2024-11-21

diosela / dioselia
diosala

Norbait aurkitzean egiten zaion gizalegezko adierazgarria; agurra.

Dioselia:Bazaitzai, e? —Bai, hemen gaitza! «—bazabiltzate, e?  Bai, hemen gabiltza!».

dioselia in «diosala egin», agur egin.
—Alkarri dioselia in «elkarri diosala egin».


Eskualdunak
Euskaldunak

Eskuaz bizi dan jendia da eskualduna.
«Euskaraz bizi den jendea da euskalduna».


eskueria
euskara

auskera, auskea, euskia [Bakaiku]; eskuara, eskueria, eskuria [Urdiain].

—Eskueria da Eskual Herriko hizkera propiua «euskara da Euskal Herriko hizkera propioa».
—Eskual Herri osuen ibili eta gio, Burundako eskueria bilatu dot apartekuen «Euskal Herri osoan ibili eta gero, Burundako euskara bilatu dut apartekoen [berezien]».

eskueraz (> eskuaz; euskiaz [Urdiain]; auskeaz [Bakaiku]; eskueaz [Altsasu]). Euskaraz.
—Auskeaz ai dia «euskaraz ari dira» [Bakaiku].
—Urdinen eskuaz iten dai «Urdiainen euskaraz egiten dute».


Burundako hizkera

«Nafarroako mendebaleko ertzean dago Burunda, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Kokagune berezi horrek eragin zuzena eduki du hango hizkeran: hiru alderdi horietako ezaugarriak jaso ditu, tarteko hizkera da bete-betean».



«Kokaguneak azaltzen du, beraz, alderdi askotako eraginak edukitzea, baina badira, hala ere, ezusteko gertakari bi. Alde batetik, gauza zahar asko gorde dira eta, bere kokagunea ikusita, ez da hori espero, Burunda ez dagoelako leku urrun eta bakarti batean. Alderantziz, Iruñea eta Gasteiz eta Araba eta Gipuzkoa lotzen dituen bidean dago. Bestalde, berriz, Sakana eskualdean dagoen arren, nabarmena da Burundako azken herritik, Bakaikutik, bere aldamenekora, Etxarri Aranatzera dagoen aldea.
Esandako guztiak oso berezi egiten du Burundako euskara; ezagutzen dudanetan bereziena eta, hori dela eta, luze eta zabal azalduko dut». Koldo Zuazo.

Burundako euskalkiaz, ikus: Burundako euskara (Koldo Zuazo).