honek'. Lizun usaia do gela itxi ontan 'lizun usaina dago gela itxi honetan'. |
lizundu, lizuntzen da | lizundu | lizundu (eta luzindu [Bakaiku]) da ad. Lizuna hartu edo sorrarazi. Lizundu inko zaizkik txindilak patῐen 'lizundu egingo zaizkik txindilak [dilistak] platerean'. |
llabe, llabia | giltza | llabe iz. Giltza; torlojuak eta kidekoak tinkatzeko, lasaitzeko edo askatzeko lanabesa. Llabe fijῐa 'giltza finkoa'. Llabe inglesa 'giltza zabalgarria'. |
llaga, llagia | zauri, ultzera | llaga iz. Larruazaleko zauria; ultzera. Llagaz beteta do 'llagaz [zauriz] beteta dago'. ◆ llagak egin (> llagak in). Ik. llagatu. |
llagatu, llagatzen | zauriak egin, zauritu | llagatu da ad. Zauriak eragin; zauriak egin. Ilabetῐek diatzi oian, ta gorputz guztῐa llagatu zaio 'hilabeteak daramatza ohean, eta gorputz guztia llagatu [zauritu] zaio'. |
llalla | apatx, eseri (haur hizkera) | llalla Haur. Jarri, eseri; umeak eseraraztean edo eserarazteko esaten den hitza. |
llanegun, llaneguna | lanegun | |
llanten, llantena | plantain | llanten iz. (Bot.) Plantaina, zain-belarra (Plantago sp.). Llanten bearra 'plantain belarra'. ▲ Sin. koneju bear. |
-lo | -lo (atzizkia) | -lo (atzizkia). Izenei eta izenondoei eransten zaien atzizkia da, eta askotan gutxiespenezko kutsua hartzen dute eratorritako hitzek. Burundako adibideak: buztalo, kaskalo, koskabilo, hozkilo? (Ond Bak); petrikillo (?), potolo, potroskilo, potzolo, puztikilo, tontolo [Urdiain], txotxolo. |
lo in | lo egin | |
lo-lo | lo-lo | lo-lo Haur. Lo; lo egin. ▲ Sin. ño-ño. |
lo-zurrunga, lo-zurrungia | (lo) zurrunga | lo-zurrunga iz. Lo-zurrunga bat: jendiék, lo donién, lo íten den garaien íten den hotsa (Ond Bak). Ik. zurrunka. |
lo, lua | lo | lo 1 iz. Lua galazi 'loa galarazi'. 2 adb. Lotan. Lo gelditu da aurra 'lo gelditu da haurra'. ◆ lo egin (> lo in) ad. Intazu lo 'egizu lo'. Egwaize berwekin ezin da loῐk in 'hego-haize beroarekin ezin da lorik egin'. ◆ lotan adb. Egun guztῐa lotan eman dau 'egun guztia lotan eman du'. ◆ erdi lo. ◆ lotara fan (> lota fan) adb. Lotara joan. Logurῐek zola-ta, gaur goiz fan da lota 'logurak zegoela eta, gaur goiz joan da lotara'. ◆ lo eta lo (> lo ta lo) adb. lo yon lo seko lo iteko zakua. |
loaldi, loaldia | loaldi | loaldi iz. Lo egiten den denbora; lo egitea. Etxeko gwe txakur zarrak loaldi luzῐek iten tu 'etxeko gure txakur zaharrak loaldi luzeak egiten ditu'. |
lodi, lodia | lodi | lodi 1 adj. Gizon lodia. Beso ta iztar lodiek 'beso eta izter lodiak'. | Orma lodiek 'horma lodiak'. ▲ Sin. gizen, puztikilo. ▼ Anton. mehe, flako; lirain, fin. ● Esr. zah. San Bartolome, burua lodi ta hanka me. 2 adj. Isurkariez mintzatuz, trinkoa. Esene lodia 'esne lodia'. Txokolate inia, obe lodia firria baindo 'txokolate egina, hobe lodia firria [urtsua, mehea] baino'. |
lodiera | lodiera | lodiera (eta lodigera) iz. Loditasunaren neurria; hirugarren dimentsioaren neurria. Lodigera aundia dukai arrizko paretak 'lodiera handia daukate harrizko paretek'. |
lodigera, lodigeria | lodiera | |
loditu, loditzen | loditu | loditu da/dau ad. Lodi bihurtu, loditasuna hartu edo eman. Ik. gizendu. ▼ Anton. mehetu, flakatu, argaldu (?). Ezpadezu jaten e'za lodituko 'ez baduzu jaten ez zara lodituko'. Elurra loditu don 'elurra loditu dun'. |
logela, logelia | logela | logela iz. Eztot ikusi nai laio beiko logelaik 'ez dut ikusi nahi leiho gabeko logelarik'. ▲ Sin. gela, alkoba. |
logure, loguria | logura | logure iz. Logura, lo egiteko gogoa. Loguriá dekát (Ond Bak). Ik. zaldi zuri (Haur.). ◆ logura ibili [eduki] (> logurῐa ibili). Logure aundia jukanat 'logura handia zaukanat'. ◆ logurak egon (> logurῐek yon) adb. Loguraz egon. Logurῐek nok; bainiyuek etxῐá 'logurak nagok; banoak etxera'. ◆ logurak hilik (> logurῐek ilik). Logale handiak hartuta egon. ◆ logurak tximurturik (> logurῐek tximurtwik). Logurak jota egon. |
lohi beltz | izotz lohi | |
lohi, lohia | lohi | lohi (> loῐ) iz. Urezko eta hauts edo lurrezko nahastura, leku jakin batean, euria egitean, esaterako, eratzen dena. Loῐrez beteῐk etorri da umῐa 'lohiz beterik etorri da umea'. Loῐrez beteῐk dukatzizu ankatakwek 'lohiz beterik dauzkazu oinetakoak'. Ik. lohizadi; lohizaka; lokatz(a). ● Etxok astua lohien, ez! [beste egitekorik gabe, jendea ijili-ajala dabilenean]. ◆ lohi beltz. Izotz lohia; izotza beratu ondoren sortzen den lohi itsaskorra. Naiko lan ankatakwotati loῐ beltza kentzen 'nahiko lan oinekoetatik lohi beltza kentzen'. ¬ |
lohizadi, lohizadia | lokazti, lohitza* | lohizadi iz. Lokaztia, lohiz betetako tokia. Baswa atatzen aurtengo neguen, loizadi biortu daῐ orbelzadi ederra zana 'basoa aterartzen aurtengo neguan, lokazti bihurtu dute orbeldi ederra zena' [basoa atera: basoko zuhaitzak bota eta eraman]. Ik. lohizaka; lokatza. |
lohizaka, lohizakia | lohitza. 2 lohi zetaka (?) | lohizaka (> loizaka) 1 iz. Lokatza, lokaztia. Ik. lokatza; lohizadi. 2 iz. Itsatsirik geratzen den lohia, lohi zetaka (?). Oiek loizakak dekatzikenak ankatakotan 'horiek lohizakak dakartzakenak oinetakoetan'. |
lohiztatu, lohiztatzen (?) | lohiztatu, lohitu, lokaztu | lohiztatu (> loiztatu) [?] da/dau ad. Lokaztu, lokatzez bete, lokatzez zikindu. |
loina, loinia | loina | loina iz. Ibaiko arrain txikia, mutur-irtena, arrea eta jateko ona (Chondrostoma sp.). |
loka | loka, oilaloka | loka 1 adj. Oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, txitatzeko egoeran dagoena. Oilo loka. Ik. kuleka. 2 adb. Oilwa loka patu da. Oilua loka do 'piloa loka dago'. ● (Kantaita) Elorria loran dago / mirua loka dago / artua eraiteko / a zer giroa dago. |
lokarri, lokarria | lokarri | lokarri iz. Zerbait lotzeko erabiltzen den gauza, bereziki soka itxurakoa. Kurpinua lokarriekin lotzen zan (Ond Bak). Zapatῐen lokarria askatwik dukazu 'zapataren lokarria askaturik daukazu'. |
lokartu, lokartzen | lokartu | lokartu 1 da ad. Lo hartu. 2 da ad. Inurritu. Ankῐa lokartu zaira 'hanka lokartu zait'. Ik. txindurritu. |
lokatza | lokatza, lokazti | lokatza iz. [*Oharra: erabiltzen da 'lokatza', baina 'lokatz'?]. Lokaztia. Lokatzῐen sartu dot ankῐa 'lokatzean sartu dut hanka. Ik. lohizaka; lohizadi; tortika. |
lokaztu (?) | lokaztu | lokaztu (?) da/dau ad. Lokatzez bete, lokatzez zikindu. ¬ |
loki, lokia (?) | loki, lotoki | loki iz. Ik. lotoki. |
lomo, lomua | solomo | lomo iz. Solomoa. Ik. azpizun. |
lona, lonia | olana | lona iz. Olana, oihal gogor eta sendoa. Lonazko botak. Ik. toldo. |
lope, lopia | lope, buzkantz | lope iz. Buzkantza, heste zati lodienaz egiten den odolkia. Ik. odolki. |
lor gata, lor gatia / lorgata, lorgatia | lor kate | |
lor, lorra | lor | lor iz. Irristatuz garraiatzen den enborra. Txara (Ond Bak). Lorra ekartzeko patzen zan txingia. ◆ lor gata (eta lorgate [Altsasu]) iz. Lor katea; enborrak irristatuz garraiatzeko erabiltzen den katea. Lor gatῐa, bi lor lotzeko bata bestῐen atzeti 'lor katea, bi lor lotzeko bata bestearen atzetik'. ◆ lorrean (> lorrῐen) adb. Garraioan; arrastaka. Lorrῐen ekarri, jaitxi 'lorrean ekarri, jaitsi'. || Lorrién egurra ekartzéko (Ond Bak). || Txarak jaisten zian lorrῐen 'txarak [enbor luze eta zuzena] jaisten ziren lorrean'. Lorrῐako idiek 'lorrerako idiak'. [OHE — LORREAN (V-gip, G-nav). Ref.: Ond Bac; Iz ArOñ. Acarreando, arrastrando. Lorrien ekarri, acarrear arrastrando troncos, etc. (Ond Bak)]. |
lora, loria | lore. 2 lorauts | lora 1 iz. Lorea. Aranan loria (Ond Bak). Ik. flore; lili; pitxilita. 2 iz. Lore hautsa, polena. Erliek lorῐa dῐai 'erleak lorea [lore hautsa] daramate. ◆ lora-sorta (> lora sortῐa). ◆ loriek ligatu (> lorῐek ligatu). ◆ loran egon (> loran yon) adb. Lorean, loretan. Sarra loran do 'sagarra lorean dago'. |
lora, loria, lorak (2) | [haragia] | lora iz. Axuriaren lepoko haragia. | Intrintxiluaren zatia. Intrintxiluen bolak (?) [Zehaztu]. [Bereizi 'lorak', 'andarraiek']. [OEH. 7. (AN-araq-ulz), lora (G-nav). Ref.: Satr VocP; Iz Ulz; Ond Bac (lora). Carne del papo de los animales Satr VocP. Lória, la carne muy estimada que tiene el cordero en el cuello Iz Ulz. Lorak, cierta parte del intrisilu. Debe de ser plural Ond Bac. Cf. VocNav s.v. flor]. |
loratu, loratzen | loratu | loratu da ad. Loreak eman, loretan jarri. Izotzak undatu tu goiz loratu dῐan arbolak 'izotzak hondatu ditu goiz loratu diren arbolak'. |
lorgate | lor kate | lorgate [Altsasu] iz. Lor katea; enborrak irristatuz garraiatzeko erabiltzen den katea. Ik. lor gata. |
lorrien ekarri, jaitxi | lorrean | |
lortu, lortzen | lortu | lortu dau ad. ▲ Sin. konsegitu. |
losa, losia | lauza | losa iz. Lauza, harri aski handia, mehea eta laua. Ik. harlosa; loseta; losatak. |
losaja, losajia | losintxa | |
losatak | lauza(k), lauzatu(a) | losata(k) iz. Lauzak, lauzatua; losetaz –harlauzaz– estalitako lur eremua. Goiko losatak [Urdiaingo kale lauzatua]. Ik. loseta. |
loseja, losejia | losintxa, lausengu | loseja (eta losaja) iz. Losintxa, lausengua. Ik. mimo. ◆ loseja(k) egin (> loseja(k) in) dau ad. Losintxak egin. |
loseta | lauza, harlauza | loseta iz. Lauza, harlauza; harri aski handia, mehea eta laua. Ik. harlosa; losa; losatak. |
lota fan | lotara joan | |
lotan | lotan | |
lote, lotia | parte, zati, sorta, sail | lote iz. Egur lotῐa [epaitza]. Ik. partizio; sorta. |
loteia | loteria | loteria (> loteia) iz. Loteia tokatu emen zaie 'loteria egokitu omen zaie'. Loteien jokatu 'loterian jokatu'. |
lotoki, lotokia | loki | lotoki iz. Lokia, buruaren alboko aldea, bekokiaren, belarriaren eta masailaren artekoa. Ik. pulsu(ak). |
lotsa, lotsia | lotsa | lotsa iz. Au lotsῐa! 'hau lotsa!'. Lotsῐa ber dau! 'lotsa behar du! [lotsagabekeriaren aurrean; esan edo egindakoagatik, norbaitek lotsa gutxi erakutsi duela adierazteko]'. ◆ lotsa eman (> lotsa / lotsῐa eman). Lotsa sentiarazi. ◆ lotsa-lotsia adb. Lotsaturik. |
lotsabeiko, lotsabeikua | lotsagabe | lotsabeiko (eta lotsabaiko) adj. Lotsagabea. Ik. gaizkizi; azala izan. |
lotsagarri, lotsagarria | lotsagarri | lotsagarri adj. Ik. indezente. – lotsagarri gelditu. |
lotsagarrikeia | lotsagarrikeria | lotsagarrikeria (> lotsagarrikeia) iz. Gauza edo egite lotsagarria. Au lotsagarrikeia! 'hau lotsagarrikeria'. Lotsagarrikeia franko aguantatzen 'lotsagarrikeria franko aguantatzen'. |
lotsai, lotsaia | errieta, agiraka | lotsai iz. Errieta, agiraka. ▲ Sin. bronka. ◆ lotsaia egin (> lotsaia in). Lotsageria egin, errieta egin. Lotsaia itiá fan nintzan (Ond Bak). |
lotsaia in | lotsageria egin, errieta egin | |
lotsaialdi, lotsaialdia | errietaldi, agirakaldi | lotsaialdi iz. Errietaldia, agirakaldia. Ik. jaitaldi. |
lotsati, lotsatia | lotsati | lotsati adj. Erraz lotsatzen dena, zenbait pertsonaren aurrean lotsatzeko joera duena. Ik. kobarde. |
lotsatu, lotsatzen | lotsatu | lotsatu da/dau ad. Lotsa sentitu edo sentiarazi. Ik. gorri-gorria paratu (> gorri-gorria patu). |
lotsatuazi | lotsarazi | lotsatuazi dau ad. Lotsarazi, norbaiti lotsa sentiarazi. Danoi lotsatuaziko geau tresondagarri orrek 'denoi lotsaraziko gaitu desondragarri horrek'. |
lotu, lotzen | lotu | lotu ad. Txistazaia lotzeko. Kurpinua lokarriekin lotzen zan (Ond Bak). Sin. engantxatu. Anton. askatu, jarein. Abrigua lotu; zapatak lotu; – alkar lotu. Alkar lotuta. – lotu, lotua. Lan lotua da hoi. |
lotugera, lotugeria | lotura | |
lotura, loturia | lotura | lotura (eta lotugera) iz. |
lotxa, lotxia | lotxa | lotxa iz. Itsas arraina (Phycis sp.). |
lozorro, lozorrua | lozorro, amets txar | lozorro iz. Lo estua; amets gaiztwa. (= gaixorik zaudenean egiten duzun lo astun, gaiztoa). Lozorrwek estutu iten zen jendia 'lozorroak estutu [larritu] egiten zuen jendea'. ◆ lozorroan egon (> lozorruen yon). |
luberritu, luberritzen | luberritu | luberritu dau ad. Lur eremu bat luberri bihurtu {roturar (Iza Alts)}. Ik. lur berritu [Urdiain]. |
lubila / lurbide | lurbide* | lubila iz. Lur gozoko bidea, harri eta harri koskorrik gabea. Lubilῐen, arrik eta kaskajoik ez 'lubilean, harririk eta harri koskorrik ez. Lubila eroswo da beiendako ta gurdiendako 'lubila erosoago da behiendako eta gurdiendako'. |
lugarre | lur erre | lugarre iz. Lur errea. {Lugarre, tierra quemada. Lugar donde ha habido fuego. JMS}. Ik. lur erre (> lur errῐa). |
lujo, lujua | luxu | lujo iz. Luxua. Lujo aundik ezan izaten 'luxu handirik ez zen izaten'. |
lukaika-hagai, lukaika-hagaia | lukainka-haga | |
lukaika, lukaikia | lukainka | lukaika iz. Lukainka; txerri haragiz egiten den hestebetea. Lukaika zuzturra. Lukaika muturra. ◆ lukaika hagai iz. Lukainka-haga, lukaikak lehortzen jartzen diren haga. |
lulu, lulua | lulu, lelo, memelo | lulu adj. Leloa, ergela. Oi lulua! 'hori lulua!' (LM). |
luma txakur, luma txakurra | lumadunen ehizarako txakur | |
luma, lumia | luma | luma iz. Txoi-luma. ◆ luma txakur. Lumadunen, hegaztien ehizarako txakurra. Luma eizῐako txakurra 'luma ehizarako txakurra'. |
lumaberritu, lumaberritzen | lumaberritu | lumaberritu da ad. Hegaztiez mintzatuz, lumak aldatu. Oilwa lumaberritu da 'oiloa lumaberritu da'. Ik. lumaiatu [Bakaiku]. |
lumaiatu, lumaiatzen | lumaberritu | lumaiatu da ad. Lumaberritu; hegaztiez mintzatuz, lumak aldatu. {Emplumecer, cubrirse de plumas. «Pelechar las gallinas, etc.» (Ond Bak)}. Ik. lumaberritu. |
lumatu, lumatzen | lumatu | lumatu 1 da ad. Hegazti bati lumak irten; lumaz hornitu. Zortzi egun garrengo lumatuik de txoikumak 'zortzi egun garrenerako lumaturik daude txorikumeak'. 2 dau ad. Hegazti bati lumak kendu; lumaz gabetu. Uswek lumatzen daile, bier salasan patzeko 'usoak lumatzen dabil, bihar saltsan paratzeko'. |
lumea | [koipea, gurdia koipeztatzekoa] | lumea [eta humea (sic)] iz. Gurdiarendako koipea. ◆ lumea untzi. Lumea [koipea] gordetzeko ontzia. {humea, grasa para carros. Lumea untzi, recipiente para grasa. JMS}. |
lur alfer, lur alferra | lugorri, alfer lur | |
lur beltz, lur beltza | lur beltz | |
lur berri, lur berria | luberri | |
lur berritu, lur berritzen | luberritu | |
lur erre, lur erria | lur erre | |
lur jabe, lur jabia / lurjabe, lurjabia | lur jabe | |
lur jota | lur jo | |
lur mehe, lur mehea | lur argal, lur elkor | |
lur narratu, lur naratua | lurtadura, luizi | |
lur txoi, lur txoia | uda-txirta | |
lur txui, lur txuia / lur zuri | lur zuri | |
lur-korritu, lur-korritua | luizi | |
lur-matxurreta, lur-matxurretia | masusta, martxuka (Rubus caesius) | |
lur, lurra | lur | lur iz. Koroso: lurrán zikina (Ond Bak). ¬ lur pila. || lur ustel. || lur-usai. || lur zohi. ◆ labore-lur iz. Soroa. Ik. soro. ◆ lur alfer iz. Lur alferrak urrengo urtῐen gaio ematen dau 'lur alferrak hurrengo urtean gehiago ematen du'. ◆ lur berri iz. Luberria; zuhaitzak, zuhaixkak, otea, iratzea eta sasiak kenduz, lantzeko prestatu den lurra. Errien bado lur berri dan parajῐa 'herrian [Urdiainen] badago lur berri den parajea'. ◆ lur berritu [Urdiain] dau ad. Luberritu; lur eremu bat luberri bihurtu. Ik. luberritu [Altsasu]. ◆ lur erre (> lur errῐa) Sua edo sutea izan duen lurra. Ik. lugarre (JMS). ◆ lur ezpal(ak) iz. (Batez ere pl.) Hezetasun handiegiarekin landutako lurra lehortzean gertatzen diren lur zati trinko eta gogorrak. ◆ lur jabe iz. Lurrak dituen pertsona, bereziki nekazaritza-lurren jabe dena. Emen lur jabe aundik ezto; bea lurrik eztukainak, bai 'hemen lur jabe handirik ez dago; baina lurrik ez daukatenak, bai'. ◆ lur-korritu iz. Luizia. Ik. narratu; lur narratu. ◆ lur narratu iz. Lurtadura, luizia (Iza Alts), [Urdiain] (corrimiento de tierras). ▲ Sin. lur korritu. ◆ lurra narratu da ad. Lurra higitu. Ik. korritu. ◆ lurra egiteko aitxur (> lurra iteko aitxur) iz. Aitzur luzea, hondeaitzurra. ◆ lurra eman 1 dῐa ad. Ehortzi, lurperatu. Lurra eman ildakwai 'lurra eman hildakoari'. 2 Ondoztatu, lurreztatu. Lurra eman patatῐai 'lurra eman patatari'. ◆ lurra legundu. Lurra leundu; lurra berdindu, zelaitu {aplanar, allanar}. ◆ lurrera bota (> lurrῐa bota). 1 Lurrera bota. 2 Lurrera erori. ◆ lur jota. Lur jo, hondoa jo, behea jo, erabat hondatua gertatu. Lur jota yon 'lur jota egon'. Lur jota do, ez tau jasotzen burwik 'lur jota dago, ez du jasotzen bururik'. Ik. albarrikatuik yon. (1 Arruinatuik; 2 Osasuna hondatuta). ◆ lurrezko adj. Buztinezkoa, zeramikazkoa; lurrez egina. Lurrezko ontziek 'lurrezko ontziak'. Ik. buztinezko. ◆ lur-matxurreta [Urdiain] iz. (Bot.) Masusta mota, Rubus caesius lahar herrestariaren fruitua, beltz morantza koloreko pikorrak ditu, sasi-matxurretarenak baino handiagoak, eta urtsuagoa da. ▲ Sin. uso-maxurta. ◆ lur txori (> lur txoi) iz. Uda-txirta (Anthus trivialis). Lur txoiek lurrῐen iten dau txoi kafia 'lur txoriak lurrean egiten du txori habia'. ◆ lur-zuri (> lur-txui). Tufa [tupa] ugari duen lurra. Ik. otsalur. |
lurmen, lurmena | lurmen | lurmen iz. Elurra urtu den lurzatia. Elurra urtzen danῐen, elur artῐen ageri dian lur puskak 'elurra urtzen denean, elur artean ageri diren lur puskak'. |
lurmendu, lurmentzen | lurmendu | lurmendu da/dau ad. Elurra urtu, lurmenak azaldu. Lurmentzen ai da (Ond Bak). Ik. gesaldu. |
lurpe | lurpe | lurpe (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Lurpῐen 'lurpean'. |
lurpeatu, lurpeatzen | lurperatu | lurperatu (> lurpeatu, lurpῐatu) 1 da/dau ad. Lurpera sartu. 2 dau ad. Hilotza lurpean edo hobi batean ezarri.Ik. lurpetu; enterratu. |
lurpeko, lurpekua | lurpeko | lurpeko 1 adj. Lur azpikoa. Lurpeko urak. 2 iz. Satorra; lurpeko xaua (?). Ik. sator. |
lurpetu, lurpetzen | lurpetu | lurpetu da/dau ad. Lurperatu. Ik. lurperatu (> lurpeatu, lurpῐatu); enterratu. |
lurra eman | lurra eman | |
lurra iteko aitxur, lurra iteko aitxurra | aitzur luze, hondeaitzur | |
lurra narratu, lurra narratzen | lurra higitu, lurra higitzen | (Iza Alts). |
lurrezko, lurrezkua | lurrezko | |
lurrun, lurruna | lurrun | lurrun (eta lurrin [Bakaiku]) iz. |
lurrundu, lurruntzen | lurrundu | lurrundu 1 da/dau ad. Lurrun bihurtu. Yauria lurrundu 'euria lurrundu'. 2 da/dau ad. Lurrunez estali. Antejuek lurrundu 'antiojoak lurrundu'. |
lustre, lustria | lustre, dirdira | lustre iz. Betuna, ziraia. Ik. betun. ◆ lustrea eman (> lustrῐa eman). Zapatairi lustrῐa eman 'zapatei lustrea eman'. Ik. dirdirra. |
luto, lutua | dolu, luto | luto iz. Dolua. ◆ lutoa eraman (> lutua yan). Lutua dῐa 'lutoa darama'. |
lutxa, lutxia | borroka; borrokaldi | lutxa iz. Borroka; borrokaldia. Ik. burruka; peleia. ◆ lutxan adb. Borrokan. |
lutxadore, lutxadoria | borrokalari | lutxadore iz./adj. Borrokalaria. |
luze, luzia | luze | luze (eta luxe) 1 adj. Bide luzῐa artu dau 'bide luzea hartu du'. ▼ Anton. motz. 2 adj. Pertsonengatik edo behetik gora hedatzen diren gauzengatik esanda, garaia, altua. Ik. altu. Mutil luze bat. Pago luze bat. Anka luzῐa 'hanka luzea'. 3 adj. Hasieratik bukaera arte iraupen handia duena. Meza luzῐa 'meza luzea'. Pelikula luzῐa 'pelikula [film] luzea'. 4 adb. Luze-luze etzinda. | Luze yon da espῐa 'luze egon da esperoan'. ◆ luzean (> luzῐen) adb. Luzeran. ◆ luze-luze adb. Luze-luzῐa botata. ◆ luzetara (> luzetá) adb. |
luzegera, luzegeria | luzera | |
luzera | luzera | luzera (eta luzegera) iz. Luzetasunaren neurria; lehen dimentsioaren neurria. Lauren bat metro izanko tu luzeran 'lauren bat metro izango ditu luzeran'. Luzeran ezta sartzen 'luzeran ez da sartzen'. |
luzetu, luzetzen | luzatu | luzetu 1 da/dau ad. Luzatu; luzeago bihurtu, luzera handitu. 2 da/dau ad. (Denbora-bitarteez mintzatuz). Egunak luzetu 'egunak luzatu'. ● Esr. zah. Santa Luzia egunezkioz oiluen atxaparra luzetzen da eguna. |
luzifer | luzifer | luzifer iz. (L larriz). Deabrua. Ik. diabru; ifarnuko etsai; satan. «Luzifer ibiltzen zan airῐen; su ta gar pasatzen zan» 'Luzifer ibiltzen zen airean; su eta gar pasatzen zen'. |
luzin | lizun | |
luzindu, luzintzen | lizundu | |
luzitu, luzitzen | luzitu, igeltsuztatu | luzitu 1 dau ad. (Eraik.) Zarpiaturiko pareta leunagotu. 2 da/dau ad. Nabarmendu, harro erakutsi. Gu(k) botatzen dounák eztín batére luzítzen (Iza Alts). Ondo luzitu dau soineko berria. |
mabilezko, mabilezkua | hala-holako; ganoragabeko | mabilezko (eta mabilazko) 1 adj. Ahalmen fisiko eta intelektual gutxikoa, ganoragabekoa. 2 adj. Hala-holakoa, erdipurdikoa. Mabilezko eskila batzuk jukatzik inik 'mabilazko eskailera batzuk zauzkak eginik'. ▲ Sin. fundamentu beiko, moldakaitz (?). ▼ Anton. fundamentuzko. |
madalena, madalenia | madalena | madalena iz. Irin, azukre eta arrautzez eginiko opiltxo bigun biribila, paper kizkurreko moldeetan erretzen eta gordetzen dena. |
madi, madia | marabedi, marai | madi iz. Marabedia, maraia. Altsun yoten zan Amai madiko dendῐa 'Altsasun egoten zen hamabi madikoko denda'. Hogei madi: sueldo bat; hogeita bi madi, sueldo ta bi madi (: bikua); hogeita lau madi, hiru zortziko; hogeita sei madi, hiru zortziko ta bikua. ● Esr. zah. Zortzi madi pupu, hamabi madi trapu. |
madura | madura | madura iz. Ibai bazterretako lurrak [Toponimian gorde da]. Ik. siets. |
magal, magala | magal | magal (eta mala) 1 iz. Altzoa. Aurra aman malῐen 'haurra amaren magalean'. 2 iz. Mantala edo gona gorantz tolestean gertatzen den poltsa modukoa. Malῐen yakurri dau maiza 'magalean irakurri [aletu] du artoa'. |
magia | magia | magia (> májia) iz. Azti lana, isileko edo ezkutuko bidez gertakari miragarriak edo itxuraz miragarriak sortzeko antzea; antze horri dagokion jakintza. Badirwi majῐa kontua dala 'badirudi magia kontua dela'. |
magiko, magikua | magiko | magiko (> majiko) adj. Magiazkoa. Esantzazu itz májikuek 'esan itzazu hitz magikoak'. |
mago, magua | mago | mago 1 iz. Magia egiten duen pertsona, bereziki magia-saioak egiten dituen artista. Ik. azti; adibinadora. 2 iz. Batez ere pl. Errege máguek 'Errege Magoak'. |
magra, magria | urdaiazpiko xerra | magra iz. Urdaiazpiko xerra. Magrak tomatῐekin 'magrak [urdaiazpiko xerrak] tomatearekin'. Ik. urdaiazpiko; txigarra. |
mahai, mahaia | mahai | mahai (> mai) iz. Mai gaina 'mahai gaina'. Mai azpia 'mahai azpia'. ◆ mahaia paratu (> maia patu). Patazu maia 'para(tu) ezazu mahaia'. ◆ mahaia atera (> maia ata) (?). Mahaia paratu. ◆ mahaia kendu (> maia kendu). Otordua egin ondoren, plater, koilara, edalontzi eta kidekoak jaso. ¬ |
mahaiko, mahaikua | mahaiko | mahaiko (> maiko, maikwa) 1 iz. Mahaikidea; mahai batean jatera biltzen diren lagunetako bakoitza. 2 iz. Mahai batean zerbait kudeatzeko, erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren lagunetako bakoitza. Eleziotan maiko yon naiz 'elekziotan [hauteskundeetan] mahaiko egon naiz'. 3 iz. Kartetan, agintzen duen saila edo paloa. Urrῐa do maiko 'urrea dago mahaiko'. |
mahasdi, mahasdia | mahasti | mahasdi (> masdi) iz. Mahastia, mahatsondoak landaturik dauden saila. Masdiek ondo kasoinik dukatziai 'mahastiak ondo kasu eginik dauzkate'. ¬ |
mahaskilo, mahaskilua | mahats mordo | |
mahats-mordo, mahats-mordua (?) | mahats-mordo | |
mahats, mahatsa | mahats | mahats (> mats) 1 iz. Mahatsondoaren fruitua. Mats beltza 'mahats beltza'. Mats zwia 'mahats zuria'. 2 iz. (Bot.) Mahats landarea, mahatsondoa; mahats parra. Ik. mahasdi; parra. ◆ mahats-bikor. Mats bikorra 'mahats alea'. ◆ maha(t)skilo. Mahats mordoa. ◆ mahats-mordo. Mahatsa (fruitua). ◆ sube-mahats (> sube matsa). Suge-belarra (Arum sp.). Ik. ilarrondoko. |
mahatspats, mahatspatsa | mahaspasa | mahatspats iz. Mahaspasa. |
mahon, mahona | mahon | mahon (> maon) iz. Kotoizko oihal sendoa, batez ere lan-jantziak egiteko erabiltzen dena. Beti urdina, mahona. Maonezko pantalonak 'mahonezko prakak'. |
mahonezko, mahonezkua | mahonezko | mahonezko (> maonezko, maonezkwa) adj. Lanῐako, mahonezko pantalonak jantziko tut 'lanerako, mahonezko prakak jantziko ditut'. |
mahuka mutur | mahukaburu, eskumutur (arropena) | |
mahuka, mahukia | mahuka | mahuka (> mauka) iz. Beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duen jantzi zatia. Atorra mauka motza 'atorra mahuka motza'. Kamiseta mauka luzῐa 'kamiseta mahuka luzea'. ◆ mahuka hutsean (> mauka utsien, mankustan). ◆ mahukak jaso (> maukak jaso) dau ad. Atorrῐen maukak jasotazu okolondoti gora 'atorraren mahukak jaso itzazu ukondotik gora'. Ik. remangatu. ◆ mahuka mutur (> mauka mutur) iz. Mahukaburua; alkandoraren, atorraren, jertsearen eta kidekoen eskumutur aldeko zatia. [Oharra: ez eskumutur]. Zikindwik dukatzizu mauka muturrak 'zikindurik dauzkazu mahuka muturrak'. ◆ txipa-mahuka (> txipa mauka, txipamauka) iz. Jantzi baten mahuka, eskumuturretik lotuta, zorro edo zakuto moduan erabiltzen dena. ◆ txipa-mahukan (> txipa maukan). Txipa maukan ekartut zizak 'txipa mahukan ekarri ditut zizak'. [bajo manga?]. |
mahukak jaso | mahukak jaso | |
maietz, maietza | maiatz | maietz 1 iz. Maiatza, hilabetea. Maietzῐen berdetzen dῐa emengo baztar gúztῐek 'maiatzean berdetzen dira hemengo baztar guztiak'. 2 iz. Maietza, maiatzean paratzen den arbola. {Ohitura zaharra da; Burundako herrietan, Etxarri-Aranatzen eta Ameskoan ere gorde da usadio hau: maiatzaren hasieran Urbasa mendiko puntan eta ondo ikusteko moduan, txara bat [arbola luze eta zuzena, pagoa gehienetan] jasotzen dute. Negua joan dela eta Urbasako belardiak ardiendako eta abereendako neguko arriskuetatik libre direla adieraziko luke}. ● Esr. zah. San Migel maietzeko, gue sorua laiatzeko [eguraldi txarragatik oraindik laiatu gabe]. San Migel maiatzeko: maiatzaren 8an]. ● Esr. zah. Txíki nítzan, háundi nítzan, maiatzián búru nítzan (esaten da gariengaiti). (Ond Bak). [Urdiain]: Txikia banintzan, haundia banintzan, maiatzien zorruen nitzan. (Garizorro 'galburu' [?]). [Oharra: Maiatz kantuak Ama Birjinaren hilabeteko festak aipatzen ditu. Sabas Agirreri hartuak ditugu (Satr)]. Ik. kantaitak. ◆ maietzeko ziza. Maiatzeko ziza, udaberriko zizazuria (Tricholoma georgii). Zizak maietza baindo lenwo asten dῐa atatzen. Alare, maietz aldῐa ematen dau geiena. Ziza larre berezitan atatzen dia, eta batzutan korritu iten dai 'zizak maiatza baino lehenago hasten dira ateratzen. Hala ere, maiatz aldera ematen du gehiena. Ziza larre berezietan ateratzen dira, eta batzutan korritu egiten dute [mugitu egiten dira]'. ◆ Pazko Maietzeko. Mendekoste eguna. |
maietzeko ziza, maietzeko zizia | maiatzeko ziza, (udaberriko) zizazuri | |
maila, mailia | maila | maila 1 iz. Eskila mailia. Lehenoko etxetan, eskilain lemizko mailia harrizkua zan. 2 iz. Gata mailia 'kate maila'. |
mailu, mailua | mailu | mailu iz. Kolpeak emateko lanabesa. Zurginan mailua, giltzak atatzekwa 'zurginaren mailua, iltzeak ateratzekoa'. Zurezko mailua. |
mailukada, mailukadia | mailukada | mailukada iz. Mailu kolpea. |
mailukan | mailuka | mailukan adb. Mailuka, mailuaz joz. Txinguran, mailukan 'ingudean, mailuka'. |
maina, mainia | maina (?) | maina iz. (?) ◆ alfer maina. Alfer mainῐa. Hor jek alfer mainan 'hor zeudek alfer mainan'. Ik. maña. |
maiorazgo, maiorazgua | maiorazko | maiorazgo iz. Maiorazkoa; seme nagusia; oinordekoa, premua. || Lehenjaioaren lehentasuna; oinordekotza. Burundan ez zan izaten maiorazgoik 'Burundan ez zan izaten maiorazkorik'. Maiorazgo ez zana, sobrante 'maiorazko ez zena, sobrante [sobra egon]'. Ik. heredero. |
maistra, maistria | maistra | maistra iz. Lehen irakaskuntzako irakasle emakumezkoa. Eskolako maistrῐa 'eskolako maistra'. Maistra daile 'maistra dabil'. |
maisu, maisua | maisu | maisu 1 iz. Lehen irakaskuntzako irakasle gizonezkoa. Eskolako maisua. Maisutako balio dau 'maisutarako balio du'. 2 adj. Gaitasun handikoa, trebea. Maisua da ortan 'maisua da horretan'. || Oi maisua! (jakin ez eta yakusten ibiltzen dana) 'hori maisua! (jakin ez eta erakusten aritzen dena)'. |
maitasun, maitasuna | maitasun | maitasun iz. Maitasun aundia zῐan 'maitasun handia zion'. |
maitatu, maitatzen | maitatu | maitatu 1 dau ad. Maite izan. 2 dau ad. Atsegin izan. ¬ |
maite (izan) | maite izan | maite izan dῐa/dau ad. Norbaiti edo zerbaiti maitasuna izan. Maite dot oi 'maite dut hori'. Ik. nahi izan; deseatu. |
maite, maitia | maite | maite adj./iz. Maitatua dena. Nola ze, maitῐa? 'nola zaude, maitea?'. |
maiz | maiz | maiz2 adb. Asko aldiz. Ik. sarri; askotan. || Maiz falta dia (Ond Bak). ◆ maiz-maiza adb. ◆ maiztxo adb. Maiztxo etortzen da herria. |
maiz bikor, maiz bikorra | artale, arto bihi | |
maiz bizar, maiz bizarra | arto-bizar | |
maiz bu, maiz bua | arto buru, artaburu | |
maiz lasto, maiz lastua | arto lasto | |
maiz-porka, maiz-porkia | arto-korda | |
maiz, maiza | arto | maiz1 iz. (Bot.) Artoa; arto landarea (Zea mays); landare horren alea. Ik. arto. Etxeko maiza. Maiz jorra. Maiz sorwa 'artasoroa, arto saila'. Maiz txwitzen 'artoa zuritzen, artazuritzea'. ◆ maiz bikor(ra). Maiz pikorra, artalea. ◆ maiz bizar. Arto bizarra. ▲ Sin. arto bizar. ◆ maiz buru (> maiz bu). Arto burua. Ik. koskol. ◆ maiz lasto 1 iz. Arto lastoa. 2 iz. Bazka-artoa, artaberdea [maíz forrajero]. 3 adj./iz. Tentela, inozoa. Ik. maizlasto. ◆ maiz moltxo. Artalorea, artoaren lore arra. Ik. zinzirri (?). ◆ maiz planta. Arto landarea. ◆ maiz-porka iz. ▲ Sin. arta-porka. Ik. porka. |
maizalde | arto eremu | maizalde iz. Nekaz. Maiza ereindako lurraldea; arto eremua. Maizalde ta garialde: dermioko alderdi batien maiza yaiten zan ta beste alderdien garaia, ta hurrengo urtien aldatu. ▲ Sin. artalde. Ik. garialde. |
maizdi, maizdia | artadi, artasoro | maizdi iz. Artadia, artasoroa. |
maizlasto, maizlastua | tentel | maizlasto, maiz-lasto 1 adj./iz. Tentela, inozoa. ▲ Sin. babalasto. 2 iz. Ik. maiz lasto. |
maizpel (?) | maizpel (?). Maizpil (?) | |
maizpila, maizpilia | mazpil. 2 mazpil-elorri | maizpila (a itsatsia) 1 iz. (Bot.) Mazpila, aizpila (Sorbus torminalis). 2 iz. (Bot.) Mazpil elorria (Crataegus azarolus). Bi klase dῐa: bat, frutu marronak ematen tuena, ta, bestῐa, frutu gorriek ematen tuena 'bi klase dira: bat, fruitu marroiak ematen dituena, eta, bestea, fruitu gorriak ematen dituena'. [Zehaztu bigarrena]. |
maiztar, maiztarra | maizter | maiztar iz. Maizterra, errentaria. ▲ Sin. errentero. ▼ Anton. nagosi. |
maiztxo | maiztxo | maiztxo adb. Adkor. Maiz samar. Ik. maiz-maiza. ▲ Sin. sarritxo. |
maja, majia | polit, eder. 2 jator, atsegin | maja (Generoa hartzen du: majo, majwa; maja, majῐa) 1 adj. Polita, ederra. Ik. polit; eder. 2 adj. Jatorra, atsegina. ¬ |
majadero, majaderua | lotsagabeko | majadero adj. Lotsagabea, lotsagabekoa. Ik. lotsabeiko; perdix. |
majo (2) | majo | majo2 1 adb. Bapo, ederki. Kafiék mustík ibílko tubéi májo (txoriek) (Ond Bak). || Majo in dau yauria 'majo egin du euria'. Ik. poliki; ederki; primeran; geizkitxo (ironiazko adieran). 2 interj. Majo!, dana zutako? 'majo!, dena zuretako?'. ◆ majo egon (> majo yon). Primeran egon. ◆ zein majo. Bai ondo. ◆ majokiago (> majokio). Hobeto. ¬ |
majo, majua (1) | polit, eder. 2 jator, atsegin | majo1 (Generoa hartzen du: majo, majwa; maja, majῐa) 1 adj. Polita, ederra. Ik. polit; eder. 2 adj. Jatorra, atsegina. Ik. jator. |
majokio | majokiago | majokiago (> majokio) adb. {majoki + -ago (> -o) konparazio-atzizkiarekin. Esanahiari dagokionez, «oso», «izugarri», «ikaragarri» moduko adberbioen antzeko balioa izaten du, harridura adieraziz}. Majokio bado! 'majokiago badago!'. Bage majokio! Obeto ezta posible 'bagaude majokiago! Hobeto ez da posible'. Majokio ata da fotografien! 'majokiago [zoragarri] atera da fotografian!'. Majokio pasatu genduen! 'majokiago [zoragarri] pasatu genuen!'. Majokio ezta posible 'hobeto ez da posible'. Majokio in dau! 'majokiago egin du!'. Ik. majo. |
maka-maka | mauka-mauka | maka-maka adb. Mauka-mauka; jateko moduaz mintzatuz, jan eta jan. Maka-maka jan 'mauka-mauka jan'. Ik. mauka-mauka. |
makakarro, makakarrua | makakorro | makakarro 1 iz. Makakorroa, marrua; abere nagusien orroa. 2 iz. Irud. Marraska, oihu ozena. Larrialdien iten dan garrasia. || Egwaizῐa ata ber danῐen jendῐek atatzen tuen makakarrwek, ots batzuk izugarriek! 'hego haizea atera behar denean [duenean] jendeak ateratzen dituen makakarroak, hots batzuk izugarriak'. Ik. yausi [erausi]. |
makakarrokan | makakorroka | makakarrokan adb. Makakorroka, makakorro eginez, marruka. Gwe beia makakarroakan jailek 'gure behia makakorroka zebilek'. |
makal, makala | makal (2) | makal 1 adj. Ahula. Ik. ahul; maskal; pattal. ▼ Anton. sendo, indartsu, gogor, fuerte. 2 (Adizlagun gisa). Azkenaldien makal samar dail(e) 'azkenaldian makal samar dabil'. 3 adj. Moldakaitza. Ik. moldakaitz. ¬ |
makaldu, makaltzen | makaldu | makaldu da/dau ad. Ahuldu. Ik. maskaldu; gorbeatu. |
makar, makarra | makar | makar iz. Betazal ertzetan pilatzen den malko lehortua. Begitako makarrak. |
makarron | makarroi | makarron iz. (pl.) Makarroia, jateko pasta. Makarronak yosten jukatzinak 'makarroiak egosten zauzkanat'. |
makartsu, makartsua | makartsu | makartsu adj. Makar asko dituena, makarrez betea. |
maki in | herren egin | |
maki jarri / patu | makitu, herrendu | |
maki, makia | maki, herren | maki 1 adj./iz. Herrena. 2 (Adizlagun gisa). Maki ibili. Maki gelditu. 3 adj. Oinen gainean orekan ez dagoena. Maia maki do 'mahaia maki dago'. Ik. dantzan egon (> dantzan yon); tikili-takala. 4 iz. Herrentasuna. Makia duka aundia 'herrentasuna dauka handia'. Ik. makiera. ◆ maki ibili. Maki jailek / jailen. ◆ makia ibili [eduki] (> ibili). Makia jukak / jukan. ◆ maki egin (> maki in). Herren egin. Eztau maki iten 'ez du maki egiten' (Ond Bak). ◆ maki jarri / patu da ad. Aldi batez, herren bihurtu. Ik. makitu. |
makiera, makieria | herrentasun | makiera iz. Herrentasuna. Makierῐa gῐo ta aundio duka ardi orrek 'makiera gero eta handiago dauka ardi horrek'. Ik. maki. |
makila, makilia | makila | makila 1 iz. Zurezko pieza zuzena, luzea eta zilindrikoa, bereziki ibiltzean euskarri edo lagungarri gisa, edo jotzeko erabiltzen dena. Ik. pertika; baston; mangulu. ● Igarkizuna: Baswen jaio, baswen hazi, etxῐa etorri ta nagosi [makila]. 2 interj. (Irud.) Diziplina, zigorra. Makilῐa, makilῐa horri! 'makila, makila [zigorra] horri!'. Ik. makilakada; disziplina; egur. – makiliekin eman. – makilatxar. – makilatxo. – makilia dantzatu. |
makilakada, makilakadia | makilakada | makilakada iz. Makila kolpea. ▲ Sin. makilazo. Ik. egur; makila. |
makilakazo, makilakazua | makilazo | |
makilakazokan | makilaka | |
makilazo, makilazua | makilazo | makilazo (eta makilakazo) iz. Makilakada. Ik. makilakada. |
makilazokan | makilaka | makilazokan (eta makilakazokan) adb. Makilaka, makila kolpeka. ¬ |
makilintzaile, makilintzailia | makila egile | makilintzaile iz. Makilak egiten dituen pertsona. Sekulako makilintzailῐa zan aita 'sekulako makila egilea zen aita'. |
makina bat | makina bat | makina bat zenbtz. Asko, franko. Makina bat denbora yon da Iruñan akura 'makina bat denbora egon da Iruñean hura'. Makina aldiz fan ga Ataunῐa astwekin 'makina (bat) aldiz joan gara Ataunera astoarekin'. Ik. ederrik; asko; franko; makinatxo; hamaikatxo. |
makina, makinia | makina | makina 1 iz. Tresna ez-bakun batzuei ematen zaien izena. Josteko makinῐa 'josteko makina'. Yantazu fotografiek atatzeko makinῐa 'eraman ezazu fotografiak ateratzeko makina'. 2 iz. Golde itzulgarria; «brabanta». |
makinatu, makinatzen | goldatu | makinatu dau ad. Lurra traktore makinaz irauli. Ik. goldatu; laiatu. |
makinatxo | makinatxo | makinatxo zenbtz. Adkor. Makina bat. |
makinei, makineia | makineria | makineria (> makinei, makineia) iz. Lan jakin baterako erabiltzen diren makinen multzoa. |
makinista, makinistia | makinista | makinista iz. Tren makina bat gobernatzen duen pertsona. |
makitu, makitzen | makitu, maingutu, herrendu | makitu da ad. Maki jarri, maingutu, herrendu. Maki jarri da, makitu in da 'maki jarri da, makitu egin da'. Txerrikumia makitu in zan 'txerrikumea makitu egin zen' (Ond Bak). Ganau gaixuk askotan ferra galdu eta makituik (Iza Alts). Ik. maki jarri. |
makur, makurra | makur | makur 1 adj. Okerra. – makurrena in 'zailena egin'. – gauza makurrokoik ezta yonko. 2 gaizki *{Makurria hasi ezkió 'a las malas' (Ond Bak)}. Gio ta makurro ge 'gero eta makurrago gaude'. 3 Jende makurra; gaiztoa. Ik. burumakur; kaskamakur; kasko makur. 4 Makurreko bidia hartu du. Makurreko eskutí zailen konduzitzen 'makurreko eskutik zebilen gidatzen'. – bizkar-makur *{(Con suf. de comparación). Peor. Makurro zan ikezakuba suartuta urik ez iltzeko (Iza Alts)}. – adar-makur – begi-makur – lepo-makur – hanka-makur – makurreko bidia. Makurreko bidetik jailek. – makur jantzi. {Makur jantzi zai, os habéis vestido al revés (Iza Alts)}. (LM [Urdiain]). (n) adb. Makur-makurra. Ik. kuzkur. |
makurkeia | makurkeria | makurkeria (> makurkeia) iz. Makurkeien eztaitzan bitartῐen autziezu bakῐen 'makurkerian ez dabiltzan bitartean utz iezaiezu bakean'. Ik. gaiztankeria; txarkeria; baldarkeria. |
makurria | makurrera*, txarrean | makurrera (> makurrῐa) [Bakaiku] adb. Txarrean; indarra erabilita, borondatearen kontra (?). [Urdiain]: makurrῐen (?). Ik. txarrean (> txarrῐen). ▼ Anton. onean-onean (> onῐen-onῐen); onez onean (> onez onῐen). |
makurtu, makurtzen | makurtu | makurtu 1 da/dau ad. Okertu. Zartu ta makurtu 'zahartu eta makurtu'. Ik. kuzkurtu; baldartu. 2 da ad. Gauzak makurtu in dῐa azken aldi ontan 'gauzak makurtu egin dira azken aldi honetan'. |
makurtuazi | makurrarazi | makurtuazi dau ad. Makurrarazi, makurtzera behartu. Ik. kuzkurtuazi. |
makuto, makutua | makuto, zakuto | makuto iz. Zakutoa. Soldau jantzien etor da, makuto ta guzti 'soldadu jantzian etorri da, makuto ta guzti'. Ik. zakuto. ¬ |
mala (1) | magal | mala1 iz. Ik. magal. Aurra malῐen 'haurra magalean'. |
mala (2) | falta; txar | mala2 iz. Kirol. Huts egitea; arau haustea. Mala in dok sakῐen 'mala [huts] egin duk sakean'. Ik. falta; txar. ◆ mala manera (> malamanea, malamanῐá). Ik. modu txarrean (> modu txarrῐen). Mala manera daile 'modu txarrean dabil'. [de mala manera]. |
mala manera | manera txarrean | |
malamente | alferrik | malamente adb. Alferrik, inolako fruitu edo ondoriorik gabe. Malamente abil 'alferrik habil'. Ik. alferrik. |
malaskatu, malaskatzen | malaskatu*, lardaskatu | malaskatu dau ad. Malaskatu*, lardaskatu. Jatekoa malaskatu 'jatekoa lardaskatu'. Erdi jan, erdi malaskatu 'erdi jan, erdi lardaskatu'. |
malatxa | malats (2) | malatxa [Ziordia] iz. Malatsa; gaztagintzan, esnea irabiatzeko erabiltzen den tresna, eskuarki gorosti adar baten puntako adaxkak bihurrituz egiten dena. |
malda, maldia | malda | malda 1 iz. Aldapa. 2 (gora eta behera-ren ezkerrean, adizlagun gisako esapideak osatuz). (?) ¬ |
maldade, maldadia | kalte. 2 gaiztakeria | maldade 1 iz. Kaltea. Maldadῐa iteko denbwa gutxi ber da 'gaitza sortzeko denbora gutxi behar da' [hanka hautsi-edo, sendatzeko ez bezala]. Ikagarria da malarῐek ta gosiek Afrikan iten dain maldadῐa 'ikarragarria da malariak eta goseak Afrikan egiten duten kaltea'. Ik. galte. 2 iz. Gaiztakeria, txarkeria. Ik. gaiztankeia. || *{OEH Maldad; mala acción. Aitú tuben kontu guziek beak ixíxil atzea, be iyoi maldédeik etxuon ematen (pero a nadie causa daño) (Iza Alts)}. |
maldan behera | maldan behera | |
maldan gora | maldan gora | |
maldarikatu, maldarikatua | madarikatu | |
maldarikatu, maldarikatzen | madarikatu | maldarikatu 1 dau ad. Madarikatu; Jainkoaren gaitzespena edo haserrea norbaitentzat edo zerbaitentzat eskatu. 2 dau ad. madarikatu; norbait edo zerbait, harekiko gorrotoa edo ezinikusia adierazteko, gaitzetsi. 3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Madarikatua. Ik. kondenatu. |
maldezio, maldeziua | madarikazio, maldizio | maldezio iz. Maldizioa. ◆ maldeziua bota. |
maldeziokan | maldizioka | maldeziokan adb. Maldizioka. |
maleta, maletia | maleta, baliza | maleta iz. Arropak eta gainerako gauzak gordetzeko edo garraiatzeko kutxa modukoa, eskuan eramaten dena eta, batez ere, bidaietan erabiltzen dena. Maletῐa beti pres ibiltzen dau 'maleta beti prest ibiltzen [edukitzen] du'. |
malezia | malezia | malezia iz. Gaiztotasuna; gaiztakeria. Malezia haundia. Horrek etxukak maleziaik. Horrek malezia gahiai jukak. Malezia asko; malezia gutxi. ◆ maleziaipe. Maleziagabe, maleziarik gabe. |
maleziabeiko, maleziabeikua | maleziagabe | maleziabeiko adj. Maleziagabea. |
maleziaipe | maleziagabe | maleziaipe adj. Maleziarik gabea, maleziagabea. |
malflorita, malfloritia | hermafrodita | malflorita adj./iz. Hermafrodita; bi sexuen ezaugarriak edo organoak dituena. |
malkar, malkarra | malkar | malkar iz. Indibaba malkarrak, baba malkarrak: yuntziek in ondoko lastwa 'indaba malkarrak, baba malkarrak: eultziek egin ondoko lastoa'. |
malkardi, malkardia (?) | malkardi | malkardi iz. Leku malkarra. |
malkor, malkorra | malkar; mazela | malkor iz. Malkarra, aldapa zorrotza eta latza; toki aldapatsua. Uzalamunwa da malkorra (Uzalamuno: Urdiaingo basoan dagoen tontorra). [Oharra: Burundako malkar hitzaren esanahia ≠ malkor (Alderatu: malkar)]. |
maltzur (?) | maltzur | maltzur (?) ¬ |
maluta, malutia | astalar | maluta iz. (Bot.) Astalarra; karduaren antzeko landare belarkara, zurtoin arantzatsua eta lore more-arrosak dituena (Dipsacus fullonum). Malutῐá jende askok adornutako ekartzen dik etxῐá 'maluta jende askok adornutarako ekartzen dik etxera'. |
mama | mama | mama iz. Haur. Ura, edaria. ◆ mama goxo. Edari alkoholduna. |
mama goxo, mama goxua | mama gozo | |
mameluko, mamelukua | mameluko, kirten, kaiku | mameluko iz./adj. Ergela, kirtena, kaikua. Ik. argulu; babo; zokete. |
mami, mamia | mami | mami 1 iz. Ogiaren, fruituen edo aleen barrualdea osatzen duen gai biguna, azalak estaltzen duena. Ogi mamia. Intxorran mamia 'intxaurraren mamia'. Urran mamia 'hurraren mamia'. 2 iz. Haragia (batez ere, hezur-en aurrez aurre). Mamia ta ezurra 'mamia eta hezurra'. Mami gutxi ta ezur asko 'mami gutxi eta hezur asko'. 3 iz. Gatzatua; gaztanbera. [Gazta egiteko esne gatzatua. (Urdiainen, ez. Burundako beste herrietan?)]. Ik. gaztanbera. |
mamitsu, mamitsua | mamitsu | mamitsu adj. Mami asko duena. Ik. haragitsu. |
mamusti, mamustia | mamusti iz. Mamustiya. Pelusa de las flores. JMS. | |
manda-kamio, manda-kamiua | mandabide | manda-kamio iz. Mandabidea, mandazainek erabiltzen duten bidea. |
mandabiar, mandabiarra | mandabelar (*) (Carex brevicollis) | mandabelar (> mandabear, mandabῐar) iz. (Bot.) (Carex brevicollis). Mendien, moltxokan atatzen da mandabῐarra, ta animaliek janezkῐo umῐa botatzen daῐ 'mendian, moltsoka [multzoka] ateratzen da manda-belarra, eta animaliek janez gero umea botatzen dute'. {OEH. 2. (G-goi, AN-araq, B; Arzdi Plant1 278). Ref.: A; AEF 1955, 118; Satr VocP. Hierba dura y gruesa como la paja A. Con este nombre parece que hay otra en Urbasa y que hace estornudar a las caballerías y abortar las yeguas, según dicen Arzdi Plant1 278. Para provocar el aborto. Le dan de comer la hierba llamada manda-belar o también le dan de beber agua de cocción de dicha hierba AEF 1955, 118. El único pasto considerado como insano lo forma la hierba llamada mandabelarra. Existe en la parte alta de Aizkorri. Provoca el aborto en las ovejas no acostumbradas a comerla, pero no en las otras Ib. 164}. |
mandabide, mandabidea | mandabide | mandabide iz. Mandazainek erabiltzen duten bidea. |
mandabutx | mandabutx iz. (Bot.) Basoko landarea, txerriendako ona (Ond Bak). {*OEH mandabutx (G-nav). Planta que se da en el monte, buena para los cerdos Ond Bak.}. | |
mandafara, mandafaria | manda joare | mandafara iz. Manda joarea (EHHA). Mando farῐa 'mando joarea' (LM). Mandafarῐa, fara aundiokua, beieiri-ta patzen zezaiena 'joare handiagokoa, behiei-eta paratzen zitzaiena'. Ik. arran. |
mandaiauli, mandaiaulia | mandeuli | mandaiauli (eta mandauli) iz. (Zool.) Mandeulia (Hippobosca equina). Ik. itauli [Altsasu]; zamailu [Ziordia]. |
mandamentu, mandamentua | mandamentu | mandamentu iz. (pl.) Agindua. Ik. agindu. Betetzen ez genduzen mandamentuek konfesatu in ber 'betetzen ez genituen mandamentuak konfesatu egin behar'. |
mandar, mandarra | mandar (2), mantal | mandar iz. Mantala. Sutaien mandarra jantzita ibiltzen zan errementaia 'sutegian mandarra jantzita ibiltzen zen errementaria'. Jaztazu mandarra 'jantzi ezazu mandarra'. Ik. demantal. |
mandarina, mandarinia | mandarina | mandarina iz. Mandarinondoaren fruitua. Ok mandarinan minkarrak! 'hauek mandarinaren mingarrak!'. |
mandatu, mandatua | mezu. 2 mandatu, erosketa | mandatu 1 iz. Mezua; norbaiti igortzen zaion idazkia edo gauza. Launai mandatua eman dῐat 'lagunari mandatua eman diot'. 2 iz. Enkargua, agindua. Ik. enkargu. 3 iz. (Batez ere pl.) Etxeko erosketak. ◆ mandatuak egin (> mandatuek in). Erosketak egin. (Batez ere pl.) Goizῐen goiz faten da mandatuek itῐa 'goizean goiz joaten da mandatuak egitera'. Ik. yosi2. ¬ |
mandatua(ek) in | mandatua(k) egin | |
mandatuketa | mandatuketa, mandatu | mandatuketa iz. Mandatua; mandatuak egitea. ◆ mandatuketan adb. Azken aldi ontan izkondako mandatuketan daile 'azken aldi honetan izekorendako mandatuketan dabil'. |
mandatulai, mandatulaia | mandatari | mandatulari (> mandatulai) [mandatalai (?)] iz. Mandataria, mandatu bat daraman pertsona. |
mandauli, mandaulia | mandeuli | |
mandazai, mandazaia | mandazain | mandazai iz. Mandazaina, mandoak gidatzea lanbidetzat duen pertsona. |
mando, mandua | mando | mando iz. Asto ar eta behorraren edo zaldi eta asto emearen umea. |
manejatu, manejatzen | maneiatu | manejatu 1 dau ad. Maneiatu, erabili. 2 da ad. Bakarrik do, bea ondo manejatzen da. Ik. arreglatu, konpondu. 3 dau ad. Gobernatu, zuzendu. Aurrak ondo manejatzen tu 'haurrak ondo manejatzen ditu'. |
maneju, manejua | maneiu | maneju iz. Maneiua; maneiatzea, erabilera. Kontuz ibili binapin eskupetῐen manejuekin 'kontuz ibili behinik behin eskopetaren maneiuarekin'. Gaztῐek ondo ikasita dukai telefonwen manejua 'gazteek ondo ikasita daukate telefonoaren maneiua'. |
manera | manera | manera iz. Moldea, modua, era [esapide bakarrean jaso da: mala manera]. Ik. modu; lera. ◆ mala manera (> malamanea, malamanῐá). Ik. modu txarrean (> modu txarrῐen). Mala manera daile 'modu txarrean dabil'. [de mala manera]. |
manga, mangia | mahuka, hodi malgu | manga iz. Mahuka, mangera; tutu luze eta malgua, askotan gomazkoa, isurkari bat eramateko erabiltzen dena. Ik. mangera. *{OEH Manga, manguera. Gualdekuku jukazkinaier porrubak onnnak: baia mangiekin urasko botatzen juenei eta mangioi leku gutxitan joon, mangioi bagenduka... Porrubak urasko ber din da mangiarrek artzen din putzuti urasko (Iza Alts)}. |
mangera, mangeria | mangera | mangera iz. Tutu luze eta malgua. Iturriti mangerῐa patuta erregatzen dau batzῐa 'iturritik mangera paratuta erregadiatzen [ureztatzen] du baratzea'. Ik. manga. |
mangulu, mangulua | makulu | mangulu iz. Makulua. Pl. manguluek. Mangulu bat deka (Ond Bak). Ankῐa biortuta, manguluekin daile 'hanka bihurtuta, makuluekin dabil'. Ik. makila; baston. |
mania | mania | mania iz. Apeta edo ohitura obsesiboa. ◆ mania hartu. Ik. begitan hartu. |
maniatiko, maniatikua | maniadun, maniatiko | maniatiko iz./adj. Maniaduna. |
manikomio, manikomiua | zoroetxe, eroetxe | manikomio iz. Zoroetxea, eroetxea ▲ Sin. (Lgart.) sekadero. Ik. eroetxe. |
mankustan | mahuka hutsean, mahuka hutsik | mankustan adb. Mahuka hutsean, mahuka hutsik. Mankustan ibiltzen da uda ta negu 'mahuka hutsean ibiltzen da uda eta negu'. |
manso, mansua | mantso | manso 1 adj. Mantsoa, otzana, barea. 2 adj. Abereez mintzatuz, hezia, eskurakoia dena, izua ez dena. 3 adb. Mantsotasunez; astiro, geldiro. Ik. geldi. ▼ Anton. azkar1, listo. |
manta, mantia | manta | manta 1 iz. Burusia, tapakia. Mantapῐen 'mantapean'. 2 iz. Kalamuki oihala, formaz laukia, nekazaritzan zama biltzeko erabiltzen dena. Orbela biltzeko mantῐa 'orbela biltzeko manta'. |
mantaguna, mantagunia | (inauteko mozorro; inauteko egun) | mantaguna 1 iz. Inaute jaietako mozorroa; inork ezagutu ez dezan, zaku oihalez mozorrotua; mantagunak mozorro gabe dagoena harrapatu eta makilaz zirikatu edo jo egiten du. 2 iz. pl. Mantagunak egiten diren eguna, inautetako larunbatean egiten den jaia. Noiz dῐa mantagunak? 'noiz dira mantagunak?'. Leno mantagunak izaten zῐan udazkenῐen, urri aldea 'lehenago [lehen] mantagunak izaten ziren udazkenean, urri [irail] aldera'. Ik. diote. |
manteka, mantekia | gantz | manteka iz. Gantza. Ik. gantz; gilborra. |
mantekilla, mantekillia | gurin | mantekilla iz. Gurina. Mantekillῐa iteko, esene gaina batitu 'gurina egiteko, esne-gaina irabiatu'. |
mantel, mantela | zamau, mahai zapi | mantel iz. Zamaua, mahai zapia. Ik. zajau. |
mantelin | Buruen jazten dana, eliza fateko (Ond Bak). mantilla (Urd). | |
mantenatu, mantenatzen | mantendu | mantenatu (eta mantendu, mantenitu) 1 da/dau ad. Elikatu. Etxien mantenatzen dia 'etxean mantentzen dira' (Ond Bak). Ezin mantenatu dian jendiek. 2 da/dau ad. Zerbaitek bere izateari edo egoerari eutsi; irauten utzi edo iraunarazi. Sua yazita mantenatzeko egurra bota ber zaio 'sua irazekita mantentzeko egurra bota behar zaio'. |
mantendu, mantentzen | mantendu | mantendu (eta mantenatu; mantenitu) 1 da/dau ad. Elikatu. Ik. alimentatu. 2 da/dau ad. Zerbaitek bere izateari edo egoerari eutsi; irauten utzi edo iraunarazi. |
mantenimentu, mantenimentua | mantenu. 2 mantentze lan | mantenimentu 1 iz. Mantenua, jatekoa. 2 iz. Mantentze lana; instalazio, eraikin, makina edo kidekoren bat egoera onean iraunarazteko eta behar bezala funtzionarazteko egin behar diren lanak. Mantenimentuen ibiltzen da fabrikan 'mantentze lanetan ibiltzen da fabrikan'. |
mantenitu, mantenitzen | mantendu | mantenitu da/dau ad. Ik. mantendu. |
mantilla, mantillia | mantelina | mantilla iz. Mantelina; burua estaltzeko zapia, batez ere emakumeek elizara joateko eramaten dutena. Ik. buruko pañelo; buruko trapu. |
manton, mantona | mantoi, xal | manton iz. Mantoi, xala; sorbalden eta besoen gainean jartzen den zapi handia, berogarri edo apaingarri gisa erabiltzen dena. |
mantu, mantua | mantu | mantu iz. Mantua jazten zain leno emakumiek 'mantua janzten zuten lehenago emakumeek'. |
mantxa, mantxia | mantxa, orban | mantxa iz. Orbana. Ik. motezto; zikin; txoltxa. |
manzandila, manzandilia | kamamila, mantzanilla | manzandila iz. (Bot.) Kamamila, mantzanilla. Ik. manzanilla. |
manzanilla, manzanillia | kamamila, mantzanilla | manzanilla (eta manzandila [Urdiain]; manzelina [Bakaiku]). 1 iz. (Bot.) Kamamila, mantzanilla (Matricaria chamomilla). 2 iz. Kamamila-loreekin egiten den egoskin sendagarria. |
manzelina | kamamila, mantzanilla | manzelina iz. (Bot.) Kamamila, mantzanilla. Ik. manzanilla. Manzelina ‘kamamila’ biltzia fan da. Manzelina asko ekar dau (Ond Bak). |
maña | maina | maña 1 iz. Aurran mañak 'haurraren mainak'. Ik. maina (alfer maina). 2 iz. Abildade, arte. |
mañoso, mañosua | trebe | mañoso adj. Ik. trebe. |
mapa, mapia | mapa | mapa iz. Gustwa ibiltzen nitzan eskolan mapῐekin 'gustura ibiltzen nintzen eskolan maparekin'. |
mar-mar-mar | mar-mar-mar | mar-mar-mar 1 adb. Marmarka, marmarrean. 2 adb. Negarrez. Mar-mar-mar ñearrez. Atzo aitu nian, mar-mar-mar ñearrez. |
maratika | maratil [?] | maratika [Ziordia] iz. Artilea iruteko txirrika. {Carrete para hilar la lana [Ziordia]}. {[?] OEH. maratil (V-gip). Ref.: A. Péndulo. Péndulo de madera, que hacen girar las hilanderas para retorcer el hilo A. Irulaak, ardi-ulia maratillan iruten dutenai bakarrik [...] esaten zaie Oiñatin Iz LinOñ 181.}. |
mardul, mardula | mardul | mardul (Iza Alts) adj. [Lozano]. [Urdiain] Oi jende mardula 'hori jende mardula'. Au txerrien mardula! 'hau txerriaren mardula!'. ▼ Anton. zimel. |
mardultasun, mardultasuna | mardultasun | mardultasun iz. Nolako mardultasuna duka emakumiorrek! 'nolako mardultasuna dauka emakume horrek!'. |
mareatu, mareatzen | mareatu | mareatu da/dau ad. Zorabiatu. Autobus zar artan ia danok mareatzen gindan 'autobus zahar hartan ia denok mareatzen ginen'. Ik. zoramaritu; zoratu. |
mareo, mareua | zorabio | mareo iz. Zorabioa. Ik. zoramari. |
margarita, margaritia | margarita | margarita iz. (Bot.) Bitxilorea, belar landarea (Bellis sp.). Ik. pitxilinta. |
mari | mari | mari Zenbait izenen edo izenondoren aurrean ezarririk, emakumezkoak erdeinuz izendatzeko erabiltzen den hitza. ◆ mari-mutiki. Mari-mutilkia, mari-mutila; mutilen itxura eta keinuak dituen neska. ◆ mari-zikin. Emakume zikina. Marizikinoi! 'mari-zikin hori!'. |
mari-mutiki, mari-mutikia | mari-mutil | |
mari-zikin, mari-zikina | mari-zikin | |
marigorri, marigorria | marigorri | marigorri iz. (Coccinelidae). Marigorriek onak dῐa batzako 'marigorriak onak dira baratzerako'. ▲ Sin. maritxogorritxo [Altsasu]. |
marinero, marinerua; marinera, marineria | marinel | marinero, -a (Generoa hartzen du) iz. Marinela. |
marioneta, marionetia | txotxongilo | marioneta iz. Txotxongiloa. Marῐonetῐa bekela manejatzen dai 'marioneta bezala maneiatzen dute'. |
mariposa, mariposia | tximeleta | mariposa 1 iz. Tximeleta (Lepidoptera). Ik. atxitamutxitari; atxitamustai. 2 iz. Tximeleta-azkoina, azkoin belarriduna. Biziketῐen txirrikak ondo fijatuta mariposakin 'bizikletaren txirrikak ondo finkatuta tximeleta azkoinekin'. |
marisko, mariskua | itsaski (1) | marisko iz. Itsaskia. Ik. kaskalak jan. |
maritxogorritxo | marigorri | maritxogorritxo [Altsasu] iz. Amona mantangorria. (Coccinelidae). Ik. marigorri. |
maritxogorritzo (?) | marigorri | |
marka, markia | marka | marka 1 iz. Seinalea, aztarna, ezaugarria. 2 iz. Gauza batean edo abere batengan egiten den seinalea. ◆ txirrika marka (EHHA) {Zehazki: rodada: gurpil marka}. Ik. txirrika zulo. |
markadore, markadoria | [ildaskak irekitzeko nekazaritza tresna] | markadore iz. (Nekaz.) Nekazaritzako tresna; ereiteko ildaskak irekitzen dituena. Patatῐa sartzeko, markatu iten da markadorῐekin 'patata sartzeko, markatu egiten da [ildaskak ireki] markadorearekin'. |
markatu, markatzen | markatu | markatu 1 dau ad. Markaz seinalatu, marka ezarri edo egin. Ik. seinalatu. 2 dau ad. (Nekaz.) Lurrean ildoa zabaldu, hazia botatzeko. Markatu in du patatῐa sartzeko 'markatu egin dugu patata sartzeko [ereiteko]. Ik. markadore. |
markes, markesa | markes | markes iz. Markesanak 'markesarenak' [izengoitia]. ● Esr. zah. Markes de Ahalbanike eta Konde de Ahalbanuke. |
marku, markua | marko | marku iz. Markoa; ispiluak, margolanak, leihoak eta kidekoak inguratzen dituen egitura finkoa. Ataien markua 'atearen markoa'. |
marmar, marmarra | marmar | marmar 1 iz. Hots jarraitua, arina eta isila. Sortwik no raso; marmarra besteik eztot aitzen 'sorturik nago arras; marmarra besterik ez dut aditzen'. Ik. zurrunburrun. 2 iz. Ahopeko mintzoa, batez ere haserrea edo kexua adierazten duena. Ik. letania; marmarkeria (> marmarkeia); marmarreria (> marmarreia). |
marmarkei, marmarkeia | marmario, marmariza, marmar | marmarkeria (> marmarkei, marmarkeia) iz. Marmariza gaitzesgarria. Ik. marmarreria (> marmarreia, marmarrei). ◆ marmarkerian ibili (> marmarkeien ibili). Marmarrean aritu. Ik. marmarrerian (> marmarreien). |
marmarkeien ibili | marmarrean aritu | |
marmarrei, marmarreia | marmar, marmario | marmarreria (> marmarreia, marmarrei) iz. Marmarioa, marmarra. Ik. berriketa; letania; tartarreria (> tartarreia). ◆ marmarrerian (> marmarreien) adb. Marmarrean, marmar eginez, marmarka. Ik. marmarkerian (> Ik. marmarkerian (> marmarkeien).en). |
marmarreien | marmarrean | |
marmol, marmola | marmol | marmol iz. Marmola atatzen zain Urbasati 'marmola ateratzen zuten Urbasatik'. ◆ marmolezko. ◆ marmol harri. ◆ marmol harrubia, marmol kanteria. |
marraxko | marrusketa, garlopa motz | marraxko iz. Marrusketa, garlopa motza; zurginaren lanabesa, zura marruskatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena. {garlopín (Ond Bak)}. |
marrokan | marroka | marrokan adb. Marroka jolasten. |
marron, marrona | marroi | marron adj./iz. Marroi kolorekoa. Kolore marroia. Begi marronak dukatzizu 'begi marroiak dauzkazu'. |
marrondu | (marroi kolorea hartu) | marrondu da/dau ad. Kolore marroia hartu edo eman; marroi bihurtu. |
marsu, marsua | martxo | marsu (eta marsuba) iz. Martxoa, urteko hirugarren hila. Marsuben hogeitabostien. Marsuba fan emen zan. Marsubei. Marsuek. Ik. Marsuba fan Kontua. Marsukuá (elurra), urá (Ond Bak). ● Esr. zah.: Marsuko lainua nuaindo, elurra haraindo. *OEH Martxoan lainoa noraindo, apirilan elurra a(r)untzaindo (G-nav). Inza NaEsZarr |
marta, martia | lepahori | marta iz. Lepahoria; ugaztun haragijalea, buru-txikia, gorputz-mehea eta buztan-luzea, ilea leuna eta sarria duena (Martes martes). |
martin peskadore, martin peskadoria | martin arrantzale | martin peskadore iz. Martin arrantzalea; ibaien eta aintziren ondoan bizi den hegaztia (Alcedo atthis). |
martingala, martingalia | trikimailu, amarru | martingala iz. Trikimailua, amarrua. Ik. tranpa2. |
martinsaltalagai | matxinsalto | martinsaltalagai [Bakaiku] iz. Matxinsaltoa. Ik. martinsaltokalari. |
martinsaltalai, martinsaltalaia | matxinsalto | martinsaltalari (> martinsaltalai, martinsaltalaiya [Altsasu]) iz. Matxinsaltoa. Ik. martinsaltokalari. |
martinsaltokalai, martinsaltokalaia | matxinsalto | martinsaltokalari (> martinsaltokalai) iz. Matxinsaltoa, zelai eta belardietako intsektu jauzkaria (Subord. Caelifera). Ald. martinsaltalagai [Bakaiku]; martinsaltalai(ya) [Altsasu]. |
martirio, martiriua | martirio | martirio 1 iz. Eliza katolikoarenak. Martiretan zazpi sueldo patzen genduben mezi (Iza Alts). 2 iz. Irud. Sufrimendu handia. |
martxa, martxia | martxa | martxa 1 iz. Urratsa, ibilera; gertakari edo egiteko baten abiadura. Ik yantzak yaure martxῐa 'hik eramantzak heure martxa'. 2 iz. Ibiltzeko eta, hedaduraz, jokatzeko modua. 3 iz. Ibilgailuetan, abiadura-aldagailua. Ik. kanbio. ◆ martxa hartu (> martxῐa artu). Lan edo egiteko batera egoki moldatu. ◆ (halakoren) martxa hartu (> alakwen martxῐa artu). (Alakwen) martxῐa artu dau orrek '(halakoren) martxa hartu du horrek'. (Aniceton martxia hartu dau horrek, moxkor martxia). Martxa txarra dῐa 'martxa txarra darama'. || Ohitura [?]. Tokien tokiko martxak [ohiturak]. ◆ martxa honetan (> martxontan). Honela jarraituz gero, bide honetatik jarraituz gero. ◆ martxan 1 adb. (jarri, paratu (> patu) eta kideko aditzekin). Abian. 2 adb. (izan, egon (> yon), ibili eta kideko aditzekin). Arituz, lanean. ¬ |
martxan patu | martxan paratu / ipini / jarri | |
masa, masia | masa | masa 1 iz. Orea. Ik. ora; pasta. 2 iz. Morteroa, eraikuntzarako materiala. Ik. mortero. ◆ masa egin (> masῐa in). Masῐa ondo in ber da bizkotxwa ona atatzeko 'masa ondo egin behar da bizkotxoa ona ateratzeko'. |
masaila, masailia | masail | masaila (a itsatsia) iz. Masail gorri. Masail gorriek. Ik. musu-masaila; ipurdi-masaila. |
masailezur, masailezurra | masailezur | masailezur iz. Hortz-haginak kokaturik dauden hezurra. |
masakratu, masakratzen | masakratu | masakratu dau ad. Sarraskitu; basatiki eta kopuru handietan hil, sarraski handia egin; norbaiti zauri eta urratu larriak egin. ¬ |
masakre, masakria | masakre | masakre iz. Sarraskia. Ik. karnizeia. |
masatu, masatzen | oratu | masatu dau ad. Orea egin. Ik. oratu; masa egin (> masῐa in). Masatu: masῐa in 'masatu: masa [orea] egin'. Masatu ogia ta gῐo puskatu 'masatu [oratu] ogia eta gero puskatu' (LM). [Ez da 'amasatu' esaten. LM]. |
maskal, maskala | maskal | maskal adj. Ahula (LM). Ik. makal. |
maskaldu, maskaltzen | maskaldu | maskaldu da/dau ad. Ahuldu, indarra edo adorea galdu edo galarazi (LM). Ik. makaldu. |
maskilo, maskilua / matskilo, matskilua | mahats mordo, mahatsoko | mahatskilo (> matskilo, maskilo) iz. Mahats mordoa, mahatsokoa. Uretan ondo garbitu matskilwa 'uretan ondo garbitu mahatsokoa'. ▲ Sin. mahats-mordo. |
maskubi, maskubia | maskuri | maskubi 1 iz. Maskuria, giltzurrinei darien pixa biltzen duen mintzezko zorroa. 2 iz. Puxika, bixika; txerriaren maskuriarekin egindako globoa; lokarriarekin makilatxo bati lotuta, inauteetan jendea jotzeko erabiltzen da. |
mastikatu, mastikatzen | mastekatu | mastikatu dau ad. Mastekatu, ahoan txikitu. |
masurta, masurtia | masusta | masurta (eta maxurta [Altsasu, Bakaiku]) iz. (Bot.) Masusta, lahar edo sasiaren fruitua, jateko ona. Bi mota bereizten dira, sasi-masurta (Rubus ulmifolius) eta uso-masurta (Rubus caesius). || Masurta ta bat eta beste (Ond Bak). Ik. matxurreta [Urdiain]. |
matagin, matagina | letagin, betortz | matagin (eta matain [Urdiain]; matein [Altsasu]) iz. Letagina. Mataginak lau dia (Ond Bak). Ik. hortz. |
matai, mataia | materia, zorne | |
mataiatu, mataiatzen | materiatu, zornatu | materiatu (> mataiatu) da ad. Zornatu, zauri edo zaldar batean materia edo zornea egin. Mataiatu in zaio mina 'materiatu egin zaio mina [zauria]'. |
matain, mataina | letagin | |
matakabras | haize gorri | matakabras iz. Haize gorria; haize oso hotza. Ik. haize gorri. |
mataza | mataza | mataza ([Altsasu], eta mateza [Urdiain]) iz. Zortzi lixiba ero ber zituben zuritzeko matazak (Iza Alts). Ik. mateza; haril. |
mateal, mateala | material; zurgai | |
materia | materia, zorne | materia (eta matai) iz. Zornea, zauri eta handitu gaizkoatuetan sortzen den isurkari lodi zuri-horixka. |
material, materiala | material | material 1 iz. Zerbait egiteko behar den gai, tresneria edo baliabideen multzoa. 2 (> mateal, matῐal) iz. Matealetako arbolak: egurretako ez dῐanak 'materialetarako arbolak: egurretarako ez direnak [zurgintzan erabiltzen direnak]'. Arboliorrek eztuka matῐalik 'arbola horrek ez dauka materialik'. Egurretako o matῐaletako 'egurretarako edo materialetarako'. Ik. zur. |
mateza, matezia | mataza | mateza ([Urdiain], eta mataza [Altsasu]) iz. Mataza; euskarririk gabe bira handietan bildurik dagoen haria. Ik. haril. Ari matezῐa 'hari mataza'. |
matezatu, matezatzen | matazatu | matezatu dau ad. Matazatu; mataza eginez bildu. |
mato, matua | matoi, gaztanbera | mato iz. Matoia, gazta egiteko gatzatu bildua, zumitzean sakatu ez dena. Mato asko 'matoi asko'. || Matwekín iten dá gaztaiá: apartatzen dá gazurῐá ta gelditzen dá matwá 'matoiarekin egiten da gazta: apartatzen da gazura eta gelditzen da matoia' (Ond Bak). Matwa nastuz iten da gaztaῐbeatua 'matoia nahastuz egiten da gaztai beratua'. Ik. rekeson; gaztanbera. |
matraila, matrailia | baraila | |
matrailezur, matrailezurra | matrailezur | matrailezur iz. Hortz-haginak kokaturik dauden hezurra. ¬ |
matraka, matrakia | matraka | matraka adj. Neskez mintzatuz, ausarta eta bihurri samarra. Emakume matrakῐa 'emakume matraka'. |
matrikula, matrikulia | matrikula | matrikula iz. Ibilgailuetan, erregistro zenbakia adierazten duen plaka. Ik. patente. |
matxakatu, matxakatzen | birrindu, txikitu, zehatu | matxakatu dau ad. Birrindu, txikitu, zehatu. Ik. txehetu (> txetu); txikitu; iho / iyo. |
matxarda, matxardia | matxarda | matxarda 1 iz. Gaztaina-morkotsak hartzeko erabiltzen den pintza. Gaztina morkotsak jasotzeko matxardῐa. Gaztina morkotsak artzekwen ez pikatzeko, matxardῐa iten zan makilatxwetekin ‘gaztaina morkotsak hartzekoan ez pikatzeko, matxarda egiten zen makilatxo batekin’ [Pikatu, ziztatu]. Ik. pinza. 2 iz. Eskailera modukoa; zuhaitz enbor adartsua, meharra eta zuzena ardatz dela, haren behetik gorako adarren urkilak (adarren eta enborraren elkarguneak) erabiltzen dira eskailera mailatarako. [*OEH matxarda (G-nav). Tronco con muescas para subir a árboles Ond Bac. Cf. VocNav: Macharda: escalera rústica hecha con un tronco delgado y clavijas laterales. Se usa comúnmente para subir a los árboles y colocar los cimbeles en la caza de palomas (Barranca)]. 3 iz. Urkila (euskarria). Ik. haga. Ildako txerria txitxilikatzeko matxardῐa 'hildako txerria zintzilikatzeko matxarda'. |
matxeta, matxetia | matxete, aihotz | matxeta iz. Matxetea, aihotza; inausteko eta sasiak mozteko erabiltzen den lanabesa, igitaiaren antzekoa. |
matxete, matxetia | matxete, aihotz | matxete 1 iz. Aihotza; inausteko eta sasiak mozteko erabiltzen den lanabesa, igitaiaren antzekoa. Esiek austeko matxetῐa 'hesiak hausteko matxetea'. 2 iz. Ganibet modukoa, astuna, xafla-zabala eta aho bakarrekoa. |
matxo eman | musu eman | |
matxo, matxua | ma, musu | matxo iz. Ma; musua. Ik. musu; pa. ◆ matxo eman. Musu eman. Ik. mun eman; pa eman. |
matxon, matxona | habe (1) | matxon iz. (Arkit.) Habea. |
matxor, matxorra | antzu | matxor (< matxorra) adj. Behorrez, astemez, ardiez eta hitz eginez, ernari gelditzen ez direla. [matxor eta auntzu hitzek ez dute esanahi bera]. Ik. auntzu. |
matxura, matxuria | matxura | matxura iz. Akatsa, kaltea; bereziki, tresna, makina edo motor bati ibiltzea eragozten diona. Matxurῐa duku etxeko argien 'matxura daukagu etxeko argian'. Ik. aberia. |
matxuratu, matxuratzen | matxuratu | matxuratu da/dau ad. Tresna, makina edo motor batek matxura izan. Ik. aberiatu. |
matxurreta, matxurretia | masusta, martxuka | matxurreta iz. (Bot.) Masusta, martxuka; lahar edo sasiaren fruitua, jateko ona. Burundan bi masusta mota bereizten dira, sasi-matxurreta (Rubus ulmifolius) eta lur-matxurreta edo uso-maxurta (Rubus caesius). Ik. maxurta [Bakaiku]. ◆ matxurreta sasi. Matxurreta sasia. ◆ matxurreta lora. Matxurreta lorῐa. ◆ sasi-matxurreta; sasi-maxurta. iz. (Bot.) Lahar edo sasiaren (Rubus ulmifolius) fruitua, jateko ona, lehenik berde, gero gorri eta umotzean beltz diren pikor hazidun askoren multzoak osatua. ◆ lur-matxurreta [Urdiain] iz. (Bot.) Masusta mota, Rubus caesius lahar herrestariaren fruitua, beltz morantza koloreko pikorrak ditu, sasi-matxurretarenak baino handiagoak, eta urtsuagoa da. ▲ Sin. uso-maxurta. ◆ uso-maxurta iz. Rubus caesius lahar herrestariaren fruitua. ▲ Sin. lur-matxurreta. |
mau, maua | baldar, moldakaitz | mau adj. Trebetasunik ez duena. Maua dok lan bat iteko garaien torpῐa dana; esate bateako, sorwen minῐala botatzeko orduen, ondo eztenak botatzen maua dok 'maua duk lan bat egiteko garaian dorpea [moldakaitza] dena; esate baterako, soroan minerala botatzeko orduan, ondo ez duenak botatzen maua duk'. Ik. baldar; moldakaitz. |
mauka-mauka | mauka-mauka | mauka-mauka (eta maka-maka) adb. Jateko moduaz mintzatuz, jan eta jan. Ogia, besteipe, mauka-mauka jaten 'ogia, besterik gabe, mauka-mauka jaten'. |
mautu, mautzen | sorgortu; hozmindu | mautu (mahutu* [?]) da/dau ad. Sorgortu, sentiberatasuna kendu edo galdu; hozmindu, hotzak igaro edo zurrundu, hotzak igaroa edo zurrundua gertatu. Otzakin, eskuek mautu 'hotzarekin, eskuak mautu [sorgortu, hozmindu]'. |
maxurta, maxurtia | masusta, martxuka | maxurta [Bakaiku] iz. (Bot.) Masusta, martxuka; lahar edo sasiaren fruitua. Ik. matxurreta. ◆ sasi-maxurta [Bakaiku]. (Bot.) Sasiko (Rubus ulmifolius) masustaren fruitua. {sasimaxurta Mora que se da en las cercas, etc., en matas más grandes que uso-maxurta (Ond Bak)}. ▲ Sin. sasi-matxurreta [Urdiain]. ◆ uso-maxurta [Bakaiku] iz. (Bot.) Masusta mota, Rubus caesius lahar herrestariaren fruitua, beltz morantza koloreko pikorrak ditu, sasi-matxurretarenak baino handiagoak, eta urtsuagoa da. ▲ Sin. lur-matxurreta, uso-matxurreta. |
mazeta, mazetia | loreontzi | mazeta iz. Loreontzia, loreak eta landareak landaturik edukitzeko ontzia. ▲ Sin tiesto. Ik. jardinera. |
mazo, mazua | mazo | mazo iz. Zurezko mailu handia; soro eta baratzean, lur zati trinkoak (kozkorrak) jotzeko erabiltzen den mailu handia. |
mazpila (?) {maizpila (?)} | mazpil (?) | mazpila iz. Ald. (?) Ik. maizpila (?). |
medar, medarra | mehar | |
medartu, medartzen | mehartu | |
medikamentu, medikamentua | medikamentu | medikamentu iz. Sendagaia. Ik. botika. ◆ medikamentua hartu (> medikamentua artu). Botika hartu. |
mediku, medikua | mediku | mediku (fem. medikῐá) iz. Mediku berria etor da 'mediku berria etorri da'. Medikuengana fan berra dukat 'medikuarengana joan beharra daukat'. Medikutan dail(e) 'medikutan dabil'. ● Esr. zah. Mediku aundia dok/don Santon! 'mediku handia duk/dun San Anton!'. Sananton festatako danak ongitwik 'sananton festetarako denak ongiturik'. ◆ idi-mediku. Abelgorri jabeen elkarteko ardurak zituztenak ziren idi-medikuak. ◆ medikuak agindu (> medikuek agindu). Ik. errezetatu. |
mehar, meharra | mehar | mehar ([Altsasu] eta medar [Urdiain]) adj. Meharra, zabalera txikia duena. Mutur meharra (Iza Alts). Ik. estu; mehe. ▼ Anton. zabal. |
mehartu, mehartzen | mehartu | mehartu (> medartu) da/dau ad. Mehar edo meharrago bihurtu. Bidῐa ortxe medartzen da 'bidea hortxe mehartzen da'. Ik. estutu. | Soinekwau medartu berra do 'soineko hau mehartu beharra dago'. |
mehe, mehea | mehe | mehe (> me) 1 adj. Ondo mea zan, ba, gaztetan 'ondo mehea zen, bada, gaztetan'. Ik. flako; firu; medar. ▼ Anton. lodi, gizen, puztikilo. 2 adj. Arropa mea 'arropa mehea'. Aize mea 'haize mehea [haize hotza]'. 3 adj. Salda mea 'salda mehea'. Esene mea 'esne mehea'. |
mehetu | argaldu, mehetu | mehetu (> metu) da/dau ad. Mehe edo meheago bihurtu. ▲ Sin. flakatu. ▼ Anton. gizendu, loditu. ¬ |
mejillon, mejillona | muskuilu | mejillon iz. Muskuilua; itsas moluskua (Mytilus edulis). |
mejoratu, mejoratzen | mejoratu | mejoratu da/dau ad. Ik. hobetu. |
mejoria | hobetze, hobealdi | mejoria iz. Hobetzea, hobealdia; hobera egitea. Denborῐek eztuka mejoriaik 'denborak [eguraldiak] ez dauka mejoriarik [hobekuntzarik]'. Mejoria aundia izan dau operatu zainetik 'mejoria [hobekuntza] handia izan du operatu zutenetik'. |
meko | porrot, kiebra | meko iz. Porrota, kiebra. ◆ meko egin (> meko in) dau ad. Pot egin, huts egin, porrot egin; ahaleginak edo ahaleginean, huts egin. Lorrῐen tῐakan, ganauek meko in dai 'lorrean tiraka, ganaduek meko egin dute'. Sokatiran meko in dai 'sokatiran meko egin dute'. Ik. porrot egin (> porrot in); pott egin (> pott in); kiebra egin (> kiebra in). |
meko in | porrot egin | |
melatu, melatzen | zimeldu, melatu | melatu da/dau ad. Beruekin letxugak melatu in dῐa 'beroarekin letxugak melatu egin dira'. Ik. ikaratu [Bakaiku]; tximeldu. |
melokoton, melokotona | mertxika, melokotoi | melokoton iz. (Bot.) Mertxika, melokotoia. |
melon, melona | meloi | melon iz. (Bot.) Meloia; landare herrestaria (Cucumis melo); landare horren fruitua. Ondubé, berde do gwaindo melonau 'ondu gabe, berde dago oraino [oraindik] meloi hau'. |
memoia | memoria | memoria (> memoia) iz. memoia haundikua, memoia gutxikua. memoien hartu, buruen hartu. Ik. buru; gogo. |
mendabal haize | mendebal-haize | |
mendabal, mendabala | mendebal | mendabal 1 iz. Mendebala, mendebaldea. Mendabaleti deka yauria 'mendebaletik dakar euria'. 2 iz. Mendebal-haizea. Mendabalak badaki yauria gogoti ekartzen ‘mendebal [haizeak] badaki euria gogotik ekartzen’. Ik. gaztala; gaztalaize. ◆ mendabal haize iz. Mendebal-haizea, mendebaldetik datorren haizea. Yauria ekartzen dau mendabal aizῐek 'euria ekartzen du mendebal haizeak'. |
mende | mende | mende adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Mendean. Besten mendῐen 'besteren mendean' (mendeko). Ik. mendepe. ◆ mendean hartu (> mendῐen artu). Menderatu. Anaia mendῐen artwik jukak orrek 'anaia mendean harturik zaukak horrek'. Ik. azpian hartu (> azpien artu); hankazpien ibili. |
mendekatu, mendekatzen | menderatu, azpiratu | mendekatu dau ad. Menderatu, azpiratu. Ik. azpian hartu (> azpien artu); mendean hartu (> mendῐen artu); dominatu. |
mendeko, mendekua | mendeko | mendeko iz./adj. Aulena izaten da méndekwa 'ahulena izaten da mendekoa'. Ik. azpiko. |
mendepe | mende; menpe | mendepe adb. Ik. mende. ◆ mendepean (> mendepῐen). |
mendi kardu, mendi kardua | eguzki-lore, karlina | |
mendi, mendia | monte, montaña | mendi 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. Urbasa mendien 'Urbasa mendian'. Mendi asko do inguen 'mendi asko dago inguruan'. 2 iz. (Mugatu singularrean). Mendialdea. Baizan parien, mendien ‘Urbasan’ barru(r)ó (Ond Bak). ◆ mendi bide. Mendiko bidea. ◆ (mendi) bizkar (eta bixkar). Mendi baten gainaldea. ◆ mendi gailur. Mendi baten gailurra. ◆ mendi gain. Mendi baten gaina, gailurra. Mendi gaina. ◆ mendi kardu iz. (Bot.) Eguzki-lorea, karlina (Carlina acanthifolia). Jende askok etxeko ataien patzen dau mendi karduen lorῐa, etxῐa gaitzetati ta ekaitzetati gordetzeko 'jende askok etxeko atarian paratzen du mendi karduaren lorea, etxea gaitzetatik eta ekaitzetatik gordetzeko'. ◆ mendi punta. Mendi gailurra. Mendi puntῐa. ◆ mendi tontor. Mendi gailurra. |
mendien hartu | mendean hartu | |
menditsu, menditsua | menditsu | menditsu adj. Mendi ugari duena. Hau leku menditsua da. |
mendizale, mendizalia | mendizale | mendizale iz./adj. Mendizale talde bat, bide baztarrῐen itxana iten 'mendizale talde bat, bide bazterrean [itxoin*] atseden egiten'. |
mendizaletasun, mendizaletasuna | mendizaletasun | mendizaletasun iz. Mendira joateko zaletasuna. Aspaldikwa da Altsun don mendizaletasuna 'aspaldikoa da Altsasun dagoen mendizaletasuna'. |
mendizelai, mendizelaia | mendiko zelai, laugune | mendizelai iz. Mendiko zelaia, laugunea (Iza Alts). [monte raso]. |
menestra, menestria | menestra | menestra iz. Egosiriko zenbait barazkiz eginiko jakia, askotan haragi edo urdaiazpiko zatiak gehitzen zaizkiona. Kardua menestran prepatuta '(baratze-) kardua menestran preparatuta'. |
mengal, mengala | mengel | mengal adj. Mengela, ahula, erkina. Oi jende mengala, aula 'hori jende mengela, ahula'. Ik. ahul; erkin; mirrin; xingle. ▼ Anton. fuerte, indartsu, sendo. |
mengaldu, mengaltzen | mengeldu | mengaldu da/dau ad. Mengeldu, ahuldu, erkindu, sendotasuna galdu edo kendu. Ik. ahuldu; mirrindu. |
menta-bear, menta-bearra | menda-belar, menda | |
menta, mentia | menda | menta 1 iz. Menda (Mentha sp.). Ik. menta-bear. 2 iz. Menda infusioa. ◆ menta-bear (eta menta-bῐar). (Bot.) Menda-belar; menda. |
mentzagi | berantzagi, legamia | mentzagi ([Bakaiku] eta mentzai [Urdiain]) 1 iz. Berantzagia, legamia; orea altxatzeko edo harrotzeko erabiltzen den gaia. 2 adj. Adoregabea. Persona mentzaia 'pertsona mentzagia'. Balore gutxikwa danangeiti: A ze mentzai kozkorra dan oi! 'balore [adore, kemen] gutxikoa denarengatik: A zer mentzagi kozkorra den hori!'. |
mentzai, mentzaia | berantzagi, legamia | |
merezi izan | merezi izan | merezi izan [Bakaiku] (eta mezi [Urdiain]) 1 dau ad. Merezi dau 'merezi du' (Ond Bak). Mezitakwa jaso dau 'merezitakoa jaso du'. Ondo mezita 'ondo merezita'. |
meritu, meritua | meritu | meritu iz. Meritu aundia duka in denak 'meritu handia dauka egin duenak'. |
merkadeia | merkantzia, salgai, marxandiza | merkaderia (> merkadeia) iz. Merkantzia, salgaia. |
merkantzia | merkantzia | merkantzia (> merkanzia) iz. Salgaia. Merkanzia ona duka 'merkantzia ona dauka'. ◆ merkantzia tren (> merkanzia trena). Salgaiak garraiatzen dituen trena. |
merkatu, merkatzen | merkatu (2) | merkatu (eta merketu) [Adinekoek 'merkatu' erabiltzen dute] da/dau ad. Zerbaiten prezioa beheratu, merkeago bihurtu. ▼ Anton. gastitu. (Alderatu: merkau [erosteko eta saltzeko tokia]). |
merkau, merkaua | merkatu (1) | merkau iz. Merkatua, erosteko eta saltzeko tokia. Ik. fei. (Alderatu: merkatu). |
merke | merke | merke 1 adj. Prezio apalekoa. Merluzῐek badaki merkῐo're yoten 'legatza merkeago ere egon ohi da' [badaki merkῐo yoten = merkeago (ere) egon ohi da (suele estar más barato/a)]. ▼ Anton. gasti. 2 adj. Zerbitzuak edo salgaiak merke eskaintzen dituena. Denda merke batῐen yosi genduzen 'denda merke batean erosi genituen'. 3 adb. Prezio apalean. ● Esr. zah. Jakan beia merke, bea ekartzῐa neke 'Jakan [Aragoiko herria] behia merke, baina ekartzea neke'. |
merketu, merketzen | merkatu (2) | merkatu |
merketxo | merketxo | merketxo 1 adj. Merke samarra. Merketxwa 'merketxoa'. Auto merketxwet yosiko nike 'auto merketxo bat erosiko nuke'. 2 adb. Merke samar. Merketxo saldu dezu 'merketxo saldu duzu'. |
merluza, merluzia | legatz | merluza iz. (Zool.) Legatza; itsas arraina (Merluccius merluccius). Bixigarria ber dau merluzῐek, bestela motela da-ta 'bizigarria behar du legatzak, bestela motela da eta'. Merkῐo're badaki yoten merluzῐek 'merkeago ere egon ohi da legatza'. Ik. peskadilla. |
mermelada, mermeladia | marmelada | mermelada iz. Marmelada. Dendan yositakwek, mermeladak; etxῐen indakwek, dulzῐek 'dendan erositakoak, marmeladak; etxean egindakoak, dultzeak [konfiturak]'. Ik. dulze. |
mesede, mesedia | mesede | mesede iz. Norbaiten edo zerbaiten aldeko egite onuragarria. Alkarri mesede iteko ge (Ond Bak). ▼ Anton. galte. ◆ mesede egin (> mesede in) On egin. ◆ mesedea egin (> mesedia in) On egin. Ik. on egin (> on in). ◆ mesedez Zerbait eskatzean erabiltzen den esapidea. Zade isilik, mesedez! 'zaude isilik, mesedez!'. Ik. jangoinkuengeiti. |
mesedez | mesedez | |
metal iturri, metal iturria | metal iturri | |
metal ur, metal ura | metal ur | |
metal, metala | metal | metal iz. Elementu kimikoa, beroaren eta elektrizitatearen eroale ona, distira berezia duena. ◆ metalezko adj. Metalezko kaja batῐen sartuta 'metalezko kaxa batean sartuta'. ◆ metal iturri iz. Metal ura ematen duen iturria. ◆ metal ur iz. Burdina duen ura. |
metalezko, metalezkua | metalezko | |
metaliko, metalikua | metaliko | metaliko adj. Metalezkoa. Estruktura metaliko guztia undatu dau suek 'estruktura metaliko guztia hondatu du suak'. Ik. metalezko. |
metatu | inausi, (adarrak) moztu | metatu dau ad. Inausi, adarrak moztu (Iza Alts). Ik. moztu. |
meza ata | meza atera | |
meza entzun | meza entzun | |
meza, mezia | meza | meza iz. Elizkizuna. Mezῐa eskwaz ta erdῐaz, bita eman dau 'meza euskaraz eta erdaraz, bietara eman du'. | meza fan. | mezako denbora(n). | mezῐa esan. Mezῐa esanik do. | mezan laundu. Mezan launtzen dai monagilluek. | meza launtzailῐa. | meza libua 'meza liburua'. | mezῐa eman. Apizak mezῐa eman dau. || meza sartu. Beneki meza sartuik dela (Ond Bak). (meza sartwik, mezῐa hasik). || meza nagosia, meza txikia (Ond Bak), goizeko mezῐa. | mezakwen: mezako denboran. ◆ meza ata (> mezῐa ata). Meza atera, norbaiten aldeko meza emateko eskaria egin. Aitan aldeko mezῐa atatzeko dirua eman dῐa 'aitaren aldeko meza ateratzeko dirua eman dio'. ◆ meza entzun (> mezῐa entzun). (Iza Alts); Mezῐa entzun [Urdiain]. ¬ |
mezi (izan) | merezi izan | |
mezkla, mezklia | nahasketa | mezkla iz. Ik. nahasteka. |
mezklatu, mezklatzen | nahasi | mezklatu da/dau ad. Ik. nahasi; nahastu. |
mi, mia (mihi, mihia) | mihi | mihi (> mi) 1 iz. Ahoko organo gihartsua. 2 iz. Ezkilen eta joareen barnean dilindan dagoen atala. Farien mihia (> farῐen mia) 'joarearen mihia'. 3 iz. Mihi forma duen material malguzko pieza. Zapatillien mia 'zapatilaren mihia'. ◆ katuak mihia jan (> katuek mia jan). [Hitzegiteko gogorik ez duen umeari] Katuek mia jan dezu? 'katuak mihia jan dizu?'. ◆ mihi gaizto (> mi gaizto). Ik. mihigaizto. ◆ mihia mitilik (> mia mitilik) adb. Hitzontzikerian. ● (Esaera) Mihia mitilik, ixilik egon ezinik. || Emen ibili ga, mia mitilik 'hemen ibili gara, mihia mitilik' (Maritxu Galarza). ◆ mihi punta. Mihiaren muturra. ◆ mihi puntan ibili. Gogoratzeko zorian egon, baina gogoratu ezin dela. ◆ mihi zikin (> mi zikin). Ik. mihizikin. |
miau | miau | miau 1 iz. Katuaren oihua. 2 onomat. Katuaren oihuaren onomatopeia. ◆ miau egin (> mῐau in). Katuek mῐau in dau 'katuak miau egin du'. |
miau in | miau egin | |
miaukan | miauka | miaukan adb. Miauka, miau eginez. Katu ila, katuek miaukan daitza 'katu hila [otsaila], katuak miauka dabiltza'. |
miazkatu, miazkatzen | miazkatu | |
miezkatu, miezkatzen | miazkatu | miezkatu (eta miazkatu (?)) dau ad. Miazkatu; mihia zerbaiten gainetik igaro. Patῐa miezkatu 'platera miazkatu'. Ik. txupatu. ◆ (norbaiti) ipurdia miezkatu. Lgart. Koipea eman. |
miezkatzaile, miezkatzailia | miazkatzaile | miezkatzaile iz. Miazkatzailea. ◆ ipurdi miezkatzaile. Lgart. Ipurdi-miazkatzailea. Ipurdi miezkatzailia. |
mihi puntan ibili | mihi puntan ibili | |
mihia mitilik | mihia mitilik, hitzontzikerian | |
mihigaizto, mihigaiztua | mihigaizto | mihigaizto, mihi-gaizto adj./iz. Gaizki esalea, gaizki esaka aritzen dena. |
mihiluze, mihiluzia | mihura | mihiluze (> miluze) iz. (Bot.) Mihura; zenbait zuhaitzen enbor-adarretan hazten den landare bizkarroia, fruitutzat ur likatsu batez beteriko aleak ematen dituena (Viscum album). |
mihisa, mihisia | mihise | mihisa (> misa) iz. Mihisea, liho hariz egindako oihala. ◆ mihisazko (> misazko). Misazko izarak 'mihisezko izarak'. |
mihisazko, mihisazkua | mihisezko | |
mihizikin, mihizikina | mihizikin, mihigaizto | mihizikin, mihi-zikin adj./iz. Gaizki esalea, gaizki esaka aritzen dena; birao egiten duena, hitz itsusiak esaten dituena. ▲ Sin. agozikin. ▼ Anton. agogarbi. |
miko, mikua | mizkin | miko adj. Mizkina; gutxi jaten duena; janari askori muzin egiten diona. Gutxi ta gogo txarrakin jaten dena da mikwa 'gutxi eta gogo txarrarekin jaten duena da mikoa'. Ik. mirrin; mizkin. |
mila | mila | mila 1 zenbtz. 1000. Mila pezta irabazko banuke (Ond Bak). 2 zenbtz. Kopuru handia; asko. Mila aldiz aitu dot gauza bῐa 'mila aldiz aditu dut gauza bera'. ◆ mila aldiz esan. Mila aldiz esan diat gauzok eztῐala ola iten 'mila aldiz esan diot gauzok ez direla hola egiten'. ◆ mila puska egin (> mila puska in) dau ad. Puska askotan zatitu; suntsitu. Amorratuta, alkia mila puska in dau lurran kontra emankan 'amorratuta, aulkia mila puska egin du lurran kontra emanka'. ▲ Sin. milatxiki in. Ik. apur-apurra egin. ◆ mila puska egin behar (> mila puska in ber). Zerbait apurtzeko edo suntsitzeko gogoa adierazten duen esapidea. Pazῐenziaik ez, ta belaxeti do dana mila puska in ber! 'pazientziarik ez, eta berehalaxetik dago dena mila puska egin behar!'. ◆ mila txiki egin (> milatxiki in) 1 dau ad. Txiki-txiki egin, txikitu, puska txiki-txikietan zatitu; suntsitu. Milatxiki in dau autwa, bea bῐak eztau minik artu 'mila txiki egin du autoa, baina berak ez du minik hartu'. Ik. apur-apurra egin. ▲ Sin. mila puska in. 2 dau ad. Galantak eman, ederrak eman, jipoia eman. Muxinkwen serio asi zaio, ta mila txiki in dau 'muxinkoan [borrokan] serio hasi zaio, eta mila txiki egin du'. |
mila puska in | mila puska egin | |
mila txiki in | mila txiki egin; txiki-txiki egin | |
milagro, milagrua | mirari, mirakulu, milagro | milagro iz. Miraria, mirakulua. Ezazu milagroik espῐatu 'ez ezazu milagrorik esperatu'. |
milaka(n) | milaka | milaka (eta milakan) adb. Hainbat milako dituen kopuruan, kopuru oso handian. Orduen bai uso bandadak; uswek milakan etortzen zῐan 'orduan bai uso bandak; usoak milaka etortzen ziren'. Ik. zientoka(n). |
millon, millona | milioi | millon iz. Milioia. Millon bat irabazko banuke (Ond Bak). |
millonaio, millonaiua | milionario | millonario (> millonaio) adj./iz. Milioiduna, milionarioa. Ik. aberats (> abeats, abiats); dirudun; lezakena. ¬ |
mimatu, mimatzen | mimatu, mainatu | mimatu 1 dau ad. Norbaiti maina edo txera gehiegi egin. Raso mimatwik dukatziai aur oiek 'arras mimaturik dauzkate haur horiek'. 2 dau ad. Ondo tratatu. Izko ondo kasoinik ta mimatwik ibiltzen dai 'izeko ondo kasu eginik eta mimaturik ibiltzen [izaten] dute'. |
mimo, mimua | mimo | mimo 1 iz. Maina, txera. Ik. loseja. Mimo batzuk in berko dῐatzizu 'losintxa batzuk egin beharko dizkiozu'. 2 iz. Arreta, arta. Mimo aundiekin tratatzen dau 'mimo handiarekin tratatzen du'. Ik. kuidado. |
mimoso, -a, mimosua, -ia | mainatsu, mainati | mimoso, -a (Generoa hartzen du: mimoso, mimoswa; mimosa, mimosῐa) adj. Mainatia; mainak eta txerak oso atsegin dituena. Aur mimoswa da; losaja ta mimo batzuk in berko dῐatzizu 'haur mainatia da; losintxa eta txera batzuk egin beharko dizkiozu'. |
mimuka, mimukia | (hezur) muin, 2 (landareen) bihotz | mimuka 1 iz. Hezur muina. ▲ Sin. kimuka [Altsasu]. 2 iz. Landare mota batzuen gihar edo bihotza. Intrusῐek mimukῐa duka 'intsusak mimuka [bihotza] dauka'. |
min bear | eritsitona | |
min egin | min egin | |
min eman | min eman | |
min orri, min orria | eritsitona (orria) | |
min, mina | min | min 1 iz. Buko mina dukat 'buruko mina daukat'. Minakin do 'minarekin [minez] dago'. Ik. sumin; oinaza; minsor. ● Esr. zah. Besten mina, begien lua 'besteren mina, begien (begiaren) loa'. 2 iz. Zauria, ebakia. Ik. ebagi. 3 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, mikatza, garratza. Ik. pikante. 4 iz. Irrika, gogo bizia. Ongura mina. ◆ min(a) egin (> mina in). 1 Min hartu. 2 Min eman. ◆ mina egon (> mina eon, mina yon). Janariez-eta mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortu. Minak de piperrok 'minak daude piper hauek'. Ik. pikante. ◆ min(a) eman. Mina ematen dwai zapata berriok 'min ematen didate zapata berriok'. ◆ min(a) hartu. Eztot artu minik 'ez dut hartu minik'. Ik. eritu. ◆ mina hartzen. Min izan, min eman. Mina artzen dot bizkarrῐen 'mina (hartzen) dut bizkarrean'. ◆ minak egon (> minak eon/yon) adb. Minez egon, min duela, mina jasaten. Minak no; badῐat yun guztῐa 'minez nago; badaramat egun guztia'. ◆ min belar (> min bear). (Bot.) Eritsitona (Sedum telephium). Materia edo zornea duten zauriak ongitzeko erabiltzen da. Ertizak ongitzeko patzen da min bearra 'ertitzak [itzeminak] ongitzeko paratzen da min belarra'. ◆ min orri. (Bot.) Eritsitona (Sedum telephium). Gaiztatutako [gaiztotutako] minak sendatzeko erabiltzen den min belarraren orria (hosto mamitsua). Ik. min belar (> min bear). |
min(a) hartu | min hartu | |
minak yon | minak egon / minez egon | |
minbera (?) | minbera | minbera [?] adj. Mina erraz sentitzen duena; zirrara txikiei sentibera dena. |
minbizi, minbizia | minbizi | minbizi iz. Gorputz ehun bateko zelulak eragabeki ugaritzea eragiten duen eritasuna, inguruko ehunetara hedatzeko joera duena. Gῐo ta jende gaio do minbiziekin 'gero eta jende gehiago dago minbiziarekin'. Ik. ale2. |
mindu, mintzen | mindu | mindu 1 da ad. Esenia mindu, ardua mindu, jana mindu. Janá iten da mindú (Ond Bak). Ik. ozpindu; pikatu. 2 da/dau ad. Haserrea, nahigabea edo samina sentitu edo sentiarazi. Mindwik yon 'mindurik [saminduta] egon'. Ik. sumindu. |
mineal, mineala | mineral | mineral (> mineal, minῐal) 1 iz. Mea. 2 iz. Ongarri minerala. Oi gizonan maua; eztaki sorwen minῐala ondo botatzen! 'hori gizonaren maua [moldakaitza]; ez daki soroan minerala ondo botatzen!'. |
mingarri, mingarria | mingarri | mingarri adj. Min ematen edo egiten duena. Mingarria izaten da erlῐen pikadῐa 'mingarria izaten da erlearen pikada' [Pikada, ziztada]. | Mingarria da launak olako burla bat itῐa ‘mingarria da lagunek holako burla bat egitea’. |
minkar, minkarra | mingar, mikatz, garratz | minkar adj. Mingarra; mikatza; garratza. Okan garratxak lepizi minkarrak yoten dῐa 'okaran garratxak [okaran mota] lehendabizi minkarrak egoten dira'. |
minsor, minsorra | minsor | minsor iz. Min edo oinaze arin iraunkorra. ▼ Anton. min bizi. |
mintei, minteia | mintegi | mintegi (> mintei) iz. Lursaila, beste toki batean birlandatuko diren landareen haziak ereiteko prestatzen dena. Ik. hazileku. |
mintz, mintza | mintz | mintz 1 iz. – Ik. tela. ¬ |
minuto, minutua | minutu | minuto iz. Minutua; orduaren hirurogeirena. Bi minuto aurrῐatwik do eliztorreko erlejua 'bi minutu aurreraturik dago eliz dorreko erlojua'. Minuto bat garrengo bizia aldatu laikek 'minutu bat garrenerako bizia alda daiteke'. Minuto txar bar ezin espῐatu! 'minutu txar bat ezin esperatu'. |
miñigi, miñigia | miñigi iz. Uztarriko babesa (?) ¬ | |
mirri, mirria | urri, eskas | mirri adj. Urria, eskasa, gauza gutxia; txikia. Yauri mirria 'euri mirria [eskasa]'. [Bereizi mirrin]. |
mirrimarrau | armiarma | mirrimarrau [Bakaiku] iz. Armiarma. Ik. imirrimau. |
mirrin, mirrina | mirrin | mirrin (Generoa hartzen du: mirrina, mirrinwa) 1 adj. Gutxi jaten duena; janari askori muzin egiten diona. Ik. mizkin; miko. 2 adj. Mardula ez dena, txikia, argala. Mirrina, kaxkarra (LM). [Bereizi mirri]. |
mirrindu, mirrintzen | mirrindu | mirrindu da ad. Koxkortu, kaxkartu; mardultasuna galdu, mirrin bihurtu. Ik. kaxkartu. |
mirrinkan | mirrinkan adb. Mirrinkan jaten dau. | |
mirrinkeia | Gauza gutxi, eskasa. Hoi da mirrinkeia eman duaina. | |
miru buztan, miru buztana | miru buztan | |
miru, mirua | miru | miru iz. Hegazti harraparia (Milvus milvus). Gora ta behera ibiltzen dana (Ond Bak). Mirua loka dago. ● (Kantaita) Elorria loran dago / mirua loka dago / artua eraiteko / a zer giroa dago. ◆ miru buztan 1 Ardiei belarrian egiten zaien marka, belarri puntako zati bat kenduz miruaren buztanaren forma hartzen duena. 2 Miruaren buztanaren antzeko forma duten pieza ar batez eta pieza eme batez eginiko mihiztatzea; era horretan mihiztatzeko mihia. *{OEH (Iza Alts) (mirabuztena), ArOñ; Izeta BHizt2 (miru-puxten). La señal que se hace a las ovejas quitando un pedazo en la punta de la oreja y dejándola en forma de horquilla como la cola del milano (Iza Alts)}. |
mis / mix | mis (eta mix) interj. Katuari hots egiteko erabiltzen den hitza. Ik. mitxina. ▼ Anton. zapi. | |
misei, miseia | miseria | miseria (> misei, miseia) 1 iz. Behartasun gorria. Miseia zon ba garai artan 'miseria zegoen bada garai hartan'. Miseia gorria ikusitakwek ga gu 'miseria gorria ikusitakoak gara gu'. 2 iz. Ezbeharra, zoritxarra. Zoritxarreko gertaera baten ondotik: Au miseia! 'hau miseria!'. Miseia zan gῐo, e? 'miseria zen gero, e?'. Ik. zoritxar. |
miserable, miserablia | miserable | miserable (eta mixable, mixablῐa) 1 adj. Doilorra, zitala. 2 adj. Miseriazkoa, oso behartsua; zorigaiztokoa, gupidagarria. Bizi modu mixablῐa 'bizi modu miserablea'. |
miserikordia | miserikordia | miserikordia 1 iz. Errukia. Ik. erruki; errukimentu. 2 iz. Erruki etxea. |
misteio, misteiua | misterio | misterio (> misteio) 1 iz. Giza ezaguerari edo norbaiti ulergaitz gertatzen zaion gauza. 2 iz. Erl. |
mistela | mistela | mistela iz. Ardo gozoa; zenbait edari bizi gozori ematen zaien izena. Yateko, emantazu mistela 'edateko, emaidazu mistela'. |
misto kaja, misto kajia | misto kaxa, pospolo ontzi | |
misto, mistua | misto, pospolo | misto iz. pl. mistwek. Pospoloa. Ik. fosforo. ◆ misto kaja iz. Misto kaxa, pospolo ontzia. Misto kajῐa. Bazpare, artu misto kajῐa morralῐen 'badaezpada ere, hartu misto kaxa morralean [ehiza-zorroan]'. Misto kajῐa ta tabako paketῐa 'misto kaxa eta tabako paketea'. |
mistu | mizto, ezten | mistu [Bakaiku] iz. Miztoa; sugeen eta sugegorrien eztena. {Aguijón de culebras y víboras. De abejas y avispas es mustaka (Ond Bak)}. |
mitilik | mutiri (?) | *OEH mitilik. Nere muie mitilik (= itzontzikerian), ixilik ezin egonik (G-nav). Inza NaEsZarr 176. (Maritxu Galarza) |
mitin, mitina | mitin | mitin iz. Gizarte- edo politika-arazoez hitz egiteko bilera ageria edo jendaurrekoa. Leno, gerra aurreti, mitinak yoten zῐan 'lehenago, gerra aurretik, mitinak egoten ziren'. Ik. batzar. |
mitxina | mitxina | mitxina iz. Haur. Katua. |
mixable, mixablia | miserable | |
mizkin, mizkina | mizkin | mizkin (Generoa hartzen du: mizkina, -ia; mizkino, -ua) adj. Gutxi jaten duena; janari askori muzin egiten diona. Ik. mirrin. |
mizkinkeia | mizkinkeria | mizkinkeria (> mizkinkeia) iz. Pertsona mizkinari dagokion jarrera edo egitea. Mizkinkeia gogoti duka orrek 'mizkinkeria gogotik dauka horrek' [gutxi jaten duenagatik edo janari askori muzin egiten dionagatik esaten da]. |
mizkino, mizkinua / mizkina, mizkinia | mizkin | mizkino, -a (Generoa hartzen du: mizkina, -ia; mizkino, -ua) adj. Ik. mizkin; miko. |
mizpera arbola, mizpera arbolia | mizpira, mizpirondo | |
mizpera, mizperia | mizpira | mizpera 1 iz. Mizpira, mizpirondoaren fruitua. 2 iz. Mizpirondoa (Mespilus germanica). ◆ mizpera arbola iz. Mizpira (arbola), mizpirondoa (Mespilus germanica). Ik. mizpero. |
mizpero, mizperua | mizpira | mizpero 1 iz. Mizpirondoaren fruitua. 2 iz. Mizpirondoa. ◆ mizpera arbola. (Bot.) Mizpera arbolῐa (Mespilus germanica). |
moda, modia | moda | moda iz. Leku, denbora edo talde jakin batean harrera oso ona duen ohitura edo joera; bereziki, janzteko molde igarokorra. ◆ modan egon (> modan yon). Boladan egon. ◆ modan jarri, paratu (> modan patu). Boladan jarri. |
modernidade, modernidadia | modernitate | modernidade iz. Modernitatea. |
modernizatu, modernizatzen | modernizatu | modernizatu da/dau ad. |
moderno, modernua | moderno | moderno, -a (Generoa hartzen du) adj. Ezautuko bazendukei; adinekwa da, bea, beti izan dan bekela, modernῐa 'ezagutuko bazenute; adinekoa da, baina, beti izan den bezala, moderna'. |
modu beiko, modu beikua | modu gabeko | |
modu, modua | modu | modu iz. Ik. lera; kisa. ◆ modu onean (> modu onῐen). Modu onien hitzegin; modu txarrien hitzegin. Bizi modu ona dia. Be moduen 'bere moduan' modu = egoera (?) Modu horretan zen. ◆ modu batean (> modu batῐen). ◆ modu batera (> modu batῐa). ◆ modu beiko. Modu gabekoa. Ik. moldakaitz; torpe. – modu batera (> modu batῐa). Antzera. ◆ zer moduz? 1 Zer moduz zaitza? 'zer moduz zabiltza?'. 2 (Norbait ikustean, diosal esapide gisa). Zer moduz, Pilar? |
moduko, modukua | moduko | moduko adj. Antzekoa, gisakoa. Ik. antzeko; kisako. ῐe modukwa dok oi're 'hire modukoa duk hori ere'. Ikusteko moduko pelikulῐa bota dai 'kusteko moduko pelikula [filma] bota dute'. Betako moduko pantalonik eztau bilatzen 'beretako moduko prakarik ez du bilatzen [aurkitzen]'. Alkarren modukwek dῐa 'elkarren modukoak dira'. |
mogimentu, mogimentua | mugimendu | mogimentu 1 iz. Mugimendua; mugitzea; zerbaiten egongune aldaketa. Mogimentua da gorputzandako botikaῐk obena 'mugimendua da gorputzarendako botikarik hoberena'. 2 iz. Mugimendua; jarduera, aldaketa..., gizatalde edo erakunde batek eragina. Mogimentu aundia yon zan urtῐaitan errien 'mugimendu handia egon zen urte haietan herrian'. |
mogitu, mogitzen | mugitu | mogitu 1 da/dau ad. Mugitu. Mogitu alkia pixkat 'mugitu aulkia pixka bat'. Ik. korritu. 2 da/dau ad. Aritu; aritzera bultzatu. Mogi hadi! 'mugi hadi!'. 3 da ad. Jagi. Oyati mogitu. Gaur bῐandu mogitu nauk 'gaur berandu mugitu nauk'. Ik. jagi. 4 da ad. Ernatu, natura mugitu, esnatu. Danekoz irukopitxilitak mogitu dῐa 'dagoeneko hirukopitxilitak [sanjose lore] mugitu dira'. Arbolῐa mogitwik do 'arbola mugiturik dago'. Ik. ernetu. ◆ ezin mogitu. Ezin mugitu. |
mogitzaile, mogitzailea | mugitzaile | mogitzaile adj./iz. Mugitzailea; mugitzen dena; mugitzen duena. Urdinen ezto jende mogitzailῐa 'Urdiainen ez dago jende mugitzailea. |
mogollon, mogollona | pila | mogollon iz. (Hitz berria) Pila, kopuru handia. Ik. pila1. |
mokau (?) | mokadu | mokau (?) iz. Ik. bokau. |
moko, mokua | ipurtxuntxur | moko iz. Ipurtxuntxurra; hegaztietan, atzealdeko muturreko atal dortsal edo sakroa, buztanaren oinarria. [Oharra: ez nahastu 'moko' hitzak euskara batuan duen esanahiarekin. (Alderatu: piko)]. Mokwa: egaztien atzekaldῐa 'mokoa: hegaztien atzealdea'. || Ik. mokor. ¬ |
mokor, mokorra | mokor | mokor iz. Aldaka. Emakume mokor-zabala. || Mokorrán atzetík: aimalién atzekaldiá (Ond Bak). Ik. kadera. |
mokordo, mokordua | mokordo | mokordo 1 iz. Gorotz lodi gogorra. Ik. mordo. ▲ Sin. kaka-mokordo, kaka-pustilo. 2 adj. (Irain hitz gisa). ▲ Sin. kakazu. ◆ kaka-mokordo 1 iz. Kaka mordoa. ▲ Sin. mokordo, kaka-pustilo. 2 adj. [Urdiain, Bakaiku] (Irain hitz gisa). Pertsona kakazua. Ik. kakazu. |
moldakaitz, moldakaitza | moldakaitz | moldakaitz adj. Trebetasunik ez duena. ▲ Sin. mabilezko (?), baldar, makal, torpe, kalamidade. |
moldatu, moldatzen | moldatu | moldatu 1 da ad. Aritzeko edo zerbait egiteko, aipatzen diren bideei askietsirik jardun. Ondo / ongi moldatzen da lanῐen 'ondo / ongi moldatzen da lanean'. [abildadia, mañia ibili]. 2 da ad. Konpondu, bat etorri. Ongi / ondo moldatu; gaizki moldatu (hurkoarekin). Ik. konpondu; arreglatu. ¬ |
molde, moldia | molde | molde 1 iz. Gauzaki barne-hustua, bertara isurtzen den oreari edo gai urtuari bere forma ematen diona. 2 iz. Itxura, tankera. |
molestatu, molestatzen | molestatu | molestatu dau ad. (Norbaiten lasaitasuna) eragotzi. Ik. galarazi. |
molestia | molestia | molestia iz. 1 iz. Eragozpena; traba. 2 iz. Mina, ondoeza. |
molitu, molitzen | eho | molitu dau ad. Ik. iho / iyo; txehe-txehea egin (> txe-txea in). |
moltso, moltsua | moltso | moltso (eta moltxo) 1 iz. Multzoa; multzo nahasia. || Maῐz moltsua, maῐz bizarra 'maiz moltsoa, maiz bizarra'. 2 iz. Borla; mutur batekik edo erditik lotzen diren sokatxoen multzoa, apaingarri gisa erabiltzen dena. Moltso: elastikuen borla (Ond Bak). Ik. borla. |
moltxo, moltxua | moltso | moltxo (eta moltso) Ik. moltso. 1 iz. Moltsoa; multzoa, multzo nahasia. Maῐzan moltxwa, maῐzan bizarra 'maizaren moltsoa, maizaren bizarra'. 2 iz. Borla. Ik. borla. |
momentu, momentua | momentu, memento | momentu iz. Mementoa; denbora-bitarte guztiz laburra. Yozeῐn momentutan 'edozein momentutan'. ◆ momentuan (> momentuen) adb. Berehala, segituan. ◆ momentu honetan (> momentu ontan) adb. Orain, une honetan. |
momo | mamu | momo iz. Haur. Mamua; izutzen duena. Ik. fantasma. |
momotxorro | mozorro | momotxorro [Altsasu] iz. Inauteetan mozorrotzen dena. Ik. momoxarro. |
momoxarro haundi eguna | momoxarro handi eguna | |
momoxarro txiki eguna | momoxarro txiki egun | |
momoxarro, momoxarrua | mozorro, mozorrodun | momoxarro 1 iz. Inauteetan mozorrotzen dena. Momoxarro jantzi. 2 iz. Inaute. ◆ momoxarroak (> momoxarrwek). Inauteak. [Oharra: momoxarro adierak diote-ren adiera hartu du]. Ik. diote, diotiek. ◆ momoxarro txiki egun. Inauteetako domeka; adin txikiko nesaki eta mutikiak janzten dira momoxarro. ◆ momoxarro haundi egun. Inauteetako asteartea; neskixak eta mutilak janzten dira momoxarro. Ik. diote egun. |
monagillo, monagillua | meza mutil | monagillo iz. Meza mutila, meza-garaian apaizari laguntzen dion mutila. Urte askotan izan da monagillo. |
monigote, monigotia | txotxongilo; eskumakila | monigote 1 iz. Txingotea, taxurik gabeko irudia. 2 adj. Irmotasun gabeko pertsona, besteek erabil dezaten uzten dena [eskumakila, morroi baten gisa erabilia den pertsona]. Ik. pelele. |
monja, monjia | moja | monja iz. – monja-jantzia |
montatu, montatzen | muntatu | montatu 1 dau. Muntatu, armatu; tresnez, egiturez eta kidekoez mintzatuz, osatzen duten zatiak eta atalak elkarri lotu eta aritzeko edo erabiltzeko eran utzi. Motorra ondo montatu dau 'motorra ondo muntatu du'. Despeitu dai pabellona montatzeti 'despeditu [bukatu] dute pabiloia muntatzetik'. 2 dau ad. Ikuskariez mintzatuz, emanaldia antolatu; sortu. Espektakulo ederra montatu daῐ 'espektakulu ederra muntatu dute'. A ze numerwa montatu dau! 'a zer ikuskizuna muntatu du [duen]!'. Ik. armatu. |
monton, montona | pila, mordo, meta | monton iz. Pila, mordoa, meta. Ik. pila; samalda; alde3. |
montondu, montontzen | metatu, pilatu | montondu da/dau ad. Dirua montondu. Ik. pilatu. |
mordo, mordua | mordo | mordo 1 iz. mordo haundia. Sin. monton, pila. – kaka mordua (= kaka-mokordua) – bear mordua. |
mordoska, mordoskia | mordoxka | mordoska iz. Mordoxka, mordo txikia; (Adkor.) mordoa. Ik. mordotxo. |
mordotxo, mordotxua | mordotxo | mordotxo iz. Mordo txikia; (Adkor.) mordoa. Ik. mordoska. Diru mordotxo bat jasoko dau 'diru mordotxo bat jasoko du'. |
morkots, morkotsa | morkots | morkots iz. Gaztainaren oskol arantzatsua. Morkotsak matxardῐekin artzen dῐa 'morkotsak matxardarekin hartzen dira'. |
moro, morua | moro, mairu | moro iz. Mairua; Ipar Afrikako herritarra. Abwelak esaten zwan «ai aurra, gizonak morwek dῐa danak» 'abuelak esaten zidan «ai haurra, gizonak moroak dira denak». |
morokil, morokila | morokil | morokil iz. Arto irinarekin egiten den ahi lodia. Artinakin indako aia da morokila 'arto irinarekin egindako ahia da morokila'. |
morral, morrala | (ehiza) zorro | morral iz. Zorroa; ehiza zorroa. Morrala bizkarrῐen artuta 'morralea bizkarrean hartuta'. |
morroi, morroia | morroi | morroi iz. Baserri batean edo etxe batean zerbitzari dagoen gizonezkoa. Morroi lanetan ibilik do 'morroi lanetan ibilirik dago'. Artzai lanetan launtzeko artu zain morroi 'artzain lanetan laguntzeko hartu zuten morroi'. Ik. kriau. |
morron, morrona | pipermorro | morron adj./iz. (Bot.) Pipermorroa, piper mota mamitsu eta gozoa (Capsicum annuum). Piper morrona. Ik. pipermorro; piper morron. |
morroska, morroskia | neska puska | |
morrosko, morroskua / morroska, morroskia | morrosko; neska puska | morrosko, -a (Generoa hartzen du) adj./iz. Neska edo mutil galanta eta indartsua. ¬ |
morroxila, morroxilia | mingots; basoetako mingots | morroxila 1 iz. (Bot.) Belar jangarria (Oxalis acetosella) | Txikitan, munotan yoten zian morroxilak jatia faten gindaken. | Morroxilia, gahien parte, munotan etortzen zan. Gordinik jateko goxuek dia. 2 iz. Lgart. Alua. ◆ hiruko morroxila. (Bot.) Basoetako mingotsa; landare jangarria (Oxalis acetosella L.). Iruko morroxilak, jateko goxuek eta minkarrak dῐa 'hiruko morroxilak, jateko goxoak eta minkarrak dira'. |
mortal, mortala | mortal | mortal 1 adj. Hilgarria, hiltzen duena. Pekatu mortala. Salto mortala. 2 adj. Hilkorra, hilko dena. ¬ |
mortero, morterua | mortero | mortero iz. Morteruba iten da hariakin, porlanakin ta urakin: pila patzen da lurrien, ta han iten da erdien sakan bat (Ond Bak). Ik. masa. |
moru | mukuru, gainezka | moru adb. Mukuru, gainezka; neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka. Ik. gainez. [(Ond Bak) moru: rebosante, derramándose. JMS. moru: llenar un recipiente sobradamente]. |
moskatel, moskatela | moskatel | moskatel 1 iz. (Bot.) Ale gozo eta urrintsua duen mahats mota. Moskatel matsa 'moskatel mahatsa'. Gustwa jan dot moskatel maskilwa; ondo onduta ta gozo-gozwa zon 'gustura jan dut moskatel mahatsokoa [mahats mordoa]; ondo onduta eta gozo-gozoa zegoen'. 2 iz. Moskatel mahatsez eginiko ardoa. Etxῐen inioko piper opilakin ta moskatelakin zelebratu du urteguna 'etxean egindako piper opilekin eta moskatelarekin zelebratu [ospatu] dugu urteguna'. |
moskol, moskola | mardo, mardul | moskol adj. Onddoez, fruituez-eta mintzatuz, trinkoa eta mardula. Ointo moskolak. |
mostillo | mostillo iz. (Iza Alts). Gorotza zabaltzen genduen mostillue bezela (Iza Alts). Perz batin txokolatie bezela eín eta ilarriguntziyekin-e zabaltzen gendubén mostillue bezelá Ald. mustilo?, krema? | |
mosto, mostua | muztio | mosto iz. Muztioa. Ik. mustilo. |
mostradore, mostradoria | mostradore | |
mostraza, mostrazia | ziape, mostaza, basaziape (?) | mostraza iz. (Bot.) (Lepidium latifolium), (Brassica juncea), (Sinapis arvensis) (?). Mostrazῐek aragien eta esenῐen gusto txarra ematen zῐan ganauai 'mostazak haragian eta esnean gusto txarra ematen zion ganaduari'. |
mota | mota Ez da erabiltzen 'motia' absolutibo singularrian (?) | |
motel, motela | motel | motel 1 adj. adj. Edozein eratako bizitasuna edo indarra falta zaiona. Izaera motela. 2 adj. Gatzgabea. Motel samarra do 'motel samarra dago'. ▲ Sin. soso, gatzbeiko. ▼ Anton. gatzi. 3 adb. Motel daile 'motel dabil'. || Ik. mutel. ◆ sargar motel (> sar motel). Sagar geza. |
moteldu, moteltzen | moteldu | moteldu 1 da/dau ad. Gelditu. 2 da/dau ad. Janariaren zaporea moteldu. 3 da ad. Eskua moteldu; burua moteldu. ▲ Sin. nagitu, tontotu. |
motezto, moteztua | orban, mantxa | motezto iz. Orbana, mantxa. Moteztwa dukazu atorran 'orbana daukazu atorran'. Plazan bazkaltzen yon dῐalako, lurreko losetak moteztoz beteῐk de 'plazan bazkaltzen egon direlako, lurreko lauzak orbanez beterik daude'. Ik. mantxa; zikin. |
motibatu, motibatzen | motibatu | motibatu da/dau ad. (Hitz berria) Motibatwik jok 'motibaturik zagok'. Ik. ilusionatu. |
motibo, motibua | motibo | motibo iz. Zergatikoa, zioa. Ik. arrazoi. |
moto, motua | moto, motots | moto (eta motto, mottwa) iz. Mototsa; ile multzoa, bereziki buruaren atzealdean bildutakoa. Gaienetan, txumῐa mottwen biltzen dau 'gehienetan, txuma [buruko ilea] motoan biltzen du'. Mottwa yaten dau 'motoa eramaten du'. |
motodun, motoduna | motots-, motodun | motodun 1 adj. Motoa edo mototsa duena. 2 adj. Hegazti motots duna. Buruan ile mordo dun oilua (Ond Bak). |
motor, motorra | motor | motor 1 iz. Ibilgailu edo makina bat higiarazten duen tresna. Matxura aundia duka autwen motorrak 'matxura handia dauka autoaren motorrak' 2 iz. Motozikleta. Motorrakin ibiltzen da 'motorrarekin ibiltzen da'. |
motordun (?) | motordun | motordun (?) adj. Motorra duena. |
motorista, motoristia | motorista, motoziklista | motorista iz. Motoziklista, motorzalea. |
motortxo, motortxua | motortxo | motortxo 1 iz. Motor txikia. Motortxwet duka jugetῐek 'motortxo bat dauka jostailuak'. || Motozikleta txikia. Olako motortxwet, udan ibiltzeko 'holako motortxo bat, udan ibiltzeko'. Ik. motor. 2 Irud. Aparteko ezaugarriak dituen motorra, ez bereziki txikia. A ze motortxwa yosi dau! 'a zer motortxoa erosi du!'. |
motto, mottua | moto, motots | |
motxeila mutur, motxeila muturra | motxaile mutur (?) | Dioselia iten eztuenai esaten zaio 'motxeila muturra'. A ze motxeila muturra jukan horrek! dioselaik in be pasatzen baldin bazan. Gaur motxeila muturrrak mundu guztiek dukatzi, eztai iten dioselaik eta. |
motxila, motxilia | motxila | motxila (eta mutxila) iz. Bizkar-zorroa. Motxila zarra bizkarrῐen artuta 'motxilatzarra bizkarrean hartuta'. |
motxillero, motxillerua / mutxillero, mutxillerua | motxilero | mutxillero (eta motxillero) iz. Eizῐen, mutxillero: txakurripe eizai segi ibiltzen dana; pwesto fijwen eztona 'ehizean, mutxillero: txakurrik gabe ehizari segi ibiltzen dena; postu finkoan ez dagoena' [erdaraz, «cazar al salto»]. |
motxuelo, motxuelua | mozolo | motxuelo iz. Mozoloa; gau hegazti harraparia, hontzaren familiakoa, hura baino txikiagoa (Athene noctua). Ik. hontz. |
motz, motza | motz | motz (eta motx) 1 adj. Neurriz, behar den bezain luzea ez dena. ● Gonia luzia, denantala motza, ederki dantzatzen da Dominika motza. (?). 2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Ezazu meza motzik espῐatu 'ez ezazu meza motzik esperatu'. ▼ Anton. luze. 3 adj. Adimen urrikoa. 4 adj. Punta moztu zaiona. Ariko adar motza 'ahariko adar motza'. Pago motza. ◆ motz gelditu. |
moxal, moxala | moxal | moxal iz. (Hitz berria) Urtebete arteko behorkumea, arra nahiz emea. |
mozkor, mozkorra | mozkor | mozkor 1 adj./iz. Ald. moxkor. Ik. bapo egon; aje. ◆ mozkorra harrapatu. |
mozkorkeia | mozkorkeria | mozkorkeria (> mozkorkeia) iz. Sin. mozkorreia. |
mozkorraldi, mozkorraldia | mozkorraldi | |
mozkorreia | mozkorreria, mozkorkeria | mozkorreria (> mozkorreia, moxkorreia) iz. Mozkorkeria. |
mozkortu, mozkortzen | mozkortu | mozkortu (eta moxkortu) da ad. |
moztaile, moztailia | moztaile | moztaile iz. Aipatzen dena mozten duen pertsona; bereziki, ardiei eta kidekoei, ilea mozten diena. ◆ ile moztaile (> ile-moztailῐa) iz. Ilea mozten duen pertsona. |
moztu, mozten | moztu | moztu 1 dau ad. Moztazu azkazal oiek 'moztu itzazu azkazal horiek'. 2 dau ad. Eten. Bidῐa moztu dai 'bidea moztu dute'. Bier goizῐen ura moztuko dai 'bihar goizean ura moztuko dute'. 3 dau ad. Arbolako fruitua bildu. Gaztinak moztu, bildu (recoger, recolectar, cosechar del árbol las castañas, nueces, etc.). || Intxorra eztau iyork mozten (Ond Bak). 4 dau ad. Inausi, adarrak) moztu. Ik. metatu [Altsasu]. 5 dau ad. Txumῐa moztu dau 'txuma [ilea] moztu du'. Ardiek moztu 'ardiak moztu' [esquilar]. 6 iz. Ebakia, kafeari esne pixka bat nahasiz eginiko edaria. |
mu | mu | mu iz. Behiaren oihua; behiaren oihuaren onomatopeia. Ik. orro. Beiek mu in dau 'behiak mu egin du'. |
muber, muberra | muger, suharri | muber [Altsasu] iz. Mugerra; suharria. (Iza Alts): (piedra de chispa, pedernal). Ik. mugar [Urdiain]. Muberra da mediti ekartzen dan harri fin bet. {Muber batzuk, unos pedernales. Muberra dá menditi ekarzen dan arri fín bet, eta urá kutxilo bezela afílatuik patú ber, ez llanóre, éz; ura púntiakin patú ber (Iza Alts). Txisteraziyoiyek muberratzen aita-ta osaba-ta mailubakin txisteraziyen zuloiten, muber aik sartzén. Ori dá, muberrura dá, guai esaten duei 'piedra de chispa' Ib.}. |
muberratu / mubertu | mugerratu, (narra) mugertu | muberratu / mubertu ([Altsasu] eta mugarratu [Urdiain]) dau ad. Narrari mugerrak [suharriak] paratu. {(Iza Alts): (poner los pedernales en los trillos). Ataiyen iten zien goizian txisteraziyek muberratú, txisteraziyek muberraú arriya menditikarrita; eta goizién gizonák, bi gizón sei txisterazi muberratzén pasatzen zein zazpitati zortziya bitartín gosaitartia (Iza Alts). Mubertu tuu txisterraziyak ontzitako Ib.}. |
mubita, mubitia | mugita | mubita iz. (Bot.) Mugita (Arrhenaterum elatius). Mubita bῐarra 'mugita belarra'. |
muda, mudia | muda | muda 1 iz. Barruko arropa; arropa zuria. 2 iz. Animaliez mintzatuz, ilea, lumak, azala edo oskola aldatzea. |
mudanza, mudanzia | mudantza | mudanza iz. Mudantza. Mudanzῐa duka denborῐek 'mudantza dauka denborak [eguraldiak]. Ik. aldaketa. |
mudatu, mudatzen | mudatu | mudatu da/dau ad. Aldatu; berritu. Subῐek narrua mudatu [azalberritu]. Kangrejuek azala mudatu. Ik. aldatu; lumatu. |
muelle, muellia | malguki (2) | muelle iz. Malgukia; gorputz edo gailu elastikoa, gehienetan espiral itxurakoa, indar batek okertu, tenkatu edo sakatu ondoren, bere jatorrizko formara bere kasa itzultzen dena. || {Somier de muelles}. Egos genduben geliura lau oéakin eta gelartan patu genduben, kendu muéllia oea bakoitzai ta zórtzioeá. (Iza Alts) s.v. oea. |
muestra, muestria | mostra, lagin | muestra iz. Lagina; zerbaiten zati edo kopuru txikia, hura erakusteko edo haren ezaugarriak aztertzeko erabiltzen dena. ¬ |
muga in | atertu | |
muga, mugia | muga | muga 1 iz. Bi lurralde bereizten dituen marra. Erriko mugῐa 'herriko muga'. Altsuko mugῐa 'Altsasuko muga'. Muga-mugan. Ik. kaba. 2 iz. Zerbait amaitzen den tokia edo unea. 3 iz. Garaia, denbora, ordua. ◆ muga egin (> muga in) dau ad. Atertu; euri erauntsia edo elur erauntsia geldiagotzen denean muga egiten du. Yauriek in dau muga; atertu dau 'euriak egin du muga; atertu du'. Ik. atertu. ◆ mugaz adb. Garaiz. Mugaz etorri, garaiz etorri. |
mugante, mugantia | mugakide | mugante (G-nav ap. Iz Als). Fronterizo, limítrofe. Ziordi, Naparruko lenbiziko erriya, Arabakin mugante Iza Als. Ik. zuinkide. |
mugar, mugarra | muger, suharri, silex | mugar (eta muger; muber [Altsasu]) 1 iz. Mugerra; suharria, silexa; kuartzo mota trinkoa, gris horixka, sua pizteko erabiltzen zena. Ik. muber. Mugar harriek, txistaziai patzen zezaizkionak. Ik. mugardi. 2 iz. [?] Legarra. [Muger, mendebaleko euskaraz: grava, guija, piedrecilla]. |
mugardi, mugardia | mugardi iz. Mugar [suharri] asko dagoen lekua. Mugardira, Urbasan, faten zien lehenoko gizonak mugarrak eske (Ond Bak). ¬ | |
mugarratu, mugarratzen | mugerratu, mugertu | mugarratu (eta muberratu [Altsasu]) dau ad. Narrari mugerrak [suharriak] paratu. Txistaziek mugarratu. Ik. muberratu. |
mugarri, mugarria | mugarri | mugarri 1 iz. Lurralde edo jabetza baten muga adierazteko ipintzen den harri edo seinalea. 2 iz. Muga. ● Esr. zah. Zangitu giauria, San Pedro giauria; Margarita Arresen sukaldian daukagu guk mugarria 'Zangitu geurea, San Pedro geurea; Margarita Arreseren sukaldean daukagu guk mugarria [Urdiaingo eremuak]. Ik. muga. ◆ mugarriak paratu (> mugarriek patu). ◆ mugarriak ikusi (> mugarriek ikusi). Sanjuanetan mugarriek ikusten zian, erriko larrainain mugak 'sanjoanetan mugarriak ikusten ziren, herriko larrainen mugak'. |
mugiera, mugieria | mugida, mugimendu | mugiera (eta mogiera), (Ald. mugikera [?]) iz. Mugitzea, mugimendua. ◆ mugieran (eta mogieran) adb. Mugitzean; mugitzeko momentuan. |
mugita, mugitia | mugita (?) | mugita / mubita (?) |
muki, mukia | muki | muki iz. Sudurrak jariatzen duen gai likatsua. ◆ (norbaiti) mukiak kendu (> mukiek kendu). Lgart. Norbaiti zaplazteko bat eman. Ezpago ixilik mukiek kenduko dezkiet! 'ez bahago isilik mukiak kenduko dizkiat'. |
mukirri | mukizu (?). 2 bihurri (?) | mukirri 1 adj. Mukizua (?). Ik. mukizu. 2 adj. Bihurria. Demonio mukirri (ume bihurriari). Maina mukirri. Ik. diabru; demonio. |
mukizu, mukizua | mukizu | mukizu 1 adj. Mukia dariona. 2 adj./iz. (Umeez edo gaztetxoez gutxiespenez mintzatzeko). ▲ Sin. zorrizu, kakazu. |
mulu | muilo, amelu, iztupa | mulu iz. Muiloa, amelua, iztupa; lihoa jotzen denean bereizten den zati larria, sokak eta ehun latzak egiteko erabiltzen dena. {Estupazko haria iteko lihua (lino de mediana calidad) (Ond Bak)}. {*OEH. muilo (G, B, BN-baig; Lar, Añ (G, AN), Dv, H, VocB; -uillo O-SP 231, SP, H), mulo (Lar, H, A Apend), mulu (V-m, G-nav). Ref.: A (mullo, muillo, mulhu); Iz IzG (amukoa); Ond Bac (mulu); Izeta BHizt2 (mullo). Estopa; copo de lino}. |
mun eman (matxo eman) (?) | mun eman (matxo eman) (?) ¬ | |
mun, muna | muin, garun | mun iz. Muina, burmuina, garuna. Batez ere pl. munak. Esan zian 'zion' Axerkoi munak ata zatzaila 'zizkiotela' (Ond Bak). ◆ harrek munak jan (> arrak munak jan). Memoria galdu. |
mundu, mundua | mundu | mundu 1 iz. Mundu au in zenak 'mundu hau egin zuenak'. 2 iz. Lurrean bizi diren gizakien multzoa. Gu ta mundu guzia salbatzeko (Ond Bak). Oi mundu guztiek daki 'hori mundu guztiak daki'. 3 iz. Gizartea. Au mundu klasῐa jarri dana 'hau mundu klasea jarri dena'. 4 zenbtz. Kopuru handi zehaztugabea; asko. Mundu bat jorra in du 'mundu bat jorra egin dugu'. Ik. munduko. ◆ beste munduko gauza (ez) izan (> beste munduko gauzῐa). Gauza berezi edo aipagarria, ohiz kanpoko gauza. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Oi eztok beste munduko gauzῐa 'hori ez duk beste munduko gauza'. ◆ munduko zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean; aditzarekiko komunztadura pluralean egiten da). Kopuru handi zehaztugabea; asko, ugari. Múnduko egurrak ekar tuai 'munduko egurrak ekarri dituzte [egur asko]'. Múnduko lanak in tut gaur goizῐen 'munduko lanak egin ditut gaur goizean'. Múnduko jorrak intu 'munduko jorrak egin ditugu'. ◆ munduti(k) fan / mundu honetati(k) fan. Mundutik joan, hil. Fan da mundu ontati 'joan da mundu honetatik'. ¬ |
munduko, mundukuek | [asko, ugari] | |
muno, munua | ezponda; muino | muno 1 iz. Ezponda. Bide ondwen, munwa duka sorwek 'bide ondoan, ezponda dauka soroak'. 2 iz. Muino, mendixka. Uzalango munwa. ◆ ibai muno iz. Ibairen bazterreko muinoa; ibairen mazela. |
muñeka, muñekia | panpina, andrakila | muñeka (> muñekῐa) iz. Panpina, andrakila. Muñekiekin mutxikan 'panpinarekin jolasean'. |
muñeko, muñekua | panpina | muñeko (> muñekwa) iz. Panpina. ◆ ogi muñeko. Ogi muñekwa, muñeko etxuran indako ogia 'ogi muñekoa, muñeko itxuran egindako ogia'. |
murri, murria | urri, murritz (?) | murri adj. Urria, behar edo egoki den edo eskatzen den neurrira edo kopurura heltzen ez dena. Iturri murria. |
murrilo, murrilua | morroilo | murrilo iz. Morroiloa, ateak ixteko erabiltzen den burdinazko barratxoa, bi eraztunen barnean ezker-eskuin higitzen dena. ▲ Sin. pasadore. Ik. kisketa. ◆ murriloa eman (> murrilwa eman). Morroiloaz itxi. |
murritu | urritu, murriztu (?) | murritu da/dau 1 ad. Aurten iturriek murritu in dῐa 'aurten iturriak murritu egin dira'. Putzua murritu zaie. Au iturri murria! 'hau iturri murria!'. 2 da ad. Soildu. Txumῐa murritu 'ilea murritu' (LM. Zaharrak). |
murritz (?) | murritz | murritz (?) ¬ |
murriztu, murrizten | murriztu | murriztu (?) Ik. murritu (?) |
mus, musa | mus | mus 1 iz. Bi bikoteren artean jokatzen den karta-jokoa, jatorriz Euskal Herrikoa. Atsaldῐo, mus partidῐa 'arratsaldero, mus partida'. 2 Joko horretan, lagun bakoitzak dituen lau kartetako bat edo batzuk aldatu nahi dituela adierazteko hitza. ◆ mus eman. Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. |
musaldi, musaldia | musaldi | musaldi iz. Mus partida; musean eginiko aldia. |
musika, musikia | musika | musika iz. Musika otsa aitzen da plazaldῐen 'musika hotsa aditzen da plaza aldean'. Txikitati, musikῐa ikasten 'txikitatik, musika ikasten'. |
musikazale, musikazalia | musikazale | musikazale adj./iz. Musikazale amorratua. |
musiko, musikua | musiko, musikari | musiko iz. Musikaria; ogibidez musika egiten eta, bereziki, musika jotzen duen pertsona. |
muskar, muskarra | musker | muskar iz. Muskerra. ● Esr. zah. Muskarra baindo berdio 'muskerra baino berdeago'. Frutῐau muskarra baindo berdῐo do 'fruta hau muskerra baino berdeago dago'. |
muslai, muslaia | muslari | muslari (> muslai) iz. Muslai ona da; aurten onena ata da 'muslari ona da; aurten onena atera da'. |
mustaka, mustakia | hesola, paldo. 2 ezten | mustaka 1 iz. (eta musteka) Alanbre-hesia egiteko zutoina. Ik. pikete; poste. 2 iz. Intsektuen eztena (Ond Bak). Ik. erren. |
musti-mustia in | busti-busti egin | |
musti, musten | busti (1) | musti da/dau ad. Busti. ▼ Anton. sekatu. ● San Agustin, larraina musti (Ond Bak). || ● Esr. Txitῐa bekela musti. Txita bezala busti; erabat busti, blai egin. ◆ musti-mustia egin (> musti-mustia in). Busti-busti egin. ▲ Sin. txelatu, txirriatu, txirria-txirria in, txita-txitia in. Ik. txelatu; txirriatu; txita-txita egin / egon. |
musti, mustia | busti (2) | musti adj. Bustirik dagoena, bustia. ▼ Anton. idor, seko. ◆ mustirik (> mustik) adb. Bustirik. |
mustiazi, mustiazten | bustiarazi | mustiazi dau ad. Bustiarazi; bustitzera behartu. |
mustilo, mustilua | muztio (ezti ur muztio, ahi) | mustilo iz. Eztiarekin egindako postrea. Abaraskak urtu ondoren, ezti-urarekin eta irinarekin egiten den ahia. |
musu-masaila, musu-masailia | masail [aurpegikoa] | |
musu, musua | musu | musu 1 iz. Aurpegia. Emain duet musuen blastakon bat! 'emanen diat musuan blastakoren bat'. Ik. aurpegi. 2 iz. Norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. Ik. matxo; pa. – musua ekarri/eman. Ekatzu musutxuet! – musugorri ◆ musu-masaila iz. (pl.) Aurpegiaren alboko aldea, sudurraren eta belarriaren artean dagoena. Musu-masailak. – musu-zabal. |
musugorri, musugorria | musugorri | musugorri, musu-gorri 1 adj. Musua gorria duena. 2 adj./iz. Sagar mota gorri kolorekoa [variedad de manzana muy roja] (Ond Bak). |
mutel | motel | mutel interj. Motel. Gizonezkoekin jardutean erabiltzen den lagunarteko bokatiboa. Ez, mutel! Bai, mutel! |
mutiki, mutikia | mutilki, mutiko | mutiki iz. Mutilkia, mutikoa. Inguátzen ginan ba nesakiyak; ta geo arutza mutikiyak (Iza Alts). |
mutiko, mutikua | mutiko | mutiko 1 iz. Haur ar aski hazia; mutil koskorra. 2 (Deitzaile gisa) Mútikwa!, beiratzak nun zapaltzen doken 'mutikoa!, begira ezak non zapaltzen duan'. Ik. txikito. |
mutil, mutila | mutil | mutil 1 iz. Altsuko mutil batek ibaz(i) dau apustua 'Altsasuko mutil batek irabazi du apustua'. Mutil kozkorrona! ◆ mutil egin (> mutil in). Danekoz mutil inik do Haran 'dagoeneko mutil eginik dago Haran'. Ik. mutildu. 2 iz. Morroia. Ik. morroi. ◆ mutiletan adb. Mutil denboran. ◆ mutiletara (> mutiletá) adb. Mutiletan egin. Neskixetá ta mutiletá 'neskisetara eta mutiletara'. |
mutildu, mutiltzen | mutildu (1) | mutildu da ad. Mutil bihurtu. Zogi ta serio daile mutildu danetik 'zogi eta serio dabil mutildu denetik'. Ik. mutil egin (> mutil in). |
mutileta | mutiletara, mutiletan egin | |
mutillek | hau da hau!; halakorik!; hara bestea! | mutillek interj. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den esapidea, halakorik!; hau da hau!, hara bestea! edo kideko esapideen baliokidea. ῐo, mutillek!, au're badῐu! Io, mutillek, hau ere badiagu!'. |
mutillona ibili / yon / patu / jarri / etorri / fan | oso pozik. 2 oso haserre | mutillona adb. Egoeraren arabera: 1 Oso pozik, izugarri kontentu. 2 Oso haserre, koleraturik. Ik. txikitxo. ◆ mutillona ibili / fan / etorri. Mutillona daile biziketa berriekin! 'mutillona dabil bizikleta berriarekin! [oso kontentu, oso pozik egon]. Mutillona fan da pantalon berriekin 'mutillona joan da praka berriekin! [oso harro, oso pozik]. ◆ mutillona yon / patu / jarri / fan / etorri. Mutillona jok! 'mutillona zagok! [oso hasarre egon]. Mutillona patu zairak! 'mutillona paratu zaidak!' [oso hasarre jarri]. |
mutilzahar, mutilzaharra | mutilzahar | mutilzahar (> mutilzar) 1 iz./adj. Gaztaroa igaro eta ezkondu gabe dagoen gizona. 2 (Adizlagun gisa). Mutilzar gelditu 'mutilzahar gelditu'. |
mutrilu, mutrilua | butroi | mutrilu (eta butrinu) iz. Ibaiko arrantzan erabiltzen den tresna. Paradῐa iten zan mutrilua patzeko 'parada egiten zen butroia paratzeko' [parada: butroira arrainak bideratzeko moldatzen den harresia]. ● Esr. zah. Zarran mutriluen, arraia seguro 'zaharraren butroian, arraina seguru'. |
mutu, mutua | mutu | mutu 1 adj./iz. Hitz egiteko ahalmenik edo gaitasunik ez duena. 2 adb. Muturik, hitzik esan gabe. Mutu gelditu da. ● Esr. zah. Kukua, San Pedrotan mutu (Ond Bak). |
mutur haundi, mutur haundia | bekozkodun | |
mutur joka(n) ? | mutur joka | |
mutur legun, mutur leguna | muturzuri, mokofin | |
mutur meharra | mutur mehar | |
mutur, muturra | mutur | mutur 1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Txerri muturra. 2 iz. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Garbitzak mutur zikinoi! 'garbi ezak mutur zikin hori'. Ik. musu. Muturrak ausi artῐa eman dῐatzi 'muturrak hautsi arte eman dizkio'. 3 iz. Lotsagabekeria. A ze muturra! Oi dok muturra! 'hori duk muturra!' [jeta]. Ik. aurpegi. 4 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia. Mauka muturra 'mahuka muturra, eskumuturra'. 5 iz. Zati txikia. Hari mutur. Lukaika mutur. 6 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Fan da mutur bateti bestῐaindo 'joan da mutur batetik besteraino'. Ik. alde; eskina; punta. ◆ muturra sartu. ◆ muturrien ibili (eta ez konturatzen). Mutur-muturrien dukak-eta! ◆ muturrak hausi. Muturrak hausi artien eman diatzi. ◆ mutur handi (> mutur aundi). Bekozkoduna. ▲ Sin. antipatiko. ◆ muturrien ibili. Mutur-muturrien dukazu. ◆ mutur leun (> mutur legun). Mokofina, muturzuria. ◆ mutur meharra. {(Iza Alts): morro estrecho}. ◆ muturrez aurrera (> muturrez aurrea, muturrez aurrῐá). Muturrez aurrῐá fan 'muturrez aurrera joan'; muturrez aurrῐá bota 'muturrez aurrera erori'. Ik. ahuspez, buruz behera (> buz bia). ◆ mutur-zikin. Ik. muturzikin. ◆ motxeila mutur. Diosala egiten ez duenagatik esaten da. Dῐoselῐa iten eztuenai esaten zaio motxeila muturra 'diosala egiten ez duenari esaten zaio motxeila mutur(ra). A ze motxeila muturra jukan orrek!, dioselaik in be pasatzen baldin bazan 'a ze motxeila muturra zaukan horrek!, diosalik egin gabe pasatzen baldin bazen'. Gaur motxeila muturrrak mundu guztiek dukatzi, eztai iten dioselaik eta 'gaur motxeila muturrak mundu guztiak dauzka, ez dute egiten diosalik eta'. ¬ |
muturbeltz | muturbeltz | muturbeltz (?) |
muturkan | muturka | muturka (> muturkan) adb. Haserre, bekozko ilunez. Itza muturkan in dῐa 'hitza muturka egin dio'. Kwadrillakwek muturkan de 'kuadrillakoak muturka daude'. Ik. hasarre. |
muturreko, muturrekua | muturreko (3) | muturreko iz. Muturrean ematen edo hartzen den kolpea. Muturreko majwek artu 'muturreko majoak hartu. [muturreko ≠ muturretako]. |
muturretako, muturretakua | muturreko (2) | muturretako iz. Muturrekoa, abere batzuei, ahoa ez irekitzeko, ezartzen zaien tresna. ◆ muturretakoa paratu (> muturretakwa patu). |
muturrez aurria | muturrez aurrera erori | |
muturtu, muturtzen | muturtu | muturtu da ad. Haserretu, bekozko iluna jarri. Muturtwik do 'muturturik dago'. Ik. hasarratu. |
muturzikin, muturzikina | muturzikin | muturzikin, mutur-zikin 1 adj. Muturra zikina duena. 2 adj./iz. Haur lotsagabea. (Umeez edo gaztetxoez gutxiespenez mintzatzeko erabiltzen da). Muturzikin lotsabeiko bat. Ik. mukizu; kakanarru. |
mututu, mututzen | mututu | mututu 1 da/dau ad. Hitzik esan gabe edo hotsik egin gabe gelditu edo utzi. 2 da ad. Mutu bihurtu. ◆ mututurik (> mututuik) adb. ¬ |
mutxika leku, mutxika lekua | jolasleku | |
mutxika, mutxikia | jolas | mutxika iz. Jolasa, jokoa. Ik. joku; jolas. ◆ mutxika leku. Jolaslekua, jolastokia. Mutxika leku aproposa dukazai parkῐen 'mutxika leku aproposa daukazue parkean'. ◆ mutxikan adb. Jolasean. ▲ Sin. jolasien. ◆ mutxikan ibili adb. Jolasean aritu, jolasean ibili. ▲ Sin. jolasien ibili. ◆ mutxikako gogo. Jolasean ibiltzeko gogoa. Mutxikako gogwa ibili [eduki]. ▲ Sin. jolasgura. |
mutxika(n) | jolasean | |
mutxikako gogo, mutxikako gogua | jolasgura | |
mutxikalai, mutxikalaia | jostalari, jolasti | mutxikalari (> mutxikalai) adj. Jostalaria, jolastia. |
mutxikan ibili | jolasean (ari izan, ibili...) | |
mutxila, mutxilia | motxila | mutxila iz. Bizkar-zorroa. Ik. motxila. |
mutxitarro, mutxitarrua | txorimalo, txori-izugarri | mutxitarro iz. Txorimaloa, txori-izugarria; soroetatik txoriak uxatzeko ezartzen den giza irudia, arropa zaharrez jantzia. Maiz sorwen bi mutxitarro patu tu 'artasoroan bi mutxitarro paratu ditu / dugu'. Mutxitarrotako're eztau balio 'mutxitarrotarako [txorimalotarako] ere ez du balio'. |
muxar, muxarra | muxar | muxar iz. Ugaztun karraskari txikia, saguaren antzekoa, negua lotan igarotzen duena (Glis glis). Muxarra goxwa da jateko patatakin. Eskutako izaziek ongitzen tu muxarran gantzak (EHHA). ◆ muxar kafi. Muxar habia. ◆ muxar zulo. Muxar zuloa, muxar habia. |
muxartei, muxarteia | muxartegi*, muxar habia | muxartegi (> muxartei) iz. [Muxar (Fam. Gliridae) tokia]. Ik. muxar kafi; muxar zulo. || Irud. Trastes beteriko lekua; txukuntasunik ez duen tokia, nahaspila dagoen gela. Dana trastwa!; gelῐa ez, muxarteia da au! 'dena trastea!; gela ez, muxartegia da hau!'. Ik. txakur kafi. |
muxe (?) / musde / moxe | Jose muxe kitarra, aldameineko bixarra, zopa gutxi jan ta gizon kaxkarra. | |
muxinkatu, muxinkatzen | borrokatu | muxinkatu da ad. Borrokatu. Muxinkatu zῐan alkarrekin mendien 'muxinkatu ziren elkarrekin mendian'. |
muxinko, muxinkua | borroka | muxinko iz. Borroka. Ik. peleia; burruka; lutxa. ◆ muxinko aldi. Borrokaldia. Gwai're muxinko aldin bat in dai 'orain ere borroka aldiren bat egin dute'. ◆ muxinkoan ibili (> muxinkwen ibili) da ad. Borrokan ibili. Orduen'e, mutikiek beti muxinkwen ibiltzen zῐan 'orduan ere, mutilkiak beti muxinkoan ibiltzen ziren'. Gwai're or daitza, muxinkwen 'orain ere hor dabiltza, muxinkoan'. Ik. burrukan; pelean (> peleien, pelaien); lutxan. |
muxinkokan | borrokan | muxinkokan adb. Borrokan. ▲ Sin. peleien, burrukan. {*OEH muxikunka (H), muxinkoka (G-nav ap. A), muzikonka (Sal ap. A), muzikunka (BN-baig ap. A), muzikuinka (BN-mix ap. A), musikoka (B ap. A). A puñetazos. Bi adixkidiak ahakartu, eta hasi zituzun muxikunka H.} |
muxinkolai, muxinkolaia | borrokalari | muxinkolari (> muxinkolai) iz./adj. Borrokalaria; borrokazalea. Ik. burrukalari (> burrukalai); lutxadore. |
muxinkuen ibili | borrokan ibili | |
muxino, muxinua | (muxiñi, muxi, poxi [?]) | muxino iz. Zati txikia. Kaka muxinwa 'kaka muxinoa'. |
-na | -na (banatzailea) | -na (atzizkia). Banatzailea; zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz sortzen den hitza, banaketa zentzua duena; zenbana? (bakoitzak zenbat?) galderari erantzuten diote. Adibideak: bana, bina, hiruna, launa, bosna, seina, zazpina, zortzina, hogeina... ¬ |
nabaitu, nabaitzen | nabaritu | nabaritu (> nabaῐtu) da/dau ad. Ohartu, ikusi; sentitu, antzeman. Nabaῐtzen da udaberria eldu dala 'nabaritzen da udaberria heldu dela [badatorrela]'. Guk eztu nabaῐtu mogimentwik 'guk ez dugu nabaritu mugimendurik'. |
nabar, nabarra | nabar | nabar (eta ñabar). 1 adj. Kolore argi eta ilunen nahasteaz osatua, kolore askotakoa; orban ilunak edo arreak dituena. Katu nabarra. Begi nabarrak dukatzi. – Goiz nabarra. Zeru nabarra. 2 iz. dama-karakol (Ond Bak). |
nabarmen, nabarmena | nabar, ñabar | nabarmen [Denboria nabarmen do (?)]. Ik. nabartu. |
nabarmendu, nabarmentzen | nabarmendu | nabarmendu da/dau ad. Besteen gainetik ageri izan, gailendu; nabarmen jarri edo agertu. Ixilik yoten zan ez nabarmentzῐaiti 'isilik egoten zen ez nabarmentzeagatik'. Be bua ondo nabarmentzen dau 'bere burua ondo nabarmentzen du'. |
nabarro, nabarrua | nafar | nabarro adj./iz. Nafarra. Ik. napar. Antxe ingwatu gindan zazpi nabarro eskwaldun; besteῐneko danak erdῐaldunak zῐan 'hantxe inguratu ginen zazpi nafar euskaldun; beste gainerako denak erdaldunak ziren'. |
nabartasun, nabartasuna | nabartasun | nabartasun iz. Nabarra denaren nolakotasuna. Ikusgarria da udazkeneko baswen nabartasuna 'ikusgarria da udazkeneko basoaren nabartasuna'. |
nabartu, nabartzen | nabartu. 2 goibedu. 3 lausotu | nabartu 1 da/dau ad. Nabar bihurtu. 2 da/dau ad. Goibeldu. Eguraldia, denborῐa nabartu 'eguraldia goibeldu'. Denborῐau nabartzῐa juen 'denbora [eguraldi] hau nabartzera zoan'. Denboria nabartu in da 'denbora nabartu egin da'. Ik. lainatu. 3 da ad. Lausotu. Bistῐa nabartu 'bista lausotu'. Bistῐa nabartu zaira 'bista nabartu zait'. |
nabo, nabua | ergel. 2 arbi | nabo 1 adj. Ergela, kaikua. Oῐ nabwa! 'hori naboa [ergela]'. Ik. kaiku. 2 iz. Arbia (Brassica napus). Ik. nago. |
nafargorri | elgorri | nafargorri [Bakaiku] iz. Elgorria; eritasun kutsakorra, batez ere haurrak jotzen dituena, larruazalean agertzen diren gorriune txiki ugariak ezaugarri dituena. Ik. nafarreri gorri (> nafarrei gorri). |
nafarrei beltz, nafarrei beltza | nafarreri, baztanga | |
nafarrei gorri, nafarrei gorria | elgorri | |
nafarrei, nafarreia | nafarreri, baztanga; elgorri | nafarreri (> nafarrei) [Altsasu, Bakaiku] iz. Baztanga; gaitz kutsakor larria, sukarra eragiten duena eta larruazalean zuloak uzten dituzten pikor zornetsuak ezaugarri dituena. ◆ nafarreri beltz (> nafarrei beltz) [Urdiain] iz. Nafarreria, baztanga. ◆ nafarreri gorri (> nafarrei gorri) [Urdiain] iz. Elgorria; eritasun kutsakorra, batez ere haurrak jotzen dituena, larruazalean agertzen diren gorriune txiki ugariak ezaugarri dituena. ▲ Sin. nafargorri [Bakaiku]. |
nagi tiakan yon | nagiak atera; nagi tiraka(n) egon | |
nagi, nagia | nagi | nagi 1 adj. Pertsona nagia. Oi jende nagia 'hori jende nagia'. Ezpaza mogitzen, gorputza gῐo ta nagio 'ez bazara mugitzen, gorputza gero eta nagiago'. ▼ Anton. pixkor, azkar. 2 iz. Nagitasuna. Ik pereza. ◆ nagi tiraka(n) egon (> nagi tῐakan yon). Nagiak atera; besoak eta zangoak luzatu eta zabaldu, lo egin ondoren suspertzeko. Nagiek atatzen yon 'nagiak ateratzen egon'. Ik. tiragale; haundiketa. |
nagikeia | nagikeria | nagikeria (> nagikeia) iz. Nagitasun gaitzesgarria. Ik. alfergura; alferkeria (> alferkeia); alferreria (> alferreia); pereza. |
nagiketa, nagiketia | nagiak atera, nagiak bota | nagiketa iz. Nagiak ateratzea; besoak eta zangoak luzatu eta zabaldu, luzaz geldirik egon edo lo egin ondoren suspertzeko. Ik. haundiketa. |
nagiketan | nagi tiraka, nagiak ateratzen | nagiketan adb. Nagi tiraka, nagiak ateratzen. Ik. nagitiekan; tiagalekan. |
nagitiekan | nagi tiraka | nagitiekan adb. Nagi tiraka. Nagitiekan doo (Iza Alts) (está desperezándose). Ik. nagiketan; tiagalekan; haundiketan. |
nagitu, nagitzen | nagitu | nagitu da ad. Nagi bihurtu, nagitasunak menderatu. Guai nagitu in da 'orain nagitu egin da'. Ik. tontotu. |
nago hazi, nago hazia | nabo hazi, arbi hazi | |
nago, nagua | nabo, arbi | nago iz. (Bot.) Naboa, arbia (Brassica napus). Nago-jorrῐa; nago-jorran. ◆ nago hazi. Nabo hazia, arbi hazia. ◆ nago lora. Nabo lorea. Nago lorῐa. |
nagosi, nagosia | nagusi | nagusi (> nagosi) 1 iz. Jabea. || Fan emen zan nagosia (Ond Bak). Txakur orrek eztuka nagosik 'txakur horrek ez dauka nagusirik'. Ik. jabe; prinzipal; agintari. ◆ nagosi jarri. 2 adj. Adinez lehena dena. 3 adj. Principala. Meza nagosia. Meza nagosiyá da. Meza nagosiá niyuá (Ond Bak). Oi da dukazun problema nagusia / nagusiena 'hori da daukazun problema nagusia / nagusiena'. |
nagositu, nagositzen | nagusitu | nagusitu (> nagositu) da ad. Txikiena izanda're, beti nagusitzen da muxinkwen 'txikiena izanda ere, beti nagusitzen da muxinkoan [borrokan]'. |
nagotze | nabotze, naboak bildutako sail | nagotze iz. Nabo uzta bildu den lur saila (Ond Bak) [campo en que se ha cosechado nabo]. |
nahasi-porrosi | nahas-mahas | |
nahasi, nahasten | nahasi | nahasi da/dau ad. Gauzia nahasi. Ik. nahastu; nahastekatu. ◆ nahasian (> nasien) adb. Elkarrekin nahasirik, nahas-mahas. Ziza onak ta txarrak, danak nasien ekar tu 'ziza onak eta txarrak, denak nahasian ekarri ditu'. ◆ nahasi-porrosi adb. Nahas-mahas, nahasirik. ¬ |
nahasien | nahasian | |
nahaspila (?) | nahaspila | nahaspila [?] iz. Nahasirik edo nahas-mahas dauden gauzen multzoa. ▲ Sin. nahaste-borraste [?]. ¬ |
nahastaile, nahastailea | nahastaile [h. nahasle] | nahastaile (> nastaile) adj./iz. ◆ baztarrak nahastaile. Bazter nahaslea. |
nahaste-borraste (?) | nahaste-borraste | nahaste-borraste [?] iz. Nahaspila, nahas-mahasa. ▲ Sin. nahaspila [?]. ¬ |
nahaste, nahastῐa (?) | nahaste | nahaste iz. nahasi aditzari dagokion ekintza. ik. nahasteka. |
nahasteka, nahastekia | nahasteka | nahasteka 1 iz. Izen bakarra patu ziain, nahasteka gutxio izateko 'izen bakarra paratu zioten, nahasteka gutxiago izateko'. Orrek patu dau kuadrillan nahastekῐa galanta 'horrek paratu du kuadrillan nahasteka galanta'. 2 adb. Ik. nahastekan. |
nahastekan | nahasteka | nahastekan (> nastekan) 1 adb. Ez asi kontu zarroiekin nastekan 'ez hasi kontu zahar horiekin nahasteka'. 2 adb. Gauza guztῐek nastekan autzi tu 'gauza guztiak nashasteka utzi ditu'. |
nahastekatu, nahastekatzen | nahastekatu, lardaskatu | nahastekatu (> nastekatu) dau ad. Bazterrak nahastu, lardaskatu [revolver de mala manera]. Juiziua nastekatu dau 'juizioa [epaiketa] nahastekatu du'. ▲ Sin. endreatu, kakanahastu. Ik. nahastu. |
nahastekatzaile, nahastekatzailia | nahastaile, endredatzaile | nahastekatzaile adj./iz. Nahastailea, endredatzailea. ▲ Sin. endreatzaile; nahastekero, -a. |
nahastekero, -a, nahastekerua, -ia | nahastekari | nahastekero, -a (> nastekero, -a) (Generoa hartzen du) iz. Nahastekaria. Nastekero galanta ago inik i! 'nahastekari galanta hago eginik hi!'. Ik. nahastekatzaile. |
nahastu, nahasten | nahastu, nahasi | nahastu 1 da/dau ad. Gauza desberdinak batu edo elkarrekin jarri. Ik. nahasi; 2 da/dau ad. Ik. konfunditu. 3 da/dau ad. Norbait bere onetik atera. Buruti nastwik 'burutik nahasturik'. – nahastutxo. Aitajauna zan pixkat buruti nastutxu (Iza Alts). Ik. alteratu. 4 dau ad. Baztarrak nastu 'bazterrak nahastu'. Ik. nahastekatu; endreatu; kakanahastu. |
nahastu, nahastua | nahastu(a) | nahastu (> nastua) (era burutua adizlagun gisa). Ik. mezkla; nahasteka. |
nahastuazi | nahasarazi | nahastuazi (> nastuazi) dau ad. Norbaitengan nahasdura sorrarazi; nahastera behartu. Ik. konfunditu. |
nahi izan | nahi izan | nahi izan dau ad. Nahi ta ezin. Nahi, bai; baina, ezin. || Beák nahi dén garaién (Ond Bak). Ik. maite izan; deseatu. ◆ nahi luke (> nai luke!) interj. (¡sólo faltaba!, ¡cómo no!, ¡ya se quisiera!) ◆ nahi gabe (> naibe) adb. Nahi izan gabe; konturatu gabe, oharkabean. Naibe in dot 'nahi gabe egin dut'. Naibe jo dῐa 'nahi gabe jo dio [du]'. Ik. ustebe; usteztala. ▼ Anton. nahita; apropos. – nahio izan 'nahiago izan'. Nahio dinat bestia 'nahiago dinat bestea'. Ik. naz. [Ohiati naz jagi yon nauk]. ◆ nahi eta nahi ez (> nai ta nai ez) Nahi bada eta nahi ez bada. Nai ta nai ez, fan berra zendukan soldautza 'nahi eta nahi ez, joan beharra zeneukan soldadutzara'. |
nahi ta nahi ez | nahi eta nahi ez | |
nahi, nahia | nahi | nahi iz. Ik. gogo; gura. |
nahibe | nahi gabe | |
nahigabe, nahigabia | nahigabe | nahigabe 1 iz. Desgrazia, disgustua. Ik. disgusto; desgrazia. 2 iz. Ondoeza. |
nahiko lan | nahiko lan, nekez | |
nahiko, nahikua | nahiko | nahiko 1 zenbtz. Aski. Naiko patata bado danoindako 'nahiko patata badago denondako'. Ik. suelto. 2 adb. Naiko poliki daile 'nahiko poliki dabil'. Ik. samar. ◆ nahiko lan (> naiko lan). Zailtasuna adierazteko esapidea. ◆ nahikoa izan (> náikua izan). Naikua za zu dana zikintzeko 'nahikoa zara zu dena zikintzeko'. Ezta naikwa! 'ez da nahikoa!'. Naikwok 'nahikoa duk'. Náikua dῐu etxe txikiau 'nahikoa diagu etxe txiki hau'. Naikua dot sila zar au 'nahikoa dut silla zahar hau'. Naikua da pixkatekin 'nahikoa da pixka batekin'. ◆ nahikoa eta sobra (> náikua ta sobra). ◆ nahikoa egin (> náikua in). ◆ nahikoa esan (> náikwa esan). Nahikoa (argi) esan, zalantzarako biderik utzi gabe; ohartarazi. Ik. adbertitu. Naikwa esan nῐan 'nahikoa esan nion'. ◆ nahikorik (> naikoik). Sobra're ez tuka nahikoik. ◆ (Egoera zailduaren aurrean). Bajok hemen nahikua! Bado hemen nahikua, bai! Nahikua bauka, gizaju'orrek. ¬ |
nahikua esan | nahikoa (argi) esan | |
nahikua izan | nahikoa izan | |
nahita | nahita | nahita (> naita) adb. Nahi izanik, berariaz. ▲ Sin. apropos. ▼ Anton. nahi gabe (> naibe). ◆ nahita ere (> naita're) (Ezezko esaldietan). Nahi izanda ere ez. Nahita're, ezta iten olakoik 'nahita ere, ez da egiten holakorik'. |
nahiz | nahiz | nahiz mend. Naiz kanpokua izan, asko maite dau Eskualerria 'nahiz kanpokoa izan, asko maite du Euskal Herria'. |
nailon, nailona | nylon | nailon iz. Nylona; ehungintzan erabiltzen den gai sintetikoa. Nailonezko galtzak 'nylonezko galtzerdiak'. |
-naka(n) | -naka (atzizkia) | -naka(n) (atzizkia) Banatzaileei -ka(n) atzizkia erantsiz, adberbio banatzaileak sortzen dira. Adibideak: banakan, binakan, seinakan, hogeinakan (...). |
nano, nanua | nano | nano (eta ñaño, ñañua) 1 adj. Bere motakoen aldean oso txikia dena. 2 iz. Gizonezko edo emakumezko oso txikia. |
napar, naparra | nafar | napar adj./iz. Ald. nabarro. Gu naparrak ga 'gu nafarrak gara'. Eztu adῐazitzen naparrak gala 'ez dugu adierazten nafarrak garela'. |
Naparru, Naparrua | Nafarroa | Naparru iz. Ik. Nabarra. |
naranja kolore, naranja koloria | laranja; laranja kolore | |
naranja ur, naranja ura | laranja ur | |
naranja, naranjia | laranja | naranja iz. Laranjondoaren fruitua. ◆ naranja kolore. 1 adj. Laranjaren kolorekoa. 2 iz. Laranja kolorea. ◆ naranja ur. Laranja ura, zukua. ¬ |
narda, nardia | nardai (dardai*), endaitz | narda iz. Endaitzaren moduko tresna; lorretarako tresna. || Narda bat txistazaiya lotzeko, best’át lorrién egurra ekartzéko (Ond Bak). Ik. gurpil (?). ◆ narda makur. Narda makurra (timón para trillo JMS). |
nardeka (?) | nardaka (?) | nardeka (?) [Altsasu] Narda (?). ¬ |
narratu, narratua | korritze | narratu iz. Korritzea, korritua. Lur narratua 'lurtadura, luizia'. Lurnarratuba, el corrimiento de tierras (Iza Alts). Altsuko Bargan asko zῐan narratuek 'Altsasuko Bargan asko ziren narratuak' (AG). Paeta narratua 'pareta narratua'. |
narratu, narratzen | higitu, mugitu (lurra...). 2 narrastu, herrestatu | narratu 1 da ad. Lur gainaldea higitu, mugitu. Ik. korritu; irrietu. 2 da/dau ad. Narrastu, herrestatu; lurretik altxatu gabe higitu edo higiarazi. Tronkua narratu palankῐekin 'tronkoa narrastu palankarekin'. Maia narratu 'mahaia narrastu [herrestan mugitu]'. Ik. arrastatu. |
narru, narrua | narru, larru | narru (eta larru [Bakaiku]) iz. Larruzkuek (Ond Bak). | – narru beltza. Moruek narru beltza. ▲ Sin. azal. | – narru latz. | (n) iz. Soineko jantzia. | – narruzko. Narruzko botak. | – narru txui; narru beltz. Hoi narruen beltza dukana! 'Hori larruaren beltza daukana!' |– narru fin. ¬ |
narruazal, narruazala | larruazal | narruazal iz. Larruazala; larrua, bereziki gizakiena. Oi narruazalan fina! 'hori larruazalaren fina!'. |
narrutu, narrutzen | narrutu, larrutu | narrutu 1 dau ad. Larrutu; animalia bati narrua [larrua] kendu. 2 da ad. Pertsonengatik hitz eginez, azala joan. [Yuzkiek erreta] Narrutzen ago '[eguzkiak erreta] narrutzen hago' 3 [?] dau ad. Irud. Norbait kritikatu [?]. || Egurtu, jipoitu [?]. |
narziso, narzisua | nartziso | narziso iz. (Bot.) Nartzisoa (Narcissus sp.). Florῐen de narziswek 'lorean daude nartzisoak'. Ik. pipori, kukurutxo-sonbela; zorroko pitxilita. |
naski, naskia | artopil. 2 zozo | naski 1 iz. Artopila, arto irinez egindako ogia. Naskia, artinakin indako ogia da 'naskia, arto-irinarekin egindako ogia da'. 2 adj. Zozoa, leloa, tentela. Naskia, piperrik gabeko pertsona. 3 adj. Oso bihurria, barrabasa [(Ond Bak): barrabás, mal carácter]. |
natilla, natillia | natilla | natilla iz. Arrautza, azukrea eta esnea irabiatu eta egosiz egiten den ahi gozoa. Ik. ahi; krema. |
natural, naturala | natural | natural 1 adj. Gauza naturala. – naturala ez izan. ▼ Anton. artifizial. 2 adj. Berezkoa; itxurakeriarik edo alferrikako zailtasunik gabea. |
naturaleza, naturalezia | izaera; gorpuzkera; 2 natura | naturaleza 1 iz. Izaera; gorpuzkera. 2 iz. Natura, izadia. |
naurri, naurria | neurri | naurri (eta laurri [Bakaiku]) iz. Neurria; neurtzearen emaitza. Ik. tamaño. naurri-naurriá; naurrien ibili [eduki] (a medida) BILDU NAURRIEK – naurria hartu (eskua hartu); Naurria artwik jukat mentzaiai 'neurria harturik zaukaat berantzagiari'. – naurriek hartu. – naurrien jan, yan... – naurrien in, naurriá in. – naurritako. Naurritako dukat makiliau. |
naurribeiko, naurribeikua | neurrigabeko | naurribeiko (eta laurribaiko [Bakaiku]) 1 adj. Neurrigabekoa, neurrigabea; neurririk edo mugarik ez duena. Jakindui laurribaikua 'jakinduria neurrigabekoa' (Ond Bak). 2 adj. Neurririk edo erarik ez duena. Naurribeiko apetitua 'neurrigabeko apetitua'. |
naurriketa, naurriketia | neurketa | naurriketa iz. Neurketa, neurtzea. Naurriketῐa: naurritzῐa 'neurketa: neurtzea'. A ze naurriketῐa in diai 'a zer neurketa egin diate'. |
naurriko, naurrikua | neurriko | naurriko adj. Neurrikoa. Ez tukat naurriko arropaik 'ez daukat neurriko arroparik'. Be naurrikwa ber dau 'bere neurrikoa behar du'. |
naurripe | neurrigabe | naurripe 1 adj. Neurrigabea; neurririk edo mugarik ez duena. 2 adj. Neurrigabea; neurririk edo erarik ez duena. Ik. naurribeiko. |
naurritu, naurritzen | neurtu, neurritu | naurritu (eta laurritu [Bakaiku]) dau ad. Neurtu, neurritu. |
naurritzaile, naurritzailia | neurtzaile | naurritzaile iz. Neurtzailea; neurtzen duen pertsona edo gauza. |
naz | nahi ez izan (nahiez izan) | naz* (Aditzaren era burutuaren ezkerrean, partizipioaren ezkerrean). Ez nahi, nahi ez izan. Zerbait nahi ez izatea. Oiati naz jagi yon nauk 'ohetik ez jagitzeko(tan) egon nauk'. Naz ikusi. Naz fan. Naz etorri. |
naza, nazia | nasa | naza iz. Nasa; arrantzan egiteko tresna. Nazῐa: arrantzan iteko aparatwa, zumaz indakua. 'nasa: arrantzan egiteko aparatoa, zumez egindakoa'. |
nazbizi / naz bizi | bizi nahiez(a) | nazbizi adb. Bizi nahieza; bizitzeko gogorik gabe, bizitzerik ez nahi. |
nazikusi, nazikusia | ezinikusi, gaizkinahi | nazikusi iz. Ezinikusia, gaizkinahia. Ik. naz. Nazikusia ibiltzen nian neaure denba guztien. Alkar nazikusia. Ik. gorroto; hintxa. |
nazikusikeia | ezinikusi | nazikusikeria (> nazikusikeia) iz. Ezinikusia, etsaitasuna, gorrotoa. |
nazimentu, nazimentua | jaiotza | nazimentu iz. Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzea. Ik. jaiotze; jaiotza. ◆ nazimentua patu. Jaiotza paratu; Eguberrietan Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzea paratu. |
nazio, naziua | nazio | nazio iz. Herria. Ola jasoko dinu naziwa 'horrela jasoko dinagu nazioa'. |
nazional, nazionala | nazional | nazional 1 adj./iz. Nazioarena, nazioari dagokiona; nazio osoari dagokiona. Eskola nazionala. Bideberri nazionala. 2 adj./iz. pl. 1936-1939-ko gerran, Franco jeneralaren alderdikoa. Nazῐonalak ta republikanwek, aurrez aurre 'nazionalak eta errepublikanoak, aurrez aurre'. |
nazionalidade, nazionalidadia | nazionalitate | nazionalidade iz. Nazionalitatea. |
nazionalista, nazionalistia | nazionalista | nazionalista adj./iz. Nazionalismoan oinarritzen dena. Partido politiko nazionalistak eztja alkarrekin ondo etortzen 'partidu [alderdi] politiko nazionalistak ez dira elkarrekin ondo etortzen'. || Nazionalismoaren aldekoa; bere herriak beregaintasuna lortzeko edo estatu bat osatzeko eskubidearen alde egiten duena. Gwai nazionalista gaio do leno baindo 'orain nazionalista gehiago dago lehenago baino'. |
nazkatu, nazkatzen | nazkatu | nazkatu 1 da/dau ad. Nazka hartu edo eman. Ik. lazkatu; okatu. 2 da/dau ad. Biziki gogaitu, aspertu. Ik. aborritu; aspertu; gogaitu. ◆ nazka-nazka egin (> nazka-nazka in). Erabat nazkatu. Nazka-nazka inda yon 'nazka-nazka eginda egon'. ◆ nazkaturik (> nazkatwik) adb. Nazkatuta, nazka eginda. |
nazkatuik | nazkaturik | |
ne / nere | nire | ne / nere izord. Nire; nirea. Biziketῐoi nerῐa da 'bizikleta hori nirea da'. Urrengwa da ne etxῐa 'hurrengoa da nire etxea'. Ik. ni; neaure. Ne(re) aman ama 'nire amaren ama'. || Nere aman aitajunan aitak esania (Ond Bak). |
near da near | negar eta negar | |
near hots, near hots | negar hots | |
near in | negar egin | |
near inazi | negar eginarazi, negar eragin | |
near iteko gogo, near iteko gogua | negargura | |
near, nearra | negar | negar [Altsasu, Bakaiku] (eta near, ñear, ñar [Urdiain]) [(Iza Alts), (Ond Bak): negar] 1 iz. Igual dok barre itῐa, ñear inda etxukagu ezere-ta 'igual duk barre egitea, negar eginda ez zaukaagu ezer eta'. Obe don barre itῐa near itῐa baindo 'hobe dun barre egitea negar egitea baino'. Ñar aldi bat. Ik. negarraldi. 2 iz. Jarioa. Ur-nearra/ur-ñarra 'ur negarra, ur jarioa'. Ik. tintin. ◆ begitako negar (> begitako near, begitako ñear; begitako ñar). (Batez ere pl.) Negar malkoa. ◆ negar egin (> near in, ñear in, ñar in). Near iteko gogwa ematen dau 'negar egiteko gogoa ematen du'. Ñar in ber don! 'negar egin behar dun!' [Zuzen ez dabilenari egiten zaion mehatxuzko adierapena]. ◆ negar eginarazi (> near inazi, ñear inazi, ñar inazi). Norbaitengan negarra sorrarazi. Orrek baduka abildadῐa aurrai near inazten 'horrek badauka abilidadea haurrari negar eginarazten'. ◆ negar egiteko gogo (> near iteko gogo; ñear iteko gogo; ñar iteko gogo). Negargura. ▲ Sin. neargura. ◆ negar eta negar (> near da near, ñar da ñar) adb. Etengabe negar eginez, etengabe negar egiten. Ñar da ñar daile atsalde guztῐa 'negar eta negar dabil arratsalde guztia'. Gaixwa!, ñar da nar ta ezin konsolatu 'gaixoa!, negar eta negar eta ezin kontsolatu'. ◆ negar hots (> near ots, ñear hots, ñar hots). (Batez ere pl.) near hotsak. Lantua. Near otsak dukatzi aurrak 'negar hotsak dauzka haurrak'. Egun artan near otsak aituko zenduen gwe etxῐen 'egun hartan negar hotsak adituko zenituen gure etxean'. ◆ negarrari eman (> nearrai eman, ñearrai eman, ñarrai eman). Negarrez hasi. ◆ negarrez (> nearrez, ñarrez) adb. Ñarrez jon 'negarrez zagon'. ◆ negar tintin [Altsasu]. Negar malkoa. ▲ Sin. begitako near. |
neargura, nearguria | negargura | negargura (> neargura, ñeargura, ñargura). ▲ Sin. near iteko gogo. ▼ Anton. barregura, barre iteko gogo. |
nearrai eman | negarrari eman | |
nearraldi, nearraldia | negarraldi | negarraldi (eta nearraldi, ñearraldi, ñarraldi) iz. Negar egiten den aldia; negarra. Nearraldi bat. |
nearrez / ñarrez | negarrez | negarrez (> nearrez, ñearrez, ñarrez) adb. Negar eginez. ◆ kobro-kobro negarrez (> kobro-kobro nearrez) (?) adb. Negar batean, negar handiak eginez (?); etengabe negar egiten (?). ◆ gora-gora negarrez (> gora-gora ñearrez) adb. |
nearrontzi, nearrontzia | negarrontzi | negarrontzi (eta nearrontzi, ñearrontzi, ñarrontzi) adj. Adkor. Negartia. Ik. negarti (> nearti, ñearti, ñarti). [negarrontzi (Ond Bak)]. |
nearti, neartia | negarti | negarti (> nearti, ñearti, ñarti) adj. Askotan edo erraz negar egiten duena. Beti nearrez; nearti zikin bat da 'beti negarrez; negarti zikin bat da'. Ik. negarrontzi (> nearrontzi, ñarrontzi). ● Kantaitan, negartiari: Altsuko haurra, ñar da (ta) barre, titia yan da (ta) isildu 'Altsasuko haurra, negar eta barre; titia edan eta isildu'. |
neau / niau | nerau, neu | neau (eta nῐau) 1 izord. Nerau, neu; ni izenordainaren era indartua. Neau, neauk, neonek. Neau izan naiz kulpablῐa 'nerau izan naiz kulpaduna'. 2 izord. Neu; (ni-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Nik nῐauk bakarrik dakit pasatu tutenak 'nik neuk bakarrik dakit [dakizkit] pasatu ditudanak'. |
neaure | neure | neaure (eta nῐaure; naure [Altsasu, Bakaiku)]. Esan dot naure baitan, bai. |
negar tintin | negar malko | |
negatu | ukatu, uko egin | negatu dau ad. Ezetz esan. Ik. ukatu. |
negoziante, negoziantia | tratulari | negoziante iz. Tratularia. Ik. tratante. |
negoziatu, negoziatzen | negoziatu | negoziatu dau ad. Helburu jakin bat iristeko asmoz, kontu edo gai bati buruz eztabaidatu. Alkar negozῐatu. Ik. tratua egin (> tratua in). |
negozio, negoziua | negozio | negozio iz. Etekina ateratzen den jarduera. Negozio tzarra in dῐu 'negozio txarra egin diagu'. |
negrilla | ziza arre | negrilla iz. Ziza arrea (Tricholoma terreum; Pasillus atrotomentosus). Negrillak, txiki txiki batzuk, gaina gris antza dukai eta pagaditan etortzen dia. |
negu errosa, negu errosia | ||
negu txoi, negu txoia | gailupa | |
negu udara, negu udaria | negu udare | |
negu ziza, negu zizia | martxoko ezko | |
negu, negua | negu | negu iz. Lau urtaroetatik hotzena. ◆ negu alde. Negua. Negu aldῐen 'negu aldean, neguan'. ● Esr. zah. Kandelera hotz, negua motz; kandelera bero, negua gero [Kandelera eguna, otsailaren 2a]. ◆ neguan sartu (> neguen sartu). ◆ negu errosa. (Bot.) Orri zabal haundia... ¬ ◆ negu furi(a). Negu betea. Negu furien. ◆ negu gorri(a). Negu hotza. ◆ negu txori (> negu txoi). Gailupa (Pyrrhula pyrrhula). ▲ Sin. elur txoi; klabelin txoi pikomotxa [krabelin txoi pikomotxa (EHHA)]. ◆ negu udara. (Bot.) Neguko udarea; fruitua eta arbola (Pyrus communis). Udazkenῐen biltzen dῐa negu udarak, ta, labien inda, oso onak dῐa 'udazkenean biltzen dira negu udareak, eta, labean eginda, oso onak dira'. ◆ negu ziza. Martxoko ezkoa (Hygrophorus marzuolus). |
negualdi, negualdia | negualdi | negualdi iz. Negua den denbora, neguak irauten duen aldia. Au negwaldi luzῐa dukuna! 'hau negualdi luzea daukaguna!'. Au negwaldi otza dukuna! 'hau negualdi hotza daukaguna!'. |
nekagarri, nekagarria | nekagarri | nekagarri 1 adj. Nekatzen duena. Lan nekagarria. ▲ Sin. neketsu, nekoso. 2 adj. Nekatzen edo aspertzen duena. Nekagarria daiz; aspertzen dok bat 'nekagarria haiz; aspertzen duk bat'. ▲ Sin. aspergarri, aburrigarri. |
nekaldi, nekaldia | nekaldi | nekaldi iz. Nekea; nekea hartzen den denbora. Nekaldi bat baukat! 'nekaldi bat badaukat!'. |
nekatsu, nekatsua (?) | neketsu | nekatsu (eta neketsu) adj. Ik. neketsu; nekagarri; nekoso. |
nekatu, nekatzen | nekatu | nekatu 1 da/dau ad. ▲ Sin. kansatu, errenditu. 2 da/dau ad. Gogaitu, gogaitarazi. Nekatuik ta aulduik 'nekaturik eta ahuldurik'. ◆ neka-neka egin (> neka-neka in, neka-nekῐá in). Neka-neka inda no 'neka-neka eginda nago'. ▲ Sin. kansa-kansia in. |
nekatuazi | nekarazi | nekatuazi 1 dau ad. Nekarazi, nekatzera behartu. Aurra lokartzeko, nekatwazi? Eztukazu iteko txarra! [gostako zaizu] 'haurra lokartzeko, nekarazi? Ez daukazu egiteko txarra! [kostatuko zaizu]'. 2 dau ad. Gogaitarazi, asperrarazi. Betiko ixtoiekin, ixildube; aspertwazi ta nekatwazi iten tu danak kontu oiekin 'betiko istorioekin, isildu gabe; asperrarazi eta nekarazi egiten ditu denak kontu horiekin'. Ik. aspertuazi. |
nekazai, nekazaia | nekazari | nekazari (> nekazai) iz. Lurra landuz bizibidea ateratzen duen pertsona. Ik. baserritar. Nekazaria, beti aprendiz. Denborῐen baitako jendῐek dῐa nekazaiek 'denboraren baitako [eguraldiaren mendeko] jendeak dira nekazariak'. ◆ nekazari-jende (> nekazai jende). ¬ |
nekazantza, nekazantzia | nekazaritza | nekazantza iz. Nekazaritza. Nekazantzatik baindo ezῐo (hezio) bizi da arditatik 'nekazaritzatik baino hezeago [samurrago] bizi da arditatik'. Nekazantzatík bízi dá (Ond Bak). Nekazan(t)zi da gogorro ar(t)zan(t)zi baindo (Iza Alts). ▲ Sin. labranza. |
neke, nekia | neke | neke iz. Gehiegizko lanak edo jardunak eragiten duen ahultasuna; horren ondoriozko egoera. Au nekῐa dukatena! 'hau nekea daukadana!'. Ik. kansia. |
neketsu, neketsua | neketsu | neketsu (eta nekatsu) adj. |
nekez | nekez (1) | nekez1 adb. Ik. kostata (> gostata). ◆ nekez asko. Desira, nahia adierazteko esapidea. Nekez asko fanko da negu au! 'nekez asko joango da negu hau!' Nekez asko despeituko tu lanok 'nekez asko bukatuko ditugu lanok'. Nekez asko despeituko jitu mundu ontakwek 'nekez asko despedituko [bukatuko] ditiagu mundu hontakoak'. |
nekez, nekeza | nekez (2) | nekez2 adj. Lan nekeza. ▲ Sin. zail. ▼ Anton. erraz; yantzu (?). |
nekoso, nekosua | neketsu, nekoso | nekoso adj. Lan nekosua. Ik. nekatsu / neketsu; nekagarri. |
neonek | neronek | neonek (eta nῐonek) izord. Neronek. Neonek erremeiatuko dot (Ond Bak). Ik. neau. |
nerbio, nerbiua | nerbio | nerbio 1 iz. Gorputzaren zatiak burmuinarekin eta bizkar-muinarekin lotzen dituzten zainetako bakoitza. Ik. zain. 2 iz. pl. (Zirraren, ezinegonen edo larritasunen euskarritzat hartuak). Nerbiuek. Nerbiuek joik. 3 iz. Indarra edo kemena, fisikoa zein psikikoa. Nerbio gaio ber da lan ortan 'nerbio gehiago behar da lan horretan'. Nerbio gutxiko jendῐa 'nerbio gutxiko jendea'. |
nerbioso, nerbiosua | nerbioso, urduri | nerbioso 1 adj. Urduria. Nerbῐoswa da 'urduria da'. 2 adb. Urduri. Esamena dukat ta nerbῐoso no 'etsamina daukat eta urduri nago'. |
nesaki, nesakia | neskaki, neska | nesaki iz. Neskakia, neska. Ik. neska; mutiki. |
neska, neskia | neska | neska 1 iz. Ik. nesaki. ◆ neska-mutilak. 2 (Deitzaile gisa) Ago geldi, neska! 'hago geldirik, neska!'. Ik. txikita. |
neskame, neskamia | neskame, zerbitzari | neskame (Iza Alts), Urdiain. Neskame fan zan Iruña. Sin. kriada. |
neskato, neskatua | neskato | neskato iz. Neskatwa. Neskato gazte bat. Ik. neskatxa. |
neskatxa, neskatxia | neskatxa | neskatxa iz. Neskatxῐa. Neskatxa kuadrilla bat. Ik. neskato. |
neskazahar, neskazaharra | neskazahar | neskazahar (> neskazar) 1 iz./adj. Gaztaroa igaro eta ezkongai dagoen emakumea. (Gutxiespen balioa izan dezake). Ik. ezkonbeiko; soltera. 2 (Adizlagun gisa). 2 (Adizlagun gisa). Neskazar gelditu da 'neskazahar gelditu da'. |
neskis, neskisa / neskix, neskixa | neskisa, neska gazte, neskatxa | neskis (eta neskix) iz. Neska gaztea, neskatxa. ◆ neskix egin (> neskix in). Gwe Aitxiber neskix inik do 'gure Aitziber neskix egik dago'. ◆ neskixetara (> neskixetá) adb. Neskatan egin. Mutiletá ta neskixetá 'mutiletara eta neskisetara'. |
neskiszahar, neskiszaharra | neskazahar | neskiszahar (> neskiszar, neskixzar) 1 iz./adj. Neskazaharra. 2 (Adizlagun gisa). Neskazahar gelditu. Neskiszar gelditu zan 'neskazahar gelditu zen'. |
neskixeta | neskatara, neskatan joan / egin | |
neumatiko, neumatikua | pneumatiko | neumatiko iz. Airez beteriko kautxuzko hodia, ibilgailuen gurpiletako uztaian ezartzen dena. Ik. tubular. |
neumonia | pneumonia | neumonia iz. Pneumonia, biriketako hantura. |
nezesidade, nezesidadia | nezesidade | nezesidade iz. Ik. behar (> ber); premia. ◆ nezesidadean egon (> nezesidadῐen yon). ◆ nezesidadea egin (> nezesidadῐa in). Lagundu, laguntza eman. |
ni | ni | ni izord. Ni, zu bekela, enitzake fanko 'ni, zu bezala [zure egoeran banengo], ez nintzateke joango'. Ik. neau. |
niaure | neure | |
niaureganatu | neureganatu | niaureganatu dau ad. Neureganatu, neuregana ekarri, neure egin. Niaureganatu tut gauzak 'neureganatu ditut gauzak'. |
niaureki, niaurekia (?) | (neure) kideko, gisako | niaureki adj. Neure kidekoa, neure gisakoa, neure antzekoa. Nῐaurekia: ne bezelakwa, nere antzekwa 'neurekia: ni bezalakoa, nire antzekoa' (?) (LM). Ik. ebeinki. |
nibel, nibela | nibel | nibel 1 iz. Galga, nibelatzeko tresna. Nibelak'e balio dau plomadatako 'nibelak ere balio du plomutarako'. 2 iz. Sestra. ◆ nibelean (> nibelῐen) adb. Sestran. |
nibelatu, nibelatzen | nibelatu | nibelatu dau ad. Gelontako lurra ezto ondo nibelatwik 'gela honetako lurra ez dago ondo nibelaturik'. |
nikalo, nikalua | esnegorri, pinu-perretxiko | nikalo iz. Esnegorria (Lactarius diliciosus). Nikalwa, pinudikwa. ▲ Sin. pinudiko ziza. |
nikel, nikela | nikel | nikel iz. Zilarraren koloreko metala, gogorra eta malgua, herdoiltzen zaila (Ni). Nikelezkwa 'nikelezkoa'. |
nikelatu, nikelatzen | nikeleztatu | nikelatu 1 dau ad. Nikeleztatu; metalezko pieza bat nikel geruza batez estali. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). |
nini, ninia | nini | nini 1 z. Begiaren erdiko irekidura beltz biribila, irisaren erdian dagoena, argi izpiak begi barrura sartzen uzten duena. Gaur okulistan tintinak bota juatzinai begitan, niniek aunditzeko ‘gaur okulistarenean tintinak bota zizkidaten begietan, niniak handitzeko’. Ik. begi nini. 2 iz. (Haur.) Haurra, haur txikia. Nini txikia. |
nitrato, nitratua | nitrato | nitrato iz. Azido nitrikoaren gatza. Ongarritako ibiltzen da nitratwa nekazantzan 'ongarritarako ibiltzen da nitratoa nekazaritzan'. |
noa / nua | nora | noa (eta nwa) adb. (Galdetzailea). Nora; zer tokitara? Nwa zazi? 'nora zoaz?'. Nwa fanko ga olako egunakin? 'nora joango gara holako egunarekin?'. Nwa fan za? 'nora joan zara?'. Ik. noalde; nuadara / nuadera. |
noaindo | noraino | noaindo adb. Noraino. Ik. nuaindo. |
noako | norako | noako adb. Norako. Ik. nuako. |
noalde / noaldia | nora alde; nora aldera | noalde (eta nwalde; nwaldía) adb. Nora alde, nora aldera, zein aldera. Noaldῐa? 'nora aldera?, zein aldera?'. Noaldῐa fan dῐa txistulaiek? 'nora / zein aldera joan dira txistulariak?'. Nwaldῐa jo dik? 'nora aldera jo dik?'. |
noanahi | noranahi | noanahi adb. Noranahi. Ik. nuanahi. |
noanahiko / nuanahiko | noranahiko | |
nobedade, nobedadia | nobedade | nobedade 1 iz. Berritasuna, gertatu berri den gauza. Bado nobedadeik? 'badago nobedaderik?'. 2 iz. Aldaketa. Nobedadῐa duka denborῐek 'nobedadea dauka denborak [eguraldiak]'. ◆ nobedadea egin (> nobedadῐa in). Berehalako aldaketaren bat eragin. Nobedadῐa in dwa; bazkaitan ardo pixkat yan dotelako-o? 'nobedadea egin dit; bazkaritan ardo pixka bat edan dudalako edo?'. |
nobedadia in (?) | nobedadea egin | |
nobela, nobelia | nobela | nobela iz. Garaῐ batῐen radiuen botatzen zituaῐn nobelak 'garai batean radioan [irratian] botatzen zituzten nobelak'. |
noble, noblia | noble, zintzo | noble adj. Zintzoa, prestua. Noblenetatik zan ua 'nobleenetakoa zen hura'. Ik. zintzo. |
nogalina, nogalinia | intxaur-tindu | nogalina iz. Intxaur-tindua, intxaurraren azal berdetik ateratzen dena. Nogaliniekin zikintzen dῐa bietzak intxorrak biltzekwen 'intxaur-tinduarekin zikintzen dira behatzak [hatzak] intxaurrak biltzerakoan'. Ik. txoltxa. |
noiz | noiz | noiz 1 adb. (Galdetzailea). Zer unetan, zer denboratan? Noiz etor za? 'noiz etorri zara?'. 2 adb. (Zehar-galderetan). Enaiz akordatzen noiz izan zan 'ez naiz akordatzen noiz izan zen'. ◆ noizez gero (> noizezkῐo) adb. (Galdetzailea). Noiztik. Noizezkῐo Urbasan yonbe? 'noizez gero Urbasan egon gabe? Noizezkῐo daiz i begetarῐanwa? 'noizez gero haiz hi begetarianoa? Ik. noizti. ◆ noizean behin (> noizῐen bein) adb. ▲ Sin. aldien behin; tarteka(n). |
noizbait | noizbait | noizbait (eta noizbeit), Ald. noizbaitean (> noizbeῐtῐen) adb. Noizbait ikus ber gindan 'noizbait ikusi behar ginen [genuen]'. ◆ noizbait ere (> noizbeῐt'e) adb. Noizbait, azkenean. Noizbait'e despeῐtuko tu lanok 'noizbait ere despedituko [bukatuko] ditugu lanok'. |
noizbehinka | noizbehinka | noizbehinka (> noizbeinka) adb. Noizean behin. Ik. aldien-aldien; aldien behin; tarteka(n). |
noizezkio | noizez gero | |
noizezko, noizezkua | noizdaniko, noizdanikako | noizezko adj. Noizdanikoa, noizdanikakoa. Noizezkwa izango zanen ua? 'noizdanikoa izango zunan hura?'. Noizezkwek izanko dῐa kantaita oiek? 'noizdanikoak izango dira kantaita [kanta] horiek?'. Ik. noizko. |
noizien behin | noizean behin | |
noizko, noizkua | noizko | noizko 1 adb. (Galdetzailea). Zer denboratarako, zer unetarako? Jakintazu noizko inko tuain! 'jakizu [auskalo] noizko egingo dituzten!'. 2 adj. Zer denboratakoa? Noizko kontuek dῐa oiek? 'noizko kontuak dira horiek?'. Ik. noizezko (> noizezkwa). |
noiznahi | noiznahi | noiznahi (> noiznaῐ) adb. Nahi den aldian, edozein alditan. Etor zaitez noiznaῐ 'etor zaitez noiznahi'. |
noizti(k) | noiztik | noizti(k) 1 adb. (Galdetzailea). Noiz ezkero? Noizti zaitzai alkarrekin 'noiztik zabiltzate elkarrekin?'. Noiztik erretzen don? 'noiztik erretzen dun?'. Ik. noizezkio. 2 adb. (Galdera erretorikoetan, harridura adieraziz). Bea, noizti jon galazita emen erretzῐa 'baina, noiztik zagon galarazita hemen erretzea?'. |
nokan | noka | noka(n) adb. Emakume bati hika. Ik. noketan; tokan. ◆ nokan adb. ¬ |
noketa, noketia | noketa | noketa iz. Emakumearekiko hitanoa. Ik. hiketa; noka. ◆ noketan adb. Noka. Ik. nokan. ¬ |
noketan | noketan | |
nola | nola | nola 1 adb. (Galdetzailea). Nóla dakizú? (Ond Bak). 2 adb. (Zehar-galderetan). 3 adb. Zer dela eta? 4 adb. (Harridura-edo adieraziz). 5 (Kausazko perpaus txertatu baten hasieran). ◆ nola edo hala (> nola o ala). Moduren batean, eraren batean. Nola o hala konponduko al da! ◆ nola ailegatu (> nola ailatu). Nolako egoeran izan, zein egoerara heldu. Batek daki nola ailatu ber gan 'batek daki nola ailegatu [nolako egoeran izan] behar garen'. Yauk eztakik nola ailatu ber daizen 'heuk ez dakik nola ailegatu [zein egoeratan izan] behar haizen'. ◆ nola... hala... 1 Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. ● Esr. zah. Nola etorri hala fan, Mari Juan [dirua]. ● Nola bizi, hala hil. ● Nola lan, hala bizi. 2 Bai... bai... ● Esr. zah. Jangoikuek ematen dau nola hotz hala arropa. ◆ nola hala. Nola edo hala. Nola ala etor nitzan 'nola hala etor nintzen'. ¬ |
nolabait | nolabait | nolabait (eta nolapait) 1 adb. Moduren batean, eraren batean. 2 nolabait + aditza + -en (eta nolapait + aditza + -en) (kausasko esaldiak eratuz. Asko erabiltzen da azalpenak emateko orduan). Urdingo baswá, nolabait ointo asko atatzen dan, egunio etortzen dia Probintziti 'Urdiaingo basora, nolabait onddo asko ateratzen den, egunero etortzen dira Gipuzkoatik'. || Nolapáit ez gindubén eréin, eztáu (?) bildú (Ond Bak). ◆ nolabait ere (> nolabait'e). Nolabait-e, inko al du! 'nolabait ere, egingo al dugu!'. ◆ nolabait halabait Moduren batean, eraren batean; nola edo hala. Ik. nolabait. Nolabait alabait in berko du 'nolabait halabait [nola edo hala] egin beharko dugu'. Nolabait alabait, in du 'nola edo hala, egin dugu'. |
nolabait halabait | nola edo hala | |
nolabaiteko, nolabaitekua | nolabaiteko | nolabaiteko 1 adj. Moduren batekoa, eraren batekoa. 2 adj. Ez onegia, ez oso fidagarria. |
nolako, nolakua | nolako | nolako 1 adj. (Galdetzailea). 2 adj. (Zehar-galderetan). 3 adj. (Harridura adieraziz). A nolako izotza bota dik! ◆ nolako... halako... ¬ |
nolanahi | nolanahi | nolanahi adb. Etxῐen nolanai jantzita ibiltzen naiz 'etxean nolanahi jantzita ibiltzen naiz'. – nolanahi're (?) |
nolanahiko, nolanahikua | nolanahiko; laño | nolanahiko adj. Pertsona laua, naturala (?). Hoi ezta batere esijentia, nolanahikua da. |
nor | nor | nor izord. (Galdetzailea). Zer pertsona? (Pertsona bat edo pertsona bat baino gehiago adierazteko erabiltzen da). Ik. zein. ◆ nor gehiago (> nor gaio / nor geio) adb. Nor baino nor gehiago; norgehiagoka. Or daitza, nor gaio 'hor dabiltza, nor gehiago'. |
nor gahio | nor gehiago | |
nor-ga-gu | nor-gara-gu | nor-gara-gu (> nor-ga-gu) interj. lokuzioa. (Normalean, besteei egotzita) ([taldearen]; «gure») harrokeria adierazten duen interjekzioa. Ik. harro; nor-naiz-ni. |
nor-naiz-ni | nor-naiz-ni | nor-naiz-ni interj. lokuzioa. (Normalean, besteari egotzita) ([bestearen]; «nire») harrokeria adierazten duen interjekzioa. Ik. harro; nor-gara-gu (> nor-ga-gu). |
norbait / norbeit | norbait | norbait (eta norbeit) 1 izord. (Ezezkoak ez diren esaldietan). Norbaitek inia (Ond Bak). Beste norbaitekin fan berko za. 2 izord. (Ezezko esaldietan). Norbaitek ez dau patu 'Norbaitek ez du pagatu'. Ik. iyor; bakarren bat; baten bat. – norbaitendako. ◆ norbait izan. Nolabaiteko maila, itzala edo izena duen pertsona izan. Oi're badok norbait! 'hori ere baduk norbait!'. |
norbia | norbera, batbedera | norbera (> norbea, norbῐa) izord. Ik. bakoitza bera (> bakoitza bea, bakoitza bῐa). Norbῐan etxῐen, gustwena 'norberaren etxean, gusturena'. |
norma, normia | arau, norma | norma iz. Araua. Ik. lege. ¬ |
normal, normala | normal | normal 1 adj. – oso normal ez yon. ◆ normalean (> normalῐen) adb. Ik. jeneralean (> jeneralῐen). ¬ |
normaldu, normaltzen | normaldu | normaldu da/dau ad. Normalizatu. |
normalien | normalean | |
notaio, notaiua | notario | notario (> notaio) iz. Administrazioko enplegatua, hilburukoen, hitzarmen agirien, saleroste idazkien eta kidekoen fede ematen duena. |
notizia | notizia | notizia (eta notizi, notezi) iz. Notizia txarrak ibil tuzai 'notizia txarrak ibili [eduki] dituzue'. Ik. berri. |
nua | nora | nua (eta noa) adb. Ik. noa. Nwa fan za? 'nora joan zara?'. |
nuabait | norabait | nuabait (eta noabait) adb. Norabait; tokiren batera. Nwabaitῐa fan dok 'norabaitera joan duk'. Beste nwabaitῐa yan daῐ 'beste norabaitera eraman dute'. Ik. nuadara / nuadera. |
nuadara | nora edo hara, norabait | nuadara (eta nwadera) adb. Nora edo hara, norabait. Beste nwadera faten dῐa bakaziotá 'Beste nora edo hara / norabait joaten dira oporretara'. Nwadera fan da bazkaitá; Etxarrῐá-o 'nora edo hara joan da bazkaritara; Etxarrira edo'. Zengeiti eztok yan autwa beste nwadera konpontzῐa? Zerengatik ez duk eraman autoa beste nora edo hara konpontzera?'. Txakurra kasoiteko auzten dwa nwadera fan berra dukanῐen 'txakurra kasu egiteko [zaintzeko] uzten dit nora edo hara joan beharra daukanean'. ▲ Sin. nwabait(ῐa). |
nuadera | nora edo hara, norabait | |
nuaindo | noraino | nuaindo (eta noaindo) adb. (Galdetzailea). Noraino; zer tokitaraino?, zer puntutaraino? ● Esr. zah. Marsuko lainua nuaindo, elurra haraindo 'martxoko lainoa noraino, elurra haraino'. |
nuako | norako | nuako (eta noako) adb. Norako. Noako bidῐa artu dau? 'norako bidea hartu du?'. Nwako yosi tuzu kurtina oiek? 'norako erosi dituzu gortina horiek?'. |
nuanahi | noranahi | nuanahi (eta noanaῐ) adb. Noranahi; edozein tokitara. Nwanaῐ fanda're, jendez beteῐk zen tabernak 'noranahi joanda ere, jendez beterik zeuden tabernak'. ◆ nuanahiko (eta noanaῐko) adj. Noranahikoa. Noanaῐko da au (noanaῐko trebe da) 'noranahiko da hau (noranahiko trebe da)'. |
numerazio, numeraziua | numerazio; zenbaki(ak) | numerazio iz. Kaleko numeraziwa berritu dai 'kaleko numerazioa berritu dute'. |
numero, numerua | numero, zenbaki | numero 1 iz. Zenbakia. Ze numero dukazu ankatako? 'zein zenbaki daukazu hanketarako? [zer neurritako oinetakoa daukazu?]'. Emantazu zwe telefonwen numerwa 'emaidazu zure telefonoaren zenbakia'. Númerwortá tokatu da loteia 'zenbaki horretara tokatu da loteria'. Zen etxῐen kaleko numerwa eman ber dwazu 'zuen etxearen kaleko zenbakia eman behar didazu'. 2 iz. Zifra. Lau numero ta iru letra ibiltzen tuai autwen gwaiko matrikulak 'lau zenbaki [zifra] eta hiru letra ibiltzen dituzte oraingo autoen matrikulek'. 3 iz. Espektakulua, ikuskizuna. Ik. espektakulo. |
nun | non | nun 1 adb. (Galdetzailea). Non; zer tokitan? Nun autzi dezu autwa 'non utzi duzu autoa?'. 2 adb. (Zehar-galderetan). Eztakit nun autzi tuten etxeko giltzak 'ez dakit non utzi ditudan etxeko giltzak'. ◆ nun bizi diran (> nun bizi dῐan). Non bizi diren jolasa. Jolaskide batek buruan duen herriko familia ezezagun baten kideak zein diren azalduko du; beste jolaskideek asmatu egin behar dute zein familia den. Asmatzen duenak egingo du hurrengo galdera: nun bizi dian, nun bizi dian: ama, aita, bi alaba eta mutil zahar bat. |
nun bizi dian | non bizi diren | |
nun-nahi; nunahi | non-nahi, nonahi | nun-nahi (eta nunai) adb. Non-nahi, nonahi. Gauzioi nunai ikusko dezu 'gauza hori nonahi ikusiko duzu'. |
nunbait | nonbait | nunbait 1 adb. Nonbait, tokiren batean. Nunbait, nunbaiteko, nunbaitien, nunbaitet(ik). 2 adb. Dirudienez, antza denez. Nunbait, ezakien jai eguna zala 'nonbait, ez zekien jai eguna zela'. Ik. sobre. ◆ hor nunbait. Ik. hor nunbait. ◆ nonbaiten (> nunbaitῐen) adb. Nonbait. Nunbaitῐen yonen da 'nonbaiten egonen da'. ◆ nunbaiteko. Nunbaiteko burlak iten duatzizai 'zenbat(eko) burla(k) egiten dizkidazue'. Nunbaitekwa esan niken nik! (ederra esan niken nik). ◆ nunbaitekoa egin (> nunbaitekwa in). Ederra egin, sekulakoa egin (kaltegarritzat jota; gertaera negatibo moduan). Nunbaitekwa in diet 'nonbaitekoa egin diat'. ¬ |
nundi handi | nondik edo handik | |
nundi nua | nondik nora | |
nundi(k) | nondik | nundi(k) 1 adb. (Galdetzailea). Nondik; zer lekutatik? Nundi ekartuzu flore oiek? 'nondik ekar dituzu lore horiek?'. 2 adb. (Zehar-galderetan). Aztu zaira bidῐa nundi dan 'ahaztu zait bidea nondik den'. ◆ nundi handi (> nundi andi). Nondik edo handik, nonbaitetik; nola edo hala. Nundi handi, ata dau 'nondik edo handik, atera du'. ◆ nundi nua (> nundi nwa). Nondik nora 1 Zer tokitatik zer tokitara? 2 Nola? |
nungo, nungua | nongo | nungo 1 adj. (Galdetzailea). Nongoa; zer tokitakoa? Ta zu, nungwa za? 'eta zu, nongoa zara?'. 2 (Zehar-galderetan). Jakintazu nungwek zῐan 'jakizu nongoak ziren'. |
nuntar, nuntarra | nondar | nuntar adj. (Galdetzailea). Nondarra; nongoa?, non jaioa? Ik. nungo. |
ñan, ñan-ñan | ñañan egin | ñan / ñan-ñan Haur. Jan. ◆ ñan-ñan egin (> ñan-ñan in) (?). |
ñaño, ñañua | ñaño | ñaño iz./adj. Adkor. Nanoa. Ik. nano. Nañwa ematen dau mutil txara orren ondwen 'ñañoa ematen du mutil txara [txara: enbor luze eta zuzena] horren ondoan'. |
ñañorro, ñañorrua | ñañarro, ñañar | ñañorro adj. Ñañarroa, ñañarra; pertsonez hitz eginez, txikia eta kaskarra. Kaso in beῐko gizajwa, ñañorrwa 'kasu egin gabeko gizajoa, ñañarroa'. Ik. nano. |
ñar hots, ñar hotsa | negar hots | ñar hots iz. Lantua. Ik. negar hots (> near hots). (Batez ere pl.) ñar hotsak. |
ñar in | negar egin | |
ñar inazi | negar eginarazi, negar eragin | |
ñar iteko gogo, ñar iteko gogua | negargura | |
ñar, ñarra | negar | |
ñargura, ñarguria | negargura | ñargura iz. Ik. negargura. |
ñarrai eman | negarrari eman | |
ñarraldi, ñarraldia | negarraldi | ñarraldi iz. Negarraldia. Ik. negarraldi. |
ñarregarri, ñarregarria | negargarri | ñarregarri adj. Ik. negargarri. Mundu au da aldi berῐen ñarregarria ta barregarria 'mundu hau da aldi berean negargarria eta barregarria'. |
ñarrontzi, ñarrontzia | negarrontzi | ñarrontzi adj. Adkor. Negartia. Ik. negarrontzi (Ond Bak). |
ñarti, ñartia | negarti | |
ñear | negar | |
ñear iteko gogo, ñear iteko gogua | negargura | |
ñeargarri, ñeargarri | negargarri | negargarri (> neargarri, ñarregarri [Urdiain]; ñeargarri) adj. Atsekabea ematen duelako negar eragiten duena. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Mundu au da aldi berῐen ñarregarria ta barregarria 'mundu hau da aldi berean negargarria eta barregarria'. ▼ Anton. barregarri. |
ñeñe | nene | ñeñe iz. Haur. Nene, esnea. |
ñiki-ñaka | ñiki-ñaka | ñiki-ñaka adb. Gogaitarazten, izorratzen. | Funsgabeko eztabaidan. |
ño | arraio | ño interj. Harridura edo ustekabea adierazten duen hitza. Ño, nolako otza iten den! 'kristo, nolako hotza egiten duen!'. Ik. ostra; ostia. |
ñoño (1) | lo egin | ñoño1 Haur. Lo; lo egin. ▲ Sin. lo-lo. |
ñoño, ñoñua (2) | txepel | ñoño2 adj. Txepela. |
o (1) | edo | o1 (eta eo) junt. Edo. Erreta o tortillan? Egun bat o bi (Ond Bak). ◆ o dala... o dala. Edo dela... edo dela. O dala au, o dala bestῐa... 'edo dela hau, edo dela bestea'. |
o (2) | o | o2 interj. Ustekabea, harridura edo mirespena adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. oi; ai. |
oa | uztai | oa iz. Zurezko uztaia, «O» baten forma duena. Ik. gurtera; uztai; gurmusu. |
oazal, oazala | ohazal | ohazal (> oazal) iz. Tapakien gainetik jartzen den estalkia; tapakia biltzen duen azala. Oazalῐen koltxῐa sartzen zan (Ond Bak). [funda de almohada]. Ik. ohiazal [Urdiain]. |
obea / obea ion | ohara | obea adb. Ohara, txakurrez ari garela, arreske. ◆ obea egon (> obea ion). Ohara egon. Txakura obea do 'txakurra obea [ohara] dago'. |
obedezitu, obedezitzen | obeditu | obedezitu dau ad. Ik. obeditu. |
obediente, obedientia | obeditzaile, esaneko, obediente | obediente (eta obedinte (?)) adj. Obeditzen duena. ▼ Anton. desobediente. |
obeditu, obeditzen | obeditu | obeditu (eta obedezitu) dau/dῐa ad. ▼ Anton. desobeditu; desobedezitu. ◆ obeditzen ez duena (> obeditzen eztena). Ik. desobediente. |
obispo, obispua | apezpiku, gotzain | obispo iz. Apezpikua, gotzaina. |
obligatu, obligatzen | obligatu | obligatu da/dau ad. Behartu. ▲ Sin. behartu, obligazi, premiatu, forzatu. |
obligazi, obligazten | obligarazi | obligarazi (> obligazi) dau ad. |
obligazio, obligaziua | obligazio | obligazio iz. ◆ obligazioz. Obligazioz faten da pasia. Zuk obligaziu'oi zendukan iteko ta ez dezu in 'zuk obligazio hori zeneukan egiteko eta ez duzu egin'. |
obra, obria | obra, eraikuntza-lan | obra iz. Eraikuntza lana; eraberritze lana. Obran daῐtza 'obran [eraikuntza lanetan] dabiltza'. ◆ obra egin (> obrῐa in). ◆ obratan egon (> obratan yon). |
obratu, obratzen | obratu*, (etxea) konpondu | obratu dau ad. Eraikin edo etxeez ari garela, konpondu. Etxῐa obratzen daitza 'etxea obratzen [konpontzen] dabiltza'. Etxeik ez to obratu be autzik 'etxerik ez dago obratu gabe utzirik'. Etxῐa obratwau 'etxea obratu du'. |
obrero, obrerua | fabrika-langile | obrero iz. Fabrikako langilea. Obrero klase guztia zan emen ezkerra 'obrero klase guztia zen hemen ezkerra'. Ik. langile. |
odol bear, odol bearra | odol-belar | |
odol yosi, odol yosia | odol egosi | |
odol, odola | odol | odol iz. – odol txarra in. Disgustatuta, odol txarra in dot. – odol golpe (sudurreko hemorragia) ?. – odolez hustu 'odolustu'. Zeinak moztu ta odolez ustu emen da 'zainak moztu eta odolez hustu omen da'. – odola eman. ◆ odola dariola (> odola daiola) adb. Surreti odola daiola fan da medikuengana 'sudurretik odola dariola [zeriola] joan da medikuarengana'. Bizikletatik bota ta odola daiola fan da etxῐá 'bizikletatik bota eta odola dariola [zeriola] joan da etxera'. ◆ odol-belar (> odol bear, odol bῐar). (Bot.) | txistabear, txistabiarra. ¬ ◆ odol yosi. Odol egosia. Axuien odol yosiekin prepatzen dῐa tripotx zuiek 'axuriaren odol egosiarekin preparatzen dira tripotx zuriak'. |
odola daiola | odola dariola | |
odola daiola (odol jaraio) | odola dariola | |
odolbildu, odolbildua | odolbildu | odolbildu iz. Gorputzean gertatzen den odol biltzea. |
odoldi, odoldia | goroldio, odoldi | odoldi iz. (Bot.) Goroldioa (Kl. Musci). Itzalpῐen dukai untzak ta odoldiek bizilekua 'itzalpean daukate untzak eta goroldioak bizilekua'. Odoldi xamurrak, arrizko biotza 'goroldio xamurrak, harrizko bihotza'. |
odolki zuri, odolki zuria | odolki | |
odolki, odolkia | odolki | odolki iz. Txerri odol egosiz eta beste zenbait osagaiz egiten den hestebetea. Odolkiek, normalῐen, yosita jaten tu 'odolkiak, normalean, egosita jaten ditugu'. Ik. lope. ◆ odolki zuri(a). {(Iza Alts): mocilla de oveja}. Ik. tripotx zuri (> tripotx zui). |
odoltsu, odoltsua | odoltsu | odoltsu adj. Odolez betea, odoldua. Haragi odoltsua. Txerri odoltsua (LM). |
ofenditu, ofenditzen | ofenditu | ofenditu 1 dau ad. Iraindu. Ezta erraza errespetwekin ta iyuere ofenditu be ibiltzῐa 'ez da erraza errespetoarekin eta inor ofenditu gabe ibiltzea'. 2 da/dau ad. Gaitzitu, mindu; norbait, gogoko ez duena edo iraingarritzat hartzen duena gertatzean, mindu edo haserretu; gaizki hartu, gaizki eraman. Eskwaz in dῐatelako ofenditu in zaῐra 'euskaraz egin diodalako ofenditu egin zait'. |
ofizial, ofiziala | ofizial. 2 ofiziale | ofizial 1 adj. Legezko aginpidea gauzatzen duten erakundeetatik datorrena, edo horiei dagokiena. 2 iz. Ofizialea; eskulanetan, aprendizaren eta maisuaren mailen arteko pertsona. |
ofizina, ofizinia | bulego | ofizina iz. Bulegoa. Ofizinatan sartzῐaiti, pwesto ona arrapatzῐaiti, auskolo ze inko zaῐn 'ofizinetan sartzeagatik, postu ona harrapatzeagatik, auskalo zer egingo zuten'. |
ofizio, ofiziua | ofizio | ofizio 1 iz. Lanbidea, ogibidea. Ezta ofizio txarra 'ez da ofizio txarra'. Ez tukat ez afizioik, ez ofizioik 'ez daukat ez afiziorik, ez ofiziorik'. Obena da afiziua ofizio biurtzῐa 'hoberena da afizioa ofizio bihurtzea'. Ik. lanbide; profesio. 2 iz. Elizkizuna. Meza ta ofiziotan 'meza eta ofizioetan' (?). |
ofrenda, ofrendia | ofrenda, eskaintza | ofrenda iz. (Erl.) Elizan botatzen zan ofrendῐa 'elizan botatzen zen ofrenda'. Zortziko bat ofrenda [zortziko: txanpon zaharra]. |
ogi apur, ogi apurra | ogi apur | |
ogi azal, ogi azala | ogi azal | |
ogi bedeinkatu, ogi bedeinkatua | ogi bedeinkatu | |
ogi beltz, ogi beltza | ogi beltz | |
ogi harro, ogi harrua | ogi harro | |
ogi koxkor, ogi koxkorra | ogi koskor, ogi mutur | |
ogi kozkor, ogi kozkorra | ogi koskor, ogi puska | |
ogi kurrusko, ogi kurruskua | ogi txigortu | |
ogi laso, ogi lasua | ogi laso | |
ogi mami, ogi mamia | ogi mami | |
ogi puska bat izan | ogi puska bat izan | |
ogi puska, ogi puskia | ogi-puska; 2 on huts | |
ogi zuri, ogi zuria | ogi zuri | |
ogi, ogia | ogi | ogi iz. Ogi txuria 'ogi zuria'. Ogia oratu (Ond Bak). | Au ogien zuria! 'hau ogiaren zuria!'. Basoko Marien ogia 'Basoko Mariaren ogia'. 2 iz. ogi / hogi. Hobia. Ik. hogi. ◆ ogia egin (> ogia in). Ik. labekoa egin (> labekwa in). ◆ ogi apur iz. Batez ere pl. Ogiaren, zati txikia. Ogi apurrak. ◆ ogi azal iz. Ogiaren kanpoaldeko zatia, barrualdeko mamia estaltzen duena. Agoko minangeiti ezin dau ogi azalik jan 'ahoko minarengatik ezin du ogi azalik jan'. ◆ ogi bedeinkatu iz. (Erl.) Ogi bedeinkatua; domekako meza nagusian hartzen zen ogi bedeinkatua, herriko etxe bakoitzetik aldizka eramaten zena. ◆ ogi beltz iz. Zahi ogia; osoko irinez eginiko ogia. Makina bat ogi beltz jandakwek gaituk 'makina bat ogi beltz jandakoak gaituk'. Orduen ogi beltza besteik ez gendukan 'orduan ogi beltza besterik ez geneukan'. ◆ ogi eske fan. Ogia erostera joan. Banua ogi eske 'banoa ogi eske [ogia erostera]'. ◆ ogi harro (> ogi arro) iz. Trinkotasunik ez duen ogia. (Iza Alts). Ik. ogi laso. ◆ ogi koxkor iz. Ogi koskorra; ogiaren muturra (ogi koxkor ≠ ogi kozkor). Ogi berrien ogi koxkorra, listo janik; aurreko eguneko ogien ogi koxkorra, bestendako autzik 'ogi berriaren ogi koskorra, listo [azkar] janik; aurreko eguneko ogiaren ogi koskorra besterendako utzirik'. ◆ ogi kozkor iz. Ogi koskorra; ogi puska. Ogi kozkorra (ogi kozkor ≠ ogi koxkor). Ik. ogi puska. ◆ ogi kurrusko (eta ogi kurruxko, ogi kurruxkwa) iz. Ogi txigortua. ◆ ogi laso [Altsasu] iz. Ogi harroa, arola; trinkotasun gutxiko ogia (pan fofo). Ik. ogi harro. ◆ ogi mami iz. Ogiaren barrualde biguna. Albondigak ezῐo iteko, esenetan patutako ogi mamia nasten zaio aragiai 'albondigak [haragi bolak] hezeago [samurrago] egiteko, esnetan paratutako ogi mamia nahasten zaio haragiari'. ◆ ogi muñeko iz. Ogi muñekwa, muñeko etxuran indako ogia 'ogi muñekoa, muñeko itxuran egindako ogia'. ◆ ogi puska 1 Ogi zatia. Ik. ogi kozkor. 2 ogi puska bat izan (> ogi puskῐa izan). (norbaiten ontasuna nabarmentzeko). On hutsa izan. Ori ogi puska bat da; onaia 'hori ogi puska bat da; onegia'. ◆ ogi zuri (eta ogi txui) iz. Irin zuri eta finez eginiko ogia. Naio dai ogi zuia 'nahiago dute ogi zuria'. |
ogibide, ogibidia | ogibide | ogibide iz. Lanbidea, bizibidea ateratzeko balio duen jarduera. ▲ Sin. lan, lanbide, ofizio, profesio. |
ogijale, ogijalia | ogizale | ogijale adj./iz. Ogiaren oso zalea dena; ogizalea. ▲ Sin. ogizale. |
ogizale, ogizalia | ogizale | ogizale adj. Ogiaren oso zalea dena; ogizalea. ▲ Sin. ogijale. |
ogro, ogrua | ogro | ogro iz. Ixinpluetako erraldoia, giza haragiz elikatzen dena. |
ohia | ohe | ohia (> oia) (a itsatsia dauka) 1 iz. Ohea. Ohia bat... || Apostu inko nuke ohiati aitu zeila; ohia berria. Hainbeste ohien azala (Ond Bak). ▲ Sin. guatze, kuxa. 2 iz. Ik. oi. | – ohiabarrena. Ohiabarrenak estalduta. | – ohia azpia. | – ohia fan 'ohera joan'. | – ohia in 'ohea egin'. ¬ |
ohiatu | oheratu | ohiatu (> oiatu) da/dau ad. Oheratu [oiatuik yon 'oheraturik egon' esapidean]. ◆ oheraturik egon (> oiatwik yon). Oiatwik emen do, oiati jagitzen eztala 'oheraturik omen dago, ohetik jagitzen ez dela'. Ik. ohera fan (> oia fan). |
ohiazal, ohiazala | ohazal | ohiazal 1 [Urdiain] iz. Izara zatia, izara. Uazala, ubazala (?) (Uazala, sábana encimera en forma de funda para colcha). 2 iz. Ohazala. Oazalῐen koltxῐa sartzen zan (Ond Bak) [funda de almohada]. Ik. ohazal (> oazal); koltxa. |
ohitu, ohitzen | ohitu | ohitu da/dau ad. Ohitu naiz gatzipe jaten 'ohitu naiz gatzik gabe jaten'. Ik. jarri. – ohitube 'ohitu gabe'. Ohitube no gatzipe jaten 'ohitu gabe nago gatzik gabe jaten'. |
ohitura, ohituria | ohitura | ohitura iz. Ik. kostunbre; kondezio; tradizio; usaio. Ohitura txar. Ohitura txarrak dukatzi 'ohitura txarrak dauzka'. Ohiturak aldatzia ez ta erraza izaten 'ohiturak aldatzea ez da erraza izaten'. Ik. bizio. |
ohol, ohola | ohol | ohol (> ol) [baina, hesolia] iz. Zurezko pieza luzea, laua eta mehea. Pinu-ola pipiek listo jaten dau 'pinu-ohola pipiak azkar jaten du'. Pago-ohola; haraitz-ohola. ◆ ohola pasatu (> ola pasatu). (Nekazaritza) Hazia ereiteko, ohola pasatu; lur kozkorrak [zokorrak] txikitzeko eta lurra trinkotzeko. [Gaur egun (?): 'alperra pasatu; trunkoa pasatu']. |
ohola pasatu | ohola pasatu [g.: alperra pasatu] | |
oholtxo, oholtxua | oholtxo | oholtxo (> oltxo) iz. Tamaina txikiko ohola. Oltxwet ber dot atarzulwa ixteko 'oholtxo bat behar dut atari zuloa [katu zuloa] ixteko'. |
oi (2) | tori, to | oi2 interj. Tori, to. (oizu eta oizai formatan agertzen da) ◆ oizu interj. Tori, to (zuri; singularreko bigarren pertsonari zuzenduta); norbaiti zerbait ematean esaten zaion hitza. || Oi'zu ogia! (nik emana) (Ond Bak). Oizu ordekwa! 'tori ordezkoa'. Oizu periodikwa 'tori periodikoa [egunkaria]'. Ik. otso. ◆ oizai interj. Tori, to (zuei; pluraleko bigarren pertsonari zuzenduta); norbaitzuei zerbait ematean esaten zaion hitza. Oizai bendua! 'torizue merienda (nik zuei)'. |
oi (3) | oi, ai | oi3 interj. Ai, ui; ustekabea, harrimena, mirespena edo oinazea adierazteko erabiltzen den hitza. Oi, oi, oi! Ze in dezu? [harridurazkoa]. Ik. o; ai. |
oi, oia (1) | oi (1) | oi1 iz. Hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. Oia da hortzen goiti ta beiti don mamia (Ond Bak). Ortzain oia 'hortzen oia'. |
oihal, oihala | oihal | oihal 1 iz. 2 iz. Izara. Gazin oialak biltzῐa 'goazen izarak biltzera'. || Hogien patzen dan oihala (Ond Bak). 3 iz. pl. Haur jaioberriaren zapiak; pixoihala, maiola. Aurraindako oiala 'haurrendako oihala'. ◆ ozpin-oihal. Ozpin-oihala, minak sendatzeko patzen zana 'ozpin-oihala, minak sendatzeko paratzen zena'. |
oihu, oihua | oihu | oihu iz. Ahoaren bitartez egiten den hots ozena. ▲ Sin. garrasi. |
oihukan | oihuka | oihukan adb. Oihuka. ▲ Sin. garrasikan. |
oilagor, oilagor | oilagor | oilagor (eta ollaor [Bakaiku]). (Scolopax rusticola). Ollaorrá (-ll-) da hegázti bat (Ond Bak). Ik. bekada. |
oilaki salda, oilaki saldia | oilaki salda | |
oilaki, oilakia | oilaki | oilaki iz. Oilo okela. ◆ oilaki salda. Oilo okelaz egindako salda. – oilaki zopa. ¬ |
oilan, oilana [oilana, oilania?] | zuhandor | oilan iz. (Bot.) Zuhandorra, zuhaixka abartsua, lore-horia, oso zur idorra duena eta jateko on diren fruituak ematen dituena (Cornus mas). Arbusto delgado, parecido al avellano en su corteza (Ond Bak). ▲ Sin. subandar [Altsasu]. |
oilanda, oilandia | oilanda | oilanda iz. Oilo eme gaztea. Oilandan arrontzῐa, arrontza txikia 'oilandaren arrautza, arrautza txikia'. |
oilar, oilarra | oilar | oilar iz. Oiloaren arra. ◆ oilarrarena iz. Arrautza umekiduna. Arrontza horrek oilarrarena deka. (embrión fecundado del huevo, huevo fértil). |
oilarrarena | arrautza umekidun | |
oilasko, oilaskua | oilasko | oilasko iz. Oilar gaztea. Oilasko iztarrak. Oilasko haragia. Oilasko hezurrak. Ik. kapon. |
oilatai, oilataia | oilategi | oilatai iz. Oilategia. ▲ Sin. oilatesi (Ond Bak); oilotoki. |
oilatei, oilateia | oilategi | |
oilatesi, oilatesia | oilategi | oilatesi iz. Oilategia. Sin. oilatai; oilotoki. |
oilo zulo | oilo zulo; katazulo; atetila | |
oilo, oilua | oilo | oilo iz. Etxeko hegaztia (Gallus gallus). ◆ oiloa loka egon (> oilwa loka yon). Oilwa loka do 'oiloa loka dago'. Ik. loka. ◆ oilo zulo [Iturmendi]. Atetila, katazuloa; oiloak-eta sartu eta ateratzeko, ateak duen zuloa. Ik. atarzulo. |
oiloetxe, oiloetxia | oilategi | oiloetxe iz. Oilategia (?). Ik. oilatai; oilotoki; oilatesi [Bakaiku]. |
oilojale, oilojalia | oilo-jale | oilojale iz. Hegazti harraparia. Ik. txitajale. |
oilotoki, oilotokia | oilotoki | oilotoki iz. ▲ Sin. oilatesi (Ond Bak); oilatai. |
oin, oina | oin | oin iz. Oinetako mina dukat (zah.) 'oinetako mina daukat'. Ik. hanka. |
oinala, oinalia | orinal, pixontzi | oinala (a itsatsia) iz. Orinala, pixontzia. Ik. txisontzi. Oinalῐa. |
oinaza, oinazia | oinaze | oinaza iz. Oinazea; mina, bereziki bizia. Oinazῐa dukat; eman dwa min bat! 'oinazea daukat; eman dit min bat!'. Ik. min; liztura. ◆ oinaza eman. Oinazeak eman. Eman dwa oinaza bat! 'eman dit oinaze bat'. |
oinazaldi, oinazaldia | oinazealdi | oinazaldi iz. Oinazealdia, oinazez beteriko aldia. Mina, oinazaldiekin izaten dok 'mina, oinazealdiekin izaten duk'. |
oinaztura, oinazturia | oinaztura, oinaztarri, tximista | oinaztura iz. Tximista; ekaitzetan, argialdi bizi eta laburra, elektrizitate deskarga batek eragina; hodei biren artean edo hodei baten eta lurraren artean gertatzen den elektrizitate deskarga. Ik. ozpingarri. ◆ oinazturak jo (> oinazturῐek jo). ◆ oinaztura lehertu (> oinazturῐa lertu). |
oinazturaketan | oinazturaka (OEH); tximistaka | oinazturaketan adb. Oinazturaka, tximistaka. Oinazturaketan donien, elorri azpiá 'oinazturaka dagoenean, elorri azpira'. Ik. tximistaketan. |
oinetako, oinetakua | oinetako | oinetako iz. (Batez ere pl.) Oinak estaltzeko eta babesteko erabiltzen den edozein jantzi. Ik. hankatako. |
oinez | oinez | oinez adb. Oinez faten naiz lanῐa 'oinez joaten naiz lanera'. Ik. pausokan. |
ointo beltz, ointo beltza | onddobeltz | |
ointo burubeltz | onddobeltz | |
ointo buruzuri | onddozuri | |
ointo gorringo | kuleto, arrautza perretxiko | |
ointo zui, ointo zuia | onddozuri | |
ointo, ointua | onddo | ointo 1 iz. Onddoa (Boletus). 2 adj. Lgart. Lerdoa. ◆ ointoak bekela (> ointwek bekela) adb. Ugari. | Ointo urtia. Ointo errezkadia. | – ointo-leku. | – ointo-toki. | – ointotan. ◆ ointo beltz. Onddobeltza (Boletus aereus). ▲ Sin. ointo burubeltz. ◆ ointo burubeltz. Onddobeltza. Ik. ointo beltz. ◆ ointo buruzuri. Onddozuria. Ik. ointo zuri. ◆ ointo gorringo. Kuletoa, arrautza perretxikoa (Amanita caesarea). ▲ Sin. gorringo, ama ointo. ◆ ointo zuri (> ointo zwi). Onddozuria (Boletus edulis). ▲ Sin. ointo buruzuri. ◆ pinu ointo iz. Pinudietan eta baita pagadi eta txilardietan ere sortzen den onddoa; hanka sendoa eta txapela ardo kolore nabarrarekoak ditu (Boletus pinophilus). |
ointto-mointto | ointto-mointto [Bakaiku] Onddo txarrak jan direnean erabiltzen den esapidea [(Ond Bak): fórmula usada cuando se han comido hongos malos]. Ik. almutea jo (> almutῐa jo). | |
oizai | tori, to (zuei) [torizue] | |
oizu | tori, to (zuri) (torizu) | |
oja, ojia | orri. 2 xafla | oja 1 iz. Orria; papera. 2 iz. Xafla. Ik. lamina. | Urdai ojak. |
ojala | oxala | ojala interj. Oxala. Ik. ahal; sikia. |
ojalata, ojalatia | latorri | ojalata iz. Latorria. Ojalatazko sega potwa 'latorrizko sega potoa'. |
ojale, ojalia | botoi zulo, begite | ojale iz. Botoi zuloa, begitea. Ojalῐontati erraz askatzen da botonῐa 'botoi zulo honetatik erraz askatzen da botoia'. ▲ Sin. botona zulo. Ik. txibita. |
oka | oka, nazka | oka iz. Nazka; iguina, bereziki goragalea eragiten duena. ◆ oka eman. Nazka eman; atzerakuntza-sentipen bizia eragin. Ik. lazka eman. ◆ oka-oka egin(ik) (> oka-oka in(ik)). Nazka-nazka eginda, erabat nazkatuta. Ik. lazka-lazka egin / lazka-lazka eginda. |
oka eman | nazka eman | |
oka-oka in(ik), oka-okia | nazka-nazka egin | |
okagarri, okagarria | okagarri | okagarri adj. Ik. lazkarri. |
okan arbola, okan arbolia | okaran arbola, aranondo | |
okan beltz, okan beltza | okaran beltz, aran beltz | |
okan garratx, okan garratxa | okaran garratz | |
okan gorri, okan gorria | okaran gorri | |
okan, okana | okaran, aran. 2 aranondo | okaran (> okan) 1 iz. (Bot.) Okaran arbola, aranondoa. (Prunus domestica). 2 iz. Fruta. | – okanan loria. | – okan hezurra. | – okan patsa. ◆ asto okaran (> asto okan). 1 iz. Okaran mota, berde kolorekoa eta zapore gutxikoa. 2 iz. Asto okaran arbola. ◆ okaran arbola (> okan arbola). (Bot.) Aranondoa (Prunus domestica). Okan arbolῐa. ◆ okaran beltz (> okan beltz). Aran beltza. ◆ okaran garratx (> okan garratx). (Bot.) Okaran garratza. ◆ okaran gorri (> okan gorri). Aran gorria, aran morea. |
okanpats, okanpatsa | okaranpasa, aranpasa | okaranpasa (> okanpats; okanpatsa) iz. Aranpasa, okaran idor gozoa. Konpotῐa iteko, artazu okanpatsak 'konpota egiteko, har itzazu okaranpasak'. |
okasio, okasiua | okasio | okasio 1 iz. Aukera, era. Izan dezu okasiua errien bertan gaztai ona yosteko 'izan duzu okasioa herrian bertan gazta ona erosteko'. 2 iz. Liskarra. ◆ okasio bila ibili. Sesio bila, istilu bila aritu. Oi beti okasio bila jailek 'hori beti okasio bila zabilek'. ◆ okasioa paratu (> okasiua patu) dau ad. Okasioa atera [armar la bronca]. Kamelwek kendu dῐatzi ta okasiua patu dau 'karameluak kendu dizkio eta okasioa paratu du'. Ik. haserrea paratu (> asarrῐa patu). |
okatu, okatzen | okatu, nazkatu | okatu da/dau ad. Nazkatu; ase-ase egin. Ik. lazkatu; aspertu. ◆ okaturik egon (> okatuik yon). Nazkatuta egon, biziki gogaituta egon. Okaituik naukak! 'okaturik naukak'. Okatuik no 'okaturik [nazkaturik] nago'. Okatzen dau bat 'okatzen du bat'. |
okela, okelia | okela | okela iz. ◆ okeletan sartu da ad. Beia okeletan sartwik jok 'behia okeletan sarturik zagok' [Haragitarako gizenduta dagoela esan nahi du]. ◆ okela errazio iz. Okelῐa, aragi erraziua da 'okela, haragi errazioa da'. Oizu okela bat. Ik. haragi. |
oker, okerra | begibakar | oker adj./iz. Begibakarra. Begi okerra. [Oharra: Ez da 'makur' esanahiarekin ibiltzen. Adiera hori berria da]. ▲ Sin. begibakar. ¬ |
okerreko eztarri, okerreko eztarria | kontrako eztarri | |
okertu, okertzen | okertu da ad. Begia galdu. | |
okia (?) | okia (?) oka, okia (?). Ik. oka. ¬ | |
okil burugorri, okil burugorria | okil berde | |
okil txiki, okil txikia | okil txiki | |
okil, okila | okil | okil iz. Hegazti igokari moko-gogorra, zuhaitzen zuloetan habia egiten duena, eta arboletan harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Picus sp., Dryocopus sp. eta Dendrocopos sp.). Seiren bat okil klase ezautu tu emen: okil txikia —eliztxoi baten tamañukwa—, okil aundia, okil pinttoduna, okil grisa —garai batῐen asko yoten zῐan—, okil burugorria ta galarbelῐa 'seiren bat okil klase ezagutu ditugu hemen: okil txikia —eliz txori [txolarre] baten tamainakoa—, okil handia, okil pintoduna, okil grisa —garai batean asko egoten ziren—, okil burugorria [okil berdea] eta galar belea [okil beltza]'. Ik. galarbela. ◆ okil burugorri iz. Okil berdea (Picus viridis). ◆ okil txiki iz. (Dendrocopos minor). Okil txikia eliztxoi baten tamañukwa izankwa 'okil txikia eliz txori [txolarre] baten tamainakoa izango da'. |
okin, okina | okin | okin iz. Lanbidez ogia egin edo saltzen duen pertsona. ◆ okinetik jan. Okinari erositako ogitik jan (Ond Bak) {comprar al panadero, comer del panadero}. |
okindei, okindeia (?) | okindegi | okindegi (> okindei) iz. Ogia egiten den etxea; ogia saltzen den denda. Ik. panaderia (> panadeia). [Leheno, zaharrak 'okindeia' esaten zaiken (LM)?]. |
okolondo, okolondua | ukalondo, ukondo | okolondo (eta ukulondo [Altsasu]) 1 iz. Ukalondoa, ukondoa; besaurrea besondoari lotzen zaion giltzaren atzeko aldea. Zartako ederrak ematen tu okolondwekin 'zartako ederrak ematen ditu ukalondoarekin'. 2 iz. Ukondoei dagokien jantzi zatia. Danekoz jersῐorrek saratwik dukatzi okolondwek 'dagoenko jertse horrek sareturik dauzka ukalondoak'. |
okolu, okolua | ukuilu | okolu (eta okulu) iz. Ukuilua; abere handiak gordetzen diren tokia, batez ere etxe barrenekoa. Ik. hei(a). Porlanezko lau ganbela zen okulu artan 'porlanezko lau ganbela zeuden ukuilu hartan. |
okotz azpi, okotz azpia | kokospe | |
okotz ondo, okotz ondua | kokospe | |
okotz, okotza | okotz, kokots | okotz iz. Kokotsa. – okotz luxe ◆ okotz azpi. Kokospea. ▲ Sin. okotz ondo, papo. ◆ okotz ondo. Kokospea. ▲ Sin. okotz azpi; papo. |
okulista, okulistia | okulista | okulista iz. Begietako eritasunetan espezialista den sendagilea. Okulistῐengana fan berra dukan, tutik ezton ikusten da 'okulistarengana joan beharra daukan, tutik ez dun ikusten eta'. |
okulu, okulua | ukuilu | okulu (eta okolu) iz. Ukuilua. Fixtukan ibiltzen zan okuluen (Ond Bak). Okuluko lanak ezῐan sekula despeitzen 'ukuiluko lanak ez ziren sekula bukatzen'. Ezkatzetik sartuta, etxe gaienetan okulua yoten zan 'ezkaratzetik sartuta, etxe gehienetan ukuilua egoten zen'. Okuluek ta sukaldῐek ematen zῐain etxῐai epeltasuna 'ukuiluak eta sukaldeak ematen zioten etxeari epeltasuna'. |
okupatu, okupatzen | okupatu | okupatu 1 dau ad. Toki jakin bat hartu. Mai guztῐa okupatu dau 'mahai guztia okupatu dau'. Ik. hartu. || Komuna okupatwik do 'komuna okupaturik dago'. Ezto nun jarri; alki guztῐek okupatwik de 'ez dago non jarri; aulki guztiak okupaturik daude'. 2 da ad. Denbora eginkizun batean eman; ardura hartu. Gwaixe okupatwik no; otsaintazu atsaldῐen 'oraintxe okupaturik nago; hots egin ezazu arratsaldean'. I okupatwadi yaurῐekin 'hi okupatu [arduratu] hadi heurearekin'. Ik. preokupatu. ◆ okupaturik egon (> okupatwik yon). Lan orrekin raso okupatwik no 'lan horrekin arras okupaturik nago'. |
okurrenzia | ateraldi; burutazio | okurrenzia 1 iz. Burutazioa. Ik. burutazio (> butazio); idea; asmakizun. 2 iz. Ateraldia. Ik. ateraldi. |
okurritu, okurritzen | okurritu, bururatu | okurritu zaio ad. Bururatu, burutik pasatu. Ik. inbentatu. |
olamahai, olamahaia | oramahai | olamahai (> olamai [Urdiain, Bakaiku]) iz. Oramahaia. Ik. oremahai. Ogia oratu olamahaien (Ond Bak). |
olata, olatia | olata | olata iz. Opil mehea. Elizan, familiako hilaren alde eskaintzen zen ogia edo opila. Olata: ogi txuria, irinan floria (Ond Bak). [Panecillo para ofrenda en la misa JMS]. Ik. olataki. |
olataki, olatakia | olata zati | olataki iz. Olata puska (Ond Bak). Ik. olata. |
olaztiar | olatzagutiar | olaztiar 1 adj. Olatzagutiarra, Olatzagutikoa, Olatzagutiari dagokiona. 2 iz. Olatzagutiko herritarra. |
olgura, olguria | lasaiera | olgura iz. Lasaiera. Mailuen girtenak olgurῐa duka 'mailuaren kirtenak lasaiera dauka'. Ik. laso. |
oliazio, oliaziua | oleazio | oliazio iz. Oleazioa, oliadura; elizaren sakramentua, hilzorian daudenak olio santuaz gantzutzean datzana. |
olibardi, olibardia | olibadi | olibardi iz. Olibadia, olibondoz landaturiko saila. Masdi ta olibardi ederrak de alderdi ortan 'mahasti eta olibadi ederrak daude alderdi horretan'. |
olio erre, olio erria | olio erre, olio frijitu | |
olio, oliua | olio | olio iz. Zenbait animaliaren gantzetatik edo landareetatik ateratzen den gai likatsua. ◆ olioa bota (> oliua bota). Bota dῐazu oliua ensaladῐai? 'bota diozu olioa entsaladari?'. ◆ olioa eman (> oliua eman). Koipeztatu. Ik. koipeztu; olioztatu. ◆ olioarekin untatu (> oliuekin untatu). Olioarekin gantzutu. ◆ olio erre (> olio errῐa) iz. Olio frijitua. Babatxwi ta perrejilῐekin inioko / indako olio errῐa batatzen dῐat berdelai 'baratxuri eta perrexilarekin egindako olio errea [olio frijitua] botatzen diot berdelari'. |
oliontzi, oliontzia | oliontzi | oliontzi iz. Olioa edukitzeko ontzia. Ezta konbeni oliontzia gainezkan ibiltzῐa 'ez da komeni oliontzia gainezka ibiltzea [edukitzea]'. |
oliota, oliotia | otabera | oliota iz. (Bot.) Otabera; otearen antzeko landare arantzatsua, ganaduari jaten emateko ona (Genista hispanica L. subsp. occidentalis Rouy). Oliotῐa ganauai jateko ematen zezaion 'oliotea [otabera] ganaduari jateko ematen zitzaion'. Gurdikan ekartzen zan oliotῐa 'gurdika ekartzen zen oliotea'. |
oliotai, oliotaia | oliotetegi* (otabera otadia) | oliotai iz. Oliota edo otabera (Genista hispanica L. subsp. occidentalis Rouy) dagoen eremua. |
oliotsu, oliotsua | oliotsu | oliotsu adj. Olio asko duena. Oliotsua patu dai ensaladῐa 'oliotsua paratu dute entsalada'. Ik. koipetsu. |
olioztatu, olioztatzen | olioztatu | olioztatu dau ad. Olioz igurtzi edo gantzutu. Ik. koipeztu; olioa eman (> oliua eman) |
olo, olua | olo | olo iz. (Bot.) (Avena sativa). |
omen | omen | omen (eta emen) partik. ● Askón astwá otswék jan emen zen '[jabe] askoren astoa otsoak jan omen zuen'. |
on in / ondo in | on egin | |
on, ona | on | on 1 adj. Etxalde onekua da hura. Poz onakin ibiltzen zien kanpuen. Karga oná deká honék (Ond Bak). On asko in zaῐn 'on asko egin zuten'. 2 adj. Handia, ederra. Hotz ona iten dau! (handia) [¡menudo frio!]. Alaja ona. Elemento ona. ◆ (neure, bere...) onetati / oneti atera (> ne, be... onetati ata). (Neure, bere...) onetik atera; senetik atera; dagokion edo berezkoa zaion egoeratik atera. Orrek neῐ onetati ata dwa 'horrek niri onetik atera dit [atera nau]'. Be oneti ata da 'bere onetik atera da'. ◆ on egin (> on in). On in dwa manzandilῐek 'on egin dit mantzanillak [mantzanillak]. On in jwak unturῐek 'on egin zidak pomadak'. Etxwak iten onik 'ez zidak egiten onik'. Ik. ondo egin. ◆ onenak eman dau ad. Zahartu; gainbehera egin. Onenak emanik ge 'onenak emanik gaude'. ◆ onenean (> onenien) 1 adb. Momentuik onenien 'momenturik onenean'. 2 adb. Kasurik onenean. ◆ onera etorri (> onea etorri, onῐa etorri). Senera etorri, konortea berreskuratu. Bere onea etor da 'bere onera etorri da'. Ik. konortatu. ◆ onerako (> oneako, onῐako) adb. Ondorio onerako. Oneako, berdura gutxi jaten dezu 'onerako, berdura gutxi jaten duzu'. Onῐako ta txarrῐako 'onerako eta txarrerako'. ▼ Anton. galtῐako, txarrῐako. ◆ onez adb. Onean, borondatez, indarra erabili gabe. Esaiozu onez. Onez esan dῐat 'onez esan diot'. ◆ onez onean (> onez onῐen) 1 Asmo onez, fede onez; liskarrik gabe. Onez onῐen esaten deatzit gauzak, bea eztot karreraῐk iten 'onez onean esaten dizkiot gauzak, baina ez dut karrerarik egiten [karrerarik ezin egin: ezin gauza onik egin]. Onez onῐen esan dῐa, bea eztau ondo artu 'onez onean esan dio, baina ez du ondo hartu'. ▼ Anton. makurrῐá. 2 Borondatez, indarra erabili gabe. Txakurrai otseiok onez onῐen, bestela iyesi inko duk 'txakurrari hots egiok onez onean, bestela ihesi egingo dik'. Ik. onean-onean (> onῐen-onῐen); onkan. |
onbeiko, onbeikua | ongabeko*, gaizto | onbeiko adj. Ontasunik ez duena, gaiztoa. |
ondasun, ondasuna | ondasun | ondasun iz. (Iza Alts). [Urdiain]. (Batez ere pl.). Zukatziain ondasun guztiek banatu tuai 'zeuzkaten ondasun guztiak banatu dituzte'. Ik. aberastasun; azienda; fortuna. |
ondeste, ondestia | birika, biriki (txerriki hestebetea) | ondeste iz. [Oharra: ez da euskara batuko 'ondestea'] Txerrikiz egindako hestebetea, birikiz-eta egiten dena. Birikῐa duku jateko, ondestῐa 'birika daukaugu jateko, ondestea'. Ik. birika. |
ondo (1) | ondo | ondo1 1 adb. Era onean, egokitasunez. ederki Giltzia ondo kolokatuta're, ez satzen! – ondokuen. Ondokuen, hilabete honetan yainik. Nola non? Ondo baindo hobeto. ◆ ondokan adb. Ondokan partitu: bakoitzai bosna..., ondo partitu (Ond Bak). ▲ Sin. ondo, ongi. 2 Oso. Ik. oso. Garai batien ondo fuertiek izan gindan. Gutako ondo santu politak zian haik. Ondo gizajuek jaio gindan gu. Ondo polita da. Ik. asko. Ondoeza dukat. – ondo hale! Bai, ondo hale! —Politikuek dukatziu lapurrik haundienak eta gezurti haundienak. —Ondo hale! ◆ ondo do, ondo jok/jon (oniritzia emateko) Ondo da. Adostasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. konforme. – ondo in. Ondo in juak botikiek. – ondo ibili. ◆ ondo asko / ongi asko adb. Ondo asko daziku zuk emen ze pasatzen dan 'ondo asko dakizu zuk hemen zer pasatzen den'. Ondo asko dakin ik oi eztala ola 'ondo asko dakin hik hori ez dela horrela'. – ondotxo. Holakotan, ondotxo dakizu ze in ber dan. ◆ ondokoz adb. Ondo bidean, orain...; dena ondo joan bada, ezeren okerrik ez dela, okerrik ez bada izan, dagoeneko... Ondokoz lana despeituik izanko dau. ▲ Sin. 1 ongi, ondokan; bapo. ▼ Anton. 1 gaizki, txarki, ondoez. 3 oso. (Esapideak): – ondo eza – oso ondo – ondo hale! Bai, ondo hale! (bai konto!) – ondo baindo hobeto yon – ondo in – ondo ibili ◆ ondo / ongi pasatu dau ad. Atsegin hartu. Ondo pasatu genduen atzo atsaldῐen 'ondo pasatu genuen atzo arratsaldean'. Ik. dibertitu. – ondo hale! Bai, ondo hale! |
ondo / ongi pasatu, ondo / ongi pasatzen | ongi pasatu | |
ondo asko / ongi asko | ondo asko | |
ondo etorri | ondo konpondu | |
ondo in | ondo egin | |
ondo, ondua (2) | ondo (2) | ondo2 1 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat, hura ukitzen duen edo hurbil dagoen aldea. Ondotik kendu hadi! | Kendu zaitez orren ondoti 'ken zaitez horren ondotik'. Alde intzan ne ondoti! 'alde egin ezan nire ondotik!'. ◆ ondoan (> ondwen) 1 adb. (Lekuzko testuinguruan). Gwe etxῐen, alkarren ondwen yoten dῐa txakurra ta katua 'gure etxean, elkarren ondoan egoten dira txakurra eta katua'. Alkarren ondwen yon gaituk pilota partidwa ikusten 'elkarren ondoan egon gaituk pilota partida ikusten'. 2 adb. (Denborazko testuinguruan). Ondoren. Meza ondwen 'meza ondoan'. Ik. ondoren (> ondorῐen). 3 adb. (Erkaketetan). Aldean. Konparazioak egiteko partikula: ne, zue, haren, gwe, zen, haien ondwen... Ie ondwen gizena ematen dῐet 'hire ondoan gizena ematen diat'. Anjelen ondwen igwaleko majwa don Jabier 'Anjelen ondoan igualeko majoa dun Jabier'. ◆ ondo-ondoan (> ondo-ondwen). Ondo-ondwen ibil dot kattagorria 'ondo-ondoan ibili [eduki] dut katagorria'. ◆ ondora (> ondwá). ◆ ondoti(k). |
ondo, ondua (3) | ondo, ipurdi | ondo3 (eta ondu [Bakaiku]) iz. Arbolan ondwa, azpia. || Zain eta ondua. Hiru gaztaina, kaixa, udara, sagar ondo (Ond Bak). Ik. arbola-ondo; azpi1; ipurdi; ondu [Bakaiku]. ◆ ondoti(k)3 adb. Azpitik, barrenetik. ◆ (ondo-)ondoti(k) atera, bota. adb. Ezin izan dai arbolῐa ondo-ondoti bota 'ezin izan dute arbola ondo-ondotik bota' [de cuajo]. Ik. ipurditi(k). |
ondoez, ondoeza | ondoez | ondoez iz. Zernahi arrazoirengatik ongi ez dagoen pertsonaren egoera; bereziki, makalaldi arina. Ondoeza dukat 'ondoeza daukat'. Ik. aje; kalamokano; txarraldi. |
ondokan | ondo | |
ondoko, ondokua | ondoko | ondoko 1 iz. Ondoan edo ondotik datorren pertsona; ondorengoa. Abuelan ondokuek 'amoanaren ondorengoak'. 2 adj. Etxe ondoko... Ik. aldeko; inguruko (> inguko); pareko. |
ondokoz | ondo bidean (orain) | |
ondorien | ondoren | ondoren (> ondorῐen) postpos. Ahaleina in ondorien. Erre ondorien (Ond Bak). Gerra ondorien gauz'asko aldatu zian 'Gerra ondoren gauza asko aldatu ziren'. Ik. ondoan (> ondwen). |
ondoti(k) | ondotik, errotik | |
ondotxo (1) | ondotxo | ondotxo1 adb. Adkor. Nahikoa ondo. Ondotxo daki orrek ze in ber dan 'ondotxo daki horrek zer egin behar den'. Ondotxo oitwa 'ondotxo ohitu da'. Ondotxo dakizu zuk oi 'ondotxo dakizu zuk hori'. Ik. ondo asko. |
ondotxo (2) | ondotxo | ondotxo2 postpos. ondo postposizioaren txikigarria. Aman ondo-ondotxwen jarritzen da bazkaitan 'amaren ondo-ondotxoan jartzen da bazkaritan'. Ik. ondo; ondoan. |
ondu, ondua | ondo, enbor. 2 motzondo | ondu [Bakaiku] iz. (Ond Bak): 1 iz. Enborra. Arramatik behera ta zainetik gorakua. 2 iz. Motzondoa, enborra moztu ondoren, lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia. Arbola bota ta zainetik gorakua. Ik. ondo3; ipurdi. |
ondu, ontzen | ondu | ondu 1 da/dau ad. Zintzotu, on bihurtu. Oi're norbaitek onduko dik 'hori ere norbaitek onduko dik'. ▼ Anton. txartu. 2 da ad. Fruituez, belarraz edo ardoaz mintzatuz, heldu, umotu. Aurten goiz ondu dia gariek 'aurten gozi ondu dira gariak'. Sarrak, udarak..., ondu dia 'sagarrak, udareak..., ondu dira'. |
ondube | ondugabe | ondube adj. Sarrak berde de, ondube 'sagarrak berde daude, ondugabe'. ◆ ondubeiko. Ondugabekoa. Ondubeῐko frutῐa saltzen dai gwai 'ondugabeko fruta saltzen dute orain'. |
onduen | ondoan | |
onea / onia etorri | onera etorri | |
oneako / oniako | onerako | |
onenak eman | onenak eman | |
onenien | onenean | |
onentxuen | onentxoen | onentxoen (> onentxuen, onentxuena) adj. Adkor. Onena-edo. Biltazu sarrik onentxuenak 'bil itzazu sagarrik onentxoenak'. |
onez | onez | |
onez onien | onez onean | |
onezko, onezkua | onezko | onezko adj. (Ezezko esaldietan). Ez da onezkua katu hoi (Ond Bak). ◆ onezkoa ez izan (> onezkwa ez izan). Ohi ez bezalakoa. Hau eztok / ezton onezkua. Hoi ezta onezkua. |
ongarri monton, ongarri montona | simaur pila | |
ongarri pila, ongarri pilia | simaur pila | |
ongarri, ongarria | ongarri | ongarri iz. Lurrak emankorrago bihurtzeko erabiltzen den gaia. Lur onek ongarria eskatzen dau 'lur honek ongarria eskatzen du'. Ilondon ata ber dῐa ongarriek 'hilondon atera behar dira ongarriak'. Ik. altxerri. ◆ larrain ongarri. Larrain ongarria: larrainak berdintzeko ibiltzen zan ongarria. ◆ ongarria(k) atera (> ongarriek ata). ◆ ongarria(k) banatu (> ongarriek banatu). ◆ ongarri monton. Ongarri meta. ▲ Sin. ongarri pila. ◆ ongarri pila. Simaur pila. ▲ Sin. ongarri monton. Ik. kozpiltza. ¬ |
ongarritu, ongarritzen | ongarritu | ongarritu dau ad. Lurrari ongarria eman. Ongarriek ata ta lurra ongarritzeko ilondo da garairik obena 'ongarriak atera eta lurra ongarritzeko, ilondo [ilbehera] da garairik hoberena'. |
ongei, ongeia | ontasun | ongei iz. Ontasuna. Orrek mintzat bauka ongeia 'horrek behintzat badauka ontasuna' (LM). Ik. zintzutasun. ▼ Anton. gaiztankeia, makurkeia, txarkeia. |
ongi | ongi | ongi adb. Ongi jantzik zon. Ajetuik do: eztola ongi. Dantzan ongi dakizuna (Ond Bak). Ik. ondo; ondokan. ▼ Anton. txarki, gaizki. ◆ ondo asko / ongi asko adb. Ondo asko daziku zuk emen ze pasatzen dan 'ondo asko dakizu zuk hemen zer pasatzen den'. Ondo asko dakin ik oi eztala ola 'ondo asko dakin hik hori ez dela horrela'. ◆ ondo / ongi pasatu dau ad. Atsegin hartu. Ondo pasatu genduen atzo atsaldῐen 'ondo pasatu genuen atzo arratsaldean'. Ik. dibertitu. |
ongitu, ongitzen | ongitu | ongitu da/dau ad. Onera egin, oneratu. Ongitu da (> ongitwá). Ik. sendatu; sanatu. ▼ Anton. gaizkitu. Gostata, bea ongitu zaio belauneko mina 'kostata, baina ongitu zaio belauneko mina'. |
ongitxo | ongitxo | ongitxo 1 adb. Nahikoa ongi. Ongitxo dakizu zuk zῐauk 'ongitxo dakizu zik zeuk'. 2 adb. Adkor. Asko. Ongitxwai 'ongitxoegi'. Ik. polikitxo; gezkitxo. |
onguramin, onguramina | gurari, apeta | onguramin iz. Gustagarri denaren irrika; guraria, apeta. Zeozer goxwa jateko onguramina dukat 'zer edo zer goxoa jatego onguramina daukat'. Ik. gogaita; ongureia. |
ongureia | on gurari | ongureia iz. On guraria; on gura; on nahia. Ik. onguramin; gogaita. |
onien-onien | onez onean | |
onikuti, onikutia | esker txarreko; muker | onikuti adj./iz. Esker txarrekoa; pertsona mukerra, gozakaitza [Onik ematen ez duena]. ¬ |
onkan | onean | onkan adb. Onean. Ik. onez onean (> onez onῐen); onean-onean (> onῐen-onῐen). |
onra, onria | ondra | onra iz. Ondra, ohorea. Gutxi ber dau onra guztia galtzeko 'gutxi behar du ondra guztia galtzeko'. |
onrau, onraua | ondradu | onrau adj. Ondradua. Persona onraua 'pertsona ondradua'. ▲ Sin. zintzo, fin, zinaza, noble, prestu. |
ontasun, ontasuna | ontasun | ontasun iz. Ona denaren nolakotasuna. Ik. ongei; zintzutasun. ▼ Anton. gaiztasun; maldade. |
ontza, ontzia | ontza | ontza 1 iz. Pisu neurri zaharra, erromatar libraren hamabirena eta libra arruntaren hamaseirena balio zuena. Liberiak hamabi ontza dekatza, kilo erdiek hamasei ontza, kiluek hiru libera lau ontza gutxi (Ond Bak). || Libra bat ta ontza bat. 2 iz. Txokolate tableta osatzen duten ataletako bakoitza. Txokolate-ontza bat, txokolate pastilia. Ontza bat txokolate. Ik. pastila. ◆ ontzako urre. Diru zaharra, urrezkoa, hogei edo hamasei ogerleko balio zuena. ◆ txokolate ontza. Txokolate pastilla. |
ontzi, ontzia | ontzi | ontzi Ald. untzi. 1 iz. Gauzaki barneduna, isurkariak eta kidekoak edukitzeko edo biltzeko erabiltzen dena; (pl.) bereziki, sukaldean erabiltzen direnak. 2 iz. (pl.) Ontziteria. – Ontziek garbitzeko sagonia. – Kamákazkó (?) óntziék (Ond Bak). – Ontzi lekua. 3 iz. Itsasontzia (?). Ik. barku. ◆ ontziak garbitu (> ontziek garbitu, untziek garbitu) dau ad. Baxera garbitu, harrikoa egin. Banua ontziek garbitzῐá 'banoa ontziak garbitzera'. Ontziek garbitzen nendailela aitu dot berria radiwen 'baxera garbitzen nenbilela aditu dut berria irratian'. |
ontzi, ontzia (2) | eultzi | ontzi iz. (Iza Alts) [trilla]. Eultzia. Ik. yuntzi1. {Ontziya, la trilla; ontzitan dailtza, están trillando. Eta ontziya in ber eta denboriai beira. Zennnbat kostatzen zaigun ontziyeik eiti. Ataiyan iten zan ontziya (Iza Alts)}. |
ontziek garbitu | baxera garbitu, harrikoa egin | |
ontzikada, ontzikadia | ontzikada | ontzikada iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzi. Ontzikada bat txitxiyo eztu bildu aurten 'ontzikada bat txitxirio ez dugu bildu aurten'. |
opari, oparia | opari | opari iz. Norbaiti, maitasun, adiskidetasun edo esker onaren erakusgarri ematen zaion gauza (LM). Ik. erregalo. ◆ oparia bota. Opari egin. |
operatu, operatzen | operatu | operatu (> opeatu, opῐatu) dau ad. Ebakuntza egin. Operatzeko rekomendatu dῐai 'operatzeko gomendatu diote'. |
operazio, operaziua | operazio | operazio iz. Ebakuntza. ¬ |
opil, opila | opil | opil iz. Oneskῐo inik de, ta atatazu opilak labeti 'honezkero eginik daude, eta atera itzazu opilak labetik'. ◆ hauts opil 1 iz. Sutopila; txingar-hautsetan erreta egiten den gari irinezko opila. 2 adj. Irain hitza, gutxiespena adierazten duena. ◆ pazko opil. Ama pontekoak besoetakoari urte berri egunean opari egiten dion opil berezia [(Bollo que ofrecía la madrina a su ahijado, por Año Nuevo, hasta los siete años. JMS]. ◆ piper opil. Opil-gozo mota. Anisa dῐai piper opilak 'anisa daramate piper opilek'. Neskixak mutilairi eskeintzen zῐain piper opilak 'neskixek [neskatxek] mutilei eskaintzen zieten piper opilak'. ◆ txantxigor opil. Gantxigorrarekin, txerriaren gantza frijitu eta txigortuarekin egiten den opil gozoa. |
opilki, opilkia | opilki [pamitxa ?] | opilki iz. Ogi labealdia egin aurretik, labearen berotasuna egokitzeko egiten den opila. Labekwen iten zan lenbizko ogia zan opilkia 'labekoan [labealdian] egiten zen lehendabiziko ogia zen opilkia'. || {“Opilki bat, un pan más delgado” (Iza Alts)}. Ik. kexkeena (JMS). {Ik. EH & OEH. ogia erre arterainoko opil (?)}. [pamitxa ?]. |
opinio, opiniua | opinio | opinio iz. Iritzia. Danok ez ga opinio berekwek 'denok ez gara opinio berekoak'. Ik. yaitzi. |
opo zulo, opo zulua | orpo, ate-orpoa | (Ond Bak): opil. Opilak zulua deka ta lurrien do. (quicio). |
opo-aztal, opo-aztala | orpo-aztal | 'orpo-aztal'. |
opo, opua | orpo; orkatila (?) | opo 1 iz Orpoa. Opo hezurra. – opo-aztal. Ik. aztal. 2 iz. Ateak-eta finkatzen diren euskarria. Ataien opua. Opuak burnizko punta deka ta atian do (Ond Bak). Ataia opotik ata dai momoxarruek 'atea opotik atera dute momoxarroek'. 3 iz. Orkatila (?). Opua bihurtu. Ik. hanka-koxkor. |
opor in | opor egin | |
opor, oporra (1) | opor | opor1 iz. Opor, lanik gabeko eguna. Gῐo asi zῐan 'bakaziuek' esaten 'gero hasi ziren 'bakazioak' esaten'. Gaur trenak iesi in dwa ta opor in dot ‘gaur trenak ihesi egin dit eta opor egin dut’. Ik. bakazio. ◆ opor egin (> opor in). Lanera edo eskolara huts egin. Opor itῐa, lanik ez itῐa 'opor egitea, lanik ez egitea'. ◆ oporrak hartu (?). ◆ oporretan (?). ¬ |
opor, oporra (2) | opor, gopor | opor2 iz. Zurezko ontzia, abatza eta kaikua baino txikiagoa eta kirten-bakarra, taloa eta esnea hartzeko eta mamia egiteko erabiltzen dena; ontzi horren edukia. Ik. abatz; kaiku. {oporra, jarrita de madera JMS}. |
opotxo | oin-puntetan, hanka-puntetan | opotxo adb. Oin puntetan. Anka puntatan jarri, gora yusteko 'hanka puntetan jarri, gora iristeko'. Ik. hanka-puntatan. |
ora, oria | ore | ora iz. Orea. Ik. masa; pasta. Dalwa iteko orῐa, masῐa 'taloa egiteko orea, masa'. Au ora gogorra 'hau ore gogorra'. Ora txarra ata zaira 'ore txarra atera zait'. |
oraitz, oraitza | oritz | oraitz iz. Oritza, erditu berriaren lehen esnea. Oraitz lodia (Ond Bak). Esenῐa baindo gustorwo artzen dot oraitza 'esnea baino gusturago hartzen dut oritza'. |
orangutan, orangutana | orangutan | orangutan iz. Giza itxurako tximino handia, iletsua, zango-motza eta beso-luzea, Borneo eta Sumatrako oihanetan bizi dena (Pongo pygmaeus). |
oratu, oratzen | oratu (2) | oratu dau ad. Orea egin. Ogia oratu. Irina ta ura ta mentzagia nahastu ta oratu ogia (Ond Bak). Patata kozkorrak tenedoriekin oratu (LM). Ik. nahastu; masatu; masa egin (> masῐa in). |
orbel zama, orbel zamia | orbel azao, orbel sorta | |
orbel, orbela | orbel | orbel iz. Zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoa. Orbel azpien zen ointwek 'orbel azpian zeuden onddoak'. Ik. orbelzadi. Orbela ekartzen zan okuluko ganauen azpitako 'orbela ekartzen zen ukuiluko ganaduaren azpitarako'. ◆ orbela bildu. Orbela ekartzeko, bildu. ◆ orbeletara (> orbeletá). Orbela ekartzera. Orbeletá fan dῐa 'orbeletara joan dira'. ◆ orbel zama. Orbel azaoa, orbel sorta. |
orbelzadi, orbelzadia | orbeltza, orbeldi | orbelzadi iz. Orbelez betetako lekua. Padiko orbelzadiek 'pagadiko orbelzadiak'. [-za eta -di atzizkiak hartzen ditu]. [OEH. orbeltza, orbeldi.] |
ordaindu, ordaintzen | ordaindu | ordaindu dau ad. Erosi, hartu edo zor denari dagokion saria eman. Ik. pagatu (> patu). Zorrak ordaindu (LM). Zorra ordaindu dῐat 'zorra ordaindu diot'. |
ordaiz-egun, ordaiz-eguna | zozomikote egun(ak) | ordaiz-egun pl. Zozomikote egunak, martxoko azken bi egunak eta apirileko bi lehenengoak. Ordaiz-egunak: ordezkuéz emandako egunak. Marsuek eskatu emen zatzan apiribilei ordaiz-egun lehenbiziko bi egunak (Ond Bak). Ik. ordiz egun. |
orde | orde (2) | orde iz. Ordaina. Ordea eman. Ik. ordeko; ordezko. |
ordea | ordea | ordea (eta ordῐa) 1 lokail. Baina. 2 lokail. Berriz, aldiz, ostera. Mikel zalakuen, Aitor zan, ordῐa 'Mikel zelakoan, Aitor zen, ordea. Aik gῐo ta abῐatso; gu, ordῐa, gῐo ta póbrῐo 'haiek gero eta aberatsago; gu, ordea, gero eta pobreago'. Ik. berriz. 3 iz. [Ziordia]. Ordaina esanahiarekin. |
ordeko, ordekua | ordeko | ordeko iz. Beste zerbaiten ordez dagoen edo ari den gauza; ordaina, trukean ibiltzen dena. Ik. ordezko; orde. ◆ ordekoa eraman (> ordekua yan). Ogia aldamenekwai artu, ta, zor dan ori, ordekua yan 'ogia aldamenekoari hartu, eta, zor den hori, odekoa eraman'. ◆ ordekoz adb. Fanko naiz ordekoz 'joango naiz ordekoz'. |
ordekoz | ordeko, ordezko | |
ordena, ordenia | ordena | ordena (a itsatsia: ordena, ordenῐa) 1 iz. Arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera. 2 iz. Hurrenkera. 3 iz. Agindua. Sorwen nagosiek eman dwa ordenῐa karduek biltzeko 'soroaren nagusiak eman dit ordena karduak biltzeko'. ◆ ordenan (> ordenῐen) 1 adb. Egoki antolaturik. 2 adb. Hurrenkeraren arabera antolaturik. ¬ |
ordenatu, ordenatzen | ordenatu | ordenatu dau ad. Etxia ordenatu; gelia ordenatu. – ordenatuik 'ordenaturik'. Ondo ordenatuik duka tximini-sapaldia 'ondo ordenaturik dauka tximinia-zapalda'. Ik. klasifikatu. ¬ |
ordez | ordez | ordez 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. Gwe ordez oi fan da 'gure ordez hori joan da'. Ik. partez; portez. 2 adb. Ik. beharrean (> bearrῐen). ¬ |
ordezko, ordezkua | ordezko | ordezko adj./iz. Norbaiten edo zerbaiten ordez jartzen dena edo aritzen dena. || Aldeko etxetik ordezkuez ekarri ogia (Ond Bak). Orren ordezkwa 'horren ordezkoa'. Ik. orde; ordeko; ordekoz. |
ordinaio, ordinaiua | ordinario, oies, arrunt | ordinario (> ordinaio) adj. Arrunta; oiesa. Ik. basto; zakar. |
ordiz egun, ordiz eguna | zozomikote egun(ak) | ordiz egun (eta ordaiz-egun [Bakaiku]) pl. Zozomikote egunak, martxoko azken bi egunak eta apirileko bi lehenengoak. [Días que se consideran lluviosos. El último día de marzo y los dos primeros de abril. Existe una curiosa fábula JMS]. |
ordots, ordotsa | ordots, orots | ordots iz./adj. Txerrikuma ordotsa (apua're ordotsa da); baita're osatua, kapatua. Arrak dienak denak (Ond Bak). Txerri ordotsa. Ik. apo. ▼ Anton. ahardi; eme. |
ordu artia | ordu(ra) arte | |
ordu artien | ordu(ra) artean, ordu arte | |
ordu, ordua | ordu | ordu 1 iz. Eguna banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Bi ordu eman tu bῐajῐen 'bi ordu eman ditugu / ditu bidaian'. 2 iz. (Orduak adierazteko, bat eta bi zenbatzaileekin). Ordu bata da. Ordu biek dῐa 'ordu biak dira'. 3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Ez tuka orduik etortzeko 'ez dauka ordurik etortzeko'. ◆ heriotzako ordu (> eriotzeko ordu). 1 Bizitzaren bukaera. Heriotzeko ordua noiz etorriko. 2 Azken unea. ◆ heriotzako orduan (> eriotzeko orduen) adb. Heriotzako orduan; azken unean. Beti eriotzeko orduen ibiltzen da, lanak ezin despeitu 'beti heriotzako orduan aritzen da, lanak ezin bukatu'. Neska!, beti korrikan eta eriotzeko orduen 'neska!, beti korrika eta heriotzeko orduan'. ◆ ordua hartu. Hitzordua hartu. ◆ ordua izan. da ad. (Hirugarren pertsonan erabiltzen da). Garaia izan. ◆ ordu artia adb. Ordu(ra) arte, une edo garai hura arte; une edo garai hori arte. —Juntatuko ga biyer atsaldeko bostetan gwetxῐen? —Bai, konforme; ordu artῐa, ba. '—Juntatuko gara bihar arratsaldeko bostetan gure etxean? —Bai, konforme; ordu arte, bada'. Ik. orduaindo. ◆ ordu artien adb. Ordu(ra) artean, ordu arte. Ordu artῐen ezakiain ezertxore 'ordura artean ez zekiten ezertxo ere'. Ordu artῐen espῐatu berko dezu 'ordura artean esperatu beharko duzu'. ◆ ordu onean (> ordu onῐen) adb. Aipatzen den egoera ontzat emateko erabiltzen den esapidea. ◆ ordu txarrean (> ordu txarrῐen) adb. Ordu gaiztoan. ◆ orduz gero(z) (> orduzkῐoz) adb. Orduzkioz eztau bizikletaik artu 'orduz gero ez du bizikletarik hartu'. Ik. harrezkero(z) (> arrezkio(z)); orduti(k). ¬ |
orduaindo | orduraino | orduaindo adb. Orduraino, ordu arte. Egwardien eman dῐai indiziyua; ordwaindo minak yon da 'eguerdian eman diote injekzioa; orduraino minak [minez] egon da'. Ik. ordu artia; ordu artien. |
orduako | ordurako; orduko | orduako adb. Ordurako; orduko; une hartarako. Orduako ‘une hartarako’ etorrik zonen (Ond Bak). Hilik zon orduako. Gu hautza orduako nekatuik genden. 2 fatorduako, esenatu orduako... Ik. danekoz; honeskio; -kizun. ◆ azken ordurako (> azkein orduako) adb. |
orduen | orduan | orduan (> orduen) 1 adb. Une hartan. Abisatu ta orduen etor zan 'abisatu eta orduan etorri zen'. Orduen segan iten zan dana 'orduan segan egiten zen dena'. Ik. orduantxe (> orduentxe). Ik. artean (> artian). 2 lok. Kasu horretan, hortaz. Orduen, bier fanen ga 'orduan, bihar joanen gara'. ◆ orduan eta ...-ago (> orduen da ...-eio). Ardwa yan da orduen da egarri gaio 'ardoa edan eta orduan eta egarri gehiago'. |
orduentxe | orduantxe | orduantxe (> orduentxe) adb. Orduan bertan. Orduentxe ailatu nitzan 'orduantxe ailegatu nintzen'. |
orduko, ordukua | orduko | orduko 1 adj. Une edo garai hartakoa. Orduko jendῐek bazakien sua iten 'orduko jendeak bazekien sua egiten'. Orduko jendi'aik ondo zakiain eskwaz 'orduko jende haiek ondo zekiten euskaraz'. Ik. lehengoko. [2 adb. “Une hartarako” adierazteko, “ordwako” erabiltzen da. Ik. ordurako (> ordwako)]. |
orduti(k) | ordutik | orduti(k) adb. Ordutik; une hartatik; une horretatik. Ik. harrezkero (> harrezkῐo, arrezkioz); orduz gero(z) (> orduzkῐoz). |
orduzkioz | orduz gero(z) | |
ore, oria | ore | ore iz. Hauts eginiko gai gotor bati isurkari bat gehituz eratzen den nahastura aski trinkoa baina biguna; bereziki, irinez eta urez egiten dena. Ogia iteko orῐa 'ogia egiteko orea'. Dalwa iteko orῐa 'taloa egiteko orea'. Ik. masa; pasta. |
oregano, oreganua | oregano | oregano iz. (Bot.) (Origanum vulgare). Katarrua kentzeko ta odolkiek iteko ibiltzen da. Odolkien masῐa iteko beti botatzen zezaion oreganwa 'odolkien orea egiteko beti botatzen zitzaion oreganoa'. |
oremahai | oramahai | oremahai (> oremai [Altsasu]; olamai [Urdiain, Bakaiku]) iz. Oramahaia; irina oratzeko, eta inoiz ogiak gordetzeko, erabiltzen den azpila. |
orepazulo, orepazulua | orepazulo ([Altsasu]; orapazulo [Ziordia]) iz. Teilatu hegalean, gapirioen eta hormaren tartean sortzen den zuloa [?]. {«Orepazuluk, los huecos del alero» (Iza Alts)}. | |
orgadera, orgaderia | orgadera | orgadera iz. Usoak erakartzeko edo jaitsarazteko lurrean finkatzen den apeua. Ik. zinbel. |
organista, organistia | organista | organista iz. Organo-jotzailea. Organista dail(e) Altsuko elizan 'organista dabil Altsasuko elizan'. |
organizatu, organizatzen | organizatu | organizatu 1 dau ad. Antolatu. Bezpῐako jaiegun oi gaztῐek organizatu dai 'bezperako jaiegun hori gateek organizatu dute'. Dana organizatuta zukain 'dena organizatuta zuten'. Ik. prepatu. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Txukuna ta organizatua da 'txukuna eta organizatua da'. |
organizazio, organizaziua | organizazio | organizazio 1 iz. Erakundea. Organizazio bat dukai launtasuna emateko 'organizazio bat dute laguntasuna emateko'. 2 iz. Organizatzea, antolaketa. Organizazio gutxi emen! 'organizazio gutxi hemen!'. |
organo, organua | organo (2) | organo iz. Musika-tresna handia, hauspoen bidez haize ematen zaien hodiez osatua, teklatu baten edo gehiagoren laguntzaz jotzen dena. ◆ organo jotzaile iz. Organoa jotzen duen musikaria. |
orgulloso, orgullosua; orgullosa, orgullosia | harro, urguilutsu | orgulloso, -a (Generoa hartzen du) adj. Urguilutsua; harrotasunez, harrokeriaz edo hantustez betea, harroa. Ik. harro; harroputz. |
orgullu, orgullua | urguilu | orgullu iz. Urguilua, harrotasuna, harrokeria. |
orientatu, orientatzen | orientatu | orientatu da/dau ad. Norabide jakin batekiko kokatu; norabideratu. Lainopῐen ezin mendien ondo orientatu '[behe] lainopean ezin mendian ondo orientatu'. Eskolan ondo orientatu balai 'eskolan ondo orientatu balute'. |
orientazio, orientaziua | orientazio | orientazio iz. Orientatzea. Orientaziua raso galdwik 'orientazioa arras galdurik'. |
original, originala | original | original (> orijinal) adj./iz. Jatorrizkoa, benetakoa; kopia edo imitazioa ez dena. Libu au da orijinala 'liburu hau da originala'. Dokumentuen kopῐek eztau balio, orijinala yan ber dezu 'dokumentuaren kopiak ez du balio, originala eraman behar duzu'. |
orista, oristia | orezta | orista (eta orixta) iz. Orezta. Orixtaz betéik duka aurpegia 'oreztaz bererik dauka aurpegia'. Ik. peka. |
oristadun, oristaduna | oreztadun | oristadun (eta orixtadun) adj. Oreztaz betea. Rubia ta oristaduna da Miren 'ilehoria eta oreztaduna da Miren'. Ik. pekatsu. |
orkesta, orkestia | orkestra | orkesta iz. Orkestra. Festa egun guztitako etortzen zan orkestῐa 'festa egun guztietarako etortzen zan okestra'. |
orkila, orkilia | urkila; ile-orratz | orkila (eta orkilla, orkillia) iz. Urkila, ile-orratza. |
orratz, orratza | orratz | orratz 1 iz. Ik. galtzorratz; jostorratz; kaporratz; orrazgiltzatu. 2 iz. Orratz buruduna, iskilinba. 3 iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak-eta lotzeko erabiltzen dena. Orratz bu beltxa 'orratz buru beltza'. 4 iz. Pieza mehe luzea, gehienetan metalezkoa, mutur bat puntaduna edo zorrotza duena. Erlejuen orratzak 'erlojuaren orratzak'. ◆ orratz buru (> orratz bua). ◆ orratz giltzatu, orrazgiltzatu. Kateorratza. ◆ orratz zulo. Orratzan zulwa 'orratzaren zuloa'. ¬ |
orrazgiltzatu, orrazgiltzatua / orratz giltzatu | kateorratz | orrazgiltzatu, orratz giltzatu iz. Kateorratza. |
orrazi, orrazia | orrazi | orrazi iz. Ileak bereizteko eta apaintzeko erabiltzen den tresna, ilaran jarritako hortz mehe ugariz osatua dena. Orrazia mustita, txumῐa orraztu 'orrazia bustita, txima [ilea] orraztu'. 2 iz. Gurdien orrazia 'gurdiaren orrazia' [travesaña]. ◆ hanka orrazi(a). Oinbularra, oinaren gainaldea. |
orrazte | orrazkera | orrazte iz. orraztu aditzari dagokion ekintza; orrazkera. Orrazte modernwa duka mutiki orrek 'orrazte modernoa dauka mutilki horrek'. |
orraztu, orrazten | orraztu | orraztu da/dau ad. Ilea orraziarekin bereizi, leundu edo apaindu; norberaren edo beste norbaiten edo zerbaiten ilea orraztu. Apain jantzik ta ondo orraztuta 'apain jantzirik eta ondo orraztuta'. Báte orraztube ibiltzen da 'batere orraztu gabe ibiltzen da'. |
orri, orria | orri | orri 1 iz. Hostoa. Pago orria. Ik. hosto; borrosto. ● Esr. zah. Andramaria urriko, agorra bi orriko. 2 iz. Lauki formako paper zatia. Ik. pape. Emantazu blokan orri bat 'emadazu blokaren orri bat'. Zenbat orri dukatzi libu orrek? 'zenbat orri [orrialde] dauzka liburu horrek?'. |
orro, orrua | orro, marru | orro iz. Marrua; hainbat abereren oihua. Ik. mu. Beien orrua 'behiaren orroa'. |
orru, orrua | orro | orru iz. Orroa. |
ortu, ortua | ortu | ortu iz. Baratzea. Ik. batza. |
orube, orubia | orube | orube iz. Etxeak eraikitzeko lur eremua; etxe batek hartzen duen lur eremua. Larrain au gwe orubῐa da 'larrain hau gure orubea da'. |
osaba | osaba | osaba iz. Aitaren edo amaren anaia; izebaren edo osabaren senarra. Osaba xahar bat etor zezaien 'osaba zahar bat etorri zitzaien'. ▲ Sin. tio. Ik. izko. |
osasun, osasuna | osasun | osasun iz. Osasun ona, zoriona. – osasunbeiko, osasunbeikua. – osasuna, enkomendatzeko (Dolumina agertzeko esaten da, eta osasuna izan dezazun, hildakoaren alde errezatzeko adierazten dau). |
osasunbeiko, osasunbeikua | osasun gabeko | osasunbeiko adj. Osasun gabekoa; osasun onik ez duena. ▼ Anton. osasuntsu. |
osasuntsu, osasuntsua | osasuntsu | osasuntsu 1 adj. Osasungarria. Alimentu osasuntsua. Mendiko haize osasuntsua. Bainu fresko bea osasuntsua 'bainu fresko baina osasuntsua'. 2 adj. Osasunez betea. Osasuntsu azi tu txakurkuma danak 'osasuntsu hazi ditu txakurkume denak'. ▲ Sin. sano. ▼ Anton. osasunbeiko. |
osatu, osatzen | zikiratu, irendu | |
osatubeiko, osatubeikua | osatugabe | osatubeiko adj. Osatugabea; osatu gabe dagoena. Osatube dona, osatubeῐkwa 'osatu gabe dagoena, osatugabea'. |
oskildar, oskildarra | hauskaldar, errauts | |
oso | oso (2) | oso (2) adb. Guztiz, erabat. Oso ondo, oso ongi. Oso txarki, oso gaizki. Oso txarra. Oso polita da. Ik. erabat; raso. |
oso, osua | oso (1) | oso (1) adj. Ogi osua. Naranja osua. Ixiltasun osua. Diru osua, 500 pzta. (erdaraz, número redondo) (Ond Bak). ◆ ososua (> ososwa) adb. Oso-osoa, oso-osorik. Beak bakarrik, kazula ososwa jan dau 'berak bakarrik, kazola oso-osoa jan du'. Periodikwa ososwa laitu dau 'periodikoa oso-osoa leitu du'. Ik. osorik (> osoῐk). ¬ |
osoik | osorik | osorik (> osoῐk) adb. Hautsi edo puskatu gabe; zatirik falta ez zaiola. Ogia osoῐk do, gwaindo ezta asi 'ogia osorik dago, oraindik ez da hasi'. Ik. ososua (> ososwa). |
ososua | oso-osoa, oso-osorik | |
ospa | ospa | ospa interj. Lgart. Ik. alde; aire / airo; fu. ◆ ospa egin (> ospa in). Lgart. Alde egin. ▲ Sin. aldein, fu in. |
ospel, ospela | ospel, azkordin | ospel iz. (Batez ere pl.) Hotzak eraginda gertatzen den handitu mingarria, bereziki esku eta oinetakoa. Opwen, ospelak 'orpoan, ospelak'. Ospelak dukatzit 'ospelak dauzkat'. ◆ ospelak atera (> ospelak ata). Ospelak ata zaizkio elurretan ibilita 'ospelak atera zaizkio elurretan ibilita'. Ik. ospeldu. |
ospelak ata | ospelak atera | |
ospeldu, ospeltzen | ospeldu | ospeldu da ad. Ospelak atera. Opwa ospeldu 'orpoa ospeldu'. Ik. ospelak atera (> ospelak ata). – Ospeldwik 'ospeldurik'. |
ospital, ospitala | ospitale | ospital iz. Ospitalea, erietxea. Ospitalῐen ingresatu dai 'ospitalean ingresatu dute'. |
ospizio, ospiziua | umezurztegi | ospizio iz. Umezurztegia, umezurtzak jasotzen dituen etxea. Umῐa zala ekar zain ospiziotik 'umea zela ekarri zuten ospiziotik'. Ik. umezurtz (> umezurz [Altsasu]; umezur [Urdiain]). |
ostalai, ostalaia | ostalari | ostalari (> ostalai [Bakaiku]) iz. Ostatu bat zaintzen duen pertsona, ostatuaren buru edo arduraduna. |
ostatu, ostatua | ostatu | ostatu iz. Diru truke jan eta lo egiten den etxea. Lo iteko tokia da ostatua 'lo egiteko tokia da ostatua'. Ik. alojamentu; fonda; benta. ◆ ostatua eman. Ostatu eman. Jitwari bestetxῐen ostatua eman 'ijitoei beste etxean ostatua eman'. |
Ostegun Santu, Ostegun Santua | Ostegun Santu | |
ostegun, osteguna | ostegun | ostegun iz. Asteko laugarren eguna. Bakarrik ostegunetan etortzen da saltzailῐa 'bakarrik ostegunetan etortzen da saltzailea'. Ostegunῐo biltzen dῐa 'ostegunero biltzen dira'. Ostegunῐako despeitwik do 'ostegunerako despediturik [bukaturik] dago'. ◆ Ostegun santu iz. Aste Santuko osteguna. |
ostia | ostia | ostia 1 iz. Erl. Ostia Santua, eukaristiako ogia. 2 iz. Lgart. Zartakoa, kolpea. Bota ta nolako ostia artu den 'bota eta nolako ostia hartu duen'. 3 iz. Juramentua, biraoa. 4 iz. Abiadura handia. Oi ostia dῐana 'hori ostia [abiadura] daramana'. 5 interj. Ostia! Ik. ño; ostra; arraioa. ◆ (pl.) ostiek! Baita zera ere; ezta pentsatu ere. ◆ ostia txarra ibili. Jenio txarra izan; umore txarra ibili. |
ostial, ostiala | ostiral | ostial (eta ostiele) iz. Ostirala, asteko bosgarren eguna Ostielῐen / ostialῐen 'ostiralean'. Ostῐala noiz etorriko, diesitwik 'ostirala noiz etorriko, desiraturik'. ● Esr. zah. Astien ostiela ez faltatu 'astean ostirala ez faltatu'. Faltako zaik hiri astien ostiala! Ostiala, egun txarra; beti zerbeit! ◆ ostiale santu [Urdiain]; ostiele santu [Bakaiku] iz. Ostiral santua, Aste Santuko ostirala. |
Ostiale Santu, Ostiale Santua | Ostiral Santu | |
ostiele | ostiral | |
ostikada, ostikadia | ostikada | ostikada iz. Ostikoa. Ostikada asko artu tu 'ostikada asko hartu ditugu / ditu'. Ik. ostiko. ◆ ostikada eman (> ostikadῐa eman). Ostikadῐa eman zῐan astwek 'ostikada eman zion astoak'. |
ostikalai, ostikalaia | ostikolari | ostikolari (> ostikalai) adj. Ostikoak ematen dituena. |
ostikeia | putakeria | ostiakeria* (> ostikeia) iz. Lgart. Ezustekoa, ustekabea; putakeria. Ik. putakeria (> putakeia). |
ostiko, ostikua (1) | ostiko (1) | ostiko1 iz. Oinaz ematen den ukaldia. Ik. ostikada. ◆ ostikoa eman (> ostikwa eman). Ostiko egin. |
ostiko, ostikua (2) | ostiko (2) | ostiko2 iz. Zutik dagoen zerbaiti eusteko jartzen den euskarria. Ostikwa, piketez itxitako esitan, kontrako indarra iteko patzen dana 'ostikoa, piketez itxitako hesietan, kontrako indarra egiteko paratzen dena'. Ik. tente; puntal. ◆ ostikoa paratu (> ostikwa patu). Zerbaiti eusteko ostikoa jarri. |
ostikoka(n) | ostikoka | ostikoka(n) adb. Ostikoak emanez, ostiko eginez. Ostikokan daitza 'ostikoka dabiltza'. |
ostopo, ostopua | oztopo | ostopo iz. Bidea ixten duen gauza; zerbait egiteko eragozgarria. Ostopo (sic) (LM). Ik. aztapo; traba; yausgarri*. |
ostra(s) | arraioa | ostra(s) interj. Arraioa. Ik. arraio; ño; ostia. |
ostu, osten | ostu | ostu dau ad. Lapurtu. Osten abeastu da 'osten aberastu da'. ▲ Sin. lapurtu. |
osun, osuna | osin | osun iz. Osina; sakontasun handia duen putzua. {(Iza Alts): Osuna, el pozo profundo}. |
ota, otia | ote | ota iz. (Bot.) Otea (Ulex sp.). |
otadi, otadia | otadi | otadi iz. iz. Otea hazten den tokia. |
otafaki, otafaki | ota-joiki [OEH] | otafaki [Bakaiku] iz. Ota-joikia. Ik. otajaiki. ▲ Sin. kuatxiki. |
otaganbela, otaganbelia | otaganbela, ganbela, otalako | otaganbela iz. Otea (Ulex sp.) tikitzeko ganbela; abereei janaria txikitu eta jaten emateko jartzen zaien zurezko ganbela. Otaganbelῐa, zurezko ganbelῐa; animalieri bertan jaten emateko, akwatxikiekin otῐa, nagwek, remolatxak-eta txikitzen dῐa 'otaganbela, zurezko ganbela; animaliei bertan jaten emateko, akuatxikiarekin [xehatzeko pala] otea, naboak, erremolatxak-eta txikitzen dira'. Ik. ganbela. |
otaipuko, otaipukua | ipuru | otaipuruko (> otaipuko) iz. (Bot.) Ipurua (Juniperus communis; Juniperus phoenicea). Ik. ipuruko (> ipuko). |
otajaiki, otajaikia | ota-joiki, tragaza | otajaiki [Altsasu]; Jotzeko tresna. [Bakaiku]: otafaki; ▲ Sin. akuatxiki, kuatxiki, kuatxi [Urdiain]; kortxiki [Ziordia]. [*OEH ota-joiki (V-gip, G-azp), otajaki (G-goi; Izt C 232 (en una lista de aperos), H), otajoki (-th- L, BN, S), otajaiki (V-gip), otajeki (V-gip), otajauki (G-goi), otafaki (G-nav). Ref.: A (ota-jaki); Lh (othajoki); J. Etxeberria EEs 1931, 39; Iz ArOñ (otá-jaikixa), LinOñ 176; Ond Bac (otafaki). 1. Pala con boca fuerte de hierro para majar árgoma A. Trabaza, llaman en Oyarzun a la cuchilla con que se corta la árgoma. En la parte alta de Guipúzcoa le llaman ota-jakie SMuj EEs 1921, 141. Instrumeto para desmenuzar ciertos alimentos (nabos, ortigas) que se dan al ganado Ond Bac. 2. Othajoki (L, BN, S), [...] ajonc hâché Lh.]. |
otalatx, otalatxa | ote latz | otalatx iz. (Bot.) (≠ latxa). |
otalora, otaloria | otalore | otalora iz. Otalorea, otearen lorea. |
otasa, otasia | otasa, ogi beltz | otasa iz. Ogi beltza; zahia erabat bereizi gabeko irinez egindako ogia. [pan con bastante salvado (Iza Alts)]. Ogi beltxokua ‘beltzagokoa’ (olatia baindo), zai pixkat dekana. Otasien boltsa (Ond Bak). – Otasia ta opila, gari inakin. Otasia menudilluekin [salvado menudo, moyuelo]. Artinakin indakuek, dalua ta naskia. |
ote | ote (2) | ote Hizkl. Hiztunak, galderetan, zalantza adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula. Etor ote da? 'etorri ote da?' —ba ote? Ola ote da? 'hola ote da?' Ze ote jailek / jailen aurroi, e? 'zer ote zabilek / zabilen haur hori, e?'. |
otohol, otohola (otol, otola) | labendai (ogia laberatzeko ohol) | otohol (> otol) iz. Ogia labean sartzeko erabiltzen den oholezko endai luzea. {Otola, la pala larga de madera para meter el pan en el horno (Iza Alts)}. Ik. labendai. |
otordu (?) | otordu | otordu (?) iz. Eguneko janaldi nagusietako bakoitza, gehienetan, mahaian eserita egiten dena. Ik. jatordu. |
otsail, otsaila | otsail | otsail iz. Urteko bigarren hila. Otsailekuá (Ond Bak). Ik. katuil. ● Esr. zah. Otsail txiki hasarria, (hi) eraiz bestenekuen baindo hobia! / beste guztiek baindo're hobia 'otsail txiki haserrea, ez haiz beste gainerakoen baino hobea / beste guztiak baino ere hobea'. |
otsalur, otsalurra | tupa lur | otsalur iz. Tufa [tupa] ugari eta harroa duen lurra. | Harea lur pobrea. Ik. lur mehe; lur zuri. |
otso luma, otso lumia | lumatxa | otso luma. Lumatxa; hegazti lumatu berriaren luma txiki eta leuna. Otso-luma, txorikumen lehenbiziko luma o ilia (Ond Bak). |
otso, otsua | otso | otso iz. (Canis lupus). ● Esr. zah. Kanpwen uso ta etxῐen otso 'kanpoan uso eta etxean otso'. ◆ otso fulu. Otsoaren ulua. |
otso! (hartzak / hartzan) | eutso (har ezak / ezan) | otso interj. Eutso; hikan ari garela, norbaiti zerbait ematean esaten zaion hitza. Tori edo to esanahiarekin. Ik. oi; oizu; oizai. |
otsobaba | erabelar (?) | otsobaba iz. (Bot.) (Ond Bak) (una planta). [OEH Ref.: A; Arzdi Plant1 278; Ond Bac. Haba de lobo Mdg 151. Hierba buena para alimento de cerdos A. Heléboro (AN-larr), (Hyoscyamus niger), beleño (Aralar navarro) Arzdi Plant1 278]. |
otsokuma, otsokumia | otsokume | otsokuma iz. Otsokumea, otsoaren kumea. |
otsolizar, otsolizarra | otsalizar | otsolizar iz. (Bot.) Otsalizarra (Sorbus aucuparia). |
otsoputz, otsoputza | astaputz, otsoputz | otsoputz iz. (Mikol.) Scioderma denak edo gehienak dira, baina batez ere Lycoperdon piriforme eta Bovista plumbea, astaputza eta otsoputza. ▲ Sin. astoputz. |
Otxoko | otsoko | Otxoko iz. Ixinpluetan, otsoa nortzen duen izena. |
otxokon, otxokona | betekada, asealdi | otxokon iz. Ase arteko jan-edana. A ze otxokona in genduen Gaubon gau(b)eko afaien! 'a zer otxokona egin genuen Gabon gaueko afarian!'. Ik. asealdi; betekada; tripakada. |
ox!, oxe! | ux | ox (eta oxe) interj. Ux, uxa; etxeko hegaztiak uxatzeko erabiltzen den hitza. [Exclamación para ahuyentar aves domésticas (Ond Bak)]. Ik. ixe; ixo [Urdiain]. |
ozpin, ozpina | ozpin | ozpin iz. Ardoaren, sagardoaren eta kidekoen hartzitzetik sortzen den isurkari mingotsa, janari batzuk prestatzeko, edo barazkiak-eta ontzeko erabiltzen dena. Ozpin gaixai duka ensaladiek 'ozpin gehiegitxo dauka entsaladak'. Ozpinetan patu 'ozpinetan paratu'. ◆ ozpina bota. Ozpinarekin maneatu. Botaiozu ozpin gutxixo 'bota iezaiozu ozpin gutxixeago'. ◆ ozpin-oihal(a). Ozpin oiala: minak kentzeko, ozpinakin patzen zan oiala 'minak kentzeko, ozpinarekin paratzen zen oihala'. |
ozpindu, ozpintzen | ozpindu | ozpindu 1 da/dau ad. Ozpin bihurtu. Ardoa ozpindu, jatekoa ozpindu. Ik. mindu, pikatu. 2 da ad. Jan ondoren, nabarmen urdailekoa garraztu. Ik. kotrinatu. 3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Persona ozpindua. |
ozpingarri, ozpingarria | oinaztarri | ozpingarri iz. Oinaztarria; lurra jotzen duen tximista. Ik. oinaztura. ◆ ozpingarriak jo (> ozpingarriek jo). Oinaztarriak jo, oinaztarria lehertu. ◆ ozpingarria lehertu. (Ik. oharra). |
ozpingarriek jo | oinaztarriak jo | |
pa | pa | pa iz. Haur. Musua. Ekatzu pa, maitῐa 'ekar ezazu pa, maitea'. Ik. apatxo; matxo. ◆ pa eman (Haur.). Musu eman. |
pa eman | pa eman | |
pabellon, pabellona | pabiloi | pabellon iz. Pabiloia; eraikin berezia, eraikuntza handiago baten edo eraikuntza multzo egituratu baten zatia dena. Pabellon aundi bat in dai txatarrῐa biltzeko 'pabiloi handi bat egin [eraiki] dute txatarra biltzeko'. |
padi, padia | pagadi | pagadi (> padi) iz. Pago basoa. Padiko orbelzadiek 'pagadiko orbelzadiak'. ◆ pagadi hartu (> padi artu). Pagadia zabaldu, pagadiak larreak hartu. |
paella, paellia | paella | paella iz. Arrozez, okelaz, arrainez eta abarrez prestatzen den jakia, jatorriz Valentziakoa. Oilwa paellan patu 'oiloa paellan paratu'. |
paga, pagia | paga | paga 1 iz. Lansaria. Paga estrῐa 'paga estra'. 2 iz. Haur edo gaztetxo bati bere gastuetarako ematen zaion dirua. Domekan ematen zwain pagῐekin-da diru pixkat aurrῐatu, ta ola yosi nen gitarrῐa 'domekan ematen zidaten pagarekin-eta diru pixka bat aurreratu [aurreztu], eta hola erosi nuen gitarra'. Ik. soldata. |
pagamentu, pagamentua | pagamendu | pagamentu iz. Pagamendua, ordainketa. Ik. pagu. |
pagano, paganua | pagano | pagano iz./adj. Kristautasunaz kanpoko erlijio batean, bereziki erlijio politeista batean, sinesten duen pertsona. Ik. jentil. Eliza faten eztanangaiti, paganwa dala esaten dai 'elizara joaten ez denarengatik, paganoa dela esaten dute'. |
pagatu, pagatzen | pagatu | pagatu (eta patu) dau ad. Patube autzi dot 'pagatu gabe utzi dut'. Zorrak patu 'zorrak pagatu'. |
pagatx, pagatxa | pagotxa | pagatx (eta patx [Urdiain]) iz. (Bot.) Pagotxa (Trifolium incarnatum). Pagatx, belar bat (Ond Bak), 'clase de trébol de flor roja y de hoja más grande'. (Trifolium incarnatum) (?). Ubari etortzen zan patxa 'ugari etortzen zen pagotxa'. Ganaueindako yaiten zan patxa 'ganaduendako ereiten zen pagotxa'. Patxa janda txixa asko iten zain ganauek 'pagotxa janda txiza asko egiten zuten ganaduek' (AG). |
pagaxi | pagazi, pagatxa | pagaxi (Iza Alts) (eta paxi, patxi [Urdiain]). iz. Pagazia, pagatxa, pago ezkurra. ◆ pagaxi bikor iz. Pagazi pikorra, pagatxa, pago ezkurra. {(hayuco). Pagaxibikorrak, los hayucos (Iza Alts)}. |
pagaxi bikor | pagazi-bikor | |
pago tximu, pago tximua | pago motz | |
pago ziza, pago zizia | belarri landu | |
pago-uso (?) | pagauso | |
pago, pagua | pago | pago 1 iz. (Bot.) (Fagus sylvatica). Larre pagwa 'larre pagoa'. 2 iz. Pagoaren zura. | Pago-arbola. Pago-arrama. Pago atorratxanbela. Ik. atorratxanbela. Pago-azpi. Pago-egur. Pago-gerri. Pago-hosto. Pago-ipurdi. Pago-itzal. Pago-lur. Pago-ohol. Pago-orbel. Pago-punta. Pago-trunku. Pago-txara. Pago-zain. ◆ pagoaren piperbeltx (> pagwen piperbeltx). Pagoaren gaitza (Ascodichaena rugosa) (?); pagoari azalean piperbeltzaren moduko bolatxo batzuk agertzen zaizkio. ◆ pago tximu. Pago motza. ◆ pago-uso. (?) iz. Pagausoa. Ik. basuso. ◆ pago ziza. Belarri landua (Pleurotus ostreatus). Pago egurra usteltzen asten danῐen atatzen da pago zizῐa 'pago egurra usteltzen hasten denean ateratzen da pago ziza'. ◆ pagozko. ¬ |
pagu, pagua | pagu, ordainketa | pagu iz. Ordainketa. Bi pagu zor diat / diatzit. Ik. pagamentu; kobru. ¬ |
paguen piperbeltx, piperbeltxa | (pagoaren gaitza) | |
paiaso, paiasua | pailazo | paiaso iz./adj. Pailazoa. Oi paiaswa! 'hori pailazoa!'. |
paisaje, paisajia | paisaia | paisaje iz. Ikuslearen aurrean agertzen den lurralde eremua. Oi paisajῐen polita! 'hori paisaiaren polita!'. |
pakete, paketia | pakete | pakete iz. |
pala, palia | pala | pala 1 iz. Erreminta. Pala redondwa 'pala biribila'. Pala puntaduna. Pala zabala. Ik. endai. 2 iz. Pala baten edukia. Ik. palakada. 3 iz. Pilotan jokatzeko zurezko tresna; tresna hori baliatuz egiten den kirola. |
palakada, palakadia | palakada | palakada iz. Pala baten edukia. Ik. palakazo. |
palakazo, palakazua | pala kolpe | palakazo iz. Pala kolpea. Ik. palakada. |
palangana, palangania | palankana, garbiontzi, konketa | palangana iz. Palankana; garbiontzi biribila, ez oso sakona, garbitzeko erabiltzen dena. Palangana bat ezen ajeῐpe, medikuendako 'palankana bat ezein ajerik [akatsik] gabe, medikuarendako'. |
palanka, palankia | palanka | palanka iz. ◆ palanka egin (> palankῐa in). |
palazio, palaziua | palazio | palazio iz. Jauregia. Urrako palaziua 'Urrako palazioa' [Ameskoako Urran]. Erabat undatwik do Urbasako palaziua 'erabat hondaturik dago Urbasako palazioa'. |
paleta, paletia | paleta | paleta iz. Igeltseroen lanabesa, kareorea hedatzeko erabiltzen dena, metalezko xafla batez eta kirten batez osatua. Kisugilῐen paletῐa 'kisuskilearen paleta'. |
palina (?) | ||
paliza, palizia | jipoi, zigorraldi, pasada | paliza iz. Jipoia. Paliza bat eman zῐain 'pasada bat eman zioten'. Ik. pasada; somanta. |
palma, palmia (?) | erratza | palma iz. Erratza (?) (AG). |
paltsa, paltsia | putzu, istil | paltsa iz. Kaleko edo bideko paltsia. Ik. balsa; idoi; putzu. |
pana, pania | pana | pana iz. Jantziak egiteko erabiltzen den ehuna. Pantalon panazkwek 'praka panazkoak'. |
panadeia | panaderia, okindegi | panaderia (> panadeia) iz. Okindegia. Ogi ona iten dai erriko panadeien 'ogi ona egiten dute herriko panaderian [okindegian]'. Ik. okindegi (> okindei). |
paneka, panekia | paneka | paneka iz. Itsas arraina (Gadiculus sp. eta Trisopterus sp.). Itxasuko arraia da panekῐa 'itsasoko arraina da paneka'. |
panilla, panillia | [pana mota] | panilla iz. Jantziak egiteko erabiltzen den ehun mota; belus ildaskatuko ehuna. Gona gorriek panilliekin. Panillazko gona gorria. |
panorama, panoramia | panorama | panorama 1 iz. Toki baten ikuspegi zabala. Ik. bista. 2 iz. Egoera. A ze panoramῐa dukai etxijortan! 'a zer panorama daukate etxe horretan!'. Oi panoramῐa dukaina etxῐortan! 'hori panorama daukatena etxe horretan!'. |
panparroi, panparroia | panparroi, fanfarroi | panparroi 1 adj. Fanfarroia; harroa, harroputza; handiustea, ahoberoa. 2 (adizlagun gisa). Bapo, primeran, besterik behar ez dela. Emen nok, panparroi 'hemen nagok, panparroi'. Ik. primeran. |
Panplona | Iruñea | Panplona iz. Iruñea. Ik. Iruña. Medikuta-ta, Panploná 'medikuetara eta, Panplonara'. |
panpoxa, panpoxia | panpoxa | panpoxa adj. Emakumezkoez mintzatuz, polita, ederki apaindua. Au aur panpoxῐa! 'hau haur panpoxa!'. |
pantalon motzak / pantalon motxak | praka-motz, galtza-motz | |
pantalon, pantalona / pantalonak | galtza(k), praka(k) | pantalon iz. Batez ere pl. Pantalonak. Prakak. Pantalon luzῐek 'praka luzeak'. ◆ pantalon motz(ak) (eta pantalon motx(ak)). Galtza-motzak; bernak estaltzen ez dituzten prakak. |
panteon, panteona | panteoi | panteon iz. Panteoia; pertsona bat baino gehiago ehorzteko egindako eraikina. Ik. hogi. |
pañelo, pañelua | pañelu, musuzapi | pañelo iz. Pañelua, musuzapia. ◆ buruko pañelo (> buko pañelo) iz. Buruzapia. Ik. buruko trapu (> buko trapu); mantilla. |
papa | papa | papa iz. Haur. Ogia. |
papada, papadia | kokospe | papada iz. Kokospea, kokotsaren azpiko alde haragitsua. Ik. papaki. |
papaki, papakia | kokospeko haragi | papaki iz. Kokospeko haragia; lepapeko urdaia. Ik. lepoki. |
papar, paparra | papar | papar 1 iz. Bularraren goialdea. Paparra agirik ‘paparra ageririk’. 2 iz. Jantzietan, papar aldeko zatia. Papar zikina. ◆ papar zulo iz. Bularrezurraren gaina. |
papargorri, papargorria | papargorri, txantxangorri | papargorri iz. Txantxangorria (Erithacus rubecula). ▲ Sin. ttattalangorri [Bakaiku]. |
pape, papia | paper | pape iz. Papera. Fumatzeko papῐa 'erretzeko papera'. Pape puskῐa 'paper puska'. Dana papez beteik 'dena paperez beterik'. Papῐa gogoti! 'papera gogotik [erruz]!'. ◆ papezko (> papezkwa) adj. Paperezkoa, paperez egina. |
papelera, papeleria | paper fabrika. 2 paperontzi | papelera 1 iz. Paper fabrika. 2 iz. Paperontzia. |
papelino, papelinua | konfeti | papelino iz. (Batez ere pl.) papelinuek. Konfetia. Momoxarrwek bete-betῐa iten zituain papelinoz 'momoxarroak bete-betea egiten zituzten papelinoz'. Kolorezko papelinwek 'kolorezko papelinoak'. |
papera / papera(k) | papera, hazizurri | papera iz. pl. Hazizurria. Kalenturῐekin ta jana ezin ietsi zailen, ta paperak dukatziela esan dῐa medikuek 'kalenturarekin eta jana ezin irentsi zebilen, eta paperak dauzkala esan dio medikuak'. |
papilla, papillia | ahi, ore | papilla iz. Ahia. Ik. ahi; ora. |
papo, papua | papo, kokospe | papo 1 iz. Kokospea. Ik. okotz azpi; okotz ondo. 2 iz. Hegaztien paparoa. |
papos | papo, akabo | papos interj. Haur. Papo, zerbait bukatu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. |
parabris, parabrisa | haizetako, parabris | parabris iz. Haizetakoa, automobilaren aurreko kristala. Belaxeti zikintzen da prabrisa 'berehalaxetik zikintzen da parabrisa [haizetakoa]'. Autwen parabrisa arrailatu zaira 'autoaren parabrisa [haizetakoa] arraildu zait'. |
parada, paradia | geraleku | parada 1 iz. Geralekua. Autobusan paradῐa 'autobusaren geralekua'. 2 iz. Futbolean, atezainaren geldiketa. A ze paradῐa in dik! 'a ze geldiketa egin dik!. 3 iz. Butroira arrainak bideratzeko moldatzen den harresia [(Gaztelaniaz) parada: presa de un río]. Paradῐa iten zan mutrilua patzeko 'parada egiten zen butroia paratzeko'. ◆ parada egin (> paradῐa in). 1 (Kir.) Atezainak baloia gelditzea. 2 Ehiza txakurrak ehizagaiaren aurrean egiten duen geldialdia. |
paragos, paragosa | euritako | paragos iz. Euritakoa. Falta be ber dau emen paragosa 'falta gabe behar du hemen euritakoa'. |
paraiso, paraisua | paradisu | paraiso 1 iz. Erl. Leku zerutarra. Ik. zeru. 2 iz. Toki edo egoera zoragarria, atseginez betea. Au paraisua! 'hau paradisua!'. |
paraje, parajia | paraje | paraje iz. Paraje ederra da au maietzῐen 'paraje ederra da hau maiatzean'. Ik. alderdi. |
paralitiko, paralitikua | paralitiko | paralitiko adj./iz. |
pare | pare | pare 1 iz. Batera doazen kideko izaki edo gauza biren multzoa. Txokle pare bat (Ond Bak). Pantalon paria. 2 (pare bat esapidean, kopuru txiki zehaztugabe bat adierazteko) Gauza pare bat artu ta aldein zen 'gauza pare bat hartu eta alde egin zuen'. 3 bekela. tontuen pare. ◆ -en pareko; Horren parekoik eztok. 4 Maila (a la par). Neaure parῐen. Bota zuluen parea. Manon saboya, Baizan parien do (Ond Bak). ◆ parean / -en parean (> parῐen / -en parῐen) 1 adb. Lerro, garaiera edo maila berean. Eskola parῐen bota da ankaz gwa 'eskola parean bota da hankaz gora'. 2 (Konparaziotan). Ixilo dok anaia ye paríen 'isilago duk anaia hire parean'. Ik. aldean (> aldῐen). ◆ pare-parean (> pare-parῐen). ◆ parez pare. Parez pare yon, jarri. Ik. aurrez aurre. ◆ parera (> parῐa) adb. Lerro, garaiera edo maila berera. Gostata, bea ailatu gindan ebeῐn parῐa 'kostata, baina ailegatu ginen euren parera'. ◆ pareti(k) (> pareti). Kendu pereti(k). ¬ |
paregabe, paregabia | paregabe | paregabe adj. Parerik, berdinik ez duena. |
pareja, parejia | bikote; pare | pareja iz. Parea; bikotea. A ze parejῐa! 'a zer pareja!'. Ik. pare; biko. |
parejakan | bikoteka, parejaka | parejakan adb. Bikoteka, parejaka. Musῐen, parejakan 'musean, parejaka'. Ik. binakan. |
pareko, parekua | pareko | pareko 1 adj. Kidekoa; maila berekoa. Oiek parekwek dῐa, alkarren modukwek 'horiek parekoak dira, elkarren modukoak'. ▲ Sin. antzeko, kisako, moduko. 2 adj. Parean dagoena. Ik. ondoko. |
parentela, parentelia | senide(ak), senitarte | parentela iz. Senide(ak), senitartea. ◆ parentelakoak izan (> parentelakwek izan). Ik. senide; ahaide. |
pareta, paretia | pareta | pareta (> paeta) iz. Ik. horma. |
pareti | paretik | |
paretsu | paretsu | paretsu 1 adb. Berdintsua, kidetsua. Ik. igualtsu; berdintsu. 2 pospos. (Lekuzko testuinguruetan). Pare. ◆ paretsuan (> patsuen) adb. Erdi patsuen 'erdialdean'. Ik. pare. |
parez pare | parez pare | |
parezko, parezkua | pareko | parezko adj. Parekoa, kidekoa, maila berekoa. Ezto orren parezkoῐk 'ez dago horren parekorik'. Oi langilῐa dok, orren parezkoῐk etxok 'hori langilea duk, horren parekorik ez zagok'. |
paria | parera | |
parien, -en parien | -en parean | |
parke, parkia | parke | parke iz. Aisiarako lekua. Leno, jendiek ezakien parkῐa zer zanik-e 'lehen, jendeak ez zekien parkea zer zenik ere'. |
parra-parra | parra-parra | parra-parra adb. Ugari, ugaritasunez. Ik. barra-barra. |
parra, parria | parra | parra iz. (Bot.) Hazten uzten den mahatsondoa. Mats parrῐa 'mahats parra'. Etxeko balkona guztῐa artu dau parrῐek 'etxeko balkoi guztia hartu du parrak. Ik. mahats. |
parranda, parrandia | parranda | parranda iz. |
parrandazale, parrandazalia | parrandazale | parrandazale adj./iz. |
parrandero, parranderua; parrandera, parranderia | parrandero; parrandera | parrandero, -ra (Generoa hartzen du) adj./iz. Ik. parrandazale; juergista. |
parrast | parrast onomat. Desegitearen, barreiatzearen, edo sakabanatzearen onomatopeia. ◆ parrast egin (> parrast in) dau ad. Barreiatu; desegin. Ik. parrastatu; parrat. | |
parrast in | ||
parrastada, parrastadia | parrastada | parrastada iz. Pintura parrastadia. Ik. parrastako. |
parrastako, parrastakua | turrusta | parrastako iz. Bota dai laioti ur parrastako bat 'bota dute leihotik ur turrusta bat. |
parrastatu, parrastatzen | sakabanatu | parrastatu da ad. Zerbaiten egitura desegin, desegituratu. Egurra parrastatwik do 'egurra parrastaturik dago'. Yauria ber dau batzako lur kozkor oiek parrastatzeko 'euria behar du baratzeko luz kozkor horiek parrastatzeko'. Ik. parrast egin. |
parrat | purrut | parrat 1 onomat. Uzkerraren onomatopeia. Uzkarra parrat (eta purrut). 2 onomat. Hausturaren onomatopeia; suntsitzearen onomatopeia. Paetiek parrat in dau (paetia bota in da). Ik. parrast. |
parrila, parrilia | arranparrila | parrila (Bustidura gabe) iz. Parrila, arranparrila. Ik. trebede. |
parroki, parrokia | parrokia | parroki(a) 1 iz. Parrokia; erretore baten ardurapean dagoen eliza eta eliztarren multzoa. 2 iz. Bezeria; denda bateko, jatetxe bateko-edo erosleak, bezeroak; maiztasunez joan ohi direnak. Leala da, gio, ferreteia orren parrokia 'leiala da, gero, ferreteria [burdindegi] horren parrokia'. |
parrokiano, parrokianua; parrokiana, parrokiania | bezero | parrokiano, -a (Generoa hartzen du) iz. Bezeroa. Ik. kliente. Gu koperatibako parrokianuek gindan 'gu kooperatibako parrokianoak ginen'. |
parroko, parrokua | parroko | parroko iz. Erretorea. Fijo don apiza da parrokwa 'finko dagoen apaiza da parrokoa'. Urdingo parroko in zaῐn 'Urdiaingo parroko egin zuten'. Ik. koajutore. |
parte | parte | parte 1 iz. Zatia. Zorran parte bat... 'zorraren parte bat'. Bi partetan, bi aldetan. Ik. zati; puska; porzio. 2 iz. Senipartea. Partῐa eman 'partea eman'. Etxeko erenzien partῐa eman 'etxeko herentziaren partea eman'. 3 iz. Alderdia, aldea. Paraje 4 Uda partien... 5 iz. Albistegia. Partῐá. Radῐoko partῐen esan dai Franco il dala 'irratiko partean [albistegian] esan dute Franco hil dela'. ◆ parte eman dau ad. Berri eman, jakinarazi, gehienbat agintariei. ◆ parte hartu dau ad. Egiteko baten zereginetan besterekin batean aritu. Gue etxekuek eztai artu parteik 'gure etxekoek ez dute hartu parterik'. ◆ -en parteti(k). 1 -en aldetik. Ne partetik, e'nῐan emanko 'nire partetik, ez nion emango'. 2 -en izenean. Emaiotzin gwntziek amai ne partetik 'emazkion goraintziak amari nire partetik'. ◆ -en partez (eta -en portez) -en ordez. Ardwen partez, ura yaten dot nik 'ardoaren partez, ura edaten dut nik'. Ik. ordez. |
parte eman | parte eman | |
parte hartu | parte hartu | |
partez | -en partez | |
partida, partidia | partida | partida iz. Jokatu ber du partidῐa 'jokatu behar dugu partida'. Mus partidῐa 'mus partida'. Ik. partido. |
partido, partidua | partidu | partido 1 iz. Partido; partida, apustua; bi lagunen edo bi talderen arteko kirol norgehiagoka. Pilota partidwek 'pilota partidak'. Ik. apustu; partida. 2 iz. Partidua, alderdia. Partido politikwek 'partidu politikoak'. Ik. alderdi. |
partikular, partikularra | partikular | partikular 1 adj./iz. Publikoa ez dena; era pribatuan erabiltzen dena. Eskola partikularrak. Klase partikularrak ematen zeaun maisuek eskola orduek despeituta 'klase partikularrak ematen zigun maisuak eskola orduak despedituta'. Ik. pribatu. 2 iz. Pertsona partikularra. Partikular batek eman zen dirua ermitῐen teilatua konpontzeko 'partikular batek eman zuen dirua ermitaren teilatua konpontzeko'. |
partitu, partitzen | partitu | partitu dau ad. Banatu. Ardua partitu; jana partitu, ogia partitu. Ondokan partitu (Ond Bak). Mundu hau izan ber zaken: danoindako partitu igual-iguala. Ik. banatu; zatitu; dibiditu. |
partitzaile, partitzailia | partitzaile | partitzaile 1 iz. Banatzailea. Ardo partitzaile, banatzaile Ik. buruzai (Bakaiku). Odolki partitzaile ibil nitzan 'odolki partitzaile ibili nintzen'. ▲ Sin. banatzaile. 2 adj. Partitzailῐa da, ezta batere gordetzailῐa 'partitzailea da, ez da batere gordetzailea'. ▲ Sin. emataile. |
partizio, partiziua | partizio, banatze, banaketa | partizio iz. Banaketa. partiziuek in (ondasunak banatu). – (banaketa) |
partxe, partxia | partxe | partxe 1 iz. Adabakia. Bizikletῐen pintxazwek konpontzeko partxῐek yosi tut 'bizikletaren zulatuak konpontzeko partxeak erosi ditut'. Ik. adabaki. 2 iz. Enplastua, mantarra. |
partz, partza | bartz | partz iz. Bartza, zorriaren arrautza. Txumῐa partzez beteta duka 'txima [ilea] bartzez beteta dauka'. |
parzela, parzelia | partzela, lurzati | partzela (> parzela) iz. Lurzatia, lursaila. Katastruen ondo jasota de parzela oiek 'katastroan ondo jasota daude partzela horiek'. ◆ partzelak egin (> parzelak in). Patzelatu, sailetan zatitu. «Parzelaria» iteko garaien in zian parzelak '«partzelaria» [partzelak biltzeko lanak] egiteko garaian egin ziren partzelak'. |
parzelak in | partzelak egin, partzelatu | |
parzelaria / parzelaia | lur biltze, partzelak biltze | parzelaria (> parzelaia) iz. Lur biltzea; lursail txikiak biltzea, laborantza errazteko asmoarekin. Urdinen, 1965ien in zan parzelaia 'Urdiainen, 1965ean egin zen «parzelaria» [lur biltzea]'. [concentración parcelaria]. ◆ parzelariako bide (> parzelaiako bide). Herriko dermioan, «parzelaria» eremuko bidea. Zabaleran, parzelaiako bidῐa gurdibidῐen bi alako izankwa 'zabaleran, parzelariako bidea gurdibidearen bi halako izango da'. |
pasa (2) | pasa | pasa2 adb. (Kopuru bat edo denbora-tarte bat adierazten duen sintagma baten eskuinean). Baino gehiago. Mila euro pasa zor duatzi 'mila euro pasa zor dizkit'. Bi ilabete pasa diatzi agertube 'bi hilabete pasa daramazki agertu gabe'. Seiek pasa izango zῐan 'seiak pasa izango ziren'. Ik. pasatu; pasatxo. |
pasa / pase, pasia (3) | pase | pasa3 / pase (> pasῐa) 1 iz. Hegaztiak, negua igaro behar duten lekura bidean, toki jakin batetik igarotzea. Uso pasῐa 'uso pasea'. 2 iz. Pasea; zenbait lekutan sartzeko aurkeztu behar den agiria. 3 iz. Pasa, mahaspasa. Ik. pats; mahatspats. ◆ pasako adj. Paseko hegaztia. Pasako uswa 'paseko usoa'. |
pasabide, pasabidia | pasabide | pasabide 1 iz. Igarobidea. Ementxe yoten zan lenó errekako pasabidῐa 'hementxe egoten zen lehenago errekako pasabidea'. Ik. paso. 2 iz. Bizi ahal izateko bidea. Bizitzen segitzeko, dirua edo baliabideak izan. Bizitzeko pasabidῐa. Ik. bizibide; bizimodu. |
pasada, pasadia | pasada. 2 pasaldi | pasada 1 iz. Jipoia, astinaldia. Ik. paliza; somanta. 2 iz. Pasaldia. |
pasadizo, pasadizua | pasadizoan [?] / pasabide [?] | pasadizo (AG) [adb. Pasadizoan, pasaeran?] / [iz. Pasabidea?]. |
pasadore, pasadoria | iraztontzi. 2 morroilo | pasadore 1 iz. Iragazkia, iraztontzia. Esenῐa pasatzeko pasadorῐa 'esnea pasatzeko pasadorea [iragazteko ontzia]'. 2 iz. Morroiloa. Ik. murrilo. 3 iz. Kabila, ziria. Ik. ziri (> zi). |
pasaera, pasaeria | pasaera | pasaera (eta pasagera) iz. Pasatzea, igarotzea. ◆ pasaeran (eta pasageran) adb. Pasatzean, igarotzean. Paseran, aldio, dioselia iten geau 'paseran, aldiro, diosala egiten digu'. |
pasagarri | pasagarri | pasagarri adj. Neurri batean onar daitekeena. Pasagarri do 'pasagarri dago'. In dezun lana pasagarri do 'egin duzun lana pasagarri dago'. Zopῐa epeltxo do, bea pasagarri 'zopa epeltxo dago, baina pasagarri'. |
pasaje (2) | pasaeran | pasaje2 adb. Pasaeran, pasatzean. Ni pasaje ta han ikus nituen biek hizketan (banendiyuala). Etxe eskinati pasaje aitwot sukaldeko usaia. |
pasaje, pasajia (1) | ibi, pasabide; 2 pasarte | pasaje1 iz. Ibia, ibaiko pasabidea. San Pedroko pasajῐa: San Pedro bidῐen, ibaia pasatzeko pasajῐa zon, aitzarrizko kwadrwekin indakwa (ibaiko arriek) 'San Pedroko pasajea: San Pedro bidean, ibaia pasatzeko pasajea zegoen, kareharrizko koadroekin egindakoa (ibaiko harriak). Ik. paso1. 2 iz. Pasartea; idazlan baten zatia, halako batasuna agertzen duena. Libuen pasaje batzuk laῐtu zituen 'liburuaren pasarte batzuk leitu zituen'. |
pasako, pasakua | paseko | |
pasakor, pasakorra | pasakor | pasakor adj. Igarokorra. Minok pasakorrak dῐa 'min hauek pasakorrak dira'. |
pasaporte, pasaportia | pasaporte | pasaporte iz. Emendi Bizkaia fateko pasaportῐa ber ziken 'hemendik Bizkaira joateko pasaportea behar zuan'. |
pasapure, pasapuria | puregailu, pure-egiteko | pasapure iz. Puregailua, pure egiteko tresna. Patata purῐa iteko obῐa da pasapurῐa batidorῐa baindo 'patata purea egiteko hobea da puregailua batidora [irabiagailua] baino'. |
pasatu, pasatzen | pasatu | pasatu 1 da/dau ad. Igaro, iragan. Trena pasatu zakiten (neri), bi tren pasatu zakitzaten (neri). Zuri trena pastu zakizun. (Ond Bak). Obe dezu orti ez pasatu 'hobe duzu hortik ez pasatu'. Denborῐa pasatu 'denbora pasatu'. Negua pasatu da. Emen ge, denbora pasa 'hemen gaude, denbora pasa'. Ik. denbora pasa. 2 dau ad. Pasarazi, igaroarazi; zerbait toki batetik bestera eraman. Autsa kentzeko trapua pasatu 'hautsa kentzeko trapua pasatu'. Txapelῐa pasatu 'txapela pasatu'. Pasa balona! 'pasa baloia!'. || Iragazi; bahetu. Ina pasatu 'irina pasatu'. Ik. filtratu. 3 dau ad. Igaro, jasan. Ondo pasatu du eguna 'ondo pasatu dugu eguna'. Gorriek pasatu zituain 'gorriak pasatu zituzten'. Portugalen pasatu tu aurtengo oporrak 'Portugalen pasatu ditu aurtengo oporrak'. 4 da ad. Gertatu, jazo. Zer pasatu zaizu? Májo pasatu zaik! [Aurrez ikus zitekeen ondorioa kontuan ez hartzeagatik]. Ik. gertatu. 5 dia ad. Ziria sartu. Ik. sartu. Ederra pasatu jiak 'ederra pasatu ziok'. |
pasatxo | pasatxo | pasatxo adb. Adkor. Baino gehiago. Kilo bat ziza pasatxo ekar dau 'kilo bat ziza pasatxo ekarri du'. Ilabete pasatxo yon dῐa kanpwen 'hilabete pasatxo egon dira kanpoan'. Ik. pasa. |
pasazi | pasarazi | pasazi dau ad. Pasarazi. Nolakwek pasazi dῐatzien! (gorriek yakusi) 'nolakoak pasarazi dizkion! (gorriak erakutsi)'. Sukaldῐa pasazi jwanai ta 'sukaldera pasarazi zidatek [naitek] eta'. |
paseatu, paseatzen | paseatu | paseatu (eta pasiatu) da/dau ad. – pasien 'paseatzen'. Hemen gaitza, pasien. Leheno ezaken pasiatzen. – pasia yan, ata. Txakurra pasia ata. |
paseo, paseua | paseo | paseo iz. Paseatzea, ibilaldia. Ik. pasealdi (> pasῐaldi); buelta. |
pasia | pasiera*; paseatzera | pasia (aditz lokuzioetan) Paseatzera. Pasῐa fan. ◆ pasiera* eraman; atera (> pasῐa yan; ata). Txakurra pasia ata. ◆ pasien (ibili, fan, etorri...) adb. Pasieran, paseatzen, paseatzera, paseatuz. Pasien-pasien. Ik. paseatu; pasien ibili. ¬ |
pasialdi, pasialdia | pasealdi | pasealdi (> pasῐaldi) iz. Paseatzea, pasiera. Pasῐaldi ona in du 'pasealdi ona egin dugu'. Pasῐaldi luzῐa in du 'pasealdi luzea egin dugu'. Ik. paseo; buelta. |
pasialditxo, pasialditxua | pasealditxo | pasealditxo (> pasialditxo) iz. Pasealdi motza. Pasialditxo bat iten dai gosaldu aurreti 'pasealditxo bat egiten dute gosaldu [hamarretako / hamaiketako otordua] aurretik'. |
pasiatu, pasiatzen | paseatu | |
pasien | pasean | pasien adb. Pasean, paseatzen. Inguen leku ederrak de pasien ibiltzeko 'inguruan leku ederrak daude pasean ibiltzeko'. ◆ pasien ibili. Pasean ibili. Pasῐen ibiltzen dῐa basoti 'pasean ibiltzen dira basotik'. Ik. paseatu. |
pasien ibili | paseoan ibili, paseatu | |
pasillo, pasillua | korridore, pasillo | pasillo iz. Korridorea. Ezkatzeko pasillwa 'ezkaratzeko pasilloa'. Ganbako pasillwa 'ganbarako pasilloa'. Ganbazelaiko pasillwa 'ganbarazelaiko pasilloa'. Ik. ezkaratz (> ezkatz); ganbarazelai (> ganbazelai). |
pasio, pasiua | pasio | pasio 1 iz. Jesu Kristoren nekaldia. Jesu Kriston pasiua 'Jesu Kristoren pasioa'. 2 iz. Irrika, grina. Abῐasteko pasiua 'aberasteko pasioa'. Orrek duka, orrek, abῐasteko pasiua! 'horrek dauka, horrek, aberasteko pasioa!'. Ik. gogo. |
pasmatu, pasmatua | ustel (zura, egurra) | |
pasmatu, pasmatzen | usteldu (zura, egurra) | pasmatu 1 da ad. Zura edo egurraz ari garela, usteldu. 2 adj. Ustela. Egur pasmatua. Aria galdwik izaten dau egur pasmatuek 'haria galdurik izaten du egur pasmatuak'. |
pasmo-belar, pasmo-belarra | pasmo-belar | pasmo-belar iz. (Bot.) (Anagallis arvensis). Mataia kentzeko ibiltzen dan bῐarra. |
paso | paso | paso2 interj. Karta-jokoan erabiltzen den hitza. ◆ paso egin (> paso in). |
paso, pasua | igarobide, pasabide | paso1 iz. Pasabidea. Ik. pasaje1. ◆ pasoa itxi (> paswa itxi). 1 Norbaiti edo zerbaiti igarotzea eragotzi. 2 Buxatu. Ik. zegatu. |
pasodoble, pasodoblia | pasodoble | pasodoble iz. Martxa-musikaren erritmoan egiten den dantza, jatorriz Espainiakoa. |
pasonibel, pasonibela | trenbide pasagune, pasonibel | pasonibel iz. Trenbide pasagunea; trenbideak bide edo errepide bat sestra berean gurutzatzen duen gunea. Peligru aundia yoten da pasonibeletan 'peligru handia egoten da trenbide pasagunetan'. |
pasta, pastia | pasta, ore | pasta 1 iz. Ik. masa; ora. 2 iz. (pl.) iz. Tamaina txikiko jaki gozoa. Pasta kajῐa 'pasta-kaxa'. |
pastarrotz, pastarrotza | basta orratz | pastarrotz iz. Basta orratza, zakuak-eta josteko edo ehuntzeko erabiltzen den orratza. {(Iza Alts). Aguja para coser sacos}. Ik. kaporratz. |
pastel, pastela | pastel | pastel iz. Ik. opil. |
pasteleia | gozotegi, gozo denda | pasteleria (> pasteleia) iz. ▲ Sin. konfiteia. |
pastila, pastilia / pastilla, pastillia | pastilla | pastila (eta pastilla; [pastila, pastilῐa] busti gabeko aldaera ere) 1 iz Ore gotor baten zati txikia. Txokolate pastilῐa / pastillῐa, txokolate-ontza. Ik. ontza. 2 iz. Sendagaia edo kidekoa daukan ale txikia. Medikuek ata dwatzi patillak 'medikuak atera dizkit pastillak'. Tensiuendako pastilla erdi bat artzen dau 'tentsioarendako pastilla erdi bat hartzen du'. Ik. pildora. |
patata lasto, patata lastua | patata landare (ihartua) | |
patata planta | patata landare | |
patata, patatia | patata | patata 1 iz. (Bot.) Landare urterokoa (Solanum tuberosum). Patata lastwa 'patata lastoa'. Patatῐen eskarabajwa 'patataren zomorroa'. 2 iz. Landare horren tuberkulua. Lur zuriko patatῐa, hobena 'lur zuriko [tupa ugari duen lurreko] patata, hoberena'. || pl. Janari gisa prestatzen dena. Porru-patatak asko gustatzen zaizkio. ◆ patata lasto. Patataren landarea, bereziki ihartua. Gwaindo berde do patata lastwa 'oraindik berde dago patata lastoa'. [patata-planta (EHHA)]. ◆ patata planta. Patataren landarea. ◆ patata-tortilla. Patata-tortillῐa. |
patatatze, patatatzia | patata sail, patata soro | patatatze [Bakaiku, Urdiain] iz. Patata uzta bilu den soroa. {Campo donde se ha cosechado patata (Ond Bak)}. |
patatero, pataterua | patata-saltzaile | patatero iz./adj. Patata-saltzailea. |
pate hondo, pate hondua | plater sakon | |
pate liso | plater zapal | |
pate, patia | plater | pate (eta pater [Bakaiku]) iz. Platera. Garbitzen ibiltzen danak austen tu patῐek 'garbitzen ibiltzen denak hausten ditu platerak'. ● Esr. zah. Santageda, urdaia patera. ◆ pate liso iz. Plater zapala. ◆ pate hondo (> pate ondo) iz. Plater sakona. ◆ pate txiki iz. Pate txikia, postreko patῐa, platillwa. |
patekada, patekadia | platerkada | patekada (eta paterkara [Altsasu]); paterkada [Bakaiku]) iz. Platerkada. Paterkáda majuá dekazú (Ond Bak). |
patena, patenia | patena | patena iz. Urrezko, zilarrezko edo metal urreztatuzko platertxoa, ostia jartzeko erabiltzen dena. Patenῐa baindo're garbio 'patena baino (ere) garbiago'. |
patente, patentia | patente | patente iz. Garai bateko ibilgailuetan, erregistro zenbakia adierazten zuen plaka. Biziketῐendako patentῐa; gurdien patentῐa 'bizikletarendako patentea; gurdiaren patentea'. Leheno, biziketia zukanak preziso ata ber zen patentia 'lehen, bizikleta zeukanak preziso atera behar zuen patentea'. Ik. matrikula. |
pater | plater | pater [Bakaiku] iz. Platera. Ik. pate. |
patera, pateria | ardien itzemin; behien hankako min | patera iz. Ardien itzemina; behien hankako mina. Animalien apatxetan, behatz arteko gunean, sortzen den infekzioa. Zotalekin tratatzen tuai ardiek pateraῐk ez sortzeko 'zotalekin [desinfektatzaile baten marka] tratatzen dituzte ardiak paterarik ez sortzeko'. Ik. hankako min. |
patin, patina | irristailu, patin | patin iz. pl. Irristailua. Patinak. Ik. patineta(k). |
patinatu, patinatzen | patinatu | patinatu dau ad. |
patineta, patinetia | irristailu, patin | patineta iz. pl. Patinetak. ▲ Sin. patina(k). |
patio, patiua | patio (eskolarena) | patio (> patῐo, patiua) iz. Eskolako jolastokia. Rekreo garaia ematen genduen eskolako patiuen 'errekreo garaia [eskola ordutako jolas-ordua] ematen genuen eskolako patioan'. || Emen etxok patioik 'hemen ez zegok patiorik'. Ik. etxarte. |
pato haundi, pato haundia | ahate handi, basahate | |
pato txiki, pato txikia | ahate (mota) | |
pato, patua | ahate | pato 1 iz. Ahatea (Anas sp.). Ur-pato bat (Ond Bak). 2 adj. Pertsona traketsa, baldarra. Pertsona patwa [ibileragatik]. ◆ pato haundi. Ahate handia, basahatea (Anas platyrhynchos). ◆ pato txiki. Ahate txikia. Ik. uhata. |
patron, patrona | patroi | patron 1 iz. Eredua. Soinekwen patrona 'soinekoaren patroia'. Ik. txantillon; plantilla. 2 iz. Nagusia, ugazaba. |
patrona, patronia | ugazabandre; patroi | patrona 1 iz. Ugazabandrea, emakumezko ugazaba. Ik. etxekoandra. 2 iz. (Erl.) Patroia; santuez mintzatuz, zaindaria. Patronῐa. Herriko patrona eguna (EHHA). Ik. herriko fiestak. 3 iz. Patroia, eredua. Seinekwen patronῐa 'soinekoaren patroia'. |
patrulla, patrullia | patruila | patrulla iz. Patruila. Soldau patrullῐa 'soldadu patruila'. |
patrullatu, patrullatzen | patruilatu | patrullatu dau ad. Patruilatu, patruila-lanak egin. |
pats, patsa / pasa | pasa | pats (eta pasa) adj. Fruta patsak: maspatsak, okanpatsak, pikupatsak 'fruta pasak: mahaspasak, okaranpasak, pikupasak'. |
pattal | pattal | pattal 1 adj. Ahula, makala, indargabea. 2 adb. Ahul, makal. ▲ Sin. makal, ahul. ▼ Anton. sendo, fuerte, indartsu. |
pattaldu, pattaltzen | pattaldu | pattaldu da ad. Ahuldu, makaldu. ▲ Sin. ahuldu, makaldu. ▼ Anton. sendotu, fuertetu. |
pattar, pattarra | pattar | pattar (eta patxar) iz. Atatazu patxar pixkat 'atera ezazu pattar pixka bat'. |
patu, patzen | paratu; pagatu; prestatu, preparatu | patu 1 da/dau ad. Paratu, jarri. Ik. jarri.▼ Anton. kendu. Eztau patu beatzén. Hogien patzen dan oihala (Ond Bak). Arropak sekatzen patzeko denbwa txarra do 'arropak lehortzen paratzeko eguraldi txarra dago'. 2 dau ad. Ordaindu. Ik. pagatu. Patu bér lakéi ‘liokete’. Patu bér lake ‘lioke’ (Ond Bak). 3 dau ad. Prestatu. Bazkaia patu 'bazkaria paratu'. Ik. preparatu (> prepatu). 4 dau ad. (Landareengatik esanda). Landatu. Ziento bat porru patu tu 'ziento bat porru paratu [landatu] ditu'. |
patuazi | pagarazi. 2 ipinarazi | patuazi (> patwazi) 1 dau ad. Pagarazi, ordainarazi, ordaintzera behartu. Zorra patwazi 'zorra pagarazi'. 2 dau ad. Paratu arazi, ipinarazi, paratzera behartu. Mugarria be tokien patwazi dῐai 'mugarria bere tokian paratu arazi diote'. |
patx, patxa | pagotxa | |
patxada, patxadia | patxada | patxada 1 iz. Ezergatik larritzen ez den pertsonaren tasuna. Patxada aundiko mutila da 'patxada handiko mutila da'. 2 iz. Lasaitasunezko egoera. Emen ge, patxada ederrῐen 'hemen gaude, patxada ederrean'. - patxadaz (?) |
patxaran, patxarana | patxaran | patxaran iz. Patxarana iteko, an onduek ta anis korrientῐa besteik ezta ber 'patxarana egiteko, aran [basaran] onduak eta anis korrientea besterik ez da behar'. Igualekwa da etxῐen inioko / indako patxarana 'igualekoa da etxean egindako patxarana'. |
patxi, patxia / paxi, paxia | pagazi, pagatxa | |
patzaile, patzailia | pagatzaile | patzaile iz. Pagatzailea, pagatzen duen pertsona. |
patzeko | pagatzeko, pagakizun | pagatzeko (> patzeko) iz. Pagakizun, ordainkizun; ordaintzekoa, ordaintzeko dagoen gauza. Ik. pagu. |
pauso, pausua | pauso | pauso iz. Ezta gauza bi pauso emateko're 'ez da gauza bi pauso emateko ere'. Ik. zankada. |
pausokan | pausoka | pausokan adb. Pausoka. Pausokan fan berrῐen, gwai autwen faten dῐa 'pausoka joan beharrean, orain autoan joaten dira'. ◆ pausoka ikasi (> pausokan ikasi). Aurrak pausokan ikas dau 'haurrak pausoka ikasi du'. Ik. oinez. |
paxa, paxia | faxa, gerriko, gerruntze | paxa iz. Haurrairi patzen zezaion paxiá. (Fajita con amuletos y símbolos religiosos. Se ponía antiguamente a los niños para llevarlos a bautizar. Se conservan algunos ejemplares en Urdiáin. JMS). |
paxo, paxua | sorta | paxo iz. Sorta. Abar paxua, ezpartuekin lotuta. ▲ Sin. sorta. |
pazienzia | pazientzia | pazientzia (> pazῐenzia) iz. Eragozpenak eramateko bertutea; patxadaz itxaroteko edo eginkizun neketsu batean irauteko gaitasuna. Pazῐenzia gutxi; pazῐenzia haundia / asko. Nerbῐoswa da, ta pazῐenzia gutxi duka 'urduria da, eta pazientzia gutxi dauka'. |
pazko egun, pazko eguna | Eguberri | |
Pazko Maietzeko, Pazko Maietzekua | Pazko Maiatzeko | |
pazko opil, pazko opila | pazko opil | |
pazko, pazkua | pazko | pazko iz. ◆ Aste Santuko Pazko. Pazko Garizumako. ◆ pazko egun. Eguberri eguna, abenduaren 25a. Gaubonetako pazkua 'Gabonetako pazkoa'. Ik. Gaubon; Eguarri. ◆ Pazko Maietzeko. Mendekoste eguna. ◆ pazko opil. Ama pontekoak besoetakoari urte berri egunean opari egiten dion opil berezia [(Bollo que ofrecía la madrina a su ahijado, por Año Nuevo, hasta los siete años. JMS]. |
-pe | -pe (atzizkia) | -pe (atzizkia). 'Zerbaiten azpia, beheko aldea' adierazten duten izenak sortzen ditu. Adibideak: aterpe, elurpe, galtzarpe, ilunpe, lainope, hankape. Ik. -be. Losa azpien eta losapien 'lauza azpian eta lauza pean'. |
pedal, pedala | pedal | pedal iz. Oinaz eragiten zaion palanka edo bestelako atala. Biziketien pedalak 'bizikletaren pedalak'. Eman fuerte pedalairi 'eman fuerte [indartsu] pedalei'. Josteko makinῐen pedala (=korrea) 'josteko makinaren pedala'. ◆ pedalairi eman ad. lok. Pedalei eman, pedalei eragin. Sillineti ez yusten, ta pedalairi ematen biziketῐen barra azpiti ibiltzen gindan 'aulkitik ez iristen, eta pedalei ematen bizikletaren barra azpitik ibiltzen ginen'. |
pedalairi eman | pedalei eman, pedalei eragin | |
peka, pekia | peka | peka iz. Ik. orista. |
pekatai, pekataia | bekatari | pekatari (> pekatai) iz./adj. Bekataria; bekatuan dagoena edo bekatu egin ohi duena. |
pekatsu, pekatsua | pekatsu | pekatsu adj. Oreztaz betea. Emakumῐoi, bai pekatsua dana! 'emakume hori, bai pekatsua dena!'. Ik. oristadun. |
pekatu, pekatua | bekatu | pekatu [Urdiain] iz. Ik. bekatu. 1 iz. Jainkoaren legearen edo Elizaren aginduen ohartuzko haustea. 2 iz. Hutsegitea. ◆ pekatua egin (> pekatua in). Bekatu egin. Pekatua in da ez konfesatu 'bekatu egin eta ez konfesatu'. ◆ pekatua ibili [eduki]. Pekatua jukak 'bekatua zaukak' (zerbait gaizki egin duenagatik). ◆ pekatu larria. ◆ pekatu mortala. ◆ pekatu txikia. Bekatu arina, larria ez den bekatua. |
pekatua in | bekatu egin | |
pelatu, pelatzen | pelatu | pelatu da/dau ad. Soildu. |
peleia | pelea, borroka | peleia (eta pelaia) iz. Pelea, borroka. Ik. muxinko. ◆ peleien (eta pelaien) adb. Pelean. Ik. burrukan; muxinkoan (> muxinkuen). ¬ |
peleien | pelean, borrokan | |
pelele, pelelia | sinple | pelele adj. Ik. sinple; monigote. |
peligroso, peligrosua | arriskutsu | peligroso adj. Arriskutsua. |
peligru, peligrua | arrisku | peligru iz. Arriskua. Peligru aundia do gaur egun bideberrien 'peligro [arrisku] haundia dago gaur egun bideberrian'. ◆ peligruan ([Altsasu], eta peligruen) adb. Arriskuan. |
pelikula, pelikulia | film, pelikula | pelikula iz. Filma, zinema-lana. |
pella, pellia | pella, azalore | pella iz. (Bot.) Azalorea (Brassica oleracea var. botrytis subvar. cauliflora). |
pelma, pelmia | aspergarri, gogaikarri | pelma adj. Aspergarria, gogaikarria. Ik. aspergarri; berriketontzi; aborrigarri; enplasto; peste. |
pelmada | kalaka | pelmada iz. Kalaka; berriketa aspergarria. Ik. asperraldi. ◆ pelmada eman (> pelmadῐa eman). |
peluka, pelukia | ileorde | peluka iz. Ileordea. |
pelukeia | ile apaindegi | pelukeria (> pelukeia) iz. Ile apaindegia. Ik. barberia; bizartegi (> bizartai). |
pelukero, -a; pelukerua, -ia | ile-apaintzaile | pelukero, -a (Generoa hartzen du) iz. Ile apaintzailea. Ik. barbero. |
pelusa | ilaun, bilo | pelusa iz. Ik. ilegun; bixar. |
pena, penia | pena | pena 1 iz. Nahigabea. Au penῐa! Ai, au penῐa! 'hau pena! Ai, hau pena!'. Akabo gure penak! Ik. lastima; dolore. 2 iz. Zigorra; isuna. Ogei durwen penan 'hogei duroren penan'. ◆ pena eman (> penῐa eman). Pena sentiarazi. Pena ematen dwa 'pena ematen dit'. ◆ pena hartu (> penῐa artu). Pena sentitu. Pena aundia artu genduen il egin zala jakin genduenien 'pena handia hartu genuen hil egin zela jakin genuenean'. ◆ pena ibili [eduki] (> penῐa ibili). ◆ pena izan (> penῐa izan). ◆ penaz (egon, gelditu) adb. |
penagarri, penagarria | penagarri | penagarri 1 adj. Pena ematen duena, deitoragarria, negargarria. || adj. Ik. desastre. |
penako erreka, penako errekia | [soro mugako erreten] | penako erreka iz. Soro ertzeko erretena; euri urak bideratzeko, soroen arteko mugan egiten den zanga. |
penatu, penatzen | penatu | penatu da ad. Nahigabetu, atsekabetu. ◆ penaturik egon (> penatwik yon). Penatwik no 'penaturik nago'. Penatu'a 'penatu da'. Ik. lastimatu; disgustatu. |
pendulo, pendulua | pendulu | pendulo iz. Pendulua. |
penitente, penitentia | penitente | penitente iz./adj. Konfesatzen den pertsona; penitentzia egiten duen pertsona; penitentzia egiteko, prozesio batean ateratzen den pertsona. San Migelῐa oinez, penitentῐek 'San Migelera oinez, penitenteak'. |
penitenzia | penitentzia | penitenzia 1 iz. Penitentzia (Erl.). 2 iz. Sufrimendua; pairatu beharra. Au penitenzia dukatena! 'hau penitenzia daukadana!'. ◆ penitentzia egin (> penitenzia in). |
penizilina, penizilinia | penizilina | penizilina iz. Penicillium onddotik ateratako antibiotikoa. |
pensakor | pentsakor | pentsakor adb. Gogoetatsu, gogoetak egiteko jarreran. ◆ pentsakor egon (> pensakor yon). Pentsatzeko jarreran egon. |
pensamentu, pensamentua | pentsamendu | pensamentu iz. Pentsamendua. Janan pensamentuen do beti 'janaren pentsamentuan dago beti'. Pensamentu txarrak 'pentsamendu ilunak'. Kentazu buruti pensamentu klasioiek 'ken ezazu / itzazu burutik pentsamendu klase horiek'. |
pensatu, pensatzen | pentsatu | pensatu 1 dau ad. Pentsatu. 2 dau ad. Zerbaitez halako iritzia izan. ◆ gaizki pensatu. ◆ pensatzen ez dana [imprevisible]. ◆ pensatazu... (= goguen ibiltazu; goguen hartu). Pensatazu amar gala afaitako 'kontuan har ezazu hamar garela afaritarako' ◆ ez pensa 'ez pentsa ... -(e)la. Ez pensa ondo bizi dan. ◆ pensatzen jarrita. Pensatzen jarrita, azkenῐen suertῐa izan dau 'pentsatzen jarrita, azkenean suertea izan du'. ¬ |
pensatzaile, pensatzailia | pentsatzaile | pensatzaile adj. Pentsatzailea, pentsalaria, pentsatzen duena. Beti pensatzen do; hoi pensatzailia da 'beti pentsatzen dago; hori pentsatzailea da'. |
pensazi, pensazten | pentsarazi | pentsarazi (> pensazi) dau/dῐa ad. Pentsatzera behartu. ¬ |
pensio, pensiua | pentsio | pensio 1 iz. Pentsioa; pertsona batek, laguntza gisa, jasotzen duen diru saria. Alargun pensiua kobratzen dau 'alargun pentsioa kobratzen du'. 2 iz. Pentsioa, apopilo etxea. Pensio merke batῐen yon da bakaziotan 'pentsio merke batean egon da bakazioetan'. |
pensu, pensua | pentsu | pensu iz. Pentsua; abereei ematen zaien bazka lehorra, gehienetan laborez osatua. Pensu-maiza, pensutako dan maiza 'pentsu-maiza, pentsutarako den artoa'. Ik. zandale. |
peperrepe; peperrepia / peperretia (?) | geldigaitz | peperrepe (?) adj. Geldigaitza, zazpikia. Aur peperrepῐa, gelditzen eztana 'haur peperrepea [egongaitza], gelditzen ez dena'. |
pepino, pepinua | luzoker, pepino | pepino iz. (Bot.) Luzokerra (Cucumis sativus); landare horren fruitua, jateko ona. |
pepita, pepitia | pipita, hazi, bihi | pepita iz. Pipita, fruitu baten hazi txikia. Sarran pepitak, naranjῐen pepitak... 'sagarraren pipitak, laranjaren pipitak...'. Ik. hazi2. |
perdigon, perdigona | perdigoi | perdigon iz. Perdigoia. ◆ perdigonada. Perdigoikada. ◆ perdigonazo. Perdigoikada. Ik. posta. |
perdigonada, perdigonadia | perdigoikada | |
perdix, perdixa | bihurri | perdix adj. Bihurria. ▲ Sin. perrejila; majadero, -a. |
perdixkei, perdixkeia | olgeta | perdixkeia (> perdixkeia) iz. Olgeta, bihurrikeria. Ik. golferia (> golfeia). ◆ perdixkerian (> perdixkeien) adb. Olgetan. |
peregrino, peregrinua / peregrina, peregrinia | pelegrin, erromes | peregrino (Generoa hartzen du: peregrino, peregrinwa; peregrina, peregrinῐa) iz. Pelegrina, erromesa. |
pereza, perezia | nagitasun, alfertasun; nagikeria, alferkeria | pereza iz. Nagitasuna, alfertasuna, nagia. Gῐo ta pereza aundiokwa ematen dwa etxeti atatzῐa / atatzῐek 'gero eta pereza handiagokoa ematen dit etxetik ateratzeak'. Ik. nagi; alferreria, alferkeria, alfergura; nagikeria. |
perfume, perfumia | perfume | perfume iz. Usain gozoa. Kolonῐa ibiltzen dot perfumetako, asko gustatzen zaira ta botatzen den usaia 'kolonia ibiltzen dut perfumetarako, asko gustatzen zait eta botatzen duen usaina'. Patxulia baindo perfume txarrokwek'e bade 'patxulia baino perfume txarragokoak ere badaude'. |
pergamino, pergaminua | pergamino | pergamino iz. Abere larrua, bertan idazteko edo liburuak josteko prestatu dena. |
periodiko, periodikua | periodiko, egunkari | periodiko iz. Egunkaria. Domekatan laitzen dau periodikwa 'domeketan leitzen du periodikoa'. |
perkal, perkala | perkal | perkal 1 iz. Kotoizko ehuna, fina eta sarria. Arropa pobrῐa da perkala 'arropa pobrea da perkala'. 2 iz. Irud. (Balioespen adierazpenetan, hainbat arrazoirengatik egokia ez den pertsona adierazteko). A ze perkala! 'a zer perkala!'. Ik. elementu. |
perla, perlia | perla | perla iz. Ostretan eta beste molusku batzuen maskorraren barnean eratzen den nakarrezko ale modukoa, gehienetan biribila, bitxi gisa erabiltzen dena. ◆ perlazkoa (> perlazkua). Perlaz egindakoa. Perlazko kollarra 'perlazko lepokoa'. |
perlesi, perlesia | perlesia, giharren ahultasun | perlesia (> perlesi) iz. Elbarritasuna, higikortasunaren edo sentiberatasunaren galera. || Giharren ahultasuna. ◆ perlesiak jo (> perlesiek jo) dau ad. Perlesiek jota 'perlesiak jota'. || Hori perlesiek jo dau. Gue amandriai perlesiek jo zan (Ond Bak). |
perlesidun, perlesiduna | perlesiadun | perlesidun adj./iz. Perlesiaduna, elbarria. Ik. paralitiko; inutil. |
permiso, permisua | baimen | permiso iz. Baimena. Alkatῐai eskatu ber zaio permisua 'alkateari eskatu behar zaio baimena'. Permisoῐpe daile arrantzan 'pemisorik gabe dabil arrantzan'. ◆ permisoa eman (> permiswa eman). Baimena eman. |
permititu, permititzen | permititu, baimendu | permititu da/dau ad. Ik. autzi. |
pernil, pernila | pernil | pernil iz. Urdaiazpikoa. Ik. urdaiazpiko; jamon. |
perol gorri, perol gorria | lapiko gorri | |
perol, perola | eltze | perol iz. Eltzea. Perol gorria, gorriz esmaltatutako perola [lapikoa]; perol urdina; perol beltza (esmaltatuek). Ik. eltze; lapiko. |
perolkada, perolkadia | eltzekada | perolkada iz. Perol [lapiko] baten edukia. Ik. eltzekada. |
perpiza | aloz, izur, toles | perpiza iz. Aloza, izurra, tolesa. (Ond Bak) [Pliegue cosido; lorza, alhorza, alforza]. Ik. frunze. |
perrejila, perrejilia | perrexil | perrejila 1 iz. (Bot.) (Petroselinum crispum). Perrejila berriá (Ond Bak). 2 adj. Nesaki bihurria. Ik. perdix. |
perreta, perretia | ferreta, edarra | perreta iz. Ferreta. Perreta bat: perretῐá zurezkwá da, ardieirí esenῐá jeixtéko 'perreta zurezkoa da, ardiei esnea jezteko' (Ond Bak). Ik. edarra. |
perro, perrua | perru | perro (> perrua) adj. (adkor) Pei. Gutxiespenezko hitza; txakurraren kidekoa. Sortu da jende txiki perrua, ta akabo gure jende umanua. |
persegitu, persegitzen | pertsegitu | persegitu dau ad. Pertsegitu; ihesi doanari jarraitu. Ik. segitu. |
persegitzaile, persegitzailia | pertsegitzaile | persegitzaile iz./adj. Pertsegitzailea; esesten duen pertsona. |
persiana, persiania | pertsiana | persiana iz. Pertsiana, sareta. |
persona, personia | pertsona | persona iz. Pertsona. Persona bakoitza, mundu bat 'pertsona bakoitza, mundu bat'. |
personaje, personajia | pertsonaia | personaje iz. Pertsonaia, morroia, tipoa. Oi tipwa, oi personajῐa! 'hori tipoa, hori pertsonaia'. Olako personaje asko ezautu tu 'holako pertsonaia asko ezagutu ditugu'. |
pertika, pertikia (1) | pertika, akuilu | pertika1 iz. Makila luze eta buru-eztenduna, gurdi abereei eragiteko erabiltzen dena. Pertikῐen patzen zan akulua 'pertikan paratzen zen akuilua'. Ik. akulu. |
pertika, pertikia (12 m2 ) (2) | pertika | pertika2 iz. Lur neurria. (Hamar o hamabi metro.) ¬ |
pertikazo, pertikazua | makilakada | pertikazo iz. Pertikaz jotako kolpea; makilakada. Ik. makilakada; makilazo. |
pertz gorri, pertz gorria | pertz | |
pertz konpontzaile, pertz konpontzailia | pertz konpontzaile, perzkin | |
pertz txiki, pertz txikia | pertz txiki | |
pertz, pertza | pertz | pertz iz. Ura berotzeko edo zerbait egosteko erabiltzen den ontzia; bereziki, gelatzuan [laratzean] zintzilik egoten dena. Pertz gorria, gorriz esmaltatutako pertza. Ik. kaldera. ◆ pertz gorri. Gorriz esmaltatutako pertza. (?). ◆ pertz konpontzaile. Pertzak konpontzen dituen eskulangilea. Pertz konpontzailia. Ik. perzkin. ◆ pertz txiki (eta pertxiki [Ziordia]). Esenῐa yosteko pertz txikia 'esnea egosteko pertz txikia'. ● Esr. zah. Nork nori, zartagi zarrak pertzari. ¬ |
pertzkada, pertzkadia | pertzakada | |
perzkada, perzkadia | perzkada, pertzakada | perzkada iz. Pertzakada, pertz betearen edukia. || Gehiegizko janari kantitatea. |
perzkin, perzkina | perzkin, galdaragile | perzkin (eta pezkin, pezkina [Bakaiku]) iz. Pertzak egiten edo konpontzen dituen eskulangilea. Pezkina, pertzak eta zartagiek eta konpontzen zituben (Ond Bak). Ik. pertz konpontzaile. |
pesame, pesamia | dolumin | pesame iz. Dolumina(k). Amangeiti pesamῐa eman diat 'amagatik pesamea eman diot [doluminak eman dizkiot]'. ● osasuna, enkomendatzeko [Dolumina agertzeko esaten da, eta osasuna izan dezazun, hildakoaren alde errezatzeko adierazten dau]. |
peska, peskia | arrantza (1) | peska iz. Arrantza. Fan zῐan orko peskak 'joan ziren horko arrantzak'. Ik. arrantza1. ◆ peskan adb. Arrantzan. Ibaien ibiltzen zῐan peskan 'ibaian ibiltzen ziren arrantzan'. Ik. arrantzan. |
peskadilla, peskadillia | merlenka | peskadilla iz. (Zool.) Merlenka; itsas arraina (Merluccius merluccius). Merkio're badaki yoten peskadillak 'merkeago ere egon ohi da merlenka' (Ond Bak). Ik. merluza. |
peskatero, peskaterua | arraindun, arrain-saltzaile | peskatero, -a (Generoa hartzen du: peskatero, peskaterwa; peskatera, peskaterῐa) iz. Arrain saltzailea. Peskatera daile lanῐen 'arrain-saltzaile dabil lanean'. Ik. arrai saltzaile; sardina-saltzaile. |
peskau, peskaua | arrain | peskau iz. Janaritako erabiltzen den arraina. Arraia, ibaikwa; peskaua, itxasoti ekarritakwa 'arraina, ibaikoa; peskaua itsasotik ekarritakoa'. Ik. arrai. ◆ peskau urdina. Arain urdina. Koipe gaio duka arrai urdinak zwiek baindo 'koipe gehiago dauka arrain urdinak zuriak baino'. ◆ peskau zuria (> peskau zwia). Arrain zuria. Merluzῐa ta dῐa arrai zwiek 'merluza [legatza] eta dira arrain zuriak'. |
peste, pestia | peste; izurri | peste 1 iz. Izurria. Ekar ber diai peste zarren bat! 'ekarri behar diate pestetzarren bat!'. 2 adj. Pertsona gogaikarria. Ik. enplasto. |
petaka, petakia | toxa, tabakontzi | petaka iz. Toxa, tabakoa gordetzeko zorroa. Tabakua gordetzeko petakia. Narruzko petakῐa ibiltzen zen tabakwa gordetzeko 'larruzko toxa ibiltzen zuen tabakoa gordetzeko'. |
petardo, petardua | petardo | petardo iz. Galazi in dai petardwek saltzῐa 'galarazi egin dute petardoak saltzea'. |
petatxo, petatxua | petatxu | petatxo iz. Petatxua, adabakia. Ik. adabaki. ◆ petatxua bota. Adabakia ipini, adabatu. Petatxwa bota ber izan dῐat pantalonairi belaunaῐn parῐen 'petxua bota [ipini] behar izan diet prakei belaunen parean'. Ik. adabakia eman. |
pete | txupete | pete (eta pette) iz. Haur. Txupetea. |
peto, petua | peto (bularreko; praka petodun) | peto iz. Bularreko jantzia. || Galtzamantala; praka petoduna. |
petral, petrala | petral (1) | petral adj. Ganoragabea; traketsa. || Pertsonez ari garela, esanahi zehatzik gabeko irain hitza. Petrala, fundamentu beikwa 'petrala, fundamentu gabekoa'. Jende petrala: petralki jantzik, txarki jantzik 'jende petrala, petralki jantzirik, txarki jantzirik (LM). |
petraldu, petraltzen | petraldu | petraldu da ad. Makaldu, kaskartu. Petraldwik do 'petraldurik dago'. (Gizajotu LM). Ahul eta errukarri bihurtu. ¬ |
petralki; petralkia (LM) | axolagabeki, petralki | petralki 1 adb. Modu petralean. Jende petrala: petralki jantzik, txarki jantzik 'jende petrala, petralki jantzirik, txarki jantzirik (LM). 2 adj. Petralkia, fardela. Jende petralkia (gaizki jantzirik). |
petresto, petrestua | enplastu | petresto adj. Aldeintzak emeti, petrestuoi! (?). Ik. pelma; enplasto (2). |
petrikillo, petrikillua | petrikilo | petrikillo iz. Petrikiloa, sasimedikua. |
petril, petrila (?) | petril | petril iz. Ik. baranda. |
pette | txupete | |
petunia | petunia | petunia iz. (Bot.) Belar landare apaingarria (Petunia sp.). |
petxo hezur, petxo hezurra | bularrezur | |
petxo, petxua | petxu | petxo iz. Petxua. Ik. bular; bularralde; papar; kaja. ◆ petxo hezur (> petxo ezur) iz. Bularrezurra. |
pexkix, pexkixa | zikin | pexkix adj. Zikina. Jende pexkixa 'jende zikina'. ◆ pexkix egon (> pexkix yon). Zikin egon. Pexkix jok Ander 'zikin zagok Ander'. |
pezkin, pezkina | perzkin | |
pezta, peztia | pezeta | pezta iz. Pezeta; Espainiako diru unitatea, euroa ezarri zen arte. Mila pezta irabazko banuke. Bi mila pezta irabazko banituzke (Ond Bak). Galdu zaken peztῐa're 'galdu zuan pezeta ere'. Pezta erdik'e ez polsan 'pezeta erdirik ere ez poltsikoan'. ◆ pezterdi (eta pezta erdia) iz. Pezeta erdia. |
pezterdi, pezterdia | pezeta-erdi | |
pianista, pianistia | pianista, piano-jotzaile | pianista iz. Piano-jotzailea. |
piano, pianua | piano | piano iz. Musika-tresna handi tekladuna. |
pieza, piezia | pieza | pieza iz. Bizikletien piezak. Piezain uniwa. (n) - A ze piezia 'a ze alea; ale ederra' (menuda pieza Esp.). Ik. alaja. |
pijama, pijamia | pijama | pijama iz. Lo egiteko jantzia, jakak eta galtzek osatua. Pijaman ibiltzen da kaleti 'pijaman ibiltzen da kaletik'. |
pika-mailu, pika-mailua | sega mailu eta ingude | pika-mailu iz. Sega-mailua eta ingudea batera, segaren ahoa pikatzeko erabiltzen direnak. Segia, pika-mailuekin pikatu; segarriekin zorroztu 'sega, pika-mailuarekin pikatu; segarriarekin zorroztu'. Ik. txingura. |
pikada, pikadia | ziztada; hozkada | pikada 1 iz. Ziztada. Erlῐek pikatu dῐai 'erleek pikatu diote [ziztatu dute]'. Ik. zaztada; ziztada. 2 iz. Hozkada. Sube pikadῐa 'suge pikada [hozkada]. Ik. hozkada. |
pikadore, pikadoria | xehatzeko makina, xehagailu | pikadore iz. Xehagailua; haragia txikitzeko makina. Aragia txikitzekwa da pikadorῐa 'haragia txikitzekoa da pikadora'. Txitxikia prepatzeko ibiltzen da pikadorῐa 'txitxikia [hestekiak egiteko haragi txikitua] preparatzeko ibiltzen da pikadora [xehagailua]'. |
pikakan | mokoka | pikakan adb. Mokoka, mokoaz kolpeka. Oilwa pikakan daile 'oiloa mokoka dabil'. |
pikante, pikantia | min, pikante | pikante adj. Mina, bizia. Pikantῐa do salsῐau 'pikantea dago saltsa hau'. Ik. min; bixi. |
pikaratz, pikaratza | mika | pikaratz iz. Mika (Pica pica). Pikaratzaina da orko txipu orren puntan don kafia 'mikena da horko makal horren puntan dagoen habia'. Ik. txorinabar [Bakaiku]. |
pikardia | pikardia | pikardia iz. Egite edo esate lotsagabea edo gaitzesgarria, maltzurkeria. |
pikaro, pikarua | pikaro | pikaro adj. Maleziatsua. A ze pikarwa dok! 'a zer pikaroa duk!'. Pikaro galanta ago inik! 'pikaro galanta hago eginik!'. Ik. pillo; tunante. |
pikarokeia | pikarokeria | pikarokeria (> pikarokeia) iz. Tranpῐa ta pikarokeia besteik eztuka saltzailῐorrek 'tranpa eta pikarokeria besterik ez dauka saltzaile horrek |
pikatu, pikatzen | pikatu | pikatu 1 dau ad. Subiek, erliek, eltxuek pikatu. 2 da ad. Jana pikatu. Ik. mindu; ozpindu; galdu. 3 dau ad. Egurra pikatu (eta egurra txikitu). || Haragia-eta pikatu, txikitu. Jateko, dana pikatwik eman ber zaio 'jateko, dena pikaturik eman behar zaio'. Ik. txehetu (> txetu); txikitu. 4 dau ad. Zorroztu. Segia pikatu 'sega pikatu'. Pika-mailua [sega mailua eta ingude txikia]. 5 da ad. Jende artean 'pikea': Pikatuik jek hoiek. Ik. hasarratu; sumindu. 6 dau ad. Janariez-eta mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortu. Ik. mina egon (> mina eon, mina yon). ¬ |
pikatxon, pikatxona | pikotx, pikatxoi | pikatxon iz. Pikotxa, pikatxoia. Aitxurra, palῐa ta pikatxona 'aitzurra, pala eta pikotxa'. |
pikatzaile, pikatzailia | pikatzaile | pikatzaile iz. Pikatzen duen pertsona. Arri-pikatzailῐek 'harri pikatzaileak'. Arria pikatzen ibiltzen gindan 'harria pikatzen ibiltzen ginen'. |
pike, pikia | bike | pike 1 iz. Bikea. Bidiberriti, brea beltz aura hartzen genduken 'bideberritik, brea beltz hura hartzen genian'. Ik. brea. ◆ bikea baino beltzago (izan, egon) (> pikῐa baindo béltzo). 2 iz. Lehia. Bi pertsona edo herriren arteko pikea. |
pikete, piketia | hesola. 2 mailu-pikotx | pikete 1 iz. Hesola; alanbre hesiak eusteko zutoina. Ik. mustaka; poste; hesola*. 2 iz. Mailu-pikotxa. |
piko, pikua | moko | piko 1 iz. Hegaztien mokoa. (Alderatu: moko). 2 iz. Piko: diru osua bialtzegaiti, pikua ez bialtzegaiti (Ond Bak). ◆ eta piko. (Zenbaki baten eskuinean). Eta zenbait; eta koska. Mila euro ta piko. ¬ |
pikomotx, pikomotxa | txirriskila arrunt | |
pikomotz, pikomotza | txirriskila arrunt | pikomotz (eta pikomotx) iz. Txirriskila; txori txikia, mokoa motza eta lodia eta lumak berde-horixkak marra beltzez apainduak dituena (Serinus serinus). Txoi pikomotxa. || Krabelintxoi pikomotxa (?). |
piku arbola, piku arbolia | pikondo | |
piku, pikua | piku | piku 1 iz. Pikondoaren fruitua. Piku pixkatzuk dia (Ond Bak). 2 iz. (Bot.) Pikondoa (Ficus carica). ▲ Sin. piku arbola. ◆ piku arbola. (Bot.) Pikua, pikondoa. ◆ pikupatsa. Pikupasa. |
pikupats, pikupatsa | pikupasa, piku melatu | pikupats iz. Pikupasa, piku melatua. Konpotῐai pikupatsak botatzen dῐatzit 'konpotari pikupasak botatzen dizkiot'. |
pikuta bialdu | pikutara bidali | pikutara (> pikutá) ◆ pikutara bialdu (> pikuta bialdu) Lgart. Pikutara bidali; norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ordik pikuta! 'hordik pikutara!'. ◆ pikutara jo arte bialdu (> pikuta jo artia bialdu). Ordik emendi pikuta jo artῐa! 'hordik hemendik pikutara jo arte!'. |
pil-pil | pil-pil | pil-pil adb. Borborka, irakiten mantso. Pil-pil iyekiten 'pil-pil irakiten'. Ik. pol-pol. |
pila, pilia (1) | pila (1) | pila1 1 iz. Gauzak elkarren gainean edo ondoan ipinita egiten den multzoa. Egur pilia; bear pilia 'belar meta'; agoz pilia. Ik. monton. 2 iz. Kopuru handia. [Desberdindu pila eta pilo]. |
pila, pilia (2) | pila (2) | pila2 iz. Energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna. Ik. bateria. |
pilara / pilare, pilaria | pilare | pilare iz. Zurezko pilare ederrak dukatzi Bentako etxiek. Bi pilare. ▲ Sin. poste. |
pilatu, pilatzen | pilatu | pilatu da/dau ad. Orbela bildu ta pilatu. ▲ Sin. montondu. |
pildora, pildoria | pilula | pildora iz. Pilula; ahotik hartzen den sendagaia. Ik. pastila (eta pastilla). |
piliskorri | biluzgorri | |
piliskorriko | biluzgorrian | |
pilixgorri | biluzgorri | |
pillo, pillua | makur; maltzur, iruzurti | pillo adj. Makurra, bihurria; maltzurra, iruzurtia. Pillo ona dok oi! 'maltzur ona duk hori!'. Laister despeῐtukwa jende umanwa ta etorko da jende txiki pillwa 'laster despedituko [desagertuko] da jende humanoa eta etorriko da jende txiki pilloa [makurra]'. Ik. pikaro; tunante. |
pilo, pilua | pilo | pilo iz. Bola. Elur pilwa bota dwa 'elur piloa [bola] bota dit'. [Desberdindu pilo eta pila]. |
pilokan | pilokan adb. Elur pilokan 'elur pilotak botaka'. | |
pilota apustu, pilota apustua | pilota partida | |
pilota partido | pilota partida | |
pilota-joku, pilota-jokua | pilota joko | |
pilota, pilotia | pilota | pilota 1 iz. Jolasean ibiltzeko erabiltzen den bola; bereziki, euskal pilota-jokoan erabiltzen dena. 2 iz. Pilota-jokoa. 3 iz. Bola; esfera-formako gauzakia. Elur-pilotῐa 'elur pilota'. Ik. bola; pilo. ◆ pilota apustu. Pilota-partida. ▲ Sin. pilota partido. ◆ pilota-joku. Pilota jokoa; bi jokalariren edo bi talderen artean, pilotaz jokatzen den kirola. Oinetati berá Pilota-jokubá. Pilotako-jokuba (Ond Bak). ◆ pilotan adb. (ibili, jokatu). Pilota-jokoan. Ik. pilotakan. ◆ pilota partido. Pilota partida. ▲ Sin. pilota apustu. ¬ |
pilotai, pilotaia | pilotari | pilotari (> pilotai) iz. Pilotan jokatzen duen pertsona, bereziki, pilota-jokoa ogibide duena. Pilotan jokatzen dain hoiek, pilotaiek 'pilotan jokatzen duten horiek, pilotariak'. Pilotan jokatzailῐek 'pilotan jokatzaileak'. |
pilotaka(n) | pilotan | pilotaka(n) adb. (ibili, jokatu) Pilotan, pilota-jokoan. Ik. pilotan. |
pilotaleku, pilotalekua | pilotaleku | pilotaleku iz. Pilota-jokoan aritzeko lekua. Frontona in bitartien, emen elizataia zan pilotalekua 'frontoia egin bitartean, hemen eliz ataria zen pilotalekua'. Zazai pilotalekuá 'zoazte pilotalekura'. Leno elizataien zon pilotalekua 'lehenago eliz atarian zegoen pilotalekua'. Ik. fronton. |
pilotazale, pilotazalia | pilotazale | pilotazale iz. Pilota-jokoaren zalea den pertsona. Pilotazale amorratuek dῐa 'pilotazale amorratuak dira'. |
piloto, pilotua | pilotu. 2 atzeko argi | piloto 1 iz. Pilotua, gidaria; itsasontzi bat edo hegazkin bat gidatzen duen pertsona; auto eta motor lasterketetan, ibilgailua gidatzen duen pertsona. 2 iz. Ibilgailu baten atzeko agia. Bizikitῐen pilotwa 'bizikletaren pilotua [atzeko argia]'. |
pilpilkan | pilpilka | pilpilkan adb. Pilpilka, irakiten. |
pinpilin, pinpilina | pitilin | pinpilin iz. Pitilina, zakila. Ik. pito; buztan. |
pinpilindara, pinpilindaria | gaitun | pinpilindara ([Urdiain] eta pipilindare [Bakaiku]) iz. (Bot.) Gaituna (Sanguisorba officinalis; Pimpinella officinalis) Semilla del emereke, aplastada, negra o abigarrada (Ond Bak). pinpilindare [Urdiain]. Ik. txorijan (> txoijan). |
pinpintxoi, pinpintxoia | txonta | pinpintxori (> pinpintxoi) iz. Txonta (Fringilla coelebs). |
pinta, pintia | pinta | pinta iz. Edukiera neurria. Pinta bat ardo. Ik. pitxerdi. ◆ pinta-erdi. |
pintatu, pintatzen | pintatu | pintatu dau ad. Pinturaz estali edo koloratu. Ik. zuritu (> txuritu, txwitu). |
pintatuazi, pintatuazten | pintarazi | pintatuazi dῐa ad. Pintarazi, pintatzera behartu. Bazan garaia, pintatwazi dῐa ataia 'bazen garaia, pintarazi diote atea'. |
pinto, pintua | orban | pinto iz. Orbana. Pintwek ata zaizkio azalῐen 'pintoak [orbanak] atera zaizkio azalean'. |
pintore, pintoria | pintore | pintore 1 iz. Margotzailea. Ik. txuitzaile. 2 iz. Margolaria. |
pintotu, pintotzen | orbandu | pintotu da/dau ad. Orbandu. Pintotu: pintoz bete. |
pintura, pinturia | pintura | pintura iz. Pintatzeko erabiltzen den gaia. Pintura-potwa 'pintura potoa'. Pintura gorria yosi dau ataiai emateko 'pintura gorria erosi du ateari emateko'. |
pintxatu, pintxatzen | zulatu | pintxatu da/dau ad. Zulatu, airez beteriko gauza baten azalean irekidura egin. Autwen txirrikῐa pintxatu zaῐra 'autoaren gurpila zulatu zait'. |
pintxazo, pintxazua | zulatu, zulaketa. 2 ziztada | pintxazo 1 iz. Zulatua. Konpondu dῐat pintxazwa bizikletῐai 'konpondu diot zulatua bizikletari'. 2 iz. Ziztada, sastada. Ik. zaztada; ziztada. |
pintxo | dotore; apain | pintxo 1 adj. Polita, dotorea. Pelikula pintxwa ikus du 'pelikula [filma] polita ikusi dugu'. 2 adb. Pintxuo ibiltzen da hori, pintxuo! 'dotoreago ibiltzen da hori, dotoreago!' (Ond Bak). ◆ pintxo-pintxoa (> pintxo-pintxwa) adb. Pintxo-pintxwa jantzita agertu da 'dotore-dotore jantzita agertu da'. Ik. dotore; elegante. |
pinu alerze, pinu alerzia | alertze, laritz | |
pinu ointo | onddo beltz kaskagorri, onddo pinu | |
pinu, pinua | pinu | pinu 1 iz. (Bot.) (Pinus sp.). 2 iz. Zuhaitz horren zura. ◆ pinu alerze. (Bot.) Alertzea, laritza. |
pinudi, pinudia | pinudi | pinudi iz. Pinudi guztῐa kaltetuῐk duka arrak 'pinudi guztia kalteturik dauka harrak'. ◆ pinudiko ziza. Pinu-perretxiko, esnegorria. Pinudiko zizῐa, nikalwa 'pinudiko ziza, esnegorria'. Ik. nikalo. ◆ pinu ointo iz. Pinudietan eta baita pagadi eta txilardietan ere sortzen den onddoa; hanka sendoa eta txapela ardo kolore nabarrarekoak ditu (Boletus pinophilus). |
pinudiko ziza, pinudiko zizia | pinu-perretxiko, esnegorri | |
pinza, pinzia | pintza | pinza iz. Pintza. Errenoi atatzeko pinzῐa berko da 'erren [arantza] hori ateratzeko pintza beharko da'. Ik. matxarda. |
pinzel, pinzela | pintzel | pinzel iz. Pintzela. Ik. brotxa. |
pinzelada, pinzeladia | pintzelkada | pinzelada iz. Pintzelada, pintzelkada; gainazal batean pintzelez eginiko marra, pintzel kolpea. |
piña, piñia | pinaburu. 2 anana | piña 1 iz. (Bot.) Pinaburua, pinuaren ordenako zuhaitzen fruitua. 2 iz. (Bot.) Anana (Ananas sp.); ananaren fruitua. |
pion, piona | peoi | pion iz. Peoia, maila apaleko langilea, trebetasun berezirik eskatzen ez duten lan neketsuetan aritzen dena. Pionetako artu dai obran 'peoitarako hartu dute obran'. Pion lanetan ibil da bizi guztῐa 'peoi lanetan ibili da bizi guztia'. |
pipa, pipia | pipa | pipa 1 iz. Tabakoa eta antzeko gaiak erretzeko erabiltzen den tresna. Pipan fumatu 'pipan erre'. 2 iz. (Batez ere pl.) Hazia, pipita. Kalabaza pipak 'kalabaza haziak'. Pipak jaten '[ekilore] pipitak jaten'. Ik. hazi; pepita. |
piper berde, piper berdia | piper berde | |
piper gorri, piper gorria | piper gorri | |
piper morron, piper morrona | pipermorro | |
piper opil, piper opila | piper opil | |
piper seko, piper sekua | piper lehor | |
piper, piperra | piper | piper 1 iz. (Bot.) Solanazeoen familiako baratze landarea, hosto luzangak eta lore zuri txikiak dituena, fruituagatik landatzen dena (Capsicum annuum). Piper plantῐa 'piper landarea'. 2 iz. Landare horren fruitua. Gernikako piperrak. Pikillo piperrak. 3 iz. (Ezezko esaldietan). Piperrik ez!: ezer ez. Piperrik ez dau balio: ez du ezer balio. Piperrik ez entenditu: ezer ez entenditu. ◆ piper berde. Pipermorrua baindo obeto etortzen da emen piper berdῐa 'pipermorroa baino hobeto etortzen da hemen piper berdea'. ◆ piper gorri 1 iz. Piperraren fruitu gorria. Piper gorriek labῐen inda 'piper gorriak labean eginda'. 2 iz. Piperrautsa, piper gorri lehorrak ehoz eginiko hautsa, janariak ontzeko erabiltzen dena. Botaiozu piper gorri pixkat babatxui zopῐai 'botaiozu piperrauts pixka bat baratxuri zopari'. ◆ piper morron. (Bot.) Pipermorroa, piper mota mamitsu eta gozoa (Capsicum annuum). Ik. pipermorro. ◆ piper opil. Opil-gozo mota. Anisa dῐai piper opilak 'anisa daramate piper opilek'. Neskixak mutilairi eskeintzen zῐain piper opilak 'neskixek [neskatxek] mutilei eskaintzen zieten piper opilak'. ◆ piper poto. 1 Piper kontserba ontzia. 2 Espainiako bandera. ◆ piper seko. Piper lehorra; lukainka piperra, piper txorizeroa. |
piperbeltx, piperbeltxa | piperbeltz | |
piperbeltz, piperbeltza | piperbeltz | piperbeltz (eta piperbeltx) 1 iz. Janarien bizigarri gisa erabiltzen dena (Piper nigrum). 2 iz. Pagoaren gaitza (?); pagoari azalean piperbeltzaren moduko bolatxo batzuk agertzen zaizkio. (Ascodichaena rugosa). Ik. pagoaren piperbeltx (> pagwen piperbeltx). |
pipermin, pipermina | pipermin. 2 piperrauts min (?) | pipermin 1 iz. (Bot.) Piper mehe eta luzea, oso mina (Capsicum annuum). ▲ Sin. gindilla. 2 iz. Piperrauts mina (?). |
pipermorro, pipermorrua | pipermorro | pipermorro iz. (Bot.) Piper mota mamitsu eta gozoa (Capsicum annuum). ▲ Sin. piper morron. |
piperpoto, piperpotua | piperpoto, piperrontzi | piperpoto 1 iz. Piperrez beteriko kontserba-ontzia. 2 iz. Lgart. Euskal abertzaleen artean, Espainiako bandera hori-gorria. |
piperrada, piperradia | piperrada | piperrada iz. Piper frijituz prestatzen den janaria. Piperradῐa in du; a ze piper aldῐa jan dun! 'piperrada egin dugu; a zer piper aldea jan dugun!'. |
pipi hauts, pipi hautsa | pipi hauts, zuhirin | |
pipi, pipia (1) | pipi | pipi1 iz. Kakalardoaren ordenako intsektua, beldar egoeran dagoenean zura eta egurra jaten dituena (Fam. anobiidae). ◆ pipiak jan (> pipiek jan). Ola pipiek janik do 'ohola pipiak janik dago'. ◆ pipi hauts. Pipiak jotako zuretik ateratzen den hauts modukoa. Pipien hautsa. ◆ pipiak ibili [eduki] (> pipiek ibili). Lgart. Zorriak, arkakusoak-eta eduki. |
pipi, pipia (2) | pipi | pipi2 iz. Haur. Txoria, hegaztia. |
pipita, pipitia | pinporta, pipil, begi | pipita iz. (Bot.) Pinporta, pipila, begia; landareetan, kimua edo lorea sortzera doan pikor modukoa {Brote de los árboles; yema floral}. Florῐa, pipitan 'lorea, pinportan'. Okanak pipitan de 'okaranak pinportan daude'. Anak pipitan de 'basaranak pinportan daude'. |
pipohol, pipohola (pipol / pipola) | upel ohol, tabila | pipohol (> pipol, pipola) iz. Pipa ohola, upel ohola; upelaren egitura eratzen duen ohola. Pipolak iten zῐan arbola xamurrakin, asentuek-eta iteko. Denunzῐatu iten zain pipolak itῐa 'pipa [upel] oholak egiten ziren arbola samurrekin, asentuak [jarlekuak] eta egiteko. Denuntziatu egiten zuten pipa [upel] oholak egitea'. {Tablilla. Servía para hacer cubas, etc. (JMS)}. |
pipori | lilipa, nartziso | (Ond Bak) (narciso). |
pirri-parra | barra-barra | pirri-parra adb. Erruz, ugari, ugaritasunez. Dirua pirri-parra. Ik. firri-farra; barra-barra. |
pisatu, pisatzen | pisatu | pisatu 1 dau ad. Zerbaiten pisua neurtu. Baskulan pisatu dai txekorra 'baskulan pisatu dute txekorra'. 2 dau ad. Pisu jakin bat izan. Gizon orrek egunen bat kilo pisatuko jituk 'gizon horrek ehun bat kilo pisatuko ditik'. |
pista, pistia | pista; mendi bide | pista iz. Mendian edo basoan eginiko bide zabala. Mendiko pista oietan ezin za autwekin ibili 'mendiko pista horietan ezin zara autoarekin ibili'. |
pistola, pistolia | pistola | pistola (eta pixtola) iz. Su arma motza, esku bakar batez erabiltzen dena. Jugetezko pistolῐekin ibiltzen gindan mutxikan 'jostaizluzko pistolarekin ibiltzen ginen jostatzen'. |
pisu, pisua | pisu | pisu 1 iz. Zama. Bai gutxi pisatzen dela! 'bai gutxi pisatzen duela!'. Ik. karga. 2 iz. Pisatzeko erabiltzen den tresna. Ik. baskula; balanza. Eztakit, ba, pisuau ondo dailen 'ez dakit, bada, pisu hau ondo dabilen'. 3 adj. Astuna, pisu handikoa. ▼ Anton. arin. | Irud. Jateko pisua 'jateko astuna'. Ik. betegarri. 4 iz. Solairua, oina. Ik. planta. 5 iz. Etxebizitza. ◆ pisua hartu. Gizendu, loditu. Adinakin pisua artu dau 'adinarekin pisua hartu du'. |
pisutasun, pisutasuna | pisutasun | pisutasun iz. Pisua; astuntasuna. Au pisutasuna dukatena estomagwen 'hau pisutasuna daukadana estomagoan'. |
pisutsu, pisutsua | pisutsu | pisutsu adj. Pisu handikoa. Mea bea pisutsua da 'mehea baina pisutsua da. |
piszina, piszinia | igerileku, piszina | piszina (eta pistina) iz. Igerilekua. Iraikan Urriztiko piszinatan ikasitakwek dῐa erriko gaienak; bea zarrenak ibaien ikasi zain 'igerika Urriztiko [Urdiango basoko eremua] igerilekuetan ikasitakoak dira herriko gehienak; baina zaharrenek ibaian ikasi zuten'. |
piti-poto, piti-potua / piti-potuek | trikimako(ak), akuilu-makuilu(ak) | piti-poto iz. pl. pitipotwek. Haur jolasa. Kontserba potoekin egindako akuilu-makuluak. Potoak eskuetara doan soka edo listariarekin eusten dira, potoen gainean ibiltzeko. |
pitilin, pitilina | pitilin | pitilin iz. Zakila. Ik. pinpilin; pito; buztan. |
pito, pitua | pito | pito 1 iz. (Ezezko esaldietan). Batere ez, ezer ez. Eztot pitoik balio 'ez dut pitorik balio'. 2 iz. Zakila. Ik. pinpilin; pitilin; buztan. |
pitor, pitorra | pikorta, pikor | pitor iz. Larruazalean agertzen den pikor gisakoa; pikorta. Pitorrez beteik duka musua 'pitorrez beterik dauka musua'. |
pits, pitsa | bits | pits iz. Bitsa. Sagonurakin prepatuko du pitsa 'xaboi urarekin preparatuko dugu bitsa'. Ik. burbuja; apar; lerde. ◆ pitsa dariola (> bitsa daiola). Agotik pitsa daiola eldu da 'ahotik bitsa dariola heldu da'. |
pittin (?) | pittin | pittin (?) iz. Adkor. Pitina, apurra, zati guztiz txikia. Ik. pixka. ◆ pittin bat Adkor. Pitin bat, pixka bat. |
pitxa, pitxia | pitxer | pitxa iz. Pitxerra. Ik. pitxarreko. ◆ pitxerdi. |
pitxar, pitxarra | pitxartxar | pitxar iz. Pitxartxarra; txori intsektujalea, lumadi beltz eta arrea duena (Saxicola sp.). Kantatzῐen, “fi-txar-txar” iten dau pitxarrak, ta mustaka ta sasiaῐn gainekaldῐen gelditzen da 'kantatzean, “fi-txar-txar” egiten du pitxartxarrak, eta hesola [paldo, zutoin] eta sasien gainaldean gelditzen da'. Ik. txitrat [Bakaiku]. |
pitxarkada, pitxarkadia | pitxerkada | pitxarkada (eta pitxerkada) iz. Pitxerkada; pitxerraren edukia. |
pitxarreko, pitxarrekua | pitxer | pitxarreko iz. Pitxerra. Ik. pitxa. |
pitxerdi, pitxerdia | pitxer-erdi; pitxerdi (?) | pitxerdi iz. Pitxer erdia; pinta (?). Ekatzak pitxerdi bat ur. Ik. pitxa; pinta. |
pitxerkada, pitxerkadia | pitxerkada | |
pitxi, pitxia | bitxi | pitxi 1 iz. Bitxia. Pl. pitxiek. ▲ Sin. alaja, joia. 2 iz. (Haur.) Jostailua. |
pitxikan | (haur jolasa) | pitxikan (eta pitxikitan) 1 iz. Haur jolasa. Pitxikiekin mutxikan, jolasean. Pitxikiak: portzelanazko baxera –plater edo edalontzi– puskatuen zati txikiak; haurrek jolasteko erabiltzen zituzten. Ik. pitxi; pitxiki. 2 (Adizlagun gisa). Pitxikan ibili. |
pitxiki, pitxikia | portzelana; zeramika zatiki | pitxiki iz. pl. Pitxikiek. Portzelanazko baxera –plater edo edalontzi– puskatuen zati txikiak, haurrek jolasteko erabiltzen zituztenak. Ik. pitxi. ◆ pitxikiek egin (> pitxikiek in). Baxera puskatzen denean: pitxikiek in dῐa. Portzelanazko baxera –plater edo edalontzi– hautsiak, pitxikan jolasteko neurri egokian puskatu. ◆ pitxikizko adj. Portzelana, portzelanazkoa; pitxikiz egina dena. |
pitxikiek in | ||
pitxikitan / pitxikan | (haur jolasa) | pitxikitan adb. (ibili, mutxikan ibili eta kideko aditzekin). Pitxikiekin pitxikan ibili (haur jolasa). Ik. pitxikan; pitxiki. |
pitxilinta | txiribita, margarita | pitxilinta [Bakaiku] iz. (Bot.) Txiribita, margarita (Bellis sp.). [Margarita, una flor Ond Bak]. Ik. margarita; pitxilita. |
pitxilita, pitxilitia | lore, larre lore | pitxilita (eta pitxilinta [Bakaiku]) iz. Larre lorea; belardietan-eta sortzen diren loreei esaten zaie pitxilitak, ez arbolaren loreari. Ik. flore; lora; pitxilinta. Hiruko pitxilitak. Kamantxila pitxilitak. Zapo pitxilitak. Zorroko pitxilitak. |
pixka | pixka | pixka iz. Kopuru txikia, apurra. Pixka ibazten zain 'pixka irabazten zuten'. Espiatazu pixkatῐen 'espera ezazu pixkatean'. Zade pixkatῐen 'zaude pixkatean'. [Ald. pizka (?) (LM). Ekatazu pizkat. Emantazu pizkat]. – pixkatzuk 'pixka batzuk'. Ata dia pitxilita pixkatzuk. 2 iz. (denbora). Pixkatῐako 'pixka baterako'. An yon gindan pixkatῐen 'han egon ginen pixka batean'. ◆ pixka bat (> pixkat) 1 zenbtz. zehazgb. Zai pixkat 'zahi pixka bat' (Ond Bak). Emaniozu ogi pixkat 'emaiozu ogi pixka bat'. 2 adb. Jar zaitez pixkat orrutzo 'jar zaitez pixka bat horrantzago'. Garbitazu sukaldῐoi pixkat 'garbi ezazu sukalde hori pixka bat'. 3 adb. Denbora pixka bat, une bat. Espῐatazu pixkat 'itxoin ezazu pixka bat'. ◆ pixka batean (> pixkatῐen) adb. Denbora apur batean. Zade pixkatῐen 'zaude pixka batean [itxoin ezazu pixka batean]'. ◆ pixka baterako (> pixkatῐako). Baduku pixkatῐako 'badaukagu [denbora] pixka baterako'. ◆ pixkaren bat (> pixkan bat) 1 zenbtz. zehaztgb. Fama pixkan bat ba emen zukan orduen 'fama pixkaren bat ba omen zeukan orduan'. 2 adb. Pixkan bat lasaio gelditu da 'pixkaren bat lasaiago gelditu da'. Or ez; pixkan bat goroxo zon 'hor ez; pixkaren bat goraxeago zegoen'. |
pixkaka(n) | pixkaka | pixkaka(n) adb. Apurka, gutxika-gutxika. Ik. pixkanaka(n). ◆ pixkakan-pixkakan adb. Pixkaka-pixkaka. Pixkakan-pixkakan, sartu tuai egur guztῐek 'pixkaka-pixkaka, sartu dituzte egur guztiak'. |
pixkan bat | pixkaren bat | |
pixkana | pixkana* | pixkana banatz. Bakoitzari pixka bat. |
pixkanaka(n) | pixkanaka | pixkanaka(n) adb. ◆ pixkanaka-pixkanaka. Pixkanaka, pixkaka. Pixkanakan-pixkanakan padia artzen diywa leno gaztinaldia zana 'pixkanaka-pixkanaka pagadia hartzen dihoa lehenago gaztainadia zena'. |
pixkat | pixka bat | |
pixkatxo | pixkatxo | pixkatxo iz. Adkor. Pixka. ◆ pixkatxo bat (> pixkatxwet) Adkor. Pixka bat. Pixkatxwet emanko bazendwa 'pixkatxo bat emango bazenit'. |
pixkatxuet | pixkatxo bat | |
pixkor, pixkorra | bizkor | bizkor (> pizkor [Altsasu], pixkor) adj. Ald. pizkor (Iza Alts). || Lán askó, eta náiko lana emen zukan mutilairi agintzén; pizkórra emén zan, pizkorrá 'lan asko, eta nahiko lan omen zuen mutilei agintzen; bizkorra omen zen, bizkorra' (Iza Alts). ▲ Sin. bizi, azkar, ajil. ▼ Anton. motel, nagi. |
pixkortu, pixkortzen | bizkortu | bizkortu (> pixkortu) da/dau ad. Bizkortasuna hartu edo eman. Makal yon da, bea gwai pixkortwik do 'makal egon da, baina orain bizkorturik dago'. Ik. piztu; espabilatu; suspertu; zabartu. |
pizarra, pizarria | arbel | pizarra 1 iz. Arbela; harri ia beltza, orri gisako zatietan puskatzen dena eta hezetasunari igarotzen uzten ez diona. 2 iz. Bertan idazteko, lehen arbelez eta gaur egun beste gai batzuez egiten den xafla. |
pizkor, pizkorra | bizkor | |
piztu, pizten | piztu | piztu 1 da ad. Jendia piztu. Ik. pixkortu; suspertu. ▼ Anton. hil. 2 da/dau ad. Ik. yazi. 3 Irud. Adkor. pixtu. Txolindu; edanak pixka bat eragin. Yandik nunbaitῐen; pixtwik jok 'edan dik nonbaiten; pixturik zagok'. |
plaia | plaia | plaia iz. Hondartza. Obeto gendekek plaian bagende 'hobeto geundekek plaian bageunde'. |
plaka, plakia | plaka | plaka iz. Xafla. Iten den otzakin, izotz plakῐa do ibaien 'egiten duen hotzarekin, izotz plaka dago ibaian'. |
plan, plana | plan | plan iz. In du plana 'egin dugu plana'. Oi da plana itia, oi! 'hori da plana egitea, hori!'. Gaurko eztukagu planik 'gaurko ez daukagu planik'. Ik. asmo. |
plano, planua | plano | plano 1 iz. Etxia iteko planwa ber dik 'etxea egiteko planoa behar dik'. 2 adj. Laua; gorabeherarik edo garaiera-desberdintasunik ez duena, aldaparik ez duena. Plano-planwa 'lau-laua'. Ik. zelai; liso. |
planta (2) | agertu | planta2 interj. Agertu. Antxe, planta! 'hantxe agertu!'. |
planta saltzaile, planta saltzailia | landare saltzaile | |
planta, plantia (1) | landare; 2 itxura, planta; 3 solairu | planta1 1 iz. Landarea. 2 iz. Aldaxka. 3 iz. Tankera. Planta ona, itxura ona. 4 iz. Solairua, oina. ◆ planta saltzaile. Landare saltzailea; aldatzeko landarea saltzen duena. Ik. plantero. ¬ |
plantatu, plantatzen (1) | landatu | plantatu1 dau ad. Landatu. Ik. landatu. |
plantatu, plantatzen (2) | ezarri, jarri; agertu | plantatu2 da ad. Ezarri, jarri; agertu. Antxe plantatu zezairan 'hantxe plantatu zitzaidan'. |
plantazio, plantaziua | sail landatu | plantazio iz. Sail landatua. |
plantero, planterua | landare saltzaile | plantero iz. Orturako landare saltzailea; aldatzeko baratze-landarea saltzen duena. Bi ziento porru agindu diatzit planterwai 'bi ziento porru agindu dizkiot planteroari [landare saltzaileari]'. Ik. planta saltzaile. |
plantilla, plantillia | plantilla, txantiloi | plantilla iz Txantiloia. Ik. txantillon; patron. |
planton, plantona | (norbaiti) kale egin | planton iz. (Hitz berria) Norbaiti huts egin; ez etorri, kale egin. Plantona eman. |
plantxa, plantxia (1) | xafla, plantxa | plantxa1 iz. Xafla. |
plantxa, plantxia (2) | lisaburdina, plantxa | plantxa2 iz. Lisaburdina. |
plantxatu, plantxatzen | plantxatu | plantxatu dau ad. Ik. lisatu. |
plastiko, plastikua | plastiko | plastiko iz. Plastikozko bolsῐa 'plastikozko boltsan'. |
plataforma, plataformia | plataforma | plataforma iz. Plataforma baten gainῐen 'plataforma baten gainean'. |
platano, platanua (1) | platano | platano1 (eta platanero) iz. (Bot.) Platano arbola, zuhaitz sendo eta itzaltsua (Platanus hybrida). Erriko kaleko intxorrak bota ta platanwek patu zituain 'herriko kaleko intxaurrak [intxaurrondoak] bota eta platanoak paratu zituzten'. |
platano, platanua (2) | platano, banana | platano2 iz. Banana, bananondoaren fruitua. |
plato, platua | plater (bizikletarena) | plato iz. Bizikletaren platera; bizikleta baten katearekin engranatzen duen gurpil horzdun handia. Bizikletien platwa 'bizikletaren platera'. Berrogeitamairu ortz dukatzi bizikletῐorren platwek 'berrogeita hamahiru hortz dauzka bizikleta horren platerak'. |
plaza, plazia | plaza | plaza iz. Herriko plazan. Plazako iturria. Plazan, mutxikan 'plazan, jolasean'. Umore ona jok plazan 'umore ona zagok plazan'. |
plazer, plazerra (?) | plazer | plazer iz. (-r- bikunarekin). Atsegina. |
plean-plean | finkatu gabe, solte, koloka | plean-plean adb. Xafla formako gauzez ari garela, irmo finkatu gabe kokatu; solte paratu. Ik. dantzan. Txapak plean-plean autzi tuai josi be 'xaflak plean-plean utzi dituzte josi gabe'. Gailurreko teilak plean-plean de 'gailurreko teilak plean-plean daude'. |
plegatu, plegatzen | plegatu | plegatu da/dau ad. Ik. dolostatu. |
pleuresia | pleuresia | pleuresia iz. Pleuraren hantura. Pleuresiekin, arnasῐek mina ematen dau bularraldῐen ta bizkarraldῐen 'pleuresiarekin, arnasak mina ematen du bularraldean eta bizkarraldean'. |
plisti-plasta | plisti-plasta | plisti-plasta onomat. Ura jotzearen onomatopeia. ◆ plisti-plasta ibili. Uretan plisti-plasta ibili. Bai gustwa ibiltzen dala uretan plisti-plasta 'bai gustura ibiltzen dela uretan plisti-plasta'. |
plisti-plasta ibili | plisti-plasta ibili | |
plomada, plomadia | plomu (1) | plomada iz. Plomua; hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko) pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko erabiltzen dena. Plomadῐa bota 'plomua bota'. Plomadia patu 'plomua paratu'. Plomadan yon, plomadan patu 'plomuan egon, plomuan ezarri'. |
plomu, plomua | berun, plomu. 2 fusible | plomu 1 iz. Beruna. 2 iz. (Batez ere pl.) Fusiblea. ◆ plomuak erre (> plomuek erre). Korronte elektrikoa handiegia denean, fusiblea urtu. |
plost | plaust | plost onomat. Zerbait erortzearen hotsa irudikatzen duen onomatopeia. |
pluma, plumia | luma, idazluma | pluma iz. Luma, idazluma. Ik. taju. |
pobre, pobria | pobre | pobre 1 adj./iz. Jende pobria. ▲ Sin. beharsu. ▼ Anton. abeats. 2 adj. Gauzengatik esanda, balio gutxikoa, baliozko gauza gutxi duena. Lur pobrῐa 'lur pobrea'. ▲ Sin. eskas. |
pobretasun, pobretasuna | pobretasun | pobretasun iz. Pobrea denaren egoera edo nolakotasuna. ▼ Anton. abeastasun. |
pobretu, pobretzen | pobretu | pobretu da/dau ad. Pobre bihurtu. Diruz juxto-juxtwa daile jende asko, pobretzeko zorien 'diruz justu-justu dabil jende asko, pobretzeko zorian'. Ongarritzen ezpada, lurra pobretu iten da 'ongarritzen ez bada, lurra pobretu egiten da'. ▼ Anton. abeastu. |
poderez | poderioz | poderez postpos. Poderioz. ◆ -en poderez '-en poderioz'. Ibilien poderez 'ibilien poderioz'. |
pol-pol | bor-bor | pol-pol adb. Bor-bor, irakiten bizi; borborrean. Ik. pil-pil. [Olatzagutian, Polpoliturri (?)] |
polaina | polaina, azpantar, mantar | polaina iz. (Batez ere pl.) polainak. Azpantarra, mantarra; orkatilatik belaunerako zango zatia estaltzen duen jantzia. Ik. zatamantar. ● Esr. zah. San Martin ubarretakin, San Andres polainakin [San Martin, azaroaren 11a; San Andres, azaroaren 30a]. |
polbora, polboria | bolbora | polbora iz. Bolbora; hauts-nahastura lehergaia. Etxajua botatzῐekin batῐa, polbora usaia aitzen da festatan 'etxafuegoa botatzearekin batera, bolbora usaina aditzen da festetan'. |
polea | polea | polea (eta polera, polerῐa; pollera) iz. Ardatz batean kokaturiko gurpila, uztaiaren ildoan soka, kate edo uhal bat daramana, eta zamak jasotzeko edo indarra transmititzeko erabiltzen dena. |
polera, poleria | polea | polera iz. Polea. Polerῐa. Ik. polea. Zakuek goiko ganbará poleran iyo 'zakuak goiko ganbarara polean igo'. |
poliki | poliki | poliki 1 adb. Era politez, aski egoki edo ederki. 2 adb. Astiro. Ik. polikitxo; suabe. 3 adb. Nahikotxo. Poliki in dau yauria 'majo egin du euria'. {1, 3} Ik. majo; ederki. ◆ poliki-poliki adb. Poliki, astiro. Ik. geldi-geldi. |
polikitxo | poliki | polikitxo 1 adb. polikiren txikigarria. Ibil zaitez polikitxo. Ik. poliki. 2 adb. (Ironiazko adieran) Polikitxo ibil dok! 'polikitxo [oso ongi] ibili duk!]. Ik. majo; ondotxo; ongitxo; geizkitxo. |
polio | polio, poliomielitis | polio iz. Poliomielitisa; eritasun kutsakorra, bizkar muinean kokatzen den birus batek sortua, ezaugarritzat giharrak endurtzea eta elbarritasuna dituena. |
polit, polita | polit | polit 1 adj. Bi neska polit ikus tut 'bi neska polit ikusi ditut'. Ik. eder; majo, -a. 2 adj. Aski handia. Kantidade polita 'kantitate polita'. ◆ polita jarri. (Ironiazkoa). Haserreturik. |
politasun, politasuna (?) | politasun | politasun iz. Polita denaren nolakotasuna. Oi politasuna dukana aurtxu'orrek 'hori politasuna daukana haurtxo horrek' (LM). Ik. edertasun. |
politika, politikia | politika | politika iz. Politikῐengeiti asarratwik de 'politikarengatik haserreturik daude'. |
politiko, politikua | politikari | politiko iz. Politikaria. |
poliza, polizia | poliza zigilu | poliza iz. Poliza zigilua. |
polizia | polizia | polizia iz. Poliziaz beteῐk zen kalῐek 'poliziaz beterik zeuden kaleak'. |
pollera, polleria | polea, txirrika | pollera (eta polera) iz. Polea. Kargῐa goikoganbara iyotzeko ibiltzen da polerῐa 'karga goiko ganbarara igotzeko erabiltzen da polea'. Ardazketako dornuekin in genduen pollerῐa 'ardazketarako tornuarekin egin genuen polea'. Ik. polea. |
poltsa, poltsia | sakela, poltsiko | poltsa (eta polsa) 1 iz. Sakela. Atzeko poltsan 'atzeko poltsikoan'. Pantalonaῐn poltsῐa 'praken poltsikoa'. Poltsa txikien 'poltsiko txikian'. || Poltsán diruik eztekanák (Ond Bak). 2 iz. Poltsa. Ik. bolsa. [Desberdindu: poltsa (eta polsa) ≠ bolsa (eta boltsa)]. |
poltsatxo, poltsatxua | sakelatxo, poltsiko txiki | poltsatxo (eta polsatxo) iz. Sakelatxoa, poltsiko txikia. Polsatxwet 'poltsatxo [sakelatxo] bat'. |
pomada, pomadia | pomada | pomada iz. Gantzetan edo baselinatan gai eraginkorrak disolbatuz prestatzen den nahastura, larruazala igurtziz sendagai edo kosmetiko gisa erabiltzen dena. Nai badezu, botikan bertan prepatzen dezai pomadῐoi 'nahi baduzu, botikan bertan preparatzen dizute pomada hori'. Ik. untura; unguentu. |
ponpa | pilota, baloi | ponpa Haur. Haur hizkeran, pilota edo baloia. |
pontarron, pontarrona | zubi txiki | pontarron iz. Zubi txikia. Bi errien arteko mugan do pontarrona 'bi herrien arteko mugan dago pontarrona'. |
ponte, pontia | ponte; harraska | ponte 1 iz. Bataiarria. Bataiatzeko pontῐa 'bataiatzeko pontea'. 2 iz. Ur bedeinkatu ontzia. Ur-bedeinkatuen pontῐa 'ur-bedeinkatuaren pontea'. 3 iz. Harrizko harraska. 4 iz. Eraikuntzako kutxatila. [Arketa (Ond Bak): Ponte ‘arqueta’, erdaraz. Lur azpitik eramaten diren ura, elektrizitatea etab. kontrolatzeko da pontea, erdaraz arqueta esaten diotena, eta orain –2005 urtean– metalezkoa izaten dena]. |
porka, porkia | korda | porka iz. Korda; baratxuriez, tipulez eta kidekoez mintzatuz, bata bestearen ondotik loturiko multzoa. Maiz porkῐa. Arta porkῐa. Babatxui porkῐa. |
porlan-zaku, porlan-zakua | porlan-zaku | |
porlan, porlana | porlan, zementu | porlan iz. Zementua. Porlana iten dai Olaztiko fabrikan 'porlana egiten dute Olaztiko fabrikan. ◆ porlan-zaku. Zementu zakua. Orrek bi porlan-zakukin inko dezu etxῐa 'horrek bi porlan-zakurekin egingo dizu etxea'. |
porlandu, porlantzen | zementatu | porlandu dau ad. Zementatu. Kale guztia porlandu dai 'kale guztia zementatu dute'. |
porra, porria | borra | porra iz. Borra, mailu handia. |
porraketan | borraz joka | porraketan adb. Borraz joka. Porraketan lertu tu pago atxiek 'porraketan [burdin ziria erabiliz] lehertu ditu pago atxiak [trangaderak]'. |
porrokatu, porrokatzen | porrokatu | porrokatu 1 da/dau ad. Hautsi, xehatu; suntsitu, desegin. Egwaize zakar onek dana porrokatuko dau 'hego haize zakar honek dena porrokatuko du'. 2 da ad. Erabat nekatu. Lan da lan, raso porrokatwik no 'lan eta lan, arras porrokaturik nago'. Porrokatwik despeῐtu dau festa eguna 'porrokaturik bukatu du festa eguna'. |
porron, porrona | porroi, ontzi | porron iz. Porroia, ontzia. Ik. ontzi. Jaix porrona. |
porrot | porrot | porrot iz. Ik. kiebra. ◆ porrot egin (> porrot in). Oiek porrot in dai, ezerbe gelditu dῐa 'horiek porrot egin dute, ezer gabe gelditu dira'. Ik. arruinatu; kiebra egin; meko egin. |
porru planta, porru plantia | porru landare | |
porru-patatak | porru-patatak | |
porru, porrua (1) | porru | porru1 iz. (Bot.) (Allium porrum). ◆ porru planta. Porru landarea. ◆ porru-patata(k) pl. Porruak eta patatak uretan egosiz prestatzen den janaria. Gaur porru-patatak bazkaitako 'gaur porru-patatak bazkaritarako'. ◆ (norbaiti) porrua sartu. Lgart. Zigorra ezarri, zigortu. [meterle un puro a alguien]. Ik. isundu; isuna bota. ¬ |
porru, porrua (2) | porru | porru2 iz. Marihuana edo haxixa tabakoarekin nahasiz eginiko zigarreta. |
porrua sartu | zigorra jarri | |
porrusalda, porrusaldia | porrusalda | porrusalda iz. Porruz egindako salda. (Alderatu: porru-patata(k)). |
portaera, portaeria | portaera | portaera iz. Portatzeko modua. Portaera txarra ibili dau eskolan txikitati 'portaera txarra ibili [izan, eduki] du eskolan txikitatik'. Ik. konportamentu; ibilera. |
portatu, portatzen | portatu | portatu da ad. Jokatu, aipatzen den moduan aritu edo jardun. Txarki portatu. Gaizki portatu. Ondo / ongi portatu. Ber dan bekela portatzen badaiz domekan fanko gaituk zinῐá 'behar den bezala portatzen bahaiz domekan joango gaituk zinera'. ▲ Sin. konportatu. |
portez | partez, ordez | portez (ordez & partez) adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. Ik. ordez; (-en) partez. |
portilu, portilua | mendate | portilu iz. Mendi arteko pasabidea, bidezidorretik egiten dena. Odolkiko portilua. Ik. portu. |
portu, portua | mendate | portu iz. Mendatea. Portuko bidῐa 'mendateko bidea'. Portuko liorra 'mendateko aterpea'. Ik. portilu. [2 iz. Itsasoko portua.] |
portuges, portugesa | portuges | portuges 1 iz./adj. Portugaldarra. Jose ta Marijose senar-emaztῐek portugesak dῐa, ta urte asko dῐatziai Urdinen bizitzen 'Jose eta Marijose senar-emazteak portugesak dira, eta urte asko daramatzate Urdiainen bizitzen'. 2 iz. Portuges hizkuntza, portugalera. Emengo eskolatan franzesa ta inglesa, bai, bea portugesa eztai yakusten 'hemengo eskoletan frantsesa eta ingelesa, bai, baina portugesa ez dute erakusten'. |
porzelana, porzelania | portzelana | porzelana iz. Portzelana; gai zeharrargia, irazgaitza, buztingintza finean erabiltzen dena. Porzelanazkwa da 'portzelanazkoa da'. Porzelanazko kikarak ta pate txikiek 'portzelanazko kikarak eta plater txikiak'. |
porzio, porziua | zati, puska | porzio iz. Ik. zati; parte; puska. |
posible | posible | posible adj. Ik. daiteken. ▼ Anton. ezinezko, inposible. ◆ posible izan. Ezta posibel 'ez da posble'. Majokio, ezta posible 'majokiago, ez da posible'. |
posizio, posiziua | posizio | posizio iz. Egongunea, kokagunea. Ik. leku; toki. |
posta, postia | posta | posta iz. Perdigoi handia. Balak eta postak. Ik. perdigon; bala. ◆ postazo. Poztaz jotako tiroa. |
postal, postala | postal | postal iz. Posta-txartela. Bakaziota faten dan aldio postala bialtzen dwa 'bakaziotara joaten den aldiro postala bidaltzen dit'. Ar(r)en postala jaso du Gaubonak ta Urteberria felizitatzen 'haren postala jaso dugu Gabonak eta Urteberria zoriontzen'. Ik. felizitazio. |
poste, postia | pilare, zutabe. 2 zutoin; hesola | poste 1 iz. Zutabea. Etxῐen postῐek 'etxearen zutabeak'. Ik. pilare. 2 iz. Zutoina; hesola. Telefono postῐek 'telefono posteak'. Ik. pikete; mustaka. |
postilla, postillia | zarakar | postilla iz. Zarakarra; larruazalean, zauriak edo urratuak lehortzean, sortzen den gainalde gogortua. Ik. kostra; tortika. |
postre, postria | postre, azkenburu(ko) | postre iz. Postretako, ze artu ber dezai? 'postretako, zer hartu behar duzue?'. |
postu, postua | postu | postu 1 iz. iz. Erabilera jakin baterako gunea. Txozako postuek 'txozako postuak [ehiza postuak]. Ik. leku; toki. 2 iz. Kargua; lanpostua. |
postura, posturia | jarrera | postura 1 iz. Gorputz jarrera; jartzeko era, norbait edo zerbait jarrita dagoen era. Bizkarreko mina, postura txarrῐen iten dezulako lo 'bizkarreko mina, postura txarrean egiten duzulako lo'. 2 iz. Jarrera, egoera; pentsateko edo aritzeko jarrera. Postura hartan ez yotiaiti (huelgan). |
pota, potia | pota | pota iz. Txibiaren antzeko moluskua, ez hain fina (Ommastrephes sagittatus). Pl. potak. Gaur potak jan tu 'gaur potak jan ditugu'. Potak arrotzakin prepatuta 'potak arrozarekin preparatuta'. |
potaje, potajia | potaje | potaje iz. Eltzekaria, lapikokoa. Ik. eltzari; eltzeko. |
potente, potentia | potente | potente adj. Ahalmen handikoa, potentzia handikoa. ◆ tente-potente adb. Tente, geldirik. ● Esr. Tente-potente, txerri(a) buztana tente. |
poto, potua | poto | poto iz. Ontzia; bereziki, kontserba ontzia. Tomate potwa 'tomate potoa'. Konserba potwek 'kontserba potoak'. ◆ sega poto (eta sega pote [Ziordia]). Segalariak gerrian eramaten duen ontzixka, segarria heze izateko erabiltzen dena. |
potolo, potolua | potolo | potolo adj. Gizena, lodia. Aur potolwa 'haur potoloa' (LM). Ik. gizen; lodi; potzolo; puztikilo. |
potorro, potorrua | alu | potorro iz. Lgart. Alua; emakumearen sexu organoa. Ik. alu; ipurdi; fandango. |
potro, potrua | potro | potro iz. Lgart. Barrabila. Ik. barrabil; koskabilo; arrontza(k). ◆ potrotaraino egon (> potrotaindo yon). Kokoteraino egon, nazkatua egon. |
potrobakar, potrobakarra | arakoil, monorkidiko | potrobakar adj./iz. Arakoila, barrabil bakarra duena. ▲ Sin. barrabil bakarreko. Potrobakarrekwa 'potrobakarrekoa'. |
potroskilo, potroskilua | sendokote | potroskilo adj. (Gutxiespen balioarekin). Lgart. Sendokotea. Jende indartsua, potroskilwa. |
potroso, potrosua | potroso | potroso adj. Gibel-handia. |
potrozorri, potrozorria (?) | potrozorri | potrozorri 1 iz. Zorrien ordenako intsektu bizkarroia, giza gorputzaren alderdi iletsuetan, batez ere pubisean, bizi ohi dena. 2 adj. (Irain hitz gisa). Petrala, gogaikarria. |
pott | pot, porrot | pott ◆ pott egin (> pott in). Akituta, indarra galduta, ahaleginean huts egin. Ik. meko. |
pottoko, pottokua | pottoko | pottoko iz. Behorraren kume arra. Ik. zaldikuma; behoka (> bioka). |
potxokan | botxoka / potxoka | potxokan adb. Haur jolasa, bola zuloan [botxoan / potxoan] sartzean datzana. |
potzolo, potzolua | potzolo | potzolo adj. Lodia, gizena. ▲ Sin. puztikilo, potolo, zanpatorta / zanpatorto. |
poz-pozik | poz-pozik | |
poz, poza | poz | poz iz. Poz aundia 'poz handia'. ▼ Anton. tristura. ◆ bizitzeko poz. Bizitzeko poza ematen duen gauza. Eztuka bizitzeko poz aundik 'ez dauka bizitzeko poz handirik'. Ik. bizipoz; satisfazio. ◆ poza hartu dau ad. Poza sentitu. Nolako poza artu dau ikus dezunῐen 'nolako poza hartu du ikusi dizunean [zaituenean]'. Ik. ilusioa egin (> ilusiua in). ◆ poza eman. Poza sorrarazi. |
poza hartu | poz(a) hartu | |
pozal, pozala | balde, bozal | pozal iz. Bozala, baldea. Ik. balde. |
pozalkada | baldekada | pozalkada iz. Baldekada. Pozalk'at ur bota zῐan buti bῐa 'pozalkada bat ur bota zion burutik behera'. Ik. baldekada. |
pozalkan | baldeka | pozalkan adb. Pozala [baldea] neurri erabiliz. Ura pozalkan ekarri 'ura baldeka ekarri'. ▲ Sin. baldekan. |
pozik | pozik | pozik 1 adb. Pozez beterik, poztasunez. ▲ Sin. alai (?), alegere, alegre, kontentu. ▼ Anton. triste. 2 adb. Askietsirik, gogobeterik. Ik. konforme. ◆ pozik egon (> pozik yon) ◆ pozik fan. Pozik joan. ◆ pozik hartu. ◆ pozik gelditu (konforme gelditu). ◆ poz-pozik adb. pozik-en indargarria; oso pozik. Poz-pozik do erregaluekin 'poz-pozik dago erregaluarekin'. |
poztasun, poztasuna | poztasun | poztasun iz. Poza, pozezko egoera. Notiziorrek poztasun aundia eman dwa 'notizia horrek poztasun handia eman dit. ▲ Sin. alaitasun, poz. ▼ Anton. tristetasun. |
poztu, pozten | poztu | poztu da/dau ad. Poz hartu, poz eman, pozez bete. Poztu in berko zindake 'poztu egin beharko (zinateke) zenuke'. Ik. alaitu; alegratu. |
praktika, praktikia | praktika | praktika (eta pratika) iz. Teoria ta praktikῐa 'teoria eta praktika'. Praktika pixkatekin, trebe za 'praktika pixka batekin, trebe zara'. Praktika pixkat artu artῐa, juxto moldatzen naiz lanῐen 'praktika pixka bat hartu arte, justu moldatzen naiz lanean. Praktika gaio ber dau 'praktika gehiago behar du'. Pratika aundia duka txofer lanetan 'praktika handia dauka txofer [gidari] lanetan'. |
praktikatu, praktikatzen | praktikatu | praktikatu (eta pratikatu) dau ad. Aspaldi praktikatu be, ia-ia aztu zaio pianwa jotzen 'aspaldi praktikatu gabe, ia-ia ahaztu zaio pianoa jotzen'. |
praktiko, praktikua | praktiko | praktiko adj. Helburuari ongi egokitzen zaiona. Erramintῐau ezta bátere praktikwa 'erreminta hau ez da batere praktikoa'. |
pratika, pratikia | praktika | |
pratu, pratzen | probatu | |
pratzaile, pratzailia | dastatzaile | pratzaile iz. Dastatzailea. Pratzaile txarra ibil du; dana gatzi do 'dastatzaile txarra ibili dugu; dena gazi dago'. |
prebenitu, prebenitzen | prebenitu | prebenitu 1 da ad. Neurriak hartu. |
predikatu, predikatzen | predikatu | predikatu dau ad. Sermoia galanta predikatu dau 'sermoi galanta predikatu du'. || Eztau ejenpluekin predikatzen 'ez du etsenpluarekin predikatzen'. Bakoitzak betako baindo-re errazo da bestendako predikatzῐa 'bakoitzak beretako baino errazago da besterendako predikatzea'. |
predikatzaile, predikatzailia | predikatzaile | predikatzaile iz. Predikaria; predikatzen duen pertsona; egiteko nagusitzat eliz hitzaldiak ematea duen elizgizona. |
predikazio, predikaziua | predikazio, prediku | predikazio iz. Predikua, sermoia. Bota zen predikazio bat! 'bota zuen predikazio bat!'. Ik. sermoi. |
pregonatu, pregonatzen | pregonatu, aldarrikatu | pregonatu dau ad. Aldarrikatu. || Pregoia jo, isilpekoa zabaldu. Etxitun (ez jitun) kontuok ixilik gordeko, ez; listo pregonatuko jitun danok entῐatzeko moduen 'ez ditin kontuok isilik gordeko, ez; azkar pregonatuko ditin denok enteratzeko moduan'. |
pregonero, pregonerua | pregoilari, aldarrikari | pregonero iz. Pregoilaria, aldarrikaria; pregoia jotzen duen pertsona. |
pregu, pregua | dei(ak), eliz dei(ak); pregoi | pregu (eta prego [?], pregwek) iz. Batez ere pl. preguek. Eliz deia; ezkontza baten berri ematen duena dena eta meza nagusian adierazten dena. Ezkondu aurreti(k) izaten dῐa pregwek 'ezkondu aurretik izaten dira pregoiak'. ◆ preguak hasi (> pregwek asi) [Urdiain] Preguek hasi dia (Ond Bak). ◆ pregutan egon (> pregotan yon). Pregotan do 'pregutan dago'. |
premia | premia | premia iz. Ik. beharra (> berra); nezesidade. ◆ premia ibili. Premia izan. Premia aundia duka 'premia handia dauka'. Etxi'onek bauka premia txwitzeko 'etxe honek badauka premia zuritzeko'. E'zukan premiaik 'ez zeukan premiarik'. ◆ premian egon (> premien yon). Oi premien do 'hori premian dago'. ◆ premia(rik) gabe (> premieipe). |
premiatu, premiatzen | premiatu | premiatu 1 dau ad. Behartu, hertsatu. Ataia premiatuik do: ezin zabaldu, ezin itxi (Ond Bak). Ataia premῐatu ‘atea behartu, atea orpotik atera’{forzar la puerta}. 2 dau ad. Behartu, trokatu, bihuritu. Belauna premiatu. Ezurren bat dukat premiatwik 'hezurren bat daukat premiaturik'. Ik. bihortu. |
premiazko, premiazkua | premiazko | premiazko adj. Ik. beharrezko; berdan(a). ◆ premiazkoa izan (> premiazkwa izan). |
premio, premiua | sari | premio iz. Saria. – premiua patu. – premiua eman. – premiua hartu, jaso. – premiua ailatu. Suertῐa! Premiua ailatu! 'suertea! Saria ailegatu!'. |
prenda, prendia | prenda | prenda iz. Pertsonengatik esanda, balio handikoa. (Batez ere, ironiaz erabiltzen da). A ze prendῐa! 'a zer prenda'. Ik. alaja. |
prensa, prensia | prentsa | prensa iz. Tresna zapaltzailea, konprimatzeko makina. |
prensatu, prensatzen | prentsatu | prensatu dau ad. Prentsatu, prentsan zapaldu. Ik. zapaldu. |
preokupatu, preokupatzen | preokupatu, kezkatu | preokupatu (eta prekupatu) 1 da ad. Kezkatu. Emaztῐa medikutan dail da preokupatwik do 'emaztea medikutan dabil eta preokupaturik dago'. Bῐandutwik ta etxῐa bueltatzen ez zala ikusita, preokupatzen asi gindan 'beranduturik eta etxera bueltatzen ez zela ikusita, preokupatzen hasi ginen'. Ik. apuratu (> apwatu); larritu. 2 da ad. Arduratu. Bestῐoingeiti ezaitez oinbeste preokupatu ta artazu zῐautako denborῐa 'besteongatik ez zaitez honenbeste preokupatu eta har ezazu zeuretako denbora'. Ik. okupatu. |
prepatu, prepatzen | preparatu, prestatu | prepatu da/dau ad. Preparatu, prestatu. – Prepatuik ze? 'preparaturik / prest zaude?'. || Afaia prepatu 'afaria preparatu'. Ik. organizatu. |
pres | prest | pres adb. Prest, prestaturik. Pres no launtzeko 'prest nago laguntzeko'. Ik. pronto; listo. ◆ pres egon (> pres yon). Prest egon. Asi nai dezunῐen; gu pres ge ta 'hasi nahi duzunean; gu prest gaude eta'. ◆ pres ibili (eduki). Prest eduki. Pres dukat maletῐa 'prest daukat maleta'. Pres dukatzit arropak 'prest dauzkat arropak'. |
presa, presia | presa (2) | presa iz. 1 iz. Ibai edo kideko baten ibilbidean eraikitzen den horma, ura pilatzeko edo desbideratzeko erabiltzen dena. Ik. ubarka; erreten; parada. 2 iz. Urtegia. |
presentatu, presentatzen | presentatu | presentatu da/dau ad. ¬ |
presente | presente | presente pred. Aurrean dena edo dagoena. Oi leku guzitan presente do 'hori leku guzietan presente dago'. |
presenzia | presentzia, itxura | presenzia iz. Presentzia, itxura. Presenzῐa ona duka; etxuraduna da 'presentzia ona dauka; itxuraduna da'. Ik. etxura. |
presidente, presidentia | presidente | presidente 1 iz. Gobernuburua; Errepublika bateko estatuburua. 2 iz. Erakunde, biltzar edo elkarte baten burua. |
presio, presiua | presio | presio 1 iz. Presio gutxi duka txorroko urak 'presio gutxi dauka txorrotako urak'. 2 iz. Norbaiten ekintzetan edo jokaeran eragina duen indarra. Karrerista ona da, bea presio aundiai sartu dῐai 'karrerista ona da, baina presio handiegia sartu diote'. ◆ presioa egin (> presiyua in) dau ad. Tensiyua artzeko aparatwek presio aundia iten dau beswen 'tentsioa hartzeko aparatuak presio handia egiten du besoan'. Presio ikaragarria in zaῐn ikurriña kendu ta Españako banderῐa patzeko 'presio ikaragarria egin zuten ikurriña kendu eta Espainiako bandera paratzeko'. Ik. presionatu. |
presionatu, presionatzen | presioa egin | presionatu 1 dau ad. Zerbaiti presioa egin. Ik. kalkatu; presioa egin (> presiyua in). 2 dau ad. Norbaiten ekintzetan edo jokaeran eragin. Ik. behartu; presioa egin (> presiyua in). |
preso yan | preso eraman | |
preso, presua | preso | preso 1 adb. Preso yon 'preso egon'. Txakurra preso dukai 'txakurra preso dute'. 2 iz. Preso dagoen pertsona. ◆ preso yan. Preso eraman; preso hartu, atxilotu. Preso yan dai 'preso eraman dute'. |
prestatu, prestatzen | prestatu | prestatu dau ad. – dirua prestatu. Erremitia prestatu. Ik. kendu; dirua kendu. |
prestatzaile, prestatzailia | prestatzaile, mailegu emaile | prestatzaile iz. Mailegu emaile; diru kopuru bat edo gauza bat maileguz ematen duen pertsona. Dirua prestatzen dena da prestatzailῐa 'dirua prestatzen duena da prestatzailea'. |
prestu, prestua | prestu | prestu adj. Persona prestua 'pertsona prestua'. (?) |
pretesto, pretestua | aitzakia | pretesto 1 iz. Aitzakia. 2 adj. Aldeintzak emeti, petrestuoi! (?). Ik. enplasto. |
prezio, preziua | prezio | prezio iz. ◆ erdi-prezioan (> erdi-preziuen). |
preziosidade, preziosidadia | edertasun | preziosidade iz. Edertasuna. Ik. edertasun. |
preziso | beharrezko izan | preziso adb. Beharrezko izan nahitaez Preziso ber dau. ◆ preziso izan. |
preziso, prezisua | beharrezko, nahitaezko | preziso adj. Beharrezkoa izan. Sagona trozua preziso ber dik. Ik. beharrezko. |
pribatu, pribatua | pribatu | pribatu 1 adj. Herri erakundeek parte hartzen ez dutena; estatuari ez dagokiona eta haren mende ez dagoena. Emengo dermiua pribatua da; baswa, komunala 'hemengo dermioa pribatua da; basoa, komunala'. Klinika oiek danak pribatuek dῐa 'klinika horiek denak pribatuak dira'. ▼ Anton. publiko; komunal. 2 adj. Partikularra, norberarena. Ik. partikular. |
pribilejio, pribilejiua | pribilegio | pribilejio iz. Pribilegioa. Indartsuendako dῐa pribilejio aundiek 'indartsu(ar)endako dira pribilegio handiak'. Ik. bentaja. |
prima, primia | prima (2) | prima iz. Lorpen berezi batengatik egiten den ordainketa-gehigarria. Sweldotik aparte, bi prima jaso tuai 'soldatatik aparte, bi prima jaso dituzte'. Ik. estra; gratifikazio. |
primabera, primaberῐa | udaberri | primabera iz. Udaberria. San Benito primabera, kaka txuria goitik behera (Udaberri ataien, elurra firi-fara). Ik. udaberri. |
primal, primala | urte beteko (bildots); txerri gazte | primal adj./iz. Urte betetik gorako arkumea. | Txerri gaztea. ¬ |
primerako, primerakua | primerako | primerako adj. Egokia, bikaina. Ik. apropos(a); eroki. |
primeran | primeran | primeran adb. Bikain, oso ongi. Ik. geizkitxo; majo2; panparroi. |
primitibo, primitibua | primitibo | primitibo adj. Gizataldeez mintzatuz, idazkera eta industria eta teknika aurreratuak ezagutzen ez dituena. |
primo, -a txiki; primo, -a txikia | lehengusu txiki; lehengusina txiki | |
primo, primua / prima, primia | lehengusu | primo, -a (Generoa hartzen du) iz. Lehengusua. Ik. lehengusu. ◆ primo, -a txiki. Lehengusu txikia; lehengusina txikia, gurasoen lehengusuen semea edo alaba. |
printza, printzia | printza | printza 1 iz. Gauza edo gai baten zatiki txiki. Ezpal printzῐa 'ezpal printza'. Egur printzia 'egur printza'. Ik. ezpal. Burni printzῐa 'burdin printza'. Burni printzῐa sartu zait bietzῐen 'burdin printza sartu zait behatzean [hatzean]'. || Puska txikia. Ogi printzῐa 'ogi printza'. Emantzak ogi printza bat 'emaidak ogi printza bat'. 2 iz. (Argi) izpia. Argitasun printza bat sartzen da laioko zirrituti 'argitasun printza bat sartzen da leihoko zirritutik'. ◆ printzak atera (> printzak ata) dau ad. Printzatu. Porraketan, burniziai printzak atartῐa 'porraketan [borraz joka], burdin ziriari printzak atera arte'. |
printzatu, printzatzen | printzatu | printzatu da/dau ad. Printzak egin; arrakalatu, pitzatu. Azkazalak printzatu. Sutako egurra printzatu [egur printzak egin]. Ik. kaskatu. |
prinzesa, prinzesia | printzesa | prinzesa iz. Printzesa. |
prinzipal, prinzipala | printzipal | printzipal (> prinzipal) adj. Arrama prinzipala. Prinzipalena osasuna dok. Hoi da prinzipalena. Jende prinzipalak. Ik. nagusi / nagosi; jeneral. |
prinzipe, prinzipia | printze | prinzipe iz. Printzea. |
prisa, prisia | presa | prisa iz. Presa; zerbait azkar eta astirik galdu gabe egiteko premia. Prisa aundia dukazu? 'presa handia daukazu?'. ◆ prisa eman (> prisῐa eman) dau ad. Presa eman. Bestei prisῐa eman, bai, bea bῐa lasai baindo lasaio ibiltzen da 'bestei presa eman, bai, baina bera lasai baino lasaiago ibiltzen da'. ◆ prisa ibili (> prisῐa ibili [eduki]). Presa eduki, presa izan. Prisῐa dukat ta banua 'presa daukat eta banoa'. Ez emen duka prisa aundik 'ez omen dauka presa handirik'. |
prisaka(n) | presaka | prisaka(n) (eta presaka) adb. Presaz. Hain presaka jaten dau, belaxe jaten dau dena (Ond Bak). Beti prisakan, garaiz sekula ez ailatzeko 'beti presaka, garaiz sekula ez ailegatzeko'. Ezaun do prisakan indako lana dala 'ezagun dago presaka egindako lana dela'. Gwai prisakan naile ta beste egunen batῐen yonen ga 'orain presaka nabil eta beste egunen batean egonen gara'. |
prisia eman | presa eman | |
prisia ibili | presa izan | |
proba in | proba egin | |
proba, probia | proba, froga | proba (eta prueba) iz. Ald. proga. ◆ proba egin (> proba in, prueba in; proga in). 1 Intzan proba. Proba bat in ber du. Proga in (AG). 2 probῐa in. Aurrera egin, aurreratu. Yauriokin porruek probῐa in dai 'euri hauekin porruek aurrera egin dute'. [proba in ≠ probῐa in; proba in: saiatu; probῐa in: examena in]. ◆ probakan adb. Probatuz, proba eginez. Ik. probaketa(n). ¬ |
probakan | probatuz, proba eginez | |
probaketan | probaketa / probaketan* | probaketa iz. ◆ probaketan adb. Probatzen, saiatzen. Ik. probaka(n). |
probatu, probatzen (1) | probatu | probatu1 (eta pratu) 1 dau ad. Zerbait edo norbait omen den bezalakoa ote den egiaztatu, saio edo azterketa bidez. Ondo dailen probatu dezu? 'ondo dabilen probatu duzu?'. 2 (eta pratu) dau ad. Dastatu. Zopῐa pratazu 'zopa proba ezazu'. 3 (eta pratu) dau ad. Jantziak eta kidekoak probatu. ◆ (norbait) probatu, proban patu. Tentatu, zirikatu. |
probatu, probatzen (2) | frogatu | probatu2 da/dau ad. Frogatu, froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutarazi. Bῐa izan zanik ezta sekula probatu 'bera izan zenik ez da sekula frogatu'. Ik. demostratu. |
probetxu, probetxua | probetxu | probetxu iz. Onura. Abil, abil; eztok probetxu asko atako orti 'habil, habil; ez duk probetxu asko aterako hortik'. Ik. aprobetxamentu. ◆ probetxuzko adj. Onurazkoa. Eztuka probetxuzko gauza aundik 'ez dauka probetxuzko gauza handirik'. Inko balau probetxuzko zeozer 'egingo balu probetxuzko zer edo zer'. Ik. probetxugarri. |
probetxubeiko, probetxubeikua | probetxugabe | probetxubeiko adj. Probetxugabea; probetxurik ez duena, probetxurik ateratzen ez zaiona. Probetxwik eztukana, probetxubeikuwa 'probetxurik ez daukana, probetxugabea'. |
probetxugarri, probetxugarria | probetxugarri | probetxugarri adj. Probetxuzkoa (LM). |
probetxuzko, probetxuzkua | probetxuzko | |
probintzi | probintzia. 2 Gipuzkoa | probintzi 1 iz. Probintzia, herrialdea. 2 Probintzi (eta Prointzi) (P larriarekin) iz. Gipuzkoa. |
probintziano | gipuzkoar | probintziano (eta prontziano) adj./iz. Gipuzkoakoa; Gipuzkoako herritarra. |
problema, problemia | problema | problema (eta prolema) 1 iz. Arazoa, erabakitzeko edo konpontzeko edozein eratako eragozpenak agertzen dituen egitekoa. Ez gendukan, ba, problema gutxi! 'ez geneukan, ba, problema gutxi!'. 2 iz. Matematiketan, argitu edo ebatzi behar den arazoa. Bat ezpa, problema guztiek ondo in tu 'bat izan ezik, problema guztiak ondo egin ditu'. |
problematiko, problematikua | problematiko | problematiko adj. Arazotsua, arazoak sortzen dituena. Problematikwa izan da beti 'problematikoa izan da beti'. |
produkto, produktua | produktu | produkto iz. Produktua. Produkto txarra ata zaira 'produktu txarra atera zait'. |
produkzio, produkziua | produkzio | produkzio (eta produzio) iz. Ekoizpena. Estranjeῐra yaten daῐ fabrikako produkzio gaiena 'estranjeriara [atzerrira] eramaten dute frabrikako produkzio gehiena'. |
produzitu, produzitzen | produzitu | produzitu dau ad. |
profesio, profesiua | profesio | profesio iz. Lanbidea. Ik. lanbide; ofizio. |
profesional, profesionala | profesional | profesional adj./iz. Jarduera jakin bat lanbide duena; amateur ez dena. |
profeta, profetia | profeta | profeta iz. Jainkoak argiturik eta haren izenean, egia ezkutuen edo etorkizuneko gertaeren berri ematen omen duen pertsona. |
proga, progia | froga | proga iz. Froga, zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza. Ik. proba. ◆ proga egin (> proga in). Proba egin, saioa egin. [Oharra: 'proga' adineko jendeak esaten du]. |
programa, programia | programa | programa 1 iz. Egitaraua. Programῐa pintxo jok inik; bakarren batzuk oitwik jek olako gauzak iten 'programa pintxo [dotore] zagok eginik; bakarren batzuk ohiturik zaudek holako gauzak egiten'. 2 iz. Eskolako programῐa 'eskolako programa' (LM). |
proibitu, proibitzen | debekatu, galarazi | proibitu dau ad. Debekatu, galarazi. Ik. galarazi; debekatu; eragotzi (> iotzi). |
Prointzi | Gipuzkoa | Probintzi (eta Prointzi) iz. Gipuzkoa. |
promesa, promesia | promes | promesa (a itsatsia) iz. Promesa. Ik. agindu; mandamentu. ◆ promesa egin (> promesῐa in). Promes egin. Ik. prometitu. |
prometitu, prometitzen | promestu, prometatu | prometitu dau ad. Ik. agindu; hitza eman; promesa egin (> promesῐa in). |
pronto | pronto, prest | pronto adb. Prest. Dana jateko pronto 'dena jateko pronto'. Bazkaia pronto do 'bazkaria pronto dago'. Maia pronto do 'mahaia pronto dago'. Pronto ago? 'pronto hago?'. Ik. listo; pres. |
propaganda, propagandia | propaganda | propaganda iz. Zerbait ezagutaraztea, jarraitzaileak edo erosleak lortzeko. Ixilien bota daῐ propagandῐa 'isilean bota dute propaganda'. Kaso iniozu propagandῐai! 'kasu egiozu propagandari!'. |
propina, propinia | eskupeko, propina | propina iz. Eskupekoa (saria). Ondo portatuzkio, pagῐekin propinῐa ematen zwain 'ondo portatuz gero, pagarekin propina ematen zidaten'. Ik. gratifikazio. ◆ propina eman (> propinῐa eman). Ze gosta zaizu propinatxuet ematῐa? 'Zer gosta zaizu propinatxo bat ematea?'. |
propio, propiua | propio | propio 1 adj. Odolekoa, propioa. Ama propiua. Ik. lijito. 2 adj. Berezkoa. Soro propiua da, nῐaurῐa 'soro propioa da, neurea'. Eskuerῐa da Eskualerriko izkera propiua 'euskara da Euskal Herriko hizkera propioa'. |
proponitu, proponitzen | proposatu | proponitu 1 dau ad. Proposatu. 2 da ad. Saiatu. |
proporzio, proporziua | proportzio | proporzio iz. Proportzioa. Partitzeko garaien, gaizki in tu proporziuek 'partitzeko [banatzeko] garaian, gaizki egin ditu proportzioak'. |
protejitu, protejitzen | babestu | protejitu da/dau ad. Babestu. |
protekzio, protekziua | babes | protekzio iz. Babesa. |
protesta, protestia | protesta | protesta iz. Adostasun ezaren edo arbuioaren adierazpena. Welga egunῐen protesta aundiek yon dῐa 'huelga [greba] egunean protesta handiak egon dira'. |
protestatu, protestatzen | protestatu | protestatu dau ad. Ik. kejatu. |
prozesio, prozesiua | prozesio | prozesio 1 iz. Erlijiozko ibilaldia, pertsona multzo batek abestuz edo otoiztuz egiten duena. Erriai buelta eman dῐai, prozesiuen 'herriari buelta eman diote, prozesioan'. 2 iz. Irud. Jende andana joan-etorrian. Ezaun do ointwek ata dῐala; or daile jendῐa prozesiuen 'ezagun dago onddoak atera direla; hor dabil jendea prozesioan'. |
publikatu, publikatzen | publikatu | publikatu 1 dau ad. Argira atera, argitara eman. Bandwa publikatu dai 'bandoa publikatu dute'. 2 dau ad. Argitaratu. Publikatu dai libua 'publikatu dute liburua'. |
publiko, publikua | publiko | publiko 1 adj. Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. Eskola publikwá faten da 'eskola publikora joaten da'. ▼ Anton. pribatu. 2 adj. Agerikoa, jendaurrekoa. Nai denak fan, publikwa da reuniuoi 'nahi duenak joan, publikoa da bilkura hori'. |
puerkeia / porkeia | zikinkeria | puerkeria (> puerkeia, porkeia) iz. Zikinkeria. Ik. zikinkeria (> zikinkeia); lakats. |
pulmon | birika | pulmon iz. (Batez ere pl.) Pulmonetakuá (Ond Bak). Ik. birika. |
pulmonetako, pulmonetakua | biriketako, birikeri | pulmonetako iz. Biriketakoa, birikeria. Pulmonetakuá (Ond Bak). Ik. biriketako. |
pulmonia | birikeri, biriketako | pulmonia iz. Birikeria, biriketako gaitza. ◆ pulmonia belar (> pulmonia bear) iz. (Bot.). |
pulmonia bear, pulmonia bearra | ||
pulpa, pulpia | erremolatxa orea | pulpa iz. Erremolatxa orea, pentsutarako abereei ematen zaien bazka. Remolatxan kaskala-ta da pulpῐa; pertzῐen yosita ematen zezaion ganauai 'erremolatxaren azala-eta da pulpa; pertzean egosita ematen zitzaion ganaduari'. |
pulpitu, pulpitua | pulpitu | pulpitu iz. Predikurako plataforma. Arek pulpituti esaten zituenak 'hark pulpitutik esaten zituenak'. |
pulsera, pulseria | eskumuturreko | pulsera iz. Pultsera, eskumuturrekoa; eskumuturrean eramaten den eraztun moduko apaingarria edo babesgarria. |
pulsu / pulsuak (2) | loki | pulsu(ak) [Altsasu] iz. (Batez ere pl.) Lokia. {Púlsubák, las sienes (Iza Alts)}. Ik. lotoki. |
pulsu, pulsua (1) | pultsu | pulsu iz. Pultsua. Pulsua artu 'pultsua hartu'. Eskuturrien hartzen dai medikuek pulsua 'eskumuturrean hartzen dute medikuek pultsua'. |
punpala | erori | punpala Haur. Erori. |
punpatako, punpatakua | danbateko | punpatako iz. Danbatekoa. ▲ Sin. golpe. Ik. bunbatako. |
punta ihar, punta iharra / punta seko | (zuhaitz) adar ihar | |
punta, puntia | punta | punta 1 iz. Igitaiek puntiekin (Ond Bak). Punta txorrotxa 'punta zorrotza'. 2 iz. Irud. Zuldurra ata zaio sur puntan 'zaldarra atera zaio sudur puntan'. Mendi puntan yon ga 'mendi puntan egon gara'. Ik. isuri punta (> isui punta). Txuma puntan. 3 iz. Punta bateti bestῐa 'punta batetik bestera'. Munduen azkeineko puntan 'munduaren azkeneko puntan'. Ik. mutur; eskina. ◆ punta atera (> puntῐa ata). Zarbairi puntak ata. ◆ punta ihar / punta seko. Zuhaitzengatik hitz eginez, adar puntak iharturik dituena. Ik. galar. |
puntabeiko, puntabeikua | punta gabeko | puntabeiko adj. Punta gabea, punta gabekoa. Puntabeῐko kutxilwa 'punta gabeko kutxiloa'. |
puntada, puntadia | puntada | puntada iz. Josteko puntadia; puntada haundiek eta puntada txikiek. ◆ puntadia bota. Eztenkada, zirikada. Ik. aditzeria bota. |
puntadun, puntaduna | puntadun | puntadun adj. Punta duena. Makila puntaduna. ▼ Anton. puntabeiko. |
puntal, puntala | euskarri, irozgarri | puntal iz. Euskarria, irozgarria. Ik. tente; ostiko. |
puntapatx, puntapatxa | puntapax, iltze | puntapatx iz. Puntapaxa, iltze mota txikia. Ola, bi puntapatxekin josita 'ohola, bi puntapaxekin josita'. Ik. giltza. |
punteia | tiro trebetasun, punteria | punteria (> punteia) iz. Ald. apuntei. Tiro trebetasuna. Ik. apunteria (> apuntei). |
puntero, punterua | erakusteko zotz. 2 punta-zizel | puntero 1 iz. Erakusteko zotza; seinalatzeko erabiltzen den zotza edo ziria. Berta maistrῐek punterwekin seinalatzen zen laitu ber genduena 'Berta maistrak punteroarekin seinalatzen zuen leitu behar genuena'. 2 iz. Punta-zizela; harria lantzeko altzairuzko esku lanabesa, punta konikoa edo piramidala duena eta mailuaz joz erabiltzen dena. Ik. zinzel. |
puntilla, puntillia | puntilla, parpaila | puntilla iz. Parpaila; zapi, eskuoihal, soineko eta kidekoen ertzetan josten den ehun sarezko zerrenda apaingarria, eskuz edo makinaz eginiko irudi tapituagoak eta ertz ondulatu edo puntadunak dituena. |
puntu, puntua | puntu | puntu 1 iz. Marka edo seinale guztiz txikia. 2 iz. Lekua, tokia, gunea. Aitatzen dezun puntu ortati txabolaindo bi kilometro onak yonko dῐa 'aipatzen duzun puntu hortatik txabolaraino bi kilometro onak egongo dira'. 3 iz. Puntuazio-marka. || i eta j letren gainean jartzen den marka. 4 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzaren emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitate bakoitza. Irugarren ekipwen baindo sei puntu gaio dukatziai 'hirugarren ekipoaren [taldearen] baino sei puntu gehiago dauzkate'. 5 iz. Jertseen, galtzerdien eta kidekoen ehuna osatzen duten begizta edo korapilo txikietako bakoitza. Ogeita emezortzi puntukin iten dot galtzaῐn bweltῐa 'hogeita hemezortzi punturekin egiten dut galtzerdiaren buelta'. 6 iz. Zauria ixteko ematen den puntada. Lau puntu eman dῐatziai buruen, in den ebaia ixteko 'lau puntu eman dizkiote buruan, egin duen ebakia ixteko'. ◆ puntua egin (> puntua in) dau ad. Eskuz, orratzak erabiliz, edo makinaz puntuzko ehuna egin. Puntua iten ordu asko pasatzen dau 'puntua egiten ordu asko pasatzen du'. ◆ puntu(-puntu)an (> puntu(-puntu)en) 1 adb. Aipatzen den orduan zehatz. Goizeko zortzietan puntu-puntuen jo dau mezῐa 'goizeko zortzietan puntu-puntuan jo du meza'. 2 adb. Neurri-neurrian. Gatz puntu-puntuen do zukua 'gatz puntu-puntuan dago zukua [babarrun eltzekaria]'. |
puntu(-puntu)en | puntu(-puntu)an | |
puntua in | puntua egin | |
puntual, puntuala | puntual | puntual adj. Badaki puntual-puntwala etortzen 'badaki puntual-puntual etortzen'. Ik. garaiz; mugaz. |
puntualidade, puntualidadia | puntualtasun, puntualitate | puntualidade iz. Puntualitatea, puntualtasuna. Puntwalidade gutxiko jendῐa 'puntualidade gutxiko jendea'. |
puntxon, puntxona | puntzoi | puntxon iz. Zulo txikiak egiteko erabiltzen den lanabes punta-zorrotza. Puntxona, zatak zulatzeko (Ond Bak). Ik. punzon; ezten. |
punzon, punzona | puntzoi | punzon (eta puntxon [Bakaiku]) iz. Puntzoia; zulo txikiak egiteko erabiltzen den lanabes punta-zorrotza. Punzonakin in dῐa ubalai zulwa 'puntzoiarekin egin dio uhalari zuloa'. Ik. ezten [ezten-zulo]. |
pupu, pupua | pupu | pupu iz. Haur. Mina. Pupua in dezu? 'pupua egin duzu?'. Pupua duka 'pupua dauka'. Ik. min. ● Esr. zah. Zortzi madi pupu, hamabi madi trapu. |
pure, puria | pure | pure iz. Zenbait elikagai egosiz eta birrinduz prestatzen den janaria. Patata purῐa 'patata purea'. ◆ purea egin (> púrῐa in) dau ad. Pure egin. Patatak yosi tuk púrῐa iteko 'patatak egosi ditut pure(a) egiteko'. |
purgatoio, purgatoiua | purgatorio | purgatorio (> purgatoio) iz. (Erl.) Infernuratzen ez diren arimak, zerura joan baino lehen, beren bekatuekin egin duten zor guztia ordaindu arte egoten diren toki oinazezkoa. Purgatoiuen den animain alde 'purgatorioan dauden arimen alde'. |
purgatu, purgatzen | purgatu | purgatu 1 da/dau ad. Hesteak arindu; purga hartu edo eman. Labatibῐa eman, purgatzeko 'aiuta eman, purgatzeko'. 2 dau ad. Hoditeria batetik airea edo funtzionamendu egokia oztopatzen duen hondakinen bat kanporatu. |
purgazio biar, purgazio biarra | (sendabelarra) | |
purgazio, purgaziua | garbitze | purgazio iz. purgatu aditzari dagokion ekintza; garbitzea. ◆ purgazio belar (> purgazio bear, purgazio bῐar). (Bot.) Zornatzen diren zauriak purgatzeko eta infekzioak garbitzeko erabiltzen den sendabelarra. Mataia sendatzekwa 'materia [zornea] sendatzekoa'. ¬ |
puria in | pure egin | |
puro, purua | puru (1) | puro1 adj. Purua, hutsa, garbia, nahasgabea. Ur purwa, garbia 'ur purua, garbia'. Miseia purwa 'miseria purua [hutsa]'. ◆ puro-purua (> puro-purwa) adj. Erabat garbia, aratza. |
puro, purua (2) | puru (2), zigarro | puru2 iz. Zigarroa. «Farias» purwek erretzen tu '«Farias» puruak erretzen ditu'. Ik. zigarro. |
purra | purra | purra interj. Oiloei hots egiteko erabiltzen den hitza. purra, purra! ▼ Anton. ixe [Bakaiku]. |
purrun-purrun | purrun-purrun | purrun-purrun Onomat. (Haur.) Ibilgailu hotsa; autoa. |
purrut | purrut | purrut. onomat. Uzkerraren onomatopeia. ◆ purrut egin (> purrut in). Haur. Ik. parrat. |
purrut in | purrut | |
pusasi, pusasten | putz egin | pusasi (eta fusasi; fusasten) dau ad. Putz egin. |
pusaska(n) | putz eginez | pusaska(n) (eta fusaskan) adb. Putz eginez. Zopa berwai pusaskan 'zopa beroari putz eginez'. |
pusastu, pusasten | putz egin | pusastu dau ad. Putz egin; airea ahotik halako indarrez irtenarazi. ▲ Sin. pusasi; fu in. |
puska, puskia | puska | puska 1 iz. Gauza edo gauzaki batetik bereizia izan den zatia. Bi ogi puska eman dwatzi 'bi ogi puska eman dizkit'. Banatu tu txerri puskak 'banatu ditugu txerri puskak'. Egur puska bat. Puska'na 'puska bana'. 2 iz. Denbora zatia, denbora-puska. Puska’tῐen 'puska batien'. || Guaindo puska’tien ezta hasiko irakiten eltzia (Ond Bak). Puskatῐako baduku gwaindo '[denbora] puska baterako badaukagu oraindik'. Puska'teko 'puska bate(ra)ko'. Puska'teko artu dai lanῐen 'puska baterako hartu dute lanean'. 3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaia neurriz gainekoa dela adierazteko). Ederra. Mutil puska, neska puska. ◆ puska bat (> puskat, puxkat) 1 (Izen bati dagokiola). Pixka bat; pixka bat baino gehiago. Lan puskat falta da gwaindo 'lan puska bat falta da oraino / oraindik'. 2 iz. Denbora pixka bat, une bat. Puskateko 'puska bateko'. Aurra puskateko ondo do lo 'haurra puska bate(ra)ko ondo dago lo'. || Aldi baterako. Puskatῐako de elurrak mendien 'puska baterako daude elurrak mendian'. ◆ mila puska egin (> mila puska in) dau ad. Puska askotan zatitu; suntsitu. Amorratuta, alkia mila puska in dau lurran kontra emankan 'amorratuta, aulkia mila puska egin du lurran kontra emanka'. ▲ Sin. milatxiki in. Ik. apur-apurra egin. ◆ mila puska egin behar (> mila puska in ber). Zerbait apurtzeko edo suntsitzeko gogoa adierazten duen esapidea. Pazῐenziaik ez, ta belaxeti do dana mila puska in ber! 'pazientziarik ez, eta berehalaxetik dago dena mila puska egin behar!'. ◆ puska-puska egin (> puska-puskῐa in) dau ad. Erabat txikitu. |
puskakan | puskaka | puskakan adb. Puskaka, hainbat puskatan, zatika. Zorra puskakan patu dau 'zorra puskaka [epeka] ordaindu du'. Ik. zatikan. |
puskat | puska bat | |
puskatu, puskatzen | puskatu | puskatu da/dau ad. Hautsi; zatitu, puskak egin. Ogia puskatu. Puskatazu ogia 'puskatu ezazu ogia'. Txerria puskatu. Txerri hiltzailῐek gaur puskatwau txerria 'txerri hiltzaileak gaur puskatu du txerria'. Ik. zatitu; txikitu. |
puskatxo, puskatxua | puskatxo | puskatxo iz. Puska txikia; (Adkor.) puska. Puskatxwet 'puskatxo bat'. Emanko dwazu puskatxwet? 'emango didazu puskatxo bat?'. |
puskatzaile, puskatzailia | puskatzaile | puskatzaile adj./iz. Puskatzen duena. ◆ txerri puskatzaile iz. Txerria hil ondoren, zatitan puskatzen duen pertsona. Txerri puskatzailῐa. Txerri iltzailῐa bῐa izaten da puskatzailῐa 'txerri hiltzailea bera izaten da puskatzailea'. |
puskazar, puskazarra | puskatzar | puskazar iz. Adkor. Puskatzarra, puska handia. |
pusketa, pusketia | pusketa | pusketa iz. Puska, zatia. Ik. puska; zati. |
puta, putia | puta | puta 1 iz. Prostituta. 2 adj. (Gizonezkoengatik esanda) Maltzurra, azeria. Putῐa dok, gῐo, Anjel pilota jokuen! 'puta duk, gero, Anjel pilota jokoan!'. 3 adj. Txarra, zaila, arazotsua. Biorguna putῐortan azidente asko yon tuk 'bihurgune puta hortan istripu asko egon dituk'. ◆ putatara (> putatá). Putatá faten don 'putatara joaten dun'. |
putada, putadia | putakeria | putada iz. Putakeria. |
putakeia | putakeria | putakeria (> putakeia) iz. ▲ Sin. putada; faena; ostikeia. |
putakume, putakumia | putakume | putakume iz. Pertsonak iraintzeko erabiltzen den hitza. Oi putakumῐa! 'hori putakumea!'. Putakume galanta jon inik 'putakume galanta zagon eginik'. |
putetxe, putetxia | putetxe | putetxe iz. Prostituzio etxea. Ostatua zalakwen, putetxῐa izan 'ostatua zelakoan, putetxea izan'. |
putusai, putusaia | putz-usain | putusai iz. Putz usaina. Putusaia ta uzkar usaia 'putz usaina eta puzker usaina'. |
putz, putza | putz, puzker 2 zurbil, margul | putz 1 iz. Puzker isila. Ik. uzkar. ● Esr. zah. Hitzak finak eta putzak minak [aurrez, hitz politak; atzetik, gaizki esaka]. 2 adj. Zurbila, margula. Kolore putzak 'kolore zurbilak'. Kolore putzak dukatzik; e'ago ondo '[aurpegi zurbila] kolore putzak dauzkak, ez hago ondo'. Argi putza 'argi zurbila'. Ik. argi hila; berdotz. ◆ hitz eta putz (ibili). ◆ putusai(a). Putz usaina. ◆ putzik ez balio / putz bat ez balio. Gutxi balio. ¬ |
putzu, putzua | putzu | putzu 1 iz. Sakonunea, zulogunea; paltsa. 2 iz. Lurpeko urak ateratzeko eraikuntza. Putzua murritu zaie. Ik. putzutai. |
putzutai, putzutaia | putzu, pozadera | putzutai iz. Putzua, pozadera; lurpeko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo sakon, estu eta biribila, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik dituena. Ik. putzu. |
puztikilo, puztikilua | lodikote, potolo | puztikilo adj. Lodikotea, potoloa. ▲ Sin. lodi, potzolo, zanpatorta / zanpatorto. |
puztu, puzten | puztu | puztu 1 da/dau ad. Globwa puztu. Txirrikῐa puztu. ▼ Anton. desinflatu, jaitxi. 2 da/dau ad. Handitu, hanpatu. Belauna puztu in zaira. Ebaia puztu in zaio. ◆ puztuta / purturik egon (> puztuta / puztwik yon) ▲ Sin. beteta yon. Puztuik non; gaiai jan dinat. ◆ tripa puzturik (> tripῐa puztwik). haiziek ibili. Med. (meteorismo). |
radio, radiua | irrati. 2 erradio, izpi | radio 1 iz. Irratia. Radioti esan dai 'irratitik esan dute'. A ze nolako egiek esan jitun Maialen Lujanbiok radiwen! 'A zer nolako egiak esan ditin Maialen Lujanbiok irratian!'. 2 iz. Izpia; gurpil barne-huts bateko ardatza eta uztaia lotzen dituen hagatxoetako bakoitza. Bizikletien txirrikῐen radiuek 'bizikletaren txirrikaren [gurpilaren] izpiak'. |
raketa, raketia | erraketa | raketa iz. Erraketa. |
rakitiko, rakitikua | errakitiko | rakitiko adj./iz. Errakitikoa. Ik. erkin. |
ranpla, ranplia | arrapala | ranpla iz. Arrapala. |
rantxo, rantxua | arrantxo | rantxo 1 iz. Arrantxoa. Ik. arrantxo. 2 iz. Lgart. Etxaldea. |
raro, rarua | arraro | raro adj. Arraroa, ohikoa ez dena; bestelakoa. ◆ raro jarri. Arrarotu, bestelakotu. Ik. rarotu. |
rarotu, rarotzen | arrarotu | rarotu da ad. Arrarotu, bestelakotu. ▲ Sin. raro jarri. |
rasatu, rasatzen | oskarbitu, garbitu | rasatu da/dau ad. Oskarbitu, zerua garbitu. Rasatu dau denboria 'oskarbitu da eguraldia'. Zerua rasatu 'zerua garbitu'. Ik. garbitu. |
raseatu, raseatzen | zarpiatu | raseatu dau ad. Zarpiatu; (pareta) kareorez estali eta berdindu. Ik. errebokatu; zarpeatu. [Ez dute esanahi bera 'raseatu' eta 'zarpeatu' hitzek]. |
rasien | arrasean; arras (2) | rasien adb. Arras, arrasean; aipatzen den gainazalaren garaiera berean; aipatzen den gainazala ukituz. Rasien patu 'arrasean paratu'. |
raso, rasua | arras; 2 garbi, oskarbi; arraso, lau | raso 1 adb. Arras, guztiz, erabat. Ik. erabat. 2 adb. Oskarbi, hodeirik gabe. Ik. garbi; zeru garbi; zeru urdin. 3 adb. Arbola gabe. 4 iz. Arbola gabeko eremua. ◆ raso [halako]. Raso ama! [Amaren antz handia izan]. Ik. garbi. ¬ |
rastra, rastria | are | rastra iz. Nekazaritzako lanabesa. Ik. are. |
rato | tarte, une, aldi | rato iz. Tartea, unea, aldia. Rato ona pasatu du 'aldi ona pasatu dugu'. Rato txar asko pasatu genduzen 'une txar asko pasatu genituen'. Ik. aldi; denbora. |
ratokan | tarteka | ratokan adb. Tarteka. Ik. tartekan. |
rau | rau | rau onomat. Bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. Rau! jaso zakua gora. |
raza, razia | arraza | raza 1 iz. Halako arrazakua (JB). |
razionamentu, razionamentua | errazionamendu | razionamentu iz. Errazionamendua. Razionamentu kartillῐa 'errazionamendu kartilla'. |
razionatu, razionatzen | errazionatu | razionatu dau ad. Errazionatu, gauzen banaketa edo salmenta, bereziki janari, erregai eta kidekoena, murriztu eta kontrolatu. |
razonamentu, razonamentua | arrazoinamendu, arrazoibide. 2 arrazoimen | razonamentu 1 iz. Arrazoinamendua, arrazoibidea; zerbaiten arrazoia emateko modua; horretan segitzen den haria. Bea serῐo zaitza razonamentu baldar orrekin? 'baina serio zabiltza arrazoinamendu baldar horrekin?'. 2 iz. Arrazoimena; arrazoiketak gauzatzeko ahalmena. Itsu-itsuen baindo, razonamentu pixkatekin obeto iten dῐa gauzak 'itsu-itsuan baino, arrazoinamendu pixka batekin hobeto egiten dira gauzak'. |
re | ere | re [erre biguna] (eta e) adb. Ere. Ik. e. Askotan esan dot eta berriz ere esanko dot, danok askotan hitz bat esaten degunien, ez baginduke esanko, askoz hobe litzakela. Zerbait ikus don? Eztok ikusi ezer'e. |
rebaja, rebajia | beherapen; deskontu | rebaja iz. Beherapena; deskontua. Ik. deskuento. |
rebajatu, rebajatzen | beheratu | rebajatu 1 da/dau ad. Beheratu. Prezioak rebajatu. Ik. jaitxi; merketu. 2 da/dau ad. Gutxietsi. Ik. makurtu. 3 dau ad. Ardoa rebajatu; salsa rebajatu. |
rebantxa, rebantxia | errebantxa | rebantxa 1 iz. Errebantxa, mendekua. 2 iz. Errebantxa; lehiaketa edo jokoetan, lehenengo saioan galdu ondoren, galtzaileari bigarren saioa jokatzeko ematen zaion aukera. |
rebelde, rebeldia | errebelde | rebelde adj. Errebeldea, bihurria, menderakaitza; matxinoa. Gaztetan'e rebeldῐa zan 'gaztetan ere errebeldea zen'. Ik. gerroso. |
reberenzia | erreberentzia | reberenzia iz. Erreberentzia; gurtzea, begirunearen erakusgarri egiten den gorputz makurtzea. ◆ reberenzia egin (> reberenzia in). Erreberentzia egin; norbaiten aurrean, begirunearen erakusgarri, gorputza makurtu. |
rebidatu, rebidatzen | errebidatu*, biratu | rebidatu 1 dau ad. Errebidatu*; biratu, norabidea aldatu. Arriek rebidatu dau gurdia 'harriak biratu du gurdia'. Katuek, ataiti korrikan ata ala, rebidatu in dau 'katuak, ataritik korrika atera ahala, biratu egin du'. 2 dau ad. Musean, rebido jo. |
rebotatu, rebotatzen | errebotatu | rebotatu dau ad. Errebotatu. Pilotῐek, balῐek... rebotatu. |
rebote, rebotia | errebote | rebote 1 iz. Errebotea. Ik. bote. |
rebozatu, rebozatzen | arrautza-irinetan pasatu | rebozatu dau ad. Arrautza-irinetan pasatu; arrautzeztatu. Ik. albardatu. |
rebuelta, rebueltia | bihurgune, errebuelta | rebuelta iz. Errebuelta, bihurgunea. Ik. bihorguna; kurba. |
redios | erredios | redios interj. Erredios; harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. dios; sandios. |
regla, reglia | erregela | regla 1 iz. Erregela, araua. 2 iz. Erregela, neurtzeko erabiltzen den tresna. |
reglamentu, reglamentua | erregelamendu | reglamentu iz. Erregelamendu, araudia. |
regular, regularra | erregular | regular 1 adj. Erregularra. Ziklista regularra da 'ziklista erregularra da'. 2 adb. Erdipurdi. Regular in dot esamena 'erdipurdi egin dut etsamina'. Ik. erdipurdi. |
regulatu, regulatzen | erregulatu | regulatu dau ad. Erregulatu; arautu; doitu. |
reineta, reinetia | errege sagar gris | reineta iz. (Bot.) Azal arrea duen errege sagarra (bereizi egiten dira azal berdea –errege sagarra– eta azal arrea duten sagarrak –reineta edo sagar beltza–). ▲ Sin. sar beltz. Ik. errege sagar (> errege sar). |
rejimen, rejimena | erregimen; dieta | rejimen iz. Dieta. Rejimena duka. Rejimenῐen do. |
rejistratu, rejistratzen | arakatu. 2 erregistratu | rejistratu 1 dau ad. Arakatu; miatu, gorderik edo ezkutaturik egon daitekeen zerbaiten bila. Ik. errejistratu. 2 da/dau ad. Izena eman. [etxῐa rejistratu –jabetza–] |
rejistro, rejistrua | miaketa | rejistro iz. |
rekeson, rekesona | matoi, zenbera, gaztanbera | rekeson iz. Matoia. Ik. mato (> matwa). |
rekete, reketia | errekete | rekete iz. Erreketea; alderdi karlistaren erakunde militarreko soldadua. ▲ Sin. txapelgorri. |
rekogimendu, rekojimendu, rekojimendua | [zahar etxe] | rekogimendu iz. Zaharrak edota ezinduak zaintzeko eta artatzeko etxea. Rekogimendua: zarrak artzen tuain etxῐa 'errekojimentua: zaharrak hartzen dituzten etxea'. |
rekogimentu, rekogimentua | babes etxe | rekogimentu iz. Babes etxea. |
rekojitu, rekojitzen | jaso; bildu | rekojitu dau ad. Jaso; bildu. Galdutako paragosa Herrientxien rekojitu dai 'galdutako aterkia herriaren etxean [udaletxean] jaso dute'. Ik. jaso; bildu; gorde. |
rekomendatu, rekomendatzen | gomendatu | rekomendatu dau ad. Gomendatu. Xabier Montoian libua rekomendatzen dezut laitzeko 'Xabier Montoiaren liburua rekomendatzen dizut irakurtzeko'. |
rekomendazio, rekomendaziua | gomendio | rekomendazio iz. Gomendioa. ◆ rekomendazio ona(k) / txarra(k) eman (norbeitengeiti o zerbeitengeiti). |
rekonozitu, rekonozitzen | aitortu, errekonozitu | rekonozitu dau ad. Aitortu, errekonozitu. Eztau rekonozitu nai bestῐek arrazoi zukala 'ez du errekonozitu nahi besteak arrazoi zeukala'. |
rekonpensa, rekonpensia | sari, ordainsari | rekonpensa iz. Saria, ordainsaria. ¬ |
rekonpensatu, rekonpensatzen | saritu | rekonpensatu dau ad. Saritu. ¬ |
rekreo, rekreua | errekreo | rekreo iz. Errekreoa; jolas ordua eskolan. Bolokan, inkekan o marrokan emanko genduen rekreo garaia 'puxtarritan, hinkeka edo marroka [harrapaketan] emango genuen errekreo garaia'. |
rekuperatu, rekuperatzen | errekuperatu | rekuperatu 1 dau ad. Errekuperatu, berreskuratu. 2 da ad. Errekuperatu, suspertu, bizkortu, indarberritu; lehengoratu. 3 dau ad. Errekuperatu; lehen azterketan gainditu ez den ikasgai baten azterketa berriz egin. |
relazio, relaziua | erlazio | relazio iz. Erlazioa; izaki, gertaera edo ekintzen artean dagoen lotura edo zerikusia. Ik. trato. |
relazionatu, relazionatzen | erlazionatu | relazionatu 1 dau ad. Erlazionatu. 2 da ad. Harremanak izan. Ik. tratatu. |
rellenatu, rellenatzen | bete, errellenatu | rellenatu dau ad. Errellenatu, bete. Ik. bete. |
relojeia | erloju denda, erlojutegi | relojeia iz. Erlojutegia, erloju denda, erlojeria*. Itxi eztai in, ba, relojeia? 'itxi ez dute egin, bada, erlojutegia?'. |
relojero, relojerua; relojera, relojeria | erlojugile | relojero iz. Erlojugilea; erlojuak egin, konpondu edo saltzen dituen pertsona. Eskutako daldaladῐorrekin, ona ago i relojero izateko! 'eskuetako daldalada horrekin, ona hago hi erlojugile izateko!'. |
remangatu, remangatzen | mahukak jaso | remangatu dau ad. Mahukak jaso. Fregaderan ibiltzeko remangatzak mauka oiek, mauka muturrak musti ber zaizkik bestela 'harraskan ibiltzeko [aritzeko] jaso itzak mahuka horiek, mahuka muturrak busti behar zaizkik bestela'. Ik. mahukak jaso. |
remate, rematia | erremate | remate 1 iz. Errematea; azkena ematea. 2 iz. Lan batean, azken ukitua. ◆ rematea eman (> rematῐa eman). Amaiera eman, azkena eman. Egwaize zar onek emanen dῐa rematῐa batzῐai 'hego haize tzar honek emanen dio errematea baratzeari'. |
rematxatu, rematxatzen | errematxatu | rematxatu dau ad. Errematxatu. Giltzῐa rematxatu 'iltzea errematxatu'. |
remolatxa, remolatxia | erremolatxa, beterraba | remolatxa iz. (Bot.) Erremolatxa, beterraba; landarea eta landare horren sustraia (Beta vulgaris). ● Remolatxak esan zen gau bat biare apibilekuena ber dela 'erremolatxak esan zuen gau bat bederen apirilekoa behar duela'. ◆ remolatxa pila. Neguen gordetzeko, remolatxak pilatuta zoiekin estaltzen zῐan 'neguan gordetzeko, erremolatxak pilatuta zohiekin estaltzen ziren'. |
remolino, remolinua | zurrunbilo, zirimola | remolino iz. Zurrunbiloa, zirimola; uraren edo airearen higidura lasterra eta birakakoa. Ik. karakol (> kakol); haize bildu. Aizῐek ortxe remolinwa iten dau 'haizeak hortxe zurrunbiloa egiten du'. |
remolkatu, remolkatzen | atoian eraman, erremolkatu | remolkatu [erremolkatu] dau ad. Atoian eraman. Autwa elurretan remolkatu berra izan dai 'autoa elurretan erremolkatu beharra izan dute'. |
remolke, remolkia | atoi, erremolke | remolke [erremolke] iz. Atoia; atoian eramaten den ibilgailua. Remolke txiki bat duka 'erremolke txiki bat dauka'. ◆ remolkean (> remolkῐen). Atoian. Remolkῐen ekar dau arῐa 'erremolkean ekarri du harea'. |
remolkekada, remolkekadia | atoi bete | remolkekada [erremolkekada*] iz. Atoi betearen edukia, erremolke baten zama kopurua. Ik. traktorkada. ¬ |
renegatu, renegatzen | ernegatu | renegatu da/dau ad. Ernegatu, erabat gogaitu; amorratzen jarri. Ik. amorratu; konsagratu. |
renobatu, renobatzen | berritu, errenobatu | renobatu dau ad. Ik. berritu. Konduzitzeko karnῐa renobatu berra dukazu 'gidabaimena berritu beharra daukazu'. |
rentero, renterua | errentero, errentari, maizter | |
reparo, reparua | uzkurtasun, erreparo | erreparo (> reparo) iz. Eztau bigarren eskuko arropaῐk yosten; reparwa ematen dῐa jaztῐa bestῐen arropῐa zana 'ez du bigarren eskuko arroparik erosten; erreparoa ematen dio jaztea besteen arropa zena'. |
repartitu, repartitzen | banatu, partitu | repartitu da/dau. Banatu, partitu. Senidῐen artῐen erenzia repartitu dai 'senideen artean herentzia banatu dute'. Ik. banatu; partitu. |
reparto, repartua | banatze | |
repasatu, repasatzen | errepasatu | repasatu dau ad. Errepasatu. Atzo ikasitakua gaur repasatu dot 'atzo ikasitakoa gaur errepasatu dut'. |
repetitu, repetitzen | errepikatu; berriz esan | repetitu dau ad. Errepikatu. Ik. berriz esan / esan berriz. |
repetizio, repetiziua | errepika; 2 errepikapen | repetizio 1 iz. Errepika. 2 iz. Errepikapena. |
republika, republikia | errepublika | republika iz. Errepublika. Republika garaien 'errepublika garaian'. Republikῐen alde zon jende gaiena; gῐo aldatu ta kontra ata zῐan 'errepublikaren [Espainiako Bigarren Errepublika] alde zegoen jende gehiena; gero aldatu eta kontra atera ziren'. |
republikano, republikanua | errepublikano | republikano adj./iz. Errepublikanoa, errepublikazalea. Republikanwek ibazi zain elekziuek 'errepublikanoek irabazi zuten [zituzten] hauteskundeak'. |
repuesto, repuestua | ordezko (pieza) | repuesto iz. Ordezko pieza. |
resinazio, resinaziua | etsipen | resinazio iz. Etsipena; itxaropena erabat galdu duenaren egoera. Ik. etsipen. |
resistenzia | erresistentzia | resistenzia iz. Erresistentzia. |
resistitu, resistitzen | erresistitu | resistitu dau ad. Eraso, bultzada, presio edo kideko bat jasan, amore eman edo higitu gabe. Ik. jarki. |
resolbitu, resolbitzen | konpondu; aterabidea eman | resolbitu da/dau ad. Konpondu; aterabidea eman. Ik. konpondu; soluzionatu. |
resta, restia | kenketa | resta iz. Kenketa; kopuru bati beste bat kentzean datzan eragiketa. Bi restoiek txarki in tuzu 'bi kenketa horiek txarki egin dituzu'. |
restatu, restatzen | kendu, kenketa egin. 2 errestatu | restatu 1 dῐa ad. Kendu, kenketa egin. Ik. kendu. 2 dau ad. Errestatu, pilota-jokoan, errefera eman. |
restaurante, restaurantῐa | errestaurant, jatetxe | restaurante iz. Errestauranta, jatetxea. Ingu ontan badukatzizu restaurante on askwek 'inguru honetan badauzkazu jatetxe on askoak'. |
reteila, reteilia | erreteila | reteila iz. Erreteila, teilatua konpontzea. Denba txarrakin ibil dῐa, bea despeitu dai reteilῐa 'denbora txarrarekin ibili dira, baina despeditu [bukatu] dute erreteila'. Uda aldῐako autzi dai reteila lanak 'udaldirako utzi dute erreteila lanak'. |
reteilatu, reteilatzen | teilaberritu, erreteila egin | reteilatu dau ad. Teilaberritu, erreteila egin. Gwai etxῐa reteilatzῐa da lanik prinzipalena, premia aundia duka ta 'orain etxea teilatuberritzea da lanik printzipalena, premia handia dauka eta'. |
retiatu, retiatzen | erretiratu | retiatu 1 da/dau ad. Erretiratu, jubilatu. ▲ Sin. jubilatu. Aita nwa retiatu dain eztakit 'aita nora [zein zahar etxetara] erretiratu duten ez dakit'. 2 da ad. (Gauean) etxeratu. Retῐatzeko ordua da 'erretiratzeko ordua da'. Udan bῐanduo retῐatzen ga 'udan beranduago erretiratzen gara'. 3 da/dau ad. Apartatu, baztertu. ▲ Sin. apartatu, kendu, baztartu. 4 dῐa ad. Karneta retῐatu dῐai 'karneta [gidabaimena] erretiratu diote'. ▲ Sin. kendu. |
retolika, retolikia | erretolika | retolika iz. Erretolika. Hizketa luze eta aspergarria. Ik. letania. |
retratatu, retratatzen | erretratatu | retratatu 1 dau ad. Erretratatu, erretratu bat egin. 2 dau ad. Erretratatu, argazki bat atera. Ik. fotografiatu. |
retratista, retratistia | erretratista, erretratugile | retratista iz. Erretratista, erretratugilea; argazkiak egiten dituen pertsona. |
retrato, retratua | erretratu | retrato iz. Erretratua; argazkia. |
reuma, reumia | erreuma | reuma iz. Erreuma; giltzaduretako edo giharretako oinazeak ezaugarri dituen eritasuna. |
reunio, reuniua | bilera, bilkura | reunio iz. Bilera, bilkura. Reuniua do atsaldeko seietan 'bilera dago arratsaldeko seietan'. Ik. batzar; junta. |
rezelo, rezelua | errezelo | rezelo iz. Errezeloa, susmoa; beldurra. Ik. susmo; bildur. |
rezibitu, rezibitzen | errezibitu | rezibitu dau ad. Errezibitu. Ik. hartu. |
ri-ra | ri-ra, di-da | ri-ra onomat. Bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. Gauzak ri-ra in 'gauzak ri-ra egin'. Ik. aitaren batean (> aitaren batῐen); di-da; ti-ta. |
ridikulo, ridikulua | barregarri, erridikulo | ridikulo 1 adj. Ik. barregarri. ◆ ridikulua egin (> ridikulua in). Erridikulua egin; barregarri gelditu, barregarri ibili. Ik. barregarri gelditu. |
ridikulua in | erridikulua egin | |
rifle, riflia | errifle | rifle iz. Erriflea, kanoi ildodun eta luzeko fusila. |
rija, rijia | rija iz. Malko guruinean sortzen den fistula, malko jarioa eragiten duena. | |
riki-raka | [karra-karra] | riki-raka onomat. Zerbait karraskatzearen onomatopeia. – jatearena; azpijanarena, azpikeriarena (?). Ik. kirri-karra. ¬ |
rirrau | rirrau, di-da | rirrau onomat. Di-da, bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. |
rist, rixt | brixt | rist, rixt onomat. Ik. firrist. |
rogatiba, rogatibia | errogatiba | rogatiba iz. (Batez ere pl.) rogatibak. (Erl.) Errogatiba; Jainkoari premiazko behar bat eskatzeko egiten den ageriko otoitza. Martxontan, rogatibak imerko tuai yauria iteko 'martxa honetan, errogatibak egin beharko dituzte euria egiteko'. |
rokete, roketia | errokete, elizatorra | rokete iz. Elizatorra; apaizak meza emateko janzten duen jantzia. |
romana, romania | erromatar (balantza) | romana iz. Balantza erromatarra, pisatzeko tresna. |
ron, rona | ron | ron iz. Azukre kanaberaren zukua destilatuz egiten den edari bizia. Katarrwa kentzeko ona da rona. |
roska, roskia | hari | roska iz. Haria; torlojuetan eta kidekoetan, espiral-antzean kiribilduriko irtengunea. Tornillwonek roskῐa galdwik duka 'torloju honek haria galdurik dauka'. |
rotabator, rotabatorra | rotabatore | rotabator iz. Rotabatorea, nekazaritzako lanabesa, lurra iraultzeko erabiltzen dena. |
rubio, rubiua | horail, ilehori | rubio, -a (Generoa hartzen du) adj./iz. Horaila; ilehoria. Ik. hori. |
ruleta, ruletia | erruleta | ruleta iz. Erruleta; zorizko jokoa, horizontalean biratzen den gurpil zenbakidun batean jokatzen dena; gurpil hori bera. |
saboi (1) | saroi | saboi1 1 iz. Saroia, ardien bazkalekua, bereziki etxolaren ingurukoa. Ond Bak: paraje donde hay un tai (artai?). Otxuen ‘Otxoa etxearen’ saboia Ailetan do. Manon saboia, Baizan parien, mendien ‘Urbasan’ barru(r)ó (Ond Bak). Ik. sai [Urdiain]. |
saboi (2) | (gaztaina mota) | saboi2 adj./iz. Saboi, castañas tardías, de árbol grande (Ond Bak). Ik. inurri. |
safai, safaia | sabai | safai iz. Sabaia, goiko ganbara (Iza Alts) (el local más alto de la casa). Ik. goiko ganbara. |
sagar, sagarra | sagar | sagar (eta sar) 1 iz. Sagarrondoaren fruitua. 2 iz. (Bot.) Sagarrondoa. ◆ sargar beltz (> sar beltz). (Bot.) Errege sagar grisa, azal arrea duen sagar mota gazi-gozoa (bereizi egiten dira azal berdea –errege sagarra– eta azal arrea duten sagarrak –reineta edo sagar beltza–). ▲ Sin. reineta. ◆ sagar ondo (Ond Bak). ◆ sargar motel (> sar motel). Sagar geza. ◆ sar gazia. ◆ udara sarra. ◆ errege sagar (> errege sar). (Bot.) Azal berdea duen sagar mota gazi-gozoa (bereizi egiten dira azal berdea –errege sagarra– eta azal arrea duten sagarrak –reineta edo sagar beltza–). Labῐen erreta o konpotῐa iteko, errege sarrak dῐa obenak 'labean erreta edo konpota egiteko, errege sagarrak dira hoberenak'. Ik. reineta; sagar beltz (> sar beltz). ◆ sagar arbola (> sar arbola). (Bot.) Sagarrondoa (Malus sp.). Sar-arbolῐa. ▲ Sin. sagar ondo. – sar-azala. – sar zila. Mutxikina. – sar bikorra (hazia). – sar ardua. – sarmin. – sar gordina. – sar yosia. – sar erria. – sar loria. – sar eske. Fan da sar eske. ◆ sagar tarta (> sar tarta) iz. Sar tartῐa iteko, sar gozwa obe 'sagar tarta egiteko, sagar gozoa hobe'. |
sagardo, sagardua | sagardo | sagardo (eta sar ardo) iz. Sagardo gaiena «astozaienak» iten zain Bakaikun 'sagardo gehiena «astozaienak» egiten zuten Bakaikun'. |
sagarmin, sagarmina | sagarmin | sagarmin ([Ziordia, Bakaiku] eta sarmin) iz. (Bot.) (Malus sylvestris). ● Esr. zah. Sagarmina baino gaiztoago izan (> sarmina baindo gaiztwo). Etxῐen beti gerra ematen; sagarmina baindo gaiztwo 'etxean beti gerra ematen; sagarmina baino gaiztoago'. || Beti gerra ematen etxien, sagarmina baindo gaiztuo (Ond Bak). |
sagona belar, sagona belarra | xaboi-belar | |
sagona trozo, sagona trozua | xaboi gogor | |
sagona, sagonia | xaboi | sagona (eta sabona (Ond Bak) [Bakaiku]) iz. Xaboia. ||Eztekat sagonaik. Sagonai’pe (Ond Bak). ◆ sagon-ur. Xaboi ura. ◆ ontziek garbitzeko sagonia. ◆ sagona trozo. Xaboi gogorra; xaboi opila. ◆ sagonia eman. Xaboia eman. ◆ sagona belar. (Bot.) Xaboi-belarra (Saponaria sp.). [Adinduek, sagonzillo jabonzillo ordez]. ¬ |
sagrado, sagradua | sakratu | sagrado (eta sagrau, sagraua) adj. Sakratua. Urkatzen zanai, bizitza sagraua emen dalako, ezῐain ileta funzioik iten 'urkatzen zenari, bizitza sakratua omen delako, ez zioten hileta funtziorik egiten'. |
sagu, sagua | sagu | sagu (> xagu, sau, xau) iz. Ugaztun karraskaria, arratoiaren antzekoa, hura baino txikiagoa (Mus musculus). ◆ sagu kafi (> xau kafi). ◆ sagu zulo (> xau zulo). ◆ ur-sagu (> ur-sau, ur-xau) iz. Ur-sagubek (Ond Bak). Ik. ur-arratoi. |
sahats, sahatsa | satsa, satsia (?) (Bot.) Belar mota herrestaria. – lurreko sahats Toponimia: Sasti 'sahasti' (?) (Lilybium marianum)? | |
sai itxi, sai itxia | saroi itxi | |
sai, saia | saroi | sai iz. Saroia, ardien bazkalekua, bereziki etxolaren ingurukoa. Ik. saboi1. ◆ ardi-saia [Urdiain]. Urbasako Urdingo saiek 'Urbasako Urdiaingo saroiak'. ◆ sai itxi. Saroi itxia. Arriz itxitako saia 'harriz itxitako saroia'. |
saiatu, saiatzen | saiatu | saiatu da ad. Ik. ahalaindu; proponitu. |
saiheski, saiheskia | saiheski | saiheski (> saieski) iz. Saihetseko okela. |
saihestu, saihesten | saihestu (*) | saihestu (> saiestu) dau ad. Eraikitze lanetan, egitura baten saihetsak ezarri. Zotolῐa saiestu: zotolῐai saietsak patu 'zotola saihestu, zotolari saihetsak paratu' [Zotola: basoko txerritegia. Zotolaren egituraren bi isurialdeak zuhaitz adarrekin saihesten ziren; horien gainean, zotola estaliz, zohiak paratzen ziren]. Gurdikamῐa saiestu 'gurdi kama, gurtetxea, saihestu' [Gurdi kama eraikitzerakoan, egitura osatzen duten zurezko saihetsak paratu]. |
saihets hezur, saihets hezurra | saihets hezur | |
saihets, saihetsa | saihets | saihets 1 iz. Gizakien edo abereen enborraren albo bakoitza. Saiets aldῐa 'saihets aldea'. Saietsῐen artu dau golpῐa 'saihetsean hartu du kolpea'. 2 iz. Saihets hezurra. 3 iz. Egitura edo armazoi batean, ardatz baten bi alboetara eta besteekin paraleloan ezartzen den pieza. Zotolῐen saietsak 'zotolaren saihetsak'. Gurdikamῐen saietsak 'gurtetxearen saihetsak' [gurdiaren egitura osatzeko, endaitzetik perpendikularrean ateratzen den zurajea]. ◆ saihets hezur (> saiets ezur). Saiets ezurren bat ausita duka 'saihets hezurren bat hautsita dauka'. Txerrien saiets ezurrak 'txerriaren saihets hezurrak'. ▲ Sin. kostilla. |
saila, sailia (1) | sail | saila1 (a itsatsia) 1 iz. Sailatxua [txikigarriarekin]. Soro-saila; patata-saila. Lur sailῐa. 2 iz. Kideko diren eta hurrenez hurren datozen gauzen multzoa. Jai sailῐa [segidako jaiegunak]. ◆ saila egin (> sailῐa in). In dot gaur jorra saila bat! Jorra saila haundia / txikia in. |
saila, sailia (2) / xaila, xailia | [antxume] | saila2 (eta xaila) iz. Antxume zertxobait hazia. Antxuma sailῐa. Antxuma auxo haundio inak (bildotxak bezela) (Ond Bak), [& Urdiain]. Ik. antxuma; auxo. |
saio, saiua | saio | saio iz. Lan saioa. Dantza saio bat inko du. Ik. ekina; ahalegin(a) (> ahaleina). |
saka / sakak | zaku | saka iz. Garraiorako zakua (?). Sakak, mandotan patzen zῐanak 'sakak, mandoetan paratzen zirenak'. |
sakan, sakana | sakan | sakan iz. Sakonunea. Sakan ‘zulo’ bat in dai paretan, Jesusen Bihotza patzeko. Sakana: nibela hausten den edozein zulo. Buruben ere izaten da. Morteruba iten da hariakin, porlanakin ta urakin: pila patzen da lurrien, ta han iten da erdien sakan bat. Tontorra eztana sakana. Urbasan bada Ailetakosakana leku-izena (Ond Bak). Zuluek dῐa sakanak 'zuloak dira sakanak'. Ik. zulo; bajaguna. |
sakats, sakats | sakats, latz (?) | sakats Batez ere pl. sakatsak (AG). Ik. sauzatar. ◆ sakatsak esan. ◆ sakatsak atera (> sakatsak ata). Sakatsak ata diatzi / sakatsak esan diatzi: jesukristonak esan diatzi 'kristorenak esan dizkio'. |
sakatu, sakatzen | sakatu | sakatu dau ad. Sakea atera. Pilotῐa sakatu 'pilota sakatu'. Sakatzak! 'saka ezak!' |
sakatzaile, sakatzailea | sakatzaile | sakatzaile iz. Sakea ateratzen duen pilotaria. Ik. atatzaile. |
sake on(ak) | sake on, ateraldi on | |
sake, sakia | sake | sake 1 iz. Pilota-jokoan eta kidekoetan, jokaldia hasteko pilota jaurtitzea. Falta in dik sakῐen 'falta egin dik sakean'. 2 iz. Lgart. Ateraldi zorrotza. A ze sakῐek jukatzik! 'a ze sakeak zauzkak!'. 3 iz. Lgart. Asko jateko eta edateko gaitasuna. ◆ sake onak (ibili). pl. Ateraldi onak, ateraldi zorrotzak eduki. Sake onak dukatzi orrek! 'sake onak dauzka horrek!'. |
sakon | sakon | sakon 1 adj. ▼ Anton. azal; axal. 2 adb. (?). |
sakramentu, sakramentua | sakramentu | sakramentu iz. (Erl.) Zazpi sakramentuek 'zazpi sakramentuak'. |
sakrifikatu, sakrifikatzen | sakrifikatu | sakrifikatu da/dau ad. Besteen edo norberaren onerako, neke handiak hartu, zerbaiti uko egin. |
sakrifizio, sakrifiziua | sakrifizio | sakrifizio iz. Esfortzu edo neke handia. Sakrifizio aundiek inda ata zῐan aurrῐa 'sakrifizio handiak eginda atera ziren aurrera'. Sakrifizio aundia dukai aur orrekin 'sakrifizio handia dute haur horrekin'. |
sakrilejio, sakrilejiua | sakrilegio | sakrilejio iz. Sakrilegioa, gauza sakratu bat profanatzea. |
sala, salia | sala | sala iz. Sala, egongela. |
salbaje, salbajia | salbai, basati | salbaje adj./iz. Basa, basatia. ▲ Sin. animali. Ik. pixti. |
salbajeia | basakeria; 2 astakeria | salbajeria (> salbajeia) 1 iz. Basakeria. Ik. izugarrikeria. 2 iz. Astakeria. Ik. astakeria. |
salbatu, salbatzen | salbatu | salbatu 1 da/dau ad. Arrisku larri batetik onik atera edo aterarazi; hondamenetik, suntsitzetik libratu. Kazkar yutsinak maldade aundia in dau batzan; tomate baten batzuk salbatzen badῐa! 'kazkabar erauntsiak kalte handia egin du baratzean; tomate baten batzuk salbatzen badira!'. Mundua salbatzeko. Ik. libratu. 2 da/dau ad. Erl. Salbamena lortu, zeruratzea erdietsi. ● Kantaita. {.../ Apiza zetako? / Mezῐa emateko. / Mezῐa zetako? / Gu ta mundu guztia salbatzeko!}. |
salbatzaile, salbatzailia | salbatzaile | salbatzaile iz./adj. |
salbazio, salbaziua | salbazio | salbazio 1 iz. Arrisku larri batetik onik ateratzea edo ateraraztea. Launa izan zan aren salbaziwa 'laguna izan zen haren salbazioa'. || Orrek etxukak salbazioik 'horrek ez zaukak salbaziorik'. Ik. erremedio. 2 iz. Erl. Salbamena, zeruratzea. |
salbe, salbia | salbe | salbe iz. Salve Regina hitzez hasten den otoitza; otoitz hori errezatzen edo abesten den elizkizuna. Sanpedroko erromeia salbῐekin despeitzen da 'Sanpedroko erromeria salbearekin despeditzen [amaitzen] da'. |
salbo | salbu | salbo adb. Salbu, salbaturik; salbamena erdietsirik. ◆ salbu egon (> salbo yon). Salbo do 'salbu dago'. |
salbokondukto, salbokonduktua | igaro baimen | salbokondukto iz. Pasatzeko baimena, ibiltzeko baimena. |
salda, saldia | salda | salda 1 iz. Oilaki saldῐa 'oilaki salda'. 2 iz. Burdina urtua. |
saldatsu, saldatsua | saldatsu | saldatsu (eta saldasu (LM)) adj. Salda ugari duena. Saldasua do zopῐoi 'saldatsua dago zopa hori'. Ik. urtsu. |
saldo, saldua | saldo | saldo 1 iz. Taldea. Ahuntz, ardi, behi... saldo. Ik. hato; samalda. 2 iz. Bankuko diru kopurua. |
saldu, saltzen | saldu | saldu 1 dau ad. Norbaiti zerbait eman, diru kopuru baten truke. Salduko baginduke. Saldu gindatzan ‘genizkion’. Saldu zan ‘zion’ best’ati. Saldu zan ‘zidan’ neri (Ond Bak). Merke saldu tu 'merke saldu dugu/ditu'. ▼ Anton. yosi. 2 dau ad. Irud. Be bua saldu zen 'bere burua saldu zuen'. 3 dau/dῐa ad. Norbaitenganako leialtasuna hautsi, bereziki diru edo onuraren baten truke. Orrek salduko like baita-baita... 'horrek salduko luke baita-baita...'. ◆ saltzeko ibili. Saltzeko eduki. Ik. salgai. |
salduazi | salarazi (2) | salduazi dau ad. Saltzera behartu. |
salgai | salgai | salgai pred. Saltzeko. Beia salgai duku 'behia salgai daukagu'. Bei oi salgai do 'behi hori salgai dago'. (LM). Ik. saltzeko ibili. |
salmenta | salmenta | salmenta iz. Saltzea. |
salmon, salmona | izokin | salmon iz. Izokina (Salmo sp.). Basarrekan salmonak? Gwaindo ze esan ber doken! 'Basa-errekan izokinak? Oraino zer esan behar duan!'. |
salmorra | gazi | salmorra adj. Oso gazia. Ik. gatzi. |
salsa, salsia | saltsa | salsa 1 iz. Saltsa; janari batzuk gozatzeko maneatzen den nahastura. Salsa ona in dῐazu merluzῐorri 'saltsa ona egin diozu legatz horri'. Ik. unto. 2 iz. Saltsa, nahaste-borrastea. Salsa guztitan sartzen daiz! 'saltsa guztietan sartzen haiz!'. ◆ salsan adb. Saltsan, janariez mintzatuz, saltsarekin prestaturik. Berdelau salsa berdῐen prepatu ber dot 'berdel hau saltsa berdean preparatu behar dut'. |
salsero, salserua; salsera, salseria | saltsero | salsero, -a (Generoa hartzen du) adj. Saltseroa. |
saltatu, saltatzen | saltatu | saltatu dau ad. Salto egin. Errekῐa saltatu dau 'erreka saltatu du'. Ik. salto egin (> salto in). |
saltazi, saltazten | saltarazi | saltarazi (> saltazi) dau ad. Saltatzera behartu. |
salto in | salto egin | |
salto, saltua | salto | salto iz. Jauzia. Ik. brinko. ◆ salto eta brinko (> salto ta brinko). ◆ salto batean (> salto batῐen) adb. Banua salto batien. ◆ salto egin (> salto in) dau ad. Ubarkagaineti salto in dau 'uharka gainetik salto egin du'. Ik. saltatu. ◆ ur salto iz. Ur jauzia. Ur saltwa. |
saltokalai, saltokalaia | saltokari, saltari | saltokalari (> saltokalai) adj./iz. Saltokaria. ▲ Sin. brinkolai. |
saltokan | saltoka | saltoka(n) adb. Salto eginez. Saltokan ta brinkokan 'saltoka eta brinkoka'. Ik. brinkokan. |
saltoki, saltokia (?) | saltoki | saltoki iz. Orrek alako lekutan patzen dau saltokia merkadillwen 'horrek halako lekutan paratzen du saltokia merkadiloan [azokan]'. (LM). |
saltzaile, saltzailia | saltzaile | saltzaile (eta saltzale) iz./adj. Saltzailia, saltzen dena 'saltzailea, saltzen duena' (Ond Bak). || Arrai saltzailῐa 'arrain saltzailea'. Sardina saltzailῐa 'sardina saltzailea'. Ik. trafikante. ▼ Anton. yosdun / yostun. |
saltzale | saltzaile | |
saltzeko ibili | saltzeko eduki | |
saludatu, saludatzen | salutatu, agurtu | saludatu dau ad. Salutatu, agurtu. Gwai eztau iyuerek'e saludatzen 'orai ez du inork ere saludatzen'. Ik. diosela egin (> dῐoselῐa in). |
saludo, saludua | agur, diosal | saludo iz. Agurra, diosala. Ik. diosela. |
samalda, samaldia | samalda | samalda iz. Talde handia [pertsonak nahiz animaliak]. Txerrikuma samaldia, behi samaldia, ahuntz samaldia... Ik. talde; saldo; hato; monton. ◆ samaldan adb. Ik. samaldakan. |
samaldakan | samaldaka | samaldakan adb. Samaldaka, talde handietan. Ik. samaldan. |
samaldan | samaldan | |
samar, samarra | samar | samar 1 adb. (Izenondo baten eskuinean, artikulua edo beste mugatzaileren bat hartzen duela, zerbait nolabaiteko nahikotasunera iristen ez dela adierazteko). Lodi samar; haundi samar. Aundi samar duka txapelῐa 'handi samar dauka txapela'. Tonto samarra da. Ik. nahiko. 2 adb. (Adizlagun baten eskuinean). Ezta goiz samar? 'ez da goiz samar?'. (3) iz. Begietako zikina ?? |
samin (?) | ||
samur, samurra | samur | samur (eta xamur) adj. Jateko samurra. Ik. hexe (hexia). Lur samurra. Lur samurra da arῐatza 'lur samurra da hareatza'. Emen ezto negu samurrik 'hemen ez dago negu samurrik'. Ik. bigun (> biun). ▼ Anton. zail, gogor. Il samurra izan dau 'hiltze samurra izan du'. ◆ negar samurra (> ñear samurra). Negar erraz egitea. Aur horrek ñear samurra duka 'haur horrek negar samurra dauka. |
samurtu, samurtzen | samurtu | samurtu (eta xamurtu) da/dau ad. Estῐek gatzetan patuta xamurtu iten zῐaken 'hesteak gatzetan paratuta samurtu egiten zituan'. ▲ Sin. beatu, biundu. ▼ Anton. gogortu, zurtu. |
san | san | san adj. (maiusk.) Santu bat aipatzean aurretik ezartzen zaion hitza. Ik. santa. |
sanatoio, sanatoiua | sendategi | sanatorio (> sanatoio) iz. Sendategia, erietxea, bereziki tratamendu jakin bat behar duten erien egonaldietarako prestaturikoa. |
sanatu, sanatzen | sanotu | sanatu da ad. Sanotu, sano bihurtu. Ondo sanatzeko denborῐa berko dau 'ondo sanotzeko denbora beharko du'. Ik. ongitu. |
sandios | sandios, dios | sandios interj. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. dios; redios. |
saneatu, saneatzen | saneatu | saneatu (eta sanῐatu) dau ad. Saneamendua egin; drainatu. Errekῐa ata dῐagu sorwai; saneatu du 'erreka atera diogu soroari; saneatu dugu'. |
sangai, sangaia | labana-marraza (nabala-marraza) | sangai iz. Nabala-marraza [labana-marraza] [*sangrai, *sangragai (?)]; abereak odolusten hiltzeko erabiltzen den labana. Sangaia: sangatzeko labana 'sangaia: sangratzeko labana'. |
sangatu, sangatzen | sangratu | sangatu dau ad. Odolustu; odolusteko, abere bati zaina ireki. Txerria sangatu 'txerria sangratu'. Ik. sangratu. |
sangratu, sangratzen | sangratu | sangratu (eta sangatu [Urdiain]) dau ad. (Iza Alts) Odolustu; odolusteko, abere bati zaina ireki. Ttxerria sangratu. |
sanjuan / sanjuanak | sanjoan | sanjuan iz. pl. Sanjoanak, San Joan egunaren inguruan egiten diren jaiak. Sanjwan (bezperako) sua. Sanjwanen kantaitῐa 'San Joanen kantaita'. ◆ sanjuan belar (> sanjuan bear, sanjuan biar). (Bot.) Milazulo, santio belarra (Hypericum perforatum). ◆ sanjuan-sanpedro (ibili). Beti jantzi batekin, arropa berarekin ibili, sanjuan-sanpedro. Jersῐonekin naile, sanjwan-sanpedro 'jertse honekin nabil, sanjwan-sanpedro'. ◆ sanjuan ziza iz. (Mikol.) Zizahoria (Cantharellus cibarius). ▲ Sin. xixeta. |
sanjuan biar, sanjuan biarra | milazulo, santio belar | |
sanjuan ziza | zizahori | sanjuan ziza iz. (Mikol.) Zizahoria (Cantharellus cibarius). ▲ Sin. xixeta. |
sankristaua / sakristau, sakristaua | sakristau | sankristau iz. Sakristaua. Altsuko sankristaua. |
sankristia / sakristia | sakristia | sakristia (eta sankristia) iz. Elizetan, apaizak janzten eta elizkizunetako gauzakiak gordetzen diren tokia. Egun otzetan, sankristien ematen dai mezῐa 'egun hotzetan, sakristian ematen dute meza'. |
sanmigel | sanmigel | sanmigel iz. pl. Sanmigeletan, gaztinak biltzῐa 'sanmigeletan, gaztainak biltzera'. ◆ sanmigel gaztina. Gaztaina goiza, Sanmigeletarako (irailaren 29a) ontzen dena. Ik. horitxo; inurri. ◆ sanmigel haize (> samigel aize). Ipar-ekialdeko haize hotza [Aralarko San Migel aldetik jotzen duena]. Ik. haize gorri. |
sanmigel gaztina, sanmigel gaztinia | (gaztaina mota) | |
sanmigel haize, sanmigel haizia | sanmigel haize | |
sano, sanua | sano | sano 1 adj. Osasuntsua. ▲ Sin. osasuntsu. ▼ Anton. gaizki. 2 adj. Pertsonengatik esanda, tolesgabea. Pobrῐek baia biotzez sano-sanwek gindan 'pobreak baina bihotzez sano-sanoak ginen'. 3 adb. I e'ago buruti sano 'hi ez hago burutik sano'. ◆ sano egon (> sano yon). ◆ sano-sanoa (> sano-sanwa). ¬ |
sanpedro / sanpedruek | sanpedro | sanpedro iz. pl. Sanpedrwek, San Pedro egunaren inguruan egiten diren jaiak. Sanpedroko festak. Sanpedrotako blusῐa jantzita 'sanpedrotako blusa jantzita'. ◆ sanjuan-sanpedro (ibili). Beti jantzi batekin, arropa berarekin ibili, sanjuan-sanpedro. Jersῐonekin naile, sanjuan-sanpedro 'jertse honekin nabil, sanjuan-sanpedro'. |
sansebastian / sansebastianak | sansebastian | sansebastian iz. pl. Sansebastianak, San Sebastian egunaren inguruan egiten diren jaiak. ● Sansebastian, parra-pata-pan, mucha bandera y poco pan, aitak ibazi ta semῐek jan. |
santa, santia | santa | santa 1 iz. Emakumezko santua. 2 adj. Santa bat aipatzean aurretik ezartzen zaion hitza. Ik. san. |
santageda / santagedak | santa agata* | santageda (eta santagera(k)) iz. pl. Santagedak, Santa Agata egunaren inguruan egiten diren jaiak. Santagedak, etxegaltῐek 'santagedak, etxekalteak'. ● Esr. zah. Santageda, urdaia patera. |
santagera, santageria | txabila, torlantxa | santagera iz. Txabila, torlantxa; haria eskuz egiteko erabiltzen den tresna. Aria iten, emakumῐek ardatzakin ibiltzen zῐan gaio; gizonak, santagerῐekin 'haria egiten, emakumeak ardatzarekin ibiltzen ziren gehiago; gizonak, santagerarekin'. Ik. tronpilu (?); ardatz; lilai. |
santamaina | santa marina | santa marina (> santamaina) iz. Santa Marinako ermita; Urbasako eremua. ◆ Santa Marina egun. Santa Marina egunaren inguruan egiten den jaia. |
santana; santanak | santana | santana iz. pl. Santa Ana egunaren inguruan egiten diren jaiak [Olatzagutiko jaiak]. |
santazi | santa garazi | santazi iz. Santa Garazi; ermita (Urdiainen; gaur egun, hondatuta) eta eremua. Jaieguna urriaren 26an da. |
santifikatu, santifikatzen | santifikatu | santifikatu 1 da/dau ad. (Erl.) Santutu. 2 (Era burutua izenondo gisa). |
santinuxente / santi inuxente | inozente; inozente egun | santinuxente iz. Santinuxente eguna 'inozente eguna [abenduaren 28a]'. ● Santi inuxente, buru-buru tente, txerri buztana tente. [Inozentada egindakoari kantatzen zaiona]. Ik. inozente. |
santio / santiuek | santiago / santiagoak | santio iz. pl. Santiuek. Santiago; santiagoak; Done Jakue egunaren inguruan egiten diren jaiak [Bakaikuko jaiak]. ◆ santiago-harri (> santio arri) [Bakaiku]. Itsas trikuaren fosila. Ik. jaungoikoaren harri (> jaungoikwen arri, jangoikwen arri). ◆ santiago okaran (> santio okan) iz. Okaran mota (urdina). Okan urdin aundi ta gozwek dῐa santio okanak 'okaran urdin handi eta gozoak dira santiago okaranak'. ◆ santiago sagar (> santio sar) iz. Sagar mota. |
santio-harri | fosil | |
santon / santonak | sananton | sananton (> santon) iz. pl. Santonak. Sananton, San Anton egunaren inguruan egiten diren jaiak. |
santu, santua | santu | santu 1 iz. Pertsona santua. Ik. santa. || Ostiele santua (Ond Bak). 2 iz. (Batez ere pl.) Liburutako irudiak. Ik. imajen. Ata'men dai «Burundako hiztegia», santuekin da gúzti 'atera omen dute «Burundako hiztegia», santuekin eta guzti'. ◆ santua izan; santua ez izan. Oi eztok, gῐo, santua 'hori ez duk, gero, santua'. ◆ oso santu ez yon. (no estar muy católico). |
sanzionatu, sanzionatzen | zigortu | sanzionatu dau ad. Ik. kastigatu. |
sapalda, sapaldia | zapalda | sapalda 1 iz. Zapalda, eskailera-maila. Eskila sapaldῐa 'eskailera zapalda, eskailera-maila'. Ik. eskila-maila. 2 iz. Apala, arasa. Laio sapaldῐa 'leiho zapalda'. Tximini sapaldῐa 'tximinia zapalda'. Ik. apal. |
sapi, sapia | sapelar. 2 zain-sabi | sapi 1 iz. Ald. sapiar (Ond Bak). (Bot.) Sapelarra; belar-landarea, hosto txikiak eta lore zuriak dituena (Stellaria media). Ik. koroso. 2 iz. Zain sapia, sustraien sapia. ◆ sapi beltz. (Lore urdinduna); ◆ sapi zuri. (Lore zuriduna). ¬ |
saporrosa, saporrosia | mitxoleta | saporrosa (eta sapiarrosa [Bakaiku]) iz. (Bot.) Mitxoleta (Papaver rhoeas). ▲ Sin. fraile-moja (Ond Bak) (?). |
sar | sar Baietz. (?) ¬ | |
sar arbola, sar arbolia | sagarrondo | |
sar ardo, sar ardua | sagardo | |
sar beltz | errege-sagar grisa | |
sar motel, sar motela | sagar motel (geza) | |
sar tarta, sar tartia | sagar tarta | |
sar, sarra | sagar | |
sara / sarak | ganbela sare*, ganbela hesi* | Bearra botatzeko sarak. |
sara, saria | sare | sara (eta sare [Bakaiku]) 1 iz. Sarea, hariak edo kidekoak gurutzatuz eta mailak osatuz egiten den ehuna. Sara zulwa 'sare zuloa'. || Parrila. Talua erretzeko txinarrakin: talaburnien erdipurdi erre ondorien, geo sarien, parrilan (Ond Bak). 2 iz. Sarea, arrainak, hegaztiak, piztiak eta kidekoak harrapatzeko tresna sareduna. 3 iz. Armiarma sarea. Sara, sarῐa; imirrimau sarῐa. Ik. amegun. 4 iz. Gurtesia [adral para traer hoja seca, etc. (Ond Bak)]. 5 iz. pl. Sarak. Ardiei belarra jaten emateko ganbelari jartzen zaion zurezko sare edo hesia, abereak muturra besterik sar ez dezan. Pesebre (superior). Ik. ganbela. 6 iz. Eskailera mota, okulukoa, belarra hartzeko erabiltzen dena (?). |
sarakada, sarakadia | sarekada | sarakada iz. Sarekada; sarean jasotzen diren arrainen, usoen edo kidekoen multzoa. |
saranpion, saranpiona | elgorri | saranpion iz. Elgorria. ¬ |
saratu, saratzen | saretu | saratu da ad. Saretu, higatu. Arropῐa saratu 'arropa saretu'. Arropῐa saratwik 'arropa sareturik'. Soinekwa saratu 'soinekoa gastatu'. Pantalonak saratuik dukatzi 'prakak sareturik dauzka'. Ik. sarestatu. ▲ Sin. gastatu, desgastatu. |
sarbide, sarbidia | sarbide | sarbide iz. Sartzeko bidea; sartzeko aukera. Sorwek eztuka sarbideik 'soroak ez dauka sarbiderik'. ▲ Sin. sarrera, entrada, sartuera. |
sarda | sarde | sarda iz. Sardea. Ik. sardai [Urdiain]. |
sardai, sardaia | sarde | sardai [Urdiain] 1 iz. Sardea. Burnizko sardaia; zurezko sardaia. Bost hortzeko sardaia; bi hortzeko sardaia, bearretako 'belarretarako'. Sardai girtena 'sarde giderra'. 2 iz. Urkila, txardangoa. Arramῐen sardaia 'adarraren sardea'. Ik. sarda; sardango; matxarda. |
sardaikada, sardaikadia | sardekada | sardaikada 1 iz. Sardekada, sardeak hartzen duen edukia. Sardaikadῐa. 2 iz. Sardearekin emandako kolpea. Ik. sardaikazo. |
sardaikan | sardeka | sardaikan adb. Sardeka; sardea erabiliz. Sardaikan kargatzen zan bear gurdia 'sardeka kargatzen zen belar gurdia'. |
sardaikazo, sardaikazua | sardekada | sardaikazo iz. Sardekada. Sardaiekin emandako golpῐa da sardaikazwa 'sardearekin emandako kolpea da sardaikazoa'. Sardaikazo batekin il zen subῐa 'sardekada batekin hil zuen sugea'. Ik. sardaikada. |
sardango, sardangua | txardango, urkila | sardango iz. Txardangoa. Urritz orrek sardango ederra duka 'hurritz horrek sardango ederra dauka'. Ik. sarda; sardai. |
sardi, sardia | sagardi | sagardi (> sardi) iz. Sardien sar klase asko izaten zῐan 'sagardian sagar klase asko izaten ziren'. Markesan sardia 'markesaren sagardia'. |
sardina-saltzaile | sardina-saltzaile | |
sardina, sardinia | sardina | sardina 1 iz. (Sardina pilchardus). Sardinak yosten gindutzen ‘erosten genituen’ (Ond Bak). || Sardina burua. Sardina hezurra. 2 adj./iz. Lgart. Bihurria. Oi sardinῐa! 'hori sardina!'. ◆ sardina berri iz. Sardina freskoa. Brasan erre tu sardina berriek 'brasan erre ditugu sardina freskoak'. Ik. sardinzar. ◆ sardina saltzaile. Etxeik etxe ibiltzen zan sardina saltzailῐa 'etxerik etxe ibiltzen zen sardina saltzailea'. ▲ Sin. sardinera. Ik. arrai saltzaile. |
sardinera, sardineria | sardina-saltzaile | sardinera iz. Sardina saltzaile emakumezkoa. Sardinerῐa. Ik. sardina saltzaile; peskatero, -a. |
sardinzar, sardinzarra | sardina zahar | sardinzar 1 iz. Sardina zaharra, sardina gazitua (Clupea harengus). Sardinzarrak, sardinak gatzῐen 'sardina zaharrak, sardinak gatzean [gatzetan]. 2 iz. Lgart. Guardia zibila. |
sarestatu, sarestatzen | sareztatu | sarestatu dau ad. Saratu dan tokia zurzitu, sarastatu (?). Ik. zurzitu. |
sargori, sargoria | sargori | sargori 1 iz. Ik. bero falso. 2 adb. ◆ sargoria egon (> sargoria yon). [Sarguria, sol entre chaparrones de agua JMS]. |
sarjento, sarjentua; sarjenta, sarjentia | sarjentu | sarjento, -a (Generoa hartzen du: sarjento, sarjentwa; sarjenta, sarjentῐa) 1 iz. Sarjentua, ofizialaren agindupeko soldaduburua. 2 iz./adj. Agintzailea, agindugurakoa. || Emakume larderiatsua. Sarjentῐa. |
sarjo, sarjua | sarjo adj. Tela sarjo bat, zulo haundiak dekatzana, pulpa yateko ta (Ond Bak). (Urdiain). | |
sarmin, sarmina | sagarmin | |
sarraila zulo, sarraila zulua | sarraila zulo | |
sarraila, sarrailia | sarraila | sarraila iz. Ateetan, kutxetan eta kidekoetan jartzen den metalezko gailua, haiek giltzaz ixteko eta irekitzeko erabiltzen dena. Ik kisketa; murrilo. ◆ sarraila zulo iz. Sarrailan giltza sartzen den zuloa. Sarraila zulwen bertan auzten dau giltzῐa sartwik 'sarraila zuloan bertan uzten du giltza sarturik'. ▲ Sin. giltza zulo. |
sarrazi, sarrazten | sarrarazi | sarrazi dau ad. Sarrarazi, sartzera behartu. Alainak in tu antxumῐa autwen sarrazten, bea, sartu ezinda, baswen autzi ber izan dau 'ahaleginak egin ditu antxumea autoan sarrarazten, baina, sartu ezinda, basoan utzi behar izan du'. Ik. sartuazi. |
sarrena, sarrenia | sarna, hazteri; ezkabia | sarrena iz. Sarna, hazteria; azkura bizia eragiten duen eritasun kutsakorra. Ik. hatz; ezkabia. |
sarrera, sarreria | sarrera | sarrera iz. Erriko sarrerῐa 'herriko sarrera'. Etxeko sarrerῐa 'etxeko sarrera'. Gau sarrerῐa 'gau sarrera'. ▲ Sin. sartuera, entrada, sarbide. ▼ Anton. ataera. |
sarri, sarria | sarri | sarri 1 adj. Eremu txikian unitate asko dituena. Maiza sarriei do 'artoa sarriegi dago'. ▼ Anton. bihets. 2 adb. Hemen sarri iten dau yauria 'hemen sarri egiten du euria'. Sarri do auria! Auri asko ai da (Ond Bak). Ik. maiz. ◆ sarritan adb. Maiz. Sarritan esaten dau gauzῐoi 'sarritan esanten du gauza hori'. Ik. maiz; askotan. |
sarritan | sarritan | |
sarritxo | sarritxo | sarritxo 1 adj. Adkor. Sarria, tapitua. Sarritxo do ori; biastxo ber zen 'sarritxo dago hori; mehatzago [bakanago] behar zuen'. ▼ Anton. bihestxo. 2 adb. Adkor. Sarritxo eldwa gwe etxῐá eskῐen 'sarritxo heldu da [dator] gure etxera eskean'. Ik. maiztxo. |
sartu-ata in / sartu ta ata | sartu-atera (egin) | |
sartu, sartzen | sartu, sartzen | sartu 1 da ad. Barrura joan, barrura igaro. Sartuik gindela ‘ginela’. Oazalien koltxia sartzen zan. Sártu ber lukéi ‘lukete’ garzelá. Apiribila sartu ber zan. Mugarrak sartu (Ond Bak). (n) (sembrar, plantar) patatia sartu (yain). Patatak sartu ta ata; naguek erein eta ekarri (Ond Bak). – sartu ta ata. (n) - yuzkia sartu. – kutxilua sartu. – dirua sartu. – gezurra sartu. – muturra sartu. – yauritan sartu – lainua sartu. – Kabitu. Ik. kabitu. |
sartuazi, sartuazten | sartu arazi, sarrarazi | sartuazi dau ad. Sartu arazi, sarrarazi, sartzera behartu. Ik. sarrazi. Otz onekin barrwá sartwazi tuai 'hotz honekin barrura sarrarazi dituzte'. |
sartuera, sartueria | sarrera | sartuera iz. Sarrera, sarbidea. Sartuerῐa: sartzeko tokia. Sartueran 'sarreran'. Ik. sarrera. |
sasi- (?) | sasi- | sasi- (?) iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Sasikoa, egiazkoa ez dena, benetakotik itxura besterik ez duena. sasi-kuma, sasi-mediku, sasi-jakintsu (?). |
sasi-matxurreta, sasi-matxurretia | masusta, martxuka (Rubus ulmifolius) | |
sasi-maxurta | sasi masusta (Rubus ulmifolius) | |
sasi, sasia | sasi | sasi 1 iz. (Bot.) Zenbait landarek jasotzen duen izendapena: ansasi 'aran sasi'; matxurreta sasi 'masusta sasi'; (...). Ik. lahar. 2 iz. Sastraka. Sasiz beteta do inguru oi 'sasiz beteta dago inguru hori'. Ik. zapar. ◆ sasiak hartu (> sasiek artu). Sasitu, sasiz bete, sasiak jana gertatu. ◆ sasi artean (> sasi artῐen). Sasi artῐen ibili naiz 'sasi artean ibili naiz'. ◆ sasi-matxurreta iz. (Bot.) Lahar edo sasiaren (Rubus ulmifolius) fruitua, jateko ona, lehenik berde, gero gorri eta umotzean beltz diren pikor hazidun askoren multzoak osatua. ▲ Sin. sasi-maxurta [Bakaiku]. |
sasidi, sasidia | sasidi | sasidi iz. Sasiz beteriko lekua edo saila. Ik. lahardi; zapardi. |
sasipe, sasipia | sasipe | sasipe iz. Sasi azpia; sasia. ◆ sasipean (> sasipῐen). |
saski, saskia | saski | saski (Hitz berria) (?) iz. Ik. jaiski [Altsasu], eta jaski edo jeski [gainerako Burundako herrietan]. ▲ Sin. zesto. ¬ |
sasoi, sasoia | sasoi | sasoi 1 iz. Nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia. Udaberriko yuzkiekin lurra belaxe patzen da sasoien 'udaberriko eguzkiarekin lurra berehalaxe paratzen da sasoian'. Sasoi ona do jorrako 'sasoi ona dago jorrarako'. Yaiteko sasoia 'ereiteko sasoia'. Ik. garai. 2 iz. Giza bizitzaren garai bakoitza, bereziki osasuntsuena, gorputzaren aldetik beteena. 3 iz. Gorputzaren sendotasun eta osasun betetasuna. A ze sasoia duka orrek! 'a zer sasoia dauka horrek!'. Guri fan zaigu sasoia 'guri joan zaigu sasoia'. ◆ sasoian egon (> sasoien yon). Osasun betetasunean egon. Jendῐa irurogei urtekin'e sasoien yoten da 'jendea hirurogei urterekin ere sasoian egoten da'. ◆ sasoiko, sasoikua. Sasoiko jendia. Ik. jarri(a) [heldua]. Ik. puri; furi; furieko. ◆ sasoi oneko. |
sasoien yon | sasoian egon | |
sasti | sagasti (?) - sahasti (?) | sasti iz. sagasti (?) - sahasti (?) |
sastre, sastria | sastre | sastre iz. Lanbidez, arropak egiten dituen pertsona. Ik. jostun. |
sastrei, sastreia | jostundegi | sastrei iz. Jostundegia. |
sataga, satagia | sataga [haga] | sataga [Altsasu] iz. Enbor pisuak mugitzeko ikazkinak erabiltzen duen haga [tranca que usaban los carbonero para mover los troncos pesados]. Ik. haga; hagai. |
satan, satana | satan | satan iz. Deabrua. (Maiz izen berezi gisa erabiltzen da). Ifarnuko satana 'infernuko satana'. Ik. diabru; ifarnuko etsai; luzifer. |
satelite, satelitia | txoriburu | satelite adj. Txoriburua, haizetsua, zelebrea; lotsa gutxikoa. Oi satelitῐa! 'hori satelitea [ale ederra]!'. Ik. alaja. |
satisfazio, satisfaziua | satisfazio | satisfazio iz. Poza, pozbidea. Esker txarreko jende orrekin satisfazio gutxi jasoko dau 'esker txarreko jende horrekin satisfazio gutxi jasoko du'. Ik. poz; poztasun. |
satitsu, satitsua | satitsu | satitsu 1 iz. Ugaztun intsektujale txikia, saguaren antzekoa baina mutur-luzea (Crocidura russula). 2 iz. Bista laburrekoa, erdi itsua. |
sator zulo, sator zulua | sator zulo | |
sator-bear, sator-bearra | sator-belar, tartiku | |
sator, satorra (1) | sator | sator1 iz. Ugaztun txiki intsektujalea, lurpean zulo bideak egiten dituena (Talpa europaea). Ik. lurpeko. ◆ sator belar (> sator bear) iz. (Bot.) Tartikua (Euphorbia serrata?, Euphorbia lathyris?). ¬ ◆ sator pila. Satorrak lurrean zuloa egitean, kanpora botatzen duen lur pila. ◆ sator zulo iz. Satorrak lurrean egiten duen zuloa, kanporatzen duen lur pilagatik nabarmentzen dena. Sator zuloz beteῐk do larrῐa 'sator zuloz beterik dago larrea'. ◆ satorrak bota. Bihotzekoak jota hil. Satorrak bota ber dik 'satorrak bota behar dik [bihotzekoak jota hil behar dik]'. ◆ satorrak jo dau ad. Satorrak lurra kanpora botatzen dueneko ekintza. Gaur ilunabarrῐen jo dau satorrak berriz’e batzan ‘gaur ilunabarrean jo du satorrak berriz ere baratzean’. |
sator, satorra (2) | satar, karbunko | sator2 iz. Satarra, karbunkoa, ganaduaren eritasun infekzioso larria, gizakia kutsatzen duena. |
satsa, satsia | satsa iz. Sats: kolore marronekua, alfalfia galtzen zena, odoldia-o sara bekelakua. [sahats (?)]. | |
sau, saua | sagu | |
saustarrak / sauzatar | zantar (?) | saustarrak (eta sauzatar (AG)) iz. {Saustarrak, escombros, cosas sucias, despojos. Se dice también en sentido figurado: «Saustarrak atera», cantar las verdades. JMS}. ◆ saustarrak atera (> saustarrak ata) ([norbaiti] bereak eta bost esan, esatekoak esan). |
sauzatar / saustar(rak) | zantar (?) | sauzatar (eta saustar(rak)) 1 iz. Batez ere pl. sauzatarrak. Hondakina, zaborra, zikinkeria. 2 iz. Irud. sauzatarrak ata: Falta flakezak aurpegia bota. Ik. sakats. |
saxofon, saxofona | saxofoi | saxofon iz. Saxofoia. |
seda, sedia | zeta (ehuna) | seda iz. Zeta; zenbait intsekturen beldarrei darien gaia, zuntzak osaten dituena eta ehungintzan erabiltzen dena; zuntz horrekin eginiko ehuna. Seineko sedazkwa 'soineko zetazkoa'. |
sega poto, sega potua | sega poto | |
sega, segia | sega | sega iz. ◆ segan egin (> segan in). Segaz ebaki. Garai batῐen segan iten zῐan gari guztῐek 'garai batean segan egiten ziren gari guztiak'. Ik. segatu. ◆ sega pikatu (> segῐa pikatu). Segari mailuka ahoa berdindu. Segia, pikamailuekin pikatu; segarriekin, zorroztu. ◆ sega poto (eta sega pote [Ziordia]). Segalariak gerrian eramaten duen ontzixka, segarria heze izateko erabiltzen dena. Ik. segarri. ◆ segara (> segá). Segá fan da 'segara [segaz ebakitzera] joan da'. ◆ segaz egin (> segaz in). Segan egin. |
segalai, segalaia | segalari | segalari (> segalai) iz. Segaz ebakitzen duen pertsona. |
segan in | segan egin | |
segarri, segarria | segarri | segarri iz. Sega zorrozteko erabiltzen den harria. Ik. sega poto. |
segatu, segatzen | segatu | segatu dau ad. Segan egin. Segatu tuai bear guztiek 'segatu dituzte belar guztiak'. Ik. segan egin; segaz egin. |
segi | segi | segi adb. Ik. segitu. Segi orti 'segi hortik'. Segi nei 'segi niri'. 2 adb. Segika. Atzeti segi 'atzetik segika'. Ik segikan. ◆ segi! interj. ◆ segi aurrera (> segi aurrῐá) (animo). ◆ segi ibili. Segika izan. Orren segi dail 'horren segika dabil'. Ik. segikan. |
segi ibili | segika izan | |
segia pikatu | sega pikatu | |
segida, segidia | segida | segida iz. Segidia eman 'segida eman'. Ardi maki orrek ez duka bestien segidaik 'ardi maki [herren] horrek ez dauka besteen segidarik'. |
segidan | segidan | segidan adb. Obe da segidan itῐa gauzak 'hobe da segidan egitea gauzak'. Ik. segituan (> segituen). |
segikan | segika | segikan adb. Segika. Oi iri segikan jailek 'hori hiri segika zabilek'. Ik. segi; segi ibili. |
segitu, segitzen | segitu | segitu 1 dau/dῐa ad. Jarraitu. Atzeti segitu. 2 dau ad. Jarraitu, egoera edo jarrera jakin batean iraun. An zegitzen dau lanῐen 'han segitzen du lanean'. |
segituen | segituan | segituen 1 adb. Segituan, berehala. Intazu segituen. Ik. segidan. 2 adb. Errenkadan. Antuxak, bi o iru segituen 'doministikuak, bi edo hiru segituan'. |
segitzaile, segitzailia | segitzaile | segitzaile iz./adj. Segitzen duen pertsona, jarraitzailea. |
segun (eta) | arabera | segun adb. Beh. (Batez ere, erlatibozko perpaus baten hasieran, zerbait gertatzeko baldintza edo zertzelada markatuz, erabiltzen da). -en arabera. Segun ze egun iten den 'segun zer egun [eguraldi] egiten duen [egiten duen egunaren arabera]'. ◆ segun eta (> segun da). Beh. segun-en indargarria. Segun da nola beiratzen dezun 'segun eta nola begiratzen duzun'. |
segundo, segundua | segundo | segundo iz. Minutuaren hirurogeirena. Segundo batῐen aldatzen da dana 'segundo batean aldatzen da dena'. |
seguranzia | segurantzia | seguranzia iz. Segurantzia, segurantza, ziurtasuna. Egwaldi onek eztuka seguranziaik 'eguraldi honek ez dauka segurantziarik'. Zorra patuko den seguranziaik eztuku 'zorra pagatuko duen segurantziarik ez daukagu'. |
seguratu, seguratzen | seguratu, segurtatu | seguratu da/dau ad. Segurtatu. |
seguro, segurua (1) | seguru | seguro1 1 adb. Eldu'an domekan seguro etorriko dala 'heldu den domekan seguru etorriko dela'. Seguro dakizu ola dala? 'seguru dakizu hola dela?'. Ik. fijo. 2 adb. Jostaiketan dola, ezta batere segurwa arbolazpien gelditzῐa 'ostosketan dagoela, ez da batere segurua arbola azpian gelditzea'. 3 adj. Eskilara zarroi ezta batere segurwa 'eskailera zahar hori ez da batere segurua' ◆ seguru asko (> seguro asko). Aginako minandako antibiotikwek emanko dezkizai, seguro asko 'hagineko minarendako antibiotikoak emango dizkizute, seguru asko'. ◆ seguru egon (> seguro yon). Zalantzarik ez izan. Seguro nok bῐa izan dala maldadῐoi in dena 'seguru nagok bera izan dela maldade [gaiztakeria] hori egin duena'. ◆ ibili (eduki) seguro. Ez izan dudarik. Eztaila agindutakwa beteko? Oi seguro dukak 'ez dutela agindutakoa beteko? Hori seguru daukak. |
seguro, segurua (2) | aseguru | seguro2 iz. Asegurua. |
sei | sei | sei 1 zenbtz. Bost eta bat, 6. Sei ume izan zituen. Seirak fan dῐa etxeti 'seiak joan dira etxetik'. Atsaldeko seiek 'arratsaldeko seiak'. Gaur sei dukatzi ilak 'gaur sei dauzka hilak'. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan seigarrena. |
seiegun | seiehun | seiegun 1 zenbtz. Seiehun, sei bider ehun, 600. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan seiehungarrena. |
seigarren, seigarrena | seigarren | seigarren ord. Zerrenda batean aurretik bost dituena (6.). Seigarren mandamentua. Seigarren Kutzan aldapa zorrotza do 'Seigarren Gurutzean [garai bateko gurutze bideko gunea, Urdiainen] aldapa zorrotza dago'. |
seiko, seikua | seiko | seiko adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko sei irudi dituena. Karta jokuen, seiko urrῐa 'karta jokoan, seiko urrea'. |
seina | seina | seina banatz. Bakoitzari sei, bakoitzak sei. |
seinakan | seinaka | seinakan adb. Seinaka, seinako multzoetan. |
seinal, seinala | seinale | |
seinalatu, seinalatua | seinalatu | seinalatu (era burutua izenondo gisa) Egun seinalatuek, bereziek. Jai seinalatuek. |
seinalatu, seinalatzen | seinalatu | seinalatu 1 dau ad. Nabarmentzeko seinale bat ezarri. Ik. markatu. 2 dau ad. Seinale edo keinu baten bidez adierazi. Seinalatazu nun dan 'seinalatu ezazu nun den'. |
seinale, seinalia | seinale | seinale (eta seinal) 1 iz. Ik. marka; arrasto. 2 iz. Adierazgarria. Seinale eskolá eztala fan 'seinale eskolara ez dela joan'. Ointotá fan da bea listotxo eldu da; ezta seinale ona 'onddotara joan da baina listotxo [azkartxo] heldu da [dator]; ez da seinale ona'. 3 iz. Ikurra. Bideberriko seinalῐek. 4 iz. Diru bermea. Diru seinalῐa. Emango dezut diru seinalῐa aurreti 'emango dizut diru seinalea aurretik'. |
seineko, seinekua | soineko | |
sekatu, sekatzen | sikatu, lehortu | sekatu 1 da/dau ad. Sikatu, lehortu. Zure galtzok sekatuik de 'zure galtzerdiok sikaturik daude'. Guk sekatzen tû trastiek 'guk sikatzen ditugu janzkiak' (Ond Bak). Arropῐa sekatzen patu 'arropa sikatzen paratu'. ▲ Sin. idortu, legortu. Ik. ihartu. ▼ Anton. musti, txirriatu. 2 da/dau ad. Lehortu, idortu, ontzutu. Lukaikak lukaika-agaien sekatu 'lukainkak lukainka-hagan sikatu'. Ik. kuratu. |
seko (2) | seko | seko2 1 adb. Hilda. Hilda, seko. Seko gelditu da hilik. 2 adb. Erabat, zeharo. Lo seko. 3 adb. Lo. ¬ |
seko, sekua (1) | siku, lehor, idor | seko1 (eta xeko) 1 adj. Lehorra; urik ez duena, bustirik ez dagoena. ▼ Anton. musti; heze. Ik. idor; legor. 2 adj. Ibaiez eta kidekoez mintzatuz, urik ez daramana. || Seko do ibaia 'siku dago ibaia'. 3 adj. Berezkoa duen hezetasuna edo zukua galdu duena edo kendu zaiona. Ogi sekwa 'ogi lehorra'. 4 adj. Landareez eta kidekoez mintzatuz, iharra. Bῐar sekwa 'belar lehorra'. Piper sekwa. Ik. ihar. ◆ punta ihar / punta seko. Zuhaitzez hitz eginez, adar puntak iharturik dituena. Ik. galar. |
sekotasun, sekotasuna | lehortasun, sikutasun | sekotasun iz. Lehortasuna, sikutasuna. Sekotasun aundia do aurten 'sikutasun handia dago aurten'. |
sekretaio, sekretaiua | sekretario, idazkari | sekretario (eta sekretaio) iz. Idazkaria. |
sekretu, sekretua | sekretu | sekretu 1 iz. Sekretua eztau ondo gorde 'sekretua ez du ondo gorde'. 2 adj. Itz sekretwa ibiltzen zain 'hitz sekretua ibiltzen zuten'. ◆ sekretuan (> sekretwen) adb. Sekretwen gorde 'sekretuan gorde'. Ik. ixilien; ixilik. |
sekretuen | sekretuan | |
sekula | sekula | sekula 1 adb. (Ezezko esaldietan). Inoiz ere ez. Sekula baindo garbio do urde hói (Ond Bak). || Sékula ailatzen ez 'sekula ailegatzen ez'. ◆ sekula guztian (> sekula guztῐen). Sekula guztien ez'tiat esanko ezere 'sekula guztian ez diot esango ezer ere'. Sekula yon daiz Franzien? Sekula yon be no Franzien. Sekula guztien hemen ge gu, eskualdunok. Sekula guztien e'naiz yon Madrilen. ◆ sekula ere (> sekula're). (Ezezko esaldietan). Ojala ezpalitz etorriko sekula're. – sekula ez bekela ◆ sekula santan adb. sekula-ren indargarria. |
sekula santan | sekula santan, santa sekulan | |
sekulako, sekulakua | sekulako | sekulako 1 adj. Berebizikoa. 2 adb. Betiko, beti-betiko. Sekulako do inik 'sekulako dago eginik'. ¬ |
sekura, sekuria | lehorte, idorte, sikate | sekura iz. Lehortea, sikatea. Sekurῐa dua izugarria 'lehortea doa izugarria'. Ik. legorte. |
sellatu, sellatzen | zigilatu | sellatu dau ad. Zigilatu; zigiluz markatu, zigilua ezarri. |
sello, sellua | zigilu | sello iz. Zigilua; bidali behar den gutunaren estalkian itsasten den paper zatitxoa, posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duena. Leno, estankwen saltzen zituain sellwek 'lehenago, estankoan saltzen zituzten ziguluak'. |
seme-alaba | seme-alaba | |
seme, semia | seme | seme iz. Semi’au (Ond Bak). Bea da seme zarrena 'bera da seme zaharrena'. Seme bakarra da. ◆ seme-alaba(k) pl. Semea eta alaba; semeak eta alabak. |
semetako | semetzako | semetako iz. Semetako hartzen den gizakumea. Semetako artu zain 'semetako hartu zuten'. |
seminaio, seminaiua | seminario | seminario (> seminaio) iz. Apaizgaitegia. |
sena (?) | ||
senar-emaztiek | senar-emazte | |
senar, senarra | senar | senar iz. Norbaitentzat, harekin ezkondua dagoen gizonezkoa. Ik. gizon. ◆ senar-emazte pl. Senar-emaztῐek. ▲ Sin. andra-gizon(ak). |
senargai, senargaia | senargai | senargai (eta senargei) iz. Senargaia leno, nobio guai (Ond Bak). |
senbradora, senbradoria | ereiteko makina | senbradora iz. Ereiteko makina. Ik. eraiteko makina (> yaiteko makinῐa). |
senda, sendia | bidezidor, xendra | senda iz. Bidezidorra, xendra. Ik. bide zihar. |
sendatu, sendatzen | sendatu | sendatu da/dau ad. Sendatw'á 'sendatu da'. Ezto gaitzoi sendatzeko botikaik 'ez dago gaitz hori sendatzeko botikarik'. ▲ Sin. ongitu. ▼ gaizkitu. |
sendo, sendua | sendo | sendo* 1 adj. Lodia edo gorputz handikoa delako, indartsua edo irmoa dena. Arrizko orma sendwek dukatzi errientxῐek 'harrizko horma sendoak dauzka herriaren etxeak [herriko etxeak]'. 2 adj. Pertsona indartsua, osasuntsua, sasoikoa. Aita sendwa zalako zukain sendonak izengutia 'aita sendoa zelako zuten sendorenak izengoitia'. ▲ Sin. indartsu, fuerte. ▼ Anton. xingle, ahul, erkin, mengal, mirrin. |
sendotu, sendotzen | sendotu | sendotu da/dau ad. Sendo edo sendoago bihurtu. Ik. indartu. ¬ |
senide, senidia | haurride, anai-arreba | senide iz. Haurridea, anai-arreba. Zer dῐa «senidῐek» Urdinen?: anai-arrebak 'Zer dira «senideak» Urdiainen?: anai-arrebak. || Txerri hok senide dia (ahardi izan da ere) (Ond Bak). Ik. anai-arreba. |
senidetasun, senidetasuna | senidetasun | senidetasun iz. Senideak elkartzen dituen lotura. Oiek dukai senidetasuna, oiek; alkarrekin ondo konpontzen dῐa 'horiek daukate senidetasuna, horiek; elkarrekin ondo konpontzen dira'. |
sensazio, sensaziua | sentsazio | sensazio iz. Sentsazioa. Ik. arrako; inpresio. |
sensibilidade, sensibilidadia | sentsibilitate | sensibilidade iz. Sentsibilitatea. |
sentido, sentidua | zentzu, sentidu | sentido 1 iz. Sentidua, zentzua; ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena; bereziki, zuzen, zuhur edo egoki aritzen denaren, arinkeriarik gabe jarduten duenaren nolakotasuna. Orrekin gauzonik ez, sentidoῐk eztuka-ta 'horrekin gauza onik ez, zentzurik ez dauka-eta'. 2 iz. Sentidua, zentzumena; sentipen mota jakin bat hartako den organo baten bidez hartzeko ahalmena. 3 iz. Konortea. Sentidwa galdu ta lurrῐá fan da 'konortea galdu eta lurrera joan da'. Ik. konozimentu. 4 iz. Esanahia, adiera. Ze ai za esaten? Esan dezunak eztuka sentidoῐk 'zer ari zara esaten? Esan duzunak ez du zentzurik'. ◆ sentido beiko adj. Zentzugabekoa. Sentido beῐkwek iten tuai olako umekeiek 'zentzugabekoek egiten dituzte holako umekeriak'. |
sentikor, sentikorra | sentikor | sentikor adj. Mutil sentikorra da. |
sentimental, sentimentala | sentimental | sentimental 1 adj. Sentimen samurrek hunkitzen dutena; sentimen samurrak adierazten dituena. 2 adj. Sentimenei, batez ere sentimen samurrei eta maitasunezkoei, dagokiena. |
sentimentu, sentimentua | sentimendu | sentimentu iz. Sentimendua. Nolako sentimentua duka txakurra il zaiolako 'nolako sentimendua dauka txakurra hil zaiolako'. |
sentitu, sentitzen | sentitu | sentitu 1 dau ad. Zerbaiten sentipena izan. Eztau otzik sentitzen ez du hotzik sentitzen'. 2 da/dau ad. Entzun. Ezta ezere sentitzen; au ixiltasuna dona 'ez da ezer ere sentitzen; hau isiltasuna dagoena'. 3 dau ad. Damu izan, atsekabe hartu. Asko sentitu dau esan zῐaina 'asko sentitu du esan ziotena'. 4 da ad. Modu jakin batean izan. Atzo baindo obeto sentitzen naiz 'atzo baino hobeto sentitzen naiz'. |
senu, senua | gaueko hezetasun | senu iz. Zeru garbiko gauetan giroa hoztearen ondorioz airean gertatzen den hezetasuna; hezetasun horrek lur, landare eta gainazaletan uzten duen bustitasuna. Ezetasuna auzten dau senuek; lodio izaten dῐa intz tintinak 'hezetasuna uzten du serenoak; lodiago izaten dira ihintz tantak'. Senua yonda're, alfafῐa ekarri iten genduen; intzakin, ordῐa, ez 'serenoa egonda ere, alpapa ekarri egiten genuen; intzarekin, ordea, ez'. Ik. apar; ihintz. (Alderatu: sereno). ◆ senua bota dau ad. Gaueko hezetasuna isuri. Egun batzuk badῐatzi senua botzen dela ‘egun batzuk badaramatza serenoa botatzen duela’. ◆ senua egon (> senua yon). Gaueko edo goizaldeko giroan hezetasuna egon. Gaur goizῐen senua zon 'gaur goizean senua zegoen'. (Zeru garbiko gauetan giroa hoztearen ondorioz airean gertatzen den hezetasuna; gertaera horrek lur, landare eta gainazaletan uzten duen hezetasuna.) |
senuz | senez (?) | senuz adb. Dantza, senuz; kanta, senuz (AG) (?) |
senzillo, senzillua | xume, apal | senzillo adj. Sentzilloa; xumea, apala. Ik. umil; nolanahiko. |
seña | helbide | seña iz. pl. señak. Helbidea. Nun bizi za? Emantazu señak 'non bizi zara? Emaidazu señak [helbidea]'. Ik. direkzio. |
señorita, señoritia | andereño | señorita 1 iz. Andereñoa (titulu gisa erabiltzen da). 2 iz. Eskoletako maistra. 3 adj. Pertxenta, pinpirina. ◆ señorita karakol. Baratze-barraskiloa (Cepaea hortensis). Ik. dama-karakol. |
separatu, separatzen | separatu | separatu da/dau ad. ▲ Sin. apartatu; banatu; bakartu. ▼ Anton. alkartatu, unitu; bildu. ¬ |
separazio, separaziua | bereizte, banatze. 2 tarte, bitarte | separazio 1 iz. Bereiztea; banatzea. 2 iz. Tartea, bitartea. |
serbilleta, serbilletia | ezpainzapi, ahozapi | serbilleta iz. Ezpainzapia, ahozapia. Ik. zajau txiki. |
serbitu, serbitzen | zerbitzatu, serbitu | serbitu 1 dau ad. Zerbitzatu; norbaiten edo zerbaiten zerbitzuan egon, haren esanak bete. Bilbaun yon zan serbitzen 'Bilbon egon zen zerbitzatzen'. 2 dau ad. Zerbitzatu; bezeroari hark eskaturikoa eman. Atsaldῐen, tabernan ibil da serbitzen 'arratsaldean, tabernan ibili da zerbitzatzen'. 3 dau ad. Zerbitzatu; janariez eta edariez mintzatuz, mahaira ekarri edo mahaira atera; (janaria edo edaria) platerean edo edalontzian jarri. Serbitu ta jan 'zerbitzatu eta jan'. 4 dau ad. Soldadutza egin. Afrikan serbitu zen soldau 'Afrikan serbitu zuen soldadu'. |
serbitzai, serbitzaia | zerbitzari | serbitzai iz. Zerbitzaria. Gwe izko Anjeles serbitzai ibil zan Bilbaun etxe batῐen 'gure izeko Anjeles zerbitzari ibili zen Bilbon etxe batean'. |
serbitzaile, serbitzailia | zerbitzari | serbitzaile 1 iz. Norbaiten edo zerbaiten zerbitzuan dagoen pertsona. 2 iz. Ostatu, taberna edo jatetxe batean bezeroak zerbitzatzen dituen langilea. |
serbizio, serbiziua | zerbitzu | serbizio iz. Zerbitzua; funtzioa. Makinῐorrek serbizio ona ematen dau; serbizio ona iten dwa 'makina horrek zerbitzu ona ematen du; zerbitzu ona egiten dit'. Ik. funzio. ◆ serbizioa egin (> serbiziyua in) dau ad. Zata xarrok serbizio ona iten dwai gwaindo 'zata xaharrok zerbitzu ona egiten didate oraindik'. |
serenata, serenatia | serenata | serenata iz. Gauaz eta toki agerian egiten zen musika-saioa; saio horietarako onduriko musika-lana. ◆ serenata eman (> serenatῐa eman). Kalaka eman. A ze serenatῐa eman dwai! 'a zer serenata eman didate!'. |
serenatu, serenatzen | lasaitu, baretu | serenatu da/dau ad. Ik. lasaitu; soseatu. |
serenidade, serenidadia (?) | serenitate | serenidade iz. Serenitatea. |
sereno || senu | gauzain. 2 gaueko hezetasun | sereno 1 iz. Gauzaina. Errien bueltan ibiltzen zan serenwa 'herrian bueltan ibiltzen zen serenoa'. 2 iz. (Ik. senu). Zeru garbiko gauetan giroa hoztearen ondorioz airean gertatzen den hezetasuna; hezetasun horrek lur, landare eta gainazaletan uzten duen bustitasuna. Ik. apar; ihintz; senu. |
seriedade, seriedadia | seriotasun | seriedade iz. Seriedade pixkat ber dau. Ik. formalidade; fundamentu. |
serio, seriua | serio | serio 1 adj. Itxuraz seriua ematen dau, bea beti umore onakin daile 'itxuraz serioa ematen du, baina beti umore onarekin dabil'. 2 adj. Zentzuzkoa, konfiantzazkoa. Mutiki seriua ta langilῐa da 'mutiki serioa eta langilea da'. 3 adj. Larria. Kontu seriuek urte aietakwek 'kontu serioak urte haietakoak'. 4 adb. Serio esaten dau 'serio esaten du'. Serio ata dῐa reunioti 'serio atera dira bileratik'. Serio asko ibili gindan garai artan 'serio asko [larri] ibili ginen garai hartan'. |
seriotasun, seriotasuna | seriotasun | seriotasun iz. Serioa denaren nolakotasuna. Seriotasun pixkatekin ezpadezu artzen eztezu gauzonik inen 'seriotasun pixka batekin ez badezu hartzen ez duzu gauza onik eginen'. |
sermoi, sermoia | sermoi | sermoi (sermoi, sermoia [Urdiain]; Ald. sermona) 1 iz. Predikua. Apizan sermoia. A ze sermoia bota dau. Sermoi luzῐa predikatu dau. Ik. predikazio. 2 iz. Agiraka, errieta. Nolako sermona bota dwa! 'nolako sermoia bota dit'. Ik. lotsai; bronka. ¬ |
sermon, sermona | sermoi | |
serreia | zerrategi | serreria (> serreia) iz. Zerrategia, zura zerratzeko lantegia. Zerratokia, tronzan ibiltzen zῐan tokia; serreia aundio da 'zerratokia, trontzan ibiltzen ziren tokia; serreria [zerrategia] handiago da'. Ik. zerratoki. |
sesio, sesiua | bilkura | sesio iz. Bilkura, batzarra. Ayuntamentuko sesiua 'aiuntamentuko batzarra'. Ik. batzar; junta; reunio. |
siesguna | (istinga leku; lokazti) | siesguna iz. Siratsa, istinga den gunea; lokaztia. Ik. siets. |
siesta, siestia | siesta | siesta iz. Bazkalondoko loaldia. Eskerr’eman ni enaizela fan siesta (Ond Bak). Siestan do 'siestan dago'. ◆ siesta egin (> siesta in). Egunio iten dau siesta txiki bat 'egunero egiten du siesta txiki bat'. |
siets, sietsa / siats, siatsa | sirats, istinga, zingira | siets (eta siats) iz. Siratsa, istinga, zingira. Siets tokia, siets lekua. Sietsa, sieslekuba (Iza Alts). ◆ sietsekoa izan (> sietsekwa izan, siatsekwa izan). Lgart. Taberna zalea izan. Ik. tabernazale. |
sihats, sihatsa | sirats, istinga, zingira | |
sihatseko, sihatsekua / sietseko | taberna zale | |
sikia | oxala, sikiera* | sikiera* (> sikῐa) interj. (Baldintzazko adizkiekin erabiltzen da) Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. Sikῐa, lertuko balitzake 'oxala, lehertuko balitz'. Ik. ojala. |
sikiatra, sikiatria | psikiatra | sikiatra iz. Psikiatra. |
sikiatriko, sikiatrikua | ospitale psikiatriko | sikiatriko iz. Ospitale psikiatrikoa. |
sikologo, sikologua | psikologo | sikologo iz. Psikologoa. |
sila, silia | aulki, silla | sila (Bustidura gabe) iz. Silla, aulkia. Ik. alki. Silῐa. Jarri zaitez silontan 'jar zaitez silla honetan'. Sila txikia 'silla txikia'. |
sindikato, sindikatua | sindikatu | sindikato 1 iz. Sindikatua; kideen interesak babesten dituen elkartea, bereziki langileen interesak babesten dituena. Langilῐen sindikatwa 'langileen sindikatua'. || 2 iz. Nekazariendako elkarte-denda, kooperatiba modukoa (LM). |
sinestatu, sinestatzen | sinestatu, sinetsi | sinestatu (eta sinistatu) 1 dau/dῐa ad. Frogatua edo egiaztatua ez den zerbait egiazkotako hartu; norbaitek esaten duena egiatako hartu. Sinistatuik no egia esan dezula (Ond Bak). || Apizak ebeik ez sinestatu ta bestei sinestazi 'apaizek eurek ez sinestatu eta bestei sinetsarazi'. 2 dau ad. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Zerbaitetan edo norbaitengan sinesmena edo fedea izan; zerbaiti sineste eman. Jangoikwen sinistatzen dau 'Jainkoa(ga)n sinestatzen du'. [Oharra: Gaur egun, elizaren eraginez-edo, 'sinistu, sinisten' forma zabaldu da]. |
sinestazi | sinetsarazi | sinestarazi (> sinestazi, sinestatuazi) dau ad. Sinetsarazi; sinestera behartu. Apizak ebeik ez sinestatu ta bestei sinestazi 'apaizek eurek ez sinestatu eta bestei sinetsarazi'. |
sinisgarri, sinisgarria | sinesgarri | sinisgarri adj. Sinestekoa, sinesteko modukoa. Eztau ematen sinisgarria dala orrek 'ez du ematen sinesgarria dela horrek'. |
sinismen (?) | ||
sinistatu, sinistatzen | sinestatu, sinetsi, sinistu | |
sinistatzaile, sinistatzailia | sinesle, sinestun. 2 sineskor | sinestatzaile (> sinistatzaile) 1 adj./iz. Sineslea, sinestuna. 2 adj. Sineskorra, erraz sinesten duena, esaten diotena sinesteko joera duena. |
sinistu, sinisten | sinistu | sinistu dau ad. Sinetsi. Ik. sinestatu. Ezton erraxa esaten tuenak sinistῐa 'ez dun erraza esaten dituenak sinestea'. |
sinistun (?) | ||
sinpatiko, sinpatikua | sinpatiko | sinpatiko adj. Atsegina, maitagarria. ▼ Anton. antipatiko. |
sinple, sinplia | sinple | sinple (eta xinple) 1 adj. Uste dok ain xinple nola-o? 'uste duk hain sinple nagoela edo?'. Ik. pelele. 2 adj. Osagai gutxi dituena; ulertzeko erraza dena. Oi baindo zerbeit sinplῐo nai dot 'hori baino zerbait sinpleago nahi dut'. |
sinplekeia | sinplekeria | sinplekeria (> sinplekeia, xinplekeia) iz. Oiek xinplekeiek! 'horiek sinplekeriak!'. Xinplekeietan daitza 'sinplekeriatan dabiltza'. Ik. enbusteria (> enbusteia, inbusteia). |
sinpletasun, sinpletasuna | sinpletasun | sinpletasun iz. Gaztῐek dukai beste sinpletasun bat 'gazteek daukate beste sinpletasun bat'. |
sinpletu, sinpletzen | sinpletu | sinpletu (eta xinpletu) 1 da ad. Sinple bihurtu. Ik. inuzentatu. 2 da ad. Zerbaitenganako edo norbaitenganako grinaz, txora-txora egin. Orduen xinpletu zan zaletasun orrekin 'orduan sinpletu zen zaletasun horrekin'. Ik. itsutu. | (Adizlagun gisa). Raso xinpletwik jen kantalai orrekin 'arras sinpleturik zauden kantari horekin'. |
sinpletuazi | sinpletu arazi | sinpletuazi dau ad. Sinpletu arazi. Sinpletwazi in dai gaixuoi 'sinpletu arazi egin dute gaixo hori'. |
sintetiko, sintetikua | sintetiko | sintetiko adj./iz. Ezta naturala, sintetikwa da 'ez da naturala, sintetikoa da'. |
sintoma, sintomia | sintoma | sintoma iz. Eritasun bat ezagutarazten duen gertakaria. |
sinusitis | sinusitis | sinusitis iz. Aurpegiko hezur-barrunbeak estaltzen dituen muki mintzaren hantura. |
sira, siria | zira | sira iz. Zira, arropen gainean jartzen den jantzi irazgaitza. |
sirena, sirenia | sirena | sirena 1 iz. Mitologiako itsas izakia, burua eta gorputz erdia emakumearenak eta sabelaldea eta buztana arrainarenak dituena. 2 iz. Urrutira entzuten den txistu ozena ateratzen duen tresna, itsasontzietan, fabriketan eta beste zenbait lekutan seinale gisa erabiltzen dena; sirena-hotsa. Ik. adar. Sirena otsa aῐtzen da 'sirena-hotsa aditzen da'. |
sirga, sirgia | zirga | sirga iz. Zirga, altzairuzko hariz egindako soka. |
sitisau, sitisaua | istantean egindakoa, (itzuli azkar) | sitisau iz. Istant batean egindakoa. || Denbora gutxian egindako joan-etorria. ◆ sitisaua egin (> sitisaua in) dau ad. In du sitisaua kanposantuti 'egin dugu sitisaua [joan-etorri azkarra] kanposantutik'. {• Joan-etorri azkarra egin. • Egonaldi laburra egin. • Aitaren batean desagertu}. |
sits, sitsa | sits, jantzi(en) sits | sits 1 iz. Arropien sitsa. Ik. sitsa egin. 2 iz. lurreko sitsa / (ala lurreko sahatsa?) (errosa koloreko korruek sara moduko bat). ◆ sitsak jan. ¬ |
sitsa in | sisa egin | sitsa egin (> sitsa in) dau ad. Sisa egin; amaren edo etxeko dirutik hartu. Orrek sitsa in dau 'horrek sisa egin du'. |
situazio, situaziua | egoera | situazio iz. |
so | so (2), iso | so interj. Zaldiei eta beste zama-abereei geldi daitezen esaten zaien hitza. Astwai, arre ta so 'astoari, arre eta so'. So, astwa, so! 'so, astoa, so!'. Ik. buo (> bwo); uo (> wo). |
sobra (2) | sobra; sobera | sobra2 1 adb. Sobera, gehiegi. Ik. gahiai. ◆ sobra ere (> sobre're) adb. ◆ sobran adb. |
sobra, (pl.) sobrak (1) | soberakin | sobra1 iz (pl.) Soberakina. Ik. hondar. Atzoko sobrak janko tu gaur 'atzoko sobrak [atzo sobratutakoak] jango ditugu gaur'. |
sobrante, sobrantia | soberakin | sobrante 1 adj./iz. Soberakina; zerbaiti dagokiona edo aski duena kendu ondoren gelditzen den gauza. Baswá yandako jatekwen sobrantῐa izaten zan Basoko Marien ogia 'basora eramandako jatekoen soberakina izaten zen Basoko Mariaren ogia'. 2 iz. Oinordekoa ez dena, maiorazkoa ez dena. Mayorazgo ez zana, sobrante 'maiorazkoa ez zena, sobrante'. Sobrante gῐatuko nitzala 'sobrante [herentzia gabe] geratuko nintzela'. |
sobratu, sobratzen | sobratu | sobratu da ad. Soberatu. Ik. gelditu. |
sobre (1) | sobra ere, itxuraz, nonbait | sobre1 adb. Sobra ere, itxuraz, nonbait. Ik. nunbait. Lehengo fabrikan iten dau sobre lana. Hala're guaikuén irauten dau (Ond Bak). Sobre, ezta fan 'sobra ere, ez da joan'. |
sobre (2) | gutun azal; zorro | sobre2 1 iz. Gutun azala, eskutitzei jartzen zaien estalkia. 2 iz. Zorroa. Zopa sobrῐa. |
sofa, sofia | sofa | sofa iz. Jarlekua. Jarri zaitez sofan 'jar zaitez sofan'. |
soin hezur, soin hezurra (soineko hezur) | soin hezur, sorbalda hezur; akromion (?) | |
soin, soina | soin | soin 1 iz. Sorbalda. Soina ata; soineko hezurra ata. Ik. soingain. 2 iz. Bizkarreko karga. Buruen ekartzen zan kardu soina, arpildaran. Ik. soinkada. ◆ soinean (> soinῐen) adb. Sorbalda gainean, bizkarraren gainaldean. Soinῐen, txalko 'soinean, zalko'. Artazu aurra soinῐen 'har ezazu haurra soinean'. ◆ soinean eraman (> soinῐen yan). ◆ soin hezur iz. Soineko hezurra, sorbalda hezurra; akromiona (?). Soin(eko) ezurra ata 'soin hezurra atera'. |
soineko, soinekua | soineko | soineko (eta seineko) iz. Emakumezkoen jantzia, gorputz enbor osoa estaltzen duena. Soineko berria in dau 'soineko berria egin du'. ◆ soineko txamarreta. Soineko txamarretῐa [blusa modukoa]. |
soingain, soingaina | soingain | soingain [(Iza Alts); Urdiain]. iz. Sorbalda [hombro]. |
soinien | soinean | |
soinkada, soinkadia | bizkarkada | soinkada iz. Soinean (bizkarrean) eraman daitekeen zama-kopurua. Soin bat egur. ▲ Sin. bizkarkada. Ik. zanbrada. |
soinkan | soinka | soinkan adb. Soinka. Sorbalda gainean, sorbaldan harturik. Bidῐaindo, soinkan ata dai maiz guztia 'bideraino, soinka atera dute arto guztia'. |
soinu, soinua | (musika) soinu | soinu (Bustidura gabe) iz. Musika-tresna baten hotsa, belarriari atsegin zaion hotsa. Hasi da soinua plazan. Bado plazortan soinu bat! 'badago plaza hortan soinu bat!'. Soinu ta dantzan 'soinu eta dantzan'. ◆ soinu-hotsa (> soinu otsa) iz. Musika hotsa. ◆ soinu jotzaile iz. Musika-jotzailea. Soinu jotzailῐa. |
soka, sokia | soka | soka 1 iz. Espartzuzko edo kalamuzko hari multzo bihurritua. Ik. gursoka; bursoka; erramal; hede. 2 iz. (Esapideetan). Soka luzῐa ekarriko dik onek 'soka luzea ekarriko dik honek'. |
sokadantza, sokadantzia | sokadantza | sokadantza iz. Dantza mota. Korrwen, eskuti artuta..., sokadantzῐa 'korroan, eskutik hartuta..., sokadantza'. Zortzikwa're sokadantzῐa da 'zortzikoa ere sokadantza da'. |
sokasalto, sokasaltua | sokasalto | sokasalto iz. Bakarrik edo taldean egiten den jolasa, soka bati bi muturretatik heldu eta birak emanez saltoka ari denaren oinen azpitik eta buru gainetik pasatzean datzana. ◆ sokasaltoan (> sokasaltwen). |
sokatira, sokatiria | sokatira | sokatira iz. Bi talderen artean jokatzen den herri kirola, soka baten alde banatan jarririk, talde bakoitzak bere alderantz tiraka, bestea bere alderdira ekartzean datzana. |
sokorritu, sokorritzen | sokorritu, sorotsi | sokorritu dau ad. Sorotsi; premian edo arriskuan dagoenari lagundu. Ik. lagundu (> laundu). |
soldadore, soldadoria | soldatzaile. 2 soldagailu | soldadore 1 iz. Soldatzailea; soldatze lanetan aritzen den pertsona. Soldadorῐa?, ona ale! 'soldatzailea?, ona hale!'. 2 iz. Soldagailua; soldatzeko erabiltzen den tresna. Ik. soldatzeko makina. |
soldata, soldatia | soldata, paga | soldata iz. Paga. Gizajworrek mezi dau, ta eman dῐat soldatῐa 'gizajo horrek merezi du, eta eman diot soldata [paga]'. Emango dezut soldata gaixo 'emango dizut soldata [paga] gehixeago'. Ik. paga. || Soldata, lansaria. Ik. jornal; sueldo. |
soldatu, soldatzen | soldatu | soldatu da/dau ad. Burnia soldatu 'burdina soldatu'. ◆ soldatzeko makina. Soldagailua; soldatzeko erabiltzen den tresna. Soldatzeko makinῐa. |
soldau, soldaua | soldadu | soldadu (> soldau) iz. Armada bateko kidea; bereziki, maila apaleneko kidea. Ik. gerrero. ◆ soldadu joan (> soldau fan). Soldau fan da 'soldadu joan da'. |
soldautza | soldadutza | soldautza iz. Soldadutza. Ez tau nai izan soldautzaik itῐa 'ez du nahi izan soldadutzarik egitea'. |
solfa, solfia | solfeo | solfa iz. Solfeoa; musika idazteko eta irakurtzeko sistema. Guri apizak yakusten zeaun solfῐa 'guri apaizak erakusten zigun solfa [solfeoa]'. Solfῐa ikasten naile 'solfeoa ikasten nabil'. |
solibo, solibua | soliba | solibo iz. Soliba; haga nagusietan bermatzen den haga txikiagoa, solairuari edo sabaiari eusten diona. Ik. kuartoi; kapio. [Drae. solivo. Guip. y Nav. Madero de sierra o viga que se usa como poste o sostén]. |
solimen gorri, solimen gorria | bihurri, demonio | solimen gorri adj. (Izenondo gisa). Bihurria, demonioa. Solimen gorria, mutiki trastwa 'solimen gorria, mutiki bihurria'. [Suleiman, soliman (?)]. |
soltero, solterua; soltera, solteria | ezkongabe | soltero, -a (Generoa hartzen du: soltero, solterwa; soltera, solterῐa) adj. Ezkongabea; ezkondu ez dena, ezkondu gabea. Ik. ezkonbeiko; mutilzahar; neskazahar. |
soluzio, soluziua | soluzio | soluzio iz. Soluzio txarra duka orrek 'soluzio txarra dauka horrek'. Ik. arreglu; konponbide. |
soluzionatu, soluzionatzen | soluzionatu da/dau ad. Ik. konpondu; arreglatu. | |
somanta, somantia | astinaldi, jipoi | somanta iz. Lgart. Astinaldia, jipoia. Ik. paliza; pasada. |
somatu, somatzen | sumatu | somatu 1 dau ad. Sumatu, sentipen edo sentimen bat nabaritu. 2 dau ad. Susmatu. Ik. susmatu; kalatu. |
sonbela, sonbelia | kapela | sonbela iz. Kapela. Sonbelῐa jantzita 'kapela jantzita'. ◆ sonbeltxori (> sonbeltxoi) iz. Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus; Parus cristatus). |
sonbeltxoi, sonbeltxoia | amilotx mottodun | |
sonda, sondia | zunda | sonda iz. Zunda. Sondῐa patu dῐai, surretik sartuta estomagwaindo 'zunda paratu diote, sudurretik sartuta estomagoraino [urdaileraino]'. |
soplete, sopletia | soplete | soplete iz. Tenperatura gorako garra sortzen duen tresna, tutu formakoa, metalak-eta berotzeko edo urtzeko erabiltzen dena. |
sor, sorra | sor, gor | sor 1 adj./iz. Gorra, entzumena galdu duena, entzuten ez duena edo gaizki entzuten duena. Sorra da jaio zaneti 'sorra da jaio zenetik'. Sorra da belarri batetik. 2 (Adizlagun gisa). Entzungor eginez. Be bua sor iten dau 'bere burua sor egiten du'. ◆ aditu eta sor (> aitu ta sor). Sorrarena egin, entzungor egin. Esan dena aitu ta sor 'esan duena aditu eta sor'. |
sorbalda, sorbaldia | sorbalda | sorbalda iz. Besaburua; bizkarraren gainaldea. Á zé sorbaldiá dekán horrék! (jendiengaiti, animaliengaiti) (Ond Bak). Ezkerreko sorbaldan zekan bolinῐa 'ezkerreko sorbaldan zekarren bolina [saskia]. Sorbaldῐa ta bizkarra erre duatzi yuzkiek 'sorbalda eta bizkarra erre dizkit eguzkiak'. Sorbaldan azkurῐa dukat 'sorbaldan azkura daukat'. |
sorgin haize, sorgin haizia | sorgin haize | |
sorgin-afai, sorgin-afaia | sorgin-afari | |
sorgin-bear, sorgin-bearra | sorgin belar*, txikori belar | |
sorgin, sorgina | sorgin | sorgin 1 iz. Haur ipuinetan, atso itsusia, ahalmen magikoak dituena. 2 adj. Emakumeez mintzatuz, maltzurra, gaiztoa. 3 adj. Nesaki bihurria. ◆ sorgin afari (> sorgin afai) iz. Gauerdi inguruan egiten den afaria, bereziki, egun berezietan lagunartean egiten dena. Diote egunῐen iten da sorgin-afaia 'inaute egunean egiten da sorgin-afaria'. ◆ sorgin belar* (> sorgin bear, sorgin bῐar) iz. (Bot.) Txikori belarra (Taraxacum officinale). Pusasi ta aziek faten dῐa bolakan: sorginak, sorginak!, esaten genduen 'putz egin eta haziak joaten dira hegaka: sorginak, sorginak!, esaten genuen'. Ik. kardubera. [zapo pitxilita (?)]. ◆ sorgin haize [Altsasu, Urdiain, Bakaiku]. Haize zirimola, haize zurrunbiloa. ¬ |
sorginkeia | sorginkeria | sorginkeria (> sorginkeia) iz. |
sorginkuatu, sorginkuatua | sorgin, bihurri | sorginkuatu (sorginkoatua) adj. Sorgina, bihurria. A ze sorginkwatua don oi! 'a zer sorginkoatua dun hori!'. |
sorgintxoi, sorgintxoia | txepetx; 2 mendi erregetxo | sorgin-txori (> sorgintxoi) 1 iz. Txepetxa (Troglodytes troglodytes) EHHA. 2 iz. Erregetxoa (Regulus regulus) EHHA. |
sori, soria | arakaitz, kuku sagar, kalitxa | sori iz. Arakaitza, kuku sagarra, kalitxa. Arbolei azalean sortzen zaien konkorra; zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. Arbolari azalῐen atatzen zaien tuturra da soria 'arbolei azalean ateratzen zaien konkorra da soria'. |
soro, sorua | soro | soro iz. Lantzen den lursaila. Soro zelaia; soro malkorra. Ik. basasoro; belar soro (> bear soro). |
sorpresa, sorpresia | sorpresa | sorpresa iz. Ezustekoa, ustekabea. |
sorta, sortia | sorta | sorta iz. Gari sorta bat zan amar gari bal(a) 'gari sorta bat zen hamar gari bala'. Egur sortῐa 'egur sorta'. Lora sortῐa 'lore sorta'. Bear onaῐn sortῐa 'belar onen sorta'. ▲ Sin. paxo. Ik. erramu. ◆ sortakan adb. Sortakan bildu 'sortaka bildu'. |
sortakan | sortaka | sortakan adb. Sortaka, sortatan. Egurra sortakan ekartzen dau 'egurra sortaka ekartzen du'. |
sortu1 | sortu1 | sortu1 1 da/dau ad. Agertu. An sortu zan gwe launa 'han sortu zen gure laguna'. 2 da ad. Jaio. Ik. jaio. 3 dau ad. Fundatu. 4 dau. Asmatu. Ik. asmatu; inbentatu. 5 dau ad. Lortu, sortu, atera. Nundi sortu dezu baston hoi? Nunbaiteti sortu dau motorra. Sin. ata. ◆ sortu berri. Ik. etor berri. |
sortu2 | sortu2, gortu | sortu2 da/dau ad. Gortu. Raso sortwik jon 'arras sorturik zagon'. |
soseatu, soseatzen | sosegatu | sosegatu (> soseatu, sosiatu) da/dau ad. – Mahaia maki do, ezta sosiatzen. – Haur trastuoi ezto sosiatuko denik (?). – Sosiatu zaitez! (apurotik) Ik. trankilizatu. |
soso, sosua | motel | soso adj. Ik. motel. |
sostenitu, sostenitzen | sostengatu | sostenitu dau ad. Sostengatu, eutsi. |
sotana, sotania | sotana | sotana iz. Apaizen soineko luzea. Apizan sotanῐa 'apaizaren sotana'. Leno apizak sotanῐa yaten zain 'lehenago apaizek sotana eramaten zuten'. |
sozialista, sozialistia | sozialista | sozialista adj./iz. |
soziedade, soziedadia | sozietate, elkarte | soziedade 1 iz. Gizartea. 2 iz. Legeriaren arabera eratua den elkartea. Etxῐein soziedadῐa 'etxeen sozietatea'. | Lagunarte gastronomikoa. Ik. elkarte. |
sozio, soziua | sozio, bazkide | sozio iz. Bazkidea. ◆ sozio egin (> sozῐo in). Sozῐo in naiz orrekin 'sozio egin naiz horrekin'. |
su baju, su bajua | su baxu, beheko su | |
su eman | su eman | |
su hartu | su hartu | |
su-ezkila, su-ezkilia | su ezkila, su kanpai | |
su, sua | su | su 1 iz. Sua iteko (Ond Bak). Emaniozu sua egurrai 'emaiozu su egurrari'. | Su bizia; su hila; su gozwa 'su gozoa'; su aundia 'su handia'; su motela. ● Esr. zah. Sua eta ura, belaunetik gainbehera [Belauneko neurritik gora, sua eta ura arriskutsuak dira]. ● Esr. zah. Sua, Gaubonetan txapan eta Sanjuanetan plazan. 2 iz. Su tokia. Sukaldeko sua. lurrῐen indako sua 'lurrean egindako sua'. 3 iz. Sutea. ◆ Sanjuan sua, Sanjuan bezperako sua (LM). ◆ su baju iz. Su baxua, beheko sua. ◆ su baztar. Supazterra, sutondoa. Su baztarrῐen jarrita 'supazterrean jarrita'. ◆ su eman. Ibintziai su eman. ◆ su hartu. Tximiniek su hartu dau. ◆ su ondo. Sutondoa. Su onduen 'sutondoan'. ◆ su-ezkila. (Batez ere pl.) su-ezkilak. Sutea izanez gero, abisu emateko jotzen diren ezkilak. ◆ sua egin (> sua in). ◆ suak hartu (> suek artu). Hartu'au suek 'hartu du suak'. ◆ suegal iz. Su baxuaren hegala (LM). Suegaleako 'suegalerako' (Iza Alts). ▲ Sin. subaztar. {Iz ArOñ, Als. Lado; costado. Suegaleako, para el costado del fuego (Iza Alts)}. ◆ suko adj. Suko hautsa. ◆ sutako hauts iz. Su hautsa, errautsa. ▲ Sin. errauts. Ik. surtako hauts; suko hauts. ◆ surtako hauts [Altsasu, Urdiain] iz. Su hautsa, errautsa. ▲ Sin. errauts. Ik. sutako hauts; suko hauts. ◆ sutan. 1 adb. Sutan erre. 2 adb. Haserre bizian. Ik. sutu; koleratu. ◆ sutan egon (> sutan yon). 1 Suak harturik, erretzen egon. 2 Haserre bizian egon. Errabi onekin, sutan no! 'errabia honekin, sutan nago!'. ◆ sutan paratu / jarri (> sutan patu) 1 dau ad. Sua dagoen lekuan, suaren gainean jarri. Eltzῐa sutan patu 'eltzea sutan paratu'. 2 da ad. Haserre bizian jarri. Laioko kristala ausi dῐailako sutan patu da asarratwik 'leihoko kristala hautsi diotelako sutan paratu da haserreturik'. Ik. koleratu (> koleatu, kollatu). ◆ sutara (> sutá). ◆ sutati(k). Atziatzak, atatzak sutati 'atzera ezak, atera ezak sutatik'. |
suabe, suabia | suabe | suabe 1 adj. Zapore arina. Gusto swabῐa duka, góxwa 'gusto suabea dauka, goxoa'. ▼ Anton. fortitz (eta fortiz) || Aize suabῐa 'haize suabea'. 2 adj. Leuna. Ile swabῐa duka 'ile suabea dauka'. Ik. legun. 3 adb. Poliki; astiro. Ibiltazu sutan suabe-suabe 'ibili [eduki] ezazu sutan suabe-suabe'. Ik. poliki; geldi; geldi-geldi(a). |
suabidade, suabidadia | leuntasun | suabidade iz. Leuntasuna. Ik. leguntasun. |
subaju, subajua | su baxu | |
subandar, subandarra | zuhandor | subandar iz. (Bot.) Zuhandorra; zuhaixka abartsua, lore-horia, oso zur idorra duena eta jateko on diren fruituak ematen dituena (Cornus mas) {(Iza Alts): cornejo}. ▲ Sin. oilan [Urdiain]. |
subandila, subandilia | sugandila | |
subasketa, subasketia / subesketa, subesketia | suhasketa (*) | subasketa (eta subesketa) iz. Liho subasketia. Ald. subesketa JMS (Subesketa, acción de refinar la fibra de lino). ◆ subasketa fan. (LM) Gipuzkua faten zian subasketá: garbiketá, lihua jotzia... (subasketa = lanak itia). |
subasta, subastia | enkante | subasta iz. Enkantea; jendaurreko salmenta mota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona. Subastan ata daῐ pinudia 'enkantean atera dute pinudia'. |
subastatu, subastatzen | enkantean atera | subastatu dau ad. Enkantean atera, jarri, saldu. Garai batean, orbela subastatu iten zan 'garai batean, orbela enkantean jartzen zuten'. |
subaztar, subaztarra | supazter | subaztar iz. Supazterra, sutondoa. Ik. su baju; suegal. |
sube bibora, sube biboria | suge bibora, sugegorri | sube bibora iz. Sugegorria (Fam. Viperidae). |
sube-mahats, sube-mahatsa | suge-belar | |
sube, subia | suge | sube Ik. suge. |
subekuma, subekumia | sugekume | subekuma iz. Sugekumea, sugearen umea. Ezton errexa subekumak ikustῐa 'ez dun erraza sugekumeak ikustea'. |
subesketan | ardazketa, irute (?) | subesketan adb. Ardazketan, iruten [?]. Ik. subetsa. Subesketan. Etxez etxe ibiltzen zian subesketan; haria iten, ardazketan. *{OEH suhastu (G-azp), subestu (G-nav), sugarastu (Lar → H, Añ). Ref.: Iz LinOñ 178; Iz Als (subetsak). Cortar el lino con una especie de tijeras o guillotina de madera. Tascar el lino o el cáñamo Lar. subastu (G-nav ap. A). Cardar el lino A. subarastu (G, AN-5vill, L), sugarastu (Lar), sugastu (G). Ref.: A (subarastu, sugastu); Lh (su). Domar y ablandar el lino seco, assedar el cáñamo Lar. Majar, ablandar el lino A.}. {subets (G-nav), sugats (Lar, s.v. lino), sugatz, sugarats (Lar). Ref.: Lh (su); Iz LinOñ 178, Als (subetsak)}. |
subestu | suhastu [OEH] | subestu dau ad. Suhastu, lihoa kardatu (Iza Alts). Ik. kardatu; txarrantxatu. *{OEH suhastu (G-azp), subestu (G-nav), sugarastu (Lar → H, Añ). Ref.: Iz LinOñ 178; Iz Als (subetsak). Cortar el lino con una especie de tijeras o guillotina de madera. Tascar el lino o el cáñamo Lar. subastu (G-nav ap. A). Cardar el lino A. subarastu (G, AN-5vill, L), sugarastu (Lar), sugastu (G). Ref.: A (subarastu, sugastu); Lh (su). Domar y ablandar el lino seco, assedar el cáñamo Lar. Majar, ablandar el lino A.}. |
subets, subetsa | suhats, garba | subets iz. Suhatsa; lihoa zehatzeko lanabesa. {(Iza Alts): subetsak} Ik. tranka. [Urdiain]: subesketan. Etxez etxe ibiltzen zian subesketan; haria iten, ardazketan. *{subets (G-nav), sugats (Lar, s.v. lino), sugatz, sugarats (Lar). Ref.: Lh (su); Iz LinOñ 178, Als (subetsak)}. |
subezar, subezarra | sugetzar | subezar iz. Adkor. Sugetzarra, suge handia. |
subilinta | sugandila | subilinta [Bakaiku] iz. Sugandila (Podarcis sp.). Ik. sugandilla. |
suburni, suburnia | suburdina | suburni iz. Suburdina, egurrari eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarria. Ik. sumailu. |
suegal, suegala | su (baxu) hegal | |
sueldo, sueldua | lansari, soldata. 2 sueldo (moneta) | sueldo 1 iz. Soldata. 2 iz. Garai bateko diru mota. Sueldo bat, 20 madi (Ond Bak). |
sueltatu | soltatu, libratu | sueltatu dau ad. Soltatu, libratu; hesteetan dagoena hustu; kaka egin. Ik. kaka egin (> kaka in); hustu. |
suelto | solte. 2 ugari | suelto 1 adj. Solte, besterekin multzoa osatzen ez duena. 2 adb. Solte; askaturik, lokarririk gabe. Ik. plean-plean. || Txakurra suelto daile 'txakurra solte dabil'. 3 adb. Ugari, nahikoa. Patatia suelto do 'patata suelto dago'. 4 adj. Diru xehea. Diru sueltwa. ◆ suelto autzi. Solte utzi. Ik. askatu; jarain(ik). |
suerte, suertia | suerte, zorte | suerte 1 iz. Zoria. Ik. fortuna; zori. 2 iz. Suerte ona. Swerte aundia duka 'suerte handia dauka'. ◆ suertera bota (> suertῐa bota). Zotz egin, zozkatu. Soldau nwa fan, suertῐa bota dai 'soldadu nora joan, suertera bota dute'. ◆ suertetara bota (> suerteta bota). (Zerbait) zozkatu, zotz egin. Suerteta bota nor fan 'suertetara bota [zotz egin] nor joan'. Ik. suertera bota (> suertῐa bota). |
suerteta bota | zozkatu, zotz egin | |
suertia bota | zotz egin, zozkatu | |
sufrimentu, sufrimentua | sufrimendu | sufrimentu iz. Sufrimendua, sufritzea. Oi baindo sufrimentu aundiokoik ezpaluka 'hori baino sufrimendu handiagokorik ez balu'. Ik. suplizio. |
sufritu, sufritzen | sufritu | sufritu dau ad. Nekea edo oinazea pairatu edo jasan. Gorriek sufritu 'gorriak sufritu'. Minakin sufritzen do 'minarekin sufritzen dago'. |
sufrituazi | sufriarazi | sufrituazi dau/dῐa ad. Sufriarazi, sufritzera behartu. Orri sufritwazi dῐatziainak! 'horri sufriarazi dizkiotenak!'. |
sufritzaile, sufritzailia | sufritzaile | sufritzaile adj. Sufritzen duena. |
sugandilla, sugandillia | sugandila | sugandilla (eta subandilla) iz. Sugandila (Podarcis sp.). Sugandillia bekela, yuzkia artzen 'sugandila bezala, eguzkia hartzen'. ▲ Sin. subilinta [Bakaiku]. |
sugar, sugarra | sugar; 2 sukar | sugar 1 iz. Suaren garra. 2 iz. Sukarra, gorputzeko tenperaturaren goratzea. Ik. kalentura; fiebre. |
suge, sugia | suge | suge (eta sube) iz. Subῐek pikatu iten dau. Subῐek pikatu dῐa 'sugeak pikatu dio'. ◆ sube kafi. Suge habia. ◆ sube-mahats (> sube matsa). (Bot.) Suge-belarra (Arum sp.). Ik. ilarrondoko. ◆ sube pikada. Suge hozka, zizta. |
sugile, sugilia | sugile | sugile adj. Su egiten duena. Egur sugilῐa, sua iteko ona dana 'egur suegilea, sua egiteko ona dena'. |
sugur, sugurra | sudur | sugur [Altsasu, Bakaiku] iz. Sudurra. Ik. sur. |
suhi, suhia | suhi | suhi iz. Alabaren edo semearen senarra. |
suizidatu, suizidatzen | suizidatu | suizidatu da ad. Ik. (bere...) burua hil. |
sujetatu, sujetatzen | eutsi | sujetatu da/dau ad. Eutsi, heldu, oratu; finkatu; lotu. Ekatzu / ekartazu orkilia, motwa sujetatzeko 'ekartzazu urkila, mototsa / motoa lotzeko'. Ik. autsi; fijatu; heldu; lotu. |
sujezio, sujeziua | euskarri | sujezio iz. Euskarria. Ik. lotura. |
sukal entrada, sukal entradia | sukalde sarrera | |
sukaldai, sukaldaia | sukaldari | sukaldari (> sukaldai) iz. Janariak prestatzen dituen pertsona. Ik. kozinero, -a. |
sukalde, sukaldia | sukalde | sukalde iz. Janariak prestatzeko egokitua dagoen etxeko gela. ◆ sukal entrada. Sukaldeko sarrera [sukalde sarreran horma baxu batez eraikitako pasabidea, sukaldean kerik ez egiteko (kerik ez sortzeko) eta sukaldea bero mantentzeko balio duena]. Sukal entradan (> sukalentran). ◆ sukaldea jaso (> sukaldῐa jaso). |
suko hauts, suko hautsa | errauts | |
sulfatatu, sulfatatzen | sulfatatu | sulfatatu dau ad. Sulfatoz fumigatu. |
sulfato, sulfatua | sulfato | sulfato iz. Azido sulfurikoaren gatza. |
sulso gorri, sulso gorria | sultso gorri | |
sulso, sulsua | sultso | sulso iz. Onddoek eta zizek batera osatzen duten kategoria. Sulswek dῐa danak: zizak eta ointwek; ointwek ez dῐa, ordῐa, zizatan sartzen 'sulsoak dira denak: zizak eta onddoak; onddoak ez dira, ordea, zizatan [zizen kategorian] sartzen. Sulso jalῐa da aua 'sulso jalea [jan zalea] da hura'. [Ikus oharra. OHE]. Esene-sulswa. Ilarre-sulswa. ◆ sultso gorri (> sulso gorri). (?) (Ond Bak). [(Russula integra) ala (Amanita caesarea)]. Txapela goia gorri dukan sulswa 'txapela goia gorri daukan sultsoa'. ▲ Sin. gibelgorri (?); ama ointo, ointo gorringo (?). |
suma, sumia | batuketa | suma iz. Batuketa; batura. |
sumailu, sumailua | suburdina, sutxakur | sumailu iz. Suburdina; egurrari eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarria, gehienetan hankaduna izaten dena. Ik. suburni. |
sumatu, sumatzen | batu. 2 sumatu | sumatu 1 dau ad. Batu; batuketa egin. 2 (eta somatu) dau ad. Ik. susmatu. |
sumin, sumina | sumin | sumin 1 iz. Amorrua. Ik. amorru. 2 iz. Oinaze bizia; erresumina. |
sumindu, sumintzen | sumindu. 2 erresumindu | sumindu 1 da/dau ad. Biziki haserretu. Ik. mindu; sutu; kollatu. 2 da/zaio ad. Erremindu, erresumindu. Ipurdia suminduik. Eskuek sumindwik. Ik. erre. ◆ sumindurik (> sumindwik) 1 adb. Haserre bizian. 2 adb. Bernῐa simindwik dukat, asunak pikatuta 'berna sumindurik daukat, asunak pikatuta'. |
suminduik | sumindurik | |
sunsun, sunsuna | zuntzun, tuntun | sunsun adj. Zuntzuna, tuntuna. Jende sunsuna 'jende zuntzuna'. Sunsuna: sentido beiko gauzak esaten tuena; yozein gauza esaten dena; fundamentu beikua 'zuntzuna: sentidu gabeko gauzak esaten dituena; edozein gauza esaten duena; fundamentu gabea' (LM). ▲ Sin. tuntun [?]. |
supil, supila | subil | supil iz. Subila, beheko suan erretzen den enborra. ◆ Gabon supila (?). ▲ Sin. baztarreko. |
suplizio, supliziua | suplizio | suplizio iz. Sufrimendu handia. Au supliziua dukatena aurrokin! 'hau suplizioa daukadana haurrokin!'. Ik. sufrimentu. |
sur azpi | sudur azpi | |
sur haundi | sudur handi | |
sur luze | sudur luze | |
sur motz | sudur motz | |
sur zulo, sur zulua | sudur zulo | |
sur, surra | sudur | sur (eta sugur [Altsasu, Bakaiku]) 1 iz. Sudurra. Surretik odola daiola 'sudurretik odola dariola'. Sur punta 'sudur punta'. Sur puntῐa, gorri-gorria 'sudur punta, gorri-gorria'. 2 iz. Animalien sudurra. Ik. mutur. 3 iz. Usaimena. Sur ona duka 'sudur [usaimen] ona dauka'. ◆ surra(k) itxirik ibili [eduki]. Muki pilatzeagatik, sudurrak itxirik eduki. ◆ sur azpi. Sudur azpia. ◆ sur haundi. Sudur handia; sudur handia duena. Ik. sur luze. ◆ sur luze. Sudur luzea; sudur luzea duena. ◆ sur motz (eta sur motx). Sudur motza, sudur zapala; sudur motza duena. ◆ surra zitatu dau ad. Sudurra zitatu, hatza sudurrean sartu. ◆ surra(ri) zitakan (> surra(i) zitakan) Sudurrari zitaka. ◆ sur zulo iz. pl. Sudur zuloa. Surzuluek itxik 'sudur zuloak itxirik'. |
surra zitatu | sudurra zitatu; hatza sudurrean sartu | |
surtako hauts, surtako hautsa | su(r)tako hauts | |
susal | susara | susal adb. Susara; behiengatik hitz eginez, arreske. Beia susal do 'behia susara dago'. ▲ Sin. susea [Altsasu]. |
susara (susal ?) | ||
susea | susara | susea [Altsasu] adb. Susara; behiez mintzatuz, arreske. Ik. susal. |
susmatu, susmatzen | susmatu | susmatu dau ad. Susmatu nen zeozer 'susmatu nuen zer edo zer'. Ik. errezelatu; kalatu; somatu. |
susmo, susmua | susmo | susmo iz. Susmo txarra. Ik. errezelo; arrasto. ◆ susmoa ibili [izan, eduki] (> susmwa ibili) ad. |
suspenditu, suspenditzen | suspenditu 1 da/dau ad. Eten, gelditu; bertan behera utzi. 2 dau ad. Ez gainditu. Examena suspenditu dau. ▼ Anton. aprobatu. | |
suspertu, suspertzen | suspertu | suspertu da/dau ad. Moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortu edo indarberritu. Oilo saldῐa ta oilakiekin suspertzen zan umῐa indako ama 'oilo salda eta oilakiarekin suspertzen zen umea egindako ama'. |
suspiro, suspirua | suspirio | suspiro iz. Hasperena, intziria. Suspiro batzuk in tu ta ixildu da 'suspirio batzuk egin ditu eta isildu da'. Suspiroketan daile 'suspirioka dabil'. |
suspiroketan | suspirioka | suspiroketan adb. Suspirioka, hasperen eginez. Nearrez ta suspiroketan dῐa gau guztῐa 'negarrez eta suspirioka darama gau guztia'. |
sustanzia | sustantzia | sustanzia iz. Sustantzia. Sustanzia gutxi duka jatekuonek. Ik. izpitu / ezpitu. |
sustatu, sustatzen | sustatu (2) | sustatu da/dau ad. Ikaratu, beldurtu. Sustatu in ber du oi 'sustatu [ikaratu] egin behar dugu hori'. Ik. bildurtu; ikaratu; izutu. |
susto, sustua | susto | susto iz. Ikara, beldurra. Ik. ikara; arrako; bildur. Susto ematailῐa 'susto emailea'. ◆ sustoa eman (> sustwa eman) dau ad. Ilunpῐen nendiyuala, susto aundia eman zwan 'ilunpean nindoala, susto handia eman zidan'. Ik. bildurtu. ◆ sustoa hartu (> sustwa artu) dau ad. Ikatwik de gwaindo oinazturῐengeti atzo artu zain sustwekin 'ikaraturik daude oraino oinazturagatik atzo hartu zuten sustoarekin'. Ik. bildurtu. |
sustokan | sustoa(k) ematen | sustokan adb. Sustoak ematen. Il ber dwak sustokan 'hil behar didak [nauk] sustoka'. |
sustua eman | sustoa eman | |
sustua hartu | sustoa hartu | |
sutai, sutaia | sutegi | sutai (eta sutei [Altsasu]) iz. Sutegia; errementariaren lantegian, landu behar diren burdina edo kidekoak goritzen diren labe irekia, gehienetan hauspoduna; labe hori dagoen lantegia. Sutaiko auspwa 'sutegiko hauspoa'. Sutaien daile lanῐen 'sutegian dabil lanean'. Dezteran zorrozten daile sutaien in tuen aizkorak 'gezteran zorrozten dabil sutegian egin dituen aizkorak'. |
sutaila, sutailia | errementari, sutagile | sutaila [Altsasu] iz. Sutagilea, errementaria. Ik. sutaile. |
sutaile, sutailia | errementari, sutagile | sutaile (eta sutaila [Altsasu]) iz. Sutagilea, errementaria; metalak, batez ere burdina, lantzen dituen pertsona. {Sutailí, el herrero; bi sutaila (Iza Alts)}. ▲ Sin. errementari, arotz, herrero. |
sutako hauts, sutako hautsa | sutako hauts | |
sutan patu / jarri | sutan paratu / jarri | |
sutan yon | sutan egon | |
sutei | sutegi | sutei iz. Sutegia (Iza Alts). Ik. sutai. |
sutu, sutzen | sutu | sutu da/dau ad. Biziki haserretu, sumindu. Sutu in naiz, baukat kolla bat! 'sutu egin naiz; badaukat kolera bat!'. Gaur sutwik no 'gaur suturik nago'. Ik. koleratu (> koleatu, kollatu); sumindu. |
-t(z)aile | -t(z)aile (atzizkia) | -t(z)aile (atzizkia). Aditzoinei erantsi eta ‘egile’ adierako izena sortzen du. Adibideak: aixkiatzaile, asmatzaile, ibaztaile, jotzaile, konpontzaile, yakustaile, yostaile, zapaltzaile, zorroztaile... |
tabako, tabakua | tabako | tabako 1 iz. Batza guztia tabako yain zen 'baratze guztia tabako erein zuen'. Lana ematen zen garai batῐen tabakwek 'lanak ematen zuen garai batean tabakoak'. 2 iz. Tabakwa erre 'tabakoa erre'. Tabako paketῐa 'tabako paketea'. ◆ tabakua bildu, liatu (?). |
tabano, tabanua | ezpara | tabano iz. Ezpara; tabanidae familiako intsektua (Tabanus sp.). Tabanwek gaineti kendube dukatzῐu 'ezparak gainetik kendu gabe dauzkagu'. |
taberna zulo, taberna zulua | taberna zulo | |
taberna, tabernia | taberna | taberna iz. Tabernan sartuta ematen du atsaldia 'tabernan sartuta ematen dugu arratsaldea'. Errῐá etortzen dῐanῐen, badakiai taberna faten 'herrira etortzen direnean, tabernara joan ohi dira [badakiai taberna faten = suelen ir a la taberna / acostumbran a ir a la taberna]. ◆ taberna zulo iz. Taberna (maiz galbiderako lekutzat edo leku zoko edo iluntzat hartua). Yun guztῐa taberna zulwen eman dau 'egun guztia taberna zuloan eman du'. |
tabernai, tabernaia | tabernari | tabernari (> tabernai) iz. Taberna baten buru edo arduraduna. Lukin ta Juan tabernaiek zian 'Lukin eta Juan tabernariak ziren'. Tabernaiek pazienzia aundia ber dai 'tabernariak pazientzia handia behar dute'. |
tabernazale, tabernazalia | tabernazale | tabernazale adj. Tabernan egotea gogoko duena, tabernaz taberna ibiltzen zalea dena. Ik. sietseko. |
tabla, tablia | taula | tabla iz. Taula Ik. ohol (> ol). |
tableta, tabletia | tableta | tableta iz. Ekatazu tableta bat txokolate. Tableta bat txokolate jan dau sentada batῐen. Ik. libra. |
tablon, tablona | oholtzar, ohol zabal | tablon iz. Oholtzarra, ohol handia. |
-tai / -tei | -tegi (atzizkia) | -tegi (> -tai, -tei, -dei, -dai) (atzizkia) Lekua adierako izenak sortzen dituen atzizkia. Adibideak: alondai, agoztai, artai, buztintai, erlatai, hamarrendai, mintai, oilatai, putzutai, sutai, txerritei... Ik. tegi. |
taju, tajua | luma (idazlumaren metalezko xafla) | taju iz. Tajwa. Idazlumaren metalezko xafla puntaduna, tintaz idazteko erabiltzen dena. Ik. pluma. |
taka-taka, taka-takia | taka-taka | taka-taka 1 adb. Oinez, ibilian. 2 iz. Haurrak pausokan ikasteko tresna. (tiki-takia ?) |
takilla, takillia | leihatila; txarteldegi | takilla iz. Leihatila; txarteldegia. Ik. laihotila. |
tako, takua | tako | tako 1 iz. |
takon, takona | takoi | takon iz. Takoia, zapata-orpoa. Zapatain takona 'zapaten takoia'. |
talaburni | talo-burdina | talaburni [Ziordia, Altsasu, Bakaiku] iz. Talo burdina, taloak erretzeko erabiltzen den burdinazko xafla giderduna. Talaburni: talua erretzeko garrakin. Talaburniyen (Ond Bak). Ik. daloburni. |
taladro, taladrua | zulagailu, daratulu | taladro iz. Zulagailua, daratulua. Ik. tarratilu; birabarki. |
talaga | atalaga | talaga [Ziordia] iz. Atalaga; atea irmo ixteko haga, barruko aldetik zeharretara bi euskarritan finkaturik ezartzen dena. Ik. atalagai (> atalai). |
talde, taldia | talde | talde iz. Jende talde bat. Ikus. alde (3); saldo; samalda; kuadrilla; ekipo. |
taldekan | taldeka | taldekan adb. Taldeka, taldeetan. |
tale-tale | ipurdikoa eman (argitu) | tale-tale Haur. Ipurdikoa eman. (Argitu). |
talentu, talentua | talentu | talentu iz. Gaitasun berezia; adimena. Talentu aundikwa 'talentu handikoa'. ◆ talentubeiko. Talentu gabekoa. |
talentubeiko, talentubeikua | talentu gabeko | talentubeiko adj. Talentu gabea, talentu gabekoa. |
talentudun, talentuduna | talentudun | talentudun adj. Ik. burutsu. ▼ Anton. talentubeiko. |
talko, talkua | talko | talko iz. Talko-hautsa. |
talla, tallia | 1 tailla. 2 izari, neurri. 3 garaiera, altuera | talla 1 iz. Tailla; egur tailla. 2 iz. Jantzien neurria. 3 iz. Pertsonaren luzera, garaiera. Ik. altuera. |
tallatu, tallatzen | 1 taillatu. 2 garaiera neurtu | tallatu 1 dau ad. Taillatu; zura, harria-eta, landu. 2 dau ad. Garaiera neurtu. Soldau fateko tallatzen zituain 'soldadu joateko tallatzen zituzten'. |
taller, tallerra | tailer, lantegi | taller iz. Tailerra, lantegia. |
talo, talua | talo | talo [Bakaiku] iz. Arto-irinez egindako opila, mehea eta biribila. Ik. dalo. |
talol | talo-ohol | talol [Bakaiku] iz. Talo-ohola. Talwa zabaltzeko ola 'taloa zabaltzeko ohola'. Ik. dalo-ohol (> dalol). |
talotxatu, talotxatzen | talotxatu | talotxatu ad. (Eraik.). |
taltalka(n) | dar-dar, dardaraka | taltalka(n) adb. Dar-dar, dardaraka. {Taltalkan doo, está temblando (Iza Alts)}. Ik. daldalkan; dardardar. |
taltalkara | dardara | taltalkara iz. Dardara. {El temblor; taltalkara batzuk (Iza Alts)}. Ik. dildildade. |
tamaño, tamañua | tamaina | tamaño iz. Tamaina. Tamaño aundia 'tamaina handia'. Okil txikia eliztxoi baten tamañukwa izankwa 'okil txikia eliz txori [txolarre] baten tamainakoa izango da'. Ik. naurri. |
tanda, tandia | txanda, aldi. 2 multzo, talde | tanda 1 iz. Txanda, aldia. Bi tandatan eman tuai bazkaiek 'bi txandatan eman dituzte bazkariak'. 2 iz. Taldea, multzoa. ◆ tandakan adb. Taldeka; txandaka. Tandakan sartu dῐa esposiziyua ikustῐa 'txandaka / taldeka sartu dira esposizioa ikustera'. |
tanke, tankia | tanke | tanke 1 iz. Depositua. Tankῐa, urez beteῐk. Ik. depositu. 2 iz. Gerrako tankῐa. |
tankera, tankeria | tankera | tankera 1 iz. Itxura. Tankera txarra. Tankera ortako tomateῐk ikusbe nengon 'tankera horretako tomaterik ikusi gabe nengoen'. 2 iz. Moldea, era. Aizkorῐekin tankera ortan jota eztezu egur asko txikituko 'aizkorarekin tankera horretan jota ez duzu egur asko txikituko'. ◆ tankera hartu (> tankerῐa artu). Zerbaiten itxura hartu. Tankera txarra artu dῐat 'tankera txarra hartu diot'. |
tanpor, tanporra | danbor | tanpor 1 iz. Tanpor otsa 'danbor hotsa'. Ik. danbor; txuntxun. 2 iz. Danbor jotzailea. |
tanto, tantua | tanto | tanto iz. Joko eta kirol batzuetako puntua; puntu horiek irudikatzen dituen alea edo gauzakia. Bost tanto aurrti dua 'bost tanto aurretik doa'. Lau tanton aldῐa 'lau tantoren aldea'. |
tapa-tapa | tapa-tapa | tapa-tapa adb. Pauso nahiko motz eta lasterrez. Ik. tipa-tapa. |
tapa, tapia | tapa, estalki | tapa 1 iz. Ontzi, kutxa eta kidekoak estaltzeko erabiltzen den gaineko zatia. Atzeatu tapῐá (Ond Bak). Ik. estaltzaki (eta estalzaki). || Kutxῐen tapῐa 'kutxaren tapa'. Kajῐen tapῐa 'kaxaren tapa'. 2 iz. Liburu azala. Libuen tapῐa 'liburuaren azala'. 3 iz. Leiho-ohola, kontraleihoa. Zabaltzazu laio tapak 'zabal itzazu leiho tapak'. |
tapaboka, tapabokia | tapauka | tapaboka iz. Tapauka; lepokoa (berogarria). Ik. bufanda. |
tapaki (?) | ||
tapatu, tapatzen | tapatu | tapatu da/dau. Estali. Zulua tapatu. Kazulῐa tapatu. Mantῐekin tapatu. Begiek tapatu. |
tapete, tapetia | mahaiko tapiz | tapete iz. Mahaiko tapiza. Ik. tapiz. |
tapilo, tapilua | korapilo | tapilo iz. Korapiloa. Begitia iteko bi tapilo in (Ond Bak). Iniotzizu begitῐa ta tapilua zapataῐn lokarrieiri, askatu inko zaizkizu-ta bestela 'egizkiozu begizta eta korapiloa zapaten lokarriei, askatu egingo zaizkizu-eta bestela'.[Tapilo motak: begita, erroseta, lazo; txibita 2]. ◆ tapiloa egin (> tapilua in). Ikas dau tapiluek iten 'ikasi du korapiloak egiten'. ◆ tapiloa askatu (> tapilua askatu). Tapilua askatzῐa zaila izaten da 'korapiloa askatzea zaila izaten da'. |
tapioka, tapiokia | tapioka | tapioka iz. Maniokaren sustraietatik ateratzen den gaia, jateko ona. |
tapiz, tapiza | tapiz | tapiz iz. Kutxa gainῐen patzen zan tapiza 'kutxa gainean paratzen zen tapiza'. Ik. tapete. |
tapizatu, tapizatzen | tapizatu | tapizatu dau ad. Silak tapizatwik dukatziai. 'sillak [aulkiak] tapizaturik dauzkate'. |
tapon, tapona | tapoi | tapon iz. Tapoia. Botellῐen tapona 'botilaren tapoia'. Tubwen tapona 'tutuaren tapoia'. ◆ tapona paratu (> taponῐa patu). Tapoia paratu, tapoia jarri. Ik. taponatu. |
taponatu, taponatzen | buxatu; tapoia jarri | taponatu da/dau ad. Buxatu; tapoia jarri. Belarriko zulwa taponatwik 'belarriko zuloa buxaturik'. Ik. tapona paratu (> taponῐa patu). |
-tar | -(t)ar / -dar (atzizkia) | -(t)ar (atzizkia). Jentilizioak, jatorria adierazten duten izenondoak sortzeko balio du. Adibideak: altsuar, bakaikuar, iturmendiar, olaztiar, undintar, ziordiar... |
tar-tar | tar-tar-tar | tar-tar onomat. Etengabeko hizketan aritzearen onomatopeia. Ik. tartar (tartarra). |
tarea / taria | lan, egiteko | tarea (eta tarῐa) iz. Lana, egitekoa. Gaurko badukazai tarῐa! 'gaurko baduzue tarea [lana]!'. Ik. lan; egiteko (> iteko). |
tarjeta, tarjetia | txartel | tarjeta iz. Txartela. Txakurran bakunῐen tarjetῐa 'txakurraren bakunaren tarjeta [txartela]'. |
tarrakan | tatarrez | tarrakan adb. Arrastaka. Ik. tatarrakan; arrastakan. Tarrakan (arrastakan) pasatu zakiten txalak hankia (Ond Bak). |
tarratako, tarratakua | tarratada | tarratako iz. Tarratada. Tarratakwa in dῐat gonῐai. ▲ Sin. zarrastako. |
tarratilu, tarratilua | daratulu, ginbalet | tarratilu iz. Daratulua; zura eta kidekoak zulatzeko erabiltzen den tresna aho-bihurria. Tarratilubekin egurrei zuluek in (Ond Bak). Ik. birabarki (> billabarkina, biñabirjina); txastain; taladro. |
tarta, tartia | tarta | tarta iz. Pastel handia, gehienetan biribila. |
tartamutu, tartamutua | tartamutu, totel | tartamutu adj./iz. Totela. |
tartar, tartarra | hitzontzi | tartar adj. Etengabe hizketan aritzen dena. Ik. hitzontzi. {OEH. (taltar). Taltarra, dícese de la persona habladora, desordenada y liante (Idoate) VocNav.}. |
tartarreia | hitzontzikeria | tartarreria (> tartarreia) iz. Etengabeko hizketaldia. Ik. marmarreria (> marmarreia). ◆ tartarrerian (> tartarreien) adb. Hitzontzikerian, berriketan. |
tartarreien | berriketan | |
tarte, tartia | tarte | tarte 1 iz. Ik. bitarte; distanzia; separazio. 2 iz. (Denborari dagokiola). ◆ tartean (> tartῐen). ◆ tarteko adj. |
tarteka(n) | tarteka | tarteka(n) 1 adb. Tarteak utziz, tarteak hartuz. Batzan, tartekan florῐek patzen tu 'baratzean, tarteka loreak paratzen ditu'. 2 adb. Aldian behin, noizean behin. Tarteka-tarteka, zerbeit eskribitzen dau 'tarteka-tarteka, zerbait eskribitzen du'. Ik. aldian-aldian (> aldien-aldien); aldian behin (> aldien beῐn); noizean behin (> noizῐen beῐn). |
tarteko, tartekua | tarteko | tarteko 1 adj. Bitartekoa. Ez bat ez bestῐa, emantazu tartekwoi 'ez bat ez bestea, eman iezadazu tarteko hori'. 2 iz. Ahaidea (LM). |
tas-tas | tas-tas, jo | tas-tas Haur. Jo. |
-tasun | -tasun (atzizkia) | -tasun (atzizkia). Sortzen dituen izen abstraktuek oinarrian daukaten izenondoari dagokion kualitatea, izaera, nolakotasuna, adierazten dute; kualitate neutroak adierazten ditu. Adibideak: abeastasun, argitasun, erraztasun, garbitasun... |
tatarrakan | tatarrez | tatarrakan adb. Tatarrez, arrastaka. ▲ Sin. tarrakan (Ond Bak); arrastakan. Tintiniturrῐá gaienak faten dῐa titirrikan, ta baten batzuk atatzen dῐa tatarrakan 'Tintiniturrira [Tintiniturri elkartera] gehienak joaten dira titirrikan [gurpilak titirrika: autoz], eta baten batzuk ateratzen dira tatarraka [tatarrez, arrastaka]'. |
taxi | taxi | taxi (eta taksi, tasis) iz. Bidaiariak garraiatzen dituen automobil gidariduna, eginiko bidearen saria adierazten duen kontagailu bat daramana. Tasisa artu berra izan dau 'taxia hartu beharra izan du'. |
taxista, taxistia | taxilari, taxista | taxista (eta tasista) iz. Taxi gidaria. Urte asko eman tu taxista 'urte asko eman ditu taxista'. |
taza, tazia | katilu; kikara. 2 komunontzi | taza 1 iz. Edariak hartzeko erabiltzen den ontzi kirtenduna, toskazkoa edo metalezkoa izan daitekeena; ontzi horren edukia. Zidarrezko tazῐa 'zilarrezko kikara'. Festatan, zidarrezko tazatan banatzen daῐ ardwa 'festetan, zilarrezko kikaretan banatzen dute ardoa'. 2 iz. Irud. «Taza» garaia: festetako ohitura; herriko festetan, ardoa zilarrezko kikaretan banatzen den garaia. Taza fan 'tazara joan [plazara joan ardoa edatera]'. Tazῐa artu 'taza hartu [plazan ardoa edan]'. 3 iz. Komunontzia. Reteteko tazῐa 'komuneko ontzia'. |
te, tea | te; harkaitzetako te | te 1 iz. (Bot.) Harkaitzetako tea (Jasonia glutinosa). Urbasan bildutako tea. 2 iz. Jatorriz Ekialde Urruneko zuhaixka (Thea sinensis); landare horren hostoak. 3 iz. Te hostoz eginiko egoskina. |
teatro, teatrua | teatro | teatro iz. Teatro lana in dai eskolako aurrak 'teatro lana egin dute eskolako haurrek'. || Teatrwa iten ibil da dánoῐn aurrῐen 'teatroa egiten ibili da denon aurrean' |
-tegi | -tegi (atzizkia) | -tegi (> -tei, -tai, -dei, -dai) (atzizkia). Lekua adierako izenak sortzen ditu -tegi atzizkiak. Burundako adibideak: alondai, agoztai, artai, buztintai, erlatai, hamarrendai, mintai, oilatai, putzutai, sutai, txerritei... |
tegi, tegia | tegi | tegi iz. (Ond Bak): Tegia: txerriak gordetzeko toki itxi eta estalia. Ik. hei. |
teila, teilia | teila | teila iz. Eraikinak estaltzeko erabiltzen diren buztin errezko piezetako bakoitza. Gailurreko teilak. Tapatako teilῐa 'tapatarako teila'. Kanaleko teilῐa 'kanaleko teila'. |
teilaia | teileria | |
teilape, teilapia | teilape | teilape iz. Teilaz eginiko aterpea; teilen azpiko bitartea. Ik. estalpe. |
teilatu hegal, teilatu hegala | teilatu hegal | |
teilatu, teilatua | teilatu | teilatu iz. Teilatu azpien 'teilatu azpian'. Teilatua berritu. Ik. etxegain. ◆ teilatu hegal. Hegatza. Ik. habazpi. |
teilatupe, teilatupia | teilatupe | teilatupe iz. Teilatu azpiko bitartea. || Teilaz eginiko aterpea. ◆ teilatupean (> teilatupῐen) adb. Teilatupeko aterpean. |
teilei, teileia | teileria | teileria (> teilei, teileia, teilaia) iz. Teilak eta adreiluak egiten diren etxea edo lantegia. Erriko teileien iten zῐan, aspaldi dala, bertako etxῐeindako teilak 'herriko teilerian egiten ziren, aspaldi dela, bertako etxeendako teilak'. |
teju, tejua | tejo | teju iz. Tejoa; gustu gaiztokoa, kirats modukoa. |
tekla, teklia | tekla | tekla 1 iz. Pianoaren, organoaren eta kideko musika-tresnen pieza. || Idazmakina, ordenagailu eta kidekoetan, ikur bat idazteko hatzez sakatzen den pieza. 2 interj. Eztabaidan-eta, arrazoibidea behin eta berriz errepikatzen duenari ohartarazteko erabiltzen den hitza. Batek zeozer asko repetitzen denῐen: tekla! 'batek zeozer asko errepikatzen duenean: tekla!'. |
tekniko, teknikua | tekniko; 2 teknikari | tekniko (eta teniko) 1 adj. Teknikari dagokiona; arte edo zientzia bati bereziki dagokiona. Oi kontu teknikwa da 'hori kontu teknikoa da'. 2 iz. Teknikaria, teknika edo lanbide jakin bati buruzko ezaguera berezia duen aditua. Au konpontzeko teknikwai otsaῐn berko dῐazu 'hau konpontzeko teknikariari hots egin beharko diozu'. |
tela, telia | ehun, tela | tela 1 iz. Ehuna. Tela lodia, mehea. Soinekua iteko tela polita yosi dot. – tela rollua. 2 iz. Esne tela. Esene-telῐa 'esne tela'. Telia in zaio eseniai; tela lodia, esene ona. Ik. esene gaina / esenien gaina. 3 iz. Mihipekoa, mihi haria. Mien telῐa 'mihiaren tela'. |
telebisio, telebisiua | telebista | telebisio iz. Telebista. ◆ telebisioko kadenia. ◆ telebisiuen ata. ◆ telebisiuen bota. |
telefoniatu, telefoniatzen | telefonatu | telefoniatu 'telefonatu' dau ad. ◆ telefonoti hotsain 'telefonoz hots egin'. |
telefonista, telefonistia | telefonista | telefonista iz. Leonor izan zan herriko telefonistia 'Leonor izan zen herriko telefonista'. |
telefono, telefonua | telefono | telefono iz. Eztuka telefonoik 'ez dauka telefonorik'. ◆ telefonoak jo (> telefonuek jo) dau ad. ◆ telefonotik hots egin (> telefonoti otsain / otsein). ¬ |
telegrama, telegramia | telegrama | telegrama iz. Telegrafoz igorritako mezua; mezu hori idatzia duen orri berezia. Aita il zezaienῐen telegrama bat jaso zain pesamῐekin 'aita hil zitzaienean telegrama bat jaso zuten doluminekin'. |
tema, temia | tema, seta | tema iz. Be temῐa in gῐo're 'bere tema egin gero ere'. ◆ teman hasi. |
temoso, temosua / temosa, témosῐá | temoso, tematsu | temoso, -a (Generoa hartzen du: temoso, temoswa; temosa, temosῐa) adj. Tematsua. Ezetz eta ezetz; temoso jarri da. |
tenaza, tenazia | suhatz, kurrika(k), orrika(k) | tenaza iz. (Singularrean nahiz pluralean). Kurrikak. |
tenbleke, tenblekia | dardara | tenbleke iz. Dardara. Ik. dildildade. |
tenedore, tenedoria | sardexka | tenedore iz. Sardexka. Maia patzeko, atatazu patῐek, koilarak, tenedorῐek ta kutxilwek Mahaia paratzeko, atera itzazu platerak, koilarak, sardexkak eta kutxiloak'. |
teniente, tenientia | teniente, lotinant | teniente iz. Armadako ofiziala, kapitainaren azpian hurrengoa. Tenῐente txar bat tokatu zezaigun 'teniente txar bat tokatu [egokitu] zitzaigun'. Tenῐente jenerala. Tenῐente koronela. |
tenperatura, tenperaturia | tenperatura | tenperatura iz. Eguratsaren hotz edo bero maila; gorputzaren edo gauza baten berotasun maila. Be tenperaturῐa ber dau ardi esenῐek ondo kwajatzeko 'bere tenperatura behar du ardi esneak ondo gatzatzeko'. |
tenpestade, tenpestadia | ekaitz | tenpestade iz. Ekaitza. Ik. ekaitz; hodei; tormenta. |
tenplatu, tenplatzen | epeldu | tenplatu da/dau ad. Epeldu. Ik. epeldu; beratu (> beatu, bῐatu). |
tenple, tenplia | tenple | tenple 1 iz. Teknol. Galtzairuen tenplῐa, burnien tenplῐa; kutxiluen tenplῐa. 2 iz. Tenperatura. Ez otz, ez bero, tenple onῐen do purῐa 'ez hotz, ez bero, tenple onean dago purea'. 3 iz. Aldartea, pertsonaren gorputzaren edo gogoaren egoera. Tenple txarra. ◆ tenplea eman (> tenplῐa eman). Sutaien ematen zῐan tenplῐa aizkorairi 'sutegian ematen zien tenplea aizkorei'. ◆ tenple txar. Tenple txarra dukat 'tenple txarra daukat'. |
tenplo, tenplua | tenplu | tenplo iz. Tenplua; erlijio zereginetarako edo jainko bati gurtza egiteko bereziki prestaturiko eraikina. Ik. eliza. Ango tenpluek bisitatzen ibil dῐa 'hango tenpluak bisitatzen ibili dira'. |
tenpora(k) | tenpora(k) | tenpora iz. pl. Tenporak. Eliza katolikoan, urtaro bakoitzaren hasieran barau egiten zen hiru egunak (asteazken, ostiral eta larunbata), zenbait tokitan, eguraldia iragartzeko aintzat hartzen direnak. |
tensatu, tensatzen | tenkatu | tensatu dau ad. Tenkatu, tiratuz zurrundu. Bordatzeko, bastidorῐen tensatzen da oiala 'brodatzeko, bastidorean tenkatzen da oihala'. |
tensio, tensiua | tentsio | tentsio (> tensio) 1 iz. Tentsio arteriala. Tensiuendako botikῐa artzen dau 'tentsioarendako botika hartzen du'. 2 iz. Estutasuna, larritasuna. |
tenso, tensua | tenkatu(a), atezatu(a) | tenso adj. Tenkatua, atezatua. Sokῐa tenso do 'soka tenkatua dago'. |
tentagarri, tentagarria | tentagarri | tentagarri 1 iz. Tentatzen duen gauza. 2 adj. Tentatzen duen pertsona. Persona tentagarria, tentatzailῐa dana. Ik. tentalari; zirikagarri; zirikatzaile; tentatzaile; zitatzaile; zirrikiton. |
tentalai, tentalaia | tentalari, tentatzaile | tentalari (> tentalai) adj./iz. Tentatzailea; pertsonengatik esanda, tentatzen duena. Ik. tentagarri; tentatzaile; zirikagarri; zirikatzaile, zitatzaile. |
tentatu, tentatzen | tentatu | tentatu 1 dau ad. Norbait zerbait egitera, eta, bereziki, gaitzera edo bekatura, bultzatu. | Alkate fateko tentatu dῐai 'alkate joateko tentatu dute' (?). 2 du ad. Zirikatu, ernegarazi; adarra jo. Ze abil nei tentatzen! 'zer habil niri tentatzen!'. Ik. zirikatu; zitatu; adarra jo. |
tentatzaile, tentatzailia | tentatzaile | tentatzaile adj./iz. |
tentazio, tentaziua | tentazio | tentazio iz. |
tente | tente | tente 1 adb. Zutik, zuzen. Ik. zuti. ◆ tente-potente adb. Tente, geldirik. ● Esr. Tente-potente, txerri(a) buztana tente. 2 (Izenondo gisa). Tente dagoena. Tentῐa, ttentte, ttenttῐa. Persona tentῐa, zutia, txutia 'pertsona tentea, zutia'. Ik. zuti(a). 3 iz. Euskarria, irozgarria. [(Ond Bak): apoyo, pie para sostener y reforzar techos, etc.]. Ik. puntal. ◆ tente egon (> tente yon). Zutik egon. ◆ tente jarri / paratu (> tente patu). Zutik jarri. Ik. tentetu; zuti(k) jarri. |
tente patu, jarri | zutitu, tente jarri | |
tente yon | tente egon | |
tente, tentia | tente | |
tentetu, tentetzen | tentetu | tentetu da/dau ad. Tente jarri, zutitu. ▲ Sin. tente jarri/patu; zutitu. |
tento, tentua | tentu. 2 konorte | tentu (> tento) 1 iz. Kordea, konortea. Tentua galdu ta seko fan da lurrῐá 'tentua galdu eta seko joan da lurrera'. Ik. konorte. 2 iz. Zuhurtzia; zentzua, sena (?). Orrek eztuka tentoῐk; tentobeikua! 'horrek ez dauka tentorik; tentu gabea!'. Ik. juizio. || Zuhurtzia, arreta. Tentuekin ibili or, irrixtatu be! 'tentuz ibili hor, irristatu gabe!'. ◆ tentomotz / tentumotz. ◆ tentobeiko. [Adierak zehaztu]. |
tentobeiko, tentobeikua | tentobeiko (eta tentubeiko) adj. | |
tentomotz, tentomotza | tentumotz, zentzugabe | tentomotz (eta tentumotz) adj. Zentzurik gabe jokatzen duena. ▲ Sin. tentobeiko. ▼ Anton. tentotsu, tentodun; zogi. |
tentotsu, tentotsua | zentzudun | tentotsu adj. Tentua duena, zentzuduna. Ik. zogi. ▲ Sin. tentodun. ▼ Anton. tentomotz / tentumotz; tentubeiko, talentubeiko. |
tentumotz, tentumotza | tentumotz | |
teoria | teoria | teoria iz. Teoria ikasten. Teoria ta praktikῐa 'teoria eta praktika'. Orrek teoria asko dukatzi 'horrek teoria asko dauzka'. ◆ teorian (> teorien) adb. Modu teorikoan. Ondo funzionatu berko likek, teorien binapin 'ondo funtzionatu beharko luke, teorian behinik behin'. |
tergal, tergala | tergal | tergal iz. Poliesterrezko ehun sintetikoa. Bentaja aundia duka tergalak, ia ezta batere zimurtzen 'bentaja [abantaila] handia dauka tergalak, ia ez da batere zimurtzen'. ◆ tergalezko adj. Tergalez egina dena. Tergalezko arropῐa 'tergalezko arropa'. |
terko | burugogor | terko adj. Egoskorra, setatsua. Ik. burugogor; kaskagogor; kasketoso. |
termometro, termometrua | termometro | termometro iz. Tenperatura neurtzeko tresna. Patazu termometrwa, ia kalenturaῐk badukazun ikusteko 'paratazu termometroa, ea kalenturarik baduzun ikusteko'. |
terraje, terrajia | itxura | terraje iz. Itxura, tankera. Ik. etxura; traza. ◆ terraje txar. Itxura txarra. |
terraplen, terraplena | ezponda, pendiz | terraplen iz. Ezponda, pendiza; aldapan dagoen lurzatia; bereziki, harresi baten behealdean, edo bide edo ubide baten ertzean gertatzen dena, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz-edo egiten dena. Ik. gerba. |
terraza, terrazia | terraza | terraza iz. Etxebizitza bateko zati estali gabea, baranda edo horma baxu batez hesitua dagoena. Otxoan terrazῐa 'Otxoaren terraza'. Terrazati(k) ura sartzen zaie. |
terreno, terrenua | terreno, eremu | terreno iz. Lurra, lursaila, eremua. Horrengaiti jendik soruk autzi ín tú, terrenuk áutzi, larre de danak hor [...] (Iza Alts). Ik. lur; soro. |
terrible, terriblia | ikaragarri, izugarri, beldurgarri | terrible 1 adj. Ikaragarria, izugarria, beldurgarria. Eguna terriblῐa ibil du 'eguna terriblea ibili [eduki] dugu'. Ik. izugarri; ikaragarri (> ikagarri). 2 adj. Egundokoa; neurririk gabekoa. Terriblῐa zan jaten. |
tertulia | tertulia, lagunarteko berriketaldi | tertulia iz. Berriketan egiteko eta jostatzeko egiten den adiskideen arteko bilera. Gaxin eltzia bekela: sukaldien hamalau gizon tertulien, ta eltzia azpiti erreik, erditi erdi yosik ta gaineti gordinik 'Garaziren eltzea bezala: sukaldean hamalau gizon tertulian, eta eltzea azpitik errerik, erditik erdi egosirik eta gainetik gordinik'. Oiek beti tertulien de 'horiek beti tertulian daude'. |
tesorero, tesorerua / tesorera, tesoreria | diruzain | tesorero, -a iz. Diruzaina. Ik. depositario. |
tesoro, tesorua | tesoro, altxor | tesoro iz. Altxorra. Libutan bilatuko tuzu munduko tesoroῐk aundienak 'liburuetan bilatuko [aurkituko] dituzu munduko tesororik handienak'. |
testamentu, testamentua | testamentu | testamentu 1 iz. (Zuz.) Norbaiten azken nahiaren adierazpena. 2 iz. (Erl.) Bibliako Ituna. Testamentu Berriko pasaje batzuk laitu tu apizak 'Testamentu Berriko pasarte batzuk leitu ditu apaizak'. ◆ testamentua egin (> testamentua in) dau ad. Testamentua in be il da 'testamentua egin gabe hil da'. |
testamentua in | testamentua egin | |
testigo, testigua | testigu, lekuko | testigo iz. Testigua, lekukoa. An ze pasatu zan, testiguek zukatzien, ordῐá 'han zer pasatu zen, testiguak zeuzkan, ordea'. |
tetano, tetanua | tetanos | tetano iz. Tetanosa; eritasun kutsakorra. Tetanwa arrapatu ta lokartwik ibil zain ainbeste denbwan 'tetanosa harrapatu eta lokarturik ibili zuten hainbeste denboran'. Obe dezu tetanwen kontrako txertua artzῐa 'hobe duzu tetanosaren kontrako txertoa hartzea'. Ik. ahoa giltzatu (> agwa giltzatu). |
tetxo, tetxua | sabai | tetxo iz. Sabaia. Ik. goiko-zoru; zoru (2). |
-ti | -ti (atzizkia) | -ti (atzizkia) 'Izaera, joera' adiera duten izenondoak sortzen ditu. Burundako adibideak: bakarti, bildurti, egiti, ezkerti, gezurti, ikati, izuti, lotsati, nearti, uzkarti (...). |
ti-ta | di-da | ti-ta onomat. Bat-bateko ekintza adierazten duen onomatopeia. Ik. di-da; ri-ra. |
ti-tau | danba | ti-tau onomat. Tiro baten onomatopeia. |
tia | tira (1) | tira1 (> tῐa) interj. Norbait mugitzera edo zerbait egitera bultzatzeko. Tῐa, mogitudí! 'tira, mugitu hadi'. Tῐa, tῐa, badezu garaia! 'tira, tira, baduzu garaia!'. Tῐa emendi oia! 'tira hemendik ohera!'. ▲ Sin. benga. |
tiaferra, tiaferria | tiraferra | tiraferra (> tῐaferra) iz. {Tiradera, txinga de forma de herradura}. Ik. txinga. |
tiagale, tiagalia | tiragale | tiragale (eta tῐagale) iz. Nagiak ateratzea. Ik. nagi tiraka(n) egon (> nagi tῐakan yon); haundiketa. |
tiagalekan | tiragaleak ateratzen | tiragaleka (> tῐagalekan) adb. Tiragaleak ateratzen, nagiak ateratzen. Ik. nagiketan; nagitiekan; haundiketan. |
tiakan | tiraka | tiraka(n) (> tῐakan) adb. Tiratuz, tira eginez. Sokiai tiakan 'sokari tiraka'. ◆ nagi tiraka(n) egon (> nagi tῐakan yon). Nagiak atera; besoak eta zangoak luzatu eta zabaldu, lo egin ondoren suspertzeko. Nagiek atatzen yon 'nagiak ateratzen egon'. Ik. tiragale; haundiketa. |
tiatu, tiatzen | tiratu | tiratu (> tῐatu) 1 dau/dῐa ad. Tῐatu orti sokῐai 'tiratu hortik sokari'. Txumatik tῐatu 'tximatik tiratu'. Ik. tira2 (> tῐa). 2 dau ad. (Tiro bat) bota. Tiro asko tῐatu dai, bea usoik ez 'tiro asko tiratu dute, baina usorik ez'. 3 dau ad. Sukaldeko tximiniek eztau ondo tῐatzen 'sukaldeko tximiniak ez du onso tiratzen'. ◆ aurrera tiratu (> aurrῐa tῐatu). Aurrera egin, aurrera jo. |
tiatzaile, tiatzailia | tiratzaile | tiratzaile (> tῐatzaile) iz. Tiro egilea; su armak erabiltzen dituen pertsona. Tῐatzaile ona, tῐatzaile txarra 'tiratzaile ona, tiratzaile txarra'. Ik. punteria (> punteia; apunteia). |
tiesto, tiestua | loreontzi | tiesto iz. Loreontzia. ▲ Sin. mazeta. Ik. jardinera. |
tigre, tigria | tigre | tigre iz. (Panthera (tigris) sp.). |
tiki-taka | tiki-taka | tiki-taka 1 onomat. Pausoz pauso ibiltzearen onomatopeia. 2 iz. Tiki-takia (?). Haurrak pausokan ikastekua. Ik. taka-taka. |
tikili-takala | kili-kolo | tikili-takala adb. Kili-kolo; koloka. Tikili-takala dukat ortza 'tikili-takala daukat hortza'. ◆ tikili-takala ibili. Tikili-takala daile aituna 'tikili-takala dabil aitona'. |
til-til-til | tapa-tapa | til-til-til adb. Tapa-tapa; pauso aski labur eta lasterrez. Or fan da txakurra, til-til-til 'hor joan da txakurra, til-til-til'. |
tila arbola | ezki | |
tila, tilia | ezki lore, ezki | tila 1 iz. Ezki lorea, ezkiaren lorea. 2 iz. Ezki lorearekin prestatutako egoskin lasaigarria. ◆ tila arbola (EHHA). (Bot.) Ezkia (Tilia). Ik. ezki. |
tilin-talan | tilin-talan; dilindan | tilin-talan 1 onomat. 2 adb. Dilindan; zintzilik egonda, balantzaka, zabuka, kulunka egin. ◆ tilin-talan eraman (tilin-talan yan). Biren artean, esku edo eskutoki banatik hartuta, haur bat, poltsa bat, bolina bat... balantzaka eraman. |
tinbre, tinbria | txirrin, tinbre | tinbre iz. Txirrina. Tinbrῐa jo daῐ 'tinbrea jo dute'. Tinbre otsa aitwot 'tinbre hotsa aditu dut'. Ik. txirrin. |
tinta, tintia | tinta | tinta 1 iz. Idazteko, marrazkiak egiteko edo inprimatzeko erabiltzen den isurkari koloreduna. Eskribitzeko tintῐa 'eskribitzeko tinta'. 2 iz. Zefalopodoek jariatzen duten isurkari iluna. Txipironaῐn tintῐa 'txipiroien tinta'. |
tintatu, tintatzen | tindatu | tintatu dau ad. Tindatu. Txumῐa errosa kolorez tintatu dau 'txima [ilea] arrosa kolorez tindatu du'. |
tinte, tintia | tindu, koloregai | tinte 1 iz. Tindua; tindatzeko erabiltzen den koloregaia. Tintῐa, arropia tintatzekwa, txumῐa tintatzekwa 'tindua, arropa tindatzekoa, ilea tindatzekoa'. Ik. tintura. 2 iz. Taninoa; zenbait landare-ehunetan aurkitzen den gaia. Araitzan tintῐa, intxorran tintia 'haritzaren taninoa, intxaurraren taninoa'. |
tintero, tinterua | tintontzi | tintero iz. Tintontzia. Plumῐa ta tinterwa 'luma eta tintontzia'. |
tintilika(n) | zintzilika | tintilika(n) adb. Zintzilika, zintzilik. Ik. txintxilikan. |
tintin, tintina | tanta | tintin 1 iz. Tanta. 2 iz. Isurkari kopuru txikia, pixka. Tintin bat, pixkat 'tanta bat, pixka bat'. Emantazu olio tintin bat 'emadazu olio tanta bat [pixka bat]'. 3 iz. Jarioa, tanta jarioa. Tubo junta onek tintina duka 'tutu juntura honek tanta [jarioa] dauka'. Ik. negar. ◆ ur tintin. Ur tanta. ◆ yauri tintin. Euri tanta. ◆ negar tintin [Altsasu]. Negar malkoa. ▲ Sin. begitako near. |
tintinkan | tantaka | tintinkan adb. Tantaka, tantaz tanta. Tintinkan-tintinkan, bete da itajun(a) azpien patutako pozala 'tantaka-tantaka, bete da itaxur azpian paratutako bozala'. Ik. tintinketan. |
tintinketan | tantaka | tintinketan adb. Tantaka; euri tantaka. Tintinketan jailen; paragosa artu ber dinat 'tantaka zabilen; aterkia hartu behar dinat'. Ik. tintinkan. |
tintirri, tintirria | dindirri | tintirri iz. Dindirria, sudurrari darion muki ura. ◆ tintirria dariola (> tintirria daiola) adb. Dindirria dariola. Goizeko otzakin, surreti tintirria daiola 'goizeko hotzarekin, sudurretik dindirria dariola'. |
tintirria daiola | dindirria dariola | |
tintura, tinturia | tindu | tintura iz. Tindua, tindatzeko erabiltzen den koloregaia. Ik. tinte. |
tio | osaba | tio iz. Osaba. Leno «osaba» esaten zan; gwai, gazte jendiek, «tio» 'lehenago «osaba» esaten zen; orain, gazte jendeak, «tio»'. Ik. osaba; izko. |
tipi-tapa | tipi-tapa | tipi-tapa adb. Pauso nahiko motz eta lasterrez. Ik. tapa-tapa. |
tipo, tipua | tipo | tipo 1 iz. Mota, klasea. Ze jende tipo da oi? 'zer jende tipo da hori?'. Ze tipotakwa duka eskutokia? 'zer tipotakoa dauka eskutokia?'. 2 iz. Itxura. —Oi tipwa dukana! —Bai, tipo zelebrῐa duka '—Hori tipoa daukana! —Bai, tipo zelebrea dauka'. Ik. itxura. 3 iz. Morroia, pertsona. Tipo jatorra da. Beste bi tipokin agertu zan 'beste bi tiporekin agertu zen'. |
tipula | tipula | tipula [Iturmendi, Bakaiku] iz. (Bot.) Baratze landarea (Allium cepa), eta landare horren erraboila. ● Esr. zah. Tipula jana, tristura. Ik. kipula [Urdiain]. |
tira / tiatu | tira (2), tiratu | tira2 (eta tῐa) ◆ tira egin. Tiratu. Tῐaiok orti! 'tira egiok hortik!'. Ik. tiratu (> tῐatu). |
tirabide, tirabidia | tiramen, (tiro) helmen | tirabide iz. Tiramena, arma baten helmena edo irispidea; tiroa heltzen den punturainoko bitartea. Tirabide luzῐa 'tiramen luzea'. Erbia tirabidῐá ata 'erbia tirabidera atera'. ◆ tirabidean egon (> tirabidῐen yon). Arma baten tiramenean egon, tiroaren distantzian egon. Uso bandadῐoi ezto tirabidῐen 'uso aldra hori ez dago tiramenean'. |
tirafondo, tirafondua | tirafondo | tirafondo iz. Neurriko tirafondwa sartu ber da 'neurriko tirafondoa sartu behar da'. |
tiragoma, tiragomia | tiragoma | tiragoma iz. Tubularrain gomῐekin indako tiragomῐa ibiltzen genduen 'tubularren gomarekin egindako tiragoma ibiltzen genuen'. |
tirakazo, tirakazua | tiraldi, tirakada | tirakazo (> tῐakazo) iz. Belarriti bi tῐakazo eman dῐatzi 'belarritik bi tiraldi eman dizkio'. |
tirante, tirantia; tirantiek | tirante, galtza-uhal | tirante iz. (Batez ere pl.) tirantῐek. Galtzei eusteko, besagainetatik pasatzen diren bi zerrenda pintzadunen multzoa; soineko, elastiko, bularretako edo kideko bati sorbaldetatik eusteko oihalezko zerrenda. |
tirizia | ikterizia, min hori, larumin | tirizia iz. Ikterizia; larruazalak eta begiek kolore horia hartzea, gibela ondo ez aritzearen ondorio dena. Gibeleko gaitzak ematen dau tirizia 'gibeleko gaitzak ematen du ikterizia'. |
tiro, tirua | tiro | tiro 1 iz. Su arma batek jaurtigaia aurtikitzea; aurtikitze horretan gertatzen den danbada. Eskupeta tirwa 'eskopeta tiroa'. 2 iz. Tximiniaren tiroa. Tiro txarra duka tximini onek 'tiro txarra dauka tximinia honek'. ◆ tiroa bota (> tirwa bota). Bi tiro bota zῐatzien eperraῐ, bea aurrῐá! 'bi tiro bota zizkion eperrari [galeperrari], baina aurrera!'. ◆ tiro hots. Tiro otsak aῐtzen dῐa eiztaien postutan 'tiro hotsak aditzen dira ehiztarien postuetan'. ◆ tiroa jo / eman (> tirwa jo / eman). |
tirokan | tiroka | tirokan adb. Tiroka; tiroak jaurtiz, tiro eginez, tiro egiten. |
tirri-tarra | tirriki-tarraka. 2 zirri-zarra | tirri-tarra 1 onomat. Nekez mugitzearen onomatopeia. Ik. tirriki-tarraka. 2 adb. Hala moduz eta laster batean egin. Ik. zirti-zarta; zirri-zarra. |
tirriki-tarraka | tirriki-tarraka | tirriki-tarraka onomat. Poliki eta nekez ibili. Ik. zirriki-zarraka; tirri-tarra. |
tisi, tisis, tisisa (?) | tisi, hetika | tisis iz. Tisia, hetika, tuberkulosia. Ik. tuberkulosis. |
tisiko, -ua / tisika, -ia | tisiko, tuberkuloso | tisiko (Generoa hartzen du: tisiko, tisikwa; tisika, tisikῐa) adj./iz. Tisiak joa, tuberkulosiak joa. Ik. tuberkuloso, -a. |
titara, titaria | titare | titara iz. Titarea. Josten ainbeste ibilita, titarῐa zulatu in zaio abwelai 'josten hainbeste ibilita, titarea zulatu egin zaio amonari'. |
titi, titia | titi | titi 1 iz. Emakumearen ugatza. Ik. bular. 2 iz. Abereez mintzatuz, titiburua. Ik. erro. ◆ titi-haundi. ◆ titia autzi; titia emateti autzi. Titia kendu [destetar]. ◆ titia bota (haurrak hartutako titia bota). ◆ titia eman. Tititik edoskiarazi. Bi urte beteῐk dukatzi aurrak, bea gwaindo amak titia ematen dῐa 'bi urte beterik dauzka haurrak, baina oraindik amak titia ematen dio. ◆ titia hartu. ◆ titia kendu. ◆ titiko haur. Ik. titiko. ¬ |
titia eman | titia eman | |
titia kendu | titia kendu | |
titiko, titikua | titiko | titiko iz./adj. Titiko haurra. Titiko aurra ematen dau 'titiko haurra ematen du'. Ik. haur. |
titimutur, titimuturra | titimutur, titiburu | titimutur iz. Titiburua, edoskitzean umeak ahoan sartzen duena. |
titiriti (igarkizuneko hitza) | titi, erro | titiriti iz. Asmakizuneko hitza, titi, edo erro esan nahi duena. ● Igarkizuna: Lau titiriti, lau tatarata, bi espantagarri, isipua ta manta. {*OEH. titiriti, tritri. (Voz sin significado preciso que figura en una adivinanza; ref. a las ubres de la vaca). v. titili. Lau titiriti, lau tatarata, bi espantagarri, isipua ta manta (G-nav, AN-araq). A EY III 410. Laur tritri, laur tratra, uztupa-mulu ardatza (R-uzt). Id. ib. 410}. |
titirrika, titirrikia | uztai, txirrika | titirrika iz. Burnizko titirrikῐa ibiltzen genduen mutxikako 'burdinazko titirrika [uztaia] erabiltzen genuen mutxikarako [jolaserako]. Ik. uztai / ustai; txirringala; txirrika. |
titirrika(n) | biraka, jiraka (oinarri baten gainean higituz) | titirrika(n) adb. Biraka higituz (betiere oinarri baten gainean). Tintiniturrῐá gaienak faten dῐa titirrikan, ta baten batzuk atatzen dῐa tatarrakan 'Tintiniturrira [Tintiniturri elkartera] gehienak joaten dira titirrikan [gurpilak titirrika: autoz], eta baten batzuk ateratzen dira tatarraka [tatarrez, arrastaka]'. Ik. bueltaka(n). |
titulo, titulua | titulu | Horrek titulo haundia duka 'horrek titulu handia dauka'. |
-to / -do | -to (atzizkia) | -to / -do (atzizkia). (Mendebaldeko hizkeran) Aditzondoak sortzen ditu; -ki aditzondo-sortzailearen bezalako adiera du. Ik. -ki. Adibideak: gaizto, hobeto, ondo (...). || Bestelakoak: bixardo, bizkardo, motezto, neskato, zakuto. |
toalla, toallia | toalla | toalla iz. Eskuoihala. Ik. eskuoihal (> eskuoial). |
toka, tokia | lotura, benda | toka iz. Benda. Ebaien tokῐa patu ber izan diai 'ebakian toka paratu behar izan diote'. Ik. benda. ◆ toka paratu (> tokῐa patu). |
tokan | toka (1) | tokan adb. Gizonezko bati hika. Ik. nokan. |
tokatu, tokatzen | tokatu | tokatu da/zaio ad. Egokitu; suertatu. Tokatzen dala. Esan zegun tokatzen zakiola ‘zitzaiola’ (Ond Bak). || Errezkῐa tokatu '[erreskadan] txanda izan'. Loteia tokatu 'loteria egokitu'. |
toki | toki | toki iz. Esaten dau munduko tokik onena dala 'esaten du munduko tokirik onena dela'. Afaltzeko tokipe gelditu ga 'afaltzeko tokirik gabe gelditu gara'. Bosgarren tokien dua erriko ekipwa 'bosgarren tokian doa herriko taldea'. Ik. leku. Tokitan jok oi! 'tokitan zagok hori!'. ◆ -en tokian (> en tokien) -en ordez. Zazi zu horren tokien 'zoaz zu horren tokian'. (Baita ere: horren ordez eta horren portez). ◆ tokian tokiko (> tokien tokiko). Tokien tokiko martxak. Ohiturak. ◆ tokitan egon (> tokitan eon/yon). Urrun egon, aparte egon. ▲ Sin. lekutan eon/yon. ◆ tokitara (> tokita). Tokita fan daiz 'tokitara joan haiz'. ◆ tokiz aldatu. |
tokila, tokilia | tokilla, artilezko xal | tokila (Bustidura gabe) iz. Artilezko xala, emakumeek sorbalda gainean jartzen dutena edo ume txiki baten gorputza biltzeko erabiltzen dena. Baukat tokila gorri bat 'badaukat tokilla gorri bat'. |
tokitan (yon) | tokitan egon | |
toldo, toldua | toldo | toldo iz. Olanazko edo beste oihal mota bateko estalkia. Ik. lona. Itzala iteko toldwa patu dai 'itzal egiteko toldoa paratu dute'. |
tomate, tomatia | tomate | tomate iz. (Bot.) Solanazeoen familiako baratze landarea; landare horren fruitua, jateko ona (Lycopersicon esculentum). ◆ tomate egina (> tomate inia). ◆ tomate poto. Tomate potwa. |
tonbola, tonbolia | tonbola | tonbola iz. Opariak zozketatzen diren barraka, festa egunetan eta ferietan paratzen dena. Plazan patu daῐ tonbolῐa 'plazan paratu dute tonbola'. Zartaia tokatu zaio tonbolan 'zartagia tokatu zaio tonbolan'. |
tonelada, toneladia | tona | tonelada iz. Tona; pisu handientzat erabiltzen den unitatea, mila kiloren baliokidea |
tono, tonua | tonu | tono iz. Tonua, kolore baten maila edo ñabardura. Kolorῐonek eztuka bestῐonen tonwa 'kolore honek ez dauka beste honen tonua'. |
tontakeia | tontakeria | tontakeria (> tontakeia) iz. Oinbeste tontakeia! 'horrenbeste tontakeria!'. ▲ Sin. tonteia, txorakei. |
tontamentien | tontoki, zozoki, ergelki | tontamentean (> tontamentῐen) adb. Zozoki, tontoki. || Inolako asmorik gabe edo ustekabean-eta adierazteko. Ik. nahi gabe (> naibe); ustebe; usteztala. |
tontatu, tontatzen | tontotu | |
tonteia | tontakeria, tentelkeria, kopla; 2 huskeria | tonteria (> tonteia) 1 iz. Nei tonteia gutxi! 'niri tontakeria gutxi'. Tonteia gogoti 'tontakeria gogotik [ugari]'. Ik. tontakeria (> tontakeia); kopla; zelebrekeria. 2 iz. Huskeria. Ik. huskeria (> uskeia); berriketa. |
tonto, tontua / tonta, tontia | tonto | tonto, -a (Generoa hartzen du: tonto, -ua; tonta, -ia) adj. Ergela, zozoa. Ik. tuntun. Tontotako dukai umila dalako 'tontotarako daukate umila delako'. |
tontolo | tontolo | tontolo adj. Tontoa, tentela. Ik. txotxolo; tuntun. |
tontor, tontorra | tontor; 2 konkor | tontor (eta ttonttor) 1 iz. Gailurra. Ik. gailur; gain. 2 iz. Koskorra, ziroa; kolpe baten ondorioz buruan ateratzen den kozkorra. Ik. txori2. 3 iz. Konkorra; sorbaldako irtengune nabaria. |
tontotasun, tontotasuna | tontotasun; nagitasun | tontotasun iz. Moteltasuna, nagitasuna. Tonto-tonto no, au tontotasuna nik dukatena 'tonto-tonto nago, hau tontotasuna nik daukadana'. |
tontotu, tontotzen | tontotu | tontotu (eta tontatu) 1 da/dau ad. Tonto bihurtu. Ik. sinpletu. 2 da/dau ad. Moteldu. Asko jan dotelako o, raso tontatwik nok 'asko jan dudalako edo, arras tontoturik nagok'. Ik. moteldu; nagitu. |
tontozar | tontotzar | tontozar adj. Adkor. Tontoa. Oi tontozarra! 'hori tontotzarra!'. |
topatu, topatzen | topatu | topatu da/dau ad. Aurkitu, topo egin. Bazendaki gaur nokin topatu naizen 'bazeneki gaur norekin topatu naizen'. |
tope, topia | tope | tope 1 iz. Zerbaiten mugimendua mugatzeko pieza. Ataiai topῐa jarri dῐa 'ateari topea jarri dio'. 2 iz. Muga, zerbait amaitzen den tokia. Bete dau gurdia topῐaindo 'bete du gurdia toperaino'. ◆ tope egin (> tope in) dau ad. Muga jo. Tope in dau; ezin gaio segitu 'tope egin du; ezin gehiago segitu'. |
topo in | topo egin | |
topo, topua | traba, tope | topo iz. Traba, topea. Baukat estomagwen topo bat! 'badaukat estomagoan topo bat!'. Tubeia zegatwik do, topwa duka 'hodia itxita dago, oztopoa dauka'. Ik. traba; ostopo. ◆ topo egin (> topo in). Ustekabean aurkitu. Bakizu gaur nokin in doten topo? 'badakizu gaur norekin egin dudan topo?'. |
topor, toporra | topor, pipor | topor (eta ttopor) adj. Txikia eta borobila; txikia eta lodia. Ik. borobil (> bobil); txopor. [Inguruko erdaran, toporrico, -a esaten zaie pertsona txiki eta loditxoak direnei]. |
tordantxa, tordantxia | arabazozo, zozabar | tordantxa iz. Arabazozoa (Sturnus sp.). Bandadakan etortzen dῐa tordantxak 'saldokan etortzen dira tordantxak'. |
toriatu, toriatzen | toreatu | toriatu 1 dau ad. Toreatu. 2 dῐa ad. Adarra jo. Aurrak toriatzen ibiltzen da 'haurrak toreatzen ibiltzen da'. Ik. adarra jo; tentatu; burlatu. |
toriatzaile, toriatzailea | toreatzaile, adarjotzaile | toriatzaile adj./iz. Adarjotzailea. |
torkaza, torkazia | pagauso | torkaza (a itsatsia) iz. Pagausoa (Columba palumbus). Torkazῐa. Ik. basuso. |
tormenta, tormentia | tormenta | tormenta iz. Ekaitza. Ik. ekaitz; hodei; tenpestade; trunboi; borraska. |
tormentu, tormentua | tormentu | tormentu iz. Tortura; oinaze handi eta eramaten zaila. Auxe tormentua dukaguna! 'hauxe tormentua daukaguna!'. |
tornillo, tornillua | torloju | tornillo iz. Torlojua. |
torpe, torpia | moldakaitz. 2 dorpe | torpe 1 adj. Moldakaitza, baldarra. Ik. moldakaitz; kazo. 2 (Adizlagun gisa). Zakar, astun, dorpetasunez. Yauria torpe deka 'euria torpe dakar'. Yauria torpe bota dau 'euria torpe bota du'. ▼ Anton. suabe. |
torpetu, torpetzen | moldakaitz bihurtu | torpetu da ad. Moldakaitz bihurtu. Edadῐekin torpetu in da 'edadearekin torpetu egin da'. |
torre, torria | dorre | torre iz. Dorrea. Ik. eliztorre. | Laino-torre. |
torrija, torrijia | torrada | torrija iz. Torrada; esnetan beraturiko ogi xerra irin-arrautzetan pasatu, frijitu eta azukreztaturik egiten den gozokia. Leku askotan jaten tuai torrijak diotetan 'leku askotan jaten dituzte torradak inautetan'. |
tortika, tortikia | tortika | tortika iz. Azalean edo zerbaiten gainean itsatsita geratzen den lohia. Ik. zolda. Loi zakan sortutako tortikῐa. Lurreko tortikῐa arrotu 'lurreko tortika harrotu'. |
tortilla, tortillia | tortilla | tortilla iz. Arrautzopila. Bi arrontzakin indako tortillῐa 'bi arrautzekin egindako tortilla'. Patata-tortillia 'patata-tortilla'. Tortillῐa iteko, arrontzak batitu 'tortilla egiteko, arrautzak irabiatu'. |
tortola, tortolia | usapal, usatortola | tortola iz. Usapala, usatortola (Streptopelia turtur). |
tortuga | dortoka | tortuga iz. Dortoka (Ord. Testudinata eta Ord. Chelonia). |
tortura, torturia | tortura | tortura iz. Tortura bat zan fabrika artan lan itῐa 'tortura bat zen fabrikan hartan lan egitea'. |
torturatu, torturatzen | torturatu | torturatu dau ad. Ezanela tortutatu yaure burua 'ez ezan torturatu heure burua'. |
tostatu, tostatzen | txigortu | tostatu da/dau ad. Txigortu. Ogia tostatu ta ardwai bota (ardana). Ik. txigortu. |
total | egia esan; hitz batean, hortaz | total adb. Egia esan; egia esanda; aitorpen moduko esaldi baten atariko gisa ezartzen den hitza. Total, ze in du, ba! 'total, zer egin dugu, bada!'. Ik. egia esan(da); zinez. |
toz | toz interj. atoz 'zatoz' aditz formaren aferesia; ganaduari hots egiteko erabiltzen da. Toz, Morika toz! Ik. txo. | |
traba in | traba egin | |
traba, trabia | traba | traba 1 iz. Oztopoa, eragozpena. ▲ Sin. aztapo, ostopo, yausgarri*, estorbo. 2 iz. Gurdien galga (goitibeherak jaisteko patzen zezaiona). Ik. draga. ◆ traba egin (> traba in). Or kieto, traba besteik eztezu iten 'hor kieto, traba besterik ez duzu egiten'. [Oharra: traba in ≠ trabatu]. ◆ trabak paratu (> trabak patu). pl. Eragozpenak jarri. Pasaportῐa atatzeko, trabak besteik eztῐai patu 'pasaportea ateratzeko, trabak besteik ez diote paratu'. |
trabatu, trabatzen | trabatu | trabatu 1 da ad. Aurrera ez atzera ezin eginik gelditu. Sasien trabatu 'sasian trabatu'. Ik. engantxatu. 2 da/dau ad. Nahastu, katramilatu. Liztῐa trabatwik do 'listaria trabaturik dago'. Txumῐa raso trabatwik dukazu 'txima arras trabaturik daukazu'. Ik. endredatu (> endreatu). [Oharra: trabatu ≠ traba in]. |
trabes | trebes | trabes adb. Trebes, zeharka. Arramak trabes 'adarrak trebes'. Intazu sorwoi trabes 'egin ezazu soro hori trebes'. Ik. zihar; ziharkan. ◆ trabesien adb. Trebesean. Furgoneta atzekaldῐen, juxto-juxtwen sartzen da trabesῐen 'furgoneta atzealdean, justu-justuan sartzen da trebesean'. Ik. ziharkan; trabeskan. |
trabesaño, trabesañua | zehar ohol | trabesaño iz. Zehar ohola. |
trabesien | trebesean | |
trabeskan | trebeska | trabeskan adb. Trebeska, trebes, zeharka. Ik. ziharka; trabesien. |
trabuko, trabukua | trabuko | trabuko iz. Aurretik kargatzen zen su-arma, eskopeta baino motzagoa eta kanoiaren ahoa zabaldua zuena. |
tradizio, tradiziua | tradizio | tradizio iz. Tradizio batzuk ondo gorde tuai 'tradizio batzuk ondo gorde dituzte'. Gwaindo're segitzen dai tradizio orrekin 'oraino ere segiten dute tradizio horrekin'. Ik. ohitura; kostunbre. |
traduzitu, traduzitzen | itzuli | traduzitu dau ad. Itzuli; hizkuntza batean esan edo idatzi dena beste hizkuntza batean esan edo idatzi. Eskwaz laitzeko, zinez lan aundia iten dai libuek traduzitzen 'euskaraz leitzeko, zinez lan handia egiten dute liburuak traduzitzen'. |
trafikante, trafikantia | trafikatzaile, saltzaile | trafikante iz./adj. Trafikatzailea, saltzailea. Biziketan ibiltzan zan trafikante 'biziketan ibiltzen zen trafikatzaile [saltzaile]'. Ik. saltzaile. |
trafikatu, trafikatzen | trafikatu | trafikatu dau ad. Legez kanpoko salerosian aritu. |
trafiko, trafikua | trafiko | trafiko iz. Ibilgailuen zirkulazioa. Kontuz ibili! Gaur trafiko aundia daile bideberrien 'kontuz ibili! gaur trafiko handia dabil bideberrian'. Ik. zirkulazio. |
tragatu, tragatzen | tragatu, irentsi | tragatu dau ad. Irentsi. Ik. ietsi. Tua tragatu. Ezazula itxasuko urik tragatu 'ez ezazu itsasoko urik tragatu'. |
trago, tragua | trago | trago 1 iz. Trago batien yan. Ekatzak ardo trago bat. Ur trago bat yan ber diet. Ik. furrutada. 2 iz. Irud. Trantzea, larrialdia. Tragu txarra pasatu. ◆ trago! ◆ tragokan adb. Ik. furrutakan. |
tragokan | tragoka | tragokan adb. Tragoka, hurrupaka. |
traidore, traidoria | traidore | traidore adj./iz. – traidora. (Forma fem.). Denborῐa, traidorῐa 'denbora [eguraldia], traidorea'. |
traila, trailia | bargasta | traila adj. Batez ere emakumeez mintzatuz, ausarta, lotsagabea; bargasta. – Persona trailia: lotsarik gabea, zirti-zarta esaka aritzen dena. – Trailῐa: ijili-ajala ibiltzen dana. |
traje, trajia | janzki, traje | traje iz. Jantzi mota, kolore eta ehun bereko jakak eta galtzek edo jakak eta gonak osatua. |
trajedia | tragedia, ezbehar | trajedia iz. Tragedia, ezbeharra. Oi trajedῐa ikagarria pasatu dana etxῐortan! 'hori tragedia ikaragarria pasatu dena etxe hortan!'. Ik. desgrazia; zoritxar. |
traktor, traktorra | traktore | traktor (eta trator, tator) iz. Traktorea. |
traktorkada, traktorkadia | atoi bete | traktorkada (eta tratorkada, tatorkada) iz. Traktore atoi betearen edukia. Ik. remolkekada. Tatorkada bat ongarrri ekartzeko eskatu dῐat 'traktorekada* bat ongarri ekartzeko eskatu diot'. |
tramangulu, tramangulua | tramankulu | tramankulu (eta tramangulu) iz. Tresna, makina edo altzaria, bereziki handia, landugabea edo bitxia dena. Maiza txikitzeko tramankulua. |
tramitatu, tramitatzen | tramitatu | tramitatu dau ad. Tramiteak egin, izapideak egin. |
tramitazio, tramitaziua | tramitazio | tramitazio iz. Tramiteak egitea, izapideak egitea. |
tramite, tramitia | tramite | tramite iz. Izapidea, zuzemena. |
tranbia | tranbia | tranbia iz. Tren txikia. Altswa fan ga tranbien 'Altsasura joan gara tranbian'. |
trangila | traba | trangila [Ziordia] iz. Ganaduari hanketan jartzen zaion zurezko zepoa, urrutira joan ez dadin. Ik. trankila. |
tranka, trankia | tranga | tranka iz. Tranga, lihoa zehatzeko lanabesa. Liuendako trankῐa 'lihoarendako tranka'. Trankῐa, liua trankatzeko 'tranga, lihoa trangatzeko'. Ik. subets. ◆ trankan adb. Trangan; garbarekin lihoa zehatzeko jardunean. Ardazketan ta trankan 'ardazketan eta trangan'. |
trankan | trangan | |
trankatu, trankatzen | trangatu | trankatu dau ad. Trangatu, garbatu; lihoa-eta trangaz zehatu. Liua trankatu 'lihoa trangatu'. |
trankila, trankilia | traba | trankila (eta trangila [Ziordia]) iz. Ganaduari hanketan jartzen zaion zurezko zepoa, urrutira joan ez dadin. Animaliei hankatan patzen zezaien, ez korritzeko [Urdiain]. |
trankilidade, trankilidadia | lasaitasun | |
trankilizatu, trankilizatzen | trankildu | trankilizatu da/dau ad. Trankildu. ▲ Sin. lasaitu, soseatu. ▼ Anton. larritu, apwatu. |
trankilo, trankilua | trankil | trankilo 1 adj. Trankila, lasaia; barea. Sekula ezta nerbioso patzen; trankilo-trankilwa da 'sekula ez da nerbioso paratzen; trankil-trankila da'. 2 adb. Trankil, lasai. In lo trankilo 'egin lo trankil'. ◆ trankilo egon (> yon), ibili; gelditu. Au dana pasatzen danῐen trankilwo ibilko ga 'hau dena pasatzen denean trankilago ibiliko gara'. Ik. lasai. |
tranpa, tranpia | tranpa (1) | tranpa1 (> tranpῐa) (Azentu diferentea adiera bakoitzeko) iz. Leihoa; etxe sarrerako ateak izaten duen leihoa. Kanpoko ataiek dekan laiho txiki horri esaten zaio tranpῐa (Ond Bak). Tranpati beira 'tranpatik begira'. Ik. laiho. |
tranposo, tranposua | tranposo, tranpati | tranposo (Generoa hartzen du: tranposo, tranposwa; tranposa, tranposῐa) adj. Tranpatia. Tranposo zikin bat da. |
tranze txar, tranze txarra | trantze txar | |
tranze, tranzia | trantze | tranze iz. Trantzea. Ik. estualdi; larrialdi. ◆ tranze txar. Trantze txarra. Tranze txarra pasatzen dail(e) 'trantze txarra pasatzen dabil'. |
trapatu, trapatua | trinkotu(a), trinko | trapatu adj. Trinkoa, trinkotua. Elur trapatua 'elur trinkotua'. |
trapero, traperua | trapero, trapuketari | trapero iz. Trapuketaria. Arropa zar oiek, traperuendako 'arropa zahar horiek, traperoarendako'. |
trapu zahar | trapu zahar | |
trapu, trapua | trapu | trapu iz. Ehun zatia. Pasatuiozu trapua maiai 'pasa egiozu trapua mahaiari'. Ik. zatar. ● Esr. zah. Zortzi madi pupu, hamabi madi trapu. ◆ buruko trapu (> buko trapu) iz. Buruzapia. ◆ trapu zahar (> trapu zar) iz. Ehun zati zahar eta urratua. ▲ Sin. hatuzahar [Ziordia]. ◆ trapu zahar bat ez balio (> trapu zar bat ez balio). 1 Gutxi edo ezer ez balio. 2 Ahul, makal egon. Gwaixe eztot trapu zar bat balio 'oraintxe ez dut trapu zahar bat balio'. |
trapuzatar (?) | ||
trasformadore, trasformadoria | transformadore | Goienkaldeko trasformadore zaharra. Trasformadoria herriko argiendako. |
trasformatu, trasformatzen | transformatu | trasformatu da/dau ad. Transformatu, eraldatu. |
trasformazio, trasformaziua | transformazio | |
trasfusio, trasfusiua | transfusio | trasfusio iz. Transfusioa; pertsona baten edo animalia baten odola beste baten gorputzera igaroaraztea. |
trasnotxatu, trasnotxatzen | berandu oheratu; gaupasa egin | trasnotxatu dau ad. Berandu oheratu; gaupasa egin. |
traste, (batez ere pl) trastiek | jantzi | traste iz. Batez ere pl. trastiek. Urd.: jantziek. Jendiek jazten dena, oinetakuak ere bai. (Ond Bak). Guk sekatzen tû trastiek ‘janzkiak’ (Ond Bak). [Urdiain]. Traste (arropa) montona dukat plantxatzeko. Ik. trasto; hato. |
trasto, trastua | traste | trasto 1 iz. Hatuek. Ik. hato-poto, ato-potuek; traste. 2 adj. Bihurria. Persona bihurria, ume bihurria. Ik. apareju. |
trastornatu, trastornatzen | nahasi; burua nahasi | trastornatu 1 da/dau ad. Nahasi; burua nahasi. Ik. burua nahastu; eratu. 2 da/dau ad. Nahasi, nahastu, okertu. Bidῐen arrastwa galdwik, elur asko zekan ba, ta dana zwi-zwia; bweltakan galduta, raso trastornatwik 'bidearen arrastoa galdurik, elur asko zekarren, ba, eta dena zuri-zuria; bueltaka galduta, arras trastornaturik'. Ik. konfunditu. |
tratamentu, tratamentua | tratamendu | tratamentu 1 iz. Tratamendua, sendabidea. Medikuek patu geau tratamentua eta segitu berko du 'medikuak paratu digu tratamendua eta segitu beharko dugu'. 2 iz. Tratamendua; gai bati, kontserbatzeko, eraldatzeko edo lantzeko, prozesu jakin bat ezartzeko era. Pipien kontrako tratamentua eman dῐai zurezko estruktura guztiai 'pipiaren kontrako tratamendua eman diote zurezko estruktura guztiari'. |
tratante, tratantia | tratulari, tratante | tratante iz. Tratularia. Tratante ona, hori. Txerri tratantiek, leheno «txerri yostailiek» esaten zezaien. ▲ Sin. negoziante. |
tratatu, tratatzen | tratatu (1) | tratatu 1 dau ad. Norbaitekin edo zerbaitekin aipatzen den eran jokatu edo aritu. Oi ezta txakurra tratatzeko modua 'hori ez da txakurra tratatzeko modua'. Ondo kasoinik do, ondo tratatzen dῐai 'ondo kasu eginik [zainduta] dago, ondo tratatzen (diote) dute'. 2 Norbaitekin harremana edo erlazioa izan. Alkarrekin eztῐa tratatzen 'elkarrekin ez dira tratatzen'. Ik. relazionatu. 3 dau ad. (Gai batez mintzatuz). Asuntwoi astiontan tratatuko dai errientxῐen 'asunto [kontu] hori aste honetan tratatuko dute herriaren etxean [udaletxean]'. 4 dau ad. Gai bati, kontserbatzeko, eraldatzeko edo lantzeko, prozesu jakin bat ezarri. Zura tratatu. Tratatu beῐko ura da erriko iturritakwa 'tratatu gabeko ura da herriko iturrietakoa'. 5 dau ad. Eri bati edo eritasun bati sendabidea aplikatu. Eztulkan, ondo tratatu beiko katarruekin daile gwaindo 'eztulka, ondo tratatu gabeko katarroarekin dabil oraindik'. |
trato, tratua | harreman, tratu | trato 1 iz. Saleroste jarduna, saleroste hitzarmena; salerostea. Tratuá. Gwe aitak ez zen balio tratwako 'gure aitak ez zuen balio traturako'. 2 iz. Norbaitekin izaten den harreman edo erlazioa. Tratua ibili. Trato aundia ibiltzen zen gweikin 'tratu handia ibiltzen [edukitzen] zuen gurekin'. Alkarrekin tratua, konfianzῐa 'elkarrekin tratua, konfiantza'. Ik. relazio. 3 iz. Tratatzea, tratatzeko edo erabiltzeko era. Trato txarra ematen dῐa txakurrai 'tratu txarra ematen dio txakurrari'. ◆ tratua egin (> tratua in). Ik. negoziatu. ¬ |
trator, tratorra | traktore | |
traza, trazia | traza | traza iz. Itxura. ▲ Sin. etxura, itxura, terraje. ◆ traza gaiztoko. Traza gaiztokwa: itxura edota modu txarrekoa. |
trazatu, trazatzen | trazatu | trazatu dau ad. Lerroen bidez marratu edo marraztu. Trazatzak linῐau sokῐekin 'traza ezak linea hau sokarekin'. |
trebe, trebia | trebe | trebe 1 adj. Zerbait erraz eta ongi egiten duena. ▲ Sin. abil, mañoso, artista. ◆ trebe izan. Gai izan, gauza izan. —Trebe dana, mugara! Bakaikukuek Iturmendikuei (Ond Bak). Oi trebe da bῐak bakarrik eltze guztia jateko 'hori trebe da berak bakarrik eltze guztia jateko'. Ez ta trebe 'ez da trebe'. –Trebe gaituk! [ahaleginaren ondoren; zerbait lortzeko bidean dagoenean]. |
trebede, trebedia | trebera | trebede iz. Trebera; hiru hankako uztai edo triangelua, burdinazkoa, eltze, zartagin eta kidekoei su gainean eusteko erabiltzen dena. Iru anka o lau ankako trebedῐa 'hiru hanka edo lau hankako trebera'. Elatzutik tintilikan patzen zan parrilῐa 'elatzutik [gelatzua, laratza] paratzen zen parrila'. Ik. eltze burni; parrila. |
trebetasun, trebetasuna | trebetasun | trebetasun iz. Trebea denaren nolakotasuna; zerbait trebeki egiteko gaitasuna. Gwaindo ezta ondo moldatzen, eztuka trebetasunik 'oraindik ez da ondo moldatzen, ez dauka trebetasunik'. Ik. abildade. |
trebetu (?) | trebatu | |
trebol, trebola | hirusta, sekula-belar | trebol iz. (Bot.) Hirusta, belar landarea (Trifolium sp.). Ik. hiruorri belar. |
tren, trena | tren | tren iz. Lokomotor batek eta honek herrestan daramatzan bagoiek osaturiko multzoa, errailen gainean ibiltzen dena. Gaur'e bῐandu eldu da trena 'gaur ere berandu heldu [dator] trena'. Trenan makinῐa 'trenaren makina'. Merkanzia trena 'merkantzia trena'. ◆ tren estazio / trenaῐn estazio. Tren geltokia. |
trenbide, trenbide | trenbide | trenbide iz. Ik. ferril. |
trenza, trenzia | txirikorda | trenza iz. Txirikorda. Txumῐa motxaῐ duka trenzak iteko 'ilea motzegi dauka txirikordak egiteko'. ◆ trenza egin (> trenzῐa in). Txirikorda egin. Maiz porkak iteko're trenzῐa iten da 'arto kordak egiteko ere txirikorda egiten da'. |
trenzatu, trenzatzen | txirikordatu | trenzatu dau ad. Trentzatu, txirikordatu. Txumia trenzatu 'ilea txirikordatu'. || Maiz porkak iteko, maiz buek trenzatu 'arto kordak egiteko, arto buruak trentzatu'. |
tresena, tresenia | hirukote | tresena iz. Hirukotea. Ik. hiruko. |
tresondagarri, tresondagarria | desondragarri, desohoragarri; zarpail, arlote | tresondagarri 1 adj. Desondragarria, desohoragarria. ▲ Sin. lotsagarri, indezente. 2 adj. Zarpaila, arlotea. Ik. fardel. |
tresondatu, tresondatzen | desondratu | tresondatu dau ad. Desondratu. |
triangulo, triangulua | triangelu | triangulo iz. Triangelua. |
tribunal, tribunala | tribunal | tribunal 1 iz. Auzitegia. 2 iz. Epaimahaia. |
triki-traka | triki-traka | triki-traka adb. Trenaren ibiliaren hotsa. Ik. fiti-fata. || Neurrizko urrats edo higiduraz. |
trikina, trikinia | trikina | trikina iz. Hari itxurako harra, heldua denean txerrien eta beste zenbait abereren hesteetan bizkarroi, eta beldar egoeran giharretan handitsuak osatuz bizi dena (Trichinella spiralis). Trikinῐa zukaken basurdῐek 'trikina zeukaan basurdeak'. |
triku, trikua | triku | triku iz. (Erinaceus europaeus). Narrua errenez josita duka trikuek 'larrua errenez josita [arantzaz beteta] dauka trikuak'. |
trillatu, trillatzen | trilatu (abarrakitu) | trillatu dau ad. Txikitu, birrindu, suntsitu, desegin. Kazkarrak dana trillatu dau 'kazkabarrak dena trilatu [txikitu] du. Ik. txikitu. |
trineo, trineua | lera | trineo iz. (Hitz berria) Lera. Gaur elurretá fan ber du trinewekin 'gaur elurretara joan behar dugu trineoarekin'. Ik. lera. |
trinidade egun, trinidade eguna | trinitate egun | |
trinidade, trinidadia | trinitate | trinidade iz. Erl. Trinitatea. ◆ trinidade egun. Trinitate eguna; Trinitate egunaren inguruan egiten den jaia. |
trinkin-trankin, trinkin-trankina | irin bahe | trinkin-trankin iz. Irin bahea adierazten duen esamoldea. “Arkan dago irina, / Kutxan, trinkin-trankina, / Neonek erremeiatuko dot / Neonek huts egina” (Ond Bak). {Trinkin-trikina, alusivo a los instrumentos de cerner harina. JMS}. ● Kontakizuna. Andra batek in emen zen irinakin ogiya oratu olamaiyen ta fan emen zan Santa Maina dántza. Bea Santa Mainati etxeá etortzeako, olamaiyen ogiya asti eta ogiya olamaiti ataik. Eta gizonak esan emen zan: “Andre gona gorriduna, Dantzan ongi dakizuna, Zeórrek erremeiyatázu Zeórrek uts egina”. Eta andriek: “Arkan dago irina, Kutxan, trinkin-trankina, Neonek erremeiyatuko dot Neonek uts egina”. |
trinko, trinkua | trinko | trinko adj. Hutsarterik gabe baturik edo elkarturik dauden zatiez osatua. Harruá eztona trinkuá (Ond Bak). Au sarran trinkwa 'hau sagarraren trinkoa' [Urdiain]. |
trintxera, trintxeria | trintxera | trintxera 1 iz. Lubakia. Ik. zanja. Lurrakin tapatzen, trintxeratan. 2 iz. Gabardina. |
tripa-txiki, tripa-txikia | barruki(ak), tripaki(ak) | |
tripa, tripia | tripa | tripa 1 iz. Sabela. 2 iz. Tripakia. Ik. tripaki. ◆ tripa haundi adj. Tripa handia duena. ◆ tripak jaten egon (> tripak jaten yon). Amorraturik egon, haserre egon, kezkak asaldaturik egon. Ustez fan zan astῐen ekar ber zituaῐn sukaldῐako maia ta alkiek, ta gwaindo eztuai ekarri; tripak jaten no! 'ustez joan zen astean ekarri behar zituzten sulkalderako mahaia eta aulkiak, eta oraindik ez dituzte ekarri; tripak jaten nago!'. ◆ tripako min. Tripan sentitzen den mina. ◆ triparen pentsamendua ibili [eduki], pentsamenduan egon (> tripῐen pensamentua ibili, pensamentuen yon). Jateko pentsamendua, jateko gogo handia. Orrek tripῐen pensamendua besteik ez tuka 'horrek triparen pentsamendua besterik ez dauka'. ◆ tripa-txiki. Tripakiak, barrukiak. Axuien tripa-txikiekin iten da tripotxa 'axuriaren tripa txikiarekin egiten de tripotxa'. |
tripak jaten yon | tripak jaten egon | |
tripakada, tripakadia | tripakada | tripakada iz. Betekada. Ik. asealdi; betekada; otxokon. |
tripaki, tripakia | tripaki | tripaki iz. Tripak. Txerri onek gutxi duka tripakia 'txerri honek gutxi dauka tripakia'. Ik. tripa; kallo. |
tripako min, tripako mina | tripako min | |
tripaundi, tripaundia | tripa-handi, tripaundi | tripaundi adj. Tripa-handia. |
tripazai, tripazaia | tripazain | tripazai adj. Tripazaina, oso jatuna den pertsona. ▲ Sin. triposo. |
tripazorri, tripazorria | tripazorri | tripazorri iz. Tripa-zorria; gosea; gose handia. Ik. gose. Ik. kurru-kurru. |
triposo, triposua | tripazain | triposo adj. Lgart. Pertsonengatik hitz eginez, oso jatuna dena. Ik. tripazai. |
tripote, tripotia | tripot, tripota | tripote iz. Axuriaren tripakiekin axuri urdaila betez eginiko hestekia. Axuien estomago aundiekin indako tripotxa 'axuriaren estomago handiarekin egindako tripotxa'. Ik. tripotx. |
tripotx, tripotxa | tripotx | tripotx 1 iz. Axuriaren tripakiekin eginiko hestekia. Tripotx beltza, tripotx zuia. Ik. tripote. 2 iz. Irud. Tripa. [echar barriga. 2 adiera?]. ¬ |
triste, tristia | triste | triste 1 adj. Poztasun edo alaitasunik ez duena, tristura adierazten duena. Begi tristῐek dukatzi txakur onek 'begi tristeak dauzka txakur honek'. Aurpegia tristῐa jekan 'aurpegia tristea zakarren'. 2 adj. Tristura dakarrena, tristatzen duena. Oso postura tristetan hil zituain, oso hiltze tristiek in zituain. || Eldu dῐa azaroko egunak, tristῐek ta ilunak 'heldu dira azaroko egunak, tristeak eta ilunak'. Tristῐek zῐan, gῐo, garai aiek 'tristeak ziren, gero, garai haiek'. 3 adb. Poztasunik gabe, tristerik. Txakurra il zaiolako triste do 'txakurra hil zaiolako triste dago'. ▼ Anton. pozik, alai, kontentu. ◆ triste egon (> triste yon). Triste zonen, bai (Ond Bak). |
tristetasun, tristetasuna | tristetasun | tristetasun iz. Tristura. ▲ Sin. pena, tristura. ▼ Anton. alaitasun, poztasun. |
tristetu, tristetzen | tristatu | tristetu da/dau ad. Tristatu; triste jarri, tristuraz bete. ▼ Anton. poztu, alegratu. |
tristura, tristuria | tristura | tristura 1 iz. Pena. Tristura bat izugarria. Ik. pena; tristetasun. ▼ Anton. poza. 2 iz. Ondoeza, bereziki urdailari dagokiona. |
triziklo, triziklua | triziklo | triziklo iz. Haur txikientzako ibilgailua, hiru gurpil, bat aurrean eta bi atzean, dituena. Aurrandako triziklwa 'haurrarendako trizikloa'. Aspertu da triziklwen ibiltzen 'aspertu da trizikloan ibiltzen'. |
trofeo, trofeua | trofeo | trofeo iz. Garaikurra, garaipenaren lekukotasuna ematen duen gauzakia. |
tronpeta, tronpetia | turuta. 2 tronpeta | tronpeta 1 iz. Turuta, korneta. Bandwa botatzeko tronpetῐa 'bandoa jotzeko tronpeta'. Ik. tulada; tutaldi. 2 iz. Musika-tresna. Tronpeta otsa bekelakoῐk ezto plazan festa girwa patzeko 'tronpeta hotsa bezalakorik ez dago plazan festa giroa paratzeko'. |
tronpilu, tronpilua | ziba | tronpilu 1 iz. Ziba; zurezko jostailua, udare baten itxura duena, inguruan biltzen zaion soka baten bidez lurrean birarazten dena. 2 iz. Iruteko ardatza. Ardazketakwa, aria iteko 'ardazketakoa, haria egiteko'. Ik. santagera. |
tronza, tronzia | trontza | tronza iz. Trontza; bi lagunen artean erabiltzeko zerra luze eta handia, mutur bietan eskutokia duena. Ik. arpon [arpan]. ◆ tronzan adb. Abildade aundia zukaῐn tronzan 'abilidade handia zeukaten trontzan'. Ik. tronzaketan. |
tronzaketa / tronzaketan | trontzaketa, zerraketa | tronzaketa iz. Trontzan egitea, trontzatzeko lana; zerraketa. ◆ tronzaketan adb. Trontza lanetan. |
tronzalai, tronzalaia | trontzalari | tronzalai iz. Trontzalaria; trontzarekin enborrak ebakitzen dituen egurgilea. |
tronzatu, tronzatzen | trontzatu | tronzatu dau ad. Trontzatu, trontzaz ebaki. Ik. zerratu. |
troska | troska | troska [Olatzagutia] iz. Karea; karezko geruza. |
truk in | truke egin | |
truk, truke | truke | truk / truke adb. Trukean, ordez. ◆ trukean (> trukῐen) adb. Ik. (zerbeiten) alde. ◆ truk egin (> truk in) Trukatu. |
trukatu, trukatzen | trukatu | trukatu dau ad. Gauza bat eman eta haren ordez beste bat hartu. Trukatuko dezut (halakokin). Ik. truk egin (> truk in); kanbio egin (> kánbῐo in); aldatu. |
truke, trukia | truke | truke 1 iz. Trukatzea. 2 adb. Trukean, ordez. Ik. ordez. ◆ trukean (> trukῐen) adb. ◆ truk egin (> truk in). Truke egin. ▲ Sin. kánbio in. Ik. zerbeiten alde. |
trukien | trukean | |
trunboi, trunboia | ekaitz, trumoi* | trunboi iz. (Batez ere sing.) Ekaitza, trumoia*. Mendabaleti eldu zaigu trunboia 'mendebaletik heldu zaigu [datorkigu] trumoia [ekaitza]'. Ik. ekaitz; hodei; tenpestade; borraska; tormenta. |
trunboiketan | trumoika | trunboiketan adb. Ekaitzak joka; trumoika. Ik. jostaiketan. |
trunku motz | motzondo, arbola ipurdi | |
trunku, trunkua | tronko, enbor | trunku 1 iz. Tronkoa, enborra; zuhaitz eta zuhaixketan, sustraien eta adar nagusien artean gertatzen den zurtoinaren zatia. Ik. txara. 2 iz. Enbor zati ebakia. ◆ trunku motz iz. Motzondoa, arbola ipurdia; enborra moztu ondoren, lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia. ▲ Sin. arbola ipurdi, arbola-ondo. |
-tsu (-zu) | -tsu (atzizkia) | -tsu (-zu) (atzizkia). 1 'Ugaritasuna, oparotasuna' adierazten duten izenondoak sortzeko balio du. Burundako adibideak: adartsu, aldapatsu, argitsu, arramatsu, baketsu, bizartsu, burutsu, buztintsu, errukitsu, esenetsu, gihartsu, girlitsu, gogaltsu, haizetsu, haragitsu, harritsu, hostotsu, iletsu, indartsu, jakintsu, koipetsu, lerdetsu, makartsu, mamitsu, menditsu, nekatsu / neketsu, odoltsu, oliotsu, osasuntsu, pekatsu, pisutsu, saldatsu, tentotsu, txigarratsu, umoretsu, urtsu, yauritsu, zaintsu, zoldatsu, zoriontsu. || -zu aldaera zaharrarekin: herdezu, kakazu, mukizu, zorrizu. 2 Izenei erantsirik 'gutxi gora behera' adiera gehitzen diena. Adibideak: berdintsu, erdipatsu, igualtsu, paretsu. |
ttattalangorri, ttattalangorria | txantxangorri, papargorri | ttattalangorri iz. Txantxangorria (Ond Bak). Ik. papargorri. |
ttattar, ttattarra | txatxar, tatar | ttattar adj. Txatxarra, hutsala, ezdeusa. |
ttauttau, ttauttaua | apo-hontz | ttauttau iz. Apo-hontza (Otus scops). Kunkun txikiek bekela kantatzen dau ttauttauek 'kunkun txikiaren [txantxikua] bezala kantatzen du ttauttauak'. Ik. hontz. |
ttipili-ttapala | tipili-tapala (OEH) | ttipili-ttapala adb. Pauso txiki eta moldakaitzez. |
ttirri-ttirri | ttirri-ttirri adb. Azaletik edo gainetik. | |
ttopor, ttoporra | topor, pipor | ttopor adj. Ik. topor; txopor. Txiki, borobil ta lodi dana: jende, animali, planta, gauzak (Ond Bak). Ik. bobil. |
ttunttun, ttunttuna | tuntun (1) | ttunttun iz. Tuntuna, danbolina. Ik. txuntxuna. |
ttunttunero, ttunttunerua | ttunttun jotzaile | ttunttunero iz. Ttunttun jotzailea. Ik. ttunttuna/txuntxuna jotzaile; danbolintero; txistulari. |
tu, tua | tu | tu (eta txu [Bakaiku]) iz. Listua. ◆ tua bota dau ad. Tu egin. |
tua bota | tu egin | |
tubeia | hodi, tutu | tuberia (> tubeia) iz. Hodia, tutua; (pl.) hoditeria, tutueria. Ik. tubo; kañeria (> kañeia). |
tuberkulosis, tuberkulosisa | tuberkulosi | tuberkulosis iz. Tuberkulosia. Ik. tisis. |
tuberkuloso, tuberkulosua / tuberkulosa, tuberkulosia | tuberkuloso | tuberkuloso (Generoa hartzen du: tuberkuloso, tuberkuloswa / tuberkulosa, tuberkulosῐa) adj./iz. Tuberkulosiak joa. Ik. tisiko, -a. |
tubo, tubua | hodi, tutu | tubo iz. Hodia, tutua. Dan gutxiena dala're zikina, zegatu iten da tubua (Ond Bak). Ik. tuberia (> tubeia); kaneria (> kañeia). |
tubular, tubularra | tubular | tubular iz. Biziketῐen txirrikῐen tubularra 'bizikletaren txirrikaren tubularra'. Ik. neumatiko. |
tufa, tufia | tupa | tufa iz. Tupa, buztinez eta kare haitzez osaturiko harria. Ik. tufarri. |
tufadi, tufadia | tupa eremu | tufadi iz. Tufa [tupa] dagoen eremua. |
tufarri, tufarria | tuparri, merla | tufarri iz. Tuparria; buztinez eta kare haitzez osaturiko harria. Ik. tufa. |
tuka-tuka; tuka-tuka yan | zanga-zanga edan | tuka-tuka (eta taka-taka; glaka-glaka) onomat. Zanga-zanga; hurrupatzean egiten den hotsaren onomatopeia. Ik. furrut. ◆ tuka-tuka edan (> tuka-tuka yan). Zanga-zanga edan. Ik. furrutaka. |
tul, tula | tul | tul iz. Sare itxurako ehun mehe gardena, kotoizkoa, harizkoa edo zetazkoa izan daitekeena. Tula ta kañamazwa, puntokruza iteko ibiltzen dῐa 'tula eta kalamukia, gurutze puntua egiteko ibiltzen dira'. |
tulada, tuladia | turuta-hots, turutaldi | tulada iz. Turuta hotsa; turutaren joaldia. Bandwen tronpeta otsa, tuladῐa 'bandoaren turuta hotsa, tulada'. Ik. tutaldi. ◆ tulada jo (> tuladῐa jo) dau ad. Turutaldia jo. |
tulun-tulun | firin-faran | tulun-tulun adb. Firin-faran, hara eta hona, alde batetik bestera ezer ganorazkorik egin gabe; ganoragabeko ibilkera. ◆ tulun-tulun ibili. Kemenik gabe ibili, bizitasunik gabe ibili. |
tunante, tunantia | tunante, alproja | tunante adj. Alproja, pikaroa. Ik. pillo. |
tunel, tunela | tunel | tunel iz. Denbora asko aurrῐatzen da tunela in daineti 'denbora asko aurreratzen da tunela egin dutenetik'. |
tunika, tunikia | tunika | tunika iz. Grekoen eta erromatarren soineko zabala eta luzea, soingainekoaren azpian alkandora gisa eramaten zutena; antzinako tunikaren gisako jantzia. |
tuntun, tuntuna | tuntun (2) | tuntun adj. Ergela, zozoa (Andrazkoei besterik ez?). ▲ Sin. sunsun, tonto, tontolo. |
-tura / -dura | -tura / -dura (atzizkia) | -tura / -dura (atzizkia). Atzizki honekin 'gertakaria, ondorioa, emaitza' adiera duten izenak sortzen dira. Adibideak: ardura, dolostura, eskritura, etxura / itxura, freskura, harridura, iandura / iyendura, itxitura, joskura, kalentura, konpostura, laindura, liztura, lotura, ohitura, oinaztura, olgura, postura, sekura, tenperatura, tintura, tristura, untura, urradura, zabaldura. |
turrun / turruna, turrunia | turroi | turruna (a itsatsia) iz. Turroia. Turruna gogorra 'turroi gogorra'. Turruna biuna 'turroi biguna'. Eztukat ortzik turruna gogorra jateko 'ez daukat hortzik turroi gogorra jateko'. |
tutaldi, tutaldia | turutaldi | tutaldi iz. Turutaldia. Tronpetῐekin bi tutaldi eo iru tutaldi jotzen dῐa 'tronpetarekin [turutarekin] bi turutaldi edo hiru jotzen dira'. Ik. tulada. |
tutik | tut, tutik | tutik iz. Tut (Ezezko esaldietan). Ezer ere ez. Tutik ez aitu. Tutik ez ikusi. Tutik ez balio. |
tutur, tuturra | tutur, konkor | tutur iz. Irtengune biribildua, konkorra. Patata tuturrak: patata txikiagoak bailiran, patataren tuberkuluari ateratzen zaizkion konkorrak. |
txabal, txabala | zabal | txabal adj., adb. Ik. zabal. |
txabeta, txabetia | txabeta | txabeta iz. |
txabiske, txabiskia | txabiske | txabiske iz. Lanabesak gordetzeko etxola landa eremuan. || Oso maila apaleko lokala. Ik. txabola. |
txabola, txabolia | txabola | txabola (eta txagola) 1 iz. Mendi edo landako etxe txikia. Ik. borda. 2 iz. Hiriko auzo txiroetako eraikina. |
txagola, txagolia | txabola | |
txagurreta(k) | (haga) | txagurreta [Ziordia] iz. Zuhaitzetatik fruta eraisteko erabiltzen den makila. Txagurretak. Ik. haga; hagai. |
txahal, txahala | txahal | txahal (> txal) 1 iz. Behiaren umea, arra nahiz emea. Ergi ta zekorra (Ond Bak). Ik. zekor; bigai; ergi. 2 iz. Gurpil-zorroaren handitua. Tubularran txala 'tubularraren txahala'. ◆ txahala bota (> txala bota) dau ad. Lgart. Oka egin; urdailean dagoena ahotik indarrez egotzi. Ik. errendaketakoak bota (> errendaketakwek bota). ¬ |
txahala bota | txahala bota | |
txahalki, txahalkia | txahalki | txahalki (> txalki) iz. Txahal okela, txahalaren haragia. Ik. giliki / geliki. ¬ |
txaketa-buelta, txaketa-bueltia | txaketa-mudante, kameleoi | Lgart. |
txaketa, txaketia | txaketa | txaketa iz. Jaka, txamarra. ◆ txaketa-buelta. Lgart. Txaketa-mudantea, kameleoia; bere interesen arabera, bandoz edo alderdiz aldatzen den pertsona. Ik. beleta. |
txakur eztul | txakur-eztul | |
txakur txiki | arraza txikiko txakur | |
txakur, txakurra | txakur | txakur 1 iz. Txakurra amorruen kontra txertatwik jok 'txakurra amorruaren kontra txertaturik zagok'. 2 Lgart. Polizia. ◆ ardi txakur. Ardiak zaintzen dituen txakurra. ◆ arratoi-txakur iz. Katuz ta arratoi txakurrez beteῐk zon herria 'katuz eta arratoi txakurrez beterik zegoen herria'. Ik. txakur txiki. ◆ artzai txakur. Artaldeak zaintzen dituen txakurra. Ik. ardi txakur. ◆ ehiza txakur (> eiza txakur). Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra. ◆ eper txakur. ◆ erbi txakur. ◆ luma txakur. Lumadunen, hegaztien ehizarako txakurra. Luma eizῐako txakurra 'luma ehizarako txakurra'. ◆ txakur eztul. Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. ◆ txakur kafi 1 Txakur habia. 2 Txukuntasunik ez duen gela, nahaspila dagoen gela [erdaraz, 'leonera']. Ik. muxartegi (> muxartei). ◆ txakur txiki. Arraza txikiko txakurra. ◆ txakur zaharra izan. Azeri zaharra izan [ser perro viejo]. ◆ txakurra gelditu. Txakurrak (gelditxakurrak, erakustxakurrak) ehiza seinalatuz egiten duen geldialdia. ◆ txakurraren ipurzulora bialdu (> txakurran ipurzulwá bialdu). Pikutara bidali. Fan adi txakurran ipurzulwa! 'joan hadi txakurraren ipurtzulora!'. |
txakurkuma, txakurkumia | txakurkume | txakurkuma iz. Txakurkumea, txakurraren umea. |
txakurra gelditu | ||
txalbear, txalbearra | txahal belar (ezkerte [?]) | txalbear iz. Txahal belarra {Txalbearra, cierta clase de hierba que se arrastra por el suelo (Iza Alts)}. Ik. txerri belar (> txerri bear) [?]. |
txale, txalia | txalet | txale iz. Txaleta. Txalé bakarra zon errien 'txalet bakarra zegoen herrian'. |
txaleko, txalekua | txaleko, barneko motz | txaleko iz. Mahukarik gabeko jantzia. Beti txalekwa jantzita 'beti txalekoa jantzita'. |
txalko | zalko (OEH); (sorbaldan) istapeka | txalko adb. Zalko*; soinean, sorbaldan istapeka. Txalkwen 'zalkoan'. Txalko hartu. Txalko yan 'zalko eraman'. Txalko ibili 'zalko ibili'. Ik. txontxo. |
txalo | txalo | txalo iz. Esku zarta. Jokua: (txalokan) «Txalo, txalo bat...». |
txamarra, txamarria | txamarra | txamarra iz. Jaka. |
txamarreta, txamarretia | txamarreta | txamarreta iz. Soineko txamarretῐa 'soineko txamarreta' [blusa modukoa]. |
txanbolin, txanbolina | danbolin, tuntun (1) | txanbolin (Iza Alts) 1 iz. Danbolina. Ik. txuntxun; arratz; danbolin. 2 iz. Danbolin-jotzailea. |
txanbra, txanbria | blusa. 2 oihalki | txanbra 1 iz. Ehunkia, oihalkia. Soineko txanbrak, puskak. 2 [Altsasu] iz. Blusa. 3 adj. Irud. Persona txanbrῐa: bia bezelakoik ez, [begiramenik gabe(ko), lotsagabe (Mª Jose O)]. |
txanda, txandia | txanda | txanda iz. Era bereko egite hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ie txandῐa don 'hire txanda dun'. Ik. aldi. ◆ txanda hartu (> txandῐa artu). Txandῐa artu ber dau 'txanda hartu behar da/du'. Trilladoriendako txandῐa artu ber dau 'trilladorearendako [eultzitzeko makina] txanda hartu behar da'. |
txandakan | txandaka | txandakan adb. Txandaka. Txandakan daitza lanien 'txandaka dabiltza lanean'. Ik. goiziako; atsaldiako; gaubiako. Ik. aldiezkan. |
txandala, txandalia; txandalak | sandalia | txandala iz. Sandalia. Batez ere pl. Txandalak. Txandalak jantzi tut 'sandaliak jantzi ditut'. |
txandor, txandorra | txondor, ikaztobi | txandor (eta txondor [Altsasu]) iz. Txondorra; ikaztobia, ikatza egiteko eratzen den egur meta, lurrez, belarrez, zohiz edo kidekoz estaltzen dena. Gwaindo nunai ikusten dῐa baswen garai bateko txandor lekuek 'oraindik non-nahi ikusten dira basoan garai bateko txondor lekuak'. ◆ txondor leku iz. Txondor larraina; egur-ikatza egiteko, txondorra kokatzen den toki zelaitua. Txondor-leku batín ankak iya erre nitubén; iya txondor-lekubartan ankak erre eta justo-justu libratu nitzan, justo-justu (Iza Alts). |
txanga, txangia | zanka (?) | txanga (ez deusa?) Aldeintzak emeti, txangῐoi! 'alde egin ezak hemendik, txanga hori!'. |
txano, txanua | txano | txano iz. Burua estaltzeko jantzia, gehienetan kapusaiaren eta antzeko jantzien osagarri dena. Txawa jantzita 'txanoa jantzita'. ▲ Sin. kaputxa. |
txanodun, txanoduna | txanodun | txanodun adj. Txanoa duena. Abrigo txanoduna dukat 'abrigo [beroki] txanoduna daukat'. |
txanpan, txanpana | xanpain | txanpan iz. Xanpaina; cava, ardo zuri edo gorri aparduna. Zelebratzeko, txanpan pixkatekin konforme 'zelebratzeko, xanpain pixka batekin konforme. |
txanparrada, txanparradia | [ospatzeko oturuntza] | txanparrada iz. Lan baten amaiera ospatzeko egiten den oturuntza. Maizak txuitzeti despeῐtu ta inten zan txanparradῐa 'maizak [artoa] zuritzetik despeditu [bukatu] eta egiten zen txanparrada'. Ik. alboka. |
txanpiñon, txanpiñona | txanpiñoi, barrengorri | txanpiñon iz. (Mikol.) Txanpiñoia, barrengorria; simaurtegietan hazten den perretxiko zuria, jateko ona (Psalliota bispora, Agaricus bisporus). Ik. azpibeltx; ilarre-sulso. |
txanpon, txanpona | txanpon | txanpon iz. Zortziko txanpona. Haundi-haundia zan txanpona. Zidarrezko txanpona. Urrezko txanpona. |
txanpu, txanpua | xanpu | txanpu iz. Xanpua, ilea garbitzeko xaboi likidoa. |
txantillon, txantillona | txantiloi | txantillon iz. Txantiloia; forma jakineko xafla edo pieza, zerbait marrazteko eredu gisa erabiltzen dena. Lana aurrῐatzeko ta pῐeza danak igwalak iteko, obe dezu lemizi txantillona in 'lana aurreratzeko eta pieza denak igualak egiteko, hobe duzu lehenbizi txantiloia egin'. Ik. patron; plantilla. |
txantxa, txantxia | txantxa | txantxa iz. Asmo gaiztorik gabeko adarjotze edo zirikada, atsegin hartzeko egiten dena. Ik. broma; kopla. |
txantxatako, txantxatakua | egundoko | txantxatako adj. Egundokoa, kristorena. Txantxatakwa in dok! 'egundokoa egin duk!' [Egindakoa, ona nola txarra izan daiteke]. |
txantxigor opil, txantxigor opila | gantxigor opil | |
txantxigor, txantxigorra | gantxigor | txantxigor iz. pl. Gantxigorra, txerriaren gantza frijitu ondoren gelditzen diren hondakin txigortuak. Txantxigorrak, txerri mantekῐa txigortwik 'gantxigorrak, txerri gantza txigorturik'. ▲ Sin. txintxingorri [Ziordia]; txintxorka, txintxorta. ◆ txantxigor opil. Gantxigorrekin egiten den opil gozoa. |
txapa, txapia | txapa, xafla | txapa 1 iz. Xafla; gai baten, bereziki metal baten, zati mehea eta zapala. Su bajuko txapῐa 'su baxuko txapa'. 2 iz. Edari botila batzuk tapoi gisa dutena. 3 iz. Pilota-jokoan frontoiko txapazko zerrenda. 4 iz. Autoen karrozeria. 5 iz. Lgart. Ele parrasta, hitzaldi gogaikarria. A ze txapῐa sartu gῐau! 'a zer txapa sartu digu!'. |
txapal, txapala | txapal | txapal adj. Adkor. Zapala. ◆ txapal txapala adb. ◆ txapal txapala egin (> txapal-txapala in). Erabat zapaldu. |
txapape | txapape | txapape iz. Txaparen azpia. Pilota jokoan, txaparen azpian jotzen duen pilota. Txapapῐa bota dau pilotῐa 'txapapera bot du pilota'. |
txapela txoi, txapela txoia | argi oilar | |
txapela, txapelia | txapel | txapela (> txapela, txapelῐa) (a itsatsia) 1 iz. Txapela gorria jantzita. Txapelῐen buztana 'txapelaren txortena'. Txapela duna 'txapela duena'. (Alderatu: txapeldun). 2 iz. Sulsoen [perretxikoen] gaineko atala, txapel itxura duena. ◆ txapela pasatu (> txapelῐa pasatu). Dirua biltzeko, txapelῐa pasatu. ◆ txapela txori (> txapela txoi) iz. Argi oilarra; zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops).▲ Sin. basoilar, kakajale, sonbel txoi. |
txapeldun, txapeldun | txapeldun | txapeldun iz. Txapelketa edo lehiaketa baten irabazlea. Ik. ibazle; ibaztaile. [Oharra: Txapela daramana adierazteko txapela duna 'txapela duena' esaten da (txapel hitza a itsatsiarekin jokatzen da). Ik. txapela]. |
txapelgorri, txapelgorria | txapelgorri, errekete | txapelgorri iz. (Lgart.) Erreketea. Reketῐa, txapelgorria. Ik. rekete. |
txapiskol, txapiskola | zapaburu | txapiskol [Altsasu] iz. Zapaburua; zapoaren edo igelaren umea, hankarik gabea eta isatsduna, brankien bidez arnasa hartzen duena. Ik. atxintanburu. |
txapista, txapistia | txapista | txapista iz. Xafla-lanak egiten dituen langilea, bereziki automobilen karrozeriako mailatuak konpontzen dituena. |
txapitela, txapitelia | txapitula | txapitela iz. Teilatuan edo sabaian irekitzen den leihoa. Ald. txapitola [Bakaiku]. Ata laike txapitelati teilatwá 'atera daiteke txapitulatik teilatura'. |
txapitola | txapitula | txapitola [Bakaiku] iz. Txapitula; teilatuko leihoa. Ik. txapitela. Txapitola bat, teilatu gainien don laihua (Ond Bak). |
txar, txarra | txar | txar 1 adj. Ona ez dena. Denba txarra 'denbora [eguraldi] txarra'. Marsuba fan emen zan oso txarra (Ond Bak). Bear txarrak 'belar txarrak'. Amets txarrak. Janari txarra. Zinῐen pelikula txar bat bota dai 'zineman pelikula txar bat bota dute'. ▼ Anton. on. 2 adj. Gaiztoa. ▲ Sin. gaizto. 3 adj. Txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. Mutiko txar bat nitzan orduen 'mutiko txar bat nintzen orduan'. Asto txar batekin faten gindan Ataunia, errotá 'asto txar batekin joaten ginen Ataunera, errotara. Makila txar bat. | Ebai txar bat in dot 'ebaki txar bat egin dut'. 4 iz. Kirol. Arau haustea. Txarra. Ik. falta; mala. Txarra izan dok 'txarra izan duk'. ▼ Anton. ona. ◆ (hori) egiteko txarra (> (oi) iteko txarra!). Bazkalonduen, pasiá? Iteko txarra! 'bazkalondoan paseatzera? Egiteko txarra' [¡vaya ganas!; ¡buena gana!]. ◆ txarrean (> txarrῐen) adb. Onῐen da txarrien 'onean eta txarrean'. Ik. makurrera (> makurrῐá). ◆ txarrerako (> txarrῐako) adb. Obe berrῐen, txarrῐako izan da 'hobe beharrean, txarrerako izan da'. |
txara, txaria | txara (*) | txara 1 iz. Enbor luze eta zuzena. Ik. trunku. 2 iz. Arbola luze eta zuzena, gehienbat pagoa. OEH. (G-nav, AN-araq). Ref.: Satr VocP; Ond Bac. Madero largo que se transporta por arrastre Satr VocP. Tronco largo y delgado Ond Bac. Cf. VocNav: Chara, haya joven de tronco recto (Améscoa). |
txaradi, txaradia | txaradi (≠) | txaradi iz. Arbola luze eta zuzenak dauden basoa, gehienbat pagadia. Ik. txara. |
txargura | txargura | txargura iz. Txarraren nahia. Ezen egosi iyork: txargure iyor ezta izeten. {(Iza Alts): deseo de lo malo}. {*OEH. txargura (G-nav ap. Iz Als). Amigo de lo malo, aficionado a lo malo. —Esan tzak ba ona naizela. —Ona izen baitz etxeako izein yitzan—. Ezan egosi iyork: txargure iyor ezta izeten, alfergura Iz Als (s.v. gizon)}. |
txarkeia | txarkeria | txarkeria (> txarkeia) iz. Gaiztakeria. ▲ Sin. gaiztankeia, gaiztasun, makurkeia, txarreia. ▼ Anton. ongeia. |
txarki | txarki | txarki 1 adb. Txarki in dau lana. Ik. gaizki. 2 adb. Osasunez gaixo, eri. Osasunez txarki daile 'osasunez txarki dabil'. Ik. gaizki. ◆ txarki hartu. Ik. gaizki hartu. |
txarkitxo | txarki | txarkitxo 1 adb. Adkor. Txarki. 2 adb. (Ironiazko adieran) Oso ongi. Txarkitxo zei or! 'txarkitxo [oso ondo] zaudete hor!'. Ik. geizkitxo. |
txarla, txarlia | hitzaldi | txarla iz. Hitzaldia, jendaurrean gai jakin bati buruz egiten den jarduna. Badakizu nor etorko dan txarlῐa ematῐa? 'badakizu nor etorriko den txarla ematera?'. Cf. hitzaldi. |
txarraldi, txarraldia | txarraldi | txarraldi iz. Erialdia; ondoeza. Txarraldia pasatwau 'txarraldia pasatu du'. Ik. ondoez. || Bolada txarra. |
txarrantxa, txarrantxia | txarrantxa | txarrantxa iz. Lihoa orrazteko eta garbitzeko eskuila, burdinazko hortzak dituena. Ik. karda. | (Iza Alts). [haria egiteko tresna]. | Liyua konpontzeko, ilia orrazteko dan bezela, liyua ere orraztu txarrantxiekin (Ond Bak). | Kardatzekwa [Urdiain]. ◆ txarrantxan pasatu. Deskuatzen badaiz, txarrantxan pasatuko dunat. |
txarrantxakin, txarrantxakina | txarrantxakin | txarrantxakin [Urdiain, Altsasu] iz. [txarrantxakin, xarrantxakin (H), txarrantxikin (G-nav ap. Iz Als). Xarrantxakinak, les résidus du peignage, du sérançage H. Txarrantxikin bi klase, ee? Bat fina geatzen zana, txarrantxan geatzen zana, fina; eta besti [...] estupi eta misi esaten zizaiyon Iz Als. |
txarrantxatu, txarrantxatzen | txarrantxatu | txarrantxatu dau ad. Lihua txarrantxatu, lihua findu txarrantxan. Ik. kardatu; subestu. |
txarreia | txarreria, txarkeria | txarreria (> txarreia) iz. Txarkeria, gaiztakeria. Txarreia besteik eztuka orrek 'txarkeria besterik ez dauka horrek'. ▲ Sin. txarkeia, gaiztankeia, makurkeia. |
txarro | txar, gaizto | txarro [Ziordia] adj. Txarra, gaiztoa; pertsona gaiztoa. Ik. txar; gaizto. |
txartu, txartzen | txartu | txartu da/dau ad. Txartu in dau egwaldiek 'txartu egin du eguraldiak'. Ik. gaiztotu. |
txastain, txastaina | laztabin | txastain iz. Laztabina, daratulu txikia. Txastaina, tarratilu txiki moduko bat (Ond Bak). Ik. tarratilu. |
txastar, txastarra | sastar | txastar (eta xastar [Altsasu]) adj. Sastarra; txikia, balio gutxikoa; baztergarria. {Lo pequeño y despreciable (Iza Alts)}. Ik. zaztar; xaxtar / xastar. |
txatarra, txatarria | txatar | txatarra (a itsatsia) iz. Txatarra, metal hondakina. |
txato, txatua | sudur motz, sudur zabal | txato adj. Sudur motza, sudur zabala. Txatwa da. |
txatula, txatulia | tatxet | txatula iz. Tatxeta, iltze mota, motza eta buru handikoa, askotan apaingarri gisa jartzen dena. Botain txatulak 'boten tatxetak'. ◆ txatulazko botin(ak). Tatxetak dituzten botinak. |
txatulazko botina(k) | tatxetdun botin | |
txe-txea in | xehe-xehea egin | |
txehe, txehea | xehe | txehe (> txe, xe) adj. Xehea; tamaina, pisu edo gorabehera txikikoa. ▼ Anton. larri. Elur bisutsá da txéo (Ond Bak). Lur txea 'lur xehea'. Yauri xea 'euri xehea'. Gatz txea 'gatz xehea'. ◆ txehe-txehea egin (> txe-txea in) dau ad. Xehe-xehe egin. Txe-txea iten dau kafῐa 'xehe-xehea egiten du kafea'. |
txehetu, txehetzen | xehatu, birrindu | txehetu (> txetu). Xehatu, birrindu. Ik. matxakatu; pikatu. |
txeke, txekia | txeke | txeke iz. Banku agiria, kontu jabe baten banku kontutik bertan adierazitako zenbatekoa ateratzea agintzen duena eta haren sinadura daramana. |
txekor, txekorra | zekor | |
txelatu, txelatzen | blaitu | txelatu da/dau ad. Blaitu, erabat busti. ▲ Sin. musti-mustia in, txirriatu, txirria-txirria in, txita-txitia in. Ik. musti. |
txepetx | [diosal hitza] | txepetx [Ziordia] interj. Pertsona bat agurtzeko erabiltzen den diosal hitza. Keai, txepetx! 'kaixo, txepetx!'. |
txermen arbola, txermen arbolia | udare arbola | |
txermen, txermena | txermen | txermen iz. (Bot.) Udarea, madaria; bereziki, udako udare goiztiarra, azal horixka eta leunekoa, eta haragi urtsu eta gozoa duena. Uda-udako udarak; azala dukai udarak baindo finokwa 'uda-udako udareak; azala daukate udareak baino finagoa'. Ik. udara. ◆ txermen arbola (Bot.) Fruitutako txermenak ematen dituen arbola; udareondoa (Pyrus communis). |
txerri afai | txerri afari | |
txerri bear, txerri bearra | ezkerte; odolur (?) | |
txerri hiltzaile, txerri hiltzailia | txerri hiltzaile; abere hiltzaile | |
txerri hiltze, txerri hiltzia | txerri hiltze | |
txerri samalda, txerri samaldia | urdalde | |
txerri zikin, txerri zikina | zerri zikin | |
txerri, txerria | txerri, zerri | txerri 1 iz. (Sus scrofa). Ik. urde. Ik. ahardi; ordots. || Zuek bi txerri dekatzazai ‘dauzkazue’. Ebeik bi txerri dekatzai ‘dauzkate’. Txerri’au. Txerriai errua estutu iten zaio, txerrieiri errua estutu iten zaiye (Ond Bak). || 2 adj. Zikina. Txerri bat inik ago 'txerri bat eginik hago'. 3 adj. Iraina. Txerri oi! 'txerri hori!'. Ik. txerri zikin. ◆ larre txerri. Larre txerriek, tripῐa galanta ta piswik ez 'larre txerriak, tripa galanta eta pisurik ez'. ◆ txerri afari (> txerri afai). Txerria hiltzen denean egiten den afaria (laguntzaileekin batera). ◆ txerria puskatu. Haragitarako txerria hil ondoren, zatitu. Il da andik egun batῐa puskatzen zan txerria 'hil eta handik egun batera puskatzen zen txerria'. ◆ txerri belar (> txerri bear). (Bot.) Txerri-belar (Ond Bak). [Cierta planta forrajera, variedad de cardo]. || [Urdiain]. Ezkertea (Convolvulus arvensis). ◆ txerri belarri(ak). ◆ txerri gosari (> txerri gosaia). ◆ txerri hanka(k). ◆ txerri hiltzaile adj./iz. Txerriak hiltzen dituena. ◆ txerri hiltze (> txerri iltze). Txerri hilketa. Etorri da txerri iltze garaia 'etorri da txerri hiltze garaia'. ◆ txerri jan(a). 1 Txerriendako jana. 2 Kalitate eskaseko janaria; jateko okagarria. ◆ txerri samalda iz. Urdaldea, txerri taldea. ◆ txerri yostaile. Txerri eroslea. Ik. tratante. ◆ txerri(aren) hanka-belarri(ak) (> txerrien anka-belarriek) (jatekoak). ◆ txerri zikin adj. (Irain gisa). Txerri zikinoi! 'txerri-zikin hori!'. ▲ Sin. urde zikin. |
txerrikeia | txerrikeria, zerrikeria | txerrikeria (> txerrikeia; txerrikai [Bakaiku]) 1 iz. Zikinkeria. Txerrikai, zikinkai haundia (Ond Bak). Ik. zikinkeria (> zikinkeia). 2 iz. Oi da txerrikeia in daina 'hori da txerrikeria egin dutena'. |
txerriki, txerrikia | txerriki | txerriki iz. Txerri haragia; txerri okelatik eratorririko janaria. |
txerrikuma, txerrikumia | txerrikume | txerrikuma iz. Txerrikumea, txerriaren umea. Pres do labῐen erretako txerrikumῐa 'prest dago labean erretako txerrikumea'. |
txerrikumaldi, txerrikumaldia | txerri umealdi | txerrikumaldi iz. Txerriaren umealdia, sabelaldi bateko txerrikumeen multzoa. Bi txerrikumaldi in tu (Ond Bak). |
txerritei, txerriteia | txerritegi | txerritegi (> txerritei) iz. Ik. hei(a) (eta haia); urdetei; kortin; tegi. |
txertatu, txertatzen | txertatu | txertatu 1 dau ad. Landare baten enborrean beste landare baten adarra itsatsi. 2 dau ad. Pertsona edo animaliei txertoa jarri. Ik. bakunatu. |
txertu, txertua | txerto | txertu 1 iz. Txertoa, landare baten enborrean edo adar batean txertatzen den beste landare baten adarra. 2 iz. Eritasunetatik babesteko hartzen dena. Amurruen kontrako txertua eman ber zaio txakurrai 'amorruaren kontrako txertoa eman behar zaio txakurrari'. ▲ Sin. bakuna. ◆ txertoak hartu (> txertuek artu). Landare batean txertatutako adarra ondo itsatsi. |
txerzai, txerzaia | txerrizain | txerzai (eta txertxai [Bakaiku]) iz. Txerrizaina, txerriak zaintzen dituen pertsona. |
txibita, txibitia | txibista | txibita 1 iz. Zapata ta oinetakotan, lokarria pasatzeko zuluek 'zapata eta oinetakotan, lokarria pasatzeko zuloak' [Urdiain]. Oinetakwen txibitak 'oinetakoen txibistak'. 2 iz. Begizta (Iza Alts) [lazada]. Ik. begita. |
txibristin, txibristina | zipriztin | txibristin (eta txifristin, txiflistin, txiplistin; txipistin [Ziordia]). iz. Batez ere pl. Zipriztina. Yauri txibristinak, yauri tintinak 'euri zipriztinak, euri tantak'. Txibristinak dekatzi 'zipriztinak dakarzki'. | Elur txibristinak, amukela txikiak 'elur zipriztinak, elur maluta txikiak'. Ik. txistin. |
txiflistin, txiflistina | zipriztin | |
txifristin, txifristina | Hoi txifristina! Hi, txifristin! (cascarrabias?) | |
txigarra, txigarria | gihar | txigarra (a itsatsia) iz. Giharra, gizenik gabeko haragia edo haragi zatia. Txigarrῐa, gizenik eztukan aragia 'giharra, gizenik ez daukan haragia'. || Parte magra del tocino. Contrario de gizen (Ond Bak). ▼ Anton. gizen, gizenki. Ik. gihar; magra. |
txigarratsu, txigarratsua | gihartsu | txigarratsu adj. Gihartsua; txigarra edo gihar asko duen haragia. Ik. gihartsu. Baswen da etxῐen azitako txerrien aragia txigarratsuo zan, au dana da gizenkia 'basoan eta etxean hazitako txerriaren haragia gihartsuagoa zen, hau dena da gizenkia'. |
txigor, txigorra | txigor | txigor 1 adj. Txigortua. Manteka txigorrak 'gantz txigorrak'. Txantxigor opila. 2 adj. Idortua, lehortua. Okan txigorrak 'okaran txigorrak' ▲ Sin. seko, tximel, tximur. (LM). |
txigortu, txigortzen | txigortu | txigortu (eta txingortu [Altsasu]) da/dau ad. Zerbait, erabat erre gabe, kolore arrea hartu arte surtan eduki. Urdaia txigortwik gustatzen zaira 'urdaia txigorturik gustatzen zait'. Ik. kaskaldu; kiskaldu; erre; tostatu. |
txiki-haundi, txiki-haundia | txiki-handi, handiusteko | |
txiki-txikia in | txiki-txiki egin | |
txiki, txikia | txiki | txiki (eta ttiki) 1 adj. Bi txiki haiek balege/ezpalege. Boltsa txiki batien (Ond Bak). Eztῐak txikia eman! 'ez diok [kolpe, (...)] txikia eman!'. ▼ Anton. haundi. 2 adj. (Zenbait hitz elkartu berezitan). Bietz txikia 'behatz txikia'. Ik. txingar. Lenguso txikia 'hehengusu txikia'. 3 adj. Dagokion heldutasuna iritsi ez duena; adinez txiki. Txikiek gindan ba 'txikiak ginen bada'. Haur txikia. Txikiek ez tau pisua jasotzen, bea bai kontuek 'txikiak ez du pisua jasotzen, baina bai kontuak'. 4 interj. Txerriari hots egiteko. Txiki!; Txo, txiki!; Txo-kirrin-txo-txo. ◆ txiki denbora (> txiki denbwa). Ume garaia. Gwe txiki denbwan 'gure txiki denboran'. ◆ txiki-haundi adj. Handiustekoa, harroa, handiustez betea. ◆ txikitan adb. Txiki denboran, haurtzaroan. Ik. umetan. ◆ txiki-txikitan. ◆ txikitati(k). Txikitati deka afiziua 'txikitatik dakar afizioa'. ◆ txiki-txikitati(k). ◆ txikitako. Txikitako gauzak dia hoiek 'txikitako gauzak dira horiek'. ◆ txiki-txikia egin (> txiki-txikia in) dau ad. Txikitu. ▲ Sin. txikitu, apur-apurra in, apurtu; mila puska in, mila txiki in. Ik. destruitu. |
txikikeia | txikikeria | txikikeria (> txikikeia, txikikei) iz. Huskeria. Ik. huskeria (> uskeia). |
txikirrin, txikirrina | ñimiño | txikirrin adj. Ñimiñoa, txikitxoa, tamaina oso txikia duena. |
txikito / txikita | mutiko / neska | txikito, -a (Generoa hartzen du; txikita fem.) (Deitzaile gisa) I nungwa daiz, txikito? 'hi nongoa haiz, txikito?'. Ik. mutiko; neska. |
txikitu, txikitzen | txikitu | txikitu 1 da/dau ad. Txiki edo txikiago bihurtu. ▼ Anton. haunditu. 2 dau ad. Puska txikietan zatitu; suntsitu, birrindu. Kipulῐa txikitu 'tipula txikitu'. Egurra txikitu. Ik. puskatu; zatitu. ◆ txiki-txikia egin (> txiki-txikia in). Txiki-txiki egin, txikitu, puska txiki-txikietan zatitu; suntsitu. Ik. mila puska egin (> mila puska in); mila txiki egin (> milatxiki in). |
txikitxo, txikitxua | txikitxo | txikitxo 1 adj. Adkor. Txikia; aukeran txikiegia. Txikitxwai da netako gonῐoi 'txikitxuegi da niretako gona hori'. 2 adb. Gertaeraren edo egoeraren arabera: oso kontentu; oso harro; oso haserre... Ik. mutillona. ◆ txikitxo / txikitxoa (egon, etorri, joan...) (> txikitxo / txikitxwa yon, etorri, fan...). Txikitxwa etor dok, ainbeste ointokin 'txikitxoa etorri duk, hainbeste onddorekin'. Txikitxo daile bizikleta berriekin 'txikitxo [harro] dabil bizikleta berriarekin. ◆ txikitxoa egin (> txikitxwa in). Egundokoa egin, ikaragarria egin (gertaeraren arabera). Txikitxwa in dau! 'txikitxoa egin du!'. ▲ Sin. ikagarria in; kristona in. ◆ txikitxoa(k) esan / aditu (> txikitxwek esan / aitu). Kristorenak esan / aditu. Ik. inon direnak (> iyun dῐanak). |
txikle, txiklia | txikle | txikle iz. Mastekatzeko goma zaporeduna. |
txiklote, txiklotia | gazur | txiklote iz. Ik. gazura. |
Txiko | Frantzisko | Txiko iz. Frantzisko izen propioaren aferesia. Panon Martin Txiko ‘Frantzisko’ (Ond Bak). || Frantzisko / Frantziska-ren beste aldaerak: Fantxiko / Fantxika, Patxiko / Patxika, Patxi, Pako / Paka, Pakito / Pakita. |
txikoria | txikoria | txikoria (eta txikuri [Bakaiku]) iz. Txikoria landarearen sustrai txigortu eta birrindua; txikoriaz eginiko infusioa. Ik. atxikoria. |
txilin, txilina | txilin | txilin iz. Kanpai txikia. Txilina jo dai 'txilina jo dute'. Txilin otsa aitu dot 'txilin hotsa aditu dut'. |
txilipurdika | zilipurdika | txilipurdika [Ziordia] adb. Zilipurdika, itzulipurdika, zilipurdi eginez. Ik. atxilamulukan; atxilipurdikan. |
txilkor, txilkorra | (fruitu pinporta). 2 txingor | txilkor iz. Landareetan, lorea polinizatu ondoren, sortzen den fruituaren pinporta. Sar txilkorra 'sagar txilkorra'. Ik. kukur. ◆ elur txilkor iz. Elur txilkorra: elur borobil txiki batzuek, denbora gogorrakin ezin amukela in. Apiribilekuá, txilkorrá ‘txingorra’: txiki gogor borobil (Ond Bak). ◆ txilkorrean egon (> txilkorrῐen yon). Fruitua pinportan egon; fruitu arbolak fruitua pinportan duela egon. Kaixa txilkorrῐen do 'gerezia txilkorrean dago'. Gwaindo txilkorrῐen do sarra 'oraino txilkorrean dago sagarra'. |
txilkorrien yon | (fruitua pinportan egon) | |
txilkortu, txilkortzen | (fruitu pinporta hazi) | txilkortu da ad. Landareetan, lorea polinizatu ondoren, fruituaren pinporta hazi. Sarra txilkortwik jok oneskῐo 'sagarra txilkorturik zegok honezkero'. |
tximel, tximela | zimel | tximel adj. Zimela; landareez edo fruituez mintzatuz, mardultasuna eta freskotasuna galdu duena. Gaztina tximelak 'gaztaina zimelak'. Flore tximelak dukatzi adornutako 'lore zimelak dauzka adornutarako'. Ik. txingal. |
tximeldu, tximeltzen | zimeldu | tximeldu da/dau ad. Zimel bihurtu, mardultasuna eta freskotasuna galdu. Ik. zimeldu; ihartu; txingaldu. |
tximini sapalda, tximini sapaldia | tximinia zapalda, tximinia hegal | |
tximini zulo, tximini zulua | kebide | |
tximini-hegal | tximinia hegal | |
tximini, tximinia | tximinia | tximini (berezko -a gabe) iz. Tximinia. ● Esr. zah. Juantxiki barbarito, Judasen launa, tximini-garbitzaile ta mutur zikina. ◆ tximiniburu (> tximinibu) iz. Suburua, tximinia burua. ▲ Sin. tximini kanpana. ◆ tximini garbitzaile. Tximiniak garbitzen dituen pertsona. Tximini-garbitzailia. Tximini-garbitzaile ta mutur zikina. ◆ tximini-hegal iz. Tximinia hegala; suburuaren apala, su baxuaren gaineko kanpaiaren apala (Ond Bak). ▲ Sin. tximini sapalda. ◆ tximini sapalda. Tximiniaren zapalda; suburuaren apala, su baxuaren gaineko kanpaiaren apala. ▲ Sin. tximini-hegal (Ond Bak). ◆ tximini zulo. Tximiniaren kebidea. |
tximinibu, tximinibua | tximinia buru, suburu | |
tximista, tximistia | tximista | tximista iz. Ekaitzetan gertatzen den elektrizitate deskarga. Arbolioi tximistῐek jo dau 'arbola hori tximistak jo du'. Tximistaketan 'tximistaka' (LM). Ik. oinaztura. |
tximistaketan | tximistaka | tximistaketan adb. Tximistaka, tximistak jaurtikiz. Ik. oinazturaketan. |
tximitx, tximitxa | zimitz | tximitx iz. Zimitza; intsektu txiki gorputz-zapala, gorri iluna, gizakiaren odola xurgatzen duena (Cimex lectularius). |
tximu ganbara, tximu ganbaria | goitegi (goiko ganbarako goitegia) | |
tximu, tximua | tximu | tximu 1 iz. Tximinoa. 2 adj./iz. Enborra konkorrez beteta duen arbola. Pago tximua. ◆ tximu arbola. Udan egurrik ekarri ez, eta neguan gertuko pagoei, hesitik gertukoei, kentzen zitzaien egurretarako arramak. Hoiek dira tximu arbola bihurtu direnak. ◆ tximu ganbara. Goiko ganbarako goitegia, gailurraren azpian eraikitako oholtza. |
tximur, tximurra | zimur | tximur iz. Zimurra. Ik. zimur. |
tximurtu, tximurtzen | zimurtu; ihartu | tximurtu 1 da ad. Zimurtu. Ik. zimurtu. 2 da/dau ad. Ihartu. Plantῐa raso tximurtu da. Ik. ihartu. ◆ logureak tximurturik (> logurῐek tximurtwik). Logurak jota. |
txin txin talotxin | txalopin txalo [OEH] | txin txin talotxin Haur. Txaloak joaz, haur jolaserako kantaita. Ik. txalo. [OEH. talotxin (B ap. A e Izeta BHizt2). Palmoteo (voc. puer.)]. |
txin-txin | txin-txin | txin-txin Haur. Dirua. Ik. txinta. Ik. txin-txin talotxin. |
txinar, txinarra | txingar | txinar iz. Txingarra, gori-gori dagoen egur edo ikatz zatia, garrik gabea. Zigarrwa txinarrakin yazi 'zigarroa txingarrarekin irazeki [piztu]'. Parrilan talua erretzeko txinarrakin 'parrilan taloa erretzeko txingarrekin' (Ond Bak). Ik. brasa. [Oharra. Desberdindu: txinar 'txingar'; eta txingar 'txiker'.]. |
txindila, txindilia | dilista | txindila iz. (Bot.) Dilista; landarea (Lens culinaris), eta izen bereko landarearen hazia. Gaur txindilῐa duku bazkaitako 'gaur txindila daukagu bazkaritarako'. |
txindurri kafi, txindurri kafia | inurritegi | |
txindurri pila, txindurri pilia | inurritegi; inurri tontor | |
txindurri, txindurria | txindurri, inurri | txindurri (eta txingurri [Bakaiku]) iz. Pikatu, bea nola, txindurri gorri oiek! 'pikatu [ziztatu], baina nola, txindurri gorri horiek!'. Lanῐen daitza txindurriek 'lanean dabiltza txindurriak'. ◆ txindurri kafi. Inurri habia, inurritegia. Ik. txindurri pila. ◆ txindurri pila (eta txingurri-pila [Bakaiku]). Inurritegia, inurri tontorra. Ik. txindurri kafi. |
txindurritu, txindurritzen | txindurritu, inurritu | txindurritu (eta txingurritu [Bakaiku]) da ad. Gorputzaren adar batean, jarrera txar baten ondorioz-edo, azkuraren antzeko sentipen ezatsegina izan edo sentiberatasuna galdu. Gorputza txindurritu. || Besuek txingurritu iten dia karretiluaren dardarakin (Ond Bak). |
txinga, txingia | txinga (burdin ziri uztaiduna) | txinga iz. Burdinazko ziri uztaiduna, kateari lotuta lorrak garraiatzeko erabiltzen dena. Lorrak ekartzeko txingῐa 'lorrak ekartzeko txinga'. Ik. tiraferra (> tῐaferra). {Tiradera para arrastrar maderos; cuña de hierro para arrastre de troncos}. |
txingal, txingala | zimel | txingal (eta txingel) adj. Zimela; hazi, ale, bihi edo garauez mintzatuz, mami gutxi duena, azala besterik ez duena. Gari txingala, babarrun txingala, patxi txingala: mamik eztukana, azal utsa dana 'gari txingala, babarrun txingala, pagatxa txingala: mamirik ez daukana, azal hutsa dena'. Ik. zimel; tximel. |
txingaldu, txingaltzen | zimeldu | txingaldu da ad. Zimeldu, ihartu. Gaztinak txingaldu in dῐa 'gaztainak txigaldu [zimeldu] egin dira'. Ik. zimeldu; tximeldu. |
txingar | txiker | txingar adj. Txikia; txikerra. Bietz txingarra 'behatz txingarra'. |
txingel, txingela | zimel | txingel adj. Zimela; hazi, ale, bihi edo garauez mintzatuz, mami gutxi duena, azala besterik ez duena. Ik. txingal. Txingela: mami gutxiko babarruna 'txingela: mami gutxiko babarruna'. |
txinger | (hatz / behatz) txiker | txinger iz./adj. Txikerra; hatz txikerra. Bietz txingerra 'hatz / behatz txikerra. Ik. bihatz txingar (> biatz txingar, bietz txingar). |
txingi-txingika | txingoka | |
txingikan | txingoka | txingikan 1 adb. Txingoka. Txingikan, anka bakarrῐen saltokan 'txingoka, hanka bakarrean saltoka'. 2 adb. Jolasa; txingo jolasa. Mutxika, txingikan. ◆ txingikan ibili. Txingoka ibili. ◆ txingi-txingika adb. Txingoka, oin bakar baten gainean. |
txingikan ibili | txingoka ibili | |
txingor, txingorra | txingor | txingor iz. Hotzaren ondorioz, ale izoztuetan erortzen den euria. Kazkar-txingorra, kazkar txehea 'kazkabar-txingorra, kazkabar xehea' (LM) (?). Ik. kazkar. |
txingortu | txigortu | txingortu [Altsasu] da/dau ad. Zerbait, erabat erre gabe, kolore arrea hartu arte surtan eduki. Ik. txigortu. |
txingura, txinguria | ingude, txingude | txingura ([Altsasu, Urdiain], txinguri [Bakaiku]) iz. Ingudea. Sutaien ondo-ondwen, txinguria 'sutegiaren ondo-ondoan, ingudea. | Segῐa pikatzeko txingurῐa 'sega pikatzeko ingudea'. [yunque para afilar guadañas, que se hinca en el suelo]. Ik. pika-mailu. |
txingurri, txingurria | txindurri | |
txingurritu, txingurritzen | txindurritu, inurritu | |
txinpartak (?) | txinparta | txinpartak (?). Ik. txispa. |
txinta | diru | txinta iz. Haur. Dirua. Oizu txinta, maitῐa 'torizu txinta, maitea'. |
txintxan, txintxana | txin-txan | txintxan / txin-txan iz. onomat. Txintxana: hildakoa haurra dela adierazten duen hil ezkila. |
txintxilik | zintzilik | txintxilik adb. Zintzilik. Ik. txintxilikan. |
txintxilika(n) | zintzilika | txintxilika(n) (eta tintilikan) adb. Zintzilika, zintzilik. Gerrikoa gerrien bildu ta punta txintxilikan (Ond Bak). Ik. txintxilik. ◆ txintxilikan paratu (> txintxilikan patu) da/dau ad. Zintzilika paratu, zintzilikatu. Arropῐa sekatzeko, txintxilikan patu 'arropa sekatzeko, zintzilika paratu'. |
txintxilikan patu | zintzilika paratu, zintzilikatu | |
txintxilikatu, txintxilikatzen | zintzilikatu | txintxilikatu 1 da/dau ad. Zintzilik jarri. Telefonwa txintxilikatu, arropia... Ik. isegi; txintxilikan paratu (> txintxilikan patu). 2 Irud. Urkatu. ¬ |
txintxingoratu | (gurdi jolasean) | txintxingoratu [Bakaiku] dau ad. Gurdi atzean jarrita, andatz puntan dagoen beste norbait gora eta behera ibili. Ik. gurdilafraikan; irrinkaxketan; zanbulukan. |
txintxingorri | gantxigor | txintxingorri [Ziordia] iz. Gantxigorra. Ik. txantxigor. |
txintxirrindun, txintxirrinduna | txintxirrindun* | txintxirrindun adj. Txintxirrina duena [txintxirrin: kaskabiloz edo kriskitinez osaturiko jostailua]. Poltsῐa txintxirrinduna 'poltsa txintxirrinduna'. [OEH. txintxirrindun (V-m ap. A). (El, lo) que tiene sonajero; que tiene cascabeles. Txintxirrindun seiñak baiño buru geiago eztauko gizon txakil onek A (s.v. txintxirri). Etxe ontako nagosi jaunak poltsea txintxirrinduna, / poltsea txintxirrinduna, zirarrez ezpataduna (G-nav). A CPV 1115]. |
txintxo, txintxua | txintxo | txintxo (eta txintxu) 1 adj. Adkor. Zintzoa. Ik. zintzo. Txintxo aurpegia duka, bea ez batere fiatu gῐo! 'txintxo aurpegia dauka, baina ez batere fidatu gero!'. Ik. formal. 2 (Adizlagun gisa). Txintxo-txintxo iten tu etxeko lanak 'txintxo-txintxo egiten ditu etxeko lanak'. ◆ txintxo ibili. Txintxu ibili. Ik. formal. |
txintxorka | gantxigor | txintxorka iz. Ik. txintxorta; txantxigor. |
txintxotu, txintxotzen | zintzotu | txintxotu da ad. Ik. zintzotu. |
txintxur, txintxurra | zintzur | txintxur 1 iz. Zintzurra, eztarria. Ik. eztarri. 2 iz. (Esapideetan). Ahotsa. Nolako txintxurra dukan orrek 'nolako zintzurra [ahotsa] daukan horrek'. ◆ txintxurreraino (> txintxurrῐaindo). Leporaino, goraino, erabat. Txintxurriaindo beteῐk de lorῐek erlez 'txintxurreraino beterik daude loreak erlez'. |
txintxurezur, txintxurezurra | zintzur sagar | txintxurezur iz. Zintzur sagarra, tiroide kartilagoak lepoaren aurrealdean eratzen duen konkorra, gizonetan emakumeetan baino irtenagoa izan ohi dena. |
txintxurraundi, txintxurraundia | zintzur handi, garrasizale | txintxurraundi adj. Garrasizalea. Itz intzak ixilo; txintxurranundioi! 'hitz egin ezak isilago; zintzur-handi hori!' Ik. garrasiontzi; arran [Ziordia]. |
txio | txio | txio onomat. Txorien kantu labur eta errepikatuaren onomatopeia. Gaur baswen, txoi bakar baten txio otsik’e eztῐet aitu ‘gaur basoan, txori bakar baten txio hotsik ere ez diat aditu’. ◆ txio-txio onomat. Txorien kantu labur eta errepikatuaren onomatopeia. Txio-txio daῐtza txoiek atai aurrῐen 'txio-txio dabiltza txoriak atari aurrean'. |
txiokan | txioka | txiokan adb. Txioka, txio eginez. Ezaun do udaberria eldwala; txiokan daῐtza txoi gúztῐek 'ezagun dago udaberria heldu dela; txioka dabiltza txori guztiak' [Heldu dela, badatorrela]. |
txipa zizia (?) | ||
txipa-mahuka, txipa-mahukia | [mahuka, zakuto moduan erabilia] | txipa-mahuka (> txipa mauka, txipamauka) iz. Jantzi baten mahuka, eskumuturretik lotuta, zorro edo zakuto moduan erabiltzen dena. Ik. mahuka. ◆ txipa-mahukan (> txipa maukan). Txipa maukan ekartut zizak 'txipa mahukan ekarri ditut zizak'. |
txipa, txipia | txipa | txipa iz. Ezkailua; erreka eta urmaeletan bizi den arraintxoa (Phoxinus phoxinus). Ik. ezkalu. |
txipi-txapa | txaplasta (OEH) | txipi-txapa iz. Txaplasta (OEH); txaplasta eginez, txaplastaka arituz egiten den jolasa. Harri zapala, artez botata, ibaiko ur gainean saltoka jarri. ¬ |
txipiron, txipirona | txipiroi | txipiron iz. Txipiroia (Loligo vulgaris). Txipironak rellenatwik 'txipiroiak beterik'. |
txiplistin, txiplistina | zipriztin | |
txipodi, txipodia | makaldi | |
txipu biar, txipu biarra | txipu belar / sabi, amaranto | |
txipu ziza, txipu zizia | txipu ziza / makal ziza; landaburu | |
txipu, txipua | makal | txipu iz. (Bot.) Makala (Populus sp.). ◆ txipu belar (> txipu bῐar). (Bot.) Sabia, amarantoa (Amaranthus sp.). ◆ txipu ziza (eta txipo ziza). Landaburua; txipu [makal] zuhaitzean ateratzen den ziza (Agrocybe aegerita; Agrocybe cylindracea). |
txipudi, txipudia | makaldi | txipudi (eta txipodi) iz. Makaldia, txipuak dauden tokia. |
txirbila | txirbil | txirbila (a itsatsia?) iz. Txirbil(a). [biruta]. |
txirdil, txirdila | txirdil, 2 txirbil | txirdil 1 iz. Zirpila, piltzarra [Pingajo, colgajo (LM)]. 2 iz. Txirbila. Ik. txirbil(a). |
txirdildu, txirdiltzen | zirtzildu, zirpildu, piltzartu | txirdildu da ad. Zirtzildu, zirpildu, piltzartu; piltzar bihurtu. Arropῐa, dobladilloti-ta (azpilzanati), txirdildu 'arropa, azpilduratik-eta, txirdildu [piltzartu]'. |
txirimiri, txirimiria | zirimiri | txirimiri iz. Zirimiria, tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. lanbur; langar. |
txiripa, txiripia | txiripa | txiripa iz. Zorioneko halabehar edo ezustea. ◆ txiripaz adb. Zorioneko halabeharrez, zorioneko ezustekoz; ozta-ozta. Ik. usteztala; kasualidadez. |
txiripaz | txiripaz | |
txirla, txirlia | txirla | txirla iz. Txirla batzuk yosi tut arrotzai botatzeko 'txirla batzuk erosi ditut arrozari botatzeko'. |
txirlo, txirlua | almute laurden; kuartillu (?) | txirlo [Bakaiku, Urdiain] iz. Almute laurdena. Ik. almute. |
txirria-txirria in | busti-busti egin | txirria-txirria egin (> txírrῐa-txírrῐa in) da/dau ad. Busti-busti egin, erabat busti, blai egin. Ik. txirriatu; txelatu; musti. ▲ Sin. musti-mustῐa in, txita-txitῐa in, enpapatu. |
txirriatu, txirriatzen | blaitu, busti-busti egin | txirriatu da/dau ad. Yauri yutsinak arrapatu gῐau ta raso txirrῐatwik ailatu ga etxῐa 'euri erauntsiak harrapatu gaitu eta arras txirriaturik ailegatu gara etxera'. ▲ Sin. txirria-txirria in, txelatu, txita-txitia in, musti-mustia in; enpapatu. ▼ Anton. sekatu. |
txirrika zulo / arrasto / marka | gurpil marka | |
txirrika, txirrikia | gurpil, txirrika (*) | txirrika (*) iz. Gurpila, txirrika. Txirrika bakarrekoa (Ond Bak). ◆ txirrika pintxatu (> txirrikῐa pintxatu). Gurpila zulatu. ◆ txirrika zulo / arrasto / marka. Gurpil-arrastoa, gurpil marka. Txirrika zulwa / arrastwa / markῐa. Ik. gurdi zulo. ¬ [*Oharra: euskara batuan 'polea' esan nahi du]. |
txirrin, txirrina | txirrin | txirrin 1 iz. Deitzeko tresna. Etxeko txirrina aspaldi eztaile 'etxeko txirrina aspaldi(tik) ez dabil'. | Iratzargailuaren txirrina. Txirrina eztau aitu ta lo seko gelditu da 'txirrina ez du aditu eta lo seko gelditu da'. ▲ Sin. tinbre. 2 iz. (Haur.). Zila, zilborra. ◆ txirrina jo dau ad. Etxeko txirrina jo daῐ 'etxeko txirrina jo dute'. Erlojuen txirrinak jo dau 'erlojuaren txirrinak jo du'. |
txirrina jo | txirrina jo | |
txirrindulari, txirrindularia | txirrindulari | txirrindulari iz. Bizikletan ibiltzen den pertsona; bereziki, txirrindularitzan aritzen den kirolaria. Leno 'txirrindulariek' esaten zezaien 'lehenago 'txirrindulariak' esaten zitzaien' (LM, AG) (?). |
txirringa, txirringia | txirringa | txirringa iz. Garai bateko jolaserako tresna; haurrek jolasteko erabiltzen zuten metalezko uztaia. Ik. titirrika; txirringala. |
txirringala, txirringalia | zirrindola, uztai | txirringala 1 iz. Zirrindola; haurrek jolasteko erabiltzen zuten metalezko uztaia [Txirringalia, aro con que juegan los chicos. JMS]. Ik. titirrika; txirringa. 2 iz. Txinga; zirgilo ziriduna, bereziki paretari josia dagoena. Etxeko hormetan, kanpoko aldean eta atariaren ondoan, animaliak lotzeko ezartzen den metalezko uztaia. Ik. uztai (eta ustai); txinga. 3 iz. (pl.) Txitxia, gantza; loditasunez, gorputzean sortzen diren tolesak [michelín; pliegue de gordura que se forma en alguna parte del cuerpo]. |
txirristilu, txirristilua | zerbatana | txirristilu [Ziordia] iz. Harri txikiak botatzeko kanabera; zerbatana. Ik. ziziku; arrafistilu. |
txirtxir / txir-txir | txirtxir | txirtxir onomat. Janariak sutan erretzearen onomatopeia. Parrilan txirtxir erretzen 'parrillan txirtxir erretzen'. |
txisa | txiza | txisa (eta txixa) iz. Gernua. ◆ txisa egin (> txisa in). Txiza egin. ◆ txisa egiteko gogo (> txisa iteko gogo). Ik. txisakurre. ◆ txisa erreka (> txisarreka) iz. Pixa erreka; gernu isuri luzea; isuri horrek uzten duen arrastoa. ◆ txisa usai (> txisusai). Txiza usaina. Jai egunain ondorῐen, txisusaia yoten da kale baztar ortan 'jai egunen ondoren, txiza usaina egoten da kale baztar horretan'. |
txisa usai / txisusai | txiza usain | |
txisakurre, txisakurria | txizagura, pixagale | txisakurre iz. Txizagura, txiza egiteko gogoa. Ik. txisa egiteko gogo. ◆ txisakurreak egon (> txisakurrῐek yon). Txizagurak egon. Txisakurrῐek larri no 'txizagurak larri nago'. |
txisakurretu, txisakurretzen | txizaguratu | txisakurretu (eta txixakurretu) da ad. Txizaguratu, txiza egiteko gogoa sartu. Txixakurretwik nok 'txizaguraturik nagok'. Txorroko ur otsakin, txixakurretu 'txorrotako ur hotsarekin, txizaguratu'. Pañala aldatzen asi, ta orduen txisakurretu 'pañala [pixoihala] aldatzen hasi, eta orduan txizaguratu'. Ik. kakakurretu. |
txisarreka, txisarrekia | txiza erreka, pixa erreka | |
txiskero, txiskerua | txiskero, pizgailu | txiskero iz. Ald. kiskero. Sakelako pizgailua. Arri berria ber dau txiskerwek 'harri berria behar du txiskeroak'. |
txisontzi, txisontzia | pixontzi | txisontzi 1 iz. Txiza jasotzeko erabiltzen den ontzia. Ik. oinala. 2 (eta txixontzi) adj. Adkor. Txiza asko egiten duena. Txixontzi: txis(a) asko iten dena. |
txispa, txispia | txinparta | txispa iz. Txinparta. Ik. txispazo. ● Esr. Txorien eztaia: egurrak txispak botatzen denien 'txorien ezteia: egurrak txinpartak jaurtitzen dituenean'. ◆ txispak ata, bota. Txinpartak atera, txinpartak jaurti. || Irud. (zerbaiti) txispak atera (> txispak ata). Jaki batekin-edo biziki gozatu. ▲ Sin. gozatu, disfrutatu. ◆ txispak hartuik / hartuta. Agudo, laster, arin. Bolakan faten tuk, txispak hartuik. Txispak hartuik fan ber dik hemendik. |
txispazo, txispazua | txinparta | txispazo iz. Txinparta. Ik. txispa. Txispazo batengeiti artu zen danak su 'txinparta bategatik hartu zuen denak su'. |
txistabear, txistabearra | txistabelar (> txistabear) iz. (Bot.) ▲ Sin. odol belar. | |
txistara-sare | zizare-sare | |
txistara, txistaria | zizare; bizio, heste zizare | txistara 1 iz. Zizarea, lurpean bizi den animalia txikia (Lumbricus terrestris). Txistaraz beteik do lurroi 'zizarez beterik dago lur hori' 2 iz. Gizakiaren eta beste zenbait animaliaren hesteetan bizkarroi bizi den zizare mota (Enterobius vermicularis). Aurra txistaraz josita do 'haurra zizarez josita dago'. Kedar ura artzen zan txistaraindako 'kedar-ura hartzen zen zizareendako'. ◆ txistara-sare iz. Zizare-sarea, zizareak uzten duen arrastoa. {Txistara-sare, rastro que deja la lombriz (Ond Bak)}. |
txistazi, txistazia | narra | txistazi (eta txisterazi [Altsasu]; txistezai, txistazai [Bakaiku]) iz. Narra. Txistaziek mugarratu. || Txistazaieiri patzeko. Txistazaia lotzeko (Ond Bak). Ik. are (> arῐa). [OEH. Trillo. Txistarrazia (aultzia, estrazia eta ixtexia, beste izenez). JMB in Garm EskL I 10. Trillo. La e suena a veces a Ond Bac. Guetxin etzon biyorrik eta ein ber zán txisteraziyekín (Iza Alts)]. |
txiste, txistia | txiste, izkirimiri | txiste iz. Izkirimiria. Grazia aundia duka txistῐek kontatzen 'grazia handia dauka txisteak kontatzen'. |
txisterazi | narra | txisterazi ([Altsasu] eta txistazi [Urdiain]) iz. Narra. {(Iza Alts): trillo}. Ik. txistazi. |
txistin, txistina | ñimiño, ziztrin* (?) | txistin (eta txixtin; ziztin (?) [Bakaiku]) adj./iz. Ñimiñoa, ziztrina*. Ik. ziztin. ◆ abar txistin / ziztin. Abar ziztrina*, abarra, adaxka. (Batez ere pl.) Abar txistinak. Abar txistinak sua yazteko 'abar ziztrinak sua irazekitzeko'. Abar txistinakin, biarrakin ta ardiliekin iten dai txoiek kafia 'abar ziztrinekin*, belarrarekin eta artilearekin egiten dute txoriek habia'. ▲ Sin. txostamar. Ik. txiki. | Elur txistinak; elurra asten danῐen-eta, amukela txikiek 'elur txistinak, elurra hasten denean-eta, maluta txikiak'. Ik. txibristin. [*Oharra: txistin hitzak ziztrin hitzaren aldean ez du konnotazio negatiborik, ez du gutxiespen baliorik]. ◆ elur txibristin, elur txistin. Elur txistina, elur amukela txikia 'elur txistina, elur maluta txikia'. ◆ ur txistin. (Iza Alts) Ur tanta txikia (?). |
txistorra, txistorria | txistor | txistor (> txistorra) (a itsatsia) iz. |
txistu, txistua | txistu | txistu iz. Haizezko euskal musika-tresna. Ik. txulufita; txuntxuna. |
txistulai, txistulaia | txistulari | txistulari (> txistulai) iz. Txistua jotzen duen musikaria. Ik. ttunttunero; txuntxun. |
txita-txitia in / yon | blai egin / egon | |
txita, txitia | txita | txita iz. Hegaztien, eta, bereziki, oiloaren, ume jaio berria. ◆ txita borta. Txita basak. ◆ txita-txita egin / egon (> txita-txitῐa in, yon). Blai-blai; blai egin, erabat busti. Ik. txelatu, txirriatu, enpapatu, musti-mustia egin / egon. |
txitajale, txitajalia | belatz | txitajale iz. Belatza (Falco tinnunculus). Ik. oilojale. |
txitaldi, txitaldia | txitaldi | txitaldi iz. Txitatzea; hegaztiak arrautzak txitatzen dituen aldia. |
txitrat | pitxartxar (?) | txitrat [Bakaiku] iz. Txori mota, kantuan txi-tra-tra egiten duena. [?]: Pitxartxarra (Saxicola sp.). {pájaro cuyo canto es txi-tra-tra (Ond Bak)}. Ik. pitxar [Urdiain]. |
txitxarro, txitxarrua | txitxarro | txitxarro iz. (Trachurus trachurus). Txitxarrwa: buru aundia, tripa aundia, ezur asko ta mami gutxi 'txitxarroa: buru handia, tripa handia, hezur asko eta mami gutxi'. ◆ txitxarro beltz. (Trachurus picturatus). |
txitxi, txitxia | txitxi | txitxi 1 iz. Haur. Haragi edo arrain zatia. Ik. haragi. 2 iz. (pl.) Ik. txirringala. |
txitxigarro, txitxigarrua | kilker, txirtxir | txitxigarro iz. Txirtxirra, kilkerra. Txitxigarrua kantaitan (Ond Bak). |
txitxiki, txitxikia | haragi txikitu | txitxiki iz. Lukainkak egiteko haragi txikitua. Txitxikia, lukaikak iteko aragi txikitua. Gosaitako lukaikak iteko txitxikia jan du zartaien inda 'gosaritarako lukainkak egiteko txitxikia jan dugu zartagian eginda'. |
txitxiyo, txitxiyua | txitxirio | txitxiyo iz. (Bot.) Txitxirioa (Cicer arietinum); landare horren hazia ▲ Sin. garbanzu. |
txitxizale, txitxizalia | haragizale | txitxizale adj. Haragiaren zalea dena, haragi asko jaten duena. Orri berdura gutxi; oi txitxizalῐa da, gῐo 'horri berdura gutxi; hori txitxizalea da, gero'. Txitxizale kwadrilla ederra bildu ga gaur afaitako 'haragizale kuadrilla ederra bildu gara gaur afaritarako'. Ik. haragizale; haragijale. |
txixa | txiza | |
txixakurre | txizagura | |
txixtin, txixtina | ñimiño, ziztrin* (?) | |
txo | txo interj. Txerriari hots egiteko erabiltzen den hitza. Txerriairi otseiteko 'txerriei hots egiteko': txo, txo; txo, txiki. Txerrikumairi 'txerrikumeei': txo, kirrin, txo, txo. Txerri aundiairi 'txerri handiei': txo, marro, txo, txo. Ik. kurrin-kurrin; toz. | |
txoa | belatxinga. [2 belatxiki] | txoa 1 iz. Belatxinga, belearen antzeko hegaztia, hura baino txikiagoa (Pyrrhocorax sp.). Belῐa ta txoa 'belea eta txoa'. [2 iz. Belatxikia; belearen familiako hegaztia, familiakoen artean txikiena, lepondo grisa eta begi zurixkak dituena (Corvus monedula).] |
txofer, txoferra | txofer, gidari | txofer iz. Automobil, autobus, kamioi eta kideko ibilgailuetako gidaria. Txikitati zukan txofer izateko gogua 'txikitatik zeukan txofer izateko gogoa'. |
txofraki | txori habia | txofraki [Altsasu] iz. Txori habia. Ik. txori kafi (> txoi kafi). |
txoi kafi, txoi kafia | txori habia | |
txoi, txoia (1) | txori | |
txoi, txoia (2) | txori, ziro | txori2 (> txoi) iz. Koskorra, ziroa; kolpe baten ondorioz buruan ateratzen den kozkorra. Ik. tontor. |
txoiburu, txoiburua | txoriburu | txoriburu (> txoiburu) adj. Buruarina, zentzu gutxikoa. Ik. txoro; burubeiko. |
txoijale, txoijalia | antzandobi handi | txorijale (> txoijale) 1 iz. Antzandobi handia (Lanius meridionalis). Oro har, Lanius generoko hegaztia, tamaina ertaina, buru handia, moko sendoa eta isats luzea dituena (Lanius sp.). Gῐo ta gutxio ikusten dῐa ingu oitan txoijalῐek 'gero eta gutxiago ikusten dira inguru hauetan txorijaleak [antzandobiak]'. |
txoijan, txoijana | txori jan | txorijan (> txoijan) iz. (Bot.) Txori jana. || Hazi txiki beltzeko lekalea, txoriei jaten ematen zitzaiona. Ik. pinpilindara. [?]. |
txoikuma, txoikumia | txorikume | txorikuma (> txoikuma) iz. Txorikumea, txoriaren umea. Sasi ortan fwitter kafia do txoikumakin 'sasi horretan fuiter [txio] habia dago txorikumeekin'. |
txoitan | txoritan | |
txokante, txokantia | bitxi, harrigarri | txokante adj. Bitxia, harrigarria. Ik. harrigarri. |
txokatu | (zerbait) jo, talka egin; 2 txokatu | txokatu 1 da ad. Talka egin. Ik. jo; txoke egin (> txoke in). 2 da ad. Atentzioa eman. Ik. harritu. |
txoke in | txoke egin | |
txoke, txokia | txoke | txoke iz. Talka. ◆ txoke egin (> txoke in). Talka egin. Ik. jo; txokatu. |
txoketa, txoketia | zotin | txoketa iz. Zotina. Zazpi ur trago txiki yan, txoketia kentzeko. |
txokle, txoklia | eskalapoi | txokle (eta txoklo [Ziordia]) iz. Batez ere pl. Eskalapoia, zurezko oinetakoa. Txokliek: ezpartina gainien jazten zien oinetakuek, zurezkuek; geo larruzkuek hasi zian). Txokle ‘chanclo’ pare bat (Ond Bak). Ik. txongolo. |
txoklo | eskalapoi | txoklo [Ziordia] iz. Oinetakoen gainetik jartzeko zuekoa. ▲ Sin. txongolo, txokle. |
txoko, txokua | txoko | txoko iz. Adkor. Zokoa. Ik. zoko. |
txokolatada, txokolatadia | txokolatada | txokolatada iz. Edateko txokolatearekin egiten den otordua. Diote domekan txokolatadῐa iten dai 'inaute domekan txokolatada egiten dute'. |
txokolate kolore, txokolate-koloria | txokolate kolore | |
txokolate, txokolatia | txokolate | txokolate 1 iz. Libra bat txokolate. 2 iz. Txokolate edaria. Txokolate inia 'txokolate egina'. Txokolate lodia. Txokolate firria 'txokolate mehea, urtsua'. ◆ txokolatea egin; txokolatea eginda (> txokolatia in; txokolatia inda) (eseniekin). Urtiek zukatziela ta txokolatia in dau 'urteak zeuzkala eta txokolatea egin du'. ◆ txokolate kolore. 1 adj. Txokolate kolorekoa. 2 iz. Txokolate kolorea. ¬ |
txokolatei, txokolateia | txokolategi | txokolategi (> txokolatei) iz. Garai batῐen txokolateia zon Urdinen 'garai batean txokolategia zegoen Urdiainen'. Blasak txokolatῐa iten zen txokolateien 'Blasak txokolatea egiten zuen txokolategian'. |
txokolatero, txokolaterua / txokolatera, txokolateria | txokolategile | txokolatero, -a (> txokolaterwa / txokolaterῐa) (Generoa hartzen du) iz. Txokolategilea; ogibidez txokolatea egiten duen pertsona. |
txokolatezale, txokolatezalia | txokolatezale | txokolatezale iz./adj. Txokolatearen zalea dena. Txokolatezale famῐa dukai urdintarrak 'txokolatezale fama daukate urdiaindarrek'. |
txolosta, txolostia | tolot | txolosta 1 adj. Tolota, oilanda arrautza ustela. ◆ arrontza-txolosta. Arrautza ustela, tolota. Txolosta oi austak '[arrautza] tolot hori hausi ezak'. (Ond Bak). Arrontziau txolostatuik jon. ▲ Sin. arrontza ustel. 2 iz. txolosta gustu (> txolosta gusto). Tolota zaporea. Galdwik do jatekwoi, txolosta gustwa duka 'galdurik dago jateko hori; tolota gustua dauka'. ◆ txolosta ur. Hidrogeno sulfuroa duen ura (Agua sulfurada). |
txolostatu, txolostatzen | tolotatu | txolostatu da ad. Tolotatu. Arrontzῐa txolostatu. |
txoltxa | intxaur-orban | txoltxa iz. Intxaur-orbana; intxaurraren kanpoaldeko azal berde mamitsuak hatzetan uzten duen orbana. Intxor berdiek iten dai txoltxiek, bihetzak zikindu (Ond Bak). Ik. nogalina. |
txondor leku, txondor lekua | txondor leku, txondor-larrain | |
txondor, txondorra | txondor | txondor [Altsasu] iz. Ikatza egiteko eratzen den egur meta, lurrez, belarrez, zohiz edo kidekoz estaltzen dena. Ik. txandor. ◆ txondor-leku. Txondor-leku batín ankak iya erre nitubén; iya txondor-lekubartan ankak erre eta justo-justu libratu nitzan, justo-justu 'txondor-leku batean hankak ia erre nituen; ia txondor-leku hartan hankak erre eta justu-justu libratu nintzen, justu-justu' (Iza Alts). |
txongolo, txongolua | eskalapoi | txongolo iz. Batez ere pl. txongoluek. Eskalapoia, zurezko pieza bat hustuz egiten den oinetakoa. Zurezkuek zian txongoluek 'zurezkoak ziren txongoloak'. [txomolu (JMS)]. |
txontxo | istapeka, zangalatrau | txontxo adb. Istapeka norbaiten bizkarrean. Gizon baten bizkarrῐen txontxo 'gizon baten bizkarrean istapeka'. ▲ Sin. txontxoles [Ziordia]. Ik. txalko. |
txontxoles | istapeka, zangalatrau | txontxoles [Ziordia] adb. Norbaiten bizkarrean istapeka, zangalatrau. Ik. txontxo. |
txopor beltz, txopor beltza | indaba beltz | |
txopor gorri, txopor gorria | indaba gorri | |
txopor zuri, txopor zuria | indaba zuri | |
txopor, txoporra | indaba | txopor 1 iz. (Bot.) Indaba; indaba motak adierazteko izena (Phaseolus vulgaris L.). Indiaba klaseak: txopor beltza; txopor gorria; txopor zuria. Txopor-gorriek estimazio aundiokua zukan txopor-beltzak baindo 'txopor-gorriak estimazio handiagokoa zeukan txopor-beltzak baino'. Ik. indiaba. 2 adj. Txaparra; txikia eta biribil itxurakoa. Ik. topor (eta ttopor); borobil (> bobil). ◆ txopor beltz. Indiaba beltza. ◆ txopor gorri. Indiaba gorria. Indiaba bikor borobila eta gorri-more kolorekoa. ◆ txopor zuri. Indiaba zuria. ¬ |
txor-txor | gur-gur, bor-bor | txor-txor-txor onomat. Ur etorriaren onomatopeia. Txor-txor-txor. |
txorakeia | txorakeria | txorakeria (> txorakeia) iz. Adkor. Zorakeria. Ik. zorakeria. |
txoratu, txoratzen | txoratu; 2 zorabiatu | txoratu 1 da/dau ad. Adkor. Zoratu. Ik. zoratu. ▲ Sin. eratu, sinpletu. 2 da/dau ad. Zorabiatu. Goizeti, txoratwik nok raso 'goizetik, arras txoraturik nagok'. |
txorbeltx papartxui, txorbeltx papartxuia | zozo paparzuri | |
txorbeltx, txorbeltxa | zozo | txorbeltx iz. Zozoa, urretxindorraren familiako txoria (Turdus merula). Txorbeltxak kantaitan badaitza, denbora ona in ber den seinale 'txorbeltxak kantaitan badabiltza, denbora ona egin behar duen seinale'. ◆ txorbeltx paparzuri (> txorbeltx papartxwi) iz. Zozo paparzuria (Turdus torquatus). Leno ikusten zῐan txorbeltx papartxwiek 'lehenago ikusten ziren zozo paparzuriak'. |
txori, txoria (1) | txori | txori1 ([Bakaiku] eta txoi [Urdiain]) iz. Tamaina txikiko hegaztia. - txoi-txiki - txoikuma - txoi-luma - txoiek kantaitan - txoi bandada; txoi bakar, txoi bakarrak. ◆ txoritan (> txoitan) adb. Txori ehizan. ◆ txoritan ibili (> txoitan ibili). Txori ehizan jardun. ◆ elur txori (> elur txoi). Gailupa (Pyrrhula pyrrhula). ▲ Sin. negu txoi; klabelin txoi pikomotxa [krabelin txoi pikomotxa (EHHA)]. ◆ lur txori (> lur txoi) iz. Uda-txirta (Anthus trivialis). Lur txoiek lurrῐen iten dau txoi kafia 'lur txoriak lurrean egiten du txori habia'. ◆ negu txori (> negu txoi). Gailupa (Pyrrhula pyrrhula). ▲ Sin. elur txoi; klabelin txoi pikomotxa [krabelin txoi pikomotxa (EHHA)]. ◆ txori kafi (> txoikafi) iz. Txori habia. Teilazpien dukai eliztxoiek txoi kafia 'teila azpian daukate eliztxoriek [txolarrea] txori habia'. Ik. txofraki [Altsasu]. |
txorikaka | txori kaka | txorikaka (eta txoikaka) 1 iz. Txoriaren zirina (Iza Alts). 2 iz. Gauza hutsala; balio gutxiko pertsona. |
txorikuma | txorikume | txorikuma ([Altsasu] eta txoikuma [Urdiain]) iz. Txoriaren umea. (Iza Alts). Oneskῐo txoikumak ata dῐa kafití 'honezkero txorikumeak atera dira habiatik'. Txoikumak kafití aldein daῐ 'txorikumeek habiatik alde egin dute'. |
txorinabar, txorinabarra | mika | txorinabar [Bakaiku] iz. Mika (Pica pica). Ik. pikaratz. {(Ond Bak) “picaza” (bi-paper-ta-estaka)}. |
txorisagar | txori sagar | txorisagar iz. (Bot.) Azal horia duen sagar mota gozoa. {Variedad de manzana muy amarilla y dulce (Ond Bak)}. |
txoro, txorua | txoro | txoro adj. Adkor. Zentzu edo adimen gutxikoa, eroa. Ik. zoro; ero; burubeiko. |
txorro-morro | txorro-morro | txorro-morro iz. Haur jolasa, bata bestearen atzean makurturik dauden kideen gainera salto egin eta, eskuko hatz bat erakutsi ondoren, azpikoek hatz hori zein den asmatzean datzana. ◆ txorro-morrokan adb. |
txorro-morrokan | txorro-morroka | |
txorro, txorrua | turrusta, zurrusta, txorro; 2 txorrota | txorro 1 iz. Turrusta; zulo, iturri edo hodi batetik ateratzen den isurkari baten jario etengabea. Txorroko zulwa 'txorroko zuloa'. 2 iz. Txorrota. Fregaderako txorrwa 'harraskako txorrota'. |
txorrokan | txorroka | txorrokan adb. Ura txorrokan. |
txorrotx, txorrotxa | zorrotz | txorrotx adj. Zorrotza, exijentea. Ik. zorrotz; exijente. |
txorroxtu | zorroztu | |
txosketan | zozketa | Hainbat txotx igualak eta bat haundiokua... |
txostamar, txostamarra | zotzabar | txostamar iz. (Batez ere pl.) Zotzabarra; zotza, abar xehea. Txostamarrak, zoztamar txikiek. Ik. zoztamar; txotxamarka [Bakaiku]; txotxomar [Altsasu]; abar txistin. |
txota, txotia | txota, txanka (karta) | txota iz. Txanka; karta espainoletan, erregearen eta zaldunaren ondoko karta, ezkutari baten irudia duena. Txotiko urre 'txanka urrea'. Txotiko basto 'txanka bastoia'. Ik. txotiko. |
txotiko, txotikua | txota(ko), txanka (karta) | txotiko iz. Txotako; txanka, karta espainoletan, erregearen eta zaldunaren ondoko karta, ezkutari baten irudia duena. Txotiko urre 'txanka urrea'. Txotiko basto 'txanka bastoia'. Ik. txota. |
txotx, txotxa | txotx, zotz. 2 zozketa. 3 sos | txotx iz. Ik. zotz. 2 iz. Txotx! Zozketa. Txotx txikiek eta txotx aundiek noῐ ailatu, suertῐa bota 'zotz txikiak eta zotz handiak nori ailegatu, suertera bota'. «Txotxa» txikia da; «zotzak», aundiokwek '«txotxa» txikia da; «zotzak», handiagoak. – ziria. – abarra. 3 iz. Sosa, oso balio gutxiko dirua. ◆ txotxik ez egin (> txotxik ez in). Sosik ez egin, lanik ez egin. ◆ txotxik ez irabazi (> txotxik ez ibazi). Sosik ez irabazi, ezertxo ez irabazi. Txotx bat'e ez dik ibazi 'sos bat ere ez dik irabazi'. |
txotxamarka | zotzabar | txotxamarka [Bakaiku] iz. (Batez ere pl.) Zotzabarra, zotza, abar xehea (Ond Bak). Ik. zotz; zoztamar; txostamar; abar txistin. |
txotxo | txerri | txotxo2 Haur. Txerria (animalia). |
txotxo, txotxua (1) | gozoki | txotxo1 iz. Batez ere pl. txotxwek. Bolatxo txiki formako gozokia, normalean kolore askotakoak. Ik. kamelo. Beῐn, txikitan, txotxwek zῐalakwen otalidonak jan zituen 'behin, txikitan, txotxoak zirelakoan optalidonak jan zituen' [Optalidon: pilulatan hartzen zen sendagai bat]. |
txotxolo, -a; txotxolua, -ia | txotxolo | txotxolo, -a (Generoa hartzen du) adj. Ergela, buruarina. ▲ Sin. tontolo. |
txotxomar | zotzabar | txotxomar [Altsasu] iz. (Batez ere pl.) Zotzabarra; zotza, abar xehea. {Txotxomar batzuk, unos palillos (para el fuego) (Iza Alts)}. Ik. zoztamar; txostamar. |
txoza, txozia | txabola, etxola | txoza iz. Txabola, etxola. Ik. txabola. |
txu, txua | tu | txu [Bakaiku] iz. Tua, listua. Txuba (Ond Bak). Ik. tu. |
txui, txuia | zuri | |
txuiketa, txuiketia | zuriketa | txuiketa iz. Zuriketa. ◆ txuiketan. Ik. zuriketa (> zwiketa, txuiketa, txuiketῐa). |
txuitu, txuitzen | zuritu | |
txuitzaile, txuitzailia | zuritzaile | txuitzaile (> txwitzaile) 1 adj./iz. Zuritzailea, zuritzen duena. Karῐekin ibiltzen zῐan txwitxailῐek txwiketan 'karearekin ibiltzen ziren zuritzaileak zuriketan'. 2 adj./iz. Maiz txwitzailῐek 'arto zuritzaileak'. |
txukatu, txukatzen | xukatu | txukatu da/dau ad. Xukatu. Yaurien ondoti, lurra poliki zoken txukatwik 'euriaren ondotik, lurra poliki zegoan xukaturik'. Txukatu dῐa paltsak 'xukatu dira paltsak [ur putzuak]'. ik. sekatu. |
txukun, txukuna | txukun | txukun 1 adj. Garbia eta apaina, nahaspilarik eta lardaskarik gabea. Au etxῐen txukuna dukazuna! 'hau etxearen txukuna daukazuna'. Ik. apain; garbi; kurioso. 2 (Adizlagun gisa). Txukun izaten tu baztarrak 'txukun izaten ditu bazterrak'. |
txukundu, txukuntzen | txukundu | txukundu da/dau ad. Etxῐa txukundu ber dot 'etxea txukundu behar dut'. Txwitzen eta txukuntzen 'zuritzen eta txukuntzen'. |
txukunketa, txukunketia | txukunketa | txukunketa iz. Txukuntzea. ◆ txukunketan adb. Fiestatako txukunketan 'festetarako txukunketan'. |
txukuntasun, txukuntasuna | txukuntasun | txukuntasun iz. Txukuna denaren nolakotasuna. Txukuntasuna ber dau etxῐen 'txukuntasuna behar du etxean'. |
txuleta, txuletia | txuleta | txuleta iz. Txerri txuletak in tu afaltzeko 'txerri txuletak egin ditu afaltzeko'. |
txulo, txulua (1) | zulo | txulo1 1 iz. Zuloa. Ik. zulo. 2 iz. Zokoa. Txuloko kamiua 'txuloko kamioa'. Ik. zoko. ◆ zuloka (eta txuloka) adb. Txuloka yain indiabῐa 'zuloka erein indaba'. |
txulo, txulua (2) | harro, harroputz | txulo2 adj. (Lgart.) Harroa, harroputza. Txulo zikin bat da. Ik. harro. ▲ Sin. harroputz, fanfarron. ▼ Anton. apal, umil. |
txulufita, txulufitia | txistu; txilibitu | txulufita iz. Txistua; txilibitua. Ik. txistu; fistilu. |
txuma-luze, txuma-luzia | txima-luze, tximaluze | |
txuma-motz, txuma-motza | txima-motz | |
txuma, txumia | txima | txuma 1 iz. Txima; ilea, bereziki burukoa. Ik. ile. 2 iz. (Iza Alts) el copete. 3 iz. [Guedeja, pelo del caballo que cuelga al desgaire (Ond Bak)]. ◆ txuma-luze, txumaluze adj. Txima-luzea, txima luzeak dituena. Mutiki txumaluze bat 'mutilki tximaluze bat'. Ik. kalfar. ◆ txuma-motz (eta txuma motx) adj. Txima-motza, buruko ilea motza duena. Emakume txumamotx bat etor da txarlῐa ematῐa 'emakume txima-motz bat etorri da txarla [hitzaldia] ematera'. Ik. kaskamotz; kaskalo. – txuma kuxkurra. Ile kizkurra. – txuma zurda – txuma garbi; txuma zikin – txumia garbitu – txumia arreglatu – txumia fan. ◆ txuma moztu (> txumῐa moztu). Ilea moztu. |
txumaje, txumajia | ilaje | txumaje iz. (Kutsu peioratiboa). Oi txumajῐa dῐana emakume orrek 'hori txumajea daramana emakume horrek'. Ik. ilaje. |
txumia moztu, txumia mozten | ilea moztu | |
txunga, txungia | ihi, lezka (?) | txunga (eta txunka [Bakaiku]) 1 iz. (Bot.) Ihia, zurtoin luzeak eta malguak dituen belar landarea, oso toki heze eta bustietan hazten dena (Juncus sp.). Ik. ihi. | 2 iz. Lezka, kanaberaren zurtoinaren antzeko zurtoina duen belar landarea (Typha sp.). |
txungadi, txungadia | ihitegi | txungadi (eta txunkadi [Bakaiku]) iz. Ihitegia; txunga edo ihi asko dagoen tokia. Ointo tokia da txungadi ondoko leku oi 'onddo tokia da txungadi [ihitegi] ondoko leku hori'. |
txuntxun, txuntxuna | tuntun, danbolin | txuntxuna (eta ttunttun) (a itsatsia) 1 iz. Tuntuna, danbolina. Ik. arratz; danbolin / txanbolin. – Txuntxuna: txulufitia eta tanporra (eta danbolina) batia jotzen zanien (LM). 2 iz. Tuntun jotzailea. ◆ txuntxuna jotzaile. Tuntun-jotzailea, danbolin jotzailea. ▲ Sin. txuntxunero. |
txuntxuna jotzaile, txuntxuna jotzailia | tuntun-jotzaile | |
txuntxunero, txuntxunerua | tuntun-jotzaile, danbolin jotzaile | txuntxunero iz./adj. Tuntun-jotzailea, danbolin jotzailea. ▲ Sin. txuntxuna jotzaile. |
txupakan | zupaka, miazka | txupakan adb. Txupatzen, zupaka, miazka. Kamelwek txupakan jan berrien, ozkakan jaten tu. |
txupatu, txupatzen | txupatu, zupatu | txupatu dau ad. Zupatu, miazkatu. Ik. miezkatu. |
txupatzaile, txupatzailia | miazkatzaile | txupatzaile adj. Ik. miezkatzaile. |
txupete, txupetia | txupete | txupete iz. Titiburuaren forma duen gauzaki malgua, haur txikiei xurgatzeko ematen zaiena. ▲ Sin. pete (Haur.). |
txuri, txuria | zuri | txuri (eta txwi) iz./adj. adkor Zuria. Ogi txuria 'ogi zuria'. Hil txúri (Ond Bak). Ik. zuri (> zwi). |
txuritu, txuritzen | zuritu | |
txurka | txurka | txurka 1 [Ziordia] iz. Ohol zulatua, gaztaiak egiteko prozeduran erabiltzen dena. 2 [Ziordia] iz. Odolkiak betetzeko erabiltzen den inbutu txikia. Ik. txurrutela. |
txurreia | txurro denda | txurreria (> txurreia) iz. Txurroak egin eta saltzen diren lekua. Festatan etortzen da txurreia 'festetan etortzen da txurreria'. |
txurro, txurrua | txurro | txurro iz. Irin ore frijituz egiten den makila gisako janaria. Yostazu bi dozena txurro 'erostazu bi dozena txurro'. |
txurrut | zurrut | txurrut iz. Ik. furrut; zurrut. ◆ txurrut egin (> txurrut in). Zurrut egin. Txurrut iten dau 'txurrut [edan; edari alkoholdunak edan] egiten du'. |
txurrutela, txurrutelia | (hestekiak betetzeko inbutu) | txurrutela iz. Hestekiak betetzeko inbutua. Ik. txurka. |
txurrutxal | txurrutxal iz. (Bot.) Landare mota (Ond Bak). Ik. burukoaxal. [OEH. BURUKO-AXAL. Burukoaxal, plantita dulce al gusto, llamada txurrutxal por navarros erdaldunes Ond Bac 116.]. | |
txut-txut | (autoa; kontuz!) | txut-txut interj. Haur. Autoa; kontuz! Haurrari autoa datorrela adierazteko esapidea. |
txuti | zutik | txuti adb. Zutik. Ik. zuti. |
txutxupe | tranpa | txutxupe Haur. Tranpa, engainua. Mutxikan, araua hausten duenari esaten zaiona. |
txuxtur, txuxturra | zurtoin, txorten | txuxtur iz. Adkor. Txortena, zurtoina. Ik. zuztur. |
-tza | -tza (atzizkia) | -tza (atzizkia). 1 Izen bizidunei erantsita, lanbidea adierako izenak sortzen dituen atzizkia. Adibideak: arrantza, artzaintza, hargintza, ikazkintza, nekazantza, soldautza, zurgintza. 2 'Egoera, gertaera, ondorioa' adierazten duten izenak sortzeko erabiltzen dena: bizitza, ezkontza, heriotza, jaiotza, kobrantza, laguntza. 3 Izen bizidun zein bizigabeei erantsirik multzo edo kopuru handia adierazten duena (horietako batzuk toponimo eta deitura bihurtuak ditugu). Adibideak: batza, Bardoitza, Buztintza, Ezkiza, Galarza, hariatza, ibintza, kozpiltza, lokatza. -tza + -di atzizkiez osatutakoak: lohizadi, orbelzadi. Ik. -tze (atzizkia). |
-tze | -tze (-tza atzizkiaren aldaera) | -tze [Bakaiku] (atzizkia). -tza atzizkiaren aldaera. Laborea bildu den soroa adierazten du. Adibideak: babatze, indabatze, nagotze, patatatze. {Posfijo local. Designa campo de que se han cosechado leguminosas, cereales, forrajeras... Variante de -tza. (Ond Bak)}. |
uaxa, uaxia | ugaraxo, igel | |
ubal, ubala | uhal | ubal (eta ubel [Altsasu]) iz. Uhala; gerriko uhala. Ik. hede; gerriko. ▲ Sin. korrea, zintun(a). |
ubalaga | igaraba | ubalaga [Bakaiku] iz. Igaraba (Lutra sp.). Ik. ubaraga. |
ubalaiza | ugaraxo, igel | |
ubalde, ubaldia | uhalde, uholde | ubalde (eta ubelde) [Altsasu, Urdiain] iz. Uholdea; eurite handiaren ondorioz, ibaiek gainez egitea eta lur eremuak urez estaltzea. ▲ Sin. inundazio. {ubaldí, la crecida de agua (Iza Alts)}. |
uban, ubana | jalkin lur; 2 meandro | uban (eta uana) 1 iz. Jalkin lurra. Ibai ondoko lurrak, urak autzitako lurrak. Ik. harelur. 2 iz. Meandroa. [OEH. uharan (Aq 1469), ugaran (V-ple-m, G, AN, Sal ap. A; Aq 743 (G, AN)). 1. Ribera, orilla. Mendi, zelai, ugaran, / euri, aize, sargori. Gazt MusIx 189 (Or ib. 199 ugalde, Onaind ib. 207 uralde). (G ap. A ← Aq). Banda opuesta del agua, uarana (G). Uarangoa naiz Aq 265. 2. (L ap. A ← Dv). Dépression entre deux versants, par où s'écoulent les eaux Dv. 3. (V-gip ap. A), ubaran (V-gip ap. A), ugaran (V-m ap. A). Ubaran (V-gip), barrio. Algunos lo pronuncian uaran. Zazpi ubaran dauko Mundraguek A. 4. uana (G-nav). Meandro. Urdiainen ditugu iru uana Satr (comunicación personal)]. |
ubaraga, ubaragia | igaraba | ubaraga iz. Igaraba (Lutra sp.). Ald. ubalaga [Bakaiku]. |
ubari | ugari | |
ubari yon / ugari yon | ugari egon | |
ubarka, ubarkia | uharka, presa | ubarka iz. Uharka, presa. Ik. erreten; parada; presa. |
ubarkagain, ubarkagaina | presagain; uharka | ubarkagain iz. Uharkaren gaina, presagaina; urtegia. Ubarkagaineti iten zain salto ibaiko uretá 'uharka gainetik egiten zuten salto ibaiko uretara'. |
ubarkazpi, ubarkazpia | uharka azpi | ubarkazpi iz. Uharkaren azpia, presaren azpia. |
ubarreta | elur-erraketa, sarepala | ubarreta iz. Batez ere pl. ubarretak. elur-erraketa; elurretan ibiltzeko oinetan jartzen diren erraketak (sarepala). ● Esr. zah. San Martin ubarretakin, San Andres polainakin. [OEH. bularreta; galarreta / golarreta]. |
ubaxa, ubaxia | ugaraxo, igel | ubaxa (eta uaxa; uberaxa [Altsasu]; ubalaiza, igualaiza [Bakaiku]) iz. Ugaraxoa, igela (Fam. Ranidae eta Fam. Hylidae). Ubaxak, kirri-karra kantaitan 'ugaraxoak, korroka kantaitan [kantatzen]'. |
ubaz- / ubez- | ugaz- | ubaz- (eta ubez- [Altsasu]) (aurrizkia). ubezaita, ubezalaba, ubezama, ubezseme, eta abar. (Iza Alts). Garai batean erabiltzen zan. ◆ ubezsenide ([Altsasu], ubazsenide [Urdiain]) iz. Ugasenidea, anai-arrebaordea. Ubezsenidik (Iza Alts). |
ubazahizpa, ubazahizpia | ugazahizpa, ahizpaorde | ubazahizpa (> ubazaizpa eta ubezaizpa) iz. Ugazahizpa, ahizpaordea. Ik. ubazsenide. |
ubazaita | ugazaita | ubazaita (eta ubezaita [Altsasu]) iz. (g.g.er.) Ugazaita, aitaordea. |
ubazalaba, ubazalabia | ugazalaba, alabaorde | ubazalaba (eta ubezalaba [Altsasu]) iz. Ugazalaba, alabaordea. |
ubazama | ugazama, amaorde | ubazama (eta ubezama [Altsasu]) iz. Ugazama, amaordea. |
ubazanai, ubazanaia | ugazanaia, anaiorde | ubazanai iz. Ugazanaia, anaiordea. Ameiketati dirua bialdu zῐan ubazanaiek 'Ameriketatik dirua bidali zion ugazanaiak'. Ik. ubazsenide. |
ubazseme, ubazsemia | ugaseme, semeorde | ubazseme (eta ubezsemí [Altsasu]) iz. Ugasemea, semeordea. |
ubazsenide | ugasenide, anai-arrebaorde | ubazsenide (eta ubezsenide [Altsasu]) iz. Ugasenidea, anai-arrebaordea. Ubezsenidik (Iza Alts). |
ubelde | uhalde, uholde | ubelde iz. Uholdea. Ik. ubalde. |
uberaxa | ugaraxo, igel | uberaxa ([Altsasu] eta ubaxa [Urdiain]; ubalaiza, igualaiza [Bakaiku]) iz. Ugaraxoa, igela. Ik. ubaxa. |
ubezaita | ugazaita | |
ubide, ubidia | ubide | ubide iz. Euri urak ateratzeko, soroetan tarteka egiten den ildaska sakona. Ik. urzuin. Ugunῐa zan sorwen goldῐekin zanjak, ubidῐek, atatzen zῐan; sorwa gelditzen zan arino, bestela ito iten zan 'urgunea zen soroan goldearekin zangak, ubideak, ateratzen ziren; soroa gelditzen zen arinago, bestela ito egiten zen'. || Airῐen gelditzeko sorwa, atatzen zῐan ubidῐek goldῐekin 'airean gelditzeko soroa, ateratzen ziren ubideak goldearekin'. |
uda, udia | uda | uda iz. Lau urtaroetan beroena. Lastima udan basuen galtzen dien itzalak (Ond Bak). Bai egunan otza; eztau ematen udan genik! 'bai egunaren hotza; ez du ematen udan gaudenik!'. ◆ uda alde, uda aldien. Uda garaia; uda garaian. Lan oiek obeto uda aldῐen itῐa 'lan horiek hobeto uda aldean egitea'. ◆ uda furian (> uda furien) adb. Uda betean. ◆ uda garaia. |
udaberri, udaberria | udaberri | udaberri iz. Jende zarrok beti espῐa udaberria noiz etorriko, udaberria elduzkioz urte bat geio bizia, bea urte bat zarro ordia! 'Jende zaharrok beti esperoan udaberria noiz etorriko, udaberria helduz gero urte bat gehiago bizia, baina urte bat zaharro ordea'. ▲ Sin. primabera. |
udaizken | udazken | udaizken [Altsasu] iz. Udazkena. Ik. udazken. |
udara garratx, udara garratxa | udare pikortsu | |
udara, udaria | udare | udara iz. Udarea; udareondoaren fruitua. Udarῐek duka azala txermena baindo latzokwa, gogorrokwa, bea konpotῐa iteko udarῐa da goxokwa 'udareak dauka azala txermena baino latzagoa, gogorragoa, baina konpota egiteko udarea da goxoagokoa'. Ik. txermen. 2 iz. Udareondoa. ◆ negu udara. (Bot.) Neguko udarea; fruitua eta arbola (Pyrus communis). Udazkenῐen biltzen dῐa negu udarak, ta, labien inda, oso onak dῐa 'udazkenean biltzen dira negu udareak, eta, labean eginda, oso onak dira'. ◆ udara arbola. Udareondoa. ◆ udara garratx 1 iz. (Bot.) Basoko udarea (Pyrus cordata). 2 iz. Haragi pikortsua duen udare mota. ◆ udara ondo. Udara ondo (Ond Bak). |
udatzen, udatzena | udazken | udatzen [Bakaiku] iz. Udazkena. Ik. udazken. |
udazkein, udazkeina | udazken | udazkein [Urdiain] iz. Udazkena. Ik. udazken. |
udazken, udazkena | udazken | udazken (eta udaizken [Altsasu]; udazkein [Urdiain]; udatzen Bakaiku]) iz. Udaren ondoko urtaroa. Jende askondako udazkeina da urteko garairik onena 'jende askorendako udazkena da urteko garairik onena'. |
uf | uf | uf interj. Nekearen, aspertzearen edo kidekoen adierazle den hitza. Uf, au berwen zakarra iten dena! 'uf, hau beroaren zakarra egiten duena!'. |
ufada, ufadia | ufada | ufada iz. Ufakoa. Ufadῐa. ◆ haize ufada iz. Haize ufakoa, haize bolada. Ik. haize bolada. |
ugari, ugaria | ugari | ugari (eta ubari) 1 adj. Dagokionetik asko duena edo asko ematen duena; emankorra. 2 adb. Kopuru handian; ugaritasunez. ◆ ugari egon (> ugari / ubari yon). Aurten ubari do gauzῐa 'aurten ugari dago gauza'. |
ugaritasun (?) | ||
ugaritu (?) | ||
uguna, ugunia | urgune | uguna iz. Ur gunea, hezetasun handia duen eremua. Txungak etortzen dῐa ugunetan 'txungak [ihiak] etorzen dira urguneetan'. Ik. urtoki. |
uhata, uhatia | ur-ahate*, zertzeta | uhata (eta ubata) iz. Zertzeta (Anas crecca). Ur-ahatea*; klase askotako ibaiko ahate txikiak. Ik. pato. ◆ uata txiki. |
ukatu, ukatzen | ukatu | ukatu |
ukulondo | ukalondo, ukondo | ukulondo [Altsasu] iz. Ukalondoa. Ik. okolondo. |
ume-hazi | bizitarako hazi, bizitarako utzi | ume-hazi. Bizitarako hazi, bizitarako utzi. Urde ume-aziya antzu do guaindo (Ond Bak). Ik. aurrerako hazi (> aurreako azi); aurrerako autzi (> aurreako autzi). ¬ |
ume, umia | ume | ume 1 iz. Haurra. Andra ume in berria 'andre ume egin berria'. Ik. haur. – ume txiki ◆ umea bota (> umῐa bota). Batez ere animaliengatik hitz eginez, umea galdu, abortatu. Urde honek umia bota bêr din. Urde honek umiek bota bêr jitun (Ond Bak). ◆ umea(k) egin (> umῐa in / umῐek in) 1 Animalia emeez mintzatuz, ugaldu, ondorengoak izan; erditu. 2 Emakumeez mintzatuz, umea izan. Ik. haurra egin (> aurra in). ◆ umea galdu (> umῐa galdu). 1 Emakume haurdunengatik hitz eginez, umekia hila gertatu. Ik. abortatu. 2 Animaliengatik hitz eginez, ernari dagoen animaliaren umea hil. ◆ ume bat izan. Ume baten jokaera izan. Ume bat don, ezton zogitzen 'ume bat dun; ez dun zogitzen'. – umetako. Umetako hartu dau. – umetan. Ik. txikitan. ◆ umetati(k) adb. Ume garaitik. ¬ |
umealdi, umealdia | umealdi | umealdi iz. Sabelaldia; erditze berean munduratzen diren umeen edo haurren multzoa. Lenbiziko umealdien in zituben hamairu (Ond Bak). || In dau umealdi bat! 'egin du umealdi bat!'. |
umedade | umedade, hezetasun | umedade iz. Hezetasuna. Ik. hezetasun. ¬ |
umedun, umeduna | umedun | umedun adj. Umeak dituena. Urde umeduna, txerrikuma duna. Urde umeduna hil in da (Ond Bak). |
umekeia | umekeria | umekeria (> umekeia) iz. Umeari dagokion egintza gaitzesgarria. Ik. haurkeria (> aurkeia). ◆ umekeriatan (> umekeietan) adb. Beti umekeietan daitza 'beti umekeriatan dabiltza'. |
umel, umela | umel | umel 1 adj. Hezea. Umela. Ik. heze. 2 adj. Galtzen hasia, usteltzen hasia. |
umeldu, umeltzen | umeldu | umeldu 1 da/dau ad. Hezetu. 2 da/dau ad. Helduegiz, usteltzen hasi. Izotzak raso umeldu dau perrejila plantῐa 'izotzak arras umeldu du perrexila landarea. |
umetoki, umetokia | umetoki | umetoki iz. Ugaztun emeen sabelaldeko barrunbea, umekia, jaio arte, edukitzen duena. |
umetxo, umetxua | umetxo | umetxo iz. Ume txikia; (Adkor.) umea. Umetxuet 'umetxo bat'. |
umezale, umezalia | umezale | umezale adj. Umeen zalea dena, umeak atsegin dituena. Ik. haurzale. Ezta batere umezalῐa 'ez da batere umezalea'. |
umezur, umezurra | umezurtz | |
umezurz | umezurtz | umezurtz (> umezurz [Altsasu]; umezur [Urdiain]) iz. Gurasoetako bat, edo biak, hilak dituen haurra. |
umia bota | umea bota | |
umia galdu | umea galdu, abortatu | |
umia in | umea egin, erditu | |
umil, umila | umil | umil 1 adj. Apala, harrokeriarik gabea. Jende umila. 2 (Adizlagun gisa). ◆ umil-umila adb. |
umildade, umildadia | umildade | umildade iz. Umiltasuna, apaltasuna. Ik. umiltasun. |
umildu, umiltzen | umildu | umildu da/dau ad. Apaldu, umil bihurtu. |
umillatu, umillatzen | umiliatu | umillatu da/dau ad. Umiliazioa jasan edo jasanarazi. |
umillazio, umillaziua | umiliazio | umillazio iz. Umiliazioa. |
umiltasun, umiltasuna | umiltasun | umiltasun iz. Apaltasuna (bertutea). ▲ Sin. umildade. |
umore, umoria | umore | umore iz. Umore ona. Umore txarra. Umore ona jon plazan 'umore ona zagon plazan'. Umoreik ez, umoreipe 'umorerik ez, umorerik gabe'. |
umoretsu, umoretsua | umoretsu | umoretsu 1 adj. Umore onekoa. 2 (Adizlagun gisa). |
unguentu, unguentua | ukendu | unguentu iz. Ukendua. Ik. untura; pomada. |
unibersidade, unibersidadia | unibertsitate | unibersidade iz. Unibertsitatea. |
unibersu, unibersua | unibertso | unibersu iz. Unibertsoa; espazioan eta denboran diren gauza eta gertakari guztien multzoa. Unibersu aundia 'unibertso handia' (LM). |
unidade (?) | unitate, batasun | unidade iz. Batasuna. |
unide, unidia | inude | unide iz. Inudea; inoren haurrari bularra ematen dion edo hura zaintzen duen emakumea. Ik. amaordeko. |
uniforme, uniformia | uniforme | uniforme iz. Talde baten jantzi bereizgarria, kide guztiek eramaten dutena. Uniformῐa jantzita ata dῐa momoxarro 'uniformea jantzita atera dira momoxarro [inautetan jantzita]'. |
unio, uniua | batasun; elkartasun | unio 1 iz. Batasuna, elkartasuna. Herriontan ezto unioik. Ik. alkartasun; batasun. 2 iz. Lotura, piezen artekoa. |
unitu, unitzen | batu; lotu | unitu da/dau ad. Alkarrekin ondo unitzen dia (alkarrekin ondo izan, konpondu). Ik. lotu; alkartu. |
untagarri, untagarria | gozagarri, bizigarri, ongailu | untagarri 1 iz. Janariak ontzeko gaia. Txerrieiri pensua yosi ta gio untagarria botatzen zezaion. Untagarria dukalakuen jan dik txakurrak ogi hoi. ▲ Sin. kondimentu. 2 iz. Frijitutako koipea, gantza. Ogia untagarrien untatu. |
untatu, untatzen | gantzutu, igurtzi | untatu 1 dau ad. Ogia untatu. Untagarriekin untatu. | Botinak gilborriekin untatu. 2 dau ad. Lgart. Erosi; mesede, diru edo opari truke norbaitengandik zilegi ez den eran zerbait lortu. Alkatῐa untatuko zaiken 'alkatea untatuko [erosiko] zitean'. ¬ |
unto, untua | basi, saltsa, koipe | unto iz. Basia, saltsa, koipea. Ik. salsa. |
untura, unturia | gantzu, ukendu | untura iz. Gantzua, ukendua. Ik. pomada. ◆ untura eman (> unturῐa eman). |
untzi | eultzi | |
uo! | iso | uo (> wo eta bwo) interj. Abelgorriei geldi daitezen esaten zaien hitza. Ganauai aida ta uo, astwai arre ta so 'ganaduari aida eta uo, astoari arre eta so'. |
ur arratoi, ur arratoia | ur arratoi | |
ur azpi | ur azpi | |
ur bedeinkatu ontzi, ur bedeinkatu ontzia | ur bedeinkatu ontzi iz. (Bot.) Kardu altua, errenez beteik, ihintza biltzen dena. | |
ur bedeinkatu, ur bedeinkatua | ur bedeinkatu | |
ur gain, ur gaina | ur gain | |
ur sagu | ur sagu, ur arratoi | |
ur sau, ur saua | ur sagu, ur arratoi | |
ur txistin | ur tanta (txikia) | |
ur zulo, ur zulua | ur zulo | |
ur-begi, ur-begia | iturbegi | ur-begi iz. Iturbegia, iturburua. ▲ Sin. iturrien ama, iturribegi. |
ur-salto, ur-saltua | ur-jauzi | |
ur, ura | ur | ur 1 iz. (-r- bakunarekin). Ik. lurrun; izotz. Gwai artῐen yon ga uripe etxῐen 'orain arte egon gara urik gabe etxean'. Marsukuá [elurra], urá. – ur-putzu, ur-putzua. – ura yan 'edan'. – ura yan 'eraman', ura ekarri. Baserrita ura yan dai – [fruta]-ura. Zukua; naranja ura 'laranja zukua'; limon ura 'limoi zukua'. Ik. zumo. ◆ ur bedeinkatu. Kristau erlijioan, apaiz batek bedeinkaturiko ura. Ur bedeinkatuen pontῐa 'ur bedeinkatuaren pontea [ontzia]'. – txolosta ura. – ur korriente, ur korrientia. – iturriko ura. ◆ urak hartu dau ad. Ehunez edo arropez mintzatuz, bustitzearen ondorioz tamainaz txikitu. Arropῐa urak artu 'arropa urak hartu'. Bazpare, pantalon berrieiri-ta obe don azpilzanῐa garbitu ondorῐen artzῐa, urak artzen baldin jitun'e, motxai ez auzteko 'badaezpada ere, praka berriei-eta hobe dun azpildura garbitu ondoren hartzea, urak hartzen baldin baditin ere, motzegi ez uzteko'. – ura aldatu – ur haundi, ur haunditan. – ur txiki, ur txikitan. – ur garbia, ur zikina. – ur gaina, ur gainien; ur azpia, ur azpien. Ik. urpe. ◆ ur salto iz. Ur jauzia. – ura jaio. Ura jaiotzen dan lekua. – uretan (biatzen 'beratzen') patu. ● urari bulka egin (> urai bulka in). Berriz'e urai bulka in berko jianu, etxon beste erremeioik 'berriz ere urari bulka egin behako zionagu' [Zoritxar edo ezbehar bati aurre egiteko erabiltzen den adierazpena]. – [Infusión; agua de, agua donde se ha hervido algo; solución o emulsión en agua]: kedar-ura, asun-ura, sagona-ura, limon-ura, azukara ura... – Ez ur ez gatz [(ganoragabe(ko)] Sustanzia beiko. – ura iyekinazi. – ura yosi 'egosi'. Patzak ura yosten. ◆ ur-arratoi iz. Ugaztun karraskari anfibioa (Arvicola sapidus). ▲ Sin. ur-sagu [Bakaiku]; ursagu [Atsasu]. – ur gatzia; ur lela; ur gozo. – ur-ñarra. – ur-putzu (paltsa). ◆ ur-sagu (> ur-sau, ur-xau) iz. Ur-sagubek (Ond Bak). Ik. ur-arratoi. – ur-tintin. – ur-ustel. ◆ ur zikin. Zikinak dazi ibaiko urak 'zikinak doaz ibaiko urak'. ◆ ur zulo. Lur azpiko urak sortutako zuloa. ◆ urak atera (> urak ata). Ibaiak, errekak (...) gainezka egin. Ik. ibaiak atera (> ibaiek ata); ubelde. |
urain | eduki | urain dau ad. Eduki, ibili (Iza Alts). Ald. urei(n), urai(n) (Iza Alts). Ik. idugi; ibili. |
urak ata | urak atera | |
urak hartu | urak hartu | |
urakan, urakana | urakan | urakan iz. Urakana, yauri aundiko ekaitza 'urakana, euri handiko ekaitza'. |
uralita, uralitia | uralita | uralita iz. Amiantoz eta zementuz eginiko materiala, iraunkorra eta erregaitza, hoditeriak eta estalkiak egiteko erabili izan dena. Uralitazko teilatua bota dῐa 'uralitazko teilatua bota [jarri] dio'. Uralitῐa ezta osasuntsua, galtegarria da 'uralita ez da osasuntsua, kaltegarria da'. |
urdai betadun, urdai betaduna | hirugihar | |
urdai, urdaia | urdai | urdai iz. Txerriaren azal azpiko gantz trinkoa, berotuz edo frijituz urtzen ez dena. Ilberriko urdaia iten da zartagian lehenbizien hazi (Ond Bak). Urdai kuratua 'urdai gazitua'. Urdai azala. Urdai azala ondo txigortwik 'urdai azala ondo txigorturik'. Ik. azpiazal. ◆ urdai betadun. Hirugiharra, gihar zerrendak tartekaturik dituen urdaia. |
urdaiazpiko, urdaiazpikua | urdaiazpiko | urdaiazpiko iz. Ik. pernil; magra; jamon. |
urdail (?) | urdail (?) ¬ | |
urde, urdia | urde | urde 1 iz. Txerria. Ik. txerri; basurda. || Urde: haundiek bakarrik, ar-eme. Urde hori ernai do (Ond Bak). —Lau urde dekatzau. —Eta hura? —Hura ezta urdiá, hura txerri gaztiá da (Ond Bak). 2 adj. Zikina. Ago ixilik, urde zikinoi! 'hago isilik, urde zikin hori!'. ▲ Sin. txerri, zikin. ◆ urde zikin adj. (Irain gisa). |
urdetei, urdeteia | urdetegi, txerritegi | urdetegi (> urdetei) [Bakaiku] iz. Txerritegia. Urdiék urdeteién hil (Ond Bak). Ik. hei(a) (eta haia); txerritei; tegi; kortin. |
Urdin | Urdiain | Urdin iz. Urdiain. Urdiaingo bertakwek Urdin esaten dῐai ebein herriai 'Urdiaingo bertakoak Urdin esaten diote euren herriari'. |
urdin, urdina | urdin | urdin adj./iz. Urdin argia; urdin iluna. Zeru urdina. Begi urdinak. |
urdindu, urdindua | ubeldura | urdindu2 iz. Ubeldura, ubeldua. |
urdindu, urdintzen | urdindu; 2 ubeldu, uspeldu | urdindu1 1 da/dau ad. Kolore urdina hartu edo eman. 2 da/dau ad. Kolore ubela hartu, bereziki larruazalaren zati batek. ◆ urdindu arte eman (> urdindu artῐa eman) dῐa ad. Galantak eman. |
urdintar, urdintarra | urdiaindar | urdiaindar (> urdintar) 1 adj. Urdiaingoa, Urdiaini dagokiona. 2 iz. Urdiaingo herritarra. ● Esr. zah. Urdintarra jentila, arrua t'erdiko bonbila (Ond Bak). |
urdintasun, urdintasuna | urdintasun | urdintasun iz. Urdina denaren nolakotasuna. Zeruko urdintasuna. Zerua urdintzen danῐen: au urdintasuna! 'zerua urdintzen denean: hau urdintasuna!'. |
urdintxo, urdintxua | urdinxka | urdintxo adj. Urdinxka. |
urei | eduki | urei ad. Eduki, ibili (Iza Alts). Ald: urein, urain. Ik. idugi; ibili. |
ureztatu, ureztatzen (?) | ureztatu | ureztatu dau ad. Seko-sekua jok ta ureztatzak 'siku-sikua zagok eta urezta ezak' (LM). Ik. erregatu. |
urjente, urjentia | urgente | urjente adj. Urgentea, presakoa. Otsain medikuai listo etortzeko, urjentῐa da-ta! 'hots egin medikuari listo [azkar] etortzeko, urgentea da eta!'. |
urjenzia | urgentzia | urjenzia iz. Urgentzia, larrialdia. Ezta urjenzia aundiko kontua 'ez da urgentzia handiko kontua'. |
urkaldu | urkuldu | urkaldu [Bakaiku] dau ad. Urkuldu, aletu. Artoa urkaldu. Ik. yakurri. |
urkatu, urkatzen | urkatu | urkatu dau ad. Soka batez lepotik zintzilikatuz hil. Urkatu in da 'urkatu egin da'. || (Irud.) Giaure burua lanῐen urkatwik eman du bizi guztῐa 'geure burua lanean urkaturik eman dugu bizi guztia'. |
urki, urkia | urki | urki iz. (Bot.) (Betula sp.). |
urno, urnua | urno [OEH] | urno iz. Batez ere pl. urnwek. Galburua; garia bildu den soroan geratzen diren galburu bakanak. Urnwek, sorotan gelditzen zῐan gari buru bakarrak 'urnoak, soroetan gelditzen ziren galburu bakarrak'. Paxo bat urno bildwot 'sorta bat urno bildu dut'. ◆ urnotara (> urnotá) adb. Urnoak biltzera. Ordik urnotá! 'hoa urnotara'. |
uroilo, uroilua | uroilo | uroilo iz. Hegazti zangaluzea, moko sendo gorria eta luma ilunak dituena, zingira eta ibaietan bizi dena (Gallinula sp.). |
urpe, urpia | urpe | urpe iz. Ur azpia. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Urpῐen 'urpean'. Urpῐa sartu 'urpera sartu'. Ik. ur azpi. |
urradura, urraduria | urradura | urradura iz. Urratua. ▲ Sin. urratu2. |
urratu, urratua | urratu | urratu2 iz. Urratzearen ondorioa. Ik. arrastada; urradura. |
urratu, urratzen | urratu | urratu1 ad. Belaunak urratwik dukatzi 'belaunak urraturik dauzka'. Zapata estuok opwa urratu dwai 'zapa estuok orpoa urratu didate'. |
urre kolore, urre koloria | urre-kolore | |
urre, urria | urre | urre 1 iz. Orrek urrῐa balio dau 'horrek urrea balio du'. Urrezko txanpona. ● Esr. zah. Dirudien guzia ezta urria (Ond Bak). ◆ ontza-urre. Ontza-urrῐá. Ontzako urrea; diru zaharra. 2 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat. Bateko urre (> battiko urre). ◆ urre kolore. 1 adj. Urre kolorekoa. 2 iz. Urre kolorea. |
urrezko, urrezkua | urrezko | urrezko adj. Urrezko gatῐa 'urrezko katea'. ◆ urrezko eztai. (pl.) Urrezko ezteiak. Urrezko eztaiek in tuai 'urrezko ezteiak egin dituzte'. |
urreztatu, urreztatzen | urreztatu | urreztatu 1 dau ad. Urrez estali; urre kolorez estali. Ik. doratu. 2 da ad. (Irud.) Aberastu. Txerriek salduta, oiek urreztatu tuk Txerriak salduta, horiek urreztatu dituk (LM). Ik. aberastu (> abeastu). |
urri-ziza zopa, urri-ziza zopia | urri-ziza zopa | |
urri-ziza, urri-zizia | San Martin ziza | urri-ziza iz. Trikolomatazeoen familiako zizak, oin biribil luze samarra eta txapela inbutu itxurakoa duena, kolorez hori zurixka dena. ◆ urri-ziza beltz (Clitocybe nebularis edo Lepista nebularis). Ilarraka. ◆ urri-ziza zuri (Clitocybe geotropa). San Martin ziza. ◆ urri-ziza hanka mehe(a). ◆ larreko urri-ziza. ◆ pagadiko urri-ziza (> padiko urri-ziza). ◆ urri-ziza zopa. Ogiarekin eta urri-zizekin egiten den zopa. |
urri, urria (1) | urri | urri1 1 adj. Bai litro urria eman duana! 'bai litro urria eman didana!'. 2 adb. Aurten sarra urri do 'aurten sagarra urri dago'. Ik. gutxi; eskas. |
urri, urria (2) | irail | urri2 iz. Urteko bederatzigarren hila; iraila. ● Esr. zah. Urrien, yuzkiek haitzak erre. Urri jorrῐa 'urri jorra [iraileko jorraldia]'. |
ursagu, ursagua | ur sagu | ursagu iz. {La rata de río que come plantas (Iza Alts)}. Ik. ur sagu; ur arratoi. |
ursula (anisa) | uxual, anis | ursula iz. Anisa. Ik. usual (?). |
urtabe, urtabia | urtabe | urtabe iz. (urtabe ona, urtabe txarra esapideetan, 'uzta oneko urtea', 'uzta txarreko urtea' adierazteko). Urtabῐa, orretako urtῐa, urte aproposa 'urtabea, horretarako urtea, urte aproposa'. Arkakusweindako urtabῐa (urte ona) 'arkakusoendako urtabea (urte ona)'. Aurten urtabe ona. |
urte garai, urte garaia | urte-garai, urte sasoi | |
urte, urtia | urte | urte iz. Bi urtien. Urte batien (Ond Bak). || Urtῐa, zarroindako luzia dalakuen, motxa; ta motxa dalakuen, luzia 'urtea, zaharrondako luzea delakoan, motza; eta motza delakoan, luzea'. ◆ datorren urte. Datorren urtῐen ezkonduko dῐa 'datorren urtean ezkonduko dira'. Ik. heldu dan urte. ◆ fan dan / zan urte iz. Joan den urtean, joan zen urtean; iaz. Fan zan urtῐen izan zan 'joan zen urtean izan zen'. Fan zan urteko festak onak izan zῐan, bea aurtengwek obῐek 'joan zen urteko festak onak izan ziren, baina aurtengoak hobeak'. ◆ heldu dan urte (> eldu dan urte, eldwan urte). Eldu dan urtῐen lasaio ibiliko ga 'heldu den urtean lasaiago ibiliko gara'. Ik. datorren urte. – urte berri. – urte zahar. – urtiek bete. – urtegun. Urte eguna, jaioteguna. Urtegunien. Hie urtegunien. (urtiek betetzen dan eguna). – urte askotako! ◆ urte askoan (> urte askwen). Morroi ibili zaken urte askwen 'morroi ibili zuan urte askoan'. ◆ urte garai iz. Urteko garaia; urte sasoia. Jende askondako udazkena da urte garai onena 'jende askorendako udazkeina da urte-garai onena'. Urte garai txarrenῐen asi dῐa teilatua konpontzen 'urte garai txarrenean hasi dira teilatua konpontzen'. ◆ urteko. Urteko mezῐa. Ik. anibersaio. ◆ urtean baino urtean... -ago (> urtῐen baindo urtῐen... -o) adb. Urtetik urtera... -ago. – urtabia (?) urte ona? urte hobia? |
Urteberri | Urteberri | Urteberri iz. (maiusk.) Urteko lehen eguna (gehienetan egun izena ondoan duela). Urteberri eguna. |
urtegun, urteguna | urtegun, urtemuga | urtegun iz. Urteak betetzen diren eguna; urtemuga. Gaur zortzi izango da aman urteguna 'gaur zortzi izango da amaren urteguna'. |
urtetxo, urtetxua | urtetxo | urtetxo iz. Adkor. Urtea. Be urtetxwek dukatzi 'bere urtetxoak dauzka'. Oneskῐio urtetxo batzuk ba dῐa il zala 'honezkero urtetxo batzuk ba dira hil zela'. |
Urtezahar-gau, Urtezahar-gaua | Urtezahar-gau | |
Urtezahar, Urtezaharra | Urtezahar | Urtezahar (> urtezar) iz. (maiusk.) Abenduaren 31, urteko azken eguna (gehienetan egun izena ondoan duela). Urtezar eguna 'Urtezahar eguna'. ◆ Urtezahar gau (> urtezar gau). Kwadrillan zelebratzen du Urtezar gaua 'kuadrillan ospatzen dugu Urtezahar gaua'. Urtezahar-gauba launakin pasatzen du 'Urtezahar-gaua lagunekin pasatzen dugu'. |
urtio | urtero | urtero (> urtῐo) adb. Urte guztietan. Úrtῐo iten dῐa bisitῐa 'urtero egiten dio bisita'. ◆ urteroko (> urtῐoko) adj. Urte guztietakoa. Úrtῐoko kontua da 'urteroko kontua da'. |
urtioko | urteroko | |
urtoki, urtokia | urtoki | urtoki 1 [Urdiain] iz. Ur asko dagoen tokia. Ik. uguna. 2 [Bakaiku] iz. Uholdeek urez estaltzen duten lurra. {Terreno propenso a inundaciones (Ond Bak)}. |
urtsu, urtsua | urtsu | urtsu adj. Ur asko duena. Bai urtsuek dῐala udarok 'bai urtsuak direla udareok'. |
urtu, urtzen | urtu | urtu 1 da/dau ad. Urtu dῐa elurrak 'urtu dira elurrak'. 2 da/dau ad. Uretan edo beste isurkari batean desegin. Pastillok eztῐa ondo urtzen 'pastilla hauek ez dira ondo urtzen'. Ik. disolbitu. |
urzuin | ur zuin, ubide | urzuin [Bakaiku] iz. Euri urak ateratzeko, soroetan tarteka egiten den ildaska sakona. Ik. ubide. |
usai, usaia | usain | usai iz. Usaina. Usai goxwa 'usai gozoa'. Usai ona; usai txarra; erre usaia. Ki usaia 'ke usaina'. ◆ usai ona 1 Ona, gustagarria. 2 Usai handia, bizia, indartsua. Usai ona dukai zizoiek [usai bizia, indartsua]. Bῐar usai ona jok emen 'belar usain ona [indartsua] zagok hemen'. ◆ usai txarra (?). Susmo txarra eman (?). ◆ usaia aitu dau ad. Usaina aditu, usaindu. Erre usaia aitzen dot emen 'erre usaina aditzen dut hemen'. ◆ usaia bota. Usai txarra bota. Usai ona bota. ◆ usaibeiko. ◆ usairipe. Usainik gabe. |
usaia aitu | usaina aditu | |
usaibeiko, usaibeikua | usaingabe | usaibeiko adj. Usaingabea, usainik ez duena. Usaibeiko pitxilita batzuk ekar duatzi 'usaingabeko pitxilita [larre lore] batzuk ekarri dizkit'. |
usaidun, usaiduna | usaindun | usaidun adj. Usain nabarmena duena. Flore usaiduna ibiltzen dau 'lore usainduna ibiltzen du'. |
usaikan | usainka | usaikan adb. Usainka, usain eginez, usain egiten. Txakurra usaikan daile 'txakurra usainka dabil'. |
usaio, usaiua | usadio | usaio iz. Usadioa. Olako usaiuek zῐan leno 'holako usadioak ziren lehenago' (AG). Ik. ohitura; tradizo. |
usaitu, usaitzen | usaindu | usaitu 1 dau ad. Usain egin; usaina hartu. Eztezu usaitzen? Inguontan atxaparra do 'ez duzu usaintzen? Inguru honetan atxaparra dago' [Atxaparra: sasiama (Lonicera sp.)]. 2 dau ad. Sumatu, igarri. Usaitu dau zerbaiten gaitzala 'usaindu du zerbaitetan gabiltzala'. |
usalda, usaldia | (baratxuri-zopa) | usalda iz. Baratxuriarekin eta ogiarekin prestatzen den zopa. Ik. babatxuizopa. |
usandu, usantzen | usaindu | usandu 1 da/dau ad. Usaindu, usain txarreko bihurtu. Usai txarrakin, gelia usandu 'usain txarrarekin, gela usaindu'. Gela itxi au usandwik do 'gela itxi hau usaindurik dago'. 2 da ad. Usteldu. Aragi oi usandwik do 'haragi hori usaindurik dago'. Ik. usteldu. ◆ usandurik egon (> usandwik yon). 1 Usain txarreko egon. 2 Ustelduta egon. |
usantei, usanteia | usaindegi, usaitegi (OEH) | usantegi (> usantei) iz. Usaindegia*; usain handia dagoen tokia. || Lurrindegia. |
usatai, usataia (?) | usategi | |
usatu, usatzen | usatu | usatu dau ad. (g.g.er.). ▲ Sin. ibili, enpleatu. |
uso-maxurta | masusta, martxuka (Rubus caesius) | |
uso, usua | uso | uso iz. (Columba sp.). Etxe-uswa 'etxe usoa'. Basuswa 'basausoa'. ● Esr. zah. Kanpwen uso ta etxῐen otso 'kanpoan uso eta etxean otso'. ◆ uso banda, uso-bandada. Uso banda. ◆ uso-matxurreta [Urdiain], uso-maxurta [Bakaiku]. iz. (Bot.) Masusta mota, Rubus caesius lahar herrestariaren fruitua, beltz morantza koloreko pikorrak ditu, sasi-matxurretarenak baino handiagoak, eta urtsuagoa da. ▲ Sin. lur-matxurreta. ◆ uso-ongarri. Uso-ongarria, onenetakua 'uso ongarria, onenetakoa'. ◆ uso-pasa (> uso-pasῐa). Uso pasea. ◆ uso-zopa. ◆ usotara (> usotá). Usotá fan dῐa 'usotara joan dira'. |
usojantzaile, usojantzailia | gabirai | usojantzaile iz. Gabiraia (Accipiter nisus) Ik. gabilan; zagizuri. |
usokuma, usokumia | usakume | usokuma iz. Usakumea, usoaren umea. |
usotai, usotaia | usategi | usotai iz. Usategia; usoak hazteko tokia. Burundako etxeetan goiko-ganbaran [ganbaran, sabaian] egon ohi da usotaia; usategiak hiruki edo lauki formako leihatilak ditu usoak sartu-atera daitezen. |
ustai, ustaia | uztai | ustai iz. Uztaia. Farῐa ustaiekin lotzen zan lepwen 'joarea uztaiarekin lotzen zen lepoan'. Ik. uztai. |
uste izan | uste izan | uste izan dau ad. Uste batean oinarriturik pentsatu edo iruditu. —Nún do pozalá? —Aiták ust'ót dekalá. Ustez eztot ikutu: enaiz errapatu. Uste gindubén (Ond Bak). || Orrek uste dik auskolo nor dala, eta eztok iyore 'horrek uste dik auskalo nor dela, eta ez duk inor ere'. ● Esr. zah. ez-izan-eta-bai-uste (> ez-izan-da-bai-uste) adj. Handiustez betea, harroa. Ez-izan-da (ta)-bai-uste (harrua danaz esaten dana) 'ez-izan-eta-bai-uste' (harroa denaz esaten dena). |
uste, ustῐa | uste | uste iz. Norbaitek zerbaiti buruz, itxura edo aztarnen arabera duen iritzia. Su zikín háu! Iník nekán ustéz ta hil dá (Ond Bak). ● Esr. zah. Ustῐek alderdi ustela dau (Ond Bak). ◆ ustean (> ustῐen). Ne ustῐen oi ezto ondo 'nire ustean hori ez dago ondo'. ◆ ustez 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziz, -en iritzian. Nere ustez. Ik. ustean (> ustῐen). 2 adb. Itxuraz. Ustez eztot ikutu: enaiz errapatu (Ond Bak). Ustez ondo zon 'ustez ondo zegoen'. ◆ usteztala adb. Ustekabean. Ik. usteztala. |
ustebe (uste gabe) | ustekabe | |
ustekabe (?) | ustekabe | ustekabe (?) Ik. uste gabe (> ustebe), usteztala. |
ustel usai, ustel usaia | ustel usain | |
ustel-ustela in | ustel-ustela egin | |
ustel, ustela | ustel | ustel 1 adj. Gai organikoez mintzatuz, hondatu edo galdu dena, kiratsa dariona. Haragi ustela. Sar ustela 'sagar ustela'. 2 adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, behar adina kemen, ausardia edo zintzotasun ez duena. Jende ustel asko jok emen 'jende ustel asko zagok hemen'. Ik. ezkel. 3 adj. Alferrikakoa, ondorerik gabea. ● Esr. zah. Ustῐek alderdi ustela dau 'usteak alderdi ustela du'. ◆ bero ustel. Geihegizko beroa aireztatu gabeko lekuan; bero itogarria, sargoria. ◆ haragi ustel. ◆ ustel usai iz. Ustel usaina; usteldurik dagoen zerbaiti darion kiratsa. Ez dezu aitzen ustel usairik? 'ez duzu aditzen ustel usainik?'. ◆ ustel-ustela. adb. Egurra ustel-ustela, auts biurtwik 'egurra ustel-ustela, hauts bihurturik'. ◆ ustel-ustela egin (> ustel-ustela in). Erabat usteldu. |
usteldu, usteltzen | usteldu | usteldu da ad. Usteltzen asik do 'usteltzen hasirik dago'. Ik. usandu; ustel-ustela egin (> ustel-ustela in). |
ustelkeia | ustelkeria | ustelkeria (> ustelkeia) 1 iz. Antolakundeetan, batez ere publikoetan, haien funtzioak eta baliabideak zilegi ez den moduan kudeatzaileen onurarako erabiltzea. 2 iz. Usteltasuna. |
ustez | ustez | |
usteztala | uste ez dela, ustekabean | uste ez dala (> usteztala) adb. Ustekabean, ezustean; nahi gabe. Usteztala jo dῐat 'ustekabean jo diot [dut]'. Barkatu; usteztala zapaldu dezut ankῐa ‘barkatu; uste ez dala zapaldu dizut hanka [Hanka, oina]. Usteztala bilatu dot 'ustekabean bilatu [aurkitu] dut'. ▲ Sin. nahi be, uste be; kasualidadez, txiripaz. |
ustῐen | ustean | |
usual, usuala | uxual, anis | usual iz. Uxuala; anis korrientea. (ursula?) |
utakio | nork daki | utakio interj. Nork daki. Útakió! (Ond Bak). Ik. auskolo; fan da bila; batek daki; jakintazu; zazi. |
utzi | utzi | utzi [Bakaiku] dau ad. Uzten gindán lo itén (Ond Bak). Ik. autzi. |
uxarra, uxarrῐa | uxarre | uxarra iz. Uxarrea; animalia batek, batez ere txerriak edo basurdeak, muturrarekin harrotutako lurra. Txerrien uxarrῐek 'txerriaren uxarreak'. || Irud. Lurra azaletik lantzea. Au dok uxarrῐa in dῐana batzῐai 'hau duk uxarrea egin diona baratzeari!'. ● Esr. zah. Marsuko uxarrῐa, maietzeko laia baindo hobῐa. |
uxarratu, uxarratzen | uxartu, induskatu | uxarratu dau ad. Uxartu; animalia batek, batez ere txerriak edo basurdeak, muturrarekin lurra altxatu edo harrotu. |
uxarrien | uxarrean | uxarrean (> uxarrῐen) adb. Batzan uxarrῐen ibilik de basurdak 'baratzean uxarrean ibilirik daude basurdeak'. |
uxatu, uxatzen | uxatu | uxatu dau ad. Animaliei-eta ihes eragin, hurbiltzen ez utzi. Ik. alde eginarazi (> alde inazi). Txoiek uxatzeko mutxitarrwa patu dau batzan 'txoriak uxatzeko mutxitarroa [txorimaloa] paratu du baratzean'. |
uzkar, uzkarra | uzker | uzkar iz. Uzkerra, puzkerra. Uzkarra, otsakin; putza, isilik 'uzkerra, hotsarekin; putza, isilik'. – uzkarra bota. – uzkar usaia. ● Esr. Uzkar bat ez balio. Ezer ez balio. |
uzkarketa, uzkarketia | uzker saio | uzkarketa iz. Uzker saioa. ◆ uzkarketan adb. Uzkerka. |
uzkarrontzi | uzkerrontzi | uzkarrontzi adj. Uzkerrontzia, uzkertia. ▲ Sin. uzkarti. |
uzkarti | uzkerti | uzkarti adj. Uzkertia, uzker asko botatzen dituena. ▲ Sin. uzkarrontzi. |
uztai, uztaia | uztai | uztai (eta ustai) iz. Uztaia. Paetako uztaia. [amarre de madera (?) EHHA]. Farῐa ustaiekin lotzen zan lepwen 'joarea uztaiarekin lotzen zen lepoan'. Ik. oa. |
uztar-behi, uztar-behia | uztar-behi | uztar-behi iz. Uztarrirako behia, lanerako erabiltzen den behia. Ik. uztarrirako (> uztarriako). |
uztarri, uztarria | uztarri | uztarri iz. Idi, behi edo kidekoei, lanerako lotzeko, lepo gainean ezartzen zaien zurezko atal sendoa eta landua. ◆ uztarrian lotu (> uztarrien lotu). Launduko dwazu uztarrien lotzῐa? 'lagunduko didazu uztarrian lotzera?'. Ik. uztarritu. ◆ uztarrirako (> uztarriako). Uztartzeko balio duen aberea. |
uztarridi | uztar-idi | uztarridi, uztar-idi iz. Lanerako erabiltzen den idia (Ond Bak). Ik. uztarrirako (> uztarriako). |
uztarrigile, uztarrigilia | uztargile | uztarrigile iz. Uztargilea, uztarriak egiten dituen eskulangilea. Luziano uztarrigilῐa 'Luziano uztargilea'. Uztarrigilῐenak 'uztargilearenak [uztargilearen familiakoak]'. |
uztarritu, uztarritzen | uztartu | uztarritu dau ad. Uztartu, uztarrian lanerako lotu. Bei parῐa uztarritu, uztarrien lotu 'behi parea uztartu, uztarrian lotu'. |
xahar, xaharra | xahar | xahar (> xar) adj. Adkor. Zaharra. Etxe xar oi 'etxe xahar hori'. |
xaila, xailia | antxume | xaila iz. Antxume zertxobait hazia. Ik. antxuma. Antxuma sailῐa. Antxuma auxo haundio inak (bildotxak bezela) (Ond Bak). [& Urdiain]. |
xakartu, xakartzen | zakartu, itsustu | xakartu da ad. Adkor. Edertasuna galdu, itsusi edo itsusiago bihurtu. Xakartwaiz! 'zakartu haiz!'. Ik. zakartu. |
xamur, xamurra | xamur | xamur adj. Adkor. Samurra. Xamur-xamurra do aragi au 'xamur-xamurra dago haragi hau'. Ik. samur. |
xarmanta, xarmantia | xarmant | xarmant (> xarmanta) (a itsatsia) 1 adj. Oi nesaki xarmantῐa 'hori nesaki xarmanta'. 2 adj. (Ironiazko adieran) Zakarra, ezatsegina. [Sarri kontrako adierarekin erabiltzen da]. |
xaxtar, xaxtarra | xaxtar | xaxtar (eta xastar) adj. Adkor. Sastarra, txikia, balio gutxikoa. Ik. txastar; zaztar. |
xelebre, xelebria | xelebre | xelebre adj. Adkor. Barregarria, bitxia, ohikoa ez dena. Ik. zelebre. |
xingle, xinglia | single | single (> xingle) 1 adj. Gauzengatik esanda, sendotasunik edo trinkotasunik ez duena. Xinglῐa, erraz austekwa 'singlea, erraz haustekoa'. Bai xinglῐek iten tuaila gwai gauza guztῐek; belaxeti de ausik! 'bai singleak egiten dituztela orain gauza guztiak; berehalaxetik daude hautsirik!'. ▲ Sin. ahul. ▼ Anton. sendo; fuerte. 2 adj. Pertsonengatik esanda, ahula edo erkina dena. Ik. ahul; mengal; erkin. |
xinple, xinplia | sinple | xinple adj. Adkor. Sinplea. Ik. sinple. |
xiordia | indaba nabar | xiordia iz. (Bot.) Indaba nabarra (Phaseolus vulgaris var.). [Alubia pinta alavesa]. |
xixeta atxapardun, xixeta hatxaparduna | atzapar hori | |
xixeta, xixetia | saltsa perritxiko, zizahori | xixeta (eta zizeta [?]) iz. Saltsa perritxikoa, zizahoria (Cantharellus cibarius). ▲ Sin. san juan ziza. ◆ xixeta atxapardun iz. Atzapar horia (Clavaria Flava). ▲ Sin. hatxaparrak. |
xuhur, xuhurra | xuhur | xuhur (> xur) adj. Ik. zuhur. |
ya | ja | ya adb. Ja, jada. |
yaili, yailtzen | irauli | yaili dau ad. Irauli; zerbait azpikoz gora jarri. {Lurra yailtzea, a mover la tierra (Iza Alts)}. Ik. itzuli; itzuldu. |
yain, yaiten (1) | erein | |
yain, yaiten (eain, eaiten) (2) | eragin | eragin (> eain2, yain2) (> eaiten, yaiten (IE)). Kuiai yain 'kumari [sehaskari] eragin'. Aldiezkan yaiten kuiai (IE) 'aldizka eragiten kumari [sehaskari]'. |
yaintzaile, yaintzaila | ereintzaile, ereile | yaintzaile iz. Ereintzailea*, ereilea; zerbait ereiten duen pertsona. Azimilerῐa zan emakume yaintzailῐa 'hazimilera zen emakume ereintzailea [ereilea]'. Ik. hazimilera; isustaile; yaitaile. |
yainun | herenegun | yainun (eta eainun [Urdiain]; ianeun, yaneun [Bakaiku]; ereinun [Altsasu]) adb. Herenegun; atzokoa hastean bukatu zen egunean. Ik. heainun. |
yainun atzeti(k) | herenegun atzetik | |
yaitaile, yaitailia | ereile | yaitaile iz. Ereilea; zerbait ereiten duen pertsona. Ik. yaintzaile; hazimilera; isustaile. |
yaitzi batia | iritzira, aliritzira | |
yaitzi, yaitzia (2) | iritzi | iritzi (> yaitzi) iz. Ze yaitzi dukak onen inguen? 'zer iritzi daukak honen inguruan?'. Ik. uste; opinio. ◆ iritzi batera (> yaitzi batia). Iritzira, gutxi gorabehera. Ik. gutxi gorabehera (> gutxi gwabῐa). |
yaitzi, yaizten dia (1) | iritzi, irizten | iritzi, irizten (> yaitzi, yaizten; ereitzi [Altsasu]) dῐa ad. Yaizten zaizain bekela in lezakezai. Zarra yaitzi 'zaharra iruditu'. Ik. iruditu (> iruitu); uste izan; opinio. Ze yaizten zaizu? Ze yaizten zaik / zain? (zer iruditzen zaizu?, zer deritzozu?) – ondo yaitzi; gaizki / txarki yaitzi. Ondo yaizten zaira. Zuri ondo yaizten zaizu? Neri txarki yaizten zaira. Yaitzi, gutxigoabia nola dan / yaizten diat gotxigoabia nola dan. ◆ yaitzi! Hobeto bizi gala? Yaitzi! || —Bai sarri (dela) postiek! —Yaitzi. ◆ yaitzi batia (> yaitzi batῐa). Iritzi batera, iritzira, nahi eran. —Zenbat azukara botako dῐat gaztanberῐai? —Yaitzi batῐa 'zenbat azukre botako diot gaztanberari? —Iritzi batera'. Ik. gutxi gorabehera (> gutxi gwabῐa). |
yake / yaketa | -(e)nez gero, -(e)nez geroz | yake / yaketa junt. -(e)nez gero, -(e)nez geroz. Yake ailatu dien (Ond Bak). (Gaztaia) yake(ta) ata dezun, probatu inko du '(gazta) atera duzunez, probatu egingo dugu'. |
yakurri, yakurtzen | aletu, garandu, bihitu {irakurri} | yakurri (eta yikurri [Altsasu]) {irakurri} dau ad. Aletu, garandu, bihitu. Yakur tazu maiza. ▲ Sin. urkaldu [Bakaiku]. Ik. lekatu. |
yakusi, yakusten | erakutsi; 2 irakatsi; 3 iragarri | yakusi (eta eakusi) 1 dau ad. Erakutsi. Yakusiozu erria 'erakutsiozu herria'. || Nik yakusko dezut (Ond Bak). || 2 dau ad. Irakatsi. Tratorien ibiltzen yakusi deat. Bestei yakustia gustatzen zaio. 3 dau ad. Berri eman, iragarri. Egwaizῐa yakus(i) dai 'hego haizea erakutsi [iragarri] dute'. Ik. anunziatu. 4 dau ad. Sufriarazi. Ze yakusten dwa belaun onek! 'zer erakusten dit belaun honek [belauneko minak]. Ik. gorriak erakutsi. ◆ bere burua erakutsi (> be bua yakusi). Nabarmendu. ◆ ongi erakutsita (> ongi yakusita). Ongi hezia. ◆ gaizki erakutsita (> geizki yakusita). Gaizki hezia, hezigabea. ◆ gorriak erakutsi (> gorriek yakusi). Oso gaizki edo larri pasarazi. |
yakusiazi | erakutsarazi | yakusiazi dῐa/dau ad. Erakutsarazi, erakustera behartu. |
yakusle, yakuslia | erakusle | yakusle iz. Erakuslea. Ik. erakustaile. ¬ |
yakusmentu, yakusmentua | ikuskatze, araketa | yakusmentu (erakusmendu*) iz. Ikuskatzea, araketa. Etxeik etxe yakusmentua iten ibiltzen zan aguazila 'etxerik etxe erakusmendua* [ikuskapena] egiten ibiltzen zen aguazila'. ◆ yakusmentua egin (> yakusmentua in). Ikuskatu, arakatu. |
yakustaile, yakustailia | erakustaile*, erakusle | yakustaile iz. Erakuslea. Ik. erakustaile. |
yale, yalia | edale | yale (eta iale) adj./iz. Edalea. ▲ Sin. yantzaile. |
yalki, yalkitzen (ialki) | eralki, bahetu | yalki (> ialki, eta ielki, iyelki [Urdiain]) dau ad. Eralki, bahetu. Irina yalki irin-baiyan (Iza Alts). Ik. iyelki. Ik. baiatik pasatu (> baijatik pasatu). |
yalokreo | jakina, horixe | yalokreo interj. Jakina!, horixe!; egiazki, dudarik gabe. Ik. horixe (> oixe); jakina; honbré. |
yan, yaten (1) | edan | yan1 (eta ean) 1 dau ad. Edan. Eman gῐauai ondo jatῐa eta yatῐa 'eman digute ondo jaten eta edaten'. || Maria Kruzek yan dau. Fan zien ibaira ura yatia. Yan ber zain 'zuten' ibaiko ur guzia (Ond Bak). – yateko ona; yateko txarra 'edateko ona; edateko txarra'. – Yanko nike (zenduke, like, genduke, zendukei, likei) baita, baita...! – yan egun(ak) 'edan egun(ak)' (Herriko plazan ardoa banatzen den eguna). ura yan; eateko gogua, eanazi ◆ edateko gogo (> eateko gogo, yateko gogo). Ik egarri. |
yan, yaten (2) | eraman, eroan | yan2 1 dau ad. Eraman, eroan. || Hobe berrez yan 'eraman' da han hil (Ond Bak). || Hainbeste ohien azala yan dau arrijuen. Ekarri eta yan. Lastu’áu yantzan. Yaten gaizkiuei (ebeik hoiek guri) ‘eramaten dizkigute’ (Ond Bak). (n) dῐa ad. (nor osagarririk gabe). Gainditu, irabazi. —yanko diazu / diak / dian horri! (esapidea) 'eramango diozu horri!' [beste hori trebea delako, ez duzu engainatuko, ez norgehiagokan garaituko, ez izorratuko (...) Yanko dῐan ik orri 'eramango dion hik horri!'. (ezezko moduan). Irabazi, gainditu. Jorran e'ziakin yaten iyuerk-e 'jorran ez zioan eramaten [irabazten, gainditzen] inork ere'. |
yanazi, yanazten (1) | edanarazi | yanazi1 (eta eanazi) dia ad. Edanarazi, edatera behartu. Eskolan, botellako esene txar aua yanazten zeauein 'eskolan, botilako esne txar hura edanarazten ziguten'. |
yanazi, yanazten (2) | eramanarazi | yanazi2 (eta eanazi) dau ad. Eramanarazi, eramatera behartu. |
yantzaile, yantzailia | edanzale, edale | yantzaile adj./iz. Edanzalea; edarizalea, edalea. Ardo yantzailῐa da 'ardo edanzalea da'. ▲ Sin. yale. |
yantzi, yantzia (iantzi, iantzia) | erantsi(a); eranskin | yantzi(a) (eta iantzia) (Era burutua izenondo gisa). Erantsia; eranskina. |
yantzi, yazten (1) | erantsi | yantzi1 (eta eantzi) 1 dau ad. Erantsi, gehitu. Gonῐai puskῐa yantzi jῐanat 'gonari puska erantsi zionat'. 2 dῐa ad. Kutsatu. Yantzi dwazu gripῐa 'erantsi didazu gripea'. Ik. kontajiatu. |
yantzi, yazten (2) | erantzi | yantzi2 (eta eantzi) 1 dau ad. Erantzi. Yanztazu jersῐa 'erantzi ezazu jertsea'. ▼ Anton. jantzi. 2 da da. Yantzi zaitez 'erantzi zaitez'. Ik. biluzgorrian jarri (> biliskorrien jarri). |
yantzu, yantzua | enantzu*, eroso. 2 azkar. 3 azkartasun | yantzu (eta ianzu; iantzo, ianzo) 1 adj. Enantzua*. Lan yantzua: erraz aurreratzen den lana; eroso egiten den lana; samurra. 2 adb. Azkar, laster (hazi, heldu, etorri, egin...). Haur hoi oso ianzo heldu da. 2 iz. Azkartasuna, bizkortasuna, kemena. Gaur ez tukat iantzoik. ¬ |
yantzun, yantzuna / eantzun, eantzuna | erantzun. 2 oihartzun | eantzun2 (eta yantzun) 1 iz. Erantzuna, erantzutean esaten edo egiten dena. Ik. kontestazio. 2 iz. Oihartzuna, aranotsa, durundia. Yantzuna yoten da alderdi ortan 'erantzuna [oihartzuna] egoten da alderdi horretan'. Gwai aldatwik do alderdi oi, bea garai batῐen Urdingo kanposantu inguen yantzuna aitzen zan 'orain aldaturik dago alderdi hori, baina garai batean Urdiaingo kanposantu inguruan erantzuna [oihartzuna] aditzen zen'. |
yantzun, yantzuten / eantzun, eantzuten | erantzun | eantzun1 (eta yantzun) dau/dῐa ad. Erantzun. Ik. kontestatu. |
yantzupakia | yantzupakia iz. (AG) | |
yarrazi | irazeki | yarrazi (eta iyarrazi) 1 [Bakaiku] dau ad. Irazeki, piztu. Yarrazi e iyarrazi, encender fuego, una vela, etc. (Ond Bak). Ik. eazi / yazi. 2 [Urdiain] dau ad. Sua bizitu, sua biziagotu. Ik. iarrazi; harrazi. |
yateko, yatekua | edateko | yateko (eta eateko) iz. Edatekoa. Ik. edateko (> eateko). |
yau | heu | |
yauli nabar, yauli nabarra | iteuli | |
yauli, yaulia | euli | yauli (eta auli [Bakaiku]) iz. Eulia (intsektua). ◆ yauli kaka 1 Euliaren kaka. 2 Ezdeusa, ezertarako balio ez duena. ◆ yauli hotsa. ◆ erle yaulia. Erlea. ◆ yauli nabar (eta aulinabar [Bakaiku]). Iteulia; behiei eta kidekoei erasotzen dien ezpara (Tabanus bovinus). |
yaun, yuten (?) | iraun | yaun, yuten (?) ad. Zenbat denbora yuten 'irauten' den beruen! Floriek zenbat denbora yuten dain! |
yauri tintin | euri tanta | |
yauri ur, yauri ura | euri ur | |
yauri yutsin, yauri yutsina | euri erauntsi | |
yauri, yauria | euri | yauri (eta auri [Bakaiku]; iauri) iz. Euria. Sarri do auriya! (Ond Bak). Yauria deka gogoti 'euria dakar gogotik'. – yauria in, bota, ekarri. ◆ yauri mirria. Euri eskasa, urria. ◆ yauri gozoak (> yauri gozwek). Euri onak, poliki eroritakoak. ◆ yauria deka / zekan [ekarri]. (Aspektua puntuala denean) Euria dakar / euria zekarren; euria ari izan; euria ari du; euria ari zuen. Yauria deká 'euria dakar, euria ari du'. Yauria zekán 'euria zekarren, euria ari zuen'. Yauria jekak / jekan 'euria zekarrek / zekarren'. Yauria zekaken / zekanen 'euria zekarrean / zekarrenan'. ◆ yauria egin (> yauria in) dau ad. Euria egin. Azkeineko egun oitan yauria gógoti in dau emen 'azkeneko egun hauetan euria gogotik egin du hemen'. ◆ yauritan adb. Euritan, euripean. Yauritan ibil da ta musti-mustia etor da etxῐá 'euritan ibili da eta busti-bustia etorri da etxera'. Yauritan sartu du patatῐa 'euritan sartu [erein] dugu patata'. ◆ yauritan sartu. Eurialdia hasi. ◆ yauri tintin iz. Euri tanta. Yauri tintinak dekatzi 'euri tantak dakarzki'. Yauri tintinaῐn otsak aῐtzen dῐa teilatuen 'euri tanten hotsak aditzen dira teilatuan'. Ik. yauri txibristin. ◆ yauri ur(a). (Askotan pl.) Euri ura. Batzῐendako yauri ura da obena 'baratzearendako euri ura da hoberena'. Yauri urak gaio balio dau erregatzῐa baindo're 'euri urak gehiago balio du erregatzea [erregadiatzea, ureztatzea] baino ere'. ◆ yauri yutsin (eta irutxin [Ziordia]). Euri erauntsia, euri zaparrada. Ik. zaparrada. ● Kantaita: Yauria dekala menditik.... ◆ jito euri (> jito yauri). Langarra. Txirimiri bizia da jito yauria 'zirimiri bizia da ijito eruria'. ▲ Sin. langar, lanbur, lanburketa, lanbru, lanbroketa. ◆ yauri xehe (eta iauri xe, iauri txe). Euri xehea. |
yauria ekarri || yauria deka / zekan | euria ari izan | |
yauria in | euria egin | |
yaurialdi, yaurialdia | eurialdi* | yaurialdi iz. Eurialdia*. Yaurialdi bat ber dau batzῐonek 'eurialdi bat behar du baratze honek'. [≠ yauri alde]. |
yauripien | euripean | yauripean (> yauripῐen) adb. Euripean. |
yauritan | euritan | |
yauritsu, yauritsua | euritsu | yauritsu adj. Euritsua. Udaberia yauritsu fan da 'udaberria euritsu joan da'. |
yausgarri | jausgarri* | yausgarri* iz. G.g.er. Jausgarria. ▲ Sin. aztapo, ostopo, traba. Ik. begi yausgarri. |
yausi (2) | irausi | yausi2 adb. Irausi. Txerria yausi do (bueltatu). Ik. irausi. |
yausi, yausia (1) | erausi | yausi (eta eausi) iz. Erausia, hizketaldi zaratatsua; zalaparta, iskanbila. Ik. erausi (> eausi, yausi). |
yauski | eutsi, heldu, eduki | yauski (Ond Bak). Ald. auski. (agarrar; sostener, apoyar). Ik. autsi. |
yazi, yazten | irazeki | yazi ( eta eazi [Urdiain]) dau ad. Irazeki, piztu. Ald. yazain [Altsasu]; yarrazi [Bakaiku]. Yaztazu sua 'irazeki ezazu sua'. Sua yazik do 'sua irazekirik dago'. Argia yazik autzi dezu 'argia pizturik utzi duzu'. ▲ Sin. piztu. ▼ Anton. hil. |
yaztun, yaztuna | eraztun | yaztun (eta eaztun) iz. Ik. eraztun (> eaztun). |
yelki, yelkitzen (ielki) | eralki | yelki (eta iyelki [Urdiain]) dau ad. Eralki, bahetu. Ina iyelki 'irina eralki'. Ik. yalki (ialki). Ik. baiatik pasatu (> baijatik pasatu). |
yodo biar, yodo biarra | zaran belar, enara belar, kalitxa belar | iodo belar (> yodo bear, yodo bῐar) iz. (Bot.) Zaran-belarra, enara-belarra, kalitxa belar (Chelidonium majus). Garitxwek kentzeko ibiltzen da yodo bearra 'garatxoak kentzeko ibiltzen da iodo belarra [zaran belarra]'. |
yon, yoten | egon | yon (eta eon) 1 da ad. Egon Merkio're badaki yoten (peskadillak). Etxien yoten dia izen baiko lanbide asko. —Bajon? —Bai, yon be yongo da (Ond Bak). Yon ga. Yotia. Zuti o tente yoten da. Ogia yoin da, ogia yonko da. Yoten da lurra estalik. Balin bado. Dotore do jantzik. Arkan dago irina (Ond Bak). 2 Ari izan, jardun. Txakurra jaunkan do. Kantaitan de. 3 Ahalera. Taberna hontan erretzia bajok. – banengon, ba! / banengoken, ba! / banengonen, ba! Banengoken ni! [ya me parecía]. ◆ egon eta egon (> yon da yon). Zarrok, hemen, yon da yon. ◆ (moduren batean; norbaitekin...) yoteko gogo. Egoteko gogoa, egoteko nahia. Ik. yongura. |
yonera, yoneria | egonera*, egoera; giro | egonera* (> yonera) iz. Egoera; giroa. A ze yonerῐa don guaixe! 'a zer egonera [giroa] dagoen oraintxe!' [esaterako, kaleko yoneria uda giroko ilunabarrean]. Ik. egoera. |
yongela, yongelia | egongela | yongela iz. Egongela (LM). |
yongura | egon gura | yongura (eta eongura [?]) iz. Egon gura, egoteko gogoa. (Norbaitekin) yongura '(norbaitekin) egon gura'. Ik. yoteko gogo. |
yosdun, yosduna | erostun, erosle | yosdun (eta yostun [Bakaiku]) iz. Erostuna, eroslea. Ik. yostaile. ▼ Anton. saltzaile, saltzale. |
yosi, yosten (1) | egosi | yosi1 (eta eosi) 1 da/dau ad. Egosi. Yosi be do 'egosi gabe dago'. 2 da ad. Gorputzeko azalaz mintzatuz, minberatu. Aurrak ipurdi guztῐa yosik duka 'haurrak ipurdi guztia egosirik dauka'. |
yosi, yosten (2) | erosi | yosi2 (eta eosi) 1 dau ad. Erosi. || Sardinak yosten gindutzen (Ond Bak). | Merke yosi; gasti yosi. | Hik yositako autua txikiaia dok. | Motor berria yosi, ta ibiltzen ez! 'motor [motozikleta] berria erosi, eta ibiltzen ez!'. Ik. mandatuak egin (> mandatuek in). 2 dau ad. Diru truke norbaitengandik mesederen bat eskuratu. ¬ |
yosiazi (1) | erosarazi | yosiazi (eta eosiazi) dau ad. Erosarazi, erostera behartu. |
yosiazi (2) | egosarazi | yosiazi2 dau ad. Egosarazi, egostera behartu. |
yostaile, yostailia | erosle | yostaile (eta eostaile) iz. Eroslea. Txerri yostailῐa 'txerri eroslea'. ▲ Sin. yosdun, yostun. ▼ Anton. saltzaile. |
yoste, yostia (eoste, eostia) | eroste | yoste (eta eoste) iz. erosi aditzari dagokion ekintza. Gauzak yostῐa nua 'gauzak erostera noa'. Ik. konpra. |
yotziazi, yotziazten / iotziazi | eragotzi arazi | yotziazi ad. eragotzi arazi. (Anaiari etxeko langilea yotziazi in dia kanpoan bizi den arrebak). Ehiziako tranpiek patzia iotziazi ziain 'ehizarako tranpak paratzea eragotzi arazi zioten' |
yozein | edozein | yozein (eta eozein) 1 det. Edozein. Yozein egunetan suston bat eman ber geau 'edozein egunetan sustoren bat eman behar digu'. || Yozein aldeta fateko 'edozein aldetara joateko' (Ond Bak). 2 izord. Yozeinek eztau inko olako bazkairik 'edozeinek ez du egingo holako bazkaririk'. || Yozeini kaso in 'edozeini kasu egin' (Ond Bak). ◆ yozein gauza (eta eozein gauza). (Esapidea) Edozein gauza. Lotsabeikworrek, yozein gauza! 'lotsagabe horrek, edozein gauza!'. |
yozer | edozer | yozer (eta eozer) 1 det. Edozein. 2 izord. Edozein gauza. |
yun (guztia) | egun | yun (guzti zenbatzailearekin) yun guztῐa. Egun osoa, egun guztia. Ik. egun1. Yun guztῐa bota dau oian 'egun guztia bota du ohean'. Yun guztῐa jaten! 'egun guztia jaten!'. |
yuntzi, yuntzia | eultzi | yuntzi1 (eta iuntzi, untzi; ontzia [Altsasu]) iz. (Nekaz.) Eultzia; larrainean jo aurretik edo ondoren, etzanda dauden uzta azaoen multzoa. || Yuntziek iteko larrainan ‘eultziak egiteko larrainean’ (Ond Bak). ◆ yuntziak egin (> yuntziek in). Eultzitu, garia jo. Ik. yuntzitu. ◆ yuntzitan ibili. Eultzi lanetan aritu. |
yuntzi, yuntzia (2) | inuntzi | yuntzi2 iz. Inuntzia, txilarrezko erratza. Ik. ilar-yuntzi. Ald. ilarriguntzi (Iza Alts); ilarrontzi (Ond Bak). [Urdiain]: ilarruntzi eta yuntzi. |
yuntziek in | eultzia(k) egin | |
yuntzitan ibili | eultzitan ibili | |
yuntzitu, yuntzitzen | eultzitu | yuntzitu dau ad. (Nekaz.) Eultzitu, uzta larrainean jo, ahotza eta alea bereizteko. Yuntzitu garia 'eultzitu garia' (Ond Bak). || Gwaindo gariek yuntzitu be dukatzῐu 'oraindik gariak eultzitu gabe dauzkagu'. ▲ Sin. yuntziek in. |
yutsi, yusten | iritsi | yutsi 1 da ad. Millon bat ez emen zan yutsi. Ez zaira hilabetia pasatzeko dirua yusten 'ez zait hilabetea pasatzeko dirua iristen'. Gauzak pintxo nahi, eta ez yusten 'gauzak dotore nahi, eta ez iristen'. Ezaigu yusten. Repartuen, janaia ezpa yusten? 2 dῐa ad. Aurrean norabide berean doanarengana heldu. Yutsi naiz haingana 'iritsi naiz haiengana'. Bῐandu ata naiz bea yutsi tut launak 'berandu atera naiz baina iritsi ditut lagunak'. 3 dau/dῐa ad. Beste baten maila edo neurrira (hazi, handitu, ikasi...) ailegatu. Yutsi dia anaiai eskolan 'iritsi dio anaiari eskolan'. ¬ |
yutsin, yutsina | erauntsi | yutsin (eta iutsin; irutxin [Ziordia]) iz. Erauntsia. [borrasca, tempestad de lluvia, nieve, granizo; hauts yutsina (polvareda)]. Yutsina heldu da; auri yutsina heldu da; harri yutsina, kazkar yutsina, elur yutsina. Ik. borraska; jasa (?). Auts yutsina 'hauts erauntsia'. ¬ |
yuzki, yuzkia | iruzki, eguzki | yuzki (eta iguzki [Altsasu]; iuzki) 1 iz. (Astronomian E larriz idazten da). Iruzkia, eguzkia. Yuzkia. Yuzkiek Lurra argitzen dau. Yuzkia dok gutako jangoikua. Yuzkien berotasuna. 2 iz. Eguzkiaren argia. Yuzkik ezto gaur. | – yuzki aldia 'eguzki aldea'. | – yuzkitan. | – yuzkitá. | – yuzkia yon. | – yuzkia hartu. | – yuzkia ata. Yuzkien ataeria. | – yuzkia sartu. Yuzkien sarreria. | ◆ yuzki zuri. Yuzki txuria, indarbeikwa, bῐotzen eztena 'eguzki txuria, indargabekoa, berotzen ez duena'. | ◆ yuzkien azpien. Ezta ezautu yuzkien azpien horren bekelakoik. ¬ |
yuzkialde, yuzkialdia | eguzkialde | yuzkialde 1 iz. Eguzkialdea, ekialdea. Elizak aldarῐa yuzkialdῐá ibiltzen dai ‘elizek aldarea eguzkialdera ibiltzen dute’. 2 iz. Eguzkiak jotzen duen aldea. Yuzkialdῐá patazu arropoiek sekatzen ‘eguzkialdera paratu itzazu arropa horiek sikatzen’. Ik. egutera. |
yuzkipe, yuzkipia (?) | eguzkipe | yuzkipe iz. Eguzkipea. Yuzkipῐen 'eguzkipean'. Ik. yuzkitan; yuzkien azpien; argipien, argitan. ▼ Anton. itzalpe; ilunpe. ¬ |
zabal-zabala | zabal-zabalik | |
zabal, zabala | zabal | zabal (eta txabal) 1 adj. Bide zabala. Atorra zabala. Ik. laso. ▼ Anton. hestu, medar. 2 adb. Irekirik. Ik. zabalik. Autzi zabalik (Ond Bak). Agwa zabalik 'ahoa zabalik'. Autzi ataia zabalik 'utzi atea zabalik'. ◆ zabal-zabala (eta txabal-txabala) adb. Erabat hedaturik edo barreiaturik; erabat irekita. Or do, zabal-zabala jarrita 'hor dago, zabal-zabala jarrita'. Auztazu laiuek zabal-zabala 'utz itzazu leihoak zabal-zabala'. Ataia, zabal-zabala 'ataria, zabal-zabala'. ◆ zabal-zabala eginda (> zabal-zabala inda). [– zabalik eta zabalduik (bi formak erabiltzen dira. Bereizi)]. |
zabaldu, zabaltzen | zabaldu | zabaldu 1 da/dau ad. Zabalera handiagoa eman. Ezta ain bide estua, ta ezto zabaldu berrik 'ez da hain bide hestua, eta ez dago zabaldu beharrik'. Ik. lasatu. ▼ Anton. hestutu, medartu. 2 da/du ad. Tolesturik edo bildurik dagoena hedatu. Talua zabaltzeko (Ond Bak). Izarak zabaldu. 3 da/dau ad. Ireki. Ataia zabaldu. Denda berria zabaldu dai 'denda berria zabaldu dute'. Ik. iri. ▼ Anton. itxi. – zabalduik. – zabalik. – zabalduazi. 4 da/dau ad. Barreiatu. Ik. barratu. – Bidῐa zabaldu. ¬ |
zabalduazi, zabalduazten | zabalarazi | zabalduazi dau ad. Zabalarazi, zabaltzera behartu. Ataia zabaldwazi in dῐat 'atea zabalarazi egin diot'. |
zabaldura, zabalduria | zabaldura | zabaldura iz. Zabaltzea; horren ondorioa. An zukan errekῐek zabalduria (LM) 'han zeukan errekak zabaldura'. |
zabalera, zabaleria | zabalera | zabalera iz. Zabaltasunaren neurria. Zabalera aundio emaiozu atorrῐorri bizkarraldῐen 'zabalera handiago emaiozu atorra horri bizkarraldean'. |
zabalik | zabalik | zabalik adb. Zabaldurik; irekirik. Gaur zabalik do dendῐa 'gaur zabalik dago denda'. ▼ Anton. itxik / itxita. ◆ zabal-zabalik. Erabat zabalduta. [- zabalik eta zabalduik bi formak erabiltzen dira. Bereizi]. |
zabartu, zabartzen | egurastu | zabartu da ad. Egurastu, airea edo haizea hartu. Zabartu, norbῐa despejatu 'zabartu, norbera egurastu'. Ata za zabartzῐa? 'atera zara zabartzera? [egurastera]'. Ik. despejatu; pixkortu. |
zabor, zaborria | zabor | zabor / zaborra (eta zabur) (a itsatsia?) iz. Zabor montona; zabor pilῐa. Ik. zaburra; zaborreria (> zaborreia, zaburrei) ◆ zaborra kontenedore iz. Zaborrontzia. |
zaborra kontenedore, zaborra kontenedoria | zaborrontzi | |
zaborreia | zaborreria | zaborreria (> zaborreia, zaburreia) iz. Zaborrak, zabor multzoa. Zaborreiak indar haundia deka. Zaborrei ásko do sóru hontán (Ond Bak). Ik. zabor; zikinkeria. |
zaburra, zaburria | zabor | zaburra (a itsatsia) iz. Zaborra. Zaburran bat sartu zaῐra begῐá 'zaborren bat sartu zait begira'. Ik. zabor; zaborreia / zaburreia. |
zaburreia | zaborreria | zaburreria (> zaburreia) iz. Ik. zaburra. ◆ jende zaburreia. Hoi jende xaburreia (koxkorra). |
zaburtegi, zaburtegia (?) | zabortegi | zaburtegi iz. Zabortegia. Zaburtei bat inik do baztarroi, zaborrῐa franko biltzen da or 'zabortegi bat eginik dago bazter hori, zaborra franko biltzen da hor'. |
zagizuri, zagizuria | gabirai | zagizuri [Bakaiku] iz. Gabiraia (Accipiter nisus). Hegazti haundi bat, txita-jantzaile (Ond Bak). Ik. gabilan; usojantzaile. |
zahagi, zahagia | zahagi | zahagi (> zagi) iz. Abere larrua, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, ardoa edo olioa gordetzeko erabiltzen dena. Ardo zagia 'ardo zahagia'. Zagi ardo 'zahagi ardo'. |
zahar, zaharra | zahar | zahar (> zar, xar) 1 adj./iz. Attun zarra 'aitona zaharra'. || Bakaikuko zaharrak kontatzen zeina (Ond Bak). ● Esr. zah. Zarran mutriluen, arraia seguro 'zaharraren mutriluan [butroian] arraina seguru'. ▼ Anton. gazte. 2 adj. (Erkaketetan). Urte gehiago dituena. Ne baindo zarro da 'ni baino zaharrago da'. Zaharrenik zaharren. Niau baindo zarrokwa 'neu baindo zaharragokoa'. 3 adj. Aspaldi sortua edo gertatua. Etxe zarra berritu 'etxe zaharra berritu'. Ze berri? —Zaharrak berri. Kontu zarrak dῐa oiek 'kontu zaharrak dira horiek'. Galtzen fan dῐa oitura zarrak 'galtzen joan dira ohitura zaharrak'. ▼ Anton. berri. 4 adj. Handia. Oi arraila zarra dukana ormῐorrek 'hori arraila zaharra daukana horma horrek. || Oiek esku zarrak dukatzik ba! 'horiek eskutzarrak dauzkak, ba!'. || Lapúr zarrók! (katubairi) (Ond Bak). Ik. zar (tzar). |
zaharberritu, zaharberritzen | zaharberritu | zaharberritu (> zarberritu) dau ad. Zaharra berritu; zaharrari berri itxura eman. |
zaharraldi, zaharraldia | zaharraldi, zahartze | zaharraldi (> zarraldi) iz. Zahartzea, zahartzen den aldia; aguretzea, atsotzea. Agoko min onek eman dwa zarraldi bat 'ahoko min honek eman dit zaharraldi bat!'. Jendi'orrek yan den zarraldi oi! 'jende horrek eraman [jasan, pairatu] duen zaharraldi hori! [izan duen zahartzea]'. Zarraldia eman dῐai disgusto guzti oiek; ikusi besteῐk ezto nola zartu dan 'zaharraldia eman diote disgustu guzti horiek; ikusi besterik ez dago nola zahartu den'. Nolako zarraldia eman dῐan gaitzak! 'nolako zaharraldia eman dion gaitzak!'. |
zaharreia | zaharreria | zaharreria (> zarreia, xarreia) iz. |
zahartu, zahartzen | zahartu | zahartu (> zartu, xartu) da ad. Záhartuik zon baték esánia (Ond Bak). Ik. amindu. ▼ Anton. gaztetu; berritu. |
zahartzaro, zahartzarua | zahartzaro | zahartzaro ([Altsasu] eta zarzaro, zarzarwa [Urdiain]) iz. Giza bizitzaren azken zatia, heldutasunaren ondokoa. |
zahi, zahia | zahi | zahi (> zai) iz. iz. Eho ondoren irinarekin nahasirik gertatzen den ale azal xehatua. Zahi pixkat. Zahiekin zakuba (Ond Bak).|| Zaia jan da putza bero 'zahia jan eta putza bero'. Zaiek leno ez zukan fama onik, bea ezan galtzen da jan iten zan 'zahiak lehenago ez zeukan fama onik, baina ez zen galtzen eta jan egiten zen'. |
zail, zaila | zail | zail 1 adj. Erraza ez dena. Lurreti atatzeko zaila, borrajῐa atatzeko zaila do. || Zail gizentzekuek dia. Erraz gizentzekuek dia. Gauza zailak. Lurra izaten da zaila harrotzeko (Ond Bak). Zail samarra da Bizkaiko eskueria. ▼ Anton. erraz(a). 2 adj. Samurra ez dena. Haragi zaila. Zail samarra. Persona zaila 'pertsona zaildua [correoso, -a]. ▼ Anton. samurra. |
zaildu, zailtzen | zaildu | zaildu 1 da/dau ad. ▲ Sin. konplikatu. ▼ Anton. erraztu. 2 da/dau ad. Basoko lanetan ondo zaildwik de 'basoko lanetan ondo zaildurik daude'. |
zailtasun, zailtasuna | zailtasun | zailtasun 1 iz. ▲ Sin. gogortasun. ▼ Anton. biuntasun. 2 iz. ▼ Anton. erraztasun. |
zain (2) | zain | zain2 (eta zai) adb. Yon zaitez zain 'egon zaitez zain'. Ik. espera (> espea, espῐa). ◆ zain egon (> zaῐn yon; zai yon) 1 Itxaroten egon. Ordu erdi bat zai ta ua etortzen ez! 'ordu erdi bat zain eta hura etortzen ez!'. 2 Zaintzen egon. Zai yonda aurra noiz lokartuko 'zain egon da haurra noiz lokartuko'. |
zain yon / zai yon | zain egon | |
zain, zaina | zain (1) | zain1 1 iz. Sustraia, erroa. Zain eta ondua, lepotik gora arramak (Ond Bak). Pagu'horrek airien dukatzi zainak. Arbolien zainak, ondua o ipurdia, tronkua o gerria ta arramak. Aldakaitzak dia zainan ondoti atatzen dian arramak 'arbolaren zainak, ondoa edo ipurdia, enborra edo gerria eta adarrak. Aldakaitzak dira zainaren ondotik ateratzen diren adarrak'. Ik. sapi. – zaineti ata 'errotik atera' (arrancar de cuajo). 2 iz. Odola dabilen hodia. Bernako zainak lertzeko zorien dukatzi 'bernako [bernatako] zainak lehertzeko zorian dauzka'. 3 iz. Giharra hezurrari itsasteko egitekoa duen zuntz sorta. – eztarriko zainak. – lepozaina. 4 iz. Nerbioa. Ik. nerbio. |
zaindu, zaintzen | zaindu | zaindu (eta zeindu, zaitu) 1 dau ad. Zaintzak kazulῐa 'zaindu ezak kazola'. 2 da ad. Zaindu zῐaure bua 'zaindu zeure burua'. Ik. kasu egin (> kasoin); atenditu; zeindu. |
zaintsu, zaintsua | zaintsu | zaintsu 1 adj. Zain asko dituena; zainak eta giharrak larruazalean nabari zaizkiona; indartsua. Zaintsua, zain asko dukatziena, dana zaina 'zaintsua, zain asko dauzkana, dena zaina'. 2 adj. (Landareez mintzatuz). Zaῐn askoko plantῐa da; zaintsua 'zain askoko landarea da, zaintsua'. |
zaintzaile, zaintzailia | zaintzaile | zaintzaile 1 iz. Zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona. Ik. kasoitaile; kasointzaile. 2 (Izenondo gisa). |
zaio, zaiua | zeio | zaio (> zayo) iz. Zeioa, aitzur txiki baten antzeko lanabesa, zurginak zura arbastatzeko erabiltzen duena. Ik. aza2; azalki. |
zaitu, zaitzen | zaindu | zaitu dau ad. Zaindu. Ik. zaindu / zeindu. |
zaizkizu; zaizkio (...) | [izena galdetzeko / emateko adizkiak] | zaizkizu, {zaizkio...} Izena galdetzeko adizkiak; izena emateko adizkiak. Ik. izen. NOR-NORI saileko pluraleko adizkiak baliatzen dira izena galdetzeko, eta izena emateko: {zaizkia (> zaizkῐa), zaizkik / zaizkin, zaizkizu, zaizkio, zaizkiu (> zaizkῐu), zaizkizai, zaizkie}. Nola zaizkizu? 'nola deitzen zara? / zein da zure izena'. Nei «Mari» zaizkῐa 'ni «Mari» deitzen naiz'. «Ilbeltza» zaizkio Burundan «urtarrilai» '«ilbeltza» deitzen zaio Burundan «urtarrilari»'. Galdetu iozu nola zaizkion 'galdetu egiozu [galde iezaiozu] nola deitzen den / zein izen duen'. |
zajau haundi, zajau haundia | zamau | |
zajau txiki, zajau txikia | ezpainzapi, ahozapi | |
zajau, zajaua | zamau, mahai-zapi. 2 ahozapi | zajau iz. Zamaua. ▲ Sin. mantel. || (pl.) Zajauek [mantelería, juego de mantel y servilletas]. ◆ zajau haundi. Zamaua. Ik. mantel; hule. ◆ zajau txiki. Ezpainzapia, ahozapia. ▲ Sin. serbilleta. Ik. eskuzatar. ◆ elizako zajau. Mezako Ofertorioan erabiltzen den zamaua (Ond Bak). Bere azpiyan yaten zuten olata mezakuen. Elizako zajaua da kutxa gainetan ibiltzen dana. |
zakar, zakarra | zakar | zakar (eta xakar) 1 adj. Itsusia. ▼ Anton. ederra, polita. 2 adj. Izaera zakarra; inolako gozotasunik agertzen ez duena. Zakar xamarra zan 'zakar samarra zen' Ik. basurda. Bero zakarra. Egwaldi zakarra 'eguraldi zakarra'. ▼ Anton. gozo(a). ◆ zakar-ipurdi. Aldeintzan, zakar-ipurdioi! (alkarrekin hasarratzen zianien) 'alde egin ezan, zakar-ipurdi hori! (elkarrekin haserretzen zirenean)' (LM). |
zakarkeia | zakarkeria | zakarkeria (> zakarkeia) iz. Zakartasun gaitzesgarria; pertsona zakarrari dagokion egitea edo esana. Zakarkeietan daile beti 'zakarkerietan dabil beti'. Zakarkeia ta modu txarra besteῐk eztukatzi 'zakarkeria eta modu txarra besterik ez dauzka'. |
zakartu, zakartzen | zakartu. 2 itsustu | zakartu 1 da/dau ad. Zakar bihurtu, laztu. Egwaldia zakartu 'eguraldia zakartu'. 2 (eta xakartu) da ad. Edertasuna galdu, itsusi edo itsusiago bihurtu. Leno majῐo zan; zakartu in da 'lehenago ederrago zen; zakartu egin da'. |
zaku, zakua | zaku | zaku 1 iz. Irina, zaku batien... Eta... sartu zahien zakuben; irinakin zakuba... eta zahiekin zakuba (Ond Bak). | «Hi, zakua hutsik ez duk zutik egoten!» esaten ziken Pello Zabala frailῐek, ta orrengeiti laitzen emen ziken, zakua bete ta zutik mantenitzeko '«hi!, zakua hutsik ez duk zutik egoten» esaten zian Pello Zabala fraideak, eta horregatik leitzen omen zian, zakua bete eta zutik mantentzeko'. Ik. zakutela. 2 iz. Zorro horren edukia; neurria. Zakua patata. Trukien zaku sarrak ematen zen. – zakuzar. Zakuzarrain modwa do jantzik. |
zakukada, zakukadia | zakukada | zakukada iz. Zakuaren edukia. Bost zakukada patata ata tu sailῐortan 'bost zakukada patata atera ditugu sail horretan'. Soinῐen zakukadῐa artuta 'soinean zakukada hartuta'. |
zakukan | zakuka | zakukan adb. Zakuka; zakuetan, kopuru handian. Zakukan ekartzen genduzen gaztinak 'zakuka ekartzen genituen gaztzainak'. |
zakutela, zakutelia | telazko zaku | zakutela iz. Telazko zakua, oihalez eginiko zakua edo poltsa, neurri txiki eta erdikoa. Ik. zaku; bolsa; zakuto. Misazko zakutelak, urdaiazpikwek sartzeko 'mihisezko zakutela, urdaiazpikoak sartzeko'. Zakutelan ekartzen dot ogia 'zakutelan ekartzen dut ogia'. |
zakuto, zakutua | zakuto | zakuto iz. Zaku edo zorro txikia, bereziki bidaietan-eta erabiltzen dena. ▲ Sin. makuto. ¬ |
zaldi zuri, zaldi zuria | logura (txomin) | zaldi zuri iz. (Haur.) Logura, lo egiteko gogoa. ◆ zaldi zuria heldu [etorri]. Logalea, lo egiteko gogoa etorri. Eldu zaizu zaldi zuria 'heldu zaizu [badatorkizu] zaldi zuria [logura]'. Ume oni eldu zaio zaldi zuria 'ume honi heldu zaio [badatorkio] zaldi zuria'. Ik. logure. [OEH. ZALDI ZURI. Cama, en lenguaje infantil BU Arano]. |
zaldi, zaldia | zaldi | zaldi iz. (Equus caballus). Ik. bihor; kaballeria (> kaballeia). |
zaldiki, zaldikia | zaldiki | zaldiki iz. Zaldi okela. Ezto oituraik zaldikia jateko 'ez dago ohiturarik zaldikia jateko'. |
zaldiko-maldiko | zaldiko-maldiko | |
zaldiko, zaldikua | zaldiko | zaldiko adj./iz. Karta jokoan, zalduna. Zaldiko kopῐa 'zaldun kopa'. ◆ zaldiko-maldiko. Haur jolasa (LM). |
zaldikuma, zaldikumia | zaldikume | zaldikuma iz. Zaldikumea. Ik. behoka (> bioka); pottoko. |
zale, zalia | zale | |
zaletasun, zaletasuna | zaletasun | zaletasun iz. Zerbaiten edo norbaiten zalea izatea, zerbaitetarako edo norbaitenganako joera edo atxikimendua. Amak zaletasun aundia duka musikako 'amak zaletsun handia dauka musikarako'. Ik. afizio. |
zaletu (?) | ||
zalke, zalkia | zalke | zalke iz. (Bot.) Lekadunen familiako landare igokaria, lore arrosa handiak ematen dituena, gari sailetan, belardietan eta bide bazterretan hazten dena (Vicia sativa). ▲ Sin. beza. ◆ zalke beltz. Berez o erein be sortzen dana; zikina da (Ond Bak). ◆ zalke zuri. (Bot.) Ereinda etortzen da; hau ezta zikina. Biek animaliendako dia (zuri eta beltza) (Ond Bak). |
zaloi, zaloia | zaloi(n), zalu (?) | zaloi adj. Planta onekoa, itxura onekoa. Zaloia, planta onekwa 'zaloia, planta onekoa'. |
zama, zamia | azao | zama iz. Azaoa. Orbel zamῐa. Bear zamῐa 'belar zama'. Ik. bal; espal; sorta. |
zamailu | zamaleuli, mandeuli | zamailu [Ziordia] iz. Zamaleulia, euliaren antzeko intsektu zapala, marroia eta distiratsua, batez ere zaldi eta abelgorriei ipurdi aldean eransten zaiena eta mihi zorrotz eta xurgatzailea duena (Hippobosca equina). Ik. mandaiauli; itauli. |
zamaka / zamakan | azaoka, zamaka | zamaka(n) adb. Azaoka. Orbela, zamaka-zamaka, gurdien patu 'orbela, azaoka-azaoka, gurdian paratu'. |
zamarra, zamarria | zamar (1) | zamarra (a itsatsia) iz. Jaka moduko jantzia. |
zana | zena | zana (Mugatua) Zena; hildako bat aipaten denean erabiltzen den aposizioa. Gwe ama zana bizi balitz gwai egun urte ibilko zituen 'gure ama zena bizi balitz orain ehun urte ibiliko [izango] zituen'. |
zanaoria | azenario | zanaoria iz. Azenarioa (Daucus carota subsp. sativus). |
zanbrada, zanbradia | bizkarkada (karga) | zanbrada iz. Bizkarrean jasotzen den karga. Ik. bizkarkada; soinkada. |
zanbro, zanbrua | zanbro* | zanbro adj./iz. Landareengatik hitz eginez, emankorra ez dena, fruiturik ekartzen ez duena. Patata zanbrwa, patataik ematen eztuena. Ezta gauza bῐa patata zanbrwa ta patata bortῐa. |
zanbrotu, zanbrotzen | zanbrotu* | zanbrotu da ad. Landareengatik hitz eginez, zanbro bilakatu, ez-emankor bihurtu. Gwe patatῐa zanbrotzen dua 'gure patata zanbrotzen doa'. Patatῐa zanbrotu iten da patata azia zarra baldin bada 'patata zanbrotu egiten da patata hazia zaharra baldin bada' [hazi zaharra: berritu ez den hazia; leku berritik ekarritakoa da hazi berria]. |
zanbulu, zanbulua | zanbulu | zanbulu iz. Bi soka edo katetatik zintzilik paratzen den esertokia, kulunkatzeko erabiltzen dena. Erriko parkῐen zanbulu berriek patu tuai 'herriko parkean zanbulu berriak paratu dituzte'. |
zanbuluka(n) | zanbuluka | zanbuluka(n) adb. Zanbuluak eginez. Ik. irrinkaxketan; gurdilafraikan. ◆ zanbulukan ibili. Zanbuluka egin. Gustwa ibiltzen da zanbulukan 'gustura ibiltzen da zanbuluka'. Ik. irrinkaxketan ibili; gurdilafraikan ibili. |
zanbulukan ibili | zanbuluka ibili | |
zandala baba, zandala babia | zaldale baba | |
zandale, zandalia | zaldale | zandale iz. Zaldalea; abereei ematen zaien bazka lehorra. Ik. pensu. Lepizko zandalῐa ematen zῐan beieiri, gῐo agotza ta bῐar sekwa 'lehendabiziko zaldalea ematen zien behiei, gero ahotza eta belar sikua'. || (Ond Bak) {pienso de grano, se opone a 'forrajia'}. Artuzko, babazko, eruzko, galondarrezko, garizko, zalkezko pentsua. ◆ zandala baba iz. Zaldale baba. Zandala babῐa [Urdiain]. |
zanga | zanga (2) | zanga onomat. Hurrupatzean egiten den hotsaren onomatopeia. Ik. furrut. ◆ zanga-zanga edan (> zanga-zanga yan). Zanga-zanga edan. Ik. tuka-tuka edan. |
zangano, zanganua | erlamando, erle nagi | zangano iz. Erlamandoa, erle arra. Zanganwek eztai pikatzen 'zanganoek [erle arrek] ez dute pikatzen [ziztatzen]'. Erlotz aurrῐen agertu dῐa ilik zangano guztiek 'erlauntz aurrean agertu dira hilik zangano [erlamando] guztiak'. |
zangilargo, zangilargua | zangoluze, hanka-luze | zangilargo adj. Zangoluzea, zango luzeak dituena. Ik. hanka luze. |
zanja-zulo, zanja-zulua | zanga, zanga-zulo | |
zanja, zanjia | zanga | zanja iz. Zanga. ◆ zanja-zulo. Zanga, zulogunea. |
zankada, zankadia | pauso, oinkada | zankada iz. Oinkada luzea, pauso luzea. Ik. pauso. |
zankalatraba | zangalatrau (?) | zankalatraba adb. Zangalatrau, zangoak eserlekuaren alde banatara jarriz eserita. Ik. zankarriko; zankarte. |
zankarriko | zangalatrau | zankarriko adb. Zangalatrau; zangoak eserlekuaren alde banatara jarriz eserita. Ik. zankarte; zankalatraba (?). ◆ zankarriko jarri. (Ond Bak) [& Urdiain]. Malῐen, zankarriko 'magalean, zankarriko. |
zankarte, zankartia | zangarte*, hankarte; 2 zangalatrau | zankarte (eta xankarte) 1 iz. Hankartea. Ik. iztarrarte. 2 adb. Zangalatrau. Astwen, zankarte itxota 'astoan, zangalatrau igota'. Ik. zankarriko; zankalatraba. |
zankatu, zankatzen | zankatu da/dau ad. Labadorῐa zankatu. | |
zanko, zankua | zango | zanko iz. (Iza Alts) Zangoa. Ik. hanka. |
zanpa | zanpa, danba | zanpa onomat. Kolpe gogor baten, eztanda baten edo eroriko baten onomatopeia. Zanpa! bota da lurrῐá 'zanpa! bota da lurrera'. |
zanpa-zanpa / zinpi-zanpa | zanpa-zanpa | zanpa-zanpa (eta zinpi-zanpa) adb. Etengabe, gelditu gabe. Elurketan do, zanpa-zanpa 'elurketan dago, zanpa-zanpa'. || Etengabe jotzearen onomatopeia. Emaiok alfonbrῐorri, zanpa-zanpa! 'emaiok alfonbra horri, zanpa-zanpa!'. |
zanpatako, zanpatakua | zanpateko | zanpatako iz. Zanpatekoa. A ze zanpatakwa eman dῐa 'a zer zanpatekoa eman dio'. Ik. danbateko. |
zanpatorta, zanpatortia / zanpatorto, zanpatortua | lodikote, potzolo | zanpatorta (Generoa hartzen du [aztertu]). adj. Hoi nesaki zanpatortia; ezin ibili do. |
zanpuztu, zanpuzten | zapuztu | zanpuztu dau ad. Zapuztu, hegaztiak habia arbuiatu, baztertu. Kafia zanpuztwik do; kafia autzita eta arrontzak galduta 'habia zapuzturik dago, habia utzita eta arrautzak galduta'. || – Asko janda, zanpuztu (?). |
zantzu | zantzu | zantzu ◆ zantzuan egon / ibili (> zantzuen yon, ibili) (-en atzizkiaren eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Or do katua geldi-geldi espῐa, xauen zantzuen 'hor dago katua geldi-geldi esperoan, saguaren zantzuan'. Janaien zantzuen ‘janariaren zantzuan’. Ik. arrastoan (> arrastwen). ◆ zantzuan (joan...) (> zantzuen fan). Bila. |
zantzuen fan | zantzuan joan | |
zantzuen yon / ibili | zantzuan egon | |
zapal, zapala | zapal | zapal 1 adj. Ohikoa baino garaiera txikiagoa duena. 2 adj. Zapaldua bezala dagoena. ◆ zapal-zapala adb. ◆ zapal-zapala egin (> zapal-zapala in). Erabat zapaldu. |
zapalaldi, zapalaldia | zapaldi | zapalaldi iz. Zapaldia; zapaltzea, zapaltze aldia. Mazwekin buztin enpapatuai zapalaldi bat eman 'mazoarekin buztin enapatuari [bustiari] zapalaldi bat eman'. |
zapaldu, zapaltzen | zapaldu | zapaldu (eta zapatu [Altsasu]) 1 dau ad. Lurrean dagoen zerbaiten gainean oina jarri; oin azpian erabili. Nola ez dezun txakurran kakoi zapaldu! 'nola ez duzun txakurraren kaka hori zapaldu!'. 2 dau ad. Gainean jartzen den zerbaiten bitartez sakatu, zanpatu. 3 da ad. Zapalago bihurtu, trinkoago bihurtu. Lurra iten da zapaldu (Ond Bak). 4 dau ad. Azpian hartu, mendean hartu edo eduki. ¬ |
zapaltzaile, zapaltzailia | zapaltzaile | zapaltzaile adj./iz. Zapaltzen duena; bereziki, norbait indarrez zapaldua daukana. Jende zapaltzailia izan dῐa oiek beti 'jende zapaltzaile(a) izan dira horiek beti'. |
zapar, zaparra | zapar, sapar | zapar iz. (Bot.) [matorral]. Zapar, arbol mehea: urritza, pago gaztia; sasi eztienak, zaparrak dia (Ond Bak). Hesiek zaparrakin iten zian 'hesiak zaparrarekin egiten ziren'. Ik. sasi. ◆ zaparrak hartu. Baswa zaparrak artu 'basoa zaparrak hartu'. Leno sorwa zana, zaparrak artu dau 'lehenago soroa zena, zaparrak hartu du'. Ik. larrak hartu. |
zapardi, zapardia | zapardi, sapardi | zapardi iz. Zaparra dagoen eremua. Zapardi, arbol meheak sarri den lekua (Ond Bak). |
zaparrada, zaparradia | zaparrada | zaparrada iz. Euri jasa. Atzo atsaldῐen zaparrada galantak bota zituen 'atzo arratsaldean zaparrada galantak bota zituen'. ◆ yauri zaparrada iz. Euri zaparrada. Yauri zaparrada majwa bota dau 'euri zaparrada majoa bota du'. Ik. yauri yutsin. |
zapata, zapatia | zapata | zapata iz. Larruzko oinetakoa, oina orkatilaraino estaltzen duena. Zapata parῐa 'zapata parea'. |
zapatain koxkor, zapatain koxkorra | zapatari arrunt | zapatain koxkor [Altsasu] iz. Zapataria; erreka eta ibaietako ur geldien gainean ibiltzen den intsektu hankaluzea (Gerris lacustris; Gerris sp.). |
zapatain, zapataina | zapatagin | zapatain [Altsasu, Bakaiku] iz. Zapatagina; zapataria. |
zapatero, zapaterua / zapatera, zapateria | zapatari | zapatero, -a (Generoa hartzen du: zapatero, -rwa; zapatera, -rῐa) iz. Zapataria; zapatagina; zapata-konpontzailea. Leno, erri gaienetan yoten zan zapaterwa 'lehenago, herri gehienetan egoten zen zapataria'. Ik. zapatagin (> zapatain). |
zapatilla, zapatillia | zapatila | zapatilla iz. Zapatila, txapina. Etxeko zapatillak 'etxeko zapatilak'. |
zapatu | zapatu, zapaldu | zapatu dau ad. Zapaldu, sakatu (Iza Alts). Ik. zapaldu. |
zapi (2) | zapi | zapi interj. Katua uxatzeko erabiltzen den hitza. Katua uxatzeko: zapi emendi! 'katua uxatzeko: zapi hemendik!'. ▼ Anton. mis / mix; mitxina. |
zapi, zapia (1) | sabi | zapi iz. (Bot.) Sabia; landare sortu berria. Mintegian jaiotzen dan sagar-planta da zapia. Gió/geó txertatu iten da (Ond Bak). |
zapla | zapla | zapla 1 onomat. Masailekoaren edo ukaldiaren onomatopeia. 2 onomat. Bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. |
zaplastako, zaplastakua | zaplazteko | zaplastako iz. Zaplaztekoa. Ik. blastako; belarriondoko. |
zaplastakokan | zaplaztekoka | zaplastakoka(n) adb. Zaplaztekoka. Zaplastakokan ibil dῐa ebein artῐa 'zaplaztekoka ibili dira euren artean'. ▲ Sin. blastakokan. |
zapo pitxilita, zapo pitxilitia | txikori-belar | |
zapo ziza, zapo zizia | marasmio jangarri, hankaluze | |
zapo, zapua | zomorro, intsektu | zapo iz. Intsektua, zomorroa. Ik. bitxo txiki; eskarabajo. ◆ zapo pitxilita iz. (Bot.) Txikori belarra (?). ◆ zapo ziza. (Mikol.) Marasmio jangarria, hankaluzea (Marasmius oreades). Korrotan ta iladan atatzen dῐa zapo-zizak 'korroetan eta ilaran ateratzen dira zapo-zizak'. |
zar-zar-zar | bar-bar | zar-zar-zar adb. Euri-hotsaren onomatopeia. Yauria deka zár-zar-zar 'euria dakar zar-zar-zar'. Ik. bar-bar-bar; far-far-far. |
zar, zarra | tzar (?) | zar 1 adj. (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa, ezartzen den hitza). Tzarra (?). Tonto zar, tonto zarroi!. Alfer zar 'alfertzar' (EUS HIZ: alfer tzar). Kontuen ibil adi, asto zarrroi 'kontuan ibil hadi, astotzar hori'. 2 adj. Adkor. Handia. Gerra zar bat. Gezur zar bat sartu dῐa 'gezur tzar bat sartu dio'. Arrapatu dot gripe zar bat! 'harrapatu dut gripa zar bat!'. |
zarba, zarbia | zarba (*), zurkaitz, arba | zarba iz. Zurkaitza, arba, hurritz arba, gehienetan; landare lekadunei-eta euskarri gisa alboan jartzen zaien makila edo zutoina. Aurten'e zarbakin patu tu indiabak 'aurten ere zarbekin paratu ditugu indabak'. |
zarpa, zarpia | atzapar. 2 arra | zarpa 1 iz. Atzaparra. Ik. atzapar. 2 iz. Arra; zabalduriko eskuan, hatz lodienaren eta txikienaren arteko bitartea, luzera neurri gisa erabilia izan dena. |
zarpakan | arraka* (arraz neurtuz) | zarpakan adb. Arra edo zehe baten luzerarekin neurtuz. |
zarpeatu, zarpeatua | zarpiatu | |
zarpeatu, zarpeatzen | zarpiatu | zarpeatu 1 dau ad. (Eraik.) Zarpiatu. Paretak zarpeatu 'paretak zarpiatu'. Ik. errebokatu; raseatu; luzitu. 2 iz. |
zarraplastakan (?) | arrapastaka, zarrapastaka (OEH) | zarraplastakan adb. Arrapastaka, gehiegizko presaz eta nolanahi (?). |
zarrastada, zarrastadia | zarrastada, zarrasta | zarrastada iz. Urradura, urratua; tarratada, oihaleko edo arropako urratua. Soinekwai zarrastadῐa in dῐat 'soinekoari zarrastada egin diot'. |
zarrastako | zarrastada | zarrastako iz. Zarrastada. ▲ Sin. tarratako. |
zart | zart | zart 1 onomat. Bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. 2 onomat. Kolpe baten, eztanda baten edo zerbait haustearen onomatopeia. ◆ zart egin (> zart in) dau ad. Lehertu, eztanda egin. Zart in dwa 'zart egin dit'. |
zartada, zartadia | zartada | zartada 1 iz. Kolpea. ▲ Sin. zartako. 2 iz. Giharretako uzkurdura. |
zartai, zartaia | zartagin | zartagi (> zartai [Urdiain], zartagi [Bakaiku]) iz. Zartagina. ◆ zartagiti(k) pasatu (> zartaiti pasatu). Janari bat arin frijitu eta gorritu. ● Esr. zah.* «Nork nori? Zartagi zarrak pertzari: ua ortik, beltz ori». ● «Bera dena bestei; zartagi zarrak pertzari: ipur-beltz». |
zartaikada, zartaikadia | zartaginkada | zartagikada (> zartaikada) iz. Zartaginkada, zartagin baten edukia. Papaki zartaikadia prepatu dau gosaitako 'papaki [txerriaren lepapeko urdaia] zartaginkada preparatu du gosaritarako'. |
zartaiti pasatu | zartaginetik pasatu (arin frijitu; erregosi) | |
zartako, zartakua | zartako | zartako iz. Zartako bat eman dῐa mutur-muturrῐen 'zartako bat emen dio mutur-muturrean'. Zartako batekin itxi dau ataia 'zatako batekin itxi du ataria'. Indar aundiekin eman zian zartakwa 'indar handiarekin eman zion zartakoa'. ▲ Sin. zartada, golpe zar, estakazo, ostia. |
zartana, zartania | danbolin, sartan | zartana (eta zartan [Bakaiku]). Danbolina, sartana; gaztainak erretzeko galdaratxoa. Gaztinak erretzeko zartana 'gaztainak erretzeko zartana [danbolina] (Ond Bak). |
zartatu, zartatzen | zartatu | zartatu da/dau ad. Pitzatu, arrakalatu. Baldosῐa zartatwik 'baldosa zartaturik'. Ik. arrailatu; lehertu. |
zata txiki / zata txikiek | zata txiki | |
zata, zatia | zata (2) | zata iz. (pl) Abarka moduko gomazko oinetakoa. Zatak. ◆ zata txiki. Gomazko oinetakoa, batez ere oinaren azpialdea babesten duena eta soka baten bidez zangoaren behealdean lotzen dena. Ik. abarka. Zata txikiek jantzita. |
zatamantar, zatamantarra | azpantar, mantar | zatamantar iz. Batez ere pl. Azpantarra, mantarra; orkatilatik belaunerako zango zatia estaltzen duen jantzia. Zatamantarrak. Ik. polaina. {Zatamantarrak, polainas de lana. JMS}. |
zatar, zatarra | zatar | zatar 1 iz. Trapu zaharra. Ekartzak zatarroi. Ik. trapu; esku zatar. 2 adj. Zarpaila, arlotea. Jende zatarra. |
zati, zatia | zati | zati iz. 1 iz. Zerbait haustean, ebakitzean edo banatzean gertatzen diren gauzetako bakoitza. Ik. puska; zuztur. 2 iz. Gauza batez mintzatuz, gauza horretatik bereiz daitekeen edo berezitzat har daitekeen osagaia. Ik. parte. |
zatikan | zatika | zatikan adb. Zatika, hainbat zatitan, ez osorik; ez dena batera. Ik. puskakan. |
zatitu, zatitzen | zatitu | zatitu 1 da/dau ad. Zatietan bereizi. Ik. puskatu; txikitu. 2 dau ad. Ik. partitu; banatu; dibiditu. ¬ |
zayo | zeio | zayo [Bakaiku] iz. Zeioa; zura arbastatzeko lanabesa. Ik. zaio. |
zazi! | (zoaz) auskalo | zazi interj. (Esapidea) Zoaz [zoaz jakitera (?)], auskalo esanahiarekin. Zazi nola zan! 'zoaz (jakitera) nola zen'. ▲ Sin. fan da bila, jakintazu / jakintzak/n, batek daki, auskolo. |
zazpi | zazpi | zazpi 1 zenbtz. Sei eta bat, 7. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan zazpigarrena. 3 (Data adierazteko). Ilan zazpien 'hilaren zazpian'. Gaur zazpi dukatzi ilak 'gaur zazpi dauzka hilak'. 4 (Ordua adierazteko). Goizeko zazpitan 'goizeko zazpietan'. Zazpi terditan 'zazpi eta erdietan'. |
zazpiegun | zazpiehun | zazpiegun 1 zenbtz. Zazpiehun, zazpi bider ehun. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan zazpiehungarrena. |
zazpigarren, zazpigarrena | zazpigarren | zazpigarren 1 ord. Zerrenda batean aurretik sei dituena (7.). 2 adb. Zazpigarren lekuan. |
zazpiko, zazpikua | zazpiko | zazpiko 1 iz. Zazpik osaturiko gauza. 2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko zazpi irudi dituena. Zazpiko kopῐa (karta jokoan). |
zazpina | zazpina | zazpina banatz. Bakoitzari zazpi, bakoitzak zazpi. |
zazpinaka(n) | zazpinaka | zazpinaka(n) adb. Zazpinako multzoetan. |
zaztada, zaztadia | sastada | zaztada iz. Sastada; gauzaki sarkor batez eginiko zauria. Ik. ziztada; pintxazo. |
zaztar, zaztarra | sastar | zaztar (eta xaxtar [Urdiain]; txastar, xastar [Altsasu]) adj. Sastarra, txikia, balio gutxikoa. Jende zaztarra, jende kaxkarra (LM). Ik. kaxkar. || {txastarra Lo pequeño y despreciable (Iza Alts)}. |
ze | ze | ze 1 det. (Galdetzailea). Zein, zer: Ze kontu? (Ond Bak). Ik. zer. 2 Ezen, zeren; zergatikoa adierazten duen hitza. Hainbestendako iten dai errosariua, (ze) ezta sekula hasten (Loiolako Irratian) (Ond Bak). |
zea / zia | zera | zera (> zea, zῐa) iz. Gogoratzen ez den hitz baten ordez erabiltzen dena. (Jokatu egiten da. Ik. zeo.) zeak; zean... 'zerak; zeran...'. ◆ bai zera!, bai, zera! (> bai, zea; bai, zῐa). ◆ ez zera!, ez, zera! (> ez, zea; ez, zῐa). ◆ zera ere bai! (> zea're bai). ◆ zera baino ere (izond.)-ago (zea baindo're (izond.)-o). Zea baindo're tontwo 'zera baino tontoago'. |
zeau | zeu | zeau (eta zῐau) izord. zu izenordainaren era indartua. Zῐau izan za 'zeu izan zara'. |
zeau, ziau | zeu | zeau (> zῐau) 1 izord. Zeu, zu izenordainaren era indartua. 2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). |
zebatu, zebatzen | zebatu 1 da/dau ad. Zaletu. Zebatuik do haurra (kamelotá..., telebisiua ikusten; ordenadoriekin ibiltzen) [?]. | |
zebeik | zeuek | zebeik izord. Zeuek; zek 'zuek' izenordainaren era indartua. |
zebein | zeuen | zebein izord. Zeuen. Despeitazai zebein lana 'despeditu [amaitu] ezazue zeuen lana'. |
zegatu, zegatzen | buxatu | zegatu da/dau ad. Buxatu; Hodi edo kideko batean oztopo bat jarri. Ik. itxi; ataskatu; pasoa itxi (> paswa itxi). |
zein | zein. 3 zeinen | zein 1 det. (Galdetzailea). Mota bereko zenbait gauzaren edo pertsonaren artean hautatzeko hitza. Zein naio dezu? 'zein nahiago duzu?'. 2 izord. Nor? Zein izan da? 3 adb. Zein (harridurazkoa), zeinen. Ai, zein polita! (LM). 4 izord. (bere-ren ezkerrean). Bakoitza. Zein be alde 'zein bere alde; bakoitza bere alde'. ◆ zein baino zein ...-ago (> zein baindo zein ...-o) 'zein baino zein ...-ago'. Zein baindo zein gaio daitza sorwen 'zein baino zein gehiago dabiltza soroan. Zein baindo zein aundio dῐa 'zein baino zein handiago [handiusteago] dira'. |
zeindu, zeintzen | zaindu | zeindu (eta zaindu) dau ad. Zaindu, norbaiten edo zerbaiten arta hartu. Etxῐa zeindu, gobernatu 'etxea zaindu, gobernatu'. Ik. kasu egin (> kasoin); gobernatu; zaindu. |
zek | zuek | zek izord. Zuek; pluraleko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean dituen entzuleak adierazten dituena. Ik. zebeῐk. |
zekor, zekorra | zekor | zekor (eta txekor) iz. Ik. bigai; ergi. |
zelai, zelaia | zelai | zelai (eta txelai) iz./adj. Eremu laua edo lau samarra. Txelai ortan inko du itxana 'zelai horretan egingo dugu itxana [atsedenaldia]'. Zelai-zelaia da parajῐoi 'zelai-zelaia da paraje hori'. Ik. plano. |
zelaitu, zelaitzen | zelaitu | zelaitu dau ad. Lurra, bidea zelaitu. Malkorrak zelaitu 'malkarrak zelaitu'. Ik. berdindu. |
zelatan | zelatan | zelatan adb. Zelatatzen. Laiotan, zelatan 'leihotan, zelatan'. Nesaki txikiek aundiokuek zelatan 'neska txikiak handiagokoak zelatan'. Fuera emendi, mukizuok; beti zelatan! 'fuera hemendik, mukizuok; beti zelatan!'. |
zelatu zelatzen | zelatatu | zelatu dau ad. Zelatatu. Ik. espiatu. |
zelatzaile, zelatzailia | zelatari | zelatzaile iz. Zelataria. Ik. espia. [Aztertu forma zehatza. OEH: zelatatzaile. Eta zelatu = zelatatu]. |
zelebratu, zelebratzen | ospatu | zelebratu dau ad. Ospatu. |
zelebrazio, zelebraziua | ospakizun | zelebrazio iz. Ospakizuna. |
zelebre, zelebria | zelebre | zelebre (eta xelebre) adj. Barregarria, bitxia, ohikoa ez dena. Jende zelebre asko jek emen 'jende zelebre asko zaudek hemen'. |
zelebrekeia | zelebrekeria | zelebrekeria (> zelebrekeia, xelebrekeia) iz. ▲ Sin. barregarrikeia; tonteia. |
zenbagarren in | zenbatgarren egin | |
zenbagarren, zenbagarrena | zenbatgarren | zenbatgarren (eta zenbagarren) ord. (Galdetzailea). Errezkako zenbagarrena za? 'errenkadako zenbatgarrena zara?'. Ik. -garren. ◆ zenbatgarren egin (> zenbagarren in). —Zenbatgarren in dau korrika apustuen? —Laugarren in dau' —zenbatgarren egin du korrika apustuan [lasterketan]? —Laugarren egin du'. Ik. klasifikatu. |
zenbait | zenbait | zenbait (eta zenbeῐt) 1 zenbtz. zehaztgb. Batzuk. Zenbait etxetan... 2 (Izenordain gisa) Zenbaῐtek baluka kardu au jateko 'zenbaitek balu kardu hau jateko'. ◆ zenbeitek izord. Zenbaitek. Misazko oial au baluka zenbeitek 'mihisezko oihal hau balu zenbaitek'. |
zenbaitez ...-o | zenbat eta ...-ago | |
zenbana | zenbana | zenbana banatz. (Galdetzailea). Zenbat bakoitzak? Zenbat bakoitzari? Zenbana tokatzen zaigu? 2 banatz. Zenbatean. Zenbana jok arrontza dozenῐa? 'zenbana zagok arrautza dozena?'. Zenbana do sardina kilwa? 'zenbana dago sardina kiloa?'. Ik. zenbatean (> zenbatῐen). |
zenbat | zenbat | zenbat 1 zenbtz. (Galdetzailea). Zer kopuru? Zenbat aldiz esan ber dezut? 'zenbat aldiz esan behar duzut?'. Kilwek zenbat balio dau? 'kiloak zenbat balio du'. 2 zenbtz. (Harridura-esaldietan edo kidekoetan, kopuruaren handia adierazteko). Zenbat kilometro in tuen oneskio! 'zenbat kilometro egin dituen honezkero!'. Bazendakiai zenbat lan in ber izaten zan! 'bazenekite zenbat lan egin behar izaten zen!'. 3 (Aditz baten osagarri). Zer kopurutan. Zenbat nai dῐan! 'zenbat nahi dion [duen]!'. ◆ zenbaitez ...-o konp. Zenbat eta ...-ago. Zenbaitez irrutio ta obeto 'zenbat eta urrutiago hobeto'. Zenbaitez aundio ta obeto 'zenbat eta handiago eta hobeto'. Ekatazu ogi puska bat, zenbaitez aundio ta obe 'ekarridazu ogi puska bat, zenbat eta handiago eta hobe'. ◆ zenbatean (> zenbatῐen) adb. (Galdetzailea). Zer preziotan? Zenbatῐen saldu zenduen beia? 'zenbatean saldu zenuen behia?'. Ik. zenbana. |
zenbateko, zenbatekua | zenbateko | zenbateko 1 iz. Kopurua; tamaina. Eztau esan zenbateko gastua in den 'ez du esan zenbateko gastua egin duen'. Zenbateko zorra autzi dai? 'zenbateko zorra utzi dute?'. 2 adj. (Galdetzailea). Zer neurritakoa, zer kopurutakoa? Garai artan, zenbateko txanponak izaten zῐan? 'garai hartan, zenbateko txanponak izaten ziren?'. |
zenbeitek | zenbaitek | |
zenefa, zenefia | zerrenda apaingarri | zenefa iz. Mendela, zerrenda. Zeru koloreko zenefῐa duka gonῐek 'zeru koloreko zerrenda dauka gonak'. |
zengeiti | zerengatik, zergatik | zengeiti(k) (eta zengaiti(k)) 1 (Galdetzailea). Zerengatik, zergatik? 2 Zeren. |
zentimo, zentimua | zentimo | zentimo iz. Diru unitate baten ehunena. |
zentral, zentrala | zentral | zentral iz. Indarretxea. Argiein zentrala 'argien zentrala'. |
zentratu, zentratzen | zentratu | zentratu 1 da/dau ad. Zerbait erdian jarri. 2 da/dau ad. Arreta jarri. |
zentro, zentrua | zentro | zentro 1 iz. Erdigunea, erdia. Ik. erdi. 2 iz. Bilgunea, tokia; mota jakin bateko jarduerak biltzen edo garatzen dituen gunea. |
zeo | zerago | zeo (eta zῐo) adb. Zerago. Zehaztu edo adierazi nahi ez den edo ezin den hitzaren ordezko hitza. Ik. zera (> zea, zῐa). Uste’t zeó ‘gehiago’ dela (Ond Bak). |
zeorrek | zerorrek (zerori) | zeorrek (eta zῐorrek) izord. (Zerori), zerorrek; zu (zuk) izenordainaren era indartua. Zeorrek erremeiatázu (Ond Bak). |
zeozer | zeozer, zer edo zer | zeozer izord. Zer edo zer. Zeozer izankwa 'zer edo zer izango da'. Ik. zerbait (> zerbeit). |
zepiladora, zepiladoria | arrabota, arrabotatzeko makina | zepiladora iz. Arrabotatzeko makina, zurginaren tresna. Ik. zepilu. Ol zarrak zepiladorati pasatzeko, ondo beiratazu giltzaik badukain 'ohol zaharrak zepiladoratik [arrabotatzeko makinatik] pasatzeko, ondo begira ezazu iltzerik badaukaten'. |
zepilu, zepilua | eskuila. 2 marrusketa | zepilu (eta zipilu) 1 iz. Eskuila. Arropaindako / arropien zipilua. Txwitzeko zepilua 'zuritzeko [pintatzeko] eskuila'. 2 iz. Marrusketa, zurginaren lanabesa. Zurginan zepilua. 3 iz. Limosna ontzia, atabaka. Elizan dirua botatzekwa 'elizan dirua botzatzekoa'. |
zepo, zepua | zepo | zepo iz. Piztiak-eta harrapatzeko metalezko arte edo harrapagailua, zanpatzean edo bertan dagoen jakia ukitzean ixten dena. Txoi zepo, sator zepo, axei zepo, xau zepo. Txoiek arrapatzeko zepwa patu dau elurretan 'txoriak harrapatzeko zepoa paratu du elurretan'. *Baina, azkonarrak harrapatzeko kajia. |
zer | zer | zer (eta ze) 1 det. (Galdetzailea). Ze zan geo/gio. Arrontzia zetako? Zer? 2 (Izena ezabaturik; ordezkatzen duen izenak gauza bat edo gauza bat baino gehiago adieraz dezake). 3 (ze ajola / inporta zaio 'zer axola / inporta zaio'-ren ordain gisa). Ta ze? 'eta zer?'. Ta nei zer? 'eta niri zer? [zer axola]'. Bai, ta zer? 'bai, eta zer?'. Ta guri zer? 'eta guri zer?'. Olako kontuek esaten daitzala? Ta nei ze? 'holako kontuak esaten dabiltzala? Eta niri zer?'. 4 (Zehar-galderetan). (n) zera, zῐa esan dinat... zeta gald. Zertara. Autza zeta fan ber ga 'harantz [hara, haraino] zertara joan behar gara'. ◆ zer esan (> zesan). Ya eztaki ze esan e 'ja (jada) ez daki zer esan ere'. ◆ zer esanik (ere) ez (> zesanik ez). Esan beharrik ez dago. Ondo gabitazai jantokia, ta, zesanik ez, sukaldῐa 'ondo garbi ezazue jantokia, eta, zer esanik ez, sukaldea'. |
zer moduz? | zer moduz? | |
zeramika, zeramikia (?) | zeramika | Zeramikazkua |
zerbait | zerbait | zerbait (eta zerbeit) 1 izord. Gauzaren bat. Zerbeit izankwa 'zerbait izango da'. Olako otsak denien, zerbait ezain da 'horrelako hotsak daudenean, zerbait izanen da'. Bier izango dok/don beste zerbeit 'bihar izango duk/dun beste zerbait'. Ik. zeozer. 2 adb. Apur bat. Zerbait bai, bea gauza aundik ezon 'zerbait bai, baina gauza handirik ez zegoen'. ◆ zerbaitetarako (> zerbeitetako). Zerbeitetako balioko dau 'zerbaitetarako balioko dau'. |
zerbeit | zerbait | |
zerbeza, zerbezia | zerbeza, garagardo | zerbeza iz. Garagardoa. |
zeregin (?) | zeregin | zeregin (?) iz. Ik. egiteko (> iteko); ezer egitekorik (> ezer itekoik, eze itekoik). |
zeremonia | zeremonia | zeremonia iz. |
zeresan, zeresana | zeresan | zeresan 1 iz. Esamesa. Zeresana franko sortu dau 'zeresan(a) franko sortu du'. 2 iz. Esatekoa. —Igwaleko ogia da bestῐau! —Zesanik ez! 'igualeko ogia da beste hau! —Zeresanik ez!'. ◆ zeresana eman. Esamesarako edo berriketarako bidea eman. Eman dau orrek zeresana 'eman du horrek zeresana'. |
zerezko (zera, zerezko...) | ||
zerikusi / zeikusi | zerikusi | zerikusi (eta zeikusi) iz. Beste norbait edo zerbaitekiko nolabaiteko erlazioa. Orrek ez tuka orretan zeikusik 'horrek ez dauka horretan zerikusirik'. Ik. ikusteko izan. |
zero | zero | zero 1 iz. 2 zenbtz. |
zerra, zerria | zerra. 2 ezpata (gurdiarena) | zerra 1 iz. Mozteko tresna. 2 iz. Ezpata, gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria. Gurdien zerrak. Ik. balzerra. | Irud. Makila, makilatu. Orri, zerria, zerria, domatzeko! 'horri, zerra, zerra, domatzeko [bezatzeko]'. |
zerraja, zerrajia | sarraila | zerraja iz. Sarraila. Ik. sarraila. |
zerraldo (?) | zerraldo (Altsun aituta). | |
zerratoki, zerratokia | zerratoki | zerratoki iz. Tronzan ibiltzen zῐan tokia, zerratokia 'trontzan ibiltzen ziren tokia, zerratokia'. Ik. serreria (> serreia). |
zerratu, zerratua | esparru, itxitura | zerratu1 iz. Esparrua, itxitura. Zerratua, esia dukan soroa o larrῐa 'zarratua, hesia daukan soroa edo larrea'. Ik. itxi; hespil. |
zerratu, zerratzen | zerratu | zerratu2 dau ad. Zerraz ebaki. Tronzῐekin zerratu 'trontzarekin zerratu'. |
zerrauts, zerrautsa | zerrauts | zerrauts iz. Zerratzean, zuretik ateratzen den hauts modukoa. Zerrauts guztia bildu'ot, sua iteko 'zerrauts guztia bildu dut, sua egiteko'. |
zerri, zerria (?) | zerri | zerri 1 iz Txerria. Ik. txerri. 2 adj. Zikina. Zerri zikinoi 'zerri zikin hori!'. |
zerrota, zerrotia | zerrote | zerrota iz. Zerrotea. |
zertako | zertako | zertako (eta zetako) (Galdetzailea). Zertarako? Zertako uste dezu in daila? 'zertako uste duzu egin dutela?'. |
zertifikatu, zertifikatua / zertifikau, zertifikaua | ziurtagiri, sinestamendu | zertifikatu iz. Ziurtagiria. Zertifikaua. |
zertifikatu, zertifikatzen | egiaztatu, ziurtatu | zertifikatu dau ad. Egiaztatu, ziurtatu. |
zertu, zertzen | zertu, zeratu | zertu da/dau ad. Zeratu. Urtiartan zan trena zertu zaina, deskarrilatu zaina 'urte hartan zen trena zertu zutena, deskarrilatu zutena'. Ik. zetu. |
zeru kolore, zeru-koloria | zeru kolore, urdin argi | |
zeru, zerua | zeru | zeru 1 iz. Zerwa beira 'zerura begira'. Udako zeru izarratua. 2 iz. Santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. Ua ezpado zeruen, etxok zerwik 'hura ez badago zeruan, ez zagok zerurik'. Ik. paraiso. ▼ Anton. ifarnu. ◆ zeru garbi(a). Oskarbia. Ik. raso; zeru urdin. ◆ zerua garbitu. Ik. rasatu. ◆ zeru kolore. 1 adj. Urdin argi kolorekoa. 2 iz. Kolore urdin argia. ◆ zeru urdin(a). ¬ |
zesan / ze esan | zer esan | |
zestera, zesteria | zestera, otarre, saski | zestera iz. Otarrea, saskia. ▲ Sin. zesto. || Zestera: errespontsurako saskia eta kandelak; dirua edo erresponsua jasotzeko, familiak bere hilei elizan paratutako zesta. Leno, argizaiolak patzen zian elizan; gio, zesterῐa 'lehenago, argizaiolak paratzen ziren elizan; gero, zestera'. Ik. argizaiol. |
zesto, zestua | zesto | zesto iz. Saskia. Ik. saski (eta jaski, jeski). Bazekan zestwa bete ointo 'bazekarren zestoa bete onddo'. |
zestokada, zestokadia | zestokada | zestokada iz. Zesto baten edukia. Zestokada bat ailubi bildu dau 'zestokada bat marrubi bildu du'. |
zeta | zeta iz. (Ond Bak). Hongo de sombrero grande y delgado. Andan filifala con el viento. [OEH. zeta (V-ger, G-nav). Ref.: A; Ond Bac 403. Seta (??) A. Hongo de sombrero grande y delgado. Andan fili-fala con el viento Ond Bac 403]. | |
zetako | zertarako; zertako | zetako gald. ( ...arrontzia zetako?... [sartu kantaita]). Ik. zertako. |
zetu | zeratu | zetu da/dau ad. Zeratu; aipatu edo zehaztu nahi ez den edo ezin den ekintza bat adierazteko erabiltzen den aditza. Orti Iturtxuluá zetu ziaken 'hortik Iturtxulora [kale izena] zeratu [(bizitokiz) aldatu] zituan'. Ik. zertu. |
zezen, zezena | zezen | zezen iz. Ik. behi. |
zi, zia | ziri | ziri (> zi) 1 iz. Zurezko edo metalezko atala, puntako ertza aski zorrotza duena, pitzadurak zartarazteko erabiltzen dena. Zurzia 'zur ziria'. Egurzia 'egur ziria'. Burnizia 'burdin ziria'. Porrazia 'borra ziria'. 2 iz. Burruntzia. Axwia erretzeko zia 'axuria erretzeko ziria'. |
zia | zera | |
ziar | zeihar, zehar, trebes | |
ziarka, ziarrien | zeharka, trebeska | |
ziarrepa | ziarrepa (?) ¬ | |
ziarzapo, ziarzapua / zierra-zapo | urzorri | ziarzapo (eta zierra-zapo [Altsasu]) iz. Urzorria; erreketako krustazeo txikia (Talitridae fam.). Tripako mina seguro errekako ura ziarzapuekin yanda 'tripako mina seguru errekako ura ziarzapoekin edanda'. |
ziatika, ziatikia | ziatika | ziatika iz. Mehakako eta zangoko min bizia, nerbio ziatikoaren hanturak edo hertsatzeak eragina. Reuma ziatikῐa. |
ziaure | zeure | ziaure (> zῐaure) 1 izord. Zeure; zure-k har dezakeen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean. 2 (zure-ren indargarri gisa). |
zibil, zibila | guardia zibil | zibil iz. pl. zibilak. Guardia zibila. Zibilak daitza etxeik etxe '(guardia) zibilak dabiltza etxerik etxe'. |
zibilizatu, zibilizatzen / zibilizatua | zibilizatu | zibilizatu 1 da/dau ad. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). |
zidar, zidarra | zilar | zidar 1 iz. Zilarra (Ag; zenbaki atomikoa, 47). 2 iz. Zilarrezko gauza. Ik. zidarrezko. 3 iz. Mendi zidarra (?), ziharra (?). ¬ |
zidarrezko duro, zidarrezko durua | zilarrezko duro | |
zidarrezko pezta erdi, zidarrezko pezta erdia | zilarrezko pezeta erdia | |
zidarrezko pezta, zidarrezko peztia | zilarrezko pezeta | |
zidarrezko taza, zidarrezko tazia | zilarrezko kikara | |
zidarrezko, zidarrezkua | zilarrezko | zidarrezko adj. Zilarrezkoa, zilarrez egina. Zidarrezkwa. ◆ zidarrezko duro. Zilarrezko duroa, zilarrezko ogerlekoa; Espainiako diru zaharra. ◆ zidarrezko eztai(ek) (LM). iz. pl. Zilarrezko ezteiak; ezkontza baten edo beste gertaera gogoangarri baten hogeita bosgarren urteurrena. ◆ zidarrezko pezeta (> zidarrezko pezta). Zilarrezko pezeta; Espainiako diru zaharra. ◆ zidarrezko pezeta erdi (> zidarrezko pezta erdi). Zilarrezko pezeta erdia. ◆ zidarrezko taza. Zilarrezko kikara. Erriko festatan, zidarrezko tazatan banatzen da ardwa 'herriko festetan, zilarrezko kikaretan banatzen da ardoa'. ¬ |
zienbrera, zienbreria / zianbrera | jakiontzi, zakote-ontzi | zienbrera (eta zῐanbrera) iz. Fianbrera, zakote-ontzia. |
ziento, zientua | ehun, ehuneko | ziento iz. Ehunekoa; ehunek osaturiko gauza; ehun unitate dituen multzoa. Ziento erdia. Ziento bat kipula patu tu aurten 'ziento bat tipula paratu [landatu] ditugu aurten'. |
zientoka(n) | zientoka | zientoka (eta zientokan) adb. Ehunka. |
zigarro, zigarrua | zigarreta, zigarro | zigarro iz. Zigarreta; erretzeko tabakoa, zilindro gisa paper finez bildua. Zigarrwa erre 'zigarroa erre'. Ik. puro. |
zigorrazo, zigorrazua | zigorrada, zigorkada | zigorrazo (eta ziorrazo) iz. Zigorrada, zigorkada, zigor kolpea. Eman dῐat zigorrazo bat 'eman diot zigorkada bat'. |
zigueña, zigueñia | zikoina | zigueña iz. Zikoina, amiamokoa. |
zihar | zeihar, zehar, trebes | zihar (> ziar) adb. Zeihar; zehar, zeharka, trebes. Ik. ziharkan. ▲ Sin. trabes. 2 adj. Baldar. Ik. makur; baldar. ◆ begi-zihar. Ezkela, begi baldarra [begi-okerra] Ik. oker. ◆ lepo zihar. Lepo makurra. |
ziharkan | zeharka, trebeska | ziharkan adb. Zeharka, trebeska. ▲ Sin. trabeska(n), trabesῐen. |
zihartu, zihartzen | zehartu, zeihartu | zihartu (> ziartu) da/dau ad. Lepwa ziartu, bea ankῐa biortu 'lepoa zihartu, baina hanka bihurtu [bihurritu]'. |
zihatu, zihatzen | zihatu, zihotu, zihoztatu | zihatu (> ziatu) da ad. Koipeaz eta kidekoez mintzatuz solidifikatu; zihoa edo bilgorra bezala gogortu. Koipῐa ziatu 'koipea zihatu'. Koipῐa oztῐen ziatu iten da, gogortu iten da 'koipea hoztean zihatu egiten da, gogortu egiten da'. Zartaien indako urdaia oztu ta ziatu in zaigu 'zartaginean egindako urdaia hoztu eta zihatu egin zaigu'. Ald. zihotu (?). |
zikatriz, zikatriza | ebakiondo, orbain | zikatriz iz. Ebakiondoa, orbaina. |
zikatrizatu, zikatrizatzen | orbaindu | zikatrizatu da/dau ad. Orbaindu. |
zikin, zikina | zikin | zikin 1 adj. Garbitazu esku zikin oiek 'garbi itzazu esku zikin horiek'. || Dan gutxiena dala're zikina, zegatu iten da tubua. Koroso: lurrán zikina. Lurrán umiá, zikiná; laboriá ‘uzta’, postizuá (Ond Bak). Ik. lakats. ▼ Anton. garbi. 2 adj. (Irain gisa, edo mespretxua adieraziz). ▲ Sin. kotxino,-a. 2 adj. 3 adj. (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa, ezartzen den hitza). Alfer zikina. Gezurti zikin; gezurti zikinoi 'gezurti zikin; gezurti zikin hori'. Tonto zikin. Lapur zikin. Lapur zikin bat besteik ezta 'lapur zikin bat besterik ez da'. Txulo zikin 'harroputz zikin'. ◆ zikin-zikina adb. Erabat zikinduta. |
zikindu, zikintzen | zikindu | zikindu da/dau ad. ▼ Anton. garbitu. |
zikinkeia | zikinkeria | zikinkeria (> zikinkeia [Urdiain], zikinkai [Bakaiku]). 1 iz. Gauza zikina. Txerrikai, zikinkai haundia (Ond Bak); [baina] Zikinkei haundia (Ond Bak). Ik. txerrikeria; puerkeria / porkeria (> puerkeia / porkeia); zaborreria; lakats. ▼ Anton. garbitasun. 2 iz. Zikinkeia gogoti in dῐatziai gaixworri 'zikinkeria gogotik egin dizkiote gaixo horri'. |
zikintasun, zikintasuna | zikintasun | zikintasun iz. Laneko arropῐoni ezin zaio zikintasuna kendu 'laneko arropa honi ezin zaio zikintasuna kendu'. ▼ Anton. garbitasun. |
zikirio | zikirio, zekale | zikirio (Ond Bak) (eta zikio [Altsasu]) iz. (Bot.) Zekalea (Secale cereale) [centeno]. |
zikiyo, zikiyua | zikirio, zekale | |
ziklismo, ziklismua | ziklismo | ziklismo. iz. Errien afizio aundia jon ziklismwen 'herrian afizio handia zagon ziklismora'. |
ziklista, ziklistia | ziklista | ziklista iz. Txikitati(k) zukan ziklista profesionala izateko gogua 'txikitatik zeukan ziklista profesionala izateko gogoa'. |
zil, zila | zil; 2 zilbor-heste | zil 1 iz. Zilborra. 2 iz. Zilbor hestea. 3 iz. Mutxikina; sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Sarran zila 'sagarraren zila [bihotza, mutxikina]'. 4 iz. Ardatza. Gwexain zila 'guraizeen zila [ardatza]'. ◆ zileraino musti (> zilῐaindo musti). Zileraino busti. Blaitu. Ik. musti-mustia egin. ● Esr. Zila tente jarri artῐa jan 'zila tente jarri arte jan'. Lehertu arte jan. Jan ber du zila tente jarri artῐa 'jan behar dugu zila tente jarri arte'. ¬ |
zimel, zimela | zimel | zimel (eta tximel) 1 adj. Landareez edo fruituez mintzatuz, mardultasuna eta freskotasuna galdu duena. Gaztina zimelak 'gaztaina zimelak'. Goxwek de sar zimelok 'goxoak daude sagar zimelok'. Ik. ihar; txingal. ▼ Anton. mardul. 2 adj. Pertsonengatik esanda, gihartsua eta gogorra. Garai artan jende zimela, gwai baindo gaio 'garai hartan jende zimela, orain baino gehiago'. |
zimeldu, zimeltzen | zimeldu | zimeldu (eta tximeldu) da/dau ad. Raso tximeldu da tomata plantῐa 'arras zimeldu da tomate landarea'. Ik. zoildu (?). |
zimendu, zimendua | zimendu | zimendu iz. Zimendwipe de etxe zarroiek 'zimendurik gabe daude etxe zahar horiek'. ◆ zimenduak atera (> zimenduek ata). Etxe berria iteko ata tuai zimenduek 'etxe berria egiteko atera dituzte zimenduak'. |
zimur, zimurra | zimur | zimur (eta ximur, tximur) 1 iz. Dana ezurra ta zimurra do etxeko zarra 'dena hezurra eta zimurra dago etxeko zaharra'. Ik. zimurguna. 2 (> ximur) adj. Zekena, zikoitza. Ik. xuhur (> xur); eskuzimur. ◆ musua zimurtu. Serio jarri. ◆ mutur zimur. Serioa. |
zimurguna, zimurgunia | zimurgune | zimurguna [(Iza Alts) eta Urdiain] iz. Zimurgunea, zimurra. Ik. zimur. |
zimurtu, zimurtzen | zimurtu | zimurtu (eta tximurtu) da/dau ad. Urtῐek majo zimurtzen dai aurpegia 'urteak majo zimurtzen dute aurpegia'. |
zin, zina | zin | zin1 1 iz. Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean egiten den promesa. 2 adj. Leiala, fidela; zinezkoa, egiatia, zintzoa. Ik. zinaza; zintzo, egiti. ◆ zin eta fin (> zin da fin) adb. Zinez, bene-benetan; zinki eta finki. «Zin da fin!», esandakwa zinez esaten danῐen '«zin eta fin!», esandakoa zinez esaten denean'. ◆ zinez adb. Egiaz, benetan. Zinez esaten dezut 'zinez esaten dizut'. Ik. egitan; egia esan; total. |
zin, zina (2) | zink | zin2 1 iz. Zinka; metal gogor zuri urdinkara. Ojalatῐa da zinazkwa [zinazko eta zinezko] 'hojalata [latorria] da zinkezkoa'. Zinezko pozala, zinezko baldῐa 'zinkezko pozala, zinkezko baldea'. 2 iz. Zinkezko baldea. Zina patu dot itajuna azpien 'zina [zinkezko baldea] paratu dut itaxur azpian'. |
zinaza | zin | zinaza adj. Zina, leiala. Egitia, zintzua, zinaza 'egiatia, zintzoa, zina'. Olako jende zinazaik enen gwaindo ezautu ‘holako jende zinazarik ez nuen oraino ezagutu’. Ik. zin; zintzo, egiti. ▼ Anton. falso. |
zinbel, zinbela | abata, apeu | zinbel iz. Abata, apeua; usoak erakartzeko edo jaitsarazteko zuhaitzetan paratzen den haga kulunkaria; bertan, apeu gisa, hegoak mugiarazten zaion uso itsu bat lotzen da. Ik. orgadera. |
zine, zinia | zine, zinema | zine iz. Zinema. Gazin Altswa, zinῐa ikustῐa 'gozen Altsasura, zinea ikustera'. |
zinez | zinez | |
zinezko, zinezkua | zinezko | zinezko adj. Egiazkoa. |
zingulu, zingulua | gerriko kordoi, alba gerriko | zingulu iz. Gerriko kordoia; apaizak alba gerrian lotzeko erabiltzen duena. |
zinta, zintia | zinta | zinta iz. |
zintun, zintuna | gerriko, zinturoi | zintun iz. Gerrikoa, zinturoia. Ik. ubal; gerriko; korrea. |
zintza | hede, soka | zintza [Ziordia] iz. Abereak lotzeko soka. Ik. hede. |
zintzo, zintzua | zintzo | zintzo (eta txintxo, zintzu, txintxu) 1 adj. Pobrῐek baia zintzuek 'pobreak baina zintzoak'. ▲ Sin. leal, legal, noble, onrau, zuzen / txuxen. ▼ Anton. gaizto. 2 adb. Txintxo jokatzen dau beti 'zintzo jokatzen du beti'. ◆ zintzu egon (> zintzu yon, txintxu yon). Inor bere onean, bere senean egon. Talentuekin yon, sano yon, kapaz izan: oi da zintzu yotῐa 'talentuekin egon, sano egon, kapaz izan: hori da zintzo egotea. Larogitamar urte badukatzi, bea gwaindo zintzu do 'laurogeita hamar urte badauzka, baina oraino zintzo dago'. |
zintzotu, zintzotzen | zintzotu | zintzotu (eta txintxotu) da ad. Ik. zogitu. |
zintzu yon | (inor) bere onean, bere senean egon | |
zintzutasun, zintzutasuna | zintzotasun | zintzutasun iz. Zintzotasuna, zintzoa denaren nolakotasuna. Ik. ontasun; zuzentasun. |
zinzel, zinzela | zizel | zinzel iz. Harria lantzeko altzairuzko esku lanabesa, ahoa alde bietatik zeharka ebakia duena eta mailuaz joz erabiltzen dena. Ik. puntero. |
zinzirri | artalore | zinzirri iz. Artoaren lorea (?) [Altsasu]. Ik. maiz moltxo [Urdiain]. |
zinzirrin, zinzirrina | belarritako, zirtzilu | zinzirrin iz. (Batez ere pl.) zinzirrinak. Belarritakoa, zirtzilua. Alergia iten duai zidarrezko zinzirrinak 'alergia egiten didate zilarrezko zinzirrinek' |
zinzur, zinzurra | zintzur | zinzur (eta txintxur) 1 iz. Zintzurra. Ik. eztarri. 2 iz. Zintzur sagarra. Ik. txintxur hezur. 3 iz. Ahots zolia; norbaitek ahots zolia, zorrotza duela adierazteko. A ze txintxurra jukan nesaki orrek! 'a zer zintzurra [ahots zolia] zaukan nesaki horrek'. ◆ txintxur hezur (> txintxur ezur). Zintzur sagarra, tiroide kartilagoak lepoaren aurrealdean eratzen duen konkorra. |
zio, ziua | kandela, argizari, tortxa | |
zior, ziorra | zigor | zigor (> zior; ziur [Ziordia]) 1 iz. Abar mehe, luze eta zuzena. Gaztainziorra (eta gaztina ziorra). Ik. makila. 2 iz. (Irud.) Ziorra orri, il artῐen! 'zigorra horri, hil arte!'. Ik. azote. |
ziordiar, ziordiarra | ziordiar | ziordiar 1 adj. Ziordikoa, Ziordiari dagokiona. 2 iz. Ziordiko herritarra. |
ziorguna, ziorgunia | sabelmin. 2 bihurgune | ziorguna 1 iz. Sabelmina. Tripako ziorgunak [retortijón de tripas; rayada]. Ik. ziorri; ziorrada; liztura. 2 iz. Ik. bihorguna. |
ziorrada, ziorradia | sabelmin | ziorrada iz. Sabelmina; tripako min sakona, behin eta berriro hasten dena [retortijón, rayada, dolor penetrante]. Ik. ziorri; ziorguna. ¬ |
ziorri, ziorria (?) | sabelmin | ziorri iz. (Batez ere pl.) ziorriek. Sabelmina. Tripakomin ziorriek. Ik. ziorguna; ziorrada; liztura. |
ziortu, ziortzen | bihurritu [arropa] | ziortu dau ad. Arropa xukatu, bihurrituz; arropa bihurritu. Arropῐa gabitu ta ziortu 'arropa garbitu eta ziortu'. Ik. txukatu. |
zipilu, zipilua | eskuila | |
ziplatu, ziplatzen | ziplatu | ziplatu 1 dau ad. Jana ziplatu. Ik. ziplo egin (> ziplo in). 2 dau ad. Dena kendu; lapurtu, ostu. Ik. linpiatu. |
ziplio | ziplo | |
ziplo | ziplo* | ziplo (eta zíplῐo) interj. Norbaitek zerbait erabat eta azkar bukatu. Ziplo: linpio, dana jan. Patῐa ziplo in dau 'platera ziplo egin du'. Ziplo jan dau dana 'ziplo jan du dena'. Ik. linpio. Lapurrak, ziplo! 'lapurrak / lapurrek, ziplo [ostu, lapurtu]. ◆ ziplo egin (> ziplo in). ▲ Sin. linpio egin (> linpio in). |
zirdil, zirdila | zirdin, zirpil, zertzen, zirtzil | zirdil (eta txirdil; zirdin [Ziordia]) 1 iz. Zirpila. Zirdila daiola (Ond Bak). 2 adj. Pertsona zirdila. Gῐatuko ote dok nesaki zirdil au? 'geratuko ote duk neska zirdil hau?'. ◆ denbora zirdil. Eguraldi zakarra. Au egunan zirdila ata dik pa! 'hau egunaren zirdila atera dik, bada!'. |
zirdildu, zirdiltzen | zirpildu, zirtzildu | zirdildu (eta txirdildu) 1 da/dau ad. Zirpildu, zirtzildu. Zirdildu: Ezpartinak eta hausten hasten dienien zirdila daiola (Ond Bak). Soinekwa zirdildu zaira raso 'soinekoa zirpildu zait arras'. Ik. zirdilkatu. 2 da ad. Zirtzil bihurtu, arlotetu. |
zirdilkatu, zirdilkatzen [?] | zirtzildu | zirdilkatu (?) da/dau ad. Arropez edo oihalez mintzatuz, litsak irten, hondatu (LM) Ik. zirdildu. |
zirdilkeia | zirtzilkeria | zirdilkeria iz. (> zirdilkeia, zirdilkaia). iz. Zirtzilkeria, gauza hutsala. —In dau yaurik hemen? —Ba! zirdilkeia! 'egin du euririk hemen? —Ba! zirtzilkeria! [hutsaren hurrengoa]. Fan dok jorra ta in dik zirdilkei bat! 'joan duk jorrara eta egin dik zirdilkeria bat'. Zirdilkeia gogoti iten dau orrek: korre! 'zirdilkeria gogotik egiten du horrek: korre! [presaka egina]. |
ziria sartu (?) | ziria sartu | |
zirikagarri, zirikagarria | zirikagarri | zirikagarri adj. Zirikatzen duena. ▲ Sin. tentagarri. |
zirikatu, zirikatzen | zirikatu | zirikatu 1 dau ad. Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. tentatu; zitatu. 2 dau ad. Amorrarazi, ernegarazi. |
zirikatzaile, zirikatzailia | zirikatzaile | zirikatzaile iz. Zirikatzen duen pertsona. Ik. tentagarri; tentatzaile; zitatzaile; zirikagarri; zirrikiton. |
zirikazi, zirikazten | zirikarazi | zirikazi dau ad. Zirikarazi, zirikatzera behartu. |
zirio, ziriua | kandela, tortxa | zirio (eta zio) iz. Kandela, tortxa. Bi kandelero ziriuekin 'bi argimutil kandelekin'(Ond Bak). Ik. bela. |
zirko, zirkua | zirku | zirko iz. Zirkua. ◆ zirkua egin (> zirkwa in). Xelebrekeriak egin. |
zirkular, zirkularra | zirkular | zirkular 1 adj. Zirkulu forma duena. 2 adj./iz. Zerra zirkularra. |
zirkulatu, zirkulatzen | zirkulatu | zirkulatu 1 dau ad. Odolak eztwa ondo zirkulatzen 'odolak ez dit ondo zirkulatzen'. 2 dau ad. Bideberriti(k) zirkulatu. |
zirkulazio, zirkulaziua | zirkulazio | zirkulazio 1 iz. Ordu oitan zirkulazio aundia yoten da kaleti 'ordu horietan zirkulazio handia egoten da kaletik'. Ik. trafiko. 2 iz. Odol zirkulazioa. Zirkulazio txarra, odolana 'zirkulazio txarra, odolarena'. |
zirri-zarra | zirri-zarra | zirri-zarra adb. ◆ zirri-zarra egin (> zirri-zarra in). 1 Hala moduz eta laster batean egin. Zirri-zarra in gauzak, erdipurdi in. 2 Zirrimarrak egin, zirriborroak egin. Ik. zirriki-zarraka. – Zirriborroa. ¬ |
zirriki-zarraka | tirriki-tarraka; 2 zirri-zarra | zirriki-zarraka (eta xirriki-xarraka, xarraka-xarraka) 1 onomat. Poliki eta nekez ibili. Ik. tirriki-tarraka. 2 adb. Zakar, begiramendu gabe; zirriborroak eginez. Ik. zirri-zarra. |
zirrikiton, zirrikitona | zirrikiton* 2 zirikatzaile | zirrikiton 1 adj./iz. Ume bihurria. 2 adj./iz. Zirikatzailea. Ik. tentatzaile; tentagarri; zitatzaile. |
zirrinburrun | zurrumurru | zirrinburrun iz. Zurrumurrua. Ik. zurrunburrun; hots. |
zirritu, zirritua | zirritu | zirritu iz. Irekidura luze eta estua. Zirritu hartati (Ond Bak). ◆ ataia zirritu autzi. Atea zirritu utzi. Auztazu ataia zirritu, kia iten da bestela ta 'uztazu atea zirritu, kea egiten da bestela eta'. |
zirti-zarta | zirti-zarta | zirti-zarta adb. Berehala eta duda egin gabe. ◆ egiak zirti-zarta esan (> egiek zirti-zarta esan). Egiek, gauzak zirti-zarta esan. ◆ zirti-zarta egin (> zirti-zarta in). Gauzak zirti-zarta in 'gauzak zirti-zarta egin'. Kardulatzak zirti-zarta ata 'kardulatzak zirti-zarta atera'. Ik. berriketarik gabe (> berriketaipe). |
zirujano, zirujanua | kirurgialari, zirujau* | zirujano iz. Zirujaua, kirurgialaria. Ik. mediku. |
zita, zitia | zita | zita iz. Hitzordua. Ik. ordua hartu. |
zitakan | zirika | zitakan adb. Zirika, zirikatzen. Beti zitakan jailek, zitatzailioi! 'beti zirika zabilek, zirikatzaile hori'. |
zital, zitala | zital | zital adj. Inolako prestutasunik agertzen ez duena. (LM). |
zitatu, zitatzen | zitatu, zirikatu | zitatu 1 dau ad. Zirikatu, xaxatu. Txakurrak zitatu. Ik. zirikatu; tentatu. 2 dau ad. Hatzekin edo zerbaitekin azterka edo ukitzen aritu. Mina zitatu. Surra zitatu 'sudurra zitatu'. Surrai zitakan 'sudurrari zitaka'. |
zitatzaile, zitatzailia | zirikatzaile | zitatzaile adj./iz. Zirikatzailea. Ik. tentagarri; zirikatzaile; tentatzaile; zirrikiton. |
ziun, ziuna | ziraun | ziraun (> ziun [Urdiain], zirin [Altsasu]). (Anguis fragilis). Ziunak ez tau pikatzen, ez tau ozkadaik iten 'ziraunak ez du ziztatzen, ez du hozkadarik egiten'. |
ziur, ziurra | ziur adj. Baldarra (?). Mutiko ziurra. | |
ziurtasun (?) | ziurtasun (?) | |
ziza-larre, ziza-larria | ziza-larre | |
ziza-leku, ziza-lekua | ziza-leku | |
ziza, zizia | ziza | ziza iz. Tricholoma, Lyophyllum eta Rhodopaxillus generoetako perretxikoa [perretxiko hitza ez da erabiltzen Urdianen]. Maitzeko ziza. Negu ziza. Pago ziza. Zapo ziza. Urri ziza. Txipo ziza. Ik. sulso; ointo. ◆ ziza-larre. Maiatzeko zizak eta urri-zizak jasotzen dῐa ziza-larretan 'maiatzeko izak eta urri-zizak jasotzen dira ziza-larretan'. Ziza-larrῐen arrastwa ezautzen da bῐarra iluno dalako 'ziza-larrearen arrastoa ezagutzen da belarra ilunago delako'. Ziza larrῐek korritu in dau 'ziza larreak korritu egin du [higitu egin da, mugitu egin da]'. ◆ ziza-leku / ziza-toki. Ziza ugari ateratzen den eremua. (Bereizi egiten dira ziza-leku / toki eta ziza-larre). ◆ ziza txar. Ziza pozoidun(ak). ◆ zizatan adb. Zizak biltzen. Asko daki ta trebῐa da zizatan 'asko daki eta trebea da zizatan'. ◆ kardu-ziza. (Mikol.) Jateko ona den perretxiko mota (Pleurotus eryngii). ◆ negu ziza. Martxoko ezkoa (Hygrophorus marzuolus). |
ziziku | zerbatana, ufatutu (takoak jaurtitzekoa) | ziziku iz. (Ond Bak). (Haur jostailua). Ufatutua, takoak jaurtitzeko zerbatana. [Tiratacos, taco, trabuco. Es un juguete de niños]. Ik. txirristilu [Ziordia]; arrafistilu; arifistilu. |
zizilu, zizilua | zizeilu | zizilu iz. Zizeilua; zurezko eserleku luzea, zati mugikorra eta mahai gisa erabiltzeko modukoa izaten duena. |
ziztada, ziztadia | ziztada | ziztada iz. Ziztatzea, zizta. Ik. zaztada; pikada. |
zizti-zazta | zizti-zazta | zizti-zazta onomat. Ziztatzearen onomatopeia. |
ziztin, ziztina | zipriztin; 2 ziztrin | ziztin 1 iz. Zipriztina. (Batez ere pl.) (Ond Bak). Ik. txifristin. 2 adj. Ziztrina, txikia eta argala; balio gutxikoa, huskeriatzat hartzen dena. Ziztin, ziztina (sorgina, sorginkuatua). ◆ abar ziztin / txistin. Abar ziztrina*, abarra, adaxka. (Batez ere pl.) Abar txistinak. Abar txistinak sua yazteko 'abar ziztrinak sua irazekitzeko'. Abar txistinakin, biarrakin ta ardiliekin iten dai txoiek kafia 'abar ziztrinekin*, belarrarekin eta artilearekin egiten dute txoriek habia'. ▲ Sin. txostamar. ◆ haur ziztina. |
ziztortoki | ziztor-toki iz. Sasi, iratze eta abarren zuztar [zurtoin] puskak dauden tokia. (Ond Bak). [lugar en que hay restos del tallo de helechos, zarzas, etc.]. | |
-zkioz | -z geroz | |
zogi, zogia | zogi | zogi adj. Zentzuduna, zuhurra. Erwa eztana, zogia, normala 'eroa ez dena, zogia, normala' (Ond Bak). Zogia izan da txiki-txikitati 'zogia izan da txiki-txikitatik'. Ik. kabal. ▼ Anton. ero, zoro, kaskarin. |
zogitu, zogitzen | zogitu | zogitu 1 da ad. Zentzatu, zentzudun bihurtu. Ik. formaldu. 2 da ad. Fruta ondu (?). |
zohi, zohia | zohi, zotal | zohi (> zoi) Ald. zoiti, zoti [Ziordia, Altsasu] iz. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zati belarduna. Neguen gordetzeko, zoiekin estaltzen zan remolatxa pilῐa 'neguan gordetzeko, zohiekin estaltzen zen erremolatxa pila'. Ik. zoiti. |
zoildu (?) | soildu (?) zoritu, zoldu (?) | zoildu da ad. Soildu (?). Histu. Zahartzien azala jendiai ta narrua animaliei zoildu, narrua lakaztu, laztu. (?) [kazkartu, desfiguratu, zimeldu (?)] |
zoiti, zoitia | zohi, zotal | zoiti (eta zoti [Ziordia, Altsasu]) 1 iz. (Iza Alts) Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zati belarduna. [Tepe pequeño con cesped] (Bereizten ditu zohi eta zoiti). Ik. zohi (> zoi). 2 adj. Tentela. Persona zoitia. |
zokalo, zokalua | zokalo | zokalo iz. Paretako zokalwa besteik eztai pintatuko 'paretako zokaloa besterik ez dute pintatuko'. |
zokete, zoketia | ergel, artaburu | zokete adj. Ergel, artaburua. ▲ Sin. kazo. |
zoko, zokua | zoko | zoko (eta txoko) iz. Ik. baztar; zulo. |
zolda, zoldia | zolda | zolda iz. Gauzei atxikitzen zaien zikintasuna. Ik. tortika. |
zoldatsu, zoldatsua | zoldatsu | zoldatsu (eta zoldasu) adj. Bada jende zoldatsua, zoldῐa listo iten zaiena 'bada jende zoldatsua, zolda listo egiten zaiena'. |
zopa, zopia | zopa | zopa 1 iz. Oilaki zopῐa 'oilaki zopa'. Saldasua do zopῐoi 'saldatsua dago zopa hori'. 2 iz. Saldatara botatzen den ogi puska. ◆ zopak egin (> zopak in). Zopak in ber datzat esene horri (Ond Bak). |
zopajale, zopajalia | zopazale | zopajale adj. Zopazalea. |
zor, zorra | zor | zor iz. Zorrak kobratu. Ik. eman beharra (> eman berra). ● Esr. zah. Guzien zorra, eta ez jakin noiz da nola 'guzien zorra, eta ez jakin noiz eta nola [hil beharra] (Ond Bak). ◆ zor autzi; zorretan autzi. ◆ zor izan. Zor dezut zerbeit? 'zor dizut zerbait?'. ◆ zorrak kendu. Zorrak kentzen, naiko lan 'zorrak kentzen, nahiko lan'. ◆ zorretan 1 adb. Zorra ordaintzeko dela. 2 adb. Ordaindu gabe, geroago ordaintzekotan. ◆ zorretan egon (> zorretan yon). |
zoragarri, zoragarria | zoragarri | zoragarri adj. Zoragarria izan da gaurko eguna. |
zorakeia | zorakeria | zorakeria (> zorakeia) iz. Ik. erokeria (> erokeia); tontakeria (> tontakeia). |
zoramari, zoramaria | zorabio | zoramari iz. Zorabioa. Zoramaria jukat 'zorabioa zaukaat'. Ik. zoramarika. |
zoramarika, zoramarikia | zorabio | zoramarika iz. Zorabioa. Zoramarika bat 'zorabio bat'. Aldien bein etortzen zaira zoramarika bat 'aldian behin etortzen zait zorabio bat'. ◆ zoramarikan adb. Zorabioka, zorabioak hartuta. Zoramarikan no 'zorabioka nago'. |
zoramarikan | zorabioka, zorabioak hartuta | |
zoramaritu, zoramaritzen | zorabiatu | zoramaritu da/dau ad. Zorabiatu. Ik. zoratu; txoratu; mareatu. |
zoratu, zoratzen | zoratu, zorabiatu | zoratu da/dau ad. Ik. txoratu; zoramaritu; mareatu. |
zordun, zorduna | zordun | zordun adj./iz. Beti zorretan, zorduna. Zorrak dukatziena, zorduna 'zorrak dauzkana, zorduna'. |
zori, zoria | zori | zori iz. Eztai zori onik izan 'ez dute zori onik izan'. Ik. fortuna; suerte. ◆ zorian (> zorien) adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean) -t(z)eko zorien. Urak, gainez iteko zorien. Itotzeko zorien yon da. Hiltzeko zorien. Ik. beharrean (> bearrῐen); puntuan (> puntuen). |
zorigaizto | zorigaizto | zorigaizto iz. Zoritxarra. ▲ Sin. zoritxar, desgrazia. ▼ Anton. zorion. ◆ zorigaiztoko adj. ▲ Sin. zoritxarreko, desgraziatu. ▼ Anton. zorioneko. |
zorigaiztoko | zorigaiztoko | |
zorion, zoriona | zorion | zorion iz. Zorionik eztezu emanko kaskamakur orrek 'zorionik ez dizu emango kaskamakur [pertsona makur] horrek'. ▲ Sin. felizidade. ◆ zorionak interj. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaion gizalegezko edo onginahizko esapidea; jai jakin batzuetan, urtebetetzeetan eta kidekoetan, zoriona opatzeko, erabiltzen den esapidea. ◆ zorioneko 1 adj. Zoriontsua. ▲ Sin. zoriontsu, feliz. ▼ Anton. zoritxarreko, zorigaiztoko, desgraziatu. 2 adj. Askotan aipatu delako edo arazoak sortzen dituelako, nekagarria edo gogaikarria gertatzen dena. Nwa fan don ogi bila zorioneko mutikioi? 'nora joan dun ogi bila zorioneko mutiki hori?'. Ik. ditxoso. ◆ zorionez adb. ▼ Anton. zoritxarrez. |
zorionak | zorionak | |
zorioneko, zorionekua | zorioneko | |
zorionez | zorionez | |
zoriontsu, zoriontsua | zoriontsu | zoriontsu adj. Ik. zorioneko; feliz. |
zoritxar, zoritxarra | zoritxar | zoritxar iz. Zoriak ekarritako gertakari edo egoera kaltegarria; norbait gogor jotzen duen ezbeharra. Zoritxarrik, binapin, ez dailela etorri 'zoritxarrik, behinik behin, ez dadila etorri'. ▲ Sin. desgrazia, miseia, fatalidade, trajedia. ▼ Anton. zorion. ◆ zoritxarreko 1 adj. Pertsonengatik esanda, zoritxarra duena. Swerteῐk, batez; zoritxarreko jendῐa izan da 'zorterik, batere ez; zoritxarreko jendea izan da'. 2 adj. (Gauzengatik esanda). Antxe bertan gertatu zan zoritxarreko azidentῐa 'hantxe bertan gertatu zen zoritxarreko istripua'. ▲ Sin. zorigaiztoko, desgraziatu. ▼ Anton. zorioneko. ◆ zoritxarrez adb. Zoritxarrez, aurten eztau yaurik in 'zoritxarrez, aurten ez du euririk egin'. ▼ Anton. zorionez. |
zoritxarreko, zoritxarrekua | zoritxarreko | |
zoro, zorua | zoro | zoro (eta txoro) adj./iz. Zentzua galdu duena. Zorwek zorakeiek iten tuai 'zoroek zorakeriak egiten dituzte' (LM). Ik. ero. ▼ Anton. zogi. |
zoronbua | zoronbua (?) | |
zorpe | zorpe | zorpe iz. Zorretan dagoenaren egoera. ◆ zorpean (> zorpῐen) adb. |
zorpetu, zorpetzen | zorpetu | zorpetu da/dau ad. Zorpetwik do raso 'zorpeturik dago arras'. |
zorpien | zorpean | |
zorretan yon | zorretan | |
zorri ganbela, zorri ganbelia | lepondoko zulo | |
zorri, zorria | zorri | zorri 1 iz. Intsektu bizkarroia (Pediculus humanus). 2 iz. Landare zorria; lekaleen zorria: baba-zorria, ea. Etxe ondoko sarrak zorria duka aurten'e 'etxe ondoko sagarrak zorria dauka aurten ere'. 3 adj. Aspergarria, gogaikarria. Ik. zorrizu. ◆ zorri ganbela [Urdiain] Lgart. Lepondoko zuloa; lepoaren atzealdeko ildoa, argaltasunak nabarmenagotzen duena. Ik. buruko txoko (Iza Alts). |
zorrizu, zorrizua | zorritsu | zorrizu adj. Zorritsua. (Irain gisa edo mespretxua adierazteko erabiltzen da). Ik. zikin; kakazu; mukizu. Zorrizu [...] kakazu, mukizu. Todas son injurias (Ond Bak). |
zorro, zorrua | maltzur, azeri | zorro2 adj. Maltzurra, azeria. Ik. zuhur. |
zorrokada, zorrokadia | zorrokada | zorrokada iz. Zorro betearen edukia. Zorrokada bat kamelo ekar dwa 'zorrokada karamelu ekarri dit'. |
zorroko pitxilita | lilipa arrunt | zorroko pitxilita iz. (Bot.) Lilipa arrunta (Narcissus pseudonarcissus). ▲ Sin. kukurutxo-sonbela (?). Ik. narziso; pipori. |
zorrotz, zorrotza | zorrotz; piko | zorrotz (eta txorrotx) 1 adj. Ago zorrotza (Ond Bak). Kutxilo zorrotza. ▼ Anton. akets. 2 adj. Aldapatsua, pikoa. Aldapa zorrotza 'aldapa pikoa'. Ik. zuti. 3 adj. Pertsona zorrotza, txorrotxa (izaera). Ik. fin; exijente. |
zorroztaile, zorroztailia | zorrotzaile | zorroztaile iz. Zorrotzailea, lanabes ebakitzaileak zorroztea ogibide duen pertsona. Sutailῐa ibiltzen zan zorroztaῐle lanetan 'sutagilea [errementaria] ibiltzen zen zorrotzaile lanetan'. |
zorroztarri, zorroztarria | zorroztarri | zorroztarri iz. Lanabesak zorrozteko erabiltzen den harria. Ik. deztera; segarri. |
zorroztu, zorrozten | zorroztu | zorroztu (eta txorroxtu) da/dau ad. Kutxilwa zorroztu. Aizkorῐa zorroztu. ▼ Anton. akestu. |
zortzi | zortzi | zortzi 1 zenbtz. Zortzi ordu sartzen tut lanῐen 'zortzi ordu sartzen ditut lanean'. 2 (Izen gisa). Kale ortako zortzien bizi da 'kale horretako zortzian bizi da'. 3 (Data adierazteko). Abenduen zortzien fanko ga Durangwa 'abenduaren zortzian joango gara Durangora'. 4 (Orduak adierazteko). Zortzitan gelditu ga afaltzῐa fateko 'zortzietan gelditu gara afaltzera joateko'. 5 (gaur, bihar eta kidekoekin). Zortzi egun barru, zortzi egunera. Gaur zortzi, biher zortzi... || Duela zortzi egun. Ik. gaur zortzi. ◆ zortzitik zortzira (> zórtziti zortzῐá). Astean behin; noiz behinka, gutxitan. Zortziti zortzῐá etortzen da saltzailῐa 'zortzitik zortzira etortzen da saltzailea'. |
zortziegun | zortziehun | zortziegun zenbtz. zortziehun; zortzi bider ehun. |
zortzigarren, zortzigarrena | zortzigarren | zortzigarren 1 ord. Zortzigarren egunῐen. 2 (Adizlagun gisa). Zortzigarren ailatu zan 'zortzigarren ailegatu zen'. |
zortziko, zortzikua | zortziko | zortziko 1 iz. Dantza mota. Ik. giza-dantza. 2 iz. Zortzi errealeko txanpon zaharra. Zortzikuék, zortzi madi, hamar zentimo. |
zortzina | zortzina | zortzina banatz. Bakoitzari zortzi, bakoitzak zortzi. |
zortzinakan | zortzinaka | zortzinakan adb. Zortzinaka. |
zortzitan | zortzitan; zortzietan | |
zoru, zorua | zoru. 2 sabai | zoru 1 iz. Eraikin bateko lurra (Ond Bak). || Zurezkoa denean erabiltzen da. Ganbarako zurezko zorua [Urdiain]. Ik. lur. 2 iz. Sabaia; gela, eraikuntza edo barne batean, goialdearen barrualdea. (Iza Alts) [techo (sic) de una habitación]. Ik. goiko-zoru; tetxo. [3 iz. Zorupea; nekazaritzan, normalean lantzen den lurrazalaren azpian dagoen lur geruza (JR.I)]. |
zoti, zotia | zohi | zoti (eta zoiti [Ziordia]) iz. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zatia. Ik. zoiti; zohi. |
zotola, zotolia | zotola | zotola iz. Basoko txerritegia. Zotolῐa da txerriendako mendiko txabolῐa 'zotola da txerriendako mendiko txabola'. Ik. hei. Zotolak zoiekin estaltzen zῐan 'zotolak zohiekin [zotalekin] estaltzen ziren'. |
zotz, zotza | zotz | zotz (eta txotx) 1 iz. Abar xehea, zotzabarra. Ik. zoztamar; zoztaka. 2 iz. Txotxa, hortz-haginen bitarteak garbitzeko erabiltzen den ziritxoa. 3 iz. Zotz! Zozketa. Ik. txotx. |
zozo, zozua | zozo | zozo adj. Ergela, inozoa. Oi dok zozwa! 'hori duk zozoa'. |
zoztaka, zoztakia | makila puntadun | zoztaka iz. Zotz handia; makila lodia eta motza. Ik. estaka. |
zoztamar, zoztamarra | zotzabar | zoztamar iz. (Batez ere pl.) Zotzabarra. Zotzabar lehorra. Ik. txostamar; txotxomar [Altsasu]; txotxamarka [Bakaiku]; abar txistin; zotz. |
zu | zu | zu izord. Ni zu bekela. Zu(ri) fixtukan ikusi (Ond Bak). Ik. hi; zeau (> zῐau). ¬ |
zubata, zubatia | kereta | zubata iz. Oholezko langa arina, ardiendako itxituretan erabiltzen dena. |
zubildu, zubildua | [lur azpiko ubide] | zubildu iz. Lur azpiko erreka (?); erretena, zanga. Ik. zanja; alkandoza. |
zuhur, zuhurra / zur, zurra | zuhur, zikoitz | zuhur (> zur, xur) 1 adj. Pertsonengatik esanda, azeria. 2 adj. Zikoitza, zekena. Jende zurra, ematen eztena 'jende zuhurra, ematen ez duena' (LM). Ik. xuhur (> xur). ▲ Sin. autsi (autsia), eskuitxi, eskuximur, zimur / ximur. ▼ Anton. eskuzabal, emataile, emantzaile. |
zui, zuia (1) | zubi | zubi (> zwi) iz. Erromako zwien pasatzen ai zῐela 'Erromako zubian pasatzen ari zirela' (Ond Bak). Ibaiko zwia 'ibaiko zubia'. |
zui, zuia (2) / txui, txuia | zuri | |
zuiazpi, zuiazpia | zubipe | zubiazpi (> zwiazpi) iz. (gehienetan lekuzko kasu-atzizkiez) Zubipea, zubi azpia. |
zuiketa | zuriketa | |
zuin, zuina | zuin, muga | zuin iz. Lursail muga [linde]. Sorwen mugako seinalῐa da zwina 'soroaren mugako seinalea da zuina'. Mugarriekin seinalatzen dῐa zwinak 'mugarriekin seinaltzen dira zuinak'. Ik. muga. ◆ zuina atera (> zwina ata). Lursailaren zuina [muga] ildo edo irekidura batekin markatu. – zuinkide. |
zuinkide, zuinkidia | mugakide | zuinkide iz./adj. Mugakide; soro edo lursail mugakideak. Ik. mugante. |
zuita, zuitia | txoloma | |
zuitu, zuitzen | zuritu | |
zukan | zuka | zukan adb. Zuka. ▲ Sin. zuketan. |
zuketa, zuketia | zuketa | zuketa iz. Zuka hitz egitea. Zuketan iten dῐat launai 'zuketan egiten diot lagunari'. ◆ zuketan adb. Zuka hitz eginez. Ik. zukan. |
zuketan | zuketan | |
zuku, zukua | babarrun eltzekaria | zuku iz. Babarrun eltzea, potajea. ◆ zuku jan. Janaldia babarrunez egindako eltzekariarekin. |
zukuzopa, zukuzopia | babarrun zopa | zukuzopa iz. Babarrun zopa; babarrunarekin eta ogiarekin prestatzen den zopa. |
zulanguna, zulangunia | zulogune | zulanguna iz. Zulogunea. {[bache]. Zulanguna gutxi, pocos altibajos en una superficie (Iza Alts)}. Ik. zulo. |
zulatu, zulatzen | zulatu | zulatu 1 da/dau ad. Alderik aldeko zuloa egin. Jerse zarroi raso zulatwik dukak 'jertse zarroi aras zulaturik daukak'. 2 dau ad. Zuloa edo zuloak egin. Eskuko tarratiluekin in dῐatzi zulwek 'eskuko daratuluarekin egin dizkio zuloak'. 3 dau ad. (Putzuak edo kidekoak) egin, lurrean zulo bat eginez. Aurtengo udazkeneko yauriek majo zulatu tuai dermioko bidῐek 'aurtengo udazkeneko euriek majo zulatu dituzte dermioko bideak'. |
zulatze, zulatzia | zulatze | zulatze iz. zulatu aditzari dagokion ekintza. |
zuldur, zuldurra | zuldar; 2 zaldar | zuldur 1 iz. Zuldarra; abereen gaitza, larruazal azpian ateratzen diren har batzuk ezaugarri dituena. (Iza Alts) (gusano que se le forma al ganado vacuno bajo la piel) (rezno). 2 iz. Zaldarra [Urdiain]. Larruazal azpiko pikorta. Azaleko pikorra da zuldurra 'azaleko pikorta da zaldarra'. |
zulo, zulua | zulo | zulo (eta txulo) 1 iz. Zulwa txikia danῐen, txulwa 'zuloa txikia denean, txuloa'. || Bota zuluen parea. Egurrei zuluek in... ta zuluoitan (Ond Bak). Jostarratzan zulwa 'jostorratzaren zuloa [begia]. 2 iz. Lgart. Hobia. (hoyo, sepultura). 3 iz. Alderik aldeko irekidura. Zulwa in dῐazu kamisetῐai 'zuloa egin diozu kamisetari'. 4 iz. Zorra, defizita. 5 iz. Bideko zuloa [bache]. Ik. zulanguna. 6 iz. Zenbait animaliaren gordelekua. Ik. koba. 7 iz. Zokoa. Ik. txoko; baztar. Zulwen sartuta, atabe 'zuloan sartuta, atera gabe. ◆ axai zulo. Azeri zuloa. ◆ etxe zulo. Etxe zulwen sartuta yon 'etxe zuloan sartuta egon'. ◆ sator zulo. ◆ leze zulo iz. Leize zuloa, leizea. Bide ondo-ondwen do leze zulwa 'bide ondo-ondoan dago leize zuloa'. Ik. leze. ◆ ur zulo. Lur azpiko urak sortutako zuloa. ◆ zuloka adb. Zuloka yain (indiabia, ea.) 'zuloka erein'. |
zulodun, zuloduna | zulodun | zulodun adj. Zuloa edo zuloak dituena. |
zuloka | zuloka | zuloka (eta txuloka) adb. ◆ zuloka erein (> zuloka yain). |
zuma, zumia | zume | zuma 1 iz. (Bot.) Zumea, sahatsa (Salix sp.). Ik. erramu. 2 iz. Zume mota txikia. Ik. zumitz. 3 iz. Zume adarra. Ik. zigor (> zior). |
zumadi, zumadia | sahasti | zumadi iz. Zumeak edo sahatsak dauden eremua; sahastia. |
zumar, zumarra | zumar | zumar iz. (Bot.) (Ulmus sp.). Gaitzak jota, galdu dῐa raso zumarrak 'gaitzak jota, galdu dira arras zumarrak'. |
zumardi, zumardia | zumardi | zumardi iz. Zumarrak dauden eremua. |
zumei, zumeia | zumeio [OEH], kimu multzo | zumei iz. Kimu berriak, adaxkak; kimu berrien multzoa. Elurtῐen, kaman dela, erbiek zumeia jaten dai 'elurtean, etzauntzan daudela, erbiek zumeia jaten dute'. Basoko zumeia jaten libratu zan gosῐek iltzeti 'basoko zumeia jaten libratu zen goseak hiltzetik'. [zumeria* (?)] |
zumitz, zumitza | zumitz | zumitz 1 iz. (Bot.) Zumea (landarea eta landarearen adarra).Ik. zuma. 2 iz. Gaztaia iteko moldῐa, zumaz indakwa 'gazta egiteko moldea, zumez egindakoa' Ik. molde. 3 iz. (fleje?) |
zumo, zumua | zuku | zumo iz. Zukua. Ik. -ur. |
zunba, zunbia | zunba [joare mota] | zunba iz. Fara klase bat da zunbῐa 'joare klase bat da zunba'. |
zur, zura | zur | zur iz. (-r- bakunarekin). Zuhaitzen enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gaia, bereziki lantzeko eta gauzakiak egiteko erabiltzen dena. Otsailekuá (elurra), zurá. Zurezkuek. Perretiá zurezkuá da (Ond Bak). Ik. material (> mateal). ◆ zurezko adj. Moldakaitza da zurezko koilarῐekin 'moldakaitza da zurezko koilararekin'. |
zurda, zurdia | zurda (1) | zurda iz. Txuma zurdῐa 'ile zurda'. Gwai apropos patzen tuai txuma zurdak 'orain apropos paratzen dituzte hile zurdak'. Ik. klin. |
zurdo, zurdua | ezkerti | zurdo adj. Esteban zurduenak. ▲ Sin. ezker, ezkerti, katxo. |
zurgin, zurgina | zurgin | zurgin iz. Bi zurgin de errien 'bi zurgin daude herrian'. |
zurgintza, zurgintzia | zurgintza | zurgintza iz. |
zuri-beltz | zuri-beltz | |
zuri, zuria | zuri | zuri (> zui; txuri, txui) 1 adj. Elurraren edo esnearen kolorekoa. Eztezu yuzkik artzen? Elurra baindo zurio zé 'ez duzu eguzkirik hartzen? Elurra baino zuriago zaude'. Ardo-zwia 'ardo zuria'. Ile-zwia 'ile zuria'. 2 iz. Kolore zuria. ◆ esku-zuri (> esku txuri, esku txwi) adj. Lan gutxi egiten duena; alferra. Ik. alfer. ◆ zuri-beltz adj. ◆ zuri-beltzean (> zuri-beltzῐen) adb. Zuri-beltzῐen do fotografia 'zuri-beltzean dago fotografia'. Zuri-beltzien do (LM). |
zuriguna, zurigunia | zuriune | zuriguna iz. Zuriunea; orban edo tarte zuria. |
zuriketa / zuriketan | zuriketa | zuriketa (eta zwiketa, txuiketa, txuiketῐa) 1 iz. Zuritzea. Txwiketῐa udan itῐa da obena 'zuriketa [margotu] udan egitea da hoberena'. 2 Azala kendu. Maiz zwiketan: maiza txwitu ta porkak in 'artazuriketa: maiza zuritu eta porkak [kordak] egin'. ◆ zuriketan (eta txuiketan) adb. |
zuringo, zuringua | zuringo | zuringo iz. ◆ arrontza zuringo. Arrautzaren zuringoa. |
zurita | txoloma | zurita (eta zwita) iz. Txoloma, uso txikia (Columba oenas). |
zuritasun, zuritasuna | zuritasun | zuritasun (eta zuitasun, txuitasun) iz. Zuritasun asko deka: izara asko, burukoazal, oazala (Ond Bak). Oi zwitasuna dukana arropi'orrek 'hori zuritasuna daukana arropa horrek'. |
zuritu, zuritzen | zuritu | zuritu (Ond Bak) (eta zwitu, txuritu, txwitu) 1 dau ad. Zuriz margotu. Ik. pintatu. – txuitxeko zepilua. 2 da ad. Kolore zuria hartu. 3 dau ad. Elurtu, inguruak elurrez estali. Puntak txwitu jituk '[mendi] puntak zuritu ditik'. 4 dau ad. Azala kendu. Patatak zuitu. Maiza txuitu. |
zuritxo, zuritxua | zurixka | zuritxo (eta zwitxo) adj. Zurixka. ▲ Sin. zurixka. |
zurixka, zurixkia | zurixka | zurixka adj. Baldosi'au zurixkῐa da 'baldosa hau zurixka da'. ▲ Sin. zuritxo. |
zurra, zurria | zurra | zurra iz. Orrek bῐak ber ziken zurra bat 'horrek berak behar zian zurra bat'. Ik. zurraldi. |
zurrakapote, zurrakapotia | zurrakapote | zurrakapote iz. Ardo beltza azukrearekin eta zenbait frutarekin nahasiz prestatzen den edaria. |
zurraldi, zurraldia | zurra | zurraldi iz. Zurra. Ik. zurra. |
zurratu, zurratzen | zurratu | zurratu dau ad. Jipoitu. Zurratu in dwai 'zurratu egin didate [naute]'. |
zurrukutun, zurrukutuna | zurrukutun (*) | zurrukutun (?) iz. Ardo zopa. Ik. ardana. ¬ |
zurrunburrun | zurrumurru | zurrunburrun (eta zirrinburrun) iz. Zurrumurrua, ahoz aho dabilen berria, zehaztu eta egiaztatu gabea. (Aditzondo moduan) Zurrunburrun daile kontu oi errien ‘zurrunburrun dabil kontu hori herrian’. Ik. marmar; hots. |
zurrundu, zurruntzen | zurrundu | zurrundu da/dau ad. Zurrun bihurtu, malgutasuna kendu edo galdu. Siestatik jagi nok otzak zurrundwik 'siestatik jagi nauk hotzak zurrundurik'. |
zurrunka, zurrunkia | zurrunga | zurrunka (eta zurrunga) iz. Zurrunkῐa franko ata dau sofan jarrita 'zurrunga franko atera du sofan jarrita'. Ik. lo-zurrunga. ◆ zurrunka egin (> zurrunkan in). ◆ zurrunkan adb. Zurrungan, zurrunga eginez. Lo, zurrunkan iten dau orrek 'lo, zurrungan egiten du horrek'. |
zurrut, zurruta | zurrut | zurrut ( eta txurrut) iz. Ik. furrut; txurrut. |
zurtu | zur bihurtu, gogortu, gorbezitu | zurtu da ad. Patatak zurtu. Ik. gogortu. |
zurzi, zurzia | ziri | zurziri (> zurzi) Zurezko ziria. Ik. burniziri (> burnizi); egurziri (> egurzi); ziri (> zi). |
zurzitu, zurzitzen | pasaratu, sareztatu, saretu | zurzitu dau ad. Ik. sarestatu. |
zuti(k) / zutia | zutik; zut | zuti(k) (eta txuti(k)) 1 adb. Zuti o tente 'zutik edo tente' (Ond Bak). Ik. tente. ◆ (jatekoa) zuti(k) egon (> jatekwa zuti(k) yon). Jatekoa ondo egin gabe egon, ondo egosi gabe egon. Patatak, aragia... zutik yon 'patatak, haragia... zutik egon'. Ik. gordinik. 2 interj. Zutik danok! 'zutik denok!'. 3 adj. Pertsona zutia. Zutia, tentῐa 'zutia, tentea'. Aldapa zutia 'aldapa zorrotza'. Ik. zorrotz. |
zutitasun, zutitasuna | zutitasun | zutitasun iz. Zutitasuna ber dau, eta ez gelditu lotsatuta ta kuzkurtuta 'zutitasuna behar da, eta ez gelditu lotsatuta eta kuzkurtuta'. |
zutitu, zutitzen | zutitu | zutitu (eta txutitu) da/dau ad. Ik. tentetu. |
zutituazi, zutituazten | zutiarazi | zutituazi ad. Zutiarazi, zutitzera behartu. |
zuzen, zuzena | zuzen | zuzen (eta txuxen) 1 adj. Arrasto zuzena. Jarri zaitez zuzen, bizkarra makurtuko zaizu-ta bestela 'jar zaitez zuzen bizkarra makurtuko zaizu eta bestela'. ▼ Anton. baldar, makur, bihur. 2 adj. Zuzentasunez jokatzen duena. Maistra izan genduen, ta txuxena zan gwekin 'maistra izan genuen, eta zuzena zan gurekin. Eztau gauza zuzenik iten 'ez tu gauza zuzenik egiten'. ▼ Anton. makur, baldar, bihur. 3 adb. Beak zuzen jokatu dau 'berak zuzen jokatu du'. 4 adb. Norabidez aldatu gabe. Zazi emeti zuzen eta autobus paradῐa bertan ikusiko dezu 'zoaz hemendik zuzen eta autobus geralekua bertan ikusiko duzu'. |
zuzendu, zuzentzen | zuzendu | zuzendu (eta txuxendu) 1 dau ad. Lanak eman ber tu orrek zuzentzen 'lanak eman behar ditu horrek zuzentzen'. ▼ Anton. baldartu, bihurtu, makurtu. |
zuzenduazi, zuzenduazten | zuzenarazi | zuzenduazi dau ad. Zuzenarazi; zuzentzera behartu, bide onera ekarri. |
zuzenien | zuzenean | zuzenean (> zuzenῐen) adb. Ioi're kaswik in be, etxῐá fan nitzan zuzen-zuzenῐen 'inori ere kasurik egin gabe, etxera joan nintzen zuzen-zuzenean'. |
zuzentasun, zuzentasuna | zuzentasun | zuzentasun (eta txuxentasun) iz. Zuzentasuna ber dau munduen 'zuzentasuna behar da munduan'. Ik. zintzutasun. |
zuzentze, zuzentzia | zuzentze | zuzentze (eta txuxentze) iz. zuzendu aditzari dagokion ekintza. |
zuztur, zuzturra | zuztar, zurtoin, txorten | zuztur (eta txuxtur) 1 iz. Zuztarra, zurtoina, txortena. Aza-zuzturra. Sarran zuzturra 'sagarraren zuzturra'. Ik. buztan. 2 iz. Lukaika zuzturra (= lukaika muturra). |
Eguneratze data: 2023.01.08